-
2016 | azaroa | 26
GAUR8• 10 / 11hutsa
her
ria
Aste honetan izan dugu EAJ eta PSEren artekogobernu akordioaren
berri. Ez dugu esperoez genuenik entzun, baina errealitate
gordi-naren aurrean jarri gaitu. Urkulluk gidatukoduen koalizio
gobernuak Gernikako Estatu-tua berritzeko konpromisoa hartu du,
lege
aukeren barruan eta Espainiaren bedeinkazioa jasoz be-tiere.
EAJk hauteskunde programan aurretiaz kontsultaloteslea egiteko
hartu zuen konpromisoaz ez dio deusgobernu akordioak, nahiz
Ortuzarrek autogobernu po-nentzian EAJk kontsulta hori egiteko
proposamena egin-go duela adierazi duen.Uste dut garai
erabakigarriak datozkigula. Burujabe-
tzan aurrera egiteko garai aproposak izan daitezke, bainabaita
herri honen aukerak osinean itotzeko ere. Eta badu-gu kezkatzeko
motiborik. Segidan gobernu berriaren pi-lotuak, Iñigo Urkulluk
alegia, buruan izan dezakeen bideorria asmatzen saiatuko naiz:
Kataluniak datorren urte-ko irailerako iragarri du erreferenduma.
Prest izango di-tuzte ordurako deskonexiorako legeak eta
erreferendu-ma egiteko saiakera egingodute. Jakina denez,
Espainiakez du Katalunia subjektu po-litiko gisa errekonozitukoduen
proposamenik inolazere onartuko, eta, ondorioz,hurrengo urtearen
lehen er-dian maila gorenera iritsikoda Kataluniaren eta
Espai-niaren arteko talka. Azkenurteetan aipatu izan duguntrenen
arteko talka gertatu-ko dela iragar genezake.Nago Urkulluk espero
due-
la momentu hori iristen de-nean azken urteetan Espai-nian izan
ez duen interlokutorea izan dezakeela. EtaMadrilgo atea joko duela
bere burua Espainiaren batasu-naren bermatzaile gisa aurkeztuz. Hau
da, gutxi-asko ho-nako zerbait eskain diezaiokeela Rajoiri: egin
dezagunakordio bat Euskadirekin, Euskal Herria nazio kulturalgisa
onartuz, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa blinda-tuz, eta orain arte
eskualdatu ez diren Gernikako Estatu-tuaren konpetentziak
eskualdatuz. Akordioa erreferen-dum bidez onartuko genuke Euskadin.
Horrela aukeraparegabea izango duzu, betiere “arrazoimena”
nagusituzgero, Espainiako Estatuaren barneko nazioei
konponbidedemokratikoak eskaintzeko gai zarela adierazteko
katala-nei zein nazioarteari.Estatu operazio bat alegia.
Kataluniako prozesuari kon-
tentzio harresi bat jarriko liokeena eta Euskal
Herriakburujabetzan aurrera egiteko aukerak zakarretara botako
lituzkeena. PSOEk gogo biziz helduko lioke aukera horri,eta
momentua iritsita uste dut Podemosek ere hartukolukeela. EAJk
euskal gizarteari esango lioke Kataluniakokonfrontazio antzuaren
aldean errealismoa behar dugu-la, eta Estatutu (zahar)berriarekin
aurrera urratsakemango ditugula, nahiko genituzkeenak izango ez
badi-ra ere. Komunikabide nagusiek gogotsu lagunduko luke-te
produktua saltzen, eta erabakitzeko eskubidearen afe-ra… ba aizu,
jarri ditugu hautetsontziak eta bozka bidezonartu dugu gure
Estatutu berria! Zenbaketa gauean,baiezkoak irabazi duela jakitean,
«Independentzia!»oihukatuko lukete jeltzale militanteek ahots
ozenez. Biri-bila!Hortxe Urkulluk egin dezakeen saiakera. Noski,
ziur
nago EAJk ez dituela datozen hilabeteak nik hemen egindudan
bezain modu lineal eta errazean irudikatzen. Bai-na uste dut
agertoki hori bilatuko duela, eta baldintzahoriei ahal beste zuku
ateratzen saiatuko dela. Martxan jartzeko ordua beraz. Epe
laburrean, Euskal
Herriak bere behar sozial, ekonomiko, kultural eta insti-
tuzionalen araberako estatus politikoak izango dituen,edo
estatusok Espainia dekadente, neoliberal eta
ultrana-zionalistarekin erdietsi daitezkeen akordioen araberako-ak
izango diren da jokoan dagoena. Gure izatearen onar-pena eta
erabakitzeko eskubidearen errespetua alaaurrerabideak urte
luzeetarako zapuztea. Eta gakoa ezdago –eta ez da egongo–
autogobernu ponentzian, hortikkanpo baizik. Ixteke dauden
eztabaidak itxi eta buruja-betzaren aldeko prozesu sozial bat
artikulatzeko orduada, indarrak askatzekoa.Xabier Landabidea
adiskideari irakurri nion orain gu-
txi susmoa duela gure aukeren azpitik jokatzen ari gare-la,
herri bezala eta norbanako bezala. Bat nator berare-kin. Energia
eta talentua sumatzen ditut nik bederen,bideari ekiteko irrika, nor
izateko nahia. Indarrak aska-tzeko ordua da! •
{ asteari zeharka begira }
Indarrak askatu
Urkulluk buruan estatu operazio bat izandezake, Kataluniako
prozesuari kontentzioharresi bat jarriko liokeena eta EuskalHerriak
burujabetzan aurrera egitekoaukerak zakarretara botako
lituzkeena
hutsa
hutsahutsa
Pello Otxandiano
-
herria
tu txar jarraituen ondorioz, Ma-riak etxetik alde egin zuen
etaosabarenera joan zen babes es-ke. Senarra bere bila joan
zen.Osaba mezatan zegoela baliatuz,bere babeslekutik atera eta
kol-peka eraman zuen etxeraino.Kolpe horien ondorioz, Mariakezin
ditu besoak mugitu eta de-na ubelduraz beteta dago. Behinetxean,
soka batekin lotu ziz-kion besoak eta hankak orama-hai batera eta
etxean abandona-tu zuen. Atea giltzaz itxi etabakarrik utzi zuen.
