EBANJELIOA LUKASEN ARABERA
Hitzaurrea. Eskaintza
1,1 Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren
gertakarien historia idazteari, 2 hasieran begizko testigu eta gero
berrionaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera. 3
Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea,
hasieratik guztia zehatz‑mehatz aztertu ondoren, 4 jaso dituzun
iraskaspenak zeinen finkatuak dauden ikus dezazun.
JESUSEN AURKEZPENA (1,5‑‑4,13)
Jaiotza eta haurtzaroa (1,5‑‑2,52)
Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri
5 Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan
apaiz bat, Abiasen apaiz‑sailekoa; haren emaztea, Elisabet,
Aaronen* ondorengoa zen. 6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean,
eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren. 7
Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak
biak.
8 Behin batean, Zakarias apaiz‑zerbitzua egiten ari zen tenpluan
Jainkoaren aurrean, bere apaiz‑sailaren txanda baitzen. 9 Apaizen
ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira
sartzea intsentsua eskaintzeko*. 10 Herri guztia kanpoan zegoen
otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean. 11 Hartan, Jaunaren
aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu‑aldarearen
eskuinean zutik. 12 Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta
beldurrak hartu zuen. 13 Baina aingeruak esan zion:
‑‑Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure
emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.
14 Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren
jaiotzaz, 15 handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du
ardorik, ez pattarrik edango*, eta amaren sabeletik bertatik
Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak. 16 Israeldar asko bihurtuko
ditu beren Jainko Jaunarengana. 17 Eliasen espiritu eta ahalmenaz
jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme‑alabak
elkarrekin baketzeko* eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko;
horrela, prestatuko du herria Jauna onartzeko.
18 Zakariasek esan zion aingeruari:
‑‑Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz,
eta emaztea ere urteetan aurreratua.
19 Aingeruak erantzun zion:
‑‑Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali
nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera. 20 Hara, mutu
geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu
arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez
dituzulako.
21 Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian
horrenbeste luzatzen zuelako harriturik. 22 Irten zenean, ezin zien
hitz egin, eta jabetu ziren ikuskariren bat izan zuela santutegian;
keinuka egiten zien, mutu gelditua baitzen. 23 Tenpluko bere
zerbitzu‑egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen. 24 Handik
laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez
etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen: 25 <>.
Jesusen jaiotza iragarri
26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen
Nazaret zeritzan Galileako herri batera, 27 birjina batengana;
birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko
gizon batekin ezkontzeko hitz emana zegoen. 28 Aingeruak,
Mariarenean sarturik, esan zion:
‑‑Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek
zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. 30 Aingeruak
esan zion:
‑‑Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. 31 Hara, haurdun
gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus* ipiniko diozu izena.
32 Handia izango da, Goi‑goikoaren Seme deituko diote, eta bere
aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. 33 Israel herriko
errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik
izango.
34 Mariak esan zion aingeruari:
‑‑Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin
bizi?
35 Aingeruak erantzun zion:
‑‑Espiritu Santua etorriko da zuregana, Goi‑goikoaren indarrak
hodeiak bezala* estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena
santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. 36 Begira,
Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta
sei hilabeteko dago agorra omen zena; 37 Jainkoarentzat ez baita
ezer ezinezkorik.
38 Orduan, esan zuen Mariak:
‑‑Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
Mariak Elisabeti ikustaldia
39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako
mendialdeko hiri batera joan zen arin‑arin, 40 eta, Zakariasen
etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. 41 Mariaren agurra
entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra
sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen
Elisabet, 42 eta goraki esan zuen: <>
Mariaren kantika
46 Orduan, Mariak esan zuen:
47 <
pozaren pozez daukat barrena,
Jainkoa baitut salbatzaile.
48 Bere mirabe ezerez honengan
jarri ditu begiak;
horregatik, dohatsu deituko naute
guztiek gaurdanik.
49 Gauza handiak egin ditu
nire alde Ahalguztidunak.
Santua da
50 eta gizaldiz gizaldi errukitsua
begirune diotenentzat.
51 Bere indar guztiaz jokatu du:
buru‑harroak suntsitu ditu,
52 ahaltsuak goi‑postuetatik bota
eta ezerezak gora jaso;
53 ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali aberatsak;
54 lagun etorri zaio bere herri Israeli,
bere errukiaz oroiturik:
55 hala hitz emana zien gure arbasoei,
Abrahami eta ondorengoei betierean>>.
56 Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero,
etxera itzuli zen.
Joan Bataiatzailearen jaiotza
57 Denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. 58
Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zeinen erruki handia izan zion
Jaunak, eta harekin batean poztu ziren. 59 Jaio eta zortzi egunera,
haurra erdaintzera joan ziren, eta aitaren izena ipini nahi zioten,
Zakarias. 60 Baina amak esan zuen:
‑‑Ez, Joan izango du izena.
61 Esan zioten:
‑‑Ez duzu senitartean inor izen horretakorik.
62 Orduan, aitari galdetu zioten keinuka, ea zein izen nahi zion
jarri.
63 Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: <>.
Denak harriturik gelditu ziren. 64 Bat-batean, mihia askatu
zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten
hasi zen. 65 Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako
mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri. 66 Entzuten zuten
guztiek beren baitarako esaten zuten: <> Zeren Jauna lagun
baitzuen.
Zakariasen kantika
67 Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta
bezala mintzatu zen, esanez:
68 <
bere herriarengana etorri
eta askatu duena!
69 Salbatzaile indartsua* sortu digu
bere morroi Daviden ondorengoen artean.
70 Hala hitz emana zuen antzinatik
bere profeta santuen ahoz:
71 salbatuko gintuela
gure etsaien menpetik,
gorroto gaituzten guztien eskutik;
72 horrela agertu du
gure gurasoenganako errukia
eta oroitu da bere itun santuaz,
73 gure arbaso Abrahami
egindako zin‑hitzaz:
berak emango zigula,
74 etsaien menpetik libraturik,
beldur gabe bera zerbitzatzea,
75 santutasun eta justiziaz,
beraren aurrean geure bizitza guztian.
76 Eta zuri, haurtxo horri,
Goi‑goikoaren profeta deituko dizute,
Jaunaren aurretik joango baitzara
hari bidea prestatuz,
77 haren herriari salbamena,
bekatuen barkamena iragarriz.
78 Gure Jainkoaren
barru errukitsuari esker,
goiz-argia agertuko zaigu zeru goitik,
79 ilunperik beltzenean daudenei
argi egitera,
gure pausoak bake‑bidetik zuzentzera>>.
80 Haurra gorputzez haziz eta espirituz sendotuz zihoan;
basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu
beharreko egunera arte.
Jesusen Jaiotza
(Mt 1,18‑25)
2,1 Garai hartan, mundu guztiko erroldaketa egiteko agindu zuen
Augusto enperadoreak*. 2 Lehen erroldaketa hau Siriako* gobernari
Kirino zela egin zen. 3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor
bere herrira. 4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen,
Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira
igo zen 5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun
zegoen. 6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion,
eta 7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere‑aska batean
ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.
Aingeruak eta artzainak
8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea
txandaka zaintzen. 9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta
Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur‑ikaraz gelditu
ziren, 10 eta aingeruak esan zien: <>.
13 Bat-batean, zeruko aingeru‑talde handi bat azaldu zen
aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: 14 <>
15 Aingeruek zerura alde egin zutenean, artzainek ziotsaten
elkarri: <>.
16 Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta
jaioberria askan etzana. 17 Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan
zitzaiena kontatu zuten. 18 Artzainek esandakoa entzun zuten
guztiak harriturik gelditu ziren. 19 Mariak, berriz, gertakari
guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz. 20
Artzainak entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta
goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu
baitzitzaien.
21 Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena
ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.
Jesus tenpluan aurkeztua
22 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi
zitzaienean*, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari
aurkezteko. 23 Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak:
Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. 24 Jaunaren legean
ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.
25 Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta
jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena.
Espiritu Santua berekin zuen 26 eta aditzera emana zion ez zela
hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. 27 Espirituak eraginik,
tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena
betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, 28 haurra besoetan hartu eta
Jainkoa goretsi zuen esanez:
29 <
zeuk hitz eman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
30 Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
31 herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
32 nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe>>.
33 Aitamak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten
zuenarengatik. 34 Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama
Mariari esan zion: <>.
36 Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren
leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi
urtez senarrarekin bizi ondoren, 37 alargun gelditu zen, eta
bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau
eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. 38 Une
hartan aurkezturik, Jainkori eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari
buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.
Nazaretera itzuli
39 Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen
gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. 40 Haurra
haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren
onginahia berekin zuen.
Jesus haurra tenpluan
41 Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes
Pazko Jaietan. 42 Jesusek hamabi urte* bete zituenean, jaietara
joan ziren, ohi bezala. 43 Jaiak amaiturik, gurasoak etxera abiatu
zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe.
44 Erromeskideen artean zelakoan egun bateko bidea egin ondoren,
haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. 45 Eta, aurkitzen
ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila.
46 Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege‑maisuen
erdian eseria, entzun eta galde; 47 entzuten zioten guztiak
txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik. 48
Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan
zion:
‑‑Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zeinen larri genbiltzan
aita eta biok zure bila!
49 Hark erantzun zien:
‑‑Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure
Aitaren gauzetan jardun behar dudala?
