Top Banner
Zuloan 2012ko iraila 131 zk. sartuta
16

131 - 2012 iraila

Mar 07, 2016

Download

Documents

DANBOLIN

2012ko iraileko zenbakia. Tania de Soussari elkarrizketa, herri nahiz auzoetako festetako argazkiak, Santa Engraziarako bidea inaguratu zeneko artikulua...
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: 131 - 2012 iraila

Zuloan

2012ko i ra i l a

1 3 1 zk.

sartuta

Page 2: 131 - 2012 iraila
Page 3: 131 - 2012 iraila

EE KK AA RR DD EE ZZ AA GG UU NN DD EE NN OO KKGG UU RR EE HH AA RR RR II KK OO SS KK OO RR RR AA Aurtengo udak ere egin du berea. Festetako ajeari nola edo hala buelta eman, oporraldiaalde batera utzi, eta betiko martxan hasteko ordua iritsi da gehienentzat. DDaannbboolliinn ere,abuztuko etenaldiaren ondoren, itzuli da zuen eskuetara. Aldizkariak hilabeteko oporral-dia izan du, bai, baina ddaannbboolliinnen pre-sentziarik ez da falta izan uda honetan.Hortxe ibili gara alde batetik bestera ddaann--bboolliinneko “txiringitoarekin”, kamisetaksaltzen, txapak banatzen, bazkideak lortunahian… baina ez pentsa presentzia kon-tua bakarrik izan denik; beharrak bultzatugaitu horretara. Udan ederki ibili garagehienok firin-faran, baina ez dugu ahaz-tu behar krisi ekonomikoa gogor eragitenari dela ia arlo guztietan, eta, nola ez, eus-kal hedabideetan. Eusko Jaurlaritzako mu-rrizketen ondorioz, ddaannbboolliinnek diru la-guntza gutxiago jasoko du aurten, (5.000euro beharrean, 3.000 euro) eta horri aldebatetik edo bestetik buelta eman beharraikusi dugu. Gu, indartsu gaude; inoiz bai-no jende gehiago gaude erredakzioan, eta,urtero moduan, gogotsu hasi dugu ikastur-tea, baina ezin da ahaztu dirurik gabe jaidagoela. Tristea, baina horixe da errealita-tea. Konturatuko zineten hil honetakoddaannbboolliinn normalean baino motxagoa dela. Lehen esan bezala, handik edo hemendikaurreztu beharra dago, eta noizean behinka pisu pixka bat kenduko diogu gure aldizka-ritxoari, 20 orrialdekoa beharrean 16koa eginez. Hala ere, aipatu behar da aldizkariankabitzen ez diren kontuak Interneten zintzilikatzen hasiko garela. DDaannbboolliinnek Faceboo-keko profila ireki du. Egin zaitezte ddaannbboolliinnen lagun! Ikusten duzuen moduan, diruarazoak hor daude, baina guri lanerako gogoa ez zaigu alde egin. Nork bere harri kosko-rra ekartzeko ordua dela uste dugu. Horrela, egoerari errazago egingo diogu aurre. Fatitabernakoek ekarri dute beren harri koskorra: azken pintxo poteoko irabazi guztiakddaannbboolliinnentzat bildu zituzten, 600 €! ESKERRIK ASKO! Azkenaldian, bazkide berri gu-txi lortu ditugu, baina seguru gaude oraindik asko zaudetela egiteko. Gogoratu bazkide-tza ez dela harpidetza, eta ddaannbboolliinn zuen etxean doan jasotzeak ez duela esan nahi gus-tuko baduzu lagundu ez dezakezunik.Urtean 25 €-ko kuota besterik ez da. Oraintxe du-zue aukera zuen harri koskorra ekartzeko! Uda honetan inoiz baino argiago ikusi daZestoan diru askorik gabe baina herritarren elkarlanarekin gauza politak egin daitezkee-la. Zerbeza Festa eta herriko festei begiratu besterik ez dago. Azken urteetako aurrekontutxikienarekin hiru asteburu festan ibili ez gara ba! Bejondeigula! Gauza txarrei alde posi-tiboa topatu behar diegu, eta, diru kontuak diru kontu, denon artean buelta emango dio-gula pentsatu. Nire partetik, Zerbeza Festako pankarta batean agertzen ziren Itoitzen LauTeilatu abestiko hitz hauek gogoraraztea besterik ez: dirurik gabe, baina izarrak gurekindaude.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Amaiur Ar i s t i Arreg i

34 6 10 11 12 14II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

'JJAARRDDUUNNIIAANNTTAANNIIAA DD EE SSOOUUSSAA

IIKKUUSS MMIIRRAA OORROOII MMIINNAA

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

AAUUZZOOEETTAATTIIKK

AA GG EE NN DD AA

Page 4: 131 - 2012 iraila

enbidoa I. B A R R A B A R R U T I K

“Uda helduda!” zioenPellok eta

negua heldu dela esanbeharko dut nik. Barre-rak kenduta, hondarrajasota, umeak eskolarahasita... festa ondorenaez da xamurra izatenZestoan Denek ondopasatzeko aukera izan-go zenuten behintzatAmabirjin hauetan:kontzertuak, afariak,paella lehiaketa, koadri-la arteko jolasak, zeze-nak, pilota partidak...denentzako egon da

