Top Banner
danbolin Isilik mesedez, errodatxen ari gara!” 2010eko iraila 109 zb.
20

109 - 2010 iraila

Mar 26, 2016

Download

Documents

DANBOLIN

deskribapena
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: 109 - 2010 iraila

danbolin

“Isilik mesedez,errodatxen ari

gara!”

2010eko i ra i l a

109 zb.

Page 2: 109 - 2010 iraila

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 109 - 2010 iraila

AA TT AA RR II KK OO AAEtxera garaiz ailegatuko ote zen Danbolin! Irailean beti berdin, jakin zezenak harrapa-tuko gaituela eta, hala ere, festa ondorenerako utzi dugu aldizkaria errematatzea. Denadela, herriko festak ez zaizkigu ahaztu, eta zuei ere ez ahazteko argazki sorta bikainahor daukazue. Lau herritar kontu serioagoetan ibili dira Palestinan eta hango berri ereizango duzue.Udarako opor garaian, herria inbaditutaizan duten pelikuleroak ere aurkituko ditu-zue ondoko orrietan. Udarako bizilagun be-rri horien komeriei buruz denetarik entzundut, batzuentzat pribilegioa izan da herrianbertan pelikula nola errodatzen den ikustea,beste batzuei errodatze garaian isilik egote-ak ez die graziarik egin. Abuztuan, eguraldi tontoa egiten zuen egunbatean, Jexuxmarinean tostadora erosteaokurritu zitzaidan, di-da joan eta etorri, etahurrengo goizean estreinatu. Bada, plazaezin gurutzatu, poliki-poliki arrimatu etaaldamenekoari: “Egia! Hau Gorritibereanpelikula izango da?”, “Bai, hala da bai, bai-na isilik egon behar da!”. Jesus! bai, isildukonaiz... Herritar hark lezioa ondo ikasia zeu-kan. Laster hasi zen pelikulako langile ho-rietako bat Zunzunegiko izkina hortatik ka-lean zebiltzanei eta ez zebiltzanei isilik ego-teko eskatzen. Halako batean mobilakitzaltzeko ere eskatu zigun. Hantxe, ia arnasarik hartu gabe, nire bizitzan lehen aldizpelikula nola errodatzen zuten ikusten. Azpeitiko Garate eta Zarauzko Lasa zebiltzanzaldiari edo behorrari edo ez dakit zeri tiraka. Baina ni aktore extrei begira nengoen, eaherrikorik bazen begira, eta depaso konturatu nintzen sekulako hotza zeukatela ba-tzuek. Udarako soinekoak zituzten eta garai bateko Juanitaneko parean zeuden. Nolaokurritu zaio zuzendariari Eliz Kaleko parean gizagaixo horiek jartzea? Gainera, ez zu-ten xentimorik kobratuko! Total, ailegatu zen extrak lanean hasteko garaia. Behor pro-bako publikoa ziren eta plazako izkina batetik besterako luzean animatu egin behar zi-tuzten aberea eta abeltzainak. “Isilik mesedez!” (esaldi autentikoa askoz hobeto omendaki, besteak beste Gerenabarrenak), hasi da nire ondoko langile prestua. Arnasa har-tzeari utzi diot, eta ene! a ze disgustua! Extrak keinuka eta besoak gora eta behera da-biltza, baina ez dute ezer esaten! Behin eta berriz grabatu dute eszena, eta apustukoanimotan extrek ez dute oihurik egiten! Ordubetez begira egon ondoren tostadora erostera joatea pentsatu dut, bestela Jexux-marik denda itxiko dit. Burutik pasa zait, beharbada, egunen batean extra izateko aur-keztuko naizela. Hori bai, ez nazatela Eliz Kaleko haize hotzak hartzen izoztu, eta eaoihu egiten uzten duen zuzendariak.Oharra: Arriya pelikulari buruzko informazio serioa barruko orrietan aurkituko duzue.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi aza leko argazk ia : Egoitz Lasa

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Onintza I rure ta

34 6 8 10 12 14 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

DD AA BB II LL EE NN AA RR RR II YY AA RR IIGG OO RR OO LL DD II OO RR II KK EE ZZ

FF EE SS TT AA KK

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

MM EE NN DD II AA NN GG OO RR AA

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

HHAARRRREESSII GGUUZZTTIIEENNGGAAIINNEETTIIKK ZZUUBBIIAAKK EERRAAIIKKIIZZ

Page 4: 109 - 2010 iraila

enbidoa I. BAT GEHI BAT EZ DA BETI BI IZATEN

Heldu zait niri ere enbidoa, eta bai, Lurdesek zioen bezala ama iza-teak denbora banatu beharra ekartzen du. Hitz hauek idaztekotartetxoa bilatzen ere nahiko lan.

Urtarrilean izan nintzen ama eta ordudanik nahikoa komeri. Lehenengo gauaetxean, zer zen hura! Bi umeak gau osoa negarrez... ene, ederra datorkigugainera! Gero, nola moldatu biei titia emateko, aurrena bat, eta ia bukatzekoastirik gabe bestea negarrez. Hartu bestea, eta gau eta egun deskantsurik ga-be. Biei batera ematen ere saiatu nintzen baina ezin. Horrela ezin nuela ja-rraitu eta biberoiarekin laguntzen hasi nintzen.Jaten ari ez zirenean fardelak aldatzen, bat lehenengo eta segidan bestea...eta akaso bigarrenarekin bukatzerako lehenak berriz kaka, hau da hau. Pixka-

naka-pixkanaka joan gara moldatzen,bai beraiek eta bai gu. Laguntza erehandia daukagu eta ezin kexatu, aita,ama, eta eskerrak! Etxean bi izatetiklau izatera pasa baikara egun batetikbestera.Baina guzti hau ez da gogorrena, baizera. Horiek txikikeriak dira. Gogorre-na biei batera arreta ezin eskaini izateada. Biak batera negarrez hasten badirazein hartu besoetan? Batek edo beste-ak, biek behar dute ama. Edo goizeanbiak esnatu, beraien logelara sartu etabiek batera irribarre goxo batekin egu-non esaten dizutenean, zein besarkatuaurrena?

Niretzat gogorrena horixe da, biei batera ezin momentu berean “guztia” es-kaini, eta ama baten nahia horixe izaten da.Txiki-txikitatik guztia konpartitu beharra izan dute. Bai sabelean zeudeneanbaita kanpoan ere, hasi eguneroko behar txikienetatik eta neuk eskainitakomaitasunera arte. Eta hau gaur egungo gizarte honetan balore garrantzitsuadela, ez daukat batere dudarik. Nahiko gizarte egoista bihurtu gara eta elkarriemate hau batzuetan zaila egiten zaigu.Guzti hau nik bikien ama izatetik sentitzen dudana da, baina bikiak direnekez dakit zer sentituko duten edo nola biziko duten. Nireak oraindik txikiakdira zerbait esateko, baina hori ondo jakingo du Aitor Igualek, bera ere bikiabaita.

