-
Hamar urte sariak banatzen. D:02
III. beka. Kepa Altonaga: “Idazle klasikoetan,laiko bakarra Jean
Etxepare medikua zen”. D:04
Saridunekin solasean. D:06
1. saria. Meandroetako mina. D:08
2. saria. Replikantearen jazz-arima D:14
3. saria. Kafeina: behar bihur daitekeenplazera. D:19
Sari berezia. Izarren energiaren bila. D:25
Urtarrilean egin zen Lasarte-Oriako TxitxardinBeltxa jatetxean
CAF-Elhuyar X. sarienbanaketa-ekitaldia. Edizio honetan,
artiku-luen sailaz gain, dibulgazio-liburua idazte-ko beka ere izan
da jokoan. Epaimahaikokideek aurkeztutako lanen kalitatea
nabar-mendu dute, guztiek erabat gogobete ezdituzten arren denek
zutelako interesgarriegiten zituen zerbait. Hurrengo
orrietan,sariak jaso dituztenak irakurtzeko aukeraizango duzu.
CAF-Elhuyar X. sariak
-
CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria
abiapuntutik beretik erakargarria egiten baita propo-samena.
Gure historian toki nabarmena baina orain-daino nahikoa ezezaguna
izan duen pertsonaia sakon-ki ezagutzera gonbidatzen gaitu. Eta ez
hori bakarrik,pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz
baliaturik,zientziaren aspektu orokor batzuk, garaiko
EuskalHerriaren nondik norakoa eta beste zenbait jakingarri,guztiak
ere interesgarriak oso, emango zaizkigu libu-ruan”. Epaimahaiaren
iritziz, lan osatu, aberats etaentretenigarria izango da
Keparena.
Kepa Altonagaren ibilbidea ikusita, ez dirudi iragar-penak
hutsik egingo duenik, zientziaren dibulgazioaneskarmentu handia
baitu. Bi dibulgazio-liburu idatziditu dagoeneko, bietan ere
pertsonaia ezezagunbezain interesgarriak ardatz hartuta.
Oraingoan,ordea, aspaldiko ezagunari heldu nahi izan dio,
JeanEtxepare mediku eta idazleari. Hiru liburuetan zaile-na hau
izango dela iritzi dio Kepak. “Etxeparerekin,pertsonaia landuz
gero, arriskua dago liburu oso natu-
CAF-Elhuyar sariak banatu zirenurtarrilaren 16an, urtero
legez,Lasarteko Txitxardin Beltxajatetxean. Aurtengoa X.
edizioaizan da, eta, dibulgazio-artikuluezgain, urtebete barru
argia ikusikoduen liburu bat idazteko beka ereizan da jokoan.
Beka Kepa AltonagarentzatDibulgazio-liburua idazteko beka Kepa
Altonaga bio-logo eta dibulgatzaileak jaso du, Etxepare,
Aldudekomedikua liburu-proiektuarengatik. Epaimahaiak ahobatez
erabaki zuen proiektuak saria merezi zuela,“lagina eta lanaren
azalpena biribila izateaz gainera,
Hamar urtesariak banatzen
D: 02 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
CAF-Elhuyar sariak: kronikaD:Dosierra
Eider Carton VirtoElhuyar Zientziaren Komunikazioa
CAF-Elhuyar sariak: kronika
ARG
AZK
IPRE
SS
CAF-Elhuyar sarien irabazleak. Aurten, taldean egindako lanak
izan dira nagusi.
-
ralistikoa ez egiteko. Eta buruan ditudan hainbat gaiukituz
gero, gerta daiteke Etxepare bera eklipsatutageratzea
liburuan”.
Meandroetako mina,artikuluen sailean
garaileDibulgazio-artikuluei dagokionez, Oihana Izagirreeta Oihane
Lakar biologoen lanak jaso du lehen saria,“gure ibaien, gure
lurraren zainen, osasun-egoerarenjarraipena nola egin hitz apalez
azalduz zientzia etadibulgazioa maisuki uztartzen dituelako”.
Meandroetako mina izenburua eman diote ibaien eko-logia aztergai
izan duen lanari. Ibai osasuntsua zer dendeskribatzeaz gain, Euskal
Herrian egoera zertan denazaldu dute, eta ibaien egoera
sistematikoki neurtuahal izateko metodologia garatzen egindako
lanenberri eman dute. Metodologia horiek garatzea osogarrantzitsua
izango da, Europako Uren Arteztarauabete ahal izateko. Arteztarauak
agindutakoaren ara-bera, Europako ibaiek egoera ekologiko onean
egonbehar dute 2015erako, eta, gureen egungo egoera iku-sita, “hori
betetzeak Euskal Herriko biologo guztien-tzat bezainbeste lan
emango luke”.
Bigarren saria Replikantearen jazz-arima lanak iraba-zi du.
Aitzol Ezeiza, Karmele López de Ipiña etaMontxo López de Ipiñak
konputagailuen adimena etasentimena garatzeko jarraitzen ari diren
bideak azter-tu dituzte, eta etorkizunera begira leihatila bat
ireki.Epaimahaiak gaiaren gaurkotasuna, eduki zientifikoa-ren
kalitatea, erabilitako idazkeraren estiloa eta gaigogor eta astun
bat era sinple eta ulerkorrean aur-keztea baloratu du.
Hirugarren saria, berriz, behar bihur daitekeen plazera-rieman
dio, kafeinari. Epaimahaiaren ustez, artikuluakongi eta txukun
adierazten ditu kafeinari buruzkoalderdi interesgarriak, hala nola,
arlo historikoak, era-ginaren mekanismo fisiologikoak eta horren
ondoriozsortzen diren menpekotasun- eta abstinentzia-egoeraguztiak.
Aitziber Mendiguren, Luis F. Callado etaJoseba Pineda dira lanaren
egileak.
Aspertzerik ezHemeretzi artikulu izan dira lehian aurtengo
CAF--Elhuyar sarietan, eta, epaimahaiak adierazitakoarenarabera,
barietate handia izan da gaiei eta jorratzeko mo-duei dagokienez.
Ez omen dira batere aspertu, eta, languztiek erabat gogobete ez
dituzten arren, azpimarratudute oro har lanak kalitate handikoak
izan direla.
Epaimahaia bost lagun hauek osatu dute: Koldo Nuñez--Betelu,
Geologian doktorea eta zientzia-dibulgatzai-lea; Pili Kaltzada,
kazetaria eta zientzia-dibulgatzailea;Mikel Alvarez, medikua eta
Basurtuko Ospitalekozuzendari nagusia; Jesus Ugalde, Kimika
katedradunaeta Ikerketako Euskadi sariaren aurtengo irabazlea;
etaJulián Florez, Industria Ingeniaritzan doktorea, Na-farroako
Unibertsitateko irakaslea eta VICOMTechikerketa-zentroko
kudeatzailea.
Barietate handiaizan da gaiei etajorratzeko
modueidagokienez.Epaimahaia ez omenda batere aspertu.
D: 03EL H U YA R. 195. Z K .
ARG
AZK
IPRE
SS
Kepa Altonagak 2001eko bekaren irabazlearen es-kutik jaso zuen
saria. Iñaki Peñak Euskal Herriko mi-kroenpresei buruz idatzi du
liburua eta dagoenekokalean da.
Dibulgatzaile gazteentzako sari berezia Gorka Azkunek
irabazi du aurten ere, Izarren energiaren bila artikulua-
rengatik. Gorkak Fisika atsegin du, eta, gai zailak erraz
azaltzeko abileziari esker, dagoeneko hirutan jaso du
CAF-Elhuyar sariren bat. Oraingoan fusio nuklearrari
heldu dio, gaurkotasun beteko gaia inondik ere. Izarre-
tan gertatzen den erreakzioa kontrolpean egin eta
ustiatzeko asmoak zertan diren esplikatu du, fusio nu-
klearraren oinarria azalduz lehenengo, ITER izeneko
nazioarteko egitasmoaren azkeneko aurrerapenen
berri eman arte.“Dotore idatzitako artikulua” delako
jaso du saria,“erraz irakurtzen da,baina gaiari dagokion
zehaztasuna galdu gabe”.
Sari bereziaGorka Azkunerentzat
-
CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria
Kepa Altonaga:“Idazle klasikoetan, laiko bakarra
Jean Etxepare medikua zen”
D: 04 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
CAF-Elhuyar sariak: III. bekaD:Dosierra
Guillermo Roa ZubiaElhuyar Zientziaren Komunikazioa
CAF-Elhuyar sariak: III. beka
Dibulgazio-liburua idazteko bekairabazi du Kepa
AltonagarenEtxepare, Aldudeko medikuaproiektuak. Ez da liburu bat
idazteariekingo dion lehen aldia. Sariketahonen babesean Folin
markesa.Marraskiloak eta euskaldunak uhartegalduan eta Armand
David, pandarenaita liburuak burutu zituen 1996aneta 1999an,
hurrenez hurren.Altonaga biologia-irakaslea da EHUn.
Nola sortu zitzaizun Jean Etxepare iparraldekomedikuari buruzko
liburu bat osatzeko asmoa? Aurreko liburuen ezberdina izan da hau.
Folin ia-iatxiripaz aurkitu nuen pertsonaia bat izan zen.
NikFolinen izena nire lan profesionaletatik ezagutzennuen; XIX.
mendeko malakologoa zen, eta EuskalHerriko barraskiloei buruz
hainbat datu emanzituen. Baina, hari horretatik, memento batean
iku-si nuen bazeuzkala datu horietatik abiatuta besteondorio
batzuk, besteak beste Atlantidaren kontua.Eta hari horretatik
tiraka ari nintzela, dibulgazio--liburu baterako gauza deigarri
asko ateratzen arizitzaizkidan, eta pentsatu nuen horrekin
bazegoelaliburu bat idaztea.
G.
ROA
-
D: 05EL H U YA R. 195. Z K .
Eta dokumentatzen nenbilela, Armand David izene-ko beste
pertsonaia bat aurkitu nuen; niretzat eze-zaguna zen oso. Eta
Folinenean aipatu egin nuen,besterik gabe; artean ez neukan
dokumentaziorik.Baina iturri bibliografikoetara jotzen hasi
nintzeneankonturatu nintzen Daviden garrantziaz. Pertsonaiaerabat
interesgarria zen. Izan ere, liburuan agertu zeninformazioaz gain,
nik beste karpeta oso bat bildunuen.
Baina Etxepare ezberdina da. Nik Etxepare aspaldi-danik
ezagutzen dut. Euskararen munduan hastenzarenean, eta klasikoen
testuak pixka bat irakurtzendituzunean, konturatzen zara denak
zirela abadeak.Eta, txiripaz, laiko bakarra Etxepare zen;
gainera,medikua zen. Beraz, beste pentsakera bat zuen, etabeste
begi batzuekin ikusten zuen dena. Horregatikirakurri ditut askotan
Etxepareren testuak. Hor aspal-didanik izan dut sugestio bat: Folin
markesa etaArmand David esku artean nituela, Etxeparek ereliburu
baterako ematen duela pentsatzen nuen.
Orain, Etxepare hartu dudanean, konturatu naizhiruetan zailena
izango dela niretzat; medikua da, bai-na herri txiki bateko
medikua. Eta, printzipioz, ekar-pen zientifiko miresgarririk ez
bestelakorik ez du egin,beste mundu batean aritu da. Alde
horretatik, per-tsonaia nahikoa grisa dela esango dugu, eta
pentsaliteke duen interesa literaturatik eta letren
mundutikdatorrela soilik, baina ez da horrela.
Beraz, eta zientziaren dibulgaziotik? Dibulgazioa bai, baina
dibulgazio izan daitezkeen Etxe-pareren artikulu guztiak osasunari
buruzkoak dira. Etajustu ez da hori nire alorrik hurbilena.
Horregatik,dibulgazio-alde hori ez zen nire gustukoa hasteko.
Hiru dibulgazio-mota ikusten ditut: azken ordukoa,dibulgazio
utilitarista (higiene-, osasun-kontuak etaabar transmititzeko) eta
diletantea (besterik gabe,intelektualki erakargarriak diren gaiak).
Etxeparekbigarrena egin zuen gehien bat.
Folin markesarekin eta Armand Davidekin ez beza-la,
Etxeparerekin, pertsonaia landuz gero, arriskuadago liburu oso
naturalistikoa ez egiteko. Eta buruanditudan hainbat gai ukituz
gero, gerta daiteke Etxe-pare bera eklipsatuta geratzea liburuan;
alde horre-tatik badaukat kezkatxo bat.
Liburuak idaztean, pertsonaia batengan oinarri-tzen zara, eta,
horren aitzakian, beste gai batzukgehitzen dituzu. Zergatik
aukeratu egitura hori? Nik baditut gustuko eredu batzuk, eta horra
hurbil-du nahi dut nire idatzietan. Eredu horiek ez ditut
nikasmatu, noski. Folin markesaren liburuak egituranahiko zurruna
eta monolitikoa du konparatiboki; lauatal daude, elkarren artean
zerikusia daukatenak, bai-na nahiko itxiak. Armand Daviden liburua,
DavidQuammen eta Stephen Jay Gould idazleen bidetik,hasten da puntu
batean jakinda norantz jo nahi dudan,baina bidean hainbat eta
hainbat azalpen sartzen ditut.
Horrek zaila egiten du liburuaren sailkapena
generoaridagokionez, baina egiteko orduan askoz ere atseginagoada.
Horrela, esate baterako iturrien bila nabileneangehiago gozatzen
dut. Eta, bestetik, edozer irakurtzenduzunean, beti daukazu gogoa
topatzen duzun mate-rial interesgarria noizbait erabiltzeko.
Aitzakia batbehar izaten duzu hainbat kontu azaltzeko.
Etxepareren lanareninteresa idatzietandatza, osasunariburuzko
dibulgazioaeuskaraz eginzuelako.
Kepa Altonaga bere bulegoan, EHUko ZientziaFakultatean,
Leioan.
G.
ROA
-
CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria
Saridunekin solasean
D: 06 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
CAF-Elhuyar sariak: saridunakD:Dosierra
Nagore Rementeria ArgoteElhuyar Zientziaren Komunikazioa
CAF-Elhuyar sariak: saridunak
1. saria:
MeandroetakominaEgileak: Oihana Izagirre eta
Oihane Lakar
Ibaien ekologiari buruz idatzi duzue,puri-purian dagoen gaia,
ezbairik gabe.Nolatan aukeratu duzue gai hori
artiku-lurako?(Oihana) Ibaien ekologiari buruzko tesiaegiten ari
naiz, eta Oihanek laguntzen digulaginketan. Idazteko gogoa geneukan
etagaiak zein behar zuen argi zegoen.
Zein da Euskal Herriko ibaien egoera?Batzuk oso ondo daude;
adibidez, Urumea Hernaniarte oso ondo dago, Zarama ere bai...
Kalitate kimi-koari dagokionez, Deba dago okerrena. Baina,
oro-korrean, ari dira bere onera etortzen. Morfologikokiegoera ez
da hain ona: kanalizazioak daude denean,ibai ertzeko basoak falta
dira... alde horretatik osogaizki daude.
Kontua da Europako lege berri baten arabera2015erako egoera
ekologiko onean egon behar dute-la ibai guztiek. Egoera ekologiko
onean egoteak eska-tzen du ibaiak dagozkion alga, ornogabe eta
arrainguztiak izan behar dituela, sustratu egokia, metabo-lismoa
ere behar bezalakoa... eta baita ibar-basoakegoera morfologiko
onean egotea ere; hau da, mor-fologikoki ere ahalik eta egoera
onenean egon behardute, adibidez, arrainen migrazioak posible
egiteko.
Euskal Herriko ibaietan lortuko da 2015erakolegea
betetzea?Euskal Herriko biologo guztiek lan egin beharkolukete.
Ibaiak duela urte batzuk baino askoz hobetodaude, baina oraindik
lan asko dago egiteko.
Zehazki zer egin beharko litzateke?Egoera onean dauden ibaiak
erreferentzi gisa hartueta beste ibaietan egoera hori lortzea
izango litzate-ke helburua. Baina arazoa da ez dagoela
neurketakegiteko metodologia sistematikorik. Eta metodologiahori da
gure lanaren helburuetako bat.
Europako gainerako herriek guk adina arazo izan-go dituzte legea
betetzeko?Egoera oso desberdinak daude. Europako herri asko-tan guk
baino tradizio handiagoa daukate halako gau-zetan, eta egoerarik
txarrenean dituzten ibaiak EuskalHerriko onenen parekoak dira.
Estatu guztietan legeabateratzean egoera txarrean dauden herriak
ezingodira atzean geratu, eta pentsatzekoa da isunak iritsi-ko
direla.
E. I
MA
Z
-
D: 07EL H U YA R. 195. Z K .
Zertaz idatzi duzuartikuluan?Energia nuklearrarengainean idatzi
dut. Fu-sio nuklearra eta Iterproiektua azaltzen saia-tu naiz.
Zergatik jarri diozu izenburu hori artikuluari?Fusiozko energia
izarretan agertzen da: helio eta hidro-geno gasek nukleoan
fusionatzen dihardute, eta horriesker igortzen dute gureganaino
iristen den argia. Ener-gia hori garbia da, eta lehengaiak lortzeko
errazak dira.Baina oso tenperatura altuak behar dira, eta orain
arte ezda lortu sortutako energia erabilitakoa baino
handiagoaizatea. Iter proiektuarekin hori lortu nahi da.
Sari berezia:
Izarren energiaren bilaEgilea: Gorka Azkune Galparsoro
Zergatik aukeratu duzue kafeina gaitzat?Orokorrean,
departamentuan menpekotasunarekinerlazionatutako substantziak
ikertzen ditugu. Horre-gatik aukeratu genuen kafeina. Gainera,
munduangehien kontsumitzen den estimulantea da.
Kafeinak menpekotasunik sortzen du?Menpekotasun fisikoa eta
psikikoa bereizten dira.Animalietan eta gizakietan abstinentziaren
zeinukimikoa ikusi da, beraz, menpekotasun fisikoa sordezake.
Menpekotasun psikikoa —hau da, drogaaskatasunez uzteko gai garen—
oraindik ez da fro-gatu. Artikulua idazteko, lan asko ikertu
ditugu, bai-na ez dugu ondorio garbirik lortu, beste drogek
ezbezala eragiten duelako.
Zuen lanaren izenburuak Blade Runner filmekoandroideak ekartzen
ditu gogora; haietako ba-tzuek emozioak sentitzen zituzten. Zer
konta-tzen duzue artikuluan?Robotikan gabiltzanoi batzuetan nahiko
hotzak egitenzaizkigu robotak, eta hortaz hitz egiten dugu.
Montxok,berriz, ideiak irudien bidez interpretatzen ditu.
Zein helbururekin egin behar dira robotak?Helburua guri
laguntzea eta oztopo gehiago ez jar-tzea da. Robotikaren mundua
hori aztertzen ari da.Gizatasuna faktore garrantzitsua da.
Adibidez, kon-putagailu batekin lan egiten baduzu, erantzun ego-kia
jasotzeko bide bat makina hori zure emozioakinterpretatzeko gai
izatea da. Hurbilagoa egiten du.Eta edozein erabaki arrazional
hartzeko ere geroz etagehiago onartzen da onuragarria dela emozioak
kon-tuan izatea.
2. saria:
Replikantearen jazz-arimaEgileak: Aitzol Ezeiza, Karmele Lopez
de Ipiña
eta Montxo Lopez de Ipiña
3. saria:
Kafeina: behar bihurdaitekeen plazeraEgileak: Aitziber
Mendiguren, Luis F. Callado
eta Joseba Pineda
E. I
MA
ZE.
IM
AZ
E. I
MA
Z
-
D: 08 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra
Meandroetako mina
Ibaiak ez dira ubide soilak, bizirikdaude, mugitu egiten dira,
arnasahartzen dute eta ekoitzi egiten dute,uraz gain beste hainbat
substantziazeta izakiz osatutako ekosistemakbaitira, askotan ahaztu
egitenzaigun arren. Ibar-basoak kontuanhartzen baditugu, ibaiak
mundukoekosistema emankor etadibertsoenetakoak dira, eta,
besteekosistema guztietan bezala,hainbat prozesu gertatzen
dira.
Ekoizleek (alga eta landareek), fotosintesiaren bitar-tez
oxigenoa eta materia organikoa ekoizten dituzteuretako mantenugai
ez-organikoetatik abiatuta (nitra-to, nitrito, fosfato…). Horrela,
ibaiak arazten dituzte,batez ere gizakiaren eraginez uretara
iristen direnmantenugaiak atxikitzen baitituzte. Uretan
bertanekoitzitakoaz gain, kanpotik ere materia organikoajasotzen
dute ibaiek, batik bat ibar-basoz inguratuta-ko erreketan,
udazkenean, orbela erortzean. Orbelada, hain zuzen, hainbat
kontsumitzaileren bazka-iturrinagusia, horien artean ornogabeak,
onddoak eta bak-terioak. Horiek guztiek ibaira iritsitako materia
orga-nikoa prozesatu egiten dute, eta, gainera, arrainenbazka
nagusia dira. Arrainez gain, ibaietan badirahainbat ugaztun,
anfibio eta hegazti ere, eta guztienartean bazka-sare konplexua
eratzen dute.
CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria
Oihana Izagirre IgartuaOihane Lakar IraizozBiologian
lizentziatuak
A.
ELO
SEG
I
-
Ekosistema horiek garrantzi handia dute jendearen-tzako, balio
estetiko eta erromantikoez gain, hainbatbaliagai eskaintzen
baitituzte: ura, energia, garraioa,arrainak, paisaia, aisialdirako
guneak, autoarazteko gai-tasuna... Baina giza populazioaren
gorakadak eta tek-nologiaren aurrerapenak oso gogor kaltetu
dituzteibaiak. Hondakin-ur guztiak, hasi etxeetako kondar--uretatik
eta industrietako zianuro-isurketetaraino,zuzenean ibaira isuri
izan dira; ibar-basoak deuseztatuegin ditugu, eta ubideen
morfologia kaltetu. Horrekguztiak ekosistemaren egituran eta
funtzioetan eraginaduenez, ibaiak ez daude egoerarik onenean, azken
ur-teetan kasu askotan hobera egin duten arren.
Egoera horri aurre egiteko beharraz oraintsu jabetugara, garai
batean ez baitzitzaien inongo arretarikeskaintzen ingurumenarekin
lotuta zeuden arazoei. Pix-kanaka, ibaien ekosistemen ikerketak,
kalitatearen jarrai-penak eta saneamendu-planak garatu dira besteak
bes-te, ekosistema osasuntsuak berreskuratu nahian.
Hasieran, uren kalitatea aztertzeko, ur-analisiak soi-lik egiten
ziren. Baina analisi horiek askotan ez diragai uretan ehunka
poluitzaile batera detektatzeko,
are gutxiago ibaietan. Izan ere, ibaietan isurketak den-bora
laburrean soilik neur daitezke, laster batean era-maten baititu
urak beherantz. Isurketa gertatu etagutxira ura berriro garbi egon
daiteke, baina ibaia jadakaltetuta dago. Horrelako isurketek
sortutako kalteakdetektatzeko garatu ziren indize biotikoak.
Horienbidez komunitate biologikoak aztertzen dira, urenkalitatearen
historia ezagutzeko. Aldizka isurketarenbat gertatzen bada, izaki
sentikorrenak desagertu egi-ten dira, eta hori detektatuz susma
dezakegu uretanarazoren bat gertatu dela. Denborarekin,
hainbatindize biotiko garatu dira, eta ohikoenak ornoga-beetan eta
algetan oinarritutakoak dira.
Baina, zer da ibai osasuntsubat? Osasuna izaki organikoak
funtzio guztiak egoki bete-tzen ditueneko egoera omen da. Beraz,
ekosistema batosasuntsu dagoela esan dezakegu dagozkion
funtzioguztiak egoki betetzen baditu. Noski, egoki funtzio-natzeko
egitura egokiak behar dira. Esate baterako,fotosintesirik ezin da
gertatu landarerik ez badago.Beraz, osotasun ekologikoak osotasun
estrukturala etaosotasun funtzionala behar ditu, txanpon beraren
bialdeak baitira. Ekosistemaren egitura fisikoa, komu-nitate
biologikoek eta beren baliagaiek osatzen dute,eta, hain zuzen,
horien kantitatea eta kalitatea azter-tzen dira. Funtzionalitatea
definitzeko orduan, berriz,
D: 09EL H U YA R. 195. Z K .
Giza populazioarengorakadak etateknologiarenaurrerapenak
osogogor kaltetudituzte ibaiak.
Ibaietako isurketak denbora laburrean soilikneur daitezke,
laster batean eramaten baitituurak beherantz.
Uraz gain,beste hainbatsubstantziaz etaizazkiz
osatutakoekosistemak diraibaiak.
ART
XIBO
KOA
INRA
A.
ELO
SEG
I
-
hainbat aldagairen ondorioz, eta, beraz, ibai batek etabere
erreferentziazkoak antzeko kondizioak izanbehar dituztela.
Erreferentziazko ibaietan, ezaugarrifisiko-kimikoak, komunitate
biologikoen egitura etaekosistemaren hainbat funtzio azter
daitezke, eta ibaikaltetuak berreskuratzean balio horiek lortzen
saia-tuko ginateke.
Zer dio legeak horreninguruan?Uren kalitatearen inguruko
politika oso sakonetik arida aldatzen. Orain arte, 1999ko
Espainiako Uren Le-gearen arabera poluzioa uren konposaketa
kimikoa-ren narriadura gisa definitzen zen, eta poluzio-mailauretan
hainbat substantzia kimikoren kontzentrazioakneurtuz zehazten zen.
Bestalde, lortu beharreko kali-tatea desberdina zen uraren
erabilpenaren arabera(ureztatzeko, edateko, arrainak
kontserbatzeko...).Orain, ordea, Europako Batasuneko Uraren
Artez-tarauak dio ur-masen kalitatea neurtzeko, egoerakimikoa eta
egoera ekologikoa neurtu behar direla.Kontzeptu berri hori, egoera
ekologikoa, ur-ekosiste-men egituraren eta funtzionamenduaren
kalitatearen
ekosistema mailako hainbat prozesu aztertzen dira. Biosagai
horien kalitatea ona denean, ibaia osasuntsudagoela esan
dezakegu.
Hala ere, ibaietan gertatzen den edozein aldaketak ezdie
halabeharrez egiturari eta funtzioei batera eragiten.Adibidez,
Australiako Mary ibaian egindako esperimen-tu batean ikusi zen
nitrogeno-kantitatea eta uren uher-tasuna emendatzeak ez zuela
eraginik izan ornogabeenkomunitatean (egitura), baina aldaketak
eragiten zitue-la arnasketan eta ekoizpen primarioan
(funtzioak).Ibaien osasuna aztertzerakoan, bi osagaiak, egitura
etafuntzioa, kontutan edukitzea eskatzen du horrek.
Ekosistema baten osasuna neurtu ahal izateko, beharrez-koa da
egoera ezin hobe batekin konparatzea. Horre-tarako,
erreferentzia-sistemak erabil daitezke, hau da,oraindik egoera
‘naturalean’ dauden ibaiak. Betierekontuan izan behar da ibaiak oso
desberdinak direlaleku batetik bestera, klimaren, geologiaren eta
beste
Osotasun ekologikoakosotasun estrukturalaeta osotasunfuntzionala
behar ditu,txanpon beraren bialdeak baitira.
D: 10 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.
saria
Adierazle biologikoak:Uretako floraren konposaketa eta
ugaritasuna Uretako ornogabeen konposaketa eta ugaritasunaArrainen
konposaketa, ugaritasuna eta adin-banaketa
Adierazle biologikoetan eragina duten
adierazlehidromorfologikoak:Erregimen hidrologikoa- Emariak edo
ur-fluxuaren hidrodinamika- Lur azpiko ur-masekiko loturakIbaiaren
jarraitasunaEzaugarri morfologikoak- Ibaiaren sakonera eta
zabalera- Ibai-hondoko substratuaren egitura eta konposizioa-
Ibarren egitura
Adierazle biologikoetan eragina duten
adierazlefisiko-kimikoak:Orokorrak- Tenperatura- Oxigenoa-
Gazitasuna- Azidotzea- MantenugaiakPoluitzaile espezifikoak-
Uretara isuri diren lehentasunezko poluitzaile guztiek era-
gindako poluzioa.- Uretara kantitate esangarrietan isuri diren
substantzia
guztiek eragindako poluzioa.
Europako Uren Arteztarau berrian proposatzendiren egoera
ekologikoaren adierazleak
Izokinen migrazioa eta, beraz, horien ugalketaahalbidetzeko,
lagungarria da ur-saltoetanazpiegiturak ezartzea.
A.
ELO
SEG
I
-
adierazpen gisa definitzen du. Uren kalitateak kalita-te
fisiko-kimikoa, kalitate biologikoa eta kalitatehidromorfologikoa
(ubidearen egitura) barneratzenditu. Gainera, ez da erabileraren
araberakoa, ur-masaguztietan bete beharrekoa baizik.
Kalitatea neurtu ahal izateko hainbat adierazle propo-satzen
ditu, eta, horien arabera, uren egoera ekologi-koa oso ona, ona,
onargarria, eskasa edo txarra izan dai-teke. Horretarako,
erreferentzia-puntuak aukeratubehar dira, hau da, gizakiaren eragin
urria jasan dutenibai edo errekak, eta horietan adierazleek
dituztenbalioak aztertu behar dira. Balio horien berdinak dituz-ten
ur-masek egoera ekologiko oso ona dutela esangoda, eta balio
horietatik zenbat eta gehiago urrundu,orduan eta txarragoa izango
da egoera ekologikoa.
Ikus daitekeen bezala, Uren Arteztarauak nahiko argiuzten du
ur-ekosistemen egoera ekologikoa zeren ara-bera neurtu behar den.
Eta, hori nahikoa ez balitz, hel-buru hau ere ezartzen du: Europako
Batasuneko lurgaineko ur-masa guztien egoera ekologikoa
adierazleguztiei dagokienez ona izatea lortu behar da 2015.
urte-rako (salbuespenak eta luzamenduak alde batera utzi-ta).
Horrek guztiak izugarrizko ikerketa, lana, dirutzaeta borondate
politikoa eskatuko ditu, eta batzuek dio-te asmo handiegiko
proiektua dela.
Dena den, eta Arteztarauari hutsuneak bilatzen hasizgero,
definizioetan eta asmoetan ur-ekosistemen fun-tzionamendua zein
garrantzitsua den argi uzten duenarren, kalitatea neurtzeko metodo
biologikoak aipa-tzeko orduan, egitura definitzen dutenak baino ez
dituproposatzen (algak, ornogabeak, arrainak), eta ez dufuntzioak
aztertzeko tresnarik aipatzen. Izan ere, orain-dik ez da mundu
osoko ibaien funtzionamendua neur-tzeko tresna estandarrik garatu,
nahiz eta hori kalitateekologikorako ezinbestekoa den. Hain zuzen,
gabeziahorretaz jabetuta, hainbat ikertzaile buru-belarri aridira
lanean tresna berri horiek garatzeko.
Ibaien osasuna aztertzekotresna berriak: funtzioenazterketa
Azkenaldian, puri-purian daude ibaien ekosistemen fun-tzioak
aztertzeko tresnen inguruko lanak , eta kongre-suetako lanik
puntakoenak gai horren ingurukoak dira.
Ibaietan hainbat funtzio azter daitezke: mantenugaienarazketa,
orbelaren atxikitzea eta erabilpena, bizidu-nen migrazioak,
arrainen ekoizpena, metabolismoa…Badira funtzio horiek guztiak
neurtu ahal izatekometodoak, baina ikertzaile bakoitzak bere
moduanerabiltzen ditu oraindik, eta administrazioek edo
urakkudeatzeko erakundeek tresna estandarrak behar
EBko UrarenArteztarauak diour-masen kalitateaneurtzeko
egoerakimikoa eta egoeraekologikoa neurtubehar direla.
Euskal Herrian, uren poluzio-arazoez jabetuta, 70.
hamarkadarenbukaeran hasi zen administrazioa uren karakterizazioari
eta ur--baliagaiei buruzko azterlanak egiten. Dena den, ikerketa
haiekpoluzio-arazo jakin batzuen aurrean garatu zirenez,
ikuspegimurritza zuten. Ikuspegi zabalagoko lehen lana EAEko
ibaietakouren karakterizazio fisiko-kimikoa izan zen,1984an.1985ean
hasizen ezaugarri fisiko-kimikoez gain ezaugarri biologikoak
kontuanizan zituen lehen ikerketa zabala,Bizkaiko Foru Aldundiaren
esku-tik. Ikerketa hartan makrofitoen, ibaiertzeko basoko
landaredia-ren,ornogabeen eta arrainen dibertsitatea,ugaritasuna
eta nagu-sitasuna aztertu ziren.Bestalde,ornogabeen hainbat indize
bioti-ko ere aplikatu ziren. 1989an ikerketa hura EAE osora
zabaltzekoasmoz, beste ikerketa bat eskatu zuen Ingurumen
Sailburuorde-tzak, Araban eta Gipuzkoan (Eusko Jaurlaritza,
1992).
Azken urteetan, EAEko ibaietako 82 puntutan, analisi
fisiko--kimiko,biologiko eta morfologikoak egiten dira.Hasieran
analisibiologikoen artean ornogabe bentikoen indize biotikoak eta
arrai-nen zentsuak soilik egiten ziren. Orain, ordea, algak ere
aztertzendira.Hidromorfologiari dagokionez,ibar-basoen egitura
aztertzenda.Zenbait estaziotan,gainera,10 minututik behin hainbat
para-metro fisiko-kimiko automatikoki neurtzen dira
(emaria,tenpera-tura, oxigeno disolbatua, pHa, amonioak…).
Gure ibaiak Europako Uren Arteztarauak eskatzen duen
kalita-tetik oso urrun daude oraindik,arazo fisiko-kimikoez eta
komuni-tateen arazoez gain,ibaiertzaren egitura oso kaskarra
baita.Kana-lizazioak ugariak dira, ibai asko eta asko dira bi
paretaren arteanmugatuta doazenak. Ibar-basoak oso urriak dira, eta
daudenakegitura aldetik txiroak dira. Horrek eragin handia du
ibaien eko-sistemen osasunean.
Ibaien osasunarenazterketa Euskal Herrian
D: 11EL H U YA R. 195. Z K .
EBko lur gaineko ur-masa guztien egoeraekologikoa ona izatea
lortu behar da 2015erako.
A.
ELO
SEG
I
-
Deskonposizioa materia organikoa degradatzeari deri-tzo, eta
ibaiak iristen zaion materiala erabiltzeko duengaitasuna islatzen
du. Ibaira orbela iristen denean,ornogabeek eta mikroorganismoek
(onddo eta bakte-rioek) hura erabili eta deskonposatu egiten
dute.
Orbela deskonposatzeko gaitasuna, erreketako fun-tzio
garrantzitsua izateaz gain, hainbat estresekiko ososentikorra da.
Gaitasun hori neurtzeko, orbelez bete-tako sarezko poltsak jartzen
dira ibaian. Bi motatakopoltsak erabiltzen dira: bata sare
larrikoa, ornogabezein mikrobio guztien sarrera ahalbidetzen duena,
etabestea sare xehekoa, ornogabeen sarrera eragoztenduena. Hala,
poltsak denbora batera jaso, geratzenden orbel-kantitatea neurtu,
eta ornogabeek etamikrobioek orbelaren deskonposizioan duten
eraginaneur daiteke.
dituzte, eta, batez ere, emaitzak interpretatzeko
erre-ferentziazko balioak. Ibai-mota bakoitzean, prozesuhoriek
eduki beharko lituzketen balioak zehaztu behardira, baita kaltetuta
badaude zein neurri hartu behardiren ere, eta horixe da une honetan
hainbat ikerketa--proiekturen helburua.
Euskal Herriko Unibertsitatean, Ibaien Ekologia La-borategiak
arlo horretako bi proiektu ditu martxan:bata orbelaren erabileraren
inguruan (RIVFUNC-TION) eta bestea metabolismoaren inguruan
(ME-TATOOL).
RIVFUNCTION delakoan, Europa osoko 10 uni-bertsitate ari dira
lanean, eutrofizazioak (mantenu-gaien ugaritzeak) eta ibar-basoen
degradazioakorbelaren deskonposizioan duten eragina aztertzen.
D: 12 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.
saria
Urumea ibaian (Ereñozu,ezkerraldean), uren kalitateaoso ona da;
2003ko udan algakoso urriak ziren, eta oxigenoakontzentrazio
altuetanmantendu zen. Oria ibaiak,berriz, (Alegia,
eskuinaldean),mantenugai-kantitatehandiak jasotzen ditu.Uda hartan
algen ekoizpenaizugarria izan zen, eta oxigenoakegunez balio oso
altuak zituenarren, gauez minimoetarainojaisten zen.
O.
IZA
GIR
RE
O.
IZA
GIR
RE
O.
IZA
GIR
RE
A.
ELO
SEG
I
2003/07/14
ordua
Ereñozu(Urumea)
Alegia(Oria)
00:00 12:00
oxi
gen
oa
(pp
m)
16
14
12
10
8
6
4
2
000:00
-
Euskal Herriko Unibertsitatean mantenugai ez--organiko gehiegi
duten ibaien disfuntzioa detektatuahal izan dute, horietan
mikrobioen eragina nabarmenhanditu baita. Bestalde, eukaliptoz
inguratutako ibaie-tan orbelaren deskonposizioa ibar-baso
naturalezinguratutakoetan baino geldoagoa dela egiaztatu dute,eta
kasu horretan ornogabeak dira erantzuleak.Proiektu horretan lortuko
diren emaitzekin, ibaienosasuna aztertzeko beste tresna bat izango
dugu es-kura.
METATOOL proiektua, berriz, ibai osoaren meta-bolismoaren
ingurukoa da. Ibaietan metabolismoak biatal ditu: ekoizpen
primarioa eta arnasketa. Oxigenoaegun guztian kontsumitzen da, bai
ekoizleen eta baikontsumitzaileen arnasketa dela eta, baina
egun-argizalgek materia organikoa eta oxigenoa ekoizten dituz-te.
Hala, ekoizpen- eta arnasketa-tasen balantzearenarabera, uraren
oxigeno-kontzentrazioa aldatuz doa.
Ubidera mantenugai eta argi gehiegi iristen bada,ekoizle
primarioak ugaritu egiten dira eta oxigeno--kontzentrazioa balio
oso handietara iristen da egunez.Materia organiko hori, ordea,
metatu eta usteldu egi-ten da, eta horrek oxigeno asko kontsumitzen
duenez,gau-partean oxigeno-kontzentrazioa nabarmen gutxi-tzen da.
Eskasia horiek oso arriskutsuak dira ibaikobizidunentzat; izokinek,
adibidez, 6 mg/l-tik gorakooxigeno-kontzentrazioak behar dituzte,
eta amuarrai-nek 4 mg/l-tik gorakoak. Horrek guztiak kalte
egindiezaioke, beraz, ibaiari.
Metabolismoa ikertzeak, ordea, badu zailtasunik.Metodologiak
oxigeno-kontzentrazioa eta tenperatu-ra denboran zehar neurtzea
eskatzen du, eta, beraz,
automatizazioa beharrezkoa da. EAEn, Gipuzkoakoeta Bizkaiko
ibaietan, oxigenoa eta tenperatura 10minututik behin neurtzen
dituzten 21 estazio hidro-meteorologiko dituzte Foru Aldundiek.
Azpiegiturahorren bidez lortutako datuak erabiltzeko aukera
iku-sirik ekin zion EHUko Ibaien Ekologia
Laborategiakmetabolismoaren inguruko proiektu horri. Oxigenoa-ren
datuak landuz, ekoizpen primarioa eta arnasketa--tasak kalkulatzeaz
gain, algen laginketak ere egin dira,haien biomasa eta
komunitatearen konposizioa azter-tzeko asmoz. Hala, metabolismoak
eta ekoizle prima-rioek ibaien ezaugarriekin duten erlazioa
aztertu, etaibaien funtzionamendua denbora errealean
aztertzekotresna berri bat sortu nahi da. Isurketa bat gertatzenden
une berean ekosistemak nola erantzuten duenneurtzeko balioko luke
horrek, besteak beste.
Adibidez, 2003ko uda oso beroa eta lehorra izandenez, ekoizpen
primarioa oso altua izan da, eta alga--kantitate izugarriak garatu
dira estazio eutrofikoe-netan. Ondorioz, oxigeno kontzentrazioek
eguneanzehar gorabehera handiak jasan dituzte. Estazio gar-bienen
kasuan, oxigeno, kontzentrazioak altu man-tendu dira, ibaiaren
osasun onaren seinale; halaber,badira poluzio handia dela eta
oxigeno-kontzentraziooso txikiak dituzten estazioak ere.
Deskonposaketari eta metabolismoari buruz ez ezik,beste hainbat
funtziori buruz mundu osoan egiten aridiren ikerketen bidez,
funtzioak aztertzeko tresnaegokiak garatzea espero da. Tresna
horiek adminis-trazioen eta ur-kudeatzaileen esku izango dira
hemen-dik urte batzuetara, eta ibaien osasunaren
azterketasakonagoak egin ahal izango dira. Ea Uren Artezta-rau
berriaren helburuak lortzen ditugun, eta, tresnaberri hauek
erabiliz, gure ondorengoek ibai osasun-tsuagoak dituzten.
Euskal HerrikoUnibertsitateanmantenugai ez--organiko
gehiegiduten ibaiendisfuntzioa detektatuahal izan dute.
D: 13EL H U YA R. 195. Z K .
BIBLIOGRAFIA
EUROPAKO PARLAMENTUAEuropako Parlamentuareneta 2000ko urriaren
3kokontseiluaren 2000/60/CEUr Arteztaraua. (kontsulta--data: 2003ko
urriaren 20a).2000..
BOULTON, A.J.“An overview of river healthassessment:
philosophies,practice, problems andprognosis”Freshwater Biology,
41:469-479. 1999.
GESSNER, M.O. & CHAUVET, E.“A case for litter breakdownto
asses functional streamintegrity”Ecological Applications,12(2):
498-510. 2002.
UEHLINGER, U., KÖNIG, C. &REICHERT, P.“Variability of
photosynthesis--irradiance curves andecosystem respiration ina
small river”Freshwater Biology, 44:493-507. 2002.
RALLO, A.Caracterizaciónhidrobiológica de la redfluvial de Álava
y Gipuzkoa. Eusko Jaurlaritza, 1992.
Deskonposizioa neurtzeko erabiltzen diren orbel--poltsak.
Ibai-hondoetan ezartzen dira sarezkopoltsa hauek, orbel-masa jakin
batekin beteta.
A.
ELO
SEG
I
-
D: 14 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra
Replikantearenjazz-arima
2001: Odisea espazioan film ospetsuan HAL makinaadimentsuak
jendea zur eta lur utzi zuenetik, intereshandia dago konputagailuen
arrazoitzeko eta komu-nikatzeko ahalmena dela eta. Hasiera batetik,
iker-tzaileak filmean azaltzen diren elkarrizketa eta
arra-zonamenduak lortzeko erronka handiaz ohartu ziren,baina
zientziako lorpen gehienen antzera, ez zutenberehala amore eman,
eta hainbat alorretan garape-na pausoz pauso egiteari ekin zioten,
oinarri sendoaklortzeko asmoz eta bidean helburu eta aukera
berriakaurkituz. Adimen artifiziala filmetan agertzen
direnkonputagailuen antzerakoak garatzeko artea dela esanohi
da.
Oro har, bai zientzialarien artean, bai bestelakoenartean,
makinen ‘gizatasunaren’ inguruko eztabaidaoso zabalduta dago. Jende
gehienak uste du makinakez direla helduko gizakien pareko izatera,
horretara-ko beharrik ere ez baitago, behar hori ez dagoelakoere,
baina horien aurrean badira ameslari tematiakhorren alde lan
egiten. Korrontearen aurka igeri eginarren, alde dute
konputagailuen eboluzioaren abia-dura eta arrakasta. Orain dela
urte gutxi, pentsaezinazen gaur egun konputagailuek egiten dituzten
ataza
CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria
Aitzol EzeizaKarmele López de IpiñaMontxo López de IpiñaSistemen
Ingeniaritza eta Automatika SailaIIT eta ITT Unibertsitate Eskola.
EHU
Konputagailuak alferrikakoak dira.
Erantzunak besterik ez dizkizute ematen
Pablo Picasso
Atea jo dute. Butano-banatzailea da. Larunbatean
solasean aritu ginen, benetan atsegina da. Baina zer ari
da hemen ordu hauetan? Bonbonarik ez dut behar,
egia esan.
- Gabon! Sentitzen dut ordu hauetan
etortzea, baina... – Arkumetxo-begi horiek
jarri dizkit - ...larunbatean giltza ingelesa
ahaztu nuen hemen.
Itsumustuan, musuka sutsu hasi gara.
Txunditurik nago gertatzen ari denarekin.
Gizon ideala da! Hmmm, hain gozoa...
-Eta hemen duzun orin hau?- galdetu diot, bularrean duen
biribiltxo bat laztanduz.
-On/Off botoia da - erantzun dit, irribarre konplize batez.
IRUDIAK: MONTXO LÓPEZ DE IP IÑA
-
jakin batzuk egiteko ahalmena izango zutenik. Artiku-lu honetan,
konputagailuen adimena eta sentimenagaratzeko jarraitzen ari diren
bideak aztertuko ditugu,eta etorkizunera begira leihatila bat
ireki. Leihatilahorretatik, lagun egingo diguten robot
maitekorrak,itsuei ikusten lagunduko dieten betaurrekoak
etamatematika-ariketak gaizki egiten dituzten siliziozkoikasleak
ikusiko ditugu.
Konputagailuen garapenaren historiaren hasieratik,makinen
hobekuntza helburu izan da, ataza berriakegiteko ahalmen handiagoa
izateko. Alan Turingmatematikari ingelesa izan zen lehenengoa
funtzioanitzeko makinak proposatzen. Funtzio bakoitzera-ko makina
bat garatu ordez, funtzio asko egiteko ahal-mena izango zuen makina
proposatu zuen. Ideia horimetodologia moduan garatu zuen Herbert
Simonek(1978ko Nobel sariduna). Gaur egun metodo kon-bentzionala
esaten zaio metodologia horri.
Metodo hori erabiliz, erabakiak hartzeko erregelakerabiltzen
dituzten makinak garatu dira. Erregelakzenbat eta garatuagoak izan,
makinak gero eta adi-tuagoak izango dira. Ikuspegi hori erabiltzen
da, bes-teak beste, sistema adituetan eta jokoetan. Makina
horiek adimen espezializatua daukate, eta aditu batenerabakiak
simulatzen saiatzen dira. Adibidez, tenpe-ratura eta presio
atmosferikoari buruzko informazioaemanez eguraldia iragarriko duen
makina bat erre-gelen bitartez egikari daiteke (adibidezko arau
bat:“tenperatura 5 ºC baino baxuagoa bada eta hodeituabadago,
elurra egingo du”). Ziur aski, makina horrekadituek bezainbeste
asmatuko luke, ezer gutxi.
Metodo konbentzionalaren osagarria metodo kone-xionista da.
Metodo horrek proposatzen du gizakienburmuinaren sare neuronalen
egituren funtziona-mendua eredutzat erabiltzea. Metodo horrekin
gara-tutako makinek testuinguru jakin batean esperientziazlortutako
ezagutza erabiltzen dute erabakiak hartzeko.Metodologia horretan ez
dira erabiltzen erregelaitxiak; egitura irekia da eta sistemak
esperientziaz ikas-teko gaitasuna du. Makina horiek jasotako
estimu-luetatik ikasten dute, eta ikasteko ahalmen hori
etor-kizunean erabil dezakete, gizakien kognitibarenantzerako
jokaera izanik.
Ikasketa-prozesu horretan, makinek, gizakiok bezala,inguruan
agertzen diren datuak jaso behar dituzte,baina, gizakien antzera,
datu horiek prozesatzeko ahal-mena izan nahi badute, emozioak
garatzeko ahalmenaizan beharko lukete. Herbert Simonek berak
1967an
D: 15EL H U YA R. 195. Z K .
Erregelak zenbat etagaratuagoak izan,orduan etaadituagoak
izangodira makinak.
Adimenaren funtzioetako bat
arrazonamenduaz soilik fidatzeak
dakarren arriskuaz ohartzea da.
Axel Munthe
Konputagailuek ez dute ulertzen gizakiarenjokaera, eta horrek
frustrazio handia sortzen dieerabiltzaileei.
-
koarekin. Erregela jakin batzuekin ondorio logiko
batondorioztatzen dute. Aldiz, gizakiok emozioak kon-tuan hartzen
ditugu gure erabaki guztietan, eta komu-nikazioan ere emozioaren
elementu hori kanporatzekoahalmena dugu.
Emozioak izateko ahalmen hori konputagailuetannola garatzen den
gizakiaren garunaren egiturakazaltzen du. Neuropsikologoen arabera,
nerbio--sistemaren egitura nagusia, garuna, hiru mailatanbanatuta
dago: bizkarrezurretik hurbilen dagoen ata-lak barne-sistemak
kontrolatzen ditu; horren gainetik
jadanik nabarmendu zuen pentsamenduaren etaerabaki-hartzearen
teoriak emozioak kontuan izanbeharko lituzkeela. Antonio Damasio
neurologoakfrogatu zuen emozioak sentitzeko ahalmen
fisiologikoagalduta zuten gaixoek erabaki arrazional
penagarriakhartzen zituztela. Exekutibo erasokor hotzenak
ereemozioak erabiltzen ditu bere erabakiak hartzerakoan.
Adimen artifizialak eta konputagailuen zientziak orainarte
garatu dituen sistema gehienak arrazonamendulogiko hutsean
oinarrituta daude. Hori bat datormakinak inozoak baina oso azkarrak
direneko topi-
D: 16 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2.
saria
Sistema automatikoen erabilera gero
eta ohikoagoa da gure ingurunean,
aurrerapen teknologikoa eguneroko
kontua den enpresa edo unibertsita-
te inguruneetan ez ezik, norberaren
etxean ere.Sistema automatiko baten
helburu nagusia erabiltzaileari zenbait
eginkizun erraztea eta haren bizi-
-kalitatea hobetzea da. Makinen eta
gizakien elkarrekintzaren naturaltasu-
na funtsezko eragilea da. Horregatik,
erabiltzailearen ahalegin handiegia
eskatzen duenean,amore ematen du,
sistemara egokitzera behartuta ez
badago behinik behin.
Erabiltzaileak erakartzeko, produk-
tuek ahozko komunikazio naturala
eskain dezakete.Oinarrizko urrats asko
aurreratu dira,eta,konputagailuak egin
behar duen lanaren zailtasunaren ara-
bera,helburu sinpleenak eskura ditugu
jada, beste ataza batzuk oraindik lan-
tzen ari badira ere. Hizketa-tratamen-
duaren teknologia makinei ahozko
komunikazioaren gaitasuna emateko
helburuarekin jaio zen, eta azken ur-
teotan garapen handia izan du.
Sistema horiek beren helburuak
komunikazio naturalaren bila zabaldu
dituzte,elkarrizketa eta bat-bateko hiz-
keta arloak arrakastaz jorratuz, erabili-
tako lengoaiaren gaineko mugak mini-
moak izanik. Elkarrizketa-sistemak giza
komunikazioa emulatzen saiatzen dira,
bi norabidetako giza makina interakti-
boa gauzatuz murrizketa ahula duten
mezuen bidez. Esatariak ez du hiztegi
mugatuko sistemek eskatzen dituzten
murrizketekin topo egingo, eta len-
goaia arrunta erabiltzeko aukera izango
du. Hori ez da gertatzen gaur egun,adi-
bidez,telefono-operadoreak ordezkatu
nahi dituzten informaziorako sarbide
telefonikoekin.Etorkizunean,Berria-ren
Harpidedunen Kioskora deitzean,
“Aimarren partidarako sarrerak lortu
nahi nituzke” bezalako esaldiak ulertu
ahal izango ditu operadoreak. Horrela-
ko sistemei bat-bateko hizketaren eza-
gutzarako sistemak (Spontaneous
Speech Recognition,SSR) esaten zaie,eta
hizlaria ez dute behartzen bere len-
goaia murriztera.
Beste ildo batean, elkarrizketa-
-sistemen kasurik sinpleena galdera-
-erantzun sistemena da (Question
Answering). Ingelesez badira sistema
aurreratuak, baina euskaraz lehenen-
go prototipoak lantzen ari dira orain-
dik. Konputagailu batekin elkarrizketa
izatetik urrun gaude gaur egun, baina
ikerkuntza horretara zuzendurik dago,
eta dagoeneko hasi dira lantzen natu-
raltasuna lortzeko ezinbestekoak diren
ezaugarriak,bai kognitiboak,bai emo-
zionalak.
Dena den, galdera-erantzun sistema
bat horretatik urrun dago, Picassok zio-
en bezala, erantzunak besterik ez ema-
tea ez baita komunikazioa. Oraindik ez
da iritsi makinek gurekin bihotzez hitz
egingo duten eguna.Gainera,batzuetan
gizakiok gai gara hitzik gabe elkar uler-
tzeko, eta, ziur aski, zailtasunak izango
dira horrelako komunikazioa lantzeko.