festarako aukera. Nire kasuan ez dira egun ederrak izan.Tabernariontzat herriko festak lan askoko egunak dira eta fes-ta aurrekoak dira gogorrenak dena prest edukitzeko buruhaus-te pila bat izaten delako: zenbat kamarero beharko diren, zen-bat jenero, izotza gorde behar, ordutegiak lotu, musika presta-tu... ez da erraza asmatzea. Baina txupinazoa bota ondorenjada ez dago atzera bueltarik eta “datorrena datorrela” esaneta lanera!Eta lanean barra barrutik gauza pila bat ikusten da. Denakezin dira kontatu, noski, baina polita izaten da jendea pozikikustea dantzan, kantuan, fitxak sartzen edo txapa ematen,denetarik baitago!Garai batean zuritoa eta kalimotxoa edaten zen nagusiki etaginkas-a zen edari berezia. Gaur egun gazteek edo gaztetxoekez dakite zer edan, edozer gauza nahasten dute. Gogoan dutneska batek eskatutakoa: “pitufo bat jarriko?” eta nik “eztakau”,“ba ordun TGV” nik “ezta”, “ba piruleta” ni parrez, eta berak az-kenean “ba matxakau tubue!”. Eta horixe da modan dagoena,vodka limoiarekin eta txupito basoak matxakatzeko eta aldi be-rean aldamenekoak zipriztintzeko.Bada gauza bat azkenengo urteetan asko kezkatzen nauena.Normalean gehiengoa ondo portatzen da baina parranda dago-en bakoitzean txikizioak egiten dira. Komuneko atea, taza edobonba, kisketak, lanparak, kristalak, pintadak... beti zerbaitapurtu behar! Zergatik? Gustura geratzen da hori egiten due-na? Ez dut ulertzen!Eta festari berriz helduz, beti ikusten dira parejita berriak, jen-deak asko ligatzen du, batzuk ezkutuan eta beste batzuk de-non aurrean exibizioak egiten. Ainhoak Gallegitxok zerbait ja-kingo du. Zuk nola egiten duzu? Telefonoz?

Zerbeza f es ta 2012Honezkero festetako ondorenak gaindi-tuta izango dituzuelakoan gaude, batzueibesteei baino gehiago kostako zitzaizuenajearen kalbarioari aurre egitea, bainazer demontre!, herriko festak urteanbehin izaten dira eta aurten ere egural-diak lagunduta giro bikaina izan dugu-nik ezin uka.Aurten inoiz baino festa luzeagoak izanditugu, zenbaitzuei herriko festak mo-tzak izango zirela iruditu nonbait etaGaragardo festa antolatzea otu ez zi-tzaien ba! Gai horrekin heldu nahi ge-nioke Danbolinek eskaini digun Pintadahoni, balorazioa egin eta bitartean herri-tarrei eskerrak eman nahi genizkieke.

Aurtengo festetarako krisi santua dela eta aurrekontumurritza iritsi zitzaion festa batzordeari, eta horri aurreegiteko eredurik egokiena zestoarrok lanean jartzea iru-ditu zitzaigun. Nahiz eta lehenengo aldia izateak eta ga-rai desegokia izateak beldur pixka bat eman, ederkieman genion buelta guztion artean, jendearen parte har-tze ikaragarria eta herritarrek erakutsi zuten lanerakoprestutasuna eredugarriak izan baitira. Gazte eta helduizan ditugu giro bikainean lanean Garagardo festakiraun duen lau egunetan.

Eskerrik beroenak eman nahi genizkieke bertara gertu-ratu diren guztiei, eta bereziki lanean jardun diren 120herritarrei. Horien artean Aizpea Aristiri; Erralla BertsoEskolari; Moniki, Eiderri eta Leireri; musika ekipoa utzidigun Gazte Asanbladari eta horrekin lan egin duten Ike-rri, Manuri eta Telle-ri. Udalak emandako laguntza ereezin ahaztu: Jubilatu Elkartearen tabernaren eta kirolde-giko komunen erabilpena, tikeen diseinua eta inprimake-ta, brigadako langileen laguntza… badakigu norbaitahaztuko zaigula, baina eskerrik beroenak denei.Orain festa batzordearen lana izango da, hemen ateraden diruarekin eta Garagardo festarekin zer egin beharden erabakitzea, beraz animatu bertara!!Eskerrik asko eta Zorionak Zestoa!

GG aa rr aa gg aa rr dd oo ff ee ss tt aa aa nn tt oo ll aa tt zz ee nn jj aa rr dd uu nn gg aa rr ee nn FF ee ss tt aaBB aa tt zz oo rr dd ee kk oo kk ii dd ee aa kk :: VV ii rr gg ii nn ii aa AA nn gg uu ee rr aa ,, II nn aa xx ii ooAA rr tt ee tt xx ee ,, AA ii mm aa rr EE tt xx ee bb ee rr rr ii aa ,, MM aa rr ii aa nn LL aa rr rr ee aa ,, JJ oo ss ee bb aaRR ee gg ii ll ,, JJ ee ss uu ss UU dd aa bb ee II ss tt oo ee tt aa II mm aa nn oo ll UU gg aa rr tt ee ..

Pintada .

I ñaki I ze ta

Page 5: 131 - 2012 iraila

“Oraingoz lana badaukat, baina badaezpada2. perfila edo titulua atera nahi dut, hemen-dik hilabete gutxira ez dakit-eta zer pasatukoden”. Enpresako administraria, 41 urte.

“Getxokoa naiz eta Zestoara etorri naiz biko-tearekin bizitzera; Iraetan bizi gara. Hemendenek euskaraz egiten dute eta nire euskarahobetzeko beharra ikusi dut”. Informatika-ria, 26 urte.

“Otsailetik langabezian nago eta prestakun-tza moduan hartu dut urte hau. Euskara mai-la findu eta, ahal badut, EGA atera nahikonuke”. Ingeniari kimikoa, 32 urte.