Guretzat ezdago ezer, denagaztearentzako.Egun bat ipinibehar duteamamentzako,azkeneko egu-na edo. Egunenbaten bada erelehengo garai-tan bezela gu-retzako musikajarri beharko li-tzateke JazzBand-a eta ba-rreretan egongoginake. Taber-netan mahaiaketa denak ken-duta, ezin dakaferik ere har-tu, ba etxera!

Inma Zulaika

60 urte

Bereziki au-rreko findesema-nan ikusi dut gi-ro ona eta ostira-lean. Zapatukokontzertuak osoonak izan omendira. Ta pelotapartiduak ere ba-lekoak eta pae-llada ere bai. Sla-loma oso ona,Monic eta Eiderta lagunen ema-naldia ere osoona, ia jarraitzenduten suerte!

Felix Astorkia

24 urte

F e s t a k p a s a b e r r id i t u g u , z e b a l o r a z i oe g i t e n d u z u ?

Ainhoa Canseco

Pi n t a d a .Kilometroko sakr i f i z i oa . Sondikan, oraindik ere taberna batzuetan, zestoarrak garela esanda, ez dute kaferik ate-ratzen, memoria ona da arrazoia. Herrian asko ez dira gogoratuko, baina 10 urte pasa dira. Bai, `fuolatik` ari ga-ra. Orain 10 urte jokatu zuen Zestoak lehen eta azken aldiz 3. mailan. Proeza hura Zestoako “Zubiaurre Sta-dium” en lortu zen.Ekainaren 26, arratsaldeko zazpiak jota ziren, partidu luze baten ondoren Sondikaren aurka, 3-2 (Altuna (2),Kortadi). Bizkaitik 2-2 eginda gentozen. Han bizitakoa ikiarriya izan zen jokalari eta jarraitzaileentzat (Urolaibaiko bainua, udaletxe balkoiko harrera, makina bat aldiz gogoratu dugu parrandatan azken gol hura; “Ni hirealbuan nitxion!, pasea neria izan huan!, nei penalti intxitxien”!.... Bakoitzean detaile berriren bat gehitzen diogu,denak egiak edo?!3. mailan ere itxura ona eman genuen: Alavés, Arenas edo Sestaoren aurka ere, Las Llanas-en lan handiak emanez…Orain, herrian futbolak ez omen du orduko jarraipena, baina aurten haize berriak ere sartu dira zuzendaritzaneta entrenatzaile berri honekin seguru izerdi faltarik ez dela izango. Aupa Jon!

OO rr dd uu kk oo ff uu tt bb oo ll tt aa ll dd ee aa

Page 5: 109 - 2010 iraila

RITSI DA IRAILAeta urtero bezala kurtso berrirako helburuak jartzen hasiko gara gutariko asko eta asko. Bainahorren aurretik jadanik joan den udaren errepasoa ere egingo dugu, noski! Udan oporretan kan-pora joaten garelako edo kanpoko jendea hona etortzen delako, beste herrialdeetako jendea eza-gutzeko aukera izaten dugu eta horietako askorekin ingelesez hitz egin behar ba! Denak harritu-ta geratzen dira kalean ingelesez hitz egiteko, edo behintzat komunikatzeko gai den hemengonorbait topatzen badute. Eta askotan galdetzen dute ea nola den posible ia inork ez ulertzea in-gelesez. Kontua da, Europako beste herrialdeekin konparatuta, batez ere iparraldeko herrialdee-kin, gure Euskal Herri honetan oso ingeles maila eskasa daukagula. Eta hau zergatik? Lehenengoburura etorriko zaigun erantzuna, guk bigarren hizkuntza moduan gaztelania ikasten dugun be-zala, haiek ingelesa ikasten dutela izango da. Baina beraien hizkuntzaz gain, ingelesa eta alema-na edo frantsesa ere ikasten dituzte askotan. Eta guk zergatik ezin dugu ingelesa edo hirugarrenhizkuntza bat ikasi txiki-txikitatik? Nik uste dut gakoa telebistan dagoela. Izan ere, pentsatzenhasi eta gutariko askok nola ikasi dugu gaztelaniaz hitz egiten? Etxean euskaraz egiten dugu, es-kolan ere bai, eta nola ez lagunekin! Konbentzituta nago telebista ikusi eta entzunaz ikasi dugu-la gaztelaniaz hitz egiten! Eta hoberena dena, ia esfortzurik egin gabe! Beraz, zergatik ezin dugubeste hizkuntza bat modu berean ikasi? Horretarako lehenik eta behin, telebistako programakbikoiztu ordez jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusten hasi beharko genuke, Europa ipa-rraldeko beste herrialde askotan bezala. Kontua da oso ohituta gaudela bikoiztutako programe-tara, besterik ezagutu ez dugulako agian. Baina umetatik jatorrizko bertsioetara ohituz gero bes-te kontu bat litzateke! Orain gainera, Lurreko Telebista Digitala dela eta, badaukagu serie etafilm asko jatorrizko bertsioan ikusteko aukera, beraz aprobetxa dezagun, hizkuntzak ikastea be-netan aberasgarria baita!

5Balorazio

ona. Egun askoeta denak bete-tzen lanak! Osti-ralean adibidezgoizeko txistula-rietatik zezenke-ta arte ez zenezer izan, besteegun batzuetankorridatik ilun-tzeko musikaldibitartean ere zer-bait falta. Niknahiago lau egunbaina beteagoak.

Joxe Manuel Regil

37 urte

Niretzat osoonak izan dira,giro polita izanda eta aprobetxa-tu det, egunezeta gauez etaarratsaldez eta…Luzeak izan dirabaina ez da hase-rrerik eta ikusieta… oso ondo.

Virginia Anguera

44 urte

E nbido 2 . M a i d e r A r r e g i

Ez dakit ba,ondo. Autotxo-keak hobetodaudela fron-toian, esertzekota… Bestela on-do. Nik txistuajotzen jardundet. Batzuk ha-serretzen dira,urterokoa, mar-marra…

Urtzi Alberdi

13 urte

Oso ondo.Burrunda pixkabat eduki deguhemen bainabeno bestelaondo. Ez dakataparteko ezerazpimarratzeko,denak ondo jo-an dira. Denakez ditut ikusibaina korridanizan ginen etagustatu zitzai-dan. Lehenengokorridan izanginen.

M. Dolores Aranburu

67 urte I

Page 6: 109 - 2010 iraila

Goroldio ordez, olioa (harria irristatzeko) etagero Coca Cola (aktoreak ez irristatzeko) erabili zituzten Zestoakoplazan Arriyak aurrera egin zezan, espektakulua, jendea eta giro onanagusi izan ziren filmaketan. Baina beste pare bat aste eta laster iku-siko genuen herritarren bat Alberto Gorritiberea (Zumaia, 1970) zu-zendariari kameren kokapenaz edo sekuentzien antolaketaz esplika-zioak emanaz. Eta berak seguru ondo hartuko lituzkeela gainera, pa-zientzia handikoa delako eta gainera harrituta daukalako herrianfilmaketak izan duen harrera onak. Bere hitzetan, egon izan den fil-maketetan inoiz ez du hain “jende juergista eta aldi berean hainerrespetutsua” topatu.