50 Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen. 51 Jesus
beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak
gogoan hartzen zituen gertakari guztiok. 52 Jesus haziz zihoan, bai
jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta
gogokoago zuten.
Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1‑20)
Joan Bataiatzailearen profeta‑deia
(Mt 3,1‑6; Mk 1,1‑6)
3,1 Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtean
zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako
agintari, honen anaia Felipe* Itureako eta Trakonitidako agintari,
eta Lisanio Abileneko agintari; 2 Anas eta Kaifas ziren apaiz
nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua
hartu zuen basamortuan*. 3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen
Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez*, bekatuen
barkamenerako. 4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik
dagoena* gertatu zen:
Ahots bat oihuka ari da basamortuan:
Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
5 Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi‑muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena.
Epai‑mehatxua
(Mt 3,7‑10)
7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: <
esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake
Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 9 Gainera, prest dago aizkora
zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro
moztu eta sutara botako da>>.
Bihozberritzearen fruituak
10 Jendeak galdetzen zion Joani:
‑‑Zer egin behar dugu, bada?
11 Hark erantzuten zien:
‑‑Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari,
eta jatekoa duenak ere bana dezala.
12 Joan ziren zergalari* batzuk ere bataiatzera eta galdetu
zioten:
‑‑Maisu, zer egin behar dugu?
13 Hark erantzun zien:
‑‑Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
14 Soldaduek ere galdetu zioten:
‑‑Eta guk, zer egin behar dugu?
Joanek erantzun zien:
‑‑Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ez eta gezurrezko
salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
Joanek ondoren datorrenaren berri eman
(Mt 3,11‑12; Mk 1,7‑8; Jn 1,19‑28)
15 Herria zain‑zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan
ez ote zen Mesias izango. 16 Joanek, ordea, denen aurrean esan
zuen: <>.
18 Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion
berriona herriari. 19 Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion
Herodes* agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu
izana eta gainerako gaiztakeria guztiak. 20 Horregatik, Herodesek,
aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.
Jesusen jatorria
eta deabruarekiko garaipena (3,21‑‑4,13)
<>
(Mt 3,13‑17; Mk 1,9‑11)
21 Herri guztia bataiatzen ari zela*, Jesus ere bataiatu egin
zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu 22 eta Espiritu Santua
jaitsi zitzaion gainera, uso‑tankeran agertuz. Eta mintzo hau
etorri zen zerutik: <>.
Jesusen genealogia*
(Mt 1,1‑17)
23 Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin
zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz,
Elirena, 24 hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau
Janairena, hau Joserena, 25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau
Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena, 26 hau Maatena, hau
Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena, 27 hau
Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau
Nerirena, 28 hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau
Elmadamena, hau Errena, 29 hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau
Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena, 30 hau Simeonena, hau
Judarena, hau Joserena, hau Jonamena, hau Eliakimena, 31 hau
Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau
Davidena, 32 hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena,
hau Naasonena, 33 hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau
Esromena, hau Faresena, hau Judarena, 34 hau Jakobena, hau
Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena, 35 hau
Serugena, hau Ragaurena, hau Falekena, hau Eberrena, hau Salarena,
36 hau Kainamena, hau Arfaksadena, hau Semena, hau Noerena, hau
Lamekena, 37 hau Matusalemena, hau Henokena, hau Jaretena, hau
Maleleelena, hau Kainamena, 38 hau Enosena, hau Setena, hau
Adamena, eta hau Jainkoarena.
Jesus tentaldian garaile
(Mt 4,1‑11; Mk 1,12‑13)
4,1 Jesus Espiritu Santuaz* betea itzuli zen Jordandik.
Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen 2 berrogei
egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan,
eta azkenean gosetu egin zen. 3 Deabruak esan zion, orduan:
‑‑Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi
bihurtzeko.
4 Jesusek erantzun zion:
‑‑Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik
bizi.
5 Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu
guztiak erakutsi zizkion une batean 6 eta esan zion:
‑‑Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta
nahi dudanari eman diezazkioket. 7 Beraz, adoratzen banauzu,
zeuretzat izango dituzu.
8 Jesusek erantzun zion:
‑‑Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik
gurtu.
9 Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren
goreneko ertzera jasorik, esan zion:
‑‑Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, 10
idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. 11
Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez
dezazun.
12 Baina Jesusek erantzun:
‑‑Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.
13 Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin
zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte*.
GALILEAKO MISIOA (4,14‑‑9,50)
Misioa hasi
(Mt 4,12‑17; Mk 1,14‑15)
14 Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta
inguru hartan guztian zabaldu zen haren berri. 15 Hango sinagogetan
irakasten zien, denek goraipatzen zutela.
Misio‑egitaraua (4,16‑30)
Nazaretera bisitan
(Mt 13,53‑58; Mk 6,1‑6)
16 Nazaretera* joan zen, bera hazi zen herrira, eta larunbatean
sinagogan sartu zen, ohi zuenez, eta irakurgaia egitera zutitu. 17
Isaias profetaren liburua eman zioten eskura eta, irekitzean,
pasarte hau aurkitu zuen:
18 Jaunaren espiritua nire gainean dago,
berak nau bidali gatibuei askatasuna
eta behartsuei berriona adieraztera,
itsuei ikusmena hots egitera
eta zapalduak askatzera,
19 Jaunak onginahia azalduko duen
urtea hots egitera*.
20 Liburua itxi, laguntzaileari eman eta eseri egin zen; denak
sinagogan begira‑begira zeuzkan. 21 Eta honela hasi zitzaien:
<>.
22 Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden
Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: <>
23 Orduan, Jesusek esan zien: <, eta esango: >>. 24 Eta
erantsi zuen: <>.
28 Hau entzutean, sinagogako denak amorruz bete ziren. 29 Eta,
jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen
mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtikitzeko.
30 Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.
Jesusek nagusitasunez predikatzen
eta sendatzen (4,31‑‑5,16)
Jesusek deabruduna sendatu. Jesusen hitzaren nagusitasuna
(Mk 1,21‑28)
31 Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta
jendeari irakasten ari zen larunbatean. 32 Haren irakaspenaz
txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten
baitzien. 33 Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe
zegoen* gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:
34‑‑Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al
hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.
35 Jesusek gogor eraso zion:
‑‑Isil hadi eta irten horrengandik!
Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere
kalterik egin gabe atera zen harengandik. 36 Harri eta zur gelditu
ziren denak, eta elkarri esaten zioten:
‑‑Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez
agintzen die, eta horiek atera egiten!
37 Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu
zen.
Jesusek Simonen amaginarreba sendatu
(Mt 8,14‑15; Mk 1,29‑31)
38 Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen
amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko
eskatu zioten. 39 Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion
sukarrari eta sukarrak alde egin; jaiki zen amaginarreba berehala
eta zerbitzatzen hasi zitzaien.
Gaixo asko sendatu
(Mt 8,16‑17; Mk 1,32‑34)
40 Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza
edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari
eskuak ezarriz, sendatu egin zituen. 41 Askorengandik atera ziren
deabruak ere, deiadarka: <>.
Berak zorrotz galarazten zien hitzegitea, bazekiten‑eta Mesias
zela.
Jesus Judean barrena predikatzen
(Mk 1,35‑39)
42 Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter
bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen, eta,
aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, beraiengandik alde egin ez
zezan. 43 Baina hark esan zien: <>.
44 Eta Judeako* sinagogetan ibili zen berriona hots egiten.
Jesusek lehen ikasleei dei
(Mt 4,18‑22; Mk 1,16‑20)
5,1 Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren
mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira‑ertzean zegoen. 2 Eta bi
untzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, untzitik jaitsita,
sareak garbitzen ari ziren. 3 Igo zen bietako batera, Simonenera,
eta untzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri
eta jendeari irakasten ziharduen untzitik. 4 Hitzaldia amaitu
zuenean, Simoni esan zion:
‑‑Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako.
5 Simonek erantzun zion:
‑‑Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu;
baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.
6 Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain‑pila harrapatu
zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. 7 Beste untziko lagunei
keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi
untziak ia‑ia hondoratzeraino bete zituzten. 8 Gertatua ikusirik,
Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:
‑‑Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!
9 Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Pedro eta
beronekin zirenak, 10 bai eta Pedroren arrantzu‑lagun Santiago eta
Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni:
‑‑Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.
11 Untziak lehorrera atera zituzten eta, dena* utzirik, jarraitu
egin zioten.
Jesusek legenduna sendatu
(Mt 8,1‑4; Mk 1,40‑45)
12 Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat
azaldu zen; Jesus ikustean, ahozpez lurrera erori eta erregutu
zion:
‑‑Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
13 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
‑‑Nahi dut, izan zaitez garbi.
Berehala alde egin zion legenak.
14 Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan:
‑‑Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez
Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten*.
15 Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta
jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak
gaitzetatik senda zitzan. 16 Jesus, ordea, toki bakartietara joan
ohi zen otoitz egitera.
Jesus fariseuekin eztabaidan (5,17‑‑6,11)
Bekatuen barkamenari buruz: elbarriaren sendakuntza
(Mt 9,1‑8; Mk 2,1‑12)
17 Egun batez, Jesus irakasten ari zen eta han zeuden eserita
fariseu eta lege‑maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik
eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta
sendatzera eragiten zion. 18 Hartan, gizon batzuk azaldu ziren
elbarri bat ohatilan ekarriz, eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen
aurrean ipintzeko. 19 Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartua
aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti
jaitsi zuten erdi‑erdira, Jesusen aurrera. 20 Honek, lagun haien
sinesmena ikusirik, esan zuen:
‑‑Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.