Arrisku han-diko egoeran, emakumea haur-dun baitago, gerora
adieraziduenez. Bere builak eta laguntzaeskaerak entzunda
laguntzeragerturatu zitzaizkion neskamegazte bat, Miguel de
Baigorrierrejidorea eta zenbait bizila-gun».
AUZIEK KONTATZEN DUTENACorellako Maria Romeorena daJesus Mari
Usunariz historialarieta Nafarroako Unibertsitatekoirakasleak
aztertu dituen kasue-tako bat. Usunariz XVI. eta XVII.mendeetako
historia sozialeanespezializatuta dago eta berezi-ki aztertu du
sasoi horretakoNafarroako historia, «dokumen-tu aberastasun handia»
dagoe-lako. Indarkeria mota desberdi-nak ikertu ditu Usunarizek
hainbat doktorego tesitan, jen-darte bateko indarkeria
moduekjendarte horren ezaugarrien in-guruan zeresan handia
dutelaulertuta. «Emakumeen kontra-ko indarkeria ikertzea
erabakinuen, konturatu nintzelakoepaitegietan prozesu
dezentezeudela. 1520 eta 1790 bitarteko200 bat salaketa ikertu
ditut,Nafarroako Artxibo Orokorreaneta Iruñeko Elizbarrutiko
Artxi-boan jasoak daudenak», kontatudu historialariak. «Historia
soziala liluragarria
da ertz guztietatik begiratuta.Epaitegietako auziek, dokumen-tu
bezala korapilatsuak direnarren, informazio aberatsa es-kaintzen
dute. Batetik, kexa, de-litua edo demanda jasotzen du-te. Baina,
horrez gain, baitabeste gauza asko ere: bizilagu-nen jarrera –ikusi
dutena, en-tzun dutena eta pentsatzen du-tena– eta baita epaileen
jarrera
Azaroaren 25a, In-darkeria Matxis-taren KontrakoNazioarteko
Egu-na. Halaxe izatenda 1999az geroz-
tik, Dominikar Errepublikakproposatuta eta Nazio
BatuenErakundeak hala erabakita.1960ko azaroaren 25ean,
Patria,Minerva eta Teresa Mirabalahizpa dominikarrak bahitu
etakolpeka hil zituzten militarrek,Trujilloren diktaduraren
kontraborroka egiteagatik. Hilketa ho-riek oihartzun handia izan
zu-ten Dominikar Errepublikanbertan eta munduan barna. Etamilitante
horien omenez auke-ratu zen azaroaren 25a indarke-ria matxistaren
kontrako egunbezala. 1999 urtea baino lehen ez zeu-
kan indarkeria matxistak egunpropiorik egutegian. Baina,
ta-malez, aspalditik, mendeak au-rretik, indarkeria
matxistarenakizan dira urteko egun guztiak.
[email protected]
INDARKERIAREN ERROAKXVI. eta XVII. mendeetan senarrak emaztea
«zuzentzeko» eskumena zuen
Jendarte batean ematen diren indarkeria motek gauzaasko
kontatzen dituzte jendarte horri buruz. Hari muturhorri tiraka
ikertu ditu XVI. eta XVII. mendeko tratu txarkasuak Jesus Mari
Usunariz historialari nafarrak. GaraikoNafarroak indarkeria sexista
nola bizi zuen azaltzen duenerradiografia artxiboetan dago
jasoa.
Jesus Mari Usunarizhistorialariak XVI. eta XVII.mendeetan
Nafarroanemandako tratu txarreninguruko epaiketak ikertuditu. Idoia
ZABALETA | ARGAZKI PRESS
JENDARTEA / b
1596. urteko abuztuaren 19anaurkeztu ziren Nafarroako Gor-te
Errealaren aurrera fiskala etaMaria Romeo Corellako bizila-gunaren
abokatua. Biek ala biekJuan Sanchezen –Maria Romeo-ren senarraren–
kontrako sala-keta aurkeztu zuten. Salaketa-ren arabera, sei-zazpi
hilabeteziren bikotea ezkondu zela. Den-bora horretan Mariak
«pertsonageldia eta baketsua» zela eraku-
tsi zuen. Senarrak, aldiz, «lanikegin nahi ez zuen pertsona
na-gia» zela garbi utzi omen zuen,emaztearen ondasunak gasta-tzen
zituena eta Mariari «bizitzatxarra» ematen ziona. «Arrazoirik edo
motiborik ga-
be, kolpeak ematen dizkio etabere bizitza arriskuan jarri izandu
behin baino gehiagotan», ja-sotzen du salaketak. «Azkena,abuztuaren
4an. Senarraren tra-
-
2016 | azaroa | 26
GAUR8• 12 / 13
eta ikusmoldea ere. Auziak pro-zesu tristeak eta gogorrak
dira,tratu txarrak ere halakoak dire-lako. Baina, era berean,
garaikokomunitatearen inguruko pistaasko ematen dizkigute
bertakoinformazioa jasotzen eta inter-pretatzen asmatuz gero».
