Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
HEZKUNTZA SAILA
Hezkuntza Sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
Viceconsejería de Educación
EBAZPENA, HEZKUNTZA SAILBURUORDEARENA, EAEKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXEETAN ESKOLA-JAZARPEN EGOERETAN JARDUTEKO
PROTOKOLOAREN APLIKAZIOA ARAUTZEN DUTEN JARRAIBIDEEI BURUZKOA
HITZAURREA
Eskola-bizikidetzari buruzko ikerketa ospetsuek alderdi positiboetatik heltzea gomendatzen dute,
bizikidetza positiboarentzat lagungarri diren estrategietan arreta handiagoa jartzeko,
bizikidetzaren kontrako kasuei eman beharreko erantzun puntualean baino. Ikuspegi horrek
eskola-giro egokia lortzen laguntzen du, eta ikasleei garapen pertsonal eta sozialerako
gaitasunak eskuratzen laguntzen die.
Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak ezarritako helburuen artean
dago ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua bultzatzea, bizikidetza
demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik.
Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko
ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoak, honako helburua du:
ikastetxeetako bizikidetza-esparrua arautzea, ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren
betebeharrak betetzen ikas dezaten, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko
beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuta.
Aipatu dekretuak eremu horrekin lotutako ikasleen zenbait eskubide biltzen ditu, hala nola arreta
berehala jasotzeko eskubidea, ikastetxeak haiek babesteko eskubidea eta ikastetxeak haien
ohorea, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea. Halaber, ikastetxeetako gobernu-
organoak, irakasleak eta gainerako langileak elkarlanean aritu beharko dira jazarpena errotik
ezabatzeko. Horretarako, ezarritako prozeduren arabera jokatuko dute eta horrelako portaeren
edozein zantzu antzemanez gero, zuzendariari jakinaraziko diote, honek hezkuntza-
administrazioari helarazi diezaion.
Bestalde, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan
ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuak, inspirazio-iturri dituen oinarrizko
printzipioen artean adierazten du eskola-bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dagoela
bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan. Era berean,
Oinarrizko Hezkuntzaren xedeen artean daude honako hauek: ikasleak helduarorako eta bizitza
oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza harmoniatsua garatzearekin eta
gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak; eta natura zaintzearekin eta
garapen jasangarriarekin konprometituak.
Eskola-jazarpena ikasleen eskubideak erasotzen dituen jokabidea da, eta, zoritxarrez badu
presentzia gure ikastetxeetan. Ez da unean uneko arazo isolatua, egiturazko erro sakonak ditu
eta, ondorioz, harekiko konponbideak eskola-komunitate osoaren ahalegina eskatuko du. Horrela
bada, hezkuntza-sistemak eta ikastetxeek ikasgeletatik eskola-jazarpena desagerrarazteko
ardura hartu behar dute bere gain, eta, horretarako, ekintzak zentzuz garatu behar dituzte.
Bestela, ezin izango dute eman zaien agindu soziala bete, hots, ikastetxeak indarkeriarik gabeko
gune bihurtzea.
Ikastetxeetan sor zitezkeen eskola-jazarpen egoeren kudeaketa errazteko asmoz, 2004/2005
ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeen esku jarri du EAEko ikastetxeetan eskola-
jazarpen kasuetan jarduteko Gida. Gerora, gida hori bi aldiz aldatu da, araudiaren gaurkotze
desberdinei erantzuteko.
Gida horretan dago ezarrita eskola-jazarpen kasu bat antzemanez gero edo haren berri izanez
gero jarraitu beharreko protokoloa, eta ikastetxeek eman beharreko urratsak.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
2
Eskola-bizikidetza positiboa sustatzeko ikastetxe bakoitzak bultzatu behar dituen jardueren
barruan kokatzen da protokoloa. Eta esku-hartze eskariren bat egon den kasu guztietan
ikastetxeek ahalik eta azkarren, eraginkorren eta seguruen jardungo dutela bermatzea da bere
helburua.
Era berean, horrelako egoeratan eman beharreko urratsei buruzko orientabide argiak ematen
ditu protokoloak. Oinarrizko jardueren proposamen bat da, eta ikastetxe bakoitzak bere
inguruabar berezien arabera eta ezarritako bizikidetza-arauen barruan, zabaldu eta sakondu ahal
izango ditu.
Jarduketa horiez gain, modu osagarrian, Hezkuntza Sailak Bizikasi ekimena jarri zuen martxan
2017-2018 ikasturtean.
Ekimen horrek norberarekiko eta pertsonen arteko harremanak berreskuratzeko eredua hartzen
du oinarritzat, eta jazarpen kasuak ebazteko prozesuan esku-hartzea ikuspegi sistematiko-
ekologikoa1 ardatz hartuta egitea bultzatzen du.
Bizikasi ekimenak euskal ikastetxeek bizikidetza positiboa garatzeko eta jazarpena errotik
ezabatzeko abiarazi dituzten jarduketa eta programa espezifikoetako asko integratzen ditu.
Ikuspuntu horretatik, jarduketa guzti horien ardatz bihurtzen da, aberastu egiten ditu eta zentzua
ematen die jarduketa horiei. Ikusmolde hau kontuan hartuta, jarduketak proposatu, eta
ekimenaren tresnak diseinatu dira.
Azken batean, ikastetxeak bizikidetza positiboko gune seguru eta inolako jazarpen-egoerarik
toleratzen ez duten espazio bihurtzea da Bizikasi ekimenaren helburua. Izan ere, hori lortzea
ezinbestekoa da hezkuntza-sistemaren xede nagusia betetzeko, alegia: ikasle guztiei laguntzea
haien garapen pertsonalean zehar eta, konpetentziak eta tresnak ematea gizartean parte har
dezaten herritar aktibo eta arduratsu gisa.
