“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.
Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa.
Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu.
Eta bat hori da, aldi berean, Ander Lipusen proiektu pertsonaletarako kabia.“Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) izan zen estrainekoantzezlana.Ondorengoa berriz, Huts Teatroaren bigarren antzezlanarekin bere alboan ariko den behargin taldea:
Zuzendaria: Ander Lipus
Idazlea: Jon Gerediaga
Aktoreak: Kristian Etxaluz Javier Barandiaran Ander Lipus Maika Etxekopar
Zuzendari laguntzailea: Mariya Aneva
Musika: Asier Ituarte
Argiztapena: Josep Duhau
Jantziak: Leire Orella
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Panpina eta atrezzoa: Battit Halsouet
Kartela: Aritz Merino
Argazkiak: Ainhoa Resano
Web arduraduna eta diseinua: Roberto Quintana
Administrazioa: Iasone Parada Irantzu Azpeitia Xabino Alkorta
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Ekoizpena: ARTEDRAMA
LIPUS GEREDIAGARI BURUZStanislavskik Chejoven lanak taularatu zituen. Kantorrek Witkiewitzenak. Eta nik, Gerediagarenak. “Che, Witki, edo Holderlin” hala deitu izan diot nik broman.Eta broman edo serio, baina 15 urte pasa dira elkar ezagutu eta beharrean hasi ginenetik. Beti erakarri nau bere idazteko manerak, bere sentiberatasunak, eta nola ez, pertsonak, Jon lagunak. Beste lagun batek, La Zarandako Eusebio Calongek esan zidan: “Ederra da Jonen poesia bai, baina behartu behar duzu antzerkia idaztera, mehatxatu. Ez dakit berak antzerkia behar duen, baina antzerkiak bera behar du”. Bost urteko pausaren ondoren berriz gatoz poesiarekin antzerkia egitera.Zer da bada antzerkia, poesia mugimenduan ez bada?
GEREDIAGA LIPUSI BURUZHainbat urtez Ander Lipusekin batera lan egin ostean, bost urte neramatzan antzerkitik urrun, antzerkiaz akituta nonbait, poesiaren hizkuntza soil eta bakartian babestuta, Ander Lipusengandik urrun. Baina Iñigo Ibarra ez da sekulan oso urrun ibili. Bere kezkak nire kezkak izan dira azken urteetan ere: gure etxea, gure bihotzak, legea, gizalegea.
Ander Lipusekin sormen lan batean sartzea, etxeko erosotasunetik atera eta izerditan hastea da, eta umeen seriotasunez heltzea jolasari. Eta lanean hastea tinko. Gauzak, gutxi gorabehera, halakoxeak izan ohi dira: Lipusek begiak ixten ditu, eta apurka-apurka edo bat-batean, oholtzan irudiak eta ekintzak agertzen dira. Orduan ez da zaila izaten ados jartzea: nik hitzak paratu behar ditut berak irudiak eta ekintzak paratzen dituen leku berean:gizakiaren alde, poesiaren alde.
Orain, Iñigo Ibarraren poz eta minak nireak direlarik, Ander Lipusekin lanean tinko hasteko sasoia heldu da. Serio jolasteko sasoia.
KRISTIAN ETXALUZAsko inketatu dira nere senideak ikusiz nola nere mania batengatik beti jotzen nuen “por amor al arte”rekin sukaldatzen ziren ekintzetara, antzerkiak leku erraldoia hartzen zuelarik nere griñan: “Noiz ote seriosa billakatuko hiz?” Seriosa, kontexto hortan eta beraientzat profesionala izatea erran nahi zuen eta diru irabazteko lanean aritzea. Nere arrapostua premonitorioa zen: “Hola bilakatuko naiz erretretan, nere klasekoak bezala aspertu orde. Orduan aski fresko izango naiz, lanak ez bainu higaturik utziko, eta aski experientziarekin ere”. “Amatur eta profesional ber denboran”.
