Top Banner
8

iraila 2011

Mar 06, 2016

Download

Documents

oreretako aam

2011koiraileko aldizkaria
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: iraila 2011
Page 2: iraila 2011

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Urte bete igaro da euskal herritarrontzat hainesanahi berezia duen Gernika herrian arlo politiko,sindikal eta sozialeko 30 euskal eragilek «Bakebidean aterabide demokratikoen akordioa» sinatuzutenetik. Gure herriak bizi duen gatazka politiko etaindarkeria gatazkari konponbide demokratiko batematea helburu duen prozesuan jauzi bat suposatuzuen akordioak. Euskal Herriaren nazio izaerarenaitortza, Euskal Herriak bere etorkizunaz erabak-itzeko duen eskubidea zein euskal herritarronhitzaren errespetuaren inguruko akordio zabala xede,bidean euskal herritar guztion eskubide zibil eta poli-tikoen errespetuaren bermearen aldeko jardueraabiatu zuen GernikakoAkordioak.

Euskal Herriari dagokiondemokraziarainoko ibil-bide politikoa, justizian etaerrekonozimendu poli-tikoan oinarrituriko es-zenatokirainoko ibilbideadenok elkarrekin egitekoprestutasuna adierazizuen Euskal Preso Poli-tikoen Kolektiboak garai-an. Amnistia osoarenerreferentzia eta norabideezinbestekoan, Espainiaeta Frantziako estatuekEuskal Herriaren kontrakozapalketa eta errepresioestrategiaren baitan inda-rrean duten espetxe poli-tika gatazkarenkonponbide klabean lerro-katu beharra aldarrikatugenuen. Gutxieneko bal-dintza demokratikoenartean gure eskubide zibileta politikoak biltzendituen estatus politikoarengauzatzearen beharra ereazpimarratu genuen. Eus-kal Preso PolitikoenKolektiboak plazaraturiko aldarrikapenak bere baitanjasota ditu Gernikako Akordioak ere, amnistiarakobidean lehen urrats gisara euskal preso guztien Eus-kal Herriratzearen zein pairatzen ditugun hainbat mu-turreko egoeren altxatzearen aldeko jarrera argiaadierazten du akordioak.

EPPK Euskal Herrian eragile garrantzitsu eta kon-ponbide prozesuan nahitaezkoa den heinean,prozesu horretan gure partehartzea eskubidea da.Are gehiago, eta umiltasun osoz baina erabateko

konbentzimenduaz diogu hau: Gure herriak pairatzenduen gatazkaren konponbidea bera irudikatu eta lortuahal izateko saihestezineko eragiletzat dugu gureburua.

Espainia eta Frantziako estatuek Euskal Herriari in-posatu dioten eta horrenbeste sufrimendu eraginduen gatazkari behin betiko konponbide integralera,Euskal Herriaren aitortza, bere etorkizunaz duen era-bakitzeko eskubidearen onarpena eta erabaki horrenerrespetua bermatuko dituen eszenatokira bidea egi-teko erreferentzia izan da, sortu zen unetik beretik,Gernikako Akordioa, EPPKren aburuz. Hala adierazi

genien akordioa sinatuzuten eragileei lehenik etaeuskal jendarteari ondoren2010eko otsailean.

Arestian aipatutakoazmintzatu, iritziak elkar-trukatu eta finean, EPPKakordioaren parte izan etaera normalizatuan beregarapenean eta jarduneanparte ahal izan dezan es-fortzua eskatu genien or-duan eragileei.

Eredugarri eta txa-lotzekoa da gure gonbiteakjaso duen harrera etaGernikako Akordioakemandako erantzuna.

EPPKren eragiletzarenaitortza eta hain behar-rezkoa den prozesuanparte hartzearen egikari-tzean urrats ikaragarriaeman du Gernikako Akor-dioak. EPPKren estatuspolitikoaren gauzatzepraktikoan zutoin garran-tzitsua jarri du.