Orain lasai ari zaigu, baina aitortu digu beldurra pasa zutela, batezere aurreneko egunean 7:30ean gosaltzera agertu eta dena saninazio-tako gaupaseroz josita ikusi zutenean, “filmaketan edozein soinuk to-ma osoa zaborretara bota dezake, eta pelikula batean minutu bakarbat dirutza da. Ba, ez ziguten ezta toma bat bera ere izorratu. Osoondo sentitu gara, ekipo guztia haluzinatuta dago”. Zestoan ezin ke-xatu beraz, “lehenengo momentutik jator portatu da jendea, giroa ja-rriz eta lagundu ere egin ziguten animikoki, beti hor egon dira…”.

Horregatik izango da seguruena eskaini digunprimizia: Filmeko lan taldeak Arriyaren estreinuaZestoako plazan egin nahi du. Hori darabilte bu-ruan. Ez da gauza segurua, hori argi utzi du zu-zendariak: “Oso ondo egongo litzake baina ez da-go gure esku bakarrik, produktoreek eta abar ba-dute zer esana horretan, gainera oraindik denboraasko falta da pelikula pantailetan erakusteko”.

Ikusteko dago herriko plazan izango ote dugunpremierea… horixe bakarrik falta da: egun gutxirenbueltan harri proba jarri ziguten, festak ‘aurreratu’zizkiguten, eta han ibili ziren mando, zaldi, ia 200figurante, bi kamera ekipo… eta istilu hori denagobernatzeko ahaleginean atzera aurrera lantaldehandia. Batzuk besteak baino gehiago nabarmen-du dira ordea. Joseba Salegi zuzendari laguntzaileaadibidez, esaldi bakar batek –mila aldiz errepika-tuta, hori bai– famatu egin duen megafonoduna:“Isilik mesedez, errodatxen ari gara!”.

Errodatxen ari ziren, orain muntatze eta post-produkzio lanak geratzen dira filma amaitzeko,Gorritibereak espero du urte amaierarako prestizatea. Amaiera urtetako amets batentzat; ez damakala ia hamar urte buruan eta bihotzean izan-dako proiektu bat amaitu eta bere bidea egin de-zan ateak zabaltzea: “Gogoratzen naiz Madrilenlanean nengoela, duela hamar urte ideiari ekin etazerbait idazten hasi nintzela. Gero, duela zazpi,zortzi urte zerbait egiteko zorian egon nintzen

dabilenArriyarigoroldiorik ez

Page 7: 109 - 2010 iraila

7baina produktoreekin ez genuen feeling ona eduki eta alde batera utzi genuen”.Baina duela pare bat urte Txepe Lara produktorearekin beste aukera bat sortu zi-tzaion eta honi bai heldu ziola. Denborak gainera on egin omen dio istorioari;heldu egin omen da: “Egia esan, ez da askotan gertatzen, denbora pasata istorio-ak kolokan jartzen dira-eta baina Arriyak indarrik ez zuela galtzen konturatunintzen”.

Behin bidea egiten hasita, noraino iritsiko ote da? Gorritibereak Arriya EuskalHerrian jende askok ikustea espero du. “Oso euskalduna eta oso unibertsala daistorioa eta pelikulak badu nahiko gantxo hemen jendeak ikusteko, gainera, kan-porako ere zerbait berezia dauka eta ondo zabalduko dela uste dut”. Bestalde,argi du Arriya ez dela pelikula “komertzial potente” horietako bat izango, bainadioenez, badu “ate on bat filma komertzialki lantzeko”. Horretan ere ahaleginakegin ditu, film irekia izan dadin, eta ez oso berea den zerbait.

Izan ere, oso gurea den tradizioa du ardatz filmak, harria eta apustua. Halaere, argumentua azaltzea zail egiten zaio Gorritibereari, batez ere laguntzearrenlabur-labur botatzeko eskatu diogunean: “Aspaldi kontatzen nuen, baina orainpila bat kostatzen zait, ea: Peruren istorioa da. Peru pertsonaia bat da, ume be-zala ezagutzen duguna; bera familian oso barneratua bizi da eta familia horreketa beste batek gatazka handia dute apustu baten inguruan: mandoa zaldiarenaurka harriari tiratzen. Bere istorio guztia aurrera-atzera eginez doa”. Istorioabestalde, Romeo eta Julieta bat ere badela dio “igual gehiago anti Romeo bat,baina familiak daude, hirugarren familia bat ere sartzen da jokoan…”.

Baina, beste bat da pelikularen leitmotiva bere iritziz: indibiduoaren eta kolek-tiboaren arteko gatazka. “Niri pertsonak asko inporta zaizkit eta pelikulan ditu-gun protagonistak, bakoitza bere familian, bere herrian, bere kulturan eta tradi-zioan gatazkan bizi dira, eta aurrera egiteko baten kontra egin beharko dute.Kontuak kontu, ikusle bakoitzak bere irakurketa egingo du, eta hori ona da”.

Arriyaren erronkaEdozein pelikularen apustua ahalik

eta jende gehienarengana iristea da,“filmak zinemaldietan bidea egiteaona izango da, gaur egun laguntzak-eta horren arabera lortzen baitira, gai-nera, nire karrera jokoan dago neurribatean”. Momentuz, gustura da orainarteko emaitzekin, eta ez omen dahori izaten ohikoena. Badaki orainetorriko direla gorabeherak, “batzue-tan ez dut hain ondo ikusiko eta bestebatzuetan berriz oso polita iruditukozait”. Gorabehera horretan gozatu egi-ten du ordea zuzendariak: “Prozesukatarkikoa da, sufrituz tentsioak kan-poratu eta aldi berean horrek sortzenduen gozamena biziz. Hori da niretzatpelikulak egitea eta hori da maite du-dana”.

Harrietan omen dago historia, baitaistorioa ere Arriyan, ekin dio bideari.

Maria Anton ia Ar tano I ze ta

ZZEESSTTOOAAKKOO PPLLAAZZAA

Gorritiberea: “Duela sei-zazpi urte, pelikula errodatzen lehenengo aldiz ahalegindu ginenean, lokali-zazio bila ibili ginen eta Zestoa aukera ona zen: lurra dena harrizkoa zelako, asko gustatu zitzaidan”.Gero, berriz ere proiektuari heltzerakoan Zestoako plazarekin akordatu zen, “oso originala da eta for-ma guztiak mantentzen ditu denboran, igande eguerdi batean, egungo jendez inguratuta, gaurko plazabat da, ez? Baina lau gauza eginda antzinako plaza bat ere ematen du, ez du galdu xarma hori”. Kan-pandorrea eta hango erlojua izugarri gustatu zitzaizkiola ere esan du, baita plazak barrerekin hartzenduen itxura ere, “hainbeste historia duten barrerak… xarma berezia du.”