Androidearekin hitz egiten
Lengoaia gizakiaren adimenaren ispilua da,kontzientziatik
haratago dauden operazioen bidezbanakako bakoitzean berriz sortzen
dena
Noam Chomsky
- Ge-hie-giz-ko a-bi-a-du-ra. Be-rre-hun eu-ro-ko
i-su-na.Ertzaina automatikoak isuna jarri dit. Nola azalduko diot
presakanabilela, etxera berandu noala? Ez dute erantzun ere
egiten.Adimen pixka bat gehiago jarri izan baliete...
-
dagoenak, hipokanpoak, pentsamenduaren kontrola,pertzepzioa eta
emozioak bideratzen ditu; eta, azkenik,kortexak inguratzen duen
materia grisak, garunarenatal handienak, beste funtzio guztiak
egiten ditu. Atalhori bi zati simetrikotan banatuta dago, eskuineko
etaezkerreko hemisferioak.
Eskuineko hemisferioan, garunaren emozioekin zeriku-sia duten
zeregin jakin batzuetaz arduratzen diren ata-lak daude: intuizioa,
olerkigintza, kantatzea, erritmoa,irudikatzea, ideia berrien
sormena, etab. Hemisferiosortzaile eta sentikortzat hartu ohi da.
Ezkerreko hemis-ferioan, berriz, arrazonamenduarekin lotura duten
zere-ginen atalak aurkitzen dira, besteak beste:
erreakziokontrolatuak, hierarkian oinarritutako egiturak,
kausa--efektu ulermena, antolatzea, kalkulua, analisi matema-tikoa,
etab. Hemisferio logikoena dela esan ohi da.
Neuropsikologoek oraindik eztabaidak badituzte ere,frogatutzat
ematen da gizakiaren garunaren bi hemis-ferioek zeregin
ezberdinetarako atalak izan badituz-tela. Baina, era berean,
azterketa sakonek argi adieraz-ten dute bi hemisferioen arteko
elkarreragina handiadela eta pentsamendu-prozesuetan biek batera
partehartzen dutela. Orokorrean, jakintzat ematen da hipo-kanpoak
–garunaren atal emozionalena– garuneraheltzen diren estimulu
guztiak koordinatzen dituelaeta erantzunak ere gauzatzen dituela.
Pentsamenduekeduki emozional handia dute beti. Garai bateko
teoria
androzentrikoek defendatzen zuten hemisferioakmaskulino eta
femenino gisa banatzen zirela, emaku-meak emozionalak eta
irrazionalak zirela esanez etagizonezkoak arrazionalak eta
argiagoak. Baina horretanere, beste guztietan bezala, oker
zebiltzan. Pertsonaorok emozioei jarraituz arrazonatzen du,
banakakobakoitzaren izaeraren berezitasunekin.
Orain arte, adimen artifizialak gehien landu duenarloa garunaren
ezkerreko hemisferioak betetzendituen eginkizunen ingurukoa izan
da. Antolakuntza-rako eta arrazonamendurako erregela
arrazionalakezartzen zaizkio sistemari, eta adituen informazio
pro-zesatzen da, emaitza logikoak lortzeko
helburuarekin.Horregatik, zenbait alderdi aztertzeke geratu dira,
etamakinek, erabakiak hartzean, ez dute emozioek es-kaintzen duten
aberastasuna.
Adimen artifizialakorain arte garatu dituensistema
gehienakarrazonamendu logikohutsean oinarritutadaude.
Errealitate birtualak etorki-
zun handia du aplikazio ani-
tzetan.Joko errealak egiteko
aukera emateaz gain, gure
ametsak bideratzeko aukera
eskainiko digu (bidaia bir-
tualak), eta, zergatik ez, lan
profesional jakin batzuk egi-
teko aukera ere eskainiko
digu; hala nola, operazio
kirurgiko birtual bat egitea
ala aurreikuspen ekonomi-
koak egitea.
Errealitate birtualak oinarrizko bi
elementu ditu: eszenatokiak eta per-
tsonaiak. Bietan, adimen artifizialaren
kontzeptuak oinarrizkoak izaten dira,
batetik, eszenatokiak eta istorioak de-
finitzeko eta, bestetik, pertsonaiak
definitu behar direlako.
Pertsonaiak abatarren bidez defini-
tzen dira. Abatarrak faksimile grafi-
koak dira, gehienetan pertsonaia
baten aurpegia adierazten dutenak.
Kultura hinduak definizio ederra du
hitz horrentzat: “jainko berraragizta-
tua”. Sormenaren ikuspuntutik ikusita,
oso interesgarria da bi definizioen
integrazioa. Nola lortu faksimile grafi-
ko bat aldi beran jainko berraragizta-
tua izatea? Sortzaileak bere arima
transmititu behar dio abatarrari. Erre-
alitate birtualean, mundu ideala sor-
tzea ezinezkoa litzateke sentimendu-
rik gabe, emoziorik gabe, arimarik
gabe. Azken finean beste gizakion
mundu paraleloa izatea nahi delako.
Abatarrak aplikazio askotan
erabiltzen dira, bereziki era-
biltzailearekin elkarreragin
afektiboa izan behar denean.
Horietako bat ipuin-kontake-
ta (Storytelling) automatikoa
da. Etorkizunerako ikerlerro
horrek baditu bere aitzinda-
riak,baina oraindik sail ia lan-
dugabea da.Gai hori sormen
artifizialarekin estu loturik
dago. Ipuin-kontaketa auto-
matikoak ipuin-kontaketa
automatikoa, interaktiboa eta birtuala
jorratzen du. Konputagailuak ipuina
kontatzen du, eta erabiltzaileak parte-
-hartze guztiz aktiboa dauka istorioan
haren aginduen bidez. Horretan
oinarrizko zenbait osagai daude: ipui-
na edo istorioa, interfazea (batzuetan
abatarrak erabiltzen dira) eta istorioa-
ren zuzendaria. Ipuina bideratzeko,
ipuinaren planifikazioa edo istorioa iza-
ten da,baina erabiltzaileak elkarreragi-
teko aukera dauka istorioan zehar.
Abatarrak eta errealitate birtuala
D: 17EL H U YA R. 195. Z K .
-
daude aukeratzeko bi muturren artean. Makinenezaugarri naturalak
garatzeko bidea irekia dago, etanoizbait filmetan agertzen diren
androideen modu-ko robotak egingo dira lan horiek aurrera
eginezgero.
Hurbilpen horrek gabezia handiak sortzen ditu gauregungo
konputagailuetan. Konputagailuek ezin dutedatu hotzetatik haratago
ikusi, eta emozioek eskain-tzen duten bizi-esperientziak ezin
dituzte erabili giza-kion jarrera ulertzeko. Hori gutxi balitz
bezala, ezdute ulertzen gizakiaren jokaera, eta horrek
frustraziohandia sortzen die konputagailuen erabiltzaileei.
Horibai, konputagailu guztiek gizakion ezaugarrietako batbadute
behintzat: gutxien espero duzunean erratze-ko joera hori, denok
sufritu duguna sarritan.
Zorionez, azken hamarkadetan lan eskerga egin daadimen
emozionalaren inguruan. Gero eta garrantzihandiagoa ematen zaie
emozioei, eta horrek bidea ire-kitzen du gizakien antzerako
konputagailuak egiteko.Gizatasuna edo arima osatzen duten
ezaugarriak,komunikazio naturalerako ahalmena,
sentimenduengarapena, erreakzio espontaneoak, ustekabeko
jokaera,etab. Gainera, gero eta gehiago aplikatzen da logikalausoa
(fuzzy logic), non balioak ez diren egiazkoa alafaltsua; gizakion
logikan bezala, erdiko balio ugari
D: 18 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2.
saria
Arimaz hitz egitea arriskutsua da teo-
logoen aurrean,baina,dena den,giza-
tasunaren ezaugarrien multzoari
buruz aritzen garenean arima hitza
erabili ohi dugu. Horri helduz gero,
Sasex robotak arima duela esan deza-
kegu, jazzerako arima behintzat bai.
Adimen artifiziala erabiliz, jazz-me-
lodiak interpretatzeko gai da. Robot
hori, bere sormenari esker, saxoa
jotzen birtuosoa da. Robotak, unean
uneko emozioen arabera, sentimen-
du desberdinez jotzen du pieza musi-
kala. Musikazale askoren ustez, hori
Kepa Junkerak egiten duena baino
gehiago da.
Beste adibide batzuk Sonyk gara-
tutako robot dantzaria edo txakur-
-robota dira. Etxe horren azken pro-
duktua, QRIO robota, bi hankaren
gainean ibiltzen da, eta gizakion
ezaugarri asko ditu; izan ere, lagun
egiteko diseinatuta dago.
Azkenik, badago zientzia berri bat
makinek kontzientzia izatea lor deza-
keena: Bioinformatika.Zientzia horrek
zelula biziak ordezkatu dituzten txip
programatuak erabili nahi ditu. Hori
bai,helburua ez da gizakiak makinekin
ordezkatzea, gero eta robot natura-
lagoak garatzea baizik.
Gauzak asko aurreratu dira, tekno-
logiak asko laguntzen gaitu orain,
baina gizatasuna falta da. Eguneroko
biztitzan makinaz inguraturik gaude,
baina makinek ez gaituzte hunkitzen,
ez gaituzte ulertzen. Konplizitate
horren falta sentitzen da. Asmatu
behar duten robotak horrelakoa izan
behar du: begiratzen zaituenean zer
behar duzun dakiena.
Ametsek eta kuriositateak izan
behar dute zientziaren motorra.Galdu
behar ez den ikuspuntua emozioen
eta sentimenduen integrazioarena da.
Emozioek berebiziko garrantzia dute
gizakion erabaki-sisteman, eta horrek
isla izan beharko du makinen eraba-
kiak hartzeko moduan.
Medikuen, psikologoen, filosofoen,
teknikarien eta artisten arteko elkarla-
nak adimen artifizialaren garapena
areagotzea lor dezake, dudarik gabe,
eta gaur egun garapen hori geldiaraz-
ten duten mugak gainditu. Horrela,
baliteke egunen batean makinak sen-
tikorrak izatea, gozoak izatea eta, nork
daki, arimadunak izatea.
Roboten arima
Emozioei ematenari zaien garrantziakbidea irekiko dugizakien
antzerakokonputagailuakegiteko.
BIBLIOGRAFIA
Alan Turing home page.www.turing.org.uk/turing/
ROSALIND PRICARD.Afective Computing,MIT Press.JEAN BERKO GLEASON
&NAN BERNSTEIN RATHERPsicolingüística. Mc Graw Hill. 2000.
MIT Artifizial InteligenceLaboratory.http://www.ai.mit.edu/
Artificial emotionalcreatures project.
www.aist.go.jp/MEL/soshiki/robot/ biorobo/shibata/aec.html
-
Kafeina da mundu osoangehien erabiltzen den
substantziapsikoaktiboa. Hala ere,estimulatzaile hau drogatzat
hardaitekeen ala ez eztabaidagai daoraindik.
Azken urteetan kafeinaren eraginei eta mekanismoeiburuz zalantza
ugari sortu dira. Era berean, kontraesanasko agertu dira kafeinak
menpekotasuna sortzekodaukan ahalmenaz. Artikulu honetan kafeinaren
ingu-ruko azken ikerketa zientifikoen emaitzak aztertukodira;
substantzia honen kontsumoari, menpekotasu-nari,
abstinentzia-sindromeari eta eragin indartzaileeiburuzko azken
datuak aurkeztuko dira, anfetaminarenedo kokainaren moduko beste
estimulatzaileekin kon-paratuz kafeinak dituen antzekotasunak eta
ezberdin-tasunak azpimarratzeko asmoz.
Kafeina kafean ez ezik tean, kakaoan eta kolan ere
aurkidezakegu. Aipaturiko substantzia horien guztien kontsu-moa
antzinatik dator. Esate baterako, orain 4.700 urteinguru Txinan tea
kontsumitzen zen. Kafe-landarea, aldiz,Etiopiatik hedatu zen, eta
handik Arabiara eta Indiarapasatu omen zen, ziur aski Mekara joaten
ziren erromesmusulmanei esker. Hala ere, kafearen
hedatzailerikgarrantzitsuenak herbeheretarrak izan ziren. Izan
ere,beren kolonietatik Europara eraman zituzten lehen
kafe--landareak eta handik Guyana holandarrera, Brasilera etaHego
Amerikara hedatu ziren.
Kakaoak, berriz, alderantzizko bidaia egin zuen. Kakaohitza
maien hizkuntzatik dator; Cac-ek, gorria esan nahidu
(kakao-oskolaren kolorea, hain zuzen) eta cau-k in-darra eta sua
adierazten ditu. Amerika konkistatzearenondorioz, kakaoa Europara
heldu zen, beste fruitu berribatzuekin batera. Hala ere, XIX.
mendearen hasierantxokolatearen industriaren garapenari esker
zabaldu zenerabat kakaoaren kontsumoa.
Nola eragiten dio organismoari? Oro har, kafeina substantzia
estimulatzailea edo kitzika-tzailea da. Beraz, nekea eta logura
gutxitzen ditu, eta zen-bait lan egiteko gaitasuna handitzen du.
Dosi handietan,berriz, kafeinak urduritasuna, egonezina, loezina,
takikar-dia, diuresia, aurpegiaren gorritasuna eta
digestio--aparatuaren asaldurak eragin ditzake. Kafeinak
sortutako
D: 19EL H U YA R. 195. Z K .
