Bazen behin, orain dela urte asko, Haizea eta Ekaitz
deitzen ziren ume bi. Oso gustukoa zuten beldurrezko
ipuinak irakurtzea eta oso gustukoa zuten ere trikimailuak
eginez etxez-etxez joatea jendea izutzea. Gustukoa
zuten “BAOYIYAL”eneko ipuinak irakurtzea beldur asko
ematen zutelako.
Egun batean Ekaitzi eskolan beldurrezko ipuina idaztea
agindu zioten eta horrela hasi zen Halloweeko istorio bat
asmatzen ...
“Bazen behin Rolliban izeneko beldurrezko herria.
Hantxe herritarrak beldurturik bizi ziren egunero
dena hondatzen zuen behe-laino beltz bat pasatzen zelako
herritik. Behe-lainoak bere aurrean zeuden dena apurtzen
zuen eta jendea ere hiltzen zuen. Horregatik Ekaitz eta
Haizearen gurasoek bere seme-alabak amona bizitzen zen
East izeneko herrira eramatea erabaki zuten. Han
Haizeak sei lagun ezagutu zituen, Haize Iraia, Nagore,
Irantzun; eta Nahia eta Ekaitzek beste sei : Ekaitz ,
Jorge, Aitor, Mikel, Iker eta German...”
Gau trumoitsu batean Haizea eta Ekaitz euren logelan
beldurturik zeudela logelako armairuaren atea ireki zen,
Haizea eta Ekaitz ikusminez beterik, armairuaren barruan
sartu ziren eta halako batean Rolliban herrira itzuli ziren
berriro. Bidai magiko horretan Haizeak eta Ekaitzek
botere magikoak lortu zituzten eta laino beltzaren aurka
borroka egin ondoren hau betirako desagertzea lortu
zuten
Herri osoa alaitu zen Haizea eta Ekaitzen heldueraz.
Herri beldurgarrienetik alaienera bihurtu zen eta horrela
trikimailuak egin ahal izan zituzten berriro beldurrik izan
gabe eta ondo pasatu zuten denek bizi osoa .”
… gelan denek txalotu zuten Ekaitzek irakurri zuenenen
berak idatzitako ipuina eta andereñoak bikain bat jarri
zion. Jolasera joan ziren eta bat-batean dena ilundu zen …
ume guztiek isildu ziren, urrunean behe-laino ilun bat
hurbiltzen ikusi zutenean...