Page 8: 109 - 2010 iraila

U z t a i l a k 3 1Europako Geoparkeko ordezkariak Ekainberrin

Ab u z t u a k 6Gurutzeaga frontoiko lanen inagurazioa

Ab u z t u a k 6Trapu Zaharraren “Camping renove” antzerkia

Ab u z t u a k 1 2“80 egunean” zinea izarpean eta euripean

San Loren teko ja iak . Abuztuaren 10ean os-patzen dituzte San Lo-

rentzo egunez jaiak izenbereko ermitan. Gazte-txoenentzat Gorriti etabere animaliak, zezen-

txo eta guzti, helduago-entzat hamaiketako eta

bazkariak. Giroa alaitze-ko txistulari eta trikitila-riak eta arratsaldez urte-

roko zaldi lasterketa.Guztia eguraldi eta in-

gurune paregabean. Zergehiago eska liteke?

Aizarnako ja iak Amab ir j ine tan . Jaiak ospatzen laguntzen ez duen gi-roa izan dugu aurtengoan. Laburpena egitea nahiko zaila egiten da, denanahastua ikusten baitut: aldarrikapenak, antolaketari uko egiteak, elka-rretaratzeak, Aitzbarna Elkarteak erabiltzen zuen lokala itxita egoteak etabeste alternatibarik ez sortzeak ekarri duen egoera nabaritu dute aurten-go jaiek. Ohiko ekintza batzuen falta nabaritu arren, alaitasuna nagusitu zen. Bez-perako afari herrikoia plazako sardina janak eta elkarteko afariak ordez-katu zuten. Erromeriaren ondoren, dj-a aritu zen, gau osoan, lo egin nahizutenen amorragarri. Amabirjin egunean, pilota partidua eta herri kiro-lak. Oso ezagunak diren kirolarien artean istripua gainditu berri duen“Gotsarri” herriko gaztea, 100 kg-ko kubikoa eta 125 kg-ko zilindroare-kin. Bada zerbait duen adinerako. Txikitatik ezagutzen dugu, aitaren la-guntzarekin ikuskizun politak emanak ditu. Honela jarraitzen badu, etor-kizun ona izan dezake. Ondoren, jende ugari manifestatu zen Elkartea-ren lokala aldarrikatzeko, triki poteoa hasi aurretik. Bigarren egunean, adinekoek hamaiketakoa Konpitterokoan eta gazteekpaellada panpano azpian. Trikiti hotsak eta bertsoak ordezkatu dute aur-tengoan Oilasko Biltzaileen makila zarata. Izar eta Alabierrek eman zie-ten jaiei amaiera. Aizarnan dantzarako beti jende falta ikusi ohi da, bainaaurtengoan gogotsu etorri omen da jendea. Jaiak antolatzerakoan adostasunik ez den herrietan alternatiboak egiten

dira. Baina biztanlegutxiko herrietan ara-zoak alde batera utzibehar dira jai erakar-garriak antolatzeko.Denok parte hartutaere bada nahikoa lan.Hauxe aurtengo jaie-tan jasotako irudia.Iritzi desegoki etahanka-sartzeak egon-go dira beharbada, ba-koitzak atera dezalabere ondorioa.

Ab u z t u a k 2 6Dinastia Etxabeko pilota partida finala

J on eg iguren

Page 9: 109 - 2010 iraila

Akuako V. bira. Akoako birako bosgarren edizioa izan dugu aurtengoa.Normalean baketsu eta lasaia den bailara jendez bete zen irailaren 19an.Eguraldiak ere laguntzen zuen. Akoar mordoa beraien kamiseta berdee-kin martxan zen goizean goizetik. Batzuek aurreko eguneko ajea gaineanzutela, baina bezperakoak ez ditugu kontatuko. Minutu bateko isiluneagorde zen Joxe Lopetegiren heriotzagatik, aurreko urtetan antolakuntza-ko partehartzaile izana. Lasterketan, emakumezkoen irabazle Sonia Alva-rez zumaiarra izan zen eta gizonezkoetan berriz aurreko urteko bera;Igon Manzisidor debarra. Asto lasterketari eman zitzaion hasera ondo-ren. Aurreko bi urtetako irabazle Juanjo Odriozola Txapei iazko asto al-

drebesenarekinatera zen erron-kan baina aur-tengoan ez daposible izan etatxapela JosebaEizagirrek era-man zuen.

9A b u z t u a k 2 8

III. Slaloma estazioan

Ab u z t u a k 3 1Ekain kobazuloan hegazti itxurako hezur

bat aurkitu

a l e / b a l eK A L E . PARKEA ZAHARTUTA DAGO.JOLASEI ZATIAK FALTA ZAIZKIE ETA KOLOREA

GALDU DUTE. HORI GUTXI BALITZ, LURRA ERE

EGOERA TXARREAN DAGO, HAURREK HANKAK

TRABATU ETA ERORTZEKO ARRISKUAN.

B A L E . AROZENA ALBOTIK

ZUBIMUZURA JAISTEKO BIDEGURUTZEA

ASKOZAZ HOBETO DAGO ORAIN BERE

ESPALOI ETA GUZTI. EGUN GUTXI BARRU

ASFALTATU ERE EGINGO DUTE GAINERA.BEJONDAIELA!

kI r a i l a k 1

Gaztetxoen partidak uda osoan zehar

I r a i l a k 4Leok´k taldeak “Une bat” diskoa aurkeztu

I r a i l a k 2 1Amabirjinen balorazioa kultura aholku

batzordeak

danbolinzulo

Page 10: 109 - 2010 iraila
Page 11: 109 - 2010 iraila

11

Page 12: 109 - 2010 iraila

KARTZELA ERRALDOIA

Israeldarrek 600 km-ko harresi bat eraikitzeko helburua dutepalestinar lurretan eta dagoeneko erdia eraiki dute. Bataz beste,10 bat metroko altuera du harresiak, 30 eta 150 metroko segur-tasun distantziak dituzte eta kameraz eta sentsorez hornitutakodorreak. Hainbat herri bisitatu genituen Palestinako egonaldian: Rama-llah, Nablus, Jenin, Jeriko, Belen, Qalqilia, Bir Zeit,... Herri ba-koitzean errealitate ezberdinak topatu genituen baina denetanikus zitezkeen okupazioaren arrastoak. Hala ere, Hebronekhunkitu gintuen gehien. Palestina hegoaldeko herri honetan is-raeldar kolonoak eta palestinarrak elkarrekin bizi dira eta ho-rrela israeldarrek ezinezkoa egiten diete bizitza palestinarrei:denda eta kaleak itxi egiten dizkiete, kale batetik bestera joate-

Harresiguztien gainetik zubiak eraikizBi herrien arteko elkarlana eta ezagutza

helburutzat hartuta, 2009ko apirilaren30ean, Zestoa Palestinako Bir Zeit

herriarekin senidetu zen. PalestinarenLagunak taldeak aurkeztu zuen mozioa etaZestoako udalbatzak aho batez eman zionbaiezkoa. Senidetza hau dela-eta Zestoako

gazteei Palestinara joateko proposamenaegin zitzaien eta guk Palestinar herriari

elkartasuna adierazteko eta bertako egoerageure begiekin ikusteko asmoarekin,

proposamen interesgarri honi ezin izangenion ezetzik esan.

