-
2008ko ekainaren 23a, astelehena ::: 2595 zka. :::
www.kronika.net
Bertso eskolaren 27 urtekoibilbidea omenduko
dute gaur /2-3
� Eg i t a r a u a09:00 Haurren marrazkilehiaketa
Tilosetan.11:45 Bertso Eskolari omenaldia. 12:00 Jaien hasiera
ofiziala.12:00 Urumea ikastolako txarangaren irteera.17:00 Haurren
aurreskua17:00 "Miguel Ollo"ren II.Oroimenezko Proba,
haurkategoriako karabina tiroketa-ko txapelketa lokalaren
finala,Txantxangorri elkartean.18:30 San Joan erronda,Hernaniko
Ohitura Zaharrakabesbatzaren eskutik.19:00 Akelarrea: kalejira
etaondoren, antzerkia, Plazan.19:00 Kantuz abesbatzarenkontzertua
Felipe SagarnaZapa kalean.20:00 Salbe Nagusia SanJoan
Bataiatzailearen parrokian.20:30 Hernaniko MusikaBandak herriko
kaleetan San Joan Martxa joko du.21:30 San Joan sua, herritarren
aurreskua eta San Joan Kantaita.23:00 Molotoff Irratiarentxosnan:
Punk eta DantzaGaua.23:00 Danborrada. SantaBarbara elkartea.23:00
Laiotz taldearekindantzaldia, Tilosetan.01:00 Urumea txaranga.
Bertso Eskolak emango
die gaur hasiera
ofiziala San Joanei
GAUR hasiko dira ofizialki San Joanak nahiz eta aste-buruan bat
baino gehiagok txupinazioari aurre hartudion. Bertso Eskolako
kideak izango dira aurten jaieihasiera ematen arduradunak eta
eguerdi aldera udalet-xeko balkoitik ekingo diote lanari. Gaur hasi
eta ostira-la arte egitarau zabala dakarte San Joanek, adin
etagusto guztietarako ekitaldiekin. Atzo ere izan zen jaigiroa
herrian, esaterako, arratsaldean SenegalgoM’Lomp taldeak dantzarako
giroa jarri zuen herrian. ��
San Joanak ofizialki gaur hasiko badira ere, asteburuan ekitaldi
ugari izan da herrian, Senegalgo dantzak esaterako.
-
2008-VI-23, astelehena
S A N J O A N J A I E N H A S I E R A E K I T A L D I A 2
TXUPINAZO hitzak zenbaterrima dituen prentsatzenhasiak izango
dira herrikobertsolariak, edo San Joan-ekin“etxera ez joan” nola
uztartu.Izan ere Bertso Es kolak eman-go die hasiera aur tengo
SanJoan jaiei, Festa Batzordeakhala erabakita. 27
urteetakoibilbidea omendu nahi izandute, Hernanin bertsorik faltaez
zedin, egindako lan isila etaherrian sortutako zalaparta.Goizeko
11:45 etan, omenaldiaegingo die Festa Batzordeakbertso eskolako
kideei Gu da -rien Plazan, eta eguerdiko12:00etan botako dute
aurten-go San Joan jaiei hasiera eman-go dien txupinazoa.
Etenik gabeko sokaBertsoa eta Hernani beti egondira lotuta, hala
diote idatzirikzaharrenek edo ahoz aho pasa-tako historiak. Txa
bala te giren
garaia, Txirrita re na, Her naniTxikia, gerra eta gerra
ondore-na... aspaldiko eta ez hain as -paldiko erreferentziak.
Orain -dik badira etxez etxe bertsola-riak zirela gogoratzen
dire-nak, bertsoak Hernanin sor -tzen zuen irrikia azaltzendutenak.
Baina garai txarrago-ak ere izan ziren, eta suspe-rraldia
ulertzeko, 1981 era eginbehar dugu salto. Ordurako,Herna niko
bertsolarien artekotxapelketak eta herriko bertso-larien saioak
egiten hasiakziren, baina Xabier Amurizakherri an emandako ikastaro
batizan zen oraingo bertso esko-laren iturburua, geroztik hain-bat
bertsolari eta hainbat ber -tso zale sortu dituen
eskolarenhasiera.
Bilerak UdaletxeanAmurizak emandako ikasta-roa denbora aldi
batekoa izan
zen, baina talde batek biltzenjarraitu zuen. Udaletxean iza-ten
ziren bertsotarako bilerak
asteartetan, gai orden jakine-koarekin: bildu eta kantatu.Lehe
nen go urte haietan taldedezentea biltzen zen, eta ge -rora jende
desberdina pa sa -tzen joan da, Udaletxetik au -rrena, eta Biteri
kultur etxetik.
Zer ez ote dituzte entzun pare-ta zaha r horiek! Gaur
egun,berriz, Larramen di ka lean dubertso eskolak egoitza,
Udalakutzita, eta Hernani ingurukosoziedadeetan ere bai,
noski.Herrian bertso giro haundiasortu du bertso eskolak,
etabadirudi harrobia emankordagoela aurrerako ere.
Ikastolen lanaHernaniko bertso eskolak bizutabe izan ditu eta
biak bategiten asmatzea izan da urteguzti hauetako
arrakastarenarrazoietako bat. Amurizaksortutako bidetik jarraitu zu
-ten zenbait lagunek, bainahorrez gain, gaztetxoekin erelana egin
zuten ikastoletan.Urumea ikastolan, Joxe MariGabiria hasi zen
bertsolaritzaerakusten, eta Manuel Berazaeta Gregorio Olasagastik
ja -rraitu zuten. Langile ikasto-
lan, berriz, Juanjo Uria izanzen bertsolaritza klaseakeman
zituena, eta Joxe MariMujika Anatx ere joaten zen,bapatean hasi
zirenak treba -tzera. Ereñotzuko bertso es -ko lan ere Juanjo Uria
hasizen, eta aurrerako FlorianOiar bi dek jarraitu zuen. Au
-rrerago, pauso garrantzitsuaeman eta ikastetxeek Herna -nirako
bertso eskola bakarrasortu zuten Biteri kultur etxe-an (gaur egun
Larramendikaleko lo kalean). Hor trebatu-tako nes ka-mutilek
tranpolinederra izan dute gainera,asteartetan biltzen zen
bertso-lari taldea.
Gaur, jenerazio desberdi-netako bertso eskolako kide-ak bilduko
dira jaiei hasieraematera: bertso eskolarensorreran
ibilitakoetatik, gauregun bertso eskolan asterobiltzen
direnetara.
1981ean sortuz geroztik ehundaka lagun pasa da bertatik, eta
gaur horietako batzuk izango dira San Joanei hasiera ematen.
Omenaldia 11:45etan izango da Gudarien plazan eta txupinazoa
12:00etan.
Bertso eskolaren 27 urteetako ibilbidea
omenduko dute gaur txupinazoan
Hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko festa egin zuen Bertso
Eskolak, 2006an, Larre-Gain sagardotegian. Bertatik pasatako lagun
asko elkartu ziren ‘argazki ofizialean’.
.
Susperraldia ulertzeko,1981era egin behar dugu salto.
Orduan izan zen bertsoeskolaren sorrera.
..
Bertso eskolak bi zutabe ditu,astero biltzen den taldea da
bata, baina horrez gain,gaztetxoekin lan egiten da.
..
