Top Banner
danbolin 2008/09 87. alea EHIZA KONTUAK IKIARRIYA EKAINBERRI ABIAN DA festak argazkitan
20

87 - 2008 iraila

Mar 22, 2016

Download

Documents

DANBOLIN

deskribapena
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: 87 - 2008 iraila

danbolin2008/09 87. alea

EEHHIIZZAA KKOONNTTUUAAKK IIKKIIAARRRRIIYYAA EEKKAAIINNBBEERRRRII AABBIIAANN DDAA

f e s t a k a r g a z k i t a n

Page 2: 87 - 2008 iraila
Page 3: 87 - 2008 iraila

AA TT AA RR II KK OO AA .. Motorrean ibiltzeko garairik aproposena uda omenda; uda honek ordea motorzale garenoi ez digu asko lagundu, eguraldi nahikokaskarra egin baitigu. Hala ere, motorrak gustuko badituzu ez da beharrezkoaeguzkia, euriarekin, hotzarekin… ederki ibilitakoak gara gu gora eta behera. Gogoan ditut bai, gazteagoa nintzen garai haiek, nire aitaren suzuki zaharra har-tu, niretzako izugarri handia zena, nire kasko beltza buruan ipini, nire babes-tzaileak jantzi eta han joaten ginen aita eta biok Azpeitiko motor elkartearekinegunak igarotzera. Burura datorkit bai, “pinguinos”era joan gineneko urtea(“pinguinos“ neguan izaten den munduko motorren kontzentrazio internaziona-la da). A ze hotza, hezurretaraino sartu zitzaidan hotza, blai-blai eginda nengo-en!Zenbaitek uste du, motorrean ibiltzea, kaskoa hartu, motor gainean ipini eta zo-ro moduan azkar ibiltzea baino ez dela. Ideia horrekin oso lotua dagoen esaldizahar bat bada: “Haizea buruan eta azeleradorea onduan“. Motorrean ibiltzea,ordea, zerbait gehiago da: afizio bereko eta leku ezberdinetako jendea ezagutzeada, toki ezberdinak ezagutzea, elkarteek antolatzen dituzten ekitaldietan partehartzea, lagun berriak egitea, motor gainean zoazenean haizea sentitzea… moto-rra bizimodua da. Zestoara bizitzera etorri nintze-nean zaletasun asko dituen he-rria dela ikusi nuen, horien ar-tean, eta azken boladan, herrianmotorrean ibiltzeko zaletasunagehitu dela nabaritu dut: motorklasikoak, karenatuak, misto-ak… Herrian zaletasun ezberdi-nak izatea ondo dago, aberatsada. Hori horrela, herriko zenbaitmotorzalek antolatu izan ohi du-te eguneko zenbait irteera. Ondolegoke bai, herrian bizi garenok, motorrean ibiltzea gustatzen zaigunok, noizeanbehin elkartu eta horrelako irteerak antolatzea: makinaren gainean kilometrobatzuk egin; bidean gelditu eta salda beroa hartu eskuak berotuz; bideko kurbaksentitu, ezker-eskubi, eskubi ezker, dantza eginez; bazkari eta afari pasak egin,leku ezberdinak ezagutu… Agian, egunen batean, Zestoako herriak ere, motor elkarte edo taldea izan deza-ke, mota askotako jendea bilduko duena, barre batzuk egin eta ondo pasatzeko!Ez ahaztu: “Kaskoa buruan eta ibili munduan“.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Edurne Sora luze

34 6 8 10 13 14 16 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

EE HH II ZZ AA KK OO NN TT UU AA KK

II KK II AA RR RR II YY AA

AA MM AA BB II RR JJ II NN AA KK AA II ZZ AA RR NN AA NN

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KKEE KK AA II NN BB EE RR RR II AA BB II AA NN DD AA

diruz lagundutakoa

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

EE ZZ KK EE RR AA BB EE RR TT ZZ AA LL EE KK OO.. .. ..

Page 4: 87 - 2008 iraila

enb idoa I . IZENIK GABEKO TESTUAK, EZ IZENPEAN IDATZI EDO AURPEGIA EMAN

Beti izan naiz esanahiaren maitale eta ez hainbesteesateko moduaren babesle. Sutan jarri izan nauengaia da, eta urteekin, gauzak esateko erak lantzen

ikasi dudan arren, oraindik ere, logikak, arrazonamenduaketa sentimenduak gehiago hunkitzen naute bost duroko hi-tzek baino. Komunikatzeko arau batzuk jarraitu beharra da-goela ikasi dut (beti praktikatu ez arren) eta nik pentsatzendudana helarazteko era konkretu batzuk jarraitu ezean, jaidaukadala ulertzea kostatu zait. Bestalde, erraza egiten zait gurea bezalako herri txikian, nor-baitek bere burua edo sinadura agertzerakoan sentitzen duenlotsa, zirrara edo ihes egiteko gogoarekin bat egitea. Horrelako zerbait gertatu zitzaigun Danbolinerako artikulu