Hona hemen protokoloaren jarraibideak.
Lehenengoa. Jarraibideen helburua.
Jarraibideen helburua da EAEko ikastetxeetan protokoloaren erabilera arautzea ustezko
jazarpen-kasuekin lotutako eskarien aurrean.
Jazarpenaren protokoloa neurri zuzentzaileak aplikatzeko prozedurak ireki aurretiko
administrazio-jarduketa bat da, halakoak irekiz gero.
Protokoloaren helburua da ikastetxeetako irakasleek eta hezkuntza-komunitateko gainontzeko
kideek jakin dezatela nola jardun eskola-jazarpeneko balizko kasu baten aurrean. Bizikidetza
positiboa bultzatu nahi du, jazarpenari emandako erantzunak beti eduki dezan 201/2008
Dekretuak ezartzen duen asmo hezitzailea, eta etorkizunean era horretako egoerak agertzea
eragotziko duten balioetan oinarrituta elkarrekin bizitzen ikasteko gaitasuna bultzatu dezan.
Protokoloak esku-hartzea arautzen du, eta honako printzipio hauen arabera gauzatuko da:
prebentzioa, jazarpenarekiko sentsibilizazioa, konfidentzialtasuna, inplikatutako ikasleen babesa,
koordinatutako esku-hartzea, sistematizazioa, eraginkortasuna eta berehalakotasuna.
Oinarrizkoa eta nahitaez bete beharrekoa da protokoloa, baina ikastetxe bakoitzak egokitu edo
zabaldu ahal izango du, bere testuinguruaren edo kasuaren berezitasunen arabera.
1 Testuinguru-esparru interaktiboan, erantzukidetasunez eta hezkuntza-komunitateko eragile guztien baterako jarduera koordinatuaren bitartez, kaltetutako harremanak lehengoratzera bideratutako eta bizikidetza positiboa berrezartzera bideratutako dinamikak garatuko dira.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
3
Bigarrena. Eskola-jazarpenaren definizioa.
Agerikoa da ikastetxeak kokatuta dauden tokiko inguruabarrek eragina dutela ikastetxeetako
bizikidetzan. Indarkeriaren fenomeno sozialaren aurrean ikastetxeek ezin dute aldenduta geratu.
Era askotara azaleratzen da indarkeria, eta honako hauek ikus ditzakegu: jarrera disruptiboak,
elkarren arteko harreman txarrak, behar bezala konpondu ez diren gatazkak, baita inplikatutako
guztientzako suntsitzaileak izan daitezkeen jazarpen jarrerak ere.
Indarkeriazko jarrera guztiak ez dira jazarpentzat hartu behar. Iritzi orokorraren arabera, hauxe
da eskola-jazarpen bat modu espezifikoan bereizten duena: behin eta berriz gertatzea eta
denboran zehar irautea, helduen begiradatik urrun eta babesik gabeko biktima bat umiliatzeko
eta gehiegikeriaz menderatzeko asmoarekin (Aviles, 2006). Hau da, botere-desoreka eta biktima
babesgabe egotea, besteari kaltea eragiteko nahia egotea eta denboran zehar errepikatzea.
Dena den, aipatutako lau ezaugarrioz gain, batzuetan eskola-jazarpena dagoela zehaztea erraza
den arren, beste batzuetan, jazarpen-egoerak eta jazarpentzat hartu ezin daitezkeenak
banantzen dituen lerroa lausoa eta zehatz-mehatz zehazteko zaila izaten da, eta sarritan kasu
«poliedrikoak» izaten dira, ñabardura eta konplexutasun handikoak.
Era berean, jazarpena definitzen duten ezaugarrien garrantzia ez da berdina aztertutako kasu
guztietan. Egoera horien larritasuna aldatu egiten da kasu batetik bestera honako hauen arabera:
igarotako denbora, eraso-dinamikaren intentsitatea, erasotzailearen jarreraren zigorgabetasuna,
biktimaren babesgabetasuna, intentzionalitate-maila, etab.
Beraz, aipatutako lau ezaugarri horiez gain, beti da beharrezkoa kasu bakoitza modu orokorrean
aztertzea, inplikatuta dauden pertsonei sortutako arazoen eragina eta denboran zehar izan duen
bilakaera modu orokorrean analizatzea, jazarpena dagoen ala ez eta haren dimentsioari buruzko
balio-iritzi eztabaidaezina eta oinarritua eman ahal izateko.
Hirugarrena. Protokoloa.
a) Alderdi orokorrak.
Adingabeen datuen isilpeko tratamendua.
Adingabeen datuak isilpean tratatu behar direnez, ez dira inoiz jasoko haien izen-abizenak
protokoloaren aplikazioan sortuko den dokumentazioan, ikaslearen inizialak baino ez dira jasoko.
Ikastetxearen zuzendaritzatik, familiei jakinaraziko zaie oso garrantzitsua dela ez zabaltzea
eskuratu ahal izan duten edozein informazio, protokoloa garatu bitartean.
Aurkeztutako datuen zein pertsonek ematen dituzten datuen konfidentzialtasuna mantentzeko,
zuzendaritzak haien seme-alabei buruzko informazioa baino ez die emango familiei, eta inoiz ez
inplikatutako gainerako ikasleei buruz.
Hezkuntzako Ikuskaritzaren eta Berritzeguneen eginkizunak.
