Top Banner
2. urtea. 227. zenbakia • www.ataria.info • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik daude eskualdeko 28 herriak eta opor garaian haur eta gaztetxoen aisialdia betetzeko aitzakiarik ez da falta Tolosaldean egun hauetan. Iru- dian ageri diren haurrak Ibarrako Sendi-Ekintza elkarte- an daude eskulanetan; cupcake-ak, maskarak eta usaindun zakuak egiten ikasi dute; honakoa eskualde osoko adibide bat baino ez da. Oporraldiaren erdian gauden honetan eta Erregeak iritsi bitartean, datozen egunetan herriz herri zer ikusteko eta zer egiteko aukera zabala izango da oraindik. 4-5 Otaegi argazkilariaren omenezko erakusketa Lankide izandakoek bere lanak erakusgai jarri dituzte Tolosako Aranburu jauregian, irudi bidezko historia osatuz 3 Iosu Otaegi argazkilaria duela urte eta erdi zendu zen, minbiziak jota. Dispertsioa salatzeko ekimenak Euskal presoak Espainiaratu eta dispertsioa aplikatuko zaielakoan gutuna bidali diote Frantziako justizia ministroari eskualdeko presoen senideek. Hainbat herritan preso eta iheslariak gogoratu dituzte, mobilizazioen bidez. 2 Saharari elkartasuna adierazteko futbol norgehiagoka jokatu dute Amasa-Villabonako Arratzainen Billabona eta Sahara selekzioaren arteko neurketa etxekoek irabazi dute 4-3ko markagailuarekin, baina benetan gailendu dena elkartasuna izan da 6 Tolosaldeko hiru ordezkari, IX. Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketaren finaletan Mendizabal anoetarra txapeldun izan da eta Garmendia alegiarra azpitxapeldun lehen mailan; Maiza zizurkildarra 2. mailakoan azpitxapeldun 7
8

2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

Aug 20, 2021

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

2. urtea. 227. zenbakia • www.ataria.info • ASTEARTEA, 2014-12-30

Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik daude eskualdeko 28 herriaketa opor garaian haur eta gaztetxoen aisialdia betetzekoaitzakiarik ez da falta Tolosaldean egun hauetan. Iru-dian ageri diren haurrak Ibarrako Sendi-Ekintza elkarte-an daude eskulanetan; cupcake-ak, maskarak eta

usaindun zakuak egiten ikasi dute; honakoa eskualdeosoko adibide bat baino ez da. Oporraldiaren erdiangauden honetan eta Erregeak iritsi bitartean, datozenegunetan herriz herri zer ikusteko eta zer egiteko aukerazabala izango da oraindik. 4-5

Otaegi argazkilariarenomenezko erakusketaLankide izandakoek bere lanak erakusgai jarri dituzte Tolosako Aranburu jauregian, irudi bidezko historia osatuz 3

Iosu Otaegi argazkilaria duela urte eta erdi zendu zen, minbiziak jota.

Dispertsioasalatzekoekimenak Euskal presoak Espainiaratu eta dispertsioa aplikatukozaielakoan gutuna bidali diote Frantziako justizia ministroarieskualdeko presoen senideek. Hainbat herritan preso etaiheslariak gogoratu dituzte, mobilizazioen bidez. 2

Saharari elkartasuna adieraztekofutbol norgehiagoka jokatu duteAmasa-Villabonako Arratzainen

Billabona eta Sahara selekzioaren arteko neurketaetxekoek irabazi dute 4-3ko markagailuarekin, bainabenetan gailendu dena elkartasuna izan da 6

Tolosaldeko hiru ordezkari, IX. Ezker Hormako EmakumeaPilotari txapelketaren finaletan

Mendizabal anoetarra txapeldun izan da etaGarmendia alegiarra azpitxapeldun lehen mailan;Maiza zizurkildarra 2. mailakoan azpitxapeldun 7

Page 2: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

REBEKA CALVO

Estatu Frantsesak euskal presoakEspainiaratu nahi dituela salatzekoekimena egin zuten pasa den larun-batean Frantzian preso dauden Tolo-sako Suni, Gazteluko Andoni Goikoe-txea eta Ibarrako Maite Aranalderensenitarteko eta lagunek. TolosakoCorreoseko bulegora joan eta esku-titza bidali zioten Christiane Taubirajustizia ministro frantziarrari. Izanere, Estatu Frantsesak euskal preso-ak Espainiaratzen baditu dispertsiopolitika aplikatutako dietela salatuzuten. «Jakina denez dispertsio poli-tikak ez ditu presoen oinarrizko es-kubideak bermatzen, ez ahal dugunguztietan bisitetan joaten garen se-nide eta lagunona ere», gaineratuzuten.

Frantziako justizia ministroari gu-tuna bidaltzeko elkartutako herrita-rrek leku aldaketek giza eskubideeneta araudien errespetua bermatubeharko luketela esan zuten, hauda, «euskal presoak euskal herrira-tzea». «Gure herriak bizi dituen ara-zoei irtenbideak bilatzeko garaia de-la uste dugu, konponbideak bilatze-ko norabidean dispertsio politikare-kin amaitzea beharrezkoa delarik»,esan zuten.

Frantziak Europako direktibaaraudi baten arabera Espainiaratunahi ditu euskal presoak, honen ara-bera, estatuek presoak batetik bes-tera aldatzea erabaki dezakete, jato-rrikoan bete ditzaten zigorrak.

