Top Banner
4. urtea. 420. zenbakia. • www.ataria.info • 107.6 fm • 105.0 fm ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan Jonathan Valdivieso abaltzisketarrak jaso du Kontseiluak banatutako Megasaria 6 «Euskal Herria oso zirkuitu txikia da; jendea lehenago nekatzea ekar dezake» Villabonan bizi da Zigor Lampre eta musika munduan murgildu zenetik proiektu handi eta txikietan aritu da; Esne Beltzarekin lana kaleratu berri du 2-3 Zigor Lampre DJ Ekialdetik Tolosaldera Urrun geratzen da bai Ekialde Urruna baina Errege Magoek izarrari jarraika Tolosalderako bidea topatu zuten. Eskualdeko haurtxoek gau ziraragarria bizi izan zuten bart, kabalgaten magia lagun. Amezketa, Alegia, Berrobi, Iru- ra, Tolosa eta Amasa-Villabonan gertutik ikusi zituzten erregeak. 4-5 Valdiviesok «gustuko» du Euskal Tonbolaren proiektuan parte hartzea. M. IRAOLA «Munduko kopa prestatzeko Ormaiztegin zaharragoekin korritu dut» Jubenila bada ere, zizurkildarra 23 urte azpiko mailan lehiatu da Ormaiztegin erakustaldia eskainiz eta garaipena lortuz 7 Jokin Alberdi• Ziklo-kros txirrindularia
8

Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Aug 10, 2021

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

4. urtea. 420. zenbakia. • www.ataria.info • 107.6 fm • 105.0 fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06

Euskal Tonbolaren lehenMegasaria, AbaltzisketanJonathan Valdivieso abaltzisketarrak jaso duKontseiluak banatutako Megasaria 6

«Euskal Herria oso zirkuitutxikia da; jendea lehenago

nekatzea ekar dezake»Villabonan bizi da Zigor Lampre eta musika munduan murgildu zenetik proiektu

handi eta txikietan aritu da; Esne Beltzarekin lana kaleratu berri du 2-3

Zigor Lampre DJ

Ekialdetik Tolosaldera Urrun geratzen da bai Ekialde Urruna baina Errege Magoek izarrari jarraikaTolosalderako bidea topatu zuten. Eskualdeko haurtxoek gau ziraragarriabizi izan zuten bart, kabalgaten magia lagun. Amezketa, Alegia, Berrobi, Iru-ra, Tolosa eta Amasa-Villabonan gertutik ikusi zituzten erregeak. 4-5

Valdiviesok «gustuko» du Euskal Tonbolaren proiektuan parte hartzea. M. IRAOLA

«Munduko kopa prestatzeko Ormaiztegin zaharragoekin korritu dut» Jubenila bada ere, zizurkildarra 23 urte azpiko mailan lehiatu daOrmaiztegin erakustaldia eskainiz eta garaipena lortuz 7

Jokin Alberdi• Ziklo-kros txirrindularia

Page 2: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Zigor Lampre • DJ

«DJ lanetan murgiltzen dena,melomanoa izaten da,

musikazalea»Zigor Lampre hip hop doinuak lagun DJ bihurtu zen; gerora proiektu handi eta txiki askotako

partaide izan da, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza edo Esne Beltza, adibide dira

ANDONI UZKUDUN AMASA-VILLABONA

Zigor Lampre Villabonan bizi da etaEsne Beltza taldeko DJ da bestehainbat proiekturen artean. Diskoberria aurkeztu du taldeak Durango-ko Azokan eta bere ibilbidea ezagu-tzeko asmoz TOLOSALDEKO ATARIA-rekinelkartu da.Noiz eta nola hasi zinen musika

eta DJ mundu honetan?

Euskal musika eta hardcore musikaentzuten nuen hasiera batean etaBad Brains izeneko talde bat ezagu-tu nuen. Hauen estiloa reggae etakaña pixka baten artekoa zen, etahaien bitartez ezagutu nuen reggaeestiloa. Orduan hasi nintzen reggaemusikaren inguruan gehiago barne-ratzen, talde gehiago, abesti berriakentzuten eta musika beltzak eraka-rri ninduen Frantziako hip hop-a eza-gutu arte. MC Solaar abeslaria edoIAM taldea bezalako musika ezagu-tu nuen eta deskubritu nuen baze-goela figura bat diskoekin soinuakegiten zituena, hau da, DJ delakoa.Ordura arte ez nuen ezagutzen DJmusika figura bat bezala eta aurki-kuntza ikaragarria izan zen niretzat.Mobida guzti hori asko gustatu zi-tzaidan, gainera niri txikitatik gusta-tu izan zait musika baina ez nueninoiz instrumentu bat jo. Gustatzenzitzaidana musika jartzea zen, ma-hai bat erosi eta lehendabizi diskoe-kin soinuak egiten hasi nintzen.Atzean musika bat jartzen nuen. Ha-siera haietan disko batekin hasi nin-tzen soinuak egiten ez nuelako bidiskoko mahairik. Soinuak egiteaeta saltsan ibiltzea gustuko nuenez,horrela hasi nintzen eta 1998 urteingurutik horretan nabil. Soinuakegiten hasi nintzenean, hip hop-erakateatu nintzen eta Daddy Jeff eza-gutu nuen. Orduan hasi nintzen be-rarekin musika jartzen eta zuzene-koak egiten.Ibilbide luzea egin duzu musika

munduan, nolakoa izan da jardue-

ra hori?