2010eko abuztuaren 3an hasi genuenbidaia. Lehenengo egunak Tel Aviven eta

Jerusalemen eman genituen (gaur egun,ofizialki, Palestinar lurretatik kanpo). Tel

Aviven Palestina existituko ez balitz bezalajokatu behar izan genuen, israeldarrentzat

hori baita errealitatea eta gu bertakohondartzaz eta parrandaz gozatzerajoandako lau gazte ginen eurentzat.

Jerusalemen ere gauza bera, turista moduraibili ginen. Hiri hura erlijio aniztasunarenerakusleihorik garbiena dela esan daiteke.Erlijio bakoitzeko auzoak eta hiri hartako

eraikin eta zona turistikoak bisitatugenituen. Gure helburua, ordea, oso

bestelakoa zen: egungo Palestinar lurretarasartzea.

Soldaduz eta kontrolez betetako harresiizugarria igarota –israeldarrek eraikitakoa,alegia–, gaur egungo Palestinako lurretara

sartu ginen. Bertan, lehendik ezagutzengenuen Palestinar baten laguntzaz, hilabete

osoan zehar elkarte eta pertsonaezberdinekin biltzeko eta Palestinako hiri

eta herri esanguratsuenak ezagutzeko betaizan genuen. Emakume taldeekin, presoen

eskubideen defentsan dihardutenekin,harresiaren kontrako taldeekin, hainbat

kultur talderekin, PAHF (PalestinarenAskapenerako Herri Frontea) alderdiarekineta abarrekin elkartuta, bertako egoera arlo

ezberdinetatik begiratuz ikusteko aukeraeman ziguten.

Page 13: 109 - 2010 iraila

1

3ko kontrolak pasa behar izaten dituzte eta zenbait kaletan ibil-tzea debekatuta dute. Honez gain, kolonoek azpian bizi diren Pa-lestinarrei harri, zabor edota ur azidoa botatzen diete beraienetxetatik.Herri haiek bisitatzeaz gain, errefuxiatu kanpamenduetara ere jo-an ginen; haietan bizi dira beren lurretatik behartuta alde egin be-har izan duten palestinarrak. Bertako familiek euren etxeko ateakireki eta eskuzabalik hartu gintuzten, lotarako tokia, jatorduaketa beraien bizipenak emanez. Bertako haurrekin ere hainbat jar-duera egin genituen. Herri guztien alboan kokatzen dira kanpamendu hauek. Qalqilianizan ezik; izan ere, herri hura harresiz inguratuta dago eta ezinizan dute han kanpamendurik eraiki. Garai batean herri hartarasartzeko lau ate zeuden, israeldarrek eraikitakoak; egun bakarradago. Israeldar soldaduei musu puntan jartzen zaienean ireki etaixten dute ate hura, herritarren joan-etorriak baldintzatuz.

AURRERAKA BEHARREAN ATZERAKA

Urteetan zehar palestinar jendarteak jasan izan duen zapalkun-tzaren ondorioz, jendea lur jota dago eta zerbaiti eutsi beharreanaurkitzen dira. Askorentzat euskarri nagusia erlijioa da; urteak au-rrera egin ahala erlijioa indar handiagoa hartzen ari da eta badiru-di jendartea aurreraka beharrean atzeraka ari dela.Ikusi dugunaren arabera atzerakada horrek izugarri eragin dioemakumearen egoerari. Bertan esaten ziguten, orain dela ez asko,hiri askotan emakumeak lasai asko ibiltzen zirela gona motzare-kin kalean, baina gaur egungo egoera oso bestelakoa da, orainaurpegia bakarrik erakustea da ohikoena. Hirietatik herrietara ereasko aldatzen da kontua: herri askotan emakumeak ez dira etxe-tik irten ere egiten, ikasteko aukera gutxi dute eta artean ia-iaume direla ezkondu behar izaten dute, behartuta. Nolanahi ere,emakume talde ugari topatu ditugu emakumeen eskubideen aldeeta israeldar okupazioaren kontrako lanean. Haiek diote aldake-tak pixkanaka egin behar direla; helburu nagusia emakumeen par-te-hartzea dute.

FAMILIA GUZTIETAN PRESOAK

Okupazio guztietan bezala, hangoan ere arazo larrienetako batpresoena da. Ematen du agintari israeldarrek nahi duten guztiaegiteko eskubidea daukatela. Hamabi urteko umeak atxilotzekoeskubidea dute, ume horiek torturatu ere egiten dituzte, beren he-rriaren aldeko borroka uzteko konbentzitu nahian. 1967tik hona 700.000 Palestinar atxilotu dituzte eta horietatik10.000 emakumeak dira. Gaur egun 10.000 preso inguru daude.Esan daiteke palestinar gizonezkoen %40a kartzelatua izan delanoizbait, horrek dakarren duen guztiarekin. Presoengana bisitanjoatea ia ezinezkoa egiten zaie familiakoei eta ezinezkoa lagunei.Israeldarren helburua etsipena sortzea da, palestinar jendartearenartean bizitza ezinezkoa egitea. Horretarako erabiltzen duten bes-te armetako bat da jendea arrazoirik gabe atxilotzea. Atxilotutaedukitzen dituzte (egun bat gutxienez eta sei hilabete gehienez)eta, ondoren, kasurik onenean aske uzten dituzte, baina berehalaatxilotu berriro eta beste sei hilabetez luzatu diezaiekete espetxe-aldia. Sei hilabeteko atxilotze-aldi hauek pilatuta 5 urte kartzelanegon den jendea ere badago. Esan bezala, egun 10.000 palestinardaude kartzelatuak eta horietatik 800 inguru 12-16 urte bitartekohaur eta gaztetxeok dira.

Esan beharra daukagu gure egonaldian nahi-ko egoera baketsua topatu dugula. Egoerahori, ordea, israeldarren estrategia bat delaesan daiteke. Nazioarteko presioa saihestekoasmoz, israeldar soldaduak ez dira lehenhainbeste ikusten palestinar herrietan, bainabertako autoritatearekin elkarlanean, palesti-narrei bizia jasangaitza egiteko ahaleginetanjarraitzen dute. Ez da erraza bi orritan hanikusitako guztia kontatzea, baina hau aurre-rapen bat besterik ez da: izan ere, bildu du-gun informazio guztiarekin lantxoren bategin eta herrira zabaltzeko asmotan baika-biltza. Palestinarrek garbi esan ziguten-etazein izan zitekeen gure lan bakarra: han iku-si eta bizi izandakoa hemen kontatzea.