Kafeina: behar bihurdaitekeen plazera
CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria
Aitziber MendigurenLuis F. CalladoJoseba PinedaFarmakologia
SailaMedikuntza Fakultatea. EHU
ART
XIBO
KOA
-
adenosinikoen antagonista da, eta, beraz, adenosinareneraginak
oztopatzen ditu, eta transmisio sinaptikoa bul-tzatzen du. A1 eta
A2a motako hartzaile adenosinikoek har-tzen dute parte kafeinaren
eraginetan. A1 hartzaileak garunosoan hedatuta daude, baina
kantitate handienak hipo-kanpoan, talamoan eta garuneko zein
zerebeloko azaleandaude. A2a motakoak, aldiz, gorputz ildaskatuan,
accumbensnukleoan eta usaimen-erraboilean soilik daude.
Ikerketa batzuen arabera, A2a hartzaile adenosinikoen etaD2
motako hartzaile dopaminergikoen artean elkarrekin-tza dago. Horien
arteko gorputz ildaskatuko interakzioametilxantinak portaeran
dauzkan zenbait eraginen eran-tzule izan daiteke. Izan ere,
adenosinak hartzaile dopa-minergikoen aktibazioa oztopatzen du.
Kafeinak, beraz,adenosinaren eragina antagonizatzen duen heinean,
neu-rotransmisio dopaminergikoa bultzatzen du. Mekanismohori,
kafeinaren zenbait efektu fisiologikorekin lotuta ego-teaz gain,
menpekotasunaren errudun ere izan daiteke.
Kafeinaren bila kontrolik gabeSubstantzia batek menpekotasuna
sortzen duen ala ez esa-teko, drogatzat jotzen direnek bete
beharreko baldintzenzerrenda bat kaleratu du Munduko Osasun
Erakundeak.Ezaugarri horien artean, askatasunez droga uzteko
zail-tasuna, drogaren inguruko bizimodua egitea,
abstinentzia--sindromea, tolerantzia eta errefortzua daude.
intoxikazioetan, giharretako uzkurdurak, bihotz-arritmiaketa
astinaldi psikomotorra ager daitezke. Hala ere, egin-dako ikerketa
guztiek frogatzen dute kafeina neurriz kon-tsumitzeak ez duela
eragin toxikorik sortzen. Gainera,alkoholak eta nikotinak ez
bezala, kafeinaren kontsumoakez du asaldura organiko larririk
sortzen epe luzean eta dosiertainetan.
Gizakien kasuan, kafea aho-bidez hartuta,
kafeinarenodol-kontzentraziorik handiena 30-45 minutura lortzenda.
Kafeinaren erdibizitza (odol-kontzentrazioa erdira jais-teko behar
den denbora) 3 ordukoa da gehienetan, bainajaioberrietan (entzimen
eragina txikiagoa baita), antisor-gailuak hartzen dituzten
emakumeetan edo haurdunal-diaren lehenengo hiru hilabeteetan
luzeagoa izan daiteke.Erretzaileetan, ordea, kafeinaren erdibizitza
% 30-50laburragoa da.
Kafeinaren efektu garrantzitsuena adenosinaren
eraginaoztopatzean datza. Adenosina nerbio-sistema
zentralekohainbat gunetan neuromodulatzaile gisa eragiten
duennukleosido endogenoa da. Nukleosido horrek, bere har-tzaileak
aktibatuz (hartzaile adenosiniko izenekoak, hainzuzen), neuronen
kitzikapen-erritmoa moteltzen du, eta,horren ondorioz, transmisio
sinaptikoa gutxitu eta neu-rotransmisore gutxiago askatzen dira.
Kafeina hartzaile
D: 20 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3.
saria
Gizakien kasuan,kafea aho-bidezhartuta,
kafeinarenodol-kontzentraziorikhandiena 30-45minutura lortzen
da.
Kafe-landarea Etiopiatik hedatu zenmundu osora.Kakaoa,
berriz,Ameriketatik iritsizaigu. Orain 2.500 urtemaiek
kakaoalandatzen zuten.
Ezkerrean adenosinarenegitura kimikoa.Adenosinak
(agonistak)hartzailea aktibatzen du;kafeinak (antagonistak),aldiz,
hartzaileablokeatzen du.
NH2
CH2
HO
HO
OH A1hartzaile
adenosinikoa
O
N N
NN
-
Menpekotasun fisikoaAbstinentzia-sindromeak eta tolerantziak
osatzen dutemenpekotasunaren osagai fisikoa. Animalietan,
ikerketabatzuek frogatu dute kafeinaren administrazioa
eteteanabstinentzia-sindromearekin erlazionaturiko zeinu kli-niko
batzuk ager daitezkeela. Izan ere, badirudi kafeinahartzeari utziz
gero, mugitze-jarduera zein errefortzu--portaera gutxitu egiten
direla. Kafeinak eragindakoabstinentzia-sindromea kafeinaren
dosiaren eta trata-menduaren iraupenaren araberakoa da. Aipaturiko
zeinuklinikoen adierazpen nabariena hartutako azken
kafeina--dositik 24-48 orduren buruan gertatzen da animalietan.
Gizakietan ere, laborategiko animalietan
bezala,abstinentzia-sindromea gertatzen da. Kasu horretan, zei-nu
kliniko hauek agertzen dira: buruko mina, ahulezia,logura,
depresioa, kontzentrazioa galtzea, lan egiteko zail-tasuna, nekea,
tentsio muskularra handitzea eta sumin-kortasuna. Normalki,
gizakietan zeinurik nabarienakkafeinaren administrazioa eten eta
20-48 ordura azaltzendira. Dena dela, gizaki batzuetan
abstinentzia-sindromeairaunkorragoa edo azkarragoa izan daiteke.
Badirudi, ani-malietan ez bezala, gizakietan abstinentzia-sindromea
ezdagoela egunean zehar hartutako
kafeina-kantitatearekinlotuta.
Jakina da abstinentzia-sindromean gertatzen diren zei-nu kliniko
asko drogak berak organismoan dituen era-ginen kontrakoak izaten
direla. Kafeinak baso-uzkurduraeragiten du, eta, hala, garuneko
odol-fluxua gutxitu egi-ten da. Ildo horretatik, ikerketa batzuek
frogatu dutekafeinaren abstinentzia-sindromean agertzen den buru-ko
mina bat datorrela odol-fluxuaren igoerarekin. Gai-nera, badirudi
emakumeek gehiagotan nozitzen dutelaburuko mina. Halaber,
zahartzaroan, sindromean ager-tzen den buruko mina murriztu egiten
da. Aipatzekoa da,gainera, kafezale sutsuen haur jaioberriek
abstinentzia--sindromea jasan dezaketela.
Bestalde, farmako batekiko tolerantzia gertatzen
denean,farmakoak eragin ditzakeen efektuak gutxitu egiten
dira.Zenbait ikerketak diotenez, animalietan zein
gizakietankafeinaren administrazio kronikoak tolerantzia
sortzen
du hainbat efektuekiko. Animalietan, kafeinak portaeraneragiten
dituen efektu batzuekiko tolerantzia gertatzenda,
mugitze-jardueraren estimulazioarekiko kasu. Tole-rantzia hori
azkar sortzen da, eta gurutzatua da bestemetilxantinekin, baina ez
anfetamina bezalako estimula-tzaileekin. Hau da, kafeinarekiko
tolerantzia gertatzenbaldin bada, beren konposaketan metilxantina
egiturakimikoa duten beste droga batzuekiko ere tolerantziaagertzen
da. Animalietan azaltzen den tolerantzia batezere sistema
dopaminergikoan gertatzen diren aldaketabiologikoetan oinarritzen
da, eta ez hartzaile adenosi-nikoen kopuruaren aldaketetan.
Gizakietan ere, egun gutxiren buruan zenbait eragin
fisio-logikorekiko tolerantzia gertatzen da, hala nola,
odol--presioaren eta bihotz-maiztasunaren igoerarekiko,
edoadrenalinaren eta noradrenalinaren plasma-mailarenigoerarekiko.
Ez dago argi loaren asaldurarekiko toleran-tzia gertatzen den. Izan
ere, kafe asko edaten dutenekkafeinak eragiten duen loezinarekiko
tolerantzia nozitzendute, baina tolerantzia hori ez da osoa. Beraz,
gizakietan,tolerantziari dagokionez, orain arte bildutako datuak
ezdira animalietan lortutakoak bezain garbiak, eta badirudialde
handiak daudela pertsona batetik bestera.
Abstinentzia--sindromearenzeinurik nabarienakadministrazioa
eteneta 20-48 orduraazaltzen dira.
Egunero hartzen ditugun elikagai askok dute kafeina
(kafea, tea, txokolatea, kolazko edariak...). Hala ere,
kafeina-kantitatea ezberdina da batzuetan eta bestee-
tan; kafea da kafeina gehien duena, eta kola gutxien
duena. Orokorrean, eguneko batez beste 76 mg kafei-
na hartzen dugula zenbatetsi da. Nolanahi ere, kantita-
te hori aldatu egiten da herrialdearen arabera. Umeek
hartzen duten kafeinaren % 55 edari freskagarrietatik
dator, % 35-40 txokolatezko produktuetatik eta gaine-
rako % 5-10 kafetik edo tetik. Horrez gain, katilukada
bat kaferen kafeina-kantitatea oso ezberdina izan dai-
teke prestatzeko eraren eta kafe-motaren arabera (Ara-
bica edo Robusta) .
Ikerketa epidemiologiko guztien arabera, gero eta
kafeina gehiago kontsumitzen da mundu osoan.
Lurralde pobreetan, kafeina duten elikagaien kontsu-
moa amaigabeko lan-saioei ekiteko ezinbesteko erre-
fortzu edo sabel hutsa engainatzeko tresna bihurtu da;
lehen munduko herrialdeetan, berriz, estresari aurre
egiteko estimulatzaile baten beharrean oinarritu da
kontsumoa. Azken horren isla da kafeina ugari duten
edari energetikoak agertzea. Edari horien osagaien
artean, kafeina bera ez ezik, kafeinaren iturri diren bes-
te substantzia batzuk ere aurki ditzakegu, guarana eta
kola, esate baterako.
Kafeina gure dietan
D: 21EL H U YA R. 195. Z K .
-
du automatikoki, normalki bena barnetik, sari gisa. Far-makoaren
lehenengo dosia emanda, haren eragina gogo-ko badu, animaliak
laster ikasten du behin eta berrirogailuari eragiten, eta, hortaz,
farmako horri estimuluindartzailea deitzen diogu. Soluzioaren
eragina, atseginez badu, ordea, palankari eragiteari uzten dio
tarte bate-an; soluzio horri estimulu negatiboa edo neutroa
deitzendiogu. Estimulu indartzaile baten eraginkortasuna zen-bat
eta handiagoa izan, orduan eta gogo biziagoa izatendu animaliak
palankari eragiten jarraitzeko, eta, orduan,estimuluak
autoadministrazioa eragiten duela esatendugu. Autoadministrazioa
giza menpekotasunaren ere-dutzat hartu izan da, eta ustezko drogak
menpekotasunasortzen duen aurreikusteko erabiltzen da. Izan ere,
ohi-ko drogak, anfetamina, kokaina eta heroina kasu,
osoeraginkorrak dira autoadministrazio-ereduan,
espezie,animalia-mota eta egoera guztietan.
Kafeinaren kasuan, ordea, emaitzak ez dira izan hain gar-biak.
Zenbait ikerlanetan kafeinak autoadministrazioaeragiten du, eta
beste hainbat azterketetan, aitzitik, erre-fortzu izateko
kafeinaren gaitasuna aldatu egiten da espe-ziearen eta dosiaren
arabera. Gainera, ohiko drogekin,animaliak esperimentuan hartzen
dituen dosiak handi-tuz joaten dira pixkanaka, baina kafeinaren
autoadmi-nistrazioak ez dio mailakako ereduari jarraitzen. Izan
ere,animaliak tarteka hartzen du kafeina, dosi altuetan noi-zean
behin eta dosi txikietan beste zenbaitetan.
Ba al dago kafeinarekiko menpekotasun psikikorik?Galdera honi
erantzuteko, ikuspuntu ugari sortu diraaspalditik, askotan
norberaren eskarmentuan oinarritutaeta frogarik gabe.
Argitaraturiko ebidentzia zientifikoenarabera, bi ikerketa-mota
ditugu: epidemiologikoak, hauda kontsumitzaileen populazio baten
deskribapena egi-ten dutenak, eta esperimentalak, ikerketaren
diseinua etaosagaien baldintzak kontrolatuz zergatiak bilatzen
dituz-tenak bai animalietan bai gizakietan.
Ikerketa epidemiologikoakStrain-en eta haren laguntzaileen
ikerlanaren arabera,DSM-IV gidaliburuko menpekotasunaren irizpideak
bete-tzen zituzten 16 lagunez osaturiko lagin batetik 7k kafei-na
zuten edari freskagarriak hartzen zituzten, 8k kafea eta1ek tea.
Laginaren % 75-94ek esan zuen noizbait jasanzituela kafeinarekiko
abstinentzia-sindromea edo tole-rantzia, eta % 81-94ek adierazi
zuen kafeina hartzenjarraitzen zuela kalteak nabaritu eta kafeina
kontsumitzeariutzi nahi izan zion arren. Beraz, esan genezake
kafeinakmenpekotasun fisikoa eta psikikoa eragiten dituela.
