Eduki propioak eraikiz! [Lan lerroak garatuz 1]
Post on 17-Mar-2016
231 Views
Preview:
DESCRIPTION
Transcript
1
2
3
4
5
6
1.KOKAPEN
OROKORRA
Esku artean duzuen liburuxka hau hausnarketa luze bati hasiera
emateko bidea besterik ez da. Urteak daramatzagu esaten ikastetxe zein
unibertsitateetan ditugun edukiak arrotzak zaizkigula eta euskaldunak,
ezkertiarrak eta hezkidetzaileak diren edukiak ezinbestekoak zaizkigula.
Izan ere, jasotzen ditugun edukiek gure mundu ikuskeran eragin zuzena
dute eta jendartea eraldatu nahi badugu honakook eraldatzea ere
ezinbestekoa izango zaigu. Hortaz, honakoei itzulia emate aldera, geure
eduki propioak eraikitzeko garaia heldu da. Honenbestez, bidea luzea dela
kontuan harturik, edukien eta curriculumen inguruko hausnarketa bat
egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Zein eduki behar ditu gure eskolak? Nola
antolatuko ditugu? Curriculuma beharrezkoa al da horretarako?
Argi dago ez dela egun batetik bestera hartuko dugun erabakia izango,
baina egungo hezkuntza sistemari alternatibak eskaini aldera, lekuan leku
eta pausoz pauso eduki propio eta alternatibo horiek eraikitzeko unea da.
Esku artean duzun honek, hausnarketarako bidea zabalduko du, eredu
ezberdinak ezagutzen hasi ahal izateko, ekinbide praktikoei bide emateko
eta honela, tokian toki egingo diren borrokak, izango diren hausnarketak
edota sortutako eredu berriak kontuan hartuz, denen artean definizio eta
oinarri batzuk zehaztu ahal izateko.
Euskal Eskola Nazioanala guztion lana da, eraiki dezagun beraz
guztion artean. Maila txikitik gauza oso handiak egin ditzakegula badakigu,
jarrai dezagun horretan!
7
Nola ulertzen ditugu eta zertarako behar ditugu eduki propioak?
Esan dezakegu edukia ezagutza-multzoa dela, etengabean jasotzen eta
transmititzen dugun jakintza. Beraz, eduki propioa, herri jakintzan eta
bestelako bizi-ereduetan oinarritutako jakintza-multzoa litzateke. Izan ere,
eduki hauen baitan eraikitzen du pertsona orok mundu-ikuskera; alegia,
norbanakoaren eraikuntzaren oinarri izango da jakintza-multzoa:
harremantzeko eraren, emozioen kudeaketaren, komunikatzeko
gaitasunaren, herri-kultura eta historiaren… bermatzaile izango da.
Honenbestez, eduki propioen egikaritzea beharrezkoa da gure
herriaren biziraupenean eta eraikuntzan aurrera egiteko. Baita etorkizuneko
herritar iraultzaile eta ahaldunak hezteko ere.
Zer da curriculuma?
Estatu batek bere hezkuntza sistema definitzeko erabiltzen duen legea
da curriculuma, lekuan-leku egokitzapenak onartzen dituena. Bertan,
hezkuntza-programa deritzona jasotzen da; alegia, hezkuntza-helburuak,
prozedurak, edukiak, ebaluaketa irizpideak eta baliabideak zehazten dira.
Ondorioz, aurrez edukiei egotzi diegun jakintza-multzoa curriculumean
jasotzen da.
Zergatik curriculum propio bat?
Herri bakoitzak bere eskola eta unibertsitatea behar ditu: bere eduki
eta baloreak landu behar ditu, bere jakintza-multzo propioa eraiki behar du.
Egun, curriculumean jasotzen denez eduki-multzo hori, funtsezkoa
deritzogu herri baten eraikuntzan eta etorkizuneko herritarren garapenean
curriculum propioa eraikitzeari; nahiz eta, jakin badakigun, curriculumak
ez duela zertan edukiak biltzeko era bakarra izan.
Gaur egun Euskal Herrian 2 Curriculum desberdin aplikatzen
zaizkigu, biak ala biak arrotzak: Espainola eta Frantsesa. Mendeetako
asimilazioarekin bukatzeko, lurralde banaketa gainditzeko, kohesioa
8
bultzatzeko, herri bezala etorkizuna izateko, beharrezkoa dugu muga
administratiboak apurtuko dituen Curriculum euskaldun bat.
Gaur egungo Curriculumek ez dute jendarte patriarkarraren
existentzia aitortu ere egiten. Guk patriarkatua irauli nahi badugu,
generoen eraikuntza zurruna desegin, sexu-identitate eta joera desberdinak
normaltasunez bizi, etiketekin bukatu finean, horretarako bestelako
Curriculum propio bat eraiki behar dugu.