-
Nola gogoratzen duzue ber tsoeskolako hasiera?AMAIA: Ereñotzuko
ikastolanklasean ematen ziguten bertso-laritza, Aritz Zerain eta
IbonMinerrek eta 12 urterekin ikas-tera Hernanira etorri
gineneanHernaniko bertso eskolan sar -tu ginen Arnaitz Lasarte
etabiak. Lehenengo eguneanhain beste jende ikusita, lotsa-tuta
sartu ginen. ESTITXU: Gu 10 urterekinhasi ginen bertso
eskolan.Gelan egundoko lana eginzuen Ixiar Otamendi irakasle-ak,
bertso inguruko istorioakkontatu eta abar, eta hortikzaletu eta
apuntatu ginen, iaklase osoa. Juanjo Uriak ema-ten zuen bertso
eskola orduan;pazientzia ederra zuen!
Zer dela eta sartzen da 10-12 urte-ko gazte bat bertso
eskolara?AMAIA: Asko etxeko giroada. Amonak txikitatik kantatuizan
dizkit bertsoak, aita bert-so eskolan ibilia da, lehengu-suak ere
bai, eta ni ere bai. ESTITXU: Guri ere amonakkantatzen zizkigun
bertso
asko eta horrez gain, ikasto-lan bertsoarekin jolas
egitekoaukera ematen badizute, ba -tzuk engantxatu egiten dira.
Denborarekin bertsoa 10/8 edo7/6 baino gehiago izatera iritsi
dazuen bizitzan.ESTITXU: Zaletasun bat eta es -presatzeko modu bat
bihur tzenda eta horrek bizi tzako fasedesberdinetan forma
desberdi-na hartzen du. Koadrilan bizizaren garaian, bertso
eskolakoadrila bat bihurtzen da;hainbeste ateratzen ez zarene-an,
jarraitzen duzu zure kasa.Asko nahiz gutxi ari, noizbe-hinka kanta
tzeko gogoa izatenda. Agen dan saio bat ere ezdugunean, edo astean
behinbiltzen ez garenean ere, izatenda gogoa bertsotarako, eta ai
-tzakiaren bat beti bilatzen du gubertsotan egiteko. Gauza bat
dabertsotan ikastea eta bes teazaletzea. Zaletzean, sar tzenzaizu
bertsotarako har hori. AMAIA: Ni Oñatin ari naizikasten eta bertso
eskolaragutxi etortzen naiz, bainaparrandan eta nabilenean,
nor baitekin elkartuz gero,bertsotan hasten gara. Horrezgain,
saioak entzutera joatekogogoa-eta izaten da. Txikitanbertso eskola
da astean ordu-bete; gero, gustatzen bazaizu,beste modu batera bizi
duzu.
Ibilbide bat egina duzue ber tso -tan. Zer puntutan
zaudete?AMAIA: Ni astean behin etor -tzen naiz klaseak ematera
etahortik aparte noizbehinka bil -tzen naiz bertsotarako, hemenedo
Oñatiko bertso eskolan. ESTITXU: Orain arte oso sar-tua egon naiz,
bai bertso esko-lak ematen eta baita kantatze-ko astero biltzen
ere. Bainaumea izan eta gero, sentitudet beste estremora pasa
nai-zela, eta borroka horretannago orain: bertsoa ez det utzinahi
eta ahal denik eta gehieneskaini nahi diot, baina aldiberean, orain
ez daukat lehenbezala biltzeko aukerarik.
Bertsotan aldatu al dira zuenametsak, helburuak?ESTITXU: Ez,
gauza batenga-tik. Nire helburua beti izan daondo pasatzea. Orain
errazagodisfrutatzen det, ez daukatjende aurrerako tripako mintxar
hori, orain beharrezko tri-pako min hori izaten dut. Nireustez
bizitzan ez da olatubakarra izaten aprobe txatubeharrekoa eta
bertsotan erebizitza osoa daukagu egiteko,ikasteko,
gozatzeko...
AMAIA: Nik ez dut izan pla-zara salto egiteko helbururik.Ondo
pasa eta bertsotan ikas-tea izan da nire helburua.Garai batean
esaten nuen eznaiz jende aurrera aterako, etaorain errazago
ateratzen naiz.
Bertsolari ezezik bertso eskolakoirakasle izana da bata eta
irakas-lea da bestea. Zer erakustensaiatzen zarete?AMAIA: bertsotan
irakatsibehar da, eta ondo pasa.Oreka bat bilatzea da
kontua.ESTITXU: bertso eskolakduen berezitasuna da,
ikasleakhizketan jarri behar direla, etahori ez da gaur egun
gauzaaskotan gertatzen, eskola bate-an umeak isilik daude
norma-lean. Hori kristoren tresna da,ikasle horiek bizi
dituztengaiak ateratzeko. Hori ondolanduz gero, oso aberasgarriada,
ikasle bakoitzaren izaerakanpora tzeko balio baitu.Hernaniko bertso
eskolansaiatzen gara pertsona bakoi -tza den bezalakoa azaldudadin
bertsotan ere.
Hernaniko Bertso Eskola referen-te izan da beste zenbait
herrieta-rako. Arrakasta non dagoela usteduzue?AMAIA: Ni aurten
Oñatirajoan naiz eta bertako bertsoeskolan denak beldurtuta har -tu
naute. Puntako hainbestebertsolari izanda uste dute he -men ez
dakit nola ikasten dela.
Arrakastaren gakoa agian izanda, lehendabizikotako bertsoeskola
izan dela antolamenduhaundia izan duena. ESTITXU: Hernaniko
Bertsoeskolan talde bateko partaidesentitu izan gara eta aldi
bere-an, klaseak eman, kantatzekobildu, geure burua prestatu,gauzak
antolatu... denetatikegin dugu, inori ideia eta bai-menik eskatu
gabe; hori daklabea. Eta talde hori berritzenjoan da, belaunaldi
berriaksartzen. Bertso eskola mobidaguzti hori da, talde hori
etagustoko duena hor geratzenda, hor sartzen da.
Demagun zuek zaretela txupina-zoan bertsoa kantatuko duzue-nak.
Ez dizuet bertso bat eskatu-ko, baina zer esango zenioketeHernaniko
herriari?AMAIA: Hogeita zazpi urte-an bizirik egon den talde
batdela, eta aurrera ere, jarraitze-ko jende asko datorrela.
ESTITXU: 23 gauean bakoi -tzak bere koadrilan bertsotanegiteko,
puntuka. ��
3 S A N J O A N J A I E N H A S I E R A E K I T A L D I
A2008-VI-23, astelehena
«Agendan saiorik
ez dugunean ere
aitzakiaren bat
bilatzen dugu
bertsotan
egiteko»Amaia Otxotorena. Estitxu Eizagirre.
� E t o r r i b e z e l a
- Bertso Eskola: «kimu berri dun arbola»- Txotx: «Kupel
txarretik tragua motx»- Plaza: «Lotsatientzat ez da erraza»-
Txapelketa: «Apuntatu gratis da eta!»- Festa: «Egingo ez duenik
ezta»- San Joanak: «Ondo bukatzennahiko lanak»
AMAIA OTXOTORENA eta ESTITXU EIZAGIRRE - Bertso Eskolako
kideak:
Amaia Otxotorena eta Estitxu Eizagirre -ren gana jo du Kronikak
bertso eskolarennondik norakoak jakiteko. Bide batez, gauregun
bertsoa nola bizi duten ere galdetudiegu Hernaniko bi
bertsolariei.
-
2008-VI-23, astelehena
4
SAN Joan sua piztuko da gaurgaueko 21:30etan plazan.
Gaumisteriotsua izaten da hau,urteko gaurik luzeena izateazgain,
udako solstizioa etaherriko jaiak ospatzeko jendeugari hurbiltzen
baita bertara.Sua egiteko ohitura aspaldi-koa da, orain milaka urte
ereospatzen baitzen San Joan gauberezia. Hala eta guztiz ere,orduan
zuen esanahia etagaur egungoa oso ezberdinakdira, zentzua aldatu
egin delaesan daiteke.