Hilabete hauetan zehar akordioaren edukiazargipenak izan dira. Zentzu honetan, eta EPPK-kbere baitan hartutako ildoaren norabidean, dagozki-gun eskubideak inolako kontrapartidarik gabe etaberehala aplikatu beharra argi geratu da. Horrela al-darrikatzen dugu eta hori da euskal jendartearenartean gero eta hedatuago dagoen aldarria. Izan ere,Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen dugunkideok betidanik lehenetsi baitugu gure izaera poli-tikoa eta kolektiboa. Gure borroka Euskal Herriarenborroka da, gure herriaren aitortzaren aldeko bo-

Euskal Preso Politikoen KolektiboaK GernikakoAkordioarekin bat egitea erabaki du

Page 3: iraila 2011

rroka; gure herriaren burujabetasunaren aldeko bo-rroka hain zuzen ere. Zentzu horretan, norbanakoeninteresetatik haratago kokatzen dugu gure burua.Kolektiboa osatzen dugun kideok borroka horrekinerabateko konpromisoa dugu eta ez dugu, borro-karen lubaki honetan, Espainiak zein Frantziak gureizaera politiko zein humanoa suntsitu asmoz eraiki-tako kartzela sistemak «eskaintzen» dizkigun irten-bide eta onura pertsonalen politika zitala onartzen.Erabilpen politiko maltzurra xede duen xantaia etaerrepresio sitema penitentziarioari aurre egin diogubeti Euskal Preso Politikoen Kolektiboan antolaturikgau-deneuskalherri-tarrok.Gureer-abakietajar-rerakkolek-tiboaketaaipatuhelbu-ruen

mesedetan kokatu izan ditugu beti. Hala izango daetorki-zunean ere. Zentzu horretan inportantea izanda hilabete hauetan zehar emandako argipen proze-sua.

Muturreko egoeren inguruko edota eskubide ze-hatzez harago, Gernikako Akordioaren aldetikgatazkaren konponbide prozesuan EPPKk partehartzearen aldeko aldarriak izan du oihartzunik.Madrilen eta Parisen entzungor darraiten arren, eus-kal jendartean gure gutxieneko eskubideen aldekoposizio hartzean lan eredugarria izan da, beste era-gile eta mugimenduekin batera, Gernikako Akor-dioarena. Eskubideei lotuta, sufriarazten digutengatazkaren konponbide prozesuan gure parte hartzeabermatzearen alde Gernikak hartu duen protagonis-moa eta egindako esfortzua ez da antzua izan.Madril eta Paris gure arteko harreman zuzenaekiditen saiatu diren arren, hilabete hauetan izandugun harremanak, aipatu trabak gaindituz, berefruituak eman ditu.

EPPK-k Gernikako parte diren eragileen adore etaborondatea txalotu egiten du. EPPKrekiko jarrera etajarduna eredu dira osatzen dugun kolektiboaren esta-tus politikoa gauzatze bidean.

2010eko abenduaren 27an argitara emandakoagirian horrela genion: «Hausnarketa sakonak,eztabaida zabalak eta erabaki politikoak ProzesuDemokratiko baten beharraz mintzo dira. Bere abiairabazi, garatu eta gauzatu behar den ibilbide politikobat, behin betiko konponbide demokratiko batera era-man behar gaituena: Euskal Herriaren aitortza, bereetorkizunaz duen erabakitzeko eskubidearenonarpena eta erabaki horren errespetua, hain justu''.

Eszenatoki demokratiko hori gauzatze bidean erre-ferentzia daGernikako Ako-rdioa EPP-Krentzat, etahein horretanakordioarekinbat egitendugula adiera-zi nahi diogueus-kal jen-darteari.

Gatibugauzkaten es-tatuek in-posatzendizkigutenmuga eta trabaguztien

gainetik, EPPK-k, Gernikako Akordioaren baitan etaGernikako akordioaren edukiaren arabera, prozesudemokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoaazaltzen du.