Ikerketa esperimentalakKafeinaren eta bestelako drogen
berezitasunak ongiezagutzeko, kontuan hartu behar dira laborategiko
ani-malietan eginiko ikerketak. Laborategian, drogek men-pekotasuna
sortzen duten ala ez neurtzeko, Skinner-enkutxa izeneko aparatua
erabili izan da. Animalia palanka,botoia edo manipulatzeko beste
sistema bat duen kaiolatxiki batean jartzen dugu. Animaliak eskura
duen sistemahori droga, farmakoa edo beste soluzioren bat
ematenduen gailuarekin lotzen da. Horrela, animaliak
palankarieragiten dion bakoitzean soluzio horren dosi bat
jasotzen
D: 22 EL H U YA R 2004 OT S A I L A
Skinner-en kutxa: drogak menpekotasunasortzeko duen gaitasuna
neurtzeko erabiltzen da.
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3.
saria
Kafezale sutsuenhaur jaioberriekabstinentzia--sindromea
jasandezakete.
Kafeina 1820. urtean isolatu zen. Kimikoki metilxantina
familiako alkaloide bat da (1,3,5-trimetilxantina, hain
zuzen), Caffea edo Cacahuatl landareen alkaloiderik
nagusiena, hain zuzen. Teari buruz, berriz, nolabaiteko
nahasmena egon da; haren osagai aktiboa isolatu ze-
nean, teina izena
hartu zuen. Hala
ere, urte batzuk
geroago egindako
azterketa moleku-
larrak argitu zuen
teina ez zela kafei-
na besterik. Kafei-
naren eraginak ikertu dituzten zientzialarien artean zen-
bait Nobel saridun ditugu: Hermann Emil Fischer (Kimi-
kako Nobel saria 1902an) eta Hermann Staudinger (Kimi-
kako Nobel saria 1953an).
Kafeinaren egiturakimikoa
O
O
N
NN
N
H
CH3
SKINNER-EN KUTXA
ponpa
zunda
palanka
dosi-banatzailea
CH3
H3C
-
Dosiari dagokionez, gizakietan ere frogatu da
kafeina--kantitateak garrantzi handia duela. Hain zuzen,
katilu-kada bat kaferen kafeina-kantitatea (25-50 mg)
estimuluindartzailea izateko nahikoa bada ere, kafeinaren
dosiahanditzen den neurrian (400-600 mg), estimulu negatiboedo
baztergarri bihurtzen da. Azkenik, gizakietan kafei-naren
autoadministrazioa norberak une horretan eginbehar duenaren menpe
dago. Adibidez, farmako-motabatzuk eskuragarri izanik,
kontsumitzaileak kafeina dutenpilulak aukeratzen ditu arreta behar
duen eginkizunabetetzeko, ez bestela. Beraz, kafeina beste drogak
bezalaestimulu indartzailea den arren, badirudi ez dela
anfeta-mina, kokaina edo heroina bezain eraginkorra.
Zein da menpekotasunaren oinarri biologikoa?Ivan Pavlov
errusiarra izan zen kafeinak portaeran dueneragina aztertu zuen
lehenengo ikertzailea. Kafeinakestimulu guztiek, bai sari-emaileek
bai negatiboek, sor-tutako erantzunak indartzen zituela nabaritu
zuen. Espe-rimentu horiek eta geroago argitaraturiko beste
lanbatzuek baieztatu zuten kafeinak droga estimulatzaileekbezala
jokatzen duela nerbio-sistema zentralean.
Horrela, laborategiko animaliak gai dira emandakokafeina
gatz-soluziotik bereizten ikasteko, baina kafei-naren eraginak eta
estimulatzaileenak (kokainarenak edo
anfetaminarenak) askotan nahasten dituzte. Gizakiek
erekafeinaren efektuak kokainaren efektuekin nahas ditza-kete, dosi
altuetan eta bena barnetik hartuz gero. Halaere, ezin dugu
ondorioztatu kafeinak eta beste drogabatzuek (kokainak edo
heroinak, adibidez) sortzen dutenmenpekotasuna parekoa denik.
Bi hipotesi ezagutzen dira kafezaleak kafea hartzearizergatik
utzi ezin dion azaltzeko. Lehenengo teoria-ren arabera, errefortzu
negatiboa gertatzen da, hau da,kontsumitzaile kronikoak kafeina
duten edariak hartubehar ditu kaferik hartzen ez duenean
abstinentzia--sindromea ez jasateko. Ikerketa batek frogatu du
burukominak dituztenek nekez uzten dutela kafea (burukomina da
abstinentziaren sintomarik arruntena).
Errefortzu positiboa izeneko bigarren teoriaren arabera,kafezale
kronikoa kafeinak sortzen dituen eragin atsegi-nak bilatzen
saiatzen da. Izan ere, kafeinaren efektuakpositiboak eta
erakargarriak izaten dira gizakietan; bes-teak beste, plazera,
ernetasuna, adorea, lanerako grinaeta autoestimazio handia.
Ikertzaile batzuek jakinarazidute eragin positiboak biziagoak
direla dosi txikiak har-tuz gero, batez ere kontsumitzaile
kronikoak ez badira.
Zer gertatzen da, bada, gure nerbio-sisteman?Droga hartzeak
berehalako aldaketa zelularrak eta mole-kularrak eragiten ditu.
Aldaketa horiek kronikoki gertatuzgero, organismoak, bere orekari
eusteko, beste mekanis-mo batzuk jartzen ditu martxan. Nahiz eta
epe luzerakoaldaketek menpekotasuna sor dezaketen, oso gutxi
dakiguhorretaz, eta are gutxiago kafeinari dagokionean.
Kafeinak drogaestimulatzaileekbezala jokatzen
dunerbio-sistemazentralean.
Gauez lanean jarraitu ahal izateko kafea hartzekoohitura du
jende askok.
ART
XIBO
KOA
-
Hainbat drogak, besteak beste kokainak, anfetaminak,morfinak,
etanolak, kanabinoideoek eta nikotinak, sistemadopaminergikoa
kitzikatzen dute.
Kafeinari dagokionez, orain dela gutxi arte ez da guztizfrogatu
halako mekanismo dopaminergikorik eragitenduenik. 2002ko abuztuan,
Solinas-ek eta haren lagun-tzaileek frogatu zuten kafeinak
neurotransmisio dopami-nergikoa bide mesolinbikoetan aktibatzen
duela.
Beste ikertzaile batzuk ez datoz bat emaitza horiekin,
etahorregatik proposatu dute beste gune zentralei eragitendieten
dosi altuak emanez soilik eragiten diola kafeinak sis-tema
mesolinbikoari. Edozein kasutan, animalietan etagizakietan
esperimentu gehiago egin beharko dira (besteteknika berri batzuk
ere erabiliz), kafeinak sorturikomekanismo korapilatsuak hobeto
ulertzeko.
Orain arteko ikerketek drogen ekintzak eta eragin aku-tuak
soilik aztertu dituzte, drogak ez diren farmakoenmekanismoetatik
bereizteko. Horrela, oso onartuta dagoikerketa konduktualei eta
neurofisiologikoei esker, dro-gek sustrai neurobiologiko jakin bat
aktibatzen dutelaakutuki, sistema mesolinbikoa, hain zuzen ere.
Horrekez du esan nahi bestelako sistemek ere parte hartzen
ezdutenik.
Sistema mesolinbikoa sari-sare izenez ere ezagutzen da,bizirik
mantentzeko ekintzak (jatekoa eta sexua, adibidez)indartzen
baititu, sari gisa. Nerbio-sistema zentraleko gunetegmental
bentralean dauden neurona dopaminergikoezosatua dago, eta hortik
accumbens nukleora eta kortexerajotzen duten bideak irteten dira.
Sari-sareak estimuluindartzaileekiko erantzunetan eta motibaziozko,
atsegi-nezko eta emoziozko funtzioetan du zeregina.
BIBLIOGRAFIA
FREDHOLM, B.B., BÄTTIG, K.,HOLMÉN, J., NEHLIG, A. ETAZVARTAU,
E.E.Actions of caffeine in the brainwith special referenceto
factors that contribute to itswidespread use. Pharmacol Rev 51 (1):
83-133.1999.
ILLY, E. La complejidad del café. Investigación y Ciencia
311:68-74. 2002.
NEHLIG, A. Are we dependent upon coffeand caffeine? A review
onhuman and animal data.Neurosci Biobehav Rev 23:563-576. 1999.
SOLINAS, M., FERRÉ, S., YOU, Z.-B.,KARCH-KUBICHA, M., POPOLI, P.
ETA GOLDBERG, S.R.Caffeine induces dopamineand glutamate release in
theshell of the nucleusaccumbens. J Neurosci 22 (15):
6321-6324.2002.
STRAIN, E.C., MUMFORD, G.K.,SILVERMAN, K. ETA GRIFFITHS, R.R.
Caffeine dependencesyndrome, evidence from casehistories and
experimental evaluations.
JAMA 272 (13): 1043-1048. 1995.
Kafeinaren efektuakerakargarriak izatendira gizakietan;plazera,
ernetasuna,adorea, lanerakogrina...
Sistema mesolinbikoa: drogek aktibatzen dutensustrai
neurobiologikoa. Nerbio-sistema zentraleandago, gune tegmental
bentraletik accumbensnukleora eta kortexera jotzen duten bideez
osatua.
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3.
saria
kortexa
accumbens nukleoa
gune tegmental bentrala
-
Oinarriak eraikitzenEzinezkoa zaigu azaltzera goazen ezer
ulertzea, aurre-tik kontzeptu sinple batzuk aurkezten ez
baditugu.Nukleoitzat ezagutzen diren protoiz (p+) eta neutroiz
(n)osatutako atomoaren nukleoa aztertuko dugu. Positi-boki kargatua
dagoenez (p+-en eraginez, noski), eremuelektrikoak kontuan hartu
beharko ditugu bi nukleoenarteko edozein prozesutan. Baina eremu
elektrikoak ezezik, nukleoan barneratuz topatuko ditugun
eremubortitzek ere zeresan handia dute. Indar horiek osohedapen
mugatua dute, 10-14 metro hain zuzen ere,baina eremu elektrikoak
baino askoz intentsoagoakdira. Horrek esan nahi du nukleoaren
barneko lotura--energiak oso altuak izango direla. Baina zer da
lotura--energia delakoa? Ikus dezagun adibide batekin.
Izarrenenergiaren bila
Gorka Azkune GalparsoroInformatikako ikaslea
XXI. mende-hasiera honetan, inoiz baino gehiago, gizakiak
energia-iturriberrien beharra duela ikusi da. Gaur egun, gure behar
energetikoakhandiak dira, eta gorantz doaz gainera. Nahiz eta
fisiozko zentralnuklearrek erraz hornitzen gaituzten, fisioa ez da
oso energia egokia.Kutsadura erradioaktiboa eta zentral horietan
sor daitezkeen ihesak,ingurumenarentzat ez ezik, gizakiarentzat ere
arazo larriak bilakadaitezke. Horregatik, energia berriak behar
dira. Artikulu honetan,fusio nuklearra azalduko da gizakiarentzat
aro energetiko berri batireki dezakeen iturri gisa.
Bi p+ aske edo biak nukleo batean itsatsita edukitzea ezda gauza
bera. p+ baten masa x bada, bi p+ askek osa-turiko sistemak 2x-ko
masa izango du. Era berean,pentsa daiteke bi p+-ak elkartzen
direnean eraturikonukleoaren masa 2x-koa dela. Baina hori ez da
horre-la. Osatu dugun nukleoaren masa 2x baino txikiagoaizango da,
bien artean dagoen lotura-energia delamedio. Kontuan izan
partikulen fisikan partikulenmasak energia-unitateetan ematen
direla, masa etaenergia kontzeptu baliokideak baitira. Horrela,
lotura--energia halako energia negatibotzat ulertu behardugu.
Zergatik negatiboa? Lotura-energiaren defini-ziora jotzen badugu,
hau irakur dezakegu: nukleobaten lotura-energia hura osatzen duten
partikulaaskeek nukleoa osatzean askatzen duten energia da.
D: 25EL H U YA R. 195. Z K .
SOH
O
CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak: sari
berezia
-
masikoaren (A) arabera. Zenbaki masikoak, azkenfinean, atomo
konkretu batek duen nukleoi-kopuruaneurtzen du. Ikus daitekeenez, A
txikien kasuan Ahazten den neurrian lotura-energia ikaragarri
haztenda. Masa ertaineko nukleoetan, berriz, egonkortu egi-ten
zaigu. Azkenik, masa handiko nukleoek behera-kada bat erakusten
dute. Ondorioz, nukleo pisutsu batlotura-energia handiagoa duten bi
nukleotan zatitzenbadugu, energia lortuko dugu. Uranioa eta
plutonioa,fisioetan gehien erabiltzen diren elementuak, aipatu-riko
nukleo pisutsuetako bi dira.
Azaldu duguna hobeto ulertzeko, fisio-prozesu kon-kretu bat
aztertuko dugu:
n + 235U → 95Mo + 139La + 2n
Ekuazioaren ezkerraldean zein eskuinaldean, nukleoi--kopuru
berdina dugu: 236. Nukleoi bakoitzaren masa10 MeV (megaelektrovolt)
dela suposatuko dugu gau-zak erraztearren. Uranioaren
lotura-energia nukleoiko7,5 MeV dela kontuan hartuz, ekuazioaren
ezkerralde-ko sistemaren energia 236x10 – 235x7,5 = 597,5 MeVda.
Eskuinaldean nukleoi-kopuru berdina dugu, bainaproduktuen
lotura-energia nukleoiko 8,4 MeV ingu-rukoa da oraingoan. Beraz,
sistemaren energia 236x10– 95x8,4 – 139x8,4 = 394,4 MeV da. Bi
sistemen arte-an 203,1 MeV-ko diferentzia dago. Energia hori
dafisioan askatzen dena, benetan beldurgarria.
