Gizarte Zientziak, Historia DBH 4 Ikasgelako programazioa giltza 1
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Aurkibidea1. Sarrera
2. Liburuaren eta unitateen egitura
3. Alorraren helburuak
4. Ebaluazio-irizpideak
5. Programazioa
1. unitatea. Absolutismoa eta Ilustrazioa
2. unitatea. Antzinako Erregimenaren krisialdia
3. unitatea. Liberalismoa eta nazionalismoa
4. unitatea. Industria Iraultza
5. unitatea. Espainia eta Euskal Herria XIX. mendean
6. unitatea. Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra
7. unitatea. Gerra arteko mundua
8. unitatea. Espainia eta Euskal Herria (1902-1939)
9. unitatea. Bigarren Mundu Gerra
10. unitatea. Gerra Hotza
11. unitatea. Ekonomia eta gizartea (1945-1989)
12. unitatea. Espainia eta Euskal Herria 1939tik XXI. mendera
13. unitatea. Mundua gaur egun
Kultura eta artea XIX. mendean
Kultura eta artea XX. mendean
giltza 2
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
1. SarreraGizarte Zientziak, Geografia eta Historia alorraren programazio honetan arloko oinarrizko gaitasunak, helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak aurkezten dira, unitate didaktikotan sailkatuta eta antolatuta.
Unitate guztietan, ikasketa-prozesuaren urratsei heldu zaie, irizpide hauei jarraituz:
– Gero eta eskakizun maila altuagora jotzen da, ikasleak ezaupide zein estrategia gehiagoz eta landuagoz baliatu beharko baitu planteatzen zaizkion irakaskuntza-ikaskuntza egoerei aurre egiteko.
– Ikaspen berriak eskuratzeko, lehengo ikaspenak finkatu beharra dago.
– Edukiak arlo bat baino gehiagorekin erlazionatuta daudenean, ikuspegi global eta diziplinarteko batetik lan egiten da, emaitza albait eta osoena lortze aldera.
– Eduki bakoitza egokiena den ildo didaktikotik jorratzen da, ikasleen inguruari lotuta eta haren aplikagarritasuna agerian jarriz, eduki horiek, azken buruan, esanguratsuak gerta daitezen.
– Garrantzia ematen zaie zehar-lerroei, eta hartara, ikaspenetan txertatzen dira.
– Metodo eta pentsaera zientifikoa aurkezten dira, era horretarako arrazoibideak ikasleen garapen-uneari egokiturik, ordea.
– Jardueren alderdi garrantzitsuenetako bat da ikasleek gogoeta kritikorako gaitasuna gara dezaten, bai ikasten dutenari baita ikasteko erari dagokienez ere.
– Taldea lanerako zein ikasteko eremu gisa bultzatzen da.
– Ahozko zein idatzizko hizkuntza lantzen dira, gogoetaren adierazpide argi eta zehatz bilaka daitezen.
– Behar adina errefortzu- eta zabaltze-jarduera proposatzen ditu, ikasle gehienen beharretara egokitzeko.
– Ebaluazioak alderdi hezitzaile bat du, bai irakasleari bai ikasleei begira, eta beste bat orientatzailea, beharrezkoa etapa honetan.
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia alorreko oinarrizko gaitasunak
Giltzak oinarrizko gaitasunak ikaslearentzat ezinbestekoak diren ikaspen gisa lantzen ditu. Ikastaldiaren buruan, ikasleak gaitasun horien beharra izango baitu, garapen pertsonala
giltza 3
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
gauzatzeko, herritar partehartzaile bilakatzeko, helduaroari prest heltzeko eta bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izateko.
Hona hemen, bada, oinarrizko gaitasuntzat jo ditugunak:
– Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
– Matematikarako gaitasuna
– Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
– Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
– Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
– Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
– Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
– Ikasten ikasteko gaitasuna
Oinarrizko gaitasunak arlo guztietara zabaltzen dira, eta horregatik, gaitasun horietako bakoitza etapako arlo guztietan lan eginez lortu beharreko helburu bat da.
Ikaslearen liburuaren azken orrialdeetan zerrendatuta daude ikasturtean garatu behar diren oinarrizko gaitasunak, eta hala egin ote den ebaluatzeko jarduerak.
giltza 4
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
2. Liburuaren eta unitateen egituraLiburuak bi multzo ditu: Mundu Garaikidearen oinarriak eta Aro Garaikidea. Multzo bakoitzaren hasieran, unitateen aurkibidea ageri da, bai eta unitateen arteko harremana azaltzen duen testu bat ere.
Multzo bakoitzaren ondoren, aldi bakoitzeko kulturari eta arteari buruzko monografikoa ageri da, jarduerekin batera, arte-estilo garrantzitsuenak eta haien ezaugarri nagusiak aztertzeko eta ulertzeko.
Azkenik, multzo bakoitzaren amaieran, jarduerak daude, ikasleak aukera izan dezan ebaluatzeko zenbateraino bereganatu dituen ezagutzak eta oinarrizko gaitasunak.
Liburuaren bukaerako kartografia-eranskinean, honako mapa hauek ageri dira: munduko mapa politikoa XXI. mendean, munduko mapa politikoa 1800 aldera, munduko mapa politikoa 1914an, Europa gerrartean eta Europa Gerra Hotzean. Glosario bat ere badago, unitateetako kontzeptu historiko adierazgarrienak biltzen dituena.
Unitateak
Unitate bakoitzaren hasieran, edukiarekin zerikusia duen irudi bat dago, eta ardatz kronologiko bat, ikaslea denbora historikoan kokatzeko. Badira galdera zuzen batzuk ere, haien haritik gogoeta egin dezan unitateko gaiaz, helburuez, edukiez eta sakonago landu beharreko oinarrizko gaitasunez.
Edukiak, atal eta azpiataletan bereizitako orrialde bikoitzetan antolatuak, azalpen-testu argi, zehatz eta egituratuen bidez azaltzen dira, ikasleak erraz ulertzeko eran.
Atal bakoitzeko ikas jardueren helburua da ikasleak uler eta interpreta ditzan aurkezten zaizkion testuak, datu-koadroak, grafikoak mapak zein irudiak, dela elementu horien gaineko galderen bidez dela testu, mapa, datu nahiz irudien inguruan egiten diren iruzkin laburrei esker, eta gauza bera lortu nahi da gai zehatzei buruzko ikerketak planteatuz. Jarduera guztiek ez dute zailtasun maila bera, oinarrizko gaitasunak aniztasuna aintzat hartuta lantzeko moduan. Jarduerak medio, hartara, ikaslea edukiak bereganatuz doa.
Unitate guztietan sakonki lantzen da, berariazko atal batean (Nola…), Historiak berezkoa duen prozedura bat.
Edukien azalpena Iturriak erabiliz atalarekin amaitzen da, unitateko edukietako baten zabaltze-lana egiten duen atalarekin hain zuzen, zenbait motatako iturrietatik abiatuz (testuak, argazkiak, mapak…), informazioa lortzeko, aztertzeko eta alderatzeko helburuarekin.
Edukiak sintetizatzeko, unitatearen laburpena ematen da, giltzarrien bitartez. Gainera, errefortzu- eta zabaltze-jarduera gehiago aurkezten dira, aniztasunari begira.
giltza 5
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Azkenik ebaluazioa dago, unitateko edukiak zein oinarrizko gaitasunak zer neurritan lortu diren jakiteko.
giltza 6
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
3. Alorraren helburuak
1. Gizarte-gertakarien azpian dauden eta politika, ekonomia eta kultura elkarren moldatzaile egiten dituzten prozesuak eta mekanismoak identifikatzea. Ezaupide horietaz baliatuta, egungo gizarteen bilakaerak eragile asko dituela ulertzea, eta horiek gizon-emakumeen jokaeran zein gizartearen beraren arazo nagusietan zer garrantzi duten ohartzea.
2. Maila desberdinetan inguru fisiko egituratzen duten elementuak identifikatzea, kokatzea eta aztertzea, haien arteko elkarreragina ulertzea, eta ikustea, halaber, zer-nolako erlazioak ezartzen diren giza taldeen artean ingurua eta bertako baliabideak ustiatzean eta horrek zer ondorio dituen ekonomian, gizartean, kulturan, politikan nahiz ingurumenean.
3. Gizarteak ingurune batean jarduten eta antolatzen diren aldetik lurraldea erlazio horren emaitza dela ulertzea.
4. Munduko eskualde geoekonomiko nagusien ezaugarri geografikoak oro har identifikatzea eta kokatzea, eta Europako, Espainiako zein Euskal Herriko lurralde- eta giza bereizgarriak ezagutzea.
5. Munduko, Europako, Espainiako eta Euskal Herriko prozesu eta gertaera historiko azpimarragarrienak ezagutzea eta denboran zein espazioan kokatzen jakiteko, gizateriaren bilakaera ikuspegi orokor batetik aztertzeko eta, era horretan, nork bere kidetza-komunitateak zertan eta zergatik diren desberdinak ulertzeko.
6. Norbera bizi den lurraldearen errealitatea eta haren historiako prozesu nabarmenak ezagutzea, dagokion testuinguruan berezitasunak identifikatuz.
7. Kulturen aniztasuna balioestea eta norberarenak ez diren kultura zein irizpideekiko begirunez eta tolerante jokatzea, horietaz iritzia emateari uko egin gabe, ordea.
giltza 7
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
8. Kultura eta gizarteetako arte-sorkarien oinarri teknikoak ulertzea, ondare historiko, kultural eta artistikoa errespetatzeko, balioesteko, hura kontserbatu beharraz jabetzeko, eta gizabanakoaren zein komunitatearen aberasgarri bat dela barneratzeko.
9. Gizarte Zientzien alorreko hiztegia ohiko hizkeraren parte egitea, adierazpen- eta komunikazio-gaitasunen mesedean.
10. Mota desberdineko iturrietan informazioa bilatzea, aukeratzea, ulertzea eta erlazionatzea, hala hitzezko informazioa nola grafikoak, ikonoak, datu estatistikoak edo kartografikoak, eta beste horrenbeste inguru fisiko eta sozialetik, hedabideetatik nahiz informazioaren teknologietatik eskura daitekeenari dagokionez. Azken buruan, batera edo bestera lortutako informazioa helburuen arabera tratatzea eta besteei ordenatuta eta ulergarri jakinaraztea.
11. Lan-taldean zein eztabaidetan parte hartzean jarrera eraikitzaile, ireki eta kritiko izatea, funtsa duten iritziak emanez eta gizakien zein gizartearen arazoak konpontzeko elkarrizketaren beharra dagoela jakitun.
12. Gizarte demokratikoen funtzionamendua, oinarriak eta balioak ezagutzea eta preziatzea, eskubide eta askatasunak ezin gabetuzko lorpena eta bakearen euskarrietako bat direla ulertzea eta, horren arabera jokatuz, bazterkeria eta bidegabekeriak salatzea eta eskubideak nahiz baliabide ekonomikoak ukatzen zaizkienen alde egitea, kalteduna herri, gizarte talde, nahiz banako bat izan.
giltza 8
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
4. Ebaluazio-irizpideak1. Ikasturte honetan ikasi beharreko periodo eta gertaera garrantzitsuak eta prozesu historiko aipagarriak denboran eta espazioan kokatzea, denbora historikoa munduan, Europan, Espainian eta Euskal Herrian identifikatuz, eta historiaren azterketan erabili ohi diren arauak eta kontzeptuak aplikatuz.
2. Gertaera edo prozesu historiko nabarmenen kausak eta ondorioak identifikatzea, haien artean loturak ezarriz eta gertaera sozialak kausa askoren ondorio direla konturatzea.
3. Europan XVIII. mendean gertaturiko aldaketak zerrendatzea, Antzinako Erregimenaren ezaugarri sozialak, ekonomikoak eta politikoak erreferentzia hartuz, eta Espainiako borboitarren erreformismoaren berezko ezaugarriak azaltzea.
4. Industrializazio-prozesuen eta modernizazio ekonomikoko prozesuen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, bai eta iraultza liberal burgesenak ere, ekarri zituzten aldaketa ekonomikoak, sozialak eta politikoak balioetsiz, eta prozesu horiek Espainian eta Euskal Herrian izan zituzten bereizgarriak identifikatuz.
5. Europako iraultza liberalek eta nazionalistek eragindako aldaketa-prozesuaren oinarrizko ezaugarriak azaltzea, ekarri zituzten transformazio politikoak eta sozialak balioetsiz, eta testuinguru horretan identifikatuz prozesu horrek Espainian eta Euskal Herrian izan zituen berezitasunak.
6. Europako herrialdeek XIX. mendearen bigarren erdialdean eskuratu zuten botere politiko eta ekonomikoaren arrazoiak azaltzea, urte horien ezaugarri diren gatazkak eta arazoak identifikatuz, bai munduan, bai estatuen barnean, batez ere hedapen kolonialarekin eta tentsio sozial eta politikoekin loturikoak.
7. Espainiak eta Euskal Herriak XX. mendean izandako bilakaera politiko eta ekonomikoaren etapak identifikatzea eta haien ezaugarriak zerrendatzea, eta aurrerapenak eta atzerapenak ere aipatzea, modernizazio ekonomikoa, sistema demokratikoaren sendotzea eta Europar Batasuneko kide izatea lortu arte izandakoak.
8. Munduan XX. mendean izan diren transformazio eta gatazka handiak kokatzea eta haien ezaugarriak zerrendatzea, eta ezagupen hori gaur egungo nazioarteko arazo nabarmenetako batzuk ulertzeko aplikatzea.
9. Munduan XX. mendearen bigarren erdialdean izan diren transformazioak azaltzea, bai nazioartean, bai gizarteen barnean ere, jatorria ikertuz eta gaur egungo munduan dauden tentsioak ulertuz.