21 Lege‑maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: <> 22
Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: < esatea ala
esatea? 24 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela
mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena>>.
Eta esan zion elbarriari:
‑‑Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
25 Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana
zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz. 26
Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten.
Beldurraren beldurrez honela zioten: <>.
Lebiri deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen
(Mt 9,9‑13; Mk 2,13‑17)
27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari
bat ikusi zuen, zerga* biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
‑‑Jarraitu niri.
28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.
29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin
eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari
eta beste. 30 Fariseu eta beraien lege‑maisuak marmarrean ari
zitzaizkien ikasleei, esanez:
‑‑Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta
bekatariekin*?
31 Jesusek erantzun zien:
‑‑Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; 32 ez
naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri
daitezen.
Barauari buruz. Zaharra eta berria
(Mt 9,14‑17; Mk 2,18‑22)
33 Orduan, fariseuek eta lege‑maisuek esan zioten Jesusi:
‑‑Joanen ikasleek sarri egiten dute barau* eta otoitz, gauza
bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.
34 Jesusek erantzun zien:
‑‑Nola nahi duzue ezteietara deituek* barau egitea, senar-berria
berekin dutelarik? 35 Etorriko zaie, bai, senar-berria kenduko
dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.
36 Parabola hau ere esan zien: < esaten baitu>>.
Jaiegunari buruz
(Mt 12,1‑8; Mk 2,23‑28)
6,1 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan
Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan
egiten zituzten. 2 Fariseu batzuek esan zieten:
‑‑Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena*?
3 Jesusek erantzun zien:
‑‑Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak
goseak aurkitu zirenean? 4 Jainkoaren etxean sartu, Jaunari
eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere
eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak
izanik.
5 Eta, gainera, esan zien:
‑‑Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.
Elbarria larunbatez sendatua
(Mt 12,9‑14; Mk 3,1‑6)
6 Beste larunbat batez, sinagogan sartu zen Jesus irakastera.
Bazen han eskuineko besoa elbarri zeukan gizon bat. 7 Lege‑maisu
eta fariseuak zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen,
zertan salatu izateko. 8 Jesusek, haien gogoetak igarririk,
beso‑elbarriari esan zion:
‑‑Jaiki eta atera zaitez erdira.
Hura jaiki eta atera egin zen. 9 Jesusek esan zien, orduan:
‑‑Galdera bat: Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala
gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?
10 Eta, inguruko guztiei begira, honela esan zion gizonari:
‑‑Luzatu beso hori.
Luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion.
11 Lege‑maisu eta fariseuak beren onetik aterata gelditu ziren,
eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.
Lautadako hitzaldia:
Jainkoaren erregetzari buruz (6,12‑49)
Jesusek hamabi apostoluak izendatu
(Mt 10,1‑4; Mk 3,13‑19)
12 Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera,
eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. 13 Eguna argitu zuenean,
ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu
izena eman zien: 14 Simon ‑‑honi Pedro izena eman zion‑‑, honen
anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, 15 Mateo, Tomas,
Santiago Alfeorena, Simon ‑‑Zelote* zeritzana‑‑, 16 Judas
Santiagorena eta Judas Iskariote* ‑‑Jesusen saltzaile gertatu
zena‑‑.
Jesusi jende-taldea bildu
(Mt 4,23‑25; Mk 3,7‑12)
17 Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean
gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren; bai eta herriko
jende-talde handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta
Sidongo* itsasaldetik etorria, 18 hari entzutera eta berak
gaitzetatik senda zitzan. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendaturik
gelditzen ziren. 19 Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak
sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.
Zoriontasunak eta madarikazioak
(Mt 5,1‑12)
20 Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen:
<
21 <
<
22 <
24 <
25 <
<
26 <
Etsaienganako maitasuna
(Mt 5,38‑48; 7,12)
27 <
29 <
32 <
Ez gaitzetsi inor
(Mt 7,1‑5)
37 <>.
39 Eta parabola bat ere esan zien: <
41 <, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale
hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu
garbi, senidearen begitik lasto‑izpia ateratzeko.
Zuhaitza eta fruitua
(Mt 7,16‑20; 12,33‑35)
43 <
Benetako ikasleak
(Mt 7,24‑27)
46 <, eta ez duzue egiten esaten dizuedana? 47 Erakutsiko
dizuet noren antzeko den niregana hurbildu eta nire esanak entzun
eta betetzen dituena: 48 etxea egitean, zulatu, sakondu eta
oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea
gertaturik, jo zuen ur‑boladak etxea, baina ezin izan zuen
dardararazi, sendo egina baitzen. 49 Entzun bai, baina betetzen ez
dituena, berriz, etxea lur gainean, oinarririk gabe, egin zuen
gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur‑boladak eta berehala erori zen,
eta dena porrokatua gelditu>>.
Jainkoaren erregetza iritsi deneko ezaugarriak (7,1‑50)
Erromatar ehuntariaren sinesmena
(Mt 8,5‑13; Jn 4,46‑54)
7,1 Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen
sartu zen. 2 Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat
zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. 3 Jesusen berri
entzunik, judu‑buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera
etortzeko erreguaz. 4 Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren
eskatu zioten: <>.
6 Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun
batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: <>.
9 Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren
zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: <>.
10 Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten
morroia.
Emakume alargunaren semea piztu
11 Ondoren, Nain* izeneko herri batera joan zen Jesus, bere
ikasleak eta jende asko lagun zituela. 12 Herriko sarrerara
hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra,
zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. 13 Hau
ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: <>.
14 Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu
egin ziren. Orduan, esan zuen: <>
15 Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari
bihurtu zion. 16 Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten
zuten, esanez: <>. Bai eta ere: <>.
17 Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera
honen berri.
Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena
(Mt 11,2‑19)
18 Kontatu zioten hau guztia Joani bere ikasleek, eta hark,
ikasleetariko biri deiturik, 19 Jaunarengana bidali zituen
galdetzera: <, ala besteren baten zain egon behar
dugu?>>
20 Joan ziren, bada, haiek Jesusengana eta esan zioten:
‑‑Joan Bataiatzaileak bidali gaitu zuri galdetzera: < ala
besteren baten zain egon behar dugu?>>
21 Une hartan, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zeuzkan
jende asko sendatu zuen Jesusek, eta itsu askori ikusmena itzuli
zien. 22 Ondoren, mandatariei erantzun zien:
‑‑Zoazte eta esan Joani ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusi
egiten dute, herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira
eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta
behartsuei berriona ematen zaie. 23 Eta zoriontsua sinesteko
oztoporik niregan aurkitzen ez duena*!
24 Joanen mandatariek alde egin zutenean, Jesus Joani buruz hitz
egiten hasi zitzaion jendeari: <
29 <
31 <.
33 < 35 Baina Jainkoaren jakinduria zuzena dela aitortzen
dute bera onartzen duten guztiek*>>.
Fariseua eta emakume bekatari barkatua
36 Behin batean, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus.
Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen. 37
Hartan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus
fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen,
harzurizko ontzi bat ukendu zeramala. 38 Jesusen atzean oinen
ondoan* jarri zen negarrez, eta oinak malkoz bustitzen hasi
zitzaion; gero, ileaz xukatu eta musukatuz, ukenduz igurtzitzen
zizkion.
39 Hau ikustean, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen:
<>.
40 Jesusek esan zion:
‑‑Simon, badut zerbait zuri esateko.
Hark erantzun:
‑‑Esadazu, Maisu.
41‑‑Diru‑mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun
denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar. 42 Zerez
ordaindurik ez zutelarik, barkatu egin zien biei. Bietako zeinek
izango ote du maiteen?
43 Simonek erantzun zion:
‑‑Gehien barkatu zionak, nik uste.
Jesusek esan zion:
‑‑Zuzen diozu.
44 Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan zion:
‑‑Ikusten al duzu emakume hau? Zure etxean sartu naizenean, ez
didazu oinak garbitzeko urik eskaini; honek, berriz, malkoz busti
dizkit oinak eta bere ileaz xukatu. 45 Zuk ez nauzu musu emanez
agurtu; hau, berriz, sartu denetik* ez da gelditu nire oinei
musuka. 46 Zuk ez didazu burua olioz igurtzi; honek, berriz, oinak
ukenduz igurtzi dizkit. 47 Beraz, hau diotsut: Bekatu asko ditu,
baina hainbesteko maitasuna ageri badu, Jainkoak barkatu dizkion
seinalea da; gutxi barkatzen zaionak maitasun gutxi agertzen
du.
48 Eta emakumeari esan zion: <>.
49 Beste bazkaltiarrak beren artean hasi ziren esaten:
<>
50 Baina Jesusek esan zion emakumeari: <>.
Mezuarekiko jarrerak (8,1‑21)
Jesusekin zihoan taldea
8,1 Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen
Jesus, Jainkoaren erregetzaren berriona hots eginez. Berekin zituen
Hamabiak, 2 bai eta espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatuak
zituen zenbait emakume ere*: Magdalako Maria ‑‑honengandik zazpi
deabru bota zituen‑‑, 3 Joana ‑‑Herodesen etxezain Kusaren
emaztea‑‑, Susana eta beste asko. Guztiok beren ondasunez laguntzen
zieten Jesusi eta honen ikasleei*.
Ereilearen parabola
(Mt 13,1‑9; Mk 4,1‑9)
4 Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion
batean, parabola hau esan zien Jesusek: 5 <>.
