Top Banner
63

Euskal Herria

Mar 28, 2016

Download

Documents

Charo Elizondo

Ikasleek egindako lanak dira.
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Euskal Herria
Page 2: Euskal Herria

Euskal Herria non dago kokatuta?

EUROPAKO HEGO

MENDEBALDEAN.

Page 3: Euskal Herria

PROBINTZIEN HIRIBURUAK

1.GIPUZKOA:Donostia.2.BIZKAIA:Bilbo. 3.ARABA:Gazteiz.4.NAFARROA:Iruñea.5.LAPURDI:Baiona.6.BEHE NAFARROA:Donibane Garazi. 7.ZUBEROA:Maule.

EUSKAL HERRIAK ZENBAT PROBINTZI DITU?

• 7 PROBINTZI DITU:1.GIPUZKOA2.BIZKAIA 3.ARABA4.NAFARROA5.LAPURDI6.BEHE NAFARROA 7.ZUBEROA

Page 4: Euskal Herria

ZENBAT ESTATUTAN BANATURIK DAGO?

• Euskal Herria2 estatutan banaturik dago Frantzia eta Espainiaren artean.

Espainako aldean 4 probintzi: Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaia.

Frantzia aldean 3 probintzi : Behe Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdi.

EUSKAL HERRIKO MUGAK• Iparraldean :KANTAURI ITSASOA• Ipar mendebaldean :KANTABRIA• Ekialdean :ARAGOA ETA BIARNO• Mendebaldean: GAZTELA ETA LEON• Hego ekialdean: ARAGOA• Hego mendebaldean :ERRIOXA

Page 5: Euskal Herria

EUSKAL HERRIKO MENDIAK

• Hiru multzotan banatzen dira:

PIRINIOAK: Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen dute. Gailurrik altuena:Hiru Erregeen mahaia.

Page 6: Euskal Herria

ESKALAK ZER DIRA?

Errealitatea mapa batean marrazterakoan zenbat aldiz txikiago marraztu den adierazten digu.

ESKALA MOTAK• ZENBAKI ESKALAK:

Zenbaki bidez adierazten dira.Mapan 1cm errealitatean zenbat zentimetro diren adierazten dute. Adb:1:10001cm 1.000cm

• ESKALA GRAFIKOAK:Marra bidez adierazten dira. Marrak errealitatean zenbat neurtzen duen adierazten dute.Adb:0 5Km

Page 7: Euskal Herria

IBAIEN IBILGUA

• Ibaiek erliebea aldatzen dute.

• Ibaiak iturburutik itsasorarte egiten duen bidea IBILGUA deitzen da.

IBAI IBILGUAREN ZATIAK:

GOI-IBILGUA:• Goian dago, mendian.• Ibaiaren zati

aldapatsuena da eta ura oso azkar eta indarrez joaten da.

• HIGADURA handia ematen da.

Page 8: Euskal Herria
Page 9: Euskal Herria
Page 10: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Araba 2.-HIRIBURUA:Vitoria-Gasteiz 3.-POPULAZIOA:317.016 biztanle ditu. 4.-MENDIAK:

Palomares:1.446 m-ko altuerarekin, Arabako hirugarren mendirik garaiena da, Gorbeia eta Larrasa mendien ondoren. Toloño edo Kantabriako mendilerroan dago.

Page 11: Euskal Herria

Gorbeia:1.481 m.-ko altuera du eta Arabako mendi garaiena da.

Gorbeia mendia

Larrasa:1.453 altuerarekin Arabako 2. mendi handiena da. Mendi hau ere Toloño

edo Kantabriako mendilerroan kokaturik dago.

Abitigarra: 1.169m-ko mendia. Iturrietako mendietan kokatua dago. Oso inguru basotsua da, gehienbat pagadiak nabarmenak dira.

Cruz del Castillo:1.432 altuerarekin Arabako 4. mendi altuena da. Mendi hau ere Toloño edo Kantabriako mendilerroan kokaturik dago.

Page 12: Euskal Herria

5.-IBAIAK:

Zadorra ibaia: Arabako ibairik garrantzitsuena da. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterraneo isurialdeko ibaia da.

UrtegiaZadorra ibaiak Ulibarri- Ganboako urtegiaren sarea osatzen du, guztira 220 hektometroko kubiko ur gordetzeko gaitasunarekin. Urtegi honek Bilbo eta Gasteizko ur beharrizanak asetzen ditu.