Ustezko jazarpen-kasuekin lotutako demanden aurrean, protokoloa aplikatzearen ondoriozko
kudeaketa egokia bermatzera dago zuzenduta Hezkuntzako Ikuskaritzaren eta Berritzeguneen
arteko lan koordinatua.
Ikastetxeetan egingo diren esku-hartze guztiak eta protokoloan sortuko den dokumentazioa
gainbegiratzeko ardura edukiko du Hezkuntzako Ikuskaritzak.
Berritzeguneak, berriz, arduradunak dira BAT (Bullying-aren Aurkako Taldea) taldeei eta zentroko
zuzendaritzari aholkularitza emateko protokoloa garatzean egingo diren esku-hartzeetan.
Jardun-protokoloaren dokumentazioa.
Ikastetxeetan gertatutako eskola-jazarpeneko kasuetarako jardun-protokoloak atxikita daramatza
zenbait akta- eta txosten-eredu:
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
4
- Esku-hartzeko eskariari buruzko akta (0. eranskina).
- Ikastetxeko bileraren akta (I. eranskina).
- Akta eredua.
- A txostena (II. eranskina).
- B txostena (III. eranskina).
Informazioa bidaltzea Hezkuntzako Ikuskaritzara eta Berritzeguneetara
Ikuskaritzara igorriko dira:
- 0. eta I. eranskinen kopiak. Jatorrizkoak ikastetxean artxibatuko dira, eta Hezkuntzako
Ikuskaritzaren eskura egongo dira.
- A eta B txostenak, jatorrizkoak.
Berritzeguneko Zuzendaritzara igorriko dira:
- 0. eranskinen kopiak.
- B. txostenaren kopia.
Protokoloaren epeak.
Errespetatu egingo dira urrats bakoitzean adierazitako epeak. Adierazitako epeak ezin direla bete
irizten badu zuzendariak, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak tarteko, Hezkuntzako
Ikuskaritzaren oniritzia eskatu beharko du.
b) Protokoloaren hasiera.
Ikastetxeak eskola-jazarpen eremukoak izan daitezkeen jarrerak ikusi edo jakin dituen kasu
guztietan hasiko da protokoloa: ikasleren batek beraren edo bere kideren baten aurkako ustezko
jazarpen-egoera bat dagoela adierazten duenean; ikaslearen familiak edo legezko tutoreek hori
adierazten dutenean; edo beste pertsona batzuk egoera zehatz bati buruz ohartarazi dutenean.
Polizian edo epaitegietan salaketa bat jarri dela, Arartekoari igorritako kexa bat edota
Hezkuntzako Ikuskaritzaren eskaera dagoela jakitean ere hasiko da protokoloa.
Ustezko jazarpen-jokabideak ikastetxetik kanpo gertatzen badira ere, protokoloari hasiera
emango zaio eskolako jarduerarekin kausa-ondorio harremana dagoela egiaztatzen bada edo
201/2008 Dekretuaren 33. artikuluan araututako gorabeheraren bat gertatzen bada.
c) Protokoloaren garapena.
Zuzendariarena da ikastetxeko bizikidetzari buruzko ardura nagusia. Beraz, protokoloa erabiltzen
dela bermatuko du eta haren garapena koordinatu, eta inplikatutako eragile guztien esku-
hartzeen hezkuntza-izaera eta legezkotasuna ere ziurtatuko ditu.
BAT taldeak gidatuko ditu ustezko jazarpen kasuei erantzuteko jarduketak eta bizikidetza
positiboa eraikitzeko proposamenak egingo ditu, ikastetxeko Bizikidetzaren Behatokiaren
orientazioekin bat etorrita. Honako hauek osatuko dute taldea: zuzendariak, ikasketa buruak,
orientatzaile/kontsultoreak eta irakasle batek, Hezkidetzaren arduraduna izango den irakasleak.
Jarduketa-prozedurak honako fase hauek ditu:
1. urratsa.- Esku-hartzeko eskaria (hezkuntza-komunitateko kideak, ustezko biktimaren
familia) jazarpentzat jo daitezkeen jokabideen aurrean.
Jazarpena ez da erraz behatzekoa. Horregatik, ezinbestekoa da ikastetxearen ohiko dinamikan
hezkuntzako eragile guztien sentsibilizazioa eta arreta sistematikoa eta orientatua txertatzea,
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
5
batez ere irakasleena eta ikasleena, jazarpenarekin lotuta egon daitezkeen egoera eta portaerei
dagokienez. Komunikazio-bide egokiak ere ezarri behar dira ikastetxeko bizikidetzaren egoerari
buruzko informazio garrantzitsuen berri edukitzeko, eta, zehazki, jazarpenarekin lotutako
jokabide posibleen berri. Jazarpenari buruzko curriculum-jarduera espezifikoak ere jarri behar
dira martxan.
Eskola-jazarpenari lotutako jokabide edo zantzuren bat ikus edo ezagut lezakeen hezkuntza-
komunitateko edonork jakinarazi beharko dio BAT taldeko arduradunen bati edo irakasleren bati
eta honek BAT taldeari jakinarazi beharko dio. Esku-hartzeko eskaria 0. eranskinean jasoko da.
Premiazko hasierako neurriak hartuko dira ustez jazarpena jasotzen duen ikaslea babesteko.
Gerta daiteke, halaber, ikasle baten familia izatea ikastetxera joan eta bertako kide bati -
zuzendaritzako, BAT taldeko edo irakasle bati- jakinaraztea bere seme edo alabarekin lotutako
eskola-jazarpen jokabideen edo zantzuen inguruko ezinegona.