Estatuek, bestalde, sisteman txintxo txertatuko diren pertsonak
hezteko Curriculuma darabilte. Egungo sistemarekiko kritiko izan nahi
badugu, iraganetik irakaspen zorrotzak atera, autonomo izan, kolektiboan
pentsatzen ikasi, jendarte eraldaketan inplikatu... Curriculum hauek irauli
beharra dago eta gurea eraiki.
Gainera, indarrean dauden Curriculumak estankoak edo aldagaitzak
balira bezala saltzen dizkigute. Urteen joanean aldaketarik jasan behar ez
duten zerbait balira bezala. Tokian tokiko berezitasunek, aktualitateko
gaiek... ez dute lekurik.
Gaur egungo Curriculuma maila lokaletik iraultzea eta gurea
eraikitzen joatea Euskal Eskola Nazionalaren bidean emango dugun
pausurik handienetakoa izango da.
Gaur egungo testuingurua
Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, Madrildik datozen
edukiek %55a hartzen dute, beste %45a Autonomia Erkidegoari dagokiolarik
(Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroako Foru Erkidegoa). Baxe Nafarroa,
Lapurdi eta Zuberoan, Frantziaren edukien gaineko kontrola %100koa da.
Dena dela, esan beharra dago Hego Euskal Herriko ikastetxeek
badutela curriculumean eragiteko ahalmena, izan ere, ikastetxe bakoitzak
curriculumaren edukiak, ebaluaziorako irizpideak eta hezkuntza-proiektuak
zehazten ditu. Honakoa, curriculuma ikasle taldeari egokitu eta
honenbestez lan pedagogikoa hobetzeko izan ohi da. Hau kontuan harturik,
9
edukiak gureganatzeko borroka ikasleona izateaz gain irakasleena ere badela
argi izan behar dugu eta curriculuma gure hoberako egokitu ahal izateko
denen arteko elkarlana ezinbestekoa dela.
Bestalde, aurretik aipaturiko legez datozen portzentaia horiez gain,
gogoan izan behar dugu 2010ean Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuak
sorgin-ehiza hasi zuela “Euskal Herria” terminoa zuten testu-liburuen
kontra. Santillanaren liburuak erabiltzeko derrigorrezko “gomendioa” eman
zuten UPN-CDNko agintariek. Testu-liburuen doakotasun programan
sartzeko liburu onargarrien zerrenda osatu zuten, eta hortik kanporakoak
erosteko gurasoei gastua ezarriko zitzaien. Ikuskatzaileak bidaltzeko
mehatxua egin zieten eskolei eta bereziki Nafarroako ikastolei.
Azkenaldiko erasorik handiena LOMCE legea dugu, Curriculuma
Madrildik kontrolatu dadila bilatzen baitu, zalantzarik gabe. Orain arte ez
bezala, ikasgai ardatzen eduki guztiak Madrilek zehaztuko ditu. Egun
bateko ikas-orduen %50a ikasgai ardatzak izango dira, beraz, egun erdian
ematen duguna zuzenean Madrilek erabakiko du (liburuak, unitateak eta
abar). Eduki horiek behar bezala ematen direla ziurtatzeko, “selektibitate”
moduko azterketak egingo dira espainiar estatu osoan, 9, 12, 15 eta 18
urterekin.
Gainera, adierazgarria da ikasgai batzuen izenekin gertatuko dena.
“Mundu garaikidearen historia” eman ordez “Espainiako historia” jarri nahi
dute. PSOEren “Educación para la ciudadanía” desagertu, eta aukeran
“Erlijioa” edo beste aukera bakar bezala “Balio kultural eta sozialak” (Lehen
Hezkuntzan) eta “Balio etikoak” (DBHn) jarri nahi dituzte. DBHko ikasgai
espezifikoen zerrendan “Iniciación a la actividad emprendedora y
empresarial” dago.
10
2. CURRICULUMAREN
ERAGINA EUSKAL
JENDARTEAN
Gaur egun darabilgun Curriculumak gabezia ugari ditu. Hasteko, esan
dugunaren haritik, gu euskaldun izanik, ikasgai guztiak (historiaren kasua
bereziki adierazgarria delarik) Espainiar eta Frantziar ikuspegitik kontatzeak
euskal subjektua ezabatzen du, eta euskaldun herria historian zehar existitu
denik ere ukatu egiten du. Lurralde zatiketan sakontzen da, eta munduari
Euskal Herritik baino Espainiatik eta Frantziatik begiratzen ikasten dugu.
Beraz zatiketa gainditu eta herri bat eraikitze bidean historia komun bat
osatzeko beharrean gaude, eta areago, Curriculumaren erdigunea Euskal
Herrian kokatzeko beharra dugu.
Curriculuma gaurkotasunetik bereizia ere badago: esate baterako, ez
ditu gaur egungo gatazka politikoak lantzen, eta honek jendarte erronka
berriak sustatzea galarazten du, izan ere, akatsetatik ikasi beharra dugu
behin eta berriz hanka ez sartzeko. Beste adibide bat ematearren, une
honetan zientziak dituen helburuak eta erronkak ere ez dira lantzen,
edukiek hainbat hamarkada atzerago zehaztu zutenaren ildotik darraite.