I mano l Ugar te , A iora Urb ie ta , A imar E txeberr ia e ta Amaiur Ar i s t i

QQAALLQQIILLIIAA IINNGGUURRAATTZZEENN DDUUEENN HHAARRRREESSIIAARREENN ZZAATTII BBAATT

Page 14: 109 - 2010 iraila

Mendian gora haritza, ahuntzak

haitzetan dabiltza...

Zestoan mendian gora ibiltzeko ohitura handiaegon da betidanik. Mendi artean bizi denak bu-rua altza eta gora igotzeko grina izaten du.Gehienak oinez igotzen dira mendiko gurutzee-tara. Hala ere, bizikleta hartu eta mendian gorasaiatzea denbora kontua besterik ez zen izan.Aurten, festetan egiten den Ondarbaso igoerak25. edizioa bete du. Ideia zoro batetik jaio zenproba honek, makalaldiak bizi ondoren, osasun-tsu jarraitzen duela erakutsi du aurten. Txirrin-dularitza taldeak 25. ediziora iritsi izana ospa-tzeko hainbat ekimen antolatu ditu. Horietakobat izan da probaren historia biltzen duen es-kuorria, artikulu hau egiterakoan oinarri mo-duan ibili duguna.Ondarbaso igoera, lehen aldiz 1986. urtean an-tolatu zuen Zestoako Gazte Asanbladak. Herri-ko gazteen parte-hartzea oso handia izan zen,baina esan beharra dago hasieratik beste herritaraskoren laguntza izan zutela. Horietako bat izanzen Jesus Izeta Koiote txirrindularitza zalea. Igo-era antolatzeko asmoa ezagutu zuen momentu-tik laguntzeko prest agertu zen, eta bera izanzen, garai hartan GazteAsanbladako partaide zenLuix Migel Ugarte Zunzune-kin, baserriz baserri ibili ze-na baserritarrei proba garaiantxakurrak lotuta izateko eska-tuz. Lehenengo urte horietangazteak izan baziren ere anto-

2001

2010

Page 15: 109 - 2010 iraila

tia dugu. Bi aldiz irabazi du erlojupekoa etalau aldiz baino ez da geratu proban parte har-tu gabe. Segidan hemezortzi partaidetzarekinJuan Sagarna eta Jokin Olaizola daude. Ondo-ren, hamabost partaidetzarekin Jesus Goikoe-txea Fati eta Eneko Aristi hamabirekin. EnekoAristik hamabi aldiz hartu du parte eta ha-maika aldiz segidan irabazi du. Lehenengo al-diz 1994. urtean irabazi zuen eta azkena2004. urtean.Urteak beharko dira Aristiren marka gaindituahal izateko. Oraingoz, azkeneko lau edizioakirabazi dituen Jon Mendiak dirudi marka haus-teko aukerak dituen ziklista bakarra. Azkenekolau lasterketak irabazteaz gain, Jon Mendiakhautsi zuen bederatzi urtean indarrean egonzen probako marka. Eneko Aristik 1999. urte-an 12’ 43’’ko marka lortu zuen eta 2008. urte-

an Jon Mendiak 12’27’’ko denbora egin zuen. Urtebete geroago, Mendia izanzen hamabi minututatik jaistea lortu zuen lehenengo irabazlea. Hala ere, ho-ri ez da Ondarbaso igoerako markarik onena. Denborak aztertzerakoankontuan izan behar dugu partaideak maila desberdinetan banatzen direla,besteak beste, herritarren eta federatuen mailatan.Garailea izendatzerakoan

herritar ez federatuen denborakizaten dira kontuan. Bainalehiaketaz kanpo Oskar Ibargu-renek 1991. urtean ezarri zuenmarka (11’31’’) ez du oraindikinork hautsi.

Urte asko dira Ondarbasoigoera hasi zela eta partai-deak ere ugari izan dira,baina gehiengoa gizonez-koa izan da. Hiru emaku-mek baino ez dute partehartu. 2005. urtean, le-hen emakumeak izan zi-ren Olatz Sagarna eta Maita-ne Zumeta. Biek urtebete geroago errepikatuzuten, eta horiei Olatz Gabarain gehitu zitzaien. Azken lauurteetan irteeran ez da emakumerik izan eta ikusteko dago zer gertatukoden hurrengo edizioetan. Hori bai, parte hartu nahi duten emakumeek badakiteprobako ateak irekita dituztela.

latzaileak, Txirrindularitza Saila sortu zenean antolaketaren ardu-ra eskuz aldatu zen eta gaur egun txirrindularitza taldeak jarrai-tzen du antolaketan, herritar ugariren laguntzarekin.Lantaldea ez da aldatu den bakarra. Urte horietan guztietan, pro-baren egunak ere izan ditu gorabeherak. Hasieran larunbat eguer-dian izaten zen eta gero igandera pasa zen, jubilatu egunera. Fes-tetako azken egunetan ere egin izan da Ondarbaso igoera, bainabiharamunak eta buruko minak ez dira bizikletan ibiltzeko lagunonak. 2004. urtetik erlojupekoa, festen aurreko larunbatean. Kon-tuan izaten badugu azkenengo urtetan partaide kopuruak goraegin duela, erabaki zuzena izan zela pentsa dezakegu.Izan ere, hasierako beroaldiak pasa zirenean partaidetzak beheraegin zuen, baina beti izan dira proban irteteko prest egon direntxirrindulariak. Ehun partaide inguru izan dira 25 edizio hauetaneta partaidetzakopuruak kon-tuan izanez gero,irabazlea JuanKarlos Iraolagoi-

1

5

U rko Canseco

2006

2010

2005

Page 16: 109 - 2010 iraila

Ate korrederaren patentea≠Minako lana utzitakoan hainbat ofizio ba-

tera probatu genituen: aroztegia, baserrianperratokia geneukan, obran ere bai etxeaegiten, Akoan dolarea ere eduki nuen…Gerookindegia jarri genuen 1957an.

Dena dela, garai hartako asmakuntza ba-ten berri eman behar dizuet. Automobilarenaurreneko ate korredera nik egindakoa da,neuk asmatua. Ogia partitzeko kotxeari atekorredera jarri nion.

Azterketa edo errebisioa pasatzera Do-nostiara joan nintzenean, hiru injineru zeu-den Jefatura de Industrian: Arrondo, Laffite di-rektorea eta bestea, Alegre. Arrondo tokatuzen errebisioa pasatzen. Etorri, eta kotxetikjaisteko esan zidan. Nik, orduan, rrrraaaa!ireki nuen ate korredera.

Hori ikusi zuenean, pixka batean egotekoesan zidan, eta gora joan zen ofizinara.

Berehala, hiru injineruak etorri ziren: Laf-fite, Alegre eta Arrondo. Laffitek eskuaeman, eta zorionak eman zizkidan kotxeaga-tik. Ez omen zuten inoiz ikusi ate korredera-rik automobil batean.

