Juan Garay
Euskara
D.B.H. 4.
mailaGorka
Beraza
Jorge
Martínez
Juan Garay Urduñan jaio zen, batzuek diotenez, 1528. urtean, baina bere jaiotza-data ez dago argi. Bere bizitzan zehar hainbat kargu bete zituen, besteak beste, militar, esploratzaile eta konkistatzaile izan zen eta horregatik, oso famatua da.
Bere haurtzaroa oso zaila izan zen. Bere ama (Lucia de Mendieta y Zarate)
eta bere aita (Clemente Lopez de Ochandiano y
Hunciano, nobleak izanda ere,
haurtzaroa bere osabarekin eman zuen (Pedro Ortiz
de Zarate).
15-16 urterekin, Peruko Birreinatora joan zen bere familiarekin, bere osaba “Oidor de la Audiencia de Lima” izendatu baitzuten…
…eta ordutik aurrera esplorazio taldeekin joateari ekin zion, batez ere gaur egungo Bolivian, eta 1561ean Santa Cruz de la Sierra hiriaren sorreran parte hartu zuen.
1547ko martxoan, bere osaba hil zen eta bere suhiaren bisita izan zuen, Gonzalo Pizarro izenekoa
Ana Salazarrekin ezkonduta zegoena.
Hurrengo urtean Rio de la Platako probintzia guztien gobernadore eta kapitan
nagusia izendatu zuten eta azkenik 1580an Buenos Aires
hiria bigarren aldiz fundatu zuen, Nueva Vizcaya izeneko
eskualdean zegoena.
Urte batzuk geroago gaur egungo
Paraguaira joan zen, eta 1573an Santa Fe
(Argentina) hiria sortu zuen.
Bere bizitzan zehar egin zituen beste gauzen artean hauexek nabarmendu daitezke: Paraná ibaia esploratu zuen eta hain bat hiri sortu zituen; adibidez, Santa Fe eta Buenos Aires (gaur egungo Argentinako hiriburua, bere azken sorrera)
Espedizio batean
zegoenean, gaua lurrean
pasatzea erabaki zuten
baina “kerandi”
arrazako indio talde batek
kanpamendua eraso zuen. Bertan, bera
eta beste soldaduak hil
zituzten 1583an Punta Gordan, Santa
Feko probintzian.
1983an bere omenez "Juan de Garay" fundazio euskal-argentinarra sortu zuten Buenos Airesen, eta gaur egun plaza eta kale askok haren izena daramate Urduñan eta Bilbon, hurrenez hurren.