Emaus Gizarte Fundazioak 2007. urtean prestatutako dokumentua dugu hau.
Zuri, zure taldeari eta zure taldeko gazteei, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo
Arduratsua lantzen hasteko lagungarria izango zaizuela espero dugu.
Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila
Belartza Poligonoa Gurutzegi kalea
PK: 20018 Donostia – Gipuzkoa
Tel: 943 367 534 Faxa: 943 474 346
E-maila: [email protected]
www.emaus.comwww.cooperacionsolidaria.org
Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila
Aurrekoetxea kalea 1, Behea Esk. PK: 48006
Bilbo – Bizkaia Tel: 94 4051644
Faxa: 94 4051644 E-maila:
[email protected] www.emaus.com
www.cooperacionsolidaria.org
BIDEZKO MERAKATARITZAKO UNITATE DIDAKTIKOA
1.- SARRERA
1.1.- EMAUS FUNDAZIOAREN AURKEZPENA 2
1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA 3
1.3.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO UNITATE
DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA 5
1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA
OROKORRA 8
2.- IKASTRESNAK
1. SAIOA
1.1.- Iparraren eta Hegoaren arteko aldeak 11
1.2.- Abestiak 14
2. SAIOA
2.1.- Pobrezia eta desoreka munduan 16
2.2.- Aulkien dinamika 20
3. SAIOA
3.1.- Bananaren rol-jokoa 23
3.2.- Kontsumo iraunkorra. Publizitatea. 27
4. SAIOA
4.1.- Horma-irudien tailerra 38
3.- EBALUAZIOAK 40
4.- LOTURA INTERESGARRIAK 42
1.1.-EMAUS FUNDAZIOAREN AURKEZPENA
Emaus Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde sozial eta laikoa da.
Emaus International-eko kide da eta helburu hauek ditu:
• Pobrezian edo baztertuta dauden edo egoteko arrisku larrian dauden
pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko
prozesuetara bideratuz eta prozesu horietan lagunduz, ahalik eta autonomia
handiena lortu dezaten.
• Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta
konponbideen inguruko kezka zabaltzea gizartean.
Zein bitarteko ditugu?:
• Esku hartzeko, jendea trebatzeko eta gizarteratzeko nahiz lan-munduratzeko
programa eta zerbitzu integralak. Bakoitzari egokitutako ibilbideak prestatzen
eta bultzatzen ditugu.
• Hondakinak berreskuratu eta erabiltzeko ekimenak, garapen iraunkorra
bultzatze aldera.
• Ekonomia sozial eta solidariko enpresak, lan-munduratzeko enpresak eta
bidezko merkataritzako ekimenak bultzatzen eta sortzen ditugu.
• Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta
konponbideak etengabe ikertu eta zabaltzen ditugu (aditzera emanez,
ezagutza zabalduz, jendea sentsibilizatuz eta salaketa eginez).
• Garapenerako lankidetzako egitasmoak.
www.emaus.com
2
1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA
Garapenerako Lankidetzarako Saila da, besteak beste, Garapenerako
Hezkuntza egitasmoak antolatzen dituena. Hauxe da sail horren egitekoa: injustizia,
pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten
ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea, gaur egungo
nazioarteko antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta bizi diren
Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak hobetze aldera. Gure iritziz,
garapenerako hezkuntza da helburu horiek lortzeko tresna egokiena.
ZER DA GARAPENERAKO HEZKUNTZA GURETZAT?
Garapenerako hezkuntza Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen
inguruan gogoeta egiteko, harreman horiek aztertzeko eta ikusmolde kritikoa sortzeko
gai den prozesu bizia da guretzat. Garapenerako hezkuntzaren bidez gizabanakoek
nahiz taldeek egoera jakin batzuen aurrean duten ikuspegia hobetu eta egoera horien
aurrean duten jokamoldea aldatu nahi dugu. Horrekin batera, gure ekintzek epe
luzean izango dituzten ondorioen inguruan gogoeta egiten saiatzen da garapenerako
hezkuntza.
Jendearen jarrera eta balioetan aldaketa onuragarriak bultzatzen saiatzen da
hezkuntza-eredu hori. Aldaketa horien bidez jende guztiari boterea eta baliabideak
eskuratzeko aukera ematen dien mundu bidezkoagoa sortu nahi dugu.
Garapenerako hezkuntzaren helburuak hauek dira:
• Geure bizitzaren eta munduko beste pertsona batzuenaren artean dauden
erlazioez jabetzen laguntzea.
• Pobrezia, bereizkeria eta zapalkuntza egotea eragiten duten kausak eta
arazo horiek dakartzaten ondorioak azaltzea, halakoek gutako bakoitzaren
bizimodua baldintzatzen dutela kontuan hartuta.
• Pertsonen auto-estimua areagotzen duten balio, jarrera eta trebetasunak
lantzea, jendeak bere ekintzen gaineko erantzukizun handiagoa hartzeko.
• Gizabanakoei eta taldeei errealitatea aldatzen laguntzeko baliabide eta
tresna egokiak ematea.
3
• Giza garapen iraunkorra bultzatzea, pertsonen gaineko eragina duten hiru
mailetan: gutako bakoitzarengan, gure herri edo komunitatean eta
nazioartean1.
Gure iritziz, derrigorrezko hezkuntzan lantzen den beste edozein alderdi bezain
garrantzitsua da garapenerako hezkuntza. Gainera, lehen hezkuntzako, bigarren
hezkuntzako eta batxilergoko curriculumetan lantzen diren balio berberak lantzen dira
garapenerako hezkuntzan. Bestalde, gaur egun munduan dauden desberdintasunei
aurre egiteko eta desberdintasun horiek betiko ez iraunarazteko ezinbesteko tresna da
garapenerako hezkuntza. Ikasleak garapenerako hezten baditugu, ez dituzte orain
arteko egoerak errepikatuko eta aldaketarako eragileak izango dira.
Hala, ikastetxeetan lantzeko prestatu ditugun egitasmoen bidez helburu hauek
lortu nahi ditugu:
• Gaur egungo antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta
baztertuta dauden Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak
hobetzea.
• Injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek
eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari
ikusaraztea.
• Giza garapen iraunkorraren alde lan egitea, garapenerako lankidetza eta
hezkuntzaren bidez, eta, aldi berean, erreferente bat izatea, gaur egun
indarrean dauden nazioarteko harreman ekonomikoen ordez beste eredu
batzuk bultzatzeko jarduerak garatzeko garaian.
1 Polygone, Garapenerako eta Herri Hezkuntzarako Nazioarteko Sarea www.webpolygone.net , in UNESCO ETXEA eta EAE-KO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA, Cuaderno de trabajo de educación para el Desarrollo. Bilbo: Unesco Etxea arg., 2004.
4
1.3.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO UNITATE
DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA
Sei urte daramatzagu sentsibilizazio lanean. Denbora horretan bildutako
esperientzian oinarrituta, eta jarduera horietan parte hartu duten ikasle eta irakasleek
emandako erantzun ona kontuan hartuta, Emaus Gizarte Fundazioko Garapenerako
Lankidetza Sailak unitate didaktiko hau prestatu du, bere ingurunearekiko
elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako jarrerak lantzeko.
GAIAK
Bidezko Merkataritza da material didaktiko honetako gai nagusia. Guretzat
berebiziko garrantzia du gai hori haur eta gazteekin lantzeak, alderdi asko ukitzen
dituelako.
Bidezko Merkataritza, Erantzukizun Pertsonala eta Iparraren eta Hegoaren arteko
desorekak dira ikastresnen bidez landu nahi ditugun gaiak. Ikaskuntza-irakaskuntza
prozesu dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, gaur egun gure herrialdeetan eta
nazioartean dauden egiturak eraldatzen laguntzeko gazteek beharrezkoak dituzten
ezagutza kritikoa eta gaitasunak eskuratu ditzaten.
HELBURUAK
Irakasleek gero eta gogo handiagoa dute justizia, elkartasuna eta antzeko
balioak lantzeko. Hala, gogo horri lehendik hasitako bideari jarraipena emateko
beharra gehituta, material didaktiko hau prestatu dugu, helburu hauek lortze aldera:
• Unitate didaktikoan lantzen diren gaien inguruko ezagutza barneratzea,
aurkeztutako egoeren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa landu
ahal izateko.
• Material hau landuko dutenekin sentsibilizazio-prozesu bat hastea, gure
gizarteko gizabanako eta taldeak aldatzeko, aurriritziak indargabetzeko eta
elkartasun-balioak bultzatzeko.
• Material hau landuko duten gazteei beren iritzia adierazteko aukera ematea,
trebetasun sozialak garatuz, errespetua, ekitatea, irmotasuna eta antzeko
zeharkako balioen bidez.
• Talde-lana bultzatzea saio bakoitzean proposatutako dinamiken bidez.
Taldean elkartzeko eta hausnarketa egiteko uneak egongo dira, halaber,
eta lankidetza eta garapena bultzatzeko ekintzen bidez landuko ditugu une
horiek.
5
NORI ZUZENTZEN ZAIZKIO
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzentzen zaie material
hau.
Gainera, adin horretako gazteek garrantzi handia dute gizarteko jarrerak
aldatzeko garaian. Haiek izango dira proposatutako ekintza eta dinamiketan parte
hartzen dutenak, eta eztabaidak antolatzen, hainbat aukera edo alternatiba
proposatzen edota mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko proposamenak
egiten dituzten herritarrak.