10. Banaka nahiz taldeka, gaur egungo munduko tentsio politiko edo sozialaren fokuren bati buruzko lan bat egitea, aurrekari historikoak ikertuz, kausak aztertuz eta bukaera posibleak
giltza 9
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
proposatuz, informazio-iturri baliagarriak erabiliz, gertakari beraren interpretazio desberdinak edo osagarriak ematen dituztenak barne.
11. Mundu Garaikideko elementu kultural edo artistiko batzuk ezagutzea, haien esanahia eta funtzioa interpretatuz, osagai estetikoak balioetsiz, eta haien konfigurazioan komunikabide berriek duten rola ulertuz.
giltza 10
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
5. Programazioa1. unitatea. Absolutismoa eta Ilustrazioa
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza; Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza.
Helburu didaktikoak
XVII. eta XVIII. mendeetako Europako monarkia absolutisten eta parlamentarioen oinarrizko gobernu-printzipioen eta eboluzioaren ezaugarrien berri izatea.
Ilustrazioaren printzipioak eta pentsamolde politikoan izan zuen eragina identifikatzea. XVIII. mendean, Europako monarkien arteko gatazka nagusien berri izatea. Aro Modernoko Europako gizartearen era ekonomiaren ezaugarri nagusien berri izatea. XVIII. mendean, Espainian Errege borboitarren prozesu erreformista ulertzea. XVIII. mendeko Euskal gizartearen, ekonomiaren eta kultura eta artearen berri izatea. Rococo artea eta neoklasikoa kronologikoki kokatzea, eta estilo bakoitzaren ezaugarri,
artelan eta artista nagusiak identifikatzea. Gai bati buruz ikertzen, eta gai bati buruzko laburpena idazten ikastea.
Oinarrizko gaitasunak
Aro Modernoaren amaierako gertaera garrantzitsuen berri izatea. XVIII. mendeko adierazpen artistikoak identifikatzea. Informazioa bilatzea, aztertzea eta prozesatzea, tresna egokiak, erabiliz, IKTak barne. Idatziz, zuzen eta koherentziaz adieraztea, hiztegi egokia erabiliz. Sintesi-lanak antolatzea, aztertzea, komunikatzea eta ebaluatzea, zentzu kritikoz, eta
aurkezpena eta ordena balioetsiz.
Edukiak
Kontzeptuak Estatu absolutuaren goren aldia. Monarkia absolutuaren eredua eta Frantziaren adibidea. Monarkia parlamentarioaren eredua eta Ingalaterraren adibidea. Ideia ilustratuak. Ideia ilustratuen zabalkundea. Ideia ilustratuen ezarpen politikoa: despotismo ilustratua. Europako oreka eta monarkien ondorengotza-gerrak XVIII. mendean. Europar potentzien arteko gatazkak, kolonietan nagusitasuna lortzeko. Estamentu-gizartearen krisialdia. Estatu absolutistaren antolakuntza. Absolutismoa eta Borboikoen erreformismoa.
giltza 11
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Estatu absolutistaren antolakuntza. Ilustrazioa eta Ilustratuak Espainian. Ilustrazioaren eragin politikoa, eta Karlos III.aren erreformismoa. Euskal Herriko gizartea XVIII. mendean. Euskal Herriko ekonomia XVIII. mendean. Euskal Herriko kultura eta artea XVIII. mendean. Rococo artearen ezaugarriak eta artistak. Arte neoklasikoaren ezaugarriak eta artistak. Espainiar estamentu-gizartea, XVIII. mendean.
Prozedurak Testu historikoak irakurtzea eta interpretatzea. Informazioa lortzea, irudietan oinarrituta. Testu historikoak irakurtzea eta interpretatzea. Mapa politiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Fluxu-mapa bat aztertzea. Mapa bat interpretatzea eta informazioa lortzea. Informazioa lortzea, irudietan oinarrituta. Plano bat irakurtzea eta interpretatzea. Sintesi-gai bat zehaztea, eta informazioa antolatzea. Gai bati buruz ikertzea, eta laburpena idaztea.
Balioak Hirutariko merkataritzaren truke desorekatua kritikoki balioestea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Bi monarkia eredu Absolutismoa azaldu, eta monarkia absolutisten agintepeko europar herrialdeak identifikatu. Absolutismoaren aldeko eta aurkako testuak aztertu (TU). Ingalaterrako monarkia absolutistari buruzko informazioa eskuratu, irudi baten azterketan
oinarrituta.
2. Ilustrazioa Ilustrazioaren ideien eskema egin. Pentsalari ilustratuen testuak aztertu (TU). Errege ilustraturen bati buruz ikertu, eta azalpena idatzi (KI). Botereen arteko banaketari buruzko eskema osatu.
3. Nazioarteko harremanak Utrecht-eko sistema azaldu.
giltza 12
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Austriako ondorengotza-gerrako eta Zazpi Urteko gerrako aliantzei buruzko bi mapa egin, eta konparatu.
Poloniaren banaketari buruz ikertu, eta laburpena idatzi (KI).
4. XVIII. mendeko gizartea eta ekonomia Europar estamentu-gizartea azaldu. Librekanbismoaren ezaugarriak azaldu, eta merkantilismoarekin dituen desberdintasunak
identifikatu. Koloniekiko merkataritza buruzko testua aztertu, eta hirutariko merkataritza deskribatu.
5. Borboikoen erreformismoa Ilustrazioak Espainian izan zuen garapena eta monarkiarekiko harremana azaldu. Espainiar ministro ilustraturen batei buruz ikertu, eta biografia idatzi (KI). Borboikoen erreformismoari buruzko laburpena idatzi (KI).
6. Euskal Herria XVIII. mendean Mapa aztertu eta matxinaden inguruko galderei erantzun. XVIII. mendeko ekonomiaren ezaugarriak zein diren azaldu eta eskema bat egin. Azkoitiko Zalduntxoei buruz ikertu eta jasotako informazioarekin laburpen bat egin. Zenbait kontzeptu hiztegian bilatu.
7. Artea XVIII. mendean Rococo estilo artistikoaren ezaugarriak azaldu. Estilo neoklasikoak jasotako eraginez jabetu. Rococo estiloko eta estilo neoklasikoko artelan bana aztertu, eta konparatu. Estilo neoklasikoko margolan bat aztertu.
Idatzi gai baten laburpena Gai bati buruzko laburpen-eredu baten egituraz jabetu (TU). Proposatutako gai bati buruzko laburpena idatzi (KI).
Amaierako errefortzu-jarduerak Kontzeptuak definitu eta pertsonaiak azaldu. Ardatz kronologiko bat egin, eta gertakizunak bertan kokatu. Rococo estiloari eta estilo neoklasikoari buruzko taula osatu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Pirateriari buruzko testuak eta irudiak aztertu. Monarkia absolutistaren eta monarkia parlamentarioaren bi irudi aztertu eta alderatu. Ilustratuen pentsamenduari buruzko testu bat aztertu. San Ildefontsoren Granjako jauregiaren arkitekturari buruzko informazioa bilatu, eta
laburpena egin.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak
giltza 13
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
XVIII. mendean Europan gertatu ziren aldaketak zerrendatzea, Antzinako Erregimenaren ezaugarri sozialak, ekonomikoak eta politikoak erreferentziatzat hartuta.
Espainian, borboitarren erreformismoak izan zituen berezko ezaugarriak azaltzea. Informazio esanguratsua ateratzea, hainbat iturritan oinarrituta (testuak, mapak, irudiak), eta
lortutako informazioa idatziz eta zuzen adieraztea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (31. or.):
Pentsamolde ilustratuaren ideia nagusiak azaldu. XVIII. mendean, Europako nazioarteko harremanak deskribatu. Espainian ezarritako neurri erreformista borboitarren ezaugarriak aipatu. XVIII. mendean Euskal Herriko gizarteak izan zuen bilakaera azaldu. Estilo neoklasikoko artelan bat aztertu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 14
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
2. unitatea. Antzinako Erregimenaren krisialdia
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Amerikako Iraultza eta Frantziako Iraultza kronologikoki kokatzea, eta horien kausak,
garapen eta ondorioak ulertzea. Napoleonen inperioaren sorreraren eta garapenaren kausak, eta Europan izan zituen
ondorioak ulertzea. Europan Berrezarkuntzaren garaiak izan zituen ezaugarrien berri izatea. Amerikar Mendebaldea konkistatzeko prozesua eta Estatu Batuen eraketa ulertzea, eta
prozesu horretan indiarrek jasan zuten jazarpena balioestea. Egoerak eta egiturak identifikatzen ikastea, historiako aldaketa-prozesuak ulertzeko.
Oinarrizko gaitasunak Aro Garaikideari hasiera eman zioten gertaera historikoen berri izatea. Garaiko adierazpen artistikoak identifikatzea. Prozesu historikoetan, egoeraren araberako aldaketak eta egiturazko aldaketak
identifikatzea eta ulertzea. Testu bat irakurtzen gozatzea, eta garaiko pentsamoldea ulertzeko erabil daitekeela
balioestea.
Edukiak
Kontzeptuak Iraultzaren kausak. Independentzia-gerra. Amerikako Estatu Batuen sorrera. Iraultzaren kausak. Iraultzaren prozesua. I. Errepublika. Konbentzioa eta Direktorioa. Boterera iritsi zenekoa. Barne-politika. Inperioa. Vienako Kongresua. Aliantza Santua. Frantziako eta Amerikako Iraultzei lotutako egoera-aldaketak eta egitura-aldaketak.
Prozedurak Eskema bat irakurtzea eta interpretatzea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta interpretatzea. Mapa bat irakurtzea eta interpretatzea.
giltza 15
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Egoerak eta egiturak identifikatzea.
Balioak Gizakiaren Eskubideen Deklarazioa garai horretako lorpen historiko gisa balioestea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Amerikako Iraultza Amerikako Iraultzaren kausak azaldu, izan zuen garrantzia balioetsi, eta zer eragin izan
zuen esan. Independentziaren Aldarrikapenari buruzko testua irakurri, eta bertan Ilustrazioaren zer
ideia eta printzipio islatzen diren esan (TU). Estatu Batuen sorrerari buruzko eskema aztertu eta interpretatu. Sezesio-gerra zergatik piztu zen azaldu, eta zer bi aldeak parte hartu zuten esan.
2. Frantziako Iraultza Iraultzaren kausak azaldu. Iraultzaren faseen laburpena egin. Gizakiaren Eskubideei buruzko testua irakurri, bere printzipioak eta estamentu-
gizartearekiko desberdintasunak azaldu, eta printzipio horiek gaur egun indarrean dauden balioestea (TU).
Emakumeek Iraultzan izan zuten zeregina azaldu.
3. Napoleonen Inperioa Enperadore koroatu arte Napoleonek egin zuen bidea azaldu (KI). Napoleonen barne-politikaren xedeak aipatu. Napoleonen garaiko Europako mapari erreparatu, Frantziak etsai izan zituen herrialdeak
aipatu, eta Napoleonen Porrota zer herrialdetan hasi zen esan. Inperioak okupatutako herrialdeetan matxinadak zergatik piztu ziren aztertu.
4. Berrezarkuntza Vienako Kongresua zer zen eta zer xede zituen azaldu. Absolutismoaren aldeko bi testu irakurri, aztertu, eta testuen ideia nagusiak Frantziako eta
Amerikako iraultzen balioekin alderatu (TU). 1815eko Europako mapari erreparatu, eta potentziek hartutako lurraldeak eta Frantziaren
inguruan sortutako Estatu berriak seinalatu. Aliantza Santua zer ze eta nork osatzen zuen azaldu.
Identifikatu egoerak eta egiturak Amerikako Iraultzako egoera- eta egitura-aldaketak aztertu.
giltza 16
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Amaierako errefortzu-jarduerak Antzinako Erregimena eta Konstituzio liberala konparatzeko koadro bat osatu. Amerikako eta Frantziako Gizakiaren Eskubideen Adierazpenak alderatu. Napoleonen garaiko Europaren eta Vienako Biltzarraren mapak konparatu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Estatu Batuetako lurralde-hedapenaren mapari behatu, eta honako hauek adierazi: noiz
bihurtu ziren estatu, eta herrialdearen zer alderi eragin zion Sezesio Gerrak. Indiarren genozidioari buruzko testu bat irakurri, eta Mendebaldean konkistarekin lotu. Zenbait pertsonaia Frantziako Iraultzaren garaiekin lotu. Estatu Batuen Mendebaldearen konkistari buruzko txosten bat egin.. Emakumeen eskubideei buruzko testu bat aztertu, eta Napoleonen Kode Zibilean eskubide
hori buruz agertzen diren legeekin erlazionatu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Frantziako eta Amerikako Iraultzak beren testuinguru historikoan kokatzea, eta historiaren
aro berri bati hasiera eman zioten gertaerak izan zirela jabetzea. Amerikako eta Frantziako Iraultzen, Napoleonen inperioa eratzearen eta Berrezarkuntzaren
kausak eta ondorioak identifikatzea, horien arteko loturak ezarriz. Amerikako eta Frantziako Iraultzen eta Napoleonen inperioaren ezaugarri nagusiak
identifikatzea, ekarri zituzten aldaketa politikoak eta sozialak balioetsiz.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (47. or.):
Estatu Batuen independentzia-gerraren kausak eta ondorioak azaldu. Ardatz kronologiko bat egin, Frantziako Iraultzatik Napoleonen inperioraino. Iraultzari buruzko bi testu, bata aristokrata batena eta bestea sans-culotte batena,
konparatu. Amerikako eta Frantziako Iraultzei buruzko zenbait kontzeptu politiko definitu. Izualdiko gertaerak eta ezarritako neurri sozialak azaldu. Napoleonen garaiaren laburpena egin. Aliantza Santuak ezarritako esku-hartze printzipioaren esanahia azaldu. Amerikako sezesio-gerra interpretatu, mapa batean oinarrituta.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 17
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
3. unitatea. Liberalismoa eta nazionalismoa
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza; Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza.
