Top Banner
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2010eko abenduaren 18a www.deia.com Kamaraz armatutako naturaren ehiztaria 191. zenbakia [4-5. orrialdeak] Olaizola Hiriaren izenarekin barre egiten duten arrasatearrak [6. orrialdea] Doke antzerki taldea Postmaterialistak ote gara euskaldunok? [2. orrialdea] Patxi Juaristi
8

Ortzadar 181210

Mar 28, 2016

Download

Documents

Deia.com

Kultura eta aisia
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Ortzadar 181210

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

www.deia.com

Kamaraz armatutakonaturaren ehiztaria

191. zenbakia

[4-5. orrialdeak]

OlaizolaHiriaren izenarekin barreegiten duten arrasatearrak[6. orrialdea]

Doke antzerki taldea

Postmaterialistak otegara euskaldunok?[2. orrialdea]

Patxi Juaristi

Page 2: Ortzadar 181210

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

garrantzi gehiago, baina oraindikere oso materialistak gara. Adibi-dez, euskal gazteria modernotzatagertzen da, baina garrantzi gehia-go ematen dio diruari, kanpo itxu-rari, interneti eta ondasun mate-rialei, erlijioari eta politikari bai-no. Sarritan, gure postmaterialis-moa maila teorikoan gelditzen da.Postmaterialista itxura ematea gus-tatzen zaigu, baina, etorkizunean,gizarte indibidualistagoa, hedonis-tagoa eta arriskutsuagoa izangodugu. Benetako gizarte postmate-rialista bat lortu nahi badugu, gurebaloreak errotik aldatu behar ditu-gu, eta gizarte berri bat eraiki.Maiatzeko artoaren ardura etaetorkizuneko seme-alaben ongiza-tea ahantzi gabe, musika berria egi-teko gai izan behar dugu.Zer geratzen da ‘euskaldun fede-dun’ huratik?Euskal Herrian sekularizazio pro-zesu izugarria gertatu da. Gauregun erlijioa bosgarren posizioanagertzen da balioen hierarkian(familia eta lagunak, lana, aisialdiaeta politikaren atzetik). Gainera,erlijiotasun instituzionala krisisakonean dago. Abadeek eta elizgi-zonek iraganean baino eragingutxiago dute gure bizitzetan (Hego

Euskal Herriko biztanleria-ren herena baino ez doa

astero elizara). Halaeta guztiz ere, erlijio-tasun espiritualera-ko joera indartzenjoan da azkenurteotan. Hau da,erlijioa modu

pertsonalean biziduten gero eta pertso-

na gehiago dago.Euskal Herriko gazteak

beste herrialdeetakoak baino soli-darioagoak zirela esan ohi da.Agian, iraganean horrela zen, bai-na gauzak asko aldatu dira. Gauregun, euskal gazte gehienekgarrantzi gutxi ematen diote erli-jioari edota politikari, hau da, ideo-logiei. Aldiz, dirua eta ondasunmaterialak dira euren kezkarikhandienetakoak. Horrez gain, EAE-ko 15-29 urte bitarteko gazteen %3,4-k bakarrik parte hartzen du alder-di politiko batean edo ekintza-taldebatentzat lan egiten du, %5,4 sindi-katu bateko kide da edo bertan par-

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako argazkia: Iban Aginaga

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

‘Maiatzeko artoaren arduraeta bost seme-alabadauzkana ez dago musikabila’ atsotitz batetik hartu-tako izenburu luzeko liburuakaleratu du Patxi Juaristisoziologoak. Saiakerahorrekin irabazi zuen iazBecerro de Bengoa saria etabertan gaurko Euskal Herri-ko gizartea aztertzen du

KAROLINA ALMAGIA

I TXURAZ kontrakoa emateagustatzen bazaigu ere, euskalherritarrok oso materialistakgara. Horixe esaten du Sozio-

logian doktorea den Patxi Juaristi(Markina, 1967) ikerlariak.Zein izan zen saiakera honen abia-puntua?Ronald Inglehart-ek bere El cambiocultural en las sociedades indus-triales avanzadas (1991) liburuanzioen mendebaldeko herrialde abe-ratsetan bizi direnek ongizate mate-rialari, diruari eta ziurtasun fisi-koari garrantzia ematetik, bizi-kalitatea azpimarratzera pasatudirela. Bere ustez, gizarteaberatsek balore mate-rialistetatik balorepostmaterialisteta-rako jauzia egindute. Ondorioz, gaipolitiko berriek(ekologiak, gizoneta emakumeenarteko aukera ber-dintasunak, kontsu-mitzaileen eskubideak,demokrazia hobeagoaklortzeko nahia, gutxiengoen esku-bideak, garapen kulturala…)garrantzia hartzeaz gain, era asko-tako gizarte mugimenduak indar-tzen joan dira. Inglehart-ek esatenduena ia betetzen den EuskalHerrian ikertu nahi izan dut; ale-gia, euskal gizarteak balore mate-rialistetatik balore postmaterialis-tetarako jauzia egin duen.Eta zein izan da konklusioa?Kontraesanez beteta gaudela iru-ditzen zait: ongizate materialari ira-ganean baino garrantzi gutxiagoematen diogu eta bizi-kalitateari

S A I A K E R A > E U S K A L G I Z A R T E A

patxijuaristi

te hartzen du eta %8,4kelkarte edo GKE batean lanegiten du. Europako bestegizarte batzuetan, ehunekohauek altuagoak dira.Euskal kulturgintza ere aztertuduzu. Zein da zure diagnosia?90. hamarkadan, euskal biztanleenartean orokortu egin zen euskara-rekiko jarrera positiboa. Ondorioz,euskarazko irakaskuntza ereduakhanditzen hasi ziren eta euskara-ren alde lanean ari ziren erakundeaskok ere hobeagotu egin zituzteneuren azpiegiturak. Bertsolaritza-ren gorakada, Egunkariaren etaeuskarazko herri aldizkariensorrera edota Kontseiluak bultza-tutako XXI. Mendeko Akordioabezalako ekimenak horren adie-razle dira. Dena dela, oraindik ereeuskarak eta euskal kulturak ahuljarraitzen dute. Alde batetik, badi-rudi militantzia ahultzen ari dela.Bestetik, gutxi dira euskal kultur-gintzako arlo ezberdinetara hur-biltzen diren herritarrak. Honekinbatera, asko dira diotenak euskalkultura gezur sozial batean bizidela. Saltzen den baino askoz libu-ru eta disko gehiago kaleratzen da.Orduan, non ikusten duzu euska-raren etorkizuna?Kontuan hartu behar da EuskalHerriko biztanle gehienek ez daki-tela euskaraz. Gainera, gutxiengoadira euskara eguneroko harrema-netan erabiltzen dutenak. 2006.urtean egin zen euskararen kaleerabileraren neurketaren arabera,Euskal Herriko zazpi biztanletikbatek (%13,5) baino ez du kaleaneuskara erabiltzen. Etorkizu-nean euskararekiko atxiki-mendu afektiboa han-ditzen eta ira-kaskuntzaren bitar-tez euskaldunak uga-ritzen joango direlaonartuta ere, euska-raren ezagutza etaerabilerak ez duteaurrera egingo pro-duktu eta elkarguneerakargarriak sor-tzen ez badira. Ezin-bestekoa da euskalkulturaren inguruandauden ikus-entzu-nezko komunikabi-deak sendotzea.

“Euskal biztanleok osomaterialistak gara,

kontrakoa diogun arren”

“Euskararenerabilerak

ez du aurreraegingo

etorkizunean”

“Ezinbestekoa daeuskal kulturareninguruan dauden

ikus-entzunezkoaksendotzea”

Page 3: Ortzadar 181210

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Zahar ala berriak

X ABIER LETEK –bi aste gaur, hil zela–bazuen bere poesiaren antologia bategiteko asmoa. Halaxe agindu zuen etakonpromisoa hartu. Baina urteak pasa

eta ez zuen egiten. Osasuna izaten zuen gehie-netan arrazoia (ezin esango dugu aitzakia), etaguk ez genuen estutzen; baina behin, VictoriaEugenian musika klasiko kontzertu bateko atse-denaldian topo eginda, giro lasaian aitortu zidanbeste bat zela antologia hori beti geroko uztekozergatia: hain zuzen ere, bere azkenaldiko poe-mak bakarrik gustatzen zitzaizkion (1992koBiziaren ikurrak, eta orduantxe gauzatzen zebi-len azken liburukoak, 2008ko Egunsentiaren eskuizoztuak), eta bere gustuz horiexek bakarrik sar-tuko zituzkeen antologian, ia alerik ere ez libu-ru zaharretatik.

Hainbat gogoeta pizten dizkit aitorpen horrek,Leteren kasutik harago doazenak. Adibidez, zen-bateraino den norbera bere lanaren epaile ego-

kiena. Gerta liteke sortzaile batek bere obrarenparte hau edo hori estimatzea, baina publikoakedo kritikak, berriz, beste alderdi bat azpima-rratzea. Halakoetan ezinezkoa da arrazoia norkduen erabakitzea, baina iritziaren guda, luzera,hartzaileak irabaziko du; sortzaileak aukera duzein lan kaleratu eta zein ez erabakitzeko, baitaaurretik egindakoak bizi den artean eraldatzekoere, baina artelan bat plazara ateraz gero, publi-koa izango da haren gaineko iritziaren jabe, one-rako nahiz txarrerako. Koldo Izagirrek XX. men-deko poesia kaierak prestatu zituenean garbizeukan Letek behar zuela haietako baten prota-gonista, baina kantari oiartzuarrak ez zuen bate-re gogorik, nonbait, eta gabezia horrekintxe jaiozen bestela biribila den bilduma. Etorkizunean,beharbada, berriz kaleratuko dira Xabierren poe-ma liburu zaharrak (denak ere aspaldi agortuaketa sekula berrargitaratu ez direnak: 1968ko Egu-netik egunera orduen gurpillean, 1974ko Bigarrenpoema liburua, 1981eko Urrats desbideratuak),edo edizio bateratuan kaleratuko dira zahar etaberriak, edo kritikariek prestaturiko antologiak.

Hari horretatik tiraka, egia da badirela idazlebatzuk, urteak pasa ahala gero eta hobeto idaz-ten dutenak; horien kasuan, gaztetako lanak ezin-bestean igaro beharreko etapak izan ziren, geroz-tiko lanen aldean interes handirik ez dutenak;beste idazle batzuek, ordea, gaztetan ematendituzte bere onenak, tximistaren argitasuna eta

trumoiaren hotsa dituen leherketa antzekobatean, eta hortik aurrerakoa errepika edo gain-behera izaten da, non eta egileak berak ez duenerabakitzen betiko isiltzea. Leteren kasuan, argidago berak lehen multzoan sartuko zuela bereburua, baina nik ez daukat hain garbi. Idazle-tzari dagokionez ez dut iritzirik emango, ahaz-tuak baititut garai batekoak. Baina beste alorbatean dudarik gabe bere lan zaharren alde egin-go nuke, berrien kaltetan. Esaterako, hogeitahamabost urte baino gehiago dira Julen Lekuo-na eta Antton Valverderekin batera Bertso zaha-rrak diskoa kaleratu zuela, Txirrita, Bilintx,Xenpelar, Iparragirre eta beste zenbaiten sortaezagunenak kantu gogoangarri bihurtuz, gra-bazio biluzi baina guztiz indartsuetan. Orain delahamar bat urte, berriz, 200 urtez bertsotan ize-neko disko-sorta kaleratu zuen, gure bertsolariklasiko guztien aukera zabal bat eginez eta musi-ka egokiz jantziz. Bada, jakituria eta baliabidegehiagoz aritu arren, bilduma honek halako txe-peltasun bat du aurrekoaren aldean; Letekberezkoa zuen boz lakar baina sendo haren ordezondo entonaturiko ahots fina atera nahi dueladirudi, eta arregloek ere badute pastel aire melen-ga bat, halakorik esatea barkatzen bazait. Nola-nahi dela, urte askoan segi dezagula, Leteren poe-mak irakurtzen, haren kantuak entzuten, etadenon artean eztabaidatzen nahiago ote ditugunzahar ala berriak.

Guido Brunettidetektibeareneleberri-aurkezpenaDonna Leonen New Jeseykoidazlearen lehendabiziko ele-berria. Potasio zianurozpozoitutako orkestra zuzen-dari arrakastatsu batenheriotza misteriotsua duaztergai eleberriko detekti-beak. Veneziako teatroospetsuan gertatu da hilketa,La traviata operaren emanal-dian. Eleberri honetan ager-tuko da lehen aldiz GuidoBrunetti detektibea, etadetektibeen eleberri ziklozoragarri baten hasiera izan-go da. Suntory saria eskuratuzuen Japonen Koro Nabarrokeuskaratu duen eleberri hau.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Donna LeonArgitaletxea: EreinGeneroa: Narratiba

Zaldi Eroa

LisboadekadentetikZuberoamagikoraJoão anaia gaztea Santa Gra-zin larri dagoela entzutenduenean, Mariok zer eginerabaki beharko du. “Eraba-kiak guk geuk hartzen ditu-gulako ilusioa bizi dugu bai-na, izan, damuak baldintza-tutako halabeharraren iruzurbaino ez dira”. Sara Caeirorenhitz hauek izan zitezkeen ele-berri honen hari gidaria, Lis-boa dekadentean hasi etaZuberoa magiko bateanamaitzen den bidaia. JoserraSenperena piano jotzaileak,liburuaren atal bakoitzagogoan, bost fado grabatuditu, DVD batean datozenak.

Egilea: Patxi ZubizarretaArgitaletxea: TxalapartaGeneroa: Narratiba

Errezeta liburuaeta gureandauden kanpokojatetxeen gidaErrezeta-liburu honek geurelurraldetik mugitu gabe bestekultura eta bazter batzuetarajauzi egiteko aukera ematendigu. Alemania, Maroko,Mexiko, Argentina, Bretainia,Libano, India, Italia, Vietnam,Japonia eta Txina, mundukohamaika herrialdetako sukal-daritza ezagutuko dugu, bes-te hainbeste jatetxeren bitar-tez: denak ere Euskal Herriankokatuta dauden etxe ezagu-nak, bere sorlekuaren nola-baiteko enbaxada izateazgain, nazioarteko sukaldari-tzaren erakusgarri kalita-tezkoa eskaintzen digutenak.

Koordinadorea: J.M. UribarriArgitaletxea: TarttaloGeneroa: Sukaldaritza

1. Fucking ArtistsXabier Montoia. Elkar

2. Hilobiko isiltasunaArnaldur Indridason. Alberdania.

3. AutokarabanaFermin Etxegoien. Pamiela

4. Musika aireanKarmele Jaio. Elkar

5. Hiru mariakArantxa Urretabizkaia. Erein

5. Zazpi orduakMiren Agur Meabe. Elkar

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa

2. Eskarmentuaren paperakAndu Lertxundi. Alberdania

3. Veleia aferaAlberto Barandiaran. Elkar

4. BulkadaJon Benito. Susa

5. Geroa gurea da. Ibarretxe...Koldo Ordozgoiti. Tarttalo

5. Hau koaderno bat zenM. Lujanbio. Lanku Bertso Zerb.

Ez Fikzioa

�Leteri bereazkenaldikopoemak soilikgustatzenzitzaizkion

�Musikaarloan, bere lanzaharren aldeegingo nuke,berrien kaltetan

Heriotza La Fenicen Joan Munduko sukaldaritza

Page 4: Ortzadar 181210

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

MIREN RUBIO

K AMUFLAJE-OHIALEZestalitako metro koadro-ko etxolan pasako duAnder Oilazolak negua,

noiz txoria aurrean pausatuko.Argazki makina prest, nahi duenerretratua ehizatu arte. “Animaliabehatu behar duzu lehenengo, nondagoen eta zer nolako ohiturakdituen ikasi”, dio Olaizolak. “Geroargazkia non eta zein jarreran ate-ra nahi diozun erabaki behar da”.Ongi daki hori Olaizolak, eskar-mentu handiko argazkilaria izaki.

Jaunartzean oparitu zioten lehenargazki makina, eta geroztik ani-maliak eta natura orohar erretra-tatzen aritu da. Hedabide askotanegin du lan, hala nola, NationalGeographic aldizkarian, bainaazken aldian liburuak ditu nahia-go, askatasun handiagoa ematendiotelako. Espainiar estatukoargazkilariek osatzen duten Caza-dores de Luz kolektiboak, adibidez,bere argazkiak hautatu ditu aza-roan argitaratu berri duen liburu-rako, eta bere kabuz ere argitaratuzuen iaz Baso baten egunerokoaliburua. Goizuetako basoei eskai-nitakoa da azken hau, horixe baituargazkietarako leku kuttunena.Baina Euskal Herrian eta nazioar-tean ere ibiltzen da. Bere azkenproiektua gauzatzeko, esaterako,Alaskan pasa du uda, hartzak erre-tratatzen.

HARTZAK OBSESIO “Hartzak betigustatu zaizkit, eta Alaska niretza-ko paradisua da”, dio Olaizolak.“Hirugarren aldiz harat joan nin-tzenean hartzaren atzetik ibili nin-tzen obsesionatuta, eta ongi harra-patu nahi nuen oraingoan”. Urte-bete lehenago eskatu zuen horre-tarako argazkiak ateratzekobaimena Katmai penintsu-lako parke nazionalean,mundu mailan metrokoadroko hartz arregehien dagoen lekuabaita. Hamar argazki-lari sartzen dira aldio-ro, hiru eguneko bai-menarekin. Olaizola,aldiz, bost egunez arituzen abuztuan, ohi baino jen-de gutxiago zegoelako, eta baso-zainen konfidantza ere bereganatuzuelako. Hartzak arrantzan zeudenur-jauziaren alboan aritu zenhorrela sei-zazpi orduz egunerolanean.

“Egun bat izan zen ona”, etaorduantxe atera zuen burutan zuenirudia. “Izokin anitz daudeneanhamar hartz ere elkartu daitezkeur-jauzian, eta egun horretan zor-tzi elkartu ziren. Taldeka ateranahi nituen, ura mantsotuarekin”.Zailtasun handiko argazkia da, bai-na saila atera ondotik lortu zuenbat. “Hartzek ordena bat behardute. Lehen planoan dagoena sos-laiez egon behar du, eta urarenga-tik abiadura oso mantsoan hartubehar dituzunez, geldirik egon

teko”. Horrela, bi egun eskasetanbi mila argazki inguru aterazituen.

Mendiko hartza eta otsoaren bilajo zuen ondoren Denali parkenazionalera. Distantzia handia-goetan aritu behar izan zuen ber-tan lanean, itsasertzeko hartzakbaino arriskutsuagoak direlako.Jaki gutxiago dute mendiko har-tzek, eta askotan kumeekin ere ego-

ten dira. Kontuz ibili behar duargazkilariak, baina Olaizolak ezzuen beti gomendatutako distan-tzia errespetatu. “Horrelako ani-malia baten aurrean nagoeneanargazkia ateratzeko gogo bizia iza-ten dut, eta ez ditut distantziakgehiegi kontutan hartzen. Baso-zainek kargu hartu zidaten horre-gatik. Baina egia erranda, betiibiltzen naiz horrela. Ez zaizkit

behar dute. Bat behintzat lortunuen”. Bestelako argazkiak ere ate-ra zituen Katmaien. Askotan ger-tutik gertura erretratatu zituenhartzak, lau metro eskasetara bai-tzituen. “Lehen planoan ateratzenzaizkizu asko, batzuetan aurpegiabakarrik, oso hurbil zeudelako.Baina beste argazkietan ere pai-saiarekin jokoan erretratatzennituen, nola egoten diren ikus-

arauak gehiegi gustatzen”. Harri-tu ere egiten ziren basozainak, gai-nerako argazkilariek bezala auto-busa hartu beharrean mendizoinez ibiltzen zelako Olaizola. Halanahiago duela dio, aurretik ere ere-mua ezagutzen zuelako, eta garbizekielako zer-non topatu.

Lehenengo, hala ere, otsoarenatzetik ibili zen, eta aurreneko aha-leginean lortu zuen, zorteko izanik.“Aurretik non ibiltzen ziren iku-siak nituen, eta hango argazkila-riekin ere solasean aritu nintzen.Batzuk bi aste zebiltzan otsoarenatzetik, ezin argazkirik atera. Azke-nean, ni joan, eta lehenengoan ate-ra nituen. Izugarrizko zortea edukinuen”. Ondoren, berriz, hartzaizan zuen jomuga. Bi aste emanzituen horretarako parkean, ohibaino luzeago. Eta lau milaargazkirekin bueltatu zen etxera.Horietako batzuk ikusi daitezkebere www.anderolaizola.com ata-rian.

EUSKAL HERRI HEZEA Alaskan beza-laxe, Argentinan, Ekuadorren,Perun, Kanadan, Alemanian... etabeste hainbat txokotan ibili datokian tokiko animaliak eta pai-saiak harrapatzen, bidaia bat buka-tu bezain pronto hurrengoanpentsatzen baitago. Finlandiarajoateko asmoarekin dabil orain,esaterako. Baina Olaizola EuskalHerriko argazkilaria da, eta berezi-ki jaioterri eta bizileku duenGoizuetakoa, inork gutxik bezalaerretratatu baititu bertako baso etapiztiak.

Begirada oso bereizgarria duOlaizolak, Euskal Herri heze etagrisa delako argazkietan jasotzenduena. Zeru urdin eta eguzkitsukoegunetan nekez arituko da lanean.Euri, laino edo elurra denean,aldiz, argazki makina hartu etamendirako bidean da, argazkieta-rako egun aproposa delako, dioe-nez. “Argiarekin nahiko obsesiboanaiz, eta niretzako lainoa sartzendenean edo euria ari duenean dagoargi ona. Argi suabe hori”. Kon-trasteekin eta koloreekin jokatzekoaukera eskaintzen dio horrek, loreeta hostoekin, zuhaitzekin, erre-kekin edota naturaren forma ezber-dinekin, besteak beste.

Horregatik, ñabardurei errepa-ratzen die batez ere, paisaiei muzinegin gabe. “Xehetasunak gustatzenzaizkit, ur tantak, edota erreketa-ko islak, adibidez. Gainera, EuskalHerriko paisaiak ez dira hain han-diak ere. Alaskan, esaterako, erre-pidetik bertatik ateratzen ahaldituzu argazkiak. Euskal Herria,berriz, ustiatuagoa dago, eta pai-saia askoz txikiagok hartu behardituzu”. Ñabardurak lantzerakoanere abstrakzioaren bidea lantzendu. “Gero eta gehiago gustatzenzait hori. Gauza abstraktu bat bila-tzen dut, abiadura motelak erabi-liz urarekin edo islekin jolasten”.Ura baita bere oinarri eta kons-tanteetako bat, beste obsesioetakobat. Behin eta berriro erabiltzen dueuria fondo gisa, ur tantak ere sarriprotagonista dira, amaraunetanhala hostotik erortzear direla, edo-ta abiadura motelen ondorioz lai-no diruditen errekak erretratatzenditu Olaizolak.

Alaskaberarentzat

“paradisua” da,baina Goizuetakobasoak ere osogustuko ditu

Ander Olaizola natura argazkilaria, Goizueta bere bizilekuko inguruan. ARGAZKIAK: IBAN AGINAGA

N AT U R A > A R G A Z K I L A R I T Z A

Natura eta animalien argazkilaria da Ander Olaizola goizuetarra, eta gehienetan EuskalHerrian zehar aritzen den arren, kanpoan ere lan franko egindakoa da. Bere azken bidaiak

Alaskara eraman du, pasa den udan; hartzak eta otsoak erretratatzen ibili da han

ARGAZKIAK NATURAREN Z

Page 5: Ortzadar 181210

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

Animaliak ere gertutik gerturaharrapatzen ditu Euskal Herrian,“txoriak bi bat metrotara erretra-tatzen ditut, eta urtxintxak lau-bostmetrotara”. Gordelekuak baliatzenditu horretarako. “Beti behardituzu gordelekuak animaliak ongiateratzeko. Ehiztarien moduan da,baina pazientzia handiagoarekin”.

Harrapatu nahi duen animalia-ren arabera, janaria jartzen du gor-delekuaren alboan, eta argazkimakinara ohitu daitezen ahale-gintzen da. “Animalia jarrera jakinbatzuetan eta fondo jakin batekinatera nahi baldin baduzu, zurekinohitu egin behar da. Janariarekinere jarrera jakin batzuk hartzerabortxatu behar diozu, eta fondoa-rekin jokatu.

Urtxintxa ateratzeko, adibidez,egun guztia behar duzu, eta argazkidiferenteak lortzeko fondoa alda-tzen joaten naiz. Euria nabaritzekoizei adarrak jartzen ditut, adibi-dez”. Animalia bakoitzak beregaraia dauka, eta luze jo dezakeOlaizolak argazki egokiaren bila.“Lertxuna bere amuarrainarekinateratzeko hilabete bat behar duzuegunero horretan”. Baina gehiagoere behar izaten da maiz, baitaurtea ere.

LIBURUETAN NAHIAGO, ALDIZKARIE-TAN BAINO Argazki horietako ba-tzuk aldizkarietan azaldu dira, bai-na bokazio eta plazertzat daukaegun argazkilaritza, ez ogibide.“Ezin zara argazkigintzatik bizi, ezbehintzat nik nahi dudana egiten.Beste lan bat izan behar duzu, edo-ta lehen ni aritzen nintzen bezalaaritu”. National Geographic aldiz-karirako, esate baterako, argazki-lari gisa aritu zen lanean, etaDonostiako, Baztango, eta EuskalHerriko beste lekuetako errepor-tajeak kaleratu zituen bertan. Bai-na Olaizola ez zen gustura geratzenbeti argazkiei emandako trata-menduarekin, eta bestelako gaiakere landu nahi zituen. Gainera,

gero eta baldintza okerragoakdaudela dio. “Digitaliza-

zioarekin gero eta argazkilari zale-tu gehiago daude, eta horiei ilusioaegiten die argitaratzea. Gutxi paga-tuta ere konformatzen dira, etahorrek besteoi eragiten digu. Dirugutxiren truke saldu behar izatendituzu argazkiak, edo ez ateratzeaerabakitzen duzu”.

Liburua du orain argazkientzakoeuskarri gustukoena. “Nik nahidudan bezala egiteko aukera ema-ten dit”, eta halaxe aritu da iazargitaratu zuen Baso batenegunerokoa bere lehenliburuan. “Goizuetakobasoei eskainitako libu-rua da, eta prozesuguztiaz arduratunaiz. Argazkiezgain, diseinua etamaketazioa ere nikegin dut, eta liburuahalik eta kalitatehoberenean ateratzenahalegindu naiz”. Besteproiektu bat ere badu

jada buruan, eta Euskal Herrianzehar ari da orain argazkiak ate-ratzen. “Menditik eta kostaldetikari naiz lanean, Euskal Herrikoliburu bat egin nahi dudalako, bai-na bestelako ikuspuntua jasotzenduena”.

Milaka argazki gordetzen dituhorrela etxeko ordenagailuan, bai-na beste hainbeste aterako dituelaziur da Olaizola, Finlandian edoEuskal Herrian dela. Ez du axolanon dagoen, baldin eta natura eta

bertako bizimoduaerretratatzeko au-

kera badu. Natu-rari dion de-

bozioa erakus-teko bidea bai-

ta beraren-tzat argazki-gintza.

Olaizolak hedabide askotan lan egin du, National Geopraphic barne, baina azken aldian liburuak argitaratzea nahiago du. ARGAZKIAK: IBAN AGINAGA

Hartzak ateratzea du gustuko Ander Olaizola argazkilariak.

ZEPO

Basoan orduak ematen ditu hau bezalako irudiak lortzeko.

Alaskako parke natural batean lortutako hartzen irudi bat.

“Txoriak bi batmetrotara

erretratatzenditu eta

urtxintxak lau-bost metrotara”

Page 6: Ortzadar 181210

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

A N T Z E R K I A > ‘ I R A G A N A I R A G A N ’

AMAIA SANTANA

Z EIN izan zen lehenago: oiloa alaarrautza? Mondragón ala Arrasate?Bost axola Josemari Vélez de Men-dizabali (Aramaio, 1949), Doke an-

tzerki taldeko kideari, hain zuzen. EuskoJaurlaritzaren lehen Kultura sailburuordeizan zena (1983-1985) eta egun EuskoIkaskuntzaren Euskonews aldizkari elektro-nikoaren zuzendari den arabarrak Iraganairagan antzerki-lana idatzi du Arrasateherriaren 750. urteurrena ospatzeko xedez.Itziar Rekalde gasteiztarraren gidaritzapean,Arrasate-Mondragon “itxuraz gatazkatsuaden binomioa” oholtzara eraman nahiizan dute, umorezko klabean betie-re. Estreinaldia gaur bertanizango da Arrasateko AmaiaAntzokian, arratsaldeko20.00etan. Bihar ere erre-pikatuko dute emanaldia,ordu eta leku berean. Egu-berri ostean, hilaren 26an,Aramaioko Udal KulturEtxean izango dira eta30ean, azkenik, Aretxabaleta-ko Arkupe Kultur gunean esan-go diote ‘agur’ Iragana iragan obra-ri Dokekideek.

Marga Merkader, Josu Jauregi, Elena Velezde Mendizabal, Mikel Irastorza, Itziar Rosa-do, Arantza Ezkurra, Eugenio Etxebeste,Marixabel Arsuaga, Mikel Dominguez, SaioaIturbe, Josemari Velez de Mendizabal beraeta Mariasun Pagoagak osatzen dute taldea.Pagoaga, gainera, 80 egunean filmekoprotagonista da. Euskal ekoizpenhori hainbat zine lehiaketatanizan da saritua. Pagoagakerdietsitako arrakasta “Doketaldearen baitan gauzatuta-ko lan eskergari egotzibehar zaio

hein handi batean”, dio gidoi-lariak. Izan ere, “kaleko lagu-nen artean” osatutako an-tzerki taldea 2004an hasi zentestuak taularatzen.Eskuak elkarri obra Vélez de

Mendizabalek berak idatzi zuenArrasateko abesbatzaren 10. urte-

muga zela eta. Hurrengo lana, PedroIgnacio de Barrutia-ren Actto para la Noche-buena, 2006 eta 2007ko abenduetan taularatuzuten, Hego Euskal Herrian euskaraz idatzi-tako lehenengoko antzerki-lana izan zena. Biobra hauek nahiko musikalak izan ziren eta

Sabin Salaberri konpositore ara-barrak hartu zuen

horren ardura.

Doke antzerki taldeak Josemari Vélez de Mendizabalek idatzitako ‘Iragana iragan’ obra taularatuko du herrigipuzkoarraren 750. urteurrena ospatzeko; itxuraz gatazkatsua den izen binomioa umorez jorratzen dute bertan

ARRASATE-MONDRAGÓN ETABESTELAKO ‘DOKETOMIAK’

Doke antzerkiko kideak, ‘Iragana iragan’ obraren entsaio batean. ARGAZKIA: JORGE MUÑOZ

Iragana iragan-arekin, izenburuak berakaditzera ematen du efemeridea ospatzea ezezik hausnarketarako deia ere egiten duelanolabait. “Eztabaida antzuetan denboralarregi galtzen dugu –irizten du lanaren egi-leak–, Arrasaten bertan eta beste herri ba-tzuetan ere ematen diren kalapita zentzuga-be horiek, hots, euskarazko edo gaztelaniazkoterminoen arteko gatazkak, zeini dagokionlehentasuna edo herriaren ‘esentzia’...Horrek guztiak gaixo jartzen nau. Egiaesan, ni jaio nintzenean Arrasate topo-nimoa ez zen existitzen, Mondragón ize-naz ezagutu da mendeetan, beraz, zer-gatik baztertu behar dugu bat?”, gal-detzen du. Ildo horretatik abiatuz,“dikotomia barregarriaz” ari da obra.

Bi eszenatoki nagusitanbereizita, lehe-

nengo atalean Mondragonen sorrera “den-boran galtzen den unetxo bat” da. Bigarrenzatian, berriz, XXI. mendeko Arrasate pertso-naia agertzen da eta horrekin batera, bi ‘ban-do’ sortzen dira herrian: batzuk Mondrago-nekin maiteminduta daudenak eta beste ba-tzuk, ordea, Arrasate maite dutenak. Iskan-bila eta kaosa dira orduan nagusi. “Guregizartean badirudi nahiko ondo konpontzengarela elkarrekin, baina bakarrik azalean.Edozein lelokeriagatik izugarri haserretzengara, eta horixe da obra honetan islatu nahiizan duguna, hain zuzen”, azaltzen du.

Bere aburuz, kezkagarriena zera da: ez dio-gula elkarri entzuten. “Esloganen gizarteanbizi gara, non zarata baino ez dagoen. Ez garaelkar ulertzeko gai elkarri ez diogulako adi-tzen”, arrazoitzen du. Horrenbestez, Dokeki-deek iragana iragan eta “aurrera begiratze-ra” gonbidatzen dute ikuslea. “Herri bereanjaioak gara, mendi eta erreka berberek ingu-ratzen gaituzte, hortaz, kondenatuak gaudeelkarrekin bizitzera! Mesedez, egin dezagunahalegina elkarri ulertzeko eta ez dezagundesadostasuna areagotu”, proposatzen dute.

‘80 egunean’filmaren

protagonista denMariasun

Pagoagak partehartzen du

Page 7: Ortzadar 181210

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

ANDER IZAGIRRE

G EORG UTUAQ ehiztarigroenlandiarraren bilo-bek esnatu gaituzte,amonari gosaria zala-

partaka eskatzen hasi direnean:narbal haragi gordina jaten dutetxikiek, irentsi, jan baino, gozo-kiak balira bezala. Georgek arra-zoi nagusi bat eman zigun bereetxe prefabrikatuan ostatu har-tzeko, eta ez ziren altzari suedia-rrak ezta gasoliozko kalefakzioaizan: “Gure familian ez dugu eda-ten”. Azpimarratu egin zigun:haien etxean ez genuen ez mozko-rraldirik ez jipoirik ikusiko, Kulu-suk herrixka inuitean abantailaturistikoa dena.

Georg gizenak ehiza urte onaespero du. Negua oso hotza izanda. Eta zenbat eta hotzago, hobeto.Arazoa negu epelak izaten dira,gero eta sarriagoak omen direnak,orduan itsasoa ez delako hainbes-te izozten eta inuitek ezin dutela-ko leretan irten foka bila. “Izotzada gure supermerkaturako bidea”,dio.

Ehiztari artikoentzat nanuk-a dapiezarik gutiziatuena. Hartza.Eskolako zuzendaria den LarsPeter Sterling daniarrak dio nor-

Groenlandian, norbaitek ‘nanuk’ oihua botatzen duenean, herria bi minututan hustu egiten da.Denak ateratzen dira hartzaren bila. ‘Nanuk’ak ez daudenean, fokak dira ehiztarien piezarik

estimatuenak. Ander Izagirre kazetaria txakurrek gidatutako leraz abiatu zen itsaso izoztuan zehar,fokaren ehiza nola egiten den ikusteko asmoz. Han bizitakoa umorez kontatzen du kronika honetan

ARNAS ZULOA

B I D A I A > K O A D E R N O A ( I I )

baitek nanuk! oihua botatzen due-nean, herria bi minututan hustuegiten dela. Eta Nuuk-en, Groen-landiako hiriburuan, zirujaubatek oihu hori entzun eta korri-ka abiatu zela hartz polarra ehi-zatzera, gaixoa tripak agerian utzi-ta. Kondairaren beste bertsiobatek dio gaixoa bera izan zelaanestesiatik esnatu eta korrikajoan zena tripak agerian.

Georgek ez du gaur hartzikespero baina fokak agin-du dizkigu. Egia esan,piezarik estimatue-na ehizatuta daukahonez gero: turis-tak. Hiru gara, gai-nera, Josu, Danieta hirurok. Bestebi ehiztari lagundeitu ditu Georgek,Kulusukeko portuaneuren lera eta zakurrekinagertu direnak, eta turistak lerabanatan eseri gaituzte, beste far-del baten moduan, soka, zigor,arpoi eta errifleen artean. Ehizta-riak oihuka hasi dira, zakurrakxaxatu dituzte, tiraldi zakar bateklera martxan jarri du eta aireanatera gara portutik.

Itsaso izoztuan aurrera goaz.Gidariek zigor-kolpe arinekin

bideratzen dituzte zakurrak, agin-duak oihukatuz: jiu-jiu-jiu, etazakurrek eskuinera egiten dute;ili-ili-ili, eta ezkerretara. Dantzahipnotikoa osatzen dute: 36 hankaakonpasatu, hasieran trostan,gero lauhazkan, lera ziztu bizianmarmolezko lautadan irristatzen.

Fiordoaren beste aldeko ertzerairitsi garenean, mareek altxatzendituzten izotz blokeen kaosean

barneratu dira zakurrak,ahal duten moduan tira

eginez, gora eta behe-ra, kostara sartuarte. Elur trinkoanorain, bailarabatean gora egitendugu, granitozkobi gailurren arteko

lepo bat harrapatuarte. Balkoi horretan

panorama hunkigarriazabaldu zaigu: glaziar

baten mihi latza ozeano solidora-ino jaisten da, eta urrutiago, urlikidoaren marraren bestaldean,higatutako izebergak ageri dira.Bonbardatutako katedral zuriakdirudite, ondoren flotatzen jarridituztenak, argi artikoak zulatzendituen leihoekin eta amiltzeardauden izotz urdinezko pinaku-luekin.

Itsasertzera jaitsi eta berehala,Georg prismatikoekin peskizanhasi da. Oihu bat bota du: foka!Begiratzen utzi digu eta urrutianmantxa ilun lauso bat antzemandugu. Arnas zulotik irten da ani-malia eta izotzaren gainean kulun-ka dabil, nagi. Ehiztariak kamu-flatzeko buzo zuria jantzi du, erri-flea sorbaldan hartu eta oinezabiatu da izotzetan barrena.Luze ibili da. Silueta txi-kitzen eta txikitzenikusi dugu, hariketa ozeano zurianpuntutxo batbihurtu arte. Isilikgaude, erriflearend a n b a t e ko a r e nzain. Pilik, nireleraren gidariak,prismatikoekin begi-ratu eta madarikazio batbota du. Eskuarekin keinu bategin du, uretan murgilduko balubezala: fokak ihes egin du arnaszulotik behera.

Georgen silueta handitzen hasida guregana, pixkanaka. Erakus-taldi txiki bat eskaini digu: izo-tzetan etzan, tripa arrastatu etafoka hipotetiko bati apuntatzearenitxurak egin dizkigu. Gero jaikieta sorbaldak altxa ditu, barka-

Txakurrek kanpoan egiten dute lo beti.George Utuaq ehiztari groenlandiarra, txakurrek eramandako leran. IRUDIAK: ANDER IZAGIRRE

Ehiztariartikoentzat‘nanuk-a’

(hartza) dapiezarik

gutuziatuena

Hartzak edo fokak ehiztatzeko fusilak erabiltzen dituzte.

men eske edo. Ez dugu esan, bainafokaren ihesarekin arindu ederrahartu dugu. Estututa geundentiroaren zain, neurri bateanluxuzkoa den eskrupuluarengatik:ez baitugu fokaren haragirikbehar bizirauteko. Georgek etabere lagun irribarretsuek ere ez,antza denez.

Nahikoa zaigu simulazioarekin.Eta Groenlandiako fiordo, uharte,badia eta glaziarretako bakarda-dean egin dugun zazpi orduko lerabidaiarekin, dardara eragin digunizotz eta harrizko paisaia prima-rio honekin, Genesiaren lehenlerroen bertsio artikoarekin.Nahikoak zaizkigu bi atsedenal-diak, tea eta gailetak jan (guk) etaelur urtua miazkatzeko (zaku-rrek). Nahikoa zaigu, baita ere,gure azpian izotz plaka bat hautsieta lera putzu jelatu batean hon-doratzen sumatzea (arazorik ez:urtutako eta berriz izoztutako aza-lak besterik ez dira; azpian, Geor-gek dioenez, metro erdiko izotza

dago).Etxean berriz, zaku-rrak kateekin lotu eta

14 edo 15 urtekomutiko batek fokapusketak banatudizkie. Kanpoanegiten dute lo beti,baita elurra ari

duenean eta zeroazpitik 40 gradu dau-

denean, eta udanastean bitan edo hirutan

soilik jaten dute. Mutila foka-haragiz betetako pertzarekin hur-bildu zaienean, zoratu egin diraanimaliak. Saltoka hasi dira,kateak tenkatu dituzte ia ito arte,zaunkaka, herriko beste zakurguztiak aztoratu dituzte eta uluegin du infernuko tristurarenkoruak.

Gauean, ehiztariak eta turistoktxerri-solomoa afaldu dugu.

Fokarenihesarekin arindu

ederra hartudugu; estututa

geunden tiroarenzain

Page 8: Ortzadar 181210

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 18a

galderaerantzunak

www.euskaltzaindia.net

JAGON

1.‘Etortzen direneino ezdugu alde egingo’ ala

‘Etortzen ez direneino ezdugu alde egingo’?

Etortzen ez dirENO ez dugu alde egingo da zuze-na. Horren baliokidea da Etortzen ez direnbitartean ez dugu alde egingo. Alegia, etorriarte (etortzen ez diren bitarte guztian), ez dugualde egingo.

Era berean, Joaten ez zareno ez naiz isildukoesan behar da. Hor ere egokitu egin dugu for-ma, zeren eta -ENO menderagailuak adieraz-ten duena denbora-bitarte bat baita, eta bitar-te horretan esaten ari baita ez dela isilduko;alegia, zu joan gabe zauden bitarte guztian.

2.Zuzena al da ‘Nik ez dutuste gu izorra gaitezen

egiten duenik, baina kalteegiten digute’ esaldia?

Ohikoena gu izorratzeko esatea da, baina izo-rra gaitezen ere zuzena da. EuskaltzaindiarenHiztegi Batuak dio izorratu aditza (bigarrenadieran, arrunkeria gisa markatutakoan, kal-te egin, hondatu adieran) da/du aditza dela;beraz, bietara joka daiteke.

3.Zuzena da ‘lehortu’aditzarekin ‘zaitez’

erabiltzea?

Bai, zuzena da lehortu, garbitu, orraztu eta gisa-koekin zaitez erabiltzea.

4.‘Zertan oinarritzen zarahori esateko’ galderari

nola erantzun behar zaio,aditz bat erabiliz?

Gramatika batzordearen ustez, galdera horrierantzuteko bide arruntena eta erabiliena ine-siboko kasu-marka duen izen sintagma bat era-biltzea da. Adibidez: Liburu horretan oinarri-tzen naiz esan dizudana esateko.

Aditz bat erabili behar izanez gero (beti eregogoraraziz ez dela bide ohikoena), nominali-zazioa erabili beharko genuke, inesiboko kasu-markarekin ere. Adibidez: esatean, entzutean,egitean...

T O P O N I M I A I Z E N A K

UxueNafarroako hiribildua etaAndre Mariaren adboka-zioa. Diotenez uso batekadierazi zion mendian sal-doarekin zebilen artzaina-ri Ama Birjinaren irudianon zegoen, eta horri zoromen zaio Uxue izena.Ikusgarriak dira eliza (gaz-telu-eliza), erromaniko etagotiko estiloetakoa, AndreMariaren irudia eta herriosoa. Haurrak izan nahidituztenek harri koxkorbat edo gehiago, izan nahiduten ume kopuruarenarabera bota behar duteGazteluondoa alderdikoputzuan. Beila jendetsuenasan Marko egunaren ondo-ko igandean da, eta gaine-rako beilak maiatzean.

Santurtzi, done Jurgiren omenez?

Kondaira zahar batek dio Ingalaterratiketorritako abade talde batek sortu zueladone Jurgiren omenezko komentua Seran-tes mendiaren magalean, eta hori delaSanturtziren jatorria. Ez dakigu dena egiaote den baina XV. mendean dokumenta-tzen da jatorri hori eta bat dator etimoa-rekin. Latineko Sant Georgi bertakoeuskaldunen ahotan Sant Jurgi modukozerbait sortu zen eta handik XV. mendeanoso ongi dokumentatzen den Santurtzi.

Geroago izen hau gaztelaniara moldatuzen eta Santurce sortu zen, azken hizkun-tza honetan amaierako -i soinua -e bihur-tzen baita. Deigarri da kasu bakarra ezizatea, Gordexolan ere badagoelako San-turce izeneko lekua, dokumentazio histo-rikoan Santurzi idatzita ageri dena. Horere, zer esanik ez, done Jurgi ermita batzegoen.

Gordexolan ere badago ‘Santurce’ izeneko leku bat

Argizaria biltzeko taulada argizaiola.

ORTZADAR

E USKAL ARTE HERRIKOIAREN elementu esan-guratsuenetako bat da argizaiola. Berriki ospatuden Durangoko Liburu eta Disko Azokak urterobanatzen duen ohorezko sariak izen eta forma hori

dakar.Argizaiola argizaria kiribilduz biltzeko egurrezko taula

da. Hortik datorkio izena (argizari eta ohola elkartzearekinbat). Hildakoen aldeko erlijio ospakizunetan su lama piztu-ta mantendu dadin erabili ohi da. Argizaiola laua edotaapaindua izan daiteke, itxura ezberdinetakoa ere izan dai-

teke, baina ohikoenek eskuz hartzekoheldulekua eta argizari zuri edo

horia (ezkondutako edo ezkon-gabea den hildakoaren arabe-

ra) kiribiltzen den erdialdekoatal laua ditu. Atzealde nahizaurrealdea dauzka, azkenhau apaindu eta itxuratzenden aldea delarik.Apainketa gaiak kutxa,

zutabe, hilarri eta beste hain-bat euskal objektuen antzekoak

izaten dira: lauburu, errosetoi, hos-to, gurutze eta abar.

ANTROPOMORFOAK Argizaiola batzuek itxura antropomor-foa dute (izan ere, burua, besoak eta hankak sumatu dai-

tezke) eta azalean irudiak zizelkatuta dituzte. Egurrareninguruan, argizarizko metxa luze bat dago kiribilduta.Muki hau piztu egiten da eta, argizariaren goialdea

itzaltzen den heinean, hedatu egiten da. Argizaiolenartean badaude mende bateko antzinatasuna dutenak.Balio handiko ondarea dugu hau, bai artisau-lanarenaldetik eta baita sentimenduen aldetik ere, bizirik dau-den familiartekoen etxeko sua hildakoei eramatea bai-ta argizaiolen betebeharra eta esanahia.

Azaroaren 1ean, Amezketan (Gipuzkoa), argizaiolapiztekoaren erritoa mantentzen da. Egun horretan VI.mendeko San Bartolome parrokiaraino eliztar asko hur-

biltzen da. Eliza barruko pasabide nagusiaren alboetandaude hobiak, guztiak haritz edo gaztainondo tapa batezestalita. Aitzinean hildakoak tenpluan bertan hobiratzenziren; familia bakoitzak bere hilobia zuen eta, gaur egun,askok oraindik ere gordetzen dute. Hilobi bakoitzaren gai-nean zegokion belaunaulkia ipintzen da eta, ondoan, fami-liaren argizaiola. Emakumeak ziren normalean argizaiolakzaintzeaz arduratzen zirenak.

Erlijio ospakizunetan hildakoenoroimena piztuta mantendu dadin

erabili ohi da arte elementu hau

ARGIZAIOLA PIZTU

Etxeko suahildakoei

eramatea daargizaiolaren

betebeharra etaesanahia