-
Joanes Etxeberri Sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko
gramatika: edizioa eta azterketa
Jakintza-arloa: Filologia
Egilea: GIDOR BILBAO TELLETXEA
Urtea: 2006
Zuzendaria: JOAKIN GORROTXATEGI TXURRUKA
Unibertsitatea: UPV/EHU
ISBN: 978-84-8438-562-2
-
Hitzaurrea
1989an lortu nuen Filologia Klasikoko lizentzia; 1990ean Euskal
Filologiakoa; 2006ko uztailaren 4ra arte ez nuen defendatu tesi hau
Gasteizko Letren Fakultatean; beste bederatzi urte behar izan ditut
osorik argitaratzeko. Baten batek esango du, urrats bakoitzean
horrenbeste itxaronarazi ondoren, orijinaltasun handirik gabeko
lana dela gaur aurkeztuko duguna:
In terris maxima exspectatio.At ille murem peperit.
Lurrean egundoko itxarobidia.Ta, hara, sagu bat erdi.
(Juan Anjel Etxebarria estimatuaren itzulpenean).
Izan ere orijinaltasun handirik gabeko gaia da, edozein
filologiatako doktore-tesirako, autore jakin baten lanen edizioa
eta azterketa egitea. Filologoaren lanetan klasikoena da, hain
zuzen, eta filologo-izena mereziarazteko aproposena, gure ustez,
edizio filologikoa prestatzea. Halako milaka egin dira, eta,
hautaturiko autorearen corpusak gutxieneko neurria izanez gero
behintzat, doktoregaiak erraz jakin lezake egin beharrekoa zer
den.
Gure tesi-lanaren egitura, beraz, horietako edozeinen antzekoa
da: lehenengo, editaturiko lanaren azterketa, eta gero, edizio-lana
bera. Azterketaren barruan, Etxeberri Sarakoaren bizitzari eskaini
diogu lehenengo atala, haren proiektua azaltzeari bigarrena eta
edizioaren inguruko argibideei hirugarrena. Egitura horretan ez
dago ezer berririk.
Guk hautaturiko autoreak baditu, ordea, Filologia Klasikoaren
tradizioan berezia egiten duten ezaugarriak: batetik, XVIII.
mendekoa izatea (ez baitira hain ugari mende horretako latinaz
arduratu diren ikertzaileak), eta, bestetik, corpusaren zati handi
bat elebiduna izatea, euskaraz eta latinez.
Bestalde, Joanes Etxeberri Sarakoa, doktore-tesiaren ikergai
legez hautaturiko lanaren autorea, ez da ezezaguna, baina Euskal
Filologiaren ikuspegitik abiatu dira orain arte haren lana ikertu
duten guztiak. Idazleak berak euskaraz eta latinez idatzi duen
prosa-lanaren kasuan, esan liteke ez dela jokabiderik egokiena,
baina onargarria izan liteke; larriagoa da hutsunea (eta esan
liteke norabide okerretik eraman dituela ikerketak)
gramatika-lanaren kasuan, izan ere latin-gramatika baita (eta ez
gramatica bascongada, ezagutzen den eskuizkribu bakarraren
bizkarrean norbaitek idatzi duen moduan), Etxeberri Sarakoak
argitaratu gura izan zuena. Hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren
lana bere osotasunean ulertu nahi bada, ezinbestean hurbildu behar
da harengana hala Filologia Klasikoak nola Euskal Filologiak eman
dituzten urratsak ezagututa.
Gure lehenengo eginkizuna, hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren
idazlan ezagun guztien testua finkatzea izan da, hala euskarazkoa
nola latinezkoa, dena irizpide beretsuen arabera osaturiko edizio
filologiko bakar batean bildurik.
Testuaren atal bakoitzeko ezaugarriek, alabaina, edizioaren
antolaketa berezia eskatu dute:
-
• Escuararen hatsapenac atala oso-osorik da elebiduna, euskaraz
eta latinez, eta bi zutabetan antolatu ditu Etxeberri Sarakoak
eskuizkribuko orrialdeak; guk ezkerreko orrialdean eman dugu
Etxeberriren ezkerreko zutabea, eta eskuinean Etxeberriren
eskuinekoa, baina biak orrialde-zenbaki berarekin.
• Escual Herriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac
latin ikhasteco liburuaren lehenengo bi parteetan zutabe bakarra
dagoenez, orrialde-segida bakarra hartu dute edizioan; hirugarren
partean, ordea, berriz ere bi zutabe dira eskuizkribuan, ezkerrekoa
euskarazkoa eta eskuinekoa latinezkoa; hortaz, eskuineko orrialdean
eman dugu gure edizioan euskarazkoa, eta, horren parean, eskuineko
orrialdean, dagokion latinezko testua.
• Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna, jakina, euskara
hutsez inprimatu zenez, orrialde-segida bakarrean eman da.
Corpusa eskuizkribu bakar batean eta edizio bakar batean
oinarritua denez, edizio kontserbadorea egin behar izan da,
jatorrizkoetan ikusten denaren berri ahalik eta zehatzena
eskainiaz, eta editorearen eskuari ahalik eta gutxien eraginez
(eta, jakina, ibili den guztietan oharretan nabarmenaraziz).
Puntuazioa, halere, editorearen ardurapean geratu da, edizio ez
paleografiko orotan bezala.
Testua finkatzeko tresna lagungarri gisa erabili ditugu,
bestalde, eranskinetan bildu ditugun hitz-zerrendak:
• Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrenda.
• Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrenda.
• Prosa-lanetako euskarazko aditz-zerrenda.
Modu erdiautomatikoan sortu ditugu hala latinezko nola
euskarazko hitz-zerrenda alfabetikoak, eta eskuz antolatu ditugu
eranskinetan aurkeztu diren eran.
Bestalde, testua bere osotasunean ulertzeko helburuarekin, eta
lana Europako garai hartako paradigmetan kokatzearren, goitik
behera berrikusi da 1907an Julio Urkixo euskalariak Etxeberri
Sarakoari buruz idatzitakoa.
Honekin guztiarekin, tesi honetan eskaintzen denarekin, gure
ustez, bide berriak zabaltzen dira Etxeberri Sarakoaren inguruko
azterketa zehatzagoak egiteko: batetik testua finkatu gura izan
dugu eta bestetik Europako parametroetan kokatu Etxeberriren lana.
Alde horretatik, etorkizunean ezin izango da Etxeberriren
prosa-lana aztertu aurreko bi mendeetako produkzioa kontuan hartu
gabe: Aldrete bezalako autoreak, baina baita latinezko enciclopedie
rinascimentali deiturikoak (Lange, Polidoro Virgilio, Zwinger,
Bercheure), eta inventio-rako erabilitako hiztegiak (Covarrubias,
Broissinière, Moréri). Gramatika-lanarentzat eta
hiztegi-lanarentzat ere azterbide berriak zabaltzen dira,
gramatikalari edo hiztegigile handiei begiratu beharrean
eskola-maisu eta eskola-testugileei begiratuta: Hannibal Codret,
François-Antoine Pomey eta Valeriano Requejoren lanek argi berria
eskainiko diote Etxeberri Sarakoaren proiektua hobeto ulertu gura
duenari.
-
Tesian defendaturiko zenbait ekarpen han-hemenka argitaratu
dira:
Bilbao, Gidor, 1991, “Larramendiren garaikide bat: zenbait
xehetasun Joanes Etxeberri Sarakoaz”, ASJU XXV-3, 751-768.
Bilbao, Gidor, 1997, “Joanes Etxeberri Sarakoa Okzitaniako
Tolosan ikasle”, Uztaro 23, 25-30.
Bilbao, Gidor, 2004, “Joanes Etxeberri Sarakoa, sendagilea eta
letra-gizona”, Lapurdum IX, 67-82.
Bilbao, Gidor, 2006a, “Hannibal Codret eta Etxeberri Sarakoa:
latina euskaraz irakasteko ikasliburua XVIII. mendearen hasieran”,
in B. Fernández & I. Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in
honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: UPV/EHU, 179-204.
Bilbao, Gidor, 2006b, “Eztut jeusic neure baitharic ekharri, ez
eta ere autoretan causitcen ezten gauçaric isquiribatu: Etxeberri
Sarakoaren asmatze-lanerako iturriak”, in Joseba Lakarra & Juan
Ignacio Hualde (arg.), Studies in basque and historical
linguistics, in Memory of Larry Trask. Ikerketak euskalaritzaz eta
hizkuntzalaritza historikoaz, Larry Trasken oroitzapenetan. Bilbo:
UPV/EHU, 161-220.
Bilbao, Gidor, 2010, “El Manuscrito de Zarauz de Etxeberri de
Sara: notas para la historia del texto”, in Aurelia
Arcocha-Scarcia, Javier Lluch Prats, María José Olaziregi Alustiza
(koord.), En el taller del escritor: génesis textual y edición de
textos. Bilbo: UPV/EHU, 209-238.
Argitaragabe segitzen zuten, orain arte, edizioak eta
eranskinek. Argitalpen honetarako, ez dugu tesiko testua berrikusi;
defentsa-egunean aurkeztu zen moduan argitaratzen da hemen, errata
nabarmenen bat zuzenduta.
Urte luze hauetan erditu duguna sagu txikia baino izan ez bada
ere, izango al da, behintzat, sagu bizia, jostaria, zirikatzailea,
hau baino lan hobeak egingo dituztenen gogo-pizgarri.
Gidor Bilbao TelletxeaLegution, 2015eko irailaren 30ean
-
Joanes Etxeberri Sarakoaren
saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika:
edizioa eta azterketa
Doktore-tesia
Doktoregaia: Gidor Bilbao Telletxea
Tesi-zuzendaria: Joakin Gorrotxategi Txurruka
Ikasketa Klasikoak Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Vitoria-Gasteiz, 2006
-
I
Doktore-tesiaren aurkibidea1
Azterketa eta eranskinak
Aurkibidea I 0. Lanaren helburuak eta metodologia V 1. Galdera
berriak Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz XI
1.1. Lehenengo galderak: izena eta jatorria XII 1.2. Jesuitekin
egin zituen lehenengo ikasketak, baina non? XIV 1.3. Dokumentu
berriak medikuntzako ikasketez: Joanes Etxeberri
Sarakoa Okzitaniako Tolosan ikasle XVII 1.4. Gizon heldua berriz
Euskal Herrian XX
2. Sarako Etxeberriren proiektu hirukoitza XXIX
2.1. Prosa-lana XXXVI 2.1.1. Escuararen hatsapenac: euskararen
balioa frogatzeko
metodo zientifikoa XXXVI 2.1.2. Gomendiozco carta: “hau da
mandatari bat” LXIII 2.1.3. “Eztut jeusic neure baitharic ekharri,
ez eta ere autoretan
causitcen ezten gauçaric isquiribatu” LXVIII 2.1.4. Del origen y
principio de la lengua castellana o
romance-tik Escuararen ethorquia eta Escuararen hatsapenac-era
LXXV
2.2. Gramatika-lana CI
2.2.1. Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco: “latinezco
declinacinoac, bai halaber conjugacinoac, eta lehenbicico hatsapen
guztiac” CI
2.2.2. Etxeberri Sarakoaren Hatsapenac, Hannibal Codreten
Rudimenta CVI
2.2.3. Hannibal Codreten Octo partium orationis accidentia eta
Regulae concordantiarum et constructionis aliquot latinez eta
euskaraz CXXII
2.2.4. Les particules, La platiquilla de las oraciones eta
Syntaxa CL
2.3. Hiztegingintza-lana CLXI
2.3.1. Etxeberri Sarakoaren Hiztegi Laukoitza eta Sbarbi-Urkixo
Eskuizkribua CLXI
2.3.2. Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua XIX. mendekoa da CLXIV 2.3.3.
Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua eta Etxeberri
Sarakoaren hitzak CLXVIII
1 Orrialde-zenbakiei buruzko oharra: zenbaki erromatarrez
adierazi dira azterketari eta eranskinei dagozkien orrialdeak.
Edizioari dagozkionak, zenbaki arabiarrez adierazi dira; zati
elebidunetan (Etxeberri Sarakoak bi zutabetan eman dituenetan),
ezkerreko orrialdean jarri da Etxeberriren ezkerreko zutabea, eta
eskuinean Etxeberriren eskuinekoa, baina biak orrialde-zenbaki
berarekin.
-
II
3. Joanes Etxeberri Sarakoaren prosa-lanaren eta
gramatika-lanaren edizioaz CLXXXIII
3.1. Zarauzko Eskuizkribua CLXXXIII 3.2. Gomendiozco carta-ren
1718ko edizioa CXCV 3.3. Bi hizkuntza eta edizio bat CXCIX
4. Ondorioak CCXV 5. Bibliografia CCXXV 6. Eranskinak
CCXXXVII
6.1. Irudiak CCXXXVII I. irudia: Etxeberriren sinadura
Okzitaniako Tolosako
Unibertsitatean (1696) CCXXXIX II. irudia: Filigranak I CCXL
III. irudia: Filigranak II CCXLI IV. irudia: Etxeberriren
autografoak CCXLII V. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 24)
CCXLIII VI. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 45 eta EHats 46)
CCXLIV VII. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 174) CCXLV VIII.
irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHLI 307) CCXLVI IX. irudia:
Zarauzko eskuizkribua (EHLI 324) CCXLVII X. irudia: Zarauzko
eskuizkribua (EHLI 325) CCXLVIII XI. irudia: Zarauzko eskuizkribua
(EHLI 326) CCXLIX XII. irudia: Gomendiozco carta-ren hiru aleak CCL
XIII. irudia: Gomendiozco carta (GC 3) CCLI XIV. irudia:
Sbarbi-Urkixo eskuizkribua (Sbarbi-Urkixo 127) CCLII XV. irudia:
Sbarbi-Urkixo eskuizkribua (Sbarbi-Urkixo 128) CCLIII
6.2. Prosa-lanetako hitz-zerrendak CCLV
6.2.1. Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrendaren helburuak eta
ezaugarriak CCLV
6.2.2. Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrenda CCLIX 6.2.3.
Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrendaren eta
aditz-zerrendaren helburuak eta ezaugarriak CCCLVII 6.2.4.
Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrenda CCCLXI 6.2.5.
Prosa-lanetako euskarazko aditz-zerrenda CDXLIII
Edizioa
Escuararen hatsapenac 001
Escual Herriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac
latin ikhasteco 117
Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna 329
-
III
-
IV
-
V
0. Lanaren helburuak eta metodologia Esan liteke orijinaltasun
handirik gabeko gaia dela, edozein filologiatako doktore-tesirako,
autore jakin baten lanen edizioa eta azterketa. Filologoaren
lanetan klasikoena da, hain zuzen, eta filologo-izena
mereziarazteko aproposena, edizio filologikoa prestatzea. Halako
milaka egin dira, eta, hautaturiko autorearen corpusak gutxieneko
neurria izanez gero behintzat, doktoregaiak erraz jakin lezake egin
beharrekoa zer den. Beste kontu bat da egin beharreko hori ondo
egiteko gaitasuna izatea eta jakin beharrekoa jakitea. Guk
hautaturiko autoreak baditu, ordea, Filologia Klasikoaren
tradizioan berezia egiten duten ezaugarriak: batetik, XVIII.
mendekoa izatea (ez dira hain ugari mende horretako latinaz
arduratu diren ikertzaileak), eta, bestetik, corpusaren zati handi
bat elebiduna izatea, euskaraz eta latinez. Bestalde, Joanes
Etxeberri Sarakoa, doktore-tesiaren ikerketagai legez hautaturiko
lanaren autorea, ez da ezezaguna, baina Euskal Filologiaren
ikuspegitik abiatu dira orain arte haren lana ikertu duten guztiak.
Idazleak berak euskaraz eta latinez idatzi duen prosa-lanarentzat
ez da jokabide egokiena, baina onargarria izan liteke; larriagoa da
hutsunea (eta esan liteke norabide okerretik eraman dituela
ikerketak) gramatika-lanaren kasuan, izan ere latin-gramatika baita
(eta ez gramatica bascongada, ezagutzen den eskuizkribu bakarraren
bizkarrean norbaitek idatzi duen moduan), Etxeberri Sarakoak
argitaratu gura izan zuena. Hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren
lana bere osotasunean ulertu nahi bada, ezinbestean hurbildu behar
da harengana hala Filologia Klasikoak nola Euskal Filologiak eman
dituzten urratsak ezagututa. Dena den, 1907. urtean argitaratu zuen
Julio Urkixok Obras vascongadas del doctor labortano Joannes
d'Etcheberri (1712) izenburuarekin, guk orain ikergai dugun
idazlearen lanen euskarazko zatia; edizio onargarria egin zuen bere
garairako, eta azterketa zinez txalogarria erantsi zion aurretik.
Hark hasitako lana osatzea izan da gure lehenbiziko helburua:
euskarazko lanaren edizio berria eta latinezko zati
argitaragabearen lehenengo edizioa egitea; uste dugu soilik
horrela, testua bere osotasunean hala euskaraz nola latinez
aztertuta, uler daitekeela Etxeberri Sarakoaren lana. Testua
finkatzearekin batera, hor dugu beraz gure bigarren xedea:
Etxeberri Sarakoaren lana bere testuinguruan ulertzea (zergatik
idatzi zuen halako lan bat? zertarako? zein ziren bere helburuak?
zergatik euskaraz eta latinez? ba al zuen eredurik?). Testua
latinez eta euskaraz finkatzeko lanari ekin baino lehen,
testu-kritikak kodize bakarreko tradizioentzat ezarritako jokabidea
aztertu behar izan dugu, horren inguruko bibliografia irakurrita.
Izan ere eskuizkribu bakar bati esker ezagutzen ditugu Etxeberriren
Escuararen hatsapenac eta Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco
lanak (Zarauzko Eskuizkribua deitu zaio, Zarauzko frantzizkotarren
komentuan aurkitu zelako), eta soilik 1718ko edizioari esker
Gomendiozco carta. Euskal Herriko Unibertsitatearen Koldo Mitxelena
Bibliotekak eskuizkribuaren kopia mikrofilmatua zeukan gu lanean
hasi ginenean, eta haren papereko kopia baliatu dugu transkripzioa
egiteko; transkripzioa osorik egin ondoren, Zarauzko
frantzizkotarren komentuan bertan egin dugu lan jatorrizko
eskuizkribuarekin, ezaugarri materialak aztertzeaz gain (filigrana
edo ur-markak, tinta, azala...), mikrofilmean ondo ikusten ez
-
VI
diren zati batzuk osatzeko. Eskuizkribuaren ezaugarri
materialetatik abiatuta ahalegindu gara, hain zuzen,
eskuizkribuaren historia eta datazioa zehazten; ur-marken azterketa
egin dugu paperaren jatorria muga batzuen barruan zehazteko, eta
eskuizkribuaren testuan idatzitako zuzenketa eta emendaketak
baliatu ditugu, realia motako datuekin gurutzatuta, eskuizkribuaren
idazketa-prozesuarentzat post quem data ezartzeko.
Eskuizkribuarekin lanean ari ginen bitartean, jakina, ez genuen
baztertu beste eskuizkriburen bat agertzeko aukera; eta bilatu ere
bilatu dugu, ikertzaileak bere burua zoriaren mende laga gabe bila
dezakeen lekuetan: biblioteketan eta artxiboetan, ohiko
giltza-hitzekin (Etxeberri, eusk-, latina, XVII, XVIII,
gramatika...) eta halako lanak “ezkutatzeko” balio ohi duten
estalkiekin (varia, paper solteak, ezezaguna...). Gomendiozco
carta-ri dagokionez, 1718ko edizioaren ale bakarra ezagutzen zen
(Baionako Udal Bibliotekakoa) guk lehenengo transkripzioa egin
genuenean haren fotokopia batean oinarrituta, baina geroztik beste
bi ale aurkitu ditugu; Loiolako Bibliotekan agerturiko bi ale
horiekin alderatu dugu Baionakoa, eta ikusi dugu berdin-berdinak
direla. Bestalde, 1718ko edizioa argitaratu zuen moldiztegiaren
inguruko informazioa bilatu dugu, XVII-XVIII. mendeetako Euskal
Herriko eta Frantziako hegoaldeko inprenten inguruko bibliografian;
inprimatzaileak berak edizio-prozesuan izan zezakeen parte
hartzearen neurria aztertzea zen helburua, baina, alde horretatik
emaitza esanguratsurik lortu ez den arren (ez delako ezagutzen
inprenta horretan euskaraz argitaraturiko beste alerik),
baliagarria izan da Etxeberrik bere gainerako lanak argitaratzeko
izan zituen arazoentzat azalpen bat gehiago bilatzeko, Lapurdiko
XVIII. mendeko erakundeen axolagabekeria aipatuaz gain.
Edizio-lanerako lagungarri izan daitekeen neurrian aztertu ditugu
testuetako hizkuntzak, hala euskara nola latina; grafia-kontuak
dira, hortaz, zehatzen aztertu direnak, horiek baitziren edizioa
gehien baldintzatzen zutenak. Arreta handiagoa eskaini genion
hasieran latina bera aztertzeari, hizkuntza-ezaugarriak latin
estandarizatuarekin alderatuz deskribatzeak idazlearen zorrak eta
kokagunea argitzen lagunduko zuelakoan, baina, lanean aurrera egin
ahala, ikusi dugu bide horrek ez duela emaitza esanguratsurik
eskaintzen. Testua finkatzeko tresna lagungarri gisa erabili ditugu
orobat, ohiko zuzenketa eta berzuzenketez gain, hitz-zerrendak.
Modu erdiautomatikoan sortu ditugu hala latinezko nola euskarazko
hitz-zerrenda alfabetikoak, eta eskuz antolatu ditugu orain
eranskinetan aurkeztu diren eran. Edizio-moldea hautatzeko,
testu-kritikari buruzko liburu orokorrez gain, Maestreren eta
Ijsewijnen oharrak (Maestre 1997; Ijsewijn 1998: II, 377-422 eta
472-473) izan ditugu batik bat gogoan, XVIII. mendearen hasierako
latin-testuentzat balio lezaketen neurrian. Gure bigarren helburua
betetzeko, hots Sarako Etxeberriren lana bere testuinguruan
ulertzeko, Etxeberriren beraren bizitzako zertzeladak argitzen
ahalegindu gara lehenbizi, arreta berezia eskainiaz
ikasketa-garaiari. Horretarako Urkixok XX. mendearen hasieran
egindako bidea berregin dugu, hark azterturiko dokumentuak
berraztertuaz, eta dokumentu berriak bilatu (eta aurkitu) ditugu
Urkixo ibili gabeko lekuetan. Lana hobeto ulertzeko baliagarri
diren neurrian aztertu ditugu agiri horiek guztiak: lanaren
datazioarekin gurutzatu ditugu bizitzari buruzko data eta lekuak,
eta Etxeberrik ezagutu
-
VII
ahal izan zituen jesuiten ikastetxeetako ikasketa-planetan
kokatu dugu berak idatzitako gramatika-lana. Etxeberriren lanak
ulertzeko bidean bigarren urratsa testua bera berrirakurtzea izan
da, prosa-lana, gramatika-lana eta hiztegigintza-lana dena proiektu
hirukoitz batean kokatzeko. Etxeberriren hitzetan bilatu dugu gure
baieztapenen euskarria, proiektu hirukoitza gure asmakizuna barik
Sarako medikuaren zinezko egitasmoa dela erakusteko. Lan funtsezkoa
izan da prosa-lana bera ulertzea, Escuararen hatsapenac eta
Gomendiozco carta-ren arteko erlazioa argitzea, eta are lan
bakoitzaren egitura azaleratzea. Baina, aldiberean, beti izan dugu
gogoan ezinbestekoa dela Etxeberriren garaiko eta aurreko bi
mendeetako Frantzian eta Espainian bilatzea ereduak, Etxeberriren
proiektuaren aurrekariak zein diren ikusteko. Hizkuntza-ideien
historiari buruzko bibliografia irakurri dugu, batik bat Frantziari
eta Espainiari dagokiona, garaiko lan-ereduak zein ziren
ezagutzeko. Hor azterturiko antzeko proiektuak nola gauzatu ziren
jakiteko, bigarren mailako bibliografiaren bitartez ezaguturiko
lanik interesgarrienak irakurtzeari ekin genion gero; osotasunean
Etxeberriren proiektu hirukoitzarekin bat zetozen autoreekin hasi
ginen, baina proiektu partzialak ere interesgarri iruditu
zitzaizkigun gero (frantsesaren nahiz gaztelaniaren apologiak,
latin-gramatikak eta herri-hizkuntzetako gramatikak,
herri-hizkuntzetatik abiaturiko hiztegi eleanitzak...). Lan-ereduak
bilatzen genituen, eta ez Etxeberriren testuen hitzez hitzeko
iturri zuzenak, gure hasierako hipotesietan ez zelako sartzen
halakorik izatea, sarri aipaturiko Axularrez landa. Baina
Etxeberriren lan egiteko estrategiak ezagutu ahala, ohartu ginen
hitzez hitzeko iturriak bilatzea ere ez zela alferreko lana izango,
eta horrek erabat aldatzen zuela Etxeberriren lanetan azaltzen
diren hizkuntza-ideien aurreko jarrera. Prosa-lanari dagokionez,
aipuen ugaritasuna zen hasieratik pentsarazi ziguna aipu horiek
guztiak zuzenean autoreetatik hartuak izan beharrean bitarteko
iturrietatik hartuak izan zitezkeela. Bitarteko horiek
identifikatzeko, XVI-XVII. mendeetako lan egiteko moduei buruzko
bibliografia irakurri dugu, batik bat inventio edo asmatze-lanerako
erabiltzen ziren iturriei buruzkoa. Europa osoko zabalkundea izan
zuten latinezko lanen inguruko informazioa eskuratzeko funtsezkoak
izan dira Serrai 1988 eta Serrai 1991; XVII. eta XVIII. mendeetako
lan interesgarri gehienak zuzenean erabiltzeko eta aztertzeko
aukera eman digu, gainera, Loiolako Bibliotekak. Fumaroli 1980 lan
trinkoan ikasi ditugu Frantziako lan egiteko moduak eta
lan-tresnak. Edozelan ere, Etxeberriren testu jakin batentzat
iturri zehatza bilatzea baino interesgarriagoa iruditu zaigu
erabili zituen lan-tresnak identifikatzea eta lan egiteko
estrategiak ezagutzea, asmatze-lanean erabilitako iturriek Europako
garai hartako zein paradigmatan kokatzen duten erabakitzeko. Lan
horren ondorio izan da —hasieran ez genuen halakorik bilatzen,
baina gure lan-prozesuko une batetik aurrera jakinaren gainean
aritu gara halako liburu baten bila— Etxeberriren Escuararen
hatsapenac liburuttoaren eredua identifikatzea gaztelaniazko liburu
batean. Gramatika-lanari dagokionez, benetako ereduetatik oso
urruti ibili ginen Colombat 1999 ezagutu arte. Azkenik hor aurkitu
genuen deskribaturik Etxeberriren gramatika-lana (Escuarazco
hatsapenac latin ikhasteco eta ondoren egin asmo zuena) kokatzeko
balio duen paradigma, hain zuzen latina irakasteko Frantzian
XVII-XVIII. mendeetan erabili
-
VIII
diren irakasbide eta liburu jakin batzuena. Lana paradigmen
barruan kokatu ondoren, liburuak eurak eskuratzea ere lan eskerga
izan da, ikerketan eskuliburu-mota horri eman zaion garrantzi
eskasaren ondorioz ez baitira biblioteketan gorde eskurik esku
ibili bide ziren milaka ale haietatik gutxi batzuk baino.