Honetaz gain, ikuspegi mendebalde-zentrista duen heziketa prozesua
proposatzen dute, kultur-aniztasuna edota kulturen arteko elkarbizitza albo
batera uzten duena.
Dena den, ikus daitezkeen gabeziez gain, badago ezkutuko
Curriculuma ere. Askotan esan ohi den moduan, gehienetan esaten ez dena
11
izan ohi da garrantzitsuena eta kasu honetan esaten ez den horrek eragin
handia du gure heziketa prozesuan. Izan ere, ezkutuko curriculumaren
oinarrizko helburua, modu esplizituan landu ezin diren edukiak modu
inplizituan lantzea da, hau da, arraza zehatz baten defentsa egitea, gaur
egungo botere banaketaren defentsa egitea… modu esplizituan egitea ez
litzatekeenez moraltzat joko, inplizituki gara daitezke. Esate baterako
emakumearen edota klase ikuspegiaren papera historian ikusezin
bilakatzea, eraiki nahi duten gizarte klasista eta patriarkalaren seinale izan
daiteke.
Hala eta guztiz ere, jabetu behar gara ezkutuko curriculumaren bidez
egokiak diren balore asko eta asko azal daitezkeela. Hau da, klaseen arteko
gatazka adieraziz gero, inplizituko argi utziko genuke gaur egungo sistema
ez dela justua eta aldatu beharko litzakeela, izan ere, gatazkak dakartza.
Honenbestez, gako honetaz jabetzea garrantzitsua da curriculum ezkutua
guk gure beharretara egokitu ahal izateko.
Bestalde, ekologia edota ama lurraren ezagutza eta harekiko
errespetua alboraturik du. Bizitzarako beharrezkoak diren ikasgaiak,
sukaldaritza esate baterako, bigarren mailakotzat jotzen ditu.
Beste alde batetik, herriko, auzoko edota eskualdeko bertako gai
lokalak gutxitan lantzen dira klaseetan, eta horrek herri jakintza galtzea
suposatu du eremu askotan, adibidez sendabelarren harira.
Horiek dira Curriculumak dituen oinarrizko arazoetako batzuk.
Ikuspegi sinplista bat bultzatzea eta gaiak disoziaturik lantzea ere aldatu
beharreko puntuak dira. Ageriko edukien eta ezkutuko curriculumaren
bitartez bultzatzen diren baloreak ere oztopo bat dira guk nahi dugun
jendarte eredua eraikitze bidean.
12
3. EREDUAK
Euskal curriculuma
Euskal Curriculuma unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako
hezkuntza eragileek elkarlanean egindako ekimenetik sortu zen. Proiektua
elkarren osagarri diren bi helburutan oinarritzen da; Batetik, euskal
kulturaren transmisioa ziurtatzean eta bestetik, Europan integratutako
euskal gizarte batean eta munduarekin elkarreraginean bizi ahal izateko
beharrezkoak diren konpetentziak bermatzean.
Bestalde, Euskal curriculumaren proposamenak bi asmo ditu:
Lehenik, Euskal kulturaren erreferentzia komunak partekatzea, honek
“gutasuna” garatzen laguntzen baitu, eta, horrenbestez, elkarrekin
bizitzeko gogoa ere bai. Baina, bigarrenik erreferentzia komunen beharraz
gain, eleaniztasun eta kulturartekotasun planteamenduak sartzea ere
ezinbestekoa da euskal gizartea eleanitza eta kultur-anitza izan dadin. Beraz
bi helburu horiek, batasuna eta aniztasuna, elkarren osagarri dira.
Honetaz gain, Euskal Curriculuma egiteko, elkar ukitzen duten eta
osmosian dauden elementu edo unibertso hauek integratzea proposatzen
dute: euskara eta euskal kultur espezifikoa (euskal curriculum espezifikoa),
baina baita; Euskal Herrian ukipenean ditugun hizkuntzak eta kulturak;
curriculum ofizialetako derrigorrezkoak; Europakoak; eta unibertsalak.
Beraz, elementu horiek ez dira inola ere isolatuak, elkarreraginean
baitaude. Hortaz, proposatutako Curriculumaren oinarria irekitasuna da, ez
uniformizazioa.
13
Laburbilduz, curriculumaren ezaugarriak zerrendatze bidean,
honakoak lirateke curriculuma bera eraiki zutenek zehaztutako gakoak:
Izaera hezitzailea: Gizarte demokratiko batean, hezkuntza sistema hiritar
guztiei heldu behar zaie; helburua, beraz, ez da soilik eremu akademikoko
eta profesionalerako konpetentzietan heztea, gizarte batean bizitzeak
eragingo dizkion arazoei eta gaiei erantzuten jakingo duen hiritar gisa
aritzeko konpetentzia horiek guztiak landuko dituen heziketa ematea
baizik.