Auzitegietako prozesuek, be-
raz, balio dute jendarte batenerradiografia egiteko. Usunari-zek
ikertu dituen XVI. eta XVII.mendeetako indarkeria sexista-ren
berrehun bat kasuetatikabiatuta, zenbait ondorio jardaitezke mahai
gainean. Garaihartan, noski, ez ziren indarke-ria sexista modura
definitzen,«tratu txar» edo «tratu txar etaankerkeria» modura
baizik. «Kasu gehien-gehienetan
emakumea zen salaketa jartzenzuena. Nik ikertu ditudan
proze-suetan, kasuen %80 inguruanemakumea da zuzenean salake-ta
jartzen duena. Batzuetan se-nideren batek lagunduta egitendu;
anaia, aita, osaba... Eta odolatartean denean, alegia tratu
txa-rren ondorioz zauri odoltsuakdaudenean, fiskalak ere
eskuhartzen du. Badira kontrakoaesaten duten tesiak, baina, ka-suak
ikusita, garbi esan daitekeemakumea bera zela salaketajartzen
zuena, abokatu baten la-guntzarekin».
IZEN ETA IRUDI ONA ERAIKI BEHARRASalaketa horretan lehenik
etabehin tratu txarra nolakoa izanden kontatzen da. Baina hori ezda
nahikoa. Emakumeak emazte«ona, umila, obedientea, langi-lea» izan
dela ziurtatu behar du,«tratu txar hori ez zuela merezifrogatu
behar balu bezala». Fi-nean, garaiko jendarteak ema-kumeari
inposatzen zion rolazuzen eta zintzo betetzen duelaziurtatu behar
du. Erasotzaileak, bere aldetik,
berdina egiten zuen, bere izeneta irudi ona eraiki.
«Gizonezko-ak esaten du gizon ona dela, on-dradua, langilea,
familia zain-tzen duena eta emaztea ondotratatzen duena. Aldiz,
emazteaharroa dela esaten du, bere egi-tekoak betetzen ez dituena,
se-narrari gaizki hitz egiten diona,ez duena obeditzen...». Eta
ba-tzuek zein besteek beren izen
ona zabaldu eta bestearena zi-kinduko duten lekukoak erama-ten
dituzte, bizilagunak norma-lean. Horien testigantzetatikgaraiko
jendartearen berri jasodaiteke. Maria Romeoren kasura buel-
tatuz, emakumearen salaketaindartu zuten bere osabaren
etabizilagunen testigantzek. Maria-ren osaba eta babesle zen
Mar-tin Virtoren hitzetan, «senarrakbehin eta berriz mehatxatzendu
beren ondasunak salduko di-tuela esanez. Gainera, bizimodutxarra
ematen dio emazteari,horretarako motiborik gabe».Miguel de Baigorri
errejidorea-ren esanak ere esanguratsuakdira. «Kalean oihuak entzun
ni-tuen ‘akabatu egingo du’ esanez.Korrika atera nintzen etxetiketa
sancheztarren etxearen au-rrean jende asko ikusi nuen bil-duta.
Atea irekitzea lortu nueneta Maria askatzea». Bizilagu-nen
testigantzek tratu txarrenkontaketa indartu egin zuten:«Auzoan
gauza jakina eta nabar-mena da Sanchezek emazteaoso gaizki
tratatzen duela. Asko-tan ikusi dugu kolpatzen, baimakilekin eta
baita sokekinere». Erasotzailea, berriz, bere bu-
rua defendatzeko emaztearenizen ona zikintzen saiatzen zen,bere
kontaketarekin eta lekuko-en esanekin. Juan Sanchezenesanean, bera
gizon ondraduaeta ona zen. Maria emaztea, be-rriz, «itxura oneko
emakumeederra, senarrari harro hitz egi-ten diona eta ez diona
obedi-tzen. Bere gustua egin nahiduen emakume askea da, erres-petu
gutxi eta askatasun askodituena. Maria Romeok nahikoaarrazoi ematen
ditu ‘edozein gi-
zon ondraduk’ bere portaera zu-zen dezan. Senarrak mehatxatueta
kolpatu egin behar du emaz-tea etxean jasota eta eutsita
bizidadin», jasotzen da epaiketakodokumentuan.
«ZUZENTZEKO» ESKUMENA«Garbi dago garai horretan era-bateko
boterea gizonezkoakduela. Etxean bizi diren guz-tiak –emaztea,
seme-alabak,morroiak...– bere mendekoak di-ra, eta, ondorioz, haien
portae-rak eta jokaerak zuzentzeko es-kumena du. Hortik uler
daitekegizonari ematen zitzaiola berekargu zeuden pertsonak
‘zuzen-tzeko’ eskumena. Beste gauzabat da nola ulertzen den
‘zuzen-keta’ hori. Inongo epaitegik ezdu onartuko ‘zuzenketa’
horikrudela eta bortitza izatea etagizonak ‘gehiegikeriak’
egitea».Ulertzen da, beraz, gizonezko-
ak «neurrian» emaztearen por-taera zuzendu eta zigortu
zeza-keela. Hartara, pentsatzekoa daepaitegietara iristen ziren
ka-suak larriak zirela, bortitzak.«Epaitegietara iristen
zirenakmuturreko tratu txarrak ziren;kolpeak, ostikadak, irainak,
ma-kilakadak, makilaz emandakozartadak, sokarekin
azoteak...Salaketa horietan, gainera, ez dabakarrik indarkeria
fisikoa jaso-tzen, indarkeria psikologikoaere jasotzen da.