batekin. Inguruko herrietatik etorritakohainbat jenderi elkarrizketa egin nahi izangenion. Zestoan zer moduz bizi ziren jakinnahi genuen eta bide batez beraiek ezagu-tu. Elkarrizketatutako gehienak gustura bi-zi ziren gure herrian (guretzat sorpresaatsegina izan zen). Baina bazen bikote batoso deseroso bizi zena hemen. Arrazoiugari zituzten Zestoan gustura ez bizitze-ko, baina horiek Danbolinen kontatzekoizen-abizenekin agertzeko prest ez zeu-den. Onartu dezagun ausardia behar delaDanbolineko irakurle herrizaleen aurreankexak agertzeko. Kristoren pena eman zi-dan elkarrizketa hura kanpoan uzteak.Zestoa munduko herririk politena izangoda beharbada, baina mundua ez da perfek-tua eta gu benetan lurtarrak gara eta ezmundialak. Onartzen dut izenpetu gabe

idatzitako testuek edo elkarrizketek ezertan oinarritu gabekoirainetara eraman gaitzakeela eta hori ez dela onargarria. Bai-na ez didazue esango ez dela edonoren alde ilunak jakitekoiturri zoragarria, maratila tentagarria. Niri izugarri gustatukolitzaidake ezizenpean idaztea, Lierni Arrieta izateari utzi etaLiernion izatea. Hizki elkarketa den etiketa hori erantzi etabenetan naizena, edo hobeto esan, izan nahi dudanaren mo-duan aurkeztu nahiko nuke. Herri txiki hauetan zer gara baetiketaz gain? Elkarren berri izan arren, ez dugu elkar ezagu-tzen. Ez izenpetzearen abantaila garbi ikusten dugu interneten sor-tzen diren saltsetan, eta agian ez da serioa, baina badu beremorboa eta egiaren zati ere bada. Beno, txintxoa izango naiz eta nire burua aurkeztuko dut. NiMari Pili naiz...

Nik oso on-do ikusten det.Horrenbestekoinbertsioari, ho-rrenbeste dirugastatu eta geroba dena ondoatera dadila etajende asko eto-rri dadila eta…horixe. Nik du-da daukat eahorrek herriarizer ekarrikodion, denborakesango du. Tal-deak etorrikodira baina pasa-ran, Loiola al-dera eta…

Aloña Larrañaga

36 urte

Nik uste he-rriarentzako gau-za polita izangodela. Guk ordeabaserria daukaguhan goian eta de-zente izorratzennau, bidea ez ba-dute beste aldetikegiten behintzat,egunero joan be-har txakurrei ja-ten ematera etajendea gora etabehera. Bertarai-no kotxez erejendea joango daeta jaleoa seguruizango dela…

Iñaki Alberdi

36 urte

Z e r k e m a n d i z ua z k e n a l d i a n p o z i kh a n d i e n a ?

L iern i Arr ie ta

Page 5: 87 - 2008 iraila

URREKObatean oso egun arraroa izan nuen. Beste egunetan burura etortzen ez zaizkidan gauzak etorrizitzaizkidan, eta ez daukate joateko asmorik, kezkaz beteta nago.Nire buruhauste guztia Donostiara DNI berritzera joan nintzenean hasi zen. Karnet berria es-kuan nuela edifizio hartatik irten nintzenean pentsatu nuen ni Oier izan beharreanXXXXXXXXG naizela.Baina zenbakien kontua ez zen hor bukatu. Lanera iritsitakoan, nire kezka indartuz, kontu ko-rronteko zenbakia eskatu zidaten (hori bajoia!!!). Pentsatu nuen: “Oindik gaña egiya izangoek,numerua besteik ez nauk”.Ordura artekoa nahikoa ez, eta ikusi berri nuen Matrix filmarekin oroitu nintzen, harekin bateragure filosofiako irakasle izan zen Jexux Txanpañarekin ere bai. Irakasle hark, Platonen Haitzuloarenmitoa azaltzerakoan Matrix jarri zigun eta ohartu nintzen horixe zela nire kezkaren egia, bi haieksekulako lotura zutela eta azken finean, egia zela kontatzen dutena, ez dela fikzioa. Une horretankonturatu nintzen, -“egiya dek”- gu zenbakiak besterik ez gara, dena programatuta dago.Etxera iristean telebista piztu nuen: politikari bat oso hitz politak esaten... Dena gezurra zen, nikbere hitzetan zenbakiak ikusten nituen, eta horiek ziren egia, hark bazekien gezurra esaten arizela.Gero, Gaur egun jarri nuen: “agente bereziak” agertu ziren, jendea atxilotu zuten, Matrixen beza-la. Konturatu nintzen, gazte haien nahia beste errealitate hobe bat besterik ez zela, Matrixekoprotagonistaren nahi bera.Egunero, jaikitzen naizenean, bi errealitate ikusten ditut, bat zenbakiena da, oso zatarra, beneta-koa. Bestea oso polita, baina gezurra, jendeak zenbakiak ez ikusteko programatutakoa. Nik aipa-tutako pelikula eta mitoa ulertzen ez dituenak, zoratuta nagoela pentsatuko du, seguru.Orain, goizetan nire “kolakauari” bestelako begiez begiratzen diot, zenbakiak ikusten ditut esne-an biraka. Batzuetan ordea, nahiago izaten dut oso gozoa dagoela pentsatzea, kezkak uxatzeko.