Itxikeria-itsukeria eta gatazka betikotzea helburudituzten jarrerak printzatu eta gure herriarentzat bereetorkizun askea bermatuko duen eszenatokia esku-ratzea ez da, ez, nolanahiko erronka. Abian dugunprozesuak helburuak egikaritzera eramangogaituenaren konbentzimenduaz, prozesudemokratikoa bururaino bultzatzeko erabateko kon-promisoa dugu ordea. Eta lortuko dugu!

Euskal Herria izango da!

Gora Euskal Herria askatua!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

2011ko iraila

Euskal Preso Politikoen KolektiboaK GernikakoAkordioarekin bat egitea erabaki du

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Page 4: iraila 2011

BIXENTE PERURENA TELLETXEA”PERU” (Oiartzun 1946-Hendaia 1984/2/8)

Bentas auzoko baserri batean jaio zen Peru. Bost anaietan adinez laugarrena zen eta tailer bateanegiten zuen lan, baserriko eta tabernako lanekin uztartuz. Ezkondu zenean, Blanki emaztea eta beraOreretara etorri ziren bizitzera, eta bertan bi alaba izan zituzten.

1981eko otsailaren 4an poliziak lagun bat atxilotu zuen eta Peruk iparraldean exiliatu behar izan zuenbere familiarekin batera. Eskuzabala zen eta berehala irabazi zuen iparraldeko jendearen konfiantza.Bere etxeko mahaian beti zegoen plater bat gehiago norbaitek behar izanez gero jan zezan. Garaihartakoek diotenez, errefuxiaturen batek arazoren bat bazuen berehala jotzen zuen Perurengana,laguntza eskaintzeko pertsonarik aproposenetakoa baitzen.

1984ko otsailaren 8ko goizean, Steinengana jo zuen Peruk laguntza eske. Atzetik segika zituela azaldu zion Steini eta biakpolizia-etxera joan ziren sarritan ikusi zuten auto arraro baten berri emateko. Arratsalde horretan bertan, Peruren etxeko atarianGALeko bi mertzenariok Peru eta Stein erail zituzten tiroz. Gerora jakin da Enrique Dorado eta Felipe Bayo Guardia Zibilak izanzirela hiltzaileak.

Hiru egun beranduago iritsi ziren Peruren errautsak Oiartzunera. Polizia espainiarrak herriak antolatutako omenaldia bortizkieragotzi eta hainbat pertsona kolpatu zituen, horien artean Peruren senide batzuk. AGUR ETA OHORE PERU!

PABLO GUDE PEGO “ANTXON” (Orereta 1956/3/2-Lasarte 1984/8/13)

Gurasoak jaiotzez Galiziakoak izan arren, Oreretako Itzieta auzoan bizi izan zen. Don Bosko LanbideHeziketako Eskolan egin zituen mekanika ikasketak, eta bukatu orduko auzoko tailer batean hasi zenlanean. Lagunekin egotea zuen gustuko eta hauek bere hitz egiteko gaitasuna nabarmentzen zuten.Gaztetatik Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera politikoarekin konprometitzen hasi zen, etaondorioz, hiru aldiz izan zen atxilotua eta lau hilabete pasa zituen espetxean.

1979ko apirilean exiliatu egin zen. ETAko kidea zen orduan, baina pixkanaka Komando AutonomoAntikapitalistetara hurbiltzen hasi zen. 1981ean 1982an Polizia Frantsesak atxilotu zuen, baina bietanaske utzi zuten. Polizia Espainiarrak jo-puntuan zuen Gude eta geroz eta kargu gehiago egoztenzizkion KAA antolakundearen barruan, besteak beste, Enrique Casas PSOEko senataria hil izana.