Selektah Kolektiboarekin hasi nin-tzen ni. Batzen gintuena musika es-tiloa zen, jende gutxik egiten zuenhip hop musika garai horietan he-men eta oraindik ere jende gutxik

egiten du 15 urteren ostean. Lehenaipatu bezala, lagun talde bat ginen,azkenean elkartzen gintuena musi-ka zen eta ibilbide luzea egin ge-nuen. Bidean Fermin Muguruza eza-gutu genuen eta lehenengo diskoakaleratu genuen bere laguntzare-kin. Gerora, berak gonbidatu nin-duen berarekin In-komunikazioadiskoa grabatzera. Ondoren etorrizen Ferminekin egin dudan ibilbi-dea, hiru biratakoa izan dela, In-ko-

munikazioa Tour, Euskal Herria Ja-maika Clash eta azkenekoa NoMore Tour. Euskal Herria JamaikaClash bira amaitzen ari zenean, XabiSolanok esan zidan banda bat sor-tzeko ideiarekin zegoela eta EsneBeltza proiektuan parte hartzekodeia luzatu zidan. Zorte handia izandut gustatzen zaidana egiten duda-lako eta oso pozik nago egindakoa-rekin.Zein da gaur egungo Euskal Herri-

ko musikaren egoera?

Lehen eta gaur egun ere musikaasko dago. Egia esan, garaiak alda-tu egiten dira eta dena aldatzendoa. Egoera hobea edo txarragoaden esatea oso zaila da lehen modubatekoa zelako, eta orain beste

modu batekoa delako eta etorkizu-na ere beste modu batekoa izangodelako. Dena mugitzen ari da eta al-datzen doa. Egia da. Jendea gehia-go mugitzen zen lehen kontzertue-tara edo kultura ikustera, agian jen-dearen ohiturak aldatu egindirelako da. Niri gustatuko litzaida-ke astebururo kontzertuak egoteaeta jendeak areto guztiak betetzeabaina hori ez da errealitatea. Horreninguruan beti dugu oroimin puntubat, beti lehenagokoa hobea zena-ren oroimin hori. Gu txapekin eta ka-nikekin jolasten ginenean hobeazela ematen du. Niretzat agian ho-beak izango dira oroitzapen onak di-tudalako momentu horietatik bainahobea den edo okerragoa den ezin

da esan, guztiakgarai ezberdinakbaitira.Bizi daiteke musikatik Euskal He-

rrian?

Badago jendea lortzen duena musi-katik bizitzea, baina oso zaila da. As-kotan errazagoa da inguruan dago-en jendea mantentzea, musika eki-poak, teknikoak edo musikaklaseak ematen dituen irakasleak.

Musika taldera bakarrik begiratutadiskoak eta kontzertuekin oso zailada. Esne Beltza taldean adibidez ezdago inor horretatik bizi denik.Agian gu bezalako taldeak, taldeanbertan jende asko garenak, horidena mantentzea ere oso garestiada. Gainera Euskal Herria oso zirkui-tu txikia da, gehienez bi ordura mu-gitzen gara. Pentsatzen jartzen zaraeta ikusleak edozein kontzertu ikusidezake Euskal Herrian, hau ez dela-ko zirkuitu handi bat. Horrek ere jen-dea lehenago nekatzea ekarri deza-ke leku askotan jotzen duzulako etalehenago jo duzun herri batetik ger-tu beste kontzertu bat ematen duzu-lako. Adibidez kontzertuak sarrera-ren truke egitea askoz ere zailagoakdira, azken finean dohainik ikustekoaukera ere izaten duzulako etxetikgertu.Musika ezberdina nahastea gus-

tuko duzu, kultura ezberdinetako

musika uztartuz, zergaitik?

Bai, ez dakit, denborarekin aldatzenjoan naiz. Gazteagoa nintzeneanmusika estilo bat gustatzen zitzai-dan eta musika estilo hori bakarrikentzuten nuen. Hip hop eta reggae-aentzuten nuen eta beste guztia ez zi-tzaidan gustatzen. Baina denbora-rekin joan naiz beste musika motabatzuk ezagutzen eta askoz ere ire-kiagoa naizela sentitzen dut. Gaine-ra, gaur egun, ezin naiz musika esti-lo bat entzuten egon denbora guz-tian. Entzun dezaket reggae disko

Eszenategi handiek zirrara sortzen diote Zigor Lampreri. ATARIA

Villabona-Aiztondo

�2 2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

PISUKIDE BILA

Pisukidea: Tolosan, pisukide neskabaten bila nabil. Etxea handia: 3 lo-gela, bi komun, sala ederra eta su-

Iragarki laburrak

kalde zabalaz osatua. Etxea, herria-ren erdian dago. Gelaren prezioa,200 euro. Gastuak aparte (ura,elektrizitatea eta gasa bi hilero). In-teresatuek deitu: 680 258 040.