5Nik inaugu-

ratu aurretikikusi dut bainairuditzen zait bi-sita labur zama-rra dela, gehiagoiraun beharkoluke bisitaldiak.Ez dago gaizkimontatuta, jen-de helduarentzatilun xamarra iru-ditu zitzaidan,trabatzekoedo… bidea erehobetu liteke,bide ertzeko sa-siak eta…

Esteban Martin

47 urte

Ba herritargehiago eduki-tzea inguruhaietan lanean.Han ikusi ditu-dan langile guz-tiak kanpotarrakdira. Ibilbideamotz samarraegin zitzaidanbaina bestelagustatu zait,igual inguruakpixka bat apain-du, lore batzukjarri edo…

Iñaki Lizaso

36 urte

E nbido 2 . Oier arreg i

Nik ezin-duentzako par-king bat eskatu-ko nioke. Erraz-tasunakedukitzea ezin-duek han kotxeaaparkatzeko zelehengoan joanginen eta ez ze-goen lekurikhan bertan. Bes-tela asko gusta-tu zitzaidan…

Eider Mendizabal

33 urte

Ba momen-tu honetan he-rriari bizitasunpixka bat ema-tea bai bertakotabernarientza-ko eta baita gu-retzako ere guredenbora pasara-ko… Infraes-truktura faltaikusten det,aparkaleku al-detik eta ez da-kit herria pres-tatuta dagoenjendetza horihartzeko.

Ainhoa Subinas

31 urte AKEZKAK

Page 6: 87 - 2008 iraila

kunplituta “dena libre” zela behin etaberriz esan du Santiagok: “Orduandena libre zen, hegazti klase askoehizatu genitzakeen. Orain berriz,dena itxita dago, halako hegaztirenaitxita, beste halakorena ere bai... de-na itxita”. Hori bai, ehiztariak askougaldu omen dira, automobileanerraz ibiltzen omen da batetik beste-ra eta dirua ere parra-parra omendauka jendeak. Ehiztariak asko etabasozainak ehiztari bateko hamaromen daude. Gaiztakeria egin dueladakienaren haurraren irribarrea egindu Santiagok: “Batzuetan debekatutadagoenari ere tiro egiten diogu”. Ha-rrapatu izan du basozainak, 42.000pezetako zigorra gogoan du.

TXAKURRAK ERE BEHAR

Txakur desberdinak behar dira ga-leperra, oilagorra eta eperra ehizatze-ko. Dirudienez, ehiza horiek usainberdina dute eta baita txepetxak ere.Ondorioz, txakurrak txepetxa ere sa-latzen du. Gaur egun txepetxa ape-nas ikusten den. Erbitarako txakurre-kin, erbi, azeri eta basurdetan ibil-tzen dira. Arrastoa topatutakoan,“Au, au, au, au….” hasten omen datxakurra.

ESKOPETAK ETA EHIZA TOKIAK

Bi eskopeta ditu Santiagok, bat Vi-llabonan erosia eta bestea AnatxangoJoxeri. Aitak erosi omen zion biga-rren eskopeta Joani, Eibarren, gerrapasa eta gauzak kalmatu zirenean.Santiagok Altzolako basoetan, Aizar-nan Astui inguruan ehizatu izan du.

Ehiza kontuak jakin asmoz Aizarna aldera jodugu. Astui baserriko Santiago Aldalurrek esandigu berak kontatutakoen antzeko gauzakesango lituzketela inguruko ehiztariek ere. As-tui baserrikoak, Joan Oiartzabal izan du lagun-tzaile, 11 urte zituela aitak erregalatutako es-kopetarekin tiroka hasi zen errezildarra. Bienartean errepaso ederra eman die Zestoa ingu-ruan garai batean ehizatu zitezkeen eta orainehizatu daitezkeen hegazti eta bestelako bizi-dunei.

Txoko berezia aukeratu dute ehiztariek berriketa-rako. Granada errekako zuloan dagoen Granada jate-txean bildu gara Santiago Aldalur, Joan Oiartzabaleta Felixiano Irureta eta Danbolineko kazetariak. Bizaharrenekin (Aldalurrek 70 urte eta Oiartzabalek84) aritu gara batik bat berriketan; tarteka etxekoaketa Felixiano etorri dira, beste biak zer kontatzen aridiren-edo entzutera.

GARAI BATEAN DENA LIBRE

Ehiztaria ez omen da inoiz aspertzen ehizarenzain. Izan ere, berriketako gure lagunak ez dira ibil-tzen basoan gora eta behera oilagorraren atzetik. Ezdaude hain sasoiko eta geldian zain egoten dira, uso-ak eta oilagorrak noiz pasako tiro egiteko. Armakizateko baimena bost urtean behin berritzen dute etaehiztari lizentzia berriz, urtero ateratzen dute Santia-gok eta Joanek, biek 70 urtetik gora baitituzte. 18 ur-tera arte lizentziarik ateratzerik ez zegoen eta biekehizean “hankekin” egiten zutela diote, alegia, ehizapostuan lasai ederrean eserita ez zirela egoten.

18 urtera arte baimenik gabe, baina behin horiek

E h i z a k o n t u a k S a n t i a g o e t a J o a n e n e s k u t i k

Page 7: 87 - 2008 iraila

Joanek Urraki mendia ezagutzen du ondoen.Ez bat eta ez bestea ez dira Erniora joan izan,jende asko ibiltzen delako.