Baliagarritasun bereziki aipagarria izan dute gure lanaren aldi
horretan biblioteketako online katalogoek. Etxeberriren Hiztegi
Laukoitza nahita utzi genuen tesi-proiektutik kanpo, saiakera-lanek
eta latina ikasteko gramatikak osatzen duten corpusa aski dela
doktore-tesirako pentsatuta, Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua izenarekin
ezagutzen den hiztegiaren edizioa eta azterketa bera bakarrik izan
baitaiteke beste tesi bat. Halere hiztegia proiektu bakarreko
hirugarren oinarri legez ulertuez gero, ezinezkoa zen hura aipatu
gabe aztertzea Etxeberriren lana. Hortaz, Etxeberriren hiztegiari
buruz ezagutzen dena bildu gura izan dugu, eta Sbarbi-Urkixo
Eskuizkribuari buruz idatzi denarekin alderatu, bien arteko erlazio
posiblea zehazteko. Bigarren urrats bat emanez, post quem data
zehazten ahalegindu gara Sbarbi-Urkixo Eskuizkribuarentzat, hori
ere argigarri izan litekeelakoan Etxeberriren egiletasun zuzena
erabat eta behin-betiko baztertzeko; Sbarbi-Urkixok berak
eskaintzen dituen datuak erabili ditugu horretarako. Eta, azkenik,
berriro ere erlazio posible hori argitze aldera, Sbarbi-Urkixo
Eskuizkribuko euskarazko eta latinezko ordainak Etxeberriren
prosa-lanetako euskarazko eta latinezko ordainekin konparatuez gero
ikerketa-ildo hori noraino iritsiko litzatekeen erakusten
ahalegindu gara. Hortaz, esan liteke doktore-tesi klasiko bat egin
gura izan dugula: era guztietako ikerketetarako fidagarria izango
den testua finkatzeari eman diogu lehentasuna, eta lana bere
osotasunean ulertzeko giltzarriak argitzen ahalegindu gara
azterketaren bitartez; Joanes Etxeberri Sarakoaren lanaren kasuan,
Frantziako eta Espainiako XVI-XVII. mendeetako paradigmetan bilatu
behar izan dira ereduak, Sarako medikuak egin gura izan zuena
ulertzeko.
-
IX
-
X
-
XI
1. Galdera berriak Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz Zer
dakigu Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz? Funtsean Julio Urkixok
duela ehun urte irakatsi ziguna. Haren lan itzelari esker ezagutzen
ditugu Etxeberriren bizitzako gorabeherarik gehienak (Urquijo
1907a: XI-XXXIX). Hark irakatsi dizkigu Etxeberriren bizitzako data
eta leku garrantzizkoenak. Etxeberri Sarakoari buruz geroztik
idatzi dutenek, Urkixoren argitalpenean plazaraturiko datuak
erabili dituzte beti.1 Batzuetan hipotesi berriak mahaigaineratu
dira (Okzitaniako Tolosan edo Montpellierren ikasi zuela
medikuntza, adibidez, Lafittek idatzi zuen 1965ean), baina, guk
dakigula, artxiboetan edo iturburuetan lan gehiago egin gabe. Gero
batak besteari hartu dizkio datuak, eta, eskurik esku ibiltzeak
eragiten duen higaduraz, egia bezala biribildu dira uneren batean
inork frogatu gabeko hipotesi hutsak zirenak. Hala gertatu da,
esate baterako, lehenengo ikasketen garaiarekin. Orripeko ohar bat
baino ez du ematen Julio Urkixok (Urquijo 1907a: LXXIII oh.), testu
nagusitik kanpo esanez Sarako doktor medikuak bildu dituen
Axularren aipuak Guero liburuaren lehenengo ediziotik hartuak
direla, eta Paueko jesuiten ikastetxe zaharrekoa zela horretarako
erabili bide zuen alea; eransten du ondorioz ez litzatekeela
harritzekoa izango Etxeberri ikastetxe horretan ikasitakoa
izatea:
El ejemplar de ese libro [...] perteneció al colegio que los
Padres Jesuitas tenían antiguamente en Pau. Como Joannes
d'Etcheberri nos dice que estudió gramática con los hijos de San
Ignacio, no sería extraño se hubiera educado en aquel mismo colegio
(Urquijo 1907a: LXXIII oh.).
Halako zuhurtasunez aipatzen du Urkixok hipotesia. Gero, ordea,
zalantzarik gabeko egia gisa aurkeztu dute literaturaren historia
idatzi dutenek. Ikus, adibidez, oraintsukoenetarik bat
aipatzearren, Luis Haranburu Altunak paraturiko Etxeberri
Sarakoaren edizio berrienaren hitzaurrea (Haranburu 2002: 9).2 Gure
ikerketa, arlo honetan, bi bidetatik abiatu da, arkeologoek
irakatsi digutenari jarraituta: batetik, aurreko ikertzaileak
utzitako hondakindegiak aztertzea; bestetik, bereziki
interesgarriak ziruditen eremuetan azterketa berriei ekitea. Beste
era batean esanda, Urkixo ibili zen lekuetara joan gara berriro,
hark utzitakoak ea ezer berririk
1 Gaztelaniaz argitaratu zuen Urkixok 1907ko azterketa-lan
mardula, baina dirudienez euskaraz ere argitaratzeko asmoa izan
zuen noizbait. Izan ere Donostiako Koldo Mitxelena Bibliotekako
Julio Urkixo Bilduman (ms. 3345), ikertzaile horren paperen artean
hain zuzen, bada 1907ko argitalpenaren hitzaurrearen euskarazko
itzulpen oso bat, Martin Landerretxek eskuizkribatua eta sinatua:
Traducción al vasc. de la introducción de Don Julio Urquijo a las
obras de Joanes de Etcheberri. Eskuizkribu horrek ez du data
zehatzik, baina jatorrizko testuaren moldiztegiko probekin batera
dago aipaturiko Bilduman, eta badirudi horiek erabili zituela
Landerretxek bere lana egitean. Gero Urkixok bere argitalpenaren
hitzaurreko azken orrian sartuko zuen ohar bat ere (Michel
d'Abbadie eta Antoine d'Abbadie aita-semeen izenen nahasketari
buruzkoa) bere itzulpenaren orriekin batera bidali zion Martin
Landerretxek nagusiari, beste ohar batzuekin batera, eta, ondorioz,
zalantzarik gabe baiezta dezakegu moldiztegiko probak zuzentzen ari
zen garaian eskatu ziola Julio Urkixok lapurtarrari hitzaurrearen
euskarazko itzulpena. 1906ko urriaren 30eko data darama hitzaurreak
bai gaztelaniazko eta bai euskarazko bertsioetan, eta argitalpena
1907an burutu zenez, ez da azalpen handirik behar lapurterazko
itzulpen hori noiz egina den asmatzeko. 2 «Saratik Pabera joan zen
bere ikasketak burutzera eta medikuntzaz kanpo filosofia eta
literaturaren arloetan ere saiatu zen bere obraren zehar agertzen
dizkigun ezaguerak nabarmentzen dutenez».
-
XII
eskain dezakeen ikusteko; eta, bigarrenik, Etxeberriren
ikasketa-garaia hautatu dugu ikerketa berria abiarazteko eremu
interesgarri gisa, Urkixok ez baitzuen garai horren inguruko froga
argirik bildu artxiboetan, idazlearen lana ulertzeko garai arras
garrantzizkoa izan arren. Gure lanaren ondorioak aurreratuz esan
genezake datu berri bakar bat (ez nolanahikoa, baina bakarra) eta
galdera berri asko erdietsi ditugula. Gure aurkikuntza nagusia
Etxeberriren goi-ikasketen aldiari dagokio: orain badakigu ziur,
aurrerago aurkeztuko dugun dokumentazioaren arabera, Okzitaniako
Tolosan burutu zituela ikasketa horiek. Galdera berriak banan-banan
ikusiko ditugu, Sarako doktor medikuari buruz dakigun guztia
gogoratu ahala. 1.1. Lehenengo galderak: izena eta jatorria
1668aren inguruan jaio bide zen Joanes Etxeberri. Ez da data
ziurra, baina bai egiantzekoa, 1748ko dokumentu batetik abiatuta.1
Azkoitiko Udalaren dokumentu horrek Etxeberriren sendagile lanetako
erretiroaz dihardu, eta argumentuen harira aipatzen du laurogei
urte baino gehiago dituela gizonak. Dokumentuaren izaera
ezaguturik, eta idazten duenaren ahalegina sendagilearen erretiroa
hainbat arinen behartzea dela jakinda, pentsa liteke adina
aldatzekotan goraka egingo zuela, aguretxoa are gehiago aguretuz;
hortaz, zentzurik zabalenean post quem izango litzateke 1668ko
data, eta pentsatuko dugu data berririk proposatzekotan horren
ostekoa beharko litzatekeela izan, eta ez lehenagokoa, Azkoitiko
Udalak sinestarazi nahi zuena baino gazteagoa zatekeelako 1748an
herriko sendagilea. Jaiotze-dataren lekuko ukaezina, jakina,
bataio-agiria litzateke, eta badakigu Saran bilatu behar genukeela,
besteak beste Etxeberrik berak dioelako Saran bataiatua dela.
Axular goraipatzen ari da, ondoko hau dioenean:2
[...] ni partida beçala bainaiz, ceren harc bere demboran
manajatu eta bere gomendioan iduqui çuen bathajo-harrian
errecibitua baitut ene bathajoco ur saindua (EHats 171).
Zalantzarik gabe ulertu behar da Saran bataiatua izan dela.3 Ez
dago arrazoirik zalantzarik izateko, orobat, berak bere burua
aipatzeko duen moduaz: «Saraco dotor miricua». Horrela aipatzen du
bere burua Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuaren azala
izango litzatekeenean (EHLI 305), Gomendiozco carta-ren azalean (GC
1) eta liburutxo argitaratuaren amaieran (GC 40), sinadura gisa
edo. Aurrerago ikusiko
1 Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de
Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa.
Papeles indiferentes sobre varios asuntos. Consulta y parecer sobre
poner sustituto a Don Juan de Echeverria médico asalariado de esta
villa de Azcoitia por sus achaques y avanzada edad, Leg. 25, nº 57
(kopia mikrofilmatua dago Irargi Zerbitzuan). 2 Zarauzko
Eskuizkribuko orrialdeak aipatuaz emango ditugu erreferentziak,
Escuararen hatsapenac (laburduraz EHats aipatuko dugu) lanetik edo
Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco gramatika-lanetik (laburduraz
EHLI) hartuak direnean. Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna
lan argitaratutik hartuak direnean (laburduraz GC, hots Gomendiozco
carta), 1718ko edizioko orrialdea aipatuko da. Guk honekin batera
eskaintzen dugun edizioan ere bilduak dira, jakina, hala Zarauzko
Eskuizkribuko orrialdeak nola 1718ko argitalpenekoak. 3 Sarako
bataio-harriaz gain beste batzuk ere izan zituela Axularrek bere
gomendioan esan lezake norbaitek, baina testuinguru honetan ezin da
Sara baino gogoan hartu, hain zuzen «P. Axular, Saraco errotora»
izeneko kapituluan txertatuak baitira hitz horiek.