METODOLOGIA
Proposatutako gaietan sakontzeko, ariketa desberdinak egingo dira, irakasleek
eta gazteek hainbat gairen inguruan gogoeta egin ahal izan dezaten: Kontsumo
Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Publizitatea, Iparraren eta Hegoaren arteko
Desoreka… Gai horiek gazteekin lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, alderdi asko
ukitzen dituztelako.
Gai horiek parte-hartzean oinarritutako jarduera dinamikoen bidez landuko dira,
gazteen artean kontzientzia kritikoa sustatzeko eta mundu bidezkoagoa eta
solidarioagoa lortzen laguntzeko gaitasunak barneratu ditzaten gazte horiek.
Irakasleak dira beren taldeak ongien ezagutzen dituztenak eta, hala, hemengo
proposamenak parte-hartzaileen ezaugarrien arabera aldatu daitezke.
MATERIALA
Unitate didaktiko honek atal hauek biltzen ditu:
Gaiaren aurkezpen orokorra:
Gaiaren aurkezpen orokor honen bidez irakasleek gaiari buruzko zenbait datu
ezagutzeko aukera izango dute.
Ikastresnak
Ikastresna hauekin irakasleek bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta
Iparraldeko eta Hegoaldeko egoera landu eta sakondu, eta hausnarketa
egingo dute gaioi buruz. Ikastresnak 4 saiotan banatuta daude. Saio bakoitzak
ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena du, eta ariketa bat edo bi lantzen
dira saio horietako bakoitzean.
Ariketa bakoitza honela banatuta dago:
6
• Irakasleentzako informazioa: Bertan jasotako informazio osagarria
lagungarria izango zaie irakasleei zalantzak argitzeko, ikasleei
alternatibak emateko, etab.
• Jardueraren garapena: Helburuak, landuko diren edukiak, ariketak non
egin daitezkeen, zenbat irauten duten, nola landu behar diren, behar
diren materialak, oharrak eta ikasleek erabili beharreko fitxak zehazten
dira atal honetan.
• Eranskinak: Ikasleek ariketak egiteko beharko dituzten material guztiak,
fitxak edo power point-ak jasotzen dira hemen.
Ebaluazioak:
Garrantzitsua da saio bakoitzaren ebaluaziotxo bat egitea: ez bakarrik
irakasleek erabilitako metodologia egokituz joateko, baizik eta ikasleek
egindako ekarpenen ondorioak ikasleei itzultzeko ere. Bukatzeko, beste
eztabaidatxo bat egin daiteke, saioa amaitutzat eman aurretik.
Saio guztiak amaitu ondoren, unitate didaktiko osoaren ebaluazio orokorra egin
behar da. Bertan, unitatea osatzen duten alderdiak (metodologia, materialen
egokitasuna, etab.) ebaluatuko dira, batetik, eta helburuak lortu diren, zertan
aurreratu den eta bestelako datu interesgarriak aztertuko dira, bestetik.
Lotura interesgarriak:
Unitate didaktikoan jorratutako gaien inguruko informazio eta agiri interesgarriak
dituzten interneteko helbideak eta bibliografia ematen ditugu atal honetan.
Irakasleek nahi izanez gero landu dituzten gaiak gehiago sakontzeko.
7
1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA
OROKORRA
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desoreka handien oinarrian
merkataritza-harremanak daude. Iparraldeak, Hegoaldearen kontura finkatzen ditu
joko-arauak (lehiakortasuna eta kosta ahala kosta, ahalik eta irabazirik gehien
eskuratzea), Hegoaldea izanik lehengaien eta eskulan merkearen sorlekua zein gero
eta pobreagoa den harreman horien ondorioz. Langileen esplotazioa, esklabotza,
emakumeen bazterketa, soldata miserableak, lan-baldintza osasungaitzak, naturaren
suntsiketa… dira erosten dugunarengatik maiz ordaintzen dugun prezioaren zatitxo bat,
gu horren jakitun ez garen arren.
Bidezko Merkataritzak zuzeneko tratuan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako
merkataritza-harremanak finkatzen ditu, alderdi ekonomikoari ez ezik, alderdi sozialari
eta ingurumenari ere begiratuz.
Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu
duina lortzeko. Nekazarien kooperatibak, emakume-taldeak, eskulangileen elkarteak,
erakunde sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta lan egiteko) antolatzen dituzte.
Ekoizleak dira Bidezko Merkataritzaren kateko lehen maila. Era askotako gaiak
eskaintzen dizkigu haien lanak: elikagaiak, oihalak, kafea, kakaoa, txokolatea, azukrea,
arropak, etxerako gauzak, zeramika, bitxiak, larrua, jostailuak, etab.
Iparraldeko herrialdeetan, berriz, Bidezko Merkataritzako erakundeek hango
taldeekin lan egiten dute, haien produktuak gure merkatuetan zabaltzeko. Hala,
Bidezko Merkataritzako inportatzaileei eta dendei esker produktu horiek gure
eskuetaraino iristen dira.
Kontsumitzaileok gara Bidezko Merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken
maila. Gure boteretxoa erantzukizunez erabiltzen badugu, eta produktuen prezioa ez
ezik, produktuok egindakoan izandako baldintza sozial eta ekologikoak ere
aintzakotzat hartzen baditugu, esplotazioari EZETZ esan eta merkataritza-harreman
orekatuagoak sortzen lagundu dezakegu.
Era berean, esplotazio-baldintzak behingoz ezabatzeko behar diren aldaketa
politiko eta ekonomikoak bultzatzeko Bidezko Merkataritzako erakundeek antolatzen
dituzten kanpainetan laguntzea daukagu.
8
Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak:
• Soldata duina: soldata duina ordaintzen zaie nekazariei beren
produktuengatik.
• Funtzionamendu demokratikoa: kide guztiek erabakietan askatasunez parte
hartzea daukaten enpresa eta kooperatibak bultzatzen dira.
• Bitartekari gutxiago: produktuen prezioekin espekulatu eta produktuok
garestitzen dituzten bitartekarien kopurua murriztu edota ezabatu egiten da.
• Inguruko gizartea eta natura errespetatzea: ekoizpenak ez du ingurumena
kutsatzen.
• Berdintasuna gizon-emakumeen artean: soldata berdina lan berdinagatik,
eta berdintasuna lan-baldintzetan ere.
• Esplotaziorik eta lan-baldintza esklaborik ez: haurrak eskolatzea eta laneko
gehiegikeria guztiak ezabatzea bultzatzen da.
• Epe luzerako harremanak: nazioarteko merkataritzaren eusteko gorabeherek
eragin handia dute ekoizleengan. Horregatik, Bidezko Merkataritzako
erakundeek epe luzerako harremanak eratzen dituzte, eta ekoizleek
plangintzak egiteko segurtasun handiagoa dute. Gizarte-garapenerako
programak landu, hazkuntza organikora aldatu edo epe luzerako helburuak
finkatzea daukate, horrela.
9
1. S
AIO
A
1. SAIOA
1.1.- IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO ALDEAK
IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
Dakigunez munduko aberastasunak banatzeko modua ez da batere orekatua:
munduko biztanleen %20ek, Iparraldeko biztanleek, alegia, aberastasunen %80 dituzte;
eta biztanleriaren %80ek, hots, 4.500 milioitik gora pertsonak, Lur osoko aberastasunen
%20 besterik ez dituzte.
4.500 milioi pertsona horietatik gehienak bizitzeko behar dutena lurretik
ateratzen duten nekazari txikiak dira.
Hegoaldeko nekazari-familien egoera antzeko samarra da kontinente guztietan.
Gehienak pobreziaren gurpil zoroari kateatuta bizi dira. Ez dute lurrik edo baliabiderik
eskuratzeko aukera handirik, eta beren ekoizpena esportaziora bideratzeko
espezializatu behar izaten dutenez, beren nekazaritza ez dago behar bezala
dibertsifikatuta, jatekoa nekazaritzatik atera ahal izateko moduan. Gainera, beren diru-
sarrerak murritzegiak izaten dira askotan, eta ezin dituzte dagoeneko bertan ekoitziak
izateari utzi dioten elikagaiak erosi.
Nekazaritzako langileak, jornalariak alegia, nekazariak ere baino are egoera
kaskarragoan bizi dira. Besteen sailetan nekazaritzako lanak eginez bizi diren gizon,
emakume eta haur horiek sail batetik bestera ibiltzen dira, eskulan premia handia
dagoen lekuen bila, baina soldata urriak jasotzen dituzte eta lan-baldintza kaskarretan,
gizarte-segurantzarik gabe, lan egiten dute. Kafea ekoizten duten estatuetako
jornalariek, adibidez, egunean 2 eta 4 euro artean besterik ez dituzte jasotzen.
11
1. S
AIO
A
ARIKETA: EGUNKARIETAKO IZENBURUEK DIOTENA
HELBURU ZEHATZA:
Herrialde garatuen eta pobretuen artean dauden aldeez
jabetzea.
Alde horien jatorrian dirua, natur baliabideak eta bestelakoak
erabiltzeko daukagun moduan dagoela ulertzea.
EDUKIA:
Kontzeptuak: Iparraren eta Hegoaren arteko aldeak ekonomian,
politikan, gizartean eta ingurumenean.