Suaren inguruko mitoakUdako solstizioa ospatzekoohiturak
aspalditik datoz.Lehen, eguzkiarekin zerikusihaundia zuen, gur
egitekopizten baitzen sua. Aintzinan,gure arbasoentzat, eguzkiaoso
garrantzitsua zen, EguzkiAmandrea deitzen zioten.Hotzetik
babesteko, lurrakgozatzeko eta nola ez, argiaemateko bizi iturri
zen. Beraz,urteko egunik luzeeneanospatzen zen suaren ingurukofesta
eta dantza eta kantu guz-tiak berari eskeintzen zizkio-ten.
Gau majikoaSan Joan izena Kristau t asunakeman zion, festa berea
eginzuenean eta kontzientziarenargitasuna adierazten zuen.Gainera,
hasiera batean aipa-tutako eguzkiak zuen garran -tzia
industrializazioarekindesagartzen joan zen, jada ezbaitzegoen
horren bestekobeharrik; gur tzeari utzi zi -
tzaion. Gaur egun, halere,gauak magikoa izaten jarrai -tzen du,
nahiz eta festa denzentzu nagusia.
Egun honetan, nahiz etabeste herri batzuetan eguzkiloreak
ipintzen dituzten, her-naniarrek beraien etxeko ata-rian lizar
adaxkak jartzekoohitura dute, gauean egondai tez keen izpiritu
txarretatikbabesteko asmoz. ��
Gau magiko eta luzeenari hasiera emango dio San Joan suak
plazan
.
«Gure arbasoek urteko gau luzeena ospatzeko egiten
zituztensuaren inguruko festa, dantza eta kantu guztiak Eguzki
Amandreari eskeintzen zizkioten»...
«Eguzkiak zuen garrantzia industrializazioarekin desagartzenjoan
zen, jada ez baitzegoen horrenbesteko beharrik;
gurtzeari utzi zitzaion»..
Herritarrak suak duen magiaz eta berotasunaz gozatzen.
Kantaita etaaurreskua
SUA piztearekin batera, herrita-rren aurreskua eta San
Joankantaita izango dira suareninguruan, 21:30 etan hauekere. Asko
dira bertara hurbil -tzen direnak aurresku herrikoihonetan parte
hartzera, etamagia eta emozio momentuakizaten dira.
Kantaita herri aurreskuarenondoren izango da suareninguruan.
Aurtengoa zazpiga-rren urtea izango da, jarraianegiten dena.
Kantaita emaku-mezkoek San Joan gau bezpe-ran kantatzen zuten
abestiada. Nahiz eta herrian manten-du ez, Nafarroako
Urdiaineniraun zuen, eta handik ekarrizuten bai abesteko ohitura
etabaita abestia bera ere. Gaurgauean, eskutik helduta,mugimenduak
eginez hogeitahamar emakume inguruk har-tuko dute parte. Kantu
honenbidez gariari ondo etortzekoeskaria egiten zaio.
Bi ikuskizun hauek amaitubezain laister, eta sua indarrragaltzen
hasten den momentu-tik aurrera, herritarrek gainetiksalto egiteko
aukera izatendute. Suaren inguruan bilduta-koek gustora hartzen
dute suaitzali bitarteko momentu hau.
San Joan sua egiteko usadioa orain milakaurtetakoa izan arren,
gaur gauean, ohiturei eu -tsiaz, sua piztuko da plazan. Gainera,
Kantaita etaherri aurreskua egingo dira honen alboan. Gauak
zuen misterioa gutxitzen joan dela badirudi ere,hernaniarrek
lizar hostoak jarriko dituzte etxekosarreran, gau magikoak
erakartzen dituen ispiri-tuetatik babesteko asmoz.
-
52008-VI-23, astelehena
-
2008-VI-23, astelehena
6
San Joanetako
erronda gaur
arratsaldean
izango da
SAN Joanetako erronda irten-go da gaur, herriko kaleetanbarrena,
Ohitura Zaharrakabesba tzak antolatuta. Koplakantari ariko dira
urterokomoduan, Kaxkoan. Guztienartean kantatuko dute SanJoanetako
kopla:
‘Dios te salve’ ongi etorrigabon Jainkuak diela
Legiarekin kunpli dezagunAita San Joanen bezpera
Horren ondoren, bertsola-riek kantatuko dituzte koplak,geldi
aldi bakoitzean. Nahiduen guztiak du gaur errondanateratzeko
aukera. San Joane -tako errondan baserritar jan -tzian ateratza da
ohitura, bainaalkandora txuriarekin. Zita,arratsaldeko 18:15etan
daZaha rren Egoitzan, errondarihasiera emateko. ��
Bertso jaialdia
ostegunean,
Gudarien
plazan
URTERO izaten du bertsoakbere tokia San Joan jaietan,baina
aurten leku berezia har-tuko du. Txupinazoan etaerrondan entzuteaz
gain, ber -tso jaialdian ere izango da ber -tsoak entzuteko aukera,
ElurTxori elkartearen eskutik. Oste -gunean, hilak 26, izango
dabertso jaialdia: Maialen Lu -janbio, Unai Iturriaga,
XabierLegarreta, Unai Agirre, IkerZubeldia eta Jon Maia arikodira
bertsotan, Gorka Tolosa -ren aginduetara. Gudarien pla-zan izango
da saioa, arratsalde-ko 19:30etan. Eguraldiak lagun-duko ez balu,
Atsegindeginegingo litzateke. ��
Hankak dantzan jartzeko garaiaGaztetxoek azken asteetan egindako
entsaioak jende aurrean erakutsiko dituzte
gaur arratsaldeko 17:00etan plazan hasiko den haurren
aurreskuan.
ARRATSALDEKO bostetan,urteroko moduan, haurrenaurreskua izango
da Guda -rien plazan. Izen ematea au -rre tik egiten denez,
berroge-hita hamar bikote izango diradantzara aterako
direnak.Gogotsu ateratzen dira dan -tzara neska-mutilak,
bertanegingo dituzten dantzakaurretik ongi entsaiatuta edu-kitzen
baitituzte.
Dantza mota ugariGaztetxoek lehendabizi, dan -tzari hasiera
emateko, soka bategiten dute plazan eta honibuelta ematen diote.
Ondo ren,aurrenekoek, hau da, aurres-kua dantzatzen dutenek,
etaazkenekoek, atzezkua dan tza -tzen dutenek, sokatik ateratze-ari
eki ten diote; bi taldeen arte-ko lehia hasten da, dantzan.
Segidan, garai batean egi-ten zen bezala, arku bat egineta
haurrak azpitik igaro tzendira. Garai batean, norbaitgaizki
portatuz gero, ez zi -tzaion pasatzen uzten.
Ondorenean, mutilek al -par garta dantza egiten dute,banaka.
Gero, aurreskuadantzatuko duten lau muti-kok eta atzezkua
dantzatukoduten beste lau mutikokberen bikotea hartu eta
plazaerdira eramaten dute. Bertan,agurra dantzatzen diote. On
-doren, hasieran osatutakozinta egiten dute berriro ere,eta mutilek
zortzikoa dan -tzatzen diote bikotekideei.Behin bikoteak osatuta
dau-dela, arin arina eta fandan-goa dantzatzen dute
denekbatera.
Plaza atzean utzi eta hau-
rrek kale bueltari ekiten diotegeldialdiak eginez. Bakoitze -an,
zortzikoa, fandangoa eta
arin arina dantzatzen dituzte.Buelta amaitu ondoren, hasi-tako
lekura, plazara buelta -tzen dira. Bertan, dantzaldia-ri amaiera
ematen diote.