Jazarpena badagoen ala ez gerora egingo den balorazioa gorabehera, familiak esku-hartzeko
eskaria jakinarazten duen unean, zuzendaritzak beharrezkoa den arreta guztia emango dio
familiari eta ikaslea babesteko premiazko neurrien berri ere emango dio. Lankidetza estuan
jarduteko eskatuko zaio, izan ere erantzukizuna partekatzea baita inplikatutako adingabeari
laguntzeko modurik egokiena. Jazarpena egon badagoela pentsatuta jardungo da. Edonola ere,
protokoloa aplikatuta, jazarpena badagoela ala ez egiaztatu ahal izango da arrazoiak emanez.
Familiak jakinarazitako guztia, gertatutakoen deskripzioa eta emandako informazioa, eta ikaslea
babesteko ikastetxean hartutako premiazko neurriak akta batean jasoko dira (0. eranskina).
Aktaren kopia bat familiari emango zaio eta kopiak igorriko dira, halaber, Hezkuntzako
Ikuskaritzara eta Berritzeguneko Zuzendaritzara.
2. urratsa.- Irakasle-taldearen bilera. Protokoloarekin jarraitzeari buruzko erabakia (I.
eranskina).
Esku-hartzeko eskariari buruzko akta (0. eranskina) bete eta gero, gehienez ere bost eskola-
eguneko epe barruan, ikastetxeko zuzendaritzak bilerarako deia egingo dio BAT taldeari,
inplikatutako irakasleei eta kasuari buruzko informazio esanguratsua eman dezaketen
ikastetxeko bestelako langileei. Testuinguru honetan, inplikatutako irakasleak izango dira kasuan
inplikatutako ikasleekin harremana dutenak: tutorea, irakasle-taldeko beste kide batzuk, eta
jakinarazitako ustezko eskola-jazarpenarekin lotutako egoeretan lekuko izan diren beste irakasle
batzuk ere bai.
Bilera horren akta egingo da (I. eranskina).
Denbora-epe horretan, BAT taldeak ustezko jazarpenaren jatorrian dauden gertakariei buruzko
frogen bilketa sistematikoa antolatuko du. Ustez jazarpena pairatu duen ikaslea babesteko
neurriak ere antolatuko ditu.
Informazio bilketa nabarmendu gabe eta sistematikoki egingo da, eta inplikatuta dauden ikasleen
adina, heldutasuna edo gogo-aldartea kontuan hartuta, haientzat kaltegarri izan daitezkeen edo
kasuaren ebazpena zaildu dezaketen metodoak erabiltzea saihestuko da.
Fase honetan, Berritzeguneko erreferentziako aholkularia BAT taldearekin jarriko da
harremanetan eta datuak eta beharrezko ebidentziak antzeman eta biltzeko beharrezkoak diren
tresnak eta estrategiak jarriko dizkio eskura hezkuntza-taldeari.
Ordura arte bildutako informazio eta datu guztiak kontuan hartuta eta inplikatutako irakasleen
balorazioan oinarrituta, ikastetxeko bileraren aktan (I. eranskina) jazarpen-zantzurik dagoen ala
ez adieraziko da.
Jazarpenik ez dagoela erabat ziur egonez gero, aktan (I. eranskina) azalpen arrazoitu bat jaso
beharko da, eta irakasle-taldeak zehaztu egin beharko du martxan jarriko duen hezkuntza-
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
6
erantzuna, erreferentziako aholkulariak emandako jarraibideak kontuan hartuta. Kasu horretan,
protokoloarekin ez jarraitzea erabakiko da. Alabaina, erreferentziako ikuskariak beharrezkotzat
jotzen badu, protokoloa jarraitu beharko da A txostena egin arte.
Aitzitik, jazarpen-zantzuak badaude edo horiei buruzko zalantzak badaude, kasua argitzeko
behaketa- eta ikerketa-prozesuekin jarraituko da, hau da, ikertzen jarraituko da A txostena egin
arte. Kasu horretan, esku-hartzeko eskaria familia ez den hezkuntza-komunitateko kideren batek
egin duenean, ikastetxeko zuzendaritzak ustezko biktimaren familiari deituko dio harekin
elkarrizketatzeko, eta bileraren akta egingo du (0. eranskina).
Hori guztia, ikastetxeko bileraren aktan jasota geratuko da (I. eranskina).
3. urratsa.- Informazioa biltzen eta aztertzen jarraitzea (A txostena). Familiei jakinaraztea.
Protokoloarekin jarraitzea erabaki bada, 15 eskola-eguneko beste epe bat irekiko da eta BAT
taldeak kasuaren jatorrian dauden gertakariei buruzko ebidentzia berrien bilketa antolatuko du.
Eskola-jazarpena definitzen duten ezaugarriak kontuan hartuta, bildutako ebidentziak aztertuko
dira eta balorazioa egingo da jazarpena badagoen ala ez. Badagoela ebatziz gero, haren
tipologiari buruzko balorazioa ere egingo da. Funtsezkoa da erabakiak probatzeko moduko datu
objektiboetatik abiatuta hartzea beti.
Bildutako informazioarekin eta azterketaren ondorioekin zuzendaritzak A txostena osatuko du.
Behar izanez gero, denbora-tarte horretan ustezko biktima babesteko neurriak berrikusiko dira,
haren segurtasuna bermatzen jarraitzeko eta, hala badagokio, eraso gehiago eragozteko.