Elkartasun mezuak

Larunbatekoa ez zen izan, hala ere,euskal preso eta iheslariei elkarta-suna azaltzeko eta dispertsioarekinamaitzeko eskatzeko egindako eki-taldi bakarra. Abenduaren 24an, ur-teroko ohiturari jarraituz, manifesta-zioak eta elkarretaratzeak egin zi-tuzten Tolosaldeko herri askotan,

eta kantari ere atera ziren herritarasko. Era berean, urteko azken egu-nean ere manifestazio eta elkarreta-ratzeak egongo dira; Villabonan Aiz-tondo bailarako manifestazioa egin-go dute, Ibarran giza sarea eta Anoe-tan ere egingo dute elkarretaratzea.

Sarek deituta urtarrilaren 10eanBilbon egingo den manifestaziora jo-ateko deia ere egin dute herri gehie-netan, eta autobus zerrendak ohikotokietan daudela gogoratu. «Batu di-tzagun arrazoiak, bihotzak eta es-kuak mezu argi hau lau haizeetarazabaltzeko: Now, Euskal Herrira!»,esan dute antolatzaileek.

Euskal preso eta iheslariak gogoratu dituztehainbat herritan. Frantziako Taubira justiziaministroari ere gutuna bidali diote.

ABENDUAK 31

Villabona-Zizurkil. Aiztondo baila-rako udal ordezkariek deituta mani-festazioa. 19:00etan aterako diraVillabonako Errebote plazatik eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan buka-tuko dute.Ibarra. Sarek deituta giza sareaosatuko dute. 18:45ean elkartukodira Ibarrako plazan eta sarrerarai-no joango dira Euskal Herrira Orain!lelopean. Anoeta. Sarekide egiteko aukeraegongo da 17:30etik 20:00etaraplazan. 19:30ean leku berean elka-rretaratzea egingo dute Euskal pre-so eta iheslariak Euskal Herrira le-lopean.

Hitzorduak

Tolosan abenduaren 24an egindako manifestazioa. ASIER IMAZ

Dispertsioaren aurkako oihu ozena

GALDUTAKOAK

Betaurrekoak: Abenduaren 24ean,goizean, Tolosako Korreo kalean,betaurreko graduatuak galdu ni-tuen. Mesedez, aurkitu dituenakdei dezala 630 63 60 39 telefonozenbakira.

Jarri zure iragarki laburra hemen.Horretarako deitu 943 65 56 95 telefono zenbakira edo idatzi [email protected] helbidera.

Iragarki laburrak

Tolosaldea

�2 2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

Irudia Tolosa

Kutxabanken pribatizazioa salatu dute

Herritar talde batek Kutxabankeko pribatizazioa salatzeko ekimena bu-rutu dute kutxaren Tolosako bi bulegotan. «EAJ, PP eta PSEk fundazio-en bitartez kutxak salgai jarri dituztela salatu nahi dugu. Azkeneko ha-markadetan izandako lapurretarik handiena da eta ezinbestekoa denentitate finantziero eta sozial bat mantendu beharrean pribatizatu etakanporatu nahi dute», esan dute. ATARIA

Christiane Taubira Frantziako justizia ministroari eskutitza bidaltzeko elkartu ziren larunbatean Tolosako Correosen. ATARIA

Villabonan ere abenduaren 24an atera ziren kalera dispertsioa salatzeko. ATARIA

Leaburun Andoni Otegiri elkartasuna adierazteko argazkia atera zuten. ATARIA

Page 3: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

2013ko Alde Zaharreko San Fermin txiki jaian atera zuen goiko irudia; bere azken argazkietako bat izan zen hori.

Kamera baten ‘klisk’ak, historiatolosarraren lekuko

ITZEA URKIZU

Igaro da, jada, urte eta erdi, IosuOtaegi argazkilaria zendu zenezgeroztik. Gaixotasun larri batek

eraginda 2013ko abuztuan hil zeneta, haren kamerak irudi gehiagoizoztu ez dituen arren, oinordeko-tzan sekulako argazki artxiboa utzi

zuen Otaegik, hainbat urtetan egin-dako lanaren isla.

Tartean dira 1997tik 2013ra bi-tarte El Diario Vascoren Tolosako al-bisteei jarritako argazkiak, eta ha-ren lankideek omenaldi xumea eginnahi izan diote, Juanma Goñik azal-du duenez: «Berarekin lan egiten ge-nuenok oso gogoan dugu Iosu eta ez

dugu ahaztu. Horrela, zer edo zeregin behar genuela pentsatu izandugu askotan, Iosuk egindako lanaezagutzera emateko. Gure ustez,bera izan da Tolosako azken urtee-tako bilakaeraren notario grafikohandiena; milaka argazki atera zi-tuen, herriko bizitza eta bilakaera la-burtuz». Horrela, Iñigo Royorekin ba-tera prestatu du egitasmoa, eta ar-gazkien aukeraketan Iñaki Elolarenlaguntza ere izan dute, eta TolosakoUdalak babestu du proiektua.

Egunkarirako argazkiak ateratze-

arekin batera, Tolosako EkinbideEtxearekin elkarlanean aritzen zenAbesbatza Lehiaketan nahiz Titiri-jain, eta beste hainbat gizarte eragi-leri ere laguntzen zien. Kideek na-barmendu dutenez, ordea, «bereumiltasunagatik eta protagonismoguztietatik ihes egiteko joera horre-gatik, Iosuk egindako lana ez da me-rezi bezain ezaguna».