Desberdintasunak bildu eta bideratzen dituen heziketa: Derrigorrezko
hezkuntzaren helburua pertsonaren osoko prestakuntza denez, ikasleen
ikaskuntza prozesuak gainbegiratzeko eta baloratzeko irizpideek
orientatzaileak izan behar dute, bai garapen afektiboari eta pertsonen arteko
garapenari lotutako arloetan, bai arlo profesionalean eta akademikoan.
Azken helburua hezkuntza sistemak ikasleen gaitasun guztiak garatzen
laguntzea da, bakoitzaren aukera errealen arabera.
Kalitate teknikoa: Curriculum proposamena egiteko eta kalitate teknikoa
baloratzeko irizpide garrantzitsuenetako bat proposamenaren barne
koherentzia da. Curriculum proposamenak barne koherentzia duela esan
dezakegu beharren eta curriculumaren osagaien (xedeak, hezkuntza
konpetentzia orokorrak, helburu espezifikoak eta ebaluazio irizpideak…)
diagnostikoaren deribazio prozesuak, zehaztapen mailetan, jarraipena duen
heinean; azken zehaztapen mailak aurreko mailak hartzen dituela.
Irekia: Partekatu nahi dugun Euskal Curriculum oinarrizko eta komuna
irekita dago ondoko garapenetarako. Beraz, ikastetxe bakoitzak bere
testuingurura egokitu ahal izango du curriculum proposamena.
Egungoa eta etorkizunekoa: Euskal Curriculumeko “Hezkuntza
konpetentzia orokorrak” planteamendua, bat dator, oinarrizko ildoetan,
Europako Batzordearen proposamenekin eta Europako herrialde gehienetan
onartzen ari diren curriculum ofizial gehienen joerekin. Baita ere bat dator
ikasleen ebaluazioari buruzko OCDE PISAren (2000:22) egitasmoarekin, non
ezaupideak “bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia” modura
definitzen diren. Proiektu hau bat dator, eta oso modu esanguratsuan,
14
Europako eta Euskal Herriko unibertsitateetan egiten ari den ikasketa
planen egokitzapenarekin (Bolognako adierazpenaren arabera). Bat etortze
horrek balio erantsia ematen dio Euskal Curriculumaren proposamenari, eta
derrigorrezko eskolaldirako Europako gainerako herrialdeak egiten ari diren
planteamenduen eta ebaluazio sistemen ildokoa da; jarraipena du
derrigorrezkoaren ondoko goi mailako irakaskuntza planteamenduekin.
Izaera parte-hartzailea: Euskal Curriculumaren proposamena prestatzeko,
lankidetzan ari dira proposamena sustatzen duten erakunde eta elkarteak.
Zuzendaritza teknikoa eta Diseinu taldea osatzeko eta “Hezkuntza
konpetentzia orokorrak” eta “Diziplina arloak” proposamenak egiteko
taldeak osatzeko orduan, Euskal Herri osoko lurraldeetako adituak egotea,
eta haien parte hartzea bermatzeko saiakera egin da.
IKASLE MUGIMENDUAK MARTXAN JARRITAKO ESPERIENTZIAK:
Mairu Ikastegi Herritarra: “Ez dago herri askerik pertsona askerik
gabe”
Filosofia: 2003an askatasuna eta pentsamendu alternatiboaren
alde Euskal Herrian jaiotako ekimen bat izan zen. Sentsibilitate eta
jatorri ezberdinetako zenbait irakasle, ikasle eta intelektualak ziren
Mairu ikastegi herritarraren sortzaileak. Jendartean alienazio,
pasibitate eta desinteres egoerak geroz eta handiagoak zirela ikusita
eta aldi berean hezkuntza eredua modelo lineal bati erantzuteaz gain
Euskal Herriaren eta munduko herri guztien kontrakoa dela
hausnartuta sortzen da proiektua. Helburua, pertsona bizi eta askeak
heztea eta pentsamoldearen aldaketa.
Gauzen aurrean beraien zergatiaz galdetzea garrantzizkoa zela
azpimarratzen zuten, pentsamendu kritiko bat bultzatzea, eztabaida
sortzea, nora goazen eta nora joan nahi dugun bateratu ahal izateko
eta ez sistemaren bideei esker asimilazio prozesu batean sartzeko.
Horretarako gune berri bat eraiki nahi izan zen, jakintzaren eta
eztabaidaren bitartez ekarpen berri bat egiteko herri kultura eta
formakuntzari. Formakuntza alternatiboa gautzatzeko bidean,
15
pedagogia berri bat eraiki nahi zuten, denen parte-hartzean eta
taldean oinarritzen zena. Praktika eta teoriaren arteko uztarketa bat.
Azken batean ikasi bai baina hori praktikan jartzea, lantzea eta
errealitate berriak sortzea.