–Nondik atera duzu hori? –galdetu zidan.–Hemendik! –erantzun nion, burua seina-

latuz.Horrela, papera egin zidaten eta etxera

etorri nintzen. Handik hiru egunera Donos-tiako osaba Inixiok, aitaren anaiak, Donos-tiara joateko abisua pasa zidan. OsabakMercedes-Benz autoen agentzia zeukan, etaArrondoren lagun handia zen; lehen aipatu-tako hiru injineruekin negozioak zeuzkan.

Horrelaxe, egun batean, osabaren agen-tzian agertu nintzen. Elkarrekin bazkaldubehar genuela esan zidan osabak. Hala, or-dubata aldera joan ginen osabaren etxera.Hara non, han zeuden Lafitte eta Arrondoere. Elkar agurtu genuen. Aibala, zer gertatzenda hemen? pentsatu nuen neure artean.

–Zurekin hitz egin behar dugu –esan zi-

dan Lafittek–. Buru argiko gizona zara, inondik ere. Inoiz ez genuenate korrederarik ikusi kotxe batean. Patentatu egingo dugu, tailerbat jarri, eta zu izango zara arduraduna.

–Ni? Justu-justu dakit aeiou eta…–Zu isilik. Gurekin ibiliko zara. Osabak esango dizu zer egin be-

har duzun. Tailer bat jarriko dugu eta ate korrederak patentatukoditugu.

Hura bazkaria egin genuena, sasoia ere bai orduan. Kristoren baz-karia eginda etorri nintzen etxera.

Etxean dena kontatu nuen. Zer proposatu zidaten ere azaldu niengurasoei.

–Joan daitezela ba, txakurraren ipurdira, –esan zuen aitak–.Hihaiz etxerako, eta hik hemen behar duk gurekin!

Ni isildu egin nintzen, eta ama negarrez hasi zen. Nik orduan ho-geita hamarren bat urte edukiko nituen. Erabakia hartzeko libreizan banintz joan egingo nintzen Donostiara, haiengana. Bai, be-no… horrelaxe tokatu zen. Ordurako andregaia ere baneukan, etaetxean ere martxa ona zegoen.

Uste dut haiek ipini zutela lokalen bat, eta baita sistema patenta-tu ere. Baina aurrenekoa nik egin nuen. Urteetan erabili genuen au-tomobil hori ogi partiketan. Kotxe hori berrogeita bi mila pezeta pa-gatu nuen Beasainen. Buick-a zen, Buick zahar handi bat, 33 zaldikomotorrarekin, kamioiarena baino motor handiagoarekin.

Lehengo karrozeria kendu eta berri-berria egin nion, egurrezkoa.Karrozeria berriari gainean toldoa jarri nion kurioso. 33 zaldi etafrenorik batere ez. Gero frenoak aldatu nizkioan. Kamioi batenatzealdea ipini nion… baina bai freno eskasak; pentsa, aldapan goi-tik behera martxa atrasean jaisten nintzen, Arroagoira ogi partitzerajoanda… Citroën bat ere moldatu nuen, M-8205 zeukan matrikula.Mutur-luze horietakoa zen, hari ere egin nion karrozeria, hari poli-tagoa, gainera.

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/

E lkarr i zke ta , t ranskr ipz ioa e ta mo ldake ta : Manue l Arreg i , Jon Ar tano

Page 17: 109 - 2010 iraila

2004an Zestoako herritarrek zaborren errausketari ezetz esan zioten. Ho-ri abiapuntua izanda, udalerriko hondakinak murrizteko eta birziklapenagehiagotzeko, atez ateko bilketaren alde egitea erabaki du Udalak. Az-ken hilabeteetan Usurbilgo esperientziaren berri jaso eta horren gaineko in-formazioa zabaldu da herrian. Gaia lantzeko, lan talde bat ere martxan da-go. Arrox Etxabe, Udaleko Ingurumen zinegotziarekin eta Izaskun Larraña-ga, Ingurumen teknikariarekin elkartu gara talde honenfuntzionamenduaren nondik norakoak jakiteko.

ZER DA, ZEHATZ-MEHATZ ATEZ ATEKO BILKETA?Atez ateko bilketa-sistema etxean sortzen diren hondakin guztiak jaso-

tzeko sistema da. Hau da, janari-hondarrak, papera eta kartoia, ontzi arinaketa gainontzeko etxeko hondakinak. Hondakin horiek asteko egun desber-dinetan jasotzen dira, etxeko portalean bertan, eta, hortaz, kaleko kontainerguztiak edo ia guztiak desagertu egiten dira.

NOIZ SORTU ZEN “ATEZ ATE TALDEA”?Arrox. Lehenengo bilerak lehengo urtean egin genituen. Orduan, Imanol

Azpiroz Usurbilgo Udaleko zinegotziarekin elkartu ginen eta atez atekobilketaren inguruko informazioa jaso genuen. Ondoren herritar gehiagobatu zen taldera; eta, ekainetik aurrera, hamabost egunetik behin elkartzenhasita gaude.

NORTZUK HARTZEN DUZUE PARTE?Izaskun. Gai honen inguruan interesa duten herritarrek, konposta egiten

esperientzia dutenak, Katamarrua Natur taldeko ordezkari bat, errausketa-ren inguruan sortutako Urola Kosta Bizirik plataformako beste kide bat etagu biok elkartzen gara.

Arrox. Dena den talde irekia da eta interesa duen edonor etor daitekebileretara. Bilerak larunbat goizetan egiten ditugu Kultur Etxean.

ZEIN DA TALDE HONEN HELBURUA?Izaskun. Printzipioz atez ateko bilketaren inguruan hausnartzea eta iri-

tziak trukatzea da talde honetan egiten duguna. Horrez gain, informazioaherrira zabaltzeko asmoa ere badaukagu. Zer modutako atez ateko zerbitzuanahi dugun, zer pauso eman behar ditugun hori lortzeko... dira lantzen di-tugun gaiak. Udalak talde horretatik ateratzen diren erabakiak aurrera era-mateko asmoa du.

ZER PLANGINTZA DUZUE URTE HONETARAKO?Arrox. Udazkenean, etxean konpostatzeko kanpaina bat egingo dugu,

etxeetan sortzen den hondakin kopurua gutxitzeko lehen neurri bezala.Udalean datuak bildu eta eskutitzak bidaliko ditugu herritarrak parte hartze-ra animatuz. Asmoa da baratzea, lorategia edo terreno koxkor bat dutengehienek parte hartzea. Beraiek sortuko dute gero etxean bertan erabilikoduten konposta. Horrela, etxean bertan birziklatu egingo dute zabor kopuruhandi bat eta bilketan askoz ere gutxiago jaso beharko da.

Urriaren amaieran Usurbilera joatekoirteera bat ere antolatuko dugu. Irekiaizango da, nahi duten herritar guztiek jo-ateko aukera izango dute.

Informazio osoarekin auzoetan eta he-rrigunean aurkezpenak egiteko asmoa erebadaukagu.

