Ingurumena eta Osasuna Isabel Mosquera www.oseki.eus Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta sozialarenak. Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako. OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Ingurumena eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-baldintzatzaile- sozialak/
6
Embed
Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Ingurumena eta OsasunaIsabel Mosquera
www.oseki.eus
Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta sozialarenak. Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako.
OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK
Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Ingurumena eta Osasuna.
OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la
Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta soziala-renak (1). Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako. Hala, osasununerako oinarrizko betekizunak dira kalitatezko ura, airea garbia eta gehiegizko zaratarik ez den ingurune batean bizitzea. Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat eramateko.
Garrantzitsua da kalitate oneko ura izatea, bai zuzeneko kontsumorako, bai etxeko lanetarako, janaria prestatzeko eta aisialdian erabiltzeko. Kalitate txarreko ura lotuta dago kolera, disenteria, A hepatitisa edo poliomielitisa beza-lako gaixotasunekin, eta zenbaitetan heriotza ere eragin dezake (2). Horrez gainera, kontuan izan beharra dago prozesu industrialek eta ongarri, intsektizida, botika edo lurrinen erabilpenak ura kutsatzen duten hondakinak sortzen dituztela. Adibidez, plastifikagarri bezala erabiltzen den A bisfenolak eta desinfektatzeko zenbait substantziek minbizia eragin dezakete (3). Eta jakina da metal astunekin kutsatutako urak toxikotasun handia duela gizakiarentzat, merku-rioaren eraginpe kronikoan egotean bezala, zeinak memoria galtzea, depresioa, giltzurruneko gaitza eta neurotoxiko-tasuna sor baitezake (4).
Airearen kalitateari dagokionez, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) muga batzuk ezarri zituen osasunerako arris-kuak daramatzaten kutsagarri atmosferikoentzat. Zehazki, partikula materiala da (hau da, airean diren partikula solido edo likidoak (PM), ozonoa (03), nitrogeno-dioxidoa (NO2) eta sufre-dioxidoa (SO2) (5). Hainbat azterketek erakutsi dute aire kutsadura lotuta dagoela biriketako minbiziarekin (6), gaixotasun kardiobaskularrekin (7, 8), asmarekin (9, 10, 11), 2 motako diabetesarekin (12) eta bizitza-itxaropen laburragoarekin (13).
Badago, gainera, ebidentzia zientifikoa adingabeen osasunean, oro har, ingurumen kutsaduraren eta, bereziki, ikas-tetxe inguruetako trafikoaren eraginpean egoteak sortzen dituzten kalteez. Diesel bidezko ibilgailuek eta pneuma-tikoen narriadurak PM2,5 eta PM10 partikulak zabaltzen dituzte airean eta burmuinera irits daitezke odolaren eta arnasaren bidez, neska-mutilen osasunean hantura eragin dezaketelarik. Arnasa arazoengatiko arriskuen handitzea eta garapen kognitiboan gerta daitekeen atzerapena dira adin tarte horretan gehien aztertu diren bi inpaktuak. Arnasa arazoei dagokionez, ikusi da %45 gehitu daitekeela zirkulazioko trafikoak sortutako kutsaduratik eratorritako asma izateko arriskua (14). Garapen psikologiaz denaz bezainbatean, azterlan batzuk erakutsi dute neska-mutikoek arre-tarako eta memoriarako gaitasun gutxiago dutela (15), epe luzera ere iraun dezakeelarik (16), eta baita atzerapena ere euren garapen kognitiboan (17, 18).
Bestetik, hirietan garraiobideek sortzen duten gehiegizko zarata edo kutsadura akustikoa da herritarren artean ge-hien gailentzen denetako ondoez iturria (19). Osasunean eragiten dutenen artean, gehien dokumentatu denetako faktoreen artean dago zaratak eragindako entzumen galera (20), eta horri galeraren zeharkako efektuak gehitu behar zaizkio, pertsonen arteko komunikazioan ere eragina baitu (21, 22). Zaratak, gainera, loaren patroiak aldatzen ditu, loaren kalitatea eskastuz (23), eta modu jarraituan gertatzen bada ondorio kaltegarriak ditu osasunean (24).
Europan, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen du egunez (7etatik 19etara) ez gainditzeko 55 dezibelio [dB(A)] eta gauez ez gainditzeko 40 dB [dB(A)], horietatik gorako zarataren eraginpean egonez gero ondorioak izan ditzakeelako pertsonen osasunean (24, 25). Izan ere, egunero (egun osoan) 50 dB-tik gorako baloreak ematen di-renean hipertentsioaren, gaixotasun koronarioaren eta iktusaren garapenarekin lotu dira (26), eta, gaueko 50 dB-tik
gorakoak, berriz, hipertentsioa eta miokardio-infartua izatearekin. Zarata hori 60 dB-tik gorakoa bada, buruko nahas-menduak agertzen dira (24).
Konklusio modura,
Osasunean uraren eta airearen kalitateak eta zaratak duten eraginak agerian uzten du populazioa bizi deneko ingurumen baldintzak zaintzeak duen garrantzia.