Errekonozimendu hori plazara-tzeko, beraz, 74 paneletan antolatu-tako 140 argazki baliatu dituzte. As-tearteetatik larunbatetara zabalik

Iosu Otaegiren omenezko erakusketa antolatudute haren lankide izandakoek, Aranburujauregian; datorren urtarrilaren 30era bitarteikusgai izango dira 140 argazkiak

Tolosa

�2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 3

izango da gunea, 17:30etik20:30era, eta urtarrilaren 30a izan-go da erakusketaz gozatzeko azkeneguna. Aipatzekoa da, era berean,Topic zentroak ere bere aletxoa jarrinahi izan duela omenaldian, eta Titi-rijain parte hartutako konpainia lati-noamerikarrei Iosu Otaegik eginda-ko argazkiekin erakusketa bat anto-latu dutela, zentroan bertan.

Irri nahiz negarrak erretratatuz

Tolosako historia berrienaren lekuko-tza horrekin batera, pozari eta tristu-rari, aldarrikapen eta haserrei, nahizbizitzari egindako erretratuak ereikusgai izango dira Aranburuko era-kusketan.

Herriak hirigintzari dagokionez urtegutxian jasan duen aldaketa ere ja-rraitu ahal izango da, batetik, Voithlantegiaren eraistea, Amarozko pape-lerarena, Igarondo igerilekuarenanahiz Alliri auzoko lanen hasiera bereobjektiboarekin lekukotu baitzituenOtaegik. Halaber, Tolosako Udalak az-ken urteotan izandako udalbatza guz-tien irudiak ere jaso dituzte erakuske-tan.

Aldaketa politiko nahiz sozialekinbatera, ordea, pertsonei eta herritarxumeei arreta jarri zien Otaegiren ka-merak. Horrela, La Pirula eta MattinLabaien erretratatzeko aukera izanzuen, besteak beste.

Erakusketak berez duen hunkidu-ra kutsua hazi egiten da zenbait irudi-rekin, izan ere, Iosu Otaegik egindakoazken argazkia ere aukeratuen arte-an da. Hector Manuel Salcedo organojotzaileari aterakoa da, 2013ko abuz-tuaren 5ean; hil baino egun batzuk le-henago egin zuen irudia.

Argazkilaritza pasio zuen, eta gai-xotasunak jarritako oztopoen gaine-tik, amaierara arte jarraitu zuen ka-mera eskuan, munduari bere begira-da eskaintzen. Begirada apal harkutzitako harribitxietako batzuk ezagu-tzeko aukera paregabea eskaintzendu haren omenezko erakusketak.

La Pirula gozoki saltzaile ezagunari egindako erretratua.

Page 4: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

Tolosaldea

�2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosaldea

�4 2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

MAIER UGARTEMENDIA

Gabonetan erabat barneratuta da-bil eskualdea, eta Eguberri egunekoospakizunak igaro diren arren,oraindik Urte Zahar Gaueko festaeta Errege egunekoa geratzen dira.Horrek gainera, adierazi nahi duetxeko txikienek eta baita zenbaithelduk ere, oraindik opor egun mor-doa dituztela aurretik. Horregatik,eta aspertzeko inongo aukerarik ezizateko, eskualdeko hainbat herri-tan mota guztietako ekimenak anto-latu dituzte, bereziki haur eta gazte-txoei zuzenduta.

Atzo, besteak beste, Alegian,Amasa-Villabonan, Amezketan, As-teasun, Ibarran, Iruran eta Tolosanizan zuten zer egina bertako hau-rrek. Ibarran, esate baterako, goize-ko hotzari aurre egiteko Sendi-Ekin-tza elkartean tailerrak egin zituzten;bertan cupcake-ak, maskarak etausaindun zakuak prestatu zituzten.Arratsaldean, berriz, Iratxoen Kon-dairak izeneko emanaldiaz gozatze-ko aukera izan zuten.

Alegian, altxorraren bila joku eza-

Gabonetako oporrak, jolaseanGaur ere eskualdekohainbat herritanizango dira ekitaldiakhaur eta gazteentzat

Atzo, kultur etxean 30 pertsona inguru bildu ziren filmeak ikusteko. M. U.

M. UGARTEMENDIA BELAUNTZA

Ostiralean ekin zioten aurtengo kul-tur asteari Belauntzan. Lau egunezheldu nahiz gazteenei zuzendutakohainbat ekimen izan ostean, gaurbertan emango diote amaiera aur-tengoari.

Azken bi egun hauetan berezikihaurrei zuzendutako kontuak izandituzte, izan ere, opor giroan daude-la aprobetxaturik beraiek ari diraprotagonista izaten.

Atzo, esate baterako, kultur etxe-an bildu ziren hogeitahamar bat per-

tsona umeei zuzendutako hainbatfilme ikusten eta ondoren askariaegin zuten elkarrekin.

Gaur, berriz, 16:00etan Jon Magic

Jon Magic magoakagurtuko du kultur asteaOstiralean hasi zenaurtengo Belauntzakokultur astea, eta gauramaituko da

magoaren emanaldia izango dute,16:00etan, kultur etxean. Ondorenguztiek elkarrekin askaria eginezagurtuko dute kultur astea.

