-
1
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Sirius liburutegiaren bilduma inprimatu eta elektroniko
guztietan aldi berean bilatzeko aukera ematen duen tresna da, bai
eta ikerketarako erabilgarriak diren sarbide irekiko biltegietan
eta harpidetutako datu-baseetan ere.
Sirius erabiliko dugu liburu, aldizkari, artikulu, tesi nazional
eta atzerriko tesi, biltzarretako akta, txosten, eta abarren testu
osoa online eta/edo paperean eskuratzeko.
Sirius zerbitzuak aldi berean hauetan guztietan bilatzen du:
• Liburutegiko katalogoan: liburuak, e-liburuak, aldizkariak,
e-aldizkariak, ikusentzu-nezkoak, NUPeko tesiak eta abar.
• Liburutegiak kontratatutako liburu eta aldizkari elektronikoen
bildumetan, testu osoaonline eskuratuz.
• Academica-e erakunde biltegian: ikasketen amaierako lanak,
etab.
• Liburutegiak harpidetutako datu-base askotan: Scopus, WoS,
Science Direct, Econlit,IEEE Xplore, PsycINFO, CINAHL, SocINDEX,
etab.
• Hautatutako testu osoko eta sarrera irekiko biltegiak: arXiv,
RePEc, Dialnet, AGRIS,SciELO, TDX, RACO, DOAJ, etab.
OHARRA: Liburutegiak harpidetutako baliabide gehienak arakatzen
ditu Siriusek. Alabaina, datu-baseetako batzuk kanpo geratzen dira.
Unibertsitatea harpidetutako datu-baseen zerrenda osoa ikusi eta
kontsultatzeko, klik egin hemen.
http://guias-tematicas.unavarra.es/sp/subjects/databases.php
-
2
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Nola sartu behar denBi aukera daude Siriusen sartzeko
Liburutegiaren web-orri nagusitik Bere esteka zuzenetik
hemen:https://biblioteca.unavarra.es/sirius
Nupeko erabiltzaile gisa erregistratu behar da
hemen:https://extranet.unavarra.es/bnup campusetik kanpo gaudenean
Liburutegiak harpidetutako testu osoak eskuratzeko. Eta
garrantzitsua da hori egitea, edozein bilaketa hasi baino lehen.
Bestela, aurretik egindakoa galduko dugu.
Oinarrizko bilaketa
https://www.unavarra.es/biblioteca/?languageId=100001https://biblioteca.unavarra.es/siriushttp://www2.unavarra.es/gesadj/servicioBiblioteca/tutoriales/OFFCAMPUS/OFFCAMPUS_EU.pdf
-
3
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
1. Bilaketa hitzak sartu behar dira:
Eremua aukeratu eta bilaketa hitzak tekleatu behar ditugu. Hauek
dira aukerako eremuak:
• Gako-hitza (aukera lehenetsia): bilaketa aurkibide guztietan:
izenburuak, gaiak,
laburpena… adib. Wind power• Izenburua: liburu, aldizkari,
artikulu batena... adib. “wind power” hitz-kate hori duten
liburu, aldizkari edo artikulu izenburuak itzultzen dizkigu.•
Egilea: egile baten, adib. Ortega y Gasset, dokumentu guztiak
(liburuak, artikuluak, etab.).
Aholku orokorrak bilaketa egiteko
� Zenbakiak edo hitzak, letra larri edo xeheetan, azentuarekin
edo azenturik gabe,singularrean edo pluralean eta edozein
hurrenkeratan bilatzeko aukera dugu. Adib.:LOPEZ / lópez / López,
cigueña / cigüeña, etab. Esaldi bat bilatzeko, komatxo arteanjarri
behar dugu. Adib.: “television digital” jarrita ez da “digital
television”berreskuratuko.
�
? ikurrak karaktere bakar bat ordezten du. Adib.: me?ico
jarrita, México eta Méjicobilatuko ditu, baina médico ere bai. ?
ikurrak karaktere bat ordeztu behar du beti(adib. se?tiembre
jarrita septiembre aurkituko du, baina ez setiembre).
�
Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib.:
Gako-hitzeanmatemáticas para los ingenieros bilatzen badugu, ez du
matemáticas para ingenierosizenburua aurkitzen.
� * ikurrak karaktere kate bat ordezten du. Erro baten amaieran
erabil daiteke (adib.: psico* jarrita, psicología, psicoanálisis,
psicoterapia, psicofármaco etab. aurkituko ditu) edo hasieran
(adib.: *terapia jarrita, terapia, psicoterapia, radioterapia,
dietoterapia etab. bilatuko ditu).
� Hitz bat beste modu batera letreiatzen denean(ingeles
britainiarra/ingeles amerikarra)erabiltzen da # ikurra. Adib.
colo#r delakoak color eta colour berreskuratzen ditu.
� Beste zerbait jartzen ez badugu, jarritako termino guztiak
dauzkaten dokumentuakberreskuratuko ditu bilaketak. Beste era
batean konbinatu nahi baditugu, eragilehauek erabil ditzakegu:
• OR:terminoetako bat, bestea edo biak daude dokumentu berean.
Adib.: PedagogíaOR educación
• NOT: lehen terminoa badago dokumentuetan baina ez bigarrenean.
Adib.: VirusNOT informática.
2. Araztu emaitzak:Siriusek hainbat datu-basetan bilatzen du,
bai eta katalogoan ere. Beraz, emaitza kopurua handia izaten da.
Zerrenda mugatu eta zehaztu dezakegu ezkerreko zutabeko iragazkiak
erabiliz.
-
4
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Bilaketaren datuak: Erabilitako hitzak, eremuak, non erabili
ziren, mugak eta aplikatutako iragazkiak. Denbora errealean
eguneratzen da. Mugak edo iragazkiak kentzeko laukitxon klik egingo
dugu
Mugak: Lehenespenez bilaketa guztiak mugatuta daude, online edo
paperean, testua osorik eskuratzeko modua ematen duten
dokumentuetara.
• Soilik elektronikoan aukeratzeko ere izango genuke modua.•
Argitalpen zientifiko (ikuskatuak) binakako ikuskatze prozesu bat
gainditu
duten dokumentuak ager daitezen soilik.
• Testu osoa (online edo paperean) aukerari marka kentzen
bazaio, soilikerreferentzia eskuratzeko modua emango diguten
dokumentuakgehituko dizkiegu testu osoa eskuratzeko modua ematen
digutendokumentuei.
• Argitaratze-eguna: urte tartea aukeratuko dugu kutxetan edo
kurtsoreadata barran mugituz.
Aukeratu Erakutsi gehiago aukera gehiago ikusteko
Iragazkiak: Emaitzen zerrenda gehiago mugatu eta araztu dezakegu
baliabide, gai, hizkuntza eta abarren arabera iragaziz.Iragazkiak
konbinatu eta haietako bakoitzean aukera bat edo gehiago aukera
ditzakegu.
-
5
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
3. Emaitzak berrikustea:Erdiko panelean 10 emaitza aipagarrienen
zerrenda agertzen da.
Lehenespenez bilaketak Testu osoa (online edo paperean)
mugarekin egiten dira. Aukera aldatu ez bada, online edo paperean,
testu osoa eskuratzeko modua ematen duten dokumentuei dagozkien
emaitzak izango dira.
-
6
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Emaitza ohikoenen adibideak, eta dokumentuak nola eskura
ditzakegun:
Soilik paperezko ale(et)an ditugun liburuak:
Euskarri elektronikoan eskuratzeko modua ematen duen
liburua:
Testu osoa euskarri elektronikoan eskuratzeko modua ematen duten
artikuluak:
Testu osoa euskarri elektronikoan eskuratzeko, ezkerreko lehen
estekari erreparatu behar zaio. Ikusi duguna ager
daiteke Testu osoa NUPen edo beste batzuk. Esaterako
Testu osoa PDFn edo Online eskuratzea.
Datu-base batzuetako erregistroek ere beren esteka bereziak
dituzte:
• Check IEEE Xplore for full text• Documento en ScienceDirect•
Ver registro en Dialnet Plus• Documento en AGRIS• Documento en
Arxiv• Documento en DOAJ• Documento en RACO
• Documento en RECERCAT• Documento en RCAAP• Documento en
SciELO• Documento en Persée• Ver registro en RePEc• Documento en
TDX• Full Text from ERIC
Kokapena eta katalogo-zenbakia, liburua apalategian
aurkitzeko
Liburuak katalogoan duen erregistrorako sarbidea mailegatua
dagoen edo ez egiaztatzeko
Liburuaren testu elektronikoa eskuratzea
Artikuluaren testu elektronikoa eskuratzea
-
7
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
4. Emaitzak kudeatzea:Zerrendako izenburu bakoitzean klik
eginez, dokumentuari buruzko informazio guztia agertzeaz gainera,
ezkerreko aldeko tresna taularen bidez honako hauek egin
daitezke:
Dokumentua aldi baterako karpetara edo karpeta pertsonalera
gehitzea edo karpeta horietatik kentzea
Erregistroa (dokumentua ez) inprimatzea
Erregistroa (dokumentua ez) posta elektronikoaren bidez
bidaltzea
Erregistroa (dokumentua ez) gordetzea
Dokumentuaren aipua hainbat estilotan ikustea.
Erreferentzia gure intereseko kudeatzailera esportatzea.
Oharra idaztea eta Nire karpetan gordetzea edo inprimatzea
Esteka iraunkorra agertzen da gero berreskuratzeko edo
aholkatzeko. Nabigatzailearen helbide-barrako helbideak ez du
balio.
Sare sozial ohikoenetarako esteka multzo bat irekitzen du:
Facebook, twitter, gmail, etab.
-
8
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Nire kontuaUnibertsitateko komunitateko kideek Siriusen kontu
bat sortzeko aukera dute. Horretarako, pantailaren goiko aldean,
eskuinean, dagoen Nire kontua estekan klik egin eta inprimakia bete
behar dugu.
Kontua kudeatzeko Nire karpetan klik egingo dugu. Bertan
lehenespenak eta bilaketa gorde ditzakegu, karpetetan antolatu eta
beste batzuekin partekatu, beste erabiltzaile batzuen karpetak
ikusi, bilaketa historiak gorde, etab..
Horietaz gainera, erregistroak inprimatu, postaren bidez bidali,
gorde eta esportatu ditzakegu, bai eta irteera aipuaren (APA, MLA,
etab.) estiloa aukeratu ere.
Identifikatuta baldin bagaude, erregistroak gehituko dizkiogu
gure kontuari “karpeta” ikonoan klik eginez.
IDENTIFIKATUTA EZ BALDIN BAGAUDE, ERREGISTROAK NIRE KARPETARI
GEHITUKO ZAIZKIO BAINA NIRE KARPETA HUSTU EGINGO DA SAIOA AMAITZEN
DENEAN.
botoiaren bidez bilaketa-alertak sortu, esteka iraunkor bat
sortu edo sare sozialetan partekatu daitezke.
-
9
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Bilaketa aurreratuaBilaketa konplexuagoak egin nahi baditugu,
bilaketa aurreratua aukeratuko dugu oinarrizko bilaketaren kutxaren
azpian dagoen estekan klik eginez.
BIlaketa eremu gehiago eta hitzak guk aukeratutako eremuetan
bilatzeko aukera eskaintzeaz gainera, dokumentuaren testu osora ere
zabal dezakegu bilaketa. Bai eta hizkuntza, argitaratze-data eta
abarrei buruzko aurretiazko mugak ezarri ere.
-
10
Biblioteca Liburutegia
Sirius: erabilera gida
Bilaketa historiaSaioan egindako bilaketa guztiak berreskura
daitezke Bilaketa historia aukeratuz. Horretaz gainera, kontu
pertsonalean gordetako aurretiazko saioetako bilaketekin konbina
ditzakegu.
1. Bi bilaketa edo gehiago konbina ditzakegu emaitzak zabaltzeko
(Bilatu OR-rekin) edomurrizteko (bilatu AND-rekin) laukitxoak
markatuz eta dagokion botoian klik eginez.
2. Edozein bilaketa kendu dezakegu historiatik dagokion
laukitxoa markatuz eta Kendubilaketak botoian klik eginez.
3. BIlaketa historiak aktibo jarraitzen du saioak irauten duen
bitartean. Bilaketa batgordetzeko, laukitxoa(k) markatuko ditugu
eta Bilaketak / Alertak gorde botoian klikegingo dugu.
4. Gordetako bilaketekin lan egiteko Berreskuratu bilaketak
botoian klik egingo dugu,aukeratuko ditugu, inportatu, eta
Eguneratu emaitzen zerrenda. botoiarekineguneratuko ditugu.
Historia itxiko dugu Bilaketa historia estekan klik eginez
berriro.
LehenespenakGure konfigurazio pertsonala aldatu eta gorde
dezakegu, gure burua identifikatu eta gero, hurrengo saioetan
aldatu beharrik ez izateko.
Goiko barrako Lehenespenak estekan klik eginez pantaila bat
irekitzen da, eta bertan Siriusen balio lehenetsiak aldatuko
ditugu, bai orrialdearen diseinuari dagokionez (zutabe kp.), bai
erregistroen bistaratze eta kudeaketa formatuei eta erregistroak
gure bibliografia kudeatzailera esportatzeari dagokionez. o
Laguntza behar duzu? Galdetu Erreferentzia Bulegoan:telefonoak
948 16 9745 / 9072 / 9070 posta elektronikoa
[email protected]
mailto:[email protected]
Sirius: guía de usoCómo accederBúsqueda básicaTérminos de
búsquedaDepurar resultadosRevisar resultadosGestionar
resultados
Mi cuentaBúsqueda avanzadaHistorial de búsquedaPreferencias