1984ko abuztuaren 13ko egunsentian, burkide batekin batera kotxean zihoala Guardia Zibilak gelditzeko abisua eman etatiroz hil zuen Gude. Sei tiro jaso zituen, bost gorputzean zehar eta seigarrena ahoan; ez zen lekukorik izan eta bere kideak ihesegitea lortu zuen. AGUR ETA OHORE GUDE!

RAFA ETXEBESTE GARMENDIA (Orereta 1963/12/31-Donostia 1987/8/15)

Oreretan jaio zen Rafa. Gaztetatik argi zuen zein zen bere ideologia eta 1981ean, ETA erakundeakLemoiz zentral nuklearreko Jose Maria Ryan hil zuenean, beste batzuekin batera Rafak uko egin zioninposatutako greba Instituzionalari. Garai hartan ere, bere euskara maila hobetzen hasi zen etaDonostiako Filosofia eta Letren Fakultatean euskaraz ikasten hasi zen.

Izaeraz bromazalea, kontzientzia eragozlea izan zen. Izan ere, soldaduskan hainbat luzapen lortuondoren, azken eskarari ezezkoa eman zioten, eta soldaduskak bere bizitza baldintzatzeko prest ezzegoenez jarrera hori hartzea erabaki zuen. Esparru ezberdinetan militatu zuen eta herrian egiten zirenmobilizazio guztietan hartzen zuen parte. Zintzilik Irratian ere aritzen zen saio bat egiten, baina batezere euskalgintzaren arloan jardun zuen.

1983an, Bianditz taldeko kide egin zen, eta 1986an, lagun bat atxilotu zutela jakin zuenean exiliatu egin zen. 1987koabuztuaren 15ean, Donostiako Aste Nagusiaren erdian, eztanda handi bat entzun zen; Rafak eta Maite Perez burkideakprestatzen ari ziren lehergailuak eztanda egin zuen. AGUR ETA OHORE RAFA!

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

TXIKI ETA OTAEGI GOGOANIRAILAK 27AN GUDARI EGUNA

1975eko irailaren 27an, Franco hiltzear zegoela, ETAko kide Jon Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi hil zituenerregimen frankistak, FRAPeko hiru kiderekin batera. Geroztik, Euskal Herrian aldarrikapen eguna bihurtu da irailaren27a. Bi euskal militante hauen hilketa eta urte hauetan guztietan zehar Euskal Herriaren aldeko askatasunarenborrokan bizia eman dutenak gogoratzeko eguna da. Oreretan, badira gure herriaren alde borrokan bizitza emandutenak, beren herriarekiko konpromisoa edozeren gainetik jarri dutenak. Ahazten ez duen herria omen da gurea, etahorregatik, irailaren 27aren karira, herritar hauek guztiak beraien bizitzan zehar herriarekiko izandako konpromisoagoraipatu nahi izan dugu.

Page 5: iraila 2011

MIKEL ARRASTIA AGIRRE (Orereta 1960/6/6-Orereta1988/6/29)

Bi anaietan zaharrena, Oreretan jaioa bazen ere, askotan amarengandik zetorkion jatorrinafarra aldarrikatzen zuen. Hamazazpi urte zituela herriko talde ekologistan sartu zen. Ereintzataldeko dantzari eta sustatzailea izan zen, Bertso Eskolaren sorreran aritu zen buru-belarri etainteresa zuen edonori txalaparta jotzen erakusten aritzen zen.

Garaiko beste gazte askorengan bezala, Mikelengan ere izan zuen eragina bizi zen giro sozialeta politikoak. Bereziki kezkatzen zuen euskal preso politikoen kaleratzeak, eta horregatik haueneskubideen alde aritu zen lanean, gau eskoletako irakasle lana alde batera utzi gabe.Independentzia ekonomikoa lortu nahian, hainbat lanetan aritu ondoren lanpostu finkoa aurkituzuen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako gazteriaren sailean. Denboraldi bat Gasteizen egon ondoren, Oreretara itzuli zeneta Bidebietako kiroldegian hasi zen lanean eta gutxira bere bikote Inmarekin ezkondu zen.