EUSKAL HERRITIK KANPORA EHIZATZERA

Hasieran bakan batzuk joaten zirela kan-pora dio Joanek, Txikito Iraeta eta halakorenbat... Santiago Extremadurara joan zen 42urterekin eta oso gogoan du urte hura, harajoandako koadrilak 500 piezatik gora (epe-rra, erbia, untxia, ahatea eta usoa) bota bai-tzituen. Joan berriz, Salamankan eta Cacere-sen eperretan ibili omen da.

Kontua nahikoa esandakoan, jatetxekonagusia, bertara ezkondutako errezildarraeta haren semea gerturatu zaizkigu. Tripazo-rriak hasiak ziren ordea eta galeper eta esko-peta kontuak utzi eta elkarrekin afaltzea era-baki dugu, etxekoak eta kanpokoak. Grana-da errekako zuloan bertan hazitakoamuarrainak kris-kras jaten ari garela azeriaketa putreak izan ditugu hizpide. Afariak as-korako eman du ordea, garai bateko aizkoraapustuei eta inguruko soinujoleei errepasoederra eman diete mahaikideek. Hurrengobaterako utzi beharko ditugu kontakizun ho-riek.

7EEHHIIZZAATTUUTTAAKKOO HHEEGGAAZZTTII MMOOTTAAKK EETTAA BBEESSTTEEGarai batean oilagorra, galeperra, usoa eta erbia ehizatzen zituzten batez

ere. Ehiza asko izaten omen zen orduan. GGaalleeppeerrrraakk etxe ingurura

hurbildutakoan segituan hasten omenziren ehizean “poil-poil-poil, poil-poil-poil”dio Joanek. “Bai alajaina!” dioSantiagok emozionatuta zeharka-zeharkabegira.

OOiillaaggoorrrraakk urriaren erdirako edoSantu Guztien egunerako etortzen hastenziren. Basoan, azpitik gora hartu behar izaten omen dira, “bu-bu-bu” altxaegin behar izaten omen du oilagorrak eta nekatu ondoren errazagoehizatzen dela diote biek.

UUssooaakk urtean dozena erdi bat botaz gero gustura izaten zela dioSantiagok. Orduan, basora ezkurretara jaitsitako usoa ehizatzen zela dioJoanek. Orain uso gehiago dagoela iruditzen zaio Santiagori.

“EErrbbiiaa barra-barra izaten zen, urtebaten barruan hamar erbi botatakoa naiz”dio Santiagok duela 40 urte ingurukokontuak gogoratuz.

OOkkiillaa eta eezzkkiinnoozzuuaa ere ehizatzenziren. Ezkinozuak gereziak eta ezkurrakjaten zituenez gozoa izaten zen. Okilakordea, lurreko zamorroak jaten zituen etatxindurri gustua izaten omen zuen. Hala ere jan egiten zuten. Okela ez zenbotatzen orduan, gosea zer zen bai baitzekiten. Irudiz hornitutako hegaztiengida erakutsi diegu hegaztiak hobeto identifikatzeko. Irudien artean okilberdea seinalatu dute biek. Okil beltza berriz, ez dute ezagutu eta okilertainari napar okila deitzen diote. Argioilarra ere beti izan omen da hemen,nahiz eta ez izan oso ugaria.

BBiirriiggaarrrroo eta zzoozzooaakk ere izaten ziren, baina Santiagok dioenez, bereaita zenak ez zien horiei tiro ere egiten. Kartutxoak ondo kontatuta zituztennonbait; kale egiteak ere pena ematen ziola dio Joanek. Orain duen kartutxoadina izan balu...

Orduan sagarrondoak, txermenak, gereziondoak, gaztainadiak,pagadiak... asko ziren eta zozoak, birigarroak eta edozein txori ere erruzhorietatik jaten. Ehiza orduan izaten zela dio Santiagok, orain pinuarekinezer ez dutelako jateko.

EEppeerrrraakk hemen oso gutxi izaten ziren. Joanek dio soldadu joan arte ezzuela eperrik ezagutu. Santiagok Zelatunen eper banda koxkor bat ezagutuomen zuen eta bi bota omen zituen. Granada baserriko seme Marianok erebat bota omen zuen. Soldaduska egiten ari zela, Altzolan omen zeuden bestebatzuk eta berak eta anaiak bota omen zituzten bakan batzuk.

BBaassuurrddeeaakk urri omen ziren garai hartan, bakarren bat sartuko zen,baina apenas ehizatzen zen. Amorratuta bila joan arren, ez zela ehizatzendio Santiagok.

HHaarrrraappaakkaarriiaakk, zzaappeellaattzzaa eta ggaabbiirrooiiaa esate baterako, oraindebekatuta daude ehizatzea. Joanek dio berak ezagutu dituela garaiak nonbere aitak eta osabak zapelatza hil, Errezilgo Udaletxera eraman, hankakmoztu eta lau pezetako diru saria eman zioten.