LUZERA: 78,1km

ITURBURUA: Entziako mendilerroa(1.045m)

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

Page 13: Euskal Herria

Zadorra ibaia

Baias ibaia: Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du 60 kilometrotan zehar. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da; hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.

IBILBIDEA:Baia ibaia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda de Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, Anda edo Hereñako bezalako igarobide estuetan zehar bide eginez.

ITURBURUA: Gorbeia

LUZERA: 64 km

IBAI AHOA: Ebro > Mediterraneoa

6.-KLIMA:Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Araban, klimari dagokionez: Herrialdeko iparraldean klima ozeaniko epela dute:

Page 14: Euskal Herria

Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0°C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago.

Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak, eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000 mm-tik gora prezipitazio izaten dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan.Hegoaldera joan ahalean klima mediterraneo-kontinentalizatua

dute:Klima mota hau duten eskualdeetan udak bero eta lehorrak izaten dira eta neguak hotzak eta hezeak nagusitzen dira. Era berean, euriteak urritu egiten dira hegoaldean (828 mm bataz beste, Gasteizen). Neguak hotzak eta hezeak dira; udako tenperaturak askoz ere altuagoak izan ohi dira. Errioxako ezaugarriak erabat kontinentalak dira: negu hotzak, uda beroak eta euri-ur kopuru eskasa

Page 15: Euskal Herria

7.- JAIAK ETA OHITURAK:San Prudentzio Arabako jai nagusia, apirilaren 28an ospatzen da. Arabako zaindaria da San Prudentzio, eta haren ohorezko jaiak apirilaren 27an hasten dira, hots, jai egunaren bezperan, Gasteizko Probintzia plazan jotzen den danborraden erretretarekin.Danborradan Arabako sukaldariak eta elkarte gastronomikoen ordezkariak biltzen dira, mantala eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zeharreko kalejira egiten dute txistu zein danborraren soinuen laguntzaz. Ohikoa da jai horretan perretxiko nahaskia eta barrazkiloak jatea.

San Prudentzio egunean Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoia izaten da. Erlijio ospakizuna amaitutakoan, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak eta beste jarduera batzuk burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan.

Vitoria-Gasteizko jaiak: Abuztuaren 4ean izaten da jaiaren eztanda hiri honetan. Arratsaldeko 6etan, San Migel elizako kanpaien hotsarekin eta txupinazoarekin batera hasten dira hiriko jai nagusiak: Andre Maria Zuriaren jaiak. Arratsalde horretan, milaka eta milaka herritar kalera ateratzen dira Zeledoni ongi etorria ematera. Hurrengo sei egunetan hiriko kaleak musikaz, antzerkiz, kale-animazioz, su artifizialez eta abarrez betetzen dira.

Page 16: Euskal Herria

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU: ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA ETA ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN LUZERA.Vitoria-Gasteiztik Gorbeia mendira egin dugu txangoa.Eskala: 1:1,66km.Eskalaren araberan, Gasteiztik Gorbeia mendira 22 km. dago.

Cecilia,Kevin,Adriana

Page 17: Euskal Herria
Page 18: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Bizkaia2.- HIRIBURUA:Bilbo3.- POPULAZIOA:1.151.708 biztanle ditu.4.- MENDI NAGUSIENAK:

Gorbeia:Gorbeiaren garaiera 1.481 m. da. Gorbeia edo Gorbeiagane Araba

eta Bizkaiko lurraldeen arteko mugan dagoen mendia da.

Sollube:Bere garaiera 686m da. Bizkaiko deiadar mendietako bat

Oiz: Bere garaiera 1.029m da. Oiz mendia Munitibar udalerriaren

Page 19: Euskal Herria

lurraldean dago,Lea-Artibai eta Durangaldeko eskualdeen artean (Bizkaia)

Anboto: Bere garaiera 1.331m da.Bizkaiako laugarren mendirik garaiena da.

Ganekogorta: Bere garaiera 998m da.Araba eta Bizkaia artean kokatutakoa, Nerbioi ibarrean.

Zalama: Bere garaiera 1.336 da. Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago.

