Top Banner
Indar eta Atsegin UNITATE DIDAKTIKOA 3 IPUINA TESTU LUZEA
41

Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Jun 23, 2020

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

I n d a r e t a A t s e g i n

��

���

��

��������

���������

������

����������

UNITATEDIDAKTIKOA3 IPUINA

TESTU LUZEA

Page 2: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Izenburua/Título:

Zuzendaritza eta koordinazioaDirección y coordinación:

Gauzatze/Realización:

Argitalpena/Edición:

DeskribatzaileaK/Descriptores:

ISBN

NAHIKO! BERDINTASUNERAKO, ERRESPETURAKO ETA BIOLENTZIA-EZARAKO HEZKIDETZA PROGRAMANAHIKO! Programa Coeducativo para la Igualdad, el Respeto y la No-violencia

EMAKUNDE/Emakumearen Euskal ErakundeaEMAKUNDE/Instituto Vasco de la Mujer Manuel Iradier, 3601005 [email protected]

OREBE HEZKUNTZA S.L. Aholkularitza eta Zerbitzuak/Asesoría yservicios educativos

EMAKUNDE/Emakumearen Euskal ErakundeaEMAKUNDE/Instituto Vasco de la Mujer

Hezkidetza, Genero-indarkeria, Ikasmateriala, Lehen mailakoirakaskuntzaCoeducación, Violencia de género, Material didáctico, Enseñanza de pri-mer grado

ISBN: 978-84-89630-25-3

Page 3: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Behin, bazen udaberriko egun eguzkitsu bat Berdinlanden.

1EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 4: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Indar goiz irten zen bere etxetik egun horretan.

2 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 5: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Eguraldi ona egiten zuen. Patinetea hartu etairrifarrez eskolarantz abiatu zen. Indar neska

kementsu eta adoretsua zen.

3EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 6: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Kalean ibiltzea gustatzen zitzaion. Eta parkean,eta mendian eta hondartzan...

4 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 7: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Plazara sartzeko errepidea zeharkatu beharzuen.

5EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 8: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Zebrabidean geratu zen.

6 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 9: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Udaltzainak autoak gelditu eta paso eman zie-nean, aurrera egin zuen.- Agur Indar! -esan zion udaltzainak.- Agur ama! Goiz ona izan! -erantzun zion

Indarrek.

7EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 10: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Atsegin plazan zegoen Indarren zain, elkarrekin joateko eskolara. Goiz zen. Eskolaranondik joan pentsatzen ari zen. Gehienetan

Barrenkaletik joaten ziren.

8 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 11: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Berari kaletik joatea gustatzen zitzaion. Dendarigehienak ezagutzen zituen eta jendeaagurtzea gustatzen zitzaion. Agurtu eta hitzegin, eta kontuak esan eta barre egin...- Agur Atsegin! -esan zion postariak.- Agur! Goiz ona izan! -erantzun zion

Atseginek bizilagunari.

9EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 12: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Eguraldi ona egiten zuen. Bazekien Indarrekparketik joatea nahiagoko zuela. Hain zen

naturazalea! Atseginek egun horretan, opa-ritxo hori egin nahi zion bere lagunari.

10 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 13: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Indar iritsi zenean, horrela esan zion Atseginek:- Egun on! Denboraz gabiltza. Parketik joango

al gara?- BAI! Zein ongi! -erantzun zion Indarrek.

11EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 14: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Parketik joan ziren. Biak pozpozik. - Halako parkea izango bagenu eskolan...

zuhaitzak, loreak, txoriak... Zoragarria izango litzateke! -esan zion Indarrek.

- Agian eduki dezakegu -erantzun zion Atseginek-. Jolaslekuaren ondoan dagoen zelaia prestatuko bagenu...

Eta biak berriketan jarraitu zuten. Isildu gabejoan ziren eskolaraino.

12 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 15: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

13EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Indar eta Atsegin barrez eta algaraz iritsi zireneskolara. Lagunekin elkartu zirenean Indarrekhorrela esan zien guztiei:- Plan bat daukagu!- Nola? Zein? Zein? -galdetu zioten.- Aaa... Sorpresa! Gaur, jolas orduan, denok

jolaslekuaren ondoko zelaian elkartuko gara.Ados? Gero arte. Goiz ona izan! -erantzun zien Atseginek.

