TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAK TOPIC, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO ZENTROA (www.topictolosa.com/eu)
TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAK
TOPIC, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO ZENTROA
(www.topictolosa.com/eu)
Argi dago Txina bai ekonomian bai politikan posizio nagusia izan nahi duen kontrastez beteriko
herrialdea dela, bere tradizioak mantentzearen alde borrokatzen ari den arren. Ezta Kultura Iraultzak
ere ez zuen lortu herrialde hau bere adierazpen kulturalei uko egitea, edo bere biztanleen buruetatik
belaunez belaun transmititzen diren formak eta ohiturak ezabatzea.
Hainbeste arretaz mantentzen diren tradizio hauetan, txotxongiloen milurteko artean batez ere,
txinatar antzerki tradizionaleko pertsonaia kategoriak aurkitu ditzakegu.
Txotxongiloak sei kategoria nagusietan banatzen dira istorioan jokatzen duten paperaren arabera
(xindan). Dena den, antzezlaneko istorioa kontuan hartu gabe ere, begiratze hutsarekin erraz
bereizten dituzte pertsonaia hauek txinatarrek, bakoitzak berezko ezaugarriak baititu.
Jakina, sortzaile bakoitzak bere osagai originala badu, ukitu pertsonala, nahiz eta pertsonaiaren
izaera oinarrizko ezaugarri hauen ingurutik ateratzen ez den.
Erakusketa honek sei pertsonai estereotipiko mota hauen arteko ezberditasunak azaltzea eta begi
bistakoak bihurtzea du helburu, eta horretarako Simon Wong, Hong Kong-eko Ming Ri Institutuko
zuzendariaren laguntza izan du. Berak Tolosa eta bere txotxongilo jaialdia, Titirijai, oso ondo
ezagutzen ditu, eta erakusketa honetan dauden txinatar txotxongilo bilduma garrantzitsu honen
erosketan aholkatu gaitu, jada Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-aren,
museoko fondoetan daudenak.
Txinatar txotxongiloen istorioa luzea da: “Han” deituriko garai aberats batetik datoz, duela 2000
urte dirudun eta boteretsuen hileten erritoak ospatzeko erabiltzen zituztela. Jendeak uste zuen
zurezko txotxongilo hauek difuntuekin beste mundura bidaiatuko zutela beraien lagun edo zerbitzari
bihurtzeko.
Aldi berean hasi ziren animalien larruaz eta kartoiaz itzal txotxongiloak egiten, aztikeriak eta magia
egin nahirik. Sorginak eta aztiak hildakoen senideentzako irudikatzen zituzten haiek, eta senideei
hildakoak ikusteko aukera ematen zieten itzalen bidez. Azken batean, bizirik gelditzen zirenei
arindu egiten zieten heriotzak sortutako tristura.
Zurezko txotxongiloek edo itzal bidezkoek ipuin kontalariekin bat egin zutenean, Txinako
tradizioaren ikuskizun arrakastatsuenetakoa bilakatu zen hau. Txotxongiloen eta itzalen keinuak
antzeratzen zituzten arte eszeniko formak sortu ziren baita ere, Pekin-eko opera ospetsua eta Kunqu,
esate baterako.
Txinatar itzalak Gizateriaren Ahozko Ondare Ukiezineko Maisulan izendatu zuen UNESCO-k
2009. urtean.
TXINA, TRADIZIOKO PERTSONIAK ERAKUSKETA
Erakusketa honek 110 txotxongilo eta Txinako itzalak biltzen ditu, guztiak
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-en, jabetzan.
Erakusketa honetan txotxongiloak maneiatzeko lau era nagusiak apreziatu
daitezke: itzal (gainerakoengandik eszenografia bereizia behar duenak),
hari, esku eta hagaxka bidezkoak. Erakusketa hau TOPIC-en zabaldu zen
2010eko martxoaren 20an, eta urte horretako ekainera arte egon zen
bisitarientzako irekita.