AAzzeerrii asko ehizatuak omen ditu Santiagok. Tiroz eta baita kaxarekin ere,zuloa aurkitu eta bertan sartuta.

n t u a k n e n e s k u t i k

L ierni Arr ie ta , On in tza I rure ta

JJOOAANN OOIIAARRTTZZAABBAALL,, FFEELLIIXXIIAANNOO IIRRUURREETTAA EETTAA SSAANNTTIIAAGGOO AALLDDAALLUURR

Page 8: 87 - 2008 iraila

A m a b i r j i n a k A i z a r n a nEgunak hurbil-tzean nabarituzen jai giroa:herritar batzuksardina-jana an-tolatu zuten he-rriko enparan-tzan eta bertarainguratu zirenguztiek bete zu-ten sabela do-an; jarraian, be-rriz, oilasko bil-

tzeko bideo erakusketa egon zen pilotalekuan. Ekintza horieksortu zuten behar zen giroa.Amabirjin bezperan, Gorritiren animaliekin jolastu zuten herriko

txikienek jaiei hasiera emanez: oilarrak, basurdeak, astoak,poniak, zezenak… Batzuk atera eta besteak sartu, magobaten txistera zirudien Gorritiren kamioiak!Gazte eta ez hain gazteek, berriz, afari herrikoia egin zu-ten, urtero bezala. Afariak ez zuen aitzakiarik, baina egu-raldiak… Noizko berotu! Negurako txamarrak ere gutxiegiizan ziren! Eskerrak ardo eta janariari! Abuztu erdiko eurihotzak ez zien asko lagundu afaria antolatu zuten gazteei,baina ederki gainditu zuten arazo hori ere. Eta jarrai deza-tela horrelaxe urte askoan.Amabirjin egunean txistularien kalejirak esnatu zuen herriameza nagusira joateko orduan. Meza ondoren, pilota parti-duak herriko bikotea lehian ikusteko aukerarekin. Ondo-ren, txikiteoa, ohi baino laburragoa bazkari osteko herri-ki-rolak ikusi ahal izateko.Aizarnan, herri-kirolak beti gustura ikusten dira. Eta lehianherritarrak badira, oraindik eta gusturago. Aurten, ordea,laguntze lanetan baino ez ditugu ikusi ahal izan. Kirolariekerabilitako tresnak jaso ondoren, trikitilarien saioa: zaleakdantzan, jo eta ke, eta begirale asko bazterrean, beti beza-la.Azken egunean ospatzen den oilasko-biltzeak asko janztenditu urteroko jaiak eta aurtengoan, gainera, inoiz bainogehiagok hartu dute parte. Azken urtetan gora doa oilasko-biltzean parte hartzen duten txiki eta gazte kopurua etaikuskizun polita ematen digute. Euren umore ona ikusleen-gana zabaltzen dute beti.Jaiei amaiera emateko, Kupela taldearen saioa. Taldearenjarraitzaileek eta herriko trikiti zaleek plaza osoa bete zu-ten. Arin-arin eta dultzemeneorik ez zen falta izan goizal-dera arte.Jai atseginak igaro ondoren, herri gutxi batzuek baino ezduten lasaitasuna itzuli da berriro herrira eta patxada horigozatzeko aukera dute urte osoan aizarnarrek.

Beste urte bat igaro da eta

Amabirjinak iritsi dira

Aizarnara. Urte osoan

gorputzari erantsi dizkiogun

zamak botatzeko egun egokiak

dira hauek eta opor garaian

ospatzeak lagundu egiten du,

gainera, helburu hori lortzen.

J on Eg iguren

Page 9: 87 - 2008 iraila

9

Page 10: 87 - 2008 iraila

I k i a r r i ,y a IIKKIIAARRRRIIYYAA HHAARRRRII--KKOOSSKKOORRHHOORRRREENN BBAARRRRUUAANN JJEENNDDEEAA

BBIIZZII DDEELLAA PPEENNTTSSAATTZZEEAA!!MMaaiiddeerr AArrrreeggii ttaa MMiirreeiiaa OOrrbbeeggoozzoo

KKaappaaddoozziiaa,, TTuurrkkiiaa

IIKKIIAARRRRIIYYAA ZZEE AAZZKKAARRPPAASSAATTZZEENN DDIIRREENN OORRDDUUAAKKEETTAA EEGGUUNNAAKK DDEENNAA EEGGIINNDDAAEEMMAATTEENN DDIIZZUUTTEENNEEAANN!!LLuuiixx EEggiigguurreenn TTxxiinnooeettaa JJoonn AAllbbeerrddiiPPuunnttaa CCaannaa,, DDoommiinniikkaarr EErrrreeppuubblliikkaa

IIKKIIAARRRRIIYYAA IISSTTAANNBBUULLEENN ZZEELLEEKKUU ZZOORRAAGGAARRRRII DDAAUUDDEENN;;SSAANNTTAA SSOOFFIIAA EELLIIZZAA,,MMEESSKKIITTAA UURRDDIINNAA,,BBAAZZAARRRRAA……OOllaaiiaa SSaalleeggiiIIssttaannbbuull

Page 11: 87 - 2008 iraila

11

IIKKIIAARRRRIIYYAA…… TTAA KKIITTTTOO!!GGooiiaattzz AArriissttiiTTeellaa,, HHoonndduurraass

IIKKIIAARRRRIIYYAA PPRREEXXKKAATTZZEEKKOOPPRREEMMIIAA UUDDAARRAAKKOOBBEERROOAALLDDIIAANN;; DDUUTTXXAAPPUUBBLLIIKKOOAA TTRRAANNSSIILLVVAANNIIAAKKOOHHEERRRRII KKOOXXKKOORR BBAATTEENNPPLLAAZZAANN