“Nire neska-laguna euskaldun zaharra da bai-na ni ez. A ereduan ikasi nuen Iru_ean eta er-dararako joera handia dut. Gure artean betigaztelaniaz egiten dugu eta hori aldatu nahidut”. Sukaldaria, 37 urte.

“Zestoar peto-petoa naiz, euskalduna goitikbehera. Baina euskarazko albisteak irakurtzeaasko kostatzen zait... eta zerbait idaztea zeresanik ez. Marka da gero! Gaztetan izan eznuen aukera eman nahi diot neure buruari”.Mekanikaria, 54 urte.

“Haurrak txikiak zirenean, ondo moldatzennintzen beraiekin euskaraz, baina hazten aridira. Orain ia edozertaz hitz egiten dute, etahaiei ulertzeko euskara gehiago jakin behardut. Ez dut gaztelerara itzuli nahi”. Garraio-laria, 43 urte.

“Iaz euskaltegian ibili nintzen eta konturatunaiz nire bizimodua asko euskaldundu dela:irratia entzutean, lagunarteko hizkuntzan...Klak! egin dit buruak. Aurten ere joangonaiz, dudarik gabe!”. Ingeleseko irakaslea,29 urte.

“Institutu garaian ez nuen EGA titulua ateraeta orain lana lortzeko behar-beharrezkoadut. Orduan egindakoaren damuak ez due-nez balio, pilak jarri eta martxan hastea era-baki dut”. Haur hezitzailea, 35 urte.

“Orain dela urte batzuk euskara politikarekinlotzen nuen, baina garaiak aldatu egin diraeta beste txip batekin nabil. Toki batean bizieta bertako hizkuntza ikasteko premiari orainbeste begi batzuekin begiratzen diot. Aldake-tak eboluzioaren seinale dira ezta?”. Enpre-saria, 47 urte.

“Niri mingaina askatzea falta zait, praktika-tzea. Nik ez daukat tituluen beharrik, bainakalean erabiltzeko asko interesatzen zait. Iaz-ko mintzasaioetan oso ondo pasatzen ge-nuen!”. Etxeko langilea, 50 urte.

5Ni lehen ibil-

tzen nintzen ko-rrika baina orainutzita daukat. Ezdakit zenbategingo nituzke-en, 3 bat edo…

Sara Balenciaga

16 urte

Ez dakit ba,nola nagoen ara-bera. 4km, 5km,6km,… behar di-renak.

Iban Bueno

31 urte

Nik korrika,bat ere ez, eznaiz ibiltzen etaez nago entrena-tuta. Nik ustedut inportantea-goa dela hitz egi-tea eta nik horiegiten dut.

Aizpea Gonzalez

37 urte

Nik korrikaasko ez, bizikle-tan pixka batgehiago eta mo-torrean bueltaeuskadi.

Mikel Etxeberria

53 urte

Z e n b a t k i l o m e t r oe g i n g o z e n i t u z k ek o r r i k a e u s k a r a r e n a l d e ?

Iraila bukaerara arte, Zes-toako AEK euskaltegianizena emateko aukeraizango dute herritarrek.Hainbat bidetatik emandaiteke izena: udaletxekobulegora joanda, 943 1470 10 edo 943 15 10 89telefonoetara deituta, [email protected] helbide-ra idatzita. Zestoako Uda-laren laguntzari esker ur-teko matrikula doan irten-go zaie euskara ikastekoapustuari sendo eustendiotenei. Ikasturte hasie-ran 100 euro ordaindukoditu ikasle bakoitzak, eta%80ko asistentzia baldinbadauka, diru kopuruaoso-osorik itzuliko zaioikasturte amaieran. Eus-kara bizia ikasteko aukeraparegabea inondik inora.

Zergatik joaten gara

euskaltegira?

Page 6: 131 - 2012 iraila

Batek bainogehiagok bi aldiz begiratuko

dio portadako neskari zeinden ziurtatzeko. Tania de

Sousa da bai (Zestoa, 1987).16 urterekin irten zuenherritik berak bilatzenzituen bideak hemen

aurkitzen ez zituela eta.Batxiler artistikoa egitera

joan zen Donostiara eta han gelditu zen bere lekua bilatuta. Ordutik gutxi zapaldudu herria bederatzi urte hauetan, eta guk, amarenera bueltatu den honetan, berean

muturra sartu nahi izan dugu.Marraztea gustuko zuelako ekin zion batxiler artistikoari eta geroago Psikologia

ikasketak hasi zituen baina ez zuen aurrera jarraitu. Biziak musika mundura bideratudu Tania. Eta han eta hemen dastatzen ibilita, orain berea sentitzen duen gune

horretan murgilduta dago, goi mailako soinu moduloa egin eta musika taldedesberdinetan parte hartu ostean, besteak beste. Herritar askok Zuloan ezkutatuta

egon dela pentsa baldin badezake ere, bertan sartu berri dela esan dezakegu, etaibilibide gorabeheratsua

izan ostean, sakonerahandia duen proiektuan

murgilduta dago.

Taniade Sousa

Noiz murgildu zinen musika munduan?17-18 urterekin neska talde bat elkartu ginen eta Las Putas del Mistol tal-

dea sortu genuen. Geroago beste bi taldetan ere ibili naiz; Kalamitin -euska-raz abesten genuen- eta The Dispositivesen, Hori Donostiako lagun batzue-kin osatua dago eta oraindik segitzen dugu jotzen. Bost gara taldean: bi gita-rra, bateria, baxua eta ahotsa. Hori da musikalki egin dudana.

Hemendik kanpo ere egon zara bizitzen ezta?Bai, Manchesterren egon naiz hiru hilabetez, nahiz eta joan etorrian ibili

naizen. Ingelesa ikasteko asmoz joan nintzen eta han egon naizen bitarteanzerbitzari lanetan ibili naiz. Baina orain sartua nagoen Zuloak proiekturakodeitu zidaten eta asko interesatu zitzaidanez, bueltatu egin nintzen.