Irudia Amasa-Villabona

Elkartasunezko mus txapelketaUrteroko ohiturari jarraituz larunbatean Amasa-Villa-bonako Musika Eskolan bildu ziren preso eta ihesla-rien eskubideen alde jokatzen den mus txapelketanparte hartzeko. Guztira 54 bikote aritu ziren lehian,

eta azkenean Eugenio eta Pitxik osatutako bikoteaizan zen irabazle, eta 500 euro eta garaikurra jaso zu-ten. Bigarren Jon eta Beñat bikotea izan zen, 200euro eta garaikurrarekin. ATARIA

Irudia

Gabonetako saskiak banatzenGabonen bueltan herri askotan zozketatzen dituzte produktu ezber-dinez osatutako saski eta otarrak. Aurtengo Altzoko Udalarena Jaure-gi Txiki baserrikoei suertatu zaie; Ikaztegietan 82. zenbakia izan zenzorteduna eta Ormazabal-Arin familiari tokatu zaio; Leaburu-Txara-man ludotekako haurrek 28. zenbakia atera zuten zozketan, eta hor-taz, Mari kruz Agirrek jaso zuen aurtengo saskia. ATARIA

ADUNA

10:30-12:30. 4-12 urte bitarteko-entzat gaileta ikastaroa, elkartean.

AMEZKETA

11:00-13:00. Altxorraren bila, kul-tur etxean.

ANOETA

17:00. Haurrentzako jolasak etatxokolate jatea, herriko eragileekantolatuta.19:00. Mikelasagastin Iñar Sastrepianojoleak The Artist filma musika-tuko du, udalak antolatuta.

IBARRA

17:00. Katilukadak bertso-txotxon-gilo emanaldia, Kontakatillu taldea-ren eskutik. 17:00etan, Ibarrakokultur etxean.

IRURA

18:00. Dantzan ikuskizuna Korri,Xalto eta Brinko pailazoekin, kultu-runean.

LIZARTZA

Goiz eta arratsaldean. Haur par-kea, frontoian.

TOLOSA

18:00. Txoborro Magoa, Zerkau-sian.Goiz eta arratsalde. Haur parkea,Zerkausian, 2-8 urte bitarteko hau-rrei zuzendua.

Gaurko egitarauak

Amezketako haurrek jolasean igaro zuten atzoko goiza, oporrak aprobetxatuz. M. UGARTEMENDIA

Tolosan, haurrei zuzendutako haur parkea egongo da zabalik egun hauetan Zerkausian; kultur etxean urtero bezala, Merkatu Txikia zabalik dago. M. U.

gunean jolastu ziren, eta Amezke-tan, berriz, kultur etxean bildutahainbat jolasetan ibili ziren, gustura.

Tolosan, goizean hotzak ez zueninor izutu eta jende asko gerturatuzen Zerkausian dagoen haur parke-ra. Arratsaldean, berriz, Patxin etaPotxin pailazoek girotu zuten Zer-kausiko giroa.

Hala ere, egun asko daude aurre-tik oraindik, eta egitarauak ere ez

dira amaitu. Gaur bertan, eskualde-ko hainbat herritan izango da zerikusi eta zer gozatua.

Merkatu Txikia zabalik

Aipatu behar da, Laskorain ikasto-lak urtero kultur etxearen azpian za-baltzen duen Merkatu Txikia erejada zabalik dagoela.

Urtarrilaren 7ra bitarte egongo dazabalik, goizez 10:00etatik

13:00etara eta 17:00etatik20:00etara. Bertan lortutako diruabi proiekturi laguntzeko izango da:Indiako Bordumsa herriko aborigo-nen osasuna hobetzera bideratutadagoena eta Mendebaldeko Saharalurralde askeko Midyick herrian az-piegiturak eraikitzeko egitasmoa.Merkatu Txikian soberan gelditzendena Saharara eta Emausera bide-ratuko da.

Page 5: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

Tolosaldea

�2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosaldea

�4 2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

MAIER UGARTEMENDIA

Gabonetan erabat barneratuta da-bil eskualdea, eta Eguberri egunekoospakizunak igaro diren arren,oraindik Urte Zahar Gaueko festaeta Errege egunekoa geratzen dira.Horrek gainera, adierazi nahi duetxeko txikienek eta baita zenbaithelduk ere, oraindik opor egun mor-doa dituztela aurretik. Horregatik,eta aspertzeko inongo aukerarik ezizateko, eskualdeko hainbat herri-tan mota guztietako ekimenak anto-latu dituzte, bereziki haur eta gazte-txoei zuzenduta.

Atzo, besteak beste, Alegian,Amasa-Villabonan, Amezketan, As-teasun, Ibarran, Iruran eta Tolosanizan zuten zer egina bertako hau-rrek. Ibarran, esate baterako, goize-ko hotzari aurre egiteko Sendi-Ekin-tza elkartean tailerrak egin zituzten;bertan cupcake-ak, maskarak etausaindun zakuak prestatu zituzten.Arratsaldean, berriz, Iratxoen Kon-dairak izeneko emanaldiaz gozatze-ko aukera izan zuten.

Alegian, altxorraren bila joku eza-

Gabonetako oporrak, jolaseanGaur ere eskualdekohainbat herritanizango dira ekitaldiakhaur eta gazteentzat

Atzo, kultur etxean 30 pertsona inguru bildu ziren filmeak ikusteko. M. U.

M. UGARTEMENDIA BELAUNTZA

Ostiralean ekin zioten aurtengo kul-tur asteari Belauntzan. Lau egunezheldu nahiz gazteenei zuzendutakohainbat ekimen izan ostean, gaurbertan emango diote amaiera aur-tengoari.