RRoommaann eettaa JJoonn AArrttaannoo ((aarrggaazzkkiillaarriiaa)) eettaaEEnneekkoo TTxxooppeeiittiiaaVViieerrttaann,, EErrrruummaanniiaa

IIKKIIAARRRRIIYYAA……HHAARRRRII PPUUSSKKAABBAATTZZUUKK LLEEHHEENNAALLDDIIRRAAEERRAAMMAATTEEKKOO DDUUTTEENNIINNDDAARRRRAA.. .. ..IIKKIIAARRRRRRRRRRRRRRIIIIIIIIIIIIIIIIYYAAAAAA!!!!!!AAiinnttzzaannee OOrrbbeeggoozzoo,, EEssttii AAnnddrreess eettaa MMaaiittee AAllkkoorrttaaAAtteennaass,, GGrreezziiaa

Page 12: 87 - 2008 iraila
Page 13: 87 - 2008 iraila

31

Irailaren 8 eta10 bitartean ezker abertzaleko 21 lagun Espai-niako Auzitegi Nazionalera deitu zituen Garzon epaileak.Horien artean Nerea Goikoetxea herritarra. Ondoren etorridira alderdien legea aplikatuz EAE-ANV eta EHAKren ilega-lizazioak.

Zer dela eta deitu zintuzteten Garzon epaileak EspainiakoAuzitegi nazionalera? EHAK langile bezala deitu gintuzten. Garbidago sumario honetan, aurrekoetan bezala(HB, EH, Batasuna…), zein den PSOErenapustua: Ezker abertzaleko militante politi-koa izatea delitu bilakatu dute, eta horrenbeste adibide bat da gurea ere.

Zer jakin nahi zuen Garzonek justu?Beno, ez zuen galdeketarik egin, uko egingeniolako deklaratzeari.Ikusten duguna daitxura judiziala ematen diotela, baina atzeanerabaki politikoa dagoela. Eta horretarakotresna nagusia Auzitegi Nazionala da, bainaguretzat ez dauka inolako zilegitasunik.

Eta zer ondorio ekarriko dizkizue ho-rrek? Ze egoeratan geratu zarete? ‘Dena ETA da’ tesiari jarraituz, guri ere,beste hainbat laguni bezala, erakunde ar-matuarekin kolaboratzea leporatzen digu-te. Aurrera begira ikusiko dugu zer gerta-tzen den, baina momentuz inputaturik ge-ratu gara.

Gero epaiketa bat izango duzuela esan nahi du horrek?Bai, inputazio horrekin joan ginen eta horrekin bueltatu gara. Bestekasu batzuetan Madrilera deituak izan direnak zuzenean espetxera-tu egin dituzte. Gure egoera berdinean lan egiten duten batzuk es-petxean daude, beste batzuk ez…

Alderdi politikoez gain, hainbat talde edo erakunde epaituaketa kartzeleratuak izan dira: 18/98 auzia, presoen aldekomugimendua..., epaiketaren zain beste hainbeste daude(Udalbiltza...) eta badirudi kateak ez duela bukaerarik… Zerirakurketa egiten du ezker abertzaleak?Negoziazio prozesuak porrot egitean, PSOEren gobernuak norabidebat hartu du. Ezker abertzalea mapa politikotik kanpo utzi nahi du.Egun bi proiektu daudela garbi ikusten dugu, bata Espainiakoa etabestea independentziaren aldekoa. Eta independentziaren alde lane-an gabiltzan oro beraien jomugan gaude.

EHAKren ilegalizazioak nola eragiten du herritarrengan? EHAKren kasuan, Gasteizko Legebiltzarrean EAB taldea dago lane-an, baina otsailetik ez dute diru laguntzarik jasotzen, eta ez dutetalde propiorik. Sententzia oraindik ez da atera, baina ikusteko da-go taldea disolbatzeko aginduko duten edo ez.

“ E z k e r a b e r t z a l e k o m i l i t a n t e p o l i t i k o a i z a t e a d e l i t u b i l a k a t u d u t e ”

Egoera ikusita, etorkizuna nola ikustenduzue?

Egoera gogorra da, bainaeuskal gizarteak barnera-tua dauka Euskal Herriakaldaketa bat behar duela,eta gure lana marko politi-ko hori eskuratzeko lanegitea izango da, markobat non lurraldetasuna etaautodeterminazio eskubi-dea jasota egongo diren.Gatazka politikoa den hei-nean, irtenbideak ere poli-tikoa behar duela ustedut, eta hori elkarrizketaeta akordio politiko batenbitartez etorriko da, gataz-ka politiko eta armatuabehingoz gainditzeko.

Hainbeste arduradunpolitiko espetxeanegonda, nola egiten dahori?

Espetxean arduradun asko dago, egia da, etaazken 30 urte luze hauetan gure aurkako era-soak etengabeak izan dira, baina 30 urte etagero oraindik hemen gaude, eta zorionez ba-dago atzetik jendea benetan sinisten duenaegun batean iritsiko dela konponbidea gureherrira.

Mikel Arregi ‘Ertxin’ HB mahainazionaleko kide izateagatik 1997koabenduan atxilotu zuten, eta ia bi urteespetxea egin zituen. Egun, Batasunaauzian inputaturik dago, epaiketarenzain. Margari Eizagirre. 2004 azaroanatxilotu zuten ETAri laguntza emateaegotzita. Gaur egun epaiketaren zaindago, eta Espainiako fiskaltzak 7urteko kartzela zigor eskaera egin du.

Page 14: 87 - 2008 iraila

P i l o t a E s k o l a . Martxan da pilota eskolako ikasturte berria.Iaz sortu zen taldea. Pilota suspertzeaz gain, modu iraunkorreanurte osoko jarduera bat du helburu. Gauza jakina da gaur egun-go gazteek eskola ordutatik kanpo konpromiso asko dituztelabaina gustuko lekuan aldaparik ez. Kostata bada ere lotu dituzteentrenamendu orduak eta egunak. Benjaminek ostegunetan en-trenatuko dute 5etatik 6etara, alebinek asteartetan 5etatik 6eta-ra hauek ere. Infantil eta kadeteek elkarrekin, asteartetan 6eta-tik 7etara eta ostiraletan 5etatik 7etara. 40 bat gaztetxo guztira.Ez da kopuru makala. Animo ba eta eman gogor pilotari!

a l e / b a l eK A L E . EURIA EGITEN DUENE-AN, BESTEAK BESTE AUTOBUSEN ORDUTE-GIAK JARTZEKO ERABILTZEN DEN PANELE-KO KRISTALA LAUSOTU EGITEN DA ETA EZ

DAGO ORDUA JAKINGO DUENIK

B A L E . KIROLDEGIKO ZENBAIT

GELA MARGOTU ETA TXUKUNDU EGIN

DITUZTE, ALDE EDERREAN DAUDE ORAIN!

k

TS Fundiciones enpresako biltokia erre zen

XXXVII. Dinastia Etxabe txapelketaZestoan jokatu da

Page 15: 87 - 2008 iraila

S a n L o r e n t e . Abuztuaren 9an eman zitzaienSan Lorente auzoko jaiei hasiera. Giro ederra etaegitarau oparoa; meza, Gorriti eta bere anima-liak, ume jolasak, bazkaria, zaldi lasterketa, asto

proba… Batzuetan horren bakarti eta baketsuaematen duen ermita ondo jendez inguratua iza-ten da egun hauetan, bai horixe!

A k o a .Hitzak soberan dira, argazkiek erakusten dute aurten 3.aldiz antolatuden Akoako biran izan zen giro bikaina. Eguraldiaren beldur bazirenere euririk egin gabe eutsi zion. Aurtengo berrikuntza; asto karrera,eta astoetan astoen Txapei, bejondaikela!

ETAren atentatua salatu zuten zenbaitherritarrek

Idiakaitz aztarnategian indusketetanaritu dira

Aurtengo Txokoko finalistak

Ixtori pasa dio bonboa jotzeko lekukoa Lokatzak

danbolinzulo5

1

Page 16: 87 - 2008 iraila

EKAINBERRI ABIAN DA.Hamaika urteko lanaren ondoren herriko fes-

tak igaro eta segituan inauguratu dute Ekainberri, Ekainkobako irudien erreplika. Orain dela 13.000 urte Sasta-rraingo bailaran egindako marrazkien kopia ederra edo-noren eskura dago.

Ekainberriren garrantziaren adierazle da inaugurazioegunean, irailaren 12an, bildu zen jendea. 1969an Ekainkoba aurkitu zuen Rafael Rezabal eta Maria Jesus Arregikoba aurkitu zuen bigarren lagunaren (Andoni Albizuri)alarguna izan ziren inaugurazio ekitaldian. Horiez gainondokoak: Ekainberri Fundazioko presidente eta Kulturadiputatu Maria Jesus Aranburu, Eusko Jaurlaritzako Kul-tura sailburu Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako lehen-

dakari Joan Jose Ibarretxe, Gipuzkoako ahaldun nagusiMarkel Olano, Zestoako alkate Alazne Olaizola eta Je-sus Altuna arkeologoa. Ekainberriren helburuak hiru izango dira: etorkizuneanEkaingo kobazuloa babestea; Sastarrain bailara, Goi Pa-leolitoko gizakia bizi zen ingurua, bere horretan man-tentzea eta Ekainek eta inguruak duten altxorra eta on-darea herritarrei eskura jartzea.Astelehenak izan ezik gainerako egun guztietan dagoEkainberri bisitatzeko aukera. Herritarrek erraza dauka-te. Herrian bertan 5 euroren truke txartela erosi eta oi-nez lasai-lasai Ekainberrira hurbildu. Normala denez, he-rritar dezente izango da Ekain bera ezagutzen duena etaamu berezia da hori, marrazki originalak eta kopiak al-deratzeko jakin-mina pizten baita. Bisonte, zaldi eta gai-nerakoen kopia bikainak aurkituko ditu bisitariak etamarrazkiez gain giroak berak ere hunkituko du; ez dubatere berorik egiten erreplikan, koban gertatzen denbezala, hasierako iluntasun kolpea bortitza da eta lehe-

u d a l e k o b e r r i a knengo itzulian mantendu beharreko isiltasunak origi-naleko giroa gogorarazten du. Esan dezagun lehenitzulia dela Ekain kobako sentsazioa gehien hurbil-tzen diguna eta bigarren itzulia didaktikoagoa. Biga-rren horretan, ikusten ari garen irudiak azalduko diz-kigu gidak. Marrazkiak ikusi eta gero Euskal Herrikokobei buruz dagoen erakusketa nahi adina denborazbisitatzeko aukera izango dugu. Ekain kobaz gehiagoikasi ahal izango dugu, baina baita Santimamiñe,Praileaitz eta beste hainbati buruz ere.