JardunianTaulaxumeetatik

alfonbragorrira

TTOOMM HHAAGGEENN

Page 7: 131 - 2012 iraila

7ian

Musikalki atea irekitzeko asmoz joan zinen ingelesa ikastera?Beti gustatu izan zait hizkuntza hau. Gehien entzuten dudan musika in-

gelesez egindakoa da, eta nire asmoa ondo ikastea zen, taldean letrak idaz-teko. Baina zoritxarrez ez dit denbora eman horretarako.

Kanpoan egon zaren bitartean nola egin duzu The Dispositives-ekin jarraipena? Etenaldia izan duzue?

Joan aurretik disko bat grabatu genuen, oraindik atera ez dena. Beraiekentseatzen jarraitu zuten bitarte horretan baina kontzertuak eman gabe.

Zenbat denbora daramazue?Ba formazioz aldatzen joan bagara ere, hiruzpalau urte daramazkigu tal-

dearekin.

Nola iritsi zinen Zuloak proiektura?Taldea Arrate Rodriguezek sortu zuen, eta niri berak deitu zidan Zuloak

taldeko abeslariak utzi egin zuelako. Kontatu zidatena hainbeste gustatu zi-tzaidan, Manchesterretik bueltatzea erabaki nuela. Hasiera batean martxahartu genuen eta kontzertu batzuk eman genituen. Arratek bere esperimen-tazio lana hasia zuen taldearekin: taldea sortu, filmaketak egin… baina gero-ago utzi egin genuen, eta taldea bera eta bildutako materiala geldirik egonda Fermin Muguruzaren eskuetara iritsi bitartean. Une horretatik aurreraproiektuak aurrera egin du eta ez edonola.

Noiz hasi zen Zuloaken ibilbidea?Aurreko urteko irailean hasi ziren. Ordutik taldeak aldaketak jasan ditu,

ni beranduago sartu nintzen, aurtengo otsaila inguruan, aurreko abeslariakutzi zuela eta. Tartean tentsio une ugari sortu ziren eta Arratek proiektuautzi zuela eta, maiatzean azken kontzertua eman eta guztiok laga genuentaldea. Ferminek berreskuratu du pelikula egitearen plana dela-eta.

Zuloak taldean hiru zarete. Zuk instrumenturik jotzen duzu?Ni beti txarra izan naiz instrumentuekin.Hartu izan dut gitarra, pianoa…

baina beti laga ditut eta kantatzen bukatu izan dut.

Ezta inongo broma ahotsa instrumentu gisa ez?Ba ez, asko zaindu behar da.

Zertan datza Zuloak proiektua? Zeren bila hasi zen Arrate Rodri-guez taldea sortu eta filmaketa horiek egiterakoan?

Nik uste berak esperimentu bat egin nahi izan zuela, esan izan den beza-la, Andy Warholek bere taldearekin [Velvet Underground –Lou Reeden lehe-nengo taldea-] egin zuen moduan. Ez da naturalki sortutako taldea, aukera-tuak izan direnak bildu eta nolabait hori zuzendu du. Proiektuan zehar eraguztietako momentuak bizi ditugu, tentsio uneak barne. Dena joan da fil-matzen eta azkenean produktu polita atera da nire ustez.

Zein motatako filmaketak egin zituen Arratek?Sakontasun askoko materiala bildu zuen. Gure arteko solasaldiak, kon-

tzertuak, entseguak, dena erakustea nahi izan du. Hasieran ez genekien zeregin behar zuen material horrekin. Gero Fermin jarri zenean proiektuarenarduradun, haluzinatu egin genuen.

Zaila izango zen ba normaltasunez eta natural mantentzea kame-ra aurrean edukita ezta?

Bai, ez zen batere erosoa egun guztia kamera parean edukitzea. Batzue-tan, une artifizialak sortzen ziren, izan ere egoerak ez zuen uzten jarreraerabat naturala izaten.

Emakumearen aldeko aldarrikapen kutsua ote duen esan da…Bai, emakume euskaldunak rock munduan duen lekua aldarrikatu nahi

izan dela esango nuke.

EERRNNAANNDDOO LLEEZZAAUUNN

···

Zuloak, dokumental faltsua

Irailak 22, Zuloak filmarenestreinaldia. Eserlekuak bero, ikusminhandia, protagonistak bertan, ikusleak

prest… Argiak itzali dira eta filma hasteradoa. Zuloak ilunak izan ohi dira eta

ilunpean ezkutuko zerbait dago hemenere, filmaren bukaeran argitu dutena.Dokumental faltsua, sorkuntzazkodokumentala dela bota du Fermin

Muguruzak. Propio filmerako sortutakotaldea da Zuloak, ez iragan bat duen

formazioa. Elkarrizketa egina dugu etazenbait gauza ez dira kontatu diguten

bezala. Izan ere, aktore papera kamerazaparte ere mantentzea tokatu zaie

Zuloakekoi, eta horren parte izan daistorioaren zati asmatua filma aurkeztuaurretik mantentzea. Arratek grabatu,taldea utzi eta material guztia Fermini

utzi ziola, besteak beste. Gauzak horrela,zorionak Zuloakekoei eta bereziki Taniari

bere lana ederki egin duelako.Dokumental faltsuarena mantentzearren

kontatu zigun guztia egia ez zelakoerakutsi digun kezka ezaba dezala.