Prozedurak: egunkarietako albisteak aztertzea.
Jarrerak: Iparraren eta Hegoaren arteko aldeez eta alde horien
kausez jabetzea, eta guk horretan erantzukizun puska bat ere
badugula konturatzea.
JARDUERAREN GARAPENA:
Ikasleek egunkari eta aldizkarietatik ateratako albisteak ikusiko dituzte power
point aurkezpen batean edo paperean. Albiste horietako batzuk Iparraldeko egoeraz
mintzo zaizkigu, eta besteak Hegoaldekoaz. Lau sail nagusi aztertzen dira albisteotan:
gizartea, politika, ekonomia eta ingurumena.
Albiste horien arteko bi aukeratu beharko dituzte ikasleek (Iparraldeari buruzkoa
bata eta Hegoaldeari buruzkoa bestea) eta sakonago aztertuko dituzte albisteok,
Iparreko eta Hegoaldeko egoeren artean dauden zazpi alde nabarmenenak
azpimarratuz.
Ariketa amaitzeko, ikasleek gainerako ikasleen aurrean azalduko dituzte
aurkitutako alde edo desberdintasunak.
LEKUA:
Power point-ak proiektatu daitezkeen gelan.
IRAUPENA:
30 minutu
BEHARREZKO MATERIALA:
Power point-a edo, bestela, albisteen kopia paperean inprimatuta.
12
1. S
AIO
A
1.1. eranskina: Egunkaria (power point)
1.2.eranskina: Egunkaria (Word)
OHARRAK:
Ariketa taldeka egin daiteke, talde bakoitzak bina albiste aztertuz (3-4ko
taldeetan, adibidez).
13
1. S
AIO
A
1.2.-ABESTIAK
ARIKETA: ABESTIEN TAILERRA
HELBURU ZEHATZA:
Gai hauek azaltzea gazteei: Iparraldearen eta Hegoaldearen
arteko desorekak, nazioarteko merkataritza harremanak,
kontsumismoa eta herritarren pasibotasuna.
Irakasleei tresna bat ematea abestien bidez giza eskubideen
inguruan gogoetan egiteko. Gogoeta horren barruan, Giza
Eskubideen Adierazpen Unibertsala ez ezik, balio etiko
orokorragoak ere aztertu litezke, hala nola pertsonen arteko
harremanak, naturarekiko errespetua, norberarekiko errespetua,
norberaren garapena eta independentzia, maitasuna,
komunikazioa, etab.
Eztabaida eta sen kritikoa bultzatzea.
EDUKIA:
Kontzeptuak: Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak eta Giza
Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
Prozedurak: abestien hitzak aztertzea.
Jarrerak: enpatia, elkartasuna, hausnarketa, ekitatea, errespetua
eta elkartasuna bultzatzea
JARDUERAREN GARAPENA:
Abesti bat aukeratu. Denen artean entzun eta aztertu ondoren, abestiaren letra
banatu. Gazteak taldeka elkartu, aukeratutako abestiaren letra berriz ere aztertzeko.
Taldeka, galdera hauek erantzun behar dituzte:
• Zer sentitu duzue musika hori entzutean?
• Egileak zer adierazi nahi du, zuen ustez?
• Zer ekartzen dizue burura?
• Ezagutzen al duzue antzeko egoerarik?
• Ados zaudete “ mezuarekin”?
14
1. S
AIO
A
Azkenik, gazteek abesti baten hitzak asmatu beharko dituzte, gai
hauetarakoren batean oinarrituta: Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka, kontsumo
arduratsua, herritarren pasibotasuna…
LEKUA:
Ikasgelan.
IRAUPENA:
20-25 minutu, abesti kopuruaren arabera.
BEHARREZKO MATERIALA:
Abestiak entzuteko CD-a eta abestien letren fotokopiak.
1.2. eranskina: Abestien zerrenda + letrak
1.2. eranskina: Abestiak
OHARRAK:
Ariketa hau taldeka egin daiteke, talde bakoitzak abesti bat aztertuz.
15
2. SAIOA
2.1.- POBREZIA ETA DESOREKA MUNDUAN
IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
“0 POBREZIA” kanpainaren web-orritik datu hauek atera ditugu1:
2. S
AIO
A
Munduko biztanleen %10 Lur osoko ondasunen %70en jabe dira.
Munduko biztanleriaren bosten batek munduko baliabideen %60
kontsumitzen ditu, Lur osorako dauden baliabideak arriskuan
jarriaz.
100 enpresa handienek munduko herri guztien erdiaren barne-
produktua baino diru-sarrera handiagoak dituzte urtean.
Munduko pobreen %75 nekazariak dira.
Munduko pobreen %70 emakumezkoak dira.
1.100 milioi pertsonak eguneko dolar bat baino gutxiago dute
bizitzeko.
2.700 milioi pertsonak eguneko bi dolar baino gutxiago dute
bizitzeko.
1.200 milioi pertsonak ez dute edateko urik.
800 milioi pertsonak gosea eta nutrizio txarra dute.
Goseak eta nutrizio txarra 6 milioi ume hiltzen dituzte urtean
(FAOren arabera).
Urtero 10 milioi ume hiltzen dira sendagarriak diren
gaixotasunengatik.
Munduan 40 milioi pertsonak baino gehiagok HIESa dute, eta
beste 5 milioi pertsona kutsatzen dira urtero.
50 milioi pertsonak GIB dute, eta gehienek ez dute inolako
tratamendu edo laguntzarik jasotzen.
Herrialde pobretuetako 2.000 milioi pertsonak ez dute inolako
osasun-tratamendurik jasotzen, sendagaien kostu handiarengatik,
gehienbat.
1 www.pobrezacero.org (2006/07/03)
16
Sendagairik jasotzen ez dutenez, urtero hamaika milioi ume hiltzen
dira munduan, gaixotasun sendagarrien ondorioz.
Gaur egun munduak gizaki guztion garapena ziurtatzeko adina baliabide
finantzario, teknologiko eta humanoak dituen arren (PNUD, 2005)2, ez da garapen hori
lortzeko ezer egiten.
“0 POBREZIA” kanpainak esaten duen moduan, zeharo onartezina da munduan
dugun pobrezia eta desoreka, arazo hori konpontzeko behar diren baliabide guztiak
gure esku daudela jakinda. Onartezina da, halaber, herrialde pobre eta aberatsen
arteko aldea urterik urte handituz joatea. Desoreka horren ondorioz, munduko biztanle
gehienek gosea, HIESa, analfabetismoa, emakume eta nesken diskriminazioa,
naturaren kutsadura, teknologiak eskuratzeko ezintasuna, gatazken ondoriozko
lekualdaketa masiboak, nazioarteko ondasunen banaketa desorekatuen ondoriozko
migrazioak… jasan behar izaten dituzte.
2. S
AIO
A
Bestalde, munduko biztanleen bosten batek Lurreko natur baliabideak gehiegi
ustiatzen ditu, gure kontsumo arduragabearen ondorioz, eta horrek arriskuan jartzen du
Lurraren garapen iraunkorra.
Pobrezia eta desoreka hori gure egungo antolamendu politiko eta
ekonomikoari zor zaio. Gaur egun, munduko ekonomia indartsuenak dira nazioarteko
merkataritzan pribilegio gehien dituztenak. Herrialde pobretuek, berriz, ordaindu
ezineko zorrekin jarraitzen dute, eta nazioarteko laguntza-sistemak ez die askorik
laguntzen.
Azken urteotan izugarrizko hazkunde ekonomikoa izan dugun arren, hazkunde
horrek ez du giza eskubideak edo eskubide kolektiboak betetzea ekarri, aurkakoa
baizik, bidegabekeriak eta desoreka gero eta handiagoak baitira.
Nazioarteko merkataritza-harremanak desorekatuak dira, eta horrek arazo ugari
sortzen ditu alor askotan: ekonomian, ingurumenean, gizartean, kulturan… Arazo horiek
mundu osoak jasaten ditu, baina herrialde pobretuak dira gaizkien ateratzen direnak,
Iparraldeko herrien jokamoldeak lotura zuzena baitu Hegoaldeko herrien egoerarekin,
eta, hala, Hegoaldeko herri eta pertsona askok jasaten duten egoera negargarriaren
erantzule dira Iparraldeko herriak.
1. gaian nazioarteko merkataritza-harremanen ondorio txarrak azaltzen dira.
Munduko herrialdeen eta pertsonen arteko harreman desorekatuak, adibidez,
nazioarteko merkataritza-harremanetan dagoen desorekari zor zaizkiola uste dugu. Hiru
arazo nagusi aztertu ditugu, hainbat ikuspegitatik: 2 Giza garapenari buruzko 2005eko txostena. La cooperación internacional ante una encrucijada. Ayuda al desarrollo, comercio y seguridad en un mundo desigual, PNUD, 2005.
17
ekonomiaren alorrean, Hegoaldeko nekazarien egoera.
ingurumenaren alorrean, zor ekologikoa.
gizartearen alorrean, Hegoaldeko herrietara deslokalizatutako
enpresetan diharduten emakumeen egoera.
Hiru alor horiei buruzko informazioa 2. gaiaren sarreran garatu dugu.
