Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak Gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa Jakintza-arloa: Ekonomia Egilea: ARTITZAR ERAUSKIN TOLOSA Urtea: 2014 Zuzendariak: ELENA MARTINEZ TOLA, MIKEL ZURBANO IRIZAR Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-546-2
425
Embed
Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak · Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak Gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa Jakintza-arloa: Ekonomia Egilea:
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak
Gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa
Jakintza-arloa: Ekonomia
Egilea: ARTITZAR ERAUSKIN TOLOSA
Urtea: 2014
Zuzendariak: ELENA MARTINEZ TOLA, MIKEL ZURBANO IRIZAR
Unibertsitatea: UPV/EHU
ISBN: 978-84-8438-546-2
Hitzaurrea
Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenerako 1992ko Konferentzian klima-
aldaketa eta biodibertsitate galera ekiditeko kontsumo- eta ekoizpen-eredu
iraunkorra sustatzeko beharra aipatu zen. Berriki, bereziki 2008. urtean hasi eta
denboran zehar nahi baino gehiago luzatzen ari den krisi anizkoitz honek
hainbat gogoeta eragin du eta sarritan aipatu izan da krisi hau erronka moduan
hartu eta kontsumo-eredu berri eta iraunkorrago bat eraikitzeko baliatu behar
dugula.
Izan ere, kontsumitzaileok, pribatuak zein publikoak, garapen iraunkorrerazko
bidean agente garrantzitsuak gara. Alegia, kontsumitzaileok ondasun eta
zerbitzu iraunkor baten aldeko eskaria egiten dugun neurrian ekoizpen
iraunkorra sustatzen lagunduko dugu merkatuko zenbait ekoizle eta
banatzaileen indar oligopolistikoa erabakiorra izan arren.
Urteetan, erosketa eta kontratazio publikoaren arduradunek ez dituzte erosi
edota kontratatu dituzten ondasun eta zerbitzuen ingurumen ezaugarriak,
eraginak eta kostuak, justizia soziala eta elkartasuna kontuan izan. Gaur egun,
ordea, ekonomia eta politika globalaren baldintza eta lehentasunak aldatu egin
dira eta pixkanaka erokesta eta kontratazio publikoari loturiko estrategia,
politika eta zuzentarauetan iraunkortasun ezaugarriak kontuan hartzen hasi
dira.
Doktorego-tesi honen helburua garapen iraunkorraren testuinguruan erosketa
eta kontratazio publikoak izan duen bilakaera aztertzea izan da, gehiago
zehaztuz, ingurumen irizpideak kontuan izango dituen Erosketa eta Kontratazio
Publiko Berdeak nazioarte mailatik hasi eta Gipuzkoako udalerri mailaraino
indarrean jartzeko izan dituen aukera eta zailtasunak aztertuko dira. Besteak
beste, Herri Administrazioek erosketa ahalmen esanguratsua dute eta produktu
eta zerbitzu iraunkorren aldeko apustua eginez kontsumo-ereduaren eraldaketa
indartzeko kontuan izan beharreko eragileak baitira.
Artitzar Erauskin Tolosa
2015
GASTEIZKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA
EKONOMIA APLIKATUA I SAILA
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
DOKTOREGO TESIA
Doktoregaia: Artitzar Erauskin Tolosa
Zuzendariak: Mikel Zurbano Irizar
Elena Martínez Tola
GASTEIZ, 2013
Laxiari
ESKER ONAK
Tesia behin bukatuta ohikoa izaten da lan honek iraun duen bitartean inguruan izan ditugun
kide eta lagunei esker ona adieraztea. Ez da lan erraza izaten, besteak beste, benetan
aipatuak izatea merezi dutenak ez ahazteko ardura sortzen baita. Dena dela, sakonean
sentitzen ditugun eskerrak eta bestela nekez adieraziko genituzkeenak azaltzeko aukera ezin
hobea da.
Elena Martínez eta Mikel Zurbano tesi zuzendari baino askoz gehiago izan dira. Ikuspegi
akademikotik begiratuta oinarrizko ekarpen eta gomendioak jaso ditut beraiengandik, beti
modu baikorrean eta nire lan erritmoa errespetatuz. Tesia egiten egoteak sortzen duen
presioa eramangarriagoa egin zait beraien ondoan.
Ekonomia Aplikatua I Sailari tesi hau egiterakoan laguntza eskatutakoan inolako trabarik jarri
gabe erakutsitako laguntzeko jarrera ona eskertu nahi diot. Kide asko aipatu beharko
nituzke, bereziki, Gasteizko Sekzioko lagunak, askotan kafe baten aitzakian beraien animoak
sentiarazi dizkidatelako. Mila esker nire lanarekiko interesa behin eta berriro adierazi eta
momentu baikorretan ez ezik makalagoetan ere adorea eta kemena helarazi didazuen
lankide eta lagun guztioi.
Esker onak Ibani, inkesten bilketaren ibilbidean bidaide izateagatik, baita Patxiri ere, mapak
egiten laguntzerakoan erakutsitako abileziagatik.
Alderdirik pertsonalenean, etxekoei eskerrak eman nahi dizkiet hainbeste denboraz
baldintzarik gabeko laguntza eskaintzeagatik. Eskerrik beroenak, gurasoei; amai eta aittei,
zuek irakatsi dizkidazue bizitzako gauzarik garrantzitsuenak; Ainhoa eta Josuri, urruti edo
gertuagotik animoak emateagatik. Ibani, Tesia egiten emandako denbora luzean
egunerokotasunean sortu diren gora beherei aurre egiten laguntzeagatik. Eta, Laxiari
eskerrik goxoenak, egunero egunero amatxori irribarre bat ateratzeagatik.
Beste alde batetik, Administrazio Publikoek buruturiko gastuek herrialde edo erregio bateko
ekonomian duen eragina aztertzeko Administrazio Publikoa eta Input‐Output taulak
erlazionatu dira. Izan ere, Input‐Output analisian oinarritutako metodologiari esker
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
8
Administrazio Publikoak gainontzeko jarduera adarrekin dituen harreman zuzenak zein
zeharkakoak aztertuko dira.
Aurrekoaz gain, kontuan izanik egunetik egunera ingurumenarekin loturiko xede zuzenak
edo zeharkakoak dituzten jarduerak gero eta gehiago direla, Gipuzkoako ingurumenaren
sektorearen egoera zein den aztertuko da. Baina, ekonomi jardueraren sailkapen ofizialei
begiratzen bazaie, hitzaren zentzu hertsian, ez da existitzen ingurumenaren sektorerik.
Horrenbestez, ingurumen jardueren garrantzi ekonomikoa neurtzeko modu bat proposatuko
da eta, jarraian, Gipuzkoako Herrialdearen kasuan ingurumen jarduerak duen garrantzi
ekonomikoaren balorazioa bat burutuko da.
Hurrengo urrats batean, gipuzkoar udalerrien iraunkortasun maila ebaluatuko da aldagai
anitzeko teknika estatistiko batez baliaturik. Zehatzago esanik, Osagai Nagusien Analisia
erabili da Udalmapek eskaintzen dituen Udalerrien Iraunkortasun Adierazle batzuentzat
zeintzuek, egun, Gipuzkoako udalerri guztientzat homogeneoak diren. Estatistikaren teknika
honen aldeko hautua egin da garapen iraunkorraren ezaugarriak eta konplexutasunaren
ondorioz neurketa eta balorazioa egitea ez delako erraza. Hain zuzen, nola neur daiteke
Garapen Iraunkorra? Estatistikaren teknika honek badu erantzuna, izan ere, aldagai asko
ditugunean aldagai hauek eskaintzen duten informazioa aldagai latente kopuru txikiago
batean biltzen ditu Osagai Nagusien Analisiak eta, honela, informazioa modu errazago
batean interpreta daiteke.
Gipuzkoako tokiko administrazioetako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari buruzko
informazioa beste iturri batzuetatik ere lortu da. Iturri primarioa moduan Gipuzkoa
herrialdeko 5.000 biztanle edo gehiago dituzten tokiko erakundetako ingurumen teknikari
edo erosketa saileko teknikari guztiei inkesta bat igorri zaie. Iturri sekundarioa bezala, Eusko
Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Udalsarea eta IHOBE‐ren web orrian eskuragarri
dagoen informazioa erabili da. Horrenbestez, Gipuzkoako udalerrietan EKPB‐aren aplikazio
mailari buruzko analisia burutzeko inkesta bidez garatutako landa lan bat aurrera eraman
da. Aurrera jo baino lehen egoki deritzogu iturri primarioko datuak biltzeko orduan izan
ditugun zailtasunak azpimarratzea. Ondorioz, behin baino gehiagotan jarri gara
harremanetan lagineko udalerrietako teknikariekin eta, zenbait kasutan, zeharkako
bideetara ere jo behar izan da. Azkenean, erantzundako 17 galdetegi bildu dira. Antzeko
beste lan batzuekin alderatzen bada lortu den erantzun maila nahiko altua da; izan ere,
Sarrera
9
laginaren %55a eta Gipuzkoako biztanleriaren %70a ordezkatzea lortu baita. Galdetegiaren
eredua eranskinean jaso da.
Amaitzeko, kasu azterketa metodologiaz baliatuko gara. Kasu azterketen metodoa, gizarte
zientzien baitan oso errotua dagoen ikerketa metodoa da. Metodo honen bidez, Tesi
honetan hainbat ezaugarri betetzen dituzten kasu konkretuetan ikerketa helburuari buruzko
eztabaida teorikoa aztertzen da. Haatik, aukeratutako kasu bakoitza, kasu partikular eta
bakar moduan ulertu behar da.
Horrenbestez, Gipuzkoako bi udalerrien kasua aztertuko da. Hots, EKPB ekimenak
Gipuzkoako tokiko administrazioetan duten garrantzia xehetasun gehiagorekin aztertzeko
5.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrien laginetik bi udalerri aukeratu dira: Oiartzun
eta Legazpi. Oiartzungo udalerria, Osagai Nagusien Analisiaren bidez Gipuzkoako udalerriak
iraunkortasunaren arabera sailkatzerakoan, 5.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerriek
osatzen duten laginaren artean puntuaziorik altuena lortu duen udalerria da eta, bigarren
udalerria, Legazpi, 2012ko Urrezko tak211 saria jaso duen udalerria da.
Beraz, helburu eta metodologiaren aurkezpenaren ostean proposatzen den ikerketa lanak
EKPBren azterketa ikuspegi teoriko zein praktiko batetik burutuko dela ondorioztatu
daiteke. Zentzu honetan, ikerketa lana zortzi kapitulutan egituratu da.
1.3. TESIAREN EGITURA: ATALEN ETA KAPITULUEN AURKEZPENA
Ikerketa lan hau hiru ataletan banatu da eta atal bakoitzak zenbait kapitulu biltzen ditu.
Lehen atalean, 2. kapituluan Pentsamendu Ekonomikoaren historian zehar ibilbide bat
burutu da ekonomialari klasikoek hazkunde ekonomikoaren inguruan aurkeztu dituzten
ekarpenetatik abiatu eta garapenaren politika ekonomiko ezberdinek, XX. mendearen erdi
aldetik aurrera, garapen ekonomikoari buruz azaldu dituzten hausnarketa esanguratsuenen
laburpen bat jasotzen da. Horretarako, Garapenaren Teoria Ekonomikoarekin zerikusia
duten paradigma ezberdinak defendatzen dituzten pentsamendu korronte batzuen
ezaugarri nagusienak landuko dira, besteak beste: herrialde baten industrializazioa
1 Tak21 auditoretza sistemak, 40 irizpide eta 100 baino adierazle gehiagotan oinarrituta EAEko Tokiko Agenda 21en kalitatea neurtzen eta aitortzen du. Aurrekoaz gain, kalitate onena erakusten duen Tokiko Agenda Urrezko tak21‐rekin saritzen du.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
10
ezinbesteko irtenbide moduan planteatzen duen Modernizazioaren Teoria; Teoria
Estrukturalista, modernizazioaren alternatiba moduan sortu zen eskola heterodoxoa,
lehenengo aldiz Zentro‐Periferia sistemaren ideia planteatu zuena; Garapenaren Teoria
Neoliberala, azpigarapena Estatuaren parte‐hartzearen ondorioz sortzen den merkatuaren
funtzionamendu ezegokiak eragiten duen egoera bezala ulertzen duena; eta, Garapenari
buruzko Hautabidezko Teoriak, orokorrean, banakakoen oinarrizko beharrak asetzearen
garrantzia azpimarratzen dituztenak.
3. kapituluan, Garapen Iraunkorra terminoaren sorrerari buruzko hurbilketa bat egiten da.
Aurreko kapituluan jaso denez, garapen ekonomikoaz arduratu direnak asko izan dira eta
XX. mendean lehenengo aldiz jakintza‐arlo desberdinetatik begiztatzen hasi ziren. Hasiera
batean, Hirugarren Munduko herrialdeen jauzi kuantitatiboaz hitz egiten hasi baziren ere
pixkanaka jauzi kualitatiboaren beharra mahai gaineratu zen, hots, Garapen Iraunkorraren
beharra. Baina Garapen Iraunkorra kontzeptuak Ekonomia zientziaren baitan ez du
interpretazio adostu bat izan. Orokorrean, interpretazio ezberdin horiek bi multzo handitan
bil daitezke: alde batetik, hazkunde ekonomikoa etetea defendatzen dutenak daude, eta
bestetik, garapena bermatzeko hazkunde ekonomikoa beharrezko elementu moduan
ikusten dutenak. Beraz, Garapen Iraunkorraren testuinguru kontzeptuala lantzen da kapitulu
honetan eta ekonomia ekologikoa eta ingurumenaren ekonomiaren eskolako
ekonomialarien arteko postura kontrajarriak aurkezten dira.
Aurrekoaz gain, 1980ko hamarkadaren amaieran, Amartya Sen eta Mahbub ul Haq
ekonomialarien hausnarketa eta ikerketa lanak oinarritzat hartuta Nazio Batuek Giza
Garapenari buruz proposatutako planteamenduetatik eratorrirako Giza Garapena
kontzeptuaren instituzionalizazioa aipatzen da. Baita, egun bizi dugun krisi‐ekologiko,‐sozial,
baliabideena eta azkenik finantza krisi testuinguruari loturik, Garapen Iraunkorra
kontzeptuaren interpretazio ortodoxoari loturik merkatu mekanismoan eta teknologia eko‐
eraginkorrean oinarritzen diren politika neurri berriekin iragarri den Ekonomia Berde
bateranzko joera ere.
Bestalde, krisi testuinguru berean desazkundea eztabaida ekologiko zein sozialetan agertu
da. Desazkundearen azken asmoa sistema ekonomikoaren tamaina norberaren borondatez
murriztea da eta, asmo honek, zalantzarik gabe Barne Produktu Gordina murriztea eskatzen
du. Aitzitik, politiken helburu nagusia ez da BPG murriztea, baizik eta ekoizpen eta
Sarrera
11
kontsumoa maila iraunkor eta baxuagoak eskatzen dituen testuinguru baterantz mugi
araztea. Gainera natura ondarea babestu nahi bada, mendebaldeko herrialdeen garapen
eredua gainontzeko herrialdeetara ezin zela orokortu argi geratu da.
Bigarren atala (4. eta 5. kapituluak) erosketa eta kontratazio publiko iraunkorrean
zentratzen da, hau da, ingurumen irizpideak eta irizpide sozial eta etikoak erosketa eta
kontratazio publikoan barneratzean sortu den kontzeptuan.
Horrenbestez, 4. kapituluan erosketa eta kontratazio publiko iraunkorraren sorrera eta
bilakaera berrikusiko dira. Rio de Janeiron ospatu zen Lurraren Goi‐bileran kontsumo eta
ekoizpen eredu iraunkorrago baten lan egiteko konpromisoa hartu zuten 170 herrialdek
baino gehiagok. Hamar urte beranduago, Johannesburgon konpromiso bera berretsi zuten
eta Marrakech prozesuaren baitan Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorraren lan taldea
osatu zen. Kapituluan zehar, Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorraren definizio
ezberdinak bilduko dira baita iraunkortasun eskakizunak erosketa eta kontratazio publikoko
prozesuetan barneratzeko dauden aukera desberdinak ere. Azken ideia honi loturik, EKPIren
lege esparrua eta politika esparrua azaltzen dira.
Jarraian, 5. kapituluan, urte luzez erosketa eta kontratazio arduradunek produktuen
ingurumen ezaugarriak, eraginak eta kostuak kontuan izan dituzten arren garapen
iraunkorraren garrantziaren hedapenak erosketa eta kontratazio publikoari loturiko
estrategia, politika eta zuzentarauak ingurumen ezaugarriak ere kontuan hartzen hasi diren
aztertuko da. Beraz, EKPBak pixkanaka hartu duen garrantzia eta etorkizunean eragin
ditzakeen onurak lantzen dira. Termino ezberdinekin izendatzen den arren eta definizio
desberdinak aurki daitezkeen arren, atzean ideia nagusi bera dutela ohartuko gara.
Bestalde, nazioarte mailan EKPBak izan duen bilakaera jasoko da eta aurrera eraman diren
ekimen ugarietan nabarmendu diren zailtasunak eta hauei aurre egiteko proposatu diren
irtenbideak ere biltzen dira.
Hirugarren atalean (6. eta 7. kapituluak) nazioarte mailan nabarmendu diren joerak
Gipuzkoa Herrialdean ere gertatzen diren aztertuko da, hots, Gipuzkoako tokiko
administrazioetan EKPBaren aplikazioa norabide berean doan eta horrek ekarriko lituzkeen
ondorioak.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
12
Lehenik, 6. kapituluan, egun pairatzen ari garen krisitik indar berrituta ateratzeko Europako
Batzordeak diseinatu duen estrategian zehaztu dituen helburu kuantitatiboen Gipuzkoako
Herrialdeak aurkezten duen argazkia erakutsiko da, EAEko, Estatuko eta 27‐Europar
Batasuna multzoarekiko zein osatzen duten herrialdeekiko alderaketa egiteko. Bigarrenik,
Gipuzkoako herrialdeko instituzioetan EKPB aplikatzea ahalbidetzen duen testuinguru
juridikoa deskribatzen da eta, jarraian, Gipuzkoako herrialdearen egitura produktiboaren
erradiografia jaso ostean input‐output metodologiaz baliaturik Gipuzkoako erosketa eta
kontratazio publiko berdeak duen eragina aztertzen da. Amaitzeko, Gipuzkoako
herrialdearen ingurumen egitura produktiboa aztertzen da kontzentrazio indize ezberdinez
baliatuz eta honela, Gipuzkoako egitura produktiboak EKPBak sortzen dituen eskariei aurre
egiteko gaitasuna duten edo ez aurreikusten da.
Hurrengo kapituluan, zazpigarrenean, teknika estatistiko batez baliaturik Gipuzkoa Herrialde
osora hedatuko den iraunkortasunari buruzko azterketa bat garatuko da, hots, ingurumena,
kohesio soziala, ekonomia arloan eta azkenik iraunkortasunean erreparatuta Gipuzkoako
udalerrien sailkapena egingo da. Azterketa hori UDALMAP delakoan aurki daitezkeen
adierazleetan oinarriturik eta ONA metodologiaz baliaturik egingo da eta lortutako emaitzei
esker udalerri bakoitza iraunkortasunari dagokionez hobekuntzak nola lor ditzaketen
jakiteko baliagarria izango da. Jarraian, landa lana aurrera eramateko prestatu den
inkestaren bidez lortu diren emaitzetan oinarrituta Gipuzkoako tokiko erakundetan EKPBak
duen garapen maila aztertuko da. Hots, Gipuzkoako udalerriek erosketa eta kontratazio
publikoko prozesuetan ingurumen‐eskakizunak zenbateraino barneratzen dituzten eta
produktu edo zerbitzu baten aldeko azken erabakia hartzerakoan ingurumen‐eskakizunak
zein neurritan erabakigarriak izan diren azalduko da. Amaitzeko, Gipuzkoako tokiko
administrazioetan EKPBari ematen zaio garrantzia xehetasun gehiagorekin azalduko da, hau
da, Legazpi eta Oiartzungo kasuetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari loturiko
ekimenek izan duten bilakaera aztertuko da.
Bukatzeko, ikerlan honen amaieran ondorioen atala jasotzen da. Bertan, ondorio nagusienak
laburbildu eta jasotzeaz gain, ikerlanean erabilitako hipotesiak frogatzerakoan sortutako
hausnarketak ere biltzen dira eta EKPBaren erabileraren aurrerapena bultzatzeko zenbait
Historian zehar, garapen ekonomikoaz arduratu direnak asko izan dira, baina XX. mendean
lehenengo aldiz jakintza‐arlo desberdinetatik begiztatzen hasi ziren eta esan daiteke
Garapenari buruzko Ekonomia Bigarren Mundu Gerra ostean sortu zela Ekonomia
Zientziaren azpi‐diziplina zientifiko moduan zeinak hasiera batean Hirugarren Munduko
herrialdeen jauzi kuantitatiboaz hitz egin zuen.
Baina hainbat ekonomia pentsalarik garapenari buruzko ideiak antzinatik plazaratu dituzte.
Hazkundea eta aurrerapena ekonomialarientzat oinarrizko gaiak izan dira ekonomia zientzia
bat bilakatu zenetik. Zentzu honetan, jatorri teorikoan merkantilisten eta fisiokraten eskolak
aurki badaitezke ere, garapen ekonomikoari buruzko teorien sorburua ekonomialari
klasikoek hazkunde ekonomikoaren inguruan aurkeztu zituzten ekarpenekin lotu daiteke.
Bestalde, aipatu behar da, garapenari buruzko ekonomiari loturik pentsamendu korronte
ezberdinak existitzen direla. Dena dela, komenigarria da aurretiaz bi kontzeptu bereiztea:
Batetik, garapenaren politika ekonomikoa, diziplina anitzeko fenomeno moduan ulertua,
aldagai ekonomikoez gain aldagai politikoak, sozialak, geografikoak eta bestea askoren
erabilera eskatzen duena, garapen ekonomikoari buruzko ezagutza zientifikoen multzoa
osatu eta pentsamendu merkantilistatik abiatu eta gaur egun arteko ibilbidea egin duena;
eta, bestetik, Garapenaren Ekonomia kontzeptua, gutxien garatuta dauden garapen bideko
herrialdeen azterketaz arduratzen den arlo zientifikoa, hots, gutxien garatuta dauden
herrialdeen baldintza, ezaugarri eta garapen ekonomikoa bultzatzeko politiken azterketaz
arduratzen dena. Ekonomia Zientziaren espezialitate akademiko hau Bigarren Mundu Gerra
ostean sortu zen azpi‐diziplina zientifiko moduan.
Beraz, kapitulu honetan zehar, hazkunde ekonomikotik abiatu eta XX. mendearen erdi
aldetik aurrera pentsamendu ekonomikoaren eskola ezberdinek garapenaren politika
ekonomikoari buruz defendatu dituzten hainbat kontzeptu aztertuko dira. Horretarako,
bigarren atalean Adam Smith, David Ricardo, Robert Malthus, John Maynard Keynes eta
Joseph Allois Schumpeteren klasikoen ekarpenetan oinarrituz jaso dira hazkunde
ekonomikoari buruzko teoria klasikoaren ezaugarri nagusiak eta hurrengo atalean,
hirugarrenean, hazkunde ekonomikoaren teoria modernoari loturiko bi eredu bildu dira;
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
18
Solow‐en hazkunde exogenoaren eredua eta hazkunde endogenoaren AK eredua.
Ondorengo ataletan garapenaren politika ekonomikoari loturiko paradigma ezberdinak
jasotzen dituzten pentsamendu korronte batzuk landu dira. Honela, laugarren atalean,
modernizazioaren teoria aldarrikatzen zuten Walt Whitman Rostow, Paul Rosendenstein‐
Rodan, Ragnar Nurkse, Arthur Lewis, Albert O. Hirschman eta François Perroux autoreen
ekarpenak bildu dira; bosgarren atalean, teoria estrukturalista eskola heterodoxotik abiatu
eta bere ordezko teoria erradikala bezala izendatu den mendekotasun teoriari buruzko
zertzelada batzuk jasotzen dira; seigarren atalean, eskola neoliberalaren bilakaera eta bere
ideologiaren paradigma bihurtu zen Washingtongo Kontsentsua azalduko dira; zazpigarren
atalean, garapenari buruzko hautabidezko teoria moduan sailkatu ditugun Neo‐
instituzionalismoa edo Erakunde Ekonomia Berria (EEB), Tokiko Giza Garapena (TGG),
Generoa eta Garapena (GEG) eta, amaitzeko, Sumak Kawsay eta Suma Qamaña‐ren ideia
nagusiak azalduko dira.
2.2. HAZKUNDEAREN TEORIA KLASIKOA
Hazkunde ekonomikoaren azterketa ekonomialari askoren kezka iturria izan da urteetan
zehar eta hazkunde ekonomikoaren teoria asko aldatu da bere sorreratik. Hori horrela
izanik, jarrian, autore klasikoen ekarpenetatik – A. Smith, D. Ricardo eta R. Malthus – hasi
eta J.M. Keynes eta J.A. Schumpeterren ekarpenetaraino jasoko dira.
Autore klasikoek, orokorrean, modu sistematiko eta zehatz batean ekonomiaren hazkundea
eta aberastasunaren faktore sortzaileak aztertu nahi izan zituzten (O’Brian, 1989 hementxe:
(Galindo, 2011)). Esate baterako, Adam Smith (1723‐1790) autore klasikoak, bere lanik
garrantzitsuenean “Investigación sobre la naturaleza y causas de la riqueza de las naciones2”
(1994 {1776}), nazioen aberastasuna edo hazkunde ekonomikoa (zentzu berean ulertzen
zituen) baldintzatzen duten faktoreak aztertzea asmo duen lanean, nazioen baliabide
naturalak neurri batean edo bestean zehaztuak daudela onartzen du. Beraz, aberastasuna,
giza lan‐jarduerak eta nazioak erabilgarri dituen baliabide naturalek mugatzen dutela
2 Lan originala Inquiry into the Nature and Causes of the Wealth of Nations 1776. urtean argitaratu zen
baina testu honetan jasoko diren aipamenak Investigación sobre la naturaleza y causas de la riqueza de las naciones (8. argitalpena) lanetik hartutakoak izango dira.
kapitalaren pilaketa, zeina azken batean herrialde baten hazkundea baldintzatuko duen
faktoretzat hartzen den. Smith‐ek azpimarratzen du, ez dela ahaztu behar aldagaien gain
badirela hainbat nahasmen eta hauek eragin negatiboak sor ditzaketela, adibidez, lanaren
banaketaren ondorioz sortzen diren nekeak. Bake sozialik ez izatea ere gerta liteke,
hazkunde ekonomikoa eragingo duen inbertsioa bermatzeko hain beharrezkoa dena,
esaterako guda egoera. Desira ez diren perturbazio horiek ekiditeko hezkuntzak duen
garrantzia azpimarratzen du.
Dena dela, Smith‐ek nazio guztiek izango duten garapen ekonomiko motaren araberako,
egoera geldikorra lortuko dutela zehazten du, izan ere denboraren joanean inbertsio
aukerak agortu egiten dira eta berarekin batera hazkundea eten egiten da. Egoera
geldikorrera iristea atzeratu egin daiteke merkatuak irekiaz eta berrikuntzei esker, azken
hauek inbertsio aukerak areagotzen baitituzte. Bestalde, kontuan izan behar dira
herrialdean indarrean dauden araudi eta erakundeak, hauek merkataritzari mugak jarri eta
inbertsio aukerak murriztu ditzaketen neurrian, egoera geldikorrera iristea azkartu edo
denboran atzeratu baitezakete.
“Ekonomia politikoaren eta tributazioaren printzipioak3” (1995 {1817}) lanean David Ricardo
(1772‐1823) ere Egoera Geldikorrari buruz mintzo da, zeinetara errendimendu beherakorren
existentziari esker iritsiko den; izan ere biztanleria areagotuz doan heinean, lur‐sail ez hain
emankorrak lantzen hasi eta ekoizpen kostuek gora egingo dute. Horrek lurretik eratorritako
errenten beherapen mailakatua eragingo du, baliabideak agortu daitezkeela nabarmenduz
eta ingurumenak Ricardorengan izan zuen eragina agerian jarriaz (Bifani, 1999; Hardin,
1989; Ferguson, 1948). Hala ere, Ricardok onartzen du biztanleriak egokitzapen ahalmena
duela:
“Populazioa, berarengan enplegatzen diren fondoek erregulatzen dute, eta beraz, kapitalak
egiten duenaren arabera inkrementatu edo gutxituko da.” (Ricardo, 1995 {1817}, or. 58)
Edozelan ere, Ricardo optimista da eta ekoizpen prozesuetara bideratutako inbertsio maila
handitzearen beharra adierazten du. Horretarako aurrezki tasa altuak behar dira eta
3 Lan originala On the Principles of Political Economics and Taxation 1817. urtean argitaratu zen baina testu honetan jasoko diren aipamenak Ekonomia politikoaren eta tributazioaren printzipioak lanetik hartutakoak izango dira.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
22
inbertsio hauekin baliabide ahigarriek ezarritako mugak gainditu daitezke (Fernández,
Parejo, & Rodríguez, 2002). Ondorengoak azaltzen du Ricardoren teoria ekonomikoak
aurrezkiari ematen dion garrantzia:
“Bizirauteko bitartekoen aurka presionatzen duen populazioarentzako bi irtenbide daude:
populazioa gutxitu edo kapital‐metaketa bizkortu. Lur emankor denak landuta dauden
herrialde aberatsetan, azken emendioa ez da batere eragingarria, ezta desiragarria ere,
zeren eta esfortzu hori burutzen bada, gizarte horretako klase guztiak txiroago bihurtuko
baitira. Baina, ezkutuan bederen, ekoizpen‐bitarteko ugari gordeta dituzte eta oraindik lur
emankorrenak lantzeke dauden herrialde txiroetan, egoera txar hori gainditzeko bide
ziurrena eta eraginkorrena bigarrena da, zeren eta ondorioa herriko klase guztiak profitatzea
baita.” (Ricardo, 1995 {1817}, or. 76)
Aldi berean, ondasunen balioa lanera bideratzen den denborak mugatzen duela azaltzen du.
Lur egokiak mugatuak direnez bizi‐iraupenerako ondasunen prezioen joera gorakorra izango
dela aurreikusten du, ondorioz, baita soldatena ere. Beraz, makinak sarritan lanaren ordezko
izango direla aurreikusten du. Ricardok honela azaltzen du:
“Kapital eta populazioaren gehikuntza bakoitzarekin elikagaien prezioa igo egingo da beren
ekoizpena zailduko delako. Gehikuntza honen ondorioa, bestalde, alokairuen igotzea izango
da, eta honelako igoera bakoitzak, egunetik egunera, aurreztutako kapitalaren proportzio
handiagoa bultzaraziko du makineria‐erosketara.” (Ricardo, 1995 {1817}, or. 306)
David Ricardoren arabera, ekonomia politikoa nagusiki errentaren banaketaz arduratu behar
da eta ez, Adam Smithek proposatzen duen moduan, aberastasunaren hazkundeaz
(Robbins, 1974). Adam Smith eta fisiokratek nekazaritza jarduera produktibo bakar bezala
ulertu izana ere kritikatzen du Ricardok, izan ere bere ustez industria da ekonomia baten
iturri produktibo nagusia (Ferguson, 1948; Naredo, 1996). Horrez gain, ez du bat egiten
Adam Smithekin, azken honek balioa eta aberastasunaren arteko bereizketa argirik ez
duelako egiten. Ricardok aldiz balioaren teorian sakondu zuen eta bi kontzeptuen arteko
desberdintasuna “Ekonomia politikoaren eta tributazioaren printzipioak” lanean honela jaso
zuen:
“Balioa, beraz, aberastasunetik erabat bereizten da, ez baitago oparotasunaren menpe,
ekoizpenaren erraztasun edo zailtasunaren menpe baizik.” (Ricardo, 1995 {1817}, or. 211)
David Ricardoren beste bi ekarpen garrantzitsu dira; batetik, ogasunari buruzkoa eta,
bestetik, zientzia eta tekniken hobekuntza aurrerapen teknologikoaren ezinbesteko
iturritzat kontsideratzea, hazkunde ekonomikoa lortzeko baldintza beharrezkoa. Are
gehiago, nahiz eta Egoera Geldikorraren aurkako ideia bat izan, Ricardok onartzen du
ekonomia itxi batean teknologia maila jakin batekin hazkunde jarraitu mugagabea lortzea
posible dela. Egoera horretara iristeko, eskariari loturiko ondo zehaztutako zenbait
aurrebaldintza suposatzen ditu, esate baterako, Say‐ren merkatu legea4.
Ogasunari dagokionez, Ricardoren arabera lurraren gaineko zerga ezartzea nahikoa
litzateke, izan ere lurraren errenten gaineko zergak lur‐jabeek ordaindu beharko lituzkete
eta ez litzateke kontsumitzaileengana transferituko. Soldaten gaineko zergarik ez du
proposatzen, izan ere Ricardoren ustez, soldatak bizi iraupeneko soldatak dira eta ez dute
zerga zamarik jasateko aukerarik. Bestalde, langileek kontsumitutako ondasunak zamatzeko
aukera ere baztertu egiten du, zerga hauek langileen eros ahalmenari zuzenean eragingo
liokeela argudiatuz. Azken batean, langileen errenta erreal erabilgarria murriztuko lukeen
zergen aurkakoa zen, soldata nominalak handitu arren langileen errenta erreal erabilgarria
murrizten badute langileez gain enpresariak ere kaltetuak suertatzen baitira. Soldata
nominalen igoerak enpresarien mozkin tartea murriztu eta inbertsio gutxiago burutuko
dutenez hazkunde ekonomiko txikiagoa eragingo baitute.
Thomas Robert Malthus (1766‐1834) klasikoarentzat, hazkunde ekonomikoari aurrezkiak,
kontsumo maila urriak eta populazioaren dinamikak modu negatiboan eragiten die. Bere
ikuspegiaren arabera, hazkunde ekonomikoak eskari gehigarriaren beharra du. Horretarako
inbertsio gehigarria ez da nahikoa, eskaintzaren gehikuntza bat ere beharrezkoa izango da.
Malthusen arabera, egoera geldikorrera iristearen arrazoi nagusiena biztanleriaren dinamika
bera da, honek errendimendu beherakorrak sortzen baititu (Fernández, Parejo, & Rodríguez,
2002).
4 Sayren ekarpenik esanguratsuena merkatuen legea (Say‐ren legea bezala ezagutzen dena) da zeinaren arabera eskaintza orok bere eskaria sortzen duen. Sayren arabera herrialde batean enplegatu gabe geratuko den kapitalik ez dago, ekoizpenak mugatzen baitu eskaria. Kontsumitu edo salmentarako bakarrik ekoiztuko da, gainera merkantzia bat saltzen bada beste bat erosiko da eta azken hau berehala erabiltzen ez bada, geroagoko ekoizpena laguntzeko izango da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
24
Malthusek “Primer Ensayo sobre la Población5” lanean honela jasotzen du biztanleriaren
joera:
“La Población, si no encuentra obstáculos, aumenta en progresión geométrica. Los alimentos
tan solo aumentan en progresión aritmética.” (Malthus, 1970 {1798}, or. 53)
Eta goian jasotzen den joera hori adibide argigarri batekin azaltzen du:
“Estimando la población del mundo, por ejemplo, en mil millones de seres, la especie humana
crecería como los números 1, 2, 4, 8, 16, 32, 64, 128, 256, 512, etc., en tanto que las
subsistencias lo harían como: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, etc. Al cabo de dos siglos y cuarto, la
población sería los medios de subsistencia como 512 es a 10; en tres siglos la proporción sería
de 4096 a 13; y a los dos mil años la diferencia sería practicamente incalculable.” (Malthus,
1970 {1798}, or. 60).
Biztanleriaren hazkunde joera hori gainditzeko, Malthusek bi irtenbide proposatu zituen:
Batetik, berezko mugak (gosetea, gudak, gaixotasunak, …) eta bestetik, jaiotze tasa
kontrolatzeko prebentzio‐neurriak. Esate baterako, XVIII. mendean Britainia Handian
indarrean zegoen “Txiroen Legearen” kontrakoa zen. Lege honekin elizbarrutiei txiroei
mantenua luzatzeko beharra ezartzen zitzaien eta Malthusen arabera laguntza honi esker
txiroak elikagai gehigarriak sortu gabe ugaltzen zirela zioen, hau da, birbanaketa tresnekin
txirotasuna murriztu beharrean ugaldu egiten zela argudiatu zuen.
Bestetik, aurrerapen teknologikoei garrantzi handia eskaini zien nahiz eta ekoizpen
gaitasunera bideratutakoei bakarrik izan, beraz eskari maila handitu behar zela zioen,
horretarako, hazkundea gehien kaltetzen zuten faktoreen kontra jardun behar zen, hau da,
gehiegizko aurrezkia, kontsumo maila baxua eta biztanleriaren dinamika.
Malthusek, Ricardok bezala, aurretiaz aipatu den moduan errendimendu beherakorren
existentzia onartzen zuen. Gainera, errendimendu beherakorrek eraginda oreka maila
egoera geldikor batera iritsiko zela ondorioztatu zuen, bizi‐iraupen mailako egoera geldikor
batera.
5 Lan originala An Essay on the Principle of Population 1798. urtean argitaratu zen baina testu honetan jasoko diren aipamenak Primer Ensayo sobre la Población lanetik hartutakoak izango dira.
desegin zuen, liberalismoaren teoria politikoki ez zuzena bilakatu zen, aurreko garaietan
eztabaida ezina zena, eta aldi berean esku ikusezina edo merkatua doitzen duen mekanismo
automatiko baten presentzia nabarmendu zuen (Naredo, 1996).
Keynesek proposatutako sistemaren arabera, guztirako eskaintza eta eskariak bat egitean
lortzen den oreka egoera, kontsumorako joera marjinala eta inbertsioak zehazten zuten. 6 Ñabarmadura bat, Enplegu, interes tasa eta diruari buruzko Teoria Orokorra (Keynes, 1998 {1936}) lanean Keynesek bere oinarrizko teoria ekonomikoak azaltzerakoan, epe laburrari garrantzia ematen badio ere “Some Economics Consequences of a Declining Population” Eugenics Review‐n (1937) argitaratutako artikuluan hazkundearen epe luzeko azterketa proposatzen du, biztanleriaren dinamikak inbertsio, aurrezki, sarrera eta langabezian izan ditzaken eraginak aztertuz. Tarasciok (1971) dioen moduan aipaturikoa artikuluan jasotzen den hazkunde ekonomikoari buruzko teoria, Teoria Orokorraren azaltzen denaren osagarria da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
26
Herrialde bateko ekonomia bi formula sinpleren bidez laburbildu zuen: Batetik, herrialdeko
ekoizpen(Y) maila kontsumoa (K), inbertsioa (I) eta gastu publikoaren (G) baturarekin
berdintzen zuena (Y ? K ? I ? G) eta, bestetik, inbertsioa (I) eta aurrezkia (S) berdintzen
zuena (I ? S). Bi ekuazio hauen bidez biderkatzailea7 definitzen da, kontsumorako joera
marjinala eta inbertsioaren menpekoa izango dena. Biderkatzaileaz baliatuz Keynesek
kontsumoa, inbertsioa edo gastu publikoaren aldaketek herrialde baten errentaren aldaketa
biderkatua eragin daitekeela azaldu zuen. Gainera errentaren birbanaketa berdinago baten
aldeko jarrera defendatzen zuen, izan ere, Keynesen arabera baliabide gutxiago eta ustez
kontsumorako joera marjinal handiagoa zituztenen sarrera maila handitzean eskari
agregatua are gehiago haziko litzateke. Bestalde, gastu publikoa hazkundea ahalbidetu eta
langabezia gainditzeko tresna moduan ulertzen zuen. Batik bat, inbertsio pribatuarentzat
pizgarriak nahikoak ez ziren garaietan inbertsio maila areagotuko araziko duen gastu
publikoa. Ikusten denez Keynesek, nahiz eta merkatuaren eraginkortasunaren ikuspegitik
bada ere eta ez justizia sozialarenetik, ekitatearen aldeko apustua egin zuen.
Bestalde, Keynesek inbertsio mailaren gora beheretan oinarrituta ekonomiaren eboluzio
ziklikoa azaldu zuen. Inbertsio maila kapitalaren eraginkortasun marjinalak mugatzen zuen,
honek inbertitzaileen errendimendu eta kapital ondasunen kostuan eragiten zuen heinean.
Ziklo hauek maiztasun jakin batean errepikatzen zirela baieztatu zuen, kapitalismoaren
ezegonkortasunak edo krisiek eraginda. Zentzu honetan, hazkunde ekonomikoaren prozesua
epe luzean epe laburreko dinamikaren errepikapena izango da, hots, kapitalaren
Aurrekoaz gain, “Enplegu, interes tasa eta diruari buruzko Teoria Orokorra” (Keynes, 1998
{1936}) laneko 23. eta 24. kapituluetan pagamendu‐balantza positiboaren garrantzia
azpimarratzen du eta lanaren nazioarteko banaketaren alde egiten du. Horrez gain,
herrialde barneko merkatuak babesteko neurrien alde agertu zen, batik bat lehia
7 Biderkatzailea lortzeko Y ? K ? I ? G ekonomia itxi baten oreka egoeratik abiatzen da. Sinplifikatu asmoz, sektore publikorik ez dagoela suposatzen bada Y ? K ? I izango dugu. Demagun kontsumo funtzioa lineala dela eta kontsumo autonomoa (A) eta errentaren (Y) menpekoa dela, hots,
K ? A ? bY. Kontsumo funtzioa Y ? K ? I ekuazioan ordezkatuz Y ? ???? ?? ? ?? lortzen da. Gehiago
sinplifikatzeko A ? 0, kontsumo autonomorik ez dagoela suposatzen bada, Y ? ???? ? izango da
produktibitate marjinala positiboa baino beherakorra9 eta ekoizpen faktoreen
8Ekoizpen funtzioak Y? ???, ?? errendimendu konstanteak izango ditu baldin eta bere ekoizpen faktore guztiak λ eskalar batekin biderkatzean ekoizpenaren maila ere λ eskalarraren proportzio berean aldatzen bada, hau da: ????, ??? ? ????, ?? ?? ? 0. Matematikan lehen mailako funtzio homogeneo moduan izendatzen da.
9Hau da, ekoizpen faktoreen kopuru gehigarri batek gero eta neurri txikiagoan handituko du ekoizpenaren maila. Azalpen matematikoaren arabera, ekoizpen funtzioaren kapitalarekiko (lanarekiko) lehen mailako deribatu partziala positiboa den arren bigarren mailako deribatu partziala
negatiboa izango da. Hau da; ???? ? 0;
???? ? 0;
?????? ? 0;
?????? ? 0
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
30
produktibitate marjinala zerorantz (infiniturantz) hurbilduko da ekoizpen faktorea oso
handia (txikia) egiten denean10 suposatzen da.
Oinarrizko bi hipotesi horien ondorioz epe luzean enplegu beteko oreka egoera bat
existituko dela bermatzen da. Baina oreka egoera horretan biztanleko errenta mailaren
hazkundea nulua izango da. Errealitatean, ordea, garai haietan hazkunde tasa positiboak
ematen zirela ikusirik, aurreko ondorioarekin kontrajarria dagoena, ereduan aurrerapen
teknologikoa faktore exogeno11 moduan barneratzeko beharra justifikatzen zuten (arrazoi
hau dela eta hazkundearen eredu exogeno moduan ezagutzen dira), horrela epe luzean
biztanleko errentaren hazkunde positiboa posible izango delarik.
Gorago aipatu den moduan, Solow‐en eredua hazkunde ekonomiko modernoaren
azterketaren oinarritzat hartzen da. Eredu honen hipotesi eta ekuazioak laburki 2‐1 taulan
bildu dira. [1] ekuazioa Solow‐en ereduaren oinarrizko ekuazio da zeinak biztanleko
kapitalaren ??? ibilbidea azaltzen duen. Grafikoan ikusten den moduan per capita
kapitalaren maila ???? orekakoa ???? baino txikiagoa bada, hots, ?? ? ?? langileko egiten
den inbertsioa (edo biztanleko aurrezki maila) ???????, biztanleriaren hazkundeari ??? eta
kapitalaren balio‐galerari ??? aurre egiteko behar den inbertsioa ??? ? ???? baino
handiagoa izango da, beraz per capita kapitalaren joera hazkorra izango da ?? mailara iritsi
arte. Kontrakoa gertatuko da hasiera batean biztanleko kapitalaren maila orekakoa baino
handiagoa bada. Beraz, ekonomia ??‐k adierazten duen egoera geldikorreko mailara iritsiko
da, zeina egonkorra izango den. Behin egoera geldikorrera iritsitakoan ekonomiak ez du
kapitala stocka aldatuko ??? ? ∆? ? ?????? ? ?? ? ???? ? 0? eta epe luzean maila
horretan mantenduko da. Beraz, Solow‐en ereduaren soluzioak epe luzean enplegu beteko
oreka egoerara eramango du ekonomia non biztanleko errentaren hazkunde tasa nulua
izango den.
10Kapitala (Lana) ekoizpen faktorearen produktibitate marjinala zerorantz hurbilduko da Kapitala (Lana) oso handia egiten denean eta infiniturantz hurbilduko da kapitala oso txikia denean, hau da:
lim??????? ? 0; lim???
???? ? 0; lim???
???? ? ∞; lim???
???? ? ∞
11 Teknologia aurrerapena aldagai exogenotzat hartzeak ikerketa eta garapenera bideratutako inbertsioek edota ikertzailearen esfortzuek aldagai honi ez dietela eragiten esan nahi du, hots, teknologia maila handitu egiten dela suposatzen da baina zergatia azaldu gabe.
1. Ondasun bat bakarrik ekoizten da, eta bere ekoizpen maila ? aldagaiak adierazten du.
2. Aurrezkia ??? errentaren ??? araberakoa da eta inbertsioaren (?) berdina.
3. Inbertsio garbiak ??? denboran zehar kapitala ??? stockaren hazkundearekin bat egiten du.
4. Ekoizpen funtzioak bi faktore ditu, kapitala eta lana Y? ???, ??. Funtzio agregatua, jarraia eta errendimendu konstanteak dituena, non ? ekoizpena, ? kapitala eta ? lana diren.
5. Lana faktoreak ??? biztanleriarekin bat egiten du eta ? tasa konstante eta exogeno batean hazten da, hau da:
??? ?
∆?? ? ?
6. δ balio‐galera, konstantea eta zero baino handiagoa.
2. Kapitalaren errendimendua positiboa baina ez beherakorra da:
???? ? ? ? 0;
?????? ? 0
3. Ez du Inada12‐ren laugarren baldintza betetzen, kapitalaren ekoizpen marjinala beti berdina da, ?, beraz kapitala oso handia denean ez da zero egiten eta kapitala oso txikia denean ez da infinitu egiten.
Iturria: Egileak moldatuta, Crecimiento Económico (Galindo, M. Á., 2011) artikuluan oinarriturik. 12Ken‐Ichi Inada (1925‐2002) ekonomialaria japoniarrak ekoizpen funtzioaren formari buruzko hainbat hipotesi definitu zituen On a Two‐Sector of Economic Growth: Comments and a Generalization (1963) artikuluan. Jarraian jasotzen diren lau hipotesiei esker hazkunde eredu neoklasikoan hazkunde ekonomikoaren egonkortasuneranzko ibilbidea bermatzen da.
1. ??0,0? ? 0, jatorrian ekoizpen funtzioa balioa zero da 2. Ekoizpen funtzioak Y? ???, ?? errendimendu konstanteak ditu:
????, ??? ? ????, ?? ?? ? 0 3. Ekoizpen faktoreen produktibitate marjinala positiboa da baina beherakorra.
???? ? 0;
???? ? 0;
?????? ? 0;
?????? ? 0
4. Kapitala (Lana) ekoizpen faktorearen produktibitate marjinala zerorantz hurbilduko da Kapitala (Lana) oso handia egiten denean eta infiniturantz hurbilduko da kapitala oso txikia denean, hau da:
lim??????? ? 0; lim???
???? ? 0 ; lim???
???? ? ∞; lim???
???? ? ∞ ? ∞
?? ??
?????
????
?? ? ???
Aurrezki kurba
Balio‐galera kurba
??
???? ?????
? ?
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
32
Solow‐en eredua osatu eta hobetu asmoz aukera ezberdinak planteatu dira. Aukera bat
teknologia aurrerapena barneratzea da Burmeister eta Dobell (1970) edo Heijdra eta van de
Ploeg‐ek (2002) proposatzen duten moduan, horrela hazkunde tasa positiboa azaldu
daitekeelarik (Galindo, 2011). Beste aukera bat giza kapitala barneratzea litzateke Mankiw,
Romer eta Weilek (1992) egin zuten moduan.
Politika ekonomikoaren ikuspegitik, Solow‐en ereduaren ekarpena esanguratsua da, izan ere
neurri politikoek herrialde baten hazkundean eragiteko duen ahalmena oso murritza dela
ondorioztatzen baitu, esate baterako, aurrezki tasa handitu arazteko neurriek hazkunde
tasan eragina epe laburrean bakarrik izango dute, epe luzeko biztanleko errentaren maila
aldatu gabe. Aurrerapen teknologikoen aldaketek bakarrik izango dute eragin iraunkorra.
Bestalde, XX. mendeko 80ko hamarkadan, neoklasikoen aurreikuspenak ez zirela betetzen
ohartuta, hazkunde ekonomikoaren azterketak indarra hartu zuen eta faktore metagarrien
errendimendu beherakorren ideia alde batera uzten zituzten ereduek argia ikusi zuten.
Eredu hauek hazkunde prozesuaren azalpen endogenoa aurkitu nahi dute. Beraz, hazkunde
endogenoko ereduek oreka dinamiko bat lortzeko aukera barneratzen dute hazkunde tasa
positiboarekin. Zehatzago esateko, kapitalaren errendimendua ez beherakorra dela
suposatzen denez modu endogeno batean biztanleko errenta hazkundea eragingo duten
oreka soluzio dinamikoak azaltzea posible da. Denboraren joanean hazkundearen prozesua
ekonomia beraren dinamikaren fenomeno endogenoa dela suposatzen da. Ekarpen asko
egin diren arren 2‐1 taulan eredu sinple bat jasotzen da, AK teknologia eredua.
AK eredua, hazkundearen teoria endogenoen artean ekarpen sinpleena da zeinek
ekonomian sektore bakarra dagoela suposatzen duen. Ekoizpen faktore bakarra, kapitala,
duen ekoizpen funtzio lineala proposatzen du, hau da, ? ? ???? ? ??, eskala
errendimendu konstanteak eta kapitalaren errendimendu konstanteak dituen ekoizpen
funtzio bat. Sala‐i‐Martinek (2000) jasotzen duen moduan, aurretik hainbat ekonomialari
ezberdinek teknologia lineala erabili badute ere Rebelori (1991) egozten zaio hazkunde
endogenoaren literaturan eredu lineala barneratu izana.
AK ekoizpen funtzioa biztanleko terminoetan (? ? ?? ?
??? ? ??? Solow‐en ereduan
barneratzen bada, lortzen den oinarrizko ekuazioa ondorengoa da: ?? ? ??? ? ?? ? ???.
Ekuazio honen berdintzaren bi aldeak ?‐z zatitzean per capita kapitalaren hazkunde tasa
lortuko da: ??? ? ?? ? ?? ? ?? ? ??. 2‐1 taulako irudia ikus daitekeen moduan, eredu
honetan biztanleko kapitalaren hazkunde tasa konstantea da. Ekonomia eraginkorra
denean, ?? ? ?? ? ?? biztanleko kapitaleko lortzen den aurrezkia balio‐galera baino
handiagoa izango da eta baita biztanleko kapitalaren hazkunde tasa ere. Bestalde, BPG
biztanleko ?‐rekiko proportzionala denez ?? ? ???, BPG per capitaren hazkunde tasa ere ?? izango da.
Hazkunde exogeno eta endogenoko ereduen ezaugarri nagusiak eta bien arteko
desberdintasunak jarraian jasotzen direnak lirateke (Sala‐i‐Martin, 2000, or. 54‐55):
Eredu endogenoetan ekonomiaren hazkunde tasa positiboa izan daiteke aldagairen
bat modu jarrai eta exogeno batean hazten dela suposatu beharrik gabe.
Aurrezki tasaren hazkunde exogeno batek hazkunde tasari eragiten dio epe
laburrean baita egoera geldikorreko hazkunde tasari ere. Beraz, aurrezkia eta
inbertsioari eragiten dieten neurriekin herrialde baten epe luzeko hazkunde tasa
kontrolatu daiteke eredu exogenoetan ez bezala. Teknologia maila, A, hobetzen
duten politikekin, edo biztanleriaren hazkundea (n) mugatzen dituzten neurriekin
ere ekonomiaren hazkunde tasa handitu daiteke eredu endogenoetan.
Egoera geldikorrerako trantsiziorik ez da existitzen eredu endogenoetan, izan ere,
eredu hauetan hazkunde tasa ?? ? ?? ? ?? ? ?? konstantea da eta kapitala
stockarekiko independentea.
Eredu endogenoek ez dute hazkunde tasaren eta lortutako errenta nazionalaren
arteko harremanik zehazten, hots, ez da ez konbergentzia erreal ez absoluturik
baieztatzen.
Behin behineko beheraldi baten eragina iraunkorrak izango dira eredu endogenoan.
Arrazoi exogeno batek kapitalaren stock maila murrizten badu, ekonomia ez da
azkarrago haziko denboraldi batez kapitalaren aurreko metaketa mailara itzultzeko.
AK motako teknologiarekin ekonomia ezin da dinamikoki ez‐eraginkorra den gune
batean egon.
Beraz, politika neurriek modu batean edo bestean herrialde baten hazkundean
eragiteko aukera dutela baieztatzen dute eredu endogenoek. Hauek, ikuspegi
neoklasikoaren zailtasunak gainditu nahi dituzte. Ikasketa, giza kapitala, Ikerketa eta
Garapenera zuzendutako proiektuak, eskala errendimendu hazkorrak motako baldintzak
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
34
barneratuz epe luzean orekako hazkunde tasaren gain eragina izatea posible dela
baieztatu nahi dute.
2.4. MODERNIZAZIOAREN TEORIA
Bigarren Mundu Gerra ostean hasi zen garatzen Modernizazioaren Teoria13, besteak beste,
Alvin Y. So‐k (1990, or. 17) dioen moduan hiru elementu nagusi eta historikoek bultzatuta.
Alde batetik Amerikako Estatu Batua (AEB) munduko potentzia bilakatu zen. Mendebaldeko
herrialdeak; Britainia Handia, Frantzia eta Alemania esaterako Bigarren Mundu Gerrak
erabat ahulduta utzi zituen, AEB, ordea, indarturik atera zen eta Marshall Plana indarrean
jarriaz suntsitutako Europa mendebaldeko herrialdeak berreraiki nahi izan zituen.
Bestetik, mugimendu komunista bateratua hedatzen ari zen mundu mailan, Sobiet
Batasunak Europa Ekialdeko herrialdetan eta Asian Txina eta Korean bere eragina zabaldu
zuen.
Hirugarrenik, Asia, Afrika eta Latino Amerikan europar inperio kolonial asko desegin ziren
eta Hirugarren Munduan nazio ‐ estatu berri ugari sortu ziren. Nazio – estatu sortu berri
hauek beraien ekonomia bultzatu eta independentzia politikoa areagotuko zituen garapen
eredua bilatu nahi zuten.
Mendebaldeko Europan eta Ipar Amerikan garapenaz kezkaturik zeuden ekonomialari
gehienak berriki independizatu ziren ekonomien arazoei irtenbideak aurkitzen saiatu ziren,
eta “herrialde azpigaratuen” garapen ekonomikoa bultzatzeko, politika berri baten beharra
ikusi zuten. Ekonomialaria horien arten, Walter Whitman Rostow (1916‐2003)
estatubatuarra izango da ezagunena. “The Stages of Economic Growth, a non Comunist
Manifesto” (1959) artikuluan garapena hainbat etapetan banatzen den prozesu historiko
lineal moduan definitu zuen, horrez gain, industrializazioaren funtsezko papera azpimarratu
zuen. Hots, herrialde guztiek, garai ezberdinetan bada ere, garapenaren ibilbide antzekoa
13 Teoria hau 1950eko hamarkadan asko hedatu zen nahiz eta ondorengo hamarkadetan oso kritikatua izan. Garapena banakako BPGren hazkundearekin identifikatzen zuen eta azpigarapena “gurpil zoroak” edo ekonomiaren abialdia eragozten zuen txirotasun tranpak eragindako atzerapen egoera bat bezala planteatzen zuen (Bustelo, 1992).
gobernantza kontzeptuak oinarrizkoak izan dira. Ekonomiako Nobel saria Coase (1991),
North (1993), Williamson (2009) eta Ostromek (2009) jaso izanak argi uzten du azterketa
instituzionalista modernoaren aurrerapenak aintzatesten direla (Caballero, 2011).
Coasek transakzio‐kostuen nozioa plazaratu baino lehen, ikuspegi neoklasikoaren arabera
transakzio kosturik ez zegoen ezta instituzioen beharrik ere, merkatu eraginkorrak ziren
ekonomiaren ezaugarri nagusiena. Egoera horren aurrean, Ekonomia Instituzionalista
Berriaren oinarriak teoria neoklasikoaren aldaketa batzuk eskatzen ditu baina eskasia eta
lehiakortasuna, teoria mikroekonomikoaren tresna analitikoak mantentzen ditu, nahiz eta
arrazionaltasuna alde batera utzi eta denboraren dimentsioa barneratu. Horrela, EEBak
instituzioen garrantzia onartu eta bere marko teorikoan sineskeria, historia eta politika
ekonomia azterketarako garrantzitsuak direla justifikatzen du.