5.- IBAI NAGUSIENAK:

Page 20: Euskal Herria

Ibaizabal: 63km-ko luzeera du.Bizkaian kokatuta dago.Bere

iturburua Arrazola da eta bere urak Bizkaiako golkoan isurtzen ditu.

Lea: 20km-ko luzeera du.Bizkaian kokatuta dago.Bere iturburua Oiz mendia da eta bere urak Bizkaiako golkoan isurtzen ditu.

Nerbioi: 72km-ko luzeera du.Bizkaian kokatuta dago.Bere iturburua

Delika,Araba da eta bere urak Ibaizabal ibaian isurtzen ditu eta handik Bizkaiako golkora doaz.

Kadagua: 70km-ko luzeera du.Bizkaian kokatuta dago.Bere iturburua Mena Harana,Burgos da eta bere urak Ibaizabal ibaian isurtzen ditu eta handik Bizkaiako golkora doaz.

Page 21: Euskal Herria

Oka: 17km-ko luzeera du.Bizkaian kokatuta dago.Bere iturburua Zugastieta da eta bere urak Urdaiabai ibaian isurtzen ditu eta

handik Bizkaiako golkora doaz.

6.- KLIMA:

Bizkaiko klima klima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, eta Otxandion edo Urduñan, adibidez, klima kontinentalerako trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan.Foehn efektuak askotan izaten da hego haizeak jotzen duenean, batez ere Bilbon.Bilbon, 1.200 mm ur erortzen dira urtero, eta batez besteko tenperaturak 9°Ctik 20°Cra bitartekoak dira.

Page 22: Euskal Herria

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK… •Bilboko Aste Nagusia

Bederatzi egun irauten dituzten Bilboko festak dira. Udalak, kontzertuak, antzerkia, zezenketak eta jarduera kulturalak antolatzen ditu. Jai sinboloa da "Marijaia", besoak altxata eramaten ditu. Ospakizunen azken egunean erretzen duen panpina bat da.

Page 23: Euskal Herria

INAUTERIAK

Inauteriak neguaren amaiera markatzen du. Horien artean, ezagunenenak Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition ospatzen dira.Markina,herri-kaletan korrika “zagi-dantza“ dantzatzen joaten dira.Horien ondoan artz bat , bere entrenatzai-learekin,mamuei eta umei urruntzen joaten dira.

KAXARRANKA

Zortzi marinelek kaxa bat bularraren gainean jartzen dute eta gainean dantzari batek dantza egiten du. Bere arropa oso bereizgarria da: berokia, alkandora zuria eta praka bat.Krabelin gorri bat hartzen du, kapela daramala eta eskuineko eskuan bandera gorria.

Page 24: Euskal Herria

8.-Donostiatik abiatuz probintzia horretako mendi batera txango bat egingo duzu:Donostiatik Sollubera

-Adierazi mapa batean egingo duzun ibilbidea.-Eskala kontuan izanik kalkulatu ibilbiearen luzera.

21cm.x5=105km.

Egileak: Naroa,Maitane eta Xabi

Page 25: Euskal Herria
Page 26: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Gipuzkoa

2.- HIRIBURUA:Donostia

3.- POPULAZIOA:700314 biztanle.

4.- MENDI NAGUSIENAK:

Izarraitz:Urola erdia eta Debarrena tartean kokaturikoa mendilerroa da. Bertako tontor nagusiak Xoxote(912m),Erlo(1.030m)eta Kakute(924m) dira.

Udalaitz:Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkaia aldekoan Zumelegi ibaia jaio da.Euskara batuan Udalatx da mendi horren izena.1117 m.-ko garaiera du.

Murumendi:Murumendi Gipuzkoako mendia da, izen bereko mendilerroa kokatuta, Beasaingo eta Itsasondoko udalerrien lurretan. 867 meroko garaiean du. Aldamenean du Usurbil mendia.

Aizkorri:Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik 1.528 metro garai dena. Hala ere ez da mendilerroko garaiera, Atxuri baita 1.551 metrorekin.

Page 27: Euskal Herria

Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta.

Txindoki mendia

Jaizkibel:Gipuzkoako mendi bat da, Oarsoaldea eta Bidasoa behera eskualdeen artean kokatua. Pasaia (Pasai Donibane herria), Lezo eta Hondarribiko udalerriek banatzen dituzte mendi horren lurrak.517m.ko garaiera du.

Jaizkibel mendia

Page 28: Euskal Herria

5.- IBAI NAGUSIENAK:

Deba: 58 kilometro ditu Deba ibaiak. Leitz-Gatzagann jaio eta Deban itsasoratzen da. Gipuzkoako 5garren luzeenetakoa da. Herriko ibairik kutsatuenetako bat da , gaur egun.

Urumea: Ezkurra mendatean jaio eta Donostian itsasoratzen da.46 kilometro ditu.

Oria: 75 kilometro ditu. Partzuego Nagusian jaio eta Orioren eta Aiaren artean itsasoratzen da. Gipuzkoako ibairik garrantsitsuena da.

Bidasoa: Auza mendiaren magalean jaio eta Kantauri itsasoan itasoratzen da. 69 kilometro ditu.

Urola:57 kilometro ditu. Aizkorri magaleansortu eta zumaian itsasoratzen da , Bizkaiko Golkoan.

Oiartzun:Ibairik motzena da. 16 kilometro ditu. Aiako Harrian jaio eta Pasaian badian Bizkaiko Golkoan itsasoratzen da.

Page 29: Euskal Herria

6.- KLIMA:

Gipuzkoako klima ozeanikoa da:Tenperaturak urteko hil hotzenean batez besteko ten peratura 4 eta 9º C artekoa izaten da. Hil beroenetakoa , aldiz , 18 eta 21ºC artekoa da. Honela urteko bataz besteko tenperatura 11 eta 14ºC artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa izango da ,altitudearen eta itsasatiko hurbiltasunaren araberan.Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan ematen dira prezipitazioak eta ondorioz ez dago aro lehorrik

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK… Gipuzkoako Artzain Eguna Iraileko lehendabiziko igandean Legazpin ospatzen da.Ekainaren 26an Sanpelaioak ospatzen dira Zarautzen.Santiago jaiak ospatzen dira uztailaren 24tik 31ra Billabonan.Abutuaren 24an Sanbartolome jaiak ospatzen dira Bidanian.Donostiako Danborrada Urtarrilaren 19ko gauerdian konstituzio plazan hastenden jaia da. San Sebastian martxa hauxe da:

Page 30: Euskal Herria

BAGERA...¡ GU ERE BAI¡GU BETI POZEZ,BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUANDONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN(H)URA DA SANTUA(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKOGAZTELUPEKOJOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALEDANBORRA JOAZUMORE ONA ZABALTZEN(H)OR DI(H)OAZJOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORAPENAK ZOKORAFESTARA¡DANTZARA¡DONOSTIARREI OI(H)UEGITERA GATOZPOZALDIZI(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:

- ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA.ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN LUZERA

Guk Donostiatik Txindoki mendira egin dugu txangoa. Autoa Larraitz herrian utzi dugu.

1:6,66km. 6x6,66km.=40km. Auritz,Nora,Endika

Page 31: Euskal Herria
Page 32: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Nafarroa

2.- HIRIBURUA:Iruñea

3.- POPULAZIOA:641.293 biztanle

4.- MENDI NAGUSIENAK:

-Beriain:1.493m ditu.San Donato izenez ere ezagutzen da, tontorrean San Donato ermita dagoelako.

Beriain mendia

-Jurramendi:1.044m ditu. Aiegi herritik hurbil.Gaztelaniaz Montejurra izena ematen zaio.

Jurramendi mendia

Page 33: Euskal Herria

-Hiru Erregeen Mahaia:2.428m ditu.Euskal Herriko tontorrik altuena da.

Hiru erregeen mahaia

-Erreniega:1.037m ditu. Era guztietako antena instalazioak, haize-errotak, ermita, errepidea eta pista zabalak ditu.

Erreniega mendia

-Leireko mendilerroa Nafarroako ekialdean dagoen mendilerro bat da, Zaragozako probintziarekin duen mugatik gertu dagoena. Inguruan dituen udalerriak Zangoza, Irunberri eta Liedena dira.Sei mendik osatzen dute mendilerro hau:

• Arangoiti (1.355 m)• La Cerrada (1.284 m)• Eskalar (1.302 m)• Ibarra (988 m)• Kastellar (1.281 m)• Paso del Oso (1.334 m)

- Saioa: Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Nafarroako iparraldean. 1.419 metro ditu.

Saioa mendia

-Ori:2.017m ditu. Ori da mendebaldetik hasita 2000 metroak gainditzen dituen Pirinioko lehenengo tontorra eta alde handiz gainera, 400 metrotan gainditzen baitu hara bitarteko tontorrik altuena (Bizkarze).

Page 34: Euskal Herria

Mendi handia izan arren, ordea, bada errepide bat oso gora iristen dena.

Orhi mendia

5.- IBAI NAGUSIENAK:

• Arga:

-Urkiagan , Erroibarko iparraldean jaiotzen da.145km ditu.Argako urak Aragoi ibaira botatzen ditu

Arga Ibaia

Ega: Ega ibaia Araban jaiotzen da,baina ia ibilbide osoaNafarroan egiten du eta 122kilometroko luzera du neurtzen ditu.Lagran herriaren inguruan jaiotzen da.Ebro ibaira isurtzen du ura.

Page 35: Euskal Herria

Ega ibaia Lizarran

Aragoi: Aragoiko Pirineoetan sortzen da eta Nafarroako Erriberan Ebrora isurtzen ditu beren urak. 195km-ko luzera du. Esako urtegiak Aragoi ibaiaren urak gordetzen ditu, Bardeetako ubidearen bidez soroak ureztatzeko.

6.- KLIMA:

Klima Ozeanikoa:Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0°C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako Altsasuk 52 egun).

Page 36: Euskal Herria

Mediterranear klima:

Tenperatura: Euskal Herrian tenperatura anplitude handiena izaten den eremua da, hau da, neguak nahiko hotzak izaten dira, batez beste 5°C izaten baita urteko hil hotzenean; udak, aldiz, Euskal Herriko beroenak dira, hil beroeneko tenperaturak 22°C baino altuagoak izanik. Urteko batez besteko tenperatura 13-14°C ingurukoa da. Izotz egunak nahiko arruntak dira azarotik martxora, eta batez beste 20-40 izotz egun izaten dira urtean.

Prezipitazioak: Euskal Herriko ingurunerik lehorrena da eta uda lehorra izaten dute. Urtaro hezeenak udaberria eta udazkena dira eta lehorrenak negua eta uda. Bereziki uda, tenperatura altuen eta prezipitazio eskasiaren eraginez lehortasuna areagotzen baita. Batez beste 400mm prezipitazio izaten dira urtean.Berezitasun klimatikoak: ziertzoa Ebroko haranean jotzen duen ipar-mendebaldeko haize fresko bortitza da. Urteko edozein hiletan izan daiteke, baina oro har neguan eta udaberrian azaltzen da.Euskal Herrian klima mota hau Ebro isurialdearen hegoaldean izaten da, hau da, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan.Trantsizio klima

Iparraldetik hegoaldera egin ahala, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termoerregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hori

Page 37: Euskal Herria

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK…Jaiak:-Martxoaren lehendabiziko bi asteburuetan Xabierraldia ospatzen da.-Apirilaren azken igandean:Nafarroaren Eguna,Baigorrin antolatutakoa Nafarroa Garaia eta Beherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.-Uztailaren 7a:San Ferminak,probintziako festa ezagunenak.-Abenduaren 3a:San Frantzizko Xabierkoaren eguna,Nafarroako jai ofiziala.-Irailaren 29a:Done Mikel Aralarkoaren eguna.

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:- ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN LUZERA:Donostiatik-Jurramendira egin dugu txangoaA-15 eta A-12tik 132km,1 ordu eta 47minutu.(Kotxez)NA-718tik 127km,1 egun 3 ordu.(Oinez)

Garazi, Iñigo, Peru

Page 38: Euskal Herria
Page 39: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Nafarroa2.- HIRIBURUA:Iruñea3.- POPULAZIOA:556.000 biztanle4.- MENDI NAGUSIENAK:

Jurramendi:1.042mLizarran kokatuta dago, Aiegi herritik hurbil. Gaztelaniaz Montejurra izena ematen zaio.

Saioa:1.419mErroibar eta Baztan arteko Kintoa mendigunean kokatutakoa eta bertako

Page 40: Euskal Herria

tontorrik altuena da.

Beriain:1.493mOso egitura bitxia duen mendia da eta bere itxura asko aldatzen da batetik edo bestetik ikusita. Tontorrean erpin geodesiko haundi bat, txartelontzia eta San Donato ermita dago.

Ori:2.019mOri da mendebaldetik hasita 2000 metroak gainditzen dituen Pirinioko lehenengo tontorra eta alde handiz gainera, 400 metrotan gainditzen baitu hara bitarteko tontorrik altuena.

Erreniega:1.037mEra guztietako antena instalazioak, haize-errotak, ermita, errepidea eta pista zabalak... oso eraldatuta dagoen mendia da. Bada halere zenbait lekutan jatorrizkoaren itxura gordetzen duen eremurik.

Hiru Erregeen Mahia:2.444mHauxe da Euskal Herriko tontorrik altuena eta bertan elkartzen dira Aragoa, Bearne eta Euskal Herriko lurraldeak.

Page 41: Euskal Herria

Tontorrean Xabierko Frantziskoren metalezko irudi bat eta Xabierko Gazteluaren itxura duen buzoia dago. Pertsonaiaren irudia metro-erdi ingurukoa da egun, baina 1952an jarri zutenean 2 metrotik gorakoa zen... tximistak erauzi omen zuen tontorretik.

5.- IBAI NAGUSIENAK:

Ega:Ega ibaia Araban jaiotzen da, baina ia ibilbide osoa Nafarroan egiten du.Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, ura Ebro ibaian isurtzen du,Kalagorriko herrian. Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamrka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpetzu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adriango herrietatik igarotzen da.

Page 42: Euskal Herria

Arga:Arga Nafarroako ibaia da, 145 km. luzera du. Urkiagan Erroibarko iparraldean jaioa, urak Aragon ibaira isurtzen ditu.

Aragoi: Aragoi Ebroren ezkerraldeko ibaiadar bat da,Aragoiko Pirinioetan sortu eta Nafarroako Erriberan Ebrora isurtzen dena.

Page 43: Euskal Herria

6.-KLIMA

Klimak:Trantzisio klima,Mendialdeko klima,Klima Mediterraniar konbinentalizatua.

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK…Martxoaren lehendabiziko bi asteburuetan Xabierraldia ospatu eta burutu ohi da.Apirilaren azken igandean:Nafarroa eguna,Baigorrin antolatutako Nafarroa Garaia eta Beheraren arteko batasun aldarrikatzeko ekitaldi kulturala da. Uztailaren7a:San Ferminak, probintziako festa ezagunenak.Abenduaren3a:San Frantzisko Xabierkoaren eguna,Nafarroako jai ofiziala.Irailaren29a:Done Mikel Aralarkoaren eguna.

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:

- ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA–ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN

LUZERA:Txangoa Donostiatik Erreniegara egin dugu.Eskala:5m-10km- Luzera:50,5km-Denbora(kotxez):54min gutxi gora behera.

Page 44: Euskal Herria

Unai Alex Libe

Page 45: Euskal Herria
Page 46: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA: Nafarroa Behera2.- HIRIBURUA: Donibane Garazi

Donibane Garazi

3.- POPULAZIOA: 28.000 biztanle4.- MENDI NAGUSIENAK:

Urkulu: 1.419 m. Mendilerroa:Pirineoak.

Page 47: Euskal Herria

Tontor ezaguna da hau, erromatarrek bertan egindako eraikina dela eta (portuaren pasabidea zaintzeko antza denez).

Lindus:1.220 m.

Lindus mendia

Lauordena/Buztanzelai: 1.029m.

Lauordena mendia

Saroberri: 1.338 m.

Saroberri mendia

Otsamunho: 901 m. Mendilerroa: Pirinioak.

Otsamunho mendia iparraldetik

Page 48: Euskal Herria

5.- IBAI NAGUSIENAK:

Biduze: 82,4 KM.Biduze edo Erreitia Zuberoako mugan jaiotzen da eta Aturriren ibaiadarra da

Biduze ibaia

Aldude: 192,2 KM.

Aldude ibaia Pirinioetatik Errobira doan ibaia da. Baigorrin sartzean, ibaiak Baigorri izena hartzen du.

Page 49: Euskal Herria

6.- KLIMA: Klima ozeanikoa edo atlantikoa du, epela eta hezea.

Klima honen ezaugarriak:

Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0°C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago.

Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak, eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000mm-tik gora prezipitazio izaten dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena eta Artikutzan esaterako urtean batez beste 2500mm prezipitazio batzen dira.

Page 50: Euskal Herria

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK… Apirilaren azken igandean: Baigorrin, antolatzen da Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beheraren arteko batasun kulturala aldarrikatzeko festa bat.

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:

- ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA– ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN

LUZERADonostiatik Urkulu mendira egingo dugu bidaia.96,2km egingo ditugu kotxez eta 1 ordu 27 min tardatuko dugu.

Miren Lander Aimar

Page 51: Euskal Herria
Page 52: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:LAPURDI2.- HIRIBURUA:Baiona3.- POPULAZIOA:205.000 biztanle4.- MENDI NAGUSIENAK:

Manttale:573m.

Manttale mendia

Larrun:900m. Larrun da trenez igo daitekeen mendi bakarra, eta hori dela eta ez da inoiz jende faltarik izango tontorrean, jai egunetan batez ere.

Mondarrain/Arranomendi:749m. Ez da mendi handia, baina igoera gogorra

Page 53: Euskal Herria

da. Konglomeratuzko haitz asko ditu eta eskaladarako entrenatzeko leku aproposa da.

Mondarrain mendia

Gakoeta:579m.

Urtsumendi:678m.

Urtsumendiko tontorra

Baigura:897m.Mendi polita da Baigura, baina antenaduna da hau ere, Lapurdiko mendi beste bi mendi handienak bezala, eta, nola ez, errepidea ere badu. Errepidea eta bere egokiera dela eta parapentea egiten aritzen da zenbait lagun.

Xoldoko gaina:486m.

Xoldoko gaina

Page 54: Euskal Herria

5.- IBAI NAGUSIENAK:

Errobi ibaia:78km. Bere frantsesezko izena Nive da. Errobi, Donobane Garaziko lurretan osatzen da, Nafarroa Behereko hiru erreken urekin:

• Beherobia (emari nagusia),

• Laurhibar

• Arnegi erreka

Aturri ibaiarekin, Baionako lurretan batzen da.Aturri ibaia:325km.Frantsesez Adour,Piriniotan jaio,Landetatik igaro eta Baiona hirian Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den ibaia da.

Page 55: Euskal Herria

6.- KLIMA:

Lapurdiko klima ozeano aldekoa eta epela da. Neguan 8°C egiten du batez beste eta 20°C abuztuan. Urteko batez besteko tenperatura 14°C-koa da. Klima hezea da eta euri ugari izaten da (1.500 mm urtean batez beste).

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK…

• Baionako festak

Festak iraun bitartean, bi kolore dira nagusiak: zuria eta gorria. Janzkera ofiziala zuria da , gerrikon eta zapi gorria dituena. Festek bost egunez diraute:abuztuaren lehendabiziko asteburu aurreko asteazkenetik hurrengo igandera arte.

Ekitaldi nagusiak euskal-gaskoi tradizioarenak dira:pilota, musika, dantza, zezenketak, bigantxak, gurdien desfilea,fanfarreak, zezensuzkoak, su artifizialak, eta abar.

Festeetako maskota Errege Lehoia da Maskota bere burugabekeriez Baionan famatua izan zen Léon Dacharyaren irudia da.

Festak hasteko Errege Lehoiarekin batera gonbidatu famatu batek

Page 56: Euskal Herria

Udaletxeko balkoitik hiriko giltzak botatzen ditu.

.Zezenketak: udan 1283an Udalak entzierroa arautzeko agindua eman zuen:behiak, idiak eta zezenak herriko kaleetan aske utziak izan ziren. Egungo zezen-plaza , 1893an eraikia, Akitaniako handienetariko bat da, 10.000 ikusleentzako tokia duenez. Urtero 12 zezen-kurtsa egiten dira, baita nobillada asko ere.

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:

- ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA–ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU

IBILBIDEAREN LUZERA

Donostiatik Larrun mendira egin dugu txangoa.

1:1,666Km.21x1,666=35km. Uxue Hasier Selene

Page 57: Euskal Herria
Page 58: Euskal Herria

1.- PROBINTZIA:Zuberoa2.- HIRIBURUA:Maule3.- POPULAZIOA:17.018 biztanle4.- MENDI NAGUSIENAK:

OTSOGORRIGAINA:Mendebaldeko Piriniotan dagoen mendia da, Nafarroa eta Zuberoa artean kokatutakoa. 1922 metro ditu.