Engainuak,adulterioa, beste emakume ba-tzuekin harremanak izatea,
do-tearen dirua gastatzea, abando-natu egingo dituela esanezmehatxu
egitea... Interesgarriada dagoeneko XVI. eta XVII.mendeetan
indarkeria psikolo-gikoa ere aintzat hartzen zela». Tratu txar
fisiko eta psikologi-
koez gain, bazen bestelako erasoGoian amatasuna nola irudikatzen
den, eta, behean, emakume heldu bat. GAUR8
Salaketa jartzerakoan, emakumeak emazte«ona, umila, obedientea,
langilea, isila» izandela ziurtatu behar du, «tratu txar hori ez
zuelamerezi frogatu behar balu bezala»
Tratu txarren inguruko 200 bat salaketa ikertuditu Usunarizek,
1520 eta 1790 bitartekoak.Nafarroako Artxibo Orokorrean eta
IruñekoElizbarrutiko Artxiboan jasota daude guztiak
-
herria
mota bat ere: ekonomikoa.«Normalean erasotzailea izatenzen
etxeko ekonomiaren kon-trola zuena, bere mende zeudenondasun
guztiak eta maiz moduokerrean kudeatzen zituen. Gai-nera, emaztea
eta seme-alabakabandonatuta eta zer janik ezzutela uzten zituen»,
kontatudu Usunariz. Hori horrela, emakume askok,
nahiz eta tratu txar bortitzak sa-latu, azkenean salaketa
kendueta senarra aske uzteko eska-tzen zuten; «biziraupen
hutsa-gatik», dio Usunarizek. MariaRomeoren kasuan ere
halaxegertatu zen. Corellako emaku-meak salaketa kentzea
erabakizuen azkenean, senarra etxeanizan gabe nekez egingo
baitzuenaurrera garai horietan. Eta haur-dun zegoen, gainera.
Antzekoa da Gareseko Maria
de Arizteguiren kasua ere. Sena-rrak laban batekin zauritu
zueneta tratu txarrengatik salatuegin zuen. Baina epaiketa mar-txan
zela, Mariak bere buruaerruduntzat aurkeztu zuen, se-narra
«probokatu» egin zuelako.«Maltzurra, mozkorra, traidoreaeta beste
hitz itsusi asko esannizkion», adierazi zuen. Aitortzahorren
atzean, baina, biziraute-ko nahia baino ez zegoen, «se-narrik gabe
bera eta bere haurtxikia gosez hilko zirelako, ezzutelako ondasunik
eta senarra-ren lanarekin egiten zutelakoaurrera». Emakumearen
lanazaintza zen; aitortu gabeko etaordaindu gabeko lana.
Bestelakolanik egin nahi izan balu ere, ezluke biderik
topatuko.
KOMUNITATEAREN JARRERAKomunitateak nola ikusten zi-tuen tratu
txarrak? Etxe barru-ko arazoak zirela ulertzen zuenedo
komunitatearen arazotzathartzen zituen? Zein jarrerazeukan
erasotzailearekin etaerasotakoarekin? XVI. eta XVII.mendeetako
auzietatik jaso dai-teke horren inguruko hainbatpista.1555.
urtearen bueltan, Gracia-
na de Mañeruk, Garesko bizila-gunak, salaketa jarri zuen Pedrode
Irisarri bere senarraren kon-tra, modu bortitzean jipoituzuelako
behin baino gehiago-
tan. «Apaizek eta alkateek behinbaino gehiagotan kargu
hartudiote bere portaeragatik, bainaberdin segitzen du.
Bizilagunekere kargu hartu diote, eta eran-tzun die ‘bere
emaztearekinnahi duena egin dezakeela’». Larraintzarren, 1605.
urtean,
Mari Martin de Miquelarena 20urteko emakume gazteak erago-tzi
zion Martin de Irazoizi bereemaztea kolpatzea. 1558. urtean,
Bernardo San
Justo Iruñeko kartzelara eramanzuten maizterrek,
emaztearimakilakadak emateagatik. Juan de Andiaren kontrako
epaiketan, Maria de Zubielquibizilagunak esan zuen
auzoansekulako ahaleginak egin zituz-tela bikotearen artean
bakeakegiteko, baina alferrik. «Juan deAndiaren erasoak gero eta
borti-tzagoak eta odoltsuagoak diraeta emaztearen oihuak gero
etalatzagoak. Eta horrek auzoko ba-kea aztoratzen du». Usunarizen
hitzetan, «komu-
nitatean bazegoen erasotakoemakumearekiko elkartasuna.Maiz,
gainera, emakumea ba-besten saiatzen ziren senideaketa bizilagunak,
batzuetan etxe-
an aterpea eskainiz edo jatekoaemanez. Komunitate txikiak
zi-ren, denek zeukaten ondokoa-ren berri eta tratu txarrek
ko-munitateko oreka haustenzuten. Iruditzen zaigu XVI. etaXVII.
mendeetan jendea osobortitza eta basatia zela eta ezzela
elkartasunik eta enpatiarikexistitzen, baina ez da egia».
Ko-munitateak, beraz, ez zuen in-darkeria sexista maite, desorde-na
eta egonezina sortzenzituelako. Esanguratsua da, esaterako,
1618. urtean Iruñeko San Loren-zo elizako Andueza apaizak
se-nar-emazteen inguruan idatzi-tako testua: «Zein lotura egon
XVI. eta XVII. mendeetanpentsatzen zen gizonak zein
emakumeak pasioenmendeko zirela. Gizonari,
baina, Jainkoak pentsatzekogaitasuna eman ziola uste
zuten, eta, emakumeari,berriz, ez.
GAUR8
daiteke ezkonduen arteanemazteak senarrari beldurrabaldin badio?