Era berean, denbora-tarte horretan, jazarpena ustez pairatu duen ikaslearen familiarekin
komunikazio eta koordinazio sistematikoa izan beharko da, egoera modu egokian kudeatzeko
eta ikaslearen segurtasuna babesteko.
Jazarpena egon dela baloratu bada, portaera erasotzaileak izan dituzten ikasleen familiei banan-
banan deitu beharko zaie, hartutako neurrien berri emateko eta egin dituzten ekintzek izan
ditzaketen ondorioen berri emateko. Bilera horiek aurreratu edo atzeratu ahal izango dira baldin
eta justifikatutako arrazoiak badaude, eta betiere erreferentziako ikuskatzailea kontsultatu eta
gero. Familiekin egingo diren bilerak banan-banan egingo dira haietako bakoitzarekin.
Bilera guztietako aktak egingo dira eta bertan adieraziko dira bileraren helburua, parte hartu
dutenak, ondorioak eta proposamenak, emandako ereduaren arabera (Akta eredua).
A txostena lantzeko epean zehar, bai Hezkuntzako Ikuskaritzak, bai Berritzeguneko aholkulariek,
jardueren jarraipena egingo dute BAT taldearekin koordinatuta. Fase honetan, erreferentziako
aholkulariak laguntza emango dio BAT taldeari honako alderdi hauei buruz:
Estrategien erabilera diagnostikorako eta detekziorako, eta datuak eta ebidentziak biltzeko.
Inplikatutako ikasleekin eta familiekin egin beharreko esku-hartzeetarako materialak eta prozedurak.
Dena delako eskola-jazarpeneko kasu zehatzaren ezaugarri bereziak.
Kasuari lotutako ezaugarri bereziek hala eskatuz gero, zuzendariak erabakiko du, BAT taldearen
balorazioak oinarri hartuta, Berritzeguneko aholkularien edo erreferentziako ikuskariaren
bestelako esku-hartzeren bat eskatu behar den, horietako bakoitzaren jarduera-eremuaren
arabera.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
7
4. urratsa.- Hezkuntza-neurriak, eskola-jazarpenaren ebidentziak aurkitu EZ badira.
A txostenaren arabera, EZ bada jazarpenik egon, BAT taldeak proposatuko dio zuzendariari
kasuari eman behar zaion hezkuntza-erantzuna, betiere bizikidetza positiboa bultzatzera
bideratuta. Horretarako, Berritzegunearen laguntza izango du.
Erabakia A txostenean jasota geratuko da, dagokion atalean.
Jazarpenik dagoen ala ez alde batera utzita, zuzendariak erabakiko du jokabideak zuzentzeko
prozedura ireki ala ez (201/2018 Dekretua), kontuan hartuta prozeduraren ondoriozko
preskripzioak eta haren aplikazioak kasu guztietan duen asmo hezitzailea. Zeregin horretan,
erreferentziako ikuskariaren aholkularitza izango du.
5. urratsa.- Hezkuntza-neurriak, eskola-jazarpenaren ebidentziak BAI aurkitu badira.
A txostenaren arabera, jazarpena egon bada, beste denbora-tarte bat irekiko da non BAT taldeak
esku-hartze berriak abiaraziko dituen honako helburu nagusi hauekin: jazarpen-egoeraren
jarraipena eta ebaluazioa egitea, jarduketa-plan bat lantzea inplikatutako ikasleentzat edota
taldea-gelarentzat, hala badagokio, eta familiekin komunikazioa mantentzea.
Helburu horietarako, B txostena egingo da, eta adierazitako elementu horiez gain, A txostena
egin zenetik informazio gehigarria edota beste datu esanguratsurik ote dagoen adieraziko du.
Ikastetxeko zuzendaritzak 22 eskola-egun izango ditu, A txostena egin zenetik aurrera, B
txostena Ikuskaritzara eta Berritzeguneko erreferentziako aholkularitzara bidaltzeko.
Berritzeguneak aholkularitza emango dio BAT taldeari jazarpenaren biktima izan den
ikaslearekin, jazarpen-portaerak dituzten edo izan dituztenekin, jazarpen-kasuen lekuko izan
direnekin eta familiekin nola jardun behar duen azaltzeko. Kasuaren berezitasunak kontuan
hartuta hala komeni bada, talde-gelaren bizikidetza berrezartzera bideratutako esku-hartze
espezifikoa egingo da.
6. urratsa.- Bestelako instantziei jakinaraztea.
Kasuak bereziki larriak direnean edo delitu-zantzuak daudenean, zuzendariak, Hezkuntzako
Ikuskaritzak lagunduta, Fiskaltzari emango dio gertakarien berri. Jakinarazpen hori egiteko
jarraibideak 201/2018 Dekretuaren 75. artikuluan daude jasota.
7. urratsa.- Protokoloa amaitzea.
Jazarpen-egoera konpondu ez bada edo oraindik ere irauten duenaren zantzuak badaude,
jarduera-plana ez da etengo.
BAT taldearen balorazioarekin bat etorrita, egoera bideratuta dagoela uste bada, zuzendaritzak
amaitutzat joko du prozesua eta horren berri idatziz emango die erreferentziako ikuskariari eta
Berritzeguneko erreferentziako aholkulariari.
Laugarrena. Sentsibilizazioa eta prestakuntza jazarpenaren inguruan. Protokoloa
zabaltzea.