KRONOLOGIA MOTZA

1969. Azpeitiko Antxieta Arkeologi Taldeko AndoniAlbizuri eta Rafael Rezabalek ekainaren 8an Ekaingohaitzuloa aurkitu zuten. Urte hartan bertan Aranzadi

Zientzia Elkartea indusketak egiten hasi zeneta 1975. urtera arte segitu zuen.1975. Aranzadik Ekaingo ondarea babeste-ko haitzuloa ixtea erabaki zuen.1996. Ekaingo kobazuloaren erreplika egite-ko asmoa adierazi zuen Zestoako Udalak.Urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzareneta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa ja-so zuen.2004. Ekain Fundazioa sortu zuten EuskoJaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak etaZestoako Udalak. Ekaingo leizeen eta, bere-ziki, harkaitzeko margoen erreplika egitekoardura hartu zuen erakundeak.2008-09-12. Ekainberrik ateak zabaldu zi-tuen.

OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 10:00-18:00Larunbat eta igandetan: 10:00-19:00

Informazio gehiago www.ekainberri.com helbidean

Page 17: 87 - 2008 iraila

irAAIILLAA

27 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gudari eguna. XabinEtxaideren erailketarenXXIII. urteurrena. Ertxiñamendira 9:00etan; 13:00etan,kalejira eta omenaldia gelto-kiko monolito aurrean.

urRRIIAA

05 IIGGAANNDDEEAA

Natur Taldearen ir-teera. Goizeko 10:00etan gu-rutzean. Ibilbide erraza.Zuhaitzen haziak eta hosto-ak bilduko dira eta aben-duan erakusketa prestatukoda. Otartxoak eramatea go-mendatzen da.•• Kilome-troak´08 Iruran. Autobusaantolatu du Udalak. Txarte-lak, udal bulegoetan, goize-tan, eta liburutegian, arra-tsaldeetan.

11 --1122 AASSTTEEBBUURRUUAA

Agiro mendi taldeak antolatuta irteera. Oraindik zehaz-tu gabe dago nora izango den. Interesatuek dei dezatela 943 147942 telefonora edo kiroldegira zuzendu.

17 OOSSTTIIRRAALLAA

Danbolin Zulo kultur elkarteak antolatuta Txirene An-tzerki taldearen “Ogiyik karri etzun semia” antzeslana, 22:00etankultur etxean. Komedia honetan, umorearen bidez, egungo amabaten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremanakontatzen da bakarrizketa batean.Txikitan emandako hezkuntzaeta egungo egoeraren artean dagoen aldea adierazi nahi du. Pau-soz pauso semearekin komunikatu nahiean, amaren birziklapenaezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta bestetan une hunkiga-rriak ematen direlarik. Bi mundu hain desberdin adierazten dire-nez, bai gazteen eta bai helduen gozamena lortzen du.

19 IIGGAANNDDEEAA

Nafarroa Oinez Iruñan. Autobusa antolatuko da.

••Yoga ikastaroa urria-ren 1ean hasiko da.

Astelehena eta asteazkene-tan izango da arratsaldeko17:30etatik 19:00etara prin-tzipioz, Kultur Etxean.Mertxe Urreta irakasleakjakinarazi du adin mugarikez dagoela: gazteentzat,helduentzat, haurrentzat,haurdun daudenentzat...da egokia. Informaziogehiago nahi duenak943147875 telefonora deitudezala.

••Euskara ikastaroakAEK eta Zestoako

Udalaren eskutik. Euskal-duntzeko maila guztiak,EGA eta alfabetatzea etaautoikaskuntzako ikastaro-ak. Izena emateko epea za-balik. Informazio gehiagonahi duenak dei dezala:udaleko euskara zerbitzura943 147 010 (Nora).

••Zipristintzeko prest?Zestoa “Zipristinik”

gabe geldituko da laster. Duela hiru urte haurren-tzako aisialdian zegoen hutsunea bete asmoz sor-tu zen taldeko kideek, urte hauetan egindako langogorraren ondoren, jende berriari testigua uzte-ko garaia heldu dela uste dute. Testigua uztekoondorengoak behar dira ordea. Zestoak zipristinberriak behar ditu, bolondres gisa haurrekin jolas-teko eta lan egiteko prest daudenak. Nahikoa daastean ordubetetxo bat eskaintzea jolas nahiz taile-rretan. Trukean zer? Irribarre ugari eta batez ereherri honek behar duen aisialdi esparrua manten-tzeko modua. Bete beharreko baldintza bakarrak16 urte beteta edukitzea eta Zestoa eta haurrekinlan egiteko gogoa izatea. Animatzen bazara deitu677 673731 (Larraitz) telefonora, edo bidali e-mailbat [email protected] helbidera. Ani-matu!

a g e n -d a7

1

noiz: urriak 17

non: kultur etxean

Page 18: 87 - 2008 iraila
Page 19: 87 - 2008 iraila

91

Page 20: 87 - 2008 iraila