Hau esanik, honela egin zuen oihu: <>.
Zergatik parabola hau?
(Mt 13,10‑17; Mk 4,10‑12)
9 Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten
ikasleek Jesusi. 10 Honek esan zien: <
Ereilearen parabolaren azalpena
(Mt 13,18‑23; Mk 4,13‑20)
11 <
Mezua entzun eta onartu beharra
(Mt 5,15; Mk 4,21‑25)
16 <>.
Jesusen egiazko familia
(Mt 12,46‑50; Mk 3,31‑35)
19 Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai‑arrebak*, baina
jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino. 20 Eta
jakinarazi zioten:
‑‑Ama eta anai‑arrebak dituzu kanpoan, zu ikusi nahian.
21 Jesusek, berriz, erantzun zien:
‑‑Hauek ditut nik ama eta anai‑arreba: Jainkoaren hitza entzun
eta betetzen dutenak.
Ikasleen aurrean ezaugarriak
eta Hamabien bidalketa (8,22‑‑9,17)
Jesusek ekaitza baretu
(Mt 8,23‑27; Mk 4,35‑41)
22 Egun batez, Jesus untzi batera igo zen bere ikasleekin eta
esan zien: <>. Eta untziz atera ziren.
23 Zihoazela, loak hartu zuen Jesus. Aintziran haize‑bolada
sortu zelarik, untzia urez betetzen ari zitzaien eta arriskuan
zeuden. 24 Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten,
esanez:
‑‑Maisu, Maisu! Galzorian gaude!
Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek
oneratu eta dena bare gelditu zen. 25 Orduan, esan zien
ikasleei:
‑‑Non da zuen sinesmena?
Haiek, beldurrez eta harriturik, elkarri ziotsaten: <>
Jesusek Gerasako deabruduna sendatu
(Mt 8,28‑34; Mk 5,1‑20)
26 Gerasatarren* lurraldera, Galileaz bestaldeko
aintzira‑bazterrera, iritsi ziren. 27 Jesus lehorrera jaitsi
orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera;
aspalditik jantzi gabe zebilen, eta ez zen etxean bizi, hilobietan
baizik. 28 Jesus ikustean, oihuka hasi eta, aurrean ahozpezturik,
deiadarka esan zuen:
‑‑Zer duzu nirekin, Jesus, Goi‑goikoaren Seme horrek? Arren, ez
nazazu oinazetu.
29 Izan ere, gizon harengandik irteteko agindua baitzion Jesusek
espiritu gaiztoari. Zeren sarritan hartzen baitzuen deabruak bere
menpe; eta, zaintzeko girgiluz eta katez lotzen bazuten ere,
lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara
bultzatzen zuen.
30 Orduan, Jesusek galdetu zion:
‑‑Nola duk izena?
Hark erantzun:
‑‑Taldea*.
Deabru asko baitziren harengan sartuak. 31 Eta leize‑zulora ez
bidaltzeko* erregutu zioten Jesusi.
32 Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan
sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman
zien. 33 Deabruak gizonarengandik atera eta txerriengan sartu
ziren, eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta
ito. 34 Gertatua ikustean, txerrizainek ihes egin eta herrian eta
auzoetan berria zabaldu zuten. 35 Orduan, zer gertatu ote zen
ikustera irten zen jendea. Jesusen ondora iristean, han aurkitu
zuten Jesusen oinetan eseria* deabruak atera zitzaizkion gizona,
jantzirik eta bere onean, eta biziki izutu ziren. 36 Gertatua ikusi
zutenek deabruduna nola sendatua izan zen kontatu zioten jendeari.
37 Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde
egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus
untziratu eta itzuli egin zen. 38 Deabruak atera zitzaizkion
gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatu zion; baina Jesusek bidali
egin zuen, esanez: 39 <>.
Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.
Odol-jarioa zuen emakumea eta Jairoren alaba
(Mt 9,18‑26; Mk 5,21‑43)
40 Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorria egin zion, denak
haren zain baitzeuden. 41 Hartan, Jairo zeritzan gizon bat etorri
zitzaion, sinagogako buruzagia. Eta Jesusen oinetan ahozpezturik,
arren eta arren bere etxera etortzeko eskatzen zion, 42 bere alaba
bakarra, hamabiren bat urtekoa, hilzorian zeukala eta.
Bidean, jendeak ito beharrean estutzen zuen. 43 Bazen han
emakume bat, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoena. Bere diru
guztiak medikutan gastatuak zituen*, baina ezin izan zuen inork
sendatu. 44 Atzetik hurbildu eta soineko‑ertza* ukitu zion Jesusi;
eta bat-batean odol-jarioa gelditu egin zitzaion. 45 Jesusek
galdetu zuen:
‑‑Nork ukitu nau?
Denek ezetz ziotela, Pedrok* esan zion:
‑‑Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean
estutzen?
46 Baina Jesusek esan zuen:
‑‑Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu
baitut.
47 Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz,
beldurrez dardar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean
agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua
gertatu zen. 48 Jesusek esan zion: <>.
49 Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik
morroi bat etorri zen esatera: <>. 50 Baina Jesusek, hori
entzunik, esan zion: <>.
51 Etxera iritsi zirenean, ez zion inori ere utzi berekin
sartzen, Pedro, Joan eta Santiagori eta neskatilaren gurasoei izan
ezik. 52 Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik.
Jesusek esan zien: <>.
53 Haiek barre egiten zioten, bai baitzekiten hilda zegoela. 54
Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: <>. 55
Neskatilari arnasa etorri zitzaion eta bat-batean zutitu zen, eta
hari jaten emateko agindu zien Jesusek. 56 Gurasoak harri eta zur
gelditu ziren. Jesusek gertatua inori ez esateko agindu zien.
Jesusek Hamabiak bidali
(Mt 10,1.5‑15; Mk 6,7‑13)
9,1 Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak
botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zizkien.
2 Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera
bidali zituen, 3 esanez: <>.
6 Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berriona hots
eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.
Herodesek ez daki zer pentsa
(Mt 14,1‑2; Mk 6,14‑16)
7 Jakin zuen Herodes* agintariak gertatzen zen guztia, eta zer
pentsa ez zekiela zegoen. Batzuek Joan hilen artetik piztu zela
zioten; 8 beste batzuek Elias profeta azaldu zela; beste zenbaitek,
berriz, antzinako profetaren bat piztu zela. 9 Herodesek, berriz,
honela zioen: <> Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila
zebilen*.
Jesusek jendetzari jaten eman
(Mt 14,13‑21; Mk 6,30‑44; Jn 6,1‑14)
10 Apostoluek, itzultzean, egin zuten guztia kontatu zioten
Jesusi. Orduan, haiek berekin hartu eta Betsaida zeritzan
herrialdera joan zen bakarrik. 11 Baina ohartu zen jendea eta
jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren
erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu
zituen.
12 Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten
Jesusi:
‑‑Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta
jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.
13 Baina hark erantzun zien:
‑‑Eman zeuek jaten.
Haiek, orduan:
‑‑Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat
guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.
14 Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei:
‑‑Eserarazi berrogeita hamarnaka.
15 Hala, denak eserarazi zituzten. 16 Hartu zituen Jesusek bost
ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa
esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.
17 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi
saski bete zituzten*.
Jesus Mesiasen neke‑zoria eta ikaslearen zoria (9,18‑50)
Pedroren aitorpena eta nekaldi‑piztueren lehen iragarpena
(Mt 16,13‑21; Mk 8,27‑31)
18 Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu
zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:
‑‑Nor naizela dio jendeak?
19 Haiek erantzun zioten:
‑‑Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias;
besteek antzinako profetaren bat piztu dela.
20 Jesusek galdetu zien:
‑‑Eta zuek, nor naizela diozue?
Pedrok erantzun:
‑‑Jainkoaren Mesias.
21 Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz, 22 eta hau esan
zien gainera: <>.
Jesusi jarraitzea
(Mt 16,24‑28; Mk 8,34‑‑9,1)
23 Gero, denei esan zien: <>.
Antzaldaketa: nekaldi osteko aintza aurrez agertu
(Mt 17,1‑8; Mk 9,2‑8)
28 Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta
Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. 29
Eta, otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu egin zitzaion,
eta jantziak zuri distiratsu bihurtu. 30‑31 Hartan, bi gizon azaldu
ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo
ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz*. 32 Pedro eta
lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza
eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. 33 Hauek urruntzean,
Pedrok esan zion Jesusi: <>
Ez zekien zer esaten zuen ere. 34 Eta, hori zioela, hodei* batek
estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean. 35
Mintzo hau entzun zen hodeitik: <>
36 Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik
gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik
ezer.
Epileptikoaren sendaketa
(Mt 17,14‑18; Mk 9,14‑27)
37 Biharamunean, menditik beherakoan, jende asko atera zitzaion
bidera. 38 Hartan, gizon batek jendartetik oihuka esan zion:
‑‑Maisu, arren begira, nire semeari, bakarra baitut. 39 Espiritu
batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor
astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten
du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik. 40 Zure ikasleei
eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.
41 Jesusek esan zuen:
‑‑Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote
dut zuen artean eta jasan behar ote zaituztet? Ekar ezazu hona
semea.
42 Mutila zetorrela, deabruak lurrera bota eta gogor astindu
zuen. Jesusek mehatxu egin zion espiritu gaiztoari, mutikoa sendatu
zuen eta aitari itzuli zion. 43 Denak harriturik gelditu ziren
Jainkoaren handitasuna ikustean.