Hezkuntza Sailak, Bizikasi ekimenaren bitartez, eskola-jazarpenari buruzko sentsibilizazio eta
kontzientziazio-kanpainak egingo ditu eta BAT taldeei prestakuntza emango die. BAT taldeek,
bestalde, bakoitzak bere hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuak sentsibilizatu eta
prestatuko dituzte. Prestakuntza horren barruan sartuta egongo da jazarpenari buruzko
protokoloaren edukiak zabaltzea.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
8
Seigarrena. Eskola-jazarpen kasuetan jarduteko gida.
Eskola-jazarpen kasuetan jarduteko gida ikastetxeen eskura dago Hezkuntza Sailaren web-
orrian, problematika konplexu honi aurre egiteko orduan irakasle eta zuzendaritza-taldeentzat
lagungarri izan dadin eta, aldi berean, begirune eta tolerantzian oinarritutako eskola-bizikidetza
egokia lortzen lagundu dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 11a.
Maite Alonso Arana Hezkuntza sailburuordea
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
9
PROTOKOLO-URRATSEN ESKEMA
(1) Polizian edo epaitegietan salaketa jarri bada, edota Hezkuntzako Ikuskaritzak eskatuta ere, jarriko da martxan
protokoloa. (2) Erabaki hau erreferentziako ikuskaria kontsultatu ondoren hartuko da. (3) Familiei jakinaraztean garrantzitsua da Urratsean bildutako zenbait ezaugarri ziurtatzea.
1. URRATSA ESKU-HARTZEKO ESKARIA (1)
JAZARPENA IZAN DAITEZKEEN JOKABIDEEN AURREAN (AKTA: 0. ERANSKINA)
2. URRATSA IRAKASLE-TALDEAREN BILERA
(IKASTETXEKO AKTA: 1. ERANSKINA)
3. URRATSA INFORMAZIOA BILTZEN ETA AZTERTZEN JARRAITU FAMILIEI
JAKINARAZI
(A TXOSTENA: II. ERANSKINA)
JAZARPEN ZANTZUAK: JARRAITU
JAZARPEN ZANTZUAK BAI: JARRAITU
5. URRATSA HEZKUNTZA-NEURRIAK
(B TXOSTENA: III. ERANSKINA)
JAZARPEN EBIDENTZIARIK EZ: EZ JARRAITU PROTOKOLOAREKIN (2)
4. URRATSA.- JAZARPEN EBIDENTZIARIK EZ: HEZKUNTZA-NEURRIAK
PROTOKOLOA AMAITU
6. URRATSA BESTELAKO INSTANTZIEI JAKINARAZI
7. URRATSA.- PROTOKOLOA AMAITU
JATORRIA: FAMILIA
JATORRIA: HEZKUNTZA-
KOMUNITATEKO KIDEAK
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
10
0. ERANSKINA
ESKU-HARTZE ESKARIARI BURUZKO AKTA
Eskariaren jatorria (X batekin adierazi)
1.- IKASTETXEAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Ikastetxea
Ikastetxearen kodea
Herria
2.- USTEZKO BIKTIMAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Izen-abizenen inizialak
Identifikazio-kodea
Sexua
Adina
Maila/Taldea
3.- AZALDUTAKO GERTAKARIAK
(Ahalik eta zehaztasun handienaz transkribatuko dira eskaria egiten duen pertsonak adierazitako gertakariak. Ustez inplikatuta dauden ikasleak inizialen bidez identifikatuko dira).
Familia
Bestelakoak Adierazi eskariaren jatorria (Monitorea, irakaslea, pediatra, etab.)
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
11
4.- USTEZKO BIKTIMAREN SEGURTASUNA BERMATZEKO ZUZENDARITZAK HARTUKO DITUEN NEURRIAK
………………………..(e)n, 20....(e)ko .....................ren .............. (e)an.
Zuzendaria Eskaria egiten duena
Sin.: ............................................................ Sin.: ............................................................
Eskaria egiten duen pertsonak ez ditu zabalduko akta honetan jasotako informazioak, ez eta bileran aztertutako gaiak (Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 171982 Lege Organikoaren 7. artikulua).
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
12
I. ERANSKINA
IKASTETXEKO BILERAREN AKTA
1.- IKASTETXEAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Ikastetxea
Ikastetxearen kodea
Herria
Ustezko biktimaren inizialak
2.- BILERARA BERTARATUAK
Izen-abizenak Kargua* Sinadura
* Adierazi zeintzuk diren BAT taldekoak.
3.- EZTABAIDATUTAKO GERTAKARIAK, USTEZKO JAZARPENAREN GAINEKO BEHAKETEN INGURUAN (Eztabaidatuko diren gaien nahitaezko konfidentzialtasuna bermatuko da, eta kontuan hartuko da adingabeekin lotutako gai guztiak zuhurtasun osoz landu behar direla).
4.- HARTUTAKO ERABAKIAK
(Berariaz adieraziko dira protokoloari buruz hartutako erabakiak, ustezko biktima babesteko neurriei buruzkoak, salatutako gertakarien ustezko eragileari zuzendutako kautela-neurriei buruzkoak, halakorik badago, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein alderdiri buruz hartutakoak ere bai).
Horrez gain:
4.1.- Erreferentziako ikuskariarekin kontsulta egin eta gero, honako hau erabaki da:
Protokoloarekin jarraitu A txostena egin arte*
Protokoloarekin ez jarraitu, jazarpenik ez baitago
* Jazarpen-zantzuak badaude edo horiei buruzko zalantzak badaude, kasua argitzeko behaketa- eta ikerketa-prozesuekin jarraituko da, hau da, ikertzen jarraituko da A txostena egin arte.
4.2.- Jazarpenik EZ dagoela ebatzi bada, erabaki hori hartzea ekarri duten datuak eta ebidentziak adieraziko dira.