Jatorri ezezagunaAurreskua dantza dotoreaeta ospetsua
kontsideratuizan da beti, euskaldunekfesta haundietan
dantzatzenzuten dantza da.
Hala eta guztiz ere, jato-rria ezezaguna da, nahiz etabatzuk
artzaintza girokokoreografiekin lotzen duten.XV.mendean eliz
agintariakizan ziren zabaldu zutenak.
Mendeetan zehar indarragaltzen joan zen arren, GudaKarlistaren
ondoren, kultu-ren berpiztea etorri zen etahonen ondorioz
aurreskuaberreskuratzen hasi zen. ��
.
Sokatik ateratzeari ekitendiote; bi taldeen arteko lehia
hasten da, dantzatzen..
Garai batean egiten zen beza-la, arku bat egin eta haurrakhonen
azpitik igarotzen dira
Plaza atzean utzi eta haurrek kale bueltari ekiten
diote geldialdiak eginez.Bakoitzean, zortzikoa,
fandangoa eta arin arinadantzatzen dituzte.
Eskuak altxata gaztetxoak plazan, bikotekidearekin arin arina
dantzatzen.
� H A U R R E N A U R R E S K U A
-
72008-VI-23, astelehena
Sorgin dantzaren erritmora ehun lagun
inguru irtengo dira gaur Akelarrean
Inkisizioa, etxebizitza eta tortura izango dira aurtengo
antzerkiko gaiak. Akelarrearen dantza asmatu zuen Angel Mari
Elkano, orain gutxi gartzelaratua ere gogoan izango dute.
MAIALEN APEZETXEAAkelarreko arduraduna:
«Hernaniar sentimendua sortzen duAkelarrean parte hartzeak»
Noiz atera zinen lehen aldizAkelarrean, zerk animatuta? Hamabi
urterekin hasi nin -tzen edo ginen lehenengoaldiz. Ikastolako
lagunakelkartu ginen, betidanik eza-gutzen genuen zerbait zen
etaanimatu egin ginen; hor hasiginen neska eta mutilak ate-ratzen,
dantzatzen... beti dagourteren bat hasteko.
Zer suposatzen du zuretzatAkelarrean ateratzeak?Guk txiki
txikitatik ezagutudugun zerbait da, urteroikusi dugu eta beti
iritsi nahiizan dugu horretara, atera -tzera. Neretzako
pertsonalkioso haundia den zerbait da,esanahi askokoa da
etagarrantzia haundia daukana.
Eta hernaniarrentzat?Oso garrantzitsua da, badau-ka bere
balorea. Akelarreahernaiarren zerbait da, jaietanegiten den
ezaugarri edo bi -txikeri bat da, baina gurea denzerbait da.
Gainera, herrikogazteen artean hernaniar sen-timendu bat sortzen du
ber-tan parte hartzeak eta horipolitta da. Jende ugari ezagu -tzen
duzu bertan, EuskalHerriko kultura ezagutzenduzu eta zer gertatu
zen, nola.Historiako zati batzuk barne-ratzea garrantzitsua da.
Jantziak zuek egiten al dituzue?Sorgin txapelak-eta urteroegiten
dira, normalean urte-ro berritzen dira. Jantziaberriz, bakoitzak
berea du,nahiz eta hauek egiteko ereaskotan elkartzen garen.Gure
helburua 25.urteurre-nerako emakumeen eta sor-ginen jantziak pixka
batgarai hartara egokitzea da.Antzerkian erabiltzen direnhainbat
jantzi, apaizarenaketa abar, askotan elizak edolagunak utzitakoak
izatendira edo pelikula batean nor-
baitek erabilitakoak.
Nola bizi duzu zuk San Joan gauhori?Gau misteriotsua da.
Halaere, duen kutsu erlijiosoakenduko nioke. Solztizioarengaua da,
eguzkiak indarrahartzen duen gaua, udaradatorrela esan nahi du
etahori erlijioak zapaldu eginzuen. Esanahia indartzeagustatuko
litzaidake, apun-teak botatzeko baino zerbaitgehiago baita, bere
esanahipropioa duen zerbait da. ��
AKELARREA izango da aur-ten ere Gazte Asanbladak etaakelarreko
taldeak antolatu-ta. Sorgin gau bilera gisa eza-gutua den gau
honetan aker,sorgin, apaiz eta gainerakoakaterako dira
emankizunean.Aurtengoan ere ehun bat la -gun inguru izango
dira.Akelarrean ateratzen direnakgutxi gora behera 15 eta 25urte
bitartekoak izaten dira.Antzerkia egiten dutenakaldiz zaharxeagoak
izan ohidira.
Irteera arratsaldeko 19:00 -etan Paradoretik egingo
dute.Ondoren, herriko kaleetan ba -rrena ibiliko dira sorgin dan
-tza dantzatuz urtero bezala.Plazara arratsaldeko zortziakaldera
iritsiko dira.
Antzerkian inkisizioa, etxebizitza eta torturaSegidan,
aurtengoan ere, an -tzerkia izango da plazan. Gainagusia inkisizioa
izango da.Inkisidoreak Herna nira iritsiziren garaia antzeztu nahi
iza-ten da. Sorginak eta gainera-
koak erlijiosoak ez izatearenerruz jasaten zituzten
torturakirudikatuko dituzte plazan.
Akelarreak, aktualitate iku-tua ere izango du eta etxebizi
-tzaren arazoa bezalako gaiaklanduko dituzte gaurko an
-tzerkian.
Honetaz gain, gaur egungoEuskal Herriko eta Hernanikoegoera
politikoari lotuta ereegongo da antzerkia, Akela -rreko kideek
Kronikari esandiotenez. Garai batean sorgi-nek inkisidorearengandik
jasa-ten zituzten torturak gaur egunjasaten dituztenekin al de ra
-tuko dituzte. «Estatu propiobat sortzeko bi dea jarraitzeaga-tik
askotan Euskal Herrikogizarteak jasaten dituen tortu-rak salatuko
dira».
Honetaz gain, Angel MariElkano ere gogoan izan nahidute, orain
dela gutxi espetxe-ratua, bera izan baitzen Ake -larrearen dantza
asmatu zuena.
Antzerkia gaueko bedera -tziak aldera bukatuko da etaondoren San
Joan suari eman-go zaio hasiera. ��
Akelarrea herriko kaleetan barrena
Maialen lehengo urteko akelarrean
-
2008-VI-23, astelehena
S A N J O A N J A I A K I R U D I T A N 8
San Joanetako palatxapelketa. Kirol Patronatuakantolatuta San
Joanetako pala txa-pelketako finalak jokatu ziren atzogoizean.
Teniseko pelotarekin txapel-dunak Maider Huizi eta Ane Mujikaizan
ziren, Ane Zulaika eta NereaChavezen kontra 22 -11
irabazita.Gomazko pelotarekin txapeldunakMaider Senper eta Amaia
Ira zus -tabarrena izan ziren, finalean ArianeArrieta eta Miren
Goikoetxearen kon-tra 22 eta 12 irabazita. ��
Alexander Agirretxe eta Maria Mendibe tAtleta osoaren proban.
Pasaiako Alexander Agirretxrrenak aurten Atleta Osoaren proban.
Hernaniarrak ere ondo aritu Ismael Mateo izan zen eta
emakumezkoetan Izaskun Santana. Etxproba eta pozik agertu da aurten
36 parte hartzaile izan direlako. Uparte hartzen, baita beste
herrietako jendea ere, proba ezaguna e
Sunbillatik Kantuz Kantuz taldeak Garin taberniluntzean.
Sunbillatik Kantuz Kantu taldeak betiko euskal kantak
ekarrgozamenerako. Besain eta Sunbillako Jon eta Antton izan ziren
kantuan. Baneta baxuarekin Egoitz. San Joanetan izan dira aurten
eta herriz herri festa giSunbillatik Kantuz Kantu taldeko kideek.
��
Idoia eta Iratxe , eta Iñigo eta Mañel palan onenak.Kirol
patronatuak antolatuta, hel duentzako pala txapelketako finalak ere
jokatu ziren atzo. Gizo n ezkoetan txapeldunak Mañel eta Iñigo izan
ziren. Bestalde aur ten jokatuko da emakumezkoen tzako aurreneko
pala txapelketa eta irabazleak Idoia eta Iratxe izan ziren. ��
-
9 S A N J O A N J A I A K I R U D I T A N2008-VI-23,
astelehena
txapeldun xe eta Pasaiako Maria Mendibe izan dira azka-
dira, gizonezkoetan aurreneko hernaniarraxeberri Lagun Artea
elkarteak antolatzen duUrtetik urtera gero eta jende gehiago ari
dagiten ari denaren seinale. ��
Aitor Olaizola, AmaiaDublang, BonifacioAllende eta ServandoRivas
palankari onenak.Etxeberriko Lagun Artea elkarteakantolatuta
palankarien proba izan zenatzo goizean, Atletismo pistan. Batbaino
gehiago izan ziren palankabotatzera animatu zirenak eta hona-koak
izan dira aurtengo onenak: gizo-nezko seniorretan Aitor Olaizola
izanzen (39,72); bigarren FernandoDublang (34,78); eta
hirugarren,Xabin Irastorza (25,52). Ema kumez -koetan, aurrena
Amaia Dublang izanzen (20,43); bigarren, Amaia Gelado(14,02) eta
hirugarren Itziar Aristi(10,25). Beteranoetan aurrena,Bonifacio
Allende izan zen(27,69) etajubeniletan aurrena CD HernanikoServando
Rivas izan zen (13,61). ��
na girotu zuen atzo ri zituen gogora, Garin tabernan
zeudenennjoa eta gitarrarekin Juan Karlos izan zeniroa jartzen
jarraitzeko asmoa dute
Gerardo Plazaren omenezko bigarren xakejardunaldian, Hernanik
Groseko taldearipartidu bat irabaztea lortu zuen.Gerardo Plazaren
omenezko bigarren xake jardunaldia izan zen atzogoizean udaletxeko
arkupeetan. Joan den urtean bezala Gros taldekojokalariak gonbidatu
zituzten. Lehendabizi Hernani eta Grosen artekomatch-a jokatu zen.
Gros taldean maila haundiko jokalariak biltzen diraeta herrikoek
erronka izaten dute partidaren bat irabaztea. Iaz Hernanikez zuen
partidarik irabazi, baina aurten bat irabaztea lortu du,
MikelGastesik jokatutakoa. Jarraian Gerardo Plazaren senitartekoei
loresorta eskaini zieten. Bukatzeko Gros taldeko bi maisuek, Euskal
Herrikotxapeldunak izandakoak, jokalari bat baino gehiagoren kontra
arituziren, argazkiak ikusi daitekeen bezala. ��
-
2008-VI-23, astelehena
1 0
Salbe Nagusia gaur eta Patroiaren
aldeko Meza Nagusia bihar ParrokianSan Joan eguneko Salbea
gaueko 20:00etan hasiko da eta ondoren Musika Banda aterako da
herrian barrena ‘San Joan Martxa’ joaz. Bihar Meza Nagusia
goizeko 11:00etan izango da.
� T A N B O R R A D A
Santa Barbara Elkarteko Tanborrada gaur iluntzean
Tanbor jole, barrika, sukaldari eta kantinerak aterakodira, 60
lagun inguru guztira, gaur gaueko 23:00etan,Santa Barbara
Elkartetik. Guztira ordu t’erdi inguru ibili-ko dira kaleak tanbor
hotsez betetzen. ��
Haurren tanborrada Santa Barbaraeta Etxeberri Elkarteen
eskutik
Bihar eguerdiko 11:30etan irtengo dira 90 lagun inguru.Hauetatik
50 Santa Barbara elkarteko haurrak izangodira eta 40 Etxeberri
Elkartekoak. Adin tartea sei etahamabi urte bitartekoa izango da.
Helduen tanborradanbezala, hemen ere taldea danbor jole, kantinera
etasukaldariz osatua egongo da. Ordu t’erdi inguru ibilikodira
txikiak Santa Barbarako elkartetik atera, PlazaBerrira joan eta
Gudarien plazara egingo duten ibilbide-an tanborrak astintzen.
��
� A M U R R A I N A R R A N T Z A T X A P E L K E T AXVIII.
amurrain-arrantza txapelketaJuan Antonio Estebanen omenez
Asteazkenean, goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:30akarte izango
dute Landareko arrantza guneanTxantxangorri Elkarteak askatu dituen
amurrainakarrantzatzeko aukera. ��
� Z A H A R R E N E G O I T Z A
Domino Txapelketa gaurZaharren Egoitzan Domino txapelketa izango
da gaur,San Joanetako egitarauaren barruan. 17:00etan. ��
� H A U R M A R R A Z K I L E H I A K E T A
XXXI. marrazki lehiaketaren sari banaketa
Gaur izango da Urumea ikastolak antolatzen duen haurmarrazki
lehiaketa, 09:00etan, Tilosetan. ��
� K A R A B I N A T I R O AKarabina tiroko finala gaur
Haur kategoriako karabina tiro txapelketa finala izangoda gaur
arratsaldeko 17:00etan, Txantxangorri elkarte-ko lorategian. 16
urtetik beherakoei dago zuzendua etairabazleak txapela eramango du.
Gainerako partehar -tzaileek sariak eta trofeoak izango dituzte eta
hauenartean karabina zozketatuko da. ��
� U D A L T Z A I N G O A
Zamalanen ordutegi murrizketa Jaiak direla eta, zamalanen
ordutegia murriztu egingo daKaxkoko Kale Nagusian, Kardaberaz
kalean, GudarienPlazan eta Zapa-Karkaban. Gaur, goizeko
06:00etatik11:00etara egin ahal izango dira zamalanak; bihar,
SanJoan eguna, jai izango da; asteazkenean eta ostegunean,hilak 25
eta 26, goizeko 06:00etatik 07:15etara eta eguer-diko 13:00etatik
15:00etara egin ahal izango dira zamala-nak; eta ostiralean, hilak
27, 11:00etatik13:30etara. ��
ELIZKOIENTZAT jaietako eki-taldi nagusietako bat denSalbea gaur
arratsaldean izan-go da. Urtero bezala 20:00 ha si -ko da, San Joan
Bataia tzai -learen parrokian. Ondoren, or -du erdi beranduago,
irteeraegingo duen Hernaniko Mu -sika Banda herrian zehar SanJoan
Martxa joaz ibiliko da.Irteera Gudarien plazatik egin-go dute eta
Zinkoe neara jeitsi-ko dira, buelta hartu eta KaleNagu sitik
barrena Plazaraitzul tzeko. Ekitaldia, parte har -tzaileen
esanetan, urtetik urte-ra indar haundiagoa har tzenari da
herritarren eta eliztarrenartean.
Meza NagusiaSan Joan egunean ere mezaizango da parrokian.
Goizeko11:00etan hasiko da San Joan
Bataiatzailearen, Her na nikoZain dariaren omenez. Parro -kian
elkarrekin emandako me -za izango da.
Artxiboari begiraHistorian zertxobait atzera egi-nez, San Joan
bezperan egitendiren ekitaldiaren lehen aztar-nak orain ia 100
urtetakoakdira. Hernaniko artxibora jozgero, ikus dezakegunez, azal
-tzen den lehen aldiz, hau da,lehen erreferentzia 1911 urte-koa
da.
Hernaniko Musika Bandaridagokionez, hau ere ageri daherriko
artxiboan. Aurrekoabaino zertxobait beranduago-koa bada ere, honen
lehen erre-ferentziak ia mende bat atzera-gokoak dira. Idazkietan
lehenaldiz 1913an agertzen da eki-taldia, bi urte beranduago. ��
Herritarrak Salbe Nagusiko mezara sartzen.
-
1 12008-VI-23, astelehena
Dantzaldiak eta musika estilo
ugari bost egunetan zeharEgun osoan zehar egongo da musika
estilo ezberdinez gozatzeko aukera, dantzaldietatik
hasi eta txarangek, herriko bandak eta mariachiak jarriko duten
giroarekin.
Haurrek ere izango dute festarako aukera
Diskojaia eta
elektronika
ekainaren 25ean
DISKOJAIA antolatzen adituakdiren Abibako kideak Atsegin -degiko
plazan izango dira koa-drila egunean, gaueko 23:00 -etan.
Dibertigarria eta ezberdinaden argi eta soinu
espektakuluaekarriko dute beste behin ereherrira. Bertan, estilo
guztietakomusika jartzen duten DJ adituakariko dira. Hauetaz gain,
gogo-akere izango dira oraingo eta lehen-go musika dantzatuko du
tenak.Giroa ziurtatua dago Atse gin -degin, Abiba etorri izan den
aldi-ro ikusi izan den moduan.
Bestalde, ordu berean, gauelektronikoaz gozatzeko auke-ra izango
dute Tilosetara hur-biltzea erabakitzen duten guz-tiek. Bertan DXPE
eta Aliviohernaniarrak izango dira. ��
DANTZA egiteko eta gorpu -tza mugimenduan jartzekoekitaldiak ez
dira faltako jaie-tako bost egunetan zehar.Nahiz eta gauetako
kontzer-tuak jende gaztearengana zu -zenduagoak daudela diru-dien,
musika estilo ezberdine-tako ekitaldi ugari izango da.
Musika eta dantzaldiakAzken urteetan leial izan denLaiotz
taldeak emango diehasiera astelehenean aurtengodantzaldiei.
Kontzertu amaie-ran, gaueko ordu txikietan,Urumea txaranga irtengo
daherriko kaleetan barrena giroaberotzera.
San Joan egunean musikaekitaldiak goizetik hasikodira. Eguerdiko
12:00etanHerna niko Txistulari Bandakkon tzertua emango duGudarien
Plazan, urtero beze-la. Segidan, HernanikoMusika Bandaren
kontzertuaegongo da Udale txeko arku-peetan Cipri Otxan
dorenaNobleren zuzendaritzapean;Gloria al pueblo, Alma de Dios,The
last of de mohicans, Bluesbrothers revue eta A Igarondoabesti
ezagunak entzun ahalizango dituzte bertara hur-biltzen diren
guztiek. Afal
aurretik familian dantzaldiaegiteko aukera ere egongo
daAtsegindegin Lisker taldeare-kin. Atsedenaldiaren ondo-ren,
23:30etan, «karroza» dei-turiko dantzaldia izango datalde beraren
eskutik.
Koadrila egunean arratsal-dea animatzeko Imperial Azte -cajico
Mariachiekin kalejiraegongo da eta gauerdian In -can sables
txaranga irtengo daegunaren amaiera alaitzera.
Festak bukaerara iristen ari
diren heinean, ekitaldiak gu -txituz joan arren, jaiei
amaieraona eman nahi diotenek oste-gunean izango dute aukera,Aiko
taldearekin, 22:30etan,Plaza Berrin egingo den erro-merian. ��
Hernaniko Musika Banda San Joan Martxa jotzen
Dj-a musika jartzen
TXIKIENENTZAKO ekitaldi ugariantolatu dira festetan, hauek ere
gozatudezaten. Gaur 12:00etan, Urumea txa-rangaren irteera izango
da. Bihar, orduerdi beranduago, haurren danborradaizango da.
Gainera, arratsaldeko 17:00 -etan, Atsegindegiko plazan ino, ino
bon-bardino emanaldia izango da Anemona
oskola eta Kamarroi taldearen eskutik.Goiztiarrentzat, ekainaren
25ean, haurkategoriko XVIII. amurrain-arrantzalehiaketa egingo da
Urumean. Herrianbarrena bueltatxo bat eman nahi dute-nek goizeko
10:00etan txu-txu trenaizango dute haurrentzako parkearekinbatera,
Atsegindegiko plazan.
Ostegunean bertan, eguer diko 12:00 -etan, buruhandiak izango
dira. Arra -tsaldean berriz bi ekitaldi ordu berean:18:30etan;
herri jolasak Atsegindegineta zinta lasterketa Latsunbe
auzoan.Ostegunean Hortzmuga taldeakSuperplast izeneko emanaldia
emangodu Atsegindegin eta arratsaldeko
18:00etan gaztetxoentzako graffitiak,piñatak, serigrafia eta
txapa tailerrakizango dira Latsunben. Azkeneko egu-nean apar
jaialdia izango da Biterin,jaiei amaiera bikaina emateko.
Urtero bezala, asteazkenetik ostira-lera zezen txikiak izango
dira Latsun -beko kirol pistan, 17:30etan. ��
-
2008-VI-23, astelehena
1 2
HAMAR txosna izango diraaurtengo San Joan jaietan.Hoietatik
bederatzi Tilosetakotxosna gunean egongo diraeta urtero bezala,
bakarra,Plaza Berrin. Gainera, festakaste egunean tokatzen
direlakontuan izanda, zortzi gaue-tan egongo dira zabalik;aurreko
ostiralean hasi etaekainaren 27ra arte.
Ordutegia eta eskaintzakNahiz eta ordutegia finkatzekogaraian,
hasiera batean, txosnabatzordeak arazo ba tzuk izanzituen, azkenean
adostasunbatetara iritsi dira eta honelageratu da: astelehena eta
aste-artean goizeko 07:00ak arte etaasteazken eta ostegunean
goi-zeko 06:00ak arte.
Bi txosna izango dira janariaemateko baimena dutenak.Bata Plaza
Berriko txosna,AAM-k jarri duena (bertan bes-teak beste oilaskoa
jateko auke-ra izango da), eta bestea, AEK -koa, ogitartekoak
salduko di -tuena. Txosna gu nean egongodiren beste txosnak
Askapena,EHE, AHT-aren aur kako tal-dea, Gazte Asanblada, Her
naniAbian, Molotoff IrratiaHernaniko Ahotsa, HernanikoGazteak eta
Bilgune Feministadira. Aipa tzekoa da baita ere,
lau txosna gune egongo direlaaukera ezberdinak
eskainikodituztenak.
Txosna guztiak herri mai-lako elkarteek osatzen dituz-tela
kontuan izanda, bertanateratako dirua Hernaningeratuko dela
azpimarratu duTxosna Batzordeak.
Berrerabiltzeko edalontziaJai hauetan gorriak izangodira
txosnetan emango direnedalontziak. Prezioa 0,80 zen-timokoa izango
da eta ez dadirua itzuliko. Txosna Ba tzor -deak jaietarako
edalontzi ba -karraren erabilera bultzatunahi du ekimen
honekin.Nahi duenak, parranda edojaiak amaitutakoan
edalontziaitzultzeko au kera izango du.Aurtengo leloa Ingo al
deu?izango da, eta euskararen era-bileraren eta norma liza zio a
-ren aldekoa izango da.
Ekitaldiak txosna guneanSan Joan bezpera eguneanmalabarak egongo
diraJaxenolassen eskutik, arratsal-deko 19:00etan. Koadrila
egu-nean berriz, bazkaria egingoda Plaza Berrin, eguerdiko14:00etan
eta ostegunean,ekainak 26, bertso poteoaarratsaldeko 18:00etan
��
Gustu guztietarako aukerak txosnagunean
Ixiar Erasun- AEK-ko irakaslea:
«Afaltzeko nahiko leku edukitzeaeskertu egiten du jendeak»
Zein da AEK-ko txosnak duenberezitasuna?Haundiena gure
guneanipin tzen ditugun mahaiakdira. Jende gazteaz gain,asko, fa
miliarekin etortzendira eta afaltzeko nahikoleku edukitzea eskertu
egi-ten dute.
Zeintzuk aritzen zarete lanean?AEK osatzen dugun guz-tiok,
irakasleetatik hasi etaikasleetaraino. Baina ezgara nahikoak
izaten, beraz,lagunek eta familiakoek erelaguntzen digute.
Norbaitlaguntzeko prest badago,badaki non aurkitu gaitza-keen; asko
eskertzen dugu.
Txosnetako kofradia deiturikotalde bat ibiltzen omen da zerbitzu
eta edarien kalitatea neurtzen. Zuek puntuazio altua jaso al
duzue?Bikaina. Gure txosnako mu -sika ona da, giro ezin hobeato
patzen dute bertara hurbilt-zen diren guztiek, bokatagoxo-goxoak
ditugu eta gaine-ra besteek ez duten bi gauzaditugu: tabakoa eta
izotza.
Aurtengo San Joan jaiak asteegunean tokatzen dira, jendeasko
espero al duzue?Hiru egun lehenago ireki -
tzen dugula kontuan izan-da, eta gainera janaria ema-ten
dugunez, jendea ibilikoda. Herritarrak koadrilaeguna eta abar
direla-eta,animatzen dira.
Bederatzi urte daramatzazuSan Joanetan txosnan
lanean,bitxikeriren bat?San Joanak kurtso amaieranizaten direla
kontuan izan-da, Erasmusekin etorritakoatzerritar asko
hurbiltzendira herrira. Joan den urte-an Italiano batzuk
harritutageratu ziren sagardoa bota -tzeko
berezitasunarekin.Beraiek boteilatik berdinedango lukete.
Katxiekduten tamainak ere harri -tzen ditu, eta batez ere eda-
lontzia koadrilako kideekeskuz esku nola pasatzenduten ikusteak,
denak basoberdinetik edateak. ��
Ixiar AEK-ko gela batean
Ekainak 23, astelehena
�Dj Nokono, Dj Manuto eta Dj
Iñigito. Punk eta Dantza Gaua.Molotoffeko txosnan,
23:00etan.
� Laiotz taldea. Dantzaldia.Ezkiaga pasealekuan, 23:00etan.
Ekainak 24, asteartea
�Dj Talo (Hernani, etno-tekno)eta Aritz “Sound System”
(Hernani, Musika Beltza).Molotoffeko txosnan, 23:00etan.
�Las putas del mistol eta
Neallea Sola. Punk Rock.Txosnagunean, 23:00etan.
Ekainak 25, asteazkena
�Trifulka, Ania eta A duras
penas. Txosnagunean, 20:30etan.�DZ (Rap-funk) eta Prest Dj
(Dubbreak bass steps). Molotoffekotxosnan, 23:00etan.�DXPE+Alivio.
Gau elektronikoa.Ezkiaga pasealekuan 23:00etan.�Abiba Disko Jaia.
Atsegindegiplazan, 23:00etan.
Ekainak 26, osteguna
�Steppi Selekta+Lagunak
(Reggae-dancehall.Irun) etaBlami (Doinuen margolaria.Lasarte).
Molotoffeko txosnan,23:00etan.
Ekainak 27, ostirala
�Selektah Sound System. Lagungonbidatuak: Bilboko 121 Creweta
Norte Apache, Hernaniko
Raul “BlackJiko”, Daddy Jeff
eta Rapaula, Josu, Adrian eta
hainbat lagun. Musika beltza.Molotoffeko txosnan,
23:00etan.�Astintzen. Rock kontzertua.Ezkiaga pasealekua,
22:00etan.
Hamar txosna izango dira aurten,Tilosetan eta Plaza Berrin.
Egun nagusietan goizeko 07:00ak arteegongo dira zabalik txosnak
eta
gainerakoetan 06:00ak arte.
.
«Norbait laguntzekoprest badago, badaki non
aurki gaitzakeen, askoeskertzen dugu»
..
-
2008-VI-23, astelehena
1 4
MARIAN Beitialarrangoitia,Hernaniko Alkateak, San Joa -netako
agurra helarazi nahiizan die herritarrei. Honakoada Alkateak San
Joan festenbueltan zabaldu duen mezua:
«Urtea azkar igarotzen da etahementxe gaituzue berriro ere,San
Joan jaietako egitaraua zuenesku jartzera etorriak, urte guzti-ko
nekeak eta kezkak albora utzieta ospakizunean murgiltzekoaukera
ezin hobea.
Konturatzerako igaro dirahamabi hilabete, alkate postuanegin
dudan aurreneko urtea. Ezda akaso denontzat ospakizune-rako motibo
izango, ezta nagusiaere, baina aurkituko duzue bes-terik bost
eguneko atseden etafesta egun hauek azken minutu
arte aprobetxatzeko, beraz gozadezazuela.
Gauza jakina da bost egunetanez direla gainetik urte
guztikoajeak kentzen, gehiago beharkogenukeela, baina ez da gaizki
etort-zen etenaldi bat.
Modu berean izango dira, bai,festaz erabat gozatzerik izango
ezdutenak edota, aspaldi ez bezala,beren alaitasuna beste
guztiokinparteka tzeko moduan izango dire-nak. Guztientzat nire
desioa SanJoan jaietan, ahal duzuen neu-rrian gozatzeko, goizetik
iluntze-ra zoriontsu izaten indar guztiajartzeko.
Egunari, egitarauari zu kuaateratzeko urte sasoia da, bainamodu
berean gauzak nola egitenditugun zaintzeko ere bai, dena ez
baita kon tsumoa eta zarata.Tartean izango dira jaiak
bestepatxada batez gozatu nahiko di -tuztenak, eta denontzat
izanbehar da tokia.
Edonola ere bereziki go goanditugu osasun arazoak
medio,bazterketa sozialaren ondoriozedota lanagatik jaiak nahi
bezalagozatu ezin dituztenak, baitaarrazoi ezberdinengatik
urrundaudenak ere. Saiatuko gara guz-tien hutsunea txikiagoa
egiten,etorkizunean kasu askotan horrenbeharrik izango ez
delakoan.
GORA HERNANI!GORA SAN JOAN
JAIAK!»Marian Beitialarrangoitia,
Alkatea
� P E L O T A - E m a k u m e a p e l o t a r i
Idoia Tejedor eta Kristina Galdeano
Gipuzkoako I. Txapelketan buruEMAKUMEA Pilotari Egunaospatu zen
joan den ekainaren14an Iruran, girio ederreanospatu ere.
Emakumea Pilo tari ekime-na Gipuzkoako Eus kal Fe -derazioak
2004an martxanjarritako ekimena da eta aur-tengo ikasturtean ze har
25urtetik gorako emakumeentzatpaleta ikastaroak antolatudituzte,
besteak beste. Ikastarohorietan ibilitako 60 bat ema-
kume bildu ziren ekimenarenbueltako jaialdian, tarteanHernaniko
17 emakume.
Gipuzkoako txapelketanhernaniarrak bikainEmakumea Pelotari
Egunean,besteak beste, Gipuzkoako I.Txapelketa Herrikoia jokatuzen,
bertan 8 bikotek hartu zu -ten parte, tartean Her naniko bi:Amaia
Etxezarreta eta Lur desTranche; eta Idoia Te je dor eta
Kristina Galdeano. Azkenhauek txapelketako txapeldunizan ziren,
finalera iritsi zenDonostiako bikoteari 14-4 ira-bazita.
Txapelketan parte hartuez zutenek ariketa ezberdinakegin
zituzten goizean zehar,Za rau tz, Donostia, Tolosa etaArra sateko
emakumeekin ba -te an. Sari banaketaren ondo-ren, denak bazkaltzera
joanziren. ��
Jaietako Alkatearen agurra:
-
1 52008-VI-23, astelehena
� P E L O T A J A I A L D I A
Xala-Barriola
Irujo-Goñi III
ostiralean,
kiroldegian
PELOTA jaialdi haundiaizango da aurten ere San Joanjaien
barruan, pelota elkarte-ak antolatuta, Aspe enpresa-ko
pelotariekin. Xala etaBarriola ariko dira Irujo etaGoñi IIIaren
aurka partiduestelarrean. Jaialdiko biga-rren partidua izango da
este-larra, eta lehen partiduanOlazabal eta Arizmendi arikodira
Ongai eta Arrutirenaurka. Jaialdia, ekainaren27an izango da,
ostiralarekin,arratsaldeko 18:00etan, kirol-degiko
pelotalekuan.
Puntako pelotariakostiraleanAzken urteetan, pelotarihaun diak
etorri izan dira SanJoanetako jaialdira. Abel Ba -rriola Leitzako
atzelaria finalajokatu berritan etorriko daHernanira, joko maila
onean;goruntz ari den Yves SalaberriXala izango du aurrean
(berezGonzalez zen etortzekoa,baina lesio bat izan du) etaaurkari
Juan Martinez de Irujoikusgarria, eta Goñi III atzelarisegurua
izango dituzte. Ho r -tzak zorroztu zaizkionak,Guria, Oindi eta
Aralar taber-netan ditu sarrerak salgai.Eserita zenbakidun
eserlekue-tan, 30 euro; Zutik zenbakirikgabe 15 euro; eta 16 urtez
azpi-koek 5 euro. ��
� H E R R I K I R O L A K
Larretxea,
Arria V eta
Olasagasti,
Tilosetan,
Urrezko
Aizkoran
BASERRITARREN eguneanherri kirolak izango dira aur-ten ere San
Joan jaien ba rru -an, ostiralean, Elur Txorielkarteak antolatuta.
UrrezkoAizkolari Txapeldunaren Li -gako saioa egingo dute goimai
lako hiru aizkolarik:Donato Larretxea arantzata-rra, Xabier
Orbegozoa ArriaV errezildarra eta Joxe MariOlasagasti igeldoarra
arikodira nor baino nor. DonatoLarretxea izango da Herna -niko
saioa irabazteko faboritonagusi, baina Arria V eta Ola -sagasti ere
ez dira edozein etasaiatuko dira gauzak estujartzen txapelketako
lehenfasean.
Perurenatarrak harri jasotzenUrrezko Aizkorako saioazgain, harri
jasotzaileak ereizango dira Baserritar Egu -nean, Tilosetan.
Perurena aitasemeak ariko dira harriajasotzen, Urrezko
Aizkorakodeskantsuetan. Leitzako harrijasotzaileek erakustaldi
askoegiten dituzte herriz herri, etaez da Hernanira batera
etorri-ko diren lehen aldia. ��
� I D I D E M A
Idi demak
lehenengoz
Hernanin,
Baserritar
Egunean,
Gudarien
plazan
bertan
AURTENGO San Joan jaieta-ko nobedadeetako bat ididemarena izango
da, aspaldi-ko urteetan herri kaxkoanegin ez den kirola. Baserri ta
-rren egunean izango da, osti-ralarekin, goizeko 10:30etan,Gudarien
plazan bertan. Ba -serritar eguneko ekitaldiaskoren moduan Elur
Txorielkartea izan da antolatzailea.
ErakustaldiaIdi dema erakustaldia izangoda aurtengoa, berez
jokoan ezdago gauza askorik. Baina,horrelakoak beti izaten
duerronka kutsua eta Intxaur -buru eta Telleria saiatukodira ahalik
eta paperik onenaegiten. Iñaki Intxaurburuhernaniarrak plazara
lehe-nengo aldiz aterako den idiparea ekarriko du SanJoanetara.
Inaxio Telleriak,berriz, gutxitan, baina lehen-dik plazara
ateratako idiparea dakarki herriko festeta-ra. Seguru ikuskizun
ederraizango dela. ��
EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen
abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta
funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.
I. URTEURRENA
� PACO ORUEZABALA LOINAZ
ASKO MAITE ZAITUGUETA EZ ZAITUGU INOIZ AHAZTUKO
ZURE EMAZTEA, SEME-ALABAK, BILOBAK ETA SENIDEAK
Urteurreneko meza, BIHAR, ASTEARTEA, 11:00etan,
SANJOANBATAIATZAILEA parroki elizan.
Hernanin, 2008ko ekainaren 23an
I. URTEURRENA
� JOAKINA PIKABEA DUCAZANDREA
2007ko ekainaren 23an hil zen Hernanin, 97 urte zituela.- Goian
Bego -
‘Maite zaitugu’
Joakina gure artetik joan zela urtea bete den honetan,
familiko-ek oroigarri meza eskaini nahi diogu eta bertara
gonbidatzen zai-tuztegu ezagutu zenuten guztiak. Aldez aurretik
eskerrik asko.
Urteurreneko meza, IGANDEA, EKAINAK 29, goizeko
11:00etan,Hernaniko SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan.
Hernanin, 2008ko ekainaren 23an
-
Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak
eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, I. Lekuona,E. Agirre, A.
Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899.
Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta
[email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.
2008ko ekainaren 23a, astelehena ::: 2595 zka. :::
www.kronika.net
� TELEFONOAK lTaxiak: 943 550093 lUdaltzaingoa: 943 248900 lDYA:
943 464622 Autobusak: Herri barrukoa:943 550548 – 625 700769,
Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa
Goizueta-Hernani: 948 514037 l
Anbulatorioa: 943 006666 lJokalari anonimoak: 943 331103
lAlkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK lEgunez: Chucla
Kardaberaz 48 - 943 551793 lGauez: Correa Perkaiztegi 8 - 943
336022
� IRAGARKI MERKEAK �
BIDEA masajeak. Santa Barbara auzoa. Tel.: 656 78 64 15
(aurretik deitu).
Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia,
osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-logikoa, kinesiologia,
reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).
Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken
berrikuntza).Bibrazio bidezko terapiarekin egindako gorputz
tratamenduak eta “vacumterapia”.Haserako eskaintza. Froga dohainik.
Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.
Argia zentroa. Masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia,
erreflejo ajustea eta bertebrala, kro-moterapia, drainaje
linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76
Argia zentroa. Balneoterapia-spa, gorputz eta aurpegi
tratamenduak, oinen eta eskuen estetika.Eskatu ezazu programa
informatiboa. Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76
Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste
neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943
33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)
GAUR
EGUR
ALDI
A
Ez da aldaketarik espero, lai-
noak izango dira eta zaparra-
dak bota ditzake. Eguerdian
ostarteak zabalduko dira. Ten -
peraturek behera egingo dute.
(eu
ska
lme
t)Lainoak eta ostarteak tarteka-
tuko dira zeruan. Arratsaldean
lainoak ugaritu egingo dira eta
zaparradak botako ditu. Ten -
pe raturek behera egingo dute
BIHAR