Funtzionamendua: Hori guztia gauzatzeko, ikastaro luzeak eta
motzak eskaintzeko asmoa dute (zikloak, lantegiak, hitzaldiak),
datorren urtetik aurrera. Hainbat gai jorratzea aurreikusi zuten:
etnozientzia, identitatea, Ama Lurra, mitologia, euskara,
kooperatibismoa, autogestio ekonomikoa, Euskal Herriko historia,
sormena, artea, sexualitatea, antipsikologia, soziologia, politika,
etika, morala, faxismoa, Oteizaren ekarpenak... Beti ere bere izaera
euskaldun, internazionalista, independiente eta kritikoa mantenduz.
Ekoizpen propioa bultzatuko du eta euskal kultura oinarri
garrantzitsu bezala edukita. Zientziatik folklorera, berau ikertu eta
zaintzeko helburuarekin, baina baita berreskuratu eta etorkizunerako
prestatzeko ere.
Helburua ez zen derrigorrezko hezkuntzako heziketaren
osagarri izatea, gaurdanik formakuntza alternatibo baten sorrera
prozesuan lan egitea baizik, batxilergotik unibertsitatera alboratuak
izan diren gai eta kritika guztiak eskainiz. Eta gero Mairun parte
hartzen zuten guztiek jakintza hori arlo praktikoan martxan jartzea,
bai gazte asanbladan, gazte edo herri mugimenduan, zein beste
edozein arlotan.
Eskola Gorria:
2008an martxan jarri zen filosofia honek, garaiko hezkuntza
sistemaren aurrean alternatibak eraiki nahi zituen. Pedagogia eredu
alternatibo bat oinarri izanik, ikasle/irakasle dikotomiarekin hautsi
eta bakoitzak beretik egin dezakeen ekarpena bultzatzen zuena.
Bestetik, espazio itxiaz haratago, ikasteko modu asko dagoela
azpimarratu nahi zuen eta lurretik beretik ikasteko edota lekuan
lekuko errealitatea ondo ezagutzeko bertara joatea ezinbestekotzat
jotzen zuen. Are gehiago, hezkuntzak birproduzitzen duen sistema
16
patriarkal horren aurrean ere, hezkidetza izango zen eskola gorriaren
filosofiaren oinarri.
Eskola Ibiltaria:
Eskola ibiltaria Ikasle Abertzaleak-ek martxan jarri zuen
proiektu bat da. Udaran, hiru egunez egiten zen ekimen horrekin,
euskal ikasleriak behar, nahi eta aldarrikatzen duen eskola eredua
praktikan jartzeko helburuarekin. Ikasleriari inposatutako hezkuntza
sistema arrotz eta atzerakoietatik urruntzeko. Gainera, euskaraz
biziz, ingurunearekin harremanak izanez eta pedagogia eta didaktika
metodo desberdinak erabiliz, ikasleak aldi berean bai ikasle, bai eta
irakasle ere izan ahal izateko gunea sortuz.
ORIOKO HERRI CURRICULUMA
Hezkuntzak egunerokotasunean, Nazio Eraikuntzan, norbanakoaren
garapenean, historian, euskal kulturaren transmisioan etb. duen
garrantziaz ohartuta 2010eko azaroan O3ten.HSN jardunaldiak antolatu
zituen Orioko independentista foroak. Ume, gazte zein helduentzat egitarau
oparoa antolatuta, herritarren parte-hartze arrakastatsu batekin, herriko
eragile gehienak hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten.
Jardunaldi hauetan, ondorio nagusi bi atera ziren: batetik, Orioren izaera
garatzeko herritik sortutako curriculum baten beharra eta jardun eremu
ezberdinetan ari diren eragileen arteko harremanak artikulatu beharra.
Honela, Herri Curriculuma garatzeko beharrizana agerian utzita, hau
berau osatzeko beharrezko diren fase ezberdinak zehaztu zituzten, beti ere,
herri proiektu den heinean, herritarron parte hartzeari erantzungo zioten
proposamenak eginez
1. Fasea: Oinarrizko Lan-taldea sortu.
Proiektua burutuko duen oinarrizko lan-taldea indartzea da fase honen
helburua.
17
2. Fasea: Proiektuaren sozializazioa.
Herriko eragileen eta herritarren artean proiektua sozializatzea izango da
egitekorik garrantzitsuena. Herriko curriculumaren osaeran guztion parte-
hartzea behar delako, curriculuma herri proiektua da eta ez soilik hezkuntza
eragileena.
3. Fasea: O3ten bigarren jardunaldiak.
Atxikimendua eman duten alderdi, eragile eta norbanakoek elkarlanean
gauzatu nahi den proiektua herriari aurkezteko jardunaldiak. Fase honetan
herritarrek proiektua bere egitea da garrantzitsuena.
4. Fasea: Ezaugarrien bilketa lana.
Herriko eragileak bilketan jartzea da fase honen helburu nagusia.