A) LORTUTAKO INFORMAZIOA
Datuak eta ebidentziak biltzeko ikastetxeak erabili dituen prozedurak (elkarrizketak, behaketa-erregistroak, autotxostenak eta heterotxostenak, triangulazioak, familiekin egindako bilerak, etab.).
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
13
Ikastetxeak bildutako datuak eta ebidentziak, eskaria oinarri hartuta (zehatz eta modu objektiboan deskribatuko dira).
B) INFORMAZIOA AZTERTZEA
Ondorio garrantzitsuenak, bildutako ebidentziak oinarri hartuta.
C) JAZARPENAREN EZAUGARRIAK AZTERTU
- Ba al dago botere-desorekarik / babesgabetasunik?
- Ba al dago mina eragiteko intentzionalitaterik?
- Ba al dago pertsonalizaziorik?
- Ba al dago errepikapenik?
- Orokorrean aztertuta, jazarpenaren lau ezaugarrietako bakoitza aztertu denean ateratzen den ondorio bera ateratzen al da?
.................................... (e)n, 20.. (e)ko ............... ren ..... (e)an
Zuzendaria
Sin.: ............................................................
OHARRAK: Gehienez ere bost eskola-egun igaroko dira gertakariak jakinarazten direnetik bilera
egiten den egunera arte.
201/2008 Dekretuan jasotzen den jokabideak zuzentzeko prozedura aplikatu aurretik, erreferentziako ikuskaria kontsultatuko da.
BA AL DAGO JAZARPENIK? X batekin adierazi
EZ
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
14
AKTA EREDUA
1.- BILERARA BERTARATUAK
2.- BILERAREN HELBURUAK
3.- ERABAKIAK, ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK
………………………..(e)n, 20....(e)ko .....................ren .............. (e)an.
Zuzendaria Bertaratuak
Sin.: ............................................................ Sin.: ............................................................
Bileran egon diren pertsonek ez dituzte zabalduko akta honetan jasotako informazioak, ez eta bileran aztertutako gaiak (Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 171982 Lege Organikoaren 7. artikulua).
OHARRAK:
Ustez inplikatuta dauden ikasleak inizialen bidez identifikatuko dira.
Aurkeztutako datuen zein pertsonek ematen dituzten datuen konfidentzialtasuna mantentzeko, zuzendaritzak haien seme-alabei buruzko informazioa baino ez die emango familiei, eta inoiz ez inplikatutako gainerako ikasleei buruzkoa.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
15
A TXOSTENA
II. ERANSKINA
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Ikastetxea
Ikastetxearen kodea
Herria
2. BILDUTAKO HASIERAKO INFORMAZIOA2
.............................................. :Esku-hartzeko eskariaren jatorria ־
(Tutorea, beste irakasle bat, ikasleak, familia, Berritzegunea, Hezkuntzako Ikuskaritza, beste batzuk)
………………… :Esku-hartzeko eskariaren data ־
:Salatutako gertakarien laburpena ־
Inplikatutako ikasleen identifikazio datuak ־
a) Ustezko biktima:
Ikaslea
Inizialak (izen-abizenak)
Ikaslearen identifikazio-kodea
Sexua
Adina
Maila eta taldea
b) Salatutako jokabidearen ustezko eragileak
Ikasleak
Inizialak (izen-abizenak)
Ikaslearen identifikazio-kodea
Sexua
Adina
Maila eta taldea
Ustezko jazarpena gertatu den lekua ־
2 Nahitaezko konfidentzialtasuna bermatuko da izapideetan eta ikerketetan, eta kontuan hartuko da adingabeekin lotutako gai
guztiak zuhurtasun osoz landu behar direla.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
16
Lekukoak, baleude ־
INFORMAZIO OSAGARRIA
X batekin adierazi
Badago mediku-txostena Ikastetxeak ba al dauka txostenaren kopiarik?
Salaketa jarri da Polizian, epaitegietan edo Fiskaltzan Ikastetxeak ba al dauka salaketaren kopiarik?
Arartekoari kexa aurkeztu diote Ikastetxeak ba al dauka kexaren kopiarik?
3. IKASTETXEAK LORTUTAKO INFORMAZIOA3
Datuak eta ebidentziak biltzeko ikastetxeak erabili dituen prozedurak (elkarrizketak, behaketa-erregistroak, autotxostenak eta heterotxostenak, soziogramak, triangulazioak, familiekin egindako bilerak, etab.).
Ikastetxeak bildutako datuak eta ebidentziak, esku-hartzeko eskaria oinarri hartuta (zehatz eta modu objektiboan deskribatuko dira).
4. INFORMAZIOA AZTERTZEA
Ondorio garrantzitsuenak, bildutako ebidentziak oinarri hartuta.
5. JAZARPENA DAGOEN ALA EZ BALIOESTEA
- Ba al dago botere-desorekarik / babesgabetasunik?
- Ba al dago mina eragiteko intentzionalitaterik?
- Ba al dago pertsonalizaziorik?
3 Ustez inplikatuta dauden ikasleak inizialen bidez identifikatuko dira.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
17
- Ba al dago errepikapenik?
- Orokorrean aztertuta, esan al daiteke badagoela ustezko biktimari nahita mina eragiteko jokabidea, jokabide hori errepikatu egiten dela eta biktima ez dela gauza bere burua defendatzeko?
Uste izanez gero JAZARPEN kasua dela, haren ezaugarriak adierazi beharko dira. Adierazi beheko taulan kasuaren berezitasunak.