Ikuspegi honen arabera ekonomia ortodoxoak sortu diren instituzio ezberdinetan oinarrituz,
ezin du ongi azaldu kapitalismoa. Beraz erakunde bakoitzak ekonomian duen betebeharra
zehatz‐mehatz aztertzeko beharra sentitu zuten. Ekonomia‐sistemaren oinarrian ez du
gizabanakoa kontuan hartzen, Komunitatea baizik, eta giza portaerari loturiko teoria
sozialak eta ekonomiaren osagai soziala kontuan izaten ditu. Beraz, ekonomiaren garapena
prozesu historiko eta diziplina anitzeko ikuspegi batetik azaltzen du. Agentzien teoria,
transakzio‐kostuak, informazio inperfektua bezalako kontzeptuetatik abiatuz merkatua gaitz
guztiak sendatzeko ez dela baliagarria ondorioztatzen dute eta Estatuaren parte‐hartzea
justifikatzen dute. Ekarpenik garrantzitsuena instituzioak berriro ere garapenaren teorian
barneratzea eta soziologia, psikologia, zientzia politikoa, zuzenbidea eta antzeko
diziplinatako kontzeptu eta kategoriak barneratzeko egindako esfortzua dugu.
Egungo egileek ondorengo ikerketa lerroetan espezializatu dira: 1) Transakzio kostuen
ezaugarrien azterketa, 2) Jabetza eskubideen azterketa, 3) Kontratu ez osoen teoria
ekonomikoaren oinarrizko kontzeptuen definizioan, 4) Agentzien teoria. Merkatu lehia
askatasuna ahuldu dezaketen presio taldeak ere aztertzen dituzte.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
46
2.7.2. TOKIKO GIZA GARAPENA (TGG)
Azken hamarkadetan globalizazioak ekonomiaren eta politikaren arlo guztiak hartu dituen
neurrian, tokiko14 eremuaren eta tokiko prozesuen gaineko kezkak indarra hartu du
pixkanaka, beraz, Tokiko Giza Garapenaren (TGG) ikuspegia garatzen ari den ikuspegia da.
Giza garapenetik abiatu eta tokiko esparrutik jardutearen aldeko apustua egiten duen arren,
TGG ez da giza garapenaren eta tokiko garapenaren justaposizio hutsa (Villalba, Larrañaga,
& Jubeto, 2011).
Tokiko esparruaren aldeko apustua egiten da, giza garapenean oinarritutako prozesuak
aztertzeko esparru egokiena dela hipotesian oinarrituz. Baina, tokiko alderdia ez da modu
isolatuan aztertu behar. Tokikoak komunitatearen eta lurraldearen zentzua berraurkitzen
laguntzen duen heinean, sistema ekonomiko eta sozial bidezkoagoa eta gizatiarragoa nola
eraiki pentsatzeko lekurik egokiena bezala ulertu behar da. Beraz, erronka nagusia giza
garapenaren kategoriak tokiko estrategian eraginkor bihurtzea da (Villalba, Larrañaga, &
Jubeto, 2011).
TGG‐ak, Sen‐ek aurkeztutako eta giza garapenaren ezaugarri nagusia den, gaitasunen
ikuspegia proposatzen du, hots: garapena ebaluatzerakoan pertsonen gaitasunen barnean
kokatzen da eta ez gizarteak oro har dituen baliabideetan bakarrik. Ongizatearen kontzeptu
nagusiarekiko aldaketa garrantzitsua bat proposatzen du ikuspegi honek beraz, baliabideen
eskuragarritasunean oinarritu beharrean pertsonen eta komunitatearen gaitasuneen
oinarrituko da. Aldaketa honen aldeko apustua egitearen arrazoiak ondorengoak lirateke:
garapena lortzeko indarrean jartzen diren politika ezberdinak ebaluatzerakoan dimentsio
ekonomikoaz gain beste batzuk ere kontuan izaten hasi dira pixkanaka, eta, ongizateaz hitz
egiterakoan pertsonei geroz eta garrantzia handiagoa eskaintzen zaie.
“Desarrollo Humano Local: de la teoría a la práctica” (Dubois, Guridi, & López, 2011) lanean
jasotzen denez azken hamarkadetan tokiko garapena helburutzat dituzten proposamen 14 Zenbaitetan, ez dago guztiz argi zer ulertzen den “tokikotzat”. Tokiko giza garapenaz hitz egiten denean, tamaina bateko zein besteko lurraldeetan gauza daitekeen garapen‐mota bat aipatzen da (giza garapena), eta tokikoa komunitatearen edo udalerriaren berdintzat jotzea sinplifikazioa da. “Tokikoak” badu zentzua “kanpotik edo goitik” begiratzen zaionean, eta, hala, eskualdeak tokiko eremuak dira herrialdetik edo eremu transnazionaletik (globala) begiraturik, probintziak ere izan daitezke, eskualdetik begiraturik, bai eta udalerria ere, probintziatik. Tokikoa eremu zabalago batekiko kontzeptu erlatiboa da, eta tokikoa aztertzeko eremu barne‐hartzaileago hori aipatu beharra dago (Larrañaga & Jubeto, 2011).
Desadostasun kontserbadorea (50‐60) Barne liberalizazioa (70) Erreforma ekonomikoa (80‐90) Washingtongo Kontsentsua(90)
Oinarrizko beharrak (70‐80) Garapen autonomoa (70‐80) Nazioarteko ordena (70‐80) Dimentsio anitzeko garapena (70‐80) Giza Garapena eta Garapen Iraunkorra (80‐90)
2000
Ekitatea, garapena eta hiritarrak (2000)
Post‐Washingtongo akordioa (2000)
Giza Garapena eta Garapen Iraunkorra (90‐2000) Ikuspegi berriak (90 amaiera eta 2000 hamarkada)
Erakunde Ekonomia Berria Tokiko Giza Garapena Generoa eta Garapena Sumak Kawsay Suma Qamaña
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
56
Eskola estrukturalistaren arabera, atzerriko lehiak eta barne‐merkatuaren tamaina txikiak
eragozten zuten barne‐garapena. Beraz, sektore industrialaren garapenari esker nazio‐
barneko egitura birmoldatu eta ekonomia sendoago bat lortu nahi zuten. Horretarako,
kanpo‐lehia kontrolatu eta merkatuen tamaina txikia handitzeko neurri zehatzak indarrean
jarri behar izan zituzten. Estatuaren papera funtsezkoa izango zen eskola honentzat.
Kontrako jarrera erakutsi zuen eskola neoliberalak. Eskola honen ekarpenik
azpimarragarrienaren arabera merkatuan gobernuek egiten dituzten esku‐hartze guztiak ez
dira baliagarriak garapena sustatzeko. Are gehiago, azpigarapena Estatuaren parte‐hartzeak
eragiten duen merkatuaren funtzionamendu ezegoki batek eragindako egoera bezala
ulertzen du. Beraz, azpigarapena gainditzeko baliabideen eraginkortasunaren aldeko
apustua egiten du. Honela, 1990eko hamarkadan Nazioarteko Finantza Instituzioen eta
Iparraldeko herri garrantzitsuenetako (G‐7) agintariek garapena bermatzeko eman
beharreko pausuak Washintongo Kontsentsuan jaso ziren.
Hautabidezko edo garapenaren teoria alternatiboak bezala jaso direnek, orokorrean,
banakakoen oinarrizko beharren asetzeak duen garrantzia azpimarratzen du, garapena
pobreziaren murrizketarekin aberastasunaren areagotzearekin baino gehiago lotuz.
Esaterako, Erakunde Ekonomia Berriak (EEB), giza portaerari loturiko teoria sozialak eta
ekonomiaren osagai soziala kontuan izaten ditu. Tokiko Giza Garapenak (TGG), tokiko
esparruaren aldeko apustua egiten du, sistema ekonomiko eta sozial bidezkoago bat
eraikitzeko lekurik egokiena bezala ulertzen duelarik. Generoa eta Garapena (GEG)
ikuspegiaren arabera generoen berdintasuna eta emakumeen botere‐hartzea sustatu nahi
da. Amaitzeko, Sumak Kawsay eta Suma Qamaña‐ak guztientzako bizi on bat bilatu behar
da, ez hobeagoa, besteena baino hobeagoa edo ahalegin guztiak bizitza hobetzeko xahutzen
dituen bizi bat.
Laburbilduz, azpimarratu nahi da garapenaren teoria alternatiboak agertu arte kapitulu
honetan zehar aipatu diren garapen ekonomikoari buruzko teoria nagusienek ipar eta
hegoko herrialdeen garapen maila ezberdina aztertzeaz arduratu direla eta garapen bideko
herrialdeen pobrezia maila gainditzeko irtenbide ezberdinak planteatu izan dituztela.
Irtenbide ezberdinak planteatu arren, jaso diren teoria ekonomiko gehienek azken asmo
moduan aberastasunaren areagotzea dute, hau da, garapen bideko herrialdeen pobrezia
maila gainditzeko irtenbide moduan hauen ekonomiaren hazkundea proposatzen da.
Aitzitik, ez dute herrialde garatuen hazkunde ekonomiko mugatua planteatzen.
Baina planetari eragiten ari zitzaion kalte larriak zirela eta, kapitalismoan oinarritutako
garapen ereduen ondorioei buruzko zalantzak sortuz joan dira. Zentzu honetan, Erromako
Klubak argitaratutako I. Txostenak garatutako herrialdeen muga gabeko hazkundea
zalantzan jarri zuen. Txosten honek eragindako desadostasunaren ondorioz, hurrengo
kapituluan jasoko diren, bi diziplina berri sortu ziren: Ingurumenaren ekonomia eta
Ekonomia Ekologikoa zeintzuei Iraunkortasun Ahula eta Iraunkortasun Sendoa kontzeptuak
lotzen zaien, hurrenez hurren.
3. KAPITULUA: GARAPEN IRAUNKORRA
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
61
3.1. SARRERA
Aurreko kapituluan jaso denez, garapen ekonomikoaz arduratu direnak asko izan dira eta
XX. mendean lehenengo aldiz jakintza‐arlo desberdinetatik begiztatzen hasi ziren. Hasiera
batean, Hirugarren Munduko herrialdeen jauzi kuantitatiboaz hitz egiten hasi baziren ere
pixkanaka jauzi kualitatiboaren beharra mahai gaineratu zen, hots, Garapen Iraunkorraren
beharra. Baina Garapen Iraunkorra kontzeptuak Ekonomia zientziaren baitan ez du
interpretazio adostu bat izan. Orokorrean, interpretazio ezberdin horiek bi multzo handitan
bil daitezke: alde batetik, hazkunde ekonomikoa etetea defendatzen dutenak daude, eta
bestetik, garapena bermatzeko hazkunde ekonomikoa beharrezko elementu moduan
ikusten dutenak.
1980ko hamarkadaren amaieran, Amartya Sen eta Mahbub ul Haq ekonomialarien
hausnarketa eta ikerketa lanak oinarritzat hartuta Nazio Batuek Giza Garapenari buruz
proposatutako planteamenduak etorri ziren. Zentzu honetan, 1990. urtetik aurrera Nazio
Batuetako Garapen Programa (PNUD) Giza Garapenari buruzko Txostenak argitaratzen hasi
zen zeinak Giza Garapena kontzeptua instituzionalizatzea eragin zuen.
Egun bizi dugun krisi‐ekologiko,‐sozial, baliabideena eta azkenik finantza krisi testuinguruari
loturik, Garapen Iraunkorra kontzeptuaren interpretazio ortodoxoari loturik merkatu
mekanismoan eta teknologia eko‐eraginkorrean oinarritzen diren politika neurri berriekin
Ekonomia Berde bateranzko joera iragarri da.
Bestalde, testuinguru berean desazkundea eztabaida ekologiko zein sozialetan agertu da.
Desazkundearen azken asmoa sistema ekonomikoaren tamaina norberaren borondatez
murriztea da eta, asmo honek, zalantzarik gabe Barne Produktu Gordina murriztea eskatzen
du. Aitzitik, politiken helburu nagusia ez da BPG murriztea, baizik eta ekoizpen eta
kontsumoa maila iraunkor eta baxuagoak eskatzen dituen testuinguru baterentzat mugi
araztea. Gainera natura ondarea babestu nahi bada, mendebaldeko herrialdeen garapen
eredua gainontzeko herrialdeetara ezin zela orokortu argi geratu da.
Horrenbestez, kapitulu honen helburua Garapen Iraunkorretik abiatu eta Desazkundera arte
ekonomia zientziaren baitan eman diren hainbat urrats aztertzea izango da. Beraz, bigarren
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
62
atalean hazkundea, garapena eta baliabide mugatuen inguruan sortu diren hausnarketa
nagusienak laburbildu dira. Hirugarrenean, garapen iraunkorrak ekonomia zientziaren
baitan izan dituen bi interpretazio nagusienen zenbait ezaugarri jaso dira. Lehenik,
ingurumen ekonomia eta ekonomia ekologikoaren arteko talkak aipatuko dira eta, ondoren,
iraunkortasun ahula eta iraunkortasun sendoaren artean kontrajartzen diren ideia
azpimarragarrienak bilduko dira. Laugarren atalean, garapen iraunkorraren baitan aurki
daitezkeen dimentsio ezberdinak azaltzen dira. Hurrengoan, Giza Garapena eta Giza
Garapena eta Garapen Iraunkorra uztartu nahi dituen kontzeptua landuko dira. Seigarren
atalean, desmaterializazioaren baitan jasotzen diren hainbat ekarpenekin hasi eta garapen
iraunkorraren interpretazio ortodoxoari kritika zorrotza egiten dion eta eztabaida ekologiko
zein sozialetan agertu den desazkundea mugimenduaren zertzelada batzuk jasoko dira.
Amaitzeko, zazpigarren atalean, hirugarren kapitulu honen sintesia izango da.
3.2. HAZKUNDEA, GARAPENA ETA BALIABIDE MUGATUAK
3.2.1. HAZKUNDEAREN MUGAK
XX. mendearen 60 eta 70eko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomikoari buruzko
eztabaida aldatzen hasi zen. Baliabide naturalen agorpena, kutsadura‐arazoak eta
hondakinen kudeaketa gizarte industrialetako arazo nagusienetarikoak bilakatzean,
ekonomialariak beraien analisietan, berriro ere, natura kontuan hartzen hasi ziren. Garai
honetan, beraz, mugarik gabeko hazkundearen aurkako lehen aldarrikapenak sortu ziren;
hau da, lurraren muga biologikoak kontuan izan behar direla ohartarazten zituztenak, izan
ere petrolioaren krisia ingurumena zein bizi kalitateari eragiten ari zitzaion kaltea gero eta
nabariagoa zen (Meadows D. H., Meadows, Randers, & Behrens, 1972; Daly, 1987; 1989;
Pimentel, et al., 1973). Egoera berri honen aurrean ekonomialari batzuk beraien paradigmak
berrikusteari ekin zioten.
Hazkundearen etetea defendatu zuen lehengo azterketetako bat, Erromako Klubak16 egin
zuen, bere lehen txostenean (Meadows D. H., Meadows, Randers, & Behrens, Los límites del
crecimiento: un informe del Club de Roma sobre el predicamiento de la humanidad (1º ed.
16Modu kezkagarrian hedatzen ari zen ingurumen krisi globala aztertzeko Erroman bildu ziren goi‐mailako zientzialariak eta kontzientziatutako hainbat hiritarrek osatutako kluba.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
63
cast), 1972), “The limits of the Growth” izenarekin argitaratua eta I. Meadows txostena
bezala ere ezagutzen dena. Jakintza‐arlo anitzeko ikuspegia erabiliz, azpigaratutako
herrialdeen zero hazkundearen planteamenduarekin eztabaida handia eragin eta natura
baliabideen muga kontuan izanik garapen eredu alternatiboak aurkitzeko beharra
azpimarratu zuen. Txosten hau, mundua kolapsora iritsi daiteken sistema itxia denaren
paradigman oinarritu zen. Industrializatutako herrialdeek 1960 eta 1970ko hamarkadetan
erakutsitako hazkunde tasekin jarraituko balute, hamarkada gutxiren barruan muga
ekologiko gehienak gaindituko zituztela jaso zuen. Data zehatz bat aurreikusten zen, XXI.
mendearen erdialdea, eta beraz epe laburrean orekatuko zuen “hazkunde ekonomikoaren
berehalako murriztea” beharrezkotzat jotzen zen.
Erromako Klubaren bigarren txostenak, jarrera moderatuagoa erakutsi zuen, baina
baliabideen eskasia nabarmenduz. Txosten honen arabera hazkundearen etete premia hain
larria ez bazen ere ondorengoa jasotzen zen: “El crecimiento por el crecimiento mismo, en
el sentido númerico y de tamaño, sencillamente no puede continuar por tiempo indefinido”
(Merasovic & Pestel, 1975, or. 27). Beraz, hazkunde organikoago bat proposatzen zen, hau
da, orekatua eta erregio bakoitzerako desberdina, ekonomiaren hazkundea bizidun baten
hazkundearekin parekatuz. Mundua ez dela sistema homogeneo bat azpimarratu zuten,
lehenengo txostenean bezala, baizik eta elkar eragiten duten herrialde ezberdinez osaturiko
sistema heterogeneo bat. Ez zuten mundu mailako kolapso bat aurreikusten, baizik eta
egoera orokorra mindu zezakeen herrialde mailako hondamendiak (Merasovic & Pestel,
1975, or. 84‐85). Krisi hauek ekiditeko, mundu mailako estrategia eta ekintzak indarrean
jartzea proposatzen zuten, epe luzeko ikuspegiarekin eta etorkizuneko belaunaldiekin
identifikatuko zirenak.
3.2.2. BRUNDTLAND TXOSTENA. GARAPEN IRAUNKORRAREN INSTITUZIONALIZAZIOA
Aurreko mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik aurrera ingurumenari buruzko kezkak
indarra hartuz joan ziren herrialde garatuenetan. Testuinguru horretan egin zen Nazio
Batuen Giza Ingurumenari buruzko konferentzia Stockholm hiriburuan, 1972. urtean. Bertan
nazioarteko komunitatea lehenengo aldiz bildu zen mundu mailako garapen eta ingurumen
beharrak aztertu asmoz. Garapen eta ingurumen auzien arteko harreman zuzenik onartu ez
zen arren, ordura arte indarrean zegoen ekonomiaren garapen ereduak aldaketa bat behar
zuenaren zantzuak plazaratzeko baliagarria izan zen (Mebratu, 1998, or. 500).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
64
1972ko Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko konferentziaren ondoren, pixkanaka gero
eta nabariagoa zen ingurumena eta garapena ezin zirela luzaroan gatazka egoera batean
mantendu. Aldi berean, terminologiaren bilakaera prozesu bat jaso zen “ingurumena eta
garapena” (environment and development), “suntsiketarik gabeko garapena” (development
without destruction) eta “ingurumena zaintzen duen garapena” (environmentally sound
development). Azkenean, “eko‐garapena” terminoa azaldu zen 1978. urtean Nazio Batuen
Ingurumen Programak (UNEP, 1978) argitaratu zuen txostenean. Ordurako, nazioarte mailan
ingurumen eta garapen ideiak batera landu behar zirela onartua zegoen.
Urte batzuk geroago, Tryznak (Mebratu, 1998an aipatua) dioenaren arabera, garapena eta
ingurumenaren ikuspegi kontzeptual berriranzko aurrerapausorik handiena “World
Conservation Strategy: Living Resource Consevation for Sustainable Development”17 (1980)
txostena IUCNek aurkeztu zuenean eman zen. Txosten honek ingurumena eta garapenaz
hitz egiterakoan kontserbazio18 kontzeptua marko moduan izan behar dela azpimarratzen
du. Ez du garapen iraunkorra bere horretan definitzen, baina garapenak iraunkorra izateko
faktore ekonomikoez gain, faktore sozial eta ekologikoak; oinarrizko baliabide biotiko eta ez‐
biotikoak; eta hautabidezko ekintzen abantaila eta desabantailak epe laburrean zein epe
luzean kontuan izan behar dituela aurreratzen du (IUCN; UNEP; WWF;, 1980). Horrez gain,
iraunkortasun terminoa eta, garapena eta ingurumenaren arteko lotura zuzena sarritan
errepikatzen da txostenean.
Nairobin, 1982. urtean, ospatu zen Nazio Batuen Ingurumen Konferentzian ez ziren
aurreikusitako asmoak bete. Ondorioz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Ingurumen eta
Garapeneko Mundu Batzordea osatzea erabaki zuen. Gro Harlem Brundtland izendatu zuten
batzordearen lehendakari, hortik Brundtland Batzordea bezala ere ezagutzen da eta 1987.
urtean “Our Common Future” izeneko lana argitaratu zuen “Brundtland Txostena” bezala
ezaguna. Txosten honek garapen iraunkorra kontzeptuaren instituzionalizazioaren inflexio
puntua zehaztu zuen, ordura arte, eztabaida akademiko bat besterik ez zena politika
mundura igaro zen. Bestalde, Garapen Iraunkorra terminoaren definizio zabalduena
argitaratu zuen:
17 Txosten hau IUCN, WWF eta UNEPek FAO eta Unescoren lankidetzarekin prestatu zuten.
18 Kontserbazioa, naturako baliabideak, ekosistemak eta organismoak zaintzea, babestea, suspertzea eta ugaritzea helburu duen ingurune‐kudeaketa bezala ulertua
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
65
“…[Garapen Iraunkorra] gaurko belaunaldien premiak asetzen dituen garapena da, baina
hurrengo belaunaldiek beraien beharrizanak asetzeko duten eskubidea arriskuan jarri gabe.”
(Eusko Jaurlaritza, 2002, or. 9)
Aurreko definizioak funtsezko bi kontzeptu ditu:
“beharrizan” kontzeptua, bereziki munduko txiroen oinarrizko beharrizanak. Hauek
ezinbesteko lehentasuna dute
Teknologia eta erakunde sozialen aurrerapen mailak ingurumena kudeatzerakoan
zehazten duten mugari buruzko ideia
Brundtland Batzordeak, hazkunde ekonomiko iraunkor baten bidez pobrezia arindu,
ingurumenaren egoera hobetu eta berdintasun sozial handiagoa lortzea ahalbidetuko duela
azpimarratzen du. Ondorioz, gehien hedatu den garapen iraunkorraren definizioak onespen
oso zabala izan du. Baina definizio hau bere anbiguotasunagatik kritikatua izan da (Bermejo,
2001b), batik bat, ekonomia ekologikoaren adarretik. Kelly et al.en arabera (2004)
anbiguotasun egoera batetik klixe batean bihurtzeko arriskuan aurkitzen da Bestalde,
baliteke, anbiguotasun horri esker adostasun handia lortu eta terminoa horrenbeste hedatu
izana (Redclift, 2000).
Garapen Iraunkorrarekin lortuko diren helburuei baliabide naturalak etorkizuneko
belaunaldientzat mantentzearen beharra ere gehitzen dio Brundtland txostenak, baina ez du
hazkundearen aurkako jarrerarik proposatzen, are gehiago; bizi kalitate hobe bat lortzeko
hazkunde handiago baten garrantzia aipatzen du, garatutako herrialdeen %3 edo %4
inguruko hazkunde tasa beharko litzateke munduko ekonomia maila orokortu ahal izateko
(WCED, 1987, or. 7). Honez gain, herrialde azpigaratuen hazkunde ekonomikoaren
suspertzea ere ezinbestekotzat jotzen du. Ostera, garapena hazkunde ekonomikoa bakarrik
ez dela onartzen du, hazkunde ekonomikoaz gain beste gizarte‐ eta ingurumen‐aldagaiak
ere barneratzen ditu garapenak. Baliabide eta energiaren kontsumo txikiagoa eta gizarte
ekitate handiagoa eragingo duen hazkunde eredu batera aldatzeko beharra ere eskatzen du
(WCED, 1987, or. 8).
Ekonomia jakintza‐arlotik, ikuspegi desberdinak plazaratu dira, zenbait egilek herrialde
garatuetan baliabide naturalen kontsumoan oinarritutako hazkundearekin etetea
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
66
proposatzen dute (Kelly & Moles, 2000). Beste pentsamendu eskola batzuk (Jacobs, 1996;
Field, 1995; Kolstad, 2001; Field & Field, 2003) muga gabeko hazkundea eta iraunkortasuna
bateragarri ikusten dute, beti ere ingurumen politika egoki batzuk kontuan hartzen badira.
Are gehiago, batzuen arabera hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren hobekuntza bata
bestearen euskarri dira. Brundtland Txostena egin zutenen ekonomialarien artean badago,
gerora, McNeill adibidez, hazkundearen aldeko jarrera hartu duenik (Goodland, Daly, El
Serafy, & Von Droste, 1997). Finean, garapen teknologikoak hazkunde ekonomikoa eta
ingurumen hobekuntza bultzatzeko duen gaitasun bikoitza ekonomia ortodoxoaren
kokatzen da (Jiménez Latorre & Rams Ramos, 2002).
Garapen Iraunkorra kontzeptua arlo politiko zein sozialean erabat zabaldu da, sarritan,
terminoaren neurrigabeko erabilerak jatorrizko ideiak baztertu ditu (Goldin & Winters,
1995). Intuitiboki denek ulertzen duten kontzeptua izan arren oraindik praktikan jartzeko
zaila da (Lélé, 1991). Garapen Iraunkorra ez da ingurumenaren babesaren sinonimoa, nahiz
eta praktika politikoak ez dituen ondo bereizten (Subirats 2000a, 2000b). Hazkunde
iraunkorrarekin ere ezin da nahastu, askotan garapen iraunkorra modu kontraesankorrean
eta ez zehatzean erabiltzen baita batik bat arlo politikoan (Allende, 2000). Dena dela,
Garapen Iraunkorraren protagonista nagusienak hiritarrak dira, azken finean, hauek baitira
berain ekintzak aldatu eta Garapen Iraunkorrak eragindako onurak gozatzeko aukera izango
dutenak. Laburbilduz, eta Brundtland berak esana, Garapen Iraunkorra “hiritarrak lehen
planoan jartzea” da.
Jarraian jasotzen den irudiak nazioarte mailan, bata bestearen segidan, ospatu diren
gertaera garrantzitsuenak jasotzen dira. Izan ere, Bartonek (2006, or. 31) dioen moduan,
mundu mailan ospatu diren goi‐bilera eta onartu diren dokumentuek, esaterako Agenda 21
edota Milurteko Adierazpenek argi uzten dute iraunkortasunaren agenda maila
ezberdinetan erabiltzeaz gain (nazioartean, nazioetan edo maila lokalean) zeharkako izaera
duela. Esaterako 1992ko Rioko Goi‐bilerak arreta berezia eskaini bazion ingurumen eta
garapenaren arteko harremanari, ondorengo goi‐bilerek arreta gehiago eskaini die
biztanleria, pobrezia eta gabezia soziala edota generoa bezalako gaiei.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
67
3‐1 Irudia: Iraunkortasunaren ibilbidean nazioarte mailan burutu diren jarduerak
Iturria: Egileak moldatuta, Agenda 21 Local y Gobernanza Democrática para el Desarrollo Humano Sostenible (Calabuig, 2008) doktoredo tesian oinarriturik.
Laburbilduz, Garapen Iraunkorra eta Kontsumo Iraunkorrarekin lotura estua duten gertaerak
hauexek lirateke:
Giza Ingurumenari buruzko biltzarra (Stokholm, 1972): Nazio Batuek antolatutako
biltzar honetan herrialde industrializatuak eta garapen bidean zeuden herrialdeak
elkartu zituen giza‐familiek ingurumen osasuntsu eta emankor bat izateko duten
eskubideak mugatzeko. Nazioartean lehen aldiz onartu zen ingurugiroa babesteak
eta hobetzeak garapen ekonomikoan eta munduaren oparotasunean eragina dutela.
Ondorengo urteetan bilera gehiago egin ziren, gizabanakoen elikadura egokia,
etxebizitza duina, ur osasuntsua, familia‐plangintza aukerei buruzko eskubideak
lantzeko. Gizakiak naturarekin duen harremanari buruzko ideia berpizteak, Nazio
Batuen sistemaren barnean erakunde globalen sorrera eragin zuen.
Brundtland Txostena: Garapen Iraunkorraren lehenengo definizio esplizitua
jasotzen du. Definizio erabiliena da (Meadowcroft, 1999), gutxienez erakunde
mailan, zehatza eta aldi berean zabala delako. Asko kritikatua izan den arren,
aurretik azaldu den moduan, bai bere anbiguetate bai itxura batean azaltzen duen
kontraesanagatik ere, txostenaren arabera garapen iraunkorrak bultzatu beharko
lituzkeen baloreekin kontsumo maila muga ekologikoaren azpitik mantentzea eta
hiritar guztientzat eskuragarria izatea lortu beharko litzateke.
“Hazkundearen Mugak” txostena (Erromako Kluba)
1972 1980
Mundu mailako kontserbazio estrategia (IUCN, PNUMA, WWF)
1987
Brudtland txostena
“hazkundeaz harataga” txostena (Erromako Kluba)
Lurra zaindu (IUCN, PNUMA, WWF)
19921991
Agenda 21
1997
Kyotoko protokoloa
“hazkundeaz harataga 30 urte beranduago” txostena (Erromako Kluba)
20022000
Johannesbur‐goko deia
2004
Aalborgeko konpromezua
Lurraren Goi‐bilera
Rio+5Garapen iraunkorrari buruzko NNBBen konferentzia
Milurteko Helburuen Adierazpena
2012
Rio+20
2007
Bali‐ko orri‐bidea
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
68
Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Konferentzia, “Lurraren Goi‐
bilera” (Rio 1992): Ingurumena eta Garapenari buruz hitz egiteko lehen aldiz bildu
ziren Estatu‐buru eta nazioarteko gobernu‐buruek, 1992ko ekainean Rio de Jaineron
ospatu zen goi‐bileran, XXI. menderako agenda bat onartu zuten. Alde batetik,
Agenda 21, Garapen Iraunkorra lortzeko Ekintza Programa, zeinak Ingurumenari eta
Garapenarenari buruzko Rioko Adierazpena eta Oihanei buruzko Deklarazioa
jasotzen dituen. Lehenengo adierazpenak, esaterako, nazio bakoitzak aurrerapen
sozial eta ekonomikoa lortu nahian ibiltzeko duen eskubidea aitortzen du baina, aldi
berean, garapen iraunkorra bermatuko duen eredua indarrean jartzeko ardura
egokitzen die Estatuei. Bestetik, Bioaniztasunari buruzko Hitzarmena eta Nazio
Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenak, 2000rako isurketa
kutsagarriak 1990ko mailara murriztea gomendatzen zuena, ere adostu ziren.
Azpimarragarria da, bestalde, Rioko Adierazpenaren 8. Printzipioan, lehen aldiz,
kontsumo eta ekoizpen ereduari buruzko gogoeta egiten dela, gizabanako guztiei
garapen iraunkor eta bizi‐kalitate hobea bermatzeko. Kontsumo eta ekoizpen eredu
aldatzearen beharraren premia espresuki eta orokorki onartu zuten Estatu
agintariek.
Jarraipen handia (nahiz eta ez diren bete) izan zuten dokumentuak sortu zituen
Lurraren goi‐bilerak. Dokumentu garrantzitsuak izan arren, azpimarragarria da baita
ere 1989. urtetik 1992. urtera arte, goi‐bilera ospatu arte, burutu ziren prestakuntza
lanak, zeinetan erakunde nazionalak eta internazionalak eta gizartearen sektore
ezberdinek parte hartu zuten.
Rio + 5 biltzarra: 1997ko ekainean, Nazio Batuen Batzar Orokorrak biltzar berezia
antolatu zuen (UNGASS‐19) Agenda 21‐aren aplikazio eraginkorra diseinatzeko. Izan
ere, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Batzordeak, 1993an Agenda 21en
aplikazioaren jarraipena egiteko sortu zena, herrialde industrializatu gehienak
aurreikusitako helburuak ez zirela betetzen ari ohartu baitzen. Agenda 21en 8.
kapituluak herrialde bakoitzari bere Garapen Iraunkorrerako Nazio Estrategia
definitzea eskatzen dio, ekonomia, gizarte eta ingurumen politika eta planak
bateragarri egingo dituen estrategia bat. 1997. urtean oraindik nazio askok
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
69
diseinatzeko zuten, beraz, 2002. urterako estrategia formulatu eta garatzeko xedea
ezarri zien nazio sinatzaileei Nazio Batuen Batzar Orokorraren bilzarrak.
Bestalde, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena betetzen ez
zela ikusita, zenbait herrialdeen ekimenez –beraien artean Europar Batasuneko
kideak direla‐ 2000. urtetik aurrera isurketen murrizpena ezartzeko dagozkion
neurriak jasoko zituen protokoloaren negoziaketak hasi ziren. 1997ko abenduan
herrialde industrializatuak Kyoton (Japonia) batzartu ziren eta berotegi‐efektuko
gasen isurketa murrizteko konpromisoa hartu zuten, Kyotoko Protokoloa deritzon
nazioarteko itunean finkatu zena. 1990 urteko isurketa‐mailak oinarritzat hartuta,
2008 – 12 epean isurketak %5,2an gutxitzeko beharrezkoa izango ziren neurriak
zehaztea onartu zen.
Milurteko Adierazpena: 2000. urteko irailean, New York‐en bildu ziren munduko
ordezkariek Nazio Batuen Milurteko Adierazpena onartu zuten. Zentzu honetan,
lankidetza global baterako konpromisoa adostu zuten, muturreko pobrezia maila
murriztu eta epe‐muga zuten hainbat helburu betetzeko asmoa azalduz – 2015
izanik helburu urtea.
Garapen Iraunkorrari buruzko Nazioarteko Goi‐bilera (Johannesburgeko, 2002):
Johannesburgoko Garapen Iraunkorraren Aitorpen Politikoa edo Akzio Plana onartu
zen. 1992an onartutako Agenda 21 indarrean zegoen (Johannesburgon ez zen
negoziatu) eta praktikan jartzea ikusi zuten beharrezkotzat. Horrez gain, 2005.
urterako Garapen Iraunkorrerako Nazio Estrategia aplikatzen hastearen garrantzia
azpimarratu zen eta ondoko irudian ikusi daitekeenez 2010. urterako Nazio Batuen
100 Estatu‐kidek indarrean jarri zuten beraien estrategia.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
70
3‐2 Irudia: Garapen Iraunkorreko Nazio Estrategiak: 2010eko irudi orokorra
Bestalde, kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarria garapen iraunkorraren helburu
orokorretako bat bezala onartu zen. Johannesburgoko Garapen Iraunkorraren Akzio
Planak, III. kapituluan “kontsumo eta ekoizpen eredu iraunkorrerantz joateko nazio
zein erregio mailako iniziatibak laguntzeko 10 urteko esparru” bat eratzea. Hau
lortzeko nazioarteko iniziatiba bat sortu da, Marrakech‐eko prozesua hain zuzen ere.
Prozesuak zapi xede nagusi ditu, horietako bat Erosketa eta Kontratazio Publiko
Iraunkorra delarik.
Baina gertakizun guztietan gertatzen den bezala, erabaki batzuekin ez ziren parte‐
hartzaile guztien itxaropenak ase, esate baterako energiari zegokienekin.
Aalborg‐eko konpromisoa: 2004ko ekainean ospatu zen Aalborg‐en, Danimarka,
Laugarren Hiri eta Herri Iraunkorren Europar Biltzarrean (Aalborg+10) onartu zen
Aalborgeko konpromisoa19. Betebeharrekoa ez den arren, tokiko garapen
iraunkorraren bidean aurrera egiteko konpromisoa hartzen dute sinatzaileek.
19 Hamar urte lehenago, 1994ean, Europako tokiko gobernuak Lehenengo Hiri eta Herri Iraunkorren Europar Biltzarrean bildu ziren, Aalborg‐en bertan, Europako maila lokalera Rioko goi‐bileran lortutako emaitzak, bereziki Tokiko Agenda 21‐eri lotutakoak, eramateko. Lehenengo biltzar honetan Aalborg‐eko dokumentua eztabaidatu eta onartu zen.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
71
Dokumentuak aipamen zuzena egiten dio kontsumo arduratsuari 4. konpromisoan
(IHOBE, UDALSAREA 21, 2012).
Baliko orri‐bidea: 2007an Balin ospatu zen Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko
XIII. Konferentzian sinatu zuten Baliko Ekintza Plana (Naciones Unidas, 2007), parte
hartu zuten herrialde guztiek. Baliko orri‐bideak ez zuen inongo konpromiso zehatzik
jaso, baina 2009rako bete beharreko urratsak zehaztu zituen, urte horretan
Copenhagen ospatuko zen Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko XV. Konferentzian
akordio berri bat sinatzea ahalbidetuko zuena20.
2012ko Nazio Batuen Garapen Iraunkorrari buruzko goi‐bilera (Rio+20 edo Rio20):
Hiru helburu nagusi ditu goi bilerak; garapen iraunkorra bultzatzen dituzten politika
berrituak bermatzea, dagoeneko adostuak izan diren akordioak zenbateraino
indarrean jarri diren eta jarri badira zenbaterainoko desberdintasunarekin ebaluatu
eta, azkenik, erronka berriak zehaztu. Bestalde, parte hartuko duten Estatuek
adostu dute goi bileren landuko diren gai nagusiak bi izango direla; alde batetik,
ekonomia berdea garapen iraunkorra eta pobrezia ezabatze testuinguruan eta
bestetik, garapen iraunkorraren euskarri instituzionala.
3.3. GARAPEN IRAUNKORRA EKONOMIA ZIENTZIAN
Ekonomia zientziaren baitan garapen iraunkorra kontzeptuaren interpretazio ezberdinak bi
multzo handitan bil daitezke: alde batetik, hazkunde ekonomikoa etetea defendatzen
dutenak daude, eta bestetik, garapena bermatzeko hazkunde ekonomikoa beharrezko
elementu moduan ikusten dutenak.
XX. mendearen 60 eta 70eko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomikoari buruzko
eztabaida aldatzen hasi zen. Baliabide naturalen agorpena, kutsadura‐arazoak eta
hondakinen kudeaketa gizarte industrialetako arazo nagusienetarikoak bilakatzean,
ekonomialariak beraien analisietan, berriro ere, natura kontuan hartzen hasi ziren. Garai
honetan, beraz, mugarik gabeko hazkundearen aurkako lehen aldarrikapenak sortu ziren;
hau da, lurraren muga biologikoak kontuan izan behar direla ohartarazten zituztenak, izan
20 Copenhangeko akordioa ez zen loteslea izan, are gehiago, ez zuten konferentzian parte hartu zuten herrialde guztiek sinatu. Herrialde garatu zein garatze bidean dauden herrialde gehienek onartu zituzten isurketa‐konpromisoak ez ziren lotesleak. Konpromiso berdinak berretsi ziren 2010ean Cancúnen ospatu zen konferentzian.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
72
ere petrolioaren krisia ingurumena zein bizi kalitateari eragiten ari zitzaion kaltea gero eta
nabariagoa zen (Meadows D. H., Meadows, Randers, & Behrens, 1972; Daly, 1987; 1989;
Pimentel, et al., 1973). Egoera berri honen aurrean ekonomialariek beraien paradigmak
berrikusteari ekin zioten. Ingurumenaren narriaduraz eta baliabide naturalen urritasunaz
oharturik, hazkunde ereduetan ingurumen baliabidea aldagai gisa barneratzen hasi ziren.
Ondorioz, ekonomia eta ingurumena ikusmolde ezberdinetatik aztertzen duten bi korronte
sortu dira: alde batetik, ekonomia neoklasikoaren paradigman oinarritzen den Ingurumen
Ekonomia eta, bestetik, Ekonomia Ekologikoa bezala ezagutzen den adarra, paradigma berri
eta irekiago bat proposatzen duena. Lehenengoaren helburua baliabide naturalak
ordezkatzeko gai izango den teknologiaren garapen egoki bat aurkitzea da. Bigarrenak,
planeta finitu batean aurkitzen garenez hazkunde esponentziala epe luzean mantentzea
ezinezkoa dela defendatzen du.
3.3.1. INGURUMEN EKONOMIA VERSUS EKONOMIA EKOLOGIKOA
Historian zehar naturaren eginkizunari buruz pentsamendu ekonomikoak ez du beti jarrera
berdina azaldu, eta, ondorioz, zientzia ekonomikoak natura ez du beti modu berean
integratu bere analisietan.
Orokorrean, ordea, herrialde ezberdinek etengabeko hazkunde ekonomikoa nahi izan dute
eta XX. mendearen erdialdetik aurrera desio hau areagotzen hasi zen, hazkundearen
bitartez azpigaratutako herrialdeen arazoei irtenbidea aurkitzea posible izango dela
argudiatuta. Hazkunde maila handituz gero, herrialde txiroek munduko ekonomiaren zati
handiago bat eskuratzeko aukera izango luketela pentsatzen zen. Baina, 60ko hamarkada
hasierako petrolio krisiak mundu mailako baliabide naturalen urritasuna agerian utzi zuen
eta, ondorioz, denboran zehar hazkunde ekonomiko jarraituaren erdiespena zalantzan jarri
zen. Arrazoi honen zein beste askoren eraginez, baliabide natural zein ingurumena
aztertzeko interesa areagotu egin zen, zeina mugimendu ekologistek herrialde garatuetan
gero eta narriatuagoa zegoen ingurumena salatu nahian buruturiko mugimenduek indartu
zuten.
Hasiera batean, eskola neoklasikoak bere eredu matematikoetan ez zuen euskarri fisikorik
barneratu. Urte luzez, eredu neoklasikoek kapitala eta lana aldagaiak bakarrik barne hartzen
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
73
zituzten, bi aldagai hauen konbinaketek ekoizpen osoa sortzeko gaitasuna izango duelako
hipotesia aintzat hartuta. Robert Solow (1976) ere ez zen gehiegi arduratu baliabide
naturalen urritasunaz, teknologia berriek edota eskulanak ordezkatu zezakeela uste izan
baitzuen.
Neoklasikoek “Kuznets‐en Ingurumeneko Kurba21” bezala ezagutzen den eredua oinarritzat
harturik, baliabide naturalen babesa ahalbidetuko lukeen mugagabeko hazkundea
justifikatzen dute. Kuznets‐en kurbak ingurumenaren narriaduraren eboluzioa errenta
mailaren arabera neurtzen du eta bere azalpen analitikoak zehazten duenez garapenaren
hasierako urratsean, nekazaritza sektorea nagusi denean, kutsadura eta baliabide naturalen
erabilera baxua da. Pixkanaka, ekonomia tradizionala industrializatuz doan heinean
ingurumenaren egoera okertuz doa, isurketa kutsakor gehiago sortu eta baliabide gehiago
kontsumitzen dira. Baina, banakako errenta‐maila jakin batetik gora igarotakoan eta
hobekuntza teknologiko zehatz batzuk eskuratu ondoren ingurumenaren narriaduraren
joera aldatu egiten da, hau da, hobetzen hasten da. Alegia, ekonomia baten garapen maila
altu bat lortutakoan, zerbitzu sektoreak osatzen du ekoizpenaren zati handiago bat,
pertsonek ingurumenari balio handiagoa ematen diote eta ingurumena babesteaz
arduratzen diren erakundeak sortzen dira eta ondorioz ingurumenaren kalitatea egonkortu
eta batzuetan hobetu ere egiten da (Gómez, 2000). Horrenbestez, ingurumenaren
narriaduraren bilakaera jasotzen duen kurbak alderantzikatutako U baten itxura hartzen du
errentaren arabera (ikusi beheko 1‐3 irudia).
21 Kuznets‐en Ingurumeneko kurbaren froga enpirikoa ondorengo lanetan aurki daiteke: Grossman eta Krueger (1995), Selden eta Song (1994) eta beste batzuk.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
74
3‐3 Irudia: Kuznets‐en ingurumen kurba
Iturria: Egileak egina.
Orain dela urte gutxi, eskola neoklasikoaren itzalpean baliabide naturalak kontabilizatu,
kutsaduren eragina ebaluatu, jarduera ekonomikoek eragindako kanpo‐eraginak barneratu
eta jabetza eskubideez baliatuz baliabide naturalak pribatizatuz hauen erabilera
eraginkorrago bat bilatzeko asmoa sortu da (Naredo, La contribución de la Ciencia
Económica al tratamiento de los recursos naturales y del medio ambiente, 2000).
Ingurumen Ekonomia edo Baliabide Naturalen Ekonomia bezala ezagutzen da. Ekonomiaren
adar honek, mozkinak maximotu asmo duen ereduan kapital naturala aldagaia barneratuz,
ekoizpen ekonomikoak sor ditzaken kalteak gainditu nahi ditu. Teorema honen arabera
kapitala bere osotasunean mantendu behar da, hau da, kapital naturala eta gizakiak
sortutako kapitalaren batura konstante mantendu behar da denboran zehar (Pearce &
Markandya, 1989; Pearce & Turner, 1995). Modu honetara, kapital naturalaren galera edo
murrizketa zuritu daiteke, beti ere kapitala bere osotasunean handitzen bada. Beraz, kapital
naturala baloratu nahiko du ondoren merkatuan barneratu eta agente ekonomikoek
kontuan izan dezaten (Bermejo, 2001b).
Ingurumen ekonomiaren adarrean, eragin handia izan duten hiru ekonomialari azpimarratu
behar dira, Pigou, Hotelling eta Coase (Martínez‐Alier, 1992; 1999) . Arthur C. Pigouk (1946
{1920}) La Economía del Bienestar lanarekin Ingurumen Ekonomiari oinarri kontzeptuala
eskaini dio. Lan berean, zenbait adibidez baliatuz (higiezin baten alogera, gasaren
kontzesioa, errepideen eraikuntza, baso‐berritzea etab.) ekoizpen sozial eta ekoizpen
pribatuaren artean askotan desadostasunak daudela azaldu zuen, enpresari gehienen
helburua zein den argi utziaz: “los industriales no se interesan por el producto social neto de
sus operaciones, sino por el privado”. Horrez gain, ongizate soziala baliabideen esleipen
optimoarekin identifikatuz, Pigou merkatuaren hutsegiteen analisi sistematikoa burutzen
Banakako errenta maila
Ingu
rum
enar
en
narr
iadu
ra
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
75
saiatu zen. Askotan ekoizpen‐jarduerek hirugarrengoei kalteak sortu eta kalte‐ordainak
zehazteko zailtasunak daudenez, Estatuak erregulatzaile izan beharko lukeela proposatzen
du eta jarduera bat murriztu edo bultzatzeko modurik ohikoena zergak edota pizgarriak
erabiltzea litzateke. Laburbilduz, Pigouk kanpo‐eraginak barneratzeko ingurumen kaltea
eragin duen kutsatzaileari zerga bat ordainaraztea proposatzen du, hau da, kutsatzaile–
ordaintzaile printzipioa edo kanpo‐eraginak barneratzeko lehen proposamena luzatu zuen.
Beste modu batera esanda, alde batetik ingurumen baliabideei eta kutsadurari moneta balio
bat egokitzeko aukera kontuan izaten du eta bestetik merkatuak modu eraginkorrean
jokatzen ez duenean esku‐hartze publikoa proposatzen du (Jiménez Herrero, 1992; 1997a;
2000; Naredo, La contribución de la Ciencia Económica al tratamiento de los recursos
naturales y del medio ambiente, 2000).
Harold Hotellingek (1931). The Economics of Exhaustible Resouces artikuluan baliabide
berriztaezinen erabilera egokiena definitzeko gai den marko analitikoa zehazten du Lan
honetan, baliabide natural berriztaezinak merkatuan aurki daitezken egoera ezberdinen
(monopolioa, lehia perfektua, duopolioa, etab.) tratamendua sakontzen du eta baliabide
berriztaezinen belaunaldi arteko esleitze hoberena azaltzen duten eskuliburuen oinarrizko
artikulua bilakatu da (Aguilera & Alcántara, 1994). Zentzu honetan, lehia perfektuko
egoeretan mozkin garbiak merkatu prezioa ken erauzketaren kostu marjinalarekin bat
egingo du eta monopolio egoera batean, mozkina mozkin marjinalaren (sarrera marjinala
ken koste marjinala) berdina izango da eta interes tasaren proportzio berean haztea espero
da (Solow, 2009). “Hotellingen araua”‐ren arabera, baliabide berriztaezinen kudeaketa
eraginkorra izango da baldin eta ustiatzaileak deskontu tasa egokiarekin gaurkotutako
etorkizuneko fluxuen korrontea maximizatzen badu (Fontela, 2000).
Ronald Coase‐k The Problem of Social Cost lanean hirugarrengo bati kalteak sortzen dien
enpresen ekintzak aztertzen ditu (Coase, 1960). Pigouk defendatutako Estatuaren esku‐
hartze beharra zalantzan jarriko du eta jabetza eskubideak ezarriz eragileen arteko
borondatezko negoziaziori esker hoberen soziala lortuko litzatekeela planteatzen du. Egile
honen arabera, kanpo‐eraginen arazoari irtenbidea aurkitzeko bide egokiena alde guztien
arteko akordio instituzionalak lortzea izango litzateke; horrela, kanpo‐eraginen barneratzea
konpentsazio egokiak aplikatuz lortuko litzateke. Aldeen arteko akordio horiek lortzeko
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
76
ezinbestekoa baldintzak izango lirateke jabetza‐eskubideak ongi zehazturik egotea eta
akordioa lortzeak eragingo lituzkeen transakzio‐kostuak gehiegizkoak ez izatea22.
Bestalde, Coaseren ustez salerosketa kosturik ez dagoela suposatzea ez da oso errealista,
guztiz kontrakoa baizik, izan ere orokorrean eragiketak oso garestiak izaten dira eta
ondorioz merkatuaren bidezko jabetza‐eskubideen esleipena ekoizpenaren balioa kostuena
baino altuagoa denean bakarrik izango da bideragarria. Zentzu honetan, Coasek ingurumen
ekonomiak ikusmolde aldaketa bat behar duela pentsatzen du, izan ere Pigouk plazaratu
zuen ondasun pribatu eta sozialen arteko desberdintasunak gainditzeko hartu beharreko
neurriak desberdintasun hori eragiten duten akzioek garamatzaten baino egoera okerrago
baterantz bidera gaitzakete. Beraz, Coasek azterketa aukera‐kostuetan oinarritzea
proposatzen du. Dalesek (2002) 1968an ere bide honi jarraituko dio kutsatze eskubideen
merkatu sorrera proposatuz, non kutsatze kuoten eskubideen salerosketa burutu ahalko
den eragileen arteko borondatezko negoziazioaren bidez.
Sistema ekonomikoa eta ingurumena elkarren arteko mendekotasun‐erlazioan daudenez,
aldaketak gertatzean egokitzapen‐prozesua beharrezkoa izaten da. Egokitzapen horretan
egitura instituzionalak garrantzizko eginkizuna du23. Ekosistemak eraldatzen dituen neurrian,
sistema ekonomikoa aldaketak egitera behartua dago sisteman bertan, ekosistemengan
eragindako aldaketetara egokitzeko (Noorgard, 1994). Horretarako beharrezkoa da
instituzio berriak sortzea: lege berriak, arau berriak, pizgarri berriak, nazioarteko erlazioen
eremu berria, arau sozial berriak, etab.
22 Coasek, kanpo‐eraginen elkarrekiko ikuspegitik abiatuz eta Estatuaren hutsegiteak azpimarratuz, akordio instituzional alternatiboak alderatzea proposatzen du, kontuan hartuz nolako testuinguruan (transakzio‐kostuak, jabetza‐eskubideen egoera, …) gertatzen den kanpo‐eragina. Dena den, negoziazioaren bidea oso zaila edo ezinezkoa gertatzen da transakzio‐kostuak handiak direnean, jabetza‐eskubideak ondo zehaztuta ez daudenean edo kanpo‐eraginek izaera zehaztugabea dutenean espazioan eta denboran zehar.
23 Egitura instituzionala gizartean indarrean dauden arau formalek eta informalek, eta baita erakundeek osatuko lukete. Instituzioek eragile ekonomikoen jarduerari murrizketak jartzen dizkiote, baina era berean jarduera‐esparrua, joko‐arauak eta pizgarrien egitura zehazten dute.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
77
Aurretik aipatu den Coaseren artikulua (The problem of social cost, 1960) korronte berri
baten, Ekonomia Instituzional Berria24, abiapuntua bilakatu da ekonomia zientzia
ortodoxoaren baitan. Honela, jarduera ekonomikoa esparru instituzionalaren baitan
aztertuko da, lehen aintzakotzat hartzen ez ziren hainbat osagairi garrantzia eskainiz:
pizgarrien egitura alternatiboek eskaintzen dituzten aukerak, sistema ekonomikoaren
funtzionamenduan agertzen diren transakzio‐kostuak, jabetza‐eskubideen definizioa eta
egitura, aldaketa instituzionalaren zergatiak, etab. Analisi instituzional hau mikroekonomia
neoklasikoaren esparru analitikoaren baitan burutuko da.
XX. mendeko 80ko hamarkadan sortu zen Ekonomia Ekologikoa deritzan ekonomia adarreko
ekonomialariek kapital naturalaren ordezkagarritasun ezarekiko sentsibilitate handiagoa
aurkeztu dute. Ekonomia‐korronte hau, Ingurumen Ekonomiak ingurumenari eskainitako
tratuaren alternatiba moduan sortu zen eta jakintza‐arlo anitzeko ikusmolde bat
proposatzen du, ekologia, biologia, termodinamika, etika eta beste zientzia batzuk
ekonomiarekin uztartzea posible egiten duena. Adar honi loturiko egileak ekonomiaren
eztabaidan barneratu zirenean, hazkundearen beharra zalantzan jarri eta Egoera Egonkorra
posible zela planteatu zuten (Daly, 1989; Booth, 1998). Denen artean, Georgescu‐Roegen
izan zen energiak ekoizpen prozesuetan duen eginkizuna aztertzen lehena The Entropy Law
and the Economic Proccess (1971) lanean, materia eta energiaren kontserbazio Legeaz
(Termodinamikaren lehenengo printzipioa) eta energiaren narriaduraren Legeaz
(Termodinamikaren bigarren printzipioa) baliatuz.
Georgescu‐Roegen bio‐ekonomialariaren arabera, prozesu ekonomikoak energia
erabilgaitza bihurtu arte kaltetzen duela defendatzen du, ekoizpen prozesua “balio handiko
baliabide naturalak jasotzen baititu eta inongo baliorik gabeko hondakinak botatzen ditu”‐
en prozesu bat bezala ulertzen baitu (Georgescu‐Roegen N. , 1996). Daly‐k, 1973. urtean
Toward a Steady‐State Economy lanaren bidez ekoizpen prozesuetan materia eta energiaren
24 Ekonomia Instituzional Berriak, instituzioak definitzerakoan bat egiten du XX. mendearen hasieran Estatu Batuetan Veblen, Commons eta Mitchell‐ekin indar handia hartu zuen Instituzionalismoarekin baina ez dute hurbilketa metodologiko bera erabiltzen. Lehenengoa metodo neoklasikora atxikitzen den bitartean, bigarrenaren ezaugarrietako bat metodo hori
gogor kritikatzea izan da. Dena den, azken urteetan Ekonomia Instituzional Berria ere beste jarrera batzuetara zabalduz joan da eta korronte honetako egile ugarik ortodoxia neoklasikoari zuzendutako kritikak bere egiten dituzte.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
78
kontsumoa minimizatuz Ekonomia egoera egonkor batean mantentzeko aukera aurkeztu
zuen. Baina, Bergh‐en (1996) ustez Ekonomia Ekologikoarengan eraginik handiena Holling‐ek
izan du egonkortasuna eta erresilientzia kontzeptuen definizioekin (Holling, 1973; 1986).
Sistema baten erresilientzia (Holling & Schindler, 1994) literaturan bi modu ezberdinetara
definitu da: batetik trabei azaltzen zaien erresistentzia eta sistema batek orekako egoerara
itzultzeko duen abiadura bezala eta bestetik sistema batek egoera batetik bestera
igarotzeko jasan ditzaken gorabehera kopurua bezala.
Ekonomiaren korronte hau ortodoxiak ez du besoak zabalik hartu eta egungo pentsamendu
ekonomikoaren bigarren plano batean aurkitzen da25. Orokorrean, ingurumena kudeatzeko
jakintza‐arlo anitzak kontuan izango dituen metodoen erabilera gomendatzen dute,
hazkunde kuantitatiboa alde batera utziz garapen kualitatiboaren alde egiteko. Ingurumen
Ekonomiaren oinarria den natura baliabideen balorazio ekonomikoa ez dute ondo ikusten.
Erabiltzen den metodologiaren arabera balorazioaren arbitrariotasuna kritikatu egiten dute,
normalean estimazio subjektiboetan oinarritzen (prezio hedonikoak, gertakizunen
ebaluaketa, etab.) edo ordezko merkatuen bidez egiten diren zeharkako ebaluazioetan
(Jiménez Herrero, 1997b). Horrez gain, atzeraezinak diren gertaera ekologikoek
etorkizunean izango dituzten eraginak eta egungo merkatuetan etorkizuneko belaunaldirik
ez izateak sortuko dituzten eraginak ez ezagutzea (Martínez‐Alier, 1992) ere kritikatzen
diote Ingurumen Ekonomiari.
Dena dela, Azquetak (1994) dioen moduan, ingurumen ekonomialariek proposatutako
neurriak onartzen dituzte politikariek, eta Estatua erregulatzeko neurrien eta merkatu
tresnen arteko konbinaketa bat gomendatzen dute, nahiz eta neurri batzuk edo beste
batzuk lehenesten diren dagokien diziplinaren arabera (Jiménez Herrero, 1997a). Logikoa
denez, autore hauek hazkunde ekonomiko jarraituaren aurka azaltzen dira eta horretarako
planetaren muga fisiko zein energetikoak aipatzen dituzte.