Jesusek nekaldia bigarrenez iragarri
(Mt 17,22‑23; Mk 9,30‑32)
Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan
zien ikasleei: 44 <>.
45 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun
gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera,
berriz, ez ziren ausartzen.
Nor handiena?
(Mt 18,1‑5; Mk 9,33‑37)
46 Eztabaida sortu zen ikasleen artean, nor ote zen beraietan
handiena. 47 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat
harturik, bere ondoan jarri 48 eta esan zien: <>.
<>
(Mk 9,38‑40)
49 Orduan, Joanek esan zion:
‑‑Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen,
eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.
50 Baina Jesusek erantzun:
‑‑Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde
baitago.
JERUSALEMERA BIDEAN (9,51‑‑19,27)
Ikaslearen baldintzak eta eginkizunak:
jarraipena eta misioa (9,51‑‑11,13)
Samariako herrixka batek Jesus hartu ez
51 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik,
Jerusalemera* joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek. 52
Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako* herri
batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko. 53 Baina herrikoek
ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta. 54 Hori
ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: <>
55 Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. 56
Gero, beste herri batera joan ziren.
Jesusi jarraitzeko baldintzak
(Mt 8,19‑22)
57 Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:
‑‑Noranahi jarraituko dizut.
58 Jesusek esan zion:
‑‑Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak;
Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.
59 Beste bati esan zion:
‑‑Jarraitu niri.
Baina hark erantzun:
‑‑Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.
60 Eta Jesusek:
‑‑Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren
erregetza hots egitera.
61 Beste batek, berriz, esan zion:
‑‑Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur
egiten.
62 Baina Jesusek erantzun:
‑‑Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai
Jainkoaren erreinurako.
Hirurogeita hamabien bidalketa
(Mt 9,37‑38)
10,1 Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi* ikasle izendatu
eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta
toki guztietara. 2 Eta esan zien: <
3 <
4 <. 6 Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da
zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra*. 7 Geldi
zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio
langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.
8 <. 10 Baina herriren batean sartu eta onartzen ez
bazaituztete, irten plazara eta esan: 11 . 12 Hona nik esan:
Auzi‑egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du, herri hark
baino.
Galileako herriak madarikatu
(Mt 11,20‑24)
13 <
<
Lurraren barreneraino eroriko zara!
16 <>.
Hirurogeita hamabien itzulera
17 Hirurogeita hamabi* ikasleak poz‑pozik itzuli ziren, eta esan
zioten Jesusi:
‑‑Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena
aipatzean.
18 Jesusek esan zien:
‑‑Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas. 19 Begira,
sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak
menperatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk
kalterik egin. 20 Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean
jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik
daudelako.
Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea
(Mt 11,25‑27; 13,16‑17)
21 Une hartan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan
zuen: <
22 <>.
23 Eta ikasleak bakarrean harturik, esan zien: <>.
Samariar ona
(Mt 22,34‑40; Mk 12,28‑31)
25 Orduan, lege‑maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu
zion:
‑‑Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia
jasotzeko?
26 Jesusek esan zion:
‑‑Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?
27 Hark erantzun:
‑‑Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz‑bihotzez, gogo osoz,
indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua
bezala.
28 Jesusek erantzun zion:
‑‑Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.
29 Baina lege‑maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi
nahirik, galdetu zion Jesusi:
‑‑Eta nor da nire lagun hurkoa?
30 Jesusek erantzun zion:
‑‑Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz
eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu
ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. 31 Apaiz bat gertatu
zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik
okertu eta aurrera jo zuen. 32 Gauza bera egin zuen handik igaro
zen tenpluko lebitar* batek ere: ikustean, bidetik okertu eta
aurrera jo zuen. 33 Baina bidaian zen samariar* bat bertara iritsi
eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. 34 Hurbildu eta zauriak
lotu zizkion, olioz eta ardoz* igurtzi ondoren; gero, bere asto
gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. 35
Biharamunean, zilarrezko bi txanpon* atera eta ostalariari eman
zizkion, esanez: <>. 36 Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu
zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?
37 Lege‑maisuak erantzun zion:
‑‑Hartaz errukitu zenak.
Jesusek esan zion, orduan:
‑‑Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.
Jesusek Marta eta Mariari bisita egin
38 Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta
zeritzan emakume batek etxean hartu zuen. 39 Bazuen honek Maria
izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarrita*, honen hitza
entzuten zegoen. 40 Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko
zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:
‑‑Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak
nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.
41 Jaunak, ordea, erantzun zion:
‑‑Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri; 42
baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak,
eta ez dio inork kenduko.
Otoitza. <>
(Mt 6,9‑15; 7,7‑11)
11,1 Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu
zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: <>.
2 Jesusek esan zien: <
<
agertu santu zeure izena,
etorrarazi zeure erregetza;
3 emaguzu egunean eguneko ogia,
4 eta barkatu gure bekatuak,
guk ere zor diguten guztiei barkatzen baitiegu,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen>>.
5 Gero, esan zien: <. 7 Eman dezagun besteak barrutik
erantzuten diola: . 8 Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere,
aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio
behar duena.
9 <
11 <>
Jesus eta kontrakoak:
Judaismoa gainditurik (11,14‑‑12,3)
Jesus eta Beeltzebul
(Mt 12,22‑30; Mk 3,22‑27)
14 Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua* botatzen
ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta
jendea harriturik gelditu zen. 15 Alabaina, batzuek zioten:
<>. 16 Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale
bat eskatzen zioten. 17 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak
eta esan zien: <
21 <
23 <
Espiritu gaiztoaren itzulera
(Mt 12,43‑45)
24 <. 25 Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du.
26 Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino
gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen;
horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa
gertatzen da>>.
Egiazko zoriona
27 Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek
jendartetik deiadarka esan zion:
‑‑Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun
emakumea!
28 Baina Jesusek esan zuen:
‑‑Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen
dutenak!
Gizonaren Semearen seinalea
(Mt 12,38‑42; Mk 8,12)
29 Jende asko biltzen ari zitzaiola, Jesus honela hasi zitzaien:
<
Barneko argia
(Mt 5,15; 6,22‑23; Mk 4,21)
33 <>.
Jesusek lege‑maisuak eta fariseuak salatu
(20,45‑47; Mt 23,1‑36; Mk 12,38‑40)
37 Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean
bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen. 38
Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen
garbikuntzarik* ez zuela egin ikustean. 39 Orduan, Jaunak esan
zion: <
42 <>.
45 Orduan, lege‑maisu batek esan zion:
‑‑Maisu, horrela hitz eginez, guri ere irain egiten diguzu.
46 Jesusek erantzun zion:
‑‑Ai zuek ere, lege‑maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen
dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.
47 <. 50 Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den
profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi: 51
hasi Abelen odoletik, eta aldaretik santutegira bitartean hil zen
Zakariasen* odoleraino. Bai, egia esan, gizaldi honi eskatuko
dizkio kontuak Jainkoak.
52 <>.
53 Handik atera zenean, gupidarik gabe eraso zioten lege‑maisuek
eta fariseuek, handik eta hemendik galdezka, 54 ea erantzun okerren
batean harrapatzen zuten.
Itxurazalekeriaren aurka
(Mt 10,26‑27)
12,1 Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar
zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien: <
Jainkoaren Erreinua, dohain eta exijentzia (12,4‑‑19,27)
Nori izan beldur?
(Mt 10,28‑31)
4 <
Jendaurrean Jesus aitortu
(Mt 10,32‑33; 12,32; 10,19‑20)
8 <
11 <>.
Aberats ergelaren parabola
13 Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi:
‑‑Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin
erdibanatzeko.
14 Jesusek erantzun zion:
‑‑Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo
ondasun‑banatzaile?
15 Orduan, guztiei esan zien:
‑‑Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia
segurtatzen, ugari izanda ere.
16 Gero, parabola hau* kontatu zien: < 18 Eta beretzat esan
zuen: . 20 Baina Jainkoak esan zion: >>
21 Eta honela amaitu zuen: <>.
Zertaz arduratu?
(Mt 6,25‑34)
22 Ondoren, bere ikasleei esan zien Jesusek: <
29 <
33 <
Morroi erneak
(Mt 24,43‑51)
35 <
39 <>.
41 Pedrok galdetu zion: <>
42 Jaunak esan zuen: <
Jesusek banaketa sortu
(Mt 10,34‑36)
49 <
51 <>.
Garaien ezaugarriak sumatzen jakin
(Mt 16,2‑3)
54 Jesusek hau ere esan zion jendeari: < esaten duzue, eta
hala gertatzen da. 55 Hego-haizea denean, berriz, esaten duzue, eta
hala gertatzen da. 56 Itxurazaleok! Badakizue zeru‑lurren itxurari
antzematen, eta nola ez diozue antzematen garai honi?
Bakezkoak garaiz egin
(Mt 5,25‑26)
57 <>.
Bihozberritu ala hil
13,1 Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri
gertatua kontatu zioten: nola Pilatok* hil zituen, eskaintzen ari
ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz. 2 Jesusek erantzun
zien: <
4 <>.
Pikuondo agorraren parabola
6 Gero, parabola hau esan zien Jesusek: < 8 Baina
mahastizainak erantzun zion: >>.
Emakume konkortua larunbatez sendatu
10 Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen
Jesus. 11 Bazen han, hemezortzi urte hartan espiritu baten menpe
gaixo zegoen emakume bat: erabat konkortua zegoen eta ezin zen
inola ere zuzendu.
12 Ikustean, Jesusek deitu eta esan zion: <>.
13 Eskuak ezarri zizkion eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoa
goresten hasi.
14 Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatez sendatu zuelako
haserre, jendeari esan zion:
‑‑Astean sei egun daude lanerako. Zatozte egun horietan
sendatzera, eta ez larunbatean.
15 Jaunak erantzun zion:
‑‑Itxurazaleok! Zuetako nork ez du larunbatez ere idia nahiz
astoa ikuilutik askatu eta ura edatera eramaten? 16 Eta Abrahamen
ondorengo den honi, hemezortzi urtez Satanasek lotua eduki duen
honi, ez ote zitzaion larunbatez lokarri hori askatu behar?
17 Hitz hauekin, lotsa‑lotsa eginik gelditu ziren Jesusen etsai
guztiak; jendetza, ordea, pozik zegoen hark egiten zituen gauza
miragarri guztiengatik.
Mostaza‑haziaren eta legamiaren parabolak
(Mt 13,31‑33; Mk 4,30‑32)
18 Jesusek jarraitu zuen: <>.
20 Berriro esan zuen: <>.
<>
(Mt 7,13‑14.21‑23; 25,10‑12)
22 Jerusalemera* bidean zihoan Jesus, igarotzen zituen herri eta
auzoetan irakatsiz.
23 Batek esan zion:
‑‑Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?
Jesusek erantzun zuen:
24‑‑Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egia esan, askok sartu
nahi izango dute, eta ezin izango. 25 Etxeko nagusiak jaiki eta
atea itxiz gero, kanpoan geldituok behin eta berriro atea joko
diozue, <> deiadarka, baina hark erantzungo dizue: <>.
26 Orduan, honela hasiko zatzaizkiote: <>. 27 Baina hark
erantzungo dizue: <> 28 Orduan, negarra eta hortz‑karraska
izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren
erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtikiak ikustean. 29
Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta
hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango.
30 <>.
Jesus bere heriotzaren aurrez aurre
31 Une hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan
zioten:
‑‑Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes* zu hil nahian dabil
eta.
32 Jesusek esan zien:
‑‑Joan eta esaiozue gizontto* horri: Begira, gaur eta bihar
sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren
egunean nire azkena izango da. 33 Baina gaur, bihar eta etzi*
bideari jarraitu behar diot, ez baitaiteke profetarik Jerusalemdik
kanpora hil.
Jesus Jerusalemengatik aieneka
(Mt 23,37‑39)
34 <>
Jesusek urminduna larunbatez sendatu
14,1 Behin batean, larunbatez, fariseu‑buruetako baten etxera
joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion. 2
Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean. 3 Jesusek
lege‑maisu eta fariseuei galdetu zien: <>
4 Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik
hartu, sendatu eta bidali egin zuen. 5 Gero, haiei esan zien:
<>
6 Erantzun ezinik gelditu ziren.
Azken tokiak aukeratu eta behartsuak gonbidatu
7 Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen
zituztela, eta aholku hauek eman zizkien: 8 <; orduan, azkenengo
lekuan eseri beharko zenuke lotsagorritan. 10 Alderantziz,
gonbidatzen zaituztenean, jarri azkenengo tokian, gonbidatu
zaituenak, datorrenean, esan diezazun: . Horrela, oso toki onean
geldituko zara mahaikide guztien aurrean. 11 Zeren eta bere burua
goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua
beheratzen duena, goratu>>.
12 Eta gonbidatu zuenari esan zion: <>.
Afari handiaren parabola
(Mt 22,1‑10)
15 Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi:
<>
16 Jesusek erantzun zion: <. 18 Baina bata bestearen ondoren
denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: . 19
Beste batek, berriz: . 20 Eta hurrengoak: . 21 Honen guztiaren
berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki
haserretu zen eta morroiari esan zion: .
22 <. 23 Orduan, nagusiak esan zion: >>.
Nork bere buruari uko, Jesusi jarraitzeko
(Mt 10,37‑38)
25 Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana
itzulirik, esan zien: 26 <
28 <.
31 <
33 <
Gatz gezatuaren parabola
(Mt 5,13; Mk 9,50)
34 <>.
Ardi galduaren parabola
(Mt 18,12‑14)
15,1 Zergalari eta bekatari* guztiak Jesusengana bildu ohi ziren
hari entzutera, 2 eta fariseuak eta lege‑maisuak marmarrean ari
ziren esanez: <>
3 Jesusek parabola hau esan zien: 4 < 7 Egia esan, Jainkoak
ere poz handiagoa hartzen du* bihozberritzen den bekatari
batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi
zintzoengatik baino.
Txanpon galduaren parabola
8 < 10 Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere
aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik>>
Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola*
11 Gainera, esan zien: <. Eta aitak ondasunak banatu
zizkien.
13 <.
20 < 22 Aitak, ordea, esan zien morroiei: . Eta festa hasi
zuten.
25 <. 28 Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi.
Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. 29 Baina hark erantzun
zion aitari: . 31 Aitak erantzun zion: >>
Etxezain argiaren parabola
16,1 Jesusek esan zien ikasleei: <
2 <.
3 <.
5 < 6 Hark erantzun: . Etxezainak esan zion: .
7 < Hark erantzun: . Eta besteak, orduan: .
8 <
Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna
(Mt 6,24)
9 <
10 <
13 <>.
14 Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten
zioten Jesusi. 15 Honek esan zien: <
Legea eta Jainkoaren erregetza
(Mt 11,12‑13; 5,18)
16 <
17 <
Adulterioaz
(Mt 5,32; 19,9; Mk 10,11‑12)
18 <
Aberatsa eta Lazaro
19 <
22 <. 25 Baina, Abrahamek erantzun zion: .
27 <. 29 Abrahamek erantzun zion: . 30 Hark, oraindik: . 31
Baina Abrahamek erantzun zion: >>.
Iraina eta barkamena
(Mt 18,6‑7.21‑22; Mk 9,42)
17,1 Jesusek esan zien ikasleei: <
< esanez, barkatu>>.
Sinesmena eta zerbitzua
(Mt 17,20)
5 Apostoluek eskatu zioten Jaunari:
‑‑Handi ezazu sinesmena guregan.
6 Jaunak erantzun zuen:
‑‑Sinesmena bazenute, mostaza‑hazia bezain txikia izanik ere,
pikuondo honi <> esango zeniokete, eta obeditu egingo
lizueke.
7 < esaten ote dio? 8 Ez ote dio beste hau esaten: ? 9
Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako? 10 Zuek ere
berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: >>.
Jesusek hamar legendun sendatu
11 Jerusalemera bidean, Samaria* eta Galilean barrena zihoan
Jesus. 12 Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera
zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, 13 deiadarka esan
zioten:
‑‑Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!
14 Jesusek, ikustean, esan zien:
‑‑Joan eta azaldu apaizengana.
Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. 15 Haietako bat, sendatua
zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli 16 eta Jesusen
oinetara ahozpez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.
17 Jesusek esan zuen: <>
19 Gero, esan zion: <>.
Jainkoaren erregetzaren etorrera
(Mt 24,23‑28.37‑41)
20 Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten
fariseuek; Jesusek erantzun zien:
‑‑Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko. 21 Ezin esango
da: <> edo <>; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean
baitago jadanik.
22 Gero, ikasleei esan zien: < esango dizuete. Baina zuek ez
joan, ez atera atzetik lasterka. 24 Izan ere, tximistak une batean
zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala, hala izango
da Gizonaren Semea etorriko den egunean. 25 Baina aurretik asko
sufritu behar du, eta gizaldi honek gaitzetsi egingo du.
26 <
28 <
30 <
33 <>. ( 36 *).
37 Ikasleek galdetu zioten orduan:
‑‑Non izango da hori, Jauna?
Jesusek erantzun zien:
‑‑Sarraskia non, han biltzen dira putreak.
Emakume alarguna eta epailea
18,1 Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar
adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek: 2 <. 4 Luzaroan
epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan
zuen: >>.
6 Eta honela bukatu zuen Jaunak: <>
Fariseuaren eta zergalariaren parabola
9 Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat
hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: 10 <.
13 <.
14 <>.
Jesus eta haurrak
(Mt 19,13‑15; Mk 10,13‑16)
15 Haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, hori
ikustean, haserre egiten zieten. 16 Baina Jesusek haurtxoak
beregana deitu zituen eta esan: <>.
Jesusek aberatsari dei
(Mt 19,16‑22; Mk 10,17‑22)
18 Handiki batek galdetu zion Jesusi:
‑‑Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat
jasotzeko?
19 Jesusek erantzun zion:
‑‑Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.
20 Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez
ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aitamak.
21 Hark, orduan:
‑‑Gazte‑gaztetandik bete izan dut hori guztia.
22 Hori entzutean, Jesusek esan zion:
‑‑Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman
behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta
jarraitu niri.
23 Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso
aberatsa baitzen.
Aberastasuna salbamenerako oztopo
(Mt 19,23‑26; Mk 10,23‑27)
24 Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan
zuen:
‑‑Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! 25
Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa
Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Entzuleek galdetu zioten:
‑‑Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek erantzun zien:
‑‑Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.
Dena utzi duten ikasleen saria
(Mt 19,27‑29; Mk 10,28‑30)
28 Pedrok esan zuen:
‑‑Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.
29 Jesusek erantzun:
‑‑Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea,
senideak, gurasoak eta seme‑alabak uzten dituenak, 30 mundu honetan
askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.
Jesusek nekaldi‑piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mt 20,17‑19; Mk 10,32‑34)
31 Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: <>.
34 Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun
gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien.
Jesusek itsua sendatu Jerikon
(Mt 20,29‑34; Mk 10,46‑52)
35 Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen
bide‑ertzean eserita. 36 Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen
zen galdetu zuen. 37 Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi
zioten. 38 Orduan, deiadarka hasi zen:
‑‑Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!
39 Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina
hark areago oihu:
‑‑Daviden Semea, erruki zakizkit!
40 Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu
zenean, galdetu zion:
41‑‑Zer nahi duzu niregandik?
Hark erantzun:
‑‑Berriro ikustea, Jauna!
42 Jesusek esan zion:
‑‑Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.
43 Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen
ondoren joan zen, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua
ikusirik, Jainkoa goratu zuen.
Jesus eta Zakeo
19,1 Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan. 2 Bazen han
Zakeo izeneko gizon bat, zergalari‑burua*, oso aberatsa. 3 Jesus
zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik,
txikia baitzen. 4 Lasterka aurrerago joan eta pikuondo batera igo
zen Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. 5 Jesusek, hara
iristean, gora begiratu eta esan zion: <>. 6 Jaitsi zen,
bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.
7 Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: <>.
8 Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion:
‑‑Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta,
inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot*.
9 Jesusek esan zion:
‑‑Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere
Abrahamen ondorengoa baita. 10 Izan ere, Gizonaren Semea galdua
zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.
Ontzako urreen parabola
(Mt 25,14‑30)
11 Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat
kontatu zien, Jerusalemdik* hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren
erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen: 12
<.
14 <.
15 <. 17 Nagusiak erantzun: . 18 Joan zen, gero, bigarrena
eta esan zion: . 19 Honi ere nagusiak esan zion: . 20 Joan zen
beste bat eta esan zion: . 22 Nagusiak, orduan: . 24 Eta bertan
zeudenei esan zien: . 25 Haiek erantzun zioten: 26 Nagusiak
erantzun zien: >>.
JERUSALEMEN (19,28‑‑23,56a)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mt 21,1‑11; Mk 11,1‑11; Jn 12,12‑19)
28 Hitz hauek esan ondoren, Jerusalemera bidean gora jarraitu
zuen Jesusek, denen aurretik. 29 Oliamendi* inguruko Betfage eta
Betania herrixketara hurbildu zelarik, bere ikasleetako bi bidali
zituen Jesusek, 30 esanez: < >>.
32 Joan ziren, bada, bidalitakoak, eta Jesusek esan bezala
aurkitu zuten dena. 33 Astakumea askatzen ari zirela, jabeek
galdetu zieten:
‑‑Zergatik askatzen duzue astakumea?
34‑‑Jaunak behar du ‑‑erantzun zuten haiek.
35 Jesusi ekarri zioten eta, beren jantziak astakumeari
bizkarrean ezarririk, gainean eserarazi zuten. 36 Eta, pasatzean,
jantziak zabaltzen zituzten bidean. 37 Oliamenditik behera hartzera
zihoala, ikasle guztiak multzoan, pozez beterik, Jainkoa ozenki
goresten hasi ziren, ikusi zituzten mirari guztiengatik. 38 Honela
zioten: <>
39 Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi:
‑‑Maisu, egiezu errieta ikasleei!
40 Hark erantzun zien:
‑‑Egia esan, hauek isilduko balira, harriek egingo lukete
oihu.
Jerusalemengatik aieneka
41 Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen
berarengatik, 42 eta esan zuen: <>.
Tenpluan emandako irakaspenak (19,45‑‑21,4)
Jesusek tenplua garbitu
(Mt 21,12‑17; Mk 11,15‑19; Jn 2,13‑16)
45 Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan* ari zirenak
kanpora botatzen hasi zen, 46 esanez: <>.
47 Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak,
lege‑maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; 48
baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik
baitzegoen hari entzuten.
Nondik Jesusen aginpidea?
(Mt 21,23‑27; Mk 11,27‑33)
20,1 Egun batean, Jesusek tenpluan herriari irakasten eta
berriona hots egiten ziharduela, apaizburuak eta lege‑maisuak
etorri zitzaizkion zaharrekin batera, 2 eta galdetu zioten:
‑‑Esaguzu zein aginpidez jokatzen duzun horrela. Nor da aginpide
hori eman dizuna?
3 Jesusek erantzun zien:
‑‑Nik ere gauza bat galdetuko dizuet. Esadazue: 4 Joanek
Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen?
5 Haiek honela ari ziren beren artean: <>.
7 Beraz, ez zekitela noren aginduz ari zen erantzun zioten.
8 Jesusek, orduan:
‑‑Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan
horrela.
Nekazari hiltzaileen parabola
(Mt 21,33‑46; Mk 12,1‑12)
9 Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: < 14
Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: . 15 Eta
mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten.
<>.
Entzuten zeudenek esan zuten:
‑‑Ez dezala Jainkoak nahi!
17 Baina, Jesusek, begira‑begira jarririk, esan zien:
‑‑Zer esan nahi du, bada, Liburu Santuak dioen honek:
Etxegileek bazterturiko harria
giltzarri gertatu da?
18 <>.
19 Lege‑maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan
zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela
parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.
Zesarrena Zesarri, Jainkoarena Jainkoari
(Mt 22,15‑22; Mk 12,13‑17)
20 Lege‑maisuek eta fariseuek Jesus zelatatzen hasi ziren.
Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura
hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende
jartzeko asmoz. 21 Honela galdetu zioten, bada:
‑‑Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez
duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren
bidea behar bezala irakasten duzula. 22 Zilegi al zaigu Zesarri
zerga* ordaintzea, bai ala ez?
23 Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:
24‑‑Ea, erakutsi txanpon bat*. Norenak dira daramatzan irudia
eta izena?
Haiek erantzun:
‑‑Zesarrenak
25 Jesusek, orduan:
‑‑Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
26 Ezin izan zuten ezertan ere herriaren aurrean harrapatu eta,
haren erantzunaz harriturik, hitzik gabe gelditu ziren.
Hildakoen piztueraz
(Mt 22,23‑33; Mk 12,18‑27)
27 Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek
hildakoak ez direla pizten esaten dute. Eta honela galdetu
zioten:
28‑‑Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia ezkondu bat
seme‑alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin,
anaiari ondorengoa emateko.
29 <>
34 Jesusek erantzun zien:
‑‑Mundu honetan gizon‑emakumeak ezkondu egiten dira; 35 baina
datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak
gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko;
36 izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta
Jainkoaren seme‑alaba, piztueran parte dutenez gero*. 37 Gainera,
hildakoak pizten direla Moisesek berak adierazi zuen, sutan zegoen
sasiaren pasartean, Jaunari Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainko
deitzen dionean. 38 Ez da hilen Jainkoa, biziena baizik, denak
bizirik baitaude harentzat.
39 Orduan, lege‑maisu batzuek hitza hartu zuten eta esan:
‑‑Ederki esan duzu, Maisu.
40 Eta ez ziren ausartzen beste galderarik egitera.
Mesias, Daviden Seme eta Jaun
(Mt 22,41‑46; Mk 12,35‑37)
41 Jesusek galdera hau egin zien: <
<
43 zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean>.
44 <>
Jesusek lege‑maisuak salatu
(11,37‑54; Mt 23,1‑12; Mk 12,38‑40)
45 Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien: 46
<>.
Alargun behartsuaren eskaintza
(Mk 12,41‑44)
21,1 Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek
tenpluko dirutegian limosna botatzen. 2 Ikusi zuen emakume alargun
behartsu bat ere bi sos* botatzen, 3 eta esan zuen: <>.
Jesus eskatologiaz mintzo (21,5‑38)
Sarrera: tenplua suntsitua izango
(Mt 24,1‑2; Mk 13,1‑2)
5 Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez*
apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zuen: 6
<>.
Azkenaren aurreko seinaleak
(Mt 24,3‑14; Mk 13,3‑13)
7 Ikasleek galdetu zioten: <>
8 Jesusek erantzun zien: <, edo . Ez joan halakoen ondoren. 9
Gerra eta iraultza‑hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu
beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala
azkena>>.
10 Gainera, esan zien: <
12 <
Jerusalemen hondamendia
(Mt 24,15‑21; Mk 13,14‑19)
20 <
Gizonaren Semearen etorrera
(Mt 24,29‑31; Mk 13,24‑27)
25 <
28 <>.
<>
(Mt 24,32‑35; Mk 13,28‑31)
29 Jesusek irudi bat jarri zien: <
34 <
bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura
ustekabean gainera eror ez dakizuen, 35 sarea bezala eroriko baita
munduan bizi diren guztien gainera. 36 Egon erne eta erregutu
uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren
Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen>>.
37 Tenpluan irakasten eman ohi zituen Jesusek egunak, eta
Oliamendira ateratzen zen gauak igarotzera. 38 Eta herri guztia
goizean goiz joaten zitzaion tenplura, entzutera.
Pazko‑afaria eta nekaldia (22,1‑‑23,56)
Jesusen kontra zelatan
(Mt 26,1‑5.14‑16; Mk 14,1‑2.10‑11; Jn 11,45‑53)
22,1 Hurbil zen Legamigabeko Ogien Jaia, Pazko Jaia ere deitua.
2 Apaizburu eta lege‑maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina
herriaren beldur ziren. 3 Orduan, Satanas sartu zen Hamabien
taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan. 4 Judas apaizburu eta
tenpluko guardaburuengana* joan zen, haien eskuetara Jesus nola
eman hitz egitera. 5 Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua
ematea erabaki zuten. 6 Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin
gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.
Azken afarirako prestaketak
(Mt 26,17‑19; Mk 14,12‑16)
7 Iritsi zen Legamigabeko Ogien Jaieguna, Pazko‑bildotsa hil
behar zeneko eguna. 8 Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek,
esanez:
‑‑Zoazte guretzat Pazko‑afaria prestatzera.
9 Haiek galdetu zioten:
‑‑Non prestatu behar dugu?
10 Jesusek erantzun:
‑‑Hara, hirian sartzean, ur‑suila daraman gizon batekin egingo
duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino, 11 eta esan
bertako nagusiari: <>. 12 Hark gela zabal bat erakutsiko
dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.
13 Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien,
eta Pazko‑afaria prestatu zuten.
Azken afaria: hona hemen nire gorputz‑odolak!
(Mt 26,26‑29; Mk 14,22‑25; 1 Ko 11,23‑25)
14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. 15
Eta esan zien: <>.
17 Eta, kopa harturik, esker onezko otoitza egin eta esan
zuen: <>.
19 Gero, ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren,
zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: <>.
20 Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: <
Judasen saldukeriaren iragarpena
(Mt 26,20‑25; Mk 14,17‑21; Jn 13,21‑30)
21 <>
23 Orduan, ikasleak elkarren artean galdezka hasi ziren, nork
egin ote zezakeen horrelakorik.
Nor handiena? Ikasleei agintzaria
(Mt 19,28; 20,25‑27; Mk 10,42‑44)
24 Ikasleak eztabaidan hasi ziren beren artean, beraietan zein
ote zen handiena. 25 Jesusek esan zien: < izena nahi izaten dute
berentzat. 26 Zuek ez jokatu horrela. Zuen artean nagusiena izan
bedi gazteenaren pareko, eta agintaria zerbitzariaren pareko. 27
Zein ote da handiago, mahaian dagoena ala zerbitzatzen ari dena? Ez
ote mahaian dagoena? Bada, ni zerbitzari bezala nago zuen
artean.
28 <
Gainean da probaldia. Pedroren ukoen iragarpena
(Mt 26,31‑35; Mk 14,27‑31; Jn 13,37‑38)
31 <>.
33 Pedrok esan zion:
‑‑Jauna, prest nago zurekin baita kartzelara eta heriotzara ere
joateko.
34 Jesusek, orduan:
‑‑Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko
duzu ni ezagutzen nauzula.
35 Ondoren, ikasleei esan zien:
‑‑Falta izan al zenuten ezer, poltsarik eta zakutorik eta
oinetakorik gabe bidali zintuztedanean?
Haiek erantzun:
‑‑Ezer ere ez.
36 Jesusek, berriro:
‑‑Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa
duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura
erosteko. 37 Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu
Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak
laster egingo du.
38 Haiek esan zioten:
‑‑Jauna, baditugu hemen bi ezpata.
Baina Jesusek erantzun:
‑‑Aski da!
Oliamendiko otoitz larria
(Mt 26,36‑46; Mk 14,32‑42)
39 Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz* abiatu zen, ohi
zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren. 40 Hara iristean,
Jesusek esan zien: <>.
41 Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko
honela egiten zuen otoitz: 42 <>.
43 Zeruko* aingeru bat agertu zitzaion, kemen emanez. 44 Eta,
larriak harturik, oraindik lehiatsuago egiten zuen otoitz. Eta
izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi. 45 Otoitzetik
jaikirik, ikasleengana joan zen; nahigabearen nahigabez lokarturik
aurkitu zituen, 46 eta esan zien: <>.
Jesus atxilotua
(Mt 26,47‑56; Mk 14,43‑50; Jn 18,3‑11)
47 Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen jende‑multzoa;
Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta
Jesusengana hurbildu zen musu ematera. 48 Jesusek esan zion:
<>
49 Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan
zioten: <>
50 Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko
belarria moztu zion. 51 Baina Jesusek esan zuen:<>
Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion.
52 Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko
guardaburu* eta zaharrei esan zien: <>.
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,57‑58.69‑75; Mk 14,53‑54.66‑72; Jn 18,15‑18.25‑27)
54 Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten.
Pedrok urrutitik jarraitzen zion. 55 Batzuk patio erdian sua piztu
eta haren inguruan eseri ziren, eta haien artean eseri zen Pedro
ere.
56 Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri
eta esan zuen:
‑‑Hau ere Jesusekin zebilen.
57 Baina hark ukatu, esanez:
‑‑Emakume, ez dinat ezagutzen hori.
58 Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori:
‑‑Hi ere haietakoa haiz.
Pedrok, orduan:
‑‑Ez, mutil!
59 Handik ordu bete ingurura, beste batek berriro esan zuen:
‑‑Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra* duk eta.
60 Pedrok erantzun zuen:
‑‑Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil!
Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen. 61
Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion
Pedrori Jaunak esandakoa: <>, 62 eta, kanpora irtenik,
negarrari eman zion saminki.
63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka. 64
Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: <>
65 Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.
Jesus judu‑biltzarraren aurrean
(Mt 26,59‑66; Mk 14,55‑64)
66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua,
apaizburuak eta lege‑maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar
Nagusira eraman zuten. 67 Honela esan zioten:
‑‑Mesias baldin bazara, esaguzu.
Hark erantzun:
‑‑Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko, 68 eta,
galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo. 69 Baina hemendik
aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eserita
egongo da.
70 Orduan, denek esan zuten:
‑‑Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea?
Hark erantzun zien:
‑‑Zeuek diozue, neu naiz.
71 Haiek, orduan:
‑‑Ba ote dugu lekuko beharrik? Geuk entzun diogu bere
ahotik.
Jesus Pilatoren aurrean
(Mt 27,1‑2.11‑14; Mk 15,1‑5; Jn 18,28‑38)
23,1 Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus. 2
Han, salatzen hasi zitzaizkion: <>.
3 Pilatok galdetu zion:
‑‑Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
‑‑Zeuk diozu.
4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:
‑‑Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik
aurkitzen.
5 Baina haiek, behin eta berriro: <>.
Jesus Herodesen aurrean
6 Hori entzutean, gizon hura galilearra zen galdetu zuen
Pilatok. 7 Eta, Herodesen* eskumenekoa zela jakinik, hari bidali
zion, Jerusalemen baitzen egun haietan. 8 Biziki poztu zen Herodes
Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz
entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere
espero zuen. 9 Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek
hitzik erantzun ez. 10 Bitartean, han ari ziren apaizburu eta
lege‑maisuak salatu eta salatu. 11 Herodesek, bere soldaduekin
batera, mesprezio eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi
distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen. 12
Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai
baitziren lehen.
Jesus heriotzara kondenatua
(Mt 27,15‑26; Mk 15,6‑15; Jn 18,39‑‑19,16)
13 Pilatok, apaizburu, agintari eta herria berriro bildurik, 14
honela esan zien: <>. ( 17 *).
18 Baina denek aho batez oihuka esan zioten:
‑‑Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!
19 Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa
batengatik kartzelan sartua zuten.
20 Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien; 21
baina haiek oihuka:
‑‑Gurutzera hori! Gurutzera!
22 Hark hirugarren aldiz esan zien:
‑‑Zer oker egin du, bada, honek? Nik ez dut hau kondenatzeko
arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat eman eta askatu egingo
dut.
23 Haiek oihu eta oihu ari ziren gurutzera zezala eskatuz, eta
gero eta handiagoak ziren oihuak. 24 Orduan, Pilatok haien
eskabideari men egitea erabaki zuen: 25 haiek eskatzen zutena
‑‑matxinada eta giza hilketagatik kartzelan zegoena‑‑ askatu eta
Jesus beren esku utzi zien.
Gurutze-bidean
(Mt 27,32; Mk 15,21; Jn 19,17)
26 Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat,
Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen
ondotik eraman zezan*. 27 Herriko jende-talde handia zihoan Jesusen
ondoren, bai eta emakume asko ere bular-joka eta harengatik
aieneka. 28 Itzuli zen Jesus haiengana eta esan zien: <. 30
Orduan, honela esango diete mendiei: , eta muinoei: . 31 Izan ere,
egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari?>>
32 Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten
hiltzera.
Jesus gurutziltzatua
(Mt 27,33‑44; Mk 15,22‑32; Jn 19,18‑27)
33 <> zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu
zuten Jesus, bai eta bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta
bestea ezkerrean. 34 Jesusek honela zioen: <>.
Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.
35 Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten
zioten, esanez: <>. 36 Soldaduek ere irri egiten zioten;
ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan: 37 <>.
38 Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: <>.
39 Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari
zitzaion, esanez:
‑‑Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta
salbatu gu ere!
40 Baina besteak errieta egin zion hori zioenari:
‑‑Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere?
41 Gurea legezkoa duk, geure egintzengatik merezia baitugu; baina
honek ez dik okerrik egin.
42 Gero, gaineratu zuen:
‑‑Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko
zarenean.
43 Jesusek erantzun zion:
‑‑Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan*.
Jesusen heriotza
(Mt 27,45‑56;