1988ko ekainaren 29ko goizaldean, Guardia Zibil mordoa hurbildu zen Mikel eta Inmaren etxe ingurura. Zaratarekinohartuta, Mikelek etxetik ihes egin eta horma bat pasaz aldameneko etxean sartzea lortu zuen. Guardia Zibilak atzetikzituela ikusi zuenean, leiho bat ireki eta amildu zen, “Gora Euskadi Askatuta” oihukatuz. Ospitalerako bidean hil zen.AGUR ETA OHORE MIKEL!

FELIX BIKUÑAAROSTEGI “ARRANTZALE” (Donostia 1936/8/4-Baiona 1999/8/23)

Donostiako portuan, familia arrantzale batean jaio eta hezi bazen ere, ezkondu ondorenOreretara etorri zen bizitzera. Izaeraz alaia, lagunak zirikatzea zuen gustuko eta hainbat afiziorenartean musa zuen atseginen.

1981ean, Guardia Zibilak Andres Izagirre “Gogor” eta Josetxo Jauregi ETAko gudariak hilzituen, eta egun horretan bertan etxean atxilotu zuten; komisaldegitik pasa eta urtebeteespetxean igaro ondoren, bermea ordaindu eta aske gelditu zen. 1984an Lapurdiko kostanbabestu behar izan zuen familiarekin batera eta bere betiko ofizioan, arrantzan, hasi zen lanean.Beste behin atxilotu zuten.

1999ko abuztuaren 10ean, Mari Karmen Sampedro lagunarekin joan zen Landetara 63. urteurrena ospatu asmoz.Euri asko ari zuen eta Baiona inguruko errepide baten ertzean gelditu behar izan zuten. Une horretan, atzetik zetorrenauto batek kolpatu zituen eta larriki zauritu zituen biak. Baionako ospitalera eraman zituzten eta bertan hil zenArrantzale. Gorpua Oreretara eraman zuten eta hango herritarrek, Donostiakoekin batera omenaldi sentikorra eginzioten. AGUR ETA OHORE ARRANTZALE!

EGOITZ GURRUTXAGA GOGORTZA (Orereta 1974/7/30-Basurto (2002/9/23)

Oreretan jaioa eta hiru anai-arrebetan zaharrena, euskal kultura eta euskara maitatzen hezizen Egoitz. Gaztetatik zuen oso barneratuta borrokaren balioa, eta horregatik, herrimugimenduan, euskaran zein kultura arloan aritu zen lanean. Familiarengandik jasoa zuenEgoitzek borrokarako grina eta unibertsitate garaian ere, irakasle kanporatuen alde, presoeneskubideen alde nahiz beste hainbat esparrutan bere ekarpena egin zuen.

1999an atxilotua eta espetxeratua izan zen. Euskal Presoen Kolektiboak indarrean zuentxandakako gose greban sartzeko bezperan askatu zuten bermepean. Bere kideak borrokaldihartan uzteak sortu zion amorru eta haserrea kalera atera zuen eta jendea haiekin konprometituzedin lanean eman zituen bere askatasun egunak. 2000. urtean, epaitua izan ondoren, bere bizitza borrokari ematekohautua egin zuen Euskadi Ta Askatasuna erakundean.

2002ko irailaren 23an, Hodei Galarraga burkidearekin batera, askatasuna esku artean lehertu zitzaion. Ordutik, beregorpua senideei hustu nahi izan bazieten ere, herritarren berotasunaren babesean, bere errautsak amaren sorleku deneta berak bereziki maite zuen Okillegi baserrian daude eta gereziondo sendo baten ongarri dira. Omenaldian esanbezala, Amaren etxea defendatuz eman zuen bizitza. AGUR ETA OHORE EGOITZ!