Otsogorrigaina mendia

ZAZPIGAINA:Zuberoako hegoaldean dagoen mendia da, mendebaldeko piriniotan, Orhi mendiaren ipar-mendebaldean eta Nafarroarekiko mugatik gertu kokatuta dagoena. 1768Metro ditu.

Page 59: Euskal Herria

Zazpigaina mendia

ORHI: Orhi mendia (2017mko), mendebaldetik hasita, 2000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dago, iratiko oihanaren ekialdean.

Orhi mendia

IGUNTZE:1.387m .dituen mendia da.

IZARBE:1.5.65m.

Izarbeko tontorra

ELAUDI:700m.

Page 60: Euskal Herria

5.- IBAI NAGUSIENAK:

UHAITZAINDI:Zuberoako ibaia da, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia

da. Bere luzera 54km da. Iturburua Larraine eta Uhaitza ibaien lotunea da.

LARRAINE: Zuberoako ibaia da, Uhaintxa ibaiarekin batera Uhaintzandi

sortzen duena.

Page 61: Euskal Herria

6.- KLIMA: KLIMA OZEANIKOA:

•Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9°C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21°C artekoa. Honela, urteko batez besteko tenperatura 11 eta 14°C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da.

•Prezipitazioa: Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak, eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000 mm-tik gora prezipitazio izaten dira urtean.

7.- KULTURA: FESTAK, JAIAK, OHITURAK…

. MASKARADA:Zuberoako Maskarada dantza soil bat baino gehiago dela esan daiteke, euskal folklorearen Inauteri errito nagusia da. Neguko ihauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua.

Urtero inauteri garaian eta lau hilabetetan zehar Zuberoako herri batek Maskarada prestatu egiten du, lan honetan festa berezi bat sortuz.

Page 62: Euskal Herria

Pertsonaiak

Normalean, 25 lagun osatzen dute segizioa, eta bi alde kontrajarritan banatzen dira: alde batetik, Gorriak, dotore eta ordenatuak eta, fanfarreak banatuta, Beltzak, desordenatuak eta zarpailak.Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak:

• Txerrero: Muturrean Zaldi buztana itsatsia duen makila du. Gerrian brontzezko sei zintzarri daramatza.

• Gathuzain: pantografo-itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz.

• Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da.• Zamaltzain: Zaldia, maskaradaren pertsonaia nagusia da.• Manitxalak: Zamaltzainen errementariak, hiru edo lau. Patroiak,

kurrika eta mailua ez ezik, larruzko amantala ere erabiltzen du.• Kestuak: Zamaltzainen bi zikiratzaileak: patroia eta mutila,

bearneraz egiten dute.• Enseñaria: Zuberoako banderaren zutoihala duena.• Jauna eta Anderea: jauntxoek dantzan egiten diren lanak

zuzentzen dituzte. Gizonak fraka janzten du, eta bastoi eta sable daramatza. Andreak zurizko soineko arina du.

• Laboraria eta Laborarisa: Nekazariak, ilunez jantzita. Gizonak akuilua erabiltzen du; andreak, berriz, saskia.

• Txorrotxak: Zorrotzaileak, patroia eta mutila. Erremintak zorrozteari ekiten diote; buruan, katagorri disekatua duen kapela dute.

• Buhameak: Lauek zurezko ezpata handia dute dantzatzeko.• Kauterak: Sei dira, batek mediku-jantzita. Sustraiz egindako

bastoiak dituzte, brontzezko zintzarriak dituztenak. Arropa zahar

Page 63: Euskal Herria

eta txikitua erabiltzen dute, maila apala adierazteko

Zuberoako maskaradaren bideoa:http://www.euskonews.com/0523zbk/gaia52305eu.html

8.- DONOSTIATIK ABIATUZ PROBINTZIA HORRETAKO MENDI BATERA TXANGO BAT EGINGO DUZU:–ADIERAZI MAPA BATEAN EGINGO DUZUN IBILBIDEA90km, 1ordu eta 11minutu

–ESKALA KONTUAN IZANIK KALKULATU IBILBIDEAREN LUZERA.

1:10km

1:10Km.

Txangoa Donostiatik Phagolara egin dugu eta 90Km bidaia izan da. 1 ordu eta 11 minutu tardatu dugu.

June Aitor Lide