Azken bi egun hauetan berezikihaurrei zuzendutako kontuak izandituzte, izan ere, opor giroan daude-la aprobetxaturik beraiek ari diraprotagonista izaten.

Atzo, esate baterako, kultur etxe-an bildu ziren hogeitahamar bat per-

tsona umeei zuzendutako hainbatfilme ikusten eta ondoren askariaegin zuten elkarrekin.

Gaur, berriz, 16:00etan Jon Magic

Jon Magic magoakagurtuko du kultur asteaOstiralean hasi zenaurtengo Belauntzakokultur astea, eta gauramaituko da

magoaren emanaldia izango dute,16:00etan, kultur etxean. Ondorenguztiek elkarrekin askaria eginezagurtuko dute kultur astea.

Irudia Amasa-Villabona

Elkartasunezko mus txapelketaUrteroko ohiturari jarraituz larunbatean Amasa-Villa-bonako Musika Eskolan bildu ziren preso eta ihesla-rien eskubideen alde jokatzen den mus txapelketanparte hartzeko. Guztira 54 bikote aritu ziren lehian,

eta azkenean Eugenio eta Pitxik osatutako bikoteaizan zen irabazle, eta 500 euro eta garaikurra jaso zu-ten. Bigarren Jon eta Beñat bikotea izan zen, 200euro eta garaikurrarekin. ATARIA

Irudia

Gabonetako saskiak banatzenGabonen bueltan herri askotan zozketatzen dituzte produktu ezber-dinez osatutako saski eta otarrak. Aurtengo Altzoko Udalarena Jaure-gi Txiki baserrikoei suertatu zaie; Ikaztegietan 82. zenbakia izan zenzorteduna eta Ormazabal-Arin familiari tokatu zaio; Leaburu-Txara-man ludotekako haurrek 28. zenbakia atera zuten zozketan, eta hor-taz, Mari kruz Agirrek jaso zuen aurtengo saskia. ATARIA

ADUNA

10:30-12:30. 4-12 urte bitarteko-entzat gaileta ikastaroa, elkartean.

AMEZKETA

11:00-13:00. Altxorraren bila, kul-tur etxean.

ANOETA

17:00. Haurrentzako jolasak etatxokolate jatea, herriko eragileekantolatuta.19:00. Mikelasagastin Iñar Sastrepianojoleak The Artist filma musika-tuko du, udalak antolatuta.

IBARRA

17:00. Katilukadak bertso-txotxon-gilo emanaldia, Kontakatillu taldea-ren eskutik. 17:00etan, Ibarrakokultur etxean.

IRURA

18:00. Dantzan ikuskizuna Korri,Xalto eta Brinko pailazoekin, kultu-runean.

LIZARTZA

Goiz eta arratsaldean. Haur par-kea, frontoian.

TOLOSA

18:00. Txoborro Magoa, Zerkau-sian.Goiz eta arratsalde. Haur parkea,Zerkausian, 2-8 urte bitarteko hau-rrei zuzendua.

Gaurko egitarauak

Amezketako haurrek jolasean igaro zuten atzoko goiza, oporrak aprobetxatuz. M. UGARTEMENDIA

Tolosan, haurrei zuzendutako haur parkea egongo da zabalik egun hauetan Zerkausian; kultur etxean urtero bezala, Merkatu Txikia zabalik dago. M. U.

gunean jolastu ziren, eta Amezke-tan, berriz, kultur etxean bildutahainbat jolasetan ibili ziren, gustura.

Tolosan, goizean hotzak ez zueninor izutu eta jende asko gerturatuzen Zerkausian dagoen haur parke-ra. Arratsaldean, berriz, Patxin etaPotxin pailazoek girotu zuten Zer-kausiko giroa.

Hala ere, egun asko daude aurre-tik oraindik, eta egitarauak ere ez

dira amaitu. Gaur bertan, eskualde-ko hainbat herritan izango da zerikusi eta zer gozatua.

Merkatu Txikia zabalik

Aipatu behar da, Laskorain ikasto-lak urtero kultur etxearen azpian za-baltzen duen Merkatu Txikia erejada zabalik dagoela.

Urtarrilaren 7ra bitarte egongo dazabalik, goizez 10:00etatik

13:00etara eta 17:00etatik20:00etara. Bertan lortutako diruabi proiekturi laguntzeko izango da:Indiako Bordumsa herriko aborigo-nen osasuna hobetzera bideratutadagoena eta Mendebaldeko Saharalurralde askeko Midyick herrian az-piegiturak eraikitzeko egitasmoa.Merkatu Txikian soberan gelditzendena Saharara eta Emausera bide-ratuko da.

Page 6: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

Kirolak

�6 2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria

ERREDAKZIOA AMASA-VILLABONA

Villabonako Udalak eta Billabonafutbol taldeak antolatuta, elkartasu-nak kirol itxura hartu zuen joan denlarunbatean, Arratzain futbol ze-laian. Erregional mailako Billabonafutbol taldea Saharako selekzioa-ren aurka aritu zen, eta 4-3ko emai-tzarekin amaitu zen norgehiagoka,billabonatarren alde. Irabazi zuena,ordea, elkartasuna izan zen.

Hain zuzen horixe izan baitzenegitasmoaren helburua: sahararherriari elkartasuna adieraztea etalaguntzatxo bat bidaltzea. Horrega-tik, Saharako ereserkia abestu zu-

ten hasieran, eta bi taldeek berenbandera eta ikurrak atera zituzten.Halaber, Saharari elkartasuna argiadieraziz irakurketa bat ere egin zu-ten ekitaldian, eta partida gehiagojokatzeko asmoa adierazi zuten.