Page 16: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Lagunek ondo ezagutzen zituzten Indar etaAtsegin. Joateak mereziko zuela ziur zeuden.

Horregatik, beraien kanta abestu zieten:

�������� �� ����� ��� ��� �����

�� � �� � ��� � ������ ��������

����� ������ ��� � �� ����������

���� �� ���� � �������� �������

14 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 17: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Jolasorduan lagun taldea Atseginek esandakozelaian bildu zen. Neguan ez zieten uzten horrajoaten, baina eguraldi ona hasten zenean bai,jolasteko beste leku bat zen.- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat

izan dugu -hasi zen Indar.- Zelai hau parke bilakatzea! Zer iruditzen

zaizue? -esan zien Atseginek.

15EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 18: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Beste guztiak mutu geratu ziren. Zelai zikin huraparke bilakatzea? Beraiek? Elkarri begira etazer esan jakin gabe geratu ziren.- Ez da hain zaila! Dena garbitu eta txukundu.

Loreak eta aulkiak ipini. Bideak egin eta kito!Gure parkea izango da, bertan egoteko, jolasteko, hitz egiteko, itzala izateko, naturan egoteko, festak egiteko... zer iruditzen zaizue? Ez duzue halako leku bat edukitzerik nahi? Egin dezakegu!

16 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 19: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

- Baina hori lan asko da... -esan zuen batek.- Batentzat bai, baina denon artean egin

dezakegu -erantzun zion Atseginek.- Guk bakarrik? -galdetu zuen beste batek. - Zergatik ez? Handiak gara jadanik, egin

dezakegu! -esan zuen Indarrek.- Bai, bai, egia da! Egin dezakegu! -esan

zuten gehienek.- Utziko al digute? -galdetu zuen beste batek.- Konbentzituko ditugu -esan zuen Atseginek.

17EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 20: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Eskolara itzuli zirenean beretutoreari esan zioten. Hau harrituta geratu zenhasieran, baina entzun egin zituen eta denaondo pentsatuta zutela ikusi zuen.- Guztion onerako izango litzateke -bukatu

zuen Atseginek.- Dena den, zuzendariarekin hitz egin beharko

dut eta ez du nahi izango -esan zien maisuak.- Zergatik ez? -galdetu zion Indarrek.- Gu joan gaitezke zurekin. Konbentzituko dugu

-esan zion Atseginek.18 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 21: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Zuzendariarekin hitz egitera joanziren. Hau harrituta geratu zen hasieran, bainaentzun egin zituen eta dena ondo pentsatutazutela ikusi zuen.- Eskolak asko irabaziko luke -bukatu zuen

Atseginek.- Dena den, ezin dugu hori egin zuen familien

baimenik gabe eta ez dute nahi izango -esan zien zuzendariak.

- Zergatik ez? -galdetu zionIndarrek.

- Hitz egin dezakegu beraiekin. Konbentzituko ditugu -esan zion Atseginek.

19EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 22: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Familiekin bilera egiteko deial-dia egin zuten. Hauek harrituta geratu zirenhasieran, baina entzun egin zituzten eta denaondo pentsatuta zutela ikusi zuten.- Auzoak asko irabaziko luke -bukatu zuen

Atseginek.- Dena den, ideia ona izan arren, hori ezin da

egin -esan zien aita batek.- Zergatik ez? -galdetu zion Indarrek.

20 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 23: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

- Lan asko egin behar da, txikiak zarete oraindik... Nola egingo duzue zuek bakarrik?

- Denon artean egin dezakegu -esan zien Atseginek.

- Handiak gara jadanik, egin dezakegu! -erantzun zien Indarrek.

- Irakasleok lagundu dezakegu -esan zuten zuzendariak eta tutoreak.

- Familiek lagundu dezakegu -esan zuten senide gehienek.

21EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 24: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Hurrengo astean garbiketalanak hasi zituzten guztion artean.- Zenbat zabor dagoen! Zelako nazka! -esan

zien tutoreak.- Plastikoak hemen! -esan zuen batek.- Eta bidrioa hemen, baina kontu handiz!

-esan zuen beste batek.

22 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 25: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Garbiketa bukatu zutenean, atontzen hasiziren. Bakoitzak zerbait ekarri zuen bere etxetik:loreak, zakarrontziak, banketak, lanerako tres-nak...- Animo! Guztion artean egin dezakegu -esan

zuen Atseginek.- Horixe, zergatik ez? -esan zuen Indarrek.- Nik egin dezaket! Eta nik! Eta nik! Eta nik!...