Senarra etxerasartzean emaztea dardarka has-ten bada? Eta zein
gozamen izandezake emaztea esklaboa baili-tzan tratatzen duen
senarrak?Emaztearen askatasunaz goza-tzen ez duen senarrak? Zein
go-zamen eduki dezake esklabo be-zala beldurra badio eta ez
badiomaitasuna eskaintzen emaku-me libre bezala? Senarrak
jakinbehar du Jainkoak eman dionemakumea ez diola esklabo mo-dura
eman, bizitzako adiskidebezala baizik».
EPAILEAK, EZKONBIZITZAREN ALDEEgia osoa esanda, baziren
elkar-tasunetik urrun zeuden jarrerakere, eta hala jasotzen dute
garai-ko zenbait dokumentuk. «Gra-ciana de Mañeruren osabak,
Mi-guel de Azterainek, aspalditik zuen ilobak jasaten zituen
tratutxarren berri. Bizilagunek asko-tan kontatzen zizkioten eta
bi-tartekari lana egiteko eskatzenzioten. Berak, baina, ez zuenezer
egin, ‘senar-emazteen arte-ko kontuak’ zirela ulertuta».Beste
batzuek, berriz, tratu txarhoriek emaztearen portaerare-kin
justifikatzen zituzten; «kas-karina da», «senarrari begirunegutxi
dio», «gauza guztietanagintzen du eta gauza guztiakberak egiten
ditu, eta senarrariez dio uzten ez agintzen ez egi-ten» eta antzeko
argudioak era-biliz. Epaitegien egitekoak eta jarre-
rak ere merezi du atentzioa.Epaitegi zibiletan gizonezkoa
zi-gortua izatea eskatzen zen nor-malean. Elizako
epaitegietan,berriz, banantzea izaten zen az-ken helburua.
Komunitateak tratu txarren berri izaten zueneta batzuetan
saiatzen zen emakumea babestenedo laguntzen. Ez zituen tratu
txarrak maite,desordena eta egonezina sortzen zituztelako
Epaitegien lehen helburua ezkonbizitzababestea izaten zen eta
ezkontza babesten zutengizabanakoak baino gehiago. Garaiko
epaileakziren eta orden sozialaren alde egiten zuten
-
Amaia Nausia Pimoulier historialari etaikertzaileak XVI. eta
XVII. mendeetakoNafarroan emakumeen alarguntasunaikertu du. Garai
hartan emakumealargun on bat izatea zer zen eta, horritiraka,
emakumeari zein ereduinposatzen zitzaion. «Emakumearenideala garai
horretan bi zutabetanoinarrituta zegoen. Alde batetik, berejokabide
sexualean, hau da kastitatean.Emakume baten sexu portaeraren
arabera neurtzen zen bere ohorea etabaita bere familiaren ohorea
ere. Eta,bestetik, amatasunean. Garai horretanpentsatzen zen –eta
hori oso atzetikdatorren kontua da, zibilizaziopatriarkalaren
zentzua hor baitago–emakumeek ekarri zituztela gizartearengaitzak.
XVI. mendean, gainera, azalpenbiologiko bat ere ematen zen
horreninguruan. Esaten zen gizonak zeinemakumeak pasioek
menderatzenzituztela, baina Jainkoak gizonaripentsatzeko gaitasuna
eman ziola, eta,emakumeari, berriz, ez. Beraz, gizonak,pentsatzeko
gaitasuna zuenez, kontrolazitzakeen bere pasioak. Baina,emakumeak,
tuntunagoa zenez, ezinzituen bere pasioak kontrolatu». Badira,
gainera, teoria hori indartzeko
zenbait azalpen. Juan Luis Vives XVI.mendeko pentsalari
kristauaren arabera,hazia jasotzeko orduan emakumearensabela hotz
bazegoen, emakume batsortzen zen. Aldiz, sabela bero
bazegoen,gizonezko bat. Vivesen arabera, «pordefecto de calor vivo,
la mujer es másimbécil por naturaleza». Eta Vivesekgogoeta
horretatik ondorioztatzen zuenzeregin txikiak eta garrantzia
gutxikoakeman behar zitzaizkiola emakumeari. «Hortik abiatuta,
emakumearen
inguruan diskurtso paternalista bateraiki zen, gaur egun
oraindik ere bizirikdagoena. Emakumeak ezin zuenez bereburua
kontrolatu baina berezikitentagarria zenez, bortxatua baldinbazen,
errua ez zengizonarena –bortxatzailearena–bortxatuarena baizik.
Zergatik? Ezzituelako bere pasioak kontrolatu etagizona tentatu
zuelako. Bortxaketaprozesu horietan gizonezkoa biktimamodura
agertzen da, eta, emakumea,errudun moduan», kontatu du Nausiak.
Bada paralelismorik egungo zenbait
diskurtsorekin. Baina bada, era berean,
desberdintasunik. «Komunitatearenjarreran igartzen da
desberdintasunhandiena. Emakumeen kontrako erasoakkasu pribatuak
ziren arren,komunitateak propio bezala hartzenzituen,
komunitatearen ordena hankazgora jartzen zutelako. Emakumea
ezbazegoen ondo, bere familia ere ezzegoen ondo. Gainera,
familiaren ohoreaere zikintzen zen, eta familia bera izatenzen
kaltetua. Kezka ez da emakumeareningurukoa, komunitatearen bakearen
etaordenaren ingurukoa baizik», zehaztu duhistorialariak. Emakume
alargunen kasuak ikertuta,
alarguntasunaren inguruko garaikozenbait lege oso argigarriak
diraemakumearen sexualitatea nola ulertzenzen ikusteko. «Lege
horietako batenarabera –denboran askoz lehenagokoadena– alargun
geratzen den emakumeakgutxienez urtebetean alargun mantendubehar
du. Zergatik? Haurdun baldin
bazegoen, haur hori senarrarena zelaziurtatzeko, eta ez beste
batena.Emakume alargunen bigarren ezkontzakere oso gaizki ikusita
zeuden. Gizonarenkasuan, berriz, ez, ulertzen baitzenhaurrak
zaintzeko eta etxea aurreraeramateko emakume bat behar zuelaondoan.