Page 8: 131 - 2012 iraila

···

M aialen Kor tad i Iparrag i rre

Zuk nola ikusten duzu emakumea mundu honetan?Gaur egun denok aukera berdinak ditugu. Gauzak asko al-

datu dira eta matxismoak ez du hainbeste pisu, nahiz etaoraindik beharrezkoa den zenbait momentutan aldarrikatzea.Baina bagaude emakumeak musika egiten. Gizonezko gehia-go dago, eta urteetan zehar egon izan diren emakumearekikomugak badu bere isla, baina dagoeneko ez daukagu arazoriknire ustez.

Zu eroso sentitu izan zara, beraz, orain gutxi arte“gizonezkoagoa” izan den mundu honen barne.

Ni bai. Ez dut inoiz arazorik izan alde horretatik.

Norbera irekia izatea beharrezkoa, zu zeu bezela ezta?Bai, ez dut inoiz mugarik sentitu.

Zer moduzko harrera izan du Zuloak taldeak?Oso ona. Orain, kontzertuekin berriro hasi garenean, gus-

tura ekin diogu. Bilbon izan zen berriro hasi garenetik emandugun lehen kontzertua eta oso ondo.

Zein izango da hemendik aurrerako plana?Ba kontzertu asko ditugu, hemen Euskal Herrian: Iruñean,

Bilbon, Donostia eta inguruetan…; Espainia mailan ere bai,Bartzelona, Madril, Orense (Galizia)… eta hemendik kanpo,Mexiko, Berlin… Izugarria, oso aukera polita. Kilometroetaneta Korrikan ere izango gara.

Eta nola ikusten duzu etorkizuna?Momentuz ea zer harrera izaten duen hasitako honek.

Agian aurrerantzean jarraituko dugu jotzen baina nola bakoi-tzak bere proiektu pertsonalak ditugun, momentuan pelikula-ren aitzakia hau dela-eta ari gara kontzertuak ematen.

Taldea sortzea pelikula egitearen aitzakiaz sortu ba-da ere, irekita zaudete izan lezakeen bidearekin jarrai-tzera ezta?

Bai ikusiko dugu, berez bukaera dauka, pelikulak bezala.Gu bananduta gaude talde desberdinetan eta pelikula egitehonek elkartu gaitu.

The Dispositives taldearekin jarraitzen duzu lanean?Bai, momentuan ez daukagu kontzerturik, baina entsea-

tzen jarraitzen dugu. Joan etorrian ibiltzen naiz Zestoatik Do-nostiara, orain hemen bizi naizen horrekin.

Nola ikusten duzu zure taldearen egoera?Zaila da babesik gabe aurrera egitea. Zerikusirik ez Zu-

loakekin izaten ari naizen bizipenekin. Lana berdin egitendut talde batean eta bestean, entregatuta, ahalik eta kon-tzertu gehien ematen saiatzen gara, lagunak joaten diraikustera eta dirurik ez da ateratzen.

Fermin Muguruza atzean edukitzearen aldea iku-si duzu ez?

Bai, berari esker izan da. Bera ez baldin balego honenguztiaren atzean ez liguke inork ezagutuko.

Bultzada izan daiteke bakoitzak bere aldetik di-tuzuen taldeak agerian jartzeko?

Bai, posible da. Ni ezagunagoa egite horrek gure taldeaezagutarazteko aukera zabaldu dezake. Agian lagungarriaizan daiteke, bai.

Nondik mugitu izan zara zure taldearekin?Donostia eta inguruetan. Ez gara inoiz kanpora atera.

Beste maila batean ibili gara, orain izaten ari naizen auke-raren antzik ez.

Musika estiloak batera edo bestera bideratu ohiizan du taldea. Zein musika mota egiten duzue zuek?

Eskandinaviatik azken urteetan etorri diren taldeen il-doan mugitzen gara. Hellacopters eta abar. Nahiko indar-tsua eta erritmo azkarrekoa.

The Dispositives-en ingelesez abestera ohitutaegonda, eroso sentitu al zara euskaraz abesten?

Bai, oso. Azken finean nire hizkuntza da eta horrelaadierazteak gainera beste neska talde batzuengandik des-berdintzen gaitu.

Zeharo esperientzia berria bizitzen ari zara…Bai bai, dena, nork esango zidan pelikula batean atera-

ko nintzenik, zineman… Bizimoduz aldatu eta Manches-terrera joan ingelesa ikastera… eta azkenean dei batekplan guztiak aldatu eta bueltan hemen naiz nolabait zoriziritsi zaidan proiektu honetan.

Zestoan badago musikarekiko zaletasuna…Bai. Ematen du ez dagoela inor ezertan baina gero beti

ateratzen da zerbait. Jendeak gehiago borrokatzen du, he-rri txikia izanda. Berez, hemen ez dago laguntzarik pro-mozionatzeko, ez aurrera ateratzeko, ez dago ezer, baina,hala ere, jendea saiatzen da.

Zer esaten dizue herrian?Flipatu egiten dute. Jendeak gelditu izan nau kalean,

zerbait entzun dutela eta galdezka. Lotsa puntua ematendit, telebista, prentsa kontu horrek… Betiere herri txikianlotsa gehiago ematen du, denek ezagutzen nautela-eta.Hala ere, ni pozik.

Ea ba ze ate irekitzen dizuen proiektu honek…Bai, ea jendeari gustatzen zaion; ez pelikula bakarrik,

baizik eta kontzertuak eta taldea bera. Ea jendea gu ikus-tera etortzen den. Bestela lehenago bukatuko da guztia.