Helburu didaktikoak XIX. mendeko pentsamolde liberalaren eta nazionalistaren ezaugarriak identifikatzea. XIX. mendeko iraultza liberalen kausak eta ondorioak ulertzea. Italiaren eta Alemaniaren batasunen kausak, garapena eta ondorioak bereiztea. Otomandar Inperioa desegite-prozesuaren berri izatea, eta Estatu balkaniko berriak
identifikatzea. Mapa historikoak egiten ikastea, geografikoki kokatzeko eta iraganari buruzko informazioa
izateko. Sexuarengatiko jarrera ez-diskriminatzaileak hartzea.
Oinarrizko gaitasunak Estatu liberala eraikitzeko prozesua markatu zuten gertaera nabarmenen berri izatea. Garaiko adierazpen artistikoak identifikatzea. Mapa historikoak egitea eta aztertzea. Mapen eskalak interpretatzea, eta adierazten duten hizkuntza sinbolikoa ulertzea. Internet sarea zentzu kritikoz eta hausnartuz erabiltzea, irudiak eta informazioa bilatzeko.
Edukiak
Kontzeptuak Liberalismoa. Ideia nazionalistak. Nazio kontzeptua. 1820ko, 1830eko eta 1848ko iraultzak. Iraultzen balantzea. Italiaren batasuna. Alemaniaren batasuna. Balkanetako gatazka XIX. mendean.
Prozedurak Eskema bat egitea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Mapa bat irakurtzea eta interpretatzea. Gai baten inguruko mapa historikoak egitea.
Balioak Giza eskubideei eta berdintasunezko jarrera politiko demokratikoei buruzko XIX. mendeko
ekarpen ideologikoak balioestea.
giltza 18
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Liberalismoa eta nazionalismoa Liberalismoa eta nazionalismoa definitu, eta bi ideologien arteko lotura ezarri. Estatu liberalari buruzko eskema egin. XIX. mendean agertu ziren bi nazionalismo motak eta bi nazionalismo-kontzeptuak definitu. Ideologo nazionalistek idatzitako bi testu irakurri eta konparatu (TU).
2. Iraultza liberalak Iraultza liberalen protagonistak eta helburuak zehaztu. 1820ko eta 1830eko iraultzen laburpena egin. 1848ko iraultza azaldu, errebindikazio berriak aipatu, eta zer herrialdetan gertatu zen esan. Frantziako 1848ko iraultzari buruzko testua irakurri, eta 1789ko iraultzarekin zer lotura
ezartzen duen ondorioztatu (TU). Iraultza-garaiak Europan izan zituen ondorioak azaldu.
3. Italiaren eta Alemaniaren batasuna Italiaren eta Alemaniaren batasunen arteko antzekotasunak azaldu (KI). Prozesuen protagonistak eta Estatu batu berrien ezaugarriak aipatu. Alemaniako mapari erreparatu, batasuna zer potentziak gidatu zuen eta batasunetik kanpo
zer beste potentzia geratu zen esan, eta muga berriak eta Germaniar Konfederazio konparatu.
Italiaren eta Alemaniaren batasunei buruzko testu bana irakurri eta konparatu.
Egin mapa historikoak Lehen Mundu Gerraren ondorengo Balkanetako mapa historikoa egin.
Amaierako errefortzu-jarduerak Liberalismoari eta nazionalismoari buruzko eskema bat egin. 1848ko iraultzari buruzko testu bat irakurri, eta 1830eko iraultzaren aldean zer
desberdintasun dituen adierazi. Europako mapari behatu, eta hura eta iraultza liberalak aztertu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Bi testu irakurri, eta sufragismoaren eta feminismoaren arteko aldeak adierazi. Zenbait herrialdetan emakumeek bozkatzeko eskubidea noiz lortu zuten aztertu. Sufragismoaren historiari buruz ikertu. Errolda-sufragioari buruzko testu bat aztertu. Bismarck-en, Cavour-en eta Garibaldiren biografia laburrak idatzi. 1830eko iraultzari buruzko margolan bat aztertu eta interpretatu.
giltza 19
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Iraultza liberalak dagokien testuinguru historikoan kokatzea, eta XIX. mendeko Europan
aldaketa-garaia abiatu zuten gertaera gisa bereiztea. Iraultza liberalen eta Italiaren nahiz Alemaniaren batasunen kausak eta ondorioak
identifikatzea. Iraultza liberal burgesen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, ekarri zituzten aldaketa
politikoak eta sozialak balioetsiz.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (61. or.):
Liberalismoari eta nazionalismoari buruzko zenbait kontzeptu definitu. 1820ko, 1830eko eta 1848ko iraultzei buruzko laburpena idatzi. Italiaren eta Alemaniaren batasunei buruzko taula osatu. Iraultza liberalen eta Italiaren zein Alemaniaren batasunen ondorengo Europako mapa bati
erreparatu, eta 1815eko Berrezarkuntza-garaiko Europako maparekin alderatu.Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 20
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
4. unitatea. Industria Iraultza
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Teknologia.
Helburu didaktikoak Industria Iraultzaren kausen eta ondorioen berri izatea, kronologikoki kokatzea, eta
teknologia berriak baliatu zituzten lehen industriak zein izan ziren jakitea. Bigarren industria-iraultzaren kausak eta ondorioak, eta Europan nahiz Europaz kanpo izan
zuen hedapena ulertzea. Industria Iraultzak XIX. mendeko gizartean eta ekonomian eragindako aldaketak ulertzea
eta zentzu kritikoz balioestea. Gizarte industrialaren berezko bi gizarte-klaseen ezaugarriak identifikatzea. Langile-mugimenduaren jatorriaren eta korronte nagusien berri izatea. Lehen mailako iturriak eta bigarren mailako iturriak identifikatzen ikastea.
Oinarrizko gaitasunak Industria Iraultza zergatik abiatu zen eta mundu osoan batera zergatik ez zen garatu
ulertzea. Ekonomian (kapitalismoa) eta gizartean (klase-gizartea) izan ziren egitura-aldaketen berri
izatea. Garaiko kultura eta artea identifikatzea, aldaketa sozioekonomikoekin eta politikoekin lotuz. Lehen mailako eta bigarren mailako iturri historikoak identifikatzea, eta zentzu kritikoz
aztertzea.
Edukiak
Kontzeptuak Nekazaritza-iraultzaren eta iraultza demografikoaren aurrekariak. Industria Iraultzaren kausak. Ehungintza eta burdingintza berriak. Industrializazioaren hedapena Europan. Bigarren industria-iraultza. Energia-iturri eta industria berriak. Ekoizpen-sistema berriak. Industrializazioaren hedapena: potentzia industrial berriak. Garraioen iraultza. Lurrunean oinarritutako garraiobideen garapena: trenbidea eta lurrunontzia. Garraiobide berrien garapena: automobila eta hegazkina. Ekonomia-eredu berria. Librekanbismoa eta industria-kapitalismoa. Finantza-kapitalismoa. Gizartearen aldaketa. Burgesiaren nagusitasuna.
giltza 21
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Langileen lan-baldintza gogorrak. Langile-mugimenduaren jatorria. Sozialismoa eta anarkismoa: ezaugarriak eta teorialari nagusiak. Langileen internazionala. Langileen bizi-baldintzak XIX. mendean.
Prozedurak Gai bati buruzko mapa irakurtzea eta interpretatzea. Testu historikoak irakurtzea eta interpretatzea. Informazioa lortzea, irudietan oinarrituta.
Balioak Sistema kapitalistaren desoreka ekonomikoak zentzu kritikoz balioestea. XIX. mendeko gizartearen desoreka handiak zentzu kritikoz balioestea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Industria Iraultza Norfolk laborantza-sistema aztertu eta azaldu. Britainia Handiko demografiaren eboluzioari buruzko grafikoa aztertu. Industria Iraultza bultzatu zuten eragileak azaldu. Industrializazioak Europan izan zuen hedapenari buruzko mapa aztertu. Lurrun-makinak nola funtzionatzen duen azaldu.
2. Bigarren Industria Iraultza Bigarren Industria Iraultzari lotutako natura-baliabideak eta aurrerapen teknikoak bereizi. Bigarren Industria Iraultzaren aldaketa eta berrikuntza nagusiak identifikatu. Kate-lana azaldu. Potentzia industrial berriei buruzko mapa aztertu.
3. Garraioen iraultza Trenbidean eta lurrunontzietan aplikaturiko berrikuntza tekniko nagusiak azaldu. Trenbide-sareak Europan izan zuen hedapenari buruzko bi mapa aztertu. Suezko Kanalari buruz ikertu, eta txosten bat idatzi (KI).
4. Ekonomia-eredu kapitalista Ekoizpen-sistema industrialaren ezaugarri nagusiak azaldu. Librekanbismoari eta plusbalioari buruzko testu bana aztertu (TU). Industria-enpresek lortutako etekin ekonomikoen banaketa desorekatuaren inguruan
eztabaidatu (AK).
giltza 22
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
5. Klase-gizarte berria Industria iraultzari lotutako aldaketa sozialak azaldu. Langileen bizi-baldintzen inguruko testu bat aztertu, eta burgesiaren bizi-baldintzekin
konparatu. Hiriko etxebizitzen irudi bati erreparatu eta informazioa bildu.
6. Langile-mugimendua Langile-mugimenduaren korronte nagusiak laburbildu, eskema baten bidez. Klase-borrokari buruzko testu bat aztertu (TU). Anarkismoari buruzko testu bat aztertu (TU). Langile-mugimenduaren aurrerapen sozialei, laboralei eta politikoen inguruan ikertu, eta
ardatz kronologiko bat egin.
Identifikatu lehen mailako eta bigarren mailako iturriak Bi testu historiko aztertu, eta lehen mailako iturriak ala bigarren mailakoak diren erabaki
(TU). XIX. mendeko langile-klasearen bizi- eta lan-baldintzei buruzko laburpena idatzi (KI).
Amaierako errefortzu-jarduerak Hitzak definitu eta pertsonaiak azaldu. Industria Iraultza eta Bigarren Industria Iraultza konparatzeko taula bat osatu. Zenbait hitz dagozkien azalpenekin lotu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Haurren lanari buruzko testuak eta irudiak aztertu, eta laburpena idatzi. Ehun-fabrika baten irudiari behatu, eta informazioa lortu. Burgesiari buruzko testu bat aztertu. Langile-mugimenduaren klase-kontzientziarekin loturiko alderdiren bati buruz informazioa
bilatu, eta txosten labur bat idatzi.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Industrializazio-prozesuaren eta ekonomia modernizatzeko prozesuaren oinarrizko
ezaugarriak identifikatzea. Industrializazio-prozesuak eragin zituen aldaketa ekonomikoak eta sozialak balioestea. Hainbat iturritatik (testuak, mapak, irudiak) informazio baliagarria ateratzea, eta bildutako
informazioa idatziz zuzen adieraztea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (81. or.):
Industria Iraultzaren eragile mesedegarriak, ezaugarriak eta hedapena azaldu. XIX. mendean garraioek izan zuten aldaketa laburbildu, eskema baten bidez. Ekoizpen-sistema industrialaren ezaugarriak azaldu. Burgesiaren eta langileen bizi-baldintzak konparatu. Langileriaren pentsamolde-korronteak azaldu, eta ideologo nagusiak identifikatu.
giltza 23
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 24
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
5. unitatea. Espainia eta Euskal Herria XIX. mendean
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Espainian Antzinako Erregimenaren amaiera eragin zuten gertaeren eta Independentzia
Gerrako gertaera nagusien berri izatea. 1788tik 1898ra Espainiako aldi politiko nagusiak kronologikoki kokatzea. Fernando VII.aren erregealdian, erregeordealdietan eta Isabel II.aren erregealdian,
Espainian Estatu liberala ezartzea ahalbidetu zuten erreformak ulertzea, eta prozesuan izan ziren zailtasunak identifikatzea.
Lehen Errepublika eta Berrezarkuntza ulertzea, XIX. mendeko zailtasunak eta ezegonkortasuna gainditzeko saiakera gisa.
Espainiako industrializazio-prozesuaren hastapenak kronologikoki eta geografikoki kokatzea, eta prozesua orokortzea oztopatu zuten eragileak ulertzea.
XIX. mendeko Espainiako ekonomiaren eta gizartearen ezaugarri nagusiak identifikatzea. Euskal industrializazio-prozesuaren hastapenak kronologikoki eta geografikoki kokatzea eta
prozesua sustatu zuten faktoreen berri izatea. Euskal abertzaletasunaren sorrera ulertzea eta aitzindarien berri izatea. Kubako gerraren gertaera nagusien eta ondorioen berri izatea. Garai desberdinetako antzeko gertaera historikoak konparatzen ikastea, gertaera horiek
hobeto ulertu ahal izateko.
Oinarrizko gaitasunak XIX. mendeko Espainiako oinarrizko ezaugarri politikoez, ekonomikoez, sozialez eta
kulturalez jabetzea. Euskal Herriko industrializazio-prozesuaren berri izatea eta Euskal Herrian abertzaletasuna
nola eta noren eskutik sortu zen jakitea. Garaiko adierazpen artistikoak identifikatzea. Iraganeko eta gaur egungo giza ekintzak ulertzeko enpatia izatea. Garai historiko zehatz baten oinarrizko ezaugarriak eskema batean laburbiltzea.
Edukiak
Kontzeptuak Karlos IV.aren erregealdia. Independentzia-gerra. Cadizko Gorteak eta Konstituzioa. Fernando VII.aren erregealdia (1814-1843). Amerikar kolonien independentzia. Maria Kristinaren erregeordealdia (1833-1840). Esparteroren erregeordealdia (1840-1843). Isabel II.aren erregealdia (1843-1868).
giltza 25
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Hamarkada moderatua (1843-1854). Biurteko aurrerakoia (1854-1856). Seiurteko demokratikoa (1868-1874). Lehen Errepublika (1873-1874). Federalismoa eta kantonalismoa. Berrezarkuntzaren sistema politikoa. Gobernuaren egonkortasuna. 1898ko krisia. Estatu Batuen esku-hartzea. Gatazkaren ondorioak. Nekazaritza-ekonomiaren jarraipena. Industrializazio-prozesua. Burdinbidea. Industriaren eta kapitalismoaren garapena. Industrializazio-prozesuaren faktoreak. Bankuak eta finantza-jarduera. Aurrekariak. Abertzaletasunaren sorrera. Agosti Xaho eta Sabin Arana Goiri. Landa-eremua. Aldaketa sozialak. Langile-mugimendua.
Hirietara emigratzea XIX. eta XX. mendeetan.
Prozedurak Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Kausak eta ondorioak zehaztea. Azalpenezko laburpen bat egitea. Internet sarea erabiltzea, informazioa bilatzeko. Eskema bat egitea. Azalpenezko laburpen bat egitea. Bigarren mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Iturri grafiko bat aztertzea. Kausak eta ondorioak zehaztea. Iturri grafiko bat aztertzea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Eskema bat egitea. Gertaera historiko baten inguruan ikertzea. Garai desberdinetako antzeko gertaerak alderatzea.
Balioak XIX. mendeko ekarpen ideologikoak balioestea, jarrera politiko toleranteei eta demokratikoei
dagokienez. XIX. mendeko desoreka sozialen eta langileen bizi-baldintza gogorren jatorriaz jabetzeko
interesa izatea. Hainbat garai historikotan etorkinek izan dituzten zailtasunak eta bizi-baldintza gogorrak
balioestea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun.
giltza 26
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik begiratu.
1. Antzinako Erregimenaren krisialdia (1788-1814) Espainiar monarkiak Frantziako Iraultzaren aurrean zer jarrera izan zuen azaldu. Independentzia-gerra zer gertaerak piztu zuten eta erresistentzia nola antolatu zen azaldu. Gerrari eta iraultza liberalari buruzko testua irakurri, eta bi gertaerak lotu (TU). 1812ko konstituzioak ezarri zituen printzipioak azaldu, eta Konstituzio horren zenbait
artikulu aztertu.
2. Absolutismoaren itzulera (1814-1843) Fernando VII.aren erregealdiari buruzko laburpena egin. Amerikar kolonien independentziaren kausak eta ondorioak aipatu. Moderatuak, aurrerakoiak eta karlistak zein ziren azaldu, eta erregeordealdietan zer zeregin
izan zuten aztertu. Euskal Herrian karlistak nortzuk izan ziren azaldu eta Bergarako Besarkadan zer gertatu
zen esan. Zumalakarregiri, Esparterori, Jose de San Martini eta Simon Bolívarri buruzko biografia
bana idatzi.
3. Estatu liberala (1843-1874) Isabel II.aren erregealdiaren eskema egin, eta Estatu liberala erregealdi horretan zergatik
finkatu zen azaldu (KI). 1868ko matxinadaren kausak azaldu. Esaldiak osatu. Foruen galeraren ordain gisa gobernuak aldundiei zer eskaini zien esan eta bilatu
ekonomia-hitzarmenari buruzko informazioa.
4. Berrezarkuntza (1875-1898) Berrezarkuntzaren sistema politiko azaldu. Txandaketari buruzko testua irakurri, eta nola funtzionatzen zuen azaldu (TU). Berrezarkuntzan oposizio politikoaren egoera azaldu. 98ko krisiari buruzko laburpena egin.
5. Nekazaritza-erreforma eta industrializazioa Nekazaritza berritzeko erreformak azaldu. Azaldu nekazarien egoera Euskal Herrian. Industrializazioa oztopatu zuten eragileak zerrendatu. Burdinbidearen eraikuntzaren kausak eta ondorioak azaldu.
6. Industrializazioa Euskal Herrian Industrializazio-prozesuaren zenbait faktorek zer garrantzi izan zuten esan. Jendea hirietara bizitzera zergatik joan zen eta horrek zer nolako eragina izan zuen azaldu.
7. Abertzaletasuna Euskal Herrian Lore Jokoei buruz ikertu eta lortutako informazioarekin laburpena egin.
giltza 27
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Zaldubyren bertsoa aztertu eta garaiko giroa nolakoa zen azaldu. Gratien Ademaren poesia bilatu, aztertu eta azaldu.
8. Aldaketa eta jarraipena gizartean XIX. mendeko gizarteko klaseak zerrendatu, eta zer ezaugarri zituzten azaldu. Gizartean armadak eta elizak izan zuten egitekoa azaldu. Fabrika bateko lanaren inguruko testua irakurri, zer lan-baldintza zituzten azaldu, eta gaur
egungo baldintzekin konparatu (TU). Ahotsak.com-en Miren Arantzeta Arregi hizlariaren grabazioa bilatu, entzun, eta galderei
erantzun.
Alderatu garai desberdinetako gertaera historiko berdintsuak Gaur egungo immigrazioa, XX. mendeko 60ko hamarkadako emigrazioa eta XIX. mendekoa
konparatu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Napoleonen okupaziotik Berrezarkuntzara arte izan ziren erregimen politikoei buruzko taula
osatu.
Amaierako zabaltze-jarduerak 98ko hondamenari eta Espainiaren esku-hartzeari buruzko testu bat irakurri. Espainiako tropei buruzko testu bat irakurri, eta haien osaera eta baldintzak aztertu. Kubako Gerrari buruzko laburpen bat egin. Euskal Herriko Karlistaldiei buruzko txosten bat egin. XIX. mendeko Espainiako bizitza politikoan militarrek zuten esku-hartzeari buruzko testu bat
irakurri eta aztertu. XIX. mendeko lau Konstituzioei buruzko lau testu aztertu eta konparatu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak XIX. mendeko Espainian Estatu liberala ezartzeko prozesua eta ondoren etorri ziren aldi
politikoak kokatzea. Espainian industrializazioa eta modernizazio ekonomikoa gauzatzeko prozesuaren eta
Estatu liberalaren eraikuntzaren berezko ezaugarri nagusiak identifikatzea, eragin zituzten aldaketa ekonomikoak, sozialak eta politikoak balioetsiz.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (103. or.):
Independentzia-gerraren kausak eta ondorioak azaldu. Amerikar kolonien independentzia-prozesua azaldu. Amadeo I.aren abdikazio-hitzaldia irakurri eta aztertu, dagokion testuinguruari lotuz. Berrezarkuntzaren sistema politikoari buruzko eskema egin. XIX. mendeko Espainiako gizartea eta ekonomia aztertu, bi iruditan oinarrituta.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 28
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
6. unitatea. Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Naturaren Zientziak; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza; Euskara eta Literatura, Teknologia.
Helburu didaktikoak Kolonialismoaren kausak eta ondorioak, eta kolonien menderakuntza eta ustiatze mota
nagusiak aztertzea. XX. mende hasieran zeuden kolonia-inperioak ikertzea eta haien sorreraren kausen berri
izatea. Estatuen arteko lehian eta inperialismoan Lehen Mundu Gerraren kausa nagusiak ikustea. Lehen Mundu Gerrako fase nagusiak identifikatzea eta zer bilakaera izan zuen jakitea. Lehen Mundu Gerrak politikan, ekonomian, gizartean eta giza mailan zer eragin izan zuen
jakitea eta aintzat hartzea. Gerra eta gatazka baten indarrezko soluziobide oro negatibotzat jotzea eta negoziazio eta
elkarrizketa bidezko irtenbideen alde agertzea. Historiako gertaera baten kausak eta ondorioak identifikatzen ikastea.
Oinarrizko gaitasunak Inperialismoa eta Gerla Handia azaltzen dituzten gako eta gertaera nagusiak elkarren
artean lotuz azaltzea. Garai hartako arte eta kultura agerraldiak identifikatzea, eta orduko gizarte eta
pentsamoldearekin lotzea. Historiako gertaeren azalpen kausa-aniztunak bilatzea. Historiako gertaeren epe labur, ertain eta luzeko ondorioak zehaztea.
Edukiak
Kontzeptuak Kolonia-zabalkundea eta munduaren esplorazioa. Kolonialismoaren kausak. Kolonia-menderakuntzaren faseak. Kolonia menderakuntza eta ustiatze motak. Kolonialismoaren ondorioak. Europako kolonia-inperioak. Estatu Batuen eta Japoniaren inperialismoa. Lehen Mundu Gerraren kausak. Gerraren hasiera. Gerran parte hartu zuten estatuak. Mugimendu-gerra. Posizio-gerra. Gerraren aurkako jarrerak. Emakumearen papera gerran.
giltza 29
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
1917ko krisia. Ententearen garaipena. Gerraren ondorioak. Lehen Mundu Gerraren kausak eta ondorioak.
Prozedurak Informazioa lortzea, irudietatik abiatuta. Mapa politiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Mapa historiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Gai baten sintesia idaztea.
Balioak Kolonialismoaren ondorio demografiko, sozial eta ekonomikoen aurreko jarrera kritikoa. Gerraren eta gatazka baten aurreko indarrezko soluzio oro arbuiatzea. Gerren eta jarrera ez toleranteen ondorioen balorazio kritikoa.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Kolonialismoa zabaltzea Esploratzaile eta kolonizatzaile europarren irudiak ikusi eta haietatik informazioa bildu. Kolonien menderakuntza azaldu. Kolonialismoarekin loturiko hitz eta termino batzuk azaldu.
2. Ustiapen koloniala Kolonialismoaren ondorioak azaldu. Europarrek lurralde kolonizatuetan bideratu zuten presentziaren gaineko irudiak ikusi eta
informazioa bildu. Kolonien ustiatzearekin loturiko termino batzuk azaldu. Europako estatu ahaltsuen kolonia-ustiatzeari buruzko txosten bat idatzi (KI).
3. Inperio kolonialak Kolonia-inperioen mapa bat aztertu. Mapa batean kolonia-lurraldeak kokatu.
4. Lehen Mundu Gerra Lehen Mundu Gerraren kausak identifikatu. Lehen Mundu Gerraren gaineko irudiak ikusi eta haietatik informazioa bildu. Gerran parte hartu zuten estatuen eta aliantzen gaineko mapa politiko bat aztertu.
5. Gerraren bilakaera Lehen Mundu Gerrako faseen ezaugarriak azaldu.
giltza 30
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Gerran parte hartu zuten herriak identifikatu. Gerla Handiaren aurkako jarrerak azaldu. Emakumeek gerran jokatu zuten papera azaldu. Gerra garaiko egunoroko bizitza ikertu.
6. Gerraren bukaera 1917ko krisiari buruzko testu bat osatu. Lehen Mundu Gerraren bukaerako irudiak ikusi eta haietatik informazioa bildu. Gerla Handiaren ondorioen gaineko txosten bat idatzi (KI).
Identifikatu kausak eta ondorioak Lehen Mundu Gerraren kausa eta ondorioen gaineko irudiak ikusi eta haietatik informazioa
bildu. Lehen Mundu Gerraren epe labur eta luzeko ondorioak identifikatu. Inperialismoak lurralde kolonizatuetan eragin dituen epe labur eta luzeko ondorioak
identifikatu. Egungo gertaera baten kausak eta ondorioak aztertu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Lubakietako bizimoduari buruzko testuak eta irudiak aztertu. Kolonialismoari eta Lehen Mundu Gerrari buruzko esaldiak osatu, erantzun zuzena
aukeratuz.
Amaierako zabaltze-jarduerak Kolonizazioaren zuribideei buruzko testu bat aztertu. Afrikako mapa kolonial bat aztertu. Lehen Mundu Gerrako efektibo militarrei eta hildakoei buruzko grafiko bat aztertu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Europako estatuek XIX. mendearen bigarren erdialdean iritsi zuten botere politiko eta
ekonomikoaren arrazoiak azaltzea, gatazkak eta arazoak, kolonia-zabalkundearekin loturikoak batez ere, identifikatuz.
Lehen Mundu Gerraren ezaugarriak denboran eta espazioan kokatuz azaltzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (123. or.):
Kolonialismoaren kausak eta ondorioak, eta kolonien menderakuntza eta ustiatze mota nagusiak azaltzea.
1870 eta 1914 bitarteko kolonia-inperio nagusiak zein diren jakitea. Lehen Mundu Gerraren kausak eskema batean laburtzea. Lehen Mundu Gerraren bilakaera-fase nagusiak azaltzea. Gerla Handiaren ondorioak irudien bidez azaltzea.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 31
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
7. unitatea. Gerra arteko mundua
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Euskara eta Literatura.
Helburu didaktikoak Errusiako Iraultzaren kausak, faseak eta ondorioak bereiztea. 20ko eta 30eko hamarkadetako nazioarteko harremanen ezaugarriak ezagutzea, eta
mugimendu totalitarioak agerrarazi zituzten kausak ulertzea. Doktrina faxistaren ezaugarri nagusiak identifikatzea eta Italiako Alderdi Faxista boterera
eraman zuten faktoreak ulertzea. 20ko hamarkadako kontraesan ekonomikoak bereiztea. 30eko hamarkadako krisiaren kausak eta ondorioak ezagutzea. Alemaniako estatu naziaren
ezaugarriak bereiztea. Egunoroko bizimodua aztertzen ikastea. Ikusizko dokumentu mota desberdinetatik (argazkiak, mapak eta abar) informazio grafikoa
lortzea.
Oinarrizko gaitasunak Bi mundu Gerren arteko garaia ezaugarritu zuten gertaera nagusien berri izatea. Garai hartako artea eta kultura identifikatzea eta orduko gizarte eta pentsamoldearekin
lotzea. Garai bateko egunoroko bizimodua historia-iturrietatik abiaturik aztertzea. Informazioaren bilaketan azterketan eta prozeduran gaitasuna erakustea.
Edukiak
Kontzeptuak Errusiako Iraultzaren testuingurua. Errusiako Iraultzaren faseak. Errusiako gerra zibila eta SESBren sorrera. Bakearen antolakuntza Gerla Handiaren ondoren. Nazioen Elkartea. Totalitarismoen agerkundea. Faxismo italiarra. Mussolini boterera eraman zuten kausak. Estatu faxista italiarraren ezaugarriak. Gerra ondoko krisitik oparotasunera. Kontsumo-gizarte berria. Desoreka ekonomikoak. 30eko hamarraldiko urteetako krisiaren kausak. Beheraldi Handia. New Deal.
giltza 32
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Nazismo alemana. Hitler boterera eraman zuten kausak. Estatu nazi alemanaren ezaugarriak. Egunoroko bizimodua Beheraldi Handian. Informazio-iturri motak.
Prozedurak Europaren mapa politiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Diagramak irakurtzea eta interpretatzea. Informazioa irudietatik lortzea.
Balioak Gerraren ondorioen balorazio kritikoa. Informazioa irudietatik lortzea. Diskriminazioren bat defendatzen duten ideologiak arbuiatzea. Historia-testu bat irakurtzea eta interpretatzea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Errusiako Iraultza Errusiak XX. mende hasieran bizi zuen egoeraren ezaugarri nagusiak azaldu. Errusiako Iraultzarekin loturiko termino batzuk azaldu. Errusiako Iraultza sorrarazi zuten faktoreak azaldu. Errusiako gerra zibilaren kausak eta hartan atzerritarren izan zuten presentzia azaldu. Zer izan zen PEB delakoa? Langileriaren diktadurari buruzko testua aztertu.
2. Europa Gerra Handiaren ondoren Europako bi mapa politiko osatu eta aztertu (1919 eta 1923). Nazioen Elkartea zer izan zen azaldu. Totalitarismoa definitu eta Europan izan zuen gorakadaren aldeko faktoreak azaldu.
3. Italia faxista Faxismoa italiarrari buruzko esaldiak osatu. Lehen Mundu Gerraren eta faxismo italiarraren arteko lotura azaldu. Faxismo italiarrarekin loturiko termino batzuk definitu. Doktrina faxistaren gaineko testu bat aztertu (TU) Faxismo italiarraren irudiak ikusi eta haien gaineko informazioa bildu.
4. Hogeiko hamarkadako urte zoriontsuak 20ko urteetako oparotasun ekonomikoari buruzko txosten bat idatzi.
giltza 33
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Termino ekonomiko batzuk definitu. 20ko urteetako desorekei buruzko diagrama grafiko bat ikertu eta landu.
5. Hogeiko hamarkadako krisialdia Eskema batean, 1929ko krakaren kausak eta ondorioak laburtu. 1929ko krakaren gaineko testu bat aztertu (TU). 1929ko krakarekin loturiko bi adierazle ekonomikoen diagrama grafikoak aztertu. Termino ekonomiko batzuk definitu.
6. Alemania nazia Nazismo alemanari buruzko esaldiak osatu. Estatu naziaren ezaugarriak azaldu. Nazismo alemanaren irudiak ikusi eta haien gaineko informazioa bildu. Langile Alderdi Alemanaren ideologiaren gaineko testu bat aztertu (TU).
Aztertu egunoroko bizimodua Iturri mota desberdinak identifikatu. Beheraldi Handiko irudiak ikusi eta haietatik informazioa bildu. Beheraldi Handiari buruzko bi testu aztertu (TU). 30eko hamarraldiko zinematografia amerikarra ikertu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Depresio Handiko eguneroko bizimoduari buruzko testuak eta irudiak aztertu. Gerra arteko garaiari buruzko esaldiak osatu. Gerra arteko egoera politikoari buruzko txosten bat idatzi. Gerra arteko garaiari buruzko zenbait galderari erantzun.
Amaierako zabaltze-jarduerak Gerra arteko garaiko Europako sistema politikoei buruzko mapa bat aztertu. Totalitarismoaren ezaugarriak eman. 30eko hamarkadako krisialdi ekonomikoari buruzko testu bat aztertu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Errusiako Iraultzaren ezaugarri nagusiak identifikatzea. Gerra arteko garaiko bilakaera ekonomikoan bizi izan ziren faseak bereiztea eta
ezaugarritzea. Gerra arteko garaiko erregimen totalitario nagusiak denboran eta espazioan ezaugarritzea
eta kokatzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (161. or.):
Errusiako Iraultzako gertakariak haren bilakaeraren arabera sailkatu. Kronologia-ardatz bat prestatu 30eko urteetako historia-gertakariekin. Garai hartako historia-termino batzuk zehaztu eta azaldu.
giltza 34
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Irudietatik abiaturik, totalitarismo eta demokrazia bereizi eta ezaugarritu. Gerra arteko garaiari buruzko esaldiak osatu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 35
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
8. unitatea. Espainia eta Euskal Herria (1902-1939)
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Berrezarkuntzaren araberako sistemaren krisian eragina izan zuten faktoreak bereiztea,
Primo de Riveraren diktadura ere ekarri zutela kontuan harturik. Bigarren Errepublikaren aldarrikapena sorrarazi zuten faktoreak identifikatzea, eta Bigarren
Errepublikan modernizazio politiko eta ekonomikorako egin ziren saioak balioestea. Gerra zibila eta hartan bizi izan ziren faseak kronologian eta geografian kokatzea eta
ondorioak ulertzea. Alde errepublikanoak Gerra Zibilean jaso zuen nazioarteko laguntza eta bizi izan zituen
gorabehera ideologikoak bereiztea eta aintzat hartzea. Gerra Zibilaren eta jarrera intoleranteen ondorioak kritikoki balioestea. XIX. mendearen lehen laurdeneko Euskal Herriko egoeraren berri izatea, eta orduko
testuinguru politiko eta soziala ulertzea. Propagandaren erabilera Espainiako gerra zibilaren funtsezko osagarria izan zela jakitea. Aldaketa eta iraupenerako elementuak identifikatzen idaztea, gizarte baten bilakaera aztertu
ahal izateko.
Oinarrizko gaitasunak Garai hartako gertaera politikoen, ekonomikoen, sozialen eta kulturalen berri izatea. Garai hartako arte agerraldiak identifikatzea. Historian irauten edo aldatzen/bilakatzen diren elementuak ulertzea. Taula batean laburturiko informazioa irakurtzea.
Edukiak
Kontzeptuak Alfontso XIII.aren erreinaldia (1902-1931). Egonezin politikoa eta gizarteko gatazka-giroa. Primo de Riveraren diktadura. Errepublikaren aldarrikapena. 1931ko Konstituzioa. Joera politikoak. Biurteko erreformista. Biurteko kontserbadorea. Herri Frontearen gobernua. Euskal politika eta gizartea. Bigarren errepublika. Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Aurrez aurre ari izan ziren aldeak: matxinatuen aldea. Alde errepublikanoa. Nazioarteko dimentsioa. Nazioarteko Brigadak.
giltza 36
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Gerraren ondorioak. Espainia: XX. mendearen lehen herenean aldatu ziren eta iraun zuten elementuak.
Prozedurak Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Kausak eta ondorioak zehaztea. Eskema bat prestatzea. Kronologia-ardatz bat prestatzea. Txosten bat prestatzea. Internet sarea erabiltzea, informazioa bilatzeko. Mapa bat irakurtzea eta aztertzea. Aldatu diren eta iraun duten elementuak hautematea.
Balioak Gerra Zibilaren eta jarrera intoleranteen ondorioen balorazio kritikoa. Gobernu molde autoritarioen eta gerra gatazkak gainditzeko soluzio gisa hartzen duten
pentsamoldeak arbuiatzea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Berrezarkuntzaren krisialdia Erregenerazionismoaren definizioa eman, eta Berrezarkuntzan izan zuen eragina azaldu. Alfontso XIII.ari buruzko testu baten esanahia azaldu (TU). 1909 eta 1917ko krisien kausak eta ondorioak adierazi. Diktadura militarra 1923an botereaz jabetzearen kausak eta haren ekintza nagusiak
zehaztu. Primo de Riveraren testu bat irakurri eta Estatu-kolpe justifikatzeko izan zituen arrazoiak
azaldu. Alfontso XIII.aren erregealdian laburpen-eskema bat azaldu.
2. Bigarren Errepublika (1931-1933) Donostiako Ituna eta 1931ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioak azaldu. Hauteskunde hauen eta aurrekoen arteko aldeak adierazi. Biurteko erreformistan egin ziren erreformak azaldu. Alfontso XIII.ak Errepublikaren aldarrikapenaz argitaratu zuen testu bat irakurri eta
interpretatu. Errepublika aldarrikatu aurreko gertaeren kronologia-ardatz bat prestatu.
3. Bigarren Errepublika (1933-1936) Asturiasko 1934ko iraultzaren kausak eta ondorioak zehaztu. Herri Frontea zer zen eta zer proiektu bideratu zituen azaldu.
giltza 37
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
1933-1936 garaiari buruzko txostena prestatu (KI). Alcalá Zamora, Azaña, Gil Robles eta Lerrouxen biografiak prestatu.
4. Euskal Herria XX. mendearen lehen laurdenean (1936-1939) Bigarren errepublikako ardatz kronologikoa marraztu, euskal autonomiaren prozesua
azaltzeko. Picassoren Gernika koadroa aztertu; eta noiz, zergatik eta zertarako marraztu zuen esan. Bilboko Gerrikoari buruz informazioa bilatu, eta txosten bat egin. Santoñako Itunari buruzko galderei erantzun.
5. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) Aurrez aurre borrokatu ziren bi aldeen ezaugarriak zehaztu. Espainian Gerra Zibilaren garaiko mapa bat hartu, eta Estatu-kolpea nagusitu edo porrota
izan zuen aldeak bereizi. Ondoren eraso eta gudu nagusiak azaldu. Gerrako faseak eskema batean laburtu.
6. Gerraren balantzea Gerran Parte Ez Hartzeko Batzordea zer izan zen eta gerran nolako eragina izan zuen
azaldu. AEBk Batzorde horretan zer jarrera erakutsi zuen ikertu. Nazioarteko Brigadak zer ziren, nork osatuak ziren eta operazio nagusi zein izan zituzten
ikertu. Gerraren ondorioei buruzko txosten bat prestatu.
Identifikatu aldaketa eta iraupena Espainiaren eta munduaren arteko kronologia-ardatz bat prestatu, 1898-1939 bitarteko
garaia aintzat harturik. Bigarren Errepublikan aldatu ziren eta iraun zuten elementuak zehaztu. Aldatu diren eta iraun duten elementuak irudi batzuen bitartez zehaztu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Bigarren Errepublikako aldiei buruzko koadro bat osatu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Gerrako propaganda aztertu, bi iruditatik abiatuz. Gerra Zibileko propagandari buruzko testu bat irakurri eta aztertu. Argazki bati behatu, eta Gerra Zibilaren testuinguruan kokatu. Argazki horri buruzko
informazioa eman. Bigarren Errepublikari buruzko txosten bat idatzi. XX. mendearen lehen hereneko politikan parte hartu zuten zenbait emakumeri buruzko
biografia prestatu. XX. mendearen aurreneko hereneko emakumeen politika- eta hezkuntza-egoera aztertu. Gernikako bonbardaketari buruzko testu bat irakurri eta interpretatu. Gerra Zibileko iheslariei buruzko argazki bat aztertu. Gerraondoko erbesteratzeari buruzko txosten bat egin.
giltza 38
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Berrezarkuntzaren krisiaren, Bigarren Errepublikaren eta gerra zibilaren kausak eta
ondorioak identifikatzea, etapa horien artean dauden loturak zehaztuz. Espainiak XX. mendearen lehen erdialdean bere bilakaera politiko eta ekonomikoan bizi
izan zituen faseak bereiztea eta ezaugarritzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (111. or.):
1898ko hondamendiaren eragina azaldu, eta erregenerazionismo delakoa definitu. Diktadura militarra 1923an nagusitzeko eta monarkia 1931n erortzeko izan ziren arrazoiak
azaldu. Bigarren Errepublikak bizi izan zituen faseak azaldu. 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren porrotaren ondorioak azaldu. Gerra Zibilaren gaineko laburpen-fitxa bat osatu. Historiako hainbat gertaera dagokien garaian kokatu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 39
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
9. unitatea. Bigarren Mundu Gerra
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Alemaniaren, Italiaren eta Japoniaren espantsionismoa eta Estatu demokratikoen erantzuna
zein izan zen jakitea, gerraren kausak ulertzeko. Gerraren kausa hurbila identifikatzea, eta gerra aurreneko urteen ezaugarriak bereiztea. Gerra mundu osora zabaltzearen kausak bereiztea. Gerraren amaiera ekarri zuten gertaerak ezagutzea eta garaileek bakerako ezarri zituzten
neurriak aztertzea. Gerraren eragina eta haren ondorio demografikoak, ekonomikoak eta moralak kritikoki
balioestea. Holokaustoak eta bonba atomikoaren jaurtitzeak ekarri zutena sakon ezagutzea eta haren
garrantzi historikoa aintzat hartzea. Diskriminazio-jarrera eta norbanakoen eta taldeen eskubideen urratze oro arbuiatzea, eta
elkartasunerako jarrerak hartzea. Bake bideak duen garrantzia aintzat hartzea, gatazkak konpontzeko bide hoberena den
aldetik. Gertaera bati buruzko testu desberdinak alderatzen ikastea, gertaera hobekiago ulertzeko.
Oinarrizko gaitasunak Gerraren kausak, bilakaera eta ondorioak ulertzea. Datu-taulak interpretatzea, historiako gertaerak azaltzeko. Iturri idatziak alderatzea eta islatzen dituzten ideiak egiaztatzea. Sintesirako gaitasuna edukitzea eta idatziz zuzen eta koherentziaz azaltzea. Eskemak eta laburpenak prestatzea.
Edukiak
Kontzeptuak Gerraren kausak. Estatu autoritarioen espantsionismoa. Poloniaren inbasioa. Gerra lasterra. Frantziaren okupazioa, Ingalaterrako gudua, Balkanetako inbasioa. SESBren inbasioa. Ozeano Bareko gerra. Afrikako frontea. Ardatzaren desegigoa. Aliatuen garaipena Europan. Aliatuen garaipena Ozeano Barean. Bake-hitzarmenak. NBE. Gerraren balantzea. Eragin demografikoa, ekonomikoa eta morala. Kontzentrazio-esparruak. Nurenbergeko auzia. Bonba atomikoa Hiroshima eta Nagasaki gainean.
giltza 40
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Prozedurak Kausak zehaztea. Eskema bat prestatzea. Laburpen bat prestatzea. Mapa bat irakurtzea eta interpretatzea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta interpretatzea. Internet erabiltzea, informazioa biltzeko. Datu-taulak interpretatzea. Gertaera bati buruzko testu historikoak alderatzea.
Balioak Gerren ondorioen eta jarrera intoleranteekiko jarrera kritikoa izatea, eta elkarrizketa
gatazkak soluziobidean ezartzeko duen garrantziaren aintzat hartzea. Diskriminazio-jarrera eta norbanakoen eta taldeen eskubideen urratze oro arbuiatzea eta
elkartasunerako jarrerak hartzea. Gerren ondorioen balorazio kritikoa. Taldeen eskubideen urratze oro gaitzespena.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Gerraren kausak eta hasiera Bigarren Mundu Gerraren kausak azaldu. Estatu autoritarioen espantsionismoari buruzko eskema bat prestatu. Gatazka sorrarazi zuen gertaera azaldu eta gerran hasieran parte hartu zuten estatuak
aipatu. Gerraren hasierako bilakaeraren laburpena prestatu.
2. Gerra mundu osoan Gerraren garaiko Europako maparen aurrean gaudela, Alemaniak, haren aliatuek eta haren
aurkariek okupaturiko herriak izendatu. Hitlerrek SESBren okupazioaz idatzitako testu bat irakurri eta haren ideia arrazistak aztertu
(TU). Japoniako inperioko maparen aurrean, anexionatu zituen lurraldeak izendatu.
3. Gerraren bukaera Aliatuen garaipenaren eskema bat prestatu. Gerra ondoko Europako maparen aurrean gaudela, lurraldeetan izaniko aldaketak azaldu. NBEren kartaren testu bat irakurri eta haren helburuen laburpena prestatu. Aliatuek Yaltako Konferentzian Alemania eta Japoniarekiko onartu zituzten neurriak azaldu.
4. Gerraren ondorioak
giltza 41
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Bigarren Mundu Gerraren ezaugarrien eskema bat prestatu. Giza galerei buruzko taula bat ikusi eta aztertu. Bigarren Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak zehaztu. Nurenbergeko auziari buruzko testu bat irakurri eta auzi hartan nor eta zergatik epaitu zuten
aztertu.
Alderatu testu historikoak Hiroshima eta Nagasaki gaineko bonbardaketa atomikoari buruzko bi testu alderatu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Estatu autoritarioen espantsio-politikari buruzko eskema bat egin. Armagintzari buruzko taula bati behatu, eta gerra-hasieraren eta gerra-amaieraren arteko
aldeak aipatu. Gerra bukatutakoan potentzia bihurtu ziren herrialdeak zerrendatu. Alemania-Sobietar Batasuna Itunari buruzko testua irakurri eta aztertu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Kontzentrazio- eta suntsipen-esparruak zer ziren azaldu, bi testutatik abiatuz. Kontzentrazio-esparruen mapa bati eta hildakoen taula bati behatu, eta esparru motak eta
hildakoen jatorriak erlazionatu. Europako nazien aurkako erresistentziari buruzko txosten bat egin. Hiroshiman eta Nagasakin bonba atomikoa jaurti izanaz eztabaidatu. Heinrich Himmler-en hitzaldi bat irakurri eta haren ideia nagusiak interpretatu. Himmlerri eta
SSei buruzko informazioa bilatu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Bigarren Mundu Gerra kronologikoki eta geografikoki kokatzea. Bigarren Mundu Gerraren kausak eta ondorioak identifikatzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (197. or.):
Hitlerren eta Churchillen testu bana irakurri, eta gerraren kausak bakoitzaren arabera azaldu.
Gerraren bilakaeraren laburpen bat prestatu, 1939tik 1945era arte. Gerraren bukaerako balantzea eta haren ondorioak eskema batean azaldu. Hiri baten hondamendiaren argazki baten aurrean, bonbardaketen ondorio ekonomikoak eta
demografikoak aztertu. Holokaustoaren gaineko txosten bat prestatu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 42
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
10. unitatea. Gerra Hotza
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan elkarren aurkako bi bloke eratzeko arrazoiak ulertzea. Gerra Hotzeko gertaera eta etapa nagusien berri izatea. Bloke kapitalistaren eta bloke komunistaren ezaugarrien berri izatea. Deskolonizazio-prozesuaren zergatiak, garapen eta ondorioak ulertu. Gerra Hotz osoan gertatutako gatazka nagusiak bereiztea. Vietnamgo gerraren garrantzi historikoa eta sorrarazi zituen oposizio-mugimenduak ondo
ezagutzea eta balioestea. Talde-eskubideak eta gizabanako eskubideak diskriminatzeko eta bortxatzeko jarrera
arbuiatzea, eta gurea ez bezalako kulturak eta gizarteak balioestea eta begirunea izatea. Gatazkak konpontzeko, elkarrizketaren eta negoziazioaren garrantzia balioestea. Informazio historikotzat erabili ahal izateko, film historikoak aztertzen ikastea.
Oinarrizko gaitasunak Gerra Hotzaren gertaera politiko nagusien berri izatea. Historia aztertzean, film historikoak tresna erabilgarriak direla balioestea. Gatazkak konpontzeko elkarrizketa erarik onena dela balioestea. Nork bere ideiak adierazita, txostena idaztea.
Edukiak
Kontzeptuak Blokeak eratzea. Gerra Hotza. Bizikidetza baketsua. Bigarren Gerra Hotza. Ameriketako Estatu Batuak. Europa mendebaldea. Japonia. Herri-demokraziak. Erantzuna sobietarren hegemoniari. Txina eta Kuba. Deskolonizazioa: zergatiak eta ondorioak. Suez kanalaren krisia eta Berlingo harresia. Deskolonizazioaren buruzagiak. Ondorioak zehaztea. Koreako eta Indotxinako gerrak. Arabiarren eta israeldarren arteko gerrak.
giltza 43
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Kubako misilen krisia. Afganistango gerra. Vietnamgo gerra.
Prozedurak Bigarren mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Mapa bat irakurtzea eta interpretatzea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Txosten bat egitea. Informazioa bilatzeko Internet erabiltzea. Film historikoak aztertzea.
Balioak Gure gizartekoak edo kulturakoak ez diren pertsonen edo taldeen jarrerak eta bizimoduak
errespetatzea eta era kritikoak balioestea, eta pentsamolde dogmatikoak edo etnozentristak saihestea.
Gatazken konponbide bortitzak arbuiatzeko jarrera izatea. Negoziazioaren eta elkarrizketen bidez, konponbide baketsuaren aldeko jarrera izatea.
Gerren ondorioak era kritikoan balioestea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Munduaren antolamendu berria Bigarren Mundu Gerraren ostean, bi blokeak nola eratu ziren azaldu. Gerra Hotzari buruzko testua irakurri eta aztertu (TU). Bi potentzien base militarren mapari erreparatu eta interpretatu. Armamentu-lehia zer izan zen azaldu.
2. Bloke kapitalista AEBren lidergoa zertan oinarritu zen azaldu. Truman doktrinari buruzko testua irakurri eta mendebaldeko bizimodua aztertu. Marshall planari buruzko txostena egin.
3. Bloke komunista Europa ekialdeko mapari erreparatu, herri-demokraziak ziren herrialdeak eta
COMECONekoak zirenak adierazi. Idanoven txostenaren testua irakurri, eta Truman doktrinaren ideiekin alderatu. Sobietar politika ofizialaren kontra agertzeko ahaleginak azaldu.
4. Deskolonizazioa Deskolonizazioaren zergatiak eta ondorioak azaldu.
giltza 44
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Deskolonizazioaren mapari erreparatu, herrialdeak sailkatu, honen arabera: independentzia-urtea, zein herrialdetatik lortu zuten independentzia, eta era bortitzen edo baketsuan lortu zuten.
Bandungeko Konferentziaren inguruko testua irakurri, eta Konferentziak ezarri zituen helburuekin lotu (TU).
Gandhiren, Ho Chi Minhen, Nasserren eta Lumumbaren biografia egin.
5. Gerra Hotzeko gatazkak Koreako gerraren mapari erreparatu eta interpretatu. Indotxinaren gerraren ostean, independentzia lortu zuten herrialdeak aipatu. Arabiarren eta israeldarren arteko gerrei buruzko mapari erreparatu, eta Israelek
bereganatu dituen lurraldeak banan-banan aipatu. Pinochetek Txilen egindako estatu-kolpeari edo Irango iraultza islamikoari buruzko txostena
egin (KI).
Aztertu film historiko bat Esaldi baten esanahia azaldu. Vietnamgo gerrari buruzko film bat aztertu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Gerra Hotzeko gatazkei buruzko ardatz kronologikoa egin. Potentzien armamentuari buruzko taula bati erreparatu, eta bakoitzaren armamentu-
ahalmena alderatu. Desestalinizazioari eta Khrustxeven erreformei buruzko testu bat irakurri eta aztertu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Vietnamgo Gerrako bake-akordioei buruzko testu bat irakurri eta aztertu. Vietnamgo Gerrari buruzko mapa bati erreparatu, eta hura aztertu. Gerra Hotzari buruzko karikaturari bati behatu, eta bere testuinguru historikoan kokatu. Kubako Iraultzari eta haren bilakaerari buruzko txosten bat egin. Kongoren independentziari buruzko Patrice Lumumbaren testu bat irakurri eta interpretatu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Gerra Hotza eta deskolonizazio-prozesua era kronologikoan eta geografikoan kokatzea. Gerra Hotzaren eta deskolonizazio-prozesuaren zergatiak eta ondorioak identifikatzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (215. or.):
Munduko ordena berria eta blokeen eraketa azaldu. Gerra Hotzari buruzko eskema egin. Khrustxeven eta Kennedyren testuak irakurri, antzekotasunak eta desberdintasunak
adierazi, eta bizikidetza baketsuaren garaiarekin lotu. Gerra Hotzean elkarren aurka ziren bi blokeei lotutako terminoak definitu. Deskolonizazio-prozesuaren zergatiak eta ondorioak adierazi.
giltza 45
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Gerra Hotzaren gatazkei buruzko taula osatu.Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 46
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
11. unitatea. Ekonomia eta gizartea (1945-1989)
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza; Matematika.
Helburu didaktikoak Sistema kapitalistaren eta komunistaren ezaugarri ekonomikoak zehaztea eta Bigarren
Mundu Gerraren ostean izan zuten garapena identifikatzea. Europako batasunaren eraikuntzaren ezaugarriak bereiztea. 1945az geroztik, herrialde kapitalistetako eta sozialistetako gizarteen ezaugarri nagusien
berri izatea. Neokolonialismoaren mekanismoak, mendekotasuna eta trukearen jatorria ulertzea, eta
azpigarapenaren ezaugarri nagusiak identifikatzea. Ongizate estatuaren eraikitze-prozesua eta ongizate estatuaren krisia ulertzea. 1973ko krisia eragin zuten faktore ekonomiko eta politiko nagusiak, eta haren osteko
atzeraldi ekonomikoaren berri izatea. Gutxiago garatutako herrialdeetako arazo sozial eta ekonomikoek mundu osoan duten
eraginaz jabetzea, eta herrialde haiekiko elkartasun-jarrera hartzea. 80ko hamarkadan hasitako politika ekonomiko liberalek zuten garrantzi historikoa eta
gizartean sortu zuten oposizioa sakon ezagutzea eta balioestea. Estatistika-datuak aztertzen ikastea, historiari buruzko informazio-iturritzat erabiltzeko.
Oinarrizko gaitasunak Bloke kapitalistaren eta bloke sozialistaren ekonomiaren eta gizartearen ezaugarri nagusiak
(1945-1989) zein diren jakitea. Garaiko agerpen kultural eta artistikoak identifikatzea, eta horiek garaiko gizartearekin eta
pentsamoldearekin lotzea. Estatistika-datuak aztertzea, errealitate historikoaren alderdiak ulertzeko.
Edukiak
Kontzeptuak Bloke kapitalista. AEBren hegemonia. Alemaniako eta Japoniako mirari ekonomikoa. Kontraesanak eta asaldura soziala. Marshall planetik EEEra. EBren sorrera. Sistema komunista Europa ekialdean. Erreforma-saialdiak. Herrialde komunistetako gizartea. Txinako komunismoa. Txinako sistemaren erreformak (1976-1989). Zapalkuntza neokoloniala. Zer da azpigarapena?
giltza 47
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Herrialde azpigaratuen ezaugarriak. Krisiaren zergatiak. Krisiaren ondorioak. Ekonomiaren atzeraldia. Estatistika-datuak: irudikatzeko eta erabiltzeko moduak.
Prozedurak Argazki historikoei erreparatzea eta azaltzea. Txosten bat egitea. Lehen mailako iturri bat irakurtzea eta aztertzea. Taula bat egitea. Eskema bat egitea. Argazki historikoei erreparatzea, eta azaltzea. Grafiko bati erreparatzea eta interpretatzea. Internet erabiltzea informazioa bilatzeko. Estatistika-datuak aztertzea.
Balioak Gutxiago garatutako herrialdeetako arazo sozial eta ekonomikoek mundu osoan duten
eragina, eta arazo horiek munduko ekonomiarekin eta gaur egungo gatazkekin duten lotura ulertzea, eta gutxiago garatutako herrialdeekiko elkartasun-jarrera hartzea.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Bloke kapitalista 50eko eta 60ko hamarkadetako hazkunde ekonomikoa azaltzen duten faktoreak adierazi. AEBren nagusitasun ekonomikoaren arrazoiak, eta Alemaniako eta Japoniako ekonomien
miraria azaldu. Ongizate estatua azaldu. 60ko hamarkadako mobilizazioetako bi argazkiri erreparatu eta azaldu. Testu bat osatu. Bakezaletasunari eta ekologismoari buruzko txostena egin.
2. Europako batasunaren hastapenak Europako herrialdeen arteko lehen lankidetza azaldu. EEE zer den azaldu eta zer herrialdek osatu duten esan. Europar Batasuna noiz eratu zen esan. EIAEren sorkuntzari buruzko testua irakurri eta aztertu. Europako batasunaren eraikuntzari buruzko laburpen-taula egin.
3. Bloke komunista
giltza 48
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Sobiet Batasunaren eredu ekonomikoa azaldu. Eredu sozialistaren ekonomiari buruzko testua osatu. SESBk 1949tik 1976ra izan zuen bilakaera politikoa eta ekonomikoa txosten baten azaldu. Merkatu-sozialismoa zer den azaldu, eta Tiananmen plazan jazotako zapalketak zer
adierazten duen azaldu.
4. Neokolonialismoa eta azpigarapena Petrolioaren krisiari buruzko galderei erantzun. Langabeziari eta inflazioari buruzko grafiko bati erreparatu eta aztertu. Energiaren etorkizunari buruzko esaldi baten esanahia azaldu. Krisialdi ekonomikoak munduko ekonomiei nola eragin zien azaldu. LPEEri buruzko txosten bat egin (KI).
5. Petrolioaren krisialdia Herrialde azpigaratuetako ezaugarriei buruzko eskema egin. Hirugarren Munduari buruzko kontzeptuak definitua. Herrialde azpigaratuetako argazkiei erreparatu eta azaldu. K. Nkrumahk neokolonialismoari buruz idatzitako testua irakurri eta aztertu (TU). Garapenerako laguntzari lotutako testua irakurri eta aztertu.
Aztertu estatistika-datuak Armamentu-lehiari buruzko grafikoari erreparatzea eta interpretatzea. Petrolio-ekoizpenari buruzko gaikako mapa kuantitatiboari eta grafikoari erreparatu eta
interpretatu. Munduko energia-kontsumoari buruzko sektore-diagrama egin. Garapenerako laguntzari buruzko taulari erreparatu eta aztertu.
Amaierako errefortzu-jarduerak Bloke kapitalistaren eta bloke sozialistaren ezaugarriei buruzko taula bat osatu. Bloke-zatiketaren zenbait alderdiri buruzko galderei erantzun. Neokolonialismoari eta azpigarapenari buruzko txosten bat egin.
Amaierako zabaltze-jarduerak Laurogeiko hamarkadako Erresuma Batuko meatzari-gatazkari buruzko argazkiei
erreparatu, eta haiek deskribatu. Meatzari-gatazkari buruzko testu bat irakurri eta aztertu. Lan-gatazketan sindikatuen zeregina zein den azaldu. Meatzarien lekuan jarrita, haien gatazkari buruzko kontakizun bat egin. Hirurogeiko hamarkadako gizarte-mugimenduei buruzko bi argazkiri erreparatu, deskribatu
eta testuinguru historikoan kokatu. Erdialdeko Amerikaren mendekotasun ekonomikoari buruzko testu bat irakurri eta aztertu,
eta bertako azpigarapenari buruzko txosten bat egin. Munduko per capita errentari buruzko mapa bati erreparatu, eta hura interpretatu.
Ebaluazioa
giltza 49
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Ebaluazio-irizpideak Gerra Hotza eta deskolonizazio-prozesua era kronologikoan eta geografian kokatzea. Bloke kapitalistako eta komunistako ezaugarri sozio-ekonomikoak identifikatzea. Neokolonialismoaren eta azpigarapenaren ezaugarriak identifikatzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (233. or.):
Bi blokeen kontrolari eta eraginari buruzko mapari erreparatu eta interpretatu. Europar Batasunaren eraikuntzari buruzko ardatz kronologikoa egin. Ezaugarriak blokearen arabera sailkatu. Kontzeptuak definitu. Herrialde azpigaratuetako ezaugarriei buruzko txostena egin. Garaiko ekonomiari buruzko galderei erantzun. Azaldu nor izan ziren M. Luther King, R. Schuman, M. Gorbatxov eta D. Xiaoping.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 50
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
12. unitatea. Espainia eta Euskal Herria 1939tik XXI. mendera
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Espainiako eta Euskal Herriko gerraosteko antolaketa politikoaren eta errealitate
ekonomikoaren ezaugarriak identifikatzea. Erregimen frankista diktaduratzat hartu eta hori ulertzea, eta gizartean erregimen horrek
izaniko ondorio negatiboak aintzat hartzea. Frankismoaren bilakaera ulertzea, eta bilakaera hori eta nazioarteko egoera lotzea. Espainiako ekonomiaren hazkunde-hasieraren faktoreak ulertzea. Frankismoaren azken urteetako gertaera politiko eta ekonomiko nagusien berri izatea. Demokraziarako trantsizioko (1975-1979) protagonistak eta oinarrizko gertaerak lotzea, eta
1978ko Konstituzioa eta trantsizioko lorpenak baloratzea. Euskal Herriak trantsizio garaian izan zuen bilakaera sozialaren eta politikoaren berri izatea. Demokraziako gobernuetako etapa nagusiak, protagonistak eta zailtasunak bereiztea. Prozesu autonomikoaren eta Espainiaren deszentralizazioaren ezaugarriak ulertzea.
Oinarrizko gaitasunak Espainia garaikideko garrantzizko gertaeren berri izatea. Garaiko agerpen kultural eta artistikoak identifikatzea, eta gizartearekin eta garaiko
pentsamoldearekin lotzea. Ahozko iturriak balioestea, historia garaikidean beharrezko tresna den aldetik. Bestearen lekuan jartzea, gizakiek iraganean egindako ekintzak ulertzeko, eta norberaren
ez bezalako iritziak dituzten pertsonak errespetatzeko.
Edukiak
Kontzeptuak Boterearen antolaketa gerraostean, eta diktaduraren politika berria. Lehen frankismoaren nazioarteko harremanak. Politika ekonomikoa: esku-hartzea eta autarkia. Teknokratak iristea eta erreforma-ahaleginak. Erregimenaren oposizioa. Desarrollismoaren mirari ekonomikoa: faktoreak eta ezaugarriak. Erregimen frankistaren krisi politikoa eta oposizioaren berrantolaketa. Krisi ekonomikoa eta mirariaren amaiera. Erregimen frankistako estertoreak. Demokraziarako trantsizioaren hastapenak. Adolfo Suárezen gobernua. Adostasun ekonomikoa eta politikoa. Gizartea trantsizio garaian.
giltza 51
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Egoera politikoaren bilakaera. Gernikako Estatutua eta Foru Hobekuntza. UCDko gobernuak eta Estatuko O-23ko estatu-kolpea. Sozialisten lehen etapa. PPko gobernuak. Sozialisten bigarren etapa. Estatuaren deszentralizazioa. Autonomien funtzionamendua. Ahozko historia, historiari buruzko informazio-iturria den aldetik. Espainia frankistako eguneroko bizimodua.
Prozedurak Testu historiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Prentsako marrazki eta karikaturetatik abiatuta historiari buruzko informazioa eskuratzea. Datu taula bat interpretatzea. Ardatz kronologiko bat egitea. Lege-testu bat irakurtzea eta aztertzea. Espainiako mapa politiko bat irakurtzea eta aztertzea. Historiari buruzko informazioa lortzea, egindako elkarrizketatik abiatuta.
Balioak Gobernu autoritarioen moldeen aurkako jarrera. Demokraziako printzipioak eta instituzioak baloratzea, askatasunean eta era baketsuan
bizitzeko tresnak diren aldetik.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Frankismoaren lehen urteak (1939-1956) Diktadura den aldetik politika frankistaren ezaugarriak eman. 1939tik 1956ra bitarteko nazioarteko harremanen faseak azaldu. Gerraosteko ekonomiaren ezaugarriekin eskema bat egin (KI). Estraperloari buruzko testua aztertu (TU).
2. Teknokrazia eta desarrollismoa (1957-1969) Frankismoko «familia» politikoei buruz ikertu. Desarrollismoaren politika ekonomikoaren ezaugarriei buruzko eskema egin (KI). Ordainketa-balantzeari buruzko eskema aztertu. Gizartearen jarrera berriei buruzko testua aztertu (TU).
3. Frankismoaren amaiera (1969-1975) Erregimenaren krisia eta oposizio antifrankistaren garapena azaldu.
giltza 52
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Franco hil zeneko testua aztertu. 1973ko energia-krisiari buruzko bineta aztertu. Martxa berdeari buruz ikertu.
4. Demokraziaranzko trantsizioa Trantsizioa zer izan zen eta Adolfo Suárezen gobernuaren neurri nagusiak azaldu. 1977ko hauteskundeei buruzko bineta aztertu. 1977ko hauteskundeei buruz ikertu. Trantsizioko adostasunari buruzko testua aztertu (TU).
5. Euskal Herria trantsizio-garaian Autonomia lortzeko prozesua nola gauzatu zen azaldu eta prozesuaren kronologia-ardatza
egin. Euskal Herriko industria-birmoldaketari buruz ikertu eta lortutako informazioa txosten batean
bildu.
6. Demokrazia-garaiko gobernuak Demokrazia sendotzeko izan ziren oztopoak identifikatu eta O-23 azaldu. 1979tik aurrera izaniko garapen politikoaren ardatz kronologikoa egin. 1979tik aurrera izaniko politika demokratikoen ezaugarriak zehaztu. Etapa demokratikoaren gertaera historiko bati buruz ikertu eta txostena idatzi (KI).
7. Espainiako autonomia-erkidegoak 1978ko Konstituzioko atal bat aztertu (TU). Autonomien prozesua laburtu, eta lurralde-antolaketaren sistema horren abantailak eta
eragozpenak banan-banan aipatu. Autonomia-instituzioei buruz ikertu. Autonomia-prozesuari buruzko mapa aztertu eta ardatz kronologikoa egin.
Lan egin ahozko iturriekin Alfonso Osoriori eta Santiago Carrillori egindako elkarrizketen testuak aztertu. Espainia frankistako eguneroko bizimoduari buruzko elkarrizketak egin, eta ondorioak
aurkeztu (AK).
Amaierako errefortzu-jarduerak Hezkuntza frankistari buruzko testuak eta irudiak aztertu. Diktadura frankistako eta demokraziako erregimen politikoak alderatu. Frankismoko eta trantsizioko gertakari eta prozesu historikoak azaldu. Pertsonaiak eta gertaera historikoak lotu. Terminoak eta azalpenak lotu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Kanpo-politika frankistaren bi etapa irudiztatzen dituzten Francoren bi argazki alderatu.. Demokrazia organikoari buruzko eskema bat aztertu. Gernikako Estatutuaren artikulu batzuk aztertu, eta galderei erantzun.
giltza 53
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak 1939tik hona, Espainiako garapen politikoaren eta ekonomikoaren etapak identifikatzea, eta
horien ezaugarrien berri izatea. Espainian demokrazia-sistema sendotze-bidean izandako aurrerapenak eta atzerapenak
aintzat hartzea. Hainbat iturritatik (testuak, mapak, irudiak) abiatuta, garrantzizko informazioa ateratzea, eta
eskuratutako informazioa idatziz zuzen komunikatzea.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (255. or.):
Frankismoko instituzio-antolaketari buruzko lege-testu bat aztertu. 1939tik 1956ra bitarteko nazioarteko harremanen etapak ezagutu eta haien ezaugarriak
zehaztu. Autarkiaren eta desarrollismoaren politika ekonomikoak azaldu. Trantsizioa zer izan zen eta trantsizioko mugarri historikoak azaldu. 1982tik aurrera izandako gobernuei eta haien politikei buruzko eskema egin. Estatuaren deszentralizazioaren prozesua azaldu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 54
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
13. unitatea. Mundua gaur egun
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura; Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
Helburu didaktikoak Gerra hotzaren amaieraren eta bloke sozialista desegin izanaren gertaera nagusien berri
izatea. Gaur egungo munduko tentsio-gune nagusiak identifikatzea, geografian kokatzea, eta
zergatiak azaltzea. Munduko ordena geopolitiko berria ulertzea, potentzia hegemonikoen zeregina, batez ere. Munduan bakea izateak duen garrantzia baloratzea, gatazketan erantzun bortitzak
arbuiatzea, eta negoziazioaren eta elkarrizketaren bidezko konponbide baketsuak defendatzea.
Gaur egungo Espainiako gizartearen ezaugarri nagusien eta geroari begira dituen erronken berri izatea.
Informazio historikoa lortzea, ikusizko dokumentazioak, argazkiak, mapak eta abar abiapuntu hartuta.
Oinarrizko gaitasunak Gaur egungo gizarteen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea. Aroko agerpen kultural eta artistikoak identifikatzea. Gaur egungo errealitate politikoa ulertzea, iraganeko gertaera politiko batetik abiatuta. Gaur egungo gatazka bat aztertzea, era ordenatuan eta hiztegi egokia erabilita. Garapen iraunkorraren inguruan jarrera positiboa agertzea.
Edukiak
Kontzeptuak Ekialdeko blokearen amaiera. SESBren inplosioa Europako muga berriak. Nazioarteko ordena. Unilateralismoaren tentazioa. Mundu multipolarrerantz? Gatazka berriak. Islamismoa eta islamofobia. Energia-iturrien kontrola. Aldatzen ari den gizartea. Espainia, munduan. Ongizate-estatua. Arabiarren eta israeldarren arteko gatazka. Lehen Jugoslaviaren desegitearen gerra.
giltza 55
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Prozedurak Ardatz kronologiko bat egitea. Mapa politikoak irakurtzea eta interpretatzea. Lehen mailako iturriko testuak irakurtzea eta interpretatzea. Grafiko ekonomiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Munduko gaikako mapa bat irakurtzea eta interpretatzea. Gaikako mapa bat eta mapa anamorfiko bat irakurtzea eta interpretatzea. Estatistika-datuak irakurtzea eta interpretatzea. Sintesi-lanak egitea, informazio bilatu eta hainbat iturri kontsultatu eta gero.
Balioak Munduan bakeak duen garrantzia baloratzea, gatazkei erantzuteko konponbide bortitzak
arbuiatzea, eta negoziazioaren eta elkarrizketaren bidezko konponbide baketsuaren alde egitea.
Gaur eguneko gertaeren jatorriak iraganean bilatzeko interesa.
Jarduerak
Unitatearen aurkezpena Irudia aztertu, eta proposatzen diren jarduerei erantzun. Garatu beharreko oinarrizko gaitasunak irakurri, eta edukiak nola dauden antolaturik
begiratu.
1. Mundu komunistaren krisia 1989tik 1991ra bitarteko gertaerekin ardatz kronologikoa egin. Europako eta lehengo SESBko mapa politikoak aztertu. Berlingo harresia eraitsi izanaren esanahia geopolitikoa azaldu. Jugoslaviako genozidioari buruzko testua aztertu (TU).
2. Nazioarteko ordena berria Nazioarteko ordena berriari buruzko testua aztertu (TU). 2001eko I-11ko atentatuen esanahi geopolitikoa azaldu. Munduko potentzia handietako datu ekonomikoei buruzko grafikoa aztertu. Nazioarteko ordena berrian NBEk duen zeregina azaldu.
3. Gatazka asimetrikoen garaia Gatazka asimetriko bat zer den azaltzea eta adibideak eman. Gaur egungo gatazkei buruzko mapa aztertu. Potentzia militarrei buruzko estatistika-datuak dituen taula aztertu. Petrolioaren ekoizpenari eta kontsumoari buruzko mapa anamorfikoa eta taula aztertu, eta
biak lotu. Al Kaedari buruz ikertu eta txostena idatzi (KI).
4. Gure gizartea, gaur egun Gaur egungo Espainiako gizartearen ezaugarriren bat azaldu. Espainiako herritarren nazionalitateari buruzko grafikoa aztertu.
giltza 56
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Espainiako estatuko aurrekontuei buruzko estatistika-taula aztertu. Ongizate estatuari buruz ikertzea eta txostena idatzi.
Ikertu gatazka bat Lehengo Jugoslaviaren desegitearen gerrari buruzko informazioa bilatu.
Amaierako errefortzu-jarduerak NBEri buruzko zenbait informazio-iturri aztertu. Nazioarteko harremanetako terminoak definitu. Zenbait pertsonaia nor diren azaldu. Bloke komunista desegiteak eragindako herrialdeak mapan kokatu, eta Alemaniako,
Txekoslovakiako eta Jugoslaviako kasuak azaldu. Datak, gertakariak eta herrialdeak lotu.
Amaierako zabaltze-jarduerak Erakunde jihadistei buruzko taula bateko datuak aztertu, eta islama eta islamismoa ikertu. Nazioarteko ordena berriaren barruan, energia-baliabideen kontrolari eta gatazkei buruzko
testu bat aztertu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak Berlingo harresia eraitsi zutenetik, gertatutako aldaketa geopolitiko handien eta munduko
gatazken ezaugarriak zehaztu eta denboran eta geografian kokatu. Oraintsuko bilakaera historikoaren ezagutza gaur egungo nazioarteko arazo batzuk
ulertzeko erabili. Banakako lanak egin gaur egungo tentsio politiko baten bati buruz, aurrekariak, esku
hartzen dutenak, oinarrian dauden interesak eta giltza-uneak aztertuta.
Ebaluazio-jarduerakIkaslearen liburuko ebaluazio-jarduerak egin (271. or.):
Sobiet Batasunean izaniko erreformei eta Ekialdeko blokean izaniko ondorioei buruzko testua aztertu.
Nazioarteko ordena berria zer den eta potentzia hegemonikoa zein den azaldu. Gatazka asimetrikoen ezaugarriak zehaztu eta adibideak eman, batez ere, terrorismoarekin
lotutakoak. Munduko potentzien lehentasun geoestrategiko nagusia identifikatu. Gaur egungo Espainiako gizartearen ezaugarriak azaldu.
Baliabideen Karpetako ebaluazio-fitxa egin.
giltza 57
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Monografikoa. Kultura eta artea XIX. mendean
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza; Euskara eta Literatura; Teknologia.
Helburu didaktikoak XIX. mendeko arte-mugimendu nagusiak era kronologikoan kokatzea eta haien ezaugarriak,
lanak eta autore garrantzitsuenak identifikatzea. XIX. mendeko gizarte, kultura eta zientziaren funtsezko ezaugarriak bereiztea. XIX. mendean, gure inguruan zegoen arte- eta kultura- giroa identifikatzea. XIX. mendean mendebaldeko gizartean eragina izan duten zientzia eta teknologia-
aldaketak eta pentsamoldeak zer bilakaera izan zuen jakitea. XIX. mende bukaeraren eta XX. mende hasieraren arteko arteak bizi zituen aldakuntzak
bereiztea eta arte korronte nagusiak identifikatzea.
Oinarrizko gaitasunak Garai hartako arte eta kultura agerraldiak identifikatzea eta orduko gizartearekin eta
pentsamoldearekin lotzea.
Edukiak
Kontzeptuak Artelan bat aztertzeko jarraibideak. Erromantizismoa. Errealismoa. Arkitekturaren eraberritzea. Inpresionismoa. Postinpresionismoa. Zientzia eta teknologiaren aurrerapena eta gizartean izan zuen eragina. Pentsamolde kontsumozale berria. Aurrerakuntza eta gizarte aldarrikapenak. Kulturaren hedakunderako bide berriak. Fauvismoa eta kubismoa. Espresionismoa. Futurismoa. Abstrakzioa. Erromantizismoa, errealismoa eta inpresionismoa. Francisco de Goya. Modernismoa. XIX, mendeko arkitektura. Zientzia eta ikerketa.
Prozedurak Artelan bat aztertzea.
giltza 58
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Margolanak irakurtzea eta interpretatzea. Informazio historikoa biltzea, irudietan eta argazkietan oinarrituta.
Balioak Zientzia eta teknologiaren aurrerapenak mendebaldeko pentsamoldean izan duen
eraginaren garrantzia balioestea. Margolanak eta eskultura-lanak irakurtzea eta interpretatzea.
Jarduerak
Nola aztertu arte lanak Panteoiaren gaineko informazio gehiago bildu (web-orri baten bidez).
Kultura eta artea 1800etik 1850era Medusaren baltsa margolana aztertu. Hirugarren klaseko bagoia margolana aztertu.
Artea 1850etik 1900era Gau izartsua margolanaren adierazkortasuna aintzat hartu. Terrazan margolanaren gaia eta forma deskribatu. Terrazan eta Tahitiko bi emakume margolanetako pertsonaiak alderatu.
Zientzia eta kultura mende artean Komunikazioa XIX. mende erditik aurrera nola aldatu zen deskribatu. Industria gizartearen garaiko gizarte aldarrikapenak gauzatzeko erabil ziren bitartekoak
identifikatu.
Lehen abangoardiak Arte-elementuak identifikatu, Avignongo neskatilak margolanean. Bizitzako dantza margolanaren aurkezpen sinbolikoa hauteman. Espazioan irauteko forma bakarrak eskultura futurista deskribatu. Composition II margolanaren oinarrizko formak eta koloreak hauteman.
Kultura eta artea gure inguruan Guiardek margolanean zer gama kromatiko erabili zuen eta hura zerk hausten duen azaldu. Sardinaren ehorzketa margolanak sorrarazten duen zirrara azaldu. Gaudiren Gutizia Etxea etxea aztertu.
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak XIX. mendeko arte korronteak identifikatzea eta ezaugarritzea. XIX. mendeko aldakuntza soziokultural handiak ezaugarritzea eta denboran eta espazioan
kokatzea.
Ebaluazio-jarduerak
giltza 59
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Liburuan aurkezturiko artelanak aztertu (KI). Ikasleei erakutsitako artelan batzuk ahoz aztertu (AK).
giltza 60
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Monografikoa. Kultura eta artea XX. mendean
Denbora: 2 aste.Diziplinartekotasuna: Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza; Euskara eta Literatura; Teknologia.
Helburu didaktikoak XIX. mendeko arte-mugimendu nagusiak era kronologikoan kokatzea eta haien ezaugarriak,
lanak eta autore garrantzitsuenak identifikatzea. XX. mendeko gizartearen, kulturaren eta zientziaren oinarrizko ezaugarriak bereiztea. Espainiako eta Euskal Herriko XX. mendeko kultura- eta arte-giroa identifikatzea. Mendebaldeko gizarteari eragin zioten aldaketa zientifiko eta tekniko nagusien berri izatea,
eta XX. mendean gizartearen pentsamoldea nola aldatu den jakitea.
Oinarrizko gaitasunak Garaiko agerpen kulturalak eta artistikoak identifikatzea, eta garaiko gizartearekin eta
pentsamoldearekin lotzea.
Edukiak
Kontzeptuak Zientzia-aurrerapena. Arkitektura. Arte berria: zinema. Surrealismoa. Literatura berria. Euskal literaturaren pizkundea. Euskal artea. Pintura eta eskultura. Zientziaren eta teknologiaren garapenaren eragina. Garapen iraunkorrerantz. Kultura, XX. mendeko bigarren erdialdean. Mass-mediak eta haien eragina. Bigarren abangoardiak. XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektura eta hirigintza. Artea eta teknologia berriak. Arte-azokak eta museo handiak. Pinturaren azken joerak. Literatura, zinema eta antzerkia zentsurarik gabe. Gaur egungo gizartea.
Prozedurak Arkitekturako eta pinturako lanak irakurtzea eta interpretatzea. Eskultura-lanak irakurtzea eta interpretatzea. Argazkietatik eta ilustrazioetatik abiatuta historiari buruzko informazioa lortzea.
giltza 61
Gizarte Zientziak, Historia DBH 4Ikasgelako programazioa
Pintura-lanak irakurtzea eta interpretatzea. Ikerketa-lanak egitea.
Balioak Zientziaren eta teknikaren aurrerapenak mendebaldeko pentsamoldean izan duten
garrantzia aintzat hartzea.
Jarduerak
Kultura eta artea gerrartean Flemingi eta penizilinari buruz ikertu. Van der Rochen eraikin batean osagai berritzaileak identifikatu. Dadaismoa definitu eta surrealismoari lotu. Dalíren pintura-estiloaz jabetu.
Zilarrezko aroa gure inguruko kulturan Gargalloren eskultura batean osagai berritzaileak identifikatu. GATEPACi buruz ikertu.
Kultura-adierazpenak XX. mendeko bigarren erdian Zientzien aurrerapenei lotutako arazo etiko eta moralei buruz eztabaidatu (AK). Mass-mediek duten garrantzia balioetsi. Interneti buruz ikertu.
Artearen ikuskera berria Warholen pintura-lan bat masa-kulturarekin eta kontsumo-gizartearekin lotu. Europako museo nagusiak hirietan kokatu. Graffittiri eta hip hop mugimenduari buruz ikertu.
Kultura eta artea frankismoan 50eko hamarkadako euskal narratibari buruz ikertu. Garaiko arkitekturak zer ezaugarri izan zituen, eta erregimenak arkitekturan zer eragin izan
zuen azaldu.
Kultura eta artea demokrazia garaian Taldeka Aupa Etxebeste filmari buruzko lana egin. Jorge Oteizari buruzko biografia idatzi eta zer lan egin zituen aipatu (AK). GKE bati buruz txostena idatzi (KI).
Ebaluazioa
Ebaluazio-irizpideak XX. mendeko arte-korronteak identifikatzea eta ezaugarriak zehaztea. XX. mendean jazotako aldaketa soziokultural handien ezaugarriak zehaztea, eta denboran
eta espazioan kokatzea.
giltza 62