-
Euskararen Egunak eta Euskaraldia ariketa sozialaren amaierak
bat egin zuten atzo; eskualdeanasteburu guztian zehar egon dira
askotariko ekitaldiak euskaraz bizitzearen alde egiteko //5
M. IR
AOLA
Maputxeenhizkuntzarenbiziberritzeaz arikodira Anoetan‘Mai da
bai’ dokumentala eskainiko duGarabide Gobernuz Kanpoko
Erakundeakabenduaren 10ean; Sergio Marinao maputxekomunitateko
aktibista ere izango da bertan //2
ASTEARTEA2018/12/04
6. urtea, 968. zenbakia107.6 fm
www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €
Aurrera egindute JokinAltuna eta Iñaki Artolapilotariek
Binakako Txapelketakoeskualdeko ordezkariekbina garaipen
lortudituzte; 12 jardunaldietatikbost irabazi behar
dituztefinalerdietara iristeko/ /6
Titiriguirikonpainiakeskuratu duaurtengoTitirijai saria
Aragoiko Binefarkokonpainia, PuppellaNogues taldea, Ana
Abantxotxongilolaria etaEncuentros TEVEOko bikide ere saritu
dituzte / /4
Tolosaldeak ere izango du bere lekuaDurangokoAzokan
Eskualdeko sortzaileenhainbat argitalpen egongodira aukeran
Landakon,bihartik igandera bitarte;guztira 439 nobedadeegongo dira
53. edizioan //3
EUSKARAREN SOKAETEN EZ DADIN
-
Hizkuntza gutxituak nolabiziberritu aztertzeko aukeraAbenduaren
10ean, maputxeen hizkuntzaren biziberritzea hizpide duen Mai dabai
dokumentala eskainiko dute Anoetan eta ondoren solasaldi bat egingo
dute
Jon Miranda Anoeta
Hamarkada bat bete du Garabi-de Gobernuz Kanpoko Erakun-deak
hizkuntza gutxituen artekokooperazioa lanean eta hasiera-tik izan
du bidelagun maputxe-en komunitatea. Mai da bai (etaezetzik ez
dago) dokumentalak,ordu erdian mapuzugun hizkun-tzaren egungo
egoeraren berriematen du. Txema AbarrategiGarabide elkarteko
kidearen esa-netan, «umeen artean ezagutzaoso baxua da, adineko
pertsonekerabiltzen dute gehienbat eta hi-
rietan presentzia eskasa du, ofi-zialtasunik ez baitute;
gainera,hezkuntza sarean presentzia osourria du mapuzugun
hizkun-tzak». Egoera horren berri eman-go du Sergio Marinao
maputxekomunitateko aktibistak dato-rren astelehenean, Anoetako
Mi-kelasagasti aretoan, 19:00etaneskainiko duten dokumentala-ren
ondorengo solasaldian. Bertan parte hartuko du Aba-
rrategik: «Gu ere hortik pasatuakgara. Ez gaude
harrokerietarako,baina hizkuntza berrindartzekoeta berpizteko hemen
egiten ari
garen prozesua, erreferentziabaliagarria izan daiteke beste
ba-tzuentzat ere». Bi urtez behinHizkuntza Biziberritzeko
Estra-tegiak aditu ikastaroa unibertsi-tate formazioa eskaintzen du
Ga-rabidek eta aurten, gutxitutakohizkuntza komunitateetako 20lagun
ari dira parte hartzen.Gehienbat Ameriketako herrie-tatik
etorritakoak dira ikasleak,baina bada parte hartzaile ama-zigh bat
eta beste kurdu bat ere.«Esan beharra dago, gurea bai-
no panorama latzagoa bizi dute-la hizkuntza horietako
askotan.Transmisio eten handi bat biziduten hizkuntzak dira, non
haureta gazteek apenas hitz egitenduten». Horregatik,
Garabidekokideen esanetan, euskara bizibe-rritzeko Euskal Herrian
darama-gun prozesua eredu bat da, bainaez bakarra. «Beste
komunitatee-tako kideak etortzen direnean,
oso argitsu ikusten dute egoera,guztia lortua bagenu bezala.Gero
hasten dira erlatibizatzen,hemen ere baditugun hutsuneeta
estropezuak ikusten».
EUSKARALDIAREKIN BATAspaldiko kontua da euskararenbiziberritze
prozesua bideguru-tzean dagoenarena. Abarrategikazaldu du: «Euskal
Herrian gau-za batzuk imajinatu genituenduela mende erdi. Batzuk
lortudira, eta beste batzuk ez; ez doazpentsatu bezala. Erabilera
etaezagutzaren arteko amildegihori badugu eta tarte hori gutxi-tu
nahian antolatu da Euskaral-dia. Aditu ikastaroan parte har-tzen
ari diren lagunek harridu-raz eta interes handiz jarraitzendute
ariketa soziala. Asteanbehin euskaltegira ere joatendira eta bakar
batzuen aurrera-pena ikaragarria da. Belarripresttxapa paparrean
dutela dabiltza,entzuteko eta euskarari bideemateko pronto. Pozez
bizi duteEuskaraldia eta bada beste herribatzuetan, era batera edo
beste-ra, piztu daitekeen gar bat». Esperientziak partekatzea
da,
azken batean, Garabideren eki-menaren helburua. «Hemen
euskararekin bizi izan duguna,beste hizkuntza eta kasu
batzue-tarako egokitu daitekeen eta ba-liagarria ote den
aztertzea». Saioteorikoez harago, hamaika bisitadidaktiko egin
dituzten hilabete-
otan: tokiko hedabideak, heda-bide nazionalak, hezkuntza sa-rea
eta euskalgintzako hamaikaeragile bisitatu dituzte. «Ateakparez
pare zabaldu zaizkigu etaeskerrak eman behar ditugu».
JOAN ETORRIKO BIDAIAAurten, Hizkuntza Biziberritze-ko
Estrategiak aditu ikastaroanparte hartzen diren aktibistak,euren
komunitateetara itzulikodira abendu erdialdera, bizibe-rritzeko
proiektu bana besapeandutela. «Hilabeteotan egostenaritu diren
asmoak, 2019an gau-zatuko dituzte euren jatorrizkoherrialdeetan,
eta Garabideri,horren guztiaren jarraipena egi-tea dagokio», esan
du Abarrate-gik. Irakaspena, ordea, bi norabi-deetakoa da eta
euskara berres-kuratzeko prozesuak ere baduzer ikasia beste
esperientzieta-tik. «Hona etortzen direnek as-kotan galdetzen
digute ea gureprozesua hizkuntzan bakarrikoinarritzen ote dugun.
Hizkun-tzak berekin dakarren kosmobi-sioarekin eta kulturarekin
lotzendituzte prozesuok eta horren fal-ta sumatzen dute gurean».
Abarrategirentzat euskaldu-
nok badugu zer ikasia beste ko-munitateek erakusten
dutenerresistentzia eta bizi poz meka-nismoengandik. «Ikustekoa
dakitxuak, guaraniak edota mapu-txeak zer nolako indarra duten,oso
kontrako egoeratan ere nolaeusten dioten hizkuntzari. Ba-dugu zer
aztertua haien antola-mendu eta motibaziotik». Hori bera
transmititzen saia-
tuko da Sergio Marinao mapu-txea datorren asteleheneko
sola-saldian. Bertaratzen direnen gal-derak, iruzkinak eta
ekarpenakbideratuko dira Mai da baidoku-mentalaren ondorengo
tartean.«Beste herrietan ere jardun duguhorrelakoetan eta oso ideia
inte-resagarriak agertu dira. Inpor-tantea da, guk geuk ere,
komuni-tate modura, hizkuntza lankide-tzarena gure agenda
sozialeansartzea. Nekez etorriko zaigu la-guntza Espainiatik,
Ingalaterraedo Frantziatik. Beste komunita-te txiki hauek dira gure
inspira-zio iturri».
Abenduaren 14ra arte egongo dira Euskal Herrian, Hizkuntza
Biziberritzeko Estategiak aditu ikastaroan parte hartzen diren
ikasleak. ATARIA
«Hizkuntza berpiztekoegiten ari garenprozesua,
erreferentziabaliagarria izandaiteke besteentzat»
02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA,
2018ko abenduaren 4a
-
Tolosaldetik DurangoraEuskal kulturaren nobedadeak bertatik
bertara ezagutzeko eta erosteko aukera paregabea daDurangoko Azoka,
eta urtero moduan, Tolosaldeak ere bere ordezkaritza izango du
bertan.
Imanol Garcia Landa
Euskal kulturaren urteroko hi-tzordua gero eta gertuago
dago.Durangoko Azokak 53. edizioabeteko du aurten eta bere
ateakabenduaren 5etik 9ra arte zaba-lik egongo dira, hau da,
biharbertatik hasita igandera arte.
Antolatzaileek azaldu dute-nez, «aurtengo Azoka anitzaizango da,
azken hilabeteetaneuskal kulturak utzitako uztaoparoaren islada».
Guztira 158argitaletxe, diskoetxe, kultur el-karte, erakunde eta
banatzailekparte hartuko dute. Landako gu-nean 247 stand egongo
dira etahorietan 439 berrikuntza aurki-tu ahal izango dira: 304
liburu,93 disko, 18 aldizkari, argitalpenelektroniko 1 eta 23
bestelakoak.Autoekoizleen plaza ere izangodute, aurten bosgarren
urtez, eta17 autoekoizle egongo dira ber-tan.
Nobedade horietatik heme-zortzik Tolosaldearekin zeriku-sia
dute. Egilea bertakoa delako,edo bertan jorratzen den
gaia-rengatik, edo ekoiztetxea eskual-dekoa delako. Hainbat
formatuizango dituzte, gainera, eskual-deko argitalpen horiek:
liburuak,musika, argitalpen elektronikobat eta audio gida bat.
Juan Kruz Igerabideren bi liburu izango dira nobedadeen artean.
J. MIRANDA
KULTURA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko
abenduaren 4a
TOLOSALDEKO NOBEDADEAKLiburuak
Altzoko Handia era Kutixiren gezu-rraketa Altzoko Handia eta
Kutixi-ren pianoa.Koldo Izagirrek idatzitakotestuak eta Irrimarrak
egindako ilus-trazioekin osatutako lanak. Erein ar-gitaletxea. Haur
eta Gazte Literatura. Arrikrutz, Oñatiko lehoia.AranzadiZientzia
Elkartearen argitalpena.Iñaki Zubeldia ikaztegietarrak testubat
idatzi du bertan; bera izan zenbeste lagun batekin lehoiaren
he-zurdura topatu zuena. Historia.Asteburu zuri bat.
Usainak.Gar-biñe Ubeda tolosarraren eta DavidZapirainen liburua.
Farmazia Beltzaargitaletxea. Narrazioa.Atsotitzak argazkitan.Oskia
Ka-rrera argazkilari tolosarrak egindakoliburua. Auto ekoizpena.
Artea, zineaeta argazkilaritza. Eleuterio Tapia: bera zen
festa.Asteasuko trikitilariari buruz JoseanAgirrek egindako lana.
Euskal Herri-
ko trikitixa Elkarteak argitaratua.Biografiak eta
saiakera.Euskal Herrietako ipuin gaiztoak.Juan Kruz Igerabide
adunarrarentestua, Elena Odriozolaren ilustra-zioekin. Denonartean
argitaletxea.Haur eta Gazte Literatura.Everest: herri oso bat
gailurrean. Ramon Olasagasti berrobitarrakidatzitako testua , Cesar
Llagunorenilustrazioekin. Bilbao Mendi FilmFestivalen proiektua da,
eta Sua ar-gitaletxeak argitaratua. Komikia.Grigor eta erlea.Juan
Kruz Igerabi-de adunarraren testua eta ConcettaProbanzaren
ilustrazioak. Alberda-nia argitaletxea. Haur eta Gazte
Li-teratura.Lurra bere erro gorrira.Karlos Li-nazasoro tolosarraren
liburua. BaleaZuria argitaletxea. Poesia. Sasieskola
(Lekukoa.)GarbiñeUbeda tolosarra da egilea. Elkar ar-gitaletxea.
Narratiba.
Ez da nire errua!.Christian Voltzentestua eta Xabier Olarra
tolosarra-ren itzulpena. Pamiela argitaletxea.Haur eta Gazte
Literatura.Tolosa 1945-1975. Javi Bucesekidatzitako liburua.
Aranzadi ZientziaElkarteak argitaratua. Historia.
Musika
1, 2, 3 nirekin jolastu nahi eta Miru,goazen jolastera.Berrobiko
KiliklonEkoizpenak (Sointek produkzioak)etxeak argitaratutako
diskoak. Haurmusika.Borobileaneta Musua.Pirritx, Po-rrotx eta Mari
Motots pailazoek Ka-txiporreta ekoiztetxearen
bitartezargitaratutako diskoak. Aiora ZulaikaPirritxTolosan bizi da
eta OihanaSanchez aktore tolosarrak ere partehartzen du proiektuan.
Haur musika.Ying Yang.Maddiren diskoa, Tolosa-ko Bonberenea
Ekintzak-ek argita-ratua. Rock.
Zuzenean.Pettiren diskoa, TolosakoBonberenea Ekintzak-ek
argitara-tua. Kantautoreak.
Argitalpen elektronikoak
Aralar: mundua leku den lurra.Landarlan elkarteak eta On
Produk-
zioak etxeak egindako dokumenta-la Aralarri buruz. Euskal
Editorea S.L.
Bestelakoak
Yoga saioa.Maite Eizmendi yogairakaslearen audio gida. Auto
ekoiz-pena.
Maite Eizmendiren ‘Yoga saioa’ audio gida eta Oskia Karreraren
‘Atsotitzak argazkitan’ liburua, auto ekoizleen txokoan izango
dira. ATARIA/I. SAIZAR
Pettik ‘Zuzenean’ diskoa Bonberenean grabatu zuen.
BONBERENEA
-
04 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko
abenduaren 4a
EKITALDIZ BETETAKO SANANDRESAK, BERROBINSanandresak ospatzen
aritu dira azken egunotan Berrobin. Ostiralean bota zuten
txupinazoa. Kantuan ibili ziren haur eta heldu, Berrobiko Eskolak
sustatu-ta, eta hileko azken ostiraletan errepikatuko dute.
Kantatzeari utzi eta euri zaparrada galanta bota zuen, eta
ondorioz, eskolako patioko estalpean topatu zu-ten babesa.
Larunbatean ere bertan egin zuten Trakamatraka ikuskizuna, eta
ikusmin handia piztu zuen bertaratutako guztiengan. M.I.
Babarruna eta euskarabat eginda, Ibarran Jose Otxoak eta Edurne
Santinek irabazi dute IX. IbarrakoBabarrun Festako lehiaketa;
bazkaltzeko 160 lagun bilduziren, eta Euskaraldiaz hausnartzeko
baliatu zuten hitzordua
Erredakzioa Ibarra
Hauspoa elkarteak antolatuta,Babarrun Festa ospatu zuten,
la-runbatean, Ibarran, eta Euskaral-dia aprobetxatuz,
esperimentusozialaren inguruko esperien-tziak partekatzeko baliatu
zuteneguna. Nabaritu zen parte hartze-an: «Bi ekimenak indartuta
ateradira», azaldu zuen Onintza Ara-nalde, antolaketa taldeko
kideak.Estalpearen babesean, 16 biko-
tek parte hartu zuten babarrunlehiaketan; azken urteotako
par-te-hartzaile kopururik altuena.Ibarra ez beste leku
batzuetatikere etorri ziren lehiakideak.Jose Otxoa eta Edurne
Santin
izan ziren garaile, urte luzezlehiaketan parte hartu duen
bi-kotea. Ainhoa Muñagorrirentzateta Manke Davilarentzat izan
zenbigarren saria; eta hirugarren EvaZubelzu eta Milo Jauregi izan
zi-ren. Bazkaltzeko, berriz, 160 la-gun inguru bildu ziren, iaz
baino30 bat gehiago.Euskaraldiaren lehen balora-
zioa ere egin zuten: «Batzuk esandute zaila egin zaiela, baita
zailta-sunak izan dituztenek ere onartudute ez zutela uste txapa
batekzenbaterainoko indarra izan ze-zakeenik», esan zuen Aranaldek.
16 bikotek parte hartu zuten; azpian, bikote irabazlea. M.I.
Titirijai sariaTitiriguirikonpainiarentzat
Erredakzioa Tolosa
Amaitu da 2018ko Titirijai jaial-dia. Tolosako
ikastetxeetakoikasleek osatutako epaimahaiakeman du ebazpena, eta
aurtengosaria Madrilgo Titiriguiri kon-painiak jaso du, ‘El
Ratoncito Pé-rez no nace, se hace’ ikuskizuna-gatik.Omenaldien
urtea izan da aur-
tengoa, jaialdiak iraun duen bi-tartean txotxongiloen mundualau
haizetara zabaltzeko hainbateragilek egindako lana aitortunahi izan
baitute Topic Museoaketa Tolosako Ekinbide Etxeak.Ostiralean,
esaterako, Binefar-
ko (Aragoi) txotxongilo konpai-niak jaso zuen esker ona, bere
40.urteurrenaren harira. Paco Pari-
cio taldeko kidea igo zen oholtza-ra, Topic eta TEEko
ordezkarie-kin batera.Larunbatean, berriz, hiru nor-
banako eta konpainia saritu zi-tuzten; alde batetik, 35.
urteurre-na ospatzen ari den FrantziakoPuppella Nogues konpainia
To-pic-en lagun izendatu zuten; Za-ragozako Txotxongilo ParkekoAna
Abanek 20 urtez egindakolana ere aitortu zuten; eta azke-nik, bi
hamarkadaz EncuentrosTEVEOrekin lanean aritu direnJacinto Gomez eta
Sara Saezi ba-natu zieten oroigarria.Haur, gazte eta
heldurentzako
moduko 37 ikuskizun izan diraguztira. Inguruko zenbait
herri-tara ere zabaldu dute aurtengoegitaraua.
Sari banaketako irudia. TOLOSAKO EKINBIDE ETXEA
-
EUSKARA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus • 107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko
abenduaren 4a
Hamabigarren egunak ereberebiziko garrantzia izango duEuskararen
Nazioarteko Egunarekin batera iritsi da amaierara Euskaraldia, eta
bien aitzakian, gisaaskotako ekitaldiak antolatu dituzte eskualdeko
hainbat herritan, ikastetxeen laguntzarekin.
Hizkuntza politikaudalean: Ahomotel etaBelarrigogor
Amaitu da Euskaraldia. 11egunez Ahobizi eta Bela-rriprestok,
gure konpro-miso pertsonalaren bi-dez, euskararen erabileran
aurre-ra urrats bat eman nahi izandugu. Baina herritarren
bultzadaz
gain, erakunde publikoek arduragarrantzitsua dute; udalak
hiz-kuntza politika eraginkorrakmartxan jartzeko betebeharra du.Hau
horrela izanik, arlo honetan
Amasa-Villabonako egungo udalgobernuak erakutsi duen
axola-gabekeria salatu behar dugu.EAJko arduradunen
utzikeriak,legealdi honetan atzera urratsakegotea ekarri
du.Amasa-Villabonako Udalak,
euskararen erabilera arautzenduen plana onartu zuen
2013an.Legealdi honetan udal gobernuakez ditu arauak errespetatu:
1) Amavi aldizkaria: Erabilera
Planak udalaren argitalpen publi-ko guztietan gutxienez %70a
eus-karaz izan behar dela agintzen dueta Amavik ez du araua
betetzen.2) Bandoak, errotulazioa, karte-
lak, prentsa oharrak: Planak ida-tzi hauetan beti euskarari
lehen-tasuna eman behar zaiola arau-tzen badu ere, askotan
euskaraeta gaztelania maila berean ezarridira. 3) Euskararen
erabilera trake-
tsa: Udalak euskaraz idaztenduenean akats
ortografikoak,gramatikalak edo bestelakoakegitea onartezina da.
Udalekowebguneko euskarazko albiste-etan akats hauek ohikoak
bila-katu dira. 4) Mozioa gaztelania hutsez:
Urriko osoko bilkuran EAJ etaPSEk mozio bat aurkeztu zuten
eta testua gaztelania hutsez zego-en.Bestalde, udaleko Euskara
Ba-
tzordea ia legez behartuta soilikelkartu da eta Euskaran ados!
lanmahaia desagerrarazi dute.Bereziki adierazgarria da pasa
den astean Maite Izagirrek OndaVasca irratiari eskainitako
elka-rrizketan izandako jarrera. Kaze-tariak gaztelaniaz galdetuta,
alka-teak erdaraz erantzun zuen. Eus-karaldian Ahobizi gisa
izenaeman zuela kontuan izanik, lotsa-garria. Kritika hauek
tristuraz egin di-
tugu, gure asmoa ez baita euska-
rarekin oposizio suntsitzailea egi-tea. Espero dugu honakoa
oharta-razpen eraginkor bat izatea eta ar-dura politikoa dutenak
esnatzekobalio izatea, zentzu eraikitzailebatetik. Guztiok diogu
euskara-ren normalizazioa nahi dugula,ez al gara gai izango
hizkuntza po-litikan ados jarri, eta elkarrekinlan egiteko?
Elkarlan horrek or-dea, orain arte antzeman ez du-gun arduradun
politikoen gutxie-neko gogoa eta konpromisoakhartzeko borondatea
eskatzen duezinbestean.
Xabat Laborde, Amasa-Villabonako EH Bilduren Euskara
zinegotzia
GUTUNA
-
06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko
abenduaren 4a
KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA12.
jardunaldiaLaskorain-Otxartabe 2-7Sala Quinto-Lauburu 3-3
Sailkapena1. San Juan 25p3. Lauburu Ibarra 24p9. Laskorain
17p
Hurrengo jardunaldiaTafatrans-Laskorain (9)Futsal Ibi
(16)-Lauburu (3)
GIPUZKOAKO SENIORRAK4. jardunaldiaIdiazabal-Lauburu Ibarra
3-5Samaniego Orixe-Ordizia 1-5Trintxerpe-Anoeta FT 6-1
Sailkapena3. Lauburu Ibarra 9p7. Anoeta FT 0p8. Samaniego Orixe
Tolosaldea 0p
Hurrengo jardunaldiaLauburu Ibarra-Samaniego
OrixeAnoeta-Idiazabal
BoleibolaEUSKAL LIGA, BIGARREN MAILA9.
jardunaldiaAstillero-Tolobolei Bidebide 3-0
Sailkapena1. Astillero 9-06. Tolobolei Bidebide 5-4
Hurrengo jardunaldiaGaldakao (10)-Tolobolei Bidebide (6)
FutbolaERREGIONAL OHOREZKO MAILA13. jardunaldiaEibar-Tolosa CF
1-0
Sailkapena1. Anaitasuna 33p2. Eibar 32p3. Tolosa CF 27p
Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (3)-Aretxabaleta (8)
EUSKAL LIGA13. jardunaldiaTolosa CF-Leioako 5-2
Sailkapena1. Arratia 32p2. Pauldarrak 29p3. Tolosa CF 28p4.
Barakaldo 26p
Hurrengo jardunaldiaZarautz (6)-Tolosa CF (3)
ERREGIONAL PREFERENTEA, LEHEN MULTZOA12.
jardunaldiaTouring-Billabona KE 2-0Santo Tomas-Tolosa CF ‘B’
4-5
Sailkapena4. Billabona 25p10. Tolosa CF ‘B’ 16p
Hurrengo jardunaldiaBillabona KE (4)-Vasconia (3)Tolosa CF
(10)-Dunboa (11)
LEHEN ERREGIONALA, BIGARREN MULTZOA12.
jardunaldiaIntxurre-Astigarragako 4-1Kostkas-Danena 2-1
Sailkapena1. Danena 26p5. Intxurre 22p
Hurrengo jardunaldiaDanena (1)-Ostadar (12)Axular (4)-Intxurre
(5)
OHOREZKO ERREGIONAL MAILA11. jardunaldiaAñorga-Tolosa ‘B’
2-1
Sailkapena6. Tolosa CF ‘B’ 13p
Hurrengo jardunaldiaTolosa CF ‘B’(6)-Bergara (7)
GORENGO MAILA, 2. MULTZOA11. jardunaldiaOiartzun-Intxurre KKE
0-1
Sailkapena7. Intxurre KKE 9p
Hurrengo jardunaldiaUrnieta (1)-Intxurre(7)
EskubaloiaGIZONEZKOEN LEHEN MAILANAZIONALA11.
jardunaldiaEgia-Tolosa CF 23-31
Sailkapena2. Tolosa CF 18p
Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (2)-Uharte (9)
SaskibaloiaGIZONEZKOEN LEHEN MAILA9. jardunaldiaRedline
Take-Getxo 67-65
Sailkapena6. Redline Mekanika Take 6-3
LARRARTEFINALETIKKANPO Amezketako Larrunarripilotalekuko
harmailakbete egin ziren igandean,Emakume Master Cup txa-pelketaren
finalerdietan.Eskualdeko ordezkari bakarra Miren Larrarte
bidaniarra zen, eta tanto bakarragatik finaletik kan-po geratu zen.
18-17 galduzuen Olatz Arrizabalaga pilotariaren aurka. Lau t’erdiko
finalak igande-an jokatuko dira, Azkoitian. JOSU ARTUTXA
BINAKAKO TXAPELKETA
2. jardunaldiaAltuna III-Martija 22Irribarria-Zabaleta
19Urrutikoetxea-Aretxabaleta 13Artola-Mariezkurrena II 22
Sailkapena1. Artola-Mariezkurrena II 2-02. Olaizola II-Albisu
2-03. Altuna III-Martija 2-04. Elezkano II-Rezusta 1-15.
Irribarria-Zabaleta 1-16. Urrutikoetxea-Aretxabaleta 0-27.
Bengoetxea VI-Imaz 0-28. Ezkurdia-Galartza 0-2
Hurrengo jardunaldiaAltuna III-MartijaElezkano
II-RezustaOlaizola II-AlbisuArtola-Mariezkurrena II
Bost garaipen geratzenzaizkie aurrera egitekoJokin Altunak eta
Iñaki Artolak bi jardunalditan bigaraipen lortu dituzte binakako
txapelketan
Asier Imaz
Binakako Txapelketa hasi beste-rik ez da egin, baina
eskualdekobi ordezkariak sailkapenarenpuntan daude, bitik bi
irabazita.Finalerdietan sartzeko zazpi ga-raipenetan dago muga,
azken ur-teetako txapelketak ikusita. Al-tuna III.a berak garaipen
kopuruhori aipatu zuen lehen partidaamaieran. Horretarako, 12
jardu-nalditatik bost irabazi beharkodituzte amezketarrak eta
alegia-rrak.
Bigarren jardunaldia ostirale-an hasi zen, Eibarren. Altuna
III-Martija eta Irribarria-Zabaletaizan ziren aurrez aurre.
Partidaorekatu batean, Zabaletaren az-ken bi hutsek eraman
zituztengorriak 22ra. Hurrengo partidaIruñeko Labriten jokatuko
duteJokin Altunak eta Julen Marti-jak, larunbatean. Aurkariak,
as-teburuan lehen partida irabaziduten Elezkano II-Rezusta izan-go
dituzte.
Iñaki Artolak igandean jokatuzuen Bilboko Bizkaia pilotale-
kuan. Lehen jardunaldiko sen-tsazioak berretsiz jarraitzen
dutealegiarrak eta MariezkurrenaII.ak. Oraingo honetan
Urrutiko-etxea eta Aretxabaleta pasa zi-tuzten gainetik; 5-19 joan
ziren.Artolak 10 tanto egin zituen, etapilota bakarra galdu.
Hurrengopartida Eibarko Astelena pilota-lekuan jokatuko dute
igandean,partidarik galdu gabe daudenOlaizola II-Albisuren
aurka.
Altuna III.a binakako txapelketako lehen jardunaldian,
Amezketan. JOSU ARTUTXA
-
KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko abenduaren
4a @TOLOSALDEAKIROL
IRRISTAKAKO GAZTEAK, BIKAIN IV. Indoor Saria jokatu zen igandean
Tolosako Usabalen. 74 parte hartzaileizan ziren, eta gazteen
mailan, mutiletan, podiuma Irristakakoek bete zu-ten, Julen
Urkizar, Ximon Villalobos eta Manex Civicoren eskutik. Heldue-tan,
Amaiur Amillano eta Asier Amillano txantrearrak nagusitu ziren. J.
A.
CAMINOS BERRIRO OMENDU DUTEMunduko Trialsin Txapelketatik
bueltan Irene Caminosek bigarren ome-naldia jaso du. Oriako
Txirrindulari Eskolak omendu ondoren, TolosakoUdalak ostiralean
eman zion ezustekoa, Usabal kiroldegiko sarreran bereomenezko plaka
jarriz. A. IMAZ
CANTERO TXAPELDUN Oargiko IV. Boulder Txapelketa jokatu zen
larunbatean. 60eskalatzaile izan ziren bertan, 44 gaztetxo eta 16
heldu. Az-ken hauen artean Eneko Cantero azpeitiarra izan zen
txapel-duna. Eskualdeko lehen sailkatua, berriz, Iñaki Salaberria
bi-llabonatarra izan zen. ITZEA URKIZU
Ibarrako bi sokatirataldeak, finalera
Erredakzioa Ibarra
Euskal Herriko goma gaineko so-katira txapelketaren
bigarrenjardunaldia igandean jokatu zenIbarran, Belabieta
kiroldegian,4x4 modalitatean. Lehen jardu-naldian gertatu bezala,
Ibarrakobi taldeak jaun eta jabe izan zi-ren.
Gizonezkoak 300 kilotan arituziren, eta bederatzi talde
zirenez,bi multzotan banatuta lehiatu zi-ren. Lehen multzoan
Ibarrak, eta
bigarrenean Gaztedik, tiraldiguztiak irabazi zituzten.
Horrela,erraz nagusitzeaz gain, finalera-ko txartela lortu
zuten.
Emakumezkoetan, berriz, ha-mar talde izan ziren guztira,
bos-teko bi multzotan banatuta.Hauek 260 kilotan lehiatu
ziren.Lehen multzoan, Ibarrak hiru ti-raldi irabazita lehen postua
lortuzuen; bigarrenean, aldiz, BetiGazte taldea izan zen onena,
ti-raldi guztiak irabazi eta 12 puntulortuta.
Kasu honetan ere, eskualdekotiratzaileak finalean
egongodira.
Hirugarren eta azken jardu-naldia abenduaren 16an izangoda,
Laukizen. Sei talde indar-tsuenek lortu dute bertan lehia-tzeko
txartela. Orain artekoemaitzak, ordea, ez dira kontuanhartuko
Laukizko pilotalekuanjokatuko den finalean. Tiraldiak11:30ean
hasiko dira, eta egunhorretan nagusi den taldeak jan-tziko du
txapela.
300 eta 260 kilotan Euskal Herriko Txapelketaren
bigarrenjardunaldia jokatu da Ibarrako Belabieta kiroldegian
-
ASTEARTEA 04AGENDA
Deialdiak
Ibarra.Gazte Asanbladak deitutaEraso sexisten Aurkako Herri
Proto-koloaren bilera, 19:00etan, Txontxon.
FARMAZIAK
Gaur
TOLOSA.Egunekoa.Jesus MariEtxebeste Elosegi, Gernikako
Arbo-laren Lorategiak, 3. 943 65 10 40.Tolosa.Rosalia Morant
Barber, Zaba-larreta, 1. 943 67 38 49.
EGURALDIA
IKER IBARLUZEA
Gaur.Hego-haizea eta ten-peraturen gorakada. Egunosoan zehar
hego-haizeak
joko du, egun amaieran bizi eta horre-kin eta erdi-mailako
geruzetan sar-tuko den aire epelarekin, lurrazalekotenperaturek
gora egingo dute, egu-neko erdiko orduetan 19-20 gradu-tan joaz
goia. Zeruan goi-hodei ba-tzuk azalduko dira, baina ez dute
ino-
Larunbateko ekitaldian ateratako taldeko argazkia. I.U.A.
Eleuterio Tapia, bi bihotz
‘Eleuterio bera zen festa’ izeneko liburua aurkeztu dute
Asteasun; trikitia, lagunak eta senideak elkartu dira, Eleuterio
Tapiaren argitalpenaren aitzakian.
Itzea Urkizu Arsuaga Asteasu
B i bihotz omen zituenEleuterio Tapia ze-nak: trikitia eta
herrikirolak. Eta, bietanere, fin-fin aritu zeladio historiak;
perfekzionistasena bere-berea zuela diote seni-deek.Eleuterio bera
zen festa li-burua aurkeztu zuten larunbate-an Asteasun, Euskal
Herriko Tri-kitixa Elkarteak eta AsteasukoUdalak, eta ekitaldia
gidatu zu-ten Pili Legarra Asteasuko alka-teak, Joxean Agirre
liburuarenegileak, Juan Tapia Eleuterio Ta-piaren ilobak eta
AgurtzaneElustondo Euskal Herriko Triki-tixa Elkarteko
presidenteak. Pili Legarrak eskerrak eman
zizkion liburuaren egileari, etafamilia zoriondu zuen,
azpima-rratuz, «gaur egungo trikitiaulertzeko oinarriak» ezarri
zitue-la Tapiak. Bide horretan, hizlariguztiek azpimarratu zuten
libu-ruko protagonistaren pedago-giarako trebezia: aitzindari
izanzen trikitia irakasten, UsurbilgoKalexarren. «Ez da
kasualitateasoinu jotzaile onenetarikoa bereeskuetatik pasatu
izana».Transmisio horretan, Eleute-
rio Tapiaren garaiko gizartea ereislatzen dela uste du
AgurtzaneElustondok, eta azpimarra jarrizion mandio erromerietako
giromatxistari: «Alabek zaletasunaeta gogoa omen zuten trikitia
ikasteko, baina garai hartanemakumeek ez zuten soinua jo-tzen.
Hala esaten omen zien ala-bei: Emakumeak zertarako be-har din
soinua?. Eta, kontraesa-nak kontraesan, gero bera izanzen emakume
bati trikitia jotzenirakatsi zion lehena». Hain justu, Joxean
Agirre
idazleak historiaren garapenare-kin lotu zuen Eleuterio Tapia
be-raren garapena ere: «Mandiokoerromerietako giro hartan, de-nek
egiten zuten zerbait, dantzaedo jo; modu aktiboan kontsu-mitzen
zuten trikitia. Eta, gerra-ondoan, berriz, jendea eseritahasi zen
trikitia kontsumitzen,modu pasiboan. Berak asmatuzuen bietara
egokitzen». Agirrek irribarrez azaldu zuen,
«oso erraza» suertatu zaiola libu-rua idaztea, Tapiaren senide
etalagunengatik: «Pertsonaiak be-
rak interesa pizten zidan, bainabere ingurukoengandik
izugarriikasi dut, oso jende elegantea da,maila handikoa, eta
esaten zida-ten guztiak balio zidan liburuantxertatzeko».
Eleuterio bera zen festaargital-pena Soinuaren Liburutegia
bil-dumako hamalaugarren alea da,eta Euskal Herriko Trikitixa
El-karteak lurraldetasunari keinuaegin nahi izan dio lana
onduz,Asteasu inguruan trikitiak betiizan duen eskola aitortuz.
Liburuarekin batera disko bat
ere badu argitalpenak, EleuterioTapiari grabatuko kantu
bakane-takoekin: «Grabazioak egitekouzkurra zen, ez zitzaion
gusta-tzen hori betirako hor geratzea».Haren estilo bizia eta
pertsonalaoso bereziak zirela baieztatu zu-ten, eta argitalpen hori
izangoda, horren lekuko.
www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO ABENDUAK 4Argitaratzailea:
Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua:
SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea:
Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20,
Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95.
E-posta:[email protected]: 661 678 818.
[email protected]
Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687
410 022. [email protected]:687 410
[email protected]:687 410 118.
[email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected]
Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua:
943 30 43 46
Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak:
Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa,
Anoeta, Asteasu, Baliarrain,
Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu,
Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama,
Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil
Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:
Tolosaldekogizarte
eragileak
ATARIA IRRATIA107.6FM
ZORION AGURRAK
Zorionak Enara!
Joan den larunbatean, hilak 1, Enarak7 urte bete zituen, eta
primeran os-patu genuen. Muxu potolo bat.
Etxekoak.
lako ondoriorik utziko eta giro epel etaatseginaz gozatu ahalko
da.ihar,eguna 00
Bihar.Antzeko giroa izangodugu. Berriz ere hego
etahego-mendebaldeko haize-
ak joko du, bizi gainera, eta horrekintenperaturak altuak izaten
jarraitukodute urte sasoi honetarako, non ma-ximoek berriz ere
19-20 graduetarairitsiko dira eguneko erdiko orduetan.Zeruan
goizean goi-hodei batzukagertuko zaizkigu, baina giro eguzki-tsua
nagusituko da eta arratsaldeanmendebaldetik eta hegoaldetik
hodeitrinkoagoak sartuko zaizkigu. Hodeihauek hala ere, ez dute
inolako on-doriorik ekarriko eta ateri eutsikodio.
28 KANALA13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.16:30. Adi!
Iskanbila!17:30/21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:15. Ireki Kaxa;
Maider Mendizabal.23:00. 28 Klip.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.
TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian
adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.
ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezkoezteiak,
ezkontzak,jaioberriak...
Argazkia bi egun lehenagoekarri mesedez
943 65 56 [email protected]
San Esteban 20Tolosa
Aurkezpenaren aurretik kalejira egin zuten herrian zehar.
I.U.A.