JJOONN UUSSUUAALL

Page 9: 131 - 2012 iraila

9

argazki gehiago danbolineko facebookean

Page 10: 131 - 2012 iraila

ABC egunkariak zekarren albistea, hu-rrengo egunean: “Vallellanoko

kondea iritsi zenAizarnara, Zestoa-ko auzora; han ga-raipen arku bat erai-kita zeukaten, ongie-torri beroa eginaz.Errepidearen bedein-kazioaren ondoren,ministroak zinta sin-bolikoa moztu zuen,eta bidea zabalik geratuzen trafikoarentzat. On-doren, ministroa etaagintariak Lasaora joanziren eta hango bidea ereinauguratu zuten”. Udale-ko paperek diotenez, Es-painiako, Diputazioko zeinherriko agintari franko bil-du zen bertan. Bedeinka-

zioa, berriz, on Joan Epelde Aizarnakoapaizak (Ieregi erretorea kanpoan zen,nonbait) eta on Jose Azkoitia Zestoakobikarioak eman zuten. Zinta gorri-ho-riak Herrilanetako ministroak ebakizituen, ABCk dioen bezala. Sei errepi-de inauguratu zituen egun berean: ai-patu ditugun biak, beste bi Legazpialdean (Urtatza eta Aztibia) eta bes-te bi Tolosa inguruan (Aldaba etaUrkizu).Fernando Suarez de Tangil (1886-1964), Vallellanoko kondea, erosoibiliko zen frankismoaren ontasu-

nen propagandarako aproposak izan ohiziren ekitaldi horietan. Izan ere, beneta-ko animalia politikoa zen bera: 1920anMadrilgo diputatu izan zen, gero berrizalkate, Alfontso XIIIaren lagun, Errepu-blika garaian Espainiako Gorteetako pre-sidenteorde… Francoren diktaduran, be-rriz, beste hainbat karguren artean, He-rrilanetako ministro izan zen(1951-1957), Estatu-Kontseiluko presi-dente (1958) eta Gorteetako prokuradore1949tik hil zen arte.Urte dezentetan, Zestoako bainuetxeraetorri ohi zen oporrak pasatzera eta he-rriko handikiek laster egin zituzten, esanohi den bezala, amistadeak, kondearekin.Hala, “berari zor dizkio” Zestoako he-rriak –eta Aizarnakoak ere bai, bistan de-nez- – hamaika azpiegitura. Horien arte-an, bainuetxeko zubia (1953-1954) etaerrepidea zabaltzea, Zestoako bariantea(1959), Casasbaratas delakoak…

Duela hilabete batzuk, Kutxak milioi erdi argazki jarrizituen ikusgai kutxateka.com webgunean. Ikaragarrizko

altxorra da eta Gipuzkoako gizarte, politika eta kultura-bizitzaren erakusketa bikain-bikaina. Guri Aizarnako argazki

hauexek eman digute atentzioa. 1954ko abuztuaren 27a,ostirala, goizeko bederatziak eta erdiak: Santa Engraziako

bidea inauguratzeko, agintarien zain Aizarnan.

minaoroimiraikusF ernando Arza l lus

CCCC BBYY--NNCC--NNDD--33..00--EESS 22001122 // KKUUTTXXAATTEEKKAA // ((MMAARRIINN FFUUNNTTSSAA)) // ((PPAACCOO MMAARRÍÍ))

CCCC

B BY Y

- -N NC C

- -N ND D

- -3 3. .0 0

- -E ES S

2 20 0

1 12 2

/ / K K

U UT T

X XA A

T TE EK K

A A / /

( (M M

A AR R

I IN N F F

U UN N

T TS SA A

) ) / /

( (P PA A

C CO O

M MA A

R RÍ Í) )

CCCC

BBYY

--NNCC

--NNDD

--33..00

--EESS

2200

1122

// KK

UUTTXX

AATT

EEKKAA

// ((

MMAA

RRIINN

FFUU

NNTT

SSAA))

// ((PP

AACC

OO MM

AARR

ÍÍ))

CCCC

BBYY

--NNCC

--NNDD

--33..00

--EESS 2200

1122

// KKUU

TTXX

AATTEEKK

AA // ((MM

AARR

IINN FFUU

NNTT

SSAA)) // ((PPAA

CCOO

MMAA

RRÍÍ))

Page 11: 131 - 2012 iraila

I r a i l u r e n 1 3 aArroabeko babes ofizialekoetxebizitzen zozketa

I r a i l u r e n 2 aTeodoro Sanchezen emazteak jasozuen herriko zaharrenen oroigarria

Ab u z t u r e n 2 aIzetaren idi parea zortzi mutilak bainogehiago harriari tiraka

Ab u z t u r e n 2 5 aV. Slalomean jendetza aurten ere

I r a i l u r e n 1 aArroabeko eskolan aurrefabrikatutakoeraikina leku arazoa konpontzeko

I r a i l u r e n 1 4 aEskualdeko udal ordezkariak bildutaherritarrentzat lana sustatzeko planean

I r a i l u r e n 2 aHerri kirolak edadetuen egunean

Ab u z t u r e n 1 0 a“Gartxot” Zinea Izarpean ekimenarenbaitan

Ab u z t u r e n 3 0 aXLI. Dinastia Etxabe txapelketako finalakkiroldegian

I r a i l u r e n 1 aGazteen bazkaria kiroldegiko aterpean

I r a i l u r e n 2 2 a“Euskaraz bizi nahi dut” lasterketakarrakasta bikaina

I r a i l u r e n 6 aGazteen III. esku pilota txapelketakofinalak Gurutzeagan

Ab u z t u r e n 2 5 aMus txapelketa jendetsua garagardofestaren baitan

Ab u z t u r e n 3 1 a“Ametsetan bizi” kale antzerkiaLaranjadin

I r a i l u r e n 1 aXXVII. Ondarbasora Igoera girobikainean

ddaannbboolliinnzzuulloo

11

Page 12: 131 - 2012 iraila

auzoetatikUrruti xamar gelditu zaizkigu Arroagoiko Santio

Santanak baina ez genituzke aipatu gabe utzi nahi,hortxe argazki batzuk!

Arroagoiko Santio Santana

Eta San Lorenten ere ez zen festa girorik falta izanauzoari izena ematen dien San Lorentzo eguneko jaie-tan.

San Lorenteko San Lorentzo

Zazpigarren urtez antolatu da Akoako bira, jada fin-katuta dago korrikalarien egutegietan, horren adieraz-garri aurtengo parte hartzea, 150 lagun alajaina, dor-tsal guztiak amaitu ziren. Mutiletan irabazle azken urteetako bera, Igon Manzisidor Itziarkoa eta emaku-mezkoetan Nerea Amilibia aiarra. Asto probak ere iza-ten du ikusmira, aurten zazpi asto lehian, Joxe MariAlbizu izan zen aurrena marra gurutzatzen, eta JoxeInazio anaia bigarren.

Akoako bira

Page 13: 131 - 2012 iraila

auzoetatik

‘Kontzejuko’ balkoitik zinegotziak etxafuegoa botazuenean hasi ziren ofizialki Aizarnako Amabirjinak,nahiz eta aurretik oilasko biltzaileen doinu eta makilahotsak entzunak genituen. Ordurako, sardinak prestzeuden parrillan, eta sagardoa ere bai laguntzeko. Jen-dea, berriz, etxafuegoa lehertu zain, parrillara ingura-tzeko.

Bezperako sardina jana egiten dela ez dira urte askooraindik, baina badirudi nahiko finkatu dela herrian;harexek eman zien jaiei hasiera.

Aurtengo egitaraua luzea eta ekintza ugarirekin osatu-ta zegoen. Eskerrak horretaz arduratzen den taldeak pro-fesionalen mailan egiten duen lan; hori bai, soldatarikgabe eta Aizarnari dioten sentimendu handi batekin.

Oilasko biltzaileak Amabirjin bezperan aritzea; horiberria da Aizarnan. Aldaketaren arrazoia zen gazteakfresko irten eta fresko itzultzea, baina ez dut uste hel-burua osorik lortu zutenik. Errua eguraldi beroari bota-ko diogu.

Pilotaleku bikaina badugu, baina, ikusleen kopuruaikusita, badirudi ez dagoela pilotazale asko Aizarnan;agian, bezperako gaupasa izango zen errudun.

Iparraldeko herri kirolen erakustaldia, benetan bikai-na. Lasto fardoak ermitaren teilatu parean ikusten ge-nituen, eta neska gazteek trontzarekin egurra nolamoztu! Kirol horrek beti lortzen du arrakasta handia.Ekintza horren bitxikeria bat ere aipatu behar da: aur-kezleak egin zuen galderan jarri nuen arreta, eta, Ai-zarna herria ala auzoa den galdetu zuenean, gehiengobatek herria zela erantzun zuen. Benetan ote dago sen-timendu hori kalean?

Herriko bikoteen arteko paella txapelketan ere girobikaina nabari zen, eta usain gozoa, zer esanik ez. To-mas eta Segundo nagusitu ziren lehian, eta, ondoren,paella jana herriko plazan. Euskaldunok, mahai ingu-rua ez badugu, ez dakigu jaiak ondo ospatzen, eta Ai-zarnan ere egunero zegoen plazan sabela betetzekoaukera: sardina jana, oilasko biltzaileen bazkaria, gazteafaria, paella jana, ume eta gurasoen bazkaria, herriafaria, jubilatuen hamaiketakoa eta triki poteoa noiz-nahi.

Ume jolasak, asto probak, erromeriak eta gaupasakere izan dute nahiko arrakasta, baina ezin da lerro gu-txitan denen berri eman. Jaiak luzeak iruditu arren, la-saiak eta alaitsuak izan dira, eta herritarren parte har-tze bikain batekin gainera. Zorionak antolatzaileei etajaietan parte hartu duten guztiei. Gora AizarnakoAmabirjinak!

31

J on Eg iguren

AizarnakoAmabirjinak 2012

Page 14: 131 - 2012 iraila

irAAIILLAA

28 OOSSTTIIRRAALLAA

Hileko azken ostiraleroko elkarretaratzea20:00etan plazan “Preso eta iheslariak herrira” lemapean.

29 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gorputzarekin komunikatuz tailerra 11:00etatik14:00etara eta 14:00etatik 16:30etara Alima Danza lokale-an. Gorputza ezagutzen ikasi ukimena eta entzuketarenbitartez. Dantza, antzerkia edo gorputz espresioan espe-rientzia dutenei nahiz ez dutenei zuzendua. DanielCharqueroren eskutik, [email protected] informazio gehiago. •• Xabinen hilketarenXXVII. urteurrenean Ertxiñara irteera “Izan zirelako ga-ra” lemapean 9:00etan Gurutzetik aterata. 13:00etan mo-nolitora kalejira.

urRRIIAA

05 OOSSTTIIRRAALLAA

Txilipurdika Kultur Etxeko Balio Anitzean.

05 --0066 AASSTTEEBBUURRUUAANN

Gu sukaldari: pizza tailerra gaztelekuan.

07 IIGGAANNDDEEAA

Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 2012Andoainen Aurtengo leloa: “On egin”

09 AASSTTEEAARRTTEEAA

Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako minbiziaduten emakumeen elkarteak antolatuta, hitzaldia: Bula-rreko eta ginekologiako Minbiziaren prebentzioa. Udale-ko pleno aretoan 17:30ean.