Hitzordurako bereziki sortutakokamisetak jantzi zituzten jokalariek.Saharako selekzioan Euskal Herriannahiz kanpoan bizi diren sahararrakaritu ziren, eta aste osoa igaro zutenVillabonan, entrenatzen.

Bertaratuek aukera izan zuen be-rritu berri duten zelaia ezagutzekoere, partida parekatuaz gozatzeare-kin batera.

Lagun arteko partida izan bazenere, porra egiteko aukera izan zenVillabonako lau tabernatan eta gaz-tetxean, eta futbol zelaiko tabernaere lepo egon zen. Horrela, horrekinguztiarekin bildutako dirua sahararkanpalekuetara bideratuko dute.

Elkartasunak irabazi duBillabona futbol taldearen eta Saharakoselekzioaren artekopartida jendetsua izan da

ITZEA URKIZU / MIKEL IRAOLA

Joan den astean Xalak bizkarreanmin hartu zuela eta, Jokin Altunaamezketarrari Eskuz Binanako txa-pelketan estreinakoz aritzeko auke-ra suertatu zitzaion. Igandean eginzuen debuta, eta ez zen aurkarienaurrean kikildu.

Merino II. arekin bikotea osatuz,Bengoetxea VI.a eta Ibai Zabala izanzituzten aurkari kantxan, eta nor-gehiagoka ez zen, une bakar batez,gorrien alde nabarmen lerratu.Amezketarrari zertxobait kosta zi-tzaion partidan sartzea, baina, le-hen tantoen ondoren, martxan jarrizituen trikimailu guztiak.

Altunaren erremate biziak MerinoII.aren nagusitasunari gehituta, par-tida urdinen alde jarri zen, zazpi tan-to jarraian egin eta 9-14 aurreratubaitziren markagailuan.

22ra heltzeko bide luzea zuten ar-tean, ordea, eta Aspeko pilotarienakatsez baliatu ziren Asegarcekoak,norgehiagokari buelta emateko. Oi-natz Bengoetxea ere une hartantxeesnatu zen, eta 14-17raino heltzealortu zuten. Pilota txokoan utziz eginzituen tanto gehien, eta 22-19koemaitzarekin, bigarren puntua lortuzuen bikote gorriak, txapelketan.

Artola eta Albisu, irregular

Tolosako Beotibarren lehiatu ziren,Artola eta Albisu, Ezkurdia eta Zaba-letaren aurka. Ordura arte txapelke-tako bost partida jokatuak ziren, etabostetan faboritoek huts egin zuten.

Ezkurdiak eta Zabaletak, ordea,

Altuna III.a,aurkariei hortzakerakutsizMerino II.ak eta berakpartida estu jarri zietenBengoetxea VI.ari eta IbaiZabalari; 22-19 amaitu zen

I. GARCIA LANDA ASTEASU

Azken urteotan Asteasu herri kirolentopaleku nagusi izaten da Urtezaharegunean, eta biharkoa ere halaxeizango da. Batetik aizkoran lehiatu-ko dira, eta bestetik, harri-jasotze-an. 17:00etan hasiko da saioa, fron-toian, eta sarreraren prezioa guztizitxita ez badago ere, 10 edo 15 euro-koa izango da.

Aizkoran, Eusko Label Txapelke-tako binakako modalitatean, urrez-ko mailan lehiatuko dira: Olasagastieta Etxeberria, Azpilikueta eta Miel-txo Mindegiaren aurka. Sei modali-tatetan ariko dira lehian aizkolariak.

Harri-jasotzeari dagokionez, Ga-bonetako Kopa izango da jokoan. 5harri ezberdinekin ariko dira bikote-ka: batetik, Izeta IV.a eta Urrutia,eta, bestetik, Urruzuno eta Eizmen-di. Aizkolariak eta harri-jasotzaileaktxandaka ariko dira, beharrezkoatsedenaldiak hartzeko.

Olasagasti, apustuan garaile

Tolosako zezen plazan apustua jo-katu zuten Olasagasti eta Rekondoaizkolariek, eta historiara pasakoden bukera izan zuen. Azken enbo-rrean atzetik joan arren, Olasagastikbost segundogatik irabazi zuen.

Urteko azkenegunean,Asteasu herri kirolen topaleku nagusi

I. GARCIA LANDA TOLOSA

Mikel Arruabarrena futbolari tolosa-rrak egun berezia izan zuen igande-an, lehen aldiz jokatu baitu EuskalSelekzioarekin. Kataluniako selek-zioaren aurka jokatu zuten euskaljokalariek. Arruabarrenak bigarrenzati osoa jokatu zuen. Eibar taldetikbost jokalari izan ziren Euskal Selek-zioarekin, eta horietako bat izan zentolosarra.

Partida bana bukatu zen, eta bigolak lehen zatian egin zituzten.Euskal Selekzioa aurreratu zen 3.minutuan eta Kataluniakoak berdin-keta lortu zuen atsedenaldirako mi-nutu gutxi falta zirela. Harmailetanfesta handia bizitu zen eta bi afizio-en artean Euskal Selekzioak eta Ka-taluniak FIFA txapelketetan partehartzeko aldarrikapena nabarmen-du zen.

Arruabarrenatolosarrakdebuta egin duEuskalSelekzioarekin

ez zioten akatsari tarte handiegirikutzi, eta 22-11 gailendu zitzaizkienurdinei.