TXIKI ETA OTAEGI GOGOANIRAILAK 27AN GUDARI EGUNA

Page 6: iraila 2011

URRIKO AGENDA

�Urriaren 12an: INDEPENDENTISTA sareak antolatuta II Martxaberdea Bilbon.Martxa Jesusen Bihotza plazatik aterako daarratsaldeko 5tan

Euskal preso eta iheslariak etxeratzebidean, jar ezazu banderola balkoianEgun 700 euskal herritar inguru daude Es-painiako eta Frantziako kartzeletan saka-banaturik, Euskal Herritik ehunkakilometrotara. Mendekuan eta gorrotoanoinarritutako espetxe politika honek zigorgehigarria ezartzen die presoei eta baitaberen lagun eta senideei ere. Asko diraastebururo beren senide, bikote edo lagunaikusi ahal izateko milaka kilometro eginbehar dituztenak.Dispertsioak ikaragarrizko gastuekonomikoa sortzeaz gain, arriskuanjartzen ditu presoa bisitatzera doazenak. Ezdugu ahaztu behar, dispertsioa martxan jarrizenetik 16 izan direla beren senide edo la-guna ikustera bidean bizitza galdu dutenak;21 dira espetxe politika kriminal honen on-dorioz, urte hauetan guztietan Espainiakoeta Frantziako kartzeletan hil diren euskalherritarrak. Gainera, 50 presori baino gehia-gori aplikatu zaie 197/06 doktrina, hau da,biziarteko espetxe zigorra; gaixotasunsendaezinak izan arren, 10 lagun bainogehiagok gatibu jarraitzen dute… Amaiga-bea da euskal preso politikoek pairatzenduten eskubide urraketen zerrenda.Euskal Herrian ireki den aro berri honetan,euskal preso politiko eta iheslarien gaiaezin dugu albo batera utzi. Mendekuanoinarritutako espetxe politika konponbideklabeetara aldatzea lortu behar dugu; euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu!Hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarren presioa. Gu izango gara, denon artean, bakoitzak bere espa-rruan lan eginez, euskal preso eta iheslariak etxera ekarriko ditugunak. Horregatik, herritar guztiei deiegiten dizuegu euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldarria lau haizetara zabal dezazuen; jarditzagun banderolak etxetako balkoietan, lantegietan, elkarteetan… Guztion artean lortukodugu. Euskal preso eta iheslariak etxera!

Iraileko azken ostiraleko enkarteladaren arduraEGIN DEZAGUN BIDEA ekimenak hartu du

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

Page 7: iraila 2011

GOGORTZA, AITZOLCtra. Morón-La Puebla de

Cazalla Km 5,541530 Morón de la

FronteraSEVILLA

PEREZ, EIDERP. P. de Córdoba

Ctra. Sevilla - MadridApdo. 479

14007 CORDOBA

ZIGANDA, JOSUC.P. JAEN II

Ctra. Bailén - Motril,Km 28

23009 JAEN

URAIN, JOKINC.P. Herrera de la ManchaCtra. De Argamasilla, s/n13200 MANZANARES

CIUDAD REAL

ESTEVEZ, JUAN CARLOS“MELLI”

7816Centre Pénitentiaire Toulon-La FarledeRoute de la Crau -Quartier La Castille

B.P. 543830141 TOULON Cédex 9

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hilabetekaria

INZIARTE, J. MANUELC.C Topas

Ctra. N-630, Km. 31437799 TOPASSALAMANCA

JACINTO, SONIAC.P. Madrid VIIParaje El Chorrillo,M-241, Km 5,75028595 EstremeraMADRID

JOKIN URAIN “KIXKUR”197/06 DOKTRINA APLIKATUA

ETXERA ORAIN!2009ko abuztuan kondena osoa beteta

ETXEBERRIA, JESUSMARI “GOIERRI”P. P. de Córdoba

Ctra. Sevilla - MadridApdo. 479

14007 CORDOBA

LOPEZ, IDOIAP.P. Tacope

Camino Garabo, s/n01230 LANGRAITZ

ARABA

ETXEBERRIA, JOXEANCentro Penitenciario SoriaPza. Marqués del Saltillo,

nº142004 SORIA

ETXEBARRIA, KEPAC. P. Zuera

Crta. Nacional 330, Km.53950800 ZUERAZARAGOZA

ARRIETA, MIKELC.P. Algeciras

Ctra. el Cobre km 4,5.11207-ALGECIRAS

CADIZ

LASA, JUANTXO“TXIKIERDI”

Ctra. Morón-La Puebla deCazalla Km 5,541530 Morón de la

FronteraSEVILLA

GARRO, ZIGOR928123

Maison d’arrêt Hommes3, Allée des Thuyas

94261 FRESNES Cedex

IHESLARIA

AGUDO, JOSEBAC. P. Alicante IIn-330, Km 66

03400 VILLENAALICANTE

Page 8: iraila 2011

Elena Barcenaoreretarra,Xabier PerezLekue eta IñakiEtxarte atxilotuzituzten Venezuelanirailaren batean, Kubatikitsasontzi batean irtenondoren. Itsasontzian2000 km. inguru eginzituzten.Irailaren 3anVenezuelako imigrazioakberriro ere Kubaradeportatu zituen, hiruegun erretenituak egonondoren.

Aitzol Gogortzapreso oreretarrauztailaren 30eanjipoitua izan zen.Bisita amaituondoren Aitzol bereziegara eraman zuten etabertan atea irekita utzizioten eta hiru funtzionarisartu eta katxeatzen hasizitzaien, ondoren ziegamiatu zuten, hankaz gorautziz. Laugarrenfuntzionari bat sartu etazapatak kentzea behartuzuten, zapatak kenduondoren entregatzekoesan zion eta katxeatua

izaten ari zenez ezin zuelaesan zion. OndorenAitzolek 3 ukabilkadajaso zituen. Aitzolgarrasika hasi zen etaemakume preso sozialbatek entzun zitueneanatea joka hasi zen etahau ere jipoitua izan zen.

Bateraguneauziaren senten-tzia eman zutenirailaren 17annahiz eta bezpe-ran hainbat irrati etaegunkarik bazutensententziaren berri.Bertan oreretako presoaden Sonia Jacintori zortziurtetako espetxe zigorraezarri diote. Berarekinepaitu zituzten ArnaldoOtegi eta Rafa Diezhamar urtetara zigortudituzte, eta ArkaitzRodriguez eta MirenZabaleta Sonia bezalazortzi urtetara zigortuakizan dira.Sonia, Arnaldo Miren,Rafa eta Arkaitz 2009kourriaren 13an izan zirenatxilotuak, beraz bi urtedaramatzate espetxean.Sententzia ematerakoanepaileak Rafaren espe-txeratzea agindu zuen.

Gaur egun Euskal PresoPolitikoen Kolektiboa697 kidek osatzen dute,horietatik 543 estatuespainoleko 51espetxetan sakabanaturikdaude, beste 140 estatufrantziarreko 29espetxetan, Ingalaterran,Mexikon, Portugalen etaIrlandan bana dituzteespetxeratuak eta bestehamar norberaren etxeandago espetxeratua.

Irailean berriro ere seni-tarteko batzuk istripuaizan dute eta dagoeneko10 dira urte honetakoak.

697 kidek osatzen dute EuskalPreso Politikoen Kolektiboa

laburrak

INDARPOLIZIALA NON NOIZ

Nazionalak Lartzabalen 2011-IX-22(17:00)

Nazionalak Lintzirinen 2011-IX-28(20:30)

IRAILEKOKONTROLAK

Hauek baino askoz kontrolgehiago egongo ziren,

SALATU .