-
XIII
ditugun ikasle-garaiko dokumentuetan ere «Joannes d'Etcheberry
oriundus e loco Sarensi»1 eta «Joanne Etcheverry Sarensi» aipatzen
dira. Zoritxarrez galduak dira Sarako San Martin elizan 1624tik
1708ra bitartean bataioa hartu zutenen bataio-liburuak, eta ezin da
gehiago zehaztu, beraz, 1668an kokatu dugun jaiotze-data. Zergatik
eman dizkiogu hainbeste lerro, ordea, Pernandoren egia dirudien
horri, hots Joanes Etxeberri Sarakoa Saran jaioa dela
egiaztatzeari? Hain zuzen izena bera delako zalantzak sorrarazten
dituena. Izenarekin eman daitezkeen ia aldaera guztiak aurkitu
ditugu, Etxeberrik berak nolabait konpultsatuak. Hona hemen,
hurrenkera kronologikoan:
• «Juan d'Etcheberry» sinatzen du 1696an, Okzitaniako Tolosan
bere eskuz sinaturiko dokumentu batean.2 • «Jean d'Etcheberri»
deitzen zaio, berak sinatzen ez duen arren, Sarako parrokiako
bataio-liburuan, 1710. urtean, Marie izeneko alabaren bataioaren
egiaztagirian (Urquijo 1907a: XIII oh.). • «J. D'Etcheberria Saraco
dotor miricua» idatzi du Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco
liburuaren azal modukoan (EHLI 305). Eskuizkribuan argi ikusten da,
alabaina, geroago erantsia dela deituraren bukaerako -a. • «J.
D'Etcheberri Saraco dotor miricua» agertzen da Gomendiozco carta
liburuaren 1718ko edizioaren azalean (GC 1). • «J. D'Etcheberry
Saraco dotor miricua» agertzen da Gomendiozco carta liburuaren
1718ko edizioaren amaieran, sinadura gisa edo (GC 40). • «D. Juan
de Echeverria» sinatzen du 1724an eta 1725ean Hondarribian, bere
sendagile-lanarekin zerikusia duten dokumentuetan.3
Badirudi, beraz, grafia gaurko ohituretara egokiturik, Etxeberri
deitura nahi zuela beretzat Pirinioetatik iparrera bizi izan zen
aldian, eta Etxeberria hartu zuela Pirinioetatik hegoalderako bidea
egin zuenean. Hor ez dago ezer harrigarririk. Deigarriagoa
iruditzen zaigu, ordea, ponte-izenarena: J., Jean, Joannes (latinez
idatziriko Tolosako egiaztagirietan) eta Juan azaldu zaizkigu. Hor
ere ez litzateke ezer harritzekorik izango, lehenengo agerpena ez
balitz hain zuzen Juan, ustez bere eskuz sinatua, guk dakigunaren
arabera Frantziako Erresumako lurretan zehar Saratik Okzitaniako
Tolosarako bidea soilik ezagutzen zuenean datatua.4 1 Bibliothèque
Universitaire. Toulouse. ms. 34 (ancien 121). Bacheliers en
Théologie et en Médecine (13 octobre 1674 - 10 juillet 1724), 206
vº. 2 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 18 (ancien 16).
Registre des testimoniales ou certificats d'études des étudiants de
l'Université de Toulouse. 29 août 1692 - 2 août 1724, 29 vº. 3
Karpeta bakar batean bilduak dira Hondarribiko Udal Artxiboan
Joanes Etxeberri Sarakoari buruzko dokumentu guztiak: Archivo del
Ayuntamiento de Hondarribia. Fondo municipal de Hondarribia.
Subfondo histórico. Administración Municipal. Sanidad. Médicos y
boticarios. Documentos relacionados con el notable médico Don Juan
de Echeverría cuya biografía escribió Don Julio de Urquijo ...,
Lib. 1; reg. 4. Horietatik hiru dira Etxeberrik berak bere eskuz
idatziak: 1724ko ekainaren 21ekoa (errubrikadun sinadura ere badu),
1725eko otsailaren 7koa (honek ere errubrikadun sinadura dauka) eta
1725eko urriaren 31koa (sinadura gabekoa, baina autografoa). 4
Etxeberriren garaiko lekukotasunak kontuan hartzekoak dira, jakina,
baina akatsa litzateke soilik horietan oinarrituta hautatzea gaurko
erabilerarako forma estandarizatua. Kontuan izan behar dira baita
geroko tradizioan agertu diren erabilerak ere: Joannes d'Etcheberri
forma aukeratu zuen Julio Urkixok,
-
XIV
1696ko dokumentu horren azpian Juan d'Etcheberry agertzeak
(Juan, eta ez Joannes edo Jean) gogorarazten digu Lekuberri dela
Etxeberritarren Sarako etxearen izena (Urquijo 1913), eta etxe-izen
hori ez dela agertzen Sarako etxe zaharren artean, ez 1505ko
zerrendan, ez 1630ekoan, 1673koa baita etxea zutik zela adierazten
duen lehenengo agiria (Elosegi 2005: 270), hots, idazle izango zena
umetxoa zenekoa. Horrek guztiak pentsaraz lezake agian familia ez
zela jatorriz Sarakoa, Pirinioez beste aldetik hara aldatua baino,
eta horregatik zuela hogeita hamar urte inguruko gizonak Juan
izena, familiaren sorterritik ekarria. Galdera zabalik geratzen da,
baina aurrerago ere aurkituko dugu Frantzia eta Espainiaren mugen
irazkortasunaren gaia.
1.2. Jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak, baina non? Ziur
dakigu, Etxeberrik berak aitortzen duelako, jesuitekin egin zituela
lehenengo ikasketak. Ignazio Loiolakoaren eta Frantzisko
Xabierkoaren handitasuna goraipatzen ari da, eta ondokoa
jakinarazten digu (EHats 111-112):
Ordea, halarican ere, orai parada hunetan ene centçu appurraren
eredura hetaz ez mintçatcea iduritcen çait liçatequela eçagutça
gabeco marcca, ceren çordun bainaiz hequien alderat, hequien semeen
escoletan musatic ergorainocoan ene gaztetasunean errecibitu tudan
escola eta hazcuntça onen cariaz. Halatan, beraz, dut obligacino
ene antce appurraren eredura ene eguinbidearen parte baten bedere
satifatceco, edo beren baratceco arbolaren fruitua, edo berenganic
errecibituriccaco loretaric flocca bat bederen offrendatceco,
esperantçarequin cernahi escasia, huts eta falta ene aldetic içan
dadin, hec guztiac hauquien caritate handiac estalico tuela.
Nihilominus modo in hac opportunitate, penes exiguam mentem
meam, nunc de illis non conferre verba, accepti beneficii immemor
futurum esse mihi videtur, quia multis magnisque beneficiis erga
eos devinctus sum, ob doctrinam probasque consuetudines quibus
eorum filii in iuventute mea, a musa usqueadeo in ludis literariis,
imbuerunt me. Propterea teneor ergo, penes meae industriae
levitatem, fructum arboris eorum horti, seu ex floribus quos ab
ipsis recepi unum saltem sertum offerre, et hoc facto munus meum
saltem partim expleam, spe tamen ductus quicquid peccati, errati et
defectus a me procedat, ea omnia ab horum magna charitate
corrigenda atque occultanda esse.
Etzana geurea da, orain dagokigunerako gehien interesatzen
zaiguna nabarmenarazi nahi izan baitugu: zordun da Jesusen
Lagundiaren sortzaile eta aitzindariekin, haien semeen eskoletan
egin dituelako gaztetako lehenengo ikasketak. Pasartea ez da nahi
genukeen bezain argia adina zehazteko: «gaztetasunean / in
iuventute mea» esatearekin ez da asko mugatzen adina, eta «musatic
ergorainocoan / a musa usque adeo in ludis literariis» esaldiarekin
esan gura duena ere ez da begibistakoa. Edozelan ere, badirudi
adina baino gehiago ikasketa-maila zehazten duela adierazpen
horrek. Jakin ere badakigu garai horretako eskoletan, XVIII.
mendean oso aurrera egin arte, ez zirela adin-talde homogeneoak
izaten, eta XVII. mendean ohikoa zela ikasgela berean zortzi urteko
mutikoak eta hamabostekoak (edo are hogeita laukoak) batera
Joanes Etxeberri adibidez Luis Villasantek (Villasante 1953),
Joannes Etxeberri Sarakoa Xabier Kintanak (Kintana 1972), Sarako
Joanes Etxeberri eta Etxeberri Sarakoa Koldo Mitxelenak (Mitxelena
1965)... Joanes Etxeberri Sarakoa erabiltzen dugu guk gehien
(Etxeberrik berak Ignacio Loiolacoa eta Francisco Xavierco
erabiltzen dituen antzera), gaurko arauetara egokitua eta
tradiziotik hurbilekoa delakoan.
-
XV
izatea, eta ikasketetako progresioa bakoitzaren aurrerapenaren
araberakoa izatea, taldearen zain egon gabe (Dainville 1978:
110-112; Kagan 1974: 32-33). Jesuiten irakaskuntza-jarduna
antolatzen duen Ratio atque institutio studiorum Societatis Iesu
arautegiak1 ere horrela ezartzen du:
Multiplicandae interdum scholae, non gradus: Quando autem
dicimus scholas grammaticae non plures esse debere quam tres, et
omnes inferiores non plures quam quinque, intelligimus non tam de
scholarum et magistrorum numero, quam de numero graduum, quos modo
descripsimus. (Ratio Studiorum 13)
Ratio Studiorum-ak berak zehazten du zelan banatzen den
lehenengo maila hori (scholae inferiores):
Scholae inferiores quot: [...] una rhetoricae, altera
humanitatis, et tres grammaticae.
Eta, gero, hirutan banatzen du gramatikakoa (Ratio Studiorum 95
eta 153-174):
• Suprema Classis Grammaticae. • Media Classis Grammaticae. •
Infima Classis Grammaticae.
Goragoko mailetara joez gero, Philosophi eta Theologi aipatzen
dira Ratio-an, guretzat orain ez hain interesgarriak. Gero ere
argigarri izango denez, komeni da hemen biltzea mailaketaren
egokitzapen batzuk biltzen dituen koadroa. Hiru bertsio bilduko
ditugu, ahal den neurrian elkarrekikotasuna erakutsi nahian:
Ratio-an ikusi duguna, Dainvillek XVII-XVIII. mendeetarako
erabiltzen duena (Dainville 1978: 113) eta Paueko ikastetxean
1690ean erabilitakoa, urte horretan argitaraturiko afixa batetik
(Lacaze 1884) hartua: Ratio Studiorum (1599) Frantzia
XVII-XVIII.
mendeak (Dainville 1978tik hartua)
Paueko ikastetxea (1690)
Theologia Schola Theologiae ScholasticaeSchola Theologiae
Moralis
Philosophia Physici Logici
Schola Physicae Schola Logicae Schola Mathematicae
Rhetorica Rhetores Rethorica Humanitas Humanistae Schola
Humanitatis Suprema Grammaticae Tertiani Prima Grammaticae Media
Grammaticae Quartani Secunda Grammaticae Infima Grammaticae
Quintani Tertia Grammaticae Sextani Grisez ilundu dugu lehen
mailari dagokion ikastaldia (scholae inferiores), hori baita, gure
ustez, Etxeberrik berak dioenaren arabera, jesuitenean egin
zuena.
1 Napoliko 1599ko argitalpena erabili dugu, eta Ratio Studiorum
aipatzen dugun guztietan edizio horri buruz ari gara, bestelakorik
adierazten ez bada.
-
XVI
Honela ulertzen ditugu guk, hortaz, berriro ere Etxeberriren
hitzetara itzulita, haren euskarazko hitzak: musa musae, hots
latineko lehenengo deklinabidea, latin-ikasleak beste ezer baino
lehen ikasten duena irakasten denean sartu zen jesuiten eskolan;
eta han iraun zuen ergo-raino, hots logika-ikasketetaraino,
logikako ariketetan latinezko ergo-ren bidez adierazten diren
baldintza-ondorioak lantzen direnera arte (Logici / Schola
Logicae). Latinezko bertsioan euskarazkoan baino are ilunagoa
izango zen ergo hori, zentzu horretan tradizio idatzirik gabea, eta
horregatik hautatu du beste esamolde bat: «usqueadeo in ludis
literariis», erran nahi baita ‘oinarrizko mailako eskoletan iraun
bitartean’. Batezbestean (goian aipaturiko salbuespen guztiekin)
zortzi-bederatzi-hamar urterekin hasten ziren ikasleak Gramatikako
eskoletan, lauzpabost urte behar izaten zituzten hiru maila horiek
gainditzeko, eta beste hiru-lau humanitate eta erretorikako mailak
gainditzeko. Bereziki garrantzizkoa da hori guztia zehaztea, hain
zuzen ikasketa-aldi horren hasieran (Infima classis Grammaticae /
Quintani / Tertia Grammaticae) latina ikasteko pentsatua baita,
gero erakutsiko dugun moduan, Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco
eskuliburua. Behin argitu ondoren zein zen Etxeberri Sarakoak
Jesusen Lagundiarekin eman zuen ikastaldia, ona litzateke jesuiten
zein ikastetxetan ikasi zuen jakitea ere, Etxeberri bere lekuko
ikasketa-giroan kokatzeko, hango biblioteka, liburuak, metodoak,
ariketak... aztertuta. Asmo horrekin denbora asko eman diogu ustez
litezkeen lekuetako dokumentazioa aztertzeari, baina emaitza ez da
positiboa izan; ezin dugu esan badakigula halako eta halakotan ez
zuela ikasi ere; gaur soilik esan genezake ez dakigula zein
ikastetxetan ikasi zuen. Aipatu dugu gorago, baina berriz ekarriko
dugu hona, Urkixoren susmoa:
El ejemplar de ese libro á que me he referido en la nota de la
página 149 [Axularren Guero liburuaz ari da] perteneció al colegio
que los Padres Jesuitas tenían antiguamente en Pau. Como Joannes
d'Etcheberri nos dice que estudió gramática con los hijos de San
Ignacio, no sería extraño se hubiera educado en aquel mismo
colegio. (Urquijo 1907a: LXXIII oh.)