Gizonek, gainera, denboragutxiago behar zuten berriz
ezkontzeko.Emakume alargun perfektua zen etxeanhaurrak zaintzen
geratzen zena», segitudu. Badira, baina, kontraesanak,
Elizakulertzen baitzuen gazterik alargungeratu zen emakumea berriz
ezkontzeakomeni zela, «gizon bat alboan beharzuelako bere
sexualitatea kontrolatzeko.Ulertzen zen dagoeneko
esperientziasexuala izan zuela –ezkonduta egonzelako– eta
arriskutsua zela horregatik,kontrolatzen zaila». Aldiz, adinean
aurrera joan eta alargun
geratzen zena berriz ezkontzea ez zenbatere ondo ikusten. «Jada
seme-alabarikezin bazuen izan, bizio hutsagatikezkondu zela
ulertzen zen. Herri askotanapaizek salatu egiten zituzten
emakumehoriek eta herriko gazteek karrakarekinzarata ateratzen
zuten emakume haieninguruan, beren izen ona zikintzeko».
2016 | azaroa | 26
GAUR8• 14 / 15
SEXU PORTAERA ETA AMATASUNA,EMAKUME PERFEKTUAREN ZUTABEAK
XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroako emakumeak irudikatzen
dituen margoa. Alarguna, beltzez. GAUR8
Epaitegien lehen helburua ez-konbizitza babestea izaten zeneta
ezkontza bera babesten zu-ten gizabanakoak baino gehia-go.
Senarraren autoritatea man-tentzea ere izaten zen berenlana eta
emaztea «arrazoirik ga-be» ezin zela kolpatua izan na-barmentzen
zuten. Hartara, se-narrak emaztearen jokaerak«zuzentzeko» zuen
eskumenaaitortzen zuten epaitegiek etaeskumen horren neurrian
jar-tzen zuen arreta. Alegia, neurri-koa edo neurri gabea izan
otezen.
«Epaitegi zibiletan, emazteaketxetik alde egin badu
epaileaketxera bueltatzera behartzendu. Era berean, epaian garbi
ja-sotzen du senarrarentzat abi-sua: ez baduzu emaztea
ondotratatzen, zigorrik larrienak su-frituko dituzu. Eta zigor
horienartean dago erbestea bera. Eliza-ko epaitegien kasuan,
banantze-aren alde egiten den kasuetanemakumea toki seguru
bateraeramaten da; senideren batenetxea, komentu bat,
monasteriobat... eta, nahiz eta etxetik kan-po bizi, senarraren
betebeharrada emakumearen biziraupena.Alegia, berak ziurtatu behar
dujatekorik ez zaiola faltako. Epai-ketak iraun bitartean,
epaileakgarbi ikusten badu emakumehorren kontrako bortizkeria
la-rria izan zela, automatikokietxetik atera eta toki
segururaeramaten du. Gerta daiteke, halaere, behin epaiketa
bukatutaemaztea etxera bueltaraztea.Epaitegiak beren garaikoak
diraeta denaren gainetik senar-emazte lotura mantentzen saia-tuko
dira. Baina normalean on-do ziurtatuko dute tratu txarrakez direla
berriz emango eta ho-rretarako mehatxu larriak egi-ten dizkiete
senarrei. Eta nor-malean oso aintzat hartzendituzte mehatxu horiek,
badaki-telako epaileek horiek betetzekobideak dituztela».
Mehatxuak, beldurraraztea,isolamendua, tratu txar fisiko-ak,
gehiegikeria emozionala etaekonomikoa... Indarkeria sexis-tak modu
antzekoak erabiltzenditu lehen bezala orain. Lehen,XVI. eta XVII.
mendeetan, eta,orain, XXI. mendean.
-
herria
Galdetzen du behin eta berriro François Villonek
bere “Ballade des dames du temps jadis” ezagu-
nean, historiako eta mitologiako emakume ospe-
tsuen oroitzapenez. «Non dira behinolako elu-
rrak?», galdetzen genuen Europako bazterrotan
joan den asteazkena baino lehen, emakumerik ez
baina mantu zuria bera gogoan. Doneztebe eta
Gasteizko irudiok etxerako gogoa pizten dute,
elurra mara-mara ari duela leihotik begiratzekoa,
berogailua goritu arte piztuta. Hemen da, azkenik,
elurra, neguaren iragarle. Adituak, berriz, ez dira aldendu eta
argindarraren fakturak gora egingo
duela iragarri dute. Datuek ere hor segitzen dute, azken
hilabeteetan argindarraren prezioak gora
egin duela gogorarazteko, eta Europako bazter pribilegiatu
honetan gero eta familia gehiagok ge-
ro eta argindar gutxiago erabiltzen duela, eta, hala ere,
fakturaren prezioak gora segitzen duela.
Gero eta familia gehiagok ez dutela argindarrik erabiltzen,
ordaintzeko dirurik ez dutelako. «Non
dira behinolako elurrak?» galdetzen dute elurra gogoan izan
gabe. Xabier Izaga Gonzalez
«MAIS OÙ SONTLES NEIGESD'ANTAN?»