Orduan jendegutxik egiten

zuen hip hop musikaeta jende gutxik egitendu 15 urteren ostean»

Page 3: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

bat, entzun dezaket soul-a edo rock-a. Orduan nik ezin badut hori egin,denbora guztian musika estilo baka-rra entzunez egon, nire sesioetanere ez dut hori egiten. Jendeari ezindiot egin niri gustatzen ez zaidana,iruditzen zait gauean zehar estilozaldatu behar dela. Beste alde bate-tik, musika berria aurkitzea gusta-tzen zait, joera berriak. Ez da baka-rrik abestia bilatzea, lehen hip hop-ean egiten nuen moduanmomentuko hit-a bilatzea. Denborada jada bi abesti hartzea eta hauekelkarrekin nahastean kanta berribat sortzea gustatzen zaidana.Abesti bat berriz entzutea da bainabeste modu batera eta ikaragarrigustatzen zait.DJ batek musika asko entzun be-

harko du, ezta?

Normalean DJ lanetan murgiltzendena, melomanoa izaten da, musi-kazalea. Barruan badaukazu gogoazuri gustatzen zaizun musika era-kusteko. Normalean ikerketa etaaurkikuntza lan hori naturalki egitenduzu. Musika ikastaroak ematen zeni-

tuen lehen, jarraitzen duzu lan ho-

rrekin ere?

Lehen ematen nituen eta oraindikere aukera sortzen bazait eskain-tzen ditut. Lehen eduki nuen garaibat ikastaroak eskaintzen nituelabaina zaila ikusten dut. Musika es-koletan, umeari saiatzen dira instru-mentu tradizionalak erakusten etanormala iruditzen zait. Jendeak gai-nera normalean, urte jakin batzue-kin aukeratzen du zein instrumentuikasi nahi duen. Ikastaroak ematennituenean iruditzen zitzaidan nireburua asko saldu behar izaten nuelaeta nekatu egin nintzen. Oraindikere ikastaroak eskaintzen ditut tal-de bat edukiz gero, ez delako zerbaitutzi egin dudana baina normaleanpertsona batekin egiteko ez dut egi-ten, talde bat osatuz gero bai. Beste proiektu ezberdin batzue-

tan ere parte hartu duzu, asko mu-

gitzen zaren pertsona zara?

Egia da gauza ezberdinak egin ditu-dala lehen aipatutako proiektu han-diez gain (Selektah kolektiboa, Fer-min Muguruza, Esne beltza). Bainagauza txiki ezberdin asko egin ditut,Mikel Abregorekin adibidez Gailuproiektuan parte hartu nuen musikaesperimentala eginez. Kukai dantzataldearekin ere parte hartu dut mu-sika jartzen eta show-ean beraiekinegonez. Gero sortu genuen TrifulcaPosse proiektua ere oraindik hordaukagu eta ez dugu baztertu guztizitzultzeko aukera hori. Remix batzukegiten genituen, Ruper Ordorikare-nak adibidez eta beti jarraituko dutproiektu txikiak egiten. Orain ere es-katu didate Donostia 2016 proiek-tuaren barruan, Euskal Herriko ikas-leekin batera Big Band bat egiteko.

Azkenean beti dago zerbait, mugi-menduan bazaude beti ateratzendira horrelako gauzak.Esne Beltza taldearekin disko be-

rria argitaratu duzu, zer moduz

joan da?

Irailean grabatu genuen diskoa etaapustu berri bat egin dugu. Beti saia-tzen gara gauza berritzaileak egiteneta oraingoan bi diskoko proiektuajarri dugu abian. Oraingo proiektuhonetan diskoa erosiz gero, lehe-nengo zatia bakarrik jasoko du en-tzuleak. Oraingo honetan, bigarrenzatiaren hutsunea egongo da eta bi-garren zati hori datorren urtean argi-taratuko da. Musika aldetik ere EsneBeltza izaten jarraitzen dugu bainaberrikuntza batzuekin, oraingo ho-netan adibidez rumba sartu duguorain arte ez duguna egin. Xabi Sola-nok erlazio handia du La Pegatinataldekoekin eta pentsatu genuenrumba bat egitea. Gero reggae kutsuhandia du diskoak nahiz eta cumbiabat egon, porrusalda bat egon etareggae ukitu hori ere badaukan bai-na Esne Beltzaren soinuarekin. Por-tada eta Esne Beltzaren irudia ere al-datu nahi genuen gure irudia oso zu-ri-beltza zelako. Jendeak beti esatenzigun kolore gehiago behar genuelatalde koloretsua ginelako. Madrilgodiseinatzaile bati eskatu genion la-na eta berak diskoak entzutean reg-gae kutsu hori nabaritu zuen bainakoloretsua aldi berean, Samplerren-gatik, trikitixagatik…Guk orain artebehiaren irudia erabili izan dugu es-nearengatik baina gure musikakbehiaren irudiarekin zerikusirik ez