Erakusketa hau aipatutako sei pertsonaia moten arabera egituratu da. Lehenengo taldeak Sheng edo
pertsonaia heldua eta gizonezkoa bereizten du, eta haien barnean aurkitu ditzakegu Wu-Sheng-ak (gerlariak)
eta Xiao-Sheng delakoak (zaldunak).
Dan pertsonaia, bestalde, emakumezkoa da. Ondorengoak dira Dan ohikoenak: Qingyi (dama tragikoak),
Huan-Dan (neska alaiak, azkarrak eta xargamangarriak), Lao Dan (emakume zaharrak) eta Wu Dan
(heroiak).
Hirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu
ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian
soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta
aurpegian nabari zaie, zintzoak ala gaiztoak
izan, izaera gogorrekoak direla.
Hurrengoak Chou-ak dira, pailazoak edo pertsonaia dibertigarriak eta alaiak, ikusleei barrea eragiten diena.
Gizonezkoak zein emakumezkoak izan daiteke, zintzoak edo gaiztoak, azkarrak edo ergelak, etab. Beste
pertsonaia garrantzitsua da Txinako txotxongilo antzerkian.
Lao-Sheng izenak 'kokotsean bizarra duen gizon zaharra' esan
nahi du; ahots sakonez abestu eta hitz egiten dute sabelaldetik.
Sozietateak istorioan dituen balioak islatzen dituzte, belaunez belaun
haien transmisioan zeregin garrantzitsua du.
Sheng Guai pertsonaiak, berriz, hegan egiten du, igerian ere
bai, eta hainbat trebezia ditu, arrisku-saltoak emateko
ahalmena, esaterako. Txotxongiloen eta itzal bidezko
txotxongiloen antzezlanetan agertzen da, eta Ikusleen
gogokoena izan ohi da.
FITXA TEKNIKOA
- Aretoa: erakusketa hau balioaniztun, modakor eta bananduta ez dagoen 200 m2-ko gela
batentzako pentsatuta dago. Hala eta guztiz ere, txotxongilo selekzioa eta erakusketa bera
eremu txikiagoetara egokitu daitezke. Adibidez, hiru itzal pantailak alde batera utzi
genezake, bere tamaina eta argi beharrak muntaia konplikatu dezaketelako. Aretoaren
garaiera 3 m baino txikiagoa ezin da izan.
- Ezinbesteko materiala:
Elektrizitatea: gutxienez, hiru korronte-hargune (220 V, 25000 W).
Argiak: 130 foku. Dena den, argia ere areto ezberdinen ahalbide eta edukierei moldatu
daiteke.
Langileak: bi pertsona behar dira, gutxienez, piezen karga eta hustuketan aritzeko, eta
argi teknikari bat fokuen argiak ondo zuzentzeko piezak behin kokatuta daudenean.
Bestalde, muntaia burutzen den bitartean aretoa ezagutzen duen mantentze-lanetarako
teknikaria inguruan egotea beharrezkoa izango litzateke, sortu daitezkeen zalantzak
argitzeko. Azkenik, aretoan norbait egotea erakusketa irauten duen bitartean nahitaezkoa
da.
Denbora: erakusketa prestatzeko zazpi egun behar dira (bost egun itzal pantailik gabe)
eta beste hiru desmuntatzeko. Beharbada, egun hauetan zehar aretoaren ordutegia
zabaltzea beharrezkoa izango da prosezua behar den bezala burutzeko.
Erakusketa ez ezik, TOPIC beste motatako aktibitate paraleloak eskaini ditzake, Txinako
txotxongiloen antzezlan bat adibidez, edo txinatar itzalei burutzko tailerren bat. Aktibitate hauen
aurrekontua bereizirik egin beharko litzateke.
Zalantzarik izanez gero, jarri zaitez harremanetan:
IDOYA OTEGUI MARTÍNEZ-ekin
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-en, zuzendaria
Euskal Herria Plaza, 1
20400 Tolosa
(+34) 943 65 04 14