Badirudi susmoa bide onekoa izan litekeela, orduko jesuiten
ikastetxeen artean Saratik hurbilen zena Pauekoa baitzen, eta izan
ere inguru zabal batean hirugarrena baitzen, garrantziari
dagokionez, Bordelekoaren eta Poitierskoaren ondoren (Delattre
1949-1956: 1459). Badakigu, gainera, ez zela ohikoa urruneko
ikastetxeetara joatea, hurbilenekoetara baino:
Les aires de recrutement son plus étendues au seizième siècle,
soit que les collèges soient moins nombreux, soit que l'on
recherche la sécurité religieuse de certains d'entre eux. Elles se
restreignent à des cercles de 40 à 50 kilomètres de rayon (une
journée de voiture) au cours du dix-septième siècle pour les
collèges d'humanités. C'est un recrutement de terroir entraînant
une mentalité homogène. Les classes de philosophie ont un
recrutement plus large, interrégional, favorisant un brassage des
provinciaux. [...] La multiplication des collèges de plein exercice
au dix-huitième siècle réduisit l'étendue de leur influence. On
perçoit nettement la préoccupation des parents de conserver leurs
enfants le plus près possible d'eux. (Dainville 1978: 159)
-
XVII
Paueko jesuiten ikastetxearen historia aski sakonki aztertua
izan da (ikus, besteak beste Delfour 1890), gaur ere zutik eta
lanean den Paueko Lizeoaren eraikina baita haren oinordeko, baina
zoritxarrez ez dugu XVII. mendearen amaierako ikasleen zerrendarik
aurkitu. Alferrikakoa izan da Paueko Udalaren Artxiboan (Archives
Communautaires Pau Pyrénées) eta Departamentuaren Artxiboan
(Archives Departamentales) Paueko garai hartako jesuitekin
zerikusia izan lezakeen paper oro arakatzea. Gainerako
ikastetxeetan ez dugu hain bilaketa sakona egin; kasu honetan,
soilik bibliografiaren bitartez ahalegindu gara ikasle-zerrenden
berri bilatzen, aurrez baikenekien arras gutxi direla gureganaino
iritsi diren halako zerrendak:
La source privilégiée, lorsqu'on peut en disposer, est le
catalogue d'élèves, que devaient tenir les préfets des collèges: il
indique, en effet, les nom et prénom de chaque élève, son lieu
d'origine, son âge, la condition de son père, le jour de
l'admission et la classe en laquelle il était admis. Le nombre de
ces registres, qui nous sont parvenus est, hélas, fort réduit.
(Dainville 1978: 158)
Nondik bideratu dugu bilaketa? Bordelen, jakina, bilatu behar
zen, Guienako ikastetxerik ospetsuena hangoa baitzen. Bi arrazoi
dira Okzitaniako Tolosara ere begiratzeko: bat, gero ere han ikasi
zuela medikuntza jakitea (orain dakigun bezala, aurrerago ikusiko
denez); eta bestea, Iraultzara arte Guiena Gaskoniarekin
administratiboki bat eginik egon zela jakitea. Une batean ez genuen
baztertu Hegoaldeko ikastetxeetan bilatzea ere (Iruñea, Bergara,
Tutera...), eta hala aritu ginen ikastetxe horiei buruzko
bibliografia aztertzen (ikus, oroz gain, Malaxechevarria 1926),
baina gaur uste dugu, aurrerago ikusiko dugunez Escuarazco
hatsapenac latin ikhasteco liburuaren oinarrian den eskuliburua
Frantziako jesuiten tradizioarekin lotua delako, eta ez Espainiako
jesuitenarekin, arrazoi gehiago dagoela Frantziara begiratzeko.
1.3. Dokumentu berriak medikuntzako ikasketez: Joanes Etxeberri
Sarakoa
Okzitaniako Tolosan ikasle
Joanes Etxeberri Sarakoaren bigarren ikasle garaiari buruzkoak
bilatzean, lana errazagoa izan ez bada ere, argi eta
erabakiorragoak izan dira ondorioak.1 Julio Urkixori esker (Urquijo
1907a: XIII) bagenekien, Hondarribiko Udalaren 1722ko irailaren
22ko batzar-agiriari kasu eginez gero, Etxeberrik ez zituela
medikuntza-ikasketak Espainian egin. Juan de Echeverria (hain zuzen
gure Joanes Etxeberri Sarakoa) sendagilearen soldataz ari dira
eztabaidan, «después de haberse informado de la literatura y
práctica y créditos del doctor don Juan de Echeverria, médico
asalariado de la villa de Vera». Orduan, aurka agertzen da
bilduetako bat:
A que el dicho señor regidor Don Pedro de Echeveste dixo que
siente no combiene que al dicho Don Juan se le asalarie, por no
allarse aprobado en el Protomedicato de Castilla.2
Hortik Vinsonek (1907) ondorioztatu zuen Montpellierren ikasi
bide zuela, eta Lafittek (1965) Montpellier eta Okzitaniako Tolosa
aipatu zituen. Geroztik, bi horien baieztapenetan oinarrituta
nonbait, bi hiri horiek aipatu dituzte Etxeberriren bizitzari buruz
jardun dutenek.
1 Atal honetan bildu dugun informazio gehiena Bilbao 1997n eman
genuen argitara. 2 Gorago aipaturiko karpetan (Hondarribiko
Udalaren Artxiboa, Lib. 1; reg. 4) dagoen transkripzioa erabili
dugu.
-
XVIII
Zorionez Montpelierreko unibertsitateak argitaraturik du bere
kartularioa.1 Okzitaniako Tolosako unibertsitatearen artxiboa
(Archives universitaires), bestalde, aski osoa da. Montpellierreko
izendegietan ez dela Etxeberririk agertzen ikusi ondoren
(Montepellierretik hasi ginen, soilik moldiztegiko letra irakurtzea
errazagoa delako), Tolosako agiritegiak aztertu genituen. Lehenik
Udal Artxiboa (Archives Municipales. Toulouse), hor ere ikasle
zerrenda bat gutxienez badagoelako,2 eta gero unibertsitatearena.
1680tik (mutil koxkorra zen orduan Joanes Etxeberri) 1713ra
bitarteko agiriak (Saran bizi zela ziur dakigun urtea) arakatu
genituen. Bi agiritan aurkitu ditugu zalantzarik gabe Joanes
Etxeberri Sarakoari dagozkion aipamenak. Kronologikoki lehenengoa
1694koa da. Tolosako Unibertsitatearen bibliotekako eskuizkribuen
artean ms. 34 (121) signatura du eta batxilerren errolda da. Hona
hemen 206 vº orrialdean dakarrena:3
d'Etcheberry, in Medicina. Discretus vir Ioannes d'Etcheberry,
oriundus e loco Sarensi Dioecesis Bayonensis, liberalium artium
magister huius academiae, fuit factus baccallaureus in medicina sub
Domino Ioanne de Gaillard professore. Die prima mensis Novembris,
anno Domini millesimo sexcentessimo nonagessimo quarto.
Ez dago zalantzarik: 1694ko azaroaren lehenean medikuntzan
batxiler izendatu zuten Joanes Etxeberri Sarakoa Okzitaniako
Tolosako Unibertsitatean. Beste bi datu interesgarri ere eskaintzen
ditu agiriak, bide batez: unibertsitate horretan eginak zituela
liberalium artium magister izateko ikasketak, eta Joanes Gaillard
zela bere irakaslea.4 Bigarren dokumentua ez dagokio Etxeberriri
berari, baina bere sinadura agertzen da lekuko gisa. Hau ere Tolosa
Okzitaniako Unibertsitatearen Bibliotekako agiri bat da, ms. 18
(16), ikasleen egiaztagiriak biltzen dituena.5 Hona 29 vº
orrialdean dioena:
Etchecapar, Nicolas. Anno quo supra [1696] et die vigesima nona
mensis augusti, discretus vir Dominicus Etchecapar e loco d'Ideaux,
dioecesis Oloronensis, Tolosae studens ut continuus studens sine
fraude fuit registratus et descriptus in praesenti regesto, exacto
prius pro corroboratione praemissorum iuramento a discretis viris
Iacobo de Soccobie Isturissensi, dioecesis Bayonensis, et
Ioanne
1 Cartulaire de l'Université de Montpellier, publié sous les
auspices du Conseil Général des Facultés de Montpellier,
Montpellier 1890 (repr. 1912). 2 Archives Municipales - Toulouse.
Fonds de l'Instruction publique. Registre des inscriptions de
médecine. 1702-1720. 3 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 34
(ancien 121). Bacheliers en Théologie et en Médecine (13 octobre
1674 - 10 juillet 1724), 206 vº. 4 Jatorriz Foix hirikoa zen Jean
Gaillard. Montpellierreko Medikuntza Fakultatean egin zen doktore,
eta 1660.eko ekainean hasi zen Tolosa Okzitaniako Unibertsitatean
lanean, laguntzaile (aggregatus) gisa (Barbot 1905: I, 164-165).
1668ko abuztuan Arte Fakultateko irakasle (professeur) izendatu
zuten, eta 1677tik 1706ra bitarteko agirietan agertzen da
batxilerren irakasle gisa. 5 Bibliothèque Universitaire. Toulouse.
ms. 18 (ancien 16). Registre des testimoniales ou certificats
d'études des étudiants de l'Université de Toulouse. 29 août 1692 -
2 août 1724, 29 vº. Ikusi dugu orobat ms. 17 (ancien 102), hots
Registre des testimoniales ou certificats d'études des étudiants de
l'Université de Toulouse. 2 mars 1682 - 29 août 1692, baina ez dugu
ez batean ez bestean aurkitu Joanes Etxeberri Sarakoari berari
dagokion egiaztagiria. Dena den, ms. 17 eskuizkribuaren izenak
beste zerbait badio ere, soilik 1682-03-02tik 1682-11-30era
bitarteko egiaztagiriak aurkitu ditugu liburu horretan, eta
hurrengo liburua (ms. 18) 1692-08-29an hasten da. Beraz, bada tarte
bat, 1682-11-30etik 1692-08-29ra bitartekoa, egiaztagiririk
gabe.
-
XIX
Etcheverry Sarensi, dioecesis eiusdem, Tolosae studentibus, qui,
ab anno Domini millessimo sexcentesimo octuagesimo nono et in mense
iulio, usque ad diem praesentem, sigillatim vidisse ipsum Dominicum
Etchecapar actus scholasticos exercuisse sive exercere in praesenti
Universitate et Studio Tolosano, in Theologiae Facultate, sub RR.
PP. dominis doctoribus regentibus in praesentia regentis pariterque
mei secretarii deposuerunt in quorum [fidem hic]1 subsignaverunt.
Soccobie. Juan d'Etcheberry. Ego, Dominicus Etchecapar, e loco
d'Ideaux, dioecesis Oloronensis, artium magister academiae
Tolosanae, fidem meam et obsequium obstringo. Etchecapar.
Hemen irakurri dugunaren arabera, zalantzarik gabe, 1696ko
abuztuaren 29an (hori baita agiriaren data ziurra, «anno quo supra»
laburtzailearen atzean ezkutatua) oraindik Tolosan zegoen Joanes
Etxeberri Sarakoa ikasten («Tolosae studentibus»). Sinatzen duen
lekukotasunaren arabera, gainera, pentsatu beharko genuke 1689rako
han zela, adiskidea eskoletara joaten ikusi duela egiaztatzen baitu
(«vidisse [...] actus scholasticos exercuisse sive exercere»).
Egiaztagiria bera ulertzeko, ezinbestekoa da Tolosa Okzitaniako
Unibertsitatea XVII. mendearen amaieran zelakoa zen ezagutzea, bere
historiaren testuinguruan. Unibertsitate horren hastapenak XIII.
mendean kokatu behar dira (Barbot 1905: I, 3-18). Hasieran hiru
alor hartzen zituen Arte Fakultateak: gramatika, logika eta
medikuntza. XVII. mendearen amaieran, ordea, lau fakultate ziren:
Zuzenbide Fakultatea, Medikuntza Fakultatea, Teologia Fakultatea
eta Arteetako Fakultatea. Zuzenbidekoa zen orduan fakultaterik
indartsuena, eta Medikuntzakoa ahulena. Etxeberri hango ikasle izan
zen garaitsurako, unibertsitatearen egoeraz 1668an idatzitako
txostena da informazio-bide aberatsena.2 Tolosako eta
Montpellierreko unibertsitateen egoera hain zen negargarria non,
Frantziako erregeak, horren jakitun izanik, konponbidea bilatu
nahian, azterketa egin eta beharrezko neurriak hartzeko eskatzen
baitu 1667ko urrian.3 1668ko txostenean agertzen diren kexak era
guztietakoak dira: Medikuntza Fakultatean irakasle eta ikasle gutxi
dira (hiru irakasle eta hogeita hamar bat ikasle guztira; Etxeberri
Sarakoa medikuntzan batxiler egin zen urtean, adibidez, soilik
beste bost ikaskideren egiaztagiriak daude), ikasleek askatasun
larregi dute eta ez dute ikasten, irakasleek askotan huts egiten
dute eskolara joan gabe (gehienetan ordezkorik jarri gabe, eta,
jartzen dutenean, ezjakinen baten eskuetan utzita irakasle-lana),
opor luzeegiak dituzte (bost hilabete)... Baina guri orain gehien
axola diguna graduak lortzeko moduari buruzkoa da (apud Barbot
1905: 159):
Que les degrés s'obtenoient sans avoir estudié le temps porté
par les statuts, ou pour mieux dire, sans avoir estudié, sans que
les scoliers fussent obligés de représenter leurs cayers escrits de
leurs mains, des leçons qu'ils avoient prises, mais sur des simples
certificats de deux de leurs
1 Testuan ez dakar fidem hic, baina ezinbestekoa da ohiko
formula osatzeko. 2 “Rapport sur l'état de l'Université de Toulouse
et des collèges qui en dépendent, présenté par Charles d'Anglure de
Bourlemont, archevêque de Toulouse, et Claude Bazin, seigneur de
Bezons, intendant de Languedoc, commisaires du roi pour recevoir la
réformation des Universités de Toulouse et de Montpellier”, M.
Jourdain arg., Revue des sociétés savantes 1862, 314-335, 406-435.
3 Ikus Registres du Conseil d'Etat, 1667-10-24, apud Barbot 1905:
155.
-
XX
compagnons qui attestoient les avoir veu fréquenter les scoles:
les bedeaux et secrétaires de la dite Université, qui ne prenoient
pas le soin d'escrire le nom des scoliers sur le registre de la
matricule, donnant lieu à la fausseté de tous ces certificats que
les dites escoliers se donnoient les uns aux autres. Que l'on
donnoit le degré de bachelier sur un examen fait par un seul
docteur en particulier et sur son certificat, sans qu'il fût besoin
d'estre maistre ès arts, et qu'en un mot, on accordait le doctorat
à toutes sortes de personnes indifféremment, pourvu qu'ils
portassent la quitance du bedeau pour le payement des droits.
Labur esanda: inolako bermerik gabe ematen ziren graduak, soilik
ikaskideen lekukotasunaren eta ordainketaren pentzura. Graduak
lortzeko erraztasun horrek badu garrantzia gure 1696ko dokumentutik
atera daitezkeen ondorioei dagokionez. Han irakurtzen dena
estu-estuan ulertuz gero, Etxeberri Sarakoaren 1689tik 1696ra
bitarteko aztarna izango genuke Tolosa Okzitanian. Baina
lekukotasun horien fidagarritasun eskasa kontuan hartuez gero,
1696koa da, nire ustez, data ziur bakarra. Izan ere, bistan da
adiskideak direla hemen ere lagunen egiaztagirietan sinatzen
dutenak: Okzitaniako Tolosan ere euskaldunak euskaldunekin
elkartzen ziren, eta Idauzeko zuberotarraren lekukoak Isturitzeko
eta Sarako lapurtarrak dira. Garai hartako ikasketa-curriculum
ohikoaren arabera, lehen gradua liberalium artium magister da, eta
1694ko agiriak dioenaren arabera Tolosa Okzitanian lortu zuen
Etxeberrik maila hori, horren egiaztagiri zuzenik aurkitu ez dugun
arren. Bigarren gradua batxilerrarena da, eta 1694ko agiria da
Etxeberrik hori Tolosan eskuratu zuela erakusten duen froga zuzena.
Hirugarren gradua, lizentzia eta doktoregoa, dena aldiberean
eskuratu ohi zen 1668ko txostenak salatzen duenez eta 1707. urtera
arte iraun zuen ohituraren arabera. Etxeberriren sinadurak 1696.
urtean Tolosa Okzitaniako ikaslea zela dioenez, pentsatu behar dugu
gradu hori eskuratu bidean zela unibertsitate hartan. Baina horren
frogarik ezin izan dugu aurkitu, sasoi horri dagozkion
egiaztagiriak galdurik baitaude.1 Edozelan ere, hogeita hamar urte
inguru izan bide zituen Etxeberrik, mediku lanetan hasteko gertu
izan zenerako. 1.4. Gizon heldua berriz Euskal Herrian Okzitaniatik
Euskal Herrira itzuli zen Etxeberri Sarakoa. Hurbiletik jarraitu
zion Urkixok, hortik aurrera, Etxeberriren arrastoari, eta hari
esker ezagutzen dugu ibilbidea (Urquijo 1907a: 15-43): 1713an Saran
bizi zen, baina Berako sendagile-lanetan ziharduen; 1716an ere
oraindik Berako sendagilea zen, baina ordurako han bertan bizi zen;
1722an Hondarribira aldatu zen, hango sendagile izateko; lau urte
baino ez zuen iraun hor ere, eta 1726tik aurrera Azkoitian izan zen
lanean. Berako Udal Artxiboan, Hondarribiko Udal Artxiboan,
Azkoitiko Udal Artxiboan, eta Azkoitiko Notari-Artxiboan aurkitu
zituen Julio Urkixok Etxeberriren mediku-lanarekin
1 Soilik 1673ra arteko lizentziatu-doktore egiaztagirien
liburuak daude Tolosa Okzitaniako Unibertsitatearen artxiboan.
-
XXI
erlazionaturiko dokumentuak.1 Izendapenen inguruko gorabeherak,
soldata eta ordainketei buruzko auziak, ondo eginiko lanengatiko
goraipamenak eta txarto eginikoengatiko kexak agertzen dira agiri
horietan. Familiari buruzko aipamenak ere behin eta berriro
agertzen dira agiriotan. Hondarribian izan zen denboran batik bat,
askotan aipatzen ditu familia handiak sorrarazten dituen gastuak.
Badakigu Catalina de Issasgarate (Sarako alaba) zela emaztea, eta
bost semealabaren izenak ezagutzen ditugu: Agustin, Maria
Magdalena, Catalina eta Rosa ezagutzen zituen Urkixok,2 baina guk
badakigu, Xabier Elosegik Sarako agirietan egindako azterketei
esker (Elosegi 2005), bazuela Margarita izeneko alaba bat ere,
Martin Lehetxipiarekin, Lehetxipia etxeko nagusiarekin, ezkondu
zena. Agustin semearen lanbideaz dakigunak pentsarazten digu
medikuntza-ikasketak amaitu eta laster ezkondu zela. Hain zuzen
badakigu Agustin Etxeberria mediku-lanetan ari zela 1726an Mutrikun
(cf. Urquijo 1907a: 39-40). Ordurako gutxienez hogeita bost urte
izango zituela pentsatzen badugu (aitak hogeita hamar urte
ingururekin amaitu bide zituela ikasketak ikusi dugu gorago),
1700.aren inguruan jaioa izan behar da Agustin.
1 Zerrenda osoa ere eman du Urkixok (Urquijo 1907a: 40-43), eta
zati luzeak transkribatu zituen bere liburuan. Guztien testu osoa
ikusi gura duenarentzat biderik errazena Urkixorentzat eginiko
kopiak ikustea da: Documentos referentes al Doctor Juan de
Echeverria - Joannes d'Etcheberri de los Archivos de Azcoitia,
Fuenterrabía y Vera (copias), Donostiako Koldo Mitxelena
Biblioteka, Julio Urkixo Bilduma, ms. 9789. Bilduma horretan dago
are jatorrizko agiri bat ere (Berako Udal Artxiboan izan beharko
lukeen 1721.eko maiatzaren 15ekoa). Hondarribiko eta Azkoitiko Udal
Artxiboetako dokumentuen kopia mikrofilmatuak badira Bergarako
Irargi zerbitzuan ere. Hona hemen zerrenda, Irargiko
erreferentziekin:
• Archivo del Ayuntamiento de Hondarribia. Fondo municipal de
Hondarribia. Subfondo histórico. Administración Municipal. Sanidad.
Médicos y boticarios. Documentos relacionados con el notable médico
Don Juan de Echeverría cuya biografía escribió Don Julio de Urquijo
..., Lib. 1; reg. 4. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo
municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles
tocantes a la villa. Libros. Libro 15 de decretos de esta villa
desde el año de 1712 hasta el de 1732. • Archivo del Ayuntamiento
de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico -
Zavala. Papeles tocantes a la villa. Libros. Libro 16 de decretos
de esta villa desde el año de 1732 hasta el de 1757. • Archivo del
Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo
histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles
indiferentes sobre varios asuntos. Memorial de Don Agustín de
Echeverria, médico titular de la villa de Motrico ofreciendo a esta
villa de Azcoitia poner un sustituto de su padre que también era
titular de esta villa, mediante su avanzada edad con que de propios
de la villa se le diesen cien ducados añales, Leg. 25, nº 56. •
Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia.
Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles
indiferentes sobre varios asuntos. Consulta y parecer sobre poner
sustituto a Don Juan de Echeverria médico asalariado de esta villa
de Azcoitia por sus achaques y avanzada edad, Leg. 25, nº 57. •
Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia.
Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles
indiferentes sobre varios asuntos. Ayuntamiento general de esta
villa de Azcoitia de 15 de septiembre de 1748, en que jubilaron a
Don Juan de Echeverria señalándole el salario de 150 ducados de
vellón añales que gratuitamente consignaban en los efectos de la
sisa de esta villa para que los gozase en la quietud y descanso de
su casa durante su vida, Leg. 25, nº 58.
2 Maria Magdalenaren bataio-agiria aurkitu zuen Urkixok Berako
Parrokian, eta horri esker ezagutu zituen emaztearen izena eta
jatorria. Catalina eta Rosa ahizpak Azkoitiko Udalaren
batzar-agirietan agertzen dira 1749an, aita zenari zegokion dirua
eskatzen. Agustin semea Etxeberrik berak aipatzen du Gomediozco
Carta-n, eta Azkoitiko Udalari bidalitako txostenari esker dakigu
Mutrikuko sendagilea zela; izan ere, 1726tik 1754ra izan zen
Mutrikun sendagile, eta gero Deban; 1738an ezkondu zen eta
gutxienez hamaika semealaba izan zituen Maria Bautista de Zigaran
emaztearekin (Urquijo 1907a: 40).
-
XXII
1696tik 1713ra bitarteko froga ziurrik ez dugun arren, badirudi
arrazoizkoa dela pentsatzea Sarara itzuliko zela ikasketak amaitu
ondoren eta han ezkondu, hangoa baitu emaztea eta han baitago
bizitzen 1713an. Azkenik, Etxeberriren heriotza-agiria ere ez da
ezagutzen, baina ondo zehaztuta utzi zituen Urkixok post quem eta
ante quem datak, bien arteko tarte oso estuarekin: badakigu 1749ko
urtarrilaren 11an bizirik zela, txosten bat aurkeztu baitzion egun
horretan Azkoitiko udalari (orduan ere diru-eske), eta badakigu,
orobat, 1749ko ekainaren 29an hila zela, egun horretan Catalina eta
Rosa alabek eskatzen baitiote Udalari aita zenarekiko zorra
ordaintzeko. Interesgarria da, galdera berriak sortzen direlako,
Etxeberriren bizitza-tarte honetako data eta toki horiek guztiak
bere lanei buruz ezagutzen dugunarekin gurutzatzea. 1712an,
gramatika-lanari ezarri zion datan eta hiztegia moldatzen hasia
zela dakigunean, ezin dugu ziurtatu non eta zertan ari zen. Baina
badirudi Saran bizi zela, besteak beste «Saraco dotor miricuac»
(EHLI 305) sinatzen baitu gramatika bera. Edozelan ere, zalantzarik
gabe, hurrengo urtean Saran bizi zen, eta Beran zuen lana. 1718an,
Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna Baionako Roquemaurel
inprentan argitaratu zuenean, Beran bizi zen. 1727an, bere lana
argitaratu ahal izateko Lapurdiko Biltzarrari dirua aurreratzeko
eskatu zionean, Azkoitiko sendagilea zen eta han bizi zen. Hots,
badirudi ez dagoela beretzat Frantzia eta Espainiaren arteko muga
zurrunik. Mugaz gaindiko ibilbide honetan, esanguratsuak dira hark
ematen dituen Euskal Herriko “presunaja ohoratu eta ospe
handitacoen” zerrendak. Bi lekutan ematen ditu, eta bietan geratu
dira zerrendak zabalik, aurrerago osatzeko asmoarekin. Eta bietan
geratu dira orriaren zuriuneak, orrialde osoak, bete gabe. Gainera,
argi ikusten da bigarren idatzaldi batean idatziak direla hor
agertzen diren izenak: Etxeberrik aipatzen duen «Lardizabal
ippizpicua» 1722an egin zutela apezpiku dakigunez, hor dugu lerro
hauendako post quem data. Lehenengo zerrendan, euskara noblea dela
erakusteko, euskaldunak orohar eta banan-banan ohoratuak direla
frogatu behar du (EHats 87-89):
[...] ahalaz entsejatuco naiz bat bedera bere adineco edo
mendeco herroncaren eredura icendatcera:
[...] operam dabo ut unumquemque nominem secundum suae aetatis
ac saeculi ordinem:
D. Antonio Oquendo Almirante Generala, eta bere seme D. Miguel
Oquendo Generala, eta halaber hunen seme D. Miguel Carlos Oquendo
San Miliango Marquesa, eta hauquien bertce aitcineco hainitz.1
1 Donostiako familia ezaguna da okendotarrena, eta XVI-XVII.
mendeetan eman zituen gizonik ospetsuenak. Etxeberrik aipatzen
dituenak hiru belaunalditakoak dira, baina are almirante
jeneralaren aita ere jeneral ospetsua izan zen: Migel Okendo Segura
(Donostia 1534 - Pasaia 1588) Indietan aberastu zen, Donostiara
itzuli eta hala ontzigintzan nola merkataritzan jardun zuen,
Gaztelako erregeren zerbitzari leial; Donostiako alkate, Gipuzkoako
eskoadraren jeneral eta Armada Garaiezinaren kapitain nagusietako
bat izan zen. Guztietan ospetsuena aipatzen du Sarako Etxeberrik
lehenen: Antonio Okendo Zandategi (Donostia 1577 - A Coruña 1640);
Espainiako itsas armadan eman zuen bizitza osoa, eta itsasoko eta
gerrako buruzagi bikaina zela erakutsi zuen (Lisboan, Pernambucon,
Brasilen, Mantxako kanalean...), hala itsaslapurren kontra nola
atzerriko armaden aurka. 1623an erdietsi zuen almirante jeneralaren
maila. Maria Lazkano Sarria emaztearekin barik, Ana de Molina
Estrada maitalearekin izandako seme onartua da Migel Okendo Molina
(Madril 1627 - 1681). Donostiako alkate izan zen hau 1655ean eta
1656an erdietsi zuen jeneral maila, Etxeberrik aipatzen duena.
Aitaren biografia argitaratu zuen 1666an (El héroe
-
XXIII
... Hemendic consideratuco duçu nolacoac içan ciren lehenagoco
escualdun ohoratu hec. Ordea, hequien ondocoec ere eztute
hequinganiccaco ethorquiaz ukhatu, ez hequien ohorea eta loria
bathere guibelatu. Ceren egungo egunean ere causitcen baitira
hambat presunaja handi, batçuec escualdun fin eta natural garbiac,
eta bertceac escualdunen leinu ohorezcotic eta arraça garbitic
ethorquia dutenac, hala batçuec nola bertceac bere merecimenduen
bidez baitaude ohorez, errespetuz eta ontasunez gaindi eguinac,
hala nola baitira:
Quinam illi viri illustres fuerint Cantabri, hinc existimabis.
Sed neque posteri discesserunt ab eis, neque eorum honorem nec
gloriam removerunt. Eo quod hodierno quoque die tot illustres
vigeant viri, alii Cantabria nati indigenae nitidi, et alii qui
eadem stirpe ac honorifico genere orti sunt. Tam illi quam isti
propter sua merita omni copiarum genere circunfluunt, ut:
Lardizabal ippizpicua1 D. Juan de Idi[a]quez D. Thomas de
Ydiaquez2
cántabro. Vida del señor D. Antonio de Oquendo) eta La vida de
Santa Brígida, 1676an, Lasarten ama brijidatarren moja-komentua
fundatzearen justifikazio gisa. Hamabi seme-alabetariko bat
aipatzen du Etxeberrik: Migel Karlos Okendo San Millan (Donostia
1659 - ?). Itsas kapitaina izan zen, baina San Millango markesaren
titulua erdietsi zuelako aipatzen du Etxeberrik. 1688an hartu zuen
markesaren errege-agiria. (Okendotarrei buruz ikus Donostia Kultura
2005 eta García Carraffa 1949: 72. l., 184-200). 1 Ikus zer dioen
Borja Aguinagaldek lardizabaldarren familiari buruz (Aguinagalde
2003: 209): «Oraindik gaur ere agian ospe handieneko izena Seguran.
Lardizabaldarrak XVII. mende bukaeran eta XVIII. lehen herenean
aberastu ziren, hala merkataritza eta industri aberastasunen
sinbiositik (burdinolen ustiapena, Indietako merkataritza) nola
administrazio karreratik (Ameriketako Apezpikutza eta Gobernuak,
Monarkiaren epaitegi administrazioko aparatuan karguak).
Lardizabaldarrak, Seguran euren jauregi ederrean bizitzeaz gain,
beren pareko familien ikusirako eredugarri izango dira Erregimen
Zahar osoan zehar, probintziako gizarte nahiz politika alorrean
gorakada azkarra egin zuten familietariko eredu gisa, probintzia
horretako gizarte-gailurra “betidanik” osatuko dutelarik». Juan
Antonio Garrok ematen du hemen aipaturiko apezpikuaren berri (Garro
2003: 255): «Lardizabal Elorza, Juan Antonio. (Segura 1682 - La
Puebla de los Angeles (Mexiko) 1733). Salamankan San Bartolomeko
kolegiala izan zen, Unibertsitateko Eskotoren katedraduna eta
maisu-kalonjea. Erret Maiestatearen Kontseiluko kidea. 1722an La
Puebla de los Angelesko (Mexiko) apezpiku izendatu zuten, eta,
ondoren, Mexikoko artzapezpiku. Mexikon misiolari etxe bat sortu
zuen eta gogo-jardunetarako hainbat etxe. Vida y virtudes del P.
Gerónimo Dutari (1720) idatzi zuen». Hemen, Segurako familia
izateaz gain, apezpikutza eskuratu zueneko data da garrantzizkoena:
1722an izendatu badute apezpiku, eta Zarauzko Eskuizkribuan
«Lardizabal ippizpicua» aipatzen bada, horrek esan gura du ohar
hori gutxienez 1722a baino geroago idatzia dela, edo are 1723a
baino geroago, zeren eta Carmina Ramírez Mayak aztertu baititu
lardizabaldarren Ameriketako aztarrenak, eta, horren arabera,
1722an hartu baitzuen izendapena, baina 1723ko urrira arte ez
baitzuen hartu kargua (Ramírez Maya 2005): «Ya entrado el siglo,
las autoridades eclesiásticas nombraron a Juan Antonio de
Lardizábal y Elorza como obispo de la diócesis de Puebla de los
Ángeles en la Nueva España, para cubrir la vacante que dejara con
su muerte Pedro Nogales Dávila. Juan Antonio recibió el
nombramiento de obispo de Puebla de los Ángeles en 1722, tras el
deceso del obispo Pedro Nogales Dávila, muerto el 9 de julio de
1721. El rey autorizó su salida en Aranjuez, el primero de mayo de
1723, y se embarcó para la Nueva España el 28 de junio de 1723 en
el puerto de Cádiz. El Obispo Juan Antonio entró en la ciudad de
Puebla de los Ángeles para tomar posesión del obispado el 11 de
octubre de 1723, y llegó con un grupo de treinta y seis personas,
entre canónigos, familiares y sirvientes». 2 XVIII. mendean
Gipuzkoa osoan lurrik gehien zuen familia zen idiakeztarrena.
Azkoitian, Beasainen, Hernanin, Aian, Ermuan eta Mutrikun zeuzkaten
oinetxeak. Badakigu Azkoitiko Idiakez etxea (orain Etxe Beltza ere
esaten zaiona), gutxienez XV. mendekoa dela (Aldabaldetrecu 1979:
38). XVII. mendean eta XVIII.aren hasieran bat baino gehiago dira
Juan Idiakez izeneko gizon ospetsuak, baina ziurrenik guztien
artean gailentzen dena Madrilen 1540an jaio eta Segovian 1614an hil
zena da. Genoan eta Venezian enbaxadore izan ondoren, Felipe
II.aren eta Felipe III.aren estatu-ministro eta idazkari izan zen.
Gipuzkoako Batzarretako eta Diputazioko idazkari izendatu zuen
Felipe III.ak, bai eta Aramaioko konde
-
XXIV
D. ....................... Armendariz1 D. Francisco de Emparan2
Los Gerenas3 Escalona4 D. Gabriel de Zuloaga5 ...
“Cientcietacotçat gai onac” direla euskaldunak erakutsi nahi du
bigarren zerrendan (EHats 103-104):
Arroçoinamendu hunen eredura, ecin erran diteque, beraz,
escualduna burugogor eta
Secundum haec ergo argumenta, inferri debet Cantabrum esse
capacem ac studendo
eta Nafarroako erregeorde ere. Tomas Idiakez, bestalde,
Espainiako armadako teniente jenerala izan zen, eta Andaluzian
kapitain jenerala, Beticako agintari gorena Felipe V.aren garaian.
1 Gutxienez hiru dira Armendariz deitura duten XVI-XVIII.
mendeetako euskal “presunaia handiak”. Hurrenkera kronologikoan
aurkeztuez gero, Migel Diaz de Armendariz da lehenengoa. Baztanen
jaio zen 1507an. Erregeren aginduz Ameriketara joan zen,
enkomiendak ezabatu eta lege berriak ezartzeaz arduratzera. 1547an
Gobernadore egin zuten. Francisco Alonso Armendáriz Enríquez de
Toledo (Nafarroa 1543 - Sirimbo 1628) elizgizon nafarra da. Bikario
Nagusia izan zen Perun, eta gero, Espainian, Sidoniako gotzain eta
Burgosko elizbarrutiko gotzain laguntzaile. 1610etik 1623ra
bitartean Cubako apezpikua izan zen, eta istilu handiak izan zituen
orduko agintariekin. Relación de lo espiritual y temporal del
Obispado de Cuba liburua eman zuen argitara garai horretan. 1624an
Valladolid de Michoacángo apezpiku izendatu zuten, eta 1628an hil
zen Sirimbon. Hirugarrena Jose Armendariz Perurena militar nafarra
da (Ribaforada 1670 - Madril 1740). Ondorengotza-gerran borboien
alde borrokatu eta teniente jeneral maila lortu zuen (1709).
Villaviciosan zauritu zuten hurrengo urtean, eta Felipe V.ak
Castelfuerteko markesaren titulua eman zion (1711). Sardinia eta
Siziliako kanpainetan parte hartu zuen eta kapitain jeneral egin
zuten 1719an. 1723tik 1736ra bitartean Peruko erregeorde izan zen.
Handik itzulitakoan Gipuzkoako kapitain jeneral izan zen eta Felipe
V.ak Urrezko Ahari-larruaren Ordenako kide egin zuen 1736an.
Ziurrenik azken hau da Etxeberriren zerrendan diren gainerakoen
ezaugarrietara gehien hurbiltzen dena (ikus Harluxet eta Auñamendi
entziklopediak). 2 Francisco José Enparan (Azpeitia 1676 - Santa
Cruz de Tenerife 1740) infanteriako kapitaina izan zen Napolin,
Gipuzkoako oinezko erregimentuko sarjentua ere izan zen, brigadier
maila erdietsi zuen Berwickeko dukeak Hondarribia setiatu zuenean,
eta bere ardurapean izan zen hiria, errenditu arte. Kontuan izan
1719 eta 1721 bitartekoak direla gertakizun horiek, eta 1722an
hartu zuela Etxeberrik Hondarribiko sendagile-lana, gertaturikoaren
oroitzapena bizi-bizi zegoenean, hain zuzen. Teniente jeneralaren
maila lortu zuen gero Francisco Jose Enparanek, eta Santa Cruz de
Tenerifen hil zen 1740an (Auñamendi Entziklopediatik hartu dugu
informazioa). 3 Jerenako (edo Gerenako) kondeez ari da Etxeberri
zalantzarik gabe. Pedro de Ursua y Arizmendi Larragoyen y Mearín
baztandarra izan zen titulu hori eskuratu zuen lehenengoa. Felipe
III.aren eta Felipe IV.aren zerbitzutan egin zuen lan, itsasgizon
gisa, Indietara 27 joanetorri eginez. 1650ean eman zion Felipe
IV.ak konde titulua. Semeak ere izen eta titulu bera hartu zituen.
Bigarren Pedro de Ursua y Arizmendi horrek lan garrantzizkoak izan
zituen Estatuaren Funtzionario gisa: besteak beste Zaragozako
Txanzilleria Berriko presidente gisa 1707an, eta gero Gaztelako
Ganbera eta Kontseiluan (ikus Auñamendi Entziklopedia eta Caro
Baroja 1969: 28). 4 Halako aipu zehaztugabeak bide asko uzten ditu
zabalik, baina aurreko jerenatarrak Jerenako dukeak badira, zilegi
bekit pentsatzea escalonatarrak aipatzean ere noble-tituluaz jardun
litekeela Etxeberri. Hain zuzen Escalonako Dukea (eta Villenako
markesa) da Juan Manuel Fernández Pacheco (1650-1723). Etxeberriren
zerrendan sartzeko baldintza guztiak (eta bat gehiago) betetzen
ditu gizon honek: nafarra da jaiotzez eta Etxeberri Sarakoaren
garaikidea, ekintza militar garrantzizkoetan parte hartu zuen
(Hungarian eta Italian, besteak beste), kargu politiko handiak izan
zituen (Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako erregeorde izan zen,
eta gero Napoliko erregeorde, Felipe V.aren agindupean), eta
gainera Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademia sortu zuen 1713an
(ikus Cotarelo y Mori 1914). 5 Gabriel José de Zuloaga y Moyúa
(Hondarribia 1684 - Madril 1764) militarra zen (teniente
koronelaren maila erdietsi zuen), eta Espainiako administrazioaren
ordezkaria kolonietan. Compañía Guipuzcoana de Caracasi lagundu
zion, eta Venezuelako Caracas probintziako gobernadore eta kapitain
jeneral izendatu zuten 1736an. Berak eraikiarazi zituen La Guayrako
eta Puertocabelloko gotorlekuak, eta britainiarren aurka defendatu
behar izan zituen portu horiek; ordainetan Torrealtako kondearen
titulua eta teniente jeneralaren maila eman zioten (ikus Pikaza
1963 eta Garmendia 1988).