JAVIER BARANDIARANJende normalak bere bizitza antolatuta izaten duen edadean, nik lema kolpe bat eman nion nireari eta antzerkigintzan murgildu nintzen. Ogibide bihurtu zen hasieratik, Ados eta Trapu Zaharra konpainiekin lan eginda. Paraleloki ogi gutxi edo bat ere ez ematen duen ibilbide autonomoari ekin nion JB Pedradas proiektu pertsonalarekin.Egun tamaina eta izaera ezberdinetako abenturetan nabil: Hika, Metrokoadroka, JB Pedradas bera... eta hala ere lortzen dut burua argi mantentzea, goizetan sikiera.
MAIKA ETXEKOPARTxipidanik kantatzen ikasten hasi nintzen, Xiberoan nahiko naturalki egiten den bezala, eta biziak beste adierazpen artistiko batzuen aitzinean zur eta lur geratzera eraman nau, hala nola antzerkia, honen plazerren jastatzeko gogo haundiarekin. “Amaren alabak” xiberotar neska taldeko kide kantaria niz aspalditik, Iparraldeko “Le Petit Théâtre de Pain” antzerki taldearekin 3 urtez lanean eta ikasten aritua, bi basa-pastoraletan arizale izana (Ederlezi eta Akitaniako Alienor), baita ere nire aldetik frantses eta euskarazko kantu eta antzerki experientziatxoen eramaiten, nire bide eta formen bilatzen hots.
Lainoak estaltzen du zerumugaeta euria ari du itsaso gainean.
Besarkatuko bagina astiro-astiro!Euria ari du ere gure barnean.
Eutsi, maiteaez du inporta zer dagoenzerumugaz haraindi, lainotan barrenagu etxean gaude beti, eta beti bidean.
Maite zaitut, maite nauzu,euria itsasora bezala bagoaz gure etxetik gure etxera.
-Jon G.-
ZUZENDARI ARTISTIKOA:Ander Lipus
ZUZENDARI ADMINISTRATIBOA:Xabino Alkorta
EKOIZPENA:Iasone Parada (+34) 633 56 76 46
BANAKETA:Irantzu Azpeitia(+34) 615 77 95 11
ARTEDRAMAJose Ramon Aketxe Plaza 1148940 Leioa - Bizkaia
(+34) 94 607 25 72
@ArteDrama
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - www.etxekoak.eus- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
EGUTEGIA
SORKUNTZA EGONALDIAK:
2014ko Ekaina, Leioa
2014ko Azaroa, Zumaia
2015eko Martxoa, Leioa
2015eko Maiatza, Luhuso
2015eko Urria, Luhuso
Estreinaldia 2015eko Udazkena
Bira amaiera 2016ko ekainean
Luhuso/ Harri Xuri
Gasteiz/ Principal Antzokia
Azpeitia/ Soreasu Antzokia
Larresoro/ Herriko Gela
Zumaia/ Aita Mari Antzokia
Bilbo (2 emanaldi)/ Arriaga Antzokia
Kultur Leioa
Durango/ San Agustin Kulturgunea
Donostia (4 emanaldi)/ Gazteszena. Egia
Elorrio/ Arriola Antzokia
Berriz/ Kultur Etxea
Markina/ Frontoia
Santurtzi/ Serantes Kultur Aretoa
Gernika/ Lizeo Antzokia
Oñati/ Santa Ana Antzokia
Basauri (2 emanaldi)/ Social Antzokia
Arrigorriaga/ Lonbo aretoa
Hondarribia/ Itxas Etxea Auditorium
Andoain/ Bastero Kulturgunea
Zornotza Aretoa
Arrasate/ Amaia Antzokia
Errenteria Hiria Kulturgunea
Tolosa/ Leidor Antzokia
Aulesti/ Frontoia
Ermua Antzokia
Baigorri / Antzokia
Senpere / Antzokia
Bira amaiera 2016ko ekainean
Azaroak 1
Azaroak 4
Azaroak 6
Azaroak 7
Azaroak 13
Azaroak 18
Azaroak 20
Azaroak 22
Azaroak 26, 27,28,29
Abenduak 11
Abenduak 12
Abenduak 13
Urtarrilak 21
Urtarrilak 23
Urtarrilak 24
Urtarrilak 29
Otsailak 5
Otsailak 7
Otsailak 12
Otsailak 19
Otsailak 21
Martxoak 13
Martxoak 18
Apirilak 2
Apirilak 8
Apirilak 9
Apirilak 15