dauka. Bai ordea reggae kutsu horiizanda, zergatik ez lehoi bat sartu?Lehoia delako, «el león de Judea»,reggae musikaren sinboloetako bateta horregatik lehoi koloretsu horiosatu dugu. Letrei dagokionez erealdaketa bat egon da, orain arte as-ko hitz egiten genuelako gure ingu-ruan gertatzen zenaren inguruaneta oraingoan berriz, norberarenarazoez gehiago mintzatu gara. Ba-rrura begirako disko bat dela esangonuke nahiz eta aldarrikapen kutsuhori ere ez utzi. Gu oso gustura gau-de egindako lanarekin. Lehenengozati honek zortzi abesti ditu eta biga-rrengoa berriz formatu merkeagobatean aterako den diska da, libu-ruxkarekin. Horrela osatuko dugugure azken proiektu hau Esna izena-rekin kaleratu dena.Birarekin edo kontzertuekin noiz

jarriko zarete martxan?

Orain eskaini dugu Durangoko Azo-kan bat Plateruenea aretoan etabeste bat eskainiko dugu Vianarockjaialdian. Ondoren, martxoa edo api-rila bitarte geratu egingo gara etadeskantsu bat hartuko dugu. Bakoi-tzak bere lanak ditu, bere familia etabigarren lana ere prestatu behar du-

gu maiatza inguruan aterako dela-ko. Birari dagokionez, areto bira bategingo dugu, bai Euskal Herri mailaneta baita estatu mailan ere baina bi-garren diskoa atera ondoren.Kolaborazioak ere izan dituzue

disko honetan, adibidez Canijo de

Jerez. Zer moduzko esperientzia

izan da?

Lehen aipatu bezala, Solanok tratuhandia dauka La Pegatina taldekoe-kin eta hauekin hitz egiten rumbaabestiaren inguruan, Canijo de Jere-zen izena atera zen. La Pegatina tal-dekoek ezagutzen dute bera etakontaktuan jarri ginen. Horretazgain, Panxok hartu du parte ere, ZooValentziako taldeko abeslariak ka-talanez abesten duela. Horrelakogauzak sartzea ere gustatzen zaigu,gu ere hizkuntza minorizatu bateanbizi garelako eta elkarren artean la-guntzeko bidea delako. Green ValleyGasteizko taldeko Ander Valverde

abeslariak ere hartu du parte abestibatean Reggae kutsua ematen. Az-kenik, Rude dago ere Italiatik disko-ari introa ematen diona eta bestealde batetik Kristina Solanok erehartu du parte diskoan.Etorkizunera begira, zer aurreikus-

pen duzue?

Bi kontzertu hauek eman eta gerodeskantsua hartuko dugu lehen ai-patu bezala. Bakoitzak bere lanaketa familiak ditu eta beharrezkoa dadeskantsua gero indarberritutaitzultzeko. Ondorengo aurreikuspe-na diskoaren bigarren zatia graba-tzea izango da. Beste sei edo zortziabestiz osatutako disko bat argitara-tzea da gure erronka. Bi zatitan ate-ratzearena da ere bi arrazoi nagusi-gatik, bizitzak ez digulako ematendisko luze bat grabatzeko, denborakontuengatik batez ere eta beste al-de batetik, jendeak single-ekin fun-tzionatzen duelako. Jendeak singlebat hartzen du eta hori matxakatzendu denbora guztian abesti berdinakentzuten. Gaur egun, kotxean baka-rrik entzuten dira disko osoak ja-rraian. Zure musika talde gustukoena?

Hocus Pocus taldea gustatzen zait. Zure abesti gustukoena?

Horrela mitikoetatik, Mc solar-enLes temps changent abestia oroitza-pen onak ekartzen dizkidalako. Az-ken urte hauetan berriz, adibidez Mi-chael Frantiren Live is better withyou. Aita izan naiz orain dela gutxieta umearekin entzuten nuen abes-tia da eta oroitzapen onak ekartzendizkit. DJ bezala beti daude oroitza-pen onak ekartzen dizkizutenak.Zer nahiago dituzu, jaialdi handiak

edo areto txikiak?

Biek dute bere xarma. Eszenategihandiek zirrara sortzen dute eta zor-tea izan dut eszenategi handietan jo-tzeko. Bestalde areto txiki bateanedo gaztetxe batean izugarrizko fes-ta muntatu dezakezu. Biek dituztebere gauza onak eta zaila da batekingeratzea. DJ sesio batean zait gusta-tzen eszenategi gainean egotea.Nahiago dut jendea ez konturatzeaDJ bat dagoela eta musikaz goza-tzea beraiek.