-
XXV
har-aira gaitcetacoa dela, baina bai gai ona eta escoletacotçat
behar beçalacoa. Eguia hau exempluz hala eracutsi içatu dute Escual
Herritic herri arrotcetarat ilkhi diren bakotchetaric hainitcec,
hala nola:
D. Navarro Baztan Aspilcoeta semeac, Aita Eliçalde, Jesusen
Compainiaco
Jesuistac, eta halaber Etchelarco semeac,
Aita Geronimo Echenique, Urdaçubico conventucoac, eta Erratçuco
semea,
...
idoneum, minime vero stolidum ingeniique hebetem, imo optima
indole ingenioque naturae praeclaro. Haec veritas sic comprobata
est a plurimis qui ex Cantabria in extraneas discesserunt patrias,
ut:
a Doctore Martino de Navarra, oriundo e
oppido Aspilcoeta vallis Baztanensis,1 a Patre Eliçalde,
Societatis Iesu, nato
Etchalar,2 a R. P. Hyeronimo Etchenique, ordinis
praemonstentium, conventus Urdacensis,3
... Deigarria iruditzen zaigu aukeraturiko izen guzti-guztiak
Hego Euskal Herrikoak izatea, gipuzkoarrak eta nafarrak. Data eta
tokien gurutzaketara itzuliez gero, pentsa genezake Hego Euskal
Herrian bizi zen garaian idatziak direla zerrendak (gogoan izan,
gainera, bigarren idatzaldikoak direla), baina ezin dugu ahaztu
1727an Lapurdiko Biltzarrari eskatu ziola diru-laguntza. Agian
hegoaldeko erakunderen bati ere aurkeztu zion proiektua, edo
aurkezteko asmoa zuen? Erantzunik ez dugun arren, jokabide horren
argitan (liburuan dagoen testuinguruan egonda, Etxeberrik berak
beste ideia baten zerbitzuan erabili arren), beste zentzu bat ere
hartzen du orain hona ekarriko dugun zatiak (EHats 93-94), eta
badirudi Sarako sendagileak ere bat egiten duela Felipe V.a
Espainiako errege koroatu zutenean (1700ean) erabili ohi zen «il
n'y a plus de Pyrénées» harekin:
Eta hala, guisa hunetan, frogantça clara da Tubal escualduna
munduco bi khoroaric handienetara igan dela, ecen gauça jaquina
Hoc itaque modo patet Tubal Cantabrorum in duo orbis amplissima
diademata ascendisse. Omnibus enim manifestum est
1 Martín Azpilcueta Jaureguizar, Doctor Navarrus izengoitikoa
(Barasoain 1492 - Erroma 1586), teologo eta jurista ezaguna da,
bere garaiko intelektualik ospetsuenetakoa. Alcalá de Henaresen
hasi zen teologia ikasten, eta Okzitaniako Tolosan zuzenbide
kanonikoa eta zibila ikasi zuen. Cahorsko eta Tolosako zuzenbide
kanonikoko irakasle izan zen. Nafarroara itzuli eta Orreagan hartu
zituen agustindarren ordenak. 1533an Salamancako Unibertsitateko
katedradun izan zen, eta gero, 1538tik 1554ra bitartean, Coimbrako
Unibertsitateko katedradun. Erretiratu ondoren, idazteari ekin
zion. Ondoko lanak argitaratu zituen, besteak beste: Comentario
resolutorio de usuras (Lizarra, 1565), Manual de confessores y
penitentes (Lizarra, 1566), De redditibus beneficiorum
Ecclesiaticorum, (Valladolid, 1568); eta lan guztien bilduma:
Compendium horum omnium Navarri operum (Venezia, 1598) (ikus
Recondo 1987 eta Varii 1988). 2 Miguel de Elizalde (Etxalar 1617 -
Donostia 1678) erretorika, filosofia eta teologiako irakasle handia
izan zen. Valladoliden, Salamancan eta Erroman irakatsi zuen
lehenbizi, eta gero Napolin, San Frantzisko Xabier ikastetxean
lehenengo, eta Collegio Massimon gero (ikasketa-buru gisa). Handik
Valladolidera aldatu zen, San Anbrosio Ikastetxeko ikasketa-buru
izateko. Bi lan argitaratu zituen: Forma verae religionis
quaerendae et inveniendae (Napoli, 1662) eta De recta doctrina
morum quatuor libris distincta (Lyon, 1670). Argitaratu gabeko
lanak ere ezagutzen dira, batik bat gutunak, horietako batzuk
Valladolideko Unibertsitatearen Santa Cruz Bibliotekan (ikus
Sommervogel III, 381-383, Cruz 2003 eta Portillo 1923). 3 1675ean
jaio zen Erratzuko Etxenikea etxean Jerónimo de Echenique izeneko
umea, baina ez dakigu ezer haren bizitzari buruz. Aurreko
belaunaldian, ordea, bada etxe horretan etxeniketar bat
Etxeberriren zerrenda honetan izateko merituak dituena: Bartolomé
de Echenique (Erratzu 1646 - Salamanca 1685) hain zuzen
premonstratensea izan zen, Etxeberrik aipatzen duena bezala; are
gehiago, ordenako jenerala izatera iritsi zen. Filosofiako
katedraduna ere izan zen Salamancako Unibertsitatean. Idazle gisa
aipatzen du Irigoyen Olóndrizek (Irigoyen 1890), baina ez dugu lan
argitaraturik ezagutzen, ordenakoei idatzitako gutunez kanpo.
-
XXVI
da, ceren munduan asco habarrots eguin baitu, Luis gure erregue
handiac erreguina handi harenganic ethorquia baduela, eta handican
deitcen dela Ludovicus XIIII, Dei gratia Francorum et Navarrae rex,
“Franciaco eta Naffarroaco erregue”. Ceren Henrri Laurgarrena andre
haren illobasoa baitcen, eta Henrrirena Luis, gure erregue handia.
Manera berean, Philippe Quinto, Luis handiaren illobasoa eta
Espainiaco erregue dena, da leinu eta ethorqui bereticcacoa. Halaco
guisaz non baiterraquet Noec Japhet bere semeari eman cioen
benedicino profeciazco hura hemen complitu dela [...]. Profecia hau
complitu da ossoqui, noiz eta ere Tubal escualduna bi erregue handi
eta Eliçaco seme fidel eta leyal hauquien majestateari juntatu
baitçaje. Hargatic, beraz, egun arroçoin du Iruñeac handirozqui
loriatceco, ceren den munduco bi monarkha handienen ama, bai
halaber Espainiaco eta Franciaco erresumen artean erreguina
beçala.
(eo quod maximas in orbe turbas fecerit) Ludovicum Magnum, regem
nostrum, ex illa generosa regina originem ducere, indeque nominari
Ludovicus XIIII, Dei gratia Francorum et Navarrae rex. Quia
Henricus Quartus erat illius dominae nepos, et Henrici Ludovicus
Magnus, noster rex. Similiter Philippus Quintus, Ludovici Magni
nepos Hispaniaeque rex, ab eisdem regiae stirpis maioribus ortum
repetit. Adeo ut affirmare queam eam vaticinam benedictionem, quam
Noe impertivit Iaphet nato suo, hic adimpletam fuisse [...]. Haec
ergo vaticinatio plena absoluta est tempore quo Tubal Cantaber
horum duorum regum supremorum Ecclesiaeque filiorum maiestati se
adiunxit. Ob id ergo hodierna die merito glorianda ac praedicabilis
est Pampilona, quia matrix duorum orbis supremorum principum,
necnon inter Hispaniae et Galliae regna quasi regina.
-
XXVII
-
XXVIII
-
XXIX
2. Sarako Etxeberriren proiektu hirukoitza XVI. eta XVII.
mendeetan beste hizkuntza batzuek ere ekindako bidetik (gogoan
izan, adibidez, Nebrija gaztelaniarentzat, Bembo italierarentzat
edo Oudin frantsesarentzat, beste maila batean bada ere), osagai
anitzez biribildutako proiektua da Etxeberri Sarakoarena:
saiakera-lanak, gramatika-lana eta lexikografia-lana. Euskal
Herrian ere ez zen bakarra izan proiektu hirukoitza abiarazten
(guztien artean, jakina, Larramendi da arrakasta handiena erdietsi
zuena).1 Frantziako kasuak balio digu lana bere testuinguruan
kokatzeko, eta erakusteko frantsesarentzat beste batzuek egindakoa
egin gura izan zuela Etxeberrik euskararentzat:
Tout au long du siècle [XVI. mendeaz ari da] se multiplient les
manifestes pour la “deffence” et “illustration” de la langue
française, de G. Tory (Champ Fleury, auquel est contenu l'art et
science de la deue et vraye proportion des lettres antiques, 1529)
à H. Estienne (Projet du livre intitulé: De la précellence du
langage Française, 1579), en passant par J. Peletier du Mans, A.
Mathieu (Deuis de la langue françoise, 1572) et Du Bellay dont
l'ouvrage (1549) est très largement inspiré du Dialogo delle lingue
de l'italien Sperone Speroni (1542). Le point commun de ces textes
est leur insistance sur le décalage entre le rôle sthétique,
culturel, diplomatique d'une langue «parvenue au plus haut point de
son excellence» (Peletier du Mans, Apologie à Louis Meigret, 1549)
et le manque de manuels ou de traités destinés à la «réduire en
art», à achever donc, et à systematiser sa description, dans des
ouvrages de consultation maniable, fixant à la fois l'usage et le
bon usage, choisissant entre formes concurrentes et fixant de lois
générales. (Auroux & Clerico 1992: 361-362)
Etxeberriren proiektuaren hiru oinarriak banan-banan aztertzen
hasita, saiakera-lanetan bi izenburu aipatu behar dira. Lehena, bi
zutabetan idatzia, euskaraz eta latinez, ez zuen Sarakoak
argitaratuta ikusi, ez baitzuen argia ikusi 1907n Urkixok
euskarazko zutabea argitara eman arte; Escuararen hatsapenac izena
erabiliko dugu liburu horrentzat.2 Latinezko zutabea luzaro izan da
lo Zarauzko Eskuizkribuan, horrela deitu baitzaio Etxeberriren
lanen eskuizkribu bakarrari. Aurrerago eskainiko dugu edukiaren
azterketa sakonagoa, baina oraingoz aski izan bedi esatea
hizkuntzen apologia eta defentsen ildoan kokatzen dela.
Saiakera-lan horretako azkenengo bi atalek (“Escual Herrico
gazteriari” eta “Iracurtçailleari”) lotura handia dute, generoari
dagokionez, bigarren saiakera-lanarekin. 1718ko argitalpena da
Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna, Etxeberrik berak
moldiztegira eraman ahal izan zuen bakarra. Bere lan osoaren eta
asmoen aurkezpen
1 Larramendiren eta Etxeberriren arteko kidetasunak edo
gogaidetasunak ikusteko oraindik oso baliagarri da Lakarra 1985.
Gainera, Mitxelenak aipatua zuen (Mitxelena 1960: 88) Etxeberriren
lanaren proiektu-izaera («Es el autor de una tentativa tan bien
razonada como entusiasta para convertir la lengua vasca en el
instrumento principal de la enseñanza que podemos llamar secundaria
en el País Vasco»), baina Lakarraren artikulu hori da izaera hori,
Larramendiren lanarenarekin era paraleloan, azpimarratzen duen lan
nagusia: «Ez dut uste, beraz, gehiegi esatea litzatekeenik
Etxeberri mirikuarena kultur proiektu argi eta garbi bat dugula,
euskal proiekturik zahar eta zuhurrenetarikoa» (Lakarra 1985: 17).
2 Laburdiri escuararen hatsapenac erabili zuen Julio Urkixok, hemen
behean aipatuko den Lapurdiko Biltzarrean eman zitzaion izenburua
egokituta: «un livre intitulé Labourdiri escoüararen hastapena,
ecrit en lattin et basque». Xabier Kintanak Eskuararen ethorkia
proposatu zuen izenburutzat, Etxeberrik berak eginiko aurkibidearen
lehenengo epigrafetik hartuta; gure ustez soilik epigrafe horri
dagokio hain zuzen izen hori, eta ez liburu osoari. Escuararen
hatsapenac erabiliko dugu guk, Urkixok zabalduriko bidetik larregi
ez urruntzearren, baina aldi berean Lapurdiren aipua soilik
Uztaritzeko erakundeari zuzenduriko eskabide horretarako erants