-esan zuten guztiek. Eta lanean hasi ziren.

23EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 26: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Batzuk bidea egiten hasi zireneta beste batzuk loreak landatu zituzten.- Zein ondo ari zarete jartzen -esan zien

Atseginek.- Eskerrik asko -erantzun zion zuzendariak.

24 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 27: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Beste batzuk, lurra prestatu eta belar haziazabaldu zuten.- Nik ureztatu dezaket egunero -esan zuen

mutil batek.- Ados, baina landareak ito gabe! - erantzun

zioten.

25EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 28: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Harriak sarrerako bidea egiteko eramanzituzten.- Hauek dira azkenak -esan zuen Indarrek.- Eskerrak! Nekatuta nago -erantzun zion

gizonak.

26 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 29: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Indar eta Atsegin bidea egiten ari ziren.- Batzuk egurrekin eskultura bat egin nahi dute

-esan zion Atseginek.- Zergatik ez? -erantzun zion Indarrek.

27EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 30: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Egurrak pilatzen hasi ziren.

28 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 31: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

- Enbor hau zutik jarriko dugu -esan zuen neska batek.

- Eta kolorea emango diogu deigarriagoa egiteko -erantzun zion lagunak.

29EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 32: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Indar beste enbor baten gainetik pasatzen arizen.- Ikusi ze ondo jolasteko! -esan zien lagunei.

30 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 33: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Ikasle batzuk eskolako banku bat eramanzuten. Zuzendariak biltegitik atera eta kon-pontzera bidali zuena. Orain berria zirudien.

31EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 34: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

- Bukatzen dugunean festa bat egin beharko genuke -esan zuen mutil batek.

- Zergatik ez? -erantzun zuen beste mutilak.- Horixe, denon artean egin dezakegu!

-bukatu zuen neskak.

32 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 35: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Eskola ondoko parkea prest zegoen: bidea,mahaiak, jolasak, loreak, bankua... Denek

asteburuko inaugurazio festa prestatu zuten.

33EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 36: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Denak parkea zabaltzeko bilduziren.- Zelaiak beste leku bat dirudi -esan zuen

tutoreak.- Eskolak asko irabazi du -esan zuen zuzenda-

riak.- Auzoak asko irabazi du -esan zuten familiek.- Guztion artean lortu dugu. Egin genezakeen!

-esan zuen Atseginek.- Zergatik ez? -erantzun zuen irribarrez

Indarrek.

34 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 37: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Eta, guztiok eskatuta, Indarrek eta Atseginekparkea zabaldu zuten.- Arrazoia zenuen, guztiak konbentzitu eta

parkea egin dugu -esan zion Indarrek.- Zergatik ez? -esan zion Atseginek irribarrez.

35EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 38: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Guztion artean ekarritako jakiak mahaigainean jarri eta festari hasiera eman zioten.- On egin guztiei -esan zuen tutoreak.- Topa eta osasuna! -esan zuen ama batek.

36 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 39: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Parkeko bazter guztiak ezagutu eta probatuzituzten. Laster musika entzuten hasi zen.- Dantzatu behar al duzu? -galdetu zion

Indarrek zuzendariari.- Zergatik ez? -erantzun zion zuzendariak irri-

barrez.

37EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 40: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

Esan eta egin. Neskak eta mutilak, gizonak etaemakumeak, guztiak dantzan aritu ziren egunailundu arte. Dantzan eta jolasean, eta kantu-an, eta berriketan...- Hau poza! -esan zuen aita batek.- Nola ari diren handitzen! -esan zuen ama

batek.

38 EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA

Page 41: Indar eta Atsegin 3DIDAKTIKOA UNITATE TESTU LUZEA IPUINA › contenidos › inform...- Kaixo lagunak, Atsegin eta biok ideia bat izan dugu -hasi zen Indar. - Zelai hau parke bilakatzea!

�������� �� ����� ��� ��� �����

�� � �� � ��� � ������ ��������

����� ������ ��� � �� ����������

���� �� ���� � �������� �������

Eta festa amaitu eta eguna bukatzeko horrelaabestu zuten:

39EMAKUNDE. NAHIKO! PROGRAMA. LH 1-2, 3. UNITATE DIDAKTIKOA