Azken finean, analisi neoklasikoaren muina kanpo eragina da, banakako agentearen eta
merkatuaren indarraren ikuspegitik landua eta Paretoren zentzuan faktoreen konbinazio
optimoa bilatuz kanpo eraginetara hurbiltzen dira. Horretarako kanpo kostuak barneratzen
25 Jakina denez egile garrantzitsu askok defendatzen dute, besteak beste, Daly, Odum, Constanza, Naredo, Martínez Alier, Bermejo edota Jiménez Herrero.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
79
dituzten oreka orokorreko ereduez baliatzen dira. Azken helburua, hazkunde iraunkorra eta
belaunaldi arteko ekitatearekin identifikatu daiteke, denboran zeharreko utilitatearen
maximizazioa bezala ulertua eta kostu‐mozkinen analisiaren bidez praktikan jartzen da.
Hauen kontrako puntuan, ekonomialari ekologikoak garapen iraunkorra erdiesteaz
arduratzen dira eta sistemen analisian zentratzen dira, kausa‐efektu motako ereduetan
oinarriturik. Beraz, belaunaldi arteko ekitateaz gain belaunaldi barneko ekitateaz ere
arduratzen dira. Beste modu batera esanda, ingurumenaren eta baliabide naturalen
ekonomiak garapen iraunkorraren ikusmolde teknozentriko bat izango luke eta ekonomia
3.3.2. IRAUNKORTASUN AHULA VERSUS IRAUNKORTASUN SENDOA
Garapen Iraunkorraren kontzeptua bai Ingurumen Ekonomiak zein Ekonomia Ekologikoak
barneratu du bere analisietan, baina korronte bakoitzak bere modura interpretatu du.
Ondorioz, Iraunkortasunaren bi bertsio zabaldu dira. Sarritan, Ingurumenaren Ekonomia
Iraunkortasun Ahularekin erlazionatzen da eta Ekonomia Ekologikoa aldiz Iraunkortasun
Sendoarekin. Kontraesanean dauden bi jarrera hauek kapital naturalari – hau da,
ingurumen‐ondasun eta ‐zerbitzuak eskaintzen dituen ingurumen stockak (Harte, 1995)‐
eskaintzen dioten trataeran bereizten dira.
Garapen Iraunkorra, ekonomiaren eraldaketa progresiboa eskatzen duen erronka global
moduan ulertzen du Hedigerek (2006). Erronka nagusietako bat belaunaldien arteko
ekitatea da, hau da, gaur egungo belaunaldiek hurrengokoekin duten betebeharra
baliabideen eta ingurumenaren kontserbazioari dagokionez. Horrek, natura‐ondarea
etorkizunerako egoera eta kopuru jakin batzuetan mantentzea eskatzen du, baina ez du
harmonia egoera bat ziurtatzen ezta hazkunde ekonomikoa baztertzen ere. Garapen
Iraunkorrak berekin ingurumenaren kontserbazioa eta garapen ekonomikoari buruzko
ardura dakar eta kontserbazio eta aldaketaren arteko konpentsazioak (trade‐offs) neurtzeko
metodo integratua eskatzen du. Pentsamendu ekonomikoaren baitan lehentasuna helburu
ekonomikoek edo ingurumen helburuek izan behar duten eztabaidaren aurrean ez dago
adostasunik. Horren adibide da, kontrajarrita dauden Iraunkortasun Ahularen eta
Iraunkortasun Sendoaren paradigmen presentzia.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
80
Hurbilketa ekonomikoak iraunkortasunari buruzko auzia giza‐ongizatea (baliagarritasuna)
terminoetan neurtzen du (Dietz & Neumayer, 2007). Itxura batean oso sinplea den
belaunaldien arteko ekitate arauaren arabera, garapena iraunkorra izango da “baldin eta
honek denboran zehar banakako baliagarritasun edo ongizate maila ez‐beherakorra
bermatzeko gaitasuna murrizten ez badu” (Neumayer, 2010). Baliagarritasun maila
bermatzeko gaitasuna kontzeptualki guztirako kapitalaren lau osagaiek eskaintzen dute:
ekoiztutako kapitalak, kapital naturalak, giza kapitalak eta kapital sozialak26.
Iraunkortasun ahularen paradigma 1970eko hamarkadan sortu zen hazkunde
ekonomikoaren teoria neoklasikoa baliabide berriztaezinak barneratuz hedatzen saiatu
zirenean. Honen adibide dira Solow (1974) eta Hartwick (1977) ekonomialarien lanak.
Baliabide berriztaezinen ustiaketari esker lortutako sarreren erabilera hoberena eta
belaunaldien arteko kontsumo maila berdina bermatzeko orainean kontsumitu eta
ekoiztutako kapitalean zenbat inbertitu behar litzatekeen zehazten duen eredu bat garatu
zuten. Eta analisiaren gakoa denboran zehar hazkunde hoberenak ongizate maila ez‐
beherakorra modu iraunkor batean ahalbidetuko lukeen edo ez aztertzea zen. Lortutako
emaitza nagusienaren arabera, epe luzean kontsumo mailak zeroranzko joera aurkezten du,
nahiz eta ekonomia natura‐baliabideek oso neurri txikian mugatzen dutela pentsatu (Solow,
Intergenerational equity and exhaustible resources, 1974). Beraz, baldin eta ongizate maila
ez‐beherakorra ziurtatu nahi bada ezinbestekoa da kapital stocka bermatuko duen araua
zehaztea. Arau hau Hartwick‐ek zehaztu zuen, baliabide ez‐berriztagarrietatik lortutako
errenta ekoiztutako kapitalean inbertitu behar da. Arau hau Iraunkortasun Ahularen arau
moduan orokortu daiteke, zeinaren arabera guztirako kapital garbian eginiko inbertsioa ezin
den negatiboa izan.
26 K, guztirako kapitalaren osagaiak KM, KG, KN eta KS izango dira (? ? ?? ? ?? ? ?? ? ??? non gizakiak ekoiztutako edo manufakturatutako kapitala (KM), giza kapitala (KG); gizakien gaitasun eta ezagutzak osatuko du, kapital naturala (KN); tradizioz natura‐baliabide moduan ezagutu dena, petrolioa, gas naturala, basoak, lur‐sailak eta ingurumen aktiboak, adibidez aire garbia edo ura, osatuko du eta kapital‐soziala (KS); gizakien arteko, erakundeen (baita gobernuak ere) arteko eta gizaki eta erakundeen arteko harremanak osatuko dute (Pearce & Atkinson, 1998).
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
81
dKdt ? 0, non K ? KM ? KG ? KN ? K?
K: guztirako kapitalaKM: gizakiak ekoiztutako kapitalaKG: giza kapitalaKN: kapital naturalaKS: kapital sozialat: denbora
Hau da, denboran zehar guztirako kapitalaren aldaketak gutxienez zero izan behar du. Beraz,
inplizituki aurreko adierazpenak, guztirako kapitalaren osagai ezberdinak beraien artean
ordezkagarriak direla suposatzen du. Beste modu batera esanda, kapital naturalaren zatiren
bat murrizten bada iraunkortasuna bermatua egongo da baldin eta beste osagairen batean
inbertsio maila egokia burutzen bada, esate baterako giza kapitala handituz.
Iraunkortasun Ahularen kasuan, natura‐ondarea eta gizakiak sortutako kapitala erabat
ordezkagarriak dira edo teknologi aurrerapenak baliabide naturalek aurkezten duten
edozein muga erlatibo gainditu ahalko duela (Hartwick, 1977; Pearce & Turner, 1995)27
suposatzen da. Horren adierazpen praktikoa belaunaldi arteko ekitatearen azterketan
oinarritzen da. Ekonomialari neoklasikoek iraunkortasun ahularen aldeko jarrera hartu dute,
Solow (2009) delarik defendatzaile sutsuena. Aurretik aipatu den moduan, Solowen arabera
hazkunde konstante bat mantentzea posible da, eta denboran zehar kontsumoaren
maximatzea bilatu behar da, hau baita ongizatearen adierazlerik onena. Egile honentzat,
helburu hori lortzeko baliabide naturalak ahitu behar badira ez du axola, kapitala edo lanaz
ordezkatu ahalko baitira.
Aitzitik, Iraunkortasun Sendoak denboran zehar kapital naturala konstante mantendu behar
dela defendatzen du eta, gizakiak sortutako kapitalarekin ordezkagarriak ez baino osagarriak
direla aintzat hartzen da. Iraunkortasun Sendoak kapital naturala neurtzeko unitate fisikoen
erabilera proposatzen du eta ez moneta unitateen erabilera. Holloing‐ek, Solow‐en
iraunkortasun ideiaren kontrako jarrera du, kontsumo maila ez beherakor bat existitzeko
aukera defendatzen duenean eta, ezinezkotzat jotzen du ekosistemaren muga fisikoak
argudiatzen duenean. Perrings‐ek (1987) iraunkortasun ahula eta sendoaren arteko ikuspegi
bat proposatu zuen: kapital artifizialak ez du murriztu behar, kapital artifizial eta naturalaren
27 Hartwick 1997; Pearce et al 1990, Pearce et al 1994; Gutés 1996; Gundín 2002
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
82
arteko baturak ez du murriztu behar, eta muturreko kasuan kapital naturala ez da
beherakorra, hau da, denbora tarte batean murriztu badaiteke ere inoiz ez da desagertuko.
Azkenik, 1991. Urtean Constanza‐k hazkundea eta garapenaren artean bereiztea planteatu
zuen, lehenengo kontzeptua gehikuntza kuantitatiboa bezala ulertuko delarik eta planeta
finituan denboran zehar mantentzea ezinezkoa iruditzen zaio. Bestalde, garapena, baliabide
naturalen kontsumoa eragiten ez duen bizi kalitatearen hobekuntza bezala ulertzen du,
denboran zehar iraunkorra izan daitekeen aukera bezala ulertua (Constanza, 1991).
3.4. GARAPEN IRAUNKORRA KONTZEPTUAREN DIMENTSIO DESBERDINAK
Garapen Iraunkorrak hasiera batean hiru dimentsio inplizituko pertzepzioa barneratu duela
baieztatu daiteke, arlo ekonomikoa, ekologikoa eta soziala. Lehenengo aldiz, eredu
triangeluarraren ideiaz baliatuz, hau da, helburu ekonomikoak, ingurumen helburuak eta
helburu sozialak kontuan izanik, garapen iraunkorraren azterketa Munduko Bankuak egin
zuen (Burguillo, 2002).
Ideia bera erabiliz, 2000ko martxoan ospatu zen Lisboako Goi‐bileraren ondotik, garapen
iraunkorraren hiru dimentsioko ikuspegiaren baitan ekonomiaren eta gizartearen alderdiak
kontuan hartzen hasi ziren. Horren adibide dira; Europar Batasunaren Garapen Iraunkorreko
Estrategia (Comisión de las Comunidades Europeas, 2001), Espainiar Estatuak (Ministerio de
Medio Ambiente, 2002) argitaratutako kontsulta dokumentua eta Euskal Autonomia
Erkidegoko onartutako Euskal Ingurumen‐Estrategia (Eusko Jaurlaritza, 2002).
Mundu akademikoan, esaterako, Sierra Ludwig‐ek iraunkortasuna hiru sistema eta
bakoitzaren prozesuarekin identifikatzen du: Sistema Ekologikoa, bizitzaren eta gizakien
jardueren oinarrizko euskarria; Sistema Ekonomikoa, ondasun eta zerbitzu materialen
ekoizpen multzoa eta Sistema Soziala, agente sozial eta erakundeen antolaketaren oinarri
bezala. Norabide berean, Jiménez Herrerok (2000; 2002) ere iraunkortasuna bektorialki
aurkezten du, Iraunkortasun Integrala hiru iraunkortasun moten (ekologiko, ekonomiko eta
soziala) erlazioaren ondorioa izango delarik. Dena dela, aipaturiko bi egile hauek aurreko
hiru dimentsioak barne hartzen dituen laugarren dimentsio bat ere gehitzen dute (ikusi
irudia), etikaren dimentsioa (edo balioen sistema) zeinak naturari buruzko ideia eta giza
balio berriak eskaintzen dituen.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
83
3‐4 Irudia: Iraunkortasunaren dimentsioak
Iturria: Jiménez Herrero (2002)
Antzera, Goodland‐ek (Goodland, 1995) ere ingurumen iraunkortasuna, iraunkortasun
ekonomikoa eta soziala bereizten ditu baino garapen iraunkorra ez dela hauetako batekin
bakarrik identifikatzen gehitzen du. Alderantziz, garapen iraunkorrak hiru iraunkortasunak
barne hartuko lituzke. Beste modu batera esanda, garapen iraunkorra iraunkortasun mota
ezberdinak biltzen dituen multzoa baino zabalagoa den kontzeptu bat da. Goiko irudian
hauteman daiteken moduan, garapen iraunkorra zentzu multidimentsionalean, zeharkakoan
eta irekian ulertu behar da.
Multidimentsionalitateak alde ekonomiko, sozialak eta ingurumenekoak barneratzen dituela
esan nahi du. Todarok ( (Dar, 2004)‐ean aipatua) hitz hauekin azaldu zuen garapenaren
izaera multidimentsionala:
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
84
“Development must therefore be conceived of as a multidimensional process involving major
changes in social structures, popular attitudes, and national institutions, as well as the acceleration
of economic growth, the reduction of inequality, and the eradication of poverty. Development, in its
essence, must represent the whole gamut of change by which an entire social system, tuned to the
diverse basic needs and desires of individuals and social groups within that system, moves away
from a condition of life widely perceived as unsatisfactory toward a situation or condition of life
regarded as materially and spiritually better”. (Todaro, 1997)
Nazio Batuen Garapen Programaren Garapen Iraunkorrerako batzordeak,
multidimentsionalitatearen ideiari jarraituz, garapen iraunkorrak lau dimentsio dituela
aitortzen du, ingurumenarena, soziala, ekonomikoa eta instituzionala (UNDESA/DSD, 2001).
Eta iraunkortasunaren aldeko politikek, lau dimentsioak maila parekatuan izan behar
dituztela kontuan gehitzen du. Gainera, dimentsio bakoitzari loturiko helburuak modu
sakabanatuan lortzea ez da nahikoa, modu integratuan baizik. Honen adibide da 1998an
Cardiff‐en onartu zen Europa Batasuneko politiketan ingurumena integratzeko estrategia
(Comisión de las Comunidades Europeas, 1998). Dimentsio desberdinen erlazioa kontuan
izaten duen adierazlerik ezagunenetakoa eko‐eraginkortasuna neurtzen duena da, hau da,
ingurumen‐ eta ekonomia‐helburuak integratzearen adibide bat (WBCSD, 2000). Errentaren
birbanaketa jasotzen duen adierazleak, bestalde, dimentsio ekonomikoak eta sozialak
kontuan hartuko lituzke. Ideia berarekin jarraituz Spanbenberg eta Hinterberger‐ek (2002)
garapen iraunkorraren lau dimentsioak binaka erlazionatzen dituzten 12 adierazle
proposatzen dituzte.
3‐1 Taula: Iraunkortasunaren dimentsioak binaka erlazionatzen dituzten adierazleak
Ingurumena‐instituzioak Gobernuz Kanpoko Erakundeen erreklamazio eskubidea Informazio askatasuna
Iturria:Egileak moldatuta, Post Barcelona ‐ Beyond Barcelona (Spangenberg & Hinterberger, 2002) dokumentuan oinarriturik.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
85
Goian, Iraunkortasun sozialari loturik ekitatea aipatu da. Honek, belaunaldi arteko
erlazioetan (belaunaldien arteko ekitatea) eta gaurko belaunaldien barneko erlazioetan
(belaunaldi barneko ekitatea) du eragina.
Alde batetik, gaurko belaunaldiek etorkizuneko belaunaldiekiko duten erantzukizunari
ematen zaion garrantzia agerian geratzen da, Brundtland batzordeak erabiltzen duen eta
onespen zabala duen Garapen Iraunkorraren definizioa kontuan izaten badugu
“…etorkizuneko belaunaldiek bere premiak asetzeko izango duten ahalmena arriskuan jarri
gabe egungo premiak asetzen dituen garapena.”
Gaurko garapena ezin da lortu hurrengo belaunaldiei kalte eginez. Beraz, garapenak
iraunkortasunean oinarritu behar du, ingurumena zainduko duen kontsumo eta ekoizpen
eredu berriak ezarri beharko dira.
Garapen iraunkorrak esparru ekologikoa, ekonomikoa eta soziala uztartuz, aberastasunaren
sorrera, honen bidezko banaketa eta baliabide naturalen kontserbazioa dakartza berekin.
Garapen iraunkorraren helburua kostuak eta irabaziak modu egoki eta bidezkoan banatzea
da, bai egungo populazioaren artean (belaunaldi barneko ekitatea), baina baita etorkizuneko
populazioa kontuan izanik ere (belaunaldi arteko ekitatea), hau da, egungo belaunaldien
garapen‐prozesuak ez dio kalterik egin behar ondorengo belaunaldien garapen‐prozesuari.
Bestalde, belaunaldi barneko ekitatearen lorpenak garapen kontzeptuarekin du lotura.
Garapen iraunkorraren kontzeptua sarritan hazkunde ekonomikoarekin nahasten da.
Lehenengoak, ingurumenaren orekari garrantzi handiagoa ematen dion moduan bigarrenak,
hazkunde ekonomikoari eskaintzen dio lehentasuna, dimentsio ekologikoa faktore
zuzentzaile moduan erabiliz.
Hazkunde ekonomikoak, berez, ez du populazio osoaren premien asetzea bermatzen.
Garapen iraunkorraren kontzeptuak, alde ekonomikoarekin batera alde soziala ere kontuan
izaten du. Garapena, beraz, ezin daiteke neurtu (aurrerago ikusiko den moduan) urteroko
ekoizpen gehikuntza tasen bidez soilik.
Belaunaldi barneko ekitateak, beraz, oinarria garapen kontzeptuan du. Kontzeptu honek,
esparru ekonomikora bideratzen bagaitu ere ingurumenaren esparrua ez da alde batera utzi
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
86
behar. Izan ere ingurumenaz gozatzeko aukerak unibertsala izan behar du, herrialde
guztietara hedatua eta ez bakar batzuetara soilik. Herrialde aurreratuen ingurumen‐
hobekuntzak, gainontzekoen baliabideak ustiatuz edo azpigaratutako herrialdetara
hondakinak eta kutsadura esportatuz lortzea ez da belaunaldi barneko ekitatearekin
bateragarria. Zentzu honetan, Sachs eta Santorius‐ek (2007) egun naturako ondasunez
egiten den erabilera ez dela iraunkorra gogorazten digute, alde batetik, neurriz gaineko
kontsumoa dagoelako, eta, bestetik, ondasun horiek herrialdeen zein gizakien sektore
desberdinen artean banatzeko modua ez delako orekatua. Herrialde industrializatuetan
mundu osoko biztanleria osoaren %15 bizi da, kontinente‐azaleraren laurden bat inguru
betetzen dute, eta munduko energia fosilaren %50 kontsumitzen dute, nahiz eta petrolioko
erreserben %5 eta gas naturalen erreserben %8 baino ez eduki.
3.5. GIZA GARAPENA ETA GIZA GARAPEN IRAUNKORRA
Giza Garapena lantzeko ideia 1980ko hamarkadaren amaieran sortu zen Nazio Batuen
baitan, Amartya Sen28 eta Mahbub ul Haq ekonomialarien hausnarketa eta ikerketa lanak
oinarritzat hartuta. 1990. urtetik aurrera Nazio Batuetako Garapen Programa (PNUD) Giza
Garapenari buruzko Txostenak argitaratzen hasi zen eta Giza Garapena kontzeptua
instituzionalizatzea eragin zuen, ul Haq txostenen “aitatzat” hartzen da. Lehenengo
txostena, “Giza Garapenaren kontzeptua eta neurketa” bezala izendatu zena, garapena
hazkunde ekonomiko bezala ulertzen duen pentsamendua ez onartzetik abiatu zen.
“El interés por el desarrollo humano parece estar pasando a ocupar un lugar central en la década de
los noventa. Durante mucho tiempo, la pregunta recurrente era: ¿cuánto está produciendo un país?
Con más frecuencia, la pregunta que se hace ahora es: ¿cómo le va a las personas? La razón principal
para este cambio es el creciente reconocimiento de que el objetivo real del desarrollo es ampliar las
opciones de las personas. El ingreso es sólo una de esas opciones –y una extremadamente importante‐
pero no es la suma total de la vida humana. La salud, la educación, el ambiente físico, la libertad –por
nombrar algunas opciones‐ pueden ser tan importantes como el ingreso” (Ul Haq, 1995)
Giza Garapenaren erroak Amartya Sen‐en Gaitasunen Ikusmoldearen (Capability Approach)
teorian oinarritzen dira. Teoria honek garapena, gizaki indibidual zein kolektiboak libreki
aukeratu eta balioetsitako jarduerak aurrera eramateko dituen gaitasunak hedatzen dituen
28 1998 urtean Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
87
prozesu bat bezala ulertzen du29. Pertsonek egin eta izan dezaketen/daitekenaz eta ez eduki
dezaketena arduratzen da, eta horrek oinarrizko beharrak baliabide materialekin aseko
direla uste duten ikuspegien hutsuneak gainditzea posible egiten du, nahiz eta aurrekoek
giza faktorea garapenean neurri batean barneratzen duten.
Giza garapenaren definizio bat Nazio Batuetako Garapen Programak Giza Garapenari
buruzko Txostenean aurkeztu zuen kontzeptua izan daiteke: “giza garapena gizabanakoen
aukerak hedatzen dituen prozesu bat da, garrantzitsuenetako batzuk bizitza luze eta
osasuntsua, hezkuntza bermatua izatea eta bizi maila egokia gozatzeko aukera lirateke.
Beste aukera batzuk askatasun politikoa, giza eskubideak bermatzea eta norbera
errespetatzea izango lirateke” (PNUD, 1990, or. 33). Giza garapena dimentsio anitzeko
kontzeptu bat bezala taxutzen da eta oinarrizko beharrak asetzetik haratago doa, gainera
bai herrialde garatu zein azpigaratuentzat da aplikagarria (Ferrero (2004), Calabuig (2008)
lanean aipatua).
Nazio Batuetako Garapen Programak 1996ko txostenean giza garapenaren dimentsioak
zehaztea erabaki zuen bere ezaugarri nagusienak azpimarratu asmoz, hasierako definizioak
dimentsioak ondo jasotzen ez zituenez interpretazio arazoak sortu baitziren.
29 Human Development and Capability Association (HDCA) sarea sona handiko akademiko eta ikerlari askok osatzen dute. Sare honek pobrezia, justizia eta ekonomia arloei loturiko disziplina anitzeko ikerketak bultzatzen ditu, guztiak gaitasunen ikuspegi batetik landuak. Informazio gehiago nahi izanez gero ondorengo web orria kontsultatzea gomendatzen da: http://www.capabilityapproach.com
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
88
3‐2 Taula: Giza Garapenaren dimentsioak NBGP‐ren arabera
Ahalduntzea
Oinarrizko ahalduntzea pertsonen gaitasunen ugalketan oinarritzen da, aukera multzo anitzagoa izatea bideratzen du eta ondorioz askatasun gehiago. Horrez gain, ahalduntzeak badu beste kutsu bat: pertsonek beraien eguneroko bizitzan erabakiak hartzeko aukera izatea. Pertsonek beraien garapenean agente aktiboak izan behar dute.
Lankidetza Pertsonak egitura sozial konplexua duen sare batean bizi dira eta komunitatean parte hartzean asko baloratzen dute, partaide izatea bera ongizate iturri garrantzitsua izanik.
Ekitatea Giza Garapenak ekitateari buruzko ikuspegi zabala barneratzen du, aberastasuna edo diru‐sarreren ekitatetik haratago doana. Oinarrizko gaitasunen eta aukeren ekitatea ere kontuan izango du.
Iraunkortasuna
Belaunaldi arteko iraunkortasuna kontuan izango du, eta lortu beharreko giza garapen mailak pobrezia eta gabezia egoerarik gabekoa izan behar du. Pertsonek libreki beraien oinarrizko gaitasunak gauzatzeko duten aukera mantendu behar da.
Segurtasuna
Pertsonak, beraien bizi‐iraupen fisikoa kaltetuko duten mehatxuetatik babestu behar dira. Mehatxuak militarrak edota errepresiozkoak izan daitezke (kasu horretan segurtasun militarra izango litzateke), baina segurtasuna oinarrizko beharrak aseko dituzten elementuen eskuragarritasuna bezala ere ulertu daiteke (enplegua, osasuna, etab.)
Giza Garapenari buruz desadostasun batzuk daude, baina hainbat arloren inguruan dagoen
adostasun maila ukaezina da (Ul Haq, 1995, or. 4):
“Garapenak pertsonak izan behar ditu ardura nagusi moduan
Garapenaren asmoa gizakien aukera guztiak ugaritzea izango da, ez soilik diru‐
sarrerak
Giza garapenaren paradigma giza gaitasunak garatzeaz (pertsonengan inbertituz)
zein ahalik eta gehienak erabiltzeaz arduratzen da (hazkundea eta enplegua
ahalbidetzen duen testuinguru baten bidez)
Giza garapenak lau zutabe nagusi ditu: berdintasuna, iraunkortasuna,
produktibitatea eta ahalduntzea. Hazkunde ekonomikoa funtsezkotzat jotzen du,
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
89
baina bere kalitate eta banaketaz arduratzea azpimarratzen du; pertsonen bizitzekin
duen harremana eta epe luzean mantentzea zalantzan jartzen du.
Giza Garapenaren paradigmak garapenaren helburuak zehaztu eta hauek lortzeko
aukerarik zentzuzkoenak aztertzen ditu”.
Pertsona da beraz, ikuspegi honi dagokionez, garapenaren helburua eta bitartekoa, hau da,
prozesu honen aktore eta onuraduna.
Hidalgok (1998, or. 278) dioenez, giza garapena “garapen alternatibotik eratorritako
kontzeptu integratzailea da, oinarrizko beharrean asebetetzea, garapen iraunkorra,
nazioarteko ordenaren erreforma, garapen autonomoa, dimentsio anitzeko garapena, eta
abar barneratzen baititu”. Azken urteetan giza garapena ikuspegitik iraunkortasuna lortzeko
esfortzu intelektual handiak egin direla ezin da ukatu, eta gaur egun giza garapen iraunkorra
bezala ere izendatzen da, bi ikuspegien ekarpen nagusienak testuinguru orokor batean
elkartuz.
Ikuspegi honek jasotzen dituen kritika edo aurkezten dituen mugen artean, besteak beste,
Garapenerako Nazio Batuen Programak giza garapena neurtzeko erabiltzen duen
adierazlean aurki daiteke, Giza Garapenerako Indizean (GGI)30; Kritiketako bat GGI‐ak,
prozesu soziala kontuan izan gabe, banakakoaren ongizateari ematen dion garrantzia izango
da, (Valcárcel, 2006); beste kritika bat, ikuspegiaren ideiak indarrean jartzerakoan sor
daitezken zailtasunak izango da.
Giza garapenaren indizea kritikatua izatearen beste arrazoietako bat zera da, alderdi
sozioekonomikoez gain, hezkuntza eta biztanleek duten bizi‐itxaropena ere aintzat hartzen
baditu ere ingurumenarekin lotuta dauden arazoak ez dituela kontuan hartzen. Aipatutako
gabezia hori gainditu asmoz, sistema sozioekonomikoek ingurumenean duten inpaktua
30 GGI, Giza Garapenerako Indizeak, herrialde baten garapen maila neurtzeko hiru dimentsio aztertzen ditu: bizitza luzera (jaiotzean duen bizi‐itxaropenaren arabera neurtuta), hezkuntza (helduen alfabetatze tasa eta lehen, bigarren eta hirugarren hezkuntzako matrikula tasaren konbinaketa baten arabera neurtua) eta errenta (BPGd per capitaren arabera neurtua). Herrialde bakoitzari aplikatzen zaio eta hauek hiru multzotan sailkatzen ditu, GGI altua (0.99 eta 0.8 artean), ertaina (0.8 eta 0.5 artean) eta baxua (0.5 baino baxuagoa) duten herrialdea. Azken urteetan beste adierazle batzuk ere garatu dira, Generoari loturiko Garapen Indizea, Giza Pobrezia Indizea edo Generoa Bultzatzen duten Indizea (Índice de Potenciación de género)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
90
balioesteko irizpide askotako adierazle eta indize batzuk prestatu dira azken urteotan (ikusi
1‐3 taula).
3‐3 Taula: Ingurumeneko eta irizpide askotako adierazleak
Aztarna ekologikoa: Indize hau Malthus Wackernagel‐ek eta William Ress‐ek asmatu zuten laurogeita hamarreko hamarkadan, eta , haren bidez, gizakien gizarte batek biosferan duen inpaktua kalkulatzen da, hau da, erabiltzen ditugun baliabideak sortzeko eta gure hondakinak ezabatzeko behar den eta biologikoki emankorra den itsas eta lehorreko arloa neurtzen da. Indize honek ez ditu kontuan hartzen gizakiak ingurumenean eragiten dituen inpaktu batzuk, baina, hala ere, aukera ematen digu ekoizteko eta kontsumitzeko molde desberdinek duen inpaktu ekologikoa erkartzeko.
Benetako aurrerapenaren indizea: Ezagunagoa da ingelesez dituen siglekin (Genuine Progress Indicator [GPI]), hautabidezko indize bat da, eta aurrerapena ikuspegi zabalago batetik neurtzen ahalegintzen da. Kalkulua egiteko, alde batetik, kutsadura eta baliabideen narriadura, krimena eta irabaziak eragindako bestelako ezbehar ekonomikoak kentzen dira, eta, bestetik, borondatezko lana edo seme‐alaben hazkuntza bezalako onurak gehitzen dira (informazio gehiago hemen: <http://www.rprogress.org>
Well‐being Index indizea (NWI): Vemuri‐k eta Constanza‐k (2006) proposatu zuten indize honek nazioko ongizatea kalkulatzen du, eta kapital naturalaren balioa hartzen du barne. Egile horiek lanean jardun dute garapeneko indizeen eta biztanleen asebetetze‐mailaren artean dagoen harremana aztertzeko. Argi frogatu dutenez, giza garapenaren indizea (hau da, giza kapitala gehi eraikitako edo fabrikatutako kapitala) eta ekosistemetako zerbitzuen balioaren indizea (kilometro koadro bakoitzeko dagoen balioa, kapital naturalaren baliora egindako hurbilpen gisa) oso eragile garrantzitsuak dira ongizate eta asebetetze‐maila azaltzeko atertu diren herrialdeetan.
Happy Planet Index indizea (HPI): Gizakiaren ongizateari buruzko eta ingurumenarekiko inpaktuei buruzko indize hau Ingalaterrako NEF (New Economics Foundation) elkarteak sortu zuen. Indize honek munduko hainbat herrialdetako biztanleen zoriontasun‐maila neurtzen du, baina biztanle horiek duten erosteko ahalmena kontuan izateaz gain, kultura, gastronomia, bizitza‐itxaropena eta , batez ere, jasaten dituzten inpaktu ekologikoak ere hartzen ditu kontuan (Marks eta al, 2006)
Iturria: Marcellesi & Palacios, (2008)
Bestalde, NBGPak eta Amartya Senen ekarpenez gain, interesgarria da Giza Eskalako
Garapena aipatzea, Manfred Max‐Neef, Antonio Elizalde eta Martin Hopenhayn‐en lanetan
oinarritua dagoena eta giza garapena ideiarekiko duen hurbiltasungatik. Planteamendu
honen printzipioaren arabera “garapena pertsonei loturik dago, eta ez objektuei” (Max‐
Neef, 1994, or. 40). Egile honek proposatzen duenez, orokorrean pentsatzen denaren
kontra, gizakiaren beharrak ez dira mugagabeak ez eta etengabe aldakorrak ere31. Honela,
31 Ideia honek ez du bat egiten Mahbub ul Haq‐enarekin, honen arabera “giza garapenaren oinarrizko asmoa pertsonen aukerak ugaltzea baita. Printzipioz, aukera hauek mugagabeak eta denboran aldakorrak izan daitezke” (ul Haq, 1995)
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
91
beharrak eta beharrak asetzen dituztenak bereiztea ezinbestekoa da. Gizakiaren oinarrizko
beharrak mugatuak, gutxi eta sailkagarriak dira eta berdinak kultura eta denboran zehar.
Kulturaren araberakoak izango lirateke beharrak asetzen dituztenak, hau da, beharrak
asetzeko erabiltzen diren modu edo bitartekoak. Proposamena beharrak eta asetzaileekin
matrize bat osatzea litzateke. Beharrak lau multzotan sailkatzen dira (izan, ukan, egin eta
egon) eta asetzaileak bederatzi multzotan (bizi‐iraupena, babesa, nahitasuna, ulermena,
parte‐hartzea, aisia, sormena, identitatea eta askatasuna).
Giza Eskalako Garapenak pobrezia kontzeptua bera ere berrinterpretatzen du, ohiko
esanahia bakarra eta dimentsio ekonomikora mugatzen dela kritikatuz. Horrenbestez, Max‐
Neef eta bere lankideek nahiago dute pobreziei buruz hitz egin pobreziari buruz baino,
oinarrizko edozein giza behar modu egokian asetzen ez den heinean giza pobrezia bat izango
baita (Max‐Neef, 1994).
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2000ko irailaren 6tik 8ra bitartean Milurteko Goi Bilera egin
zuen, eta bertan, “Nazio Batuen milurteko adierazpena” onartu zuten. Adierazpen horrek
garapen iraunkorraren alderdi soziala eta pobrezia eta desoreka gainditzeak duen garrantzia
azpimarratzen zuen. Bertan adierazten zen, halaber, giza garapen iraunkorra funtsezkoa
dela munduan bakea lortzeko eta etorkizunean aurrera egiteko:
“Reconocemos que, además de las responsabilidades que todos tenemos respecto de nuestras
sociedades, nos incumbe la responsabilidad colectiva de respetar y defender los principios de la
dignidad humana, la igualdad y la equidad en el plano mundial. En nuestra calidad de dirigentes,
tenemos, pues, un deber que cumplir respecto de todos los habitantes del planeta, en especial los
más vulnerables y, en particular, los niños del mundo, a los que pertenece el futuro.” (Naciones
Unidas, 2000, or. 1).
2000. urtean, era berean, Nazio Batuek aliantza bat osatu zuten nazioarteko beste erakunde
batzuekin, mundu osoan zazpi helburuk eratutako multzo bat identifikatzeko eta sustatzeko,
betiere giza garapen iraunkorra erdiesteko xede horri begira. Aliantza honen barruan parte
hartu zuten Nazio Batuek, Munduko Bankuak, Nazioarteko Diru Funtsak eta ELGEk. Nazio
Batuek 1990eko hamarraldiaren lehen erdian antolatutako munduko konferentzietan
hartutako erabaki eta ebazpenetatik atera ziren helburu horiek, eta bide batez, aukera
paregabea eskaini zioten nazioarteko komunitateari, hain zuzen ere, pobrezia murriztu
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
92
dadin eta garapen iraunkor bat erdietsi dadin beharrezkoak diren neurriei buruz ados
jartzeko. 2015. urterako adostutako zortzi helburuak dira (Naciones Unidas, 2011):
1. Pobrezia erauztea: Muturreko pobrezia‐baldintzetan bizi diren pertsonen kopurua
2015. urterako erdira murriztea.
2. Hezkuntza unibertsala: Neska‐mutil guztiek lehen hezkuntzan izena emanda egon
behar dute 2015. urterako
3. Genero‐berdintasuna: Emakumeei boterea ematea eta, lehen eta bigarren
teoria defendatzen dutenak argi dute ongi bereizi behar direla giza kapitalaren iturriak eta
ondorioak – Putmanen analisiari leporatu zaio errore hau (Sobel, 2002; Dolfsma &
Dannreuther, 2003).
Kapital soziala ekonomia‐gizartea harremana aztertzeko tresna baliagarria da. Esaterako,
gizarte eta ekonomia integratzen dituen ikuspegia duen heinean, giza kapitala globalizazioak
maila lokaleko gizarteengan duen eragina aztertzeko kontzeptu baliagarria da. Den dela, bi
arazo nagusi ditu; kontzeptu oso zabala da, arlo ezberdin asko biltzen dituena eta askotan
anbiguoa eta nahasgarria gerta daiteke. Bigarrena, kontzeptuaren zehaztugabetasunak
neurketa zailtzen du baita adierazle egoki bat definitzea ere (Dubois & Mahieu, 2002).
Garapenaren prozesu eta dinamikak modu kualitatiboan ulertzea posible egiten duen
kontzeptu bat da (Ferrero, De los proyectos de cooperación a los procesos de desarrollo.
Hacia una gestión orientada al Proceso, 2004)
3.5.3. ABERASTASUN KONTZEPTUA BERRIZ DEFINITZEA
Egungo garapen‐eredua ekoizpenean eta gizabanakoen kontsumoan oinarrituta dago, eta
eredu horrek lehen bezalaxe jarraitzen du, pertsonen ongizatea gero eta material gehiago
pilatzeko prozesuarekin parekatuz (Marcellesi & Palacios, 2008). Horren adierazgarri gisa,
gaur egun “nazioaren aberastasuna” kalkulatzeko, barne produktu gordina (BPG)32
kalkulatzen da. Baina tresna hori partziala da, aberastasun emankorrak deitutakoak baizik ez
baititu aintzat hartzen, gizarte‐ eta ekologia‐arloko aberastasun guztiak (Marcellesi, 2007) ez
ditu kontuan izaten eta, bestalde, herrialdeak aberatsak edo txiroak bezala sailkatzen ditu
ekoizteko eta kontsumitzeko duten mailaren arabera.
32 Barne‐produktu gordina (BPG) diru‐balio bat da, eta bera kalkulatzeko herrialde edo ekonomia batek denboraldi jakin batean ekoiztu eta, gero, saltzen dituen edo diru‐balioa duten azken ondasunak eta zerbitzuak batzen dira. Ez dira kontuan hartzen kanpoko alde onuragarriak (borondatezko lana, etxeko lanak, etab.), ez eta kanpoko alde kaltegarriak ere (ingurumenaren kutsadura, gizartean dauden desberdintasunak, etab.) eta gastu guztiak onuragarritzat jotzen dira, ongizatean eragin txarra dutenak ere bai (adibidez, trafiko istripuak).
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
97
Nazioarteko zein Europar Batasuneko politika asko BPGdean oinarritzen dira. Esaterako
Europar Batasuneko Eskualde‐Politikek eskualdeak finantzatzeko irizpide moduan BPGd
erabiltzen du: eskualde batek Eskualde Garapeneko Europako Funtsa edo Europako Gizarte
Funtsetik diru‐laguntza jasotzeko aukera izango du baldin eta bere BPGd EBko BPGdaren
bataz bestekoaren %75‐era iristen ez bada.
BPGd adierazleak emaitza ekonomikoak eta gizarte‐aurrerapenak neurtzerakoan azaltzen
dituen hutsuneaz oharturik, 2008ko otsailean, Nicolas Sarkozy, Frantziako Errepublikako
presidenteak eskatuta Joseph Stiglitz, Amartya Sen eta Jean‐Paul Fitoussik Garapen
Ekonomikoa eta Gizarte‐Aurrerapena neurtzeko batzordea (CMPEPS, frantsesezko siglak
erabiliz) eratu zuten. Batzorde honek 2009. urtean ezagutzera eman zuen “Informe de la
Comisión sobre la Medición del Desarrollo Económico y del Progreso Social” (Stiglitz, Sen, &
Fitoussi, 2009) txostenean proposatzen diren gomendioak lau multzo handitan sailkatu
Iturria: Sustainable Development Commission (2009)
Beraz deskoplamenduak gehiago eta eraginkorrago esan nahi du, ez du ordea baliabideen
gaineko eraginaren murrizpen absolutua bermatzen. Beraz, jarduera ekonomikoa muga
ekologikoen barnean mantendu nahi bada desakoplamendu absolutua, ekoizpena handitu
arren baliabideen guztirako erabilera murriztuko duena lortzea ezinbestekoa da.
Ayres‐en (2008) arabera baldin eta ELGEkoak ez diren herrialdeen hazkunde tasa mantendu
eta biztanleria orain arteko erritmoan hazten bada guztira baliabideen kontsumo maila
%800 arte handituko da 2050. urterako (ikusi 1‐6 irudia).
3‐7 Irudia: Baliabideen kontsumo joera
Iturria: Ayres, (2008)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
102
Beraz, egungo kontsumo eta ekoizpen eredua planeta maila mantentzea ez da iraunkorra. Orain
gutxi arte, aurreko orokorpena ez zen oso gertagarria, baina azken urte hauetan biztanle asko
dituzte herrialde berrien garapenak (Txina, India) datuen estrapolazioa benetako bihurtu dute
eta, ondorioz, baliabideen agortze prozesua eta ingurumen kalteak biderkatu egin dira.
3.6.2. GARAPEN IRAUNKORRA KONTZEPTUAREN INTERPRETAZIO ORTODOXOARI KRITIKA: DESAZKUNDEA
Egun bizi dugun krisi anizkoitzaren testuinguruari loturik, hots, ekologia‐krisia, krisi soziala,
baliabideen krisia eta berriki finantza‐krisia, politika arloan eragina izaten ari den termino
zahar bat berragertu da: Décroissance frantsesez, decrestia italieraz eta beranduago
degrowth34 ingelesez hainbat eztabaida ekologiko zein sozialetan plazaratu da (Fournier,
2008; Scheineder, Kallis, & Martínez‐Alier, 2010). Euskaraz desazkundea35 bezala erabiliko
da lan honetan.
Desazkundea mugimenduaren lan aitzindaritzat hartzen dira Illich‐en La convivencialidad
(1978 {1973}) eta Schumacher‐en Lo pequeño es hermoso (2011 {1973}) batzuk aipatze
aldera. Baina, Décroissance terminoa frantsesez, lehenengo aldiz, Georgescu‐Roegen‐en
“The Entropy Law and the economic process” (1971) lana frantsesera itzultzean erabili zen36
eta kontzeptu honen aitatzat ere hartzen da (Clémentin & Cheynet, 2006, or. 14).
Harrezkero egile askok, besteak beste, Latouche, Ariés, Cheynet eta Scheineder‐ek erabili
dute beraien lanen argitalpenetan.
Desazkunde terminoak probokazio eragiten du (Martínez‐Alier, 2008) hazkunde
mugagabean oinarrituta dauden gizarteetan eta bere helburua auto‐zentratutako 34 Frantsesezko Décroissance terminotik itzulia, bere esanahia ez da guztiz negatiboa, batik bat frantsesez ezta hizkuntza latinoetan ere: Decrescita (Italieraz), Decrecimiento (Espanieraz), Decreixement (Katalanez). Aldiz ingelerarako itzulpena ez da hain erraza, nahiz eta gehien erabiltzen den terminoa degrowth den, batik bat, Parisen 2008. urtean Iraunkortasun Ekologikoa eta Ekitate Soziala lortzeko Ekonomi Desazkundeari buruzko lehenengo nazioarteko biltzarra (Flipo & Schneider, 2008) ospatu zenetik.
35 Euskeraz desazkundea edo desazkundea bezala aurkitu daitekeen arren lehenengoaren aldeko apustua egin da. Euskarazko hedabide garrantzitsuenetarikoa den Berria egunkariak egindako hautu bera jarraituko da.
36 Georgescu‐Roegen‐ek declinig terminoa erabili zuen “The Entropy Law and the economic process” liburua idazterakoan.
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
103
ekonomiak, hau da, beraien baliabideak erabiliz modu iraunkorrean biziko diren ekonomiak,
sortzeko beharraren inguruan eztabaida piztea da (Bermejo, Arto, Hoyos, & Garmendia,
2010).
Ekonomia‐sistemaren tamaina borondatez murrizteko asmoa barneratzen du inplizituki
desazkundeak. Asmo honek, beraz, BPG murriztea inplikatzen du. Beste modu batera
esanda, desazkundearen asmo nagusiena kontsumo eta ekoizpen maila iraunkor eta
baxuagoak eskatzen dituen testuinguru baterantz mugi araziko gaituzten aldaketak
proposatzea da, ez, ordea, BPG‐ean oinarritzen diren politikak desafiatzea. Alegia, hazkunde
nahitik desazkunde nahira igaro behar da baina justizia soziala, ongizatea eta ekologia‐
iraunkortasuna bermatuko dituen ibilbidea aurkituz.
Desazkundeak maila indibidualean zein kolektiboan ekintza batzuk aurrera eramatea
eskatzen du: baloreen aldaketa, ekoizpenaren azken helburua ahalik eta mozkin gehien
lortzea ez izatea eta kultur aniztasunaren aldeko jarrera izatea.
Bestalde, teknologiarekin baino gehiago hiritarrekin du lotura estua desazkundeak. Giza
bizitzaz arduratzen da, berez kontsumo eta materialismoarekin loturik ez dagoena;
ongizateaz; ekosistemen iraunkortasunaz; eta etorkizuneko belaunaldien bizi baldintza eta
baliabideen eskuragarritasunaz, betiere biztanleen arteko berdintasuna alde batera utzi
gabe.
Azken urteetan, mundu mailan aplikatu diren politika ezberdinen helburu nagusienetakoa
izan da giza miseria, klima aldaketa edota biodibertsitatearen galera moduko gizarte eta
ingurumen arazoei aurre egitea. Honen adibide dira 2007ko finantza‐krisiaren aurrean
proposatu diren hainbat estrategia, esaterako; Europar Batzordearen Europe 2020 a
strategy for smart, sustainable and inclusive growth (European Commission, 2011);
Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoaren Time for equality – Closing
Gaps, Opening trails (ECLAC, 2011) edo Asia eta Pazifikorako Nazio Batuen Ekonomia eta
Gizarte Batzordearen Greening Growth in Asia and the Pacific (UNESCAP, 2011). Baina
hirurak egun nagusi den ekonomia paradigman, “zorrean, erregai fosiletan eta enplegu
prekarioa sortu eta kontsumoan oinarritzen den hazkunde ereduan” (GEC, 2011) oinarritzen
dira eta desazkundearen aldekoen ustez, arazoaren iturburua den hazkundean bilatu nahi
dute irtenbidea.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
104
François Scheineder‐ek (2010) ekoizpen eta kontsumo gaitasuna, ekonomia batek ondasun
eta zerbitzuak ekoiztu eta kontsumituz baliabide naturalak zein gizakiak ustiatu eta
gehiegikeriaz erabiltzeko duen ahalmena bezala ulertzen. Beraz, ekoizpen eta kontsumo
gaitasunaren inguruan neurriak hartzea garrantzitsua dela ohartarazteko zenbait adibide
argigarri jasotzen ditu zortzi dimentsio ezberdinentzat (1‐7 irudian jasotzen dira dimentsio
ezberdinak).
3‐8 Irudia: Ekoizpen eta kontsumo gaitasunaren dimentsioak
iraunkorragoen aldeko apustua egin, konponketak eta zainketak areagotuz); birziklatu
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
107
(jarduera guztietan aplikatuz). Iparreko herrialdeen desazkundearekin ekonomia globalaren
tamaina murriztu eta oinarrizko beharrak ase gabe dituzten gizarteen egoera hobetzea
lortuko litzateke.
3.7. SINTESIA
Garapenaren ekonomia hasiera batean hazkunde ekonomikoaren sinonimo moduan definitu
bazen ere, XX. mendeko 70eko hamarkadan aldaketak jasaten hasi ziren: baliabide
naturalen agorpena, kutsadura‐arazoak eta hondakinen kudeaketa gizarte industrialetako
arazo nagusienetariko moduan agertzearekin ekonomialariak beraien analisietan, berriro
ere, natura kontuan hartzen hasi ziren. Horrez gain, mugarik gabeko hazkundearen aurkako
lehen aldarrikapenak sortu ziren, edo beste modu batera esanda, lurraren muga biologikoak
kontuan izan behar direla ohartarazten zituzten eskaerak plazaratzen hasi ziren, izan ere,
petrolioaren krisia ingurumena zein bizi kalitateari eragiten ari zitzaion kaltea gero eta
nabariagoa zen (Meadows D. H., Meadows, Randers, & Behrens, 1972; Daly, 1987; 1989;
Pimentel, et al., 1973).
Dena dela, aldaketarik handiena 80ko hamarkadan eman zen, batik bat, Brundtland
Txostena argitaratu eta Garapen Iraunkorraren kontzeptua modu orokorrean hedatzen hasi
zenean. Garapen Iraunkorraren helburua ingurumenaren babesa, garapen ekonomikoa eta
soziala bateragarri egitea da. Hau da, iraunkortasunak hurrengo belaunaldien gaitasuna
bermatuko duen egungo beharren asetzea eskatzen du, hots, etorkizuneko belaunaldiekiko
dugun ardura eta betebeharra azpimarratzen ditu alde batetik, eta bestetik, egungo
desberdintasunei aurre egitea eskatzen du.
Egoera berri honen aurrean ekonomialariek beraien paradigmak berrikusteari ekin zioten.
Ingurumenaren narriaduraz eta baliabide naturalen urritasunaz oharturik, hazkunde
ereduetan ingurumen baliabidea aldagai gisa barneratzen hasi ziren. Haatik, ekonomia eta
ingurumena ikusmolde ezberdinetatik aztertzen duten bi korronte nagusi sortu ziren: alde
batetik, ekonomia neoklasikoaren paradigman oinarritzen den Ingurumen Ekonomia eta,
bestetik, Ekonomia Ekologikoa bezala ezagutzen den adarra, paradigma berri eta irekiago
bat proposatzen duena.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
108
Ingurumen Ekonomiaren helburua baliabide naturalak ordezkatzeko gai izango den
teknologiaren garapen egoki bat aurkitzea da. “Kuznets‐en Ingurumeneko Kurba” ereduan
oinarriturik, baliabide naturalen babesa bermatuko duen mugagabeko hazkundea
justifikatzen dute.
Aldiz, Ekonomia Ekologikoak planeta finitu batean aurkitzen garenez hazkunde
esponentziala epe luzean mantentzea ezinezkoa dela defendatzen du. Zentzu honetan,
ingurumena kudeatzeko jakintza arlo ezberdinak kontuan izango dituen metodoak
proposatzen ditu eta, horrez gain, hazkunde kuantitatiboa alde batera utzi eta garapen
kualitatibo baten aldeko apustua gomendatzen du.
Beraz, nahiz eta Ingurumen Ekonomia zein Ekonomia Ekologikoak iraunkortasunaren aldeko
apustua egin duten korronte bakoitzak modu ezberdin batean interpretatu du
iraunkortasuna kontzeptu eta, ondorioz, bi bertsio zabaldu dira: Iraunkortasun Ahula eta
Iraunkortasun Sendoa. Bertsio bakoitza kapital naturala, hots, ingurumen ondasun eta
zerbitzuek eskaintzen duten ingurumen stocka (Harte, 1995) modu ezberdin batean kontuan
izateagatik bereizten da.
Egun bizi dugun krisi‐ekologiko,‐sozial, baliabideena eta azkenik finantza krisi testuinguruari
loturik, Garapen Iraunkorra kontzeptuaren interpretazio ortodoxoari loturik merkatu
mekanismoan eta teknologia eko‐eraginkorrean oinarritzen diren politika neurri berriekin
Ekonomia Berde bateranzko joera iragarri da.
Baina testuinguru berean, desazkundea eztabaida ekologiko zein sozialetan agertu da.
Desazkundearen azken asmoa sistema ekonomikoaren tamaina norberaren borondatez
murriztea da, eta, asmo honek, zalantzarik gabe Barne Produktu Gordina murriztea eskatzen
du. Aitzitik, politiken helburu nagusia ez da BPG murriztea, baizik eta ekoizpen eta
kontsumoa maila iraunkor eta baxuagoak eskatzen dituen testuinguru baterentzat mugi
araztea. Gainera natura ondarea babestu nahi bada, mendebaldeko herrialdeen garapen
eredua gainontzeko herrialdeetara ezin zela orokortu argi geratu da.
Hazkunde nahitik desazkunde nahira igarotzea baina gizarte justizia, ongizatea eta
iraunkortasun ekologikoa alde batera utzi gabe eskatzen dute desazkundearen aldeko
apustua egin dutenek, maila indibidualean zein kolektiboan ekintza desberdinak aurrera
3. kapitulua: Garapen Iraunkorra
109
eramatea eskatuz. Ekintza hauekin baloreen aldaketa eta ekoizpenaren azken helburu
bakarra etekinak ez izatea bultzatu nahi da baita egungo gizarteen benetako demokratizazio
bat ere. Desazkundea beraz hiritarrean zentratua dago eta ez gizartearen eboluzioaren
norabidea zehaztuko duen teknologian.
Ikusmolde ortodoxoak, ekoizpenari dagokionez, sistema ekonomikoak lorpen handiak
erdiesteko gai dela erakutsi badu ere, aberastasunaren banaketari eta ingurumenaren
kudeaketa egokiari loturik hutsuneak ditu. Mundu mailako desberdintasunak eta narriadura
ekologikoa dira horren lekuko.
Ondorengo 3‐4 taulan Garapen Iraunkorraren interpretazio ortodoxoak eta desazkundeak
proposatzen dituzten aukera ezberdinak biltzen dira.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
110
3‐4 Taula: Garapen Iraunkorra & Desazkundea
GARAPEN IRAUNKORRA DESAZKUNDEA
Kontsumo adimentsua: Kontsumo ekitatiboa:
Kontsumo adimenduaren azken helburua portaera kontsumista kutsatzailea aldatzeko estrategia bultzatzea da. Gizarte kontsumista eta bereziki herrialde aberatsetako kontsumo ohiturak berdetu nahi dituen planteamendua.
Kontsumo adimenduak ez dio mundu erdiaren txiroei inongo esperantzarik eskaintzen, zeintzuek baliabide, ondasun eta zerbitzu egokiak eskuratzeko zailtasunak dituzten. Hauek gutxienez beraien oinarrizko beharrak asetzeko aukera ekitatiboak behar dituzte kontsumo adimendua baino lehen.
Eraginkortasuna: Nahikotasuna:
Eraginkortasunarekin hondakinak minimotu eta produktibitatea maximotu nahi da ekoizpen prozesuetan. Baina eraginkortasunak ez du baliabideen eskuragarritasun ekitatiboa bermatzen ez eta baliabideen ustiaketa ez‐egokia eragozten. Baliagarritasuna maximotuz eta hondakinak minimotuz ekoizpen iraunkorra ahalbidetuko duela suposatzen du.
Nazio zein komunitateek beraien ongizatea lortzeko autonomia eta asebetetzea ahalbidetu die nahikotasunak
Hazkunde berdean oinarritutako ekonomia berdea: Ongizatean oinarritutako ekonomia iraunkorrak:
Ekonomia berde bateranzko planteamenduak egungo ekonomia, ez‐ekitatiboa, hondamendiak eta diruzalekeriak gidatua eta munduko biztanleriaren erdia pobrezian mantendu eta katastrofe klimatiko posible baten mehatxupean jarri gaituena aldatzea eskatzen du. Benetako ekonomia berde batek, zeina Ekonomia Iraunkorra izango den, gizarte ekitatea, oreka ekologikoa eta ekonomia nahikotasuna sortuko lituzke. Ekonomia berdearen muina, iraunkortasuna indartu, ongizatea guztientzat eta bizitza ez‐gizatiar guztientzat bermatuz
Ongizatea guztientzat. Hazkundea eta metaketa planteamendua beraz banaketa eta partekatzera zabaldu behar da, kontsumo eta ekoizpen aukerak ekitatiboak bermatzeko, honela nahikotasuna ahalbidetuko delarik
Iturria: Egileak egina
II. ATALA: IRAUNKORTASUN KONTZEPTUAREN APLIKAZIOA EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ARLOAN
4. KAPITULUA: GARAPEN IRAUNKORRETIK EKP IRAUNKORRERA
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
115
4.1. SARRERA
Aurreko hamarkadetan kontsumo eta ekoizpen eredu iraunkorren aldeko esfortzuak
premiazkoak eta anitzak izan dira. Bai sektore pribatua zein sektore publikoa, ekonomi‐
hazkundea ingurumenaren narriaduratik desakoplatzen ahalegindu da (Commission of the
European Communities, COM (2008) 397 final; WBCSD, 2008). Horrela, gobernu eta
instituzio supranazionalek iraunkortasuna sustatzeko programa, politika eta neurriak finkatu
dituzte. Adibidez, Europar Batasunak bere Bosgarren Ingurumen Ekintza Programa
(European Commission, 1992) argitaratu zuenetik ingurumena eta garapen iraunkorraren
aldeko komunikazio eta politika asko onartu ditu.
Lehenengo aldiz, 1994. urtean, Oslon ospatu zen Kontsumo Iraunkorrari buruzko sinposioan,
Norvegiako Ingurumen Ministroak honela definitu zuen kontsumo eta ekoizpen
iraunkorra38:
“the use of goods and services that respond to basic needs and bring a better quality of life,
while minimizing the use of natural resources, toxic materials and emissions of waste and
pollutants over the life cycle, so as to jeopardize the needs of future generations”
Orduz geroztik, definizio asko argitaratu dira. Horrela, Nazio Batuen Ingurumen Programak
(2009), alde batetik, garapen bidean dauden herrialdetan baliabideen erabilera
eraginkorrago bat eskatzen du, honela gizakien beharrak asetzeko baliabide gehiago izango
baitira eskuragarri eta, bestetik, garatutako herrialdetako kontsumo ereduaren aldaketa bat
bultzatzen du, baliabide eta energia erabilera murriztuko duena. Bide hau jarraitzeko 2003.
urtean Nazio Batuek Marrakech Prozesua abiarazi zuen, helburuetako bat gobernuen
kontsumo eredua iraunkortasunera bideratzea delarik. Izan ere, Gobernuek zer esan handia
dute kontsumoan, batik bat, sektore publikoak ekonomian leku nagusia duten herrialdetan.
Sektore pribatuko erakundeetan indarrean jarri diren erosketa eta kontratazio iraunkorrari
buruzko ikerketek historia luzea dute. Aldiz, ezin da gauza bera esan sektore publikoari
buruz.
38 Definizioa Sustainable Consumption and Production. An effort to Reconcile the Determinants of Environmental Impact (Pogutz & Micale, 2011, or. 31) artikulutik hartu da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
116
Kapitulu honen helburua, beraz, erosketa eta kontratazio publiko iraunkorraren sorrera eta
bilakaera berrikustea da eta honela dago egituratua. Sarreraren ondoren, 4.2. puntuan
tokiko agenda 21ren hurbilketa bat jasotzen da. 4.3. puntuan Erosketa eta Kontratazio
Publiko Iraunkorraren (EKPI) definizioarekin batera iraunkortasun eskakizunak erosketa eta
kontratazio prozeduran barne hartzeko aukera desberdinak jasoko dira. Hurrengo bi
puntuetan, 4.4. eta 4.5.ean, EKPI lege esparrua eta politika esparrua azalduko dira, hurrenez
hurren, eta jarraian 4.6. atalean hautatutako hainbat jardunbide egoki bildu dira. Amaitzeko,
4.7. puntuan, ondorioak jasotzen dira.
4.2. TOKIKO AGENDA 21
Programa edo Agenda 21 (Naciones Unidas, 1993) 1992an Rio de Janeiron ospatu zen
Ingurumen eta Garapenaren Nazio Batuen Konferentzian (Lurraren Goi‐bilera) parte hartu
zuten 173 herrialdeek ingurumenaren aldetik iraunkorra den garapen ekonomiko eta soziala
lortzeko programa da. Dokumentuak berak jasotzen duen moduan:
“Agenda 21ek gaur egungo presazko arazoei heltzen die eta, gainera, mundua mende
berriaren desafioei aurre egiteko prestatzen ahalegintzen da.” (Naciones Unidas, 1993)
Pellizonik (2001) adierazten duenez, ingurumen eta garapena bateragarri egingo lukeen
ekintza plan hau herrialde askok onetsi zuen, ingurumenari loturiko mundu mailako
adostasun eta konpromiso politikoa maila goreneraino eramanez. Erromako Klubak
(Meadows D. H., Meadows, Randers, & Behrens, 1972) planteatutako hazkundea eta
ingurumenaren kalitatearen arteko dikotomia edo osagarritasunaren aurrean, aipatu
biltzarrean parte hartu zutenek bigarrengoaren aldeko apustua egin zuten, ingurumena
babestuz epe luzean hazkundea lortzea bateragarria zela argudiatuz. Beraz, ingurumen
arazoei aurre egiteko hazkundearen bidez lor daitezkeen baliabideak behar dira, eta aldi
berean hazkunde ekonomikoa ezin da lortu giza osasuna eta baliabide naturalak
ingurumenaren narriaduraren ondorioz kaltetzen badira.
Beste modu batera adierazita, Agenda 21 nazioarteko komunitateak garapen iraunkorraren
kontzeptua gauzatzeko aukeratu duen tresna bat da eta mundu guztirako ingurumen‐
politika proposatzen du, baina ikuspegi lokal, parte‐hartzaile eta zeharkakoaren bidez.
Tokiko eremuetan populazioaren “behetik goranzko” parte‐hartzea gauza daitekeenez,
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
117
Agenda 21 tresna egokitzat jotzen da “global pentsatu, tokian aritu” printzipioa praktikan
jartzeko (Olaizola & Alvarez de Eulate, 2003).
Beraz, badirudi Agenda 21ean Garapen Iraunkorrari buruz jasotzen den Nazio Batuen
diskurtsoan, azken batean, bizi kalitatearen hobekuntza bat jasotzen dela (Meister & Japp,
1998). Zentzu honetan, eta bizi kalitatea ardatz moduan izanik, Agenda 21ak sail
ezberdinetan multzokatuta dauden berrogei kapitulutan (ikusi beheko 4‐1 taula)
garapenaren alde ekonomikoa, soziala eta ingurumenari buruzkoa lantzen ditu, zeintzuetan
ekintzarako oinarriak, helburuak, ekintzak eta indarrean jartzeko moduak zehazten diren.
Horrela, III. Sailean jasotzen diren kapituluak talde nagusiak indartzera bideratuak daude.
Guztira bederatzi talde nagusi edo agente (emakumeak, haurrak eta gazteak, indigenak,
gobernuz kanpoko erakundeak, sindikatuak eta langileak, merkataritza eta industria, zientzia
eta teknologiaren komunitatea, nekazariak eta erakunde lokalak) bereizten dira eta
bakoitzari dagokion kapituluan legeen egokitzapen bat eskatzen da, biztanle talde
bakoitzaren interes bereziak kontuan izan daitezen. Hain zuzen, Agenda 21en indar
puntuetako bat izan zen (O'Riordan & Voisey, 1997) garapen iraunkorraren alde agente
hauek duten egitekoaren aitorpena bera.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
118
4‐1 Taula: Agenda 21‐aren egitura
1.Hitzaurrea
I.Sai
la:
Gar
rant
zi e
kono
mik
o et
a so
zial
a
2. Garapen bidean dauden herrialdeen garapen jasangarria bizkortzeko nazioarteko lankidetza eta honekin lotutako barruko politikak 3. Pobreziaren aurkako borroka 4. Kontsumo‐moten bilakaera 5. Dinamika demografikoa eta iraunkortasuna 6. Giza osasuna babestea eta sustatzea 7. Giza kokapenen garapen iraunkorra sustatzea 8. Ingurugiroaren integrazioa eta erabakiak hartzeko uneko garapena
II. Sa
ila:
Gar
apen
erak
o ba
liabi
deak
Kont
serb
atze
a et
a ku
deat
zea
9. Atmosfera babestea 10. Lurreko Baliabideak planifikatzeko eta antolatzeko ikuspegi integratua 11. Baso‐soiltzearen aurkako borroka 12. Ekosistema hauskorren antolaketa: desertifikazioaren eta lehortearen aurkako borroka 13. Ekosistema hauskorren antolaketa: gune menditsuen garapen iraunkorra 14. Nekazaritza eta landa‐garapen iraunkorrak sustatzea 15. Aniztasun biologikoaren kontserbazioa 16. Bioteknologiaren kudeaketa ekologikoki arrazionala 17. Ozeanoen eta mota guztietako itsasoen ‐itsaso itxiak eta erdi itxiak barne‐ eta kostaldeko guneen babesa eta bertako baliabide bizidunen babesa, arrazoizko erabilera eta garapena 18. Ur gezatako baliabideen horniketa eta kalitatea babestea: ur gezatako baliabideen ustiapenerako, antolakuntzarako eta erabilerarako irizpide integratuak aplikatzea 19. Produktu kimikoen kudeaketa ekologikoki arrazionala, hondakin arriskutsuen legez kanpoko salerosketa prebenitzea barne 20. Hondakin arriskutsuen kudeaketa ekologikoki arrazionala, hondakin arriskutsuen legez kanpoko salerosketa prebenitzea barne 21. Hondakin solidoen kudeaketa ekologikoki arrazionala eta erabilitako urekin lotura duten auziak 22. Hondakin erreaktiboen kudeaketa kaltegabea eta ekologikoki arrazionala
III. S
aila
: Ta
lde
nagu
siak in
dart
zea
23. Sarrera 24. Garapen iraunkorra eta zuzena lortzeko, emakumearen mesedetan mundu mailan neurriak hartzea 25. Haurtzaroa eta gaztaroa garapen iraunkorrean 26. Herrialde indigenen eta bere komunitateen zeregina onartzea eta sendotzea 27. Garapen iraunkorra lortzeko lanean elkartutako gobernuz kanpoko erakundeen lana sendotzea 28. Agenda 21 babesteko tokian tokiko agintarien ekimenak 29. Langileen eta bere sindikatuen papera indartzea 30. Merkataritzaren eta industriaren papera indartzea 31. Komunitate zientifiko eta teknologikoa 32. Nekazarien papera indartzea
IV.S
aila
: G
auza
tzek
o bi
deak
33. Finantzaketako baliabideak eta mekanismoak 34. Teknologia ekologikoki arrazionalaren transferentzia, lankidetza eta gaitasuna areagotzea 35. Garapen iraunkorra lortzeko zientziaren zeregina 36. Heziketa, trebakuntza eta kontzientzia hartzea sustatzea 37. Garapen bidean dauden herrialdeen gaitasuna areagotzeko mekanismo nazionalak eta nazioarteko lankidetza 38. Nazioarteko akordio instituzionalak 39. Nazioarteko bitarteko eta mekanismo juridikoak 40. Erabakiak hartzeko informazioa
Iturria:Egileak moldatuta, Programa 21 (Naciones Unidas, 1993) txostenan oinarriturik
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
119
Nazioarte mailan, Rioko Goi‐bileran parte hartu zuten nazioen konpromiso politikoaren
balioa eztabaida ezina bada ere, egile askoren arabera (Selman, 1998; Patterson &
Theobald, 1996; Twyman, 1998; Aguilar, 1999) Agenda 21en arrakasta maila globalean
arrakastatsua izango da maila lokalean arrakasta lortzen duen heinean, prozesu global eta
ekintza lokalen harremana dela eta. Beraz, garapen iraunkorra lortzeko maila lokalean
aplikatzeari luzatu zaion garrantzia Udalerri eta Erregioen Europako Kontseiluak osatu duen
gidak azaltzen du (Morris, 1997). Gida horretan Tokiko Agenda 21aren (TA21 hemendik
aurrera) testuinguruan, maila lokalean iraunkortasuna lortzeko bideratuko diren ekintza
planak egiterakoan, tokiko erakundeek eta komunitate lokaleko sektore ezberdinek
elkarrekin nola lan egin behar duten jasotzen da. Aipatu behar da, TA21‐en ezaugarri
nagusiak ondorengoak liratekeela:
Iraunkortasun lokala lortzerakoan tokiko erakundeen papera aitortzen da.
Elkarbanatutako ardura inplikatzen du, beste komunitateei eragiten dien ingurumen
kalteak murrizteaz gain herrialdeen artean ideiak eta esperientziak elkartrukatzea
eskatzen baitu.
Komunitate lokal bati loturik dauden sektore eta agente talde guztiei parte‐hartzeko
deia luzatzen dio, prozesu demokratikoak indartuz.
Ingurumen, ekonomia, kultura eta gizarte aldagaiak integratzen ditu eta komunitate
lokalaren bizi kalitatea hobetzea lortu nahi du.
Beraz, TA21 Garapen Iraunkorra kontzeptua maila globaleko erretorikatik eskala lokaleko
arlo operatibo eta errealera lekualdatu nahi duen ekintza lokalen tresna bihurtu da
(Subirats, 2000a; Subirats, 2000b). TA21‐ek adostutako baino deszentralizatutako Garapen
Iraunkorra bultzatzen du, horretarako, gobernu lokalen erantzun aktiboa behar da. Izan ere,
herriak eta hiriak dira beraien ingurumen‐, ekonomia‐ eta gizarte‐interesen berri hobekien
dakitenak (Ekins & Nevwby, 1998; Lake, 1996). Agenda 21en asmoa hiritarrarengana iritsi
eta parte hartzera animatzea da, hiritarraren jarrera aldaketarik gabe ezer lortzea zaila dela
jakina baita (Subirats, 2000a).
Azken batean, ordezkari politikoen, udal teknikarien, eragindako talde nagusien eta
hiritarren arteko adostasunetik sortutako prozesu politiko bat da (Martínez & Martín, 2002)‐
Beraz, nahiz eta erakunde lokalek eta hiritarrek duten lehen mailako protagonismoa
(Lindner, 1997), TA21 behetik gora doan edo “bottom‐up” erabaki hartze egitura bat bezala
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
120
ulertzen den heinean, TA21en garrantzia ulertzeko, oso inportanteak dira nazioarte mailako
erakundeek aurrera eraman dituzten ekimenak, esanguratsuenak Nazio Batuen eta ICLEI39
(The International Council for Local Environment Initiatives) proposatutako ideiak izanik.
Horrez gain, aipatzekoa da Europar Batasuna hartzen ari den lidergoa Hiri eta Herri
Iraunkorren Europar Kanpainarekin.
4.2.1. NAZIO BATUAK
Nazio Batuen testuinguruan sortu zen TA21 Rioko Goi‐bileran. Hala eta guztiz ere, Rioko Goi‐
bilera ez zen izan Nazio Batuen baitan industri garapenaren ondorioz sortzen ari ziren
ingurumen eta giza bizi baldintzen okertzeari buruzko arazoak lantzeko egin zen lehen
biltzarra. Aurretik, bilera, biltzar eta nazioarteko akordio askoz osaturiko bide luze bat egin
zen, guztietan munduko garapena gidatuko zuen konpromiso eta printzipioak ezartzeko
beharra nabarmentzen zelarik. Rioko Goi‐bileraren aurretik beste bi nazioarteko biltzar
ospatu ziren. Lehenengoa, Giza Ingurumenari buruzko Lehenengo Biltzarra 1972an
Stockholm‐en eta, bigarrena, Giza Ingurumenari buruzko Bigarren Biltzarra hamar urte
beranduago Nairobin (Kenya).
Giza Ingurumenari buruzko Lehenengo Biltzarrean, ingurumen kutsadura eta baliabide
naturalen ahitzeari loturiko arazoak landu ziren. Ingurumena gehiago babestu eta garapen
ekonomikoaren, hau hazkunde ekonomikoa bezala ulertua nagusiki, arteko polarizazioak
markatu zuen biltzar hau (Mebratu, 1998). Planeta kaltetzen ari ziren ingurumen eta
gizartea arazo larriez hitzegiten hasi ziren: herrialde aberats eta txiroen arteko gero eta alde
handiagoa, kutsaduraren ondorioak, baliabideen agortzea, bio‐aniztasunaren galera, etab.
Indarrean zegoen industrializazioa eredua errudun nagusi ikusi zuten, beraz teknologia
hobekuntzaren bidez arazoei aurre egitea posible ikusten zuten. Antzeko gaiekin ospatu zen
Giza Ingurumenari buruzko Bigarren Biltzarra 1982an, ingurumen arazoen gaineko
kontzientziazioa areagotu zen eta faktore sozial eta ekonomikoek ingurumenean duten
eragina azpimarratu zen (Hens, 1996).
Hirugarren biltzarra baino lehen, Ingurumen eta Garapenaren Nazio Batuen Konferentzia
(United Nations Conference on Environment and Development, UNCED) edo Rioko Goi‐ 39 ICLEI (The International Council for Local Environment Initiatives) 1990ean sortu zuten berrehun bat tokiko erakundeek.
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
121
bilera bezala ezagutzen dena bertan ospatu baitzen Konferentzia 1992an, lau bilera
(PrepCom)40 ospatu ziren 1990eko uda eta 1992ko apirilaren artean, bilera hauetan garapen
iraunkorrari loturiko gai ezberdin bakoitzeko lan taldeak osatu ziren eta Agenda 21 itxura
hartzen joan zen, Ingurumen eta Garapenari buruzko Hirugarren Konferentzia ospatu baino
lehen azken dokumentua osatzen duten 40 kapituluetatik %85 adostuta zeuden, azkenerako
finantzaketa, teknologiaren transferentzia eta pobreziaren aurkako borroka bezalako gai
korapilatsuak bukaerarako utzi ziren (Lindner, 1997; Hens, 1996). Beraz, Ingurumen eta
Garapenari buruzko Konferentzia ekitaldi instituzional bat besterik ez zen izan zeinetan
Nazio Batuen 178 herrialdetatik 172k parte hartu zuten, eta 1.100 gobernuz kanpoko
erakundeek foro paralelo bat jarraitu zuten Konferentziaren azken akordioetan modu
esanguratsuan eraginez.
Lurraren Goi‐bilerak bost dokumentu nagusi adostu zituen: Ingurumen eta Garapenaren
Rioko Deklarazioa; Baso Printzipioen Deklarazioa; Klima Aldaketaren Nazio Batuen
Hitzarmena (United Nations for Climate Change, UNFCC), Dibertsitatea Biologikoaren
Hitzarmena (CDB) eta Agenda 21. Horrez gain, Garapen Iraunkorrerako Batzordea osatu zen
(Commission for Sustainable Development, CSD), Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte
Kontseiluaren batzorde berri bat, Agenda 21en aplikazioaren jarraipena ebaluatzeko
ardurarekin jaio zena (ikusi Agenda 21en 38. Kapitulua). Hori dela eta, Garapen
Iraunkorrerako Batzordeak (CSD) maila guztietan berebiziko garrantzia hartzen du, bai
gobernu arteko erakundeek indarrean jarritako ekintzetatik hasi eta komunitate lokalen
mailan TA21 indarrean jartzeraino (Bigg & Dodds, 1997).
Zentzu honetan, esan daiteke Lurraren Goi‐bilera izan dela 1990eko hamarkadan Nazio
Batuek ospatu dituzten biltzar askoren artean aitzindaria nazioarteko erakundeetan
garapena iraunkortasunean eta gizakian zentratzen. Nahiz eta ez den bakarra izan,
ondorengoak era azpimarragarriak izan dira: Giza Eskubideen Munduko Konferentzia (Viena,
40 Lehenengoa (I PrepCom) Nairobin egin zen, 1990eko abuztuan, eta parte‐hartze prozesua adostu zen. Bigarrena (II PrepCom) 1991ko martxoan Ginebran ospatu zen eta Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziako idazkaritzat prestatutako txostena berrikusi zen eta Basoen Erabilera Iraunkorrerako Printzipioen Aitorpenaren dokumentu oinarri bezala erabili zen. Urte berako abuztuan, Ginebran hirugarren bilera ospatu zen (III PrepCom), zeinetan idazkaritzaren txostenaren berrikusketak aurrera egin zuen eta Rio‐ko Deklarazioari buruzko negoziaketak abiatu zituztelarik. Laugarren bileran (IV PrepCom), 1992ko martxoan New Yorken, bost asteko negoziaketen ostean, Rioko Goi‐bileran onartu ziren dokumentuen zati gehienak adostu ziren.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
122
1993); Biztanleria eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia (El Cairo, 1994), Giza
Garapenari buruzko Munduko Goi‐bilera (Copenhague, 1995), Emakumeen Laugarren
Munduko Konferentzia (Beijing, 1995); eta Rioko konferentziarekin lotura gehiago izan
zuena Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Bigarren Biltzarra “Habitat II” (Istambul,
1996). Azken honetan, Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Istambuleko
Aitorpenaren bidez TA21eko prozesuez baliatuz Habitat II adostutako erabakiak
aplikatzearen beharra aldarrikatu zen.
Beraz, planteatutako arazoei irtenbidea eman nahirik maila lokalean estrategiak prestatzeko
beharraz jabetu ziren, erakunde lokalek hiritarrenganako duten gertutasuna dela eta
eraginkortasun handiagoa lortu asmoz (De Weerdt, Van Assche, & Devuyst, 1996).
Orokorrean, baieztatu daiteke aipatu den arrazoiak eraginda edo, Agenda 21aren zati bat
ingurumen lokalarekin erlazionatutako neurrietara bideratzen dela. Eskala lokalari
dagokionez, kapitulurik garrantzitsuenak 7 eta 28 dira. Bi kapitulu hauen bidez garapen
iraunkorrari buruzko teoria praktikara eramatea posible egiten da, besteak beste, ekintza
lokaletan eta erabaki prozesuetan hiritarren zati handiago baten parte‐hartzea bermatuko
duen gobernatzeko forma berriak sustatuz. Gehiago zehaztuz, 7. kapituluan giza baliabideen
iraunkortasuna lantzen da eta 28. kapituluan, Agenda 21 babesteko tokian tokiko agintarien
ekimenak bezala izendatua, ekintza lokalek bete behar dituzten helburuak zehazten ditu,
beste batzuen artean, ondorengoa jasoaz:
“a) 1996rako, herrialde bakoitzeko tokian tokiko agintari gehienek komunitatearentzako
"Tokiko Agenda 21"‐en inguruan beren herritarren artean kontsultak egin beharko lituzkete
eta adostasuna lortu beharko lukete;
[…]
c) 1994rako, udal elkarteetako ordezkariek eta herri mailako beste agintariek lankidetza‐ eta
koordinazio‐mailak areagotu egin beharko lituzkete, tokian tokiko agintarien artean
informazioaren eta esperientziaren trukea areagotzeko;” (Eusko Jaurlaritza, 2011)
Beraz, dokumentuak berak agintari lokalak iraunkortasun lokalaren aldeko jarrera izatea
eskatzen du; honela, Rioko akordioaren sinatzaileak hainbat politika eta programa garatu
beharrean aurkitu dira eta ondorioz TA21eko prozesuetan inplikatuak izan dira. Dena dela,
gaur egun, tokiko agintariek TA21 zabaltzeko ezarritako hasierako helburuetatik nahiko
urrun daude. Sarri, hartutako neurriekin benetako konpromisoaren udalaren itxura
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
123
erakargarria bilatu izana salatu da. Beste askotan, TA21 benetako etorkizuneko planak
aurrera ateratzea lortu dute, jarraitu beharreko estrategia lerroak zehaztuz, zeintzuek
politika sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak bilduko dituzten.
4.2.2. INTERNATIONAL COUNCIL FOR LOCAL ENVIRONMENT INITIATIVES (ICLEI)
Tokiko Agenda 21 mugimenduak batik bat ICLEI (International Council for Local Environment
Initiatives) bultzatu du, 1990an sortu zuten 200 buruzagi lokalek Etorkizun Iraunkorraren
Mundu Biltzarrean, gehienak europarrak edo estatubatuarrak nahiz eta gutxiago garatutako
herrialdetakoak ere bazeuden. Egun, 70 herrialdetako 1.220 gobernu lokalek osaturiko
elkartea da Nazio Batuen aurrean zein nazioarteko foro ezberdinetan hauen interesak
ordezkatzen dituelarik.
“Lo que distingue a ICLEI es que somos los primeros participantes, pioneros en hacer algo a lo
que veinte años atrás parecía improbable que las ciudades prestaran atención. Hemos
ascendido en una curva de aprendizaje; actualmente, contamos con una experiencia de
veinte años en cómo afrontar problemas ambientales en el ámbito local.” Jeb Brugmann41
Gobernu lokalen sare batek bezala jarduten du hiri eta herrien esperientzien elkartrukea
ahalbidetu eta mundu mailan praktika egokiak zabalduz. ICLEIren helburua gobernu lokalen
politikak koordinatzea da horretarako bitartekari papera betetzen du, informazioa; aholku
tekniko, estrategiko eta politikoa; eta aholkularitza jardueren garapena eskainiz.
Erakunde honen jarduera ezberdinen artean azpimarragarria da osatu duen Tokiko Agenda
21 Planifikatzeko Gida Europearra, TA21 indarrean jartzeko oinarrizko dokumentua eta
jarraitzaile gehien dituena. ICLEIren beste ekimen esanguratsu bat da TA21 ebaluatzea. Honi
loturik eta nazioarte mailan, NNBBen Garapen Iraunkorrerako Batzordearekin batera,
TA21aren aplikazioaren jarraipena egiteko bi ebaluaketa egin ditu. Lehenengoa 1996an,
tokiko erakunde, Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) eta TA21arekin zerikusia zuten beste
erakunde batzuei luzatutako inkestetan oinarritu zena 1997 ospatuko zen Nazio Batuen
Asanblada Orokorrerako edo Rio+5erako. Hurrengoa, 2001 egin zuen Johannesburgon
ospatuko zen Garapen Iraunkorrerako Mundu Bilerarako.
41 ICLEI‐ren sortzaile eta lehen Idazkari Orokorra. Kopiatutako testuaren iturria: Aguado (2005).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
124
Europa mailan, Iraunkortasunaren Hiri eta Herrien Europako Kanpainaren lankidetzari esker
LASALA (Local authorities Self Assesment of Local Agenda 21) auto‐ebaluaketa tresna sortu
zen. Hari jarraipena emanez Local Evaluation 21 sortu da, Europako agintari lokal guztiei
eskura dagoen auto‐ebaluaketa tresna. Proiektu hau Europar Batzordeko Ikerketarako
Zuzendaritza Orokorrak finantzatzen du eta ICLEI, Erresuma Batuko The Sustainable Cities
Research Institute eta Notrhumbria Unibertsitatea, Finlandiako Abo Akademi, Portugalgo
Nova de Lisboa Unibertsitatea, Hungriako Ingurumen Zentro Erregionala eta Italiako
FocusLab‐ek osatzen duten partzuergo baten bidez egiten da.
Afrikan, ICLEIk 1995ean sortu zen Hiri Afrikar Iraunkorren Sarea (African Sustainable Cities
Network – ASCN) koordinatu du. Lehenengo fase batean, bost herrik osaturiko talde pilotu
batekin lan egin zuen, zeinetan TA21 aplikatu zen eta adibide erabilgarriak sortzeko oso
baliagarria izan zen gainontzeko afrikar tokiko agintaritzarentzat, irakaspen eta ondorio
partikularrak jasoaz eta Afrikaren kasuan aplikagarriak, pobreziak eta ezegonkortasun
politiko eta sozialak larriki zauritutako kontinentean. Bigarren fase batean, 1997. urtetik
aurrera, Afrikar Tokiko Agintaritza Nazioarteko Batasun Plataformak (International Union of
Local Authorities Africa Platform) eta Tokiko Gobernuen Nazioarteko Bulegoak (Local
Government International Bureau) kolaboratu zuten. Europar Batzordeko Garapenerako
Zuzendaritza Orokorrak finantzatu zuen eta Iparra‐Hegoa42 lankidetza proiektuak sustatu
ziren. Sare honen baitan gobernu lokaletako pertsonala formatu eta gaitu da, bi alde
hauetan gabezia handiak antzeman baitziren afrikar gobernu lokaletan.
Garapen bidean dauden herrialdetan aurrera eramandako beste ekimen bat, Komunitate
Eredugarrien Programa (Model Communities Program) deritzona da, hamalau udalerriek
osaturiko lankidetza proiektua, helburua garapen bidean dauden herrialdetan jardunbide
onen eta esperientzia arrakastatsuen zabalkundea izanik. Proiektu honi loturik ICLEIko
teknikariek parte hartzen duten udalerrietan formazio ikastaroak eta tailerrak burutzeaz
gain aholkatu eta behar denean teknikarien laguntza eskaintzen dute TA21eko tokiko
koordintzaile lanak egingo dituen teknikariaren kontratazioa ere finantzatuz (Mehta, 1996).
Proiektu honekin TA21en aplikazioaren metodologian sakondu nahi da baita esperientziak
arrakastatsuak elkartrukatu eta TA21 planifikatzeko gakoak diren metodo eta tresnen
inguruan eztabaidatuz jakintza komun bat lortu ere.
42 Ikusi http://www.iclei.org/la21/charters.htm web orria xehetasun gehiagorako.
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
125
4.2.3. HIRI ETA HERRI IRAUNKORREN EUROPAR KANPAINA
Aurretik aipatu den moduan, Europaren sostengu eta lidergoa nabarmena da eta udalerri
mailako politiken garapenaren alde egiten ari da, esate baterako, Europar Batasuna eta
Europako Udalerri eta Eskualdeko Kontseiluak (CEMR) sustatutako “Hiri eta Herri
Iraunkorren Europar Kanpaina” deituriko ekimenekin. Kanpaina hau Sareen Sare bat bezala
sortu zen, Europako Batzordearen XI Zuzendaritza Orokorraren finantzaketari eta Aalborg
eta Hannover hiriei esker 1994. urtean. Europako Hiri Iraunkorren Lehen Biltzarra Aalborg‐
en (Danimarka) Aalborg‐eko Gutuna sinatu ostean, Hiri eta Herri Iraunkorren Europako
Kanpaina abiarazi zen. Gutunean honela jasotzen da tokikoak, bereziki hiriek, duen
garrantzia iraunkortasuna bilatzerakoan:
“Guk, hiriok, argi daukagu hiria garela, hasiera batean, mundu modernoari erasaten dioten
hainbat desorekari – arkitektonikoak, sozialak, ekonomikoak, politikoak, ingurumenekoak,
eta baliabide naturalenak‐ ekiteko entitate handienak; eta, aldi berean, entitate txikiena da
arazoak era integratzaile, holistiko eta iraunkorrean behar bezala konpontzeko. Hiri guztiak
desberdinak direnez, nork bere bideak aurkitu behar ditu garapen iraunkorrerantz. Horren
hastapenak politika guztietan sartuko ditugu, eta gure indarra izango da tokiko mailara
eta planifikatzea, 6) mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea, 7) osasunaren
aldeko tokiko ekintza, 8) tokiko ekonomia bizia eta iraunkorra, 9) berdintasuna eta justizia
soziala eta 10) tokian tokitik mundu globalera. Bigarren jarduera eremuari loturik, udal‐
kudeaketako programa eraginkorrak prestatzeko konpromisoa gauzatzeko, helburu moduan
TA21 eta iraunkortasunaren aldeko tokiko beste prozesuak sendotzea eta udal‐kudeaketan
errotzea finkatzen da. Bestalde, laugarren jarduera eremuari dagokionez, baliabideak tentuz
eta modu eraginkorrean erabiltzea errazteko eta kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak
bultzatzeko konpromisoa erdiesteko helburu moduan erosketa iraunkorrak egitea
43 The Aalborg Commitments , euskarazko bertsioa, ondorengo helbidean dago eskuragarri: http://www.aalborgplus10.dk/media/pdf2004/aalborg_commitments_basc__final.pdf
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
126
proposatzen da. 1994. urtean Aalborg‐eko gutuna 80 udalek sinatu zuten. Urtez urte
sinatzaileen kopuruak gorantz egin du eta egun gutun hau sinatu duten udalen kopurua
2.500 baino handiagoa da.
4.3. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO IRAUNKORRA (EKPI)
Agenda 21‐aren 4. kapituluan kontsumo‐moten bilakaerari buruzko bi programa‐arlo
jasotzen dira. Batetik, produkzio‐ eta kontsumo‐mota eutsiezinen auziari loturikoa eta,
bestetik, kontsumo‐mota eutsiezinen transformazioa sustatzeko politika eta estrategia
nazionalak lantzeari dagokiona.
Bigarren programa‐arloari loturik Gobernuen erosketen bitartez egindako gidaritzaren bidez
ekologikoki arrazoizkoak diren erosketa‐erabakiak hartzeko jendeari eta familiei laguntzea
proposatzen da. Izan ere, Gobernuek beren papera jokatzen dute kontsumoan, bereziki
sektore publikoak ekonomian leku nagusia duen herrialdeetan. Azken estimazioen arabera
Ekonomia eta Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE) osatzen duten herrialdeen
kasuan EKPak BPGaren %10‐25 azaltzen du eta Europar Batasuneko erakunde publikoek
BPGaren %17‐19 inguru edo 1,500 – 2,100 bilioi € (OECD, 2009; Evans, Nuttal, Mouat, &
Ewing, 2010; European Commission, SEC (2011) 853 final) gastatzen dute ondasun eta
zerbitzuetan.
Beheko 4‐2 taulan, EBko hainbat herrialdeen kasuan, EKPra zuzentzen den BPGren
ehunekoa jasotzen da. Zentzu honetan, BPGren zatirik handiena Herbehereak (%21) eta
Suedia (%20) bideratzen dute EKPra; bi herrialde hauek EBko batazbestekoaren gainetik
aurkitzen dira eta BPGren bosten bat edo gehiago gastatzen dute erakunde publikoek
ondasun eta zerbitzuen erosketa eta kontratazioan. Alemania, Danimarka eta Erresuma
Batuaren kasuan berriz BPGren %17‐19 enplegatzen da EKPan eta EBko bataz besteko maila
horren azpitik aurkitzen dira Austria (%16), Espainia (%13), Finlandia (%16) eta Italia (%12).
Espainia eta Italiak, ehunekotan, Herbehereak eta Suediaren 3/5a gastatzen dute ondasun
eta zerbitzuen erosketa eta kontratazioan.
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
127
4‐2 Taula: EKPra zuzendutako BPGren ehunekoa ‐ Hautatuko Herrialdeak
Herrialdea EKPra zuzendutako BPG %
Alemania 17
Austria 16
Danimarka 19
Erresuma Batua 17
Espainia 13
Finlandia 16
Frantzia 16
Herbehereak 21
Italia 12
Suedia 20
Iturria: IHOBE (2011)
Beraz, herrialde hauetako gobernuek, enpresa‐erabakietan eta jendearen iritzietan eraginez,
merkatuen berrikuntza eta iraunkortasuna sustatu eta aldaketak bideratzeko ahalmen
handia dute. Horrenbestez, gobernu horiek beren organismoen eta sailen erosketak
ikuskatu beharko lituzkete, ahal den neurrian beren erosketa‐politiken alde ekologiko eta
soziala hobetzeko, betiere nazioarteko merkataritzaren printzipioak errespetatuz.
Bestalde, azpimarratu behar da, urteetan zehar erosketa eta kontratazio publikoari
errentagarria izatea eskatu zaiola, hots; erakunde publikoek ondasun edo zerbitzu baten
edo beste baten aldeko erabakia hartzerakoan preziorik baxuenaren irizpideari jarraitzea
eskatzen zitzaion, alegia, arlo ekonomikoari erreparatzen zitzaion nagusiki. Baina, Garapen
Iraunkorra maila orokor batean jarraitu beharreko ardatz nagusia dela onartzen hasi denetik
gizarte eta ingurumen arloei ere beraien garrantzia aitortu zaie, baita erosketa eta
kontratazio publikoan ere. Zentzu honetan, Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorraren
(EKPI) oinarrizko arrazoia ez da erakundeek beraien eros ahalmena, orokorrean, Garapen
Iraunkorraren eta, bereziki, Kontsumo eta Ekoizpen Iraunkorrerako pizgarri ekonomiko
moduan erabiltzera mugatu behar. Haratago joan beharko luke eta gobernu zein erakunde
publikoetatik sustatzen den garapen iraunkorraren aldeko aldarrikapena arduradun
publikoek ere praktikan jartzen duten edo ez edota erakunde publikoak jarrera eredugarria
duten edo ez frogatzeko modu bat ere izan beharko luke EKPIk.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
128
Horrenbestez, nahiz eta oraindik EKPIri buruzko adostutako definizio bakarrik ez dagoen
arren, jarraian jaso diren definizio ezberdinetan EKPI iraunkortasunaren hiru dimentsioak
(ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena) barneratzen dituen EKP praktika bat dela
azpimarratzen da.
Esate baterako, Erresuma Batuko Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorrerako lan
taldeak honela definitzen du:
“[…] a process whereby organisations meet their needs for goods, services, works and utilities
in a way that achieves value for money on a whole life basis in terms of generating benefits
not only to the organisation, but also to society and the economy, whilst minimising damage
to the environment” (DEFRA, 2006)
ICLEIk erakunde publikoek EKPI praktikan jartzeko aholku argi eta ulerterrazak jasotzen
dituen “Procura+ Manual” eskuliburuan, berriz, honela definitzen da EKPI:
“Sustainable procurement means making sure that the products and services your
organisations buys are as sustainable as possible – with lowest environmental and most
positive social impact.
[…] Systematically integrating environmental and social considerations into all procurement
activities, whether purchasing goods, services or works – from defining the true needs, to
setting appropriate technical specifications and evaluation procedures, to monitoring
performance and results.” (ICLEI, 2007, or. 8).
Bigarren definizio honek, aurrekoari, iraunkortasun eskakizunak erosketa eta kontratazio
prozeduraren fase ezberdinetan barneratu daitezkeela gehitzen dio eta horrek Erosketa eta
Kontratazio publikoaz arduratzen diren askorentzat aldaketa bat eragingo du, hau da:
hornitzaileak balio katean oinarriturik aztertu eta lan‐arauak betetzen direla bermatzeaz
gain, ingurumen irizpideak edo irizpide sozialak barneratu beharko dira lehiaketa
Zehaztapen teknikoak bi motatakoak izan daitezke: Alde batetik, produktuek, zerbitzuek
edota lanek bete beharreko derrigorrezko gutxieneko baldintzak zehazten dituztenak daude.
Eskaintzaren batek baldintza horiek betetzen ez baditu, prozesutik kanpo geratuko da.
Bestetik, kontratua esleitzeko baldintza baloragarriak zehaztu daitezke. Gutxieneko
baldintzetatik haratago doazen ezaugarriak baloratzeko aukera onesten bada ebaluaketa
fasean egingo da.
Ingurumen eskakizunak zehazterakoan EKP arduradunak etiketetan oinarritu daitezke oso
baliagarriak baitira zehaztapen teknikoak eta hautaketa irizpideak finkatzerakoan. EKP
arduradunek ingurumen etiketa eta hauen ezaugarri nagusiak ISO (International Standards
Organisation) sailkapenaz baliaturik bereiz ditzakete, hots, ingurumenaren ikuspegitik
iraunkorra den kontsumoari buruz gizartearen eta merkatuaren arteko komunikazioa
erraztu asmoz, ISO 14020: Etiketa Ekologikoak eta ingurumen‐adierazpenak. Printzipio
orokorrak nazioarteko araudiaren arabera hiru multzotan sailkatu dira etiketa ekologikoak:
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
135
I motako etiketak (ekoetiketak). Organismo publikoek edo ospea aitortua duten
erakunde batek egiaztatuak, irizpide ekologikoak bete direla bermatzen dutenak.
Denak definitu behar dira ISO 14024 Arauaren zehaztapenen arabera. Eskatutako
irizpideak produktuaren bizi‐ziklo osoari aplikatzen zaio: energia eta baliabideen
erabilera, isurketa kutsatzaileak, hondakinen suntsiketa eta ekosistemen gaineko
eragina. Hurrengo 4‐8 taulan, adibidez, mundu mailan nagusiak diren etiketa
ekologikoen zerrenda jasotzen da44.
II motako etiketak (ingurumen auto‐adierazpenak) ISO 14021 Arauak erregulatzen
ditu eta erakunde pribatu nazional eta nazioartekoek diseinatzen dituzte euskarri
moduan ingurugiroari buruzko arautegia erabiliz;
III motako etiketak (Produktuaren ingurumen‐adierazpenak). ISO 14025 Arauak
erregulatzen ditu eta ISO 14020 arau multzoak arautzen dituen beste bi etiketa
motetan ez bezala III motako etiketen kasuan ez dira definitzen bete beharreko
gutxieneko ingurumen‐eskakizunak edo – balioak. Ingurumen‐alderdi batzuk
identifikatzen dira, horiei buruzko informazioa emateko eta, era horretan,
ingurumen‐portaerari buruzko irudi bat eskaini ahal izateko. Era guztietako ikurrak
sartzen dira hemen, hala nola “paper ekologikoa”, “klororik gabea”, “ez du ozonoko
geruzan eraginik”, “ingurugiroaren laguna”.
44 Aipatu, mundu mailako etiketa ekologikoa duten produktu kategorien zerrenda osotuagoa www.globalecolabelling.net/categories_7_criteria/ helbidean kontsultatu daiteke. Mundu mailan existitzen diren 300 etiketa ekologikoei buruzko xehetasunak berriz www.ecolabelindex.com/ecolabels helbidean aurki daitezke.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
136
4‐4 Taula: Mundu osoko etiketa ekologiko nagusienak
Mota Herrialdea/ eskualdea
Sinboloa Izena Organismo eskuduna
Deskribapena
I‐mota Europa
European Flower
Europako Batzordea
28 produktu kategoria biltzen ditu: margoak, garbiketa produktuak, papera,… http://ec.europa.eun/environment/ecolabel
I‐mota
Norvegia, Finlandia
Islandia, Suedia eta Danimarka
Nordic white Swan
Eskandinaviako kontseilua (Nordic
ecolabelling)
65 produktu kategoria biltzen ditu: garbiketa produktuak, papera, eraikuntzarako materialak,… www.svanen.nu/eng
I‐mota Alemania
Blue Angel Alemaniako Ingurumen Ministerioa
70 produktu kategoria biltzen ditu: pintura, papera, telefonoak, … www.blauer‐engel.de/
I‐mota Japonia
Eco Mark Program
Eco Mark Office, Japan
Environment Association
60 produktu kategoria biltzen ditu: papera, tonerrak, arropak http://www.ecomark.jp/english/
I‐mota Txina
China Environmetal Labelling
Environmental labelling
certificate center of SEPA
50 produktu kategoria biltzen ditu: energia aurrezten duten produktuak, altzariak, aerosolak, …
http://www.sepacec.com
I‐mota Thailandia
Thai Green Label
Thailand Environment
Institute
40 produktu kategoria biltzen ditu: garbikariak, ordenagailuak, …
http://www.tei.or.th/greenlabel/
I‐mota AEB
Green Seal Green Seal Inc.
30 produktu kategoria biltzen ditu: margoak, aire giroturako sistemak,… http://www.greenseal.org/AboutGree
nSeal.aspx
I‐mota Malasya
SIRIM Eco‐labelling Scheme
SIRIM QAS international
29 produktu kategoria biltzen ditu: zaintza zerbitzua, eraikuntzarako
7 produktu kategoria biltzen ditu: zaintza pertsonala, arropa, … http://www.abntonline.com.br/rotulo
/Abnt.aspx
Iturria: Egileak moldatuta, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Eskuliburua (IHOBE, 2011) eta Buying for a Better World (UNEP; UNOPS; ILO; ITC ILO, 2011) txostenetan oinarriturik
Zehaztapen teknikoetan eskakizun sozioekonomikoak barneratu nahi badira, ingurumen
eskakizunekin gertatzen den modu berean, hauek etiketa sozialetan oinarritu daitezke.
Etiketa sozialak ez dira ingurumen etiketak bezainbeste ugaritu baina azken urte hauetan
zenbait merkatu agertzen hasi dira. Etiketa sozialek gai sozioekonomiko desberdinak
kontuan har ditzakete: giza eskubideak, langileen eskubideak, umeen lanaren erabileraren
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
137
debekua, garapen bidean dauden herrialdeko ekoizleei egindako bidezko ordainketa, etab.
Etiketa batzuk gai sozialak eta ingurumenekoak ere kontuan izaten dituzte. Etiketa
ekologikoen kasuan bezala, etiketa sozial batzuk gai konkretu bakarrean zentratzen dira eta
beste batzuk ikuspegi zabalagoa dute. Hurrengo taulan adibide batzuk jaso dira.
4‐5 Taula: Mundu osoko etiketa sozial nagusienak
Sinboloa Izena Deskribapena
Fairtrade Labelling Organizations
Produktuek merkataritza justuko estandarrak betetzen dituztela bermatzen du baita desabantailak dituzten ekoizle eta langileen garapenean laguntzen dutela ere
Rugmark
Alfonbren ekoizpenean umeen eskulan ilegala ez dela erabiltzen ikuskatu eta ziurtatzen du http://www.rugmarkindia.org/assurance/criteria.htm
Le Label Social Belge
Eskaintza katean zehar LANEren Core Conventions ziurtatzen du.
Rainforest Alliance
Faktore ekologiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartzen dituen kontserbazio tresna bat da. http://www.rainforest‐alliance.org/es
Iturria: Egileak moldatuta, Buying for a Better World (UNEP; UNOPS; ILO; ITC ILO, 2011) txostenean oinarriturik
Aipatu diren etiketez gain, zehaztapen teknikoak estandar teknikoari, ekoizpen metodoari,
prestazio edo funtzionaltasun eskakizunari edota aldagaien erabilpenari buruzko
informazioan oinarri daitezke.
Azpimarratu behar da, eskakizun sozioekonomikoak barneratu nahi direnean, prozesuaren
arduradunen erronkarik handienetako bat dela hauek ondo justifikatzea. Esate baterako,
EKP bidez administrazio batek kafea erosterakoan “bidezko” modu batean ekoiztutakoa nahi
badu, asmo hori kontratuaren tituluan jaso beharko du. Adibidez “bidezko merkataritzako
kafearen erosketa” moduko tituluaz baliatuz.
Aurkeztutako eskaintzak ireki ondoren hornitzaileak aukeratu behar dira. Hautaketa
irizpideen bidez, lizitatzaileak kontratua gauzatzeko gaitasun finantzariorik eta teknikorik
duen erabakiko da. Arrazoiren batengatik, zehaztutako irizpideren bat edo gehiago betetzen
ez duen hornitzailea prozesutik kanpo geldituko da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
138
Erosketa eta kontratazioaren hurrengo fasea kontratua esleitzea da. Hautaketa irizpideak
eta derrigorrezko baldintzak (espezifikazio teknikoak) betetzen ez dituzten lizitatzaileen
aukerak baztertu ondoren, gainontzeko eskaintzak irizpide objektiboen arabera alderatuko
dira, eta horien artean egokiena dena aukeratu. Eskaintzak alderatzeko bi irizpide har
daitezke oinarritzat: preziorik baxuena edo ekonomikoki onuragarria den eskaintza.
Lehenengo irizpidea erabiltzen bada, erabakia eskainitako prezioaren arabera hartuko da.
Beraz, eskakizun sozial edo ekologiko tekniko baloragarririk zehaztu ez bada esleipena
eskaintza merkeenarentzat izango da.
Edozelan ere, irizpide sozial edo ekologikoak sartu edo ez sartu, normalean kontratua
hainbat irizpideren arabera esleitzen da, ez irizpide ekonomikoen arabera bakarrik. Kontuan
hartzen diren beste elementuak dira: kalitate irizpideak, entrega epeak, hobekuntza
teknikoak, ingurumen hobekuntzak, etab. Kasu horretan, ekonomikoki onuragarria den
kontratuari egiten zaio esleipena, hau da, administrazioarentzat ekonomikoki
errentagarriena den eskaintzari.
Azken aukera hau erabiltzean, prozesuaren gardentasuna bermatzeko kontratazio pleguetan
eskaintzak ebaluatzeko eta kontratua esleitzeko kontuan izango diren irizpideak zehaztu
behar dira. Gainera irizpide horien haztapena adierazi eta handienetik txikienera
zerrendatzea derrigorrezkoa da.
Gainera, ingurumena aintzat hartzen duten esleipen irizpideek kontratuaren objektuarekin
loturik egon behar dute eta neurgarriak izan behar dira, alegia, ezin dira subjektiboak izan.
Azkenik, administrazioak kontratua gauzatzeko klausula bereziak ezar ditzake, hau da,
kontratua gauzatzeko moduari buruzko irizpideak. Baldintza hauek ez dute inongo eraginik
esleipen fasean, beraz, ez da inongo egiaztagiririk eskatuko baina prozesuaren hasieratik
eman behar dira ezagutzera nahiz eta kontratua gauzatzerakoan garatuko diren.
Jarraian jaso den irudian, eskema bidez adierazi da erosketa eta kontratazio publikoaren
prozesuan iraunkortasun printzipioak prozesuaren fase bakoitzean barneratzeko dauden
aukera desberdinak.
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
139
4‐2 Irudia: Iraunkortasun irizpideen barneratzea EKP‐ren fase ezberdinetan
Iturria: Egileak moldatuta, Buying for a Better World (UNEP; UNOPS; ILO; ITC ILO, 2011) txostenean oinarriturikBuying for a Better World, 2010
•Erosteko eta kontratatzeko beharra zehaztu
•Kontratuaren objektua zehaztu•Merkatuan dagoena aztertu•Kontratuaren izenburu berdea edo sozialki arduratsua
Prestaketa fasea
•Ingurumen eskakizunak, estandar teknikoak eta etiketa ekologikoen irizpidea
•Eskakizun sozialak eta etiketa sozialen irizpideak
•Prestazio edo funtzionaltasun eskakizunak
•Ekoizpen metodoak
Eskakizunen definizioa
•Bizi‐zikloaren metodoa•Ingurumena edo sozialki arduratsuak diren eskakizunen ebaluaketa irizpideak
Esleipen fasea
•Kontratua gauzatzeko baldintza bereziak•Hornitzaileekin harremanak jarrera iraunkorrak aplikatu ditzaten
Kontratuaren gauzatze fasea
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
140
4.4. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO IRAUNKORRAREN (EKPI) LEGE ESPARRUA
Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorrari loturiko lege esparrua hiru mailatan sailka
daiteke; hau da, alde anitzekoa, erregionala eta nazio mailakoa. Lehenengo mailan,
Gobernuen Erosketa eta Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa (Agreement on
Goverment Procurement, GPA) izango dugu, Munduko Merkataritza Erakundearen (MME)
alde anitzeko akordioa eta erosketa eta kontratazio publikoari buruzko akordio multilateral
bakarretakoa dena. Bigarren mailan, erosketa eta kontratazio publiko iraunkorra ahalbidetu
duten merkataritza akordio eta inbertsio itun erregionalak daude. Hirugarrenik, nazio
mailako lege esparrua bereizten da.
4.4.1. NAZIOARTE MAILAKO LEGE ESPARRUA
Bai maila erregional zein aldeaniztunekoan, Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorrari
zuzenduriko lege esparru estrategikorik ez dago. Nazioarte mailako akordio eta elkarte
gehienek gobernuen erosketa eta kontratazioa esparruaren gardentasuna bermatu nahi izan
dute nagusiki. Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra bere horretan ez aipatzeak
anbiguotasuna eragin du baliozkotasun legalari eta politika neurrien garapen eta aplikazioari
dagokionean. Anbiguotasun hau oztopo izan daiteke, gobernuak Erosketa eta Kontratazio
Publiko Iraunkorra garatzerakoan nazioarte mailako betebeharrak urratuko dituenaren
beldurra izan dezaketen neurrian. Horrenbestez, beharrezko da nazioarteko lege esparrua
argitzea.
Jakina da, atzerriko hornitzaileentzat ondasun eta zerbitzuen kontratazio publikoak
herrialde baten merkatuaren zati esanguratsua ordezkatzen duela, ondorioz, erosketa eta
kontratazio publikoa nazioarteko merkataritzarentzat garrantzitsua da. Zentzu honetan,
gardentasunaren printzipioa, hau da, kontratu publikoei buruzko informazioaren
eskuragarritasuna, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokia lortzea eta hornitzaileek
aukera ekitatiboak izatea, hots, lehiakortasun eraginkor eta bidezkoaren printzipioak
nazioarte mailan lortzea esanguratsua da. Aitzitik, erosketa eta kontratazio publikoa
Merkataritzari eta Aduanako Tarifei Buruzko Akordio Nagusi (GATT) eta Munduko
Merkataritza Erakundearen (MME) testuinguruko merkataritza akordio multilateraletik
kanpo geratu zen. 1947. urtean GATT negoziatzen hasi zenean espresuki baztertu zen EKPak
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
141
nazio‐tratuaren printzipioa betetzeko zuen beharra; hau da, prezioari dagokionean nazio
barneko zein atzerriko eskaintzak parekoak direnean erakunde kontratatzaileak nazio
barneko eskaintzaren alde lehentasunaz jokatzeko zilegitasun osoa izango du.
Urte batzuk beranduago, 1976. urtean, nazioarte mailan adostutako merkataritza arauen
barnean EKP barneratu asmoz negoziaketak abiatu ziren ELGE‐ren testuinguruan. 1979an
Sektore Publikoaren Erosketei buruzko Akordioa sinatu zen, zeina 1981ean indarrean jarri
zen eta sinatu zuten gobernu zentraleko erakundeei eta ondasunen erosketari bakarrik
zuzendua zegoen. Ondorengo urteetan, negoziaketek jarraitu zuten eta akordioaren
aplikazio‐eremua Estatu Federal, probintzia, departamentu eta prefekturetako erakunde
publikoetara eta zerbitzuen (baita eraikuntza zerbitzuak ere) arlora zabaltzea lortu zen arte.
Azkenean, 1994. urtean, Gobernuen Erosketa eta Kontratazioari buruzko Akordioa (GPA)
sinatu eta 1996. urtean indarrean sartu zen.
Aipatu den moduan, Gobernuen Erosketa eta Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa
(GAP), MMEren alde anitzeko akordioetako bat da. Borondatezkoa da eta ez derrigorrezkoa
MME osatzen duten herrialde guztientzat, 150 herrialdetatik 41ek bakarrik sinatu dute
hainbat ondasun eta zerbitzu taldeentzako irizpide komunak definitu ziren eta erakundeei
irizpide hauek barneratuz ondasun, zerbitzu eta hornidura berdeagoak erosteko gomendioa
luzatu zitzaien. Irizpide komun hauen bidez ingurumen eskakizunen erabilera
harmonizatuagoa lor daiteke erosketa eta kontratazio publiko prozesuetan. Zehazkiago,
Europako Batzordeak hasiera batean hamar ondasun eta zerbitzu talde (garbiketa produktu
eta zerbitzuak; eraikuntza; elektrizitatea; katering zerbitzua eta elikagaiak; lorezaintzarako
ondasun eta zerbitzuak; bulegoetako IT ekipamentua; papera; arropa; garraioa; eta
altzariak) identifikatu zituen, eta EKPB erabilera sustatzeko talde bakoitzarentzat gutxieneko
irizpide eta helburu batzuk zehaztu ziren. Berriki 19 produktu taldeentzako zehaztu dira
46 Eskuragarri dago hurrengo helbidean: http://ec.europa.eu/environment/gpp/pdf/take_5.pdf
47 EB27ko herrialde bakoitzaren egoerari buruzko informazio eguneratua hurrengo orrialdean aurki daiteke: http://ec.europa.eu/environment/gpp/action_plan_en.htm
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
156
gutxieneko baldintzak48. Talde bakoitzarentzat, Europako Batzordeak oinarrizko irizpideak
eta irizpide aurreratuak zehaztu ditu: lehenengoak, oinarrizko irizpideak, EBeko edozein
erakunde kontratatzaileak ezarri ditzake, zeinak ingurumen eragin esanguratsuenak jasotzen
dituen eta egiaztapen esfortzu edo kostu gehikuntza minimoa eragiteko diseinatuak daude
eta, bigarrenak, irizpide aurreratuak, merkatuan aurkitzen den ingurumenari dagokionean
ondasunik onena erosteko asmoa duen EBeko edozein erakundearentzat daude pentsatuak.
Irizpide hauek egiaztapen esfortzu handiagoa edo kostu gehigarri bat eragin dezakete,
funtzio bera betetzen duen beste ondasunekin alderatuz gero.
Aipatutako helburuak zenbateraino bete diren behatu ondoren “The uptake of green public
procurement in the EU27” (CEPS, 2012) lanaren ondorioetako baten arabera erakunde
publikoek sinatu dituzten kontratuen %26ak ingurumen eskakizun guztiak oinarrizko
irizpideak zituzten eta %55ak gutxienez oinarrizko ingurumen eskakizuna zuen. Ondorengo
irudian erakunde publiko ezberdinetan barneratu diren ingurumen eskakizunen ehunekoak
mota ezberdinetan multzokatuta jasotzen dira.
4‐4 Irudia: Erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen eskakizunak eta oinarrizko irizpideak
Iturria: Egileak egina, The uptake of green public procurement in the EU27 (CEPS, 2012) lanean oinarriturik
48Zerrenda osoa eskuragarri dago ondorengo helbidean: http://ec.europa.eu/environment/gpp/eu_gpp_criteria_en.htm
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
Gobernu zentrala
Gobernu erregionala
Tokiko gobernua Erakunde autonomoak
Guztira
Ingurumen irizpideak
Gutxienez oinarrizko irizpide bat
Irizpide guztiak oinarrizkoak
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
157
Azpimarratu behar da, hasiera batean garatu ziren EKPI nazio ekintza planek batik bat
ingurumenaren gaineko eragina murrizteko asmoa zutela, hau da, EKPB‐ra mugatu ziren.
Baina, duela gutxi hainbat nazio ekintza planek erosketa eta kontratazio publiko
prozeduretan eskakizun sozialak kontuan hartzen hasi dira. Horien artean daude, Austria,
Belgika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua. Europar Batasunak
gidaliburu moduan “Buying Social. A Guide to Taking Account of Social Considerations in
Public Procurement” (2010) argitaratu du.
Beraz, ez da harritzekoa momentuz EKPI‐k prozesu gehienetan ingurumen eskakizunak
bakarrik eskatzea. Eskakizun sozialen presentzia oraindik ere txikiagoa da ondorengo 4‐11
irudian ikus daiteken moduan.
4‐5 Irudia: EKPI ekimenak iraunkortasun eskakizun motaren arabera
Iturria:Egileak egina, SPP in EU Member States: Overview of goverment initiatives and selected cases (Steurer, Berger, Konrad, & Martinuzzi, 2007) txostenean oinarriturik
Bestalde, 2010. urtean argitaratu zen Europa 2020 estrategiaren helburuak lortzeko erabili
behar diren merkatu tresna esanguratsua da EKP. Zehatzago esateko, Europa 2020
estrategiaren arabera EKPak ondorengoa bete beharko du:
Eskariari loturiko politikez baliatuz, enpresen berrikuntza sustatzeko baldintza
orokorrak hobetu,
Baliabideen erabilera eraginkorragoa eta karbono isurketa txikiagoko ekonomia
bateranzko joera bultzatu, erosketa eta kontratazio publiko berdearen erabilera
orokortuz,
47,6
41,7
6,83,9
Ingurumena & soziala
Ingurumen eskakizunak bakarrik
Eskakizun sozialak bakarrik
Zehaztugabeko eskakizunak
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
158
Enpresen baldintza hobetu, bereziki Enpresa Txiki eta Ertain berritzaileena.
Ikerketa eta berrikuntza, baita berrikuntza ekologikoa eta berrikuntza soziala ere,
etorkizuneko hazkunde ekonomikoaren eragile nagusiak izango dira eta Europa 2020
estrategiaren baitan garrantzia handia dute. Beraz, erakunde publikoek erosketa eta
kontratazioaren erabilera estrategikoaz baliaturik berrikuntza sustatzen saiatu beharko dira.
Ondasun eta zerbitzu berritzaileak erosiz, zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta kalitatea
areagotzeaz gain gaur egungo gizartearen oinarrizko erronka bati aurre egingo zaio,
inbertsio publikoen kalitate/prezio erlazioa hobea lortuko da, eta horrez gain, abantailak
arlo ekonomiko, sozial eta ingurumenarenean lortuko dira, hots, garapen ekonomiko
iraunkorrago bat lortuko da (Comisión Europea, COM(2011) 896 final, 2011).
4.5.3. JASANGARRITASUNERAKO TOKIKO GOBERNUEN ERAKUNDEA (ICLEI)
ICLEI‐k, garapen iraunkorraren aldeko konpromiso sendoa egin duten tokiko gobernuen
erakundea izanik, Europa mailan EKPI‐ri loturiko bi programa nagusi zuzentzen ditu: “Buy it
green” Sarea (BIG‐Net) eta Procura+‐ Sustainable Procurement Canpaign. Horrez gain, tokiko
erakundeek ondasun eta zerbitzu iraunkorrak eros ditzaten beste hainbat programa ere
aurrera eramaten ditu.
Lehenengoak, BIG‐Net, 2001. urtean abiatu zenak, Europako EKPI ekimenak koordinatu eta
Europako tokiko erakundeen arteko lankidetza bultzatzeaz arduratzen da. Europa mailan,
tokiko erakundeak erosketa eta kontratazio publiko iraunkorraren aldeko jarrera izaten
aitzindariak izan ziren eta ondorioz ezagutza oparoa garatu zuten. Baina ekimen hauek
modu isolatuan aplikatu dira. Ondorioz, ICLEIren helburu nagusia BIG‐Net programaren
bidez tokiko erakundetan eta tokiko erakundeekin lan egiten dutenen arteko foroari esker
erosketa iraunkorrari buruzko ezagutza partekatu eta esperientziak zabaltzea da. Egun,
sarea 350 bat erakundek osatzen dute.
Procura+‐Sustainable Procurement Campaign 2004ean abiatu zen ekimenaren bidez,
Europako gobernu zein tokiko administrazioei EKPIeko jarduerak indarrean jartzeko laguntza
eskaini eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera eskaintzen zaie bazkideei. Kanpaina
honen helburu nagusia, EKP prozesutan, ahalik eta erakunde gehienek irizpide sozial eta
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
159
ekologikoak barneratuz ekologikoki eraginkorrak eta sozialki arduratsuak diren ondasun eta
zerbitzuen merkatua suspertzea da.
Helburu nagusi hori lortzeko edozein EKPI jarduerak aurrera eraman nahi dituen
edonorentzat The Procura+ Manual – A Guide to Cost‐Effective Sustainable Public
Procurement gidaliburua eskuragarri dute, zeinetan lehentasun handia duten sei produktu
talderentzako (autobusak, garbiketa eta mantenimendurako ondasun eta zerbitzuak,
elektrizitate berdea, elikadura eta katering zerbitzua, IT ekipamenduak, eraikinen
berrikuntza/eraikuntza) EKP prozesuan iraunkortasun eskakizun garrantzitsuenak modu
erraz batean nola barneratu eta eskakizunek eragin ditzaketen kostu, ezaugarri juridiko eta
kudeaketari buruzko informazio zehatza jasotzen da.
Egun, ICLEIk Procura+ kanpainako nazio‐kide49 kategoria duten zazpi herrialde ezberdinetako
(Austria, Espainia, Erresuma Batua, Grezia, Italia, Portugal eta Suitza) erakundeekin lan
egiten du. Herrialde bakoitza ordezkatzen duen erakundearen ardura, Espainiaren kasuan
Ecoinstitut kooperatibarena, izango da: parte‐hartzailearen hizkuntza erabiliz informazioa
eta inplementazioaren gaineko aholkua emanez, Procura+ Kanpainako parte‐
hartzaileentzako sarbide puntu bezala jokatzea; dagokion herrialdean Procura+ Kanpaina
bultzatzea eta Procura+ erosketa iraunkorreko beste jarduera batzuekin konektatzea. Egun,
Kanpaina honen parte‐hartzaileak50 29 dira, horien artean dago IHOBE sozietate publikoa.
49 Informazio gehiago hurrengo helbidean kontsultatu daiteke: http://www.procuraplus.org/en/
50 Procura+ Kanpainako parte‐hartzaileen zerrenda hurrengo helbidean kontsultatu daiteke : http://www.procuraplus.org/en/participants/
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
160
4.5.4. BESTE KASU BATZUK: NORTH AMERICAN GREEN PURCHASING INITIATIVE (NAGPI), THE INTERNATIONAL GREEN PURCHASING NETWORK (IGPN)
North American Green Purchasing Initiative (NAGPI) adituen batzorde bat da eta Ipar
Ameriketan erosketa berdea lantzen duten talde handi eta erakundeek osatzen dute.
Kanadako Ingurumen Lankidetzarako Batzordearen baitan dago eta iniziatibak erosketa
berdea bultzatzeko jarduerak zerrendatzen ditu:
ekoizleak, erosleak, politikariak, komunikabideak eta biztanleria erakartzeko ideia
bateratua sortu,
Ipar Ameriketan erabiltzen diren erosketa eta kontratazio publikoari loturiko
politikak eta tresnen datubasea egiteaz arduratu eta ikerketa beharrak identifikatu
(esate baterako erosketa berdearen onurak kuantifikatzeko metodologia),
behar hauek asetzeko finantziazioa bilatu,
marketing hizkuntza bateratuaren garapena bilatu eta hainbat ondasunen gauzatzea
bultzatzeko kanpaina aurrera eraman ditu.
EKP loturiko araudiari buruzko informazioa jasotzen du, hainbat kasuen azterketak,
datubaseak baita Ipar Ameriketako praktika egokiak ere.
Nazioarteko Erosketa Berdeen Sarea (IGPN) 2005. urtean sortu zen. Bere helburua, mundu
mailan, erosketa berdea sustatzea da nazioarteko erakunde, erakunde lokal eta GKE‐ei
erosketa eta kontratazio publiko iraunkorrari buruzko elkarkidetza, elkartruke eta
sareratzeko plataforma aktibo bat eskainiaz. Jarduerarik esanguratsuenak hurrengoak dira:
maila globalean erosketa eta kontratazio berdeari buruzko joera eta praktika onei buruzko
ikerketa eta argitalpenak burutzea, erosketa berdea sustatu eta indartzeko mintegiak
antolatzea, erosketa berdeari buruzko nazioarteko konferentzia antolatzea, erosketa
berdeari loturiko erreminta eta giden garapenean lankide izan.
Era berean, nazio mailako erosketa eta kontratazioari publiko iraunkorrari loturiko araudiari
buruzko informazio orokorra jasotzen du, baita nazio arteko sareei buruzkoa ere.
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
161
4.6. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO IRAUNKORRARI LOTURIKO HAINBAT JARDUNBIDE EGOKI
Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorrari loturiko jardunbide egokiak asko ugaritu dira
azken urteotan. Jarraian hautatutako jarduera egoki batzuk jaso diren arren gehiago eta
xehetasun argiagoekin IHOBE, ICLEI eta EB erakundetako web orri espezializatuetan aurki
daitezke.
HAURRAK ESPLOTATZEN EZ DITUZTEN LIZITATZAILEAK BAVARIAN
2008. urtetik, Bavariako (Alemania) estatu‐gobernuek ez dute LANEren 182. hitzarmena
urratzen duen lizitatzailerik onartzen. Izan ere, Bavariako gobernuaren arabera, Alemaniako
Konstituzioak babestutako giza duintasunaren aurkako erasoa da haur‐esplotazioa. Beraz,
lehiaketa publikotik kanpo uzten ditu lanerako haurrak erabiltzen dituzten enpresak eta
erakundeak eta, horrez gain, lizitatzaile ez‐fidagarritzat jotzen dira. Bavariar estatuko
administrazio‐arauen arabera, lizitatzaileak frogatu egin behar du azpikontratatuta dituen
enpresek eta hornitzaileek ez dutela haurrik esplotatzen. Era horretan, Bavariak ekoizpen‐
kate osoari ematen dio garrantzia, eta beste estatu‐gobernu batzuentzat eredu izan daiteke.
ELIKADURA EKOLOGIKOA ERROMAKO ESKOLA PUBLIKOETAN
Italiako eskoletan milioi bat otordu ekologiko zerbitzatzen dira urtero, eskola otordu guztien
laurden bat gutxi gorabehera. Erromako eskoletan jangeletako otorduetan elikadura
ekologikoa eskainiz, nekazaritza ekologikoa, elikadura segurtasuna eta dieta orekatuak
bermatzeaz gain egungo eta etorkizuneko hornitzaileak ingurumena babesten duten
jardueratara bideratu nahi dira. Zentzu honetan, Erroman “Alla hor Quality food” programa
2001. urtean indarrean jarri zen eta 2010. urtean ingurumen irizpideak barneratzea erabaki
zen elikagaiak erosi eta jangela zerbitzuak kudeatzerakoan. Eskaintzen diren elikagaien
(haragia eta arraina ezik) %69ak jatorri ekologikoa du. Elikagai ekologikoen aldeko apustuak
otorduen kostua %8an (0,40€) garestitu badu ere, hornitzaileek serioski hartu dute
administrazio publikoaren eskakizuna eta beraien jarduera egokitu egin dute ekoizpen
ekologikoago baterantz bideratuz.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
162
SUITZAK “BIDEZKO ORDENAGAILUAK” EROSTEKO LEHEN PAUSUAK EMAN DITU
Berna, Biel, Geneva, Lausana, Zurich eta Zug hiriek estrategia bat garatu dute, erabilera
publikorako informatika‐ekipoak erostean, erantzukizun sozial eta ekologikoaz jokatzeko.
Horrez gain, hiri hauetako batzuek Fastenopker eta Brot für alle51 erakundeei hitz eman
diete ordenagailu publikoak erostean, kontsumo iraunkorrerako arauak aintzat hartuko
dituztela.
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNARI BURUZKO KLAUSULAK GIPUZKOAKO
FORU ALDUNDIAN
Gipuzkoako Foru Aldundiko (DFA) Diputatu Kontseiluak, 2011ko ekainaren 21ean, hartutako
erabakian erosketa eta kontratazio publikorako prozesuetan emakumeen eta gizonen arteko
berdintasunari buruzko klausulak barneratzeko jarraibideak jasotzen dira. Onartutako
jarraibideko klausula horiek derrigorrez bete beharrekoak dira generoaren ikuspuntua
garrantzitsua bada, bai kontratuaren xedeari dagokiolako, bai garrantzia hori beste modu
batera agertzen delako.
UDALERRI TIXIKIETAN EROSKETA BERDE PUBLIKOA
Vorarlberg Austriako estaturik txikienetarikoa da (2.6041 km2). Lau barruti politikok eta 96
komunitatek (udalerrik) osatua, 375.000 biztanle inguru bizi dira.
Komunitate horietan erosketak egiteko zerbitzu zentralizatu eta espezializatua jarri dute
martxan, Erosketa Zerbitzu Ekologikoa (OekoberschaffungServiceOeBs izenekoa) eta
Umweltverband Vorarlberg izeneko tokian tokiko elkarte batek eskaintzen du. Zerbitzu hori
martxan jarri izana hiru arrazoiek bultzatu dute: Batetik, erosketa prozesuan komunitate
horiek garapen iraunkorreko irizpideak txertatzeko azaldu duten borondatea. Bigarrenik,
kontratu publikoak esleitzeko prozedura korapilatsuak eta azkenik, udalerri txikienek halako
ekimenak martxan jartzeko daukaten baliabide falta.
51 Fastenopker eta Brot für alle erakundeek teknologia aurreratuko ordenagailuak ekoizten dituzten emakumeen lan baldintza eskasak salatzearekin batera LANEren hitzarmenak betetzea eskatu dute “High Tech – No Rigths?” kanpainaren bidez. Xehetasun gehiago hurrengo helbidean: http://www.fair‐computer.ch/cms/index.php?id=187
4. Kapitulua: Garapen Iraunkorretik EKP Iraunkorrera
163
Udalerriek zerbitzuaren esku uzten dituzte erosketak. Aurrez, ordea, enpresa hornitzaileekin
kontratuak kudeatzeko beharrezko konpetentziak eman zaizkio. Erosketa prozesu osoa
kudeatzen dute: baldintza‐agirien publikazioa, erosketen kudeaketa, erosketen harrera eta
banaketa. Zerbitzua udalerriek finantzatzen dute (parte‐hartzea borondatezkoa da); udalerri
bakoitzak ordaindu beharrekoa eragindako erosketen eta biztanleen arabera zehazten da,
proportzionalki. Bestalde, udalerriek internet bidez, produktu berdeen katalogoa jasotzen
dute; bertan, erosgai dauden produktuak eta prezioak kontsulta ditzakete, eta baita eskaera
egin ere. Produktuak zuzenean bideratzen dira eskaera egin duen udalerrira eta, produktuak
bidali ondoren, bulegotik igorritako faktura jasotzen dute.
Zerbitzuaren bitartez eros daitekeen produktuen zerrenda oso zabala da: material
Environmental Procurement (Bolton, 2008; Li & Geiser, 2005; Erdmenger, 2003c). Esan
daiteke, erregioka termino baten edo beste baten aldeko hautua egin dela.
Horrenbestez, AEBetan “Environmentally Preferable Purchasing (EPP)” terminoa erabiltzen
dute zein honela definitzen duen bertako Ingurumena Babesteko Agentziak:
“EPP is a federal, or state government program that encourages and assists executive
agencies in the purchasing of environmentally preferable products/services whose
environmental impacts have been considered and found to be less damaging to the
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
172
environment and human health when compared to competing products/services.”
(Environmental Protection Agency, 1999)
Li & Geiser‐ek (2005) “Environmentally Responsible Public Procurement” (ERPP) terminoa
erabiltzen duten arren ELGEko herrialdetan “Greener Public Purchasing Policies” bezala ere
izendatzen dela gehitzen dute. Azken termino honen definizio zehatza ondorengoa da:
“as means to improve the environmental performance of public procurement, public
authorities in a number of member countries apply policies and practices which seek to
encourage procurement officers to purchase products and services which are less
environmentally damaging … as a means to improve the environmental performance of
public procurement.” (OECD, 2002)
Erdmenger‐ek “eco‐procurement” edo “green public purchasing” terminoak honela
definitzen ditu:
“eco‐procurement encompasses all activities that aim to integrate environmental
considerations into the purchasing process, from the identification of the need, through the
selection of an alternative, to the provision to the user. Green purchasing tries to avoid
unnecessary purchases by reviewing the actual need for the product and seeking other
solutions. If this is not possible, it seeks to purchase a greener variant that supplies the same
(or better) quality and functionality as the conventional choice.” (Erdmenger, 2003c)
Erresuma Batuan “Sustainable Porcurement” terminoaren erabilpena gailendu da eta
bertako Ingurumen sailak (Department for Environment, Food and Rural Affairs, DEFRA)
honela definitzen du:
“Sustainable Procurement is a process whereby organisations meet their needs for goods,
services, works and utilities in a way that achieves value for money on a whole‐life basis in
terms of generating benefits not only to the organisation, but also to society and the
economy, whilst minimising damage to environment.” (DEFRA, 2006, or. 10)
Europako Batzordeak, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari buruz igorritako “Public
Procurement for a Better Environment” komunikazioan (COM (2008) 400 final) Green Public
Procurement terminoa erabiltzen du, ondorengo definizioa jasotzen duelarik:
“… a proccess whereby public authorities seek to procure goods, services and works with a
reduced environmental impact throughout their life cycle when compared to goods, services
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
173
and works with the same primary function that would otherwise be procured .” (Commission
of the European Communities, COM (2008) 400 final)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari loturiko termino eta definizio ezberdin asko
dauden arren, goian jaso diren definizio guztietan ingurumenari kalterik egiten ez dion edo
ingurumen eta giza osasunari kalterik gutxien egiten dion ondasun eta zerbitzuen
aukeraketa aipatzen da. Gainera, Erdmenger‐ek (2003b) dioen moduan, Erosketa eta
Kontratazio Publiko Berdearen bidez beharrezkoak ez diren produktu eta zerbitzuen
erosketa eta kontratazioa ekidingo da, erosketa eta kontratazio arduradunek lehen urrats
batean produktuen beharra berraztertu beharko baitute. Behar hori benetakoa denean,
autoritate publikoek eta erdi‐publikoek bizitza‐zikloan ingurumen eragin txikia duten
produktuak, zerbitzuak eta obrak erosi edo kontratatu dizkiete sektore bereziei; hots, beste
modu batean erositako eta erabilera bereko sektore berezien produktuekin, zerbitzuekin
eta obrekin alderatuta ingurumen eragin txikiagoa dituztenak. Adibidez, energetikoki
eraginkorrak diren ondasunak (bonbillak eta ordenagailuak), egur ekologikoekin egindako
bulegoko altzariak, birziklatutako paper eta plastikoak, ...
Terminorik erabiliena aztertzeko ISI web of Knowledge plataformaz baliaturik Eco‐
procurement, Environmentally Responsible Public Procuremetn (ERPP), Green Public
Procurement (GPP) eta Sustainable Public Procurement (SPP) terminoak erabiliri dira. Gaia
arloan termino hauek txertatu eta guztira 102 erreferentzia ezberdin lortu dira. Lehenengo
bi terminoen kasuan, bakoitzarentzat erreferentzi bakarra aurkitu da, 2004 eta 2005
urtekoak, hurrenez hurren. GPPrentzat 46 eta SPP 76, baina, azpimarratu behar da azken bi
terminoentzat 22 erreferentzia komun atera direla. Beheko 5‐6 irudian, termino bakoitzari
dagokion erreferentzia kopurua, urteka banatuta, jasotzen da. SPP/GPP bezala taldekatu
dira komunean lortu diren 22ak. Erreferentzien ia %70 azken bost urtetan argitaratu dira
(2007‐2012 epean).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
174
5‐6 Irudia: EKPBaren terminoen banaketa 2000‐20112 aldirako
Iturria: Web of Knowledge [v.5.6]
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen aplikazioa, nagusiki, ELGEko herrialdetan hedatu
bada ere, garapen bidean dauden hainbat herrialde ere jardute hau bultzatzen hasi dira.
Herrialde garatuetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen praktikari buruzko
azterketa asko egin dira, bereziki, Europar Batasuneko herrialdeetan. Horrela, Carlsson eta
Waarak “Environmental concerns in Swedish Local Government Procurement” (2006)
dokumentuan azaltzen duten moduan, Europar Batasunaren kasuan, ingurumen eraginak,
Erosketa eta Kontratazio Publikoaren prozesuak dituen fase ezberdin bakoitzarentzat
hartzen dira kontuan. Bestalde, bizi‐zikloaren kostuan52 oinarritutako, produktu berdeei
lehentasuna ematen dien eta kutsadura txikiagoa eragiten duten teknologien aldeko
apustua egiten duten politikak onartzen dituzte EBko gobernuek.
52 Bizi‐zikloaren kostua (Life Cycle Costing, LCC), erosketa bati loturiko guztirako kostuak neurtzen dituen teknika bat da. Produktu baten erosketa kostuaz (prezioa) gain, produktuaren erabilerak eragindako kostua (energia eta mantentze kostua) eta produktuaren deuseztatze kostua era kontuan hartzen direnean jabetzaren guztirako kostua (Total Cost of Ownership, TCO) bezala izendatzen da. LCCak aurreko kostuez gain zeharkako kostuak ere barne hartu ditzazke (azken kostua edo “Whole LCC”), esaterako, ingurumen‐ eta gizarte‐alorreko kanpo‐elementuak.
Azken kostua (“Whole LCC”)= erosteko kostua (prezioa) + erabilera‐kostuak (kontsumoa eta mantentzea) + finantza‐kostuak + zeharkako kostuak (ingurumen‐ eta gizarte‐alorreko kanpo‐elementuak).
LCC‐aren definizio zehatzagoa ondorengo helbidean dago eskuragarri: http://ec.europa.eu/environment/gpp/lcc.htm
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
175
Orokorrean, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen aldeko jarrera positiboa bada ere,
nazio batetik bestera erakutsitako konpromiso maila asko aldatzen da. Europar
Batzordearen Ingurumen Zuzendaritzak eskatuta, ICLEIk EB‐ko herrialde kideetan Erosketa
eta Kontratazio Publiko Berdearen aplikazio mailari buruzko azterketaren emaitzak jaso
zituen “Study contract to survey the state of play of green public procurement in the
European Union” (Ochoa & Erdmenger, 2003) txostenean. Bertan, Danimarka eta Suedia
aipatzen ditu konpromiso maila altuena duten europar herrialde moduan. Ipar Europako lau
herrialdeak kontuan hartzen dituen beste azterketa batean, ere, Danimarka eta Suedia
nabarmentzen dira (Kippo‐Edlund, Hatua‐Heikkila, Miettinen, & Nissinen, 2005). 2005 eta
2006 urteen artean, orduan Europa Batasuneko kide ziren 25 herrialdeek erantzundako 860
galdetegiez gain Europa mailan argitaratu ziren 1.000 deialdi baino gehiago aztertu ostean
25 horietatik, ingurumen irizpide gehien barneratzen zituztenen herrialdeen artean 7
nabarmendu ziren: Alemania, Austria, Danimarka, Erresuma Batua, Finlandia, Herbehereak
eta Suedia (ikusi 5‐7 Irudia: EKP baldintza agirien banaketa barneratutako ingurumen‐
irizpide motarena arabera Europan).
5‐7 Irudia: EKP baldintza agirien banaketa barneratutako ingurumen‐irizpide motarena arabera Europan
Iturria: Bouwer, et al (2006)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
176
“Green‐7” bezala izendatu zen zazpi herrialde hauez osaturiko taldea. Zazpiek ondorengo
ezaugarriak partekatzen zituzten (Bouwer, et al., 2006):
EKPB bultzatzeko politika edo/eta gida sendoak zituzten.
Nazio programari dagokionean, EKPB urteetan aurrera eramandako nazio
programen gaietako bat zen.
Guztiek zuten EKPBari buruzko web orria eta informazio iturri eskuragarriak (sarritan
produktuei loturiko irizpideak eta eskakizunei buruzkoak)
EKP berritzailerako teknikak sarriago erabiltzen zituzten. Bizi‐zikloko kostua esleitze
irizpide moduan edo ingurumen aukera ezberdinen artean hautatzerakoan
eskakizun funtzionalaren irizpidearen erabilera “Green‐7” herrialdetan %60koa
bazen, gainontzeko herrialdetan %45koa zen.
Ingurumen kudeaketa sistema aplikazioari dagokionean: “Green‐7” herrialdeen
%33ak erabiltzen zuten eta beste 18 herrialdetako erosketa eta kontratazio
arduradunen %13ak.
Asiako herrialde askotan, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea nahiko kontzeptu berria
den arren, Japonia, Koreako Errepublika, Taiwan, Txina eta Tailandian modu aktibo batean
bultzatzen ari dira. Azpimarratu behar da, Europar Batasunean ez bezala, Asian onartu diren
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen programak derrigorrezkoak direla. Hala ere,
aplikazio arrakastatsua izan dute eta ondo errotu dira programa hauek. Horren erakusgarri
da, herrialde hauetan etiketa ekologikodun ondasunen salmenten igoera, batik bat, Erosketa
eta Kontratazio Publiko Berderako lehenetsiak izan diren ondasunena (IGPN, 2010).
Txina, 2005. urtean hasi zen EKPB aplikatzen Government Procurement List on Energy‐Saving
Products (2004an iragarri zen) eta Government Procurement List for Environmental Labelling
Products (2007an iragarri eta indarrean jarri zena) zerrendetan oinarriturik. Hau da, 2005.
urtetik aurrera, gobernu zentralaren erakundeek eta probintzia mailako gobernuek
Government Procurement List on Energy‐Saving Products zerrendan jasotzen diren
ondasunak erostera behartuta daude. Betebehar hauek maila guztietako gobernu erakunde
guztientzat orokortu ziren 2007. urtean. Gaur egun, 33 kategoriatan banatzen diren
kontsumo baxuko etiketa duten 10.000 produktu inguru biltzen dira eta lehentasuna dute
Erosketa eta Kontratazio Prozesuetan.
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
177
Modu berean, 2007an iragarri eta indarrean jarri zen Government Procurement List for
Environmental Labelling Products gobernu zentralaren erakunde eta probintzia mailako
gobernuentzat eta urtebete beranduago maila guztietako gobernu erakunde guztientzat.
Zerrenda hau dela eta, I‐motako etiketa ekologikoa duten ondasunek lehentasuna izango
dute Erosketa eta Kontratazio Prozesuetan. Aipatu behar da, 2009. urtean Txinako
gobernuak 14 bilioi RMB (1,74 bilioi €) balioko etiketa ekologikodun produktuak erosi
zituela.
Hong Kong‐eko administrazio erregio bereziko (Hong Kong Special Administrative Region,
HKSAR) Gobernu Logistika Sailak, EKPB zabor kudeaketarako gako estrategia moduan
identifikatu zuen, 1998. urtean indarrean jarri zuen, Waste Reduction Framework Plan
(WRFP) planean. Bi urte beranduago, HKSAR‐eko gobernuak EKPBren aldeko apustu garbia
egin zuen ordura arte indarrean zegoen Stores and Procurement Regulations egokituz, ahal
zen neurrian eta ekonomikoki arrazionala izanik: birziklatzeko aukera handia zuten ondasun;
ondasunaren zatirik handiena jatorri birziklatua; energia eraginkortasun altua; erregai
garbiak; ur kontsumo baxua; eta, toxikotasunik ez edo baxua duten substantzien aldeko
jarrera eskatu zuenean.
Japoniar gobernuak, 2000. urtean argitaratu eta 2001. urtean indarrean jarri zuen Law on
Promoting Green Purchasing legea. 2007. urtean, gobernu zentralaren ministerio guztiek, 47
prefekturak, aukeratutako 12 hiriek, 68 tokiko gobernuk EKPBari loturiko ekimenak aurrera
eraman zituzten eta, denen artean, erositako produktuen %95a berde bezala katalogatua
zegoen (Ho, Dickinson, & Chan, 2010).
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) ingurumena babesteko agentziak (Environmental
Protection Agency (EPA)) gobernu federalen mailan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
aplikatzen hasteko lagungarria izango diren printzipio gidariak garatu ditu.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
178
5.3. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEAREN ZAILTASUNAK GAINDITU NAHIAN
2005. urtean, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Europako Erosketa
eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) egoera aztertzeko eskariari erantzunez “Green
Public Procurement in Europe 2005: Status Overview” (Bouwer, et al., 2005) ikerketa lana
argitaratu zen. Hurrengo bi urteetan argia ikusi zuten “Green Public Procurement in Europe
2006: Conclusions and Recommendations” (Bouwer, et al., 2006), aurreko lanaren
jarraipena, eta “Sustainable Public Procurement in EU Member States: Overview of
government initiatives and selected cases” (Steurer, Berger, Konrad, & Martinuzzi, 2007)
txostenetan, ere, Europar Batasuneko EKPB ekimenei buruzko azterketa egin ostean,
prozesu honi loturiko hainbat zailtasun identifikatu bazituzten ere, bi nabarmendu zituzten:
Batetik, produktu berdeak garestiagoak direnaren ustea oso zabaldua dago erosketa eta
kontratazio prozesuen arduradunengan eta, hauek, produktu merkeenaz jabetzeko presioa
azpimarratzen dute eta, bestetik, arduradun hauek produktuen ingurumenari buruzko
informazio gutxi dute.
Beraz, uste orokorraren arabera, ingurumen irizpideak ere kontuan hartzeak erosketa eta
kontratazioaz arduratzen denari kostuen areagotzea eragiten dio. Hori, horrela izan daiteke
erosketa‐prezioan oinarriturik kalkulatzen badira Erosketa eta Kontratazio Publikoaren bidez
eskuratzen diren produktuen kostua. Aldiz, bizi‐zikloan zehar sortzen diren kostu guztiak
kontuan hartzen dituen analisiaren bidez edo bizi‐zikloaren kostuaren (LCC) metodologian
oinarrituz, produktu baten bizi‐ziklo osoko kostuak aztertzen dira, eta ez erosketa prezioa
bakarrik, baita erabilpenari loturik sortzen diren kostuak ere. Oraindik, LCC motako
azterketak ez daude oso hedatuak Erosketa eta Kontratazio Publikoko prozesuetan, eta egin
diren ikerketen arabera, garapen maila desberdina da herrialde batetik bestera. Honela,
Herbehereak eta Finlandian oraindik ere, kasu gehienetan, erosketa kostuan oinarritzen dira
eta Erresuma Batuan, aldiz, LCC azterketan oinarritutako emaitzak erosketa kostua baino
gehiagotan hartzen dira kontuan (PricewaterhouseCoopers; Significant; Ecofys, 2009, or.
24). Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeko deialdietara aurkeztutako eskaintzak LCC
metodoan oinarriturik ebaluatzeak, Erosketa eta Kontratazio Publikoko arduradunek
ebaluaketa metodo konplikatuagoak ulertu eta aplikatzeko duten gaitasuna ere erakusteaz
gain Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen alde duten konpromisoa ere erakusten du.
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
179
Azken urte hauetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen aldeko jarrera areagotu
bada ere, beheran jaso den 5‐8 Irudiak nahiko argi erakusten du, Europar Batasuneko 27
herrialde‐kideetan eskaintzen ebaluazioa erosketa prezioan oinarritzen dela nagusiki (%64),
aukera mistoak jarraitzen diolarik (%30). Jarrera hori, gainera, gobernu maila guztientzat
errepikatzen da, hau da, LCCaren erabilera ebaluaketa tresna nagusi moduan portzentaje
baxu batean jasotzen da gobernu zentral, erregional zein lokalean (%9, %5 eta %3an,
hurrenez hurren). Maila zentralean gehiagotan erabiltzen den arren, datuek ez dute jakintza
itogune bat adierazten, baizik eta Erosketa eta Kontratazio Publikoaren arduradunek LCC
erabiltzeko duten borondate‐eza edo gaitasun‐eza (IISD, 2012).
5‐8 Irudia: LCC, TCO eta erosketa prezioak esleipen irizpide moduan
Iturria: Centre for European Policy Studies (2012)
LCC metodologiaz baliaturik “Collection of statistical information on Green Public
Procurement in the EU. Report on data collection and results” “Green‐7” herrialdeetan
2006‐2007 epealdian Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen ekimenen bidez kostuak,
batez beste, %1ean murriztu zirela jasotzen du. Hots, ingurumen irizpideak Erosketa eta
Kontratazio Publikoko prozeduran barneratzeak erosketa kostu zuzena handitzen badu ere,
guztirako kostua %1ean murriztea lortu du, erosketa prezio altuagoak funtzionamendu
kostu txikiagoekin orekatuz. Ondorengo 5‐9 irudian ikus daiteken moduan, ingurumen
irizpideak barneratuz Erosketa eta Kontratazio Publikoak eragindako kostua murriztea
posible da, nahiz eta, herrialde mailan emaitzak desberdinak ageri diren. Aztertutako
herrialde guztiek, Danimarkak izan ezik, kostuak murriztu dituzte; gehien Erresuma Batuak
cent
ral
gove
rnm
ent
regi
onal
gove
rnm
ent
loca
l go
vern
men
t
inde
pend
ent
regu
lato
r
othe
r
tota
l9% 3% 5% 6%
13%6%
29% 31% 32%24%
35% 30%
62% 66% 63%70%
52%64%
mostly evaluation on LCC/TCO
Sometimes LCC/TCO, sometimes purchasing price
mostly purchasing price
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
180
(%5,70) eta gutxien Herbehereak (%0,17). Desberdintasun honen zergatia era jasotzen da
azterketa honetan; batik bat, eraikuntza eta garraioa, bi produktu talde hauetan murrizten
dira kostuak Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen bidez, eta herrialde bakoitzak
produktu talde ezberdinetara bideratzen du bere Erosketa eta Kontratazio Publikoa.
Horrela, Erresuma Batuak eraikuntzara Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen zati
handi bat bideratzen duenez kostua %5,70 murriztea lortu du, aldiz Danimarkak eraikuntza
eta garraiora oso zati txikia zuzentzen duenez, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen
erabilerak kostua %0,31 handitu arazi dio (PricewaterhouseCoopers; Significant; Ecofys,
2009).
5‐9 Irudia: EKPBak kostuengan duen eragina
Iturria: Egileak moldatuta, Collection of statistical information on Green Public Procurement in the EU (PricewaterhouseCoopers; Significant; Ecofys, 2009) txostenean oinarriturik
Eragin ekonomikoez gain, CO2 isurketen gain produktu talde bakoitzak duen eragina aztertu
ostean, aipatu herrialdetan hiru produktu taldeetan murrizten dira CO2 isurketak eta
kostuak: eraikuntza, garraio eta garbiketa zerbitzu berdeek. Aztertutako gainontzeko
produktu taldeentzat, bietako bat murrizten bada ere bestea igo egiten da, ondorengo 5‐10
Irudian ikus daiteken moduan.
% 0,31
‐% 0,17
‐% 0,32
‐% 0,48
‐% 0,79
‐% 1,24
‐% 5,70
‐% 1,20
‐7% ‐6% ‐5% ‐4% ‐3% ‐2% ‐1% 0% 1%
Green‐7
UK
Suedia
Finlandia
Austria
Alemania
Herbehereak
Danimarka
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
181
5‐10 Irudia: CO2 isurketa eta ekonomia eraginak produktu taldeka Green‐7ko herrialdetan
Argi definitu eta egiaztatutako ingurumen‐irizpideak
Betebeharrezko konpromiso kuantitatiboak
(esleipenen guztizko kopuruaren eta zenbateko ekonomikoaren
%50‐100ek oinarrizko ingurumen‐irizpideak)
14 Catering‐zerbitzu iraunkorrak 15 Barne‐argiztapena16 Energia‐zerbitzua 17 Eraikuntza
18 Urbanizatze‐lanak
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila (2012)
5.4. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEA ENPLEGU BERDEA ETA EKO‐BERRIKUNTZA BULTZATZEKO TRESNA GISA
5.4.1. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEA (EKPB) ETA ENPLEGU BERDEA
Arau esparru sendoa izatea, enplegu berdea sortzen duten jardueren indar eragile
nagusietako bat da. Horrela, estrategiak, legeak, planak eta programak abian jartzeak,
ingurumenarekin erlazionatutako enplegu nitxoak definitzea, garatzea, eta batzuetan,
zuzenean finantzatzea dakar (OSE, 2010). Horrez gain, bizi kalitatea eta iraunkortasuna
bultzatuko duten ingurumen ondasun eta zerbitzuen eskaria areagotzeak ere enplegu
berdeen sorreran modu baikorrean eragingo du (ikusi 5‐11 Irudia: Enplegu berdearen
sorreran eragiten duten indar eragileak). Europa mailako esperientziak agerian utzi duenez,
EKP prozesuan iraunkortasun irizpideak txertatzeak, zerbitzuak ez garestitzeaz gain, merkatu
berdea dinamizatu, ingurumen‐inpaktu txikiko ekoizpena sustatu eta denbora luzeko
langabetuen kopurua murrizten du.
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
185
5‐11 Irudia: Enplegu berdearen sorreran eragiten duten indar eragileak
Iturria: OSE (2010)
Baina, ekonomia berdeari loturiko enplegua neurtzea eta denboran zehar datuak alderatzea
ez da erraza. Esate baterako, azken urte hauetan argitaratu eta jarraian aipatzen diren
txostenetan53, “Analysis of the EU Eco‐Industries, their Employment and Export Potential”
(ECOTEC, 2002); “Eco‐industries, its size, employment, perspectives and barriers to growth
in an enlarged EU” (Ernst&Young, 2006); “Links between the environment, economy and
jobs” (GHK, 2007); edo “The number of Jobs dependent on the Environment and Resource
Efficiency improvements” (ECORYS, 2012) ingurumen sektoreari loturiko lanpostuei buruzko
datu desberdinak jasotzen dira, nagusiki, ingurumen sektorearen jarduerak sailkatzeko
irizpide ezberdinak erabili dituztelako. Lehenengo bi txostenetan ikuspegi hertsiaren aldeko
hautua egin da eta, batik bat, kutsaduraren kontrol eta tratamenduari eta baliabideen
kudeaketari loturiko jarduerak jasotzen ditu, hots, eko‐industrian54 diharduten enplegu
53 Ondorego helbideetan eskuragarri: ECOTEC (2002): http://ec.europa.eu/environment/enveco/eco_industry/pdf/main_report.pdf; Ernst&Young (2006) http://ec.europa.eu/environment/enveco/eco_industry/pdf/ecoindustry2006.pdf; GHK, (2007) http://ec.europa.eu/environment/enveco/industry_employment/pdf/ghk_study_wider_links_report.pdf; ECORYS, (2012) http://ec.europa.eu/environment/enveco/jobs/pdf/jobs.pdf. 54 ELGE eta Eurostat‐ek “The Environmental Goods and Services Industry: Manual for Data Collection and Analysis” gidaliburuan honela jaso zuten ekoindustria arloaren definizioa: “activities which produce goods and services to measure, prevent, limit, minimize or correct environmental damage to water, air and soil, as well as problems related to waste, noise and eco‐systems. This includes technologies, porducts and services that reduce environmental risk and minimize pollution and resources” (OECD, 1999)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
186
kopurua zenbatu da. Hirugarren txostenean, ikuspegi zabalagoa erabili da, honenbestez,
aurreko jarduerez gain ingurumenaren eta honen kalitatearen menpekoak diren jarduerak
(esaterako nekazaritza eta turismo ekologikoa) ere kontuan hartzen ditu. Eurostat‐ek 2009.
urtetik aurrera ingurumenari buruzko online datu‐base osatuago eskaintzen dituela
aprobetxatuz, “The number of Jobs dependent on the Environment and Resource Efficiency
improvements” azterketak aurreko bi ikuspegiekin lortutako datuak berrikusi eta eguneratu
egiten ditu.
Beheko 5‐12 irudian ikusten denez, enplegu berdeak kontatzeko aukeratzen den
irizpidearen arabera lortzen diren datuak, kopuruari dagokionean, oso ezberdinak dira. Eko‐
industriari loturiko enplegu berde zuzenek goranzko joera izan dute 2000. hamarkadan,
2000‐2008 epean %3ko hazkundea izan baita (European Commission ‐ DG for Employment,
Social Affairs and Inclusion, 2012). Ikuspegi zabalenaren arabera ordea, hau da,
ingurumenaren eta honen kalitatearen menpekoak diren jarduerak ere kontuan izaten
badira, 2000 – 2007 urteen artean enplegu berde zuzenek beherantz egin dute. Joera
beherakor hori nekazaritzan lan egiten dutenen kopuruak jasan duen murrizketak eragin du.
Zeharkako eta induzitutako enpleguek joera gorakorra izan dute, ordea. Ondorioz, enplegu
berdeak 36,38 milioi izatetik 36,66 milioi izatera pasatu dira, EBko enplegu guztien %16,7a
osatuz 2007. urtean (ECORYS, 2012).
5‐12 Irudia: Eko‐industriari edo ingurumenari loturiko enplegu berdeak (milaka)
Iturria: Egileak egina, Links between the environment, economy and jobs (GHK, 2007) eta The number of Jobs dependent on the Environment and Resource Efficiency improvements (ECORYS, 2012) txostenetan oinarriturik.
2.521 3.142 3.442
20.895 19.059
10.82511.406
4.652 6.202
0
5000
10000
15000
20000
25000
30000
35000
40000
Eko‐ind (2000)
Eko‐ind (2008)
Eko‐ind (2010)
Ingurumena osotasunean
(2000)
Ingurumena osotasunean
(2007)
Induzituak
Zeharkakoak
Zuzenak
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
187
Espainiako Iraunkortasunaren Behatokiak “Empleo Verde en una economía solidaria” (2010)
izenarekin argitaratu zuen txostenean enplegu berdeak sortzeko ahalmena, orain arte
enplegu berdeek izandako aurrerapena eta enplegu berdeek epe luzera duten aukera
jasotzen dira. Txosten honen arabera, enplegu berdeen hazkundea 1998 eta 2009 urteen
artean %235koa izan da, hau da, 158.500 lanpostu berde izatetatik 531.000 lanpostu berde
izatera pasatu da, enplegatu guztien %2,6 osatu arte. Beheko 5‐2 irudian EB‐27
herrialdeentzako Eko‐Industriari loturiko enplegu berde zuzenen banaketa ikus daiteke.
2008. urtean eko‐industriari loturiko milioi erdi enplegu berde zuzen baino gehiago zituen
Alemaniak eta Italiak, berriz, 450.000 inguru. Urte berean, ia 400.000 enplegu berde zuzen
estimatuekin, Alemania eta Italiaren atzetik enplegu berde zuzen gehien zituen hirugarren
estatu‐kide moduan kokatu zen Espainia. Bestalde, Espainiar estatuan 60.792 enpresa eta
erakundek dihardute ekonomia berdearen berariazko jarduera edo ekonomia berdearekin
erlazionatutako jarduerak garatzen. Hauen ekoizpenaren balioa 54.700 milioi eurotakoa da,
25.000 milioi eurotako balio erantsia sortu dute eta merkatu‐prezioetan adierazitako
BPGdaren %2,4a eragin dute (EOI, 2011).
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 24.000 lanpostu inguru daude ekonomia berdearen
baitan eta 2020. urterako 12.000 lanpostu gehiago sortzea aurreikusten dira, hots, euskal
ekonomiaren enplegu potentzial handiena duen nitxo nagusietako bat bezala definitzen da
(IHOBE, 2011). Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan lanpostu berde tradizionalen gaur
egungo balioespenen arabera, energia berriztagarrien sektorea nagusi da banaketa
sektorialean, eta haren atzetik kokatzen dira kudeaketa eta hondakinen tratamendua eta
“In 2009, the Finnish Environment Institute (SYKE) decided to build a new office and laboratory
building with room for 600 employees, to be located in Helsinki. SYKE did not want any new
office building; they wanted to lead by example and build the most sustainable office building
in the world.
[…] a building design competition was organized. Public tender calls invited design teams to
submit professional qualifications of teams with a mix of competencies – architecture and
engineering as well as energy efficiency and ecological sustainability.
The following criteria were given as the ecological goals, to be used in comparing competing
entries: achieving “almost zero‐energy buildings,” local production of renewable energy, and
minimizing the carbon footprint of the building. A tool for calculating the carbon footprint of
the construction materials was also developed for the project. The winning entry, a wood‐
based structure, had the smallest carbon footprint, calculated on the basis of its construction
materials and energy use.
The competition proved that demanding requirements do not stifle creativity. The
environmental targets inspired fresh innovations that enabled a new kind of dynamic
architecture.” (Nordic Innovation, 2012)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
200
EKPB eta Eko‐Berrikuntzaren arteko harremanaren arteko ahulezien artean azpimarratu
daiteke: 1) kudeatzaile publikoek sarritan ohiko jardueren dinamikarekin jarraitzeko jarrera
joera izaten dutela, hots, orokorrean kudeatzaileak arriskuak hartzeagatik ez dira sarituak
izaten, ondorioz, egoera ezagunak mantendu eta berrikuntzaren aldeko apusturik ez dute
egiten. Alegia, erosketa arduradun publikoaren lana eskertua izango da soilik berrikuntza
eragin duen erosketa edo kontratazioa arrakastatsua izan denean. Kontrako kasuan
arduradun publikoa oso zorrotz kritikatua izango da. Beraz, ohiko errutinekin aurrera
jarraitzeko joera izango dute arduradun publikoek.
Bestalde, EKPBari loturiko ekimenak garestiagoak direnaren uste orokortua, esperientzia
zein ezagutza eza eta trebakuntza beharra ere ahulezia moduan identifikatu daitezke.
Amaitzeko, EKP sektore publikoaren gastu bat baino inbertsio bat dela pentsatuko balitz,
egungo errutinak gainditzeko aukerak sortuko lirateke.
5‐6 Taula: EKPB eta Eko‐berrikuntzaren arteko harremanaren AMIA analisiaren laburpena
Indarguneak Ahuleziak
Gobernuen eros ahalmenak eskaria suspertu, seinale efektua egin eta berrikuntza hedatzen eragin dezake
Bizi ziklo osoaren ikuspegia barneratuz EKPBak epe luzeko ikuspegiaz baliatu eta eko‐berrikuntzak eragingo dituzten proiektuak sustatu daitezke.
Deialdi publikoetan administrazio publikoaren beharra zehaztuz hornitzaileak erantzunik egokiena emateko lehiatuko dira eta eko‐berrikuntzak proposatzeko aukerak ugalduko dira.
Erosketa eta kontratazio arduradunak ohiko ereduekin jarraitzeko pizgarriak dituzte, ez dira arriskuzaleak.
EKPBari loturiko ekimenak garestiagoak direnaren uste orokortua
Esperientzia eta ezagutza eza
EKP sektore publikoaren gastu bat bezala ulertzen da eta ez inbertsioa bezala
Aukerak Mehatxuak
Erakunde publiko ezberdinen artetik ematen ari den sustapena
EKPB Eko‐berrikuntza bultzatzeko eskari politikaren tresna egoki moduan jaso izan da
Herrialde ezberdinen arteko lankidetzaren bidez, EKP publikoaz baliaturik Eko‐Berrikuntza sustatzeko hainbat proiektu martxan jarri dira
Epe laburreko interes politikoak. Politika agintarien jarrera aldaketa ezinbestekoa da.
Ekonomiaren abagunea. Indarrean dauden politika murriztaileen eraginez eko‐berrikuntzentzat behar baino baliabide gutxiago izango dira.
Iturria: Egileak egina.
5. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea
201
5.5. SINTESIA
Ingurumenari buruzko ardurak erakunde publikoen jarrera aldatu arazi du eta horrek
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari loturiko ekimenak ugaltzea eragin du. Lehen
urratsak, 1990eko hamarkadaren hasieran Europan eman baziren ere, egun mundu mailan
asko hedatu dira ekimen hauek. Esaterako, kapitulu honetan jaso diren Asiako hainbat
herrialdetan hamarkada bat beranduago zehaztu badira ere EKPB programak, hauetan
jasotzen diren derrigorrezkotasunak eraginda egungo EKPB ekimenen aplikazio maila oso
esanguratsua da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea praktikan jartzeak onurak eragiten baditu ere
hainbat erronkei aurre egin behar die. Nagusiena, ekimen hauek garestiagoak direnaren
uste orokortua da. Oztopo honi aurre egiteko zenbait azterketa burutu dira eta bizi‐ziklo
osoko kostuaren metodologian oinarriturik EKPB bidez kostuak murriztea posible dela
ondorioztatu da. Bestetik, erosketa eta kontratazio arduradunek produktu berdeei eta
hauen erosketa eta kontratazio prozedurei buruz duten informazio gabezia gainditzeko,
hots, bigarren erronka nagusiari aurre egiteko, Europar Batasuneko estatu‐kideen Nazio
Ekintza Planak zehaztek gomendioa jaso dute. Gaur egun, 27 estatu‐kideetatik 21‐ek onartu
dute bere NEP zeinetan lehentasunezko produktuak zeintzuk diren zehazteaz gain produktu
talde bakoitzarentzako helburu kuantitatibo zehatz eta neurgarriak finkatzen diren.
Informazio tresna gehigarriak ere erabili dira, horien artean daude, gidak, produktuen
ezaugarriak jasotzen dituzten web orriak, trebakuntza saioak etab. Dena dela, baliabideei
buruzko informazio eta datu base eguneratua oinarrizkoa litzateke EKPBren erabilpena
ugaltzeko.
Zailtasunak zailtasun, EKPB enplegu berdeak eta eko‐berrikuntza bultzatzeko tresna egoki
moduan identifikatu duten hainbat lanek. Enplegu berdeen sorrerari dagokionean, oraindik,
zenbaterainoko eragina izango duen zehazteke badago ere “Links between the
environment, economy and jobs” lanak ekonomiaren hamazazpi sektore ezberdinetan
eragin dezakeela zehaztu du: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorea; elikagaiak,
edariak eta tabakoa; ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; oinarrizko kimika; kimika
industria; plastikozko artikuluak; material elektronikoa; ingeniaritza elektronikoa eta
tresnak; ibilgailu motordunak, automobilak eta piezak; material elektrikoa; ur hornikuntza;
eraikuntza; ostalaritza; garraioa; finantzak eta beste batzuk.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
202
Eko‐berrikuntzari sustatzeko nazioarteko herrialde askok EKPB eta Eko‐berrikuntza uztartzen
dituzten programa zehatzak garatu dituzte. Horrez gain, Europa mailan herrialde
ezberdinetako erakundeekin osatutako ekimenak aurrera eramaten ari dira.
EKPB eta Eko‐Berrikuntzaren arteko harremanak dituen Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak
eta Ahuleziak identifikatu dira.
Indarguneak lirateke, batetik, gobernuen eros ahalmenak eskaria suspertu, seinale efektua
egin eta berrikuntza hedatzeko eragina; bestetik, bizi ziklo osoaren ikuspegia barneratuz
EKPBak epe luzeko ikuspegiaz baliatu eta eko‐berrikuntzak eragingo dituzten proiektuak
sustatzeko gaitasuna; eta hirugarrenik, deialdi publikoetan administrazio publikoaren
beharra zehaztuz hornitzaileak erantzunik egokiena emateko lehiatu arazi eta eko‐
berrikuntzak proposatzeko aukeren ugalpena.
Bestalde, ahuleziak bezala identifikatu dira; erosketa arduradunen esperientzia eta ezagutza
eza; EKPBari loturiko ekimenak garestiagoak direnaren uste orokortua; Erosketa eta
kontratazio arduradunak ohiko ereduekin jarraitzeko dituzten pizgarriak ; eta EKP sektore
publikoaren gastu bat bezala ulertzea eta ez inbertsioa bezala.
Aukeren artean daude, aldiz, Erakunde publiko ezberdinen artetik ematen ari den
sustapena; EKPB Eko‐berrikuntza bultzatzeko eskari politikaren tresna egoki moduan jaso
izan da; eta, herrialde ezberdinen arteko lankidetzaren bidez, EKP publikoaz baliaturik Eko‐
Berrikuntza sustatzeko hainbat proiektu martxan jarri dira.
Amaitzeko, mehatxu moduan bildu dira epe laburreko interes politikoak. Politika agintarien
jarrera aldeketa ezinbestekoa da eta ekonomiaren abagunea, hau da, indarrean dauden
politika murriztaileen eraginez eko‐berrikuntzentzat behar baino baliabide gutxiago
bideratzen dira.
III. ATALA: EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEAREN APLIKAZIOA GIPUZKOAKO TESTUINGURU
SOZIOEKONOMIKOAN
6. KAPITULUA: EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEA GIPUZKOAKO HERRIALDEAN
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
207
6.1. SARRERA
2010eko martxoan, Europako Batzordeak Europa 2020 estrategia zehaztu zuen hurrengo
hamarkadan zehar Europar Batasun osoan helburu estrategiko zehatz hau lortzeko: Krisitik
indar berrituta atera eta Europar Batasuna enplegu, produktibitate eta gizarte kohesio maila
altuak izango dituen ekonomia adimentsu, iraunkor eta integratzailea bihurtzeko.
Europa 2020 estrategiak oinarrian hiru alderdi uztartzen dituen ikuspegia du: hazkunde
adimentsua, hazkunde iraunkorra eta hazkunde integratzailea. Politika handi horietako
bakoitzerako estrategia eta jarraibide batzuk finkatu ziren eta, zenbait kasutan, helburu
kuantitatiboak era bai.
Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Garapen Jasangarrirako 2020. urtera arteko Estrategia
(EkoEuskadi 2020), jasangarritasunaren ikuspegitik plan sektorialetako helburu
estrategikoak ezartzen dituen tresna da, nazioarteko estrategia eta konpromisoen arabera,
batez ere, Europako Batzordearen Europa 2020 Estrategiaren arabera.
EAEko Europa 2020 Adierazleek Estrategiaren erreferentziazko adierazle taldea osatzen dute
eta helburu nagusien kopuru mugatua bilduz kuantitatiboki, eta 27‐Europar Batasuna
multzoarekiko zein osatzen duten herrialdeekiko alderaketa egiteko.
Kapitulu honetan Gipuzkoako egoera laburbilduko da, 2010. urtean aurkeztu ziren, Europa
2020 estrategiako helburuak zenbatean lortu diren ikusteko erabiltzen diren egitura
adierazleak56 oinarritzat hartuta.
56 Egitura adierazleak Europako Batzordeak eta Kontseiluak erabakitako aldagai estatistiko batzuk dira. Lisboako helburuarekin dute zerikusia, eta EBko herriek eta erregioek lortutako aurrerapenak neurtzeko erabiltzen dira. Emaitzak AEBekin eta Japoniarekin alderatzea dago, halaber. Hasiera‐hasieratik (2000. urtea) adierazle kopurua garatuz joan da Kontseiluaren eta Batzordearen arteko negoziazio‐prozesuaren bidez, eta ehundik gora adierazle ditugu orain. Guztiak dira garrantzitsuak helburuen lorpenaren inguruko xehetasunak ezagutzeko, baina, halere, Batzordeak zerrenda bat osatu du oinarrizko 14 adierazleekin. Lisboako Estrategiako Egitura Adierazleak izenez ezagutzen da zerrenda hori (COM (2003) 585 final).
Europa 2020 helburuak betetzen ari diren aztertzeko EB osorako bost helburu nagusi zehaztu dira. Herrialde bakoitzaren egoera eta baldintza ezberdinak direla eta helburu orokor hauek helburu
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
208
Europa 2020 estrategian proposatzen diren hiru lehentasunak (Hazkunde adimentsua,
hazkunde iraunkorra eta hazkunde integratzailea) bost helburutan gauzatu ziren eta
helburuen jarraipena zortzi adierazle nagusiren bidez egiten da.
Horrenbestez, hurrengo 6.2 atalean, Gipuzkoako herrialdeak aipatu zortzi adierazleen
izandako bilakaera 27‐EB, Espainia eta EAErekin alderatuko da. Horretarako lau azpi‐atal
bereiziko dira: 1) Ekonomia dinamiko eta lehiakorra deitu dena non Europa 2020
estrategiaren lehen bi helburuak aztertuko diren, 2) Klima eta energia, 3) Hezkuntza eta 4)
Pobrezia eta bazterketa soziala. 6.3 atalean, Gipuzkoako herrialdeko instituzioetan EKPB
aplikatzea ahalbidetzen duen testuinguru juridikoa jasoko da. Hurrengo atalean, 6.4‐ean,
Gipuzkoako herrialdearen egitura produktiboaren erradiografia jasoko da eta jarraian 6.5‐
ean, Euskal AEn erosketa eta kontratazio publiko berdeak duen eragina aztertuko da input‐
output metodologiaz baliaturik. Horrez gain, Gipuzkoako herrialdearen ingurumen egitura
produktiboa aztertuko da kontzentrazio indize ezberdinez baliatuz. Amaitzeko, 6.6 puntuan
ondorio jasoko dira.
nazional moduan zehaztu dira herrialde bakoitzarentzat. Bost helburu nagusi horiek zortzi adierazle nagusirekin laburbiltzen dira.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
209
6.2. GIPUZKOAKO HERRIALDEAREN TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA. IKUSPEGI OROKORRA.
Gipuzkoako herrialdeak 1.980 km2‐ko lur‐azalera du eta ia 710 mila biztanle ditu, hots,
Gipuzkoa Herrialdearen bataz besteko dentsitate demografikoa 358 biztanle/km2 da. Baina
biztanleriaren banaketa ez da homogeneoa Gipuzkoako herrialdea osatzen duten zazpi
eskualdetan, hurrengo 6‐1 taulan jasotzen duen datuek horrelaxe adierazten dute.
6‐1 Taula: Gipuzkoako biztanleria eskualdeka. 2011.
Eskualdea Biztanleria Biztanleriaren banaketa
Bidasoa Behera 77.505 % 10,92
Debabarrena 55.125 % 7,77
Debagoiena 61.915 % 8,73
Donostialdea 326.302 % 45,98
Goierri 68.079 % 9,59
Tolosaldea 47.636 % 6,71
Urola‐Garaia 73.041 % 10,29
Iturria: Egileak egina www.gipuzkoakoatlasa.net‐eko datuekin.
Datuak gehiago zehaztuz, Herrialdeko hiriburuan, Donostian, 186.185 biztanle bizi dira
(Gipuzkoako biztanle guztien %27a). Biztanle kopuruaren arabera, Donostiaren atzetik
datozen udalerriak Irun eta Errenteria dira, 61.009 eta 39.217 biztanle dituztelarik, hurrenez
hurren. Hiru udalerri hauek Gipuzkoako ekialdeko kostaldean kokaturik daude, herrialdeko
demografia gune nagusiena duen gunean, izan ere, gune horretan herrialdeko biztanleriaren
erdia baino gehiago bizi baita. Bestetik, biztanleriaren hamarren bat (69.732 biztanle), 5.000
biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi da. Azpimarratu behar da, bai barnealde zein
kostaldeko bailaratan zenbait herri‐gunek eskualde buru gisa jokatzen dute zerbitzuak
eskaintzerako orduan.
6.2.1. EKONOMIA DINAMIKO ETA LEHIAKORRA
Gipuzkoako herrialdearentzat, sarritan biztanleriaren bizi‐mailaren adierazle gisa erabiltzen
den biztanleko BPG‐ari dagozkion datuak alderatu den gainontzeko erregioena baino
garaiagoa izan da 2000 urtetik aurrera (ikusi 6‐2 taula).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
210
6‐2 Taula: Biztanleko BPGd (euroak), EAE eta Gipuzkoa, 2000‐2010.
Langabezia‐tasa sexuaren arabera aztertzen bada Europar Batasunean nahiko modu
orekatuan banatzen da emakumezko eta gizonezkoen artean. Aitzitik, EAE eta Gipuzkoan
emakumezkoen langabezia‐tasa gizonezkoena baino baxuagoa da 1,1 eta 2,5 puntutan,
hurrenez hurren ikusi beheko 6‐3 Taula.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
213
6‐3 Taula: Langabezia‐tasa EB‐27, EAE eta Gipuzkoan, sexuaren arabera. 2012ko 1go hiruhilekoa.
EB‐27 EAE Gipuzkoa
Guztira %10,2 %12,1 %9,4
Emakumezkoak %10,3 %11,5 %7,9
Gizonezkoak %10,2 %12,6 %10,6
Iturria: Lanbide (2012)
Beste alde batetik, 2002. uretan EBko estatuburuek 2010erako berrikuntza eta garapeneko
gastuak BPG‐aren %3ra arte igotzeko konpromisoa hartu zuten. Bartzelonako Helburua
bezala ezagutzen den konpromiso hori bere horretan jaso da Europa 2020 estrategiaren
bigarren helburuan, izan ere, I+G ezagutza eta berrikuntzan oinarritutako epe luzeko
hazkuntza lortzeko ezinbestekoa baita.
EBak batez beste, I+Gera bideratutako BPG‐aren zatia %1,83 eta %1,88 artean mantendu
zen 2000‐2006 epealdian. Hurrengo bi urteetan, 2007 eta 2009 urte bitartean, hazkunde
esanguratsu izan zuen %1,85etik %2,01era eta 2010. urtean bere horretan mantendu zen.
Espainia zein EAEren kasuan, 2000. urtetik I+Gera bideratutako BPG‐aren zatiak gorantz egin
du 0,42 puntutan lehenengoarentzat eta 0,65 puntutan bigarrengoarentzat. Baina hasierako
maila ezberdina dela kontuan izanik eta EAEn BPGdaren ehuneko handiagoa zuzendu dela
I+Gera Espainian baino handiagoa izan da beti, 2010. urtean EBko bataz bestekoa gainditzea
lortu zuen.
Gipuzkoan ikerketa eta garapenera bideratutako gastuaren bilakaera EB bataz
bestekoarekin alderatzen bada, antzeko joera antzematen da. Zentzu honetan, 2000. urtean
Gipuzkoako BPGdaren %1,43a gastatzen bazen 2009. urtean puntu bat baino gehiago
bideratzen zen I+G‐ra (%2,45). Horrez gain, 2010. urtean ere I+Gera bideratutako gastuaren
pisuak gora egin zuen BPGdaren %2,58ra iritsi arte.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
214
6‐2 Grafikoa: I+G gastua hainbat urtetan. (2. Adierazlea).
Iturria: Egileak egina Eustat‐eko datuekin
Dena dela, eskualdeka, hurrengo 6‐2 Taulan jasotzen den moduan desberdintasunak nabari
ziren 2009. urtean; Debabarrena eta Debagoiena eskualdeek aise gainditzen dute Europa
2020 estrategiaren oinarrizko bigarren helburua, aldiz, Bidasoa Beherak arlo honetan
gastatuko BPGdaren ehuneko oso txikia da, ez da %1era ere iristen.
6‐4 Taula: I+G gastua Gipuzkoako eskualdetan
2009 Bidasoa Behera % 0,72
Debabarrena % 3,21
Debagoiena % 4,58
Donostialdea % 2,46
Goierri % 2,25
Tolosaldea % 1,18
Urola‐kosta % 1,42
Gipuzkoa % 2,41
Iturria: Egileak egina www.gipuzkoakoatlasa.com–eko datuekin
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
2000 2005 2006 2007 2008 2009 2010
1,85 1,82 1,84 1,851,92
2,01 2
0,91
1,121,2
1,271,35 1,39 1,391,43 1,44 1,47
1,64
1,85
1,992,08
0
1,711,78
2,04
2,23
2,452,58
EU 27
Espainia
EAE
Gipuzkoa
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
215
6.2.2. KLIMA ALDAKETA ETA ENERGIA
Europar Batasunak energia‐ekimenei dagokionean garrantzizko zeregina betetzen du,
horren adierazgarri da Kiotoko Protokoloaren hasierako faseetan, CO2 emisioei buruzko
eskubideen merkatua sortzean edo gas‐ eta elektrizitate‐merkatu libreen sustapenean
erakutsi duen lidergoa (Eusko Jaurlaritza ‐ Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo
Saila, 2011). Hala eta guztiz ere, 2000ko hamarkadaren amaierara arte EBak ez du
erreferentziako energia‐politika komun bat izan.
Honela, 2008ko abenduan, Europako Parlamentuak hurrengo hamarkadarako “20‐20‐20
plana” bezala izendatu eta europar energia‐politika itxuratuko zuen lege sorta onartu zuen.
Aipatu planak honako hiru helburu nagusi hauek zituen: 1) berotegi‐efektuko gasen isurketa
gutxienez %20 murriztu, 2) energia‐eraginkortasuna %20an hobetu eta 3) energia‐eskariaren
%20 energia berriztagarriekin hornitu.
Europa 2020 estrategiak ere klima aldaketa eta energiari loturiko egiturazko adierazleentzat
helburu berberak zehaztu ditu. Izan ere, energia eta klima aldaketa politikei esker hainbat
onura makroekonomiko eta hazkunde iraunkor eta adimentsu bat lor daiteke. Estrategia
horren arabera, energia eraginkortasuna areagotuz, teknologia eta energia iturri
berritzaileak merkaturatuz, herrialdeen lehiakortasun maila hobetu eta enplegu berriak sor
daitezkeela aldarrikatzen da.
Gorago aipatu den lehen helburua, hots, 1990eko mailen aldean berotegi‐efektuko gasen
isurketa %20an murrizteko helburu loteslea57 lortzeko 2005. urtean berotegi‐efektuko gasen
merkatuari dagokion erregimena, hau da, CO2 emisioen eskubideen merkatua ingelesez
Emissions Trading System (ETS) bezala ezagutzen dena abian jarri zen. Merkatu honek
2020ra arte bilakatzen jarraituko duela aurreikusten da58.
57 2050. urterako % 60‐80 murriztu nahi dira berotegi‐efektua eragiten duten gasen isurketa.
58 Bilakaera horren arabera, emandako eskubideen kopurua poliki‐poliki jaitsiko da, eta, 2013tik aurrera, enkantea erabiliko da eskubide horiek banatzeko. Fabriken kasuan jaitsiera hori pixkanakakoa izango da: 2013an hasiko da eskubideen % 80 doakoak izango direla, eta poliki‐poliki jaitsiko da aurrerantzean, 2020an % 30 izateraino. Oro har, Europako emisioen eskubide‐merkatuaren eraginpeko enpresetan, emisioak % 21 murriztu beharko dira 2005etik 2020ra bitartean.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
216
Gainera, badirudi ETS erregimena eragina izaten ari dela, izan ere, EBeko 2010. urteko
berotegi‐efektuko gasen isurketa maila 1990. urteko mailarekin alderatuz gero %15ean
murriztu da. Murrizketarik handiena 1990eko hamarkadaren hasieran lortu zen, hots, 1990‐
1994 urte bitartean %8an murriztu zen berotegi‐efektuko gasen isurketa. Horren azalpen
moduan uler daitezke sasoi hartan eman ziren egitura aldaketek, industriaren
modernizazioa eta ikatzaren ordez gasa erabiltzen hasi izatea. 1995. urtean, berriro,
isurketen maila handitu bazen ere, joera aldatu egin zen 1997. urtean eta 1998 eta 2007
urteen artean isurketak %91‐93 artean mantendu ziren. Azkenik, 2008‐2010 epealdian
negutegi‐efektua eragiten duten gasen isurketak nabarmenki murriztu dira. Ekonomi zein
finantza krisia murrizketa horren erantzule nagusi moduan har daitezke (Eurostat, 2012).
Espainia eta Euskal AEn 1990‐2010 bitartean, berotegi‐efektuko gas garrantzitsuenen
isurketa zuzenak %30 eta %4 handitu dira, hurrenez hurren. 2000ko hamarkadaren hasieran
hazkunde esanguratsua izan zuten gas hauen isurketek nahiz eta joera hori aldatu egin den
2008. urtetik aurrera. Dena dela, Europa 2020 estrategiak zehaztutako helburutik oso urruti
daude, 1990. urteko isurketa maila gainditzen baita oraindik ere.
6‐3 Grafikoa: Negutegi efektuko gas isurketak EB‐27, Espainia eta EAE. Oinarri urtea 1990. (3. Adierazlea).
Iturria: Egileak egina Eustat‐eko datuekin
Gipuzkoako herrialdearen kasuan, ez da aurkitu negutegi efektuko gasen isurketen bilakaera
jasotzen duten iturririk. Dena dela, Gipuzkoako Energia Foru Planaren (Gipuzkoako Foru
Aldundia, 2012) helburu nagusietako bat berotegi efektuko gas isurketak murriztea dela
Iturria: Egileak egina Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Eurostat‐eko datuekin.
Energiaren azken kontsumoaren %20 gutxienez energia berriztagarrietatik eratorria izatea
da hirugarren helburua. Honi loturik, EBan, pixkanaka, energiaren kontsumoa aldatuz joan
da; gero eta erregai fosil gutxiago eta energia berriztagarrietatik eratorritako, hots, eguzki‐
energia, haize‐energia edo bioerregai gehiago kontsumitzen da batez beste. Energia
berriztagarrien kontsumoaren igoera hau, batetik, 1990. urtetik gaur arte energia
berriztagarrien sorkuntza ahalbidetzen duten instalakuntzen presentzia hazkorrak, eta,
bestetik, 2004‐2010 urte bitartean bioerregaien erabilerak azaltzen du. Ondorioz, batez
beste, 2010. urtean EBan kontsumitzen zen energiaren %12,5ak jatorri berriztagarria zuen.
59 Ktbp, kilotona petrolio baliokidea edo 1.000 tpb (tona petrolio baliokidea, hots, tona bat petrolioaren errekuntzan sortzen den energiaren kantitate bertsua).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
218
Espainian ere energia berriztagarrien parte hartzeak gorantz egin du. Gainera 2008. urtetik
aurrera EB‐27ko bataz bestekoaren gainetik aurkitzen da, honela, azken datuaren arabera
jatorri berriztagarria duen energiaren %13,83a osatzen dute.
EAEan eta Gipuzkoan energia berriztagarriek bilakaera gorakorra izan dute azken urte
hauetan, baina askoz ere maila apalago batean. Honela, EAEn kontsumitzen den energiaren
%8,2 soilik zen berriztagarria 2011. urtean eta Gipuzkoan, berriz, %6,3. Zehaztutako
helburutik beraz 11,8 eta 13,7 puntura daude, hurrenez hurren, EAE eta Gipuzkoa.
6‐4 Grafikoa: Energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoarekiko duten parte hartzearen bilakaera. (ktbp60, 2002‐2010). (4. Adierazlea).
Iturria: Egileak egina, EUROSTAT, EUSTAT, EEE eta Gipuzkoako Ekonomi Laburpena 2011‐eko datuekin
Azpimarratu behar da, 1994‐2011 epealdian, Gipuzkoako herrialdean energiaren azken
kontsumoa %6361 handitu bada ere (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2012; Energiaren Euskal
Erakundea ‐EEE, 2012) energia berriztagarrien parte‐hartzearen hazkundea askoz ere
handiagoa izan dela. Beheko 6‐5 Taulan ikus daitekeen moduan, 2002‐2011 epealdian
energiaren azken kontsumoak gorabeherak izan ditu. Mailarik handiena 2008. urtean lortu
zuen, hurrengo urtean 2005. urtean baino gutxiago kontsumitu zen eta 2010. urtean
60 Ktbp, kilotona petrolio baliokidea edo 1.000 tpb (tona petrolio baliokidea, hots, tona bat petrolioaren errekuntzan sortzen den energiaren kantitate bertsua).
61 Aipatutako epealdian 1.214 ktbp‐koa izatetik 1.979 ktbp‐koa izatera pasatu da energiaren azken kontsumoa.
99,9
10,511,7
12,5
9,4 9,9
11,2
13,313,83
5,76,4 6,5
7,48,2 8,2
3,37 3,81 3,954,94
5,82 6,3
0
2
4
6
8
10
12
14
16
2006 2007 2008 2009 2010 2011
EB‐27
Espainia
Euskal AE
Gipuzkoa
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
219
energiaren azken kontsumoa berriro errekuperatu zen. Aldiz, 2010 eta 2011 urteen artean
%7,6 egin zuen behera azken energiaren kontsumoak. Ezin da gauza bera esan energia
berriztagarrien kontsumoari dagokionez, mota honetako kontsumoaren eskariak goranzko
joera nabaria du bai termino absolutu zein erlatiboetan. Horrenbestez, 2002‐2011 epealdian
energia berriztagarrien parte‐hartzeak %123ko hazkundea izan du, energia eskari osoaren
%6,30a osatu arte, hau da, 2.002. urtean baino 3 puntu gehiago.
6‐6 Taula: Energiaren eskaria eta energia berriztagarrien bilakaera Gipuzkoan. 2002‐2011. Ktbp.
Urtea Energia berriztagarria Energia kontsumoa
2002 56,7 1887,5
2003 56,2 2013,4
2004 62,7 2108,4
2005 67,5 2094,4
2006 71,1 2109
2007 81,6 2141,3
2008 86,8 2196 ,9
2009 101,3 2048,7
2010 124,4 2136,8
2011 125,4 1978,9
Iturria: Gipuzkoako ekonomi laburpena 2011 eta EEE (2012)
Aurretik aipatu denez, EBak Ekintza Klimatikoaren eta Energia Berriztagarrien alorreko
neurri eta helburuen barruan 2020. urteari begira asmo handiko helburuak ditu 20‐20‐20
zifrekin adierazten dena. Horri loturik, Europar Batzordeak Alkateen Ituna deituriko ekimena
abiarazi zuen. Zentzu honetan, Alkateen Ituna sinatzen duten udalek zenbait konpromiso
hartzen dute alor batzuetan, eta 2020 urterako Europar Batasunak ezarritako helburuetatik
haratago joan nahi dute. Hartara, CO2 emisioak gutxienez %20 murrizteko konpromisoa
hartzen dute. Horretarako, energia‐eraginkortasuna %20 hobetu eta energia‐eskariaren %20
energia berriztagarrien bitartez ase edo beteko dute.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
220
Azken batean, tokian tokiko udalerrien ezaugarrien eta premien arabera, Europako
Batzordearen helburua den 20‐20‐20 delako ekimena aurrera eramateko jarduera multzo
bat sustatzen lagundu nahi du Alkateen Itunak. Hala, Itunarekin bat egingo duten udalek
egungo energia egoera aztertuko dute, eta azterketa horren emaitzen argitan, 2020 urtera
begira, zenbait ekintza edo jarduera planifikatuko dituzte energia‐eraginkortasunaren eta
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
223
gizonezkoena baino handiagoa izan da (ikusi eranskineko E‐5 eta E‐6 grafikoak). Haatik, EAE
alde hori 8,6 puntu izatetik (2000. urtean) 14,1 puntukoa izatera pasatu da (2011), eta
Gipuzkoan berriz, kontrakoa datuak antzematen dira, aldea 18,5 puntukoa izatetik 16,4
puntua izatea pasatu da, epealdi berean. Dena dela, Gipuzkoar emakumezko zein
gizonezkoentzat joera hazkorra izan da: 20,6 puntu emakumezkoentzat eta 22,7 puntu
gizonezkoentzako beheko 6‐7 grafikoan ikusten den moduan. Ondorioz, Europak jarritako
helburua aise gainditzen du biztanleriaren batez bestekoak eta zer esanik ez
emakumezkoek. Gizonezkoak aldiz, oraindik helburuak zehaztutako %40ra iristeko 2 puntu
igo behar dute.
6‐7 Grafikoa: Goi‐mailako hezkuntza maila (30‐34 urteko adin taldea) sexuaren arabera. 2000‐2011 Gipuzkoan.
Iturria: Egileak egina EUSTAT‐eko datuekin.
24,125,9
24,5
28,3 28,1
31,7
36,8 3736,1
41
44,446,3
33,8
31,6
28,9
34,5
31,2
37,9
44,7
47
41,7
47,3
54,6 54,4
15,3
20,619,6
21,4
25,1 25,4
29,7
27,4
30,3
35,334
38
0
10
20
30
40
50
60
Emakumezkoak
Guztira
Gizonezkoak
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
224
6.2.4. POBREZIA ETA GIZARTE‐BAZTERKETA
Ezegonkortasun ekonomikoak, pobrezia eta gizarte‐bazterketa eragiten ditu. Beraz,
pobreziaren62 eta gizarte‐bazterketaren63 aurka borrokatzeko plan estrategiko eraginkorrak
garatzeko beharra azpimarratzen du Europa 2020 estrategiak. Helburua pobrezia edo
gizarte‐bazterketa pairatzen duten biztanleen multzoa gutxienez 20 milioi gutxiagok osatzea
da.
Horretarako, Europa 2020 estrategiak pobrezian murgildu edo gizarte‐bazterketa nozitzeko
arriskua duten biztanleen kopurua neurtzeko proposatzen duen adierazleak, pobreziaren
hiru dimentsio ezberdin kontuan hartzen ditu: moneta baliabideen gabezia, ondasun
gabezia eta lan‐merkatuan barneratzeko ezintasuna. Hiru dimentsio hauek, hiru azpi‐
adierazleen bidez neurtzen ditu: Transferentzia sozialen ondoren pobrezia‐arriskuan dagoen
biztanleria, ondasun gabezia larrian dauden biztanleak eta lan‐intentsitate oso urridun
familia‐etxeetan bizi den biztanleria.
Gainera, hainbat biztanle aldi berean pobreziaren dimentsio batean baino gehiagoren
eraginpean egon daiteke. Dena dela, pobrezian murgildu edo gizarte‐bazterketa pairatzeko
arriskua duten biztanleriaren adierazlea kalkulatzerakoan biztanleren bat pobreziaren
dimentsio batean baino gehiagotan azaltzen bada ere, behin bakarrik zenbatuko da. Zentzu
honetan, EB‐27an 2010. urtean 115,7milioi biztanle, biztanleriaren %23,5a pobrezian
murgildu edo gizarte‐bazterketa pairatzeko arriskuan aurkitzen zen, 2005. urtean baino 8,2
milioi pertsona gutxiago.
Espainia eta EAEn 2008. urtetik aurrera pobrezian murgildu edo gizarte‐bazterketa
pairatzeko arriskua duten biztanleriaren ehunekoak gorantz egin du (6‐2 Grafikoa).
Espainiaren kasuan hazkundea 2,6 puntukoa izan da; 2010. urtean biztanleriaren %25,5ak
62 Pobreziaren definizioak asko dira, orokorrean, diru eta/edo material baliabideen gabezia bezala uler daiteke. Europar Batzordeko zerbitzuek arriskuan murgiltzeko pobrezia herri bateko errenta ertainaren %60tik behera bizi diren pertsonen kopurua bezala definitzen du. Errenta ertaina, errenta‐maila pertsonalen arabera antolatutako eskalaren erdi‐erdian dagoen pertsonak jasotzen duen errenta izanik (Eurostat, 2012).
63 Gizarte‐bazterketa, gizarteratzeko eremuetan (lana, etxebizitza, osasuna, hezkuntza…) trabak izatea eta pilatzea bezala uler daiteke.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
225
aurkitzen zen arriskuan eta EB‐27 bataz bestekoa gainditu zuen. EAEn, 2008‐2010 epealdian
hazkundea 2,2koa izan da eta biztanleriaren bosten bati eragiten dio.
6‐8 Grafikoa: Pobrezian murgildu edo gizarte‐bazterketa pairatzeko arrisku‐tasaren bilakaera, EB‐27, Espainia eta EAEn. 2008‐2010. (8. Adierazlea).
Iturria: Egileak egina EUSTAT‐eko datuekin.
Berriki Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte‐
Bazterketari buruzko txostenaren arabera, Gipuzkoan 42.000 pertsona pobrezian edo
gizartetik baztertuta bizi dira, hau da, gipuzkoarren %6a. Horrez gain, 500 bat pertsonek ez
dute etxebizitzarik eta horietako %10a kale gorrian bizi da. Azpimarratu behar da,
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrera eraman duen ikerketa lanerako eguneratutako datuen
faltan 2010. urtera arteko datuak erabili direla, ondorioz, krisi ekonomikoaren eraginarekin
egoerak txarrera egin izana aurreikusten dute (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2012).
Goian aipatu den ikerketa lanean bertan, pobreziaren eskualdeko banaketa ere jasotzen da
2008. urterako. Ezegonkortasun handieneko egoera hiriguneetan antzeman dute,
Donostialdea da txiro gehien dituen eskualdea (%3,5), gainera, Gipuzkoako txiroen %82a
biltzen du. Debagoiena beste muturrean aurkitzen da, hots, txiro gutxien dituen (%0,5)
dituen eskualdea da.
Aurrekoaz gain, pobrezian erortzeko arrisku handiena duten sektoreak bezala identifikatu
dira etorkinak eta langabeak Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko aipatutako
0
5
10
15
20
25
30
2008 2009 2010
22,9 23,4
25,5
17,9 18,5
20,1
EB‐27
Espainia
Euskal AE(1)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
226
diagnosian. Dena dela, lan prekarietatearen eraginez lan egiten duen pertsonen sektore bat
ere multzo horretan sartzeko aukerak dituztela aurreikusi dute.
6.3. GIPUZKOAKO HERRIALDEAN INGURUMENARI LOTURIKO TESTUINGURU JURIDIKOA
Euskal Autonomia Erkidegoan, orokorrean, eta Gipuzkoako herrialdean ere Tokiko Agenda
21 (TA21) udalaz gaineko politikekin koordinatu eta lerrokatzeko ,batik bat, hasieran batean
I. Ingurumen Esparru Programak eta ondoren II. eta III. Ingurumen Esparru Programak
funtsezkoak izan dira. Berrikiago, EcoEuskadi 2020 Estrategiaren esparruan, Tokiko Agenda
21aren hedapena Euskadiko iraunkortasun politiken lehentasunezko xede eta konpromiso
gisa berretsi eta sendotu da.
Euskal Herriko ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, EAEko ingurumen
politika lau urtetik behin egingo den Ingurumeneko Esparru Programa (IEP) batean jasoko
da, zeina lehendabizi Eusko Jaurlaritzak onartu duen ondoren Eusko Legebiltzarrera
eramateko. Testuinguru horretan egin eta zabaldu dira: 2002‐2006 aldirako I. Ingurumen
Esparru Programa (IEP 2002‐2006), II. Ingurumen Esparru Programa (IEP 2007‐2010) eta III.
Ingurumen Esparru Programa (IEP 2011‐2014).
I. Ingurumen Esparru Programan (IEP 2002‐2006), EAEn iraunkortasuna lortzeko bidean
aurrera egiteko bete beharreko lehenengo baldintza moduan ingurumen‐aldagaiak beste
politika‐alor batzuetan ere kontuan hartzea proposatzen da. Horretarako; alde batetik,
2006. urterako 5.000 biztanle baino gehiago dituzten EAEko udalerri guztiek, banaka edo
eskualdeka, Tokiko Agenda 21eko beren programa diseinatua izateko konpromisoa hartzea
jasotzen da eta, bestetik, 2006. urterako 10.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek eta,
2012. urterako 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek ingurumenerako arduradun
teknikoa, udal mailan edo mankomunitate mailan, izan dezaten lortzea proposatzen da.
Bestalde, merkatuak Ingurumenaren alde lan egin dezan bultzatzeko, 2006. urterako
Erosketa eta Kontratazio Publikoan Ingurumen irizpideak txertatzeko programa egiteko
konpromisoa luzatu zen. Honi loturik, 2006ko azaroan, Industria, Merkataritza eta Turismo
Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailek koordinatutako Ingurumenaren
aldetik iraunkorra den Euskal Kontsumo Plana (2006‐2010) onartu zen. Plan honen xedea
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
227
herritarrek arduraz kontsumitzen jakitea, kontsumitu nahi izatea eta kontsumitu ahal izatea
da. Horretarako, 2010. urterako erosketa publiko esanguratsuen %40ak ingurumen‐
irizpideak kontuan izanda egitea proposatzen du (Eusko Jaurlaritza, 2006). Kontratazio
esanguratsuak izango dira, beste batzuen artean: papera, paperezko produktuak eta
inprimatzea, ekipo informatikoak, altzariak, ibilgailuak, egurra (ziurtatua), eta lorezaintzako
zerbitzuetan.
II. Ingurumen Esparru Programak (IEP 2007‐2010) ere, iraunkortasuneranzko
aurrerapausoak emateko beharrezko baldintza moduan proposatzen ditu bai ingurumen
aldagaia beste politiketan integratzea bai merkatua ingurumenaren alde erabiltzea ere.
Lehenengo beharrezko baldintzari loturik Udalsarea 21, Iraunkortasunerako Udalerrien
euskal sarea, sustatzea jarduera ildo nagusi moduan definitzen da. Bestetik, euskal
administrazioen esparruan, erosketa publiko berdea bultzatzea, merkatua ingurumenaren
alde erabiltzea beharrezko baldintzaren baitako jarduera ildo nagusietako bat bezala
jasotzen da.
III. Ingurumen Esparru Programa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantza Sailak egin du 2011‐2014 aldirako. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren
ingurumen‐plangintza eta ingurumen‐iraunkortasunaren inguruko helburu eta lehentasunak
jasotzen dira. Horrela, 5. Helburu estrategiko moduan, sail‐arteko eta erakunde‐arteko
koordinazioa eta lankidetza indartzea, ingurumenaren aldagaia arau proiektuetan eta
politika publikoetan sartzea sustatu nahi da. Horretarako, helburu operatibo bat, Eusko
Jaurlaritzako sailetan erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak gehitzea
proposatzen da eta beroni loturiko jardute lerro bezala, Gobernuarentzat, Erosketa eta
Kontratazio Publiko Berdearen programa espezifiko bat eratzea proposatzen da.
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa
(2011‐2014) argitaratu du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak
2012. urtean.
Aurrekoez gain, EcoEuskadi 2020 estrategia, Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategiaren
arloan Euskadiren helburu estrategikoak zehazten dituen dokumentua da eta bere helburua
gobernuko sail ezberdinek proposatutako sektore estrategia eta planak biltzea da. Helburu
estrategikoetako bat, berritzailea, eraginkorra, abegitsua eta herritarrentzat gardena den
administrazio publiko bat ezartzea da. Horretarako, herritarrekin erlazionatzeko
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
228
mekanismoak berrituko dituen kudeaketa mekanismoa modernizatzen jardun beharko da.
Garrantzi berezia eskainiko zaiolarik, beste batzuen artean, administrazioa eredugarri
izateari. Horretarako, erosketak eta kontratazioak egiterakoan iraunkortasun irizpideak
(sozialak, etikoak, ingurumenekoak eta berritzaileak) aintzat hartzea proposatzen da.
Tokiko agintaritzak, ere, iraunkortasunerantz egin beharreko aldaketan giltzarri dira; izan
ere, Europar Batasunaren mailan ezarri diren helburuak lortzeko, toki agintaritzak ekonomi,
gizarte eta ekologi azpiegituren sorkuntza, funtzionamendu eta mantentzearen arduradunak
dira, planifikazioak ikuskatu eta tokiko politikak eta arautegiak ezartzeko ardura dutenak
(EUSTAT, 2012). Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011. urtean Gipuzkoa 2020‐
2030 Estrategia onartu zuen. Bertan jasotzen diren sei erronketako batek ondorengoa
proposatzen du: iraunkortasunaren aldeko apustu osoa bermatzen duen energi, lurralde eta
ingurumen trantsizioa burutzea. Horrenbestez, mugikortasun iraunkorra eta energia
berriztagarrien erabilera bi proiektu estrategiko izango dira.
Udalen eremuan, agintaritzek gehien erabiltzen duten lanabesa Tokiko Agenda 21 (TA21)
da; horren bitartez, eragile sozio‐ekonomikoen inplikazioa bilatzeko asmoa dago udalerriko
ingurumen eta gizarte arazoak identifikatzeko, baloratzeko, aurreikusteko eta zuzentzeko
lanetan. Udalerriek eta eskualdeek Tokiko Ekintzen Plangintzak sustatu eta garatu behar
dituzte, horiek baitira Tokiko Agendak egituratzen dituztenak lortu beharreko helburuak eta
aurrera eraman beharreko ekintzak tarteko.
2002. urtetik Tokiko Agendak dinamizatzen eta bultzatzen dituen koordinazio bilgunea
Udalsarea 21 da, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea. Berau sortzearen arrazoi
nagusia, Tokiko Agenda 21 diseinatzeko fasea gaindituta zuten eta tokiko jasangarritasun
prozesuak abiatzera zihoazen udalerriei erantzutea zen. Beraz, hasiera batean hamasei
udalerri ziren sareko kide, horietatik zortzi gipuzkoarrak: Arrasate, Azkoitia, Azpeitia,
Donostia‐San Sebastian, Legazpi, Oiartzun, Tolosa eta Zarautz.
Beraz, 2002. urtearen amaieran, Udalsarearen helburuak eta jarduera definitzeari ekin
zitzaion, diagnosi eta plangintza prozesu baten bitartez; emaitza 2003‐2005 garaiko Plan
Estrategikoa izan zen. Lehendabiziko Plan horretan Udalsareak bere funtzionamenduaren
lehen hirurtekoan izango zituen misioa eta helburu estrategikoak definitu ziren, baita
garatuko zituen jarduerak ere.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
229
Horren ostean, 2006 urtean, bigarren Plan Estrategikoa prestatu zen (2006‐2009). Plan
horrek ez zuen aldaketa handirik egin Sarearen hasierako formulazioan ezarritako
norabidean, baina beraren zerbitzuak eta funtzionamendua doitu zituen, 2003 eta 2005
bitartean bazkideen kopuruak izandako igoera mardulera eta prozesuek eskuratutako
heldutasun mailara egokitzeko.
Gaur egun, Udalsarea 21 EAEko 196 udalerrik osatzen dute, baita Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Osasun eta Kontsumo
Sailak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, URA agentziak, eta Ingurumen Jarduketarako
Sozietateak (Ihobe). Erakunde multzo honek Euskal Autonomia Erkidegoko maila
administratibo guztiak hartzen ditu aintzat, eta ahalegin guztiak norabide berean gidatzen
ditu: euskal udalerrietan garapen iraunkorra eta eraginkorra lortzera.
Bestalde, une honetan 2010‐2015 sasoiko Plan Estrategiko onarpenarekin, Udalsarea 21ek
erronka bati aurre egiten dio, hots, bere jarduna eta bere funtzionamendu eredua
testuinguru berrira egokitzeko erronkari. Barneko eremuari dagokionez, kontuan izan behar
da Sareko kide diren udalerriak asko eta askotarikoak direla, beren prozesuak heldutasun
maila desberdinetan daudela, eta, beraz, beren eskariak ere desberdinak direla. Egoera honi
erantzuna eman nahirik, Ekitaldeak sortzeko aukera eskaintzen zaie udalerriei.
Ekitaldeak, gaikako lan‐taldeak dira, udalerriak elkarren artean komunikatzeko, ikasteko,
laguntzeko eta ekiteko balio dutenak. Helburu jakin batzuk izaten dituzte urtebetez lantzeko
eta lortutako emaitzak Udalsarea 21eko udalerri guztietara estrapolatzeko modukoak
(ekitalde jakin horretan parte hartu dutenei eta ez dutenei) izateko asmoa dute. 2007‐2008
epealdian Erosketa Publiko Berdea tokiko euskal administrazioan ekitaldea eratu zen.
Aipatu nahi da, Erosketa Publiko Berdea tokiko euskal administrazioan ekitaldearen
egitekoen artean ondorengoak zehaztu zirela: alde batetik, euskal administrazioen erosketa
prozesuetan ingurumen aldagaia sistematikoki txertatzea; bestetik, erosketa publiko
berdearen estrategia bat zehaztua; eta hirugarrenik, lan‐taldean parte hartu zuten hogei
administrazioetan erosketa publiko berdearen inguruko jardunbide egoki bat garatzea.
Jaso diren egiteko ezberdinak aurrera eramateko lan plangintza bat prestatu zen zeinak
jorratu beharreko ildo nagusi moduan ondorengoak zituen: 1) udal administrazioaren
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
230
erosketa eta kontratazioen antolakuntza ebaluatu eta identifikatu, besteak beste,
kontratatzeko modurik ohikoenak eta erosketa eta kontratazio prozesuetan inplikatuta
dauden udal administrazioaren sailak zeintzuk diren antzemateko; 2) EKPBarekiko
konpromiso politikoa indartzeko aldez aurretik tokiko administrazioak duen konpromisoa
ebaluatu eta EKPBaren politika‐eredu bat gauzatu; 3) lehentasuna eman zaien produktu edo
zerbitzu multzoentzako erosketa eta kontratazioetan ingurumenaren ikuspegia
barneratzeko jarraibideak zehaztu; 4) EKPBarekin lortzen diren emaitzak kontrolatzeko
adierazleak definitu; eta 5) erosketa eta kontratazioaz arduratzen direnei trebakuntza,
informazioa eta hornitzaileekin harremanak erraztu.
Orokorrean, Ekitaldeak ezinbesteko erreminta dira Tokiko Agenda 21ak dinamizatzeko eta
Udalsarea 21eko helburuak lortzeko. Horrela izan da Erosketa Publiko Berdea tokiko euskal
administrazioan ekitaldea ere. Ekitalde honi esker, EKPBari buruzko eskuliburu bat garatzea
posible izan da. IHOBEk argitaratu zuen, Ecoinstitut Barcelona enpresaren laguntzarekin,
2008. urtean lehenengo aldiz eta, bi urte beranduago, 2010. urtean 3. argitalpen gehitua
kaleratu zuen. Bertan, alde batetik, ondorengo gaiei buruzko informazio teorikoa jasotzen
da: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) kontzeptua; Kontratazio publikoari
buruzko Europako zuzentarauak; Sektore Publikoaren Kontratuen Legean jasotako
berritasunak; edo lehentasuna duten produktuen eta zerbitzuen taldeekin lotutako
ingurumen eraginei buruzkoa eta, bestetik, merkatuaren egoera; ingurumen irizpideak
txertatzeko estrategia, eta EAEko administrazio publikoetako jardunbide egokiei buruzko
informazio praktikoa aipatzen da.
Kanpora begira, berriz, testuingurua oso baldintzatuta dago egoera ekonomikoagatik eta
jasangarritasun eta ingurumen politikek Europan eta EAEn duten bilakaeragatik.
Amaitzeko, gehitu behar da, Gipuzkoako Tokiko Agenda 21eko Behategiak (TA21eko
Behatokia) 2005. urteaz geroztik Gipuzkoa herrialdearen iraunkortasun eta Tokiko
Agenda21en egoera eta joeren jarraipena egin eta ebaluatzeaz gain informazio hori
administrazioari eta gizarteari aditzera ematen diharduela. Nabarmendu behar da, bere
sorreratik, Behatokiak Gipuzkoako udalei laguntza zuzena eskaini izana; beste gauza batzuen
artean, udalek Tokiko Agenda 21en esparruan antolatzen dituzten iraunkortasuneko tokiko
politika gauzatuen urteko ebaluazioa egiterakoan. Ebaluazio horretan udal teknikari
ezberdinek parte hartu ahal izan dute, eta ondorioz, horiek Tokiko Agenda 21ean gehiago
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
231
inplikatu dira, eta denen artean planen dinamizazioa areagotu egiten da. Tokiko Ekintza
Planetako jarduerak finantzatuz ere udalei laguntza eskaintzen die TA21eko Behatokiak.
Bestalde, azpimarratzekoa da, TA21eko Behatokia Gipuzkoako iraunkortasuneko politika
publikoak koordinatzeaz arduratzen dela. Horretarako, udalerri ezberdinen ekintza planen
gauzatzea zehaztapena eta iraunkortasun adierazleen informazioa jaso ostean, alegia,
indarrean dauden politika publikoek garapen iraunkorrari loturik duten eraginkortasuna
aztertu ondoren foru administrazioak etorkizunean izango dituen ekimen premiak
aurreikusten ditu.
6.4. GIPUZKOAKO HERRIALDEAREN EGITURA PRODUKTIBOAREN ANALISIA
Gipuzkoako ekonomiaren industria izaera azpimarragarria da, zentzu horretan, EAEko BEG‐
aren %25,1a industria‐sektoretik eratorria den moduan Gipuzkoako herrialdearen kasuan
%28,264a sortzen du aipatu sektoreak.
Enpleguaren ikuspegitik ere nabarmentzekoa da industria‐sektorearen garrantzia. Esate
baterako, 1985. urtean industria‐sektorean kontzentratzen zen Gipuzkoako biztanleria
landunaren %43a eta EAEko %40,8a. Denboraren joanean, ordea, enpleguari dagokionez
sektore honen garrantzi erlatiboaren bilakaera beherakorra izan da Gipuzkoako
herrialdearen kasuan. Horrela, 2000. urtean biztanleria landunaren heren bat jasotzen zuen
sektore honek eta 2011. urtean %27,9a. Balio absolutuak kontuan izaten badira, 2011.
urtean Gipuzkoako herrialdean industria‐sektoreak 86.000 baino pertsona gehiagori eskaini
zion enplegua eta EAE mailan berriz 223.000 pertsona baino gehiagori.
Bestalde, 1985‐2011 epealdian zerbitzu‐sektorearen presentzia areagotu egin da enpleguari
dagokionez. Horrenbestez, 2011. urtean enpleguen %68 eta %64a sektore honetan bildu zen
EAE eta Gipuzkoako kasuan hurrenez hurren (ikusi 6‐3 irudia).
64 Eustat‐ek eskainitako Kontu Ekonomikoei buruzko datuetatik lortuak, 2010. urterako Gipuzkoako kasuan eta 2011. urterako EAE‐ren kasuan.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
232
6‐3 Irudia: Biztanleria landuna jarduera‐adarreko (%). EAE eta Gipuzkoa. 1985‐2011.
Iturria: Egileak egina, EUSTAT‐eko datuekin.
Honenbestez, Gipuzkoako herrialdearen egitura produktiboa zehatzago aztertzeko Eustat‐ek
urtero berriztaturik eskaintzen duen Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendan jasotzen den
informazioa aztertuko da. Iturri estatistiko honi esker jarduera‐adar bakoitzean diharduten
establezimenduen kopurua zehaztasun maila esanguratsu batekin kalkulatu daiteke.
Aipatu behar da, EUSTAT‐ek establezimenduei buruzko datuak jasotzerakoan Jarduera
Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN) irizpideak jarraitzen dituela eta
establezimenduak 10 jarduera‐adar (A10) nagusienetan edo 64 jarduera‐adarretan (A64)
banatzen dituela (JESN 2 digitu arteko banaketa) ezagutzea posible da.
Horrenbestez, hamar jarduera‐adar (A10) nagusienetan eginiko banaketa kontuan izaten
bada establezimenduen gehiengoa (%37,6) “Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu
motordunen eta motozikleten konponketa; garraioa eta biltegiratzea; ostalaritza”
jardueretan biltzen dira. Baita enpleguari dagokionez ere, izan ere, enplegu osoaren laurden
bat baino gehiago jarduera‐adar honetan pilatzen da: Gipuzkoako herrialdearen kasuan
2011. urtean %26,2‐a hain zuzen ere. Establezimenduen kopuruari loturik, bigarren
jarduera‐adar garrantzitsu moduan “Eraikuntza” ageri da (establezimenduen %15,4a ageri
dira) eta hirugarren lekuan “Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak;
administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak” (%14,7rekin) legoke. Ezin da gauza bera
esan, ordea, enpleguaren banaketa kontuan izaten denean. Kasu horretan, bigarren
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
233
jarduera‐adar garrantzitsuena “Erauzteko industriak; manufaktura industria; energia
elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura; ur hornidura, saneamendu
jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa” litzateke enpleguaren %25,7a
sortzen duelarik eta, hirugarrena, “Herri administrazioa eta defentsa; derrigorrezko gizarte
segurantza; hezkuntza; osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak” enpleguaren %19,2a
sortuta. Ezberdintasun hau sektore edo jarduera‐adarraren arabera establezimenduen
tamaina oso desberdina izatearen ondorioa da.
6‐7 Taula: Establezimenduak eta enplegua jarduera‐adarraren (A10) arabera. Gipuzkoa. 2011.
Establezimendu kopurua Enplegatu kopurua
Zenb. % Zenb. %
02. Erauzteko industriak; manufaktura industria; energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura; ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa
5.422 8,5 75.203 25,7
03. Eraikuntza 9.816 15,4 24.496 8,4
04. Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa; garraioa eta biltegiratzea; ostalaritza 23.987 37,6 76.635 26,2
05. Informazioa eta komunikazioak 1.096 1,7 5.633 1,9
06. Finantza jarduerak eta aseguruetakoak 1.646 2,6 6.661 2,3
07. Jarduerak higiezinekin 1.966 3,1 2.318 0,8
08. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak; administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak 9.401 14,7 32.820 11,2
09. Herri administrazioa eta defentsa; derrigorrezko gizarte segurantza; hezkuntza; osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak 5.264 8,3 56.117 19,2
10. Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak eta beste zerbitzu batzuk 5.170 8,1 12.547 4,3
Guztira 63.768 100,0 292.430 100,0
Iturria: Egileak egina EUSTAT eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendako datuekin
Egitura produktiboa xehetasun gehiagorekin aztertzea posible da 64 jarduera‐adarretan
desagregatutako datuak aztertzen badira (ikusi 4. Eranskina). Azken irizpide hau kontuan
izanik, hurrengo orrialdeko 6‐8 taulan 2011. urtean Gipuzkoako herrialdearen kasuan
establezimendu kopuruaren arabera jarduera‐adar garrantzitsuenak sailkatu dira.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
234
6‐8 Taula: Jarduera‐adarraren garrantzia establezimendu‐kopuruaren arabera. Gipuzkoa. 2011.
16. Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu 1.776 2,8 17.909 6,1
36. Ostalaritza 4.520 7,1 17.850 6,1
29. Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, ibilgailu motordunen eta motozikletena salbu 4.092 6,4 14.743 5,0
56. Osasun jarduera 2.471 3,9 13.844 4,7
54. Herri Administrazioa eta defentsa; Derrigorrezko Gizarte Segurantza 401 0,6 13.268 4,5
19. Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 412 0,6 12.885 4,4
53. Segurtasun eta ikerketa jarduerak; zerbitzuak eraikinetako eta lorezaintzako jarduerak; bulegoko administrazio jarduerak eta enpresentzako lagungarri diren beste jarduera batzuk 1.826 2,9 11.634 4,0
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla eta babestutako laukia
Iturria: Egileak egina EUSTAT eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendako datuekin
Datu hauei esker eta hurrengo 6‐10 taulan jasotzen denez, industria‐sektoreari loturiko
enpleguaren barne banaketa ezagutzea posible da. Enplegua gehien kontzentratzen den
jarduera‐adarrak ondokoak dira: “Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak
salbu” (industria‐sektoreari dagokion enpleguaren %23,8‐a), “Beste inon sailkatu gabeko
makineriaren eta ekipoen fabrikazioa” (%17,1) eta “Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta
burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa% (%8,7). Hiru jarduera‐adar hauek herrialdeko
industria‐sektoreari loturiko enpleguaren ia erdia biltzen dute.
Establezimenduek, aldiz, kontzentrazio eredu desberdin bat jarraitzen dute. Horrenbestez,
establezimendu gehien dituzten jarduera‐adarrak dira “Produktu metalikoen fabrikazioa,
makineria eta ekipoak salbu” (industria establezimenduen 32,8%), “Elikagaien, edarien eta
tabakoaren industria” (9,5%) eta “Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria
batzuk” (8,8%). Hiru jarduera‐adar hauek herrialdeko industria‐sektoreari loturiko
establezimenduen ia %51a biltzen dute.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
236
6‐10 Taula: Establezimenduak eta enplegua industrian. Gipuzkoa. 2011.
KOP. Enplegua
Zenb. % Zenb. %
04. Erauzteko industriak 14 0,3 153 0,2
05. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria 514 9,5 4.941 6,6
06. Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria 246 4,5 826 1,1
07. Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza 279 5,1 1.157 1,5
08. Paperaren industria 80 1,5 2.201 2,9
09. Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa 360 6,6 1.458 1,9
10. Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak - - - -
11. Industria kimikoa 57 1,1 1.125 1,5
12. Botiken fabrikazioa 3 0,1 x x
13. Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa 176 3,2 3.525 4,7
14. Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa 137 2,5 1.689 2,2
21. Beste garraio material baten fabrikazioa 37 0,7 x x
22. Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk 475 8,8 3.216 4,3
23. Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa 326 6,0 1.474 2,0
24. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 76 1,4 383 0,5
25. Ura hartu, araztu eta banatzea 32 0,6 304 0,4
26. Hondakin urak hartu eta tratatzea; hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatu; balorizazioa; deskontaminazioko jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk
103 1,9 1.719 2,3
02. Erauzteko industriak; manufaktura industria; energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura; ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa
5.422 100,0 75.203 100,0
(x)Isilpekotasun arrazoiak direla eta babestutako laukia
Iturria: Egileak egina EUSTAT eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendako datuekin
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
237
6.5. EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEAREN ERAGINA GIPUZKOAKO HERRIALDEAN
Orokorrean, Administrazio Publikoa eta Input‐Output taulak erlazionatzen direnean
Administrazio Publikoek buruturiko gastuek herrialde edo erregio bateko ekonomian duen
eragina aztertu nahi izaten da. Horrez gain, Input‐Output analisian oinarritutako
metodologiak oso tresna erabilgarriak dira jarduera adar bati loturiko azterketa burutzeko,
hau da jarduera adar horren egitura produktiboa aztertzeko baita jarduera adar horrek
gainontzeko jarduera adarrekin dituen harreman zuzenak zein zeharkakoak aztertzeko ere.
Garatuko den puntu honetan bigarren arlo honetan sakonduko nahi da.
Aurrekoaz gain, Gipuzkoako ingurumenaren sektorearen ezagutza jorratuko da. Ingurumena
zentzu orokorrean hartzen bada, izendapen horren baitan gero eta jarduera gehiago sartzen
dira, hau da, ingurumenarekin loturiko xede zuzenak edo zeharkakoak dituzten jarduerak
gero eta gehiago dira egunetik egunera. Baina, ekonomi jardueraren sailkapen ofizialei
begiratzen bazaie, hitzaren zentzu hertsian, ez da existitzen ingurumenaren sektorerik.
Horrenbestez, atal honen bigarren azpi‐puntuan ingurumen jardueren garrantzi ekonomikoa
neurtzeko modu bat proposatzen da eta ondoren Gipuzkoako Herrialdearen kasuan aipatu
jarduerak duen garrantzi ekonomikoaren balorazioa bat burutuko da.
6.5.1. ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK EKPBAN DUEN ERAGINAREN HURBILKETA
Aurrera jo baino lehen aipatu nahi da, Gipuzkoa herrialde mailarako input‐output taula
modu sistematiko batean eskaintzen duen iturri estatistikorik eskuragarri ez dagoenez
Eustat‐ek eskaintzen duen EAErako input‐output taula simetrikoaz baliatu garela,
Gipuzkoako herrialderentzat estrapolagarria dela iritziz.
Berriki, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko EKPB jarduerak 2011‐2014 aldian
finkatzeko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa (2011‐2014) aurkeztu du.
Programan jasotako helburu nagusiaren arabera 2012an Eusko Jaurlaritzaren eta haren
erakunde elkartuen erosketa publikoaren %75ek ingurumen irizpideak izango dituzte
lehentasunezkoak bezala izendatu diren produktu eta zerbitzuen kasuan eta %100ak
2014ean. Baina, oraindik EKPBri loturiko emaitzak neurtzeko metodologiarik ez da zehaztu.
Zentzu honetan, Links between the environment, economy and jobs (GHK, 2007) azterketa
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
238
europarrak, nahiz eta azterketa oso bat izatetik urrun egon, EKPBak ondorengo sektore
ekonomikoetan eragin esanguratsua izan dezakeela iradokitzen du: nekazaritza, egurgintza,
papergintza, energia elektrikoa, ura, eraikuntza, banka. Horrez gain, lan berean, adibide
moduan sektore hauetako bakoitzean honela eragin daitekeela jasotzen da: elikagai
ekologikoak, altzari birziklatuak, paper birziklatua, energia kontsumo baxuko edo energia
berriztagarriko argiteria edo garapenerako egitura baltzuak erosiz, hurrenez hurren.
Badira ekonomia‐eragin induzituak kalkulatzeko aukera ezberdinak, baina lan honetan
Input‐Output (I‐O) metodologia erabiliko da. Beraz, atal honetan Administrazio Publikoaren
edo Herri‐administrazioaren harreman totalak, zuzenak zein zeharkakoak, aztertuko dira.
Izan ere, harreman totalei esker ekoizpen sektoreen arteko erlazioa bere osotasunean
aztertu daiteke.
Wassily W. Leontief ekonomialariak argitaratu zuen “Structure of the American Economy,
1919‐1929: An Empirical Application of Equilibrium Analysis” (1941) lanari esker sortu zen
Input‐Output analisia. Analisi honen bidez, ekonomia baten produkzio sektorea sakon eta
xehetasunez aztertzeko jarduera‐adar edo produkzio‐adar deituriko azpisektoretan
desagragatzen da. Horrenbestez, ekonomia bat n jarduera‐adar ezberdinetan banatzen bada
eta jarduera‐adar bakoitzaren ekoizpena, hurrenez hurren, X1, X2,…,Xn.bada, Input eta
Outputen arteko fluxua I‐O taula batean honela adierazi daiteke (ikusi 6‐11 taula):
6‐11 Taula: Input‐Output taula.
Jarduera‐adarrak Bitarteko kontsumoa Azken eskaria Output totala
Bitarteko
kontsumoa
z11 z12 z1n D1 X1
z21 z22 z2n D2 X2
zn1 zn2 znn Dn Xn
Input primarioak v1 v2 vn
Output totala X1 X2 Xn
Iturria: Egileak egina.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
239
Goiko 6‐11 taulan ikusten denez, I‐O taulak sarrera bikoitzeko taulak dira eta kontabilitate‐
ekitaldi batean zehar, urtebetean gehienetan, sektore produktibo batean eta horren eta
beste sektoreen artean gertatzen diren mendekotasun harremanak kuantifikatzen ditu. Hau
da, jarduera adar bakoitzaren salmenta eta erosketak modu matrizial batean jasotzen dira
eta zij (i,j = 1,2,…,n) elementu bakoitzak salmenta eta erosketaren balioa adierazten du aldi
berean. Beraz, I‐O taula honela irakurri daiteke:
Errenkadetan oinarrituta: Jarduera adar bakoitzaren salmentak jasotzen dira, hau
da, jarduera adar bakoitzak gainontzekoei eta azken eskariari egiten dion ekarpena.
?? ????? ? ?? ? ? 1,2, … , ??
Zutabetan oinarrituta: Jarduera adar bakoitzaren erosketak, hots, jarduera adar
bakoitzak gainontzekoei burutzen dizkien erosketak eta input primarioei egiten dien
ekarpena.
?? ????? ? ???
? ? 1,2, . . , ?
Beraz, I‐O taulako errenkadek jarduera adar bakoitzaren salmenten egiturari buruzko
informazioa jasotzen dute. Bitarteko erabiltzaileei edo bitarteko eskariari eginiko salmentak
eta azken eskariari, hau da, famili kontsumo, kontsumo publiko, inbertsio edo kapital
formazio eta esportazioei eginiko salmentak. I‐O taulako zutabeek, berriz, jarduera‐adar
bakoitzaren kostuaren egitura aurkezten du, hots, jarduera‐adar bakoitzaren ekoizpena
ahalbidetzen duen bitarteko erosketei eta input primarioei, hau da, soldaten ordainketa,
soberakin garbia (amortizazioa deskontatuta), amortizazioa eta zeharkako zergei buruzko
informazioa. Errenkada zein zutabeen batura berdina izango da jarduera‐adar
bakoitzarentzat eta ekonomia osoarentzat.
Bestalde, azpimarratu behar da, ekonomia baten produkzio sektorearen desagregazio maila
ezberdina izan daitekeela. Atal honetan erabili dugun I‐O taulan 88 jarduera adar
ezberdinetan desagragetzen da EAEko egitura produktiboa eta 75. jarduera adarra
Administrazio Publikoari edo Herri‐administrazioari dagokio.
Aipatu denez, I‐O taula simetrikoaren zutabe bakoitzak erregio bateko jarduera adar
bakoitzaren erosketei buruzko informazioa biltzen du eta input edo bitarteko kontsumo
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
240
moduan izendatzen dira. Beraz, I‐O taulako 75. zutabean Administrazio Publikoak
gainontzeko jarduera adarrei eginiko erosketak jasotzen dira.
Beraz, Administrazio Publikoaren ekoizpen egitura zehazteko aukera bat sektore jakin
bakoitzetik (xij) egindako ondasun eta zerbitzuen erosketak AAPP burutzen dituen bitarteko
kontsumo totalarekin zatitzea litzateke. Modu honetara lortzen diren koefizienteek
ekoizpen sektore bakoitzak AAPP adarraren kostu egituran duen garrantzia zehaztuko dute.
Beherago jaso den 6‐9 grafikoan argi ikusten da, administrazio publikoaren guztirako
ekoizpenerako batik bat ondorengo sektoreetako ondasun eta zerbitzuen eskaria egiten
dela: Enpresen bestelako jarduerak (%25,87), komunikazioak (%11,38), eraikuntza (%7,92),
informatika‐jarduerak (%6,69) eta energia elektrikoa (%6,12). Alegia, gipuzkoar herri‐
administrazioaren erosketen erdia baino gehiago (ia erosketen %58a) bost jarduera‐adar
horietan kontzentratzen da.
6‐9 Grafikoa: Administrazio Publikoak beste jarduerei eginiko erosketen banaketa
Iturria: Egileak egina EUSTATeko datuekin.
25,87%
11,38%
7,92%
6,69%6,12%4,39%
4,17%
3,62%
3,40%
2,76%
2,10%
2,01%
1,97%
1,70%
1,70%
1,57%
1,49%
11,14%
74. Enpresen bestelako jarduerak
66. Komunikazioak
55. Eraikuntza
72. Informatika‐jarduerak
52. Energia elektrikoa
67. Bankuak
70. Onibar‐jarduerak
22. Argitalpena eta arte grafikoak
59. Ostalaritza
23. Petrolioa fintzea
54. Ura
65. Garraiori erantsiak
73. Ikerketa eta garapena
82. Guztiontzako saneamendua
53. Gasa eta ur‐lurruna
21. Papergintza
62. Lehorreko bestelako garraioa
Gainerako jarduerak
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
241
Azterketa honen bidez, Administrazio Publikoak bere erosketaren bidez eraginik handiena
zein ekonomia jardueren gain izango duen jakitea ahalbidetzen du. Beraz, AAPPak
erosketetan iraunkortasun irizpideak barneratzen badituzte badakite zein ekonomi
jardueretan eragingo duten neurri handiago batean.
Aurreko informazioaz gain I‐O taulako bitarteko‐kontsumo datuekin osatutako matrizeaz
baliaturik koefiziente teknikoak ere lor daitezke. Koefiziente teknikoak65, ???, jarduera adar
bakoitzak ekoizten duen unitate bakoitzeko gainontzeko sektoreei egiten dizkion erosketak
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
250
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, EUSTAT‐ek establezimenduak JESN‐93ko 5 digituak
erabiliz sailkatzen ditu, hau da, xehetasun gehiagorekin jasotzen ditu eta ondorioz,
ingurumen jarduerak burutzen eta burutzen ez dituzten establezimenduen arteko
bereizketa hobeto lortzen da. Horrek azaltzen du, Eustat‐eko datuak erabiliz EAEn
ingurumen‐jarduerak aurrera eramaten dituzten establezimenduen bataz bestekoaren
datua baxua izatea.
Zentzu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2000. urtean, establezimenduen %1,53ak
ziharduen funtsezko ingurumen jardueretan DIRCEren arabera, zeinak JESN‐93ko 3 digituak
erabiliz sailkatzen dituen establezimenduak, eta establezimenduen %0,24ak burutzen zituen
funtsezko ingurumen jarduerak EUSTAT‐en datuen arabera. Gauza bera gertatzen da 2009.
urterako ere, DIRCEko datuak kontuan izaten badira establezimendu guztien %1,59ak
funtsezko ingurumen jarduerekin zerikusia zuen eta %0,40ak, Eustat‐en arabera. Iturri
estatistiko bat edo bestea erabiliz lortzen diren datuen aldeak esanguratsuak dira. Dena
dela, bi kasuetan datuek joera hazkorra erakusten dute eta gainera, xehetasun
handienarekin biltzen dituen iturri estatistikoaren arabera, joera hazkor hori are eta
esanguratsuagoa da EAEn. Izan ere, ia bikoiztu egiten baita, 9 urteren bueltan, funtsezko
ingurumen jardueretan diharduten establezimenduen kopurua (ikusi beheko 6‐17 taula).
Gipuzkoako herrialdean ere, urte tarte bererako, bilakaera antzekoa izan da; 2000. urtean
funtsezko ingurumen jarduerak garatzen zituzten 121 establezimendu sailkatu ziren
(establezimendu guztien %0,20) eta 2009. urtean 247 establezimendu (%0,35). Funtsezko
ingurumen jarduerak burutzen dituztenen kopurua bikoiztu egin da 9 urtetan eta
establezimendu guztiak kontuan hartzen badira funtsezko ingurumen jardueretan
dihardutenen presentzia erlatiboak gora egin du (6‐17 taula).
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
251
6‐17 Taula: Funtsezko ingurumen jarduerak burutzen dituzten establezimenduak. Gipuzkoa. 2000 eta 2009.
FUNTSEZKO INGURUMEN JARDUERAK
2000 2009
Gipuzkoa EAE Gipuzkoa EAE
35112 ITSASONTZIAK PUSKATZEA 0 0 0 1
37100 TXATARRA ETA METALEN HONDAKINAK BIRZIKLATZEA 0 4 1 22
37200 METALEZKOAK EZ DIREN HONDAKINAK BIRZIKLATZEA 1 12 13 42
40114 JATORRI EOLIKOKO ENERGIA EKOIZTEA 0 0 9 22
51571 TXATARRAREN HANDIZKAKO MERKATARITZA 92 311 116 373
51572 HONDAKINEZKO EKOIZKINEN HANDIZKAKO MERKATARITZA 28 83 29 117
90010 HONDAKIN‐URAK JASO ETA TRATATZEA 0 0 6 21
90020 BESTE HONDAKIN BATZUK JASO ETA TRATATZEA 0 0 26 91
90030 SANEAMENDU‐ ETA DESKONTAMINAZIO‐JARDUERAK ETA ANTZEKOAK
0 0 47 121
FUNTSEZKO ESTABLEZIMENDUAK GUZTIRA 121 410 247 810
ESTABLEZIMENDUAK GUZTIRA 60.272 168.264 70.686 201.952
Iturria: Egileak egina EUSTATeko datuekin
Horrez gain, azpimarratu behar da 2000‐2009 epealdian funtsezko ingurumen jarduera
berriak burutzen dituzten establezimenduak agertu direla, hain zuzen ere: 35112, 40114,
90010, 90020 eta 90030 (ikusi 6‐18 Taula). Lehenengoak, gainera, geografikoki gehien
kontzentratua dagoena izango da. Gainerako funtsezko ingurumen jarduerak ez daude oso
kontzentratuak geografikoki.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
252
6‐18 Taula: Krugman‐en kontzentrazio indizea funtsezko ingurumen jarduerentzat. EAE. 2000 eta 2009.
FUNTSEZKO INGURUMEN JARDUERAK
Krugman‐en kontzentrazio indizea
2000 2009
35112 ITSASONTZIAK PUSKATZEA
0,965
37100 TXATARRA ETA METALEN HONDAKINAK BIRZIKLATZEA 0,9717 0,6091
40114 JATORRI EOLIKOKO ENERGIA EKOIZTEA
0,3986
90010 HONDAKIN‐URAK JASO ETA TRATATZEA
0,3936
37200 METALEZKOAK EZ DIREN HONDAKINAK BIRZIKLATZEA 0,5497 0,3065
90020 BESTE HONDAKIN BATZUK JASO ETA TRATATZEA
0,2185
51572 HONDAKINEZKO EKOIZKINEN HANDIZKAKO MERKATARITZA 0,1525 0,2129
51571 TXATARRAREN HANDIZKAKO MERKATARITZA 0,1679 0,1071
90030 SANEAMENDU‐ ETA DESKONTAMINAZIO‐JARDUERAK ETA ANTZEKOAK
0,0768
Iturria: Egileak egina EUSTATeko datuekin.
Era berean, erregio bakoitzak ingurumen jarduera jakin batean duen espezializazioa
kalkulatzeko espezializaio erlatiboaren indizea (IE) kalkulatu da:
???? ????
????
??????
?????
non ??? ??? j jarduera r erregioan duen pisua neurtzen duen. Honela, ???? bidez espezializazio
erlatiboaren maila neur daiteke, ingurumen jarduera bakoitzarentzat, kontuan izango diren j
jarduera bakoitzarentzat r erregio batean. Hurrengo 6‐19 taulan, Autonomi Erkidego
bakoitzean ingurumen jarduera ezberdinen artean pisu erlatibo txikiena eta handiena duten
jarduerak jasotzen dira.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
253
6‐19 Taula: Funtsezko ingurumen jardueren pisu erlatiboa. Autonomia Erkidegoak. 2009.
AUTONOMIA ERKIDEGOA Txikiena Handiena
ANDALUZIA 371 233
ARAGOI 233 515
ASTURIAS 401 233
BALEAR UHARTEAK 233, 371 351
CEUTA ETA MELILLA 233, 371, 372 515
ERRIOXA 233, 351, 371, 372 401
EUSKADI 233 371
EXTREMADURA 233 401
GALIZIA 233, 351 351
GAZTELA –MANTXA 351 401
GAZTELA ETA LEON 233, 351 233
KANARIAR UHARTEAK 233 351
KANTABRIA 233 900
KATALUNIA 233 372
MADRILGO ERKIDEGOA 351 233
MURTZIAKO ERREGIOA 233, 371 401
NAFARROA 233, 351 401
VALENTZIAKO ERKIDEGOA 233 515
Oharra: 233 Erregai nuklearrak eta hondakin erreaktiboak tratatzea, 351 Itsasontziak eraiki eta konpontzea, 371 Txatarra eta metalen hondakinak birziklatzea, 372 Metalezkoak ez diren hondakinak birziklatzea, 401 Energia elektrikoa ekoiztu eta banatzea, 515 Nekazaritzakoak ez diren ekoizkin erdilanduen, txatarraren eta hondakinezko ekoizkinen handizkako merkataritza 900 Guztiontzako saneamendu jarduerak.
Iturria: Egileak egina DIRCE‐eko datuekin
Aurreko 6‐10 taulan jasotako datuen irakurketak argi erakusten du (233) Erregai nuklearrak
eta hondakin erreaktiboak tratatzea jarduera dela 14 Erkidego Autonomoetan pisu erlatibo
txikiena duen jarduera, hots, Andaluzia, Asturias, Gaztela‐Leon eta Madrilgo Erkidegoan izan
ezik gainontzeko guztietan. Horrez gain, azken lau erkidegoetan pisu erlatibo handiena (233)
jarduerak du zeina, aldi berean, Krugmanen indize altuena duen jarduera den (ikusi 6‐9
Taula).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
254
Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eramaten diren ingurumen jardueren
establezimenduen artean kontzentrazio handiena (371) Txatarra eta metalen hondakinak
birziklatzen dituztenak dira. Baina autonomia erkidego honetako datuak xehetasun
gehiagorekin aztertzen badira, hots, herrialdeka esate baterako, hiru herrialdeen
errealitatea ez da bera. Gipuzkoako kasuan, adibidez, kontzentrazio indize altuena (40114)
Jatorri eolikoko energia ekoizten diharduten establezimenduek dute eta txikiena (35112)
Itsasontziak puskatzeaz arduratzen direnek.
6‐20 Taula: Funtsezko ingurumen jardueren pisu erlatiboa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 2009.
HERRIALDEA TXIKIENA HANDIENA
ARABA 23302, 35112 37100, 37200, 40114
BIZKAIA 23302, 40114 35112
GIPUZKOA 23302, 35112 40114
Oharra: (23302) Erregai nuklearrak prozesatzea eta hondakin erreaktiboak tratatzea69 (35112) Itsasontziak puskatzea, (37100) Txatarra eta metalen hondakinak birziklatzea, (37200) Metalezkoak ez diren hondakinak birziklatzea, (40114) Jatorri eolikoko energia ekoiztea
Iturria: Egileak egina EUSTATeko datuekin
69 EAEko hiru herrialdetan ez dago jarduera burutzen duen establezimendurik.
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
255
6.6. SINTESIA
Gipuzkoako herrialdea, Euskal AE eta 27‐Europar Batasuneko pareko mailetan edo hobetan
dago Europa 2020 estrategiako zortzi adierazleetatik seitan: Okupazio‐tasa, I+Gko barne‐
gastua, Energia eraginkortasuna, garai aurreko eskola‐uzte tasa, goi‐mailako hezkuntza
maila, pobrezia edo bazterketa arriskuan dauden biztanleak. Horrez gain, hezkuntzarekin
lotutako adierazle batean, 2020rako helburua lortu da dagoeneko (ikusi 6‐21 taula).
6‐21 Taula: Europa 2020 adierazleak 2011. urtean.
Adierazleak 27‐EB Espaini
a EAE Gipuzkoa
Okupazioa‐tasa (20 urtetik 64 urtera, %) 68,6 62,5 67,7 71
I+Gra bideratutako BPGd‐aren % 2,0 1,4 2,1 2,6
Berotegi‐efektuko gasen isurketa (oinarri urtea 1990=100) 83 130 104
Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean (%)
11,7 13,3 8,2 6,3
Energia primarioaren kontsumoa (oinarri urtea 2005=100) 96 91 85 88
Garai aurreko eskola‐uzte tasa (18 urtetik 24ra) 13,5 28,4 9 7,7
Goi‐mailako hezkuntza‐tasa (30 urtetik 34ra) 34,6 40,6 42,6 46,3
Pobrezia edo bazterketa arriskuan dagoen biztanleria (%) 23,5 25,5 20,1 6
Iturria: Egileek egina EEE, Eurostat eta EUSTATeko datuekin.
Aitzitik, europar bataz bestekoaren azpitik daude ondoko adierazleak Gipuzkoan: negutegi‐
efektuko gasen igorpena eta energia berriztagarrien kuota.
Halere, aipatu behar da ezarritako helburuetarako bidean gorabeherak izan daitezkeela
aztertutako urteetan, are gehiago gaur egun krisi egoeran, izan ere, zenbait adierazle
atzeraka doaz abiapuntuko balioekiko.
Bestalde, herrialde baten ingurumen testuinguru juridikoa aztertzea ezinbestekoa da
iraunkortasun politikek zehazten dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, Euskal Herriko
ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorra onartu zenetik EAErako ingurumen politika
lau urtetik behin berrituko den Ingurumen Esparru Programa (IEP) batean jasoko da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
256
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari (EKPB) dagokionez, lehenengo Ingurumen Esparru
Programan (IEP 2002‐2006) helburu operatibo moduan 2006. urterako Erosketa eta
Kontratazio Publikoan Ingurumen irizpideak txertatzeko programa egitea jaso zen.
Bigarrengoan, IEP 2007‐2010, euskal administrazioen esparruan erosketa publiko berdea
sustatzea eta hirugarrengoan IEP 2011‐2014, egun indarrean dagoena, Eusko Jaurlaritzako
sailetan erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak gehitzeko helburua
proposatzen da. Ikusten denez, erosketa eta kontratazio publiko berdeari buruzko
konpromisoak hasiera batean, modu orokor batean bederen, euskal administrazioaren
esparru osora zabaldu baziren ere azkenengoan Eusko Jaurlaritza bakarrik aipatzen da.
Bestalde, nabarmendu behar da erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen irizpideak
barneratzeko derrigortasunik ez dela eskatzen. Aldiz, administrazioei borondate onarekin
jokatzeko proposamena luzatzen zaie.
Gauzak horrela, azpimarratu behar da, 2005. urtetik Eusko Jaurlaritza gainerako euskal
administrazioek ere erosketa eta kontratazio publiko berdea sustatzeko estrategia baten
alde lanean diharduela. Zentzu honetan, ingurumen irizpideak barneratuz kontratazioak
burutu nahi dituzten euskal administrazioei baliabideak, tresnak eta babesa eskaini die
Eusko Jaurlaritzak. Aurrera eraman dituen ekintzen artean daude, besteak beste: baldintza‐
agirietan ingurumen‐baldintzak txertatu edo eskaria eta eskaintza koordinatzeko
prestakuntzak. Baina, mugarri garrantzitsuenetako bat 2008. urtean Jaurlaritzaren
Kontseiluak Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere sektore publikoaren
kontratazioan gizarte irizpideak, ingurumenekoak eta beste politika publikoak barneratzea
onartzean zehaztu zen.
Bestalde, azpimarratu behar da, Ekitaldeak ezinbesteko erreminta direla Tokiko Agenda
21ak dinamizatzeko eta Udalsarea 21eko helburuak lortzeko. Horrela izan da 2007‐2008
aldirako eratu zen Erosketa Publiko Berdea tokiko euskal administrazioan deituriko ekitaldea
ere. Bertan parte hartu zuten hogei administrazio publikoetatik bost gipuzkoarrak ziren.
Ekitalde honi esker, erosketa eta kontratazio publikoaz arduratzen diren eragile guztiei dago
zuzendutako EKPBari buruzko eskuliburu bat garatzea posible izan da. IHOBEk argitaratu
zuen, Ecoinstitut Barcelona enpresaren laguntzarekin, 2008. urtean lehenengo aldiz eta, bi
urte beranduago, 2010. urtean 3. argitalpen gehitua kaleratu zuen. Bertan, alde batetik,
ondorengo gaiei buruzko informazio teorikoa jasotzen da: Erosketa eta Kontratazio Publiko
Berdearen (EKPB) kontzeptua; Kontratazio publikoari buruzko Europako zuzentarauak;
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
257
Sektore Publikoaren Kontratuen Legean jasotako berritasunak; edo lehentasuna duten
produktuen eta zerbitzuen taldeekin lotutako ingurumen eraginei buruzkoa eta, bestetik,
merkatuaren egoera; ingurumen irizpideak txertatzeko estrategia, eta EAEko administrazio
publikoetako jardunbide egokiei buruzko informazio praktikoa aipatzen da.
Testuinguru horretan, oso garrantzitsua da aurreko neurriek erregio baten egitura
produktiboan zein enpleguan duen eragina kalkulatzea. Izan ere, beste arrazoi batzuen
artean, ekonomia erregional bat ingurumen eskakizun berrietara egokitu ahal izateko
beharrezkoak izango diren neurriak indarrean jartzeko lagungarria izango baita.
Beraz, EKPBak ekonomia erregional batean duen eragina neurtzeko input‐output
metodologiaz baliatu gara. Input‐output metodologiaren bidez, Administrazio Publikoen
jarduerek gainontzeko ekoizpen adarretan duen eragina ezagutu eta hedatze eragina
handiena zeinetan duen identifikatzea posible egiten digu (enpresen bestelako jarduerak,
komunikazioak, eraikuntza, energia elektrikoa, informatika‐jarduerak, argitalpena eta arte
grafikoak, handizkako merkataritza, onibar‐jarduerak eta bankuak). Beraz, lotura totalen
azterketa edo ekoizpen sektoreen elkarren mendekotatasunari buruzko informazioa
Leontief‐en alderantzizko matrizetik lortu da. Izan ere, alderantzizko matrize horren ??? elementu bakoitzak i sektore edo jarduera adar bakoitzak j sektore edo jarduera adarraren
azken eskariaren unitate bakoitza asetzeko egin behar duen ekoizpen esfortzu totala
adierazten du. Atzeranzko lotura zuzenak eta totalak edo output‐aren biderkatzailea edo
hedatze eragina kalkulatu dira, hau da, Administrazio Publikoaren azken eskariaren unitate
bateko aldaketa batek gainontzeko sektore edo jarduera adarretan duen eraginaren
intentsitatearen hurbilketa bat egin da: ????? ? 1,454 balioa lortu delarik. Aipatu behar da,
indize honen balioa zenbat eta handiagoa izan Administrazio Publikoaren hedatze eragina
orduan eta handiagoa izango dela gainontzeko sektore edo jarduera adarretan.
Azterketa horren ostean, EKPBra bideratzen den gastu publikoaren ehunekoa ezagutzea
ezinbestekoa da, horretarako Administrazio Publikoaren datuak irizpide horren arabera
desagregatu behar dira. EKPB prozesuaren berritasuna dela eta informazio hori oraindik ez
dago modu orokor eta ordenatu batean eskuragarri nahiz eta instituzio maila ezberdinei
zuzenduriko inkesten bidez datu espezifikoen bilketa egitea posible den.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
258
Bestalde, garrantzitsua da erregioaren ingurumen sektorea aztertzea, gainontzeko
autonomia erkidegoekin alderatu eta, horrela, erosketa eta kontratazio publikoaren
testuinguru juridiko berriaren aurrean ingurumen eskakizunei erantzuteko gaitasuna
identifikatzeko. Lehenik, azpimarratu behar da ohiko estatistika iturrietan ingurumen
jarduerak burutzen dituztenak zehaztasun maila egoki batekin identifikatzeko zailtasunak
daudela. Dena dela, DIRCE eta EUSTAT iturri estatistikoetan establezimenduei buruzko
datuak hiru eta bost digituko desagregazio maila arte aurki daitekeenez, alderaketa
interesgarriak egin daitezke. Bigarrenik, ingurumen sektorearen azterketa burutzerakoan
zailtasunak daude funtsezko ingurumen jarduerak zeintzuk diren zehazterakoan ere. Beraz,
kapitulu honetan funtsezko ingurumen jardueren kontzentrazioa aztertu da.
Horrenbestez, DIRCE‐ko datuez baliaturik, Euskal AEk 2000. urtean 2.468 establezimenduk
ziharduten, establezimendu guztien %1,53ak, ingurumen sektorean eta 2.988
establezimenduk, hau da, guztien %1,59ak 2009. urtean. Gainontzeko autonomia
erkidegoekin eta Espainiako bataz bestekoarekin alderatzen bada, ingurumen jarduerak
burutzen dituzten EAEko establezimenduen bilakaera nahiko mugatua izan duela aipatu
behar da. Izan ere, estatuko bataz bestekoarekin alderatzen badugu pisu erlatibo handiagoa
izatetik txikiagoa izatera igaro da aipatu epealdian. Hau da, 2009. urtean estatuko
ingurumen sektoreko establezimenduen batez bestekoa guztiarekiko %1,81koa zen eta
EAEn %1,59koa. Egoera oso ezberdina zen 2000. urtean, estatuaren batez bestekoa
%1,21koa izanik, EAEkoa %1,53koa baitzen.
Aurreko azterketa EUSTAT‐eko datuekin burutzen bada, bai EAEan zein Gipuzkoako
herrialdean argi ikusten da funtsezko ingurumen jarduerak burutzen zituzten
establezimenduen kopuru erlatiboak gorantz egin duela 2000‐2009 epean: %0,24tik %0,40ra
EAEren kasuan eta %0,20tik %0,35ra Gipuzkoaren kasuan. Gipuzkoako herrialdea EAE‐ko
batez bestekoaren azpian aurkitzen da alderatu diren bi urteetan. Kontuan izan behar da
Gipuzkoako herrialdearen egitura produktiboak nagusiki industri izaera duela bai
establezimenduei zein enpleguari dagokionean.
Bestalde, aztertu diren ingurumen‐jarduera guztiek ez dute kontzentrazio indize berdina.
Altuena dutenen artean ondokoak daude: i) Erregai nuklearrak eta hondakin erreaktiboak
tratatzea, ii) txatarra eta metalen hondakinak birziklatzea, eta iii) itsasontziak eraiki eta
konpontzea. Bestalde, kontzentrazio maila baxuena dutenak dira guztiontzako saneamendu
6. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Gipuzkoako Herrialdean
259
jarduerak eta txatarraren handizkako merkataritza. Testuinguru honetan, EAE ingurumen‐
jarduerak burutzen dituzten establezimendu gehienak Txatarra eta metalen hondakinak
birziklatzean kontzentratzen dira.
Amaitzeko, aurretik aipatu den moduan, funtsezko ingurumen‐jardueren datuen azterketak
erosketa eta kontratazio publiko berdeak erregio bateko sektore produktiboan izan
dezakeen hedatze eraginari buruzko lehen argazki bat eskaintzen digu. Dena dela, jarduera
publikoen ezaugarriak direla eta beharrezkoa izango litzateke funtsezko ingurumen jarduera
moduan definituta ez dauden baino nolabait ingurumenarekin erlazionaturik dauden
hainbat jarduera adarretara ere azterketa zabaltzea.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
260
7. KAPITULUA: EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEARI BURUZKO AZTERKETA
ESTATISTIKOA
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
263
7.1. SARRERA
Jakina da baliabide naturalen gaineko presioa gero eta handiagoa dela gaur egun.
Ondorioz, Europar Batasunean garapena eta lehiakortasuna bermatzeko eskualde guztien
ongizatea eta hazkundea bultzatu nahi duen Europa 2020 estrategia onartu du Europar
Batasunak (EB). Euskal Autonomia Erkidegoak ere ikuspegi horrekin bat egin du eta Eusko
Jaurlaritzak, 2011. urteko uztailean, EcoEuskadi 2020 garapen iraunkorrerako estrategia
proposatu du. Bestalde, kontsumitzaileen presioa ingurumenarekiko adiskideago diren
produktuen eskaria sustatzen duen indar eragilerik nagusiena moduan definitu izan da
sarritan (Hall J. , 2000) eta, aurreko hamarkadatik, erosketa eta kontratazio publikoa
ingurumenarekiko adiskideago diren produktuen eskaria sustatuko duen tresna
garrantzitsu bezala kontuan hartzeko premia nabarmentzen ari da (Erdemenger, 2003;
Horrez gain, erosketa eta kontratazio publiko berdea lehiakortasuna eta garapen
iraunkorra bermatzeko ezinbesteko baliabide bat dela aitortu da (IHOBE, 2012). Hala ere,
ekimen hau aurrera eramateko oztopo nagusi bat ageri da, erosketa berdea ohikoa baino
garestiagoa denaren ustea edo aurreiritzia.
2003an, Europako Batzordeak Produktu Politika Integratuari buruzko komunikazioa
abiarazi zuenetik hainbat ekimen ezarri ditu produktuek bizitza‐ziklo osoan etengabeko
ingurumen portaera hobea izan dezaten sustatzeko. EKPB‐ari dagokion atalean, Europako
Batzordeak dei egin die estatu‐kideei kontratazioetan ingurumen irizpideak txertatzeko
ekintza plan publikoak egin ditzaten. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan IHOBE‐k
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen aldeko konpromiso aktiboa erakutsi du eta
aitzindaria izan da EKPB eskuliburu praktikoa garatzerakoan zeina Europar Batzordeak
erreferente moduan onartu duen. Hots, erosketa eta kontratazio publiko berdearen arloan
EBko 27 estatuetako bakoitza garatzen ari den neurriei buruzko informazio aipagarria
ekintza‐planei, helburuei eta informazio iturriei buruzkoa azaltzen duen laburpen‐
dokumentu bat landu du Europako Batzordeak eta bertan jaso da Ihoberen aipamena.
Ondorioz kapitulu honen helburua Gipuzkoako tokiko erakundetan TA21 prozesuen baitan
EKPBak duen garapen maila aztertzea da: Zein udalerritan ari dira EKPB modu aktiboan
aplikatzen? EKPBaren aplikazioari dagokionez ze fasetan aurkitzen dira? Zeintzuk dira EKPB
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
264
ekimenak praktikan jartzeko antzeman diren zailtasun nagusienak? Galdera hauei
erantzuna aurkitzeko erabili den metodologia alde batetik EKPB‐ari loturiko informazio
bibliografikoa eta dokumentalaren azterketan oinarritu da eta, bestetik, inkestaren
metodologiaz baliatuz garatu den landa lanean.
Dena dela, jakina da, EKPBa garapen iraunkorra sustatzeko tresna moduan erabiltzen dela
ELGEko hainbat herrialdetan. Horrenbestez, Gipuzkoako Herrialdean EKPBari ematen zaion
garrantzia aztertu baino lehenago Udalmap‐ek EAEko udalerri mailarako jasotzen dituen
iraunkortasun adierazleez baliaturik hauen azterketa estatistiko bat garatuko da eta
ondoren iraunkortasunari dagokionez Gipuzkoako udalerrien sailkapen bat egingo da.
Aipatu behar da, Garapen Iraunkorra kuantifikatzeko beharra modu orokor batean onartua
badago ere bere definizio zabalak esanahi desberdinak aditzera eman ditzakeela eta
ondorioz Garapan Iraunkorraren indize ezberdinak sortzen direla (Cherchye & Kuosmanen,
2013). Zentzu honetan, ez dira UDALMAPek jasotzen dituen iraunkortasun adierazle
guztiak erabili, baina Opschoor eta al.‐ek (1991) jasotzen duten moduan, indikadoreen
sistema egoki bat eraikitzea lan neketsua da eta sarritan erabaki arbitrarioak hartu behar
izaten dira adierazleak aukeratzeko zein agregatzeko unean, gehienetan eskuragarri
dauden datuek eraginda.
Beraz, kapitulu hau honela antolatu da. Hurrengo 7.2. puntuan teknika estatistiko batez
baliaturik Gipuzkoa Herrialde osora hedatuko den iraunkortasunari buruzko azterketa bat
garatuko da, hots, ingurumena, kohesio soziala, ekonomia arloan eta azkenik
iraunkortasunean erreparatuta Gipuzkoako udalerrien sailkapena egingo da. Azterketa hori
UDALMAP delakoan aurki daitezkeen adierazleetan oinarriturik eta ONA metodologiaz
baliaturik egingo da. Jarraian, 7.3 atalean, landa lana aurrera eramateko prestatu den
inkestaren bidez lortu diren emaitzetan oinarrituta Gipuzkoako tokiko erakundetan EKPBak
duen garapen maila aztertuko da. Hots, Gipuzkoako udalerriek erosketa eta kontratazio
publikoko prozesuetan ingurumen‐eskakizunak zenbateraino barneratzen dituzten eta
produktu edo zerbitzu baten aldeko azken erabakia hartzerakoan ingurumen‐eskakizunak
zein neurritan erabakigarriak izan diren azalduko da. Hurrengo atalean, 7.4ean, Gipuzkoako
tokiko administrazioetan EKPBari ematen zaio garrantzia xehetasun gehiagorekin azalduko
da, hau da, Legazpi eta Oiartzungo kasuetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
265
loturiko ekimenek izan duten bilakaera aztertuko da. Amaitzeko, 7.5 atalean, kapituluari
loturiko ondorio nagusienak bilduko dira.
7.2. GIPUZKOA HERRIALDEKO UDALERRIEN EGOERA IRAUNKORTASUNARI DAGOKIONEZ.
Atal honetan, aurrerago xehetasunez azalduko den teknika estatistiko batez baliaturik
Gipuzkoako Herrialde osora hedatuko den iraunkortasunari buruzko azterketa bat garatuko
da. Azterketa hori burutzeko Udalmap delakoan aurki daitezkeen adierazleetan oinarrituko
gara eta Osagai Nagusien Analisia (ONA) metodologiaz baliatuz Gipuzkoako udalerrien
sailkapena egingo da ingurumena, kohesio soziala, ekonomia arloan eta azkenik
iraunkortasunean erreparatuta.
Agenda 21 dokumentuak tokiko agintariek iraunkortasuneranzko urratsak ematerakoan
duten garrantzia azpimarratzen du (Bosworth, 1993). Ildo honetatik jarraituz, jakina denez,
udalerriak administrazio hierarkiaren oinarrian aurkitzen dira. Ondorioz, herrialdeak
garapenaren lerro nagusiak zehazten baditu, udalerriek lerro nagusi horiek garatuko dituen
neurri zehatzak finkatu behar ditu. Horrenbestez, herrialde mailako agintariek udalerriek
dituzten kezka eta lehentasunak ezagutu behar dituzte eta hau, posible izango da,
udalerriek beraien egoerari buruzko informazioa modu egoki batean jasotzen badute.
Beraz, udalerriek helarazitako informazioaren kalitatea, ingurumen jarduerei buruzko
informazioa sintetizatzeko modua eta herritarrei informazio hori ezagutarazteko modua,
kontuan izan beharreko hiru elementu garrantzitsu dira.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Iraunkortasunerako udal adierazleei buruzko 2009.
urteko txostenean tokiko agintariek iraunkortasuneranzko urratsak bultzatzeko
testuinguruan, bai lurraldearekin, bai gizartearekin zein habitatarekin lotura duten
faktoreak elkartzea aintzat hartu behar dela azpimarratzen da. Hots, tokiko inbertsioak
bultzatuz, udalerrien bizi‐kalitatea hobea ez ezik, ekonomia‐, gizarte‐ eta ingurumen‐
kohesio handiagoa ere lortu nahi da, bereziki, erabilera publikoko azpiegitura, ekipamendu
eta zerbitzu gutxien edo okerren dituzten udalerrietan (Ekonomia eta Plangintza
Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza; Eustat; Ikei Reseach & Consultancy, 2009). Izan ere,
etorkizuneko apustuetako bat izango baita bizi‐kalitate handiagoa bermatuko duten eta
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
266
ziklo eta eredu aldaketak medio sortutako erronkei aurre egiteko gai diren hiriak eta
herriak diseinatu eta antolatzea.
Baina, tokiko inbertsioak gauzatzeko baliabideak beharrezkoak diren neurri berean
beharrezkoa da zerbitzuak eta politika publikoak behar bezala planifikatu eta ebaluatzea
ere. Besteak beste, gaur egun, herritarren eskakizunen artean baitaude eguneratutako
informazioaren bidez tokiko premiak objektiboki ebaluatzea eta adierazle eta indize
garrantzitsuak erabilita, lurralde‐banaketa objektiboa egitea.
Zentzu honetan ingurumenari loturiko informazioa eta erabaki politikoetan ingurumena
aintzat hartzea funtsezkoa da politiken plangintza ereduen eraginkortasuna
bermatzerakoan. Horrenbestez, tokiko jarduera eta politika publikoak behar bezala
planifikatu eta ebaluatzeko, informazio‐sistema bat behar da; hau da, lurralde eta tokiko
garapenarekin lotutako jarduerak diseinatu eta ezartzeko erabakiak etengabe hartzeko eta
behar bezala bultzatu eta monitorizatzeko aukera ematen duen informazio sistema bat.
Behar honi erantzun bat emateko sortu zen Udalmap eta atal honetan garatuko den
Gipuzkoako udalerrien iraunkortasunari buruzko azterketarako datu iturri moduan
erabiliko dugu.
Azpimarratu behar da, Udalmap‐en helburuen artean daudela, alde batetik, Euskal
Autonomia Erkidegoko Udalerrietako errealitate sozioekonomikoa eta ingurumenari
loturikoa hobeto ezagutu ahal izateko zerbitzu publikoa eskaintzea eta, bestetik,
herrialdearen garapenaz arduratzen diren agente publiko zein pribatuen erabaki‐hartzeak
erraztea. Horretarako, EAErako udalerri mailako informazioa modu sistematizatu batean
jasotzen du eta Ekonomia‐Lehiakortasuna, Gizarte Kohesioa–Bizi Kalitatea eta Ingurumena
3 ardatz estrategikoetan egituratuta dagoen eta 25 lan eremu eta 65 lan azpi‐eremutan
banatzen diren 135 adierazleekin osatua dagoen EAEko udalerrien Iraunkortasun
Adierazleen Panela definitu.
Dena dela, kapitulu honetan Iraunkortasunari dagokionez Gipuzkoa Herrialdeko udalerrien
egoera aztertzeko ez dira Udalmap‐en jasotzen diren 135 adierazleak landuko. Euskal
Autonomia Erkidegoko Iraunkortasuneko udal adierazleak txostenean (Ekonomia eta
Plangintza Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza; Eustat; Ikei Reseach & Consultancy, 2009)
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
267
jasotzen diren irizpide berdinei jarraituko zaie, hau da: 1) adierazleek EAEko lurralde‐
kohesioaren helburuekiko duten garrantzia, 2) adierazleen sinpletasuna, hots, erraz ulertu
eta lortzeko modukoak direnak, 3) behar bezala irudikatu eta interpretatzen errazak diren
adierazleak, 4) adierazleen dibertsitatea, hau da, aztertu beharreko ardatz eta eremu
guztiak kontuan hartuko dituztenak, 5) gaurkotasuna, alegia, informazio berri‐berria
eskaintzen dutenak eta 6) UDALMAPentzat “ad hoc” egindako adierazleak. Beraz, irizpide
hauek betetzen dituzten adierazleetan oinarrituko da aurrerago azalduko den azterketa.
Beste modu batera esanda, Ekonomia‐Lehiakortasuna, Gizarte Kohesioa–Bizi Kalitatea eta
Ingurumena arloetan biltzen diren Udal Iraunkortasunaren Adierazleen Paneleko 135
adierazletatik 73 adierazle nagusienak hautatu dira Gipuzkoako udalerriek
iraunkortasunaren arloan duten egoera aztertzeko (ikusi 7‐16, 7‐17 eta 7‐18 taulak).
Gure metodologia proposamena aldagai anitzeko tekniketako baten erabilpenean
oinarritzen da. Izan ere, aldagai anitzeko teknikak oso eraginkorrak dira informazio masa
handien interpretazio eta tratamendurako. Mota honetako teknikekin, estatistika
deskribatzailearekin ez bezala aldagai asko aldi berean alderatzea posible da eta azterketa
deskribatzaileak, zeinak aldagai bat edo gehienez bi aztertu ditzaken aldi berean, baino
interpretazio askoz ere aberatsagoa eskaintzen dute (Sanchez y Ramos, 1987; Escofar y
Pagés, 1992).
Azpimarratu behar da aldagai anitzeko azterketaren baitan teknika ugari aurki daitezkeela,
beste batzuen artean honako teknika hauek daude: Osagai Nagusien Analisia,
Korrespondentzien Analisi Faktoriala, Cluster Analisia, etab.
Kasu honetan Osagai Nagusien Analisia aukeratu da. Izan ere, Osagai Nagusien Analisia
(ONA) erregio mailako garapen iraunkortasuna neurtzeko tresna egokia da. ONA‐n
oinarritutako ebaluaketa azterketaren emaitza beste ikerlan batzuen emaitzekin bat egiten
du eta egungo erregio mailako garapenari buruzko egoera aurkeztu dezake, zeina oso
erabilgarria den gobernantza edota politika arloko erabakiak hartuko dituenarentzat.
Aurreratu den moduan, Udalmap‐en datu basea erabili da ONArako iturri moduan. Aipatu
datu baseak iraunkortasunari buruzko adierazleak jasotzen ditu EAEko udalerri
guztientzako. Udalerrien iraunkortasun maila azaltzeko jasotzen diren adierazle ugarik,
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
268
hainbat arloetako adierazle ezberdinek azterketa anitz garatzeko aukera eskaintzen dute.
Baina, adierazle horien ugaritasun eta detaile mailak ikerketa metodo kuantitatiboren bat
erabili gabe ondorio argiak ateratzea zailtzen du. Beraz, ikerketa metodo kuantitatiboaren
garrantzia azpimarratu behar da azterketaren fase honetan. Azterketa estatistikoa datu
multzo horretatik ondorio zehatz batzuk lortzeko baliagarria izango da, hau da, beraz,
Osagai Nagusien Analisia metodoaz baliatzeko arrazoi nagusia.
Jollife‐ren arabera (2002), Osagai Nagusien Analisiaren bidez Osagai Nagusiak deituriko
aldagai berriak kalkulatzen dira, zeinak aldagai orijinalen konbinazio linealak diren eta
laginaren aldakortasuna, bariantza bezala neurtzen dena, ahalik eta gehien azaltzen duten.
Beste modu batera esanda, Osagai Nagusien Analisia70 (ONA) edo Principal Components
Analysis (PCA) elkarrekiko korrelazioa duten aldagai multzo bat korrelaziorik gabeko osagai
izeneko aldagai kopuru txikiago batean laburbiltzen duen teknika bat da. Teknika honen
helburua hasierako aldagaien aldakortasuna, zeina bariantzaren bitartez neurtzen den,
ahalik eta osagai kopuru txikienean jasotzea da. Kasu honetan bariantzak aztertu diren
udalerrien arteko jarrera ezberdintasuna azaltzen du.
Gainera, osagai bakoitza aldagai guztien konbinazio lineal bat izango da eta batez ere
elkarrekiko korrelazio nabarmena duten aldagaiekin izango du loturarik handiena. Hau da,
lehenengo osagai nagusia, laginaren bariantzaren zatirik handiena azalduko duen jatorrizko
aldagaien konbinazio lineala izango da. Bigarren osagai nagusia lehengo osagai
nagusiarekiko inkorrelazionatua dagoen osagai izango da, jatorrizko aldagai guztien
konbinazio lineala eta lehenengo osagai nagusiak azaltzen ez duen bariantzaren zatirik
handiena jaso beharko du. Beraz, bigarren osagai nagusia lehenengo osagai nagusia osatu
ondoren honek azaldu ez duen hondar korrelazioan oinarriturik eratzen da. Ondorengo
osagai nagusiak (jatorrizko datuetan jasotzen diren aldagai kopuru bera osatu arte)
jatorrizko laginaren bariantzaren gero eta zati txikiagoa azalduko dute. Gainera osagai
nagusiak elkarrekiko inkorrelazionatuak egongo dira. Beraz, k aldagai multzoarentzako,
osagai nagusi bakoitza honela definitu daiteke:
70 Zenbaitetan Konposatu Nagusien Analisia (KNA) izenaz ere ezagutzen da.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
269
?????? ???????? ? ????? ? ????? ? ?? ?????
non ??, … , ?? k aldagaiak diren eta ???? aldagaia eta ? osagai nagusiaren arteko erlazioa
adierazten duen pisua den.
Osagai nagusiak definitu ostean, datuak deskribatzeko faktore kopuru egokia zehaztu
behar da. Faktore gehiegi aukeratzen badira emaitzen interpretazioa zaildu egiten da.
Faktore gutxiegi hautatzen badira, datuak ez dira modu egokian deskribatuko, hau da,
informazio garrantzitsua baztertu egingo da. Beraz, osagai nagusiekin azaltzen den
bariantza metatua, osagai nagusi kopuru egokia zein den zehazteko irizpide moduan
erabiliko da.
Bestalde, Osagai Nagusiak ez dira datu matrize originaletik zuzenean lortzen baizik eta ?? kobariantza matrizetik edo estandarizatua den ???? korrelazio matrizea erabiliz. Bai
kobariantza zein korrelazio matrizeak ? ? ? mailako matrize simetrikoak dira eta diagonal
nagusiko koefizienteek jatorrizko aldagaien korrelazioa estimatzen dute eta diagonal
nagusitik kanpo dauden elementuek berriz aldagaiek binaka duten korrelazioa. ?? matrizean, diagonal nagusiko elementuak aldagai bakoitzaren bariantza jasotzen du eta
diagonal nagusitik kanpo dauden elementuak kobariantzak dira.
Azterketa honetan erabili diren adierazle guztiak unitate ezberdinetan neurtu direnez,
kobariantza matrizean oinarritutako ONA ez da egokia. Beraz, adierazleak estandarizatu
egin dira, hau da, transformatutako aldagaiek batez bestekoa zero izango dute eta
bariantzaren balioa bat izango da.
ONA prozedurak autobalioak lortzea eskatzen du, horretarako ondorengo ekuazio
karakteristikoa askatu behar da:
????? ? ??I?? ? 0
???? korrelazio matrizea eta ?? identitate matrizea direlarik. Emaitza ?? autobalioen bektorea
da. Autobalioak Osagai Nagusi bakoitzak jatorrizko aldagaien bariantza zein neurritan
azaltzen duen adierazten du. Orokorrean, autobalioak handitik txikira ordenatzen dira.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
270
Autobalio handienari loturiko osagai nagusiak jatorrizko datuen bariantzaren zatirik
handiena azaltzen du. Bigarren autobaliak bigarren osagai nagusiak azaltzen duen
bariantzaren dimentsioa zehazten du. Azken autobalioak azken osagai nagusiaren
bariantzaren dimentsioa definituko du.
Ulermen ratio onargarri bat lortzeko osagai nagusien kopurua mugatua izan behar da.
Orokorrean, osagai nagusien kopuru egoki batek jatorrizko datuen bariantzaren %70a
azaldu beharko lukete gutxienez (Clerici, Bodini, & Ferrarini, 2004), baina atalase hau
jatorrian ditugun aldagai kopuruaren arabera aldatu egin daiteke (Jackson, 1993; Peres‐
Neto, Jackson, & Somers, 2005). Esate baterako, Jackson‐ek (1993) aipatzen duen moduan,
osagai nagusien analisian (ONA) zenbat osagai nagusirekin geratu erabakitzeko irizpide
erabilienak autobalioen balioa kontuan izaten du. Sarritan aldagaiak unitate neurri oso
ezberdinetan definitzen direnez korrelazio matrizean oinarrituta burutzen da ONA.
Ondorioz, autobalioen batura aldagai kopuruaren berdina izango da eta bat balioa baino
handiagoa duten autobalioari loturiko osagai nagusiak bakarrik mantenduko dira.
Jatorrizko aldagaien eta osagai nagusien arteko erlazioa ondorengo ekuazio matriziala
askatuz lor daiteke:
????? ? ??I?? · ??? ? 0
??? autobektorearen koefizienteak jatorrizko aldagaiak eta osagai nagusien arteko
korrelazioarekiko proportzionalak dira. Hau da, jatorrizko aldagaiak osagai nagusian duen
ekarpena adierazten du eta sortzen den osagai nagusiaren dimentsioa interpretatzen
laguntzen du.
Bestalde, Osagai Nagusien kargak edota aldagaien eta osagai nagusiaren arteko
korrelazioaren kalkulua jarraian jasotzen den moduan egiten da:
??? ? ??????
non ??? osagai nagusiaren karga den, ?? k. osagai nagusiari loturiko autobalioa eta ??? k osagai nagusiari loturiko autobektorearen j‐rren elementua.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
271
Aurrekoa kontuan izanik, ingurumen iraunkortasuna neurtzen duen indize bat honela
Azpimarratu behar da, igorritako galdetegia erantzunda jasotzeko zailtasunak hasiera
batean pentsatzen zena baino handiagoak izan direla. Ondorioz behin baino gehiagoten
jarri gara harremanetan eta zeharkako bideetara ere jo behar izan da. Dena dela, lortutako
erantzun maila nahiko altua izan da antzeko metodologia erabilitako beste lan batzuekin
alderatuz gero. Guztira, 17 udalerrik erantzun dute eta hauen banaketa eskualdeka beheko
7‐6 Taulan bildu da:
7‐6 Taula: Erantzunen indizea eskualdeka.
Eskualdea Erantzundako galdetegiak
Igorritako galdetegiak Erantzun‐tasa (%)
Bidasoa‐Behera 0 2 0
Debabarrena 1 3 33,33
Debagoina 3 4 75
Donostialdea 6 10 60
Goierri 4 6 66,66
Tolosaldea 1 2 50
Urola‐kostaldea 2 4 50
Guztira 17 31 54,84
Iturria: Egileak egina.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
293
Erantzunda jaso diren galdetegien herrietako biztanleriak Gipuzkoa Herrialdeko
biztanleriaren ia %70a ordezkatzen du, izan ere, aurretik aipatu den moduan herrialdeko
udalerri handienei igorri zitzaien. Dena dela, 7‐7 Taulan argi ikusten denez, biztanleriaren
ordezkaritza eskualdeka ezberdina da. Horrenbestez, nabarmendu behar da, Bidasoa‐
Behera eskualdea osatzen duten bi udalerrien aldetik erantzunik ez jaso izanak eskualde
honetako errealitateari buruzko informaziorik gabe utzi gaituela. Beste muturrean,
Debagoiena eta Donostialdea daude, bertako udaletako erantzunek eskualdeko biztanleen
%76 eta %87a ordezkatzen dutelarik, hurrenez hurren.
7‐7 Taula: Erantzundako inkestek ordezkatzen duten biztanleria eskualdeka
Eskualdea Biztanleria osoarekiko Lagina osatzen duten
biztanleriarekiko
Bidasoa‐Behera % 0,00 %0,00
Debabarrena %49,69 %55,68
Debagoina %76,85 %87,62
Donostialdea %87,45 %88,76
Goierri %45,29 %64,74
Tolosaldea %38,27 %75,67
Urola‐kostaldea %44,03 %50,89
Guztira %62,22 %69,27
Iturria: Egileak egina.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
294
7.3.2. IKERKETAREN EMAITZAK
Erosketa eta Kontratazioaren arduradunari buruz
Galdetegia hasiera batean lagineko udalerrietako udaletxetako ingurumen sailera edota
ingurumen gaia lantzen duten sailera igorri da, baldin eta ingurumen sailik ez bazegoen.
Galdetegia erantzuteaz arduratu direnak, ordea, kargu desberdinetan dihardutenak izan
dira: nagusiki ingurumen teknikariak nabarmendu dira erantzuleen %30a osatuz, ondoren
Administrazio Orokorreko arduradunak eta udaletxean kontratazioaz arduratzen direnak
daude, kargu mota bakoitzak galdetegia erantzun duten %17,65a ordezkatzen du, hots,
bien artean erantzunen %35,30a. Aurrekoez gain, errenta teknikari bat, udaletxeko idazkari
bat, zerbitzu buru bat eta udal letradun bat ere arduratu dira galdetegia erantzuten.
Tokiko administrazio mailan erosketa eta kontratazioak egiterakoan azken arduradun
nagusi bat edo gehiago dauden ezagutu asmoz, udalean erosketa eta kontratazioaz zenbat
pertsona arduratzen diren galderari erantzuterakoan, bakar batean soilik antzeman dugu
pertsona bakarra arduratzen dela. Gainerako tokiko erakunde guztietan sail bakoitza bere
erosketa eta kontratazioak burutzeaz arduratzen da.
Erosketa eta Kontratazioaren antolaketari buruz
Galdetegia erantzun dutenen artean, EKPaz arduratzen den sail konkreturik baduten
galdetzen zaienean, gutxi gorabehera, erdiek badutela eta beste erdiak ez dutela erantzun
dute. Baiezkoa erantzun dutenen artean, biztanleari dagokionez tamainarik handieneko
udalerriak aurkitzen dira. Beraz, zenbat eta udal administrazioaren tamaina txikiagoa izan
erosketa eta kontratazioak modu deszentralizatuago batean egiteko joera indartsuagoa da
eta kontrakoa gertatzen da tokiko administrazioaren tamaina handitzen denean. Honen
azalpen bat funtzionala izan daiteke, zenbat eta tamaina handiagoa izan udalak, bolumen
handiko EKP gehiago burutuko dituzte, hauek ezin dira zuzenean hornitzailearekin adostu,
pleguak argitaratu behar dira, hornitzaileak ebaluatu eta abar. Beraz, dinamika horretara
ohituak daude eta errazagoa egiten zaie guztia batera kontratatzea.
Dena dela, modu zentralizatuan ondasun edo zerbitzuren bat erosten duen udalerrien
kopurua erosketa eta kontratazioaz arduratzen den saila duen udal kopurua baino
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
295
handiagoa da; udalen %76ak baino gehiagok erosi edo kontratatzen du gutxienez ondasun
edo zerbitzuren bat bide hau erabiliz eta aipatu diren ondasun eta zerbitzuen artean
daude: argindarra, bulegoko materiala, papera, ura, gasa, fotokopiak, eraikuntzen
garbiketa lanak, posta zerbitzua, inprimakiak, material suntsikorra, ibilgailuak, altzariak eta
garbiketarako materialak, beste batzuen artean. Beheko 7‐8 Taulan modu zentralizatuan
erosten diren produktuak zerrendatu dira, horietatik batzuk 4 tokiko administrazio
ezberdinetan eskuratzen dira eta beste batzuk berriz bakar batean.
7‐8 Taula: Erosketa eta Kontratazio Publiko zentralizatuari buruz
Galdetegiko galdera
Bai
Ez
Ez dakit/ Ez
du erantzun
N
Erosketa eta kontratazioaz arduratzen den sailik ba al dago? 9 8 0 17
Produkturen bat modu zentralizatuan erosi/kontratazen al da 13 4 0 17
Modu zentralizatuan erosten diren produktuak Udal administrazio
kopurua Argindarra 4 Bulegoko materiala 4 Papera 4 Posta eta mezularitza zerbitzua 4 Gasa 4 Garbiketa materiala 3 Fotokopiak 2 Hornidurak 2 Ordenagailuak edo gailu informatikoak 2 Eraikuntzen garbiketa zerbitzua 1 Ura 1 Material suntsikorra 1 Aseguruak 1 Altzariak 1 Ibilgailuak 1
Iturria: Egileak egina.
Azpimarratu behar da, udalerri askotan ondasun edo zerbitzu bat baino gehiago erosi edo
kontratatzen direla modu zentralizatuan, baina bat bakarrik erosten dutenen artean
orokorrean papera izaten da modu honetan erosten den produktua. Eguneroko jardunean
erabilera handia duen produktua, hain zuzen ere.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
296
Erosketa eta Kontratazio Publikoaren bolumenari buruz
Erosketa eta Kontratazio Publikoaren bolumenari buruzko datuen bilketa are zailagoa izan
da. Gai honi loturiko galderak erantzun dituzten udalerrietako udal administrazioek
erosketa eta kontratazio publikora bideratzen duten diru kopurua 3 milioi eta 7 milioi
artean aurkitzen da. Donostiako kasuan, salbuespena delarik, 87,6 milioi erabiltzen dira.
Datu hau, Donostia, Gipuzkoako hiriburua izateak azaltzen du. Esleipen zuzenera, hots,
bolumen ekonomiko txikiko erosketa eta kontratazioetara71, EKP bolumenaren portzentaje
nahiko baxua bideratzen dute tokiko administrazio gehienek, %3,5 eta %10 artean
aurkitzen dira gehienak. Koska bat gorago, Arrasateko udala dugu, laurden bat esleipen
zuzenetan gastatzen duelarik. Salbuespen moduan Urretxuko udalaren kasua aipatu
daiteke, zeinek bere EKP bolumenaren %77a bideratzen duen esleipen zuzenera.
Modu berean udal administrazio gehienek prozedura irekien72 bidez egiten dituzte
erosketa eta kontratazio gehienak, hau da, EKPren %50 eta %95 bitartean. Mailarik
baxuenarekin, Urretxuko udala aurkitzen da zeinek bere erosketa eta kontratazioen %33a
burutzen duen prozedura irekiaren bidez.
Erosketa eta Kontratazio kudeaketari buruz
EKP‐ak, tokiko administrazioaren baitan, lehentasun estrategikoa duen galdetzerakoan 6
kasutan baiezkoa erantzun dute eta beste 6 kasutan ezezkoa. Gainontzeko kasuetan
horren inguruko berririk ez izatea azpimarragarria da. Nabarmendu behar da, bestalde, EKP
prozesuari lehentasun estrategikoa emateak ez duela EKP plan zehatz bat izatea ziurtatzen.
Horrela, lehentasun estrategikoa eskaintzen dioten 6 tokiko administrazioetan ez dago
erosketa planik zehaztuta. Aldiz, lehentasun estrategikorik eman ez dioten bi tokiko
administrazioetan erosketa plan bat definituta dago, gainera hauek dira erosketa plana
duten tokiko administrazio bakarrak. Etorkizunean beste hiru tokiko administrazioetan ere
71 Obren kasuan zenbatekoak 50.000 euro edo txikiagoa izan behar du eta gainontzeko kasuetan 18.000 euro edo gutxiago.
72 Deialdi ofizial baten bidez Tokiko Administrazioak erosi edo kontratatzeko asmoa argitaratu du eta interesa duen edozein hornitzailek aurkeztuko du bere eskaintza.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
297
erosketa planen bat definitua izatea aurreikusten dute eta hiru horietatik bietan aitortu da
EKP lehentasunezko estrategia moduan (ikusi 7‐9 Taula).
7‐9 Taula: Erosketa eta Kontratazio Publikoa eta kudeaketa
Galdetegiko galdera Bai
Ez
Ez dakit/ Ez
du
eran
tzun
N
Erosketa eta Kontratazioa, udal politika guztien artean, lehentasun estrategikoa duen politika bat bezala ulertzen al da?
6 6 5 17
Erosketa eta Kontratazioaren lehentasuna eta erosketa planaren existentzia
N
EKP‐ak lehentasun estrategikoa du eta erosketa plana zehaztuta dago 6
EKP‐ak lehentasun estrategikorik ez du eta erosketa plana zehaztuta dago 2
EKP‐ak lehentasun estrategikorik ez du eta erosketa plana zehaztu gabe dago
9
Iturria: Egileak egina.
Bestalde, garrantzitsua iruditu zaigu EKP kudeaketari dagokionez udal politiken lehentasun
zehatzei buruz galdetzea hauen nondik norakoak ezagutzeko. Horrenbestez, udalen %53ak
lehentasun zehatzak izatea onartzen du. Lehentasunik errepikatuena ondasun eta
zerbitzuak preziorik onenean lortzean datza eta ahal izanez gero bertako
hornitzailearengandik edo ahalik eta kalitate hoberenarekin. Hizkuntza berdintasunaren
aldeko lehentasuna ere jaso da bi kasuetan. Ingurumen irizpideak, irizpide etikoak edo
gizarte irizpideak betetzen dituzten ondasun eta zerbitzuen aldeko lehentasuna ere aipatu
da.
Udal administrazioek gainontzeko erakundeekin, EKP‐ari loturik, duten lankidetzari buruz
ere galdetu da. Gehiengo handi batek, galdetegia erantzun duten 17etatik 14k, hain zuzen
ere, gutxienez ondasun edo zerbitzuren baten erosketa edo kontratazioa beste erakunde
batekin batera lankidetzan burutzen du. Gainera, lankidetzen bidez erosi edo kontratatzen
duten 14 udal administrazio horietatik 10ek Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen
kontratazio zentralizatua zerbitzuarekin du lankidetza (ikusi 7‐10 Taula).
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
298
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako kontratazio zentralizatuaz gain lankidetza
akordioak dituzte hainbat udal administrazioek beraien eskualdeko mankomunitate eta
garapen agentziekin. Esate baterako, UGGASA‐rekin eskola A21eko materialak, familiei
zuzendutako hezkuntza‐zerbitzuak eta zabor zein birziklatzeko materialen bilketa
zerbitzuen kontratazioa aurrera eraman da.
7‐10 Taula: Erosketa eta kontratazio publikoari loturiko lankidetzari buruz
Galdetegiko galdera
Bai
Ez
Ez dakit/ Ez
du erantzun
N
Udalak erosketa eta kontratazio prozesua beste erakunde batzuen lankidetzarekin burutzen al du?
14 3 0 17
Aipatu zein erakunderekin duen lankidetza: N
GFArekin 10
Beste erakunderen batekin: eskualdeko mankomunitatearekin 4
Iturria: Egileak egina.
Orokorrean, lankidetzaren bidez, batik bat, elektrizitate hornikuntza eta posta zerbitzuak
kontratatzen dira73. Ondoren datoz, bulegoko materialak, aseguruak eta gasolioaren
erosketa eta kontratazioa eta amaitzeko, neurri apalago batean, jasogailuen mantentzea,
su itzalgailuen mantentzea, telefono zerbitzua eta gas horniketa aurkitzen dira. Aipatu
diren produktuak lankidetzari dagokionez duten garrantziaren arabera zerrendatu dira
hurrengo 7‐11 taulan.
73 GFA‐k, 2011. urtean, Gipuzkoa osorako kontratazio‐zentrala ezartzea onartu zuen. Borondatezko sistema bat da eta bertan parte hartzea erabakitzen duten erakundeek berariaz adieraziko dute espediente bakoitzean kontratazioan parte hartu nahi duten edo ez.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
299
7‐11 Taula: Lankidetza bidez erosi edo kontratatzen diren produktuak
Lankidetzan erosi edo kontratatzen diren ondasun eta zerbitzuak
N
Elektrizitate hornikuntza 8
Posta zerbitzua 6
Bulegoko materiala 2
Aseguruak 2
Gasolioaren erosketa eta kontratazioa 2
Jasogailuen mantentzea 1
Su itzalgailuen mantentzea 1
Telefono zerbitzua 1
Gas horniketa 1
Iturria: Egileak egina.
Bestalde, azpimarratu behar da, erantzun duten 17 tokiko administrazioetatik 3k oraindik
ez dutela lankidetzaren bidez ez ondasun ez zerbitzurik erosi edo kontratatu baina
etorkizunean horietatik bi udal administrazioek lankidetzarako asmoa azaldu dute eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu zentralizatua aipatu dute zehazki.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari buruz
Beheragoko 7‐12 Taulan toki administrazioek EKP deialdietan edo hornitzaileekin
harremanetan jartzerakoan ingurumen eskakizunak zein neurritan barne hartzen dituzten
eta ingurumen eskakizun horiek zein motatakoak diren jasotzen da.
Aipatu behar da, hautatu den laginari dagozkion udal administrazio gehienek, zehazki ia
%57ak, orokorrean EKP prozesuetan oraindik ez dutela ingurumen eskakizunik barneratzen
nahiz eta udalen ia %44ak tarteka zehaztu dituzten. Beraz, datuek argi erakusten dutenez,
ingurumen eskakizunak barneratzea oraindik ez da sistematikoki aplikatzen. Bestalde,
ingurumen eskakizun ohikoena ondasun eta zerbitzu hornitzaileek ingurumen kudeaketa
sistemaren bat izatea da. Ondasunak erosterakoan ingurumen etiketaren (edo baliokidea)
bat egiaztatzea ere erabiltzen da, baina ez da jarrera ohikoena. Gutxienez kasuen erdietan
ez baita eskatzen.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
300
7‐12 Taula: Gipuzkoako udalek balizko hornitzaileei helarazten dizkien ingurumen eskakizunak.
Galdetegiko galdera
Bai
Batzue
tan
Ez
Ez dakit
N
Orokorrean udalak EKP deialdietan edota hornitzailearekin harremanetan jartzerakoan ingurumen eskakizunak zehazten al ditu?