Zertan dazaborrarenkontuaZestoan?7

1

Page 18: 109 - 2010 iraila

••TXIKIENEN ESKOLAKO BERRITZE LANAK

Txanpinoia bezala ezagutzen dugun txikien eskolan berritze la-nak egin dituzte uda honetan. Geletako lurrak aldatu dira, ko-munak, irakasle gela, sarrera, adreiluzko hormak zuritu… Kan-poko aldean ere haurrentzako jolas berriak jarri dituzte.Hasera batean San Joango eskolan ere berritze eta handitze la-nak egitekoak ziren baina dirudienez, Hezkuntza Sailak berakdu asmoa aurrerago lan horiek egiteko ondorioz aurten lehen-tasuna Txanpinoiari ematea erabaki da. Lanen aurrekontua 110.000 eurokoa izan da. Alderdi guztiekadostutako aurrekontuan onartu zen. Honen %60 Hezkuntzasailak hartuko du bere gain.

••LIBURUTEGI BERRIA

Irailaren 17an ireki zen liburutegi berria. 2009. urte-ko aurrekontu aldaketan onartutako partidatik egindira lanak eta 35.000 euroko aurrekontua izan dute.Udako oporraldia aprobetxatu da liburu eta gainera-ko materialen aldaketa egin ahal izateko eta eraikinberrira egokitzeko. Eraikin eder honetan txikientza-ko gune bat izango da sarreran, beraiei egokitutakoipuinekin eta helduagoentzat lan egiteko mahai za-balak barrurago. Interneterako kontsulta ordenagai-luak eta baita lasai-lasai Izarraitz aldera begira ira-kurtzen egoteko besaulkiak ere.

••ASFALTATZE LANAK

Arroabeko Marduxarra kalean argiztapen lanak egindira eta egun gutxi barru asfaltatu egingo da. Kalehonetaz gain, Arozena aurretik hasi eta Iranzu kafe-tegia arteko bide zatia ere asfaltatuko da (33.000 eu-ro kostako da zati hau). Baita bainuetxeko pasabideaeta Bentapeligroko bidea lotzen dituen bihurgune-txoa ere.

u d a l e k o b e r r i a k

Page 19: 109 - 2010 iraila

a g e n d a1

9irAAIILLAA

24 OOSSTTIIRRAALLAA

Katamarrua natur taldeak antolatuta “Zaborrare-kin zer egingo dugu?”. Asteburu osoan, herritarren ideiak,kezkak eta dena delakoak plazaratzeko aukera egongo da.Udaletxe azpian, 19:00etan hasita.

25 LLAARRUUNNBBAATTAA

Katamarrua taldeak antolatuta tximeletak ezagu-tzeko haurrentzako irteera. Gurutzean 10:30ean elkartutaIraetako Sabira joango dira. •• Gudari eguna. Xabin Etxai-deren erailketaren XXV. urteurrena. Ertxiña mendira9:00etan; 13:00etan, kalejira eta omenaldia geltokiko mono-lito aurrean.

26 IIGGAANNDDEEAA

Zuhaitz berezien txangoa. Bainuetxetik Iraetara jo-ango dira Katamarruakoak herriko zuhaitz bereziak ikus-ten. Gurutzean 10:00etan elkartuko dira.

urRRIIAA

03 IIGGAANNDDEEAA

Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 2010 Pa-saia Lezon. Aurtengo leloa: “Hona bostekoa!”

17 IIGGAANNDDEEAA

Nafarroa Oinez “Munduz mundu” leloarekin Ata-rrabian.

23 LLAARRUUNNBBAATTAA

Atez ate proiektua ezagutzera Usurbilera irteerairekia nahi duen edonorentzat. Autobus zerbitzua izangoda.

26 AASSTTEEAARRTTEEAA

ASUN ARRAZOLA oroitzen. Mahainguru/solasal-dia. Zestoako Udaletxeko Areto Nagusian, urriaren 26an,19:30ean. Asun Arrazolaren biografia laburra. JoxemariArrazola. Asunen ekarpena euskal kulturari. Edorta Korta-di. Asun hezitzaile gisa. Miren Azkarate.Asun MariarenLagundian. Ezagutzen lagundu, Euskadi maitatzeko. An-txon Zubiaurre. Zestoan ez ezik, Asun Arrazola oroitzen ekitaldiak Donos-tiako KMn (urriak 19) eta Oñatin (urriak 30) ere egingo di-ra. Antolaketa batzordea: Joxemari Arrazola, Miren Azka-rate, Edorta Kortadi, Kontxi Urio, Arantxa Zabaleta, An-txon Zubiaurre.

••Gure Gipuzkoa.net ikastaroa Zestoako KZ Gu-nean. Iraganeko eta oraingo Gipuzkoako ar-

gazki ondarearen erakusleiho izaten nahi du GureGi-puzkoa.net atariak. Asmo horrekin, herritarrek kude-atzen dituzten edukiak Interneteko erabiltzaileekinere partekatzen ikasteko Zestoako Udala, KZ-Guneaeta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta EuskaraDepartamentuak elkarlanean ikastaroa antolatu duteurriaren 4 eta 5erako Zestoako KZ Gunean, 17.00-19.00etara. Zortzi lagunentzako lekua dago soilik etainteresatuak Zestoako kultur etxera deituz, 943-147123 (Fernando) edo [email protected] posta elektronikora mezu bat bidaliz izenaeman dezakete.

••Kiroldegitik. Mantenduzko gimnasia egin nahiduenak badu aukera. Goizez, astelehen, asteaz-

ken eta ostegunetan 9:30etik 10:30era, eta arratsaldez,astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik19:00etara; eta bigarren txandan, 20:00etatik 20:30era.Jubilatuak, astelehen, asteazken eta ostegunetan10:00etatik 11:00etara Zestoan. Astearte eta ostegune-tan 10:30etatik 11:30etara Arroabean, 11:00etatik12:00etara Arroagoian eta 19:00etatik 20:00etara Ai-zarnan. Aerobik, spining eta pilates, urriaren 1eanhasiko dira. Joan den ikasturtean izan zuten ordutegibera izango dute ikastaroek. Bestalde, joan den ikas-turtean parte hartu zuten herritarrek ere izena emanbeharko dute kiroldegian, aurten jarraitu nahi badutelehenbailehen.

••Yoga ikastaroa urriaren4an hasiko da. Astelehenaeta asteazkenetan izango da printzipioz arra-

tsaldeko 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. MertxeUrreta hogei urteko esperientzia duen irakasleak jaki-narazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, hel-duentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... daegokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875telefonora deitu dezala.

••Bainika ikastaroa. Azken urteetan ohi den bezala,aurten ere bainika ikastaroa eskainiko da astele-

henetan kultur etxean.

••Euskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalareneskutik. Aurtengo leloa; "Euskara? Bai nahi dut”.

Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzeaeta autoikaskuntzako ikastaroak. Izena emateko epeazabalik. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala:udaleko euskara zerbitzura 943 147 010 (Nora).

Page 20: 109 - 2010 iraila