Villabona-Aiztondo

�2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 3

Zorte handiadut gustatzen

zaidana egitendudalako, oso pozik

nago egindakoarekin»

Astebururokontzertuak

egotea eta aretoguztiak beteta egoteagustatuko litzaidake»

Page 4: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Urrea, intsentsua, mirra...Tolosaldeko herri askotan Errege magoak iritsi dira. Adibidez,

Alegia, Berrobi, Berastegi, Anoeta, Amasa-Villabona, Irura,Tolosa eta Amezketan. Argazki galeria ‘ataria.info’-n

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Irurako plazara zaldiz gerturatu ziren. J. M.

Tolosan Errege magoak, laguntzaile eta guzti Euskal Herria plazara iristen, ezkerrean. Ume ugarik parte hartu zuen jaiotza lehiaketan. MIKEL IRAOLA

Alegiako plazan goxoki sorta jaso zuten gaztetxoek erregeen eskutik. Bart gauean eskatutako oparietako asko jaso dituzte haurrek gaur goizean. ENERITZ MAIZ

Berrobiko plazan, euskara gehiago erabiltzeko esan zieten umeei Errege magoek. A. I.

Elizaldetik behera jaitsi ziren atzo iluntzean Errege magoak Amezketara. E. M.

Etxeko txikienek opariak jaso zituzten erregeen eskuetatik. Tolosako Iurreamendi egoitzan, berriz, goiztiarrenak izan ziren. Herritar asko gerturatu zen bertara. M. I.

Amasatik Villabonako herrigunera jaitsi ziren hiru Errege magoak atzo, herriko danborrada eta dantzariez lagunduta. Eskubiko irudian Baltasar erregea. J. M.

Tolosaldea

�2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosaldea

�4 2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Orexan, etxez etxe ibili ziren atzo arratsaldean Errege magoak. ATARIA

Basagaindik jaitsi ziren Anoetara Errege magoak. J. M.

Page 5: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Urrea, intsentsua, mirra...Tolosaldeko herri askotan Errege magoak iritsi dira. Adibidez,

Alegia, Berrobi, Berastegi, Anoeta, Amasa-Villabona, Irura,Tolosa eta Amezketan. Argazki galeria ‘ataria.info’-n

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Irurako plazara zaldiz gerturatu ziren. J. M.

Tolosan Errege magoak, laguntzaile eta guzti Euskal Herria plazara iristen, ezkerrean. Ume ugarik parte hartu zuen jaiotza lehiaketan. MIKEL IRAOLA

Alegiako plazan goxoki sorta jaso zuten gaztetxoek erregeen eskutik. Bart gauean eskatutako oparietako asko jaso dituzte haurrek gaur goizean. ENERITZ MAIZ

Berrobiko plazan, euskara gehiago erabiltzeko esan zieten umeei Errege magoek. A. I.

Elizaldetik behera jaitsi ziren atzo iluntzean Errege magoak Amezketara. E. M.

Etxeko txikienek opariak jaso zituzten erregeen eskuetatik. Tolosako Iurreamendi egoitzan, berriz, goiztiarrenak izan ziren. Herritar asko gerturatu zen bertara. M. I.

Amasatik Villabonako herrigunera jaitsi ziren hiru Errege magoak atzo, herriko danborrada eta dantzariez lagunduta. Eskubiko irudian Baltasar erregea. J. M.

Tolosaldea

�2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosaldea

�4 2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Orexan, etxez etxe ibili ziren atzo arratsaldean Errege magoak. ATARIA

Basagaindik jaitsi ziren Anoetara Errege magoak. J. M.

Page 6: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Tolosaldea

�6 2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

MIKEL IRAOLA ABALTZISKETA

Jonathan Valdivielso abaltzisketa-rrak jaso du lehen aldiz Kontseiluakbanatu duen Euskal Tonbolaren Me-gasaria. «Sinetsi ezinean» dago.

Kotxea, motoa, Karibera bidaia,kruzero bat, urtebetez hilabeteroko400 euroko erosketa txekea Eros-kin, telebista bat, Play Station 4aedota bazkari eta afariak jatetxehainbatetan. Hau dena eta askozere gehiago irabazi du Jonathan Val-divieso abaltzisketarrak, EuskalTonbolako Megasaria tokatuta.

Euskal Tonbolak 10 urte bete di-tuen arren, lehen aldia da Megasa-ria banatzen duena. Euskaraz bizinahi dut esaldia osatu behar zuten

txartelen erosleek eta ondoren zoz-ketan parte hartzeko esaldi osatuabidali. Abenduaren 30ean, 12.000txartelen artean Valdivielsorenaizan zen gutun sariduna.

«Deitu zidatenean oso lanpetutagenbiltzan lanean, erabat estresa-tuta. Horrelako albiste bat eman etaguztia aldatu zen. Ez dakit nola azal-du», dio Valdiviesok, oraindik sinetsiezinda.