14 IIGGAANNDDEEAA

Tolosa-Zestoa mendi zeharkaldia Agiro menditaldeak antolatuta egun osorako.

18 OOSSTTEEGGUUNNAA

Puxka-Muxka Zirkuseko kideak Aizarnan izan-go dira, 17:30-18:30 bitartean.

19 OOSSTTIIRRAALLAA

Gaztelekuan elkartzen direnek, azaroan zeharegingo dituzten ekintzak adostuko dituzte. Informaziogehiago 688 684 029 telefonora deituta.•• TxilipurdikaKultur Etxeko Balio Anitzean.

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gaztelekuan eskulanak; dama txinatarra.

21 IIGGAANNDDEEAA

BTT irteera goizean zehar.

26 --2277 AASSTTEEBBUURRUUAANN

Gaztelekuan birziklapen tailerra; tetrabrikekinegindako diruzorroak.

26 LLAARRUUNNBBAATTAA

Garikoitz Mendizabalek, Txistu Symphonic (Ga-rikoitz Mendizabal & The Bratislava Symphony Orches-tra) lana aurkeztuko du 12:00etan pleno aretoan. Disko-ko hainbat doinu eskainiko ditu.

••Kiroldegitik. Urteetan zehar finkatzen joan diren kirolaukerez gain, berrikuntza modura kirol ezberdin asko

eskainiko dira aurten. Oraindik moldaketetan ari diren arren,zerbait berria egiten hasteko interesa duena gertura dadilakiroldegira.

••Ontziratu zaitez kanpainaren barruan arrainarentzattupperrak banatuko dira urriaren 19an (10:00-13:00)

eta 23an (17:00-20:00). Kanpaina hau Urola Erdiko Manko-munitateak antolatu du Kutxa Ekogunearen laguntzarekin.Helburua hirukoitza du: Erosketak egitea erosoagoa izatea,arrandegiek paper eta plastikozko poltsa gutxiago erabiltzeaeta zabor gutxiago sortzea. Etxe bakoitzeko ontzi bakarra ba-natuko da.

••Yoga ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astearte eta oste-gunetan izango da printzipioz, 17:30etatik 19:00etara,

Kultur Etxean. Mertxe Urreta hogeita bi urteko esperientziaduen irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gaz-teentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat...egokia da. Informazio gehiago nahi duenak 943 147 875 tele-fonora dei dezala.

••Euskara ikastaroak. Iraila bukaerara arte, Zestoako AEKeuskaltegian izena emateko aukera izango dute herrita-

rrek. Hainbat bidetatik eman daiteke izena: udaletxeko bule-gora joanda, 943 14 70 10 edo 943 15 10 89 telefonoetara dei-tuta, edo [email protected] helbidera idatzita. Zestoako Udala-ren laguntzari esker urteko matrikula doan irtengo zaieeuskara ikasteko apustuari sendo eusten diotenei. Ikasturtehasieran 100 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak, eta%80ko asistentzia baldin badauka, diru kopurua oso-osorikitzuliko zaio ikasturte amaieran. Euskara bizia ikasteko auke-ra paregabea inondik inora.

••Antzezpen tailerra hasiko da Amancay Gaztañagareneskutik. Tailerraren helburua Zestoan antzerki talde

iraunkorra sortzea da. Horretarako honako ibilbidea jarraitu-ko dira: lehendabiziko bi urteetan, Michael Chejov eta Wi-lliam Layton-en interpretazio teknikak ikasi eta landu eta hi-rugarren urtean, autore baten obra osoa landu eta antzeztu.Hortik aurrera antzerki taldea osatua eta egina egongo litza-teke eta urteko antzerki obra bat eskaini eta landuko luke.Aurten, iazko taldeez gain beste bat irekiko da astearteetan.Lau urtetik gorako haurrei zuzendua, adierazpena, irudime-na eta gorputz kontzientzia landuko dira. Irakaslea ArantzaIglesias. Informazio guztia 630 559 584 telefonoan edotawww.alimadanza.com helbidean.

a g e n d a

Page 15: 131 - 2012 iraila

Udazkeneko Lorea. Xabier Etxeberria “Gezurra”ardatz nagusi bezala harturik, idazleak elkarrekingurutzatzen diren hiru istorio arrunt bezain gogorkontatzen ditu eleberri honetan. Beraien bitartez,irakurleari erakutsiko dio nola “egiak” aurpegi askodituen, baina “gezurrak” ere bai. Eta, batzuetan,gezurra da egiaren aurpegietako bat.

ERRAUTSEneko Aizpurua. Erein, 2011

Magrebtar gizaseme bat la-bankadaka hil dute Lazkaon.Abokatu batek hilketa argi-tzeko eskatu dio Mikel Egile-orri. Kazetaria kinka txarre-an da, egunkariko lanpostua

galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eragin-da, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekin-go dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zi-kinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinenerrautsak lurpetik atera eta denen bistan haiza-tuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietarazabalduz.

EGARRI EGUNAK PORTUALDEANKoldo Izagirre. Susa, 2011

Egarri egunak, bai, 1977ko udahartakoak: asean gozatu nahiditu gazteria matxinatu batekaskatasuna, maitasuna, berdin-tasuna, edertasuna. Egarri anitzhonek gatazkan murgilduko

du heziketa sozial eta sentimentalean aurrenekopausoak ematen ari den protagonista, hats kolekti-boaren eta indibidualismoaren artean bere ezinta-sun, ahuldade eta ametsekin, gizontasun berri ba-ten bila.

irakurriberridut

M e r t x e U r i b e t x e b e r r i a

a

Page 16: 131 - 2012 iraila

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a