Hezkuntza eragileez gain, kirol, kultur, aisialdi… alorretan lanean ari diren
herriko taldeak eta norbanakoak gehituko dute informazioa edo materiala
curriculumaren oinarri izango den dokumentua. Horretarako, proiektuaren
oinarri izango den taldearen laguntza eta gidaritza izango dute baina
eragileak eta herritarrak izango dira subjektu aktibo. Prozesu honek guztiak
hiru zutarri izango ditu: erreferentzia, informazio trukea eta eztabaida.
Horretarako, bulego irekia, web gunea eta mintegi eta jardunaldi irekiak
antolatuko dira.
5. fasea: Curriculumaren idazketa.
Behin bilketa fasea amaitu ostean bulego irekian jasotzen diren ekarpenak
txostenean jasoko dira. Horrela, txostenaren egokitze pedagogikoa, alegia,
Orioko curriculuma idaztea da egin beharrekoa. Hezkuntza eragile, aisialdi
taldeak, hezkuntza zentroak eta herrian alor horietan lanean ari direnak
mahai batean eseri eta informazioari aplikazio eta erabilera pedagogikoa
txertatzea izango da fase honen egitekoa.
6. fasea: Aplikazioa.
Curriculumaren erabilera eta aplikazioa dira, seguruenik, proiektuaren
alderdi zail eta korapilatsuenak. Idazketari dagokionean, kontuan hartu
behar da herriko curriculuma etengabe eguneratu beharko den zerbait dela.
Dinamikoa izan behar du, herria aldatzen den bezala aldatzen baitira izaera
definitzen duten ezaugarriak, herritarrak eta herria bera. (2012, Sortzen
Ikasbatuaz-etik jasoa).
18
ESKOLA TXIKIAK
Eskola hauen filosofia partaidetzan oinarritzen da, eta auzoarekin
elkarlan zuzena izaten dute. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatzen dira,
eta adin ezberdinetako taldeetan bildu. Hau da, eskolan 6 unitate (gela)
baino gutxiago daude Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko. Eskola
bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitzak bere ikasketen
protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago
dakitenekin eta besteetan gutxiago dakitenekin.
Gainera, eskola herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta herriko
bizitzan eragina du. Pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten
agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean,
baita helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio
horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du.
Horrez gain, eskola txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta
harreman zuzena dute naturarekin. Hortaz, gaur egun biztanleriaren
ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki
horietan.
Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskaintza bakarra), hots,
Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean daude.
Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela
berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso
aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen
dira.
Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek harreman estua dute.
Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek, eta horretaz gain udalaren
inplikazioa ere oso garrantzitsua da herri eta auzo txiki hauen eguneroko
bizitzarako.
19
IKAS KOMUNITATEAK
Ikas Komunitateak bat proiektu bat da, ikastetxe baterako eta bere
inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako. Euskal
Autonomia Erkidegoko sare publiko barruan kokatutako eskola batzuetan
ematen da, eta parte hartzea dute oinarri. Proiektu hau ikaskuntza
dialogikoan oinarritzen da eta, horretarako, komunitatearen parte-hartzea
eskatzen duen hezkuntza bideratzen da.
Hezkuntza-prozesuek izaera etengabea eta iraunkorra badute eta
eskolaren esparruan agortzen ez badira, pertsonen ikaskuntzak eskolan
eskaintzen denera murrizten ez direla onartu behar dugu. Jakintza
akademikoen irakaskuntzan oinarritzen den famili ingurunetik eta
komunitatetik kanpoko eskola tradizionalak agintzen duen gizarte-sistema
erreproduzitzen du eta ez du berau aldatzea ahalbidetzen. Testuinguru
honetan pertsonak ezin du bere errealitatea aldatu, ez eta gainerakoekin
elkarrekintzan gizarte-errealitatea ere. Beraz, guztiz beharrezkoa gertatzen
da eguneroko lanean komunitatea eta famili ingurunea barne hartzea eskola
osoan. Ez dira jakintza “akademiko-formalak” soilik irakatsi behar.
Praktikoa dena, akademikoa dena eta komunikatiboa denaren arteko
konbinazioa hartu behar da abiapuntutzat, komunitateak eta familiek
irakasleekin batera parte har dezaten.
Eskolak komunitatea edo elkartea sortuko badu, inplikatuta dauden
agenteek elkarte izatea erabaki behar dute: klaustroak ia bere osotasunean,
zuzendaritza-taldeak, eskola-kontseiluak, gurasoen elkartean antolatutako
biltzarrak eta arlo honetan aginpideak dituen zuzendaritza nagusiak,
benetako inplikazioa eta parte-hartzea ziurtatzea ahalbidetzeko.