Dagoeneko pentsatzen hasia daopari horiekin zer egin: «Batzuk nire-tzat gordeko ditut, baina beste ba-tzuk saldu egingo ditut, lehenagotikbaditudalako edo ez ditudalako be-har. Uztailean ezkonduko naiz etaezkontzari begira diru apur bat lor-tzeko ere aukera ona da».

Inbertsioa euskalgintzaren alde

Astelehen goizean egin zuten saribanaketa ekitaldia Andoaingo Mar-tin Ugalde Kultur Parkean, eta Kon-tseiluko zein Behatokiko ordezka-

Euskal Tonbolak banatuduen lehen MegasariaAbaltzisketara joan da

Kontseiluak banatu duensaria ‘Euskaraz bizi nahidut’ esaldia osatuta jasodu Jonathan Valdivielsok

riek azaldu zutenez, herritarrek Eus-kal Tonbolan egiten duten inbertsio-ari esker, euskalgintzak egin deza-keen lana burutzea posible da:«Bere ekarpenaren eta berea bezala

milaka euskal herritarren ekarpena-ri esker egiten du lan euskalgintzakeuskararen normalizazioan urra-tsak ematen».

Halaber, Valdiviesok esan du gus-tuko duela Euskal Tonbolarenproiektuan parte hartzea. Are gehia-go, nabarmendu du guztion indarraeta energia beharrezkoa dela urra-tsak eman ahal izateko.• [email protected]

Andoaingo Martin Ugalde parkean jaso zuen saria Jonathan Valdivielsok. ATARIA

Guztion indarraeta energia

beharrezkoak diraeuskalgintzan urratsak

eman ahal izateko»JONATHAN VALDIVIELSO

ERREDAKZIOA

Tolosaldeko Sarek urtarrilaren 9anMugi daitezen harriak lelopean Bil-bon eta Baionan burutuko diren mo-bilizazioaetara joateko gonbita luza-tzen die herritar guztiei. Autobusezjoan nahi dutenak autobuserako ze-rrendetan izena emateko azkenegunak dituztela gogorarazi dute:«Herritarrei deia luzatzen diegu la-runbateko mobilizazioan parte har-tzeko, denon artean dispertsioarenharria mugitu eta euskal preso etaiheslarien eskubideak errespeta-

tuak izan daitezen». Ibarran, esate-rako, Urtezahar egunean 100 per-tsonatik gora bildu ziren preso etaiheslarien eskubideen defentsan.Helburua eskubide urraketak irudi-katzen zituen furgoneta mugitzeaizan zen. Anoetan, berriz, hilaren3an hamaiketakoa eta Sareko ma-terialaren salmenta egin zuten, etaDispertsioaren Harria mugitu zuten.

Maite Aranalderengana

Askatasunaren bidean preso etaiheslariak etxera! lelopean, hilaren16an, Vivonneko espetxera bidaiaantolatu dute. Bertan dago presoIbarrako Maite Aranalde. 04:00etanizango da irteera, kultur etxeko ata-ritik. Autobusean izena emateko ze-rrendak ohiko tabernetan daudelajakinarazi dute Ibarrako Sortutik.

Harriak mugitzerajoateko, autobusetanizena emateko deia

Anoeta eta Ibarran mobilizazioekin girotu dute, urtarrilaren 9a. ATARIA

Bilbon eta Baionan egingodiren mobilizazioetarajoateko izena ematekoazken egunak

Page 7: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

Kirolak

�2016ko urtarrilaren 6a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 7

Shanti txapelketakoazken partidak gaurjokatuko dira,09:30ean hasita

A. IMAZ TOLOSA

Tolosako Usabal kiroldegian goize-an goiz hasiko dira EguberrietakoXXXIV. Shanti Txapelketako finalak.Lehena, benjamin neskena, izangoda, eta 09:30ean jokatuko da. Txa-pelketa bikaina egin ondoren, fina-lera Uzturpe eta Izarrak taldeak iritsidira.

Bigarren finala 10:15ean hasikoda, benjamin mutilena. Aipatu ben-jaminetan, eta mutiletan, bi txapel-keta egin dituztela. Alde batetik,2007. urtean jaiotakoen artean, etabestetik, 2006koen artean. Lehe-nengo horien finala jokatuko da10:15ean, Egarriko Tigrea eta Pira-tak taldeen artean.

11:00etan alebin nesken finalajokatuko da. Star Girls eta Beastia-rrak sailkatu dira finalerako.

11:45ean laugarren finalarentxanda izango da. 2006ko benjami-nak irtengo dira Usabalgo kantxaraordu horretan. Finalera iritsi diren bi

Bost finalen ordua iritsi da

Hirugarren eta laugarren postuetako partidak jokatu ziren atzo. A. IMAZ

taldeak ondorengoak dira: DenakBat eta Sutagar.