2. S
AIO
A
18
ARIKETA: MUNDUAREN EGOERA GAUR EGUN
HELBURUAK ZEHATZAK
Nazioarteko merkataritza-harremanen eta ekonomia, gizarte,
kultura eta ingurumen alorreko arazoen artean dagoen lotura
ulertzea.
2. S
AIO
A
Zor ekologikoa zer den jakitea eta makiletan lan egiten duten
emakumeen eta Hegoaldeko nekazarien egoera ezagutzea.
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desorekaren inguruan
gogoeta egitea.
EDUKIAK
Kontzeptuak: zor ekologikoa, makiletan lan egiten duten
emakumeen egoera, Hegoaldeko nekazarien egoera.
Prozedurak: “Nazioarteko merkataritza-harremanek sortutako
arazoak” power point-a ikustea.
Jarrerak: barneratzea eta gogoeta egitea.
JARDUERAEN GARAPENA
Nazioarteko merkataritza-harremanek eragindako arazoak azaltzea, power
point bat erabiliz.
LEKUA
Power point-ak proiektatu daitezkeen gelan.
IRAUPENA
30 minutu.
BEHARREZKO MATERIALAK
Power point hau:
2.1. eranskina: “Nazioarteko merkataritza-harremanek sortutako arazoak”
OHARRAK
Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta
proiektagailua erabili dezakezue.
19
2.3.-AULKIEN DINAMIKA
IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
NOLA DAUDEN BANATUAK, GAUR EGUN, MUNDUKO ABERASTASUNAK
Aberastuak Aberastasunen %80 – Munduko populazioaren %20.
2. S
AIO
A
Pobretuak Aberastasunen %20 – Munduko biztanleriaren %80.
• 20 pertsonako taldean: Aberatsek 16 aulki eta 4 pertsona.
Pobreek 4 aulki eta 16 pertsona.
• 25 pertsonako taldean: Aberatsek 20 aulki eta 5 pertsona.
Pobreek 5 aulki eta 20 pertsona.
• 30eko taldean: Aberatsek 24 aulki eta 6 pertsona. Pobreek 6 aulki
eta 24 pertsona.
GAUR EGUNGO EGOERA
• 1.200 milioi pertsona baino gehiago egunean $1 (€1) baino
gutxiagorekin bizi dira.
• 54 herrialde inguru 1990ean baino pobreagoak dira orain.
• Saharaz azpiko herrialdetan HIESa eta gosea duten pertsonak
ugaritzen ari dira.
EMAKUMEA
• $1 edo €1 baino gutxiagorekin bizi direnen %70 emakumezkoak
dira.
• Emakumeek lanaren 2/3 egiten dute eta munduko soldataren
%10a baino gutxiago jasotzen dute.
• Emakumeek eguneroko lanegun luzeaz gain etxeko lanak egin
behar izaten dituzte.
20
ARIKETA: AULKIEN DINAMIKA
HELBURU ZEHATZA:
Gazteek ezagutzea zein diren nazioarteko merkataritzaren
ondorioak eta zergatiak.
Mundu bidezkoagoa lortzeko herrialdeen arteko elkartasunak
duen garrantziaz jabetzea gazte horiek.
2. S
AIO
A
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desorekei buruz
hausnartzea.
EDUKIA:
Kontzeptuak: Iparraren eta Hegoaren desberdintasunak,
munduko injustizia, zor ekologikoa, kanpo-zorra, migrazioa,
arrazismoa, Hegoaldeko nekazarien egoera, emakume
nekazarien egoera.
Prozedurak: Parte hartuz, eztabaida, negoziazioa.
Jarrerak: enpatia, elkartasuna, hausnarketa.
JARDUERAREN GARAPENA:
Ikasleak bi taldetan banatu: batzuk, herrialde aberastuak (Iparra) izango dira,
eta besteak pobretuak (Hegoa). Guztiek aulki kopuru bera izango dute eta zutik jarriko
dira gainean.
OHARRA: Aulki kopuru bera aukeratu dugu, munduaren egoera irudikatzeko,
hots, munduan nahikoa baliabide daudela, biztanle guztion beharrak asetzeko.
Dinamikan zehar talde pobretutik aulkiak kenduko ditugu aberastuei emateko.
Ez dugu inor kanporatu edo kaleratuko: herrialde aberastuek dauzkaten aulki guztiak
okupatu behar dituzte, batere libre utzi gabe; eta aldi berean, herrialde pobretuek
geratzen zaizkien aulkiekin konpondu beharko dute. Ezin dute inolaz ere lurra ukitu.
OHARRA: adi egon inor taldetik kanpo ez gelditzeko. Elkartasuna bultzatu behar
dugu, bai talde barruan baita taldeen artean ere.
Aulkiak kentzeko modu desberdinak daude. Hona hemen bi dira proposamen:
1. Talde batetik bestera aulkiak kentzean, esan eta azaldu zein
arrazoirengatik hartzen zaizkien: kanpo zorragatik (kontzeptua azaltzeko
aprobetxatu); esku-lanarengatik (talde pobretutik aberatsera pertsonak
pasa eta azaldu Hegoaldeko langileen egoera zein den), etab.
21
2. Aulkiak talde batetik bestera pasa, eta utzi taldekideei beren zalantzak
eta iritziak adierazten. Momentu hau egokia da gazteei irakatsi nahi
dizkiegun zenbait kontzeptu aurkezteko. Adibidez, aulkiak pasa eta
itxaron talde pobretua kexatu eta zergatia galdetu arte (kanpo-zorra
azaldu). Gero, alderantziz: talde aberastutik pobretura aulkiak eraman
zor ekologikoaren ordainetan (azaldu zer den). Taldeak beren kasa utzi,
ea mugimenduak sortzen diren, migrazio-mugimenduak talde batetik
bestera, hain zuzen ere; eta arreta jarri talde hartzailearen erreakzioan
(komentatu emigratzearen arrazoiak, zein den euren herrialdeen egoera,
arrazismoa…). Emakumearen gaia lantzeko mutilei beste taldera
emigratzeko esan diezaiekegu (beren aulkia eraman dezakete beste
taldera lurraren jabetza balitz bezala, esaterako), eta geratzen diren
emakumeei edo neskei bi motxila soinean jartzea eskatuko diegu (familia
eta familia hori aurrera ateratzeko zama irudikatzeko).
2. S
AIO
A
Klasea amaitzeko gaiari buruzko hausnarketa egin. Nola sentitu diren, egoera
hobetzeko zer egin dezakegun, baliabide faltak nolako eragina duen gizakion garapen
iraunkorrean…
LEKUA:
Ikasgelan.
IRAUPENA:
30-40 minutu.
BEHARREZKO MATERIALA:
Behar den bakarra aulkiak dira.
OHARRAK:
Talde bakoitzeko ikasleek beren egoera defendatu behar dute.
22
3. SAIOA
3.1.- BANANAREN ROL-JOKOA
IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
Merkataritza, kosta ahala kosta?
Iparraren eta Hegoaren artean dauden alde izugarrien muinean bien arteko
merkataritza-harremanak daude. Iparrak finkatzen ditu joko-arauak —lehia eta etekinik
handiena kosta ahala kosta—, Hegoaldearen bizkar finkatu ere, Hegoaldeko
lehengaiak eta eskulan merkea erabiltzen baititu, hura gero eta gehiago pobretuz.
Laneko esplotazioa, esklabotza, haurren esplotazioa, emakumeen aurkako bereizkeria,
soldata ziztrinak, osasunarentzat txarrak diren lan-baldintzak, naturaren suntsipena…
Horra gure erosketengatik maiz ordaintzen dugun prezioan sartzen diren zenbait
ezaugarri, gu prezio horren atzean ezkutatzen denaz konturatu gabe.
Bidezko merkataritza, alternatiba etikoa
3. S
AIO
A
Bidezko merkataritzan elkarrekiko errespetuan eta tratu zuzenean oinarritutako
merkataritza-harremanak eratzen dira, garrantzia ekonomiari bakarrik eman beharrean
gizartea eta ingurumena ere aintzakotzat hartuz.
Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu
duina lortzeko. Nekazari-kooperatibak, emakume-taldeak, artisau-elkarteak, elkarte
sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta halakoekin lan egiten dutenak) eta
antzekoak sortzen dituzte. Ekoizleak dira, hain zuzen, bidezko merkataritzako lehenbiziko
maila. Haien lanaren emaitza dira guregana iristen diren elikagai, ehun eta artisau-lan
ugari, hala nola, kafea, kakaoa, txokolatea, arropa, etxerako gaiak, zeramika, bitxiak,
larruzko gauzak, jostailuak…
Iparraldeko herrietan bidezko merkataritza bultzatzen duten antolakundeek
Hegoaldeko talde horiekin batera egiten dute lan, haien produktuak hemen
merkaturatzen laguntzeko. Horrela, inportatzaileak eta bidezko merkataritzako dendak
produktu horiek gure esku jartzen ahalegintzen dira.
Kontsumitzaileok gara bidezko merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken
maila. Gure boterea arduraz erabiliz, eta produktuen prezioaz baino zerbait gehiagoz
arduratuz, produktuok ekoiztean izandako baldintza sozial eta ekologikoez arduratuz,
adibidez, esplotazioari EZETZ esan, eta merkataritza-harreman orekatuagoak ezartzen
lagundu dezakegu.
23
Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak:
Soldata duina: nekazariei soldata duina ordaintzea haien
produktuen truke.