Artolak eta Albisuk zapore gazi-gozoarekin amaitu dituzte jokaturi-ko bi neurketak: batetik, porrotakizan dira biak eta, Alegiako aurrela-riak ostiralean aitortu moduan, «ezdugu hoberena eman». Bestetik, or-

dea, tanto ederrak egin izan dituzte,eta horrek itxaropenari lekua utzidio.

Datorren jardunaldian eskualde-ko lehia eskainiko du binakakoak,Altuna III.a eta Merino II.a Artola etaAlbisuren aurka ariko baitira. Gaine-ra, partida Tolosako Beotibar pilota-lekuan izango da, urtarrilaren 6an.

Artola eta Albisu ondo aritu ziren, baina ezin izan zuten irabazi. M. IRAOLA

Goian, Saharako selekzioa; behean, Billabonako taldea. ATARIAPartidarako kamiseta bereziak atera zituzten. ATARIA

Page 7: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

Kirolak

�2014ko abenduaren 30a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 7

Alegiako Elorri frontoianizango dira partidak,16:00etan hasita; bostmailatan ariko diraIMANOL GARCIA LANDA

IX. Ezker Hormako Emakumea Pilo-tari Txapelketako finalak jokatu zi-ren larunbatean Hernanin, eta zortzifinalisten artean hiru eskualdekoakziren. 1. mailakoan Maider Mendi-zabal anoetarrak beste behin jantzizuen txapela, oraingoan ondoan Pe-rez aurrelaria zuela. 30-18 irabazizioten Garmendia alegiarrari etaHuiziri. 2. mailakoan, Gutierrez iru-rarrak ezin izan zuen finala jokatu,ostiralean lesionatu baitzen, etabere ordez Gutierrez hernaniarrakjokatu zuen eta Eizmendirekin bate-

ra Aldai eta Maiza zizurkildarrari 30-18 irabazi zioten.

Garmendia alegiarrak esperan-tzak zituen Perez-Mendizabal biko-tea zerbait estutzeko finalean, bai-na azkenean ez zen posible izan:«Ez genuen ondo jokatu. Txapelke-tan zehar erakutsitako lasaitasunikez genuen izan». Zapore gazi-gozoageratu zaio aurten txapelketakemandakoarekin Garmendiari: «Li-gaxkan lehenengoak geratu ginen,eta ustekabean, finalera iritsi ginen.Espero genuen gerra gehiago ema-tea finalean, baina ez da posibleizan».

Finala galtzearen arrazoi nagu-sietako bat Maider Mendizabalekerakutsitako jokoa izan zela ere go-gora ekarri du Garmendiak: «Gauregun ez dago Maider hausterik. Kox-ka bat edo bi gorago dago beste pilo-

Mendizabalek bestebehin jantzi du txapelaAnoetarrak eta PerezekGarmendia-Huiziri irabazidiote; 2. mailan, Maizazizurkildarra azpitxapeldun

tariengandik. Pentsatzen genuengehiago estutuko genuela, baina ezda hala izan».

2. mailako finalari dagokionez,Gamendiak espero zuen parekatua-goa izango zela neurketa: «Ligaxkanelkarren aurka jokatu zuten, eta or-duan Maizak eta Aldaik irabazi zu-ten 25-24».

Garmendiaren ustez Maiza zizur-kildarrak ez zuen ahal duen guztiaerakutsi finalean: «Urduri aritu zen,eta, bestalde, Eizmendik sekulakopartida jokatu zuen eta ez zuen iahutsik egin».

2. mailako finalera iritsitakoekerakutsitako joko mailarrekin «osogustura» dago Garmendia: «Gazteakdira, finalistetatik hiru 18 urte azpi-tik dituzte. Ziurrenik urte gutxi barrulehen mailan ariko dira eta hori poz-garria da».

I. GARCIA LANDA

XIII. Gabonetako Pilota Topaketarenfinalak jokatuko dira, gaur, AlegiakoElorri frontoian. Guztira 104 neska-mutil ari dira parte hartzen, sei herri-takoak: Alegia, Altzo,Ikaztegieta,Amezketa, Abaltzisketa eta Balia-rraingoak. Topaketan zehar aipatu-tako lehen lau herri horietan jokatudira partidak.

Bost mailatan jokatuko dira16:00etan hasiko diren finalak.Benjamin aurrekoetan, Unax Goros-

tiaga eta Eusko Kaminos, Egoitz Agi-rre eta Arkaitz Muruaren aurka arikodira; benjaminetan, Naroa Galarra-ga eta Joseba Rojasek Oihane Sara-sola eta Jon Zabala izango dituzteaurkari; alebinetan, Aseisa etaAmets Uzkudun bikoteak Maddi Al-tuna eta Unai Altuna izango dituzteaurrean; infantiletan, Iñaki Tolosaeta Iker Zubeldia, Iker Seoane etaAitor Galartzaren aurka ariko dira;eta kadeteetan, Kepa Mendez etaIker Arandia bikoteak Mattin Lakun-tza eta Enaitz Aizpitarte izango di-tuzte aurkari.

Partidak 12 tantotara izango diraeta finalak bukatu eta sari banake-taren ondoren, merienda izango datxapelketan parte hartu duten guz-tientzat.