12:30ean jokatuko da aurtengoedizioko azken finala. Alebin mutile-na izango da, Casa Julian eta Marra-zoak taldeen artean. Ondoren egin-go da sari banaketa ekitaldia.

Finalek bi zati izango dituzte, etazati bakoitza 20 minutukoa izangoda.

Atzo hirugarren eta laugarrenpostuetako lehiak jokatu ziren Usa-bal kiroldegian, bost mailatan. Ikus-le ugari elkartu zen harmailetan, etagiro berezia jarri zuten haurtxoekinbatera. Gaur ikusminak gora egingodu, eta txikienak jokatzen ikusteakduen xarmarekin, Usabalen goizpasa ederra egiteko aukera izangoda.

Finalerdiak jokatzenhasiko dira Amezketan

PILOTA. Euskal Herriko Elkarteen Ar-teko II. Txapelketaren finalerdiak la-runbatean eta igandean jokatukodira, 17:00etan, Larrunarri pilotale-kuan. Hilaren 9an, Aurrera Saiazentxanda izango da, Zaramagaren aur-ka. Eskualdekoen ordezkariakhauek izango dira: lau t’erdian Belo-ki; buruz buru Urretabizkaia eta bi-naka, Labaka eta Telletxea. Biga-rren finalista igandean erabakikoda, eta Pagazpe eta Huarteren arte-ko lehiatik aterako da. Txapelketa-ren antolatzaileek herritarrei parti-dak ikustera eta pilotaz gozatzeragerturatzeko gonbitea luzatu nahiizan diete.

Gaur, BeotibarrenSoroako hiru partida

PILOTA. Migel Soroa Ogi Berri pilotatxapelketako hiru partida jokatukodira gaur, Tolosako Beotibar pilota-lekuan, 16:30etik aurrera. Jubenile-tan Etxeberria-Zezeagak Anso-Aiz-pururen aurka jokatuko dute jaialdi-ko lehen partida. Bigarrenapromesen mailakoa izango da, etaLazkanotegi-Belokik, Mikel Goñi-Sa-legiren aurka jokatuko dute. Elitemailako lehiak itxiko du gaurko jaial-dia. Bakaikoa-Murgiondok Aznarez-Perezen aurka jokatuko dute.

Lara Arruabarrenakalera, Shenzen-en

TENISA. Lara Arruabarrena tolosa-rra Txinan ibili da, Shenzengo Irekiajokatzen. Gauzak ez zaizkio ondoantera tolosarrari, lehen kanporake-tan Irina Camelia Begu errumania-rrak kalera bota baitu. Arruabarre-naren ibilbideak bi set-eko iraupenaizan du, errumaniarrak 6-3 eta 6-2ko emaitzarekin utzi baitzuen to-losarra Shenzengo txapelketatikkanpo.

Jokin Alberdi • Ziklo-kros txirrindularia

«Lehen bi itzulietan Larrinaga etahoriekin joan nintzen»

Jubenila izan arren 23urte azpikoekin korrituzuen Ormaiztegin,garaipena lortuz

ASIER IMAZ ZIZURKIL

Urtea bikain hasi du Jokin Alberdik(Zizurkil, 1998). Ormaiztegin era-kustaldia eskaini zuen, zaharragoenaurka garaipena lortuz, hilaren 3an.Orain, azken bi urteetan irabaziduen txapelketa korrituko du, Espai-niakoa. Ondoren mundu mailakoaketorriko dira. Denboraldi honetan,ordea, kritikak entzutea ere tokatuzaio zizurkildarrari, nahiz eta jubenilbat besterik ez izan. 23 urte azpikoekin aritu zinen Or-

maiztegin. Nolatan?

Oraindik jubenila naiz, baina bai en-trenatzaileak eta baita selekziokohautatzaileak ere, Ormaiztegin za-harragoekin korritzeko esan zida-ten, munduko kopa prestatzeko.Aurrez egin al zenuen horrelako-

rik?

Iaz lasterketa batean egin nuen. Bai-na gaixo nengoen, eta lasterketa bu-katu nuen arren, erretiratzekotanegon nintzen. Aurten formaz ondonengoen, eta proposamenari baietzesan nion. Zer sentsazio izan zenituen?

Onak. Irteera nahiko txukuna eginnuen, eta lehen bi itzulietan Larrina-ga eta horiekin joan nintzen, aurre-an. Gero erasoa jo zuten, eta ni eroriegin nintzen. Altxatzerako berriz,alde eginak ziren. Julen Zubero ha-

rrapatzea lortu nuen, eta gero bera-rekin joan nintzen, berriro erortzeraarte. Non nabaritu zenuen aldea?

Denbora kontua dela uste dut. For-maz ondo zaudenean berdin dizu ju-benilen 40 minutuko lasterketa bategin, edo 50-60 minutukoa egin, 23urte azpikoek eta eliteek egiten du-ten bezala. Aldea iraupenean dago-ela uste dut. Jubeniletan bakarrik ikusi izan zai-

tugu lasterketa buruan. Hemen

Hernandez, Larrinaga... eta horien

gurpilean ibili zara. Erritmoa ere

desberdina izango da.