Adibidez: Kasu batean gizarte-bazterkeria eta -marjinazioa (1), hitzezko erasoa (2) eta ziberjazarpena (7) badago, taulan 1, 2 eta 7 apartatuak markatuko dira
Ez Bai Puntuala Errepikatua
1. Gizarte-bazterkeria eta -marjinazioa
– Norbait aintzat ez hartzea (pasiboa). – Ez uztea parte hartzen (aktiboa).
2. Hitzezko erasoa
– Norbait iraintzea (zuzena). – Norbaiti buruz gaizki esaka aritzea (zeharkakoa) – Goitizenak jartzea (mistoa).
3. Zeharkako eraso fisikoak
– Norbaiti gauzak izkutatzea. – Norbaiti gauzak puskatzea. – Norbaiti gauzak lapurtzea.
4. Eraso fisiko zuzenak
– Norbait jotzea.
5. Larderia/xantaia/mehatxua
– Norbait mehatxatzea beldurrarazteko. – Gauzak egitera behartzea. – Armekin mehatxatzea.
6. Sexu-jazarpena edo -abusua eta/edo jazarpen sexista
– Sexualki jazartzea edo beldurtzea.
– Sexu- gehiegikeria gauzatzea.
Inor modu sexistan beldurtzea, beheratzea, umiliatzea, mintzea edo zirikatzea.
7. Ziberjazarpena
– Mugikorraren, e-mailaren, sare sozialen, whatsappen eta abarren bidez mezuak bidaltzea norbait mehatxatzeko, iraintzeko edo iseka egiteko. - Grabazioak egitea mugikorrarekin egoera iraingarrietan edo intimitatea urratzen dutenetan (adibidez: sexing), eta lagunen artean edo Interneten zabaltzea.
8. LGTBIQ+fobiako ekintzak
- Gizarte-bazterkeria/marjinazioa: aintzat ez hartzea, parte hartzen ez uztea, diskriminatzea LGTBI pertsona izateagatik. - Hitzezko erasoak: irainak, txisteak, isekak, deskalifikazioak edota komentario errespetugabeak. - Eraso fisiko zuzenak/zeharkakoak. - Larderia/xantaia/mehatxuak LGTB pertsona izateagatik
BADAGO JAZARPENA X batekin adierazi
BAI
EZ
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
18
9. Hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak dituzten ikasleei erasoak, dituzten ezaugarriak direla-eta
- Gizarte-bazterkeria/marjinazioa: aintzat ez hartzea, parte hartzen ez uztea, diskriminatzea. - Hitzezko erasoak: irainak, txisteak, isekak, deskalifikazioak edota komentario errespetugabeak. - Eraso fisiko zuzenak/zeharkakoak. - Larderia/xantaia/mehatxuak
10. Eraso arrazistak
- Gizarte-bazterkeria/marjinazioa: aintzat ez hartzea, parte hartzen ez uztea, diskriminatzea. - Hitzezko erasoak: irainak, txisteak, isekak, deskalifikazioak edota komentario errespetugabeak. - Eraso fisiko zuzenak/zeharkakoak. - Larderia/xantaia/mehatxuak
6. HEZKUNTZA-TRATAMENDUA
Jazarpenik EZ dagoenerako hezkuntza-tratamendua ־
(Adierazi 201/2008 Dekretua aplikatu den)
Jazarpena baldin BADAGO: deskribatu biktimaren babesa bermatzeko ezarritako neurriak ־eta inplikatuta dauden ikasleekin hartutako neurriak (Adierazi 201/2008 Dekretua aplikatu den)
7. FAMILIEI JAKINARAZI
(datak, prozedurak, edukia, akordioak, etab.)
………………………..(e)n, 20....(e)ko .....................ren .............. (e)an.
Zuzendaria BAT taldeko kideak
Sin: Sin:
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
19
B TXOSTENA
III. ERANSKINA
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Ikastetxea
Ikastetxearen kodea
Herria
Biktimaren inizialak
2. “A TXOSTENA” HEZKUNTZAKO IKUSKARITZARA IGORRI ONDOREN ESKURATU DEN INFORMAZIO OSAGARRIA ETA DATU ESANGURATSUAK4
Bileretatik, elkarrizketetatik, gelan ohartemandakotik, beste toki batzuetatik edota beste iturri batzuetatik bildutako informazio berriaren deskripzioa.
3. JARDUKETA PLANA
Kasuaren jarraipenaz arduratuko den taldea
Hezkuntza-jarduerak
Biktimarekin ־
Jokabide jazarlea duten ikasleekin ־
4 Inplikatutako ikasleak inizialen bidez identifikatuko dira.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
20
Ikasle ikusleekin edo, hala badagokio, ikasgelako taldearekin ־
Beste jarduketa batzuk
Familiekin ־
Irakasleekin ־
Ziberjazarpen kasuetarako jarduketa espezifikoak
4. BILERAK FAMILIEKIN EDO LEGEZKO TUTOREEKIN
Datak, bertaratuak, bileraren helburuak eta ondorioak eta bileretan hartutako erabakiak.
5. JAZARPEN EGOERAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Jarduketa-planaren jarraipena: prozedura, jarraipen-datak eta arduradunak.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 81 83 - Fax 945 01 83 36 - E-mail: [email protected]
21
Jarduketa-planaren eta egindako esku-hartzeen ebaluazioa.
Hezkuntzako Ikuskaritzari informazioa emateko prozedura eta maiztasuna.
………………………..(e)n, 20....(e)ko .....................ren .............. (e)an.
Zuzendaria BAT taldeko kideak
Sin: Sin: