Top Banner
14

EUSKAL OHITURAK

Mar 07, 2016

Download

Documents

bagatza eskola

Animaliak zein landareekin lotutako zenbait ohitura zaharrak
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: EUSKAL OHITURAK
Page 2: EUSKAL OHITURAK

SARRERA SARRERA LANDAREAK : LURREAN ERROTURIKLANDAREAK : LURREAN ERROTURIK

-Elorria-Haritza-Ereinotza

- Eguzki-lorea ANIMALIAK : BIZIRIK EREANIMALIAK : BIZIRIK ERE

-Kukua -Erleak -Marigorria

Page 3: EUSKAL OHITURAK

SARRERA

Euskadi berde kolorekoa da .Euskadiko paisaian , zuhaitzak , mendiak eta baserriak dira nagusi .Euskadi oso menditsua da . Edozein herri edo hiritan bizi izanda ere ,ondoan daukagu mendi edo baserri bat .Euskadi menditsua izatean zaila zen hona etortzea,horregatik mantendu ditugu ohiturak eta hizkuntza. Natura hain garrantzitsua denez ohitura asko berarekin lotuta daude, hain zuzen ere animalia eta landareekin.

       

                                                                                 

            

Page 4: EUSKAL OHITURAK

Landare batzuk bereziak izan dira gure kulturan.Antzina lizarrak landatzen ziren borden ondoan tximistetatik babesteko.Elorri beltzari barkamena eskatzen zioten berarekin zauria egiten bazuten ,bestela zauriak ez ziren sendatzen.Lau hostodun hirusta aurkitzen zuenak zortea edukiko zuen.Ipuinetan landareek hitz egiten dute.Batzuk uste dute hasieran guztiek hitz egiten zutela, goroldioak izan ezik.Besteak saiatu ziren berari irakasten eta hainbeste saiatu zirenez ahotsa galdu zuten.

                                   

Page 5: EUSKAL OHITURAK

ELORRIA (Crataegus monogyna)Jatorriz Ipar Hemisferiokoa da. Hosto erorkorra da, maiatzean loratzen da eta lore usaintsuak ditu. Udara heltzen dira baia gorriak diren fruituak.

Elorri zuriaren adarrak biltzen ziren San Juan egunean, eguzkia atera baino lehen eta etxeko atariaren ondoan edo hormetan ezartzen ziren Horrelaxe etxea tximisten kontra babestua omen zen .Etxeetako landa alorretan ere jartzen ziren uzta babesteko.Batzuen uztez lan berdina egiten dute hostoek , beraz aski omen da elorri hostoak kolkoan edo poltsikoan eramatea tximistak ez duela joko segur egoteko.Are gehiago, alde batzuetan artzainek arantzak biltzen zituzten helburu berdinarekin

Page 6: EUSKAL OHITURAK

HARITZA (Quercus)Zuhaitz hau ipar hemisferiokoa da, hosto jauskor eta iraunkorreko espeziez osatuta eta Asian eta Amerikan lur hotzetatik tropikoraino hedatuta dago. Haritzen fruituak ezkurrak deitzen dira

Haritza oso garrantzitsua da euskaldunentzako. Antzina zuhaitz honen inguruan batzarrak egiten ziren.Guretzat haritzik famatuena Gernikako Arbola da.

Page 7: EUSKAL OHITURAK

Haritzarekin hainbeste sinesmen eta ohitura lotuta zeuden. Adibidez etenak jotako haurrak sendatzeko erabiltzen zuten . San Juan bezperan haurra haritz batera eramaten zuten . Juan izeneko bi gizonak eramaten zuten Adarrak zabaltzen ziren tokiraino igotzen ziren Hamabietan dangak entzuten zirenean batak besteari pasatu behar zion haurra esanez :”Juanek uzten zaitu.”Hau hiru aldiz egin behar zuten hamabiak jo baino lehen.

Page 8: EUSKAL OHITURAK

EREINOTZA (Laurus Nobilis)Bere hostoen usain berezia oso adierazgarria da eta hainbat jakitan gozagarri gisa erabiltzen da. Udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak urte bereko udazkenean heltzen dira.

Ereinotzak ekaitz eta trumoietatik babesteko onak omen ziren.Toki batzuetan bedeinkatutako hostoak sutara botatzen ziren ekaitz egunetan.Beste batzuetan etxe aurrean erretzen ziren hostoak.Zenbait tokitan emakumezkoek ile artean sartzen zituzten hostoak trumoi eguneanHainbat lekutan ereinotzak gangarabila sendatu ahal zuela uste zuten. Gangarabila gainean hostoak jartzen ziren hau esanez: ´´Gangarabilak dira bederatzi ,bederatziak zortzi,zortziak zazpi,zazpiak sei,seiak bost,bostak lau,lauak hiru,hiruak biga,biak bat,gangarabilak egin dezala leher eta zapart”.

                                                                       

Page 9: EUSKAL OHITURAK

EGUZKI- LOREA (Carlina Acaulis)Eguzki-lorea, landare herbazea bat da.Honela deritzo, beti eguzkiari begira dagoelako, eta segun non dagoen eguzkiaren kokapena, landare honek mugitzen da.Kolore askotakoak ikus ditzakegu. Adibidez, marroiak, laranjak, horiak, gorriak...Eguzki-lorearen jatorria, Amerika da.

Eguzki-lorea landare lehorra da eta eguzkiarekin antza handia du . Horregatik eguzkiaren lana betetzeko hartzen zuten.Antzina sinesten zuten zenbait pertsonaia maltzur ateratzen zirela gauez,adibidez lamiak,sorginak... Eguzkia argitzen zenean pertsonai hauek bildu eta lurpean sartzen ziren.Beraz eguzki lorea atean jartzen zuten sorginek eta lamiak eguna zela pentsa arazteko.Era berean eguzki-loreak tximistaren kontra babesten zuela uste zuten.

                                                 

Page 10: EUSKAL OHITURAK

ANIMALIAK :BIZIRIK ERE

Antzineko ohitura eta sinesmen asko animaliekin lotuta daude.Etxeko abereak pertsonak bezala tratatzen zituzten eta beraiei buruz hitz egiteko “gure” hitza erabiltzen zuten.Adibidez gure behia esaten zuten.Etxeko abereek lanean laguntzen zuten, janaria ematen zuten ... eta zenbait tokitan ganadu-jendea deitzen zitzaien. Udaberrian bedeinkatzen zituzten eta etxeko norbait hiltzen bazen berria ematen zieten.Hona hemen animaliekin lotuta dauden sinesmen batzuk:

Page 11: EUSKAL OHITURAK

Zakurra uluka hasten bazen norbait hilko zela uste zuten .

Katuak muturra garbitzen zuenean euria hasiko zuela uste zuten.Batzuek sugandila bat sartzen zuten poltsikoan jokoetan dirua irabaztekoTxantxangorria eskualdean jartzen bazen berri ona, ezkerraldean, berriz, berri txarra.

Page 12: EUSKAL OHITURAK

KUKUA (Cuculus Canorus)Burua nahiko txikia du eta hego zorrotzak. Helduen burua, hegoak eta bizkarraldea gris-urdinskak dira eta sabela, zurixka. Izaera bakartia du eta beldurtia ere bada. Entzun ongi entzuten du, baina ikusi nekez. Hegalari azkarra da. Harrak irensten ditu kukuak, besteak beste, pinudietako “procesionaria”.

Udaberrian kukua Euskadira bueltatzen da Kukuaren kanta , Udaberrian entzuten duten lehenengo aldiz poltsikoan begiratzen dute eta dirurik badaukate urte osoan edukiko dutela uste dute . Beste toki askotan kukua kantatzen zuenean “Kuku zenbat urteko bizia ematen didazu ? “esaten diote . Gero kuku-kada kontatu eta hainbat kuku jo, hainbat urteko bizia edukiko dute. Euskadin kukuarekin esaera zahar eta esamolde asko lotuta daude. Adibidez:“Kukuak makur jo”: suerte txarra izatea.

          

Page 13: EUSKAL OHITURAK

ERLEAK (Apis mellifera)Erleak, gutxi gora behera zentimetro bat neurtzen duten intsektuak dira.Erleak hiru ataletan bereizten dira: burua, toraxa eta sabelaldea. Begi handiak dituzte, eta aho xurgatzailea loreen nektarra hartzeko.

Euskadin erleak oso errespetatuak izan dira beti. .-Herri askotan erleei neguan hotza ez pasatzeko ematen diete ardo goxoa..-Jendeak uste zuen ez zegoela ondo erleak erostea, erleak lortzeko trukea egin behar zen. Diruz erosten ba ziren ezkabia gaixotasuna hartu ahal zen..-Lapurtutako erleek ez zuten ez eztirik ez umerik ematen..-Etxeko norbait hiltzen bazen erleei esaten zieten , hau esanez.”Etxandrea hil da eta egizu argiari anitz zerura bidaltzeko “

                                                                                 

                                        

                                    

           

Page 14: EUSKAL OHITURAK

MARIGORRIA (Coccinellidae), Marigorringoak intsektu familia bat da izen ugarikoa: amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria eta marigorria dira erabilienak

Animalia txikiak dira, 1 mm eta 10 mm bitartekoak. Gorriak edo horiak dira, eta orban beltz txikiak dituzte hegalen estalkietan. Hanka, burua eta antena beltzak dituzte..

Umeek marigorringo bat topatzen ba zuten gora botatzen zuten hau esanez: “Mari gorringo ,zuri gorringo ,bihar eguzki ala euri egingo”.Marigorriak hegan egiten bazuen eguraldi ona egingo zuen,bestela eguraldi txarra egingo zuen.