Proiektu honek ikasteko eta irakasteko ilusioa piztu nahi du, gaur
egungo egoerak ez du inor asetzen eta guztion nahia da haur bakar batek ere
ez dezala bere kulturagatik, estatusagatik, generoagatik edo gaitasunagatik
bere burua baztertutzat har, ikastetxeek kalitatezko hezkuntza eman
dezatela, irakasleak berritzeko, esperimentatzeko eta ikasgeletan ikasteko
autonomia handiagoa izan dezala, familiek eta komunitateak beren seme-
alaben hezkuntza integralaren partaidetzat har dezatela beren burua eta, era
berean, gizarte-testuingurua alda dadila eta guztiontzako aberasgarriagoa
izan dadila.
20
Eskolak, informazioaren sektoreko partaide gisa, guztiek beharrezko tresnak
eskura izatearen eta aldaketa gertatzearen alde egin dezake lan,
desberdintasunak murritz daitezen lagun dezake, komunitateko agente
guztien parte-hartze kritikoa eta aktiboa susta dezake eta agente hauen
artean –agente hauek berdintzat hartuta– elkarrizketa susta dezake eta hori
guztia desberdintasuna errespetatu eta aintzat hartuta.
21
22
23
24
1. CURRICULUMA
METODOLOGIA (AURRERAGO)
Metodologiari dagokionez, “Ikasleok hezkuntza alternatibak
eraikitzen” eskola eta gure artean (ikasleok) ondorengo galderak erantzuten
saiatzea da planteatzen duguna. Dena den, irakasleei ere hausnarketarako
tartea luzatzen:
1. Gure edukiak zeinek erabakitzen ditu
2. Zer falta da gaurko edukietan?
3. Zein eduki nahi ditugu
Horretarako, ondoko adibide zerrenda ere eskuragarri uzten dugu,
irudimenaren murriztzaile baino, hauspo bezala balio dezan.
BORROKA POSIBLEAK
Euskalkien eta hizkuntzaren aberastasuna
Turismo basatiaren eragina atzerriko kostaldean eta euskal
kostaldean
Emakumearen papera gerrateetan (atzerrian eta hemen, Gerra
bizipenak... (lokalean)
LEKUEKIN LOTU.
Euskal Herrian desagertu diren/desagertzen ari diren lanbideak
Baserri munduan eman diren aldaketak (bizimodua, jan ohiturak,
tenporadako jakiak, higienea...)
25
Industrializazioa zure eskualdean: demografia bilakaerarekin
lotua, landa exodoa, URBANISMOA.
EHan desagertzen ari diren ohiturak, erremedioak, tradizioak...
Herri mugimenduak ikasi (euskararen aldeko mugimenduak,
kirolak, intsumisioa,…)
Bertsolaritzaren historia (bertsoak, bideoak, emakumearen
papera…)
Mendebaldetik kanporako mundu ikuspegiak eta baloreak
(sexualitatea)
Kulturartekotasuna EHren historian: agoteak, musulmanak,
juduak...
Euskararen bilakaera historikoa toponimiarekin ikasi (EH lau
haizetara)
Gaur egungo zientziaren erronkak
Medikuntza alternatiboak, farmazeutiken negozioa eta Afrika...
Industria armamentistikoaren datuak, estatuen aurrekontuak
begiratu
Kutsadura tasak ikertu
Energia kontsumoa landu (aurrezten ikasi)
Kontsumo gizarteaz hausnartu (usar y tirar, kalte ekologikoa,
Festen jatorriak (alardea, san juanak, san ferminak... lehen nola
bizi ziren eta orain)
Itxuraren industriak guregan eragiten dituen kalteak
(metrosexualitate fenomenoa, anorexia…).
Filosofo desberdinen inguruko informazioa ikasi (Sartre, Engels,
Theodor Adorno… dena ez da Platon).
Gizarte antolamendu ezberdinak ikasi (Beste herrialdeetako
tribuak, garai bateko sobietak, Kubako antolamendua…)
Herriko pertsona puntualak identifikatu eta klasera irakastera
ekarri (Baserritarrak zer, noiz eta nola landatu azal dezake,
erizainak lehen sorospenak azal ditzake, talde feministako kideak
jarrera parekideak zeintzuk diren azal ditzake…)
Emakumeak historian eduki duen papera ikertu (esate baterako,
sufragisten borroka)
26
Elkarbizitzarako gakoak identifikatu (Euskal Gatazkaren
konponbiderako bidean)
Kritikotasuna garatzen ikasi.
Eta abar luze bat.
HERRI ESKOLA
Herri Eskola honekin, ikasleek egungo hezkuntza ereduaren inguruan
hausnartzea bilatuko dugu. Lehenik, ikasleon hezkuntza autogestionatzeko
beharra azpimarratuko dugu. Bigarrenik, hezkuntza eredu hau zergatik
dagoen zaharkitua eta zergatik irauli behar den ulertzen lagunduko diegu.
Azkenik, gaur egun ezagutzen ditugun pedagogia, eduki eta abarrei
alternatiba errealak eskaintzen hasiko gara. Aurrerantzean ikasleak
eskoletan alternatiba hauek gauzatzeko gai sentitzea izango da eskola honen
helburu nagusia.