Gabonetako PilotaTopaketaren finalakjokatuko dira gaur

Irudia Tolosa

Tolosa CF-ko alebinak, txapeldun

Realaren Gabonetako futbol txapelketa irabazi dute Tolosa CF-ko ale-binek. Kostkasen aurka jokatu zuten finala Realak Zubietan dituenkirolgunean. Hutsean amaitu zen norgehiagoka eta penaltietan lortuzuten garaipena. Hamabigarren urtez jokatu da txapelketa, eta aur-tengoan mila ume inguruk hartu du parte. Eskualdetik ere Intxurre,Billabona eta Danena taldeek parte hartu dute Realak antolatutakotxapelketan. ATARIA

Ezkerrean, Perez eta Mendizabal; eskuinean, Garmendia eta Huizi. ATARIA.

Ezkerrean, Eizmendi, Gutierrez hernaniarra eta Gutierrez irurarra; eskuinean, Aldai eta Maiza. ATARIA.

Hilberriak eta urteurrenak

Mª ANGELESCABALLERO

HORRILLOAndoni eta Mireia gure ikasle

eta ikasle ohiaren ama

Une latz hauetanbat egiten dugu

familiaren saminarekinUzturpe ikastolako langile, ikasle eta gurasoak

Uzturpe Ikastola Ibarran,2014ko

abenduaren 30ean

ESKELAK943-65 56 95

[email protected]

Page 8: 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12 … · 2017. 3. 7. · 2. urtea. 227. zenbakia• • ASTEARTEA, 2014-12-30 Gabonetako aisian bada zer egina Eguberrietan murgildurik

GAUR

Tolosa

Egunekoa:Bengoetxea, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 67 06 48.Egunekoa:Azpiroz, L. Amaroz auzunea, 9. Telefonoa: 943 67 51 18.

2014-12-30ASTEARTEA

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 [email protected] • www.ataria.infoPublizitatea: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Kirolak: 673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

ATARIAK ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esanen

eta iritzien erantzukizunik.

DEIALDIAKADUNA. Galleta tailerra 4-12urte bitarteko haurrentzat.10:30-12:30 bitartean.AMEZKETA. Haurrei zuzendu-tako Eguberrietako eskaintza.Altxorraren bila jolasa, LH3-LH6 haurrentzat. 11:00-13:00bitartean, kultur etxean.ANOETA. Haurrentzako jolasaketa txokolatada, 17:00etangaztetxean. ANOETA. Iñar Sastre pianojole-ak The Artist pelikula musika-tuko du zuzenean. 19:00etan,Mikelasagastin.BELAUNTZA. Kultur astearenbarruan Jon Magic magoarenemanaldia, 16:00etan.Ondoren merendola izango da.BERASTEGI. Berastegiko Uda-leko Ezohiko Batzar Osoa.18:00etan, udaletxean.IBARRA. Katillukadak bertso-txotxongilo emanaldia, Konta-katillu taldearen eskutik.17:00etan, kultur etxean. IRURA. Pailazo emanaldia; Ko-rri, Xalto eta Brinko. Kulturune-an, 18:30ean.LIZARTZA. Haur parkea fron-toian, goiz eta arratsaldean.TOLOSA. Antboy pelikula Lei-dor zineman, 17:00etan. Haur zinearen emanaldien ba-rruan. TOLOSA. Txoborro magoarenemanaldia, 12-16 urte arteko-ei zuzenduta. Gazte Topagune-an, 18:00etan.

GAUR

Egun eguzkitsua izan-go dugu baino hotza. Tenpera-tura baxuenak 0º-ren bueltankokatuko dira eta altuenak ezdira 6-7º-tik pasako. Goizeanbehe lainoa egongo bada ere,jaso ostean zerua urdin man-tenduko da.

BIHAR

Biharkoa ere egun eguzkitsuaizango da. Tenperatura baxue-nek zein altuenek zertxobaitgora egingo dute. Baxuenak 1-2 graduren bueltan eta altue-nak7-8 graduren bueltan koka-tuko dira. Zerua urdin manten-duko da goizeko behe lainoadesagertzen denean. Haizeaibiliko da biharkoan, ekialdeedo ipar-ekialdeko ukituarekin.

IKER IBARLUZEA

Urte askoan Olaia!Olaia Zubeldia Azkolain (Ibarra)Zorionak eta ondo pasa larunbateko

partez, birramona Tereren partetik.

ERREDAKZIOA TOLOSALDEA

Urtero legez, usadioari jarraiki aben-duaren 24ko egun eta gaua bere-ziak izan ziren. Goizean goiz hasitaeskualdeko haur eta helduak artzai-andre jantziak soinean, kantari ate-ra ziren. Soinu, pandero eta bestela-ko instrumentuak lagundurik Gabonkantak entzun ahal izan ziren Tolo-saldeko baserri, denda, kale, auzo...ezberdinetan.

Olentzero eta Mari Domingi

Gaueko lanari ekin aurretik Olentze-ro eta Mari Domingik bestelakoeginkizunak izan zituzten Tolosalde-an. Esaterako, goizean zehar hau-rren gutunak jasotzen eta gozokiakbanatzen aritu ziren Asteasun.

Arratsaldean berriz, Olentzero etaMari Domingi bertatik bertara ikus-teko aukera izan zuten herri ezberdi-netan, desfileak ospatu baitziren.

Haurren gozamenerako

Abenduaren 24a kantueskez eta Olentzero etaMari Domingirenbisitaldiez bete zen

Olentzero eta Mari Domingi Bidania-Goiatzen, Tolosan eta Asteasun. Haurrak kantari Amezketan eta Amasa-Villabonan.