Beti bat aurrean izaten duzu, eta su-fritzen zoaz, edo beste erritmo bate-an. Lasterketa zorrotzagoa egitendute.Eta hala eta guztiz ere, 23 urtez

azpikoa irabaztea lortu zenuen.

Nire lasterketa egitera atera nin-

tzen, ez irabaztera. Ahal nuen ondo-ena egin nuen, eta gero irabaztekoaukera zegoela ikusi nuenean, au-rrera segi nuen helmugara bitarte. Forma aipatu duzu lehen. Belgi-

kan egon zara abenduan, Mundu-

ko Kopan, horrek lagunduko zizun.

Hor beste erritmo batean ibiltzenzara, beste gorpuzkera batekin. Betitopera eramaten zaituzte, eta honaetortzean hori nabaritzen da. Nazioarteko lasterketa batean

lortu duzun emaitzik onena lortu

zenuen gainera, hamaikagarren.

Ez nuen horrelako posturik, ez. Na-murreko lasterketan izan zen. Le-hen itzulian itxi egin zidaten, eta 40.pasa nintzen. Azken bueltan zazpi-garren jartzea lortu nuen, baina bizi-kletak akats bat izan zuen, eta ha-maikagarren amaitu nuen; ondo. Aurtengo denboraldia iazkoa be-

zain ona ez dela esan dutenei...

Azkenean jendeak esaten dituenkontuak dira: iaz baino lasterketagutxiago irabazi ditudala, okerragonabilela... Iaz prestakuntza desber-dina egin nuen; hasieratik bukaerabitarte ia topera egoteko. Baina ezinda lau edo bost hilabete toperaegon. Aurten beste prestakuntzabat egin dugu, lasaiago hasi etaabenduan eta urtarrilean tope ego-teko; Munduko Kopa eta txapelketa-ri begira. Iaz nazioarteko lasterkete-tan 30. edo 40. ibiltzen nintzen. Aur-ten egin dudan posturik txarrena,Munduko Kopan, 22.a izan da. Oraindik gaztetxo bat izanda, zer

pentsatzen duzu horrelakoak en-

tzundakoan.

Ezer ez. Jendea libre da nahi duenaesateko eta pentsatzeko. Azkeneanegia dakitenak etxekoak, inguruko-ak, mekanikoak eta taldekoak dira.Kanpotik hitz egitea libre da.

A. IMAZ

Page 8: Euskal Tonbolaren lehen Megasaria, Abaltzisketan · 2017. 3. 6. · 4. urtea. 420. zenbakia.• • 107.6fm • 105.0fm • ASTEAZKENA, 2016-01-06 Euskal Tonbolaren lehen Megasaria,

GAUR

Tolosa

Egunekoa:Olarreaga Aranburu, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 67 01 28.Gauekoa:Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

2016-01-06ASTEAZKENA

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, TolosaTelefonoa: 943 65 56 [email protected] • www.ataria.infoPublizitatea: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Kirolak: 673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

TOLOSALDEKO ATARIAK ez du beregain hartzen egunkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

GAUR

12º

17º

09º

13º

BIHAR

Euskal musika

Egun osoan zehar euskal musika entzungai.

Hiru saioetan Leidoraretoa lepo beteta,agur esan du Poxpoloeta Konpainiak

MIKEL IRAOLA TOLOSA

Errege Egun bezpera atzokoa, egunberezia umeentzat eta are berezia-goa Tolosakoentzat atzokoan.

«Gaurkoan hemen bukatzen da.Ez dut nahi inongo malkorik. Abestitxalo eta algara, oroitzapen ederrezbeterik». 20 urteren ostean, amaitu-tzat jo zuen ibilbidea Tolosako paila-zo konpainiak. Eta nola ez, ikusle fi-

delenen artean, algaraka, kantuan,dantzari, pozik.

Poxpolorekin barre egiteaz gain,bidelagun izan zituzten atzokoanUdaberri Dantza Taldeko dantza-riak, trapezistak edota malabaris-tak, baita musikari apartez osatuta-ko taldea ere.

Iritsi da gero arte, laster arte esa-teko unea. Muxuak banatu zituztenbihotzez. Izango da berriz elkartze-ko aukera. «Horixe baietz!», oihuegin zuen Poxpolok: «Bitartean, geroarte! Zoragarriak zarete» esanezamaitu zuen. Eta irteeran gurasobatek esan zuen bezala, «baina itzu-li azkar, mesedez!».

«Gero arte,Poxpolo... bainaitzuli azkar,mesedez!»

Leidor aretoa hiru saioetan bete zen atzokoan Poxpolori agur esateko. M. IRAOLA

Zorionak!Nahia Lopetegi Etxedona

(Gaztelu)

Gaur sei urte,zorionak eta muxu asko-asko

etxeko guztien partetik!