Funtzionamendu demokratikoa: erabakietan kide guztiek
askatasunez parte hartzeko aukera duten enpresa edo
kooperatibak bultzatzea.
Bitartekari gutxiago: produktuen prezioekin espekulatu eta,
ondorioz, prezio horiek garestitzen dituzten bitartekariak ahalik eta
gehien murriztea edo guztiz ezabatzea.
Inguruko gizarte eta natura errespetatzea: ekoizpenak ingurumena
ez kaltetzea.
Gizon-emakumeen arteko berdintasuna: lan berdinagatik soldata
berdina, eta berdintasuna lan-baldintzetan ere.
Esplotaziorik eta esklabotzaren tankerako lan-baldintzarik ez:
haurrak eskolatzea eta laneko gehiegikeria guztiak ezabatzea.
3. S
AIO
A
Epe luzerako harremana: ekoizleak beti daude nazioarteko
merkataritzak izaten dituen eusteko gorabeherak jasateko
arriskuan. Bidezko merkataritzako erakundeetan epe luzerako
harremanak eratzen dira, printzipioz, eta horri esker ekoizleek
plangintza seguruak egiteko aukera izaten dute. Gizarte-
garapenerako programak eta nekazaritza organikora aldatzeko
prozesuak antolatu daitezke horrela, epe luzerako helburuak
finkatuz.
24
ARIKETA: BANANAREN ROL-JOKOA
HELBURU ZEHATZA:
Merkataritza-kateak benetan nola iharduten duen ulertzea, eta
kate horretatik ateratako irabazien banaketa desorekatua
ezagutzea (merkataritza bidegabea eta ohiko merkataritza).
Kateko osagai desberdinen artean dauden harremanez
jabetzea.
Merkataritza bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzeko, kateko
osagaien artean komunikatu beharra dagoela ulertzea.
EDUKIA:
Kontzeptuak: merkataritza-katea, ohiko merkataritza, bidezko
merkataritza.
Prozedurak: rol-jokoa, eztabaida.
Jarrerak: enpatia, negoziazioa, hausnarketa.
3. S
AIO
A
JARDUERAREN GARAPENA:
Deskribapen-fitxak banatu eta taldeka elkartu.
Talde bakoitzak gogoeta egin behar du hartu duen paperaren inguruan, eta
hipotesi bat proposatu behar du, bananaren irabaziak talde guztien artean benetan
nola banatu beharko litzatekeen esanez.
Taldeko arduradun bakoitzak banana bana marraztu behar du arbelean.
Marraztutako bananetan, taldeko arduradunak bere taldeak beretzat eta
besteentzat finkatu dituen irabaziak idatzi beharko ditu.
Normalena da taldeak ez bat etortzea banaketan, eta, hortaz, negoziatu egin
beharko dute adostasunera iristeko. Talde bakoitzak eskuinean eta ezkerrean
dituenekin bakarrik negoziatu dezake. Ekoizleek eta txikizkako saltzaileek talde
bakarrarekin negoziatu ahal izango dute, katearen beste aldean ez dutelako inor.
Eztabaida. Taldeka negoziatu eta irabazien bestelako banaketa bat proposatu
ondoren, oraindik adostasunik lortu ez bada, eztabaida bat egingo da talde guztien
artean. Negoziazio orokor horren bidez adostasunera iritsi beharko dute talde guztiek.
Merkataritza-katearen funtzionamenduaren inguruko gogoeta, negoziazioetatik
kanpo utzitako eta zapaldutako taldeak zein izan diren zehaztuz.
Era honetako kateen ordez beste eredu bat proposatu behar da.
25
Parte-hartzaileek ez badute bestelako eredu gauzagarririk aurkitzen, bidezko
merkataritzaren eredua proposatuko zaie, ekoizleen eta txikizkarien artean dauden
taldeak kanpoan utzita, haiek ez direlako beharrezkoak.
Bidezko merkataritza zer den azaldu eta eredu horren ezaugarri nagusiak
aurkeztu, power point baten laguntzarekin. Power point horretan ohiko merkataritzaren
eta bidezko merkataritzaren arteko desberdintasunak ikusten dira, bakoitzak zenbat
irabazten duen. Bi merkataritza mota horiek alderatzeko, bidezko merkataritzaren
katea, beharrezkoak diren parte-hartzaileak, alegia, zein diren erakusten dira.
LEKUA:
Ikasgelan.
IRAUPENA:
30 minutu.
BEHARREZKO MATERIALA:
Bi material daude. Alde batetik bananaren jokoaren fitxak, jokatzeko; bestetik,
power point bat, bidezko merkataritzaren aurkezpena egiteko.
3. S
AIO
A
3.1. eranskinak: Bananaren jokoaren fitxa.
3.1. eranskinak: Bidezko merkataritza.
OHARRAK:
Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta
proiektagailua erabili dezakezue.
26
3.2.- KONTSUMO ARDURATSUA. PUBLIZITATEA
IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
Gehiago saltzeko erabiltzen den sustapen-tresna modernoa da publizitatea.
Funtsean behar eta gurari berriak sortzen ditu kontsumitzaileen artean.
Publizitateak izugarri baldintzatzen ditu gure kontsumo-ohiturak eta produktu bat
ala beste aukeratzeko joerak.
Nola “limurtzen” gaituzte? Zer saltzen digu publizitateak?
Irudia
Garaipena, boterea
Edertasuna
Zoriona
Baina, berez, ematen al zaigu informaziorik produktuei buruz? Ala publizitateak
gurari berriak sortu besterik ez du egiten, berez behar ez ditugun arren zoriontsuagoak,
onartuagoak, eta boteretsuagoak izateko gauzak eros ditzagun?
3. S
AIO
A
Adibide bat: txokolate iragarkietan denak agertzen dira poz-pozik, baina ba al
zenekien txokolate-ekoizleek ekoizpen-kostua baino %30 gutxiago kobratzen dutela?
Eta munduan bi milioi inguru familia bizi direla kakaoa haztetik, gehienak ere Afrikan?
Eta zer dakigu kafeari buruz? Iragarkiek zer esaten digute kafearen inguruan? Ez
digute txintik ere esaten kafe-ekoizleak joan deneko 15 urtean jasaten ari diren krisiaz,
ezta? Horren ondorioz, sos ziztrin batzuen truke lan egiten dute, goseak bizi dira eta
haurrak lanean jartzera behartuta daude.
Gauza bera gertatzen da ehungintzan. Non eginda daude gure kiroletako
oinetakoak? Begiratzen al dugu etiketa? Eta gure galtzak? Eta erosi genuen azken
nikia?
Ikusten!! Gehimen-gehienak herrialde pobreetan eginda daude, neska gazteak
eta emakumeak esplotatuta edukitzen dituzten fabriketan, egunean 14-16 orduan lan
egin ondoren bizirik irauteko ozta-ozta iristen zaizkien soldata ziztrinak jasoz.
Baina informazio hori guztia ez da iragarkietan agertzen, ezta? Eta guk ere ez
dugu eskatzen, horixe da okerrena!! Ez dakigu gure dirua nora doan, erosten ditugun
produktuak zein lan-baldintzatan egin diren, ingurumena babestu den… Ez dakigu
ezer!!
27
Aurkakopublizitatea, berriz, egungo publizitateren aurrean kritiko azaltzen
saiatzen da, umorea erabiliz, gure kontsumoan jarrera kritikoagoa izan beharko
genukeela eta produktuak kontsumitzeko garaian bidezko baldintzetan egindakoak
aukeratu beharko genituzkeela ikusarazteko.
Kontsumitzaile arduratsuak izan beharko genuke, baina zer da hori?
Erosten ari garen hori zer den jakitea da kontsumitzaile arduratsuak izatea.
Kontsumo arduratsua oso kontzeptu zabala da, baina hiru multzotan laburbiltzen
saiatuko gara:
• Kontsumo etikoa: aukera bidezkoenak, solidarioenak eta ekologikoenak
lehenesten dituena. Balio horien arabera kontsumitzen da, ez soilik
norberaren onura aintzat hartuz.
• Kontsumo ekologikoan mugimendu ekologistak aldarrikatzen dituen hiru
ekintzak —murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea— bultzatzen dira.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, ekoizpen artisauak eta antzekoak
hobesten dira hemen.
3. S
AIO
A
• Kontsumo sozial edo solidarioa: produktu bat egiteko edo zerbitzu bat
eskaintzeko jendeak zer-nolako lan-baldintzak eta gizarte-harremanak
jasaten dituen hartzen da aintzakotzat hemen. Egindako lanaren truke
bidezko ordaina ematea da helburua, bai beste herrialde batzuetako
langileei bai gure ingurukoei. Bazterketa eta bereizkeria ezabatu nahi dira,
edozein arrazoirengatik direla ere: arraza, jatorria, kultura, sexua edo erlijioa.
Alternatiba sozialak eta integraziokoak bultzatzen dira, eta nazioartean
bestelako antolamendu ekonomikoa ezartzen saiatzen da eredu hau.
Kontsumitzaile garen aldetik, hots, sistema ekonomikoko azken maila garen
aldetik, guk ere badugu gure boteretxoa. Gure kontsumitzeko moduaren bidez eragin
zuzena dugu ekonomiaren eta munduaren bilakaeran. Jakinaren gainean eta arduraz
kontsumitzea, naturarako eta jendearentzat onuragarriak diren jarduerak bultzatuz,
merkatuari presio egiteko tresna eraginkorra izan daiteke.