Jagoba MANTEROLA eta Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS
C IKUSMIRA
-
hutsa
iRRITZIA:
{
}
AmaiaBALLESTEROS
-
herria
Abiadura handi-ko trena, tran-bia, metroa…Mugikortasunazinez gai
kora-pilatsua da. Ez-
tabaida sortzen duena. Gasteiz-ko zinegotziek ere sarri
hitzegiten dute garraio sistemari buruz, baina gutxitan
lortzendituzte akordioak. Jose AngelCuerda alkatea zenean jarri
zenmahi gainean hirian tranbiaegiteko aukera, eta urteak pasaziren
katenaria amaitu zuten ar-te. Duela zazpi urte martxan ja-rri zuten
tranbia, eta, ordutik, bigaldera errepikatu dira: noizegingo da
tranbiaren luzapena?Eta, nora helduko da? Pasa den legealdian,
PPren
esku zen Udal Gobernuak, lu-zapen proposamena aurkeztuzuen.
2015eko otsailean JavierMarotok tranbia campuseraeta hiriko
ekialdera luzatzeaproposatu zuen. EAJk gogorkritikatu zuen
Marotoren pro-posamena eta botoak irabazte-ko planteatu zuela
salatu zuen.Egungo alkate Gorka Urtara-nek ere kritikatu zuen,
PPren proposamenak auzokideen be-harrei uko egiten ziela
nabar-menduz. Alkatetzara heltzean,baina, Urtaranek bere
diskur-tsoa aldatu zuen. Hegoaldekoluzapena babestu eta
kolokanjarri zituen auzo berrietaraegin beharreko
luzapenak.Hauteskunde kanpainan tran-bia bai Zabalganara bai
Salbu-ruara luzatuko zutela iragarrizuen, baina, ondoren,
bakarrikekialdera helduko zela oharta-razi zuen. PPk
planteatutakoideia kopiatu zuen EAJk, Gas-teizko mendebaldean bizi
dire-nen haserrea piztuz. Marotok 68 milioi euroko
zuloa utzi zuen Gasteizko Uda-lean eta ez zegoen dirua guz-tien
eskaerei erantzuteko. Etaazaroan, Gobernuan sei hilabe-te
zeramatzanean, Urtaranekbeste idei bat proposatu zuen:BRT edo
zirkulazio azkarrekoautobus linea berri bat egitea.«Bide propioa
duen autobuselektrikoa da, errailik eta kate-rik gabea; inbertsio
ekonomi-koa askoz txikiagoa da etaerantzun azkarragoa emango
die Salburua eta Zabalgana au-zoetako beharrei. Baloratu
be-harrekoa da».
AUTOBUS ELEKTRIKOAAskok ez zekiten zer zen BRTsistema Gorka
Urtaranek ideiaproposatu zuenean. Alea.euswebguneak azaltzen
duenez,duela 40 bat urte Hego Ameri-kan autobus azkarrak
ezartzenhasi zirenetik, Europako hiriaskotara zabaldu da BRT
siste-ma, Nantes edo Bartzelonarakasu. Gasteizko
Gobernuarenplanaren arabera, lehen faseanhiria inguratuko du BRT
line-ak, eta, bigarrenean, Salburuaeta Zabalgana lotuko ditu.
Ha-la, lehen fasean BRT lineak pe-riferikoa ordezkatuko du.
Oposizioko taldeek berehala
erantzun zioten Urkullu etaUrtaranek iaz iragarritako pla-nari.
Javier Marotok, garaiko PPko bozeramailea Gasteizen,proiektua
kritikatu zuen. «Ur-kulluk mezu argia helarazi dioUrtarani: Eusko
Jaurlaritza txa-lotzeko zaude alkatetzan, ezGasteizen onurarako
gauzakeskatzeko», esan zuen. EH Bil-duko bozeramaileak, Miren
La-rrionek, berriz, defendatu egin zuen BRT sistema:
«Sistemati-koki harago joan behar dugu,Europara begiratu eta
berri-kuntzaren alde eginez; eragin-kortasuna aldetik,
ekonomiko-ki, malgutasunari dagokionezeta hiriaren fisionomiari
egi-ten dion kalte txikiagoagatik,tranbiaren alternatiba natura-la
da». PSEko Peio Lopez deMunain zinegotziak, bere alde-tik, BRT
sistema «tranbia ezezartzeko aitzakia ez izatea»espero zuela
adierazi zuen.Proiektuak harrera ona izan
zuen oro har eta, hala, EH Bil-duk, EAJk, PSEk eta Sumando-Hemen
Gaudek (Ahal Dugu)akordio bat sinatu zuten BRTsistemak aurrera egi
teko.Akordio horren arabera, aurre-kontuaren %66 Lakuak ordain-duko
zuen, eta, gainerakoa,Arabako Aldundiak eta Gas-teizko Udalak
erdibana. Denaondo zihoan, edo hala zirudienbehintzat, akordioa
ekaineanapurtu baitzen. Oposizioko tal-deek Gobernuaren plan
finan-
MUGIKORTASUNAAkordio politikoaren faltan, BRT sistemaabian
jartzeko aukera dago Gasteizen
Ion Salgado
Mugikortasunaren eztabaida bizirik dago GasteizkoUdalean.
Tranbia eta BRT sistema berria mahi gaineandaude, eta talde
politikoek erabaki behar dute nolaerantzungo dieten auzo berrien
beharrei. Izan ere,Salburua eta Zabalganako auzokideak autobusa
erabilibeharrean dira egun erdigunera hurbiltzeko.
JENDARTEA / b
-
2016 | azaroa | 26
GAUR8• 18 / 19
tzarioa ez zuten onartu, etaabenduan adostutakoa bete-tzea
eskatu zioten Urtarani.
EH Bilduren ustez, Salburua-ra helduko den tranbiarenproiektua
ez in da ekia lde-mendebaldeko ardatzetik be-reizi, eta horregatik
azaldu zenUdal Gobernuaren proposame-naren aurka. Dena den,
azke-nean, EH Bildu, EAJ eta PSEkakordio bat sinatu zuten
etakonpromiso-kredituak onartuzituzten uztaileko
udalbatzan.Salburua eta Zabalgana auzoeigarraio publikoa bermatzea
da akordioaren lehentasunetakobat. ArabaTran
proiektuarenbideragarritasuna aztertzekoasmoa ere jasotzen da.
ARAZOAK FINANTZAZIOAREKINIrailean, Gasteizko Udaleko
or-dezkaritza batek Nantesko BRTsistema bis i tatu zuen , e
taurrian Urtaranek proiektuakEuropar Batasuneko diru la-guntzak
jaso zitzakeela iragarrizuen. Halaber, Lakuaren eska-riz Idom
enpresak egindakotxostenak enpresa pribatu ba-tek eraikuntza,
teknologia etafinantza arriskuak bere gainhartzea proposatzen duela
ira-garri zuen. Besteak beste, en-presa horrek hartuko lituzkebere
gain garraio elektriko ho-nen mantentze gastuak. «Ho-rrek aukera
emango l igukeproiektuari ekiteko, Udalakeman behar dituen
gainerakozerbitzuak baldintzatu gabe».
EH Bilduk Urtaranen propo-samena kritikatu zuen, eta BRTsistema
finantziazio publikozuzenaren bidez gauzatzeaproposatu zuen
astelehenean,32 milioi euro aurreztuz. «Eus-ko Jaurlaritzak
proposatutakofinantziazio publiko pribatua-ren aurrean, 100 milioi
eurokogastua suposatzen duena, tran-biarekin erabili zen antzeko
fi-nantziazio sistema proposa-tzen dugu, 68 milioi ingurukogastua
suposatuko lukeena»,nabarmendu zuen Miren La-rrionek, EAJ eta PPren
jarreradeitoratuz. «Urtaranen infor-mazio ezagatik eta PPk
egitenduen demagogiagatik zalan-tzak biderkatzen ari dira. Egoe-ra
ikusita, EH Bilduk proiektua
arduraz eta ganoraz zuzentze-ko konpromisoa du. Horrega-tik, BRT
sistemaren finantzia-z ioaren gaineko eztabaidairekitzea
proposatzen dugu, hi-riarentzat onuragarriena bila-tuz», gaineratu
zuen.
AZKEN AKORDIOA?Baina Urtaranek ez du BRT siste-maren
finantziazioa aldatuko.Udal Gobernuaren iritziz «bide-raezinak»
direlako EH Bildukproposatutako aldaketak. Eraba-ki horrek kolokan
jarri du egi-tasmoaren etorkizuna. Gainera,EAJ eta PSEk Gasteizko
Legebil-tzarrean sinatutako akordioakez du BRT sistemaren
etorkizu-na bermatzen. Izan ere, AndoniOrtuzar, Iñigo Urkullu eta
IdoiaMendiak sinatutako gobernuakordioan tranbiaren aldekoapustua
egiten da.
Hala, oraingoz ezin daitekeesan zer gertatuko den. Inorkez daki
datozen egunetan Gas-teizko udal taldeek bestelako akordiorik
lortuko duten, eztazein izango den EAEko Gober-nu berriaren jarrera
ere. Bitar-tean, mugikortasunaren ezta-baidak bizirik jarraitzen
du.
Ezkerrean, Gasteizkotranbia. Goian, Brasilgo Curitiba hirikoBRT
sistema. Juanan RUIZ I ARGAZKI ORESS
MARIORDO I WIKIMEDIA
COMMONS Jose Angel Cuerda garaiko alkateak tranbia bat
sortzekoaukera proposatu zuen 1998. urtean, egungo trenkorridorea
erabiliz. 2014. urtean EH Bilduk aukera horiberreskuratu eta
zehaztu zuen. Hala sortu zen ArabaTranproiektua. Araban aldiriko
tren gisa funtzionatuko luke; Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa
beteko luke. «GasteizenZabalgana edo Salburua moduko auzoak
erdialdearekinkonektatuko lituzke Arabatranek, baina,
herrialdean,herriak Gasteizera gerturatuko lituzke. Ez hori
bakarrik,langileen mugikortasuna erraztuko luke,
langileakindustrialdeetara garraiatzeko balioko lukeelako»,
azalduzuen EH Bilduko bozeramailea Kike Fernandez de Pinedok.
Gasteizko Gobernuak ez ditu ikusten ArabaTranproiektuaren
onurak. Martxoan Ana Oregi sailburuakLegebiltzarreko batzordean
aurkeztutako txostenteknikoaren arabera, garraioaren
ikuspuntutik,«proposamenak ez luke eraginik izango eta
Gasteizkohegoaldeko trenbide-espazioen liberazioa kolokan
jarrikoluke». «Korridoreko erabiltzaile gehienak
Gasteizkohiriguneko zatietan ibiliko lirateke; horrenbestez,
proiektuhonetan eragin txikia izango lukete. Izan ere, egun
badaudehiriguneko joan-etorrietan kapilaritate handiagoa
dutenaukerak, eta, horregatik, kaptazioa txikia da», dio
txostenak,trena lurperatzea defendatuz. Sailburuaren ustez,
«eraginpositiboa izango luke. Adifeko sarearen hiriguneko
zatiaritranbia erabilera emateko aukerarekin konparatuta,badaude
bidaiari gehiago erakarri eta errentagarritasunhandiagoa izango
luketen beste aukera batzuk».
ARABATRAN EGITASMOA,ORAINDIK MAHAI GAINEAN