Horregatik, bereziki garrantzitsua izango da lantaldeetan botatzen
dituzten ideia guztiak haien paperetan idazteko eskatzea. Esaldi osoak
baino, galderen erantzunak, hitz gakoak, ideia garrantzitsuak idatz
ditzatela, bat bera ere ahaztu gabe. Gero ideia guzti horiekin Hezkuntza
alternatiba errealak dakartzan proposamen zerrenda bat egingo dugu.
Herri Eskola hau ordu bateko eta 45 minutuko iraupena izango luke
eta beharko dugun materiala honakoa da: proiektorea, La educación
prohibida dokumentala, eta lan-talde txikiei banatzeko galdera orriak. Gidoi
honi jarraiki, lan-talde txikietako eztabaidak eta denek ikusteko bideo zatiak
tartekatuko ditugu.
27
1. ATALA 15 minutu
Zergatik ESKU HARTU behar dugu ikasleok gure hezkuntzan?
Ikasleak lan-taldeetan batu daitezela. Atal honetan ez dago bideo
zatirik. Galdera bakoitzari erantzuteko denbora bat zehaztuko dugu. Galdera
bakoitzaren ondoren, lantalde bati eskatuko diogu ahoz haien erantzuna
botatzeko. Beste lantaldeen erantzunak ezberdinak badira edo aportazioren
bat badute, hitza emango diegu. Baina bestela, errotazioz galdera bakoitzari
lan-talde batek erantzun diezaiola 1. atal honetan.
Oharra: Jarraian datozen galderen helburua ez da polemika sortzea. Guztiek
ondorio berdinera garamatza. Beraz, puntu baten inguruan eztabaida
amaigabea badago eta adostasunik ez bada lortzen, hurrengora pasa.
1) Zeinek erabakitzen du eskoletan zernola ikasten dugun? 2-3 min.
(Espainiar Curriculumak, Estatuko hezkuntza ministroak,
Jaurlaritzako hezkuntza sailak, zuzendaritzak, irakasleek...)
2) Erabakiak hartzen dituztenek ze adinekoak dira? Pedagogoak edo
hezitzaileak dira formazioz (adibidez, José Ignacio Wert)? Zein
nazionalitate sentimendu dute? Ze klase sozialekoak dira? Ze
sexutakoak dira? Feministak ote dira? Ze eskola motan egin
zituzten ikasketak? 2-3 minutu.
(Gure hezkuntzaren gainean erabakitzen dutenak helduak dira; ez
dira sikiera pedagogo edo hezitzaileak; gainera, hezkuntza
frankistatik pasatako jendea da; ez dira langile klasekoak
prezisamente, aberatskumeak baizik; kasu gehienetan balore
matxistadun jendea da, kontzientzia feministarik gabea; ia beti
nacionalista espainiarrak izaten dira.)
(Bide batez, José Ignacio Wertek Zuzenbidea ikasi zuen)
28
3) 6 minutu.
- Zer gertatzen da gizon talde batek emakumezkoentzako
sujetadoreak edo pornoa diseinatzean?
- Zer gertatzen da helduek gazteei aisialdirako lekuak prestatzen
dizkietenean (Gaztelekuak)?
- Zer gertatzen da oso ongi ezagutzen ez zaituen osabak/izebak
arropa oparitzen dizunean?
-Zer gertatzen da maiz udaletxe batek gazteei edo herritarrei
begirako jai batzuk edo kontzertuak antolatzen dituenean?
-Galdera lagungarria: Prestatutakoa hartzailearen interes eta
beharretatik gertu ala urruti egoten da?
(Urruti. Antolatzaileak/sortzaileak ez direlako emakumeak eurak,
gazteak... Guk bakarrik dakigulako zer eta nola gustatzen zaigun.)
4) Zer egiten dugu emakumeok, gazteok, herrian jai egin nahi dugun
pertsonek eta abar honen aurrean? Parte hartzen dugu? Gure
ereduak eraiki ohi ditugu besteetatik aparte? Bururatzen zaizue
adibideren bat? 3 minutu.
(Porno feminista, gaztetxeak, jai herrikoiak, musika festibal
alternatiboak...)
5) Alternatiba horiek beharrezkoak iruditzen zaizkigu? Emakumeok,
gazteok, jai batzordeek eta abar ongi egiten dute? minutu 1 .
(Erantzunak jaso gabe pasa hurrengo galderara)
ONDORIOA: gure hezkuntza diseinatzen duen jende hori, gugandik urruti dago
ezaugarri eta zentzu askotan!!!
29
6) Eta ikasleok zer? Gugan pentsatu gabe eta gu ezagutu gabe
diseinatu den hezkuntza bat daukagu. Ez dugu guk parte hartu
sorkuntzan. Gainera, hezkuntzaren gