Top Banner
6

«Daukagun arrazoia ereborondatez izan. Nik hasiera-hasieratik eraba-ki nuen egoera behin eta berriz salatzea, batez ere, nazioartean. Salaketa oso gordinak aur-keztu ditut, gauzak

Oct 20, 2020

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
  • borondatez izan. Nik hasiera-hasieratik eraba-ki nuen egoera behin eta berriz salatzea, batezere, nazioartean. Salaketa oso gordinak aur-keztu ditut, gauzak zehatz-mehatz eta izandiren bezala agertuz, eta Espainiako Estatua-ren barruan aurkeztu ditudan salaketa guztiak,tramitera onartu dizkidaten arren, izozturikizan dituzte bi urtetan. Baina aldiz, NBEn ereegin nuen salaketa eta arrazoia eman dit.Gobernu espainiarrari publikoki eskatu dio nikalean uzteko eta, ez hori bakarrik, indemni-zazioa eta ordain publikoa egiteko ere bai, etahirugarrenik, halako kasuak motibatzen dituz-ten legeak aldatzeko eskatu dio! Gobernuakez du halakorik egin, baina lehenengo pun-tuan behintzat amore eman behar izan du.Hala ere epaiketaren zain gaude, zigor eskarigogorrekin. Ondorioa argia da: Euskal Herria-ren garapen demokratikoa eta politikoa traba-tu nahian ari dira. Egoera honen aurreanondorioetara jo behar da derrigorrez.

    Zeintzuk dira ondorioak?Lehenengo ondorioa da independentzia delaedozein euskal herritarrak, edozein koloreta-ko euskal herritarrak gaur egun har dezakeenjarrera koherente bakarra, zentzu intelektua-lean eta zentzu modernoan. Espainiar etaFrantziar estatuek, biek agertu dute egiturazaharkituak direla, ez dietela, inondik inora,modu positiboan erantzuten Euskal Herriabezalako herri batek dauzkan nahiei eta beha-rrei. Egitura horiek, gainera, fagozitatu egitendituzte estatu horietan egon litezkeen indarprogresistak ere. Zein da, esaterako, sozialis-mo espainiarraren bilakabidea eta norabidea?Estatu espainiar zaharkitu eta astun honekbere 500-600 urteko historian zehar konstante

    Europako parlamentuan aulki bat izatetik Cara-banchelgo kartzela zaharrean ziega bat izateraigaro zen politikaria zara.Bi parlamentutan izan naiz eta sei kartzelatan,hiru alditan. Lehenengo kartzelaldia 96an izanzen, Carabanchelgo kartzela zaharrean. Han-dik gutxira itxi zuten, eta kartzela historikobatean azken bisitarietakoak izateko pribilegioberezia izan genuen. Mugan atxilotu gintuz-ten. Europan ibili ginen, eta azken bisitaNazio Batuen Erakundera egin genuen(NBE), hain zuzen Giza Eskubideen Batzor-dera. Atera kontuak, handik bueltan atxilotugintuzten mugan, eta gau hartan bertan sartugintuzten Carabanchelgo kartzelako sotobatean. Ez genituen egun asko egin kartzelan,mahaikide guztiak epaiketara arte behin-behi-nean aske uzteko erabakia hartu baitzuten.Baina epaiketa eskandalua izan zen, epaiketapolitikoa goitik behera, eta zazpi urte eta erdi-ko kartzela zigorra jarri ziguten guztioi, inola-ko bereizketarik eta frogarik eman gabe. Ia biurte egin genituen preso, eta denok batera utzigintuzten aske 99an. Gure harridurarako,baina, handik urte gutxira berriro ireki zuten35/02 prozedura hura, eta hemen gaudeberriz: kartzelara sartu gaituzte, atera gara,orain ere epaiketaren zain... eta berriro errepi-katu nahi dute operazio berbera, oraingoanzigor gogorragoak ezarri nahian.

    Kartzelan bi urte egin eta gero behin-behineanzaude aske, epaiketaren zain. Zergatik usteduzu askatu zaituztela orain?Hori da beste ezaugarri bat: nola atera naizenni kartzelatik eta zeren ondorioz. Epaiketarikgabeko zigor egoera hori beste bi urtez luzazezaketen, eta atera bagaituzte ez da haien

    «Daukagun arrazoia ereirabazi egin behar dugu»Gernikako Europako Herrien parkean egin dugu zita, Humboldten eta Bahr-en begiradapean,

    eta anaia Erramun atxilotu aurretik.

    Uxue AlberdiArgazkiak: Dani Blanco

    Nortasun agiriaKarmelo Landa Mendibe 1952ko uztailaren 16an jaio zen Ean. Euskaltzaindiak earra dela esan arren, Karmelok eatarra edo “ietarra”dela dio, “earra” izateko arazo handirik ez badu ere. Zazpi seme-alabetan zaharrena da. Historia garaikidean eta modernoan lizen-tziatua, filosofia eta letrak ikasi zituen. Gernikako eta Deustuko ikastoletan hasi zen eskolak ematen, eta EHUko literatura irakasleada 1981etik. Politikari ezaguna da. Amnistiaren aldeko mugimenduan luzaro aritu zen lanean; 1990etik 1994ra europarlamentariizan zen, eta baita Gasteizen legebiltzarkide ere, Herri Batasunaren izenean, 1994-98 legealdirako hautatua, harik eta Mahai Nazio-nala kartzelaratu zuten arte. Oraintxe bete du hirugarren kartzelaldia. Behin-behineko askatasunean dago, epaiketaren zain. Hamarurteko kartzela zigorra eskatzen du beretzat fiskalak, ETAko kide izatea leporatuta.

  • KarmeloLanda

    - P E R T S O N A I A -- P E R T S O N A I A -

  • 12 2010EKO APIRILAREN 25A

    berak behar duela ziklo aldaketa, eta azkenhamarkadetan izan diren ekarpen kultural,sozial eta politiko horietatik gauza izan behardugu estatu, gizarte eta herri eredu aurrera-koia egiteko. Giza eskubideen definizio zabalaizan behar da eredu horren oinarria, eta denokirabaziko genuke. Euskaldunok badugu Euro-pan zer egin eta zer eskaini.

    Ziklo aldaketa aipatu duzu. Zerk definitzen duziklo aldaketa hori? Nik uste ziklo honen ezaugarri nagusia, estatuespainiarra den egitura handi honen krisinabarmena dela, estatuak berak ez daukalaalternatibarik bizimodu modernora egokitze-ko eta, batez ere, menpean dituen hainbatnaziori eta herritarri modu egokian erantzute-ko. Oinarria hori da: estatu espainiarra agortuadagoela euskaldunoi dagokigunez. Eta zer ger-tatzen da? Ba, egitura zaharkitu horretatikdatozen erantzunak gero eta baldarragoak,gero eta bortxazkoagoak, gero eta desegokia-goak direla. Argi eta garbi esan behar da, denaden, historian zikloak ez direla aurrez marka-tuak, eta edozein gauza gerta daitekeela. Ger-nikan ari gara hitz egiten, eta Gernikan histori-koki duela ez hainbeste kristoren sarraskiagertatu zen, eta Estatua odolez, minez, hegaz-kinez eta bonbardaketaz inposatu zen. Edozergerta daiteke. Historian atzerakada ikaragarriaketa mingarriak gertatzen dira askotan, bainahorregatik, hain zuzen, erantzun behar diogumodu egokian zikloari. Euskal populazioarengehiengoa irabazi behar dugu, espazio propiobat irabazi behar dugu, beregaina. Munduare-kin konexio egokia egiteko behar dugu inde-pendentzia. Europan kokatu behar dugu bainaproiektu batekin, beste herriekin batera,proiektu aurrerazale eta zentzu sakoneandemokratikoarekin. Halakoetan, eraikitzemomentuetan Espainiako Estatuak erreakziooso bortitzak izan ditu euskaldunontzat behineta berriro. XIX. mendean hala izan zen, baitaXX.ean ere eta ez dugu, zoritxarrez, bermerikpentsatzeko XXI.ean ez direla gauza izangohalako sarraskiak probokatzeko. Baina, haienerasoak eraso, egia da, lehenengo geuk, euskal-dunok behar dugula gure artean gune demo-kratiko aurrerakoi bat adosteko ahalmena.

    Aukera hau aukera hutsean gera ez dadin, zerda une honetan eragile politiko eta sozial bakoi-tzak jarri behar duena? Konpromisoak bide honekin. Nik uste bideaargi markatuta dagoela. Ezker abertzaleakahalegin handia egin du, eta bidea ondo posi-tibatu du. Hausnarketak hor daude: zeintzukdira bideak une honetan? Bide politikoak,bide demokratikoak, bide instituzionalak etamasa mobilizazioarena gehiengoa lortzekobidean. Beraz, hori errazten duen oro bultza-

    batzuk mantendu ditu, eta konstante horiekhain dira pisutsuak, fagozitatu egin baitituzteezkerreko ikuspuntutik edo ikuspuntu aurre-rakoi edo progresistatik aritzen diren indarrak.Uste dut nabarmena dela inboluzio ikaragarriagertatu dela PSOEk azken gobernuak (FelipeGonzalezena eta Zapaterorena) eratu zituene-tik, bistan da fagozitosi prozesua. GogoratuOTANen aldeko PSOE, autodeterminazioa-ren aldeko PSOE, Hego Euskal Herriak lauherrialdetan bat izan behar zuela defendatzenzuen PSOE, Sahararen aldeko autodetermina-zioa defendatzen zuen PSOE... Ezkerretikedo progresoaren aldetik mundu ikuspegi batzeukan PSOEk, eta ikusi orain gobernuandagoena: erabat makurtua eta eskuin muturra-ren tesiekin bat egina. Eta, eskuin muturrare-kin baino gehiago, espainiar estatua den errea-litate soziopolitiko anker horren menpekokatua. Zer etorkizun espero dezakegu edo-zein koloretako euskaldunok, edozein gunegeografikotako euskaldunok, espainiar esta-tuak markatzen duen norabide horretatik?

    Egitura propioak eraikitzea da, beraz, proposa-tzen duzuena?Independentziaren hautuan ahalik eta prozesuinklusiboena egin behar dugu, gauza izanbehar dugu etorkizuneko euskal herri inde-pendentea elkarrekin eraikitzeko eta Europa-ren barruan kokatzeko. Ziklo aldaketa sakonbaten atarian gaude, baita ezker abertzaleanbertan ere, eta ziklo horrek gauza asko berri-tuko ditu eta lehengo gauza asko utziko ditubazterrean. Baina, nik uste, euskal gizarteak

    - K a r m e l o L a n d a-

  • tu behar da, eta hori oztopatzen duen orobazterrean utzi. Hori dagoeneko erabaki argiada. Gainera, Estatua ahula da eztabaida politi-koaren eta bide politiko-demokratikoarenmailan.

    Ziklo horren aurrean, batetik, alderdiek egindezaketen lana dago eta, bestetik, herri mugi-mendua edo aktibazio soziala. Alde horretatikindartsu ikusten duzu gizartea?Kontu bat da nola dagoen, nola ikustendudan, eta beste bat zer behar dugun. Baldin-tza baikorrak behar ditugu arlo askotan, etaeskandalu bat iruditzen zait preso politikoguztiekin jasaten ari garen egoera, bi estatueta-ko kartzela-politika, Jon Anzaren kasua...Halako estatu jokabideen aurrean zer dabehar duguna? Emaitza positiboak eta aurre-rapausoak arlo askotan. Beste eskandalu bat:Arnaldo Otegirena. Jakina, preso asko daude,baina Arnaldo Otegik baditu ezaugarri berezi-berezi batzuk. Gaur egun prozesu politikoa-ren aldeko ordezkaririk nabarmenena eta eza-gunena da, nazioartean horregatik etahorretarako babesten dutena, Mandela etaGerry Adams bezalako pertsonek publikokibabestu izan dutena... Madrileko kartzela ilunbatean daukate preso prebentibo. Zer delaeta? Zertarako? Nabarmen-nabarmen, bidepolitikoa trabatzeko. Zer behar dugu horriguztiari zentzuzko irtenbide bat emateko?Bistan da arlo guztietan aktibatu behar dugula:arlo politikoetan, herri mugimenduetan, mugi-mendu kulturaletan... Eskubide zibil eta politi-koen aldeko mugimendu sendo eta geldiezinasortu behar dugu, gizarte instantzia guztietanzilegitasuna, autoritatea eta indarra daukana.Estatu espainolak eta frantsesak EuskalHerrian oinarrizko eskubide zibil eta politiko-ak bermatu ezin badituzte, independentziarenaldeko mugimendua da behar duguna.

    Independentzia, zertarako?Gizarteak sistemak behar ditu, sistemak anto-latu behar ditu, eta sistemen gaineko polisiste-

    132010EKO APIRILAREN 25A

    K a r m e l o L a n d a -- mak. Edozein arlo hartzen duzula, gizarteaoso konplexua da eta sistema propioak behardira modu egituratuan. Bere buruari hezkun-tza kontseilari deitzen dionak dio hemendikaurrera berdintasunean egongo direla euskaraeta gaztelania. Berdintasunean? Nahi bai! Ara-zoa da herri honetan, Espainian eta espainie-ran oinarritzen den sistemak hainbesteko pisuaduenez, euskararen inguruko sistemak erabatpuskatuta daudela. Izan, ez dira sistema ere, ezdute sistema gisa egituratzeko aukerarik.Gizarte beregaina behar dugula, independen-tzia behar dugula diogunean gauza konkretuhorien inguruan ari gara. Zertarako behardugu guk estatu bat? Ez da kapritxoa, gizartekonplexu hau modu egokian antolatzekobehar dugu, eta ziurtatzeko dauden premiasozialei modu egokian erantzungo diegula:euskararen, euskal kulturaren, euskal hezkun-tzaren garapenari... Eta horien sistematizazioa-ri erantzuteko. Sistemek behar dituzte duinta-sun batzuk, ezaugarri batzuk, defentsa batzuk,instituzio batzuk... Eta hemen ez ditugu.Komunikabideei buruz, unibertsitateari buruz,hezkuntza sistemari buruz, hizkuntzariburuz... hitz egin behar dugu, hau da, gaurkoabezalako euskal gizarte konplexua antolatzekooinarri-oinarrizko elementuei buruz. EuskalHerriak bere sistema propioak behar ditu arlohorietan guztietan. Hartu agenda informati-boa. Nork markatzen du hemengo errealitateinformatiboa eta, beraz, errealitatea bera?Piztu irratia, Euskadi Irratia bera esate batera-ko, eta ikusi agenda horretatik notizia printzi-palak nondik datozen, noren interesen araberaeta zergatik sartzen diren. Espainiar komuni-kazio sistemaren barruan sartzen zaituztebete-betean. Ezker abertzalearen inguruaz zergertatzen ari den El Mundok esango dizu aza-lean bertan. Gizarte honek daukan eskandalu-rik handiena da masa komunikabideen edomass-medien jarrera. Zer sistema komunikati-bo daukagu Euskal Herrian? Beraz, hori daestatu bat edukitzea: sistema propioak eduki-tzea arlo guztietan.

  • 14 2010EKO APIRILAREN 25A

    Unibertsitateak ekarpenik eginlezake hor?Behar luke. Badira sektoreakgarrantzi kualitatibo bereziadutenak edozein gizartetan: uni-bertsitatea, sektore kulturala, lanintelektuala egiten dutenak, lanpolitikoa, oro har zientziaren arloguztietan lanean ari direnak... EtaEuskal Herriarekiko eta gizartea-rekiko beharrezkoa den konpro-misotik oso urruti ikusten ditut.Niri, pertsonalki, lagundu egindit EHUk, hasi errektoretik etairakasle, ikasle eta langile askoklagundu didate, hori egia da,esker ona baino ezin dut agertuzentzu horretan, baina modu kri-tikoan gauza bat esango dut argieta garbi: unibertsitariok (langile,ikasle, irakasle, errektore...) osourruti ari gara gelditzen EuskalHerriarekiko erantzukizunetik.Gauden egoera kontuan hartuta,epelegi edo hotzegi jokatzen duunibertsitateak, eta koiunturahonetan ezin dut ulertu. Eta uni-bertsitatea aipatu dudan bezalabeste hainbat arlo ere aipa nitza-ke. Hemen konpromiso mailahandia behar da, baina ez kon-promiso politikoa, eskubide zibileta politikoekiko eta eskubide demokratikoeki-ko oinarrizko konpromisoa baizik. Finkatuegin behar dugu ez dugula gehiago onartukoeskubide horien aurkako tamaina horretakoerasorik hauteskundeen aurrean, pertsona kon-kretuen aurrean... Eta horretan ezin da, behineta berriro, erantzukizun guztia herriko sektorebaten lepora bota. Ezin da pentsatu ia esklusi-boki ezker abertzalearen gainera bota daitekee-nik historiaren bilakaeraren eta aurrerapenarenzama guztia. Zama hori guztion lepo gaineanbanatu behar dugu. Hemen aldarri soziala daaldaketaren beharra. Nik uste, zinez, ezker

    - K a r m e l o L a n d a-

    Karmelo Landa irakaslea, politikaria,literaturzalea… luzeago mintzatu da. Bertsioluzea irakurgai duzu webgunean.

    abertzalean horren kontzientzia sako-na hartu dugula, eta etxe barruan eginbeharreko aldaketa guztiak egiteko bel-durrik gabe eta erabaki osoz gaudela,baina euskal gizarteari, sektore guztieieskatzen diegu aipatutako konpromi-soa.

    Orain zertan ari zara? Batetik, unibertsitatean eskolak ema-ten, berehala sartu nintzen eta osogustura nago, bereziki nire sailekokideekiko esker on handiarekin,harrera oso ona izan baita. Bestetik,kartzelan borroka handia egin nuennire egoera salatzeko eta kalera atera-tzean duintasunez ateratzeko, eta neu-rri batean garaipen pertsonal gisa biziizan dut. Konfirmazio bat izan dajakiteko ezin zaiela ezer ontzat eman,eta borrokatu egin behar dela eta arra-zoia irabazi egin behar dela. Dauka-gun arrazoia ere irabazi egin behardugula. Eta badago irabazteko modu-rik, ez dute mundua kontrolatzen, ezdute mundua ixten, eta horren konfir-mazioa izan da, neurri apalean badaere, nik eraman dudan borroka.Zuzenbide ikasketa akademikoak erehor dauzkat, momentuz aparkatuta,ezin baitut denarekin batera jarraitu.Eta nire arloan jarraitzen dut, literatu-

    ra eta kazetaritza eta arlo biek elkar ukitzenduten eremu hori aztertuz, eta interes bereziadaukat lehen esan dizudan sistemetan: zerdiren sistema kulturala, komunikazio siste-mak, literatura sistema eta kultur sistema Eus-kal Herrian nola antola daitezkeen; zer dauka-gun eta zer falta zaigun; falta zaiguna nola lordaitekeen... Horretarako estatua behar da?Nik baietz uste dut. n

    OFF THE RECORD

    Eatik Gernikako Europakoherrien parkera

    EaGernikaHerriak EuropanEuropan Gernika Ea Gernika Europa parkean. Parkean Park(ea)n Pak(ea)n EaEaeaeaherriakpakeaneuropaparkean.(Eskailera bat independentziarantz?)