(Orrialde honetatik aterea: www.consumoresponsable.com).
NORBERAK HARTU DITZAKEEN NEURRI ARDURATSUEN ZERRENDA
Gure eguneroko bizimoduan arduraz jokatzeko gure esku dauden neurri txikien
zerrendatxo bat osatu dugu hemen. Mundua aldatuko badugu, gure burua aldatzetik
hasi beharko dugu.
28
Ez erosi benetan behar ez duzun ezer. Beharrezkoa ez den kontsumoa anti-
ekologikoa da funtsean.
Jarrera kritikoa izan publizitatearen aurrean. Produktuen ezaugarriei begiratu,
ez iragarkiek saltzen dizkiguten ametsei. Publizitateak beharrezkoa ez den
kontsumoa bultzatzen du.
Zerbait zakarretara bota aurretik, konpondu, berrerabili edo birziklatzerik
dagoen edo beste inorentzat erabilgarria izan ote daitekeen pentsatu.
Erosten ditugun produktu guztien bizi-zikloa kontuan hartu. Nondik datozen,
nola eta nork ekoitzi dituzten, zein baldintzatan, nola garraiatu eta
merkaturatu dituzten, zein hondakin sortzen dituzten?
“Bidezko” salneurria ordaindu. Produktu asko merkaturatzeko soldata ziztrinak
ordaindu eta ingurumena kutsatzen da.
Ura:
Bainatu beharrean dutxa azkar bat hartu, eta iturria itxi gorputza xaboiaz
garbitzen duzun bitartean. Dutxatzean ura eta energia aurrezten dira,
bainatzean baino bospasei aldiz ur eta energia gutxiago erabiltzen baita.
3. S
AIO
A
Hortzak garbitzean, bizarra kentzean, harrikoa egitean… iturria itxita eduki.
Komunean hustuketa-sistema bikoitza jarri, zisterna husten den bakoitzean 10
litro erabiltzen dira eta. Bestela, urez betetako botilak sartu zisternan, eta,
horrela, kateari tira egiten diogun bakoitzean litro bat edo bi aurreztuko
ditugu.
Tantaka dauden iturriak konpondu: segundoko tanta bat 30 litro ur dira
egunean.
Ura aurrezten duten etxetresna elektrikoak aukeratu. Ur-karga erdiarekin
garbitzen duten arropa- eta ontzi-garbigailuak daude. Horrela, 30-50 litro
aurrezten dira garbialdi bakoitzeko.
Garbigarri biodegradagarriak erabili.
Ez utzi ontziak luzaroan garbitu gabe, orduan zailagoak baitira garbitzeko,
eta askoz ur gehiago behar izaten da.
Hondakin-urak ahalik eta gutxien zikindu: ez bota tanpoi, konpresa edo
zigarrorik komunetik. Komuneko papera paperontzi batera botatzea komeni
da, bestela ur asko kontsumitu eta ibaiak kutsatzen dira. Beraz, papera
paperontzira.
29
Argiak:
Argi natural ederra erabili.
Beharrezkoak ez diren argiak itzali. Gela batetik ateratzen zaren bakoitzean
argia itzali.
Kontsumo txikiko bonbilak erabili. Kontsumoa %75era arte aurrezten dute, eta
atmosferara tona erdi karbono dioxido isurtzeari uzten zaio horrela, horixe
baita goritasunezko bonbilek beren erabil-bizitzan isurtzen dutena.
Argia maiz piztu eta itzaltzen den geletan ez erabili argi fluoreszenterik.
Paretan kolore argiak erabili eta ondo banatu etxeko argiak.
Leku publiko eta komunetako argiak ere (institutu, ikastetxe, sindikatu,
ospitale eta abarrekoak) ondo zaindu.
Berogailua:
Zure etxea ondo isolatu. Leiho eta ateetan zinta isolatzailea jarriaz ez da
korronterik sortuko, eta neguan beroak ihes egitea galaraziko duzu. Beira
bikoitzeko leihoak ere onak dira berorik ez galtzeko.
3. S
AIO
A
Termostato bat jarri berogailuan, tenperatura 18º eta 20º bitartean
erregulatzeko, eta tenporizadore bat, berogailuaren eguneroko gehienezko
erabilera finkatzeko.
Udan, pertsianak jaistea eta aire-korronteak sortzea aski izan daiteke giroa
epeltzeko, aire giroturik erabili gabe, CFCak isurtzen ditu eta.
Ez du zentzurik neguan mahuka laburrean ibiltzeak, berogailuan asko
gastatzearen kontura. Hobe da jertse bat janztea.
Gelaren batean berogailua erabiltzen ari ez bazara, berogailua itxi.
Hauek dira berokuntza-sistema eraginkor eta garbienak: eguzki-energia,
biogasa, egurra, gas naturala, gas propanoa, butanoa eta hiri-gasa.
Eguzki-energiaren bidez, etxebizitza batean behar den ur bero eta
berokuntza guztia lortu daiteke.
Berokuntza-sistemak aldiro ikuskatzea eta garbitzea oso garrantzitsua da
energia aurrezteko.
Administrazioak diru-laguntzak ematen ditu berokuntza-ekipo zahar eta
kutsakorren ordez energia berriztagarriak darabilten sistemak jartzeko.
Etxetresna elektrikoak:
30
Etxetresnak ez piztu behar ez badituzu. 2 kW-ko ur-berogailu elektriko bat
egunean 3 ordutan piztuta edukita, urtean petrolio erdi tonaren baliokidea
kontsumitzen da.
Ondo aukeratu hozkailuaren neurria: zure beharrei erantzuten diena erosi,
eta ez ikusgarriena edo handiena.
Hozkailua eta izozgailua berez behar dena baino 10 gradu hotzago edukita,
%25 energia gehiago erabiltzen da. Tenperaturak 3,3 eta 5,5 gradu artean
egon behar du.
Arropa-garbigailua hotzeko garbiketa-programekin erabili eta ur beroa oso
zikin dagoen arroparentzat utzi. Ondo aprobetxatu garbialdi bakoitza,
garbigailua ondo beteta.
Ez eduki etxetresna bakoitzeko bat baino gehiago (bi telebista, adibidez).
Etxetresnak matxuraren bat edukitzean konpondu, konponketak berria
erostearen berdina kostatuko zaigula esaten badigute ere.
Erabilera bakarreko edo oso gutxi irauten duen aparaturik ez erabili (argazki-
kamerak, adibidez).
3. S
AIO
A
Eskuzko tresnekin ordezkatu daitekeen tresna elektrikorik ez erabili: hortzetako
eskuila, potoak irekitzekoa, laban elektrikoak, zukugailua, etab.
Hozkailu berria, ontzi-garbigailu berria edo edozein tresna elektriko erostean
energia aurrezteko irizpideak kontuan hartu.
Erabiltzen ari ez zaren etxetresnak deskonektatu. Zenbait aparatuk (telebistak
adibidez), energiaren %33 arte kontsumitzen jarraitzen dute, itzalita egonda
ere.
Pilen bidez sortutako energia saretik hartzen duguna baino 600 aldiz
garestiagoa da. Ahal den guztietan aparatuak argindar-sarera konektatu.
Pilak behar izanez gero berriz kargatzen diren horietakoak erosi, eta ez inoiz
zakarretara bota.
Sukaldea eta elikagaiak:
Erabiltzen duzun ontziaren araberako sua aukeratu. Ontzi txikia eta su handia
erabiliz gero, beroa ontziaren ertzetik joango da.
Kazolak estali beti, beroa ez alferrik galtzeko. Eltze espresa da aukera onena,
denbora eta energia aurrezten dituelako. Bestela, lurrezko eltzeak, altzairu
herdoilgaitzezkoak edo burdinazkoak hobeak dira aluminiozkoak baino.
31
Ura edo janaria irakiten hastean, su txikiagoa jarri.
Prestatu behar duzunerako egokiak diren ontzi eta eltzeak erabili. Adibidez,
arrautza bat egosteko burduntzali txiki bat, eta kilo bat patata egiteko, berriz,
eltze handiago bat.
Janari gutxi berotzeko ez piztu labe handia.
Janaria oso bero badago ez gorde hozkailuan, eta hotzean gorde behar ez
dena (latak, ontzi zigilatuak…) ere ez.
Berriz erabili daitezkeen ontziak (jaki-ontziak, kristalezko potoak, eltzeak…)
erabili, janaria zilar-paperean edo plastikoan bildu beharrean.
Jaten dituzun elikagaien jatorria zein den eta abeletxe industrialetan nola
ekoitzi dituzten aztertu, batzuk izugarri krudelak izaten dira eta animaliekin.
Saiatu zaitez laster-jakirik edo aldez aurretik prestatuko janaririk ez jaten,
gehigarri eta kontserbagarri asko eta bilgarri gehiegi izaten dituztelako.
Zure ingurunean ekoitzitako produktuak erosi: freskoago egoteaz gain,
urrutiko lekuetatik ekarritako elikagaiek baino bilgarri gutxiago erabiltzen
dituzte. Elikagaien garraioak sortzen duen kutsadura ez dugu ezertarako
behar, eta ingurumenerako jasanezina da, gainera.
3. S
AIO
A
Elikagai ekologikoak jan, eta ez plagizida eta ongarri kimikoak erabiliz
hazitakoak. Etiketan produktuen jatorria jartzeko eta ekoizteko plagizida edo
gai kimikorik erabili duten zehazteko eskatu zure betiko dendariari.
Garaiko fruta eta barazkiak jan, ahal dela.
Produktu naturalenak aukeratu: esne “normala” hobea da kaltzioa,
bitaminak, etab. gehitu zaizkiona baino.
Kontserbak egin etxean.
Ez haragi gehiegi jan, astean behin edo bitan nahikoa da.
Ez arrain txikirik jan.
Beste herri batzuetako produkturik kontsumituz gero (kafea, tea,
txokolatea…) bidezko merkataritzakoak erosi.
Arretaz irakurri erosten dituzun elikagaien etiketak. Supermerkatuetan,
genetikoki eraldatutako arto eta sojaz egindako elikagaiak (transgenikoak)
daude dagoeneko, gailetak adibidez.
Garraioa:
32
Oinez joan batetik bestera. Kirola egiteaz gain kutsadura gutxitzen
lagunduko duzu.
Bizikleta erabili. Bidegorri kilometro asko dauzkagu dagoeneko.
Garraio publikoa erabili, hirietako trafikoa arintzeko eta hiriak bizitzeko
atseginago egiteko neurri egokiena da hori.
Garraio publiko hobeak eta merkeagoak edo doakoak eskatu, autobus edo
tren gehiagorekin, eguneko nahiz gaueko zerbitzuekin eta zaratarik eta
kutsadurarik sortzen ez dutenak.
Autoa nahitaez erabili behar izanez gero, beste lagun batzuekin batera
erabili.
Kontuz ibili eta ez joan 90-120 Km/h baino azkarrago. Ez bat-batean
azeleratu, eta martxa laburrak neurrian erabili, bestela erregai asko
erabiltzen da eta.
Hiriguneetan abiadura-muga errespetatu, ez aparkatu oinezkoen
eremuetan, klaxona neurrian erabili, eta kontuz alarmarekin. Soinu-kutsadura
ere arazo larria da.
3. S
AIO
A
Zure aisialdian edo oporretan ez erabili autoa, eta bidaiatzeko edo txangoak
egiteko garraio publikoak eskaintzen dizkizun aukerak erabili.
Ez hegazkinik erabili, eguratsa izugarri kutsatzen dute.
Ontziak:
Plastikozko poltsak oso arazo larria dira, ez direlako birziklatzen. Ez erabili
halakorik, eta erosketak egiteko otarra, oihalezko poltsak edo karroa
eraman.
Supermerkatuetan erabiltzen dituzten poliestireno hedatuko erretiluak ezin
dira berrerabili edo birziklatu, eta plastikoan bildutako produktuak ez dira
gainerakoak baino hobeak. Ez erosi bilgarri gehiegi duen produkturik, eta
ontziratu gabe soltean saltzen dituztenak aukeratu. Osasuntsuagoa eta
merkeagoa da hori.
Ahal duzun guztietan itzultzeko beira aukeratu eta ez tetrabrick-ik erosi,
plastikoz, paperez eta aluminio prentsatuz eginda dagoenez, zaila baita
birziklatzeko. Aluminiozko latak ere ez dira aukera ona, lata horiek egiteko
energia asko erabiltzen delako.
33
Ez erosi edari-latarik, garestiagoa da ontzia edukia baino, eta ez dira
berrerabiltzen. Lata bat ekoitzi eta garraiatzeko ontzi erdi petrolioren
baliokidea behar da.
Beirazko botilak eta flaskoak berrerabili, eta botatzekotan, beirarentzako
edukiontzietan bota.
PVC eta PET ontziek minbizia eragin dezaketen substantziak sortzen dituzte. Ez
halakorik erabili, eta ahal duzun guztietan erabili eta itzultzeko beira
aukeratu.
Papera:
Paper birziklatua eta kloroarekin zuritu gabekoa erabili. Bi aldeetatik erabili,
eta ondoren birziklatzera eraman.
Kontuz inprimagailuekin, paper-jale ikaragarriak dira.
Kartoizko kaxak behin baino gehiagotan erabili, edukiontzira bota aurretik.
Alde batetik erabili gabeko folioak zirriborroak idazteko erabili.
3. S
AIO
A
Papera eta kartoia ez bota zakarretara. Kaxa bat jarri etxeko txokoren
batera, eta betetzean paper-edukiontzi batean hustu.
Robinson Zerrendan izena eman, posta bidezko publizitate pertsonalizaturik
ez jasotzeko. Postontzian ikurren bat jarri publizitaterik nahi ez duzula esanez.
Garbigarriak:
Ez erabili aerosolik. Ozono-geruza suntsitzen duten CFCak dituzte, eta
berotegi-efektua areagotzen duten beste gas batzuk ere bai. Langargailuak
aukera ona dira, eta berriz bete daitezke gainera.
Iragartzen diren garbigarri gehienak (kristalak garbitzekoak, aire-
freskagarriak, karearen aurkakoak, libragailuak, era guztietako detergenteak,
lisiba…) ez dira beharrezkoak eta oso kaltegarriak dira ingurumenerako.
Etxea garbi-garbi utzi dezakegu xaboia, bikarbonatoa, ozpina eta limoia
erabiliz.
Aire-freskagarriek ez dute kiratsa kentzen, kirats hori baino usain fuerteagoa
bota eta kirats hori usaintzea galarazi baizik.
Hondakinak:
Ez bota hondakin toxiko eta gogorrik (olioa, pintura, disolbagarriak,
korrosiboak…) hustubidetik, ura arazteko prozesu biologikoak eragozten
34
dituzte eta. Halakoak biltzeko lekuren bat bilatu edo zakarretara bota,
paperean eta plastikozko poltsa batean bilduta.
Autoko olioa aldatzean olio hori ez bota ur-hodietatik edo mendian. Tailer
mekanikoan utziz gero, olio hori dagokion lekura bideratzeko eskatu.
Ez pilarik erabili, kutsadura handia sortzen dute. Nahita nahiez erabili behar
izanez gero, berriz kargatzekoak aukeratu, eta ez inoiz zakarretara edo
mendira bota.
Sendagairen bat zaharkituz gero, ez bota zakarretara edo komunera.
Botikara eraman, eta han arduratuko dira.
Altzariak eta etxetresnak ez dira kalean edo mendian bota behar. Deitu
halakoak biltzeaz arduratzen den elkarteren bati, eta haiek emango diote
balioa.
Arropa:
Iparraldeko herrietan arropaz egiten dugun erabilera gehiegizkoak arazo
larriak sortzen ditu Hegoaldeko herrietan. Ustezko lankidetza-egitasmoez
mozorrotuta, gure hondakin asko Afrikan saltzen dira, bertako kotoi-industria
eta merkataritza suntsituz.
3. S
AIO
A
Behar duzun arropa erosi bakarrik, sekula janzten ez dugun arropa piloa
metatzen bukatzen dugu eta.
Jantziak eta oinetakoak ondo zaindu, gehiago irauteko.
Ez erosi zuntz sintetikorik, zuntza egiteko garaian kutsatzen dutenak bereziki.
Kalitate oneko jantziak erosi, gehiago irauten dute.
Erositako arropak non eta nola egin dituzten galdetu zure dendan.
Lagunekin trukatu arropa.
Bigarren eskuko arropa erosi.
Zerorrek egin arropa.
Bidezko merkataritzako dendetan erosi.
35
ARIKETA: KONTSUMO ARDURATSUA. PUBLIZITATEA
HELBURU ZEHATZA:
Publizitatearen azterketa kritikoa egitea
Gure kontsumo-ohiturak ikuspegi kritiko batetik aztertzea.
Kontsumo arduratsua zer den jakitea.
Baloreak eman kontsumitzaile bezala, jakin ze aukera ditugu.
Erantzukizun pertsonalak, hau da, kontsumitzaile arduratsuak
izateak duen garrantzia ikusarazi ikasleei.
EDUKIA:
Kontzeptuak: publizitatea, aurkakopublizitatea eta kontsumo
arduratsua.
Prozedurak: aurkakopublizitateari eta publizitateari buruzko
hausnarketa.
3. S
AIO
A
Jarrerak: kontsumo arduratsua aztertzen hastea eta horren
inguruko kezka sortzea.
JARDUERAREN GARAPENA:
Publizitateari buruzko power point-a ikusi eta eztabaida egingo dugu
kontsumitzen ditugun produktuei eta kontsumitzeko ditugun arrazoiei buruz.
Hedabideek saltzen digutena eta hedabide horiek gugan duten eragina
azpimarratuko dugu bereziki.
Gai hauek aztertuko ditugu, jarraian:
Zer saltzen digu iragarki honek?
Zein informazio ematen digu? Eta zein ez? Zergatik?
Zergatik ematen digu informazio hori?
Zer saltzen digute iragarkiak? Zein informazio ezkutatzen dute? Zergatik?
Zer saltzen digute kontrapublizitateko iragarkiek? Zure ustez, zergatik
ematen digute horrelako informazioa? Zer iruditzen zaizu?
Inoiz pentsatu al duzue kontsumitzen ditugun produktuak nondik
datozen?
Garrantzitsua iruditzen al zaizu erosten ditugun produktuei buruz
informazio gehiago jasotzea? Zergatik?