%43,75 %56,25 16
Eskakizun esanguratsuenak:
Ondasun hornitzaileek ingurumen kudeaketa sistema bat izan behar dute
%18,75 %37,5 %43,75 16
Zerbitzu hornitzaileek ingurumen kudeaketa sistema bat izan behar dute
%18,75 %37,5 %43,75 16
Ingurumen ezagutza esplizitua izatea derrigorrezkoa da (zerbitzu hornitzaileen kasuan)
Ingurumen etiketak (edo baliokidea) izatea edo (gutxieneko) ingurumen ezaugarri estandarrak izatea derrigorrezkoa da ondasunak erosterakoan
%12,50 %18,75 %50 %18,75 16
Iturria: Egileak egina
Aurrekoaz gain, ingurumen eskakizunen bat eskatu denean zein ondasun edo zerbitzu
motari eskatu zaion jakin nahi izan da. Jasotako erantzunen arabera, ondasun eta zerbitzu
ugariri eskatu izan zaie. Horien artean daude; paper hornikuntza, informatika ekipoak,
hondakinen bilketa zerbitzua, herriko garbiketa zerbitzua, lorezaintza zerbitzua, argiteria,
Zerbitzu energetikoak kontratatzea eta Kiroletako Udal Patronatuko (KUP) eraikinetako, instalazioetako eta ekipoetako instalazio termikoak berme guztiekin mantentzea
Donostia 2005‐2015
Edari beroak saltzen dituzten makinetan bidezko merkataritzako kafea erabiltzea eta haien hondakin kantitatea murriztea
Donostia 2005etik
aurrera
Gasolinazko motorra eta elektrikoa bateratzen dituzten ibilgailu hibridoak erostea
Donostia 2007
Papera eta paperezko produktuak erosteko eta erabiltzeko estrategia integrala
Arrasate 2005
Iturria: Egileak egina IHOBEren web orriko datuekin.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
305
Beste ondorio aipagarri bat, abian jarri diren EKPB ekimen desberdinen bidez lortu diren
emaitzak jasotzen dituen iturri estatistikorik oraindik ez izatea da. Gabezi horrek EKPBaren
bidez lortzen diren onurak ezagutaraztea zaildu egiten du. Beraz, etorkizunean gai honen
inguruko azterketa eta ebaluaketak errazteko mota honetako informazioa jasotzen duen
datu baseren bat sortzea lehentasunen artean egon beharko litzateke.
estua izan dute azken urte hauetan A21eko saileko arduradunek. Gaur arte, kanpaina
ezberdinak burutu dituzte; berrerabiltzeko poltsen banaketa edo produktu ekologikoez
osaturiko otarren banaketa horren adibide dira. Orain gutxi, udalerriko merkatari talde
ekintzaile batekin trebakuntza saioak egin dituzte. Alegia, hasiera batean bertako 10
merkatari ingururi prestakuntza saioa eskaini zitzaien ingurumena errespetatzen duten
produktuen salmenta sustatu zezaten. Egun, Legazpiko 23 merkatarik jaso dute
prestakuntza hau. Ekintza honen bidez, Legazpiko tokiko administrazioak ingurumena
errespetatzen dituzten produktuen salmenta bultzatzeaz gain, hornitzaileen
bitartekaritzaren bidez negozio bide hori garatu eta herritarrak kontzientziatzea ere lortu
nahi da.
2012an udaletxean % 44 murriztu zen argiztapenerako instalatu den potentzia elektrikoa
eta bi baldintza‐agiri berrietan ingurumen‐irizpideak sartzea lortu genuen: autobusa eta
Gizarte‐zentroko taberna.
Bestalde, Legazpiko udalak Ingurumena Kudeatzeko Sistemari dagokionez Hobek sustatzen
duen Ekoscan Ziurtagiria76 lortu duen lehenetariko bat da. Egun, bi Ekoscan ziurtagiri ditu
76 Ekoscan® arau pribatua da, Ihobek sustatua, eta Ekoeraginkortasun Programaren baitan ekintza ekoeraginkor bat egin duten enpresetan ingurumen hobekuntza sistematizatzeko tresnetako bat.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
316
eta hauei esker, kudeaketa eraginkorrago bat burutuz ingurumenaren hobekuntza lortu
dute. Lehenengo, udal bulegoetako EKOSCAN ziurtagiria du. Ziurtagiri honi loturik
hartutako konpromisoari esker, lehenengo urtean paper‐kontsumoa %21 murriztua lortu
zuten eta argindarraren kontsumoa, berriz, %13. Hurrengo urtean paperezko produktuen
(koadernoak, karpetak, A3...) kontsumoa ere murriztea lortu zuten. Erabiltzen diren folioak
eta argitalpenak (liburuxkak, egitarauak, kartelak...) paper birziklatuarekin eta klororik
gabeko paperarekin egiten dira. Horrez gain birziklatze‐tasa %86ra igo da eta udal ekitaldi
desberdinetan sortzen diren hondakinak murriztu ditu. Bigarrena, obratako brigadaren
EKOSCAN ziurtagiria. Honen baitan 2007.urtean oinarri urtsuko pintura gehiago erabiltzea
lortu zuen Legazpiko udalak, %36tik %63ra pasa zen mota honetako pinturaren erabilera.
Oinarri urtsuko produktua arriskurik gabeko produktutzat jotzen denez, lanean ezarri
beharreko segurtasun neurriak eta langileen babes‐neurriak txikiagoak dira produktu hori
erabiliz gero, eta, ondorioz, dirua aurrezten da.
Beraz, Ihobek Euskal Autonomia Erkidegorako sortu duen ingurumena kudeatzeko
sistemaren ziurtagiri hauei esker Legazpiko udalak EKPBari loturiko hainbat ekimen aurrera
eramatea lortu du.
Azpimarratu behar da, horrenbestez, Legazpiko udal administrazioa nahiko aktiboa dela
EKPBari dagokionez. Hau horrela da, beste gauza batzuen artean, kargu politiko ezberdinak
betetzen dituztenak ere EKPBak eragiten dituen ingurumen eta ekonomia onuretan
sinesten dutelako.
Baina EKPBari loturiko ekimenak aurrera eramateko hainbat oztopo ere antzeman ditu
Legazpiko udal administrazioak. Nagusiena baliabide ekonomikoen urritasuna litzateke.
Egun bizi den egoera ekonomikoaren eragina zuzena da, izan ere, 2012. urtean ibilgailu
elektriko bat erosteko aukera mahai gaineratu bazen ere, aukera hau baztertu egin behar
izan zen ohiko ibilgailuen aldean garestiagoak direlako eta tokiko administrazio honen
aurrekontu estuak beste aukerarik ematen ez ziolako. Beraz, EKPB ekimena sustatzeko diru
laguntzen garrantzia azpimarratzen da eta, hauek, gutxitu egin dira azken urteetan.
EKOSCAN ARAUA ingurumena kudeatzeko sistematako bat da eta laguntza eskaintzen die enpresei eta udalei haien lan‐prozesuetan ingurumen‐egoera hobetzeko. Etengabeko hobekuntza prozesua da eta urtez urte helburu berriak ezarri behar dira.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
317
Amaitzeko, aipatu behar da, Legazpiko udalak EKPBtik haratago joateko asmoa duela eta
erosketa berdearekin osagarriak diren beste irizpide berri batzuk landu nahi dituela.
Helburu honi loturik, Legazpiko udalbatzak Erosketa eta Kontratazio Publiko Sozial eta
Etikoa sustatzeko konpromisoa hartu du. Hala, EKPBaz gain Bidezko Merkataritzako
produktuen erosketa sustatzeko irizpideak barneratzea ere aintzat hartzeko asmoa
erakutsi du Legazpiko udalak.
7.4.2. OIARTZUNGO UDALA
Oiartzun udalerria, kapitulu honen bigarren atalean Gipuzkoako udalerriak
iraunkortasunaren arabera sailkatzerakoan, 5.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrien
artean iraunkorrena bezala ageri da, burutu den ONA analisiaren bidez multzo honetako
udalerrien artean puntuaketarik handiena lortu baitu.
Bertako Administrazio Orokorreko Teknikariak jakinarazi digunez tokiko administrazio
honek ez dio EKPBari lehentasun estrategikorik eskaintzen eta, momentuz, erakunde
honek burutuko dituen erosketa eta kontratazio publiko ezberdinetan ingurumen
eskakizunak barneratzeko protokolorik ez da definitu oraindik. Dena dela, administrazio
orokorreko teknikariaren ustez EKPBaren protokolo bat zehazteak egunerokotasunean
zailtasunak sor ditzake, hau da, produkturen bat erosterakoan ingurumenari loturiko zein
eskakizunen barneratu behar den pentsatzea behartuko luke erosketaz edo kontratazioaz
arduratzen den teknikaria eta, hau, traba moduan ikusten du.
EKPBaren aldeko ekintza planik ez izan arren, azpimarratu behar da, udal
administrazioaren sail bakoitzeko erosketa arduradunaren aldetik ingurumen irizpideren
bat barneratzeko proposamenena luzatzen denean, dagokion saileko politikariak begi onez
ikusi ohi duela eta proposamenak aurrera egiten dutela orokorrean.
Bestalde, Oiartzungo udal administrazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011. urtean
Gipuzkoa osorako ezartzea onartu zuen kontratazio‐zentralari atxikita dagoen udal
administrazioa den neurrian EKPBari loturiko hainbat ekimen burutu ditu, zeharka bada
ere. Aipatu behar da, GFAren kontratazio‐zentrala borondatezko sistema bat dela, hau da,
Gipuzkoako erakundeek bertan parte hartzea erabakitzen badute ere ez daukate
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
318
kontratazio guztietan parte hartu beharrik. Administrazio bakoitzak berariaz adierazi
beharko dute espediente bakoitzeko kontratazioan parte hartu nahi dutenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio zentrala abiarazi zenean, lehen urrats batean, bi
produktu ezberdinen kontratazioa eskaini zituen: argindarraren hornikuntza eta posta
zerbitzuarena. Bietan parte hartzea erabaki zuen Oiartzungo udalak. Lehenengoan,
hornikuntza elektrikoaren lizitazioan, Europar Batasunak energiaren gainean emandako
zuzentaraua jarraituz, baldintza teknikoen agirian kontratuak irauten duen bitartean
gutxienez energia elektrikoaren %22,1 energia iturri berriztagarrien bidez ekoitzi behar
dela zehaztu zen:
“Elektrizitatearen barne‐merkatuan energia‐iturri berriztagarrietatik sortutako
elektrizitatea sustatzeari buruzko 2001eko irailaren 27ko 2001/77/CE Zuzentarau
Europarrak xedatzen du, Kyotoko konpromisoak betetzeko eta energia berriztagarrietan
oinarritutako teknologien txertatze maila sustatzeko, Europako Erkidegoak planteatzen
duela, helburu orokor orientagarria izango dela, 2010erako, energia kontsumo gordinaren
%12 energia‐iturri berriztagarrietatik eskuratzea eta, bereziki, 2010ean, %22,1 energia‐
iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea izatea, Erkidegoko elektrizitate kontsumo
osoari dagokionez.
Horri jarraiki, kontratu honetarako hornitzen den energia elektrikotik gutxienez %22,1
energia‐iturri berriztagarrietatik sortutakoa izango da”77.
Hortik gorako ehunekoak balioetsi egin ziren gainera lehiaketan. Ondorioz, eta Ihobek
(2012) egin dituen kalkuluetan oinarrituta, elektrizitatearen kontratazio zentralizatu honi
esker Oiartzungo udalak banaka lortuko zuketan prezioa baino prezio hobea lortu duela
baieztatu dezakegu. Horrez gain, aktibitate mota ezberdinek eragindako hondakin
erreaktibo gutxiago sortzea bermatu da.
2012 eta 2013. urtean, GFAko kontratazio zentralak proposatutako hainbat produkturen
esparru akordio ezberdinetan parte hartzea erabaki du Oiartzungo udalak. Zehatzago
esateko, ondorengo produktuetan: alde batetik, hornikuntzei dagokionez, bulego
77 GFAren eta Gipuzkoako udalen eraikinetarako energia elektrikoa hornitzeko baldintza teknikoen agiria (ESPEDIENTEA: X11028). Helbide honetan dago eskuragarri: http://www4.gipuzkoa.net/concursos/diputacion/con101.asp?volver=1&codigo=10235&idioma=e&codPagina=2&departamentos=0&area=&contratos=13#
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
319
materiala, gas naturala, berogailuentzako C gasolioa eta funtzio anitzeko ekipoak. Bestetik,
zerbitzuei loturik, jasogailuen mantentze‐zerbitzua, telefono bidezko komunikazioak eta
suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantenu zerbitzuan.
Azpimarratu behar da, Oiartzungo udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio
zentralak eskaintzen dituen esparru akordio ezberdinetan parte hartzearen erabakia ez
duela kontratazio zentral honek ingurumena babesteko hartzen dituen neurriak bakarrik
zehazten. Beheko 7‐15 taulan, orain arte onartu diren esparru akordioak jasotzen dira eta
ingurumen irizpideren bat zehaztu edo baloratu denean zein motatakoak izan diren jaso da
bertan.
Eros
keta e
ta K
ontr
ataz
io P
ublik
o Be
rder
ako
Ekim
enak
. Gip
uzko
a H
erri
alde
ko k
asur
ako
aplik
azio
a
320
7‐15 Tau
la: G
ipuzko
ako Foru Kon
tratazio Zen
tralaren
bidez kon
tratatutako prod
uktuak. 2011‐2013.
Kontratua
Xede
a Urtea
Ingurumen
irizpide
ak
Parte ha
rtzea
(beste batzuen
artean
)
Hornidu
rak
Bule
go m
ater
iala
ren
horn
itzea k
ontr
atat
zeko
espa
rru
akor
dioa
2013
Prod
uktuen
ingurumen
ezaugarriak. I
rizp
ide
haue
k ha
rtuk
o di
ra k
ontu
an:
M
ater
ial b
irzi
klat
uare
n ed
ukia (p
ortz
enta
je z
ehat
za a
dier
azik
o da
).
Mat
eria
l bak
arre
ko p
rodu
ktua
k.
Ba
tere k
loro
rik
gabe
ko p
aper
ezko e
do k
arto
izko p
rodu
ktua
k (T
FC).
Su
bsta
ntzi
a pl
astik
oak, P
P (p
olip
ropi
leno
), PE (p
olie
tilen
o) e
do z
elul
osaz
ko
azet
anoa
/kau
txu
natu
rala (e
zaba
tzek
o go
men
tzak
o).
Ka
rgat
zeko p
rodu
ktua
k et
a be
re k
arga
k.
Pr
oduk
tu li
kido
ak e
ta u
r dis
olba
tzai
leak
.
Dis
olba
tzai
le g
abek
o pr
oduk
tu le
horr
ak.
Ku
deak
eta
irau
nkor
ra d
uten
bas
o us
tia le
kuet
atik d
ator
ren
zura
Su
bsta
ntzi
a ka
ltega
rrie
n ir
izpi
deak ja
rrai
tuz
ekoi
ztut
ako
prod
uktu
ak, I
. m
otak
o ek
oetik
etar
en b
atea
n de
finitu
tako
en a
rabe
ra (A
inge
ru U
rdin
a,
DG
CQ, C
isne
Nor
dico e
do b
alio
kide
a).
O
ntzi in
dibi
dual
ik g
abe
edot
a 5e
ko e
do g
ehia
goko k
axet
an h
orni
tuta
ko
prod
uktu
ak.
Entregari lotutako ingurumen
ezaugarriak:
Ata
l hon
etan k
ontu
an h
artu
ko d
ira:
G
arra
ioar
i bur
uzko
ak: E
gin
beha
rrek
o ib
ilbid
eak
eta
garr
aior
ako
ibilg
ailu
flota
ren
ingu
rum
en e
zaug
arria
k (e
ragi
nkor
tasu
n en
erge
tikoa e
ta
igor
pene
n m
aila e
stan
darr
a: E
URO
sai
lkap
ena)
.
Enba
latz
eko
erab
ilita
ko m
ater
iala
.
Oia
rtzu
ngo
udal
a
Hornidu
rak
Gas n
atur
alar
en h
orni
keta
kont
rata
tzek
o es
parr
u ak
ordi
oa
2012
Bat e
re e
z Le
gazp
iko
udal
a O
iart
zung
o ud
ala
7. K
apitu
lua: E
rosk
eta
eta
Kont
rata
zio
Publ
iko
Berd
eari B
uruz
ko A
zter
keta E
stat
istik
oa
321
Hornidu
rak
Bero
gailu
entz
ako
C ga
solio
aren
hor
nike
ta
kont
rata
tzek
o es
parr
u ak
ordi
oa
2012
Bat e
re e
z Le
gazp
iko
udal
a O
iart
zung
o ud
ala
Hornidu
rak
Funt
zio
anitz
eko
ekip
oen
horn
iket
a et
a m
ante
nura
ko e
spar
ru
akor
dio
2012
Ener
gia
kont
sum
oari
, zar
ata
mai
lari e
ta e
mis
ioei d
agoz
kien
ak
Lega
zpik
o ud
ala
Oia
rtzu
ngo
udal
a
Hornidu
rak
Arg
inda
rra
horn
itzek
o es
parr
u ak
ordi
oa
2011
Hor
nitz
en d
en e
nerg
ia e
lekt
riko
tik g
utxi
enez %
22,1 e
nerg
ia‐it
urri
berr
izta
garr
ieta
tik s
ortu
tako
a iz
ango d
a Le
gazp
iko
udal
a O
iart
zung
o ud
ala
Zerbitzuak
Jaso
gailu
en m
ante
ntze‐
zerb
itzua k
ontr
atat
zeko
espa
rru
akor
dioa
. 20
13
Bat e
re e
z
Zerbitzuak
Tele
fono
bid
ezko
kom
unik
azio
ak
kont
rata
tzek
o es
parr
u ak
ordi
oa
2012
Bat e
re e
z
Zerbitzuak
Sute
en e
ta in
trus
ioar
en
aurk
ako
sist
emen
m
ante
nu z
erbi
tzua
kont
rata
tzek
o Es
parr
u A
kord
ioa
2012
Bat e
re e
z
Zerbitzuak
Post
a ze
rbitz
ua
kont
rata
tzek
o es
parr
u ak
ordi
oa
2011
Ibilg
ailu e
kolo
giko
ak e
ta e
mis
io g
utxi
ago
eta
erag
inko
rtas
un e
nerg
etik
o ha
ndia
goa
ditu
zten
ibilg
ailu
ak e
rabi
ltzea
, ban
atza
ileei g
idat
ze e
ragi
nkor
rare
n in
guru
ko p
rest
akun
tza
emat
ea, k
axa
eta
eusk
arri b
erre
rabi
lgar
riak
, pap
er e
ta
bilg
arri b
irzi
klat
u ed
o ek
olog
ikoa
k et
a bi
lgar
ri g
utxi
ago
erab
iltze
ko p
roze
dura
k er
abilt
zea
Lega
zpik
o ud
ala
Oia
rtzu
ngo
udal
a
Iturria: Egileek egina
GFA
ren ko
ntratatzailearen
profilaren
web
orriko da
tuekin.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
322
Epe laburrean, Oiartzungo udalak bi lizitazio berri ateratzeko asmoa du: Batetik, hondakinen
atez ateko bilketa zerbitzuari dagokiona eta bestetik, herriaren garbiketa zerbitzua.
Momentuz, bi lizitazio hauetan ingurumen irizpiderik barneratzeko asmorik ez da
aurreikusten, egun kontratatuak dauden beste bi zerbitzuak diren udal eraikinen garbiketa
eta lorezaintzaren kasuan bezala.
Orokorrean, Oiartzungo tokiko administrazioaren tamaina dela eta, ondasun eta zerbitzu
bakoitzaren erosketa eta kontratazioak administrazioaren sail bakoitzak zehazten ditu, hau
da, sail bakoitzeko teknikariek beraien beharrak identifikatzen dituzte ondoren hauen
araberako proposamenak luzatzeko. Jarraian, sail bakoitzeko politikarien onespena jasotzen
da gehienetan. Beraz, EKPBaren sustapena ingurumen teknikariak dinamizatu beharko
lukeela irizten du elkarrizketatu dugun administrazio orokorreko teknikariak.
Bestalde, azpimarratu nahi da, administrazio orokorreko teknikariak bere garaian Ihobek
EKPB sustatzeko antolatutako ikastaroa egin zuela eta bertan jasotako argibideek argi utzi
ziotela egun indarrean dagoen testuinguru juridikoaren baitan ingurumen eskakizunak
barneratzea posible dela. Baina eguneroko jardunean presak edo lan erritmoak eraginda,
ingurumen eskakizunak ere barneratzea ezinezkotzat ikusten du, nahiz eta ingurumen
irizpideak jasotzen dituzten pleguen ereduak sarean eskuragarri daudela jakin.
Aurreko zailtasunaz gain, ingurumen irizpideak kontuan izango dituzten produktuak
garestiagoak direla azpimarratu digu administrazio orokorreko teknikariak.
Beraz, Legazpiko eta Oiartzungo kasuak alderatzen badira, bi udal administrazioek hainbat
produktu erosi edo kontratatu dituzte ingurumen irizpideak kontuan izanik. Baina, jarrera
ezberdina dute. Lehenengo tokiko administrazioak askoz ere jarrera aktiboagoa du EKPBari
dagokionez. Horren adibide da Legazpiko Udal Batzarrak 2008. urteko maiatzean onartu
zuen Legazpiko udaletxean eta bere erakunde autonomoetan papera eta bere deribatuak
erosteko jarraibideak zehazten dituen agiria.
Oiartzungo udalak, aldiz, ez du ingurumen irizpideak kontuan hartzeko jarrera lehenesten
baina zeharka bada ere EKPB praktikan jartzen du, hau izango da ingurumen eskakizunak
dituen eta GFAren kontratazio zentralaren bidez erosi edo kontratatzen dituen produktuen
kasua.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
323
Azpimarratu behar da, Oiartzungo udalaren kasuan kontratazio zentralaren bidez eskuratzen
diren produktuak ez direla ingurumen ezaugarriengatik bakarrik eskuratzen, erosotasuna
eta prezioagatik baizik. Izan ere, GFAren erosketa zentralak erosketa bolumena handituz
aurrezpen ekonomikoa lortzeaz gain erosketa berdearekin bateragarria da. Hau da,
administrazioak produktu bolumen handia erosiz enpresa ekoizle eta hornitzaileetan eragina
izango du, enpresek beren ekoizpen prozesuetan eskala ekonomiak lor baititzakete eta
produktu iraunkorragoak gizarte osora prezio lehiakorragoan eskaini.
Bestalde, EKPBari buruzko hainbat txostenetan agertu den traba nagusienetako bat aipatu
da, modu ezberdinean bada ere: produktu berdeak garestiagoak dira. Oiartzungo udaleko
administrazio orokorreko teknikariak produktu berdeak, orokorrean, garestiagoak diren
neurrian hauen aldeko apustua egitea zaila ikusten du. Legazpiko kasuan, argi dute bizi ziklo
osoa kontuan izaten bada eta ez produktuaren eros‐prezioa bakarrik, produktu berdeak ez
direla garestiagoak. Baina hainbat produkturen kasuan, auto hibrido edo elektrikoaren
kasuan, nahiz eta bizi ziklo ingurumen kutsadura gutxiago eragiten dutela jakin aurrekontu
publiko estuen ondorioz erosteari uko egin behar izan diote.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen ekimenak aurrera eramaterakoan, hainbat
txostenetan jasotzen denez, hornitzaile egokiak aurkitzea da. Legazpiko tokiko
administrazioak ere halaxe aipatzen du. Dena dela, zailtasun hau ez da EKPB praktikan ez
jartzeko aitzakia izan udalerri honetan. Are gehiago, zailtasun honi aurre egiteko neurriak
hartu dituzte, hots, Legazpiko udaleko arduradunek hainbat urte eman dituzte udalerriko
merkatariekin elkarlan estuan eta aurrera eraman diren ekintzen artean merkatariei eskaini
zaien trebakuntza saioa azpimarratu behar da.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
324
7.5. SINTESIA
Kapitulu honetan, lehen urratsean garatu den azterketa estatistiko baten bidez, hots, Osagai
Nagusien Analisia (ONA) teknikaz baliaturik Gipuzkoako udalerriak iraunkortasun mailaren
arabera sailkatu dira. Zentzu honetan, iraunkortasunaren hiru arloak kontuan izaten badira
Irura eta Aduna, Tolosaldeko bi udalerri, dira daturik positiboenak dituztenak. Udalerri
handienen artean, 10.000 biztanle baino gehiago dituztenak, Oiartzun nabarmentzen da
eraiki den adierazle konposatuaren arabera. Beste muturrean aurkitzen dira Eibar, Lasarte‐
Oria, Andoain eta Zumarraga.
Aurrekoaz gain, ONAren bidez lortutako datuei esker udalerri bakoitzaren indarguneak zein
ahuleziak ere identifikatu daitezke eta hobekuntzarako aukerak lor daitezke udalerri
bakoitzaren adierazleak sakonago aztertzen badira. Beraz, sailkapen hau, EAEko
Iraunkortasuneko udal adierazleei buruzko txostenak egiten duen azterketa deskriptiboaren
osagarria izan daiteke Gipuzkoako udalerrientzako. Izan ere EAEko Iraunkortasuneko udal
adierazleei buruzko txostenak (2009) udalerri bakoitzaren ezaugarrietan sakondu, udalerri
bakoitzak gainontzekiko duen egoera alderatu, edota alderatzeko erabili den adierazleak
udalerriarentzat duen garrantziari buruzko informazioa eskaintzen den. Hau da, adierazle‐
adierazle egiten den Benchmarking motako azterketa bat egiten du.
Berriki ELGE argitaratu duen Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari buruzko txostenean,
ELGE herrialde kideek EKPB garapen iraunkorra sustatzeko tresna moduan gero eta maizago
erabiltzen dutela jasotzen du (OECD, 2013). Gauzak horrela eta Gipuzkoa herrialdeko udal
administrazio denek TA21 garatuta dutela jakinik, 5.000 biztanle edo gehiago dituzten
udalerrietan EKPBari ematen zaion garrantzia eta EKPBari loturiko ekimenak zenbateraino
praktikan jartzen diren aztertu da. Aztertu diren udalerri guztiek EKPB‐ari ez diote garrantzi
berbera ematen. Udalerri batzuk EKitaldeko kide izan dira eta zenbait ekimen martxan jarri
dituzte, beste batzuek aldeko jarrera erakutsi dute eta gehienek ez dute ezer aipatzen
horren inguruan. Azpimarratu behar da EAEko hiru hiriburuak izan direla ekitaldeko kide
hasiera hasieratik eta horiekin batera hainbat udalerrik ere parte hartu dute, Arrasatek
esate baterako, eta aurreikusi daiteke pixkanaka gero eta udalerri gehiagok izango dute
aldeko jarrera hori.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
325
Dena dela, eta laburbilduz, EKPB‐ren inplementazioa Gizpukoako udalerrietan hasierako
fasean aurkitzen dela antzeman dugu eta aplikazio maila neurri handiago batean ez garatu
izatearen arazorik esanguratsuenak, nagusiki, bi izan daitezke: batetik, EKPB‐aren aldeko
apustu argirik ez izatea, izan ere Alkatearen aldetik EKPBaren aldeko apustu politiko argirik
egiten ez bada ekintza planak bertan behera geratzen dira. Praktika hau sarritan gertatzen
da, batik bat, EKPB praktikak aurrera eramatea garestiagoa dela irizten delako eta ohiko
bideak moldatzeko behar besteko laguntza teknikorik ez dutela pentsatzen dutelako.
Bestetik, giza baliabide eta baliabide ekonomikoen urritasunak EKPBaren aldeko prozesuari
lehen bultzada ematea zaildu egiten du.
Beraz, askotan, EKPB‐ren aldeko proposamena luzatzen da baino ondoren
egunerokotasunean ez dira horrelako praktikak aurrera eramaten. Gainera udaletxe
bakoitzak bere ezaugarri fisiko zein antolakuntzari lorturikoak direla eta EKPB baldintzatuko
du, hots; udalerriaren tamainak, administrazio antolakuntzak, konpromiso politikoak edo
aurre egin behar dion ingurumen arazoak.
Beste modu batera esanda, udalerriaren testuingurua oinarrizkoa da eta bakoitzaren
ezaugarriak lortu beharreko helburuak eta hartu beharreko neurriak zehazterakoan
erabakigarriak. Hala ere, antzeko ezaugarriak baina ez berberak dituzten udalerriak aurki
ditzakegu; adibidez, antzeko tamaina, geografikoki hurbil eta antzeko jardueretan
oinarritzen diren egitura ekonomikoarekin, ziurrenik ingurumen arazo berdintsuak izango
dituzte. Beraz, argi ikusten da udalerrien arteko harremanak sustatzea oso erabilgarria izan
daitekeela udalerrien arteko komunikazioa eta jakintza partekatzeko. Egun aukera hau
eskaintzen dute Ihobe zein Udalsarea 21‐ek baina EKPB‐ri loturiko foroei indar berezia
eskaini beharko zaie beronen erabilpena orokortu nahi bada. Udal teknikarien aldetik
informazio gehiago jasotzeko aukera sarritan aipatu da.
Nabarmendu dezakegun beste ondorio nagusietako bat udalerri mailako adierazleen
definizio eta kuantifikazio beharra da, udalerri bakoitzarentzat EKPBri loturiko datu
homogeneorik lortzeko modurik ez baitago. Zentzu honetan, ECOEUSKADI‐n Eusko
Jaurlaritzarako eskatzen EKPB‐ren monitorizazioa tokiko erakunde guztietara zabaltzea oso
gomendagarria litzatekeela.
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
326
Amaitzeko, inkesten bidez jasotako erantzunetan sarritan aipatu da EKPB ekimenak aurrera
eramaterakoan hornitzaile egokiak aurkitzea askotan zaila izaten dela. Traba hau
gainditzeko Legazpiko tokiko administrazioak udalerriko merkatariekin izan duten harreman
estua azpimarragarria da. Izan ere, Legazpiko udaleko EKPBaz arduratzen direnak
administrazio eredugarri baten itxura emateaz gain, EKPB ekimena udalerri osoan
zabaltzeko asmo irmoa erakusten ari baitira. Beraz, Gipuzkoako tokiko administrazioak
EKPBari dagokionez hasiberriak izan arren, eskariaren eta eskaintzaren arteko estrategia
koordinatua bultzatzeko lanak ere egin dituzte.
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
327
7.6. KAPITULUAREN ERANSKINA
7‐16 Taula: Udal Iraunkortasunaren Adierazleak ekonomia arloaren arabera.
EKONOMIA / LEHIAKORTASUNA Kodea Ekonomi egitura 1 Nekazaritza eta arrantza sektorearen balio erantsi gordina (%) 2 Nekazaritza eta arrantza sektorean okupatutako biztanleria (%) 3 Industri sektorearen balio erantsi gordina (%) 4 Industri sektorean okupatutako biztanleria (%) 5 Eraikuntza sektorearen balio erantsi gordina (%) 6 Eraikuntza sektorean okupatutako biztanleria (%) 7 Zerbitzuen sektorearen Balio erantsi Gordina (%) 8 Zerbitzuen sektorean okupatutako biztanleria (%)
EE_1 EE_2 EE_3 EE_4 EE_5 EE_6 EE_7 EE_8
Lan merkatua 9 Jarduera tasa (%) 10 Okupatuen tasa (%) 11 Gizarte Segurantzako afiliatuak (biztanleen ‰) 12 Erregistratutako langabetuak (16 eta 64 urte arteko biztanleen ‰) 13 Erregistratutako luzaroko langabetuak (16 eta 64 urte arteko biztanleen ‰) 14 Kontratu errotazioaren indizea (kontratuak/pertsona)
LN_1 LN_2 LN_3 LN_4 LN_5 LN_6
Enpresa egituraketa 15 Mikroenpresek sortutako lanpostuak (%) 16 Industri establezimenduen batez besteko tamaina 17 Industri sektoreko establezimenduak (%) 18 Eraikuntza sektoreko establezimenduak (%) 19 Zerbitzuen sektoreko establezimenduak (%)
EnEhu_1 EnEhu_2 EnEhu_3 EnEhu_4 Enehu_5
Ekonomia dinamismoa 20 Udalerriaren binztanleko BPG 21 Udal BPGaren urteko hazkunde‐tasa metatua azken bost urteetan (%) 22 Urtean erregistratutako kontratuak (biztanleen ‰) 23 Urtean erregistratutako kontratu mugagabeak (%)
DE_4 DE_5 DE_1 DE_2
Biztanleriaren ekonomia baliabideak 24 Errenta gordina per capita (€) 25 Errenta pertsonal erabilgarria (€) 26 Errenta pertsonalaren urteko hazkunde‐tasa metatua 1997 eta 2001. urteen artean (%) 27 Lanetik sortutako errenta pertsonala (%) 28 Oinarrizko errenta jasotzen duten bizikidetza‐unitateen kopurua (biztanleen ‰)
BBE_1 BBE_5 BBE_4 BBE_3 BBE_2
Biztanleriaren turismo gaitasuna 29 Ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak (biztanleen ‰) 30 Txikizkako merkataritzaren dentsitatea (biztanleen ‰)
BTK_1 BTK_2
Hezkuntza 31 Gutxienez bigarren mailako ikasketak gainditu dituzten 20 eta 24 urte arteko biztanleak (%) 32 Unibertsitateko ikasketak bukatu dituzten 18 eta 64 urte arteko biztanleak (%).
PRES_1 PRES_2
Udaleko ekonomia‐finantza kudeaketa 33 Udalaren gastu likidatua biztanle bakoitzeko (€) 34 Udalaren zerga‐bilketa biztanle bakoitzeko (€) 35 Udalaren zor bizia biztanle bakoitzeko (€)SIZIALA / BIZI KALITATEA
UDAL_1 UDAL_2 UDAL_3
Iturria: Egieak egina, UDALMAPeko datuekin
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
328
7‐17 Taula: Udal Iraunkortasunaren Adierazleak kohesio soziala/bizi kalitatea arloaren arabera
KOHESIO SOZIALA / BIZI KALITATEA Demografia 36 Biztanleriaren urte arteko aldaketa (%) 37 Biztanleriaren aldaketa azken hamarkadan (%) 38 Haur indizea (%) 39 Zahartze‐indizea (%)
DEM_1 DEM_2 DEM_3 DEM_4
Biztanleriaren mugimendu naturala eta migrazioak 40 Jaiotza‐tasa gordina (biztanleen ‰) 41 Hazkunde begetatiboko tasa (biztanleen ‰) 42 Kanpoko migrazio‐saldoa (biztanleen ‰)
BIZ_1 BIZ_3 BIZ_2
Etxebizitza 43 Etxebizitza‐dentsitatea egoitza‐lurzoruan (Etxebizitza/ Ha.) 44 Hutsik dauden familia‐etxebizitzak (%) 45 50 urtetik gorako antzinatasuna daukaten familia‐etxebizitzak (%) 46 Familia‐etxebizitza nagusien erosotasun‐indizea 47 Azken bost urteetan amaitu diren etxebizitza babestuak (‰ biztanle)
51 Udalek Gizarte Zerbitzuetan egiten duten gastu arrunta biztanle bakoitzeko (€) GIZ_1
Erabilpen orokorreko ekipamenduak 52 Haur Hezkuntzaren unitateak (0 eta 2 urte arteko 100 biztanleko) 53 Farmaziak 10.000 biztanleko 54 3. adinekoentzako eguneko zentroetako plaza kopurua (65 urteko eta gehiagoko biztanleen ‰) 55 3. adinekoentzako egoitza‐zentroetako plaza kopurua (65 urteko eta gehiagoko biztanleen ‰) 56 Banku bulegoak 10.000 biztanleko 57 Gasolindegiak 10.000 biztanleko 58 Ospitaletara distantziak
BKEZ_5 BKEZ_3 GIZ_2 GIZ_3 BKEZ_1 BKEZ_2 BKEZ_4
Gizarte segurtasuna 59 Udaltzain kopurua (‰ biztanle) 60 Delitu indizea (‰ biztanle) 61 Udalerrian izan diren trafiko istripuak, Ertzaintzak erregistratutakoak (‰;biztanle) 62 Udalerrian Ertzaintzak erregistratutako ibilgailuek harrapatutako oinezkoak (‰; biztanle)
HER_3 HER_4 HER_2 HER_1
Iturria: Egieak egina, UDALMAPeko datuekin
7. Kapitulua: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeari Buruzko Azterketa Estatistikoa
329
7‐18 Taula: Udal Iraunkortasunaren Adierazleak ingurumena arloaren arabera
INGURUMENA
Hondakinak
63 Hondakin arriskutsuen sorkuntza (kg/biztanleko) 64 Kutsatuta bide dauden udal lurrak (%)
HON_1 HON_2
Ura
65 Ur eskaera osoa, biztanle eta eguneko (litro/ biztanle/egun) 66 Industriaren ur eskaera, biztanle eta eguneko (litro/ biztanle/egun)
Garraio eta mugikortasuna 68 Bizi den herritik kanpo lan egiten duen 16 urte edo gehiagoko biztanleria okupatua (%) 69 Bizi den herritik kanpo ikasten duen 16 urte edo gehiagoko ikasle biztanleria (%) 70 Ibilgailu parkea (ibilgailu /biztanle) 71 Udalerrien arteko irisgarritasuna 72 EAEko gainerako udalerrietara joateko batez besteko denbora (min)
GAR_1 GAR_2 GAR_6 GAR_5 GAR_4
Berdeguneak eta eremu babestuak
73 babes bereziko udal azalera (%) BER_1
Iturria: Egieak egina, UDALMAPeko datuekin
.
7‐19 Taula: Ingurumen adierazleen kargak Osagai Nagusi bakoitzarekiko.
(Erk) 84. Jolas‐ eta kultur‐jarduerak 0,002910098 0,00367
(Erk) 85. Gizabanakoentzako zerbitzuak 0,00022732 0,000264349 (Erk) 86. Etxeko zerbitzua 0 0
Guztira 0,289 1,454
Iturria: Egileak egina, Eustat‐en I‐O taula simetrikoan oinarriturik. 2005.
Eranskinak
367
4. ERANSKINA:
Establezimenduak eta enplegua jarduera-adarraren (A10 eta A64) eta herrialde historikoaren arabera. 2011-I-1
Zenb. % Zenb. %
02. Erauzteko industriak; manufaktura industria; energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura; ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa
5.422 8,5 75.203 25,7
04. Erauzteko industriak 14 0,0 153 0,105. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria 514 0,8 4.941 1,706. Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria 246 0,4 826 0,307. Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza 279 0,4 1.157 0,408. Paperaren industria 80 0,1 2.201 0,809. Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa 360 0,6 1.458 0,510. Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak - - - - 11. Industria kimikoa 57 0,1 1.125 0,412. Botiken fabrikazioa 3 0,0 x x13. Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa 176 0,3 3.525 1,214. Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa 137 0,2 1.689 0,615. Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa 79 0,1 6.563 2,216. Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu 1.776 2,8 17.909 6,117. Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa 82 0,1 3.311 1,118. Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 112 0,2 4.622 1,619. Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 412 0,6 12.885 4,420. Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa 46 0,1 2.326 0,821. Beste garraio material baten fabrikazioa 37 0,1 x x22. Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk 475 0,7 3.216 1,123. Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa 326 0,5 1.474 0,524. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 76 0,1 383 0,125. Ura hartu, araztu eta banatzea 32 0,1 304 0,126. Hondakin urak hartu eta tratatzea; hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatu; balorizazioa; deskontaminazioko jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk 103 0,2 1.719 0,6
03. Eraikuntza 9.816 15,4 24.496 8,427. Eraikuntza 9.816 15,4 24.496 8,404. Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa; garraioa eta biltegiratzea; ostalaritza 23.987 37,6 76.635 26,2
28. Ibilgailu motordunen eta motozikleten salmenta eta konponketa 1.220 1,9 4.570 1,629. Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, ibilgailu motordunen eta motozikletena salbu 4.092 6,4 14.743 5,030. Txikizkako merkataritza, ibilgailu motordunak eta motozikletak salbu 10.023 15,7 25.585 8,731. Lurreko eta hodi-sare bidezko garraioa 3.496 5,5 9.225 3,232. Itsas garraioa eta barruko bide nabigagarrietatik eginikoa 10 0,0 23 0,033. Aireko garraioa 1 0,0 x x34. Biltegiratzea eta garraioarekin uztartutako jarduerak 428 0,7 3.235 1,135. Posta zerbitzuak 197 0,3 x x36. Ostalaritza 4.520 7,1 17.850 6,105. Informazioa eta komunikazioak 1.096 1,7 5.633 1,937. Argitalpena 154 0,2 858 0,338. Zinemako, bideoko eta telebista saioetako jarduerak, soinu grabazioak eta musika edizioak; irrati eta telebistako saioak programatu eta eskaintzeko jarduerak 350 0,5 1.365 0,5
39. Telekomunikazioak 95 0,1 673 0,240. Programazioa, aholkularitza eta informatikarekin uztarturiko beste jarduera batzuk; informazio zerbitzuak 497 0,8 2.737 0,906. Finantza jarduerak eta aseguruetakoak 1.646 2,6 6.661 2,341. Finantza zerbitzuak, aseguruak eta pentsio fondoak salbu 689 1,1 4.624 1,642. Aseguruak, berraseguruak eta pentsio fondoak, derrigorrezko Gizarte Segurantza salbu 178 0,3 734 0,343. Finantza zerbitzuen eta aseguruen jarduera lagungarriak 779 1,2 1.303 0,407. Jarduerak higiezinekin 1.966 3,1 2.318 0,844. Jarduerak higiezinekin 1.966 3,1 2.318 0,8
08. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak; administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak 9.401 14,7 32.820 11,2
45. Jarduera juridikoak eta kontabilitateari lotutakoak 3.064 4,8 6.756 2,346. Arkitektura eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak; saiakerak eta azterketa teknikoak 2.138 3,4 4.597 1,647. Ikerketa eta garapena 122 0,2 2.934 1,048. Publizitatea eta merkatu azterlanak 436 0,7 1.486 0,549. Beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuk; albaitaritzako jarduerak 1.137 1,8 1.914 0,750. Alokairu jarduerak 360 0,6 993 0,351. Enpleguarekin uztartutako jarduerak 56 0,1 1.903 0,752. Bidaia-agentzien, bidaia-agentzia handizkarien eta erreserba zerbitzuen jarduerak eta horiekin guztiekin uztartutako jarduerak 262 0,4 603 0,2
53. Segurtasun eta ikerketa jarduerak; zerbitzuak eraikinetako eta lorezaintzako jarduerak; bulegoko administrazio jarduerak eta enpresentzako lagungarri diren beste jarduera batzuk 1.826 2,9 11.634 4,0
09. Herri administrazioa eta defentsa; derrigorrezko gizarte segurantza; hezkuntza; osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak 5.264 8,3 56.117 19,2
54. Herri Administrazioa eta defentsa; Derrigorrezko Gizarte Segurantza 401 0,6 13.268 4,555. Hezkuntza 1.945 3,1 20.917 7,256. Osasun jarduera 2.471 3,9 13.844 4,757. Gizarte zerbitzuen jarduerak 447 0,7 8.088 2,810. Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak eta beste zerbitzu batzuk 5.170 8,1 12.547 4,358. Sormen, arte eta ikuskizun jarduerak; liburutegi, agiritegi eta museoko jarduerak eta beste kultur jarduera batzuk; zori jokoen eta apustuen jarduerak 787 1,2 2.381 0,8
59. Kirol, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak 607 1,0 2.516 0,960. Elkartegintzako jarduerak 1.333 2,1 2.771 0,961. Ordenagailuen, norberaren beste gauza batzuen eta etxean erabiltzeko artikuluen konponketa 401 0,6 746 0,362. Beste zerbitzu pertsonal batzuk 2.042 3,2 4.133 1,4Guztira 63.768 100,0 292.430 100,0(x)Isilpekotasun arrazoiak direla-eta babestutako laukia
Iturria: EUSTAT. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
KOP. Enplegua
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
Iturria: Egileak egina EUROSTAT eta EUSTATeko datuekin
Eros
keta e
ta K
ontr
ataz
io P
ublik
o Be
rder
ako
Ekim
enak
. Gip
uzko
a H
erri
alde
ko k
asur
ako
aplik
azio
a
370
E‐4 Taula: Korrelazio matrizea. Gizarte‐Koh
esioa.
Eranskinak
371
E‐5 Taula: Autobalioak. Gizarte‐kohesioa.
ONA Autobalioak
Guztira Bariantzaren % Bariantza %
metatua
1 3,993 21,015 21,015
2 2,462 12,958 33,974
3 1,668 8,781 42,754
4 1,438 7,567 50,321
5 1,383 7,278 57,599
6 1,244 6,546 64,144
7 ,979 5,153 69,297
8 ,863 4,540 73,837
9 ,809 4,257 78,094
10 ,710 3,737 81,831
11 ,598 3,149 84,980
12 ,536 2,822 87,802
13 ,508 2,673 90,476
14 ,449 2,364 92,840
15 ,406 2,137 94,977
16 ,363 1,912 96,889
17 ,265 1,393 98,281
18 ,195 1,026 99,307
19 ,132 ,693 100,000
Eros
keta e
ta K
ontr
ataz
io P
ublik
o Be
rder
ako
Ekim
enak
. Gip
uzko
a H
erri
alde
ko k
asur
ako
aplik
azio
a
372
E‐6 Taula: Korrelazio‐matrizea. Eko
nomia.
Eranskinak
373
E‐7 Taula: Autobalioak. Ekonomia.
ONA Autobalioak
Guztira Bariantzaren % Bariantza %
metatua
1 5,795 27,595 27,595
2 3,399 16,185 43,779
3 2,786 13,267 57,046
4 1,955 9,311 66,357
5 1,443 6,872 73,229
6 1,062 5,056 78,285
7 ,858 4,087 82,372
8 ,616 2,933 85,305
9 ,519 2,472 87,776
10 ,440 2,097 89,873
11 ,401 1,910 91,783
12 ,319 1,518 93,301
13 ,289 1,376 94,677
14 ,228 1,087 95,763
15 ,220 1,049 96,812
16 ,185 ,879 97,691
17 ,169 ,803 98,494
18 ,136 ,649 99,143
19 ,104 ,496 99,639
20 ,050 ,240 99,879
21 ,025 ,121 100,000
Eros
keta e
ta K
ontr
ataz
io P
ublik
o Be
rder
ako
Ekim
enak
. Gip
uzko
a H
erri
alde
ko k
asur
ako
aplik
azio
a
374
E‐8 Taula: Korrelazio matrizea. Irau
nkortasuna
.
Eranskinak
375
E‐9 Taula: Autobalioak. Iraunkortasuna.
ONA Autobalioak
Guztira Bariantzaren % Bariantza
% metatua
1 5,281 24,003 24,003
2 4,480 20,364 44,367
3 2,164 9,836 54,203
4 1,559 7,085 61,288
5 1,229 5,587 66,875
6 ,954 4,335 71,209
7 ,890 4,044 75,253
8 ,800 3,636 78,889
9 ,712 3,236 82,125
10 ,678 3,081 85,206
11 ,548 2,492 87,698
12 ,492 2,235 89,933
13 ,450 2,045 91,978
14 ,372 1,691 93,668
15 ,316 1,435 95,104
16 ,241 1,094 96,198
17 ,215 ,975 97,173
18 ,202 ,920 98,094
19 ,156 ,711 98,804
20 ,132 ,599 99,403
21 ,102 ,463 99,866
22 ,029 ,134 100,000
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
376
6. ERANSKINA: UDALMAP‐EK JASOTZEN DITUEN ADIERAZLEAK
E‐10 Taula: Udal Iraunkortasunaren Adierazleen Panela ardatz eta arloen arabera.
EKONOMIA / LEHIAKORTASUNA Ekonomi egitura 1 Nekazaritza eta arrantza sektorearen balio erantsi gordina (%) 2 Nekazaritza eta arrantza sektorean okupatutako biztanleria (%) 3 Industri sektorearen balio erantsi gordina (%) 4 Industri sektorean okupatutako biztanleria (%) 5 Eraikuntza sektorearen balio erantsi gordina (%) 6 Eraikuntza sektorean okupatutako biztanleria (%) 7 Zerbitzuen sektorearen Balio erantsi Gordina (%) 8 Zerbitzuen sektorean okupatutako biztanleria (%)
Lan merkatua 9 Jarduera tasa (%) 10 Emakumezkoen jarduera tasa (%) 11 Gizonezkoen jarduera tasa (%) 12 Okupatuen tasa (%) 13 55 eta 64 urte arteko okupazio tasa (%) 14 Emakumezko okupatuen tasa (%) 15 Gizonezko okupatuen tasa (%) 16 Gazte landunen tasa (%) 17 Gizarte Segurantzako afiliatuak (biztanleen ‰) 18 Okupatuen tasa: genero‐arraila (p.p.) 19 Erregistratutako langabetuak (16 eta 64 urte arteko biztanleen ‰) 20 Erregistratutako luzaroko langabetuak (16 eta 64 urte arteko biztanleen ‰) 21 45 urte edo gehiagoko langabetu erregistratuak (45 eta 64 urte arteko biztanleen ‰) 22 Kontratu errotazioaren indizea (kontratuak/pertsona) 23 Emakumezkoen kontratu txandakaketako indizea. (kontratuak/emakumezkoa) 24 Gizonezkoen kontratu txandakaketako indizea. (kontratuak/gizonezkoa)
Enpresa egituraketa 25 Mikroenpresek sortutako lanpostuak (%) 26 Industri establezimenduen batez besteko tamaina 27 Industri sektoreko establezimenduak (%) 28 Eraikuntza sektoreko establezimenduak (%) 29 Zerbitzuen sektoreko establezimenduak (%)
Ekonomia dinamismoa 30 Udalerriaren binztanleko BPG 31 Udal BPGaren urteko hazkunde‐tasa metatua azken bost urteetan (%) 32 Urtean erregistratutako kontratuak (biztanleen ‰) 33 Urtean erregistratutako kontratu mugagabeak (%) 34 Urtean kontratatutako pertsonak (biztanleen ‰) 35 Emakueei egindako kontratu mugagabeak (%) 36 30 urtez azpikoei egindako kontratu mugagabeak(%) 37 45 urtez gorakoei egindako kontratu mugagabeak (%) 38 Enpleguaren zifrako urte arteko aldakuntza (%) 39 Establezimenduen saldo garbia (biztanleen ‰) 40 Establezimenduen altak (biztanleen ‰)
Biztanleriaren ekonomia baliabideak 41 Errenta gordina per capita (€) 42 Errenta pertsonal erabilgarria (€) 43 Errenta pertsonalaren urteko hazkunde‐tasa metatua 1997 eta 2001. urteen artean (%) 44 Lanetik sortutako errenta pertsonala (%) 45 Errenta pertsonalaren urteko hazkunde‐tasa metatua 2001 eta 2003. urteen artean (%) 46 Oinarrizko errenta jasotzen duten bizikidetza‐unitateen kopurua (biztanleen ‰)
Eranskinak
377
47 Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen dituzten bizikidetza‐unitateen kopurua (biztanleen ‰) 48 Kotizazio gabeko pentsioen jasotzaileak (biztanleen ‰)
Biztanleriaren turismo gaitasuna 49 Turismoko ostatuko plazak (biztanleen ‰) 50 Ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak (biztanleen ‰) 51 Txikizkako merkataritzaren dentsitatea (biztanleen ‰) 52 Txikizkako merkataritzako azalera biztanle bakoitzeko. (m² / biztanleen ‰) 53 Noizean behingo ondasunen merkataritzaren dentsitatea (biztanleen ‰)
Hezkuntza 54 Gutxienez bigarren mailako ikasketak gainditu dituzten 25 eta 64 urte arteko biztanleak (%) 55 Gutxienez bigarren mailako ikasketak gainditu dituzten 20 eta 24 urte arteko biztanleak (%) 56 Unibertsitateko ikasketak bukatu dituzten 18 eta 64 urte arteko biztanleak (%).
Udaleko ekonomia‐finantza kudeaketa 57 Udalaren gastu likidatua biztanle bakoitzeko (€) 58 Udalaren zerga‐bilketa biztanle bakoitzeko (€) 59 Udalaren zor bizia biztanle bakoitzeko (€) 60 Udalaren inbertsio garbia biztanle bakoitzeko (€)SIZIALA / BIZI KALITATEA
KOHESIO SOZIALA / BIZI KALITATEA Demografia 61 Biztanleriaren urte arteko aldaketa (%) 62 Biztanleriaren aldaketa azken hamarkadan (%) 63 Haur indizea (%) 64 Zahartze‐indizea (%) 65 Gainzahartze‐indizea (%) 66 Mendekotasun demografikoko indizea
Biztanleriaren mugimendu naturala eta migrazioak67 Jaiotza‐tasa gordina (biztanleen ‰) 68 Hazkunde begetatiboko tasa (biztanleen ‰) 69 Kanpoko migrazio‐saldoa (biztanleen ‰) 70 Biztanleria atzerritarra (%) 71 EB‐15etik kanpoko biztanleria atzerritarra (%) 72 EB‐25etik kanpoko biztanleria atzerritarra (%)
Etxebizitza 73 Etxebizitza‐dentsitatea egoitza‐lurzoruan (Etxebizitza/ Ha.) 74 Hutsik dauden familia‐etxebizitzak (%) 75 50 urtetik gorako antzinatasuna daukaten familia‐etxebizitzak (%) 76 Familia‐etxebizitza nagusien erosotasun‐indizea 77 Aurri‐egoeran, egoera txarrean edo eskasean dauden eraikinetako familia‐etxebizitza nagusiak (%) 78 Etxebiden dauden etxebizitza‐eskabideen kopurua (‰ biztanle) 79 Etxebizitza babestuen (BOE) beharraren estaldura azken bost urteetan (% eskabide) 80 Etxebidek azken bost urteetan adjudikatu dituen etxebizitza babestuak (BOE) (‰ biztanle) 81 Azken bost urteetan etxebizitza berriak egiteko emandako baimenak (‰ biztanle) 82 Azken bost urteetan amaitu diren etxebizitza babestuak (‰ biztanle)
Urbanizazioa 83 Udal hiri‐lurzorua (%) 84 Bizitegietarako lurzoru urbanizagarria (%) 85 Biztanle‐dentsitatea (bizt./km2) 86 Edonor sartzeko udal eraikin irgarriak (%) 87 Etxebizitzen eraikinak, bi solairu edo gehiagokoak eta igogailurik gabekoak (%)Gizartearen ongizatea88 Udalek Gizarte Zerbitzuetan egiten duten gastu arrunta biztanle bakoitzeko (€) 89 Udalek Gizarte Zerbitzuetan egiten duten gastu osoa biztanle bakoitzeko (€)
Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Ekimenak. Gipuzkoa Herrialdeko kasurako aplikazioa
378
90 Eguneko zentroen (3. adinekoak eta urrituak) betetze‐maila (%) 91 Egoitza‐zentroen (3. adinekoak eta urrituak) betetze‐maila (%) Oinarrizko azpiegiturak 92 Ur hornidurarako sistemaren errendimendu‐tasa (%) 93 Argiteria publikoa (biztanleen ‰) 94 Gas kanalizatutako familia etxebizitza nagusiak (%) Erabilpen orokorreko ekipamenduak 95 Haur Hezkuntzaren unitateak (0 eta 2 urte arteko 100 biztanleko) 96 Liburutegi publikoetako liburukiak biztanle bakoitzeko 97 Zinema‐aretoak (guztira) 98 Zinema‐aretoen edukiera (1.000 biztanleko guztira dagoen besaulki kopurua) 99 Farmaziak 10.000 biztanleko 100 3. adinekoentzako eguneko zentroetako plaza kopurua (65 urteko eta gehiagoko biztanleen ‰) 101 3. adinekoentzako egoitza‐zentroetako plaza kopurua (65 urteko eta gehiagoko biztanleen ‰) 102 Urrituentzako eguneko zentroetako plaza kopurua (biztanleen ‰) 103 Urrituentzako egoitza‐zentroetako plaza kopurua (biztanleen ‰) 104 Umeen jolaseko gune publikoak (2‐12 urte arteko 1.000 biztanle bakoitzeko) 105 Banku bulegoak 10.000 biztanleko 106 Posta bulegoak 10.000 biztanleko 107 Gasolindegiak 10.000 biztanleko 108 Komun publikoak 10.000 biztanleko 109 Telefono‐kabinak (telefono kabina kopurua, 1.500 biztanleko) 110 Ospitaletara distantziak Gizarte segurtasuna 111 Udaltzain kopurua (‰ biztanle) 112 Delitu indizea (‰ biztanle) 113 Udalerrian izan diren trafiko istripuak, Ertzaintzak erregistratutakoak (‰;biztanle) 114 Udalerrian Ertzaintzak erregistratutako ibilgailuek harrapatutako oinezkoak (‰; biztanle)
INGURUMENA Hondakinak 115 Etxean guztira sortutako hondakinak, biztanle eta eguneko (kg./ biz./egun) 116 Hondakin arriskutsuen sorkuntza (kg/biztanleko) 117 Etxeko hondakinak biltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 118 Beira biltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 119 Papera biltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 120 Ontziak eta plastikoak biltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 121 Pilak biltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 122 arropa/ehunakbiltzeko edukiontziak (1.000 biztanleko) 123 Kutsatuta bide dauden udal lurrak (%)Ura 124 Ur eskaera osoa, biztanle eta eguneko (litro/ biztanle/egun) 125 Industriaren ur eskaera, biztanle eta eguneko (litro/ biztanle/egun) 126 Kontsumorako uraren osasun kalifikazioaEnergia 127 Instalatutako potentzia fotoboltaikoa (kwp / 10.000 biztanle) 128 Instalatutako potentzia eolikoa (kw / 10.000 biztanle) 129 Instalatutako potentzia hidraulikoa (kw / 10.000 biztanle) 130 Instalatutako eguzki‐azalera termikoa (m2 / 10.000 biztanle)
Ingurumen Kontzientziazioa 131 Ingurumen ziurtagiria duten udaleko establezimenduak (%) 132 Energia eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzak (CADEM) (%)
Garraio eta mugikortasuna 133 Udalerrian garraio eta komunikazio azpiegituretarako dagoen azalera (%) 134 Udalerrian errepideetarako dagoen azalera (%)
Eranskinak
379
135 Udalerriko bidegorri sarea (km / 10.000 biztanle) 136 Bizi den herritik kanpo lan egiten duen 16 urte edo gehiagoko biztanleria okupatua (%) 137 Bizi den herritik kanpo ikasten duen 16 urte edo gehiagoko ikasle biztanleria (%) 138 Ibilgailu parkea (ibilgailu /biztanle) 139 Taxia gidatzeko lizentziak (10.000 biztanle) 140 Udalerrien arteko irisgarritasuna 141 EAEko gainerako udalerrietara joateko batez besteko denbora (min)
Berdeguneak eta eremu babestuak 142 Udalerrian parke, lorategi eta berdeguneek hartzen duten azalera (% hiri lurzoruaren aldean) 143 Udalerrian parke, lorategi eta berdeguneek hartzen duten azalera (m2/biztanle) 144 babes bereziko udal azalera (%)