Fisioan bada aipatzeko beste elementu bat: kate--erreakzioak.
Uranioaren eta plutonioaren fisioetan,batez beste bi-hiru n
askatzen dira. n horiek beste hain-beste nukleo fisionatuko
dituzte, eta horrela gelditugabe. Ondorioa leherketa bat izango da,
1945eanHiroshiman eta Nagasakin gertatu zirenak
bezalakoa.Kate-erreakzioak dira, nola ez, lehergailu
atomikoenoinarri, baina baita zentral nuklearrenak ere.
Azkenhorietan, ordea, n-ak xurgatuz, kate-erreakzio linealedo
kritikoak lortzen dira; hots, fisio batek beste batbakarrik
sorrarazten du.
Nukleo bat bere osagai diren partikula askeek osaturi-ko sistema
bat baino askoz egonkorragoa da. Sistemabatek egonkortasuna
irabazten duenean, energia aska-tzen du. Nukleo baten eraketan,
lotura-energiarenbalioko energia-kantitatea askatzen da nukleoiko,
etahorregatik hartzen dugu energia negatibotzat. Gureaurreko
adibidean, beraz, bi p+-ek zuten energia alda-tzen ez den arren, bi
horien baturari lotura-energiarenbalioa kendu behar zaio sistema
osoaren energia kal-kulatzeko. Azkenik, nukleoaren lotura-energia
eremubortitzen araberakoa denez, kontuan izan energia han-diei
buruz mintzo garela.
Nukleoaren fisioa, gainetikFusioa azaltzen hasi baino lehen,
fisioaren –gureenergia-iturri garrantzitsuena– nondik-norakoak
ikus-tea komeni da. Fisioa nukleo bat bitan zatitzea
da.Horretarako, eskuarki, n-ak erabiltzen dira. Haienbidez nukleoa
kitzikatzen da bibrazio indartsuak sor-tarazteko. Bibrazio horien
ondorioz, nukleoa bereoreka-puntutik irten eta bitan hausten da.
Fisioa pro-zesu exoenergetikoa izan dadin, ordea, elementu ego-kiak
aukeratu behar dira.
Zein elementu den egokia eta zein ez ikusteko, goikoirudira jo
behar dugu. Han, nukleoi bakoitzeko lotura--energiaren balioa
agertzen da, atomoaren zenbaki
Fusioa, modu sinplebatean azalduta,bi nukleo elkarrekinelkartu
eta bestenukleo bat osatzea da.
D: 26 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak:
sari berezia
Nu
kle
oik
o lo
tura
-en
erg
ia,M
eV
Ezkerrean atomoaren ikuspegi modernoaren irudikapena. Eskuineko
grafikoan, berriz,nukleoi bakoitzeko lotura-energia ikus daiteke
zenbaki masikoaren arabera.
Elektroi-lainoak
Zenbaki masikoa, A
Nukleoa
Atomoaren erradioa
9
8
7
6
5
4
3
2
1
00 20 40 60 80 100 120 140 160 180 200 220 240
-
Nukleoaren fusioaFusioa, modu sinple batean azalduta, bi nukleo
elkarre-kin elkartu eta beste nukleo bat osatzea da. Hori, nos-ki,
fisioaren aurkako prozesua da, prozesu horretannukleoak zatitzea
baita helburua. Horrela, fisioaren pro-tagonistak nukleo pisutsuak
diren bitartean, fusioannukleo arinak erabiltzen dira erregaitzat.
Ezkerrekoirudian argi ikusten dugu nukleo arinen artean
lotura--energiaren izugarrizko hazkundea dagoela zenbakimasikoa
handitzen den heinean. Beraz, bi nukleo arinelkartu eta
lotura-energia handiagoko nukleo bat era-tzen badugu, energia
lortuko dugu beste behin. Kal-kulua fisioaren kasuan egin dugunaren
oso antzekoa da.
Fusioa vs fisioaFusioak, fisioak gaur egun gure bizitzan duen
lekuahartu nahi badu, argi dago ezaugarri hobeak aurkeztubehar
dituela. Egin dezagun bien arteko konparaketaenergia-iturri gisa
onena zein den ikustearren. Lehen-bizi, noski, alderdi
energetikoari egingo diogu so. Fisio--prozesu bakar batean lortzen
den energia fusio bakarbatean lorturikoa baino askoz handiagoa da.
Bainafusioan erabiltzen diren erregaiak uranioa eta plutonioabaino
askoz arinagoak direnez, fusioan erregai-masarenunitateko lortzen
den energia fisioan askaturikoa bai-no 2 edo 4 aldiz handiago izan
daiteke. Beraz, alderdienergetikotik, fusioa interesgarriagoa
da.
Bestalde, jakina da zentral nuklearrek hondakin erra-dioaktiboak
sortzen dituztela, eta horregatik topa dai-tezke, besteak beste,
zentral horien aurka daudenhainbeste erakunde. Halaxe da, zentral
nuklearretanerregaitzat erabiltzen den U-238aren fisioan pluto-nioa
sortzen da, eta elementu hori erradioaktiboa da.Fisio erreakzio
horiek ez dira ‘garbiak’, hondakinakuzten dituzte. Alderdi
horretatik begiratuz, fusioakenergia garbia emango liguke. Fusio
erreakzio ego-kienetan, elementu kaltegabeak sortzen dira,
helioaedo deuterioa adibidez. Ez dago, beraz, inongo hon-dakinen
beldur zertan izan.
Dena fusioaren alde dagoela badirudi ere, bada orainarte
fusiozko zentral nuklearrik egiten utzi ez duen fak-tore zeharo
garrantzitsu bat. Bi nukleo fusionatzeko,elkarren aurka jaurti
behar ditugu talka egin eta indarbortitzen bitartez itsatsita geldi
daitezen. Baina nu-kleoak p+-z osatuak daude, hots, karga elektriko
posi-tiboa dute. Ondorioz, bi nukleok elkar aldaratuko dute.
Aldarapen-indar horiek gainditzeko, nukleoek energiazinetiko
handiak behar dituzte. Demagun erregaia bil-tzen dugula fusioaren
bidez energia lortzeko. Partikula--sistema honek 109 kelvineko
tenperaturan egon behar-ko luke bertako nukleoek nahiko energia
zinetiko izandezaten fusioa lortzeko. Horrelako tenperaturak
gureEguzkiaren zentroan ere ez daude. Fisiozko lehergailu
D: 27EL H U YA R. 195. Z K .
Otto Hahn eta Fritz Strassman alemaniarrek aurkituzuten fisioa,
halabeharrez, 1939an. Aurkikuntza horiegin baino lehenago,
Hitlerren erregimenaren ondo-rioz, erbesteratu egin zituzten.
Horrela, eskutitz batenbitartez, AEBetan zegoen Niels Bohr fisikari
daniarrariberri eman zioten:“uranioa fisionatzean energia
ikara-garria askatzen da”. Bohr bat-batean ohartu zen berrihark
zituen ondorioez.
John Wheeler fisikariak lagundurik,Bohr-ek fisioarenteoria ia
osorik garatu zuen.Lorturiko emaitzak 1939koirailaren 1ean
argitaratu zituzten,Hitlerren tropek Polo-nia hartu eta II. Mundu
Gerra hasi zen egun berean.Gerrak iraun zuen sei
urteetan,fisikariek lehergailu ato-mikoa garatu zuten,
Oppenheimer-ek zuzendurikoManhattan proiektuan, Los Alamos-en.
Bestalde, leher-gailuarentzat erregai izango zen plutonioa
lortzeko,lehen zentral nuklearrak eraiki ziren Hanforden eta
Was-hingtonen.Historia hau,tamalez,ez da Hiroshimako etaNagasakiko
biktimekin amaitzen. Errusiarrek 1949koabuztuaren 29an probatu
zuten beren lehergailu nu-klearra.AEBetan hortaz jabetu
zirenean,beste lasterke-ta nuklear bat hasi zen:
superlehergailuaren bilaketa,eta horrekin, Gerra Hotza.
Fisiozko lehergailunuklearraren historia
Ezkerrean, U-235 nukleobaten fisioa ur-tantarenereduaren
arabera.Eskuinean, lehergailuatomikoetan izaten
denkate-erreakzioarenadibide posible bat.
U-235
n
nXe Sr
n
n
R. S
ERRA
S
-
batek ere ez luke inondik ere horrelakorik lortuko.Beraz,
galdera argi dago: nola demontre lor daitekefusio batek behar duen
energia-piloa? Lehen erantzunalehergailu atomikoekin etorri
zitzaigun.
Superlehergailuaren bila:Gerra HotzaFusioaren historia,
fisioarena bezala, lehergailu nu-klearrekin hasi zen. Sobietarrek
beren fisiozko lehergai-lua probatu zutenean, AEBetan larritasun
ikaragarriasortu zen. Politikariek komunismoa hartu zuten
etsai-tzat, eta lehergailu nuklearren jabetza arrisku handiengisa.
Sobietar Batasuna mehatxu handia zen AEBeninteres poltiko eta
ekonomikoentzat. Testuinguruhorretan, AEBetako zientzialariak
eztabaida osogarrantzitsu bat hasi zuten: komenigarria al zen
fusioz-ko lehergailu nuklear baten bilaketa martxan jartzeaSobietar
Batasunaren mehatxuari aurre egiteko?
Aldeko iritziak (John Wheeler, Edward Teller) etaaurkakoak
(Oppenheimer) entzun ondoren, Trumanek,Hiroshimako eta Nagasakiko
lehergailuak botatzekoagindu zuen gizonak, superlehergailuaren
bilaketara-ko programa abian jar zedila agindu zuen 1950eko
martxoaren 10ean. Hala ere, ez da ahaztu behar sobie-tarrak jada
garai haietan beren programa garatzenhasiak zirela helburu
berdinarekin. Eta horrela hasizen lasterketa.
Arrakastaren bidea:Teller-Ulam ideiaSuperlehergailuaren bilaketa
1949an hasi zen, progra-ma intentsiboa artean abian jartzeko
zegoela. Garaihartan zientzialariek garatu zituzten diseinuek ez
zutenarrakastarako inolako aukerarik. Hala ere, ezer hobe-rik
ezagutzen ez zenez, 1951 arte ideia horien gaineanziharduten jo eta
ke lanean. Inflexio-puntua Teller--Ulam ereduarekin iritsi zen.
Hasieran diseinu-ideiabat zena, lan ikaragarrien ondoren, proiektu
sendo bila-katu zen 1952an. Kalkulu guztiek ondorio bera
ematenzuten: superlehergailua posible zen eta nahi bezainindartsu
izan zitekeen.
Zertan datza Teller-Ulam ideia? Lehenik eta behin,eta proiektu
horien misterio-maila ikustearren, datubat eman beharrean gaude:
80ko hamarkada arte ez
D: 28 EL H U YA R. 2004 OT S A I L A
D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: sari bereziaCAF-Elhuyar sariak:
sari berezia
Izarren distirak txundituta uzten ditu milioika pertsona.Baina
askok ez dakite distira horren jatorria fusiozkoenergia dela.Halaxe
da, izarrek fusioa darabilte energiasortzeko.Eta gugana iristen den
eta horren onuragarriazaigun argia ez ezik, ezagutzen diren
elementu kimi-koen sorrera ere mekanismo horren ondorioa
da.Izarretan sortzen dira hainbat elementu
garrantzitsu,helioa,nitrogenoa,oxigenoa,karbonoa eta burdina
adi-bidez.Fusiorik gabe,bizitzaren oinarri diren elementuokez ziren
existituko.
Hasieran, unibertsoan, hidrogeneoa, helioa eta litioabakarrik
zeuden, azken biak askoz proportzio txikia-goan. Baina materia
erakarpen grabitatorioz elkartzenhasi zenean, multzo handiak
sortuz, grabitateak sortu-riko dentsitate handietan,hidrogenoa
fusionatzen hasizen. Izarren jaiotza zen.
Lehen fusio horiek helioa sortu zuten, baina baitagorago aipatu
ditugun beste elementu batzuk ere.Halaere, elementu guztien
sintesia ez da berdina izarretan.Berilioa, esaterako, ez da oso
elementu ugaria, eta kar-bonoa, berriz, bai. Horren arrazoia fusio
erreakzioenegokitasunean aurkitu behar da. Hala, gehien
sortzendiren elementuak He, C, N, O, Fe… dira.
Nahiko ziur dakigu izarretan eta fusio bidez burdinaarteko
elementuak sortzen direla. Burdina baino pisu-tusagoak direnak ere
izarretan sintetizatzen direla pen-tsatzen da ordea. Alde batetik,
n xurgapen bidez eta,bestetik, izarrak hiltzean sortzen diren
leherketen ondo-rioz fusionatuz (supernovak). Horrela azal daiteke
gureunibertsoan topa dezakegun elementuen banaketaasimetrikoa.
Fusioa izarretan:elementuen sorrera
Fusio erreakzioegokienetan,elementukaltegabeak sortzendira,
helioa edodeuterioa adibidez.
Lehergailu nuklear baten leherketak eragindakoperretxikoa.
ART
XIBO
KOA
-
zen publiko egin Teller-Ulam ideia. Ordura arte,AEBen maila
goreneko sekretua zen. Baina, sobietarrekez al zuten haren berri?
Egiazki, sobietarren lehendiseinuak ez ziren bide horretatik joan,
baina 1954an,Sajarov eta Zel’dovich, beren kasa, ondorio berdine-ra
iritsi ziren.
Teller-Ulam diseinua behar bezala ulertzeko, ondokoirudira jo
behar dugu. Hor ikus daitekeenez, le