36
Normalean jabetzen al gara kontsumitzen dugun guztiaz? Erosten dugun
guztia behar dugu? Zergatik erosten dugu?
Badakigu nondik datozen erosten ditugun produktuak? Eta nork egin
dituen? Zein kondiziotan? Garrantzitsua al da gai horri buruzko
informazioa izatea? Zergatik?
Ba al dakigu halako produktuak ekoizten dituzten enpresek
ingurumenean zer-nolako inpaktua eragiten duten? Garrantzitsua al da
gai horri buruzko informazioa izatea? Zergatik?
Kontsumo arduratsua praktikan jartzea dagoela uste duzue? Nola? Ideia
batzuk eman.
Gela-mailan nola landu dezakegu kontsumo arduratsua? Eta
ikastetxean, nola sustatu dezakegu kontsumo arduratsua?
Eztabaida amaitzean, publizitateko eta kontrapublizitateko iragarkiak erakutsi eta
haiei buruz hitz egin. Zer iradokitzen digute? Zer sentiarazten digute?
Kontsumo arduratsuari, Hegoaldeko nekazarien egoerari eta halako gaiei
buruzko informazioa eskuratutakoan, ezagutzen duten produkturen bati buruzko
kontrapublizitateko iragarki bat egin dezakete gazteek, taldeka. Iragarkia talde
osoaren aurrean aurkeztu beharko dute ondoren, sentsibilizazio-lana egiteko.
3. S
AIO
A
LEKUA:
Power point-a proiektatu daitekeen gelan.
IRAUPENA:
30 minutu
BEHARREZKO MATERIALA:
Publizitateari buruzko power point-a
3.2. eranskina: Zer saltzen digu publizitateak?
3.2. eranskina: Kontrapublizitateko iragarkiak
OHARRAK:
Power point-a ikusteko kanoirik ez baduzue, power point-a gardenki bihurtu eta
proiektagailua erabili dezakezue.
37
4.SAIOA
4.1.- HORMA-IRUDIEN TAILERRA
ARIKETA: HORMA-IRUDIAK
HELBURUAK
Gazteek Bidezko Merkataritza, Kontsumo Arduratsua eta
Hegoaldeko nekazarien egoera ezagutzea, eta gai horien
inguruko informazio garrantzitsuena horma-irudi batean jasotzea.
Gazteak ingurukoak sentsibilizatzeko duten gaitasunaz
konturatzea.
Sena eta azterketa kritikoa bultzatzea gizartean.
EDUKIAK
Kontzeptuak: bidezko merkataritza, Kontsumo iraunkorra eta
Hegoaldeko nekazarien egoera.
Prozedurak: informatzeko eta sentsibilizatzeko horma-irudiak
sortzea.
Jarrerak: enpatia, hausnarketa, ekitatea, errespetua eta
elkartasuna bultzatzea.
JARDUERAREN GARAPENA:
Jaso duten informaziotik garrantzitsuena iruditzen zaiena aukeratu beharko dute
gazteek eta horma-irudiak egin. Gero, horma-irudi horiek ikastetxean edo bilerak
egiteko aretoren batean zintzilikatuko dituzte, beste pertsona batzuk sentsibilizatzeko.
4. S
AIO
A
LEKUA:
Ikasgelan.
IRAUPENA:
Ordubete.
BEHARREZKO MATERIALA:
• Kartoi mehea.
• Margoak.
• Aldizkari eta egunkari zaharrak.
38
• Itsasgarria.
• Guraizeak
OHARRAK:
Gaiak modu desberdinetara landu daitezke: gela bakoitzak edo kurtso bakoitzak
gai bat landu dezake, edo, bestela, ikasle-talde bakoitzak landu nahi duen gaia
aukeratzea dauka.
4. S
AIO
A
39
Atal honetan ikasleei eta irakasleei zuzendutako ebaluazioen gidoia jasotzen
da.
Hiru proposamen aurkezten ditugu:
A) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, SAIO BAKOITZARI BURUZ
Unitate didaktikoko edozein gai lantzen ari garela ere, irakasleek ikasleei
zuzendu beharreko galderak jasotzen dira hemen. Ahoz egiteko galderak dira,
proposatutako jarduera egin ondoren ateratako ondorioak ikusteko, nahiz
ikasleek esateko daukaten guztia jasotzeko. Hala, hurrengo saioetarako
erabilgarri izan litekeen edo interesgarria iruditzen zaien informazioa jaso behar
dute irakasleek, ariketa bakoitza amaitu ondoren.
B) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, AZKEN SAIOARI BURUZ
Hemen aurkezten dugun ebaluazio-eredua unitate didaktiko hauetako
azkeneko saioan erabili behar da. Erantzunen bidez ikasleek unitate didaktikoei
buruz duten iritzi orokorra jakin nahi da.
D) IRAKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA
Saio guztiak amaitu ondoren, irakasleek saioen ebaluaziotxo bat egitea komeni
da, metodologia, iraupena etab. kontuan hartuta. Honekin batera doan
eredua lagungarria izan daiteke ebaluazio hori egiteko.
Ebaluazio-orriak 3.1. eranskinak karpetan daude.
Ebaluazio horiez gain, Emaus Gizarte Fundazioak unitate didaktikoen jarraipena
egingo du prestakuntzan zehar. Horretarako, irakasleak eta Emaus harremanetan
egongo gara etengabe, eta Emausen irakasleen esanetara izango gara beharrezko
azalpenak eta laguntza emateko. Saio bakoitzeko ariketa guztiak amaitu ondoren,
bilera bat egingo dugu irakasleekin, egindako ebaluazioen emaitzak eta hobetzeko
egin nahi dituzten proposamenak jasotzeko.
41
Gai bakoitzaren inguruko informazio interesgarria eskaintzen duten web-orri
batzuen helbideak ematen dizkizuegu jarraian.
KONTSUMISMOA ETA KONTSUMO ARDURATSUA:
www.consumoresponsable.com
Orri honetan kontsumo arduratsua zer den azaltzen da.
www.ozonalia.org
Espainiako UNICEFen OZONALIA programaren orria. Bertan, kontsumo arduratsua
eta bidezko merkataritza bultzatzen dira.
www.consumoresponsable.org
Orri honek kontsumo arduratsua eta enpresen erantzukizun soziala zer diren
azaltzen digu.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
ERANTZUKIZUN PERTSONALA:
www.consumehastamorir.com
Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta
egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan.
www.youthxchange.org; www.ecodes.org (gaztelaniazko bertsioa).
Jóvenes por el Cambio (Aldaketaren aldeko Gazteak) erakundeak
argitaratutako txosten hau aurkitu dezakegu hemen: “Manual de Educación para un
consumo sostenible” [Kontsumo iraunkorrean hezteko eskuliburua].
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
PUBLIZITATEA ETA KONTRAPUBLIZITATEA:
www.consumehastamorir.com
43
Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta
egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan.
www.youthxchange.orgwww.setem.org/madrid/campanas.ht
m
Setem-en web-orrian hainbat kanpainaren berri ematen da, eta
aurkakopublizitateari buruzko kanpaina bat dago tartean.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO DESOREKA
www.bakeaz.org
Mundu bidezkoagoa lortzeko bideak bilatzen eta eskaintzen dira orri honetan,
bakearen eta garapen iraunkorraren ikuspegi zabala emanez, hainbat lan-alorretatik.
www.haurralde.org
Garapenaren eta lankidetzaren inguruko informazioa eta albisteak ematen dira
orri honetan.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
BIDEZKO MERKATARITZAKO KATEA ETA OHIKO MERKATARITZA-KATEA
www.intermonoxfam.org.
Bidezko merkataritzari eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten gaiei
buruzko informazioa (artikuluak, egitasmoak, etab.) aurkitu daitezke orri honetan.
http://www.emaus.com/01integracion-comerciojusto.htm
Bidezko merkataritzari buruzko informazioa eta gai horren inguruan lantzen ari
garen egitasmoen berri aurkituko duzue hemen.
www.cooperacionsolidaria.org
44
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
HEGOALDEKO NEKAZARIEN EGOERA
www.sodepaz.org/cafe/cafe_pobreza.htm.
Hegoaldean kafea hazten duten nekazarien egoerari buruzko informazioa
jasotzen da orri honetan.
http://www.pobrezacero.org/intro.php
Espainiako Garapenerako GKEen Koordinadoraren orri honetan “Zero Pobrezia”
kanpainari buruzko informazioa agertzen da: helburuak, ekintzak, etab.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko
merkataritza bereziki.
BIBLIOGRAFIA
• BANTULÁ JANOT, JAUME. Juegos motrices cooperativos. Paidotribo,
Bartzelona (2004).
• FUNDACIÓN ADSIS. Curso de Comercio Justo. Cuaderno de trabajo (2003).
• GUTERMAN, TULIO. Educación Física y Deportes. 3. urtea, 9. zk. Guterman,
Buenos Aires (1998ko martxoa)
• INTERMÓN. Comercio Justo, una opción de consumo, una opción de
justicia. Octaedro, Bartzelona.
• RUIZ OMEÑACA, JESÚS VICENTE. Juegos cooperativos y Educación Física.
Editorial Paidotribo, Bartzelona.
• SODEPAZ. Guía Educativa para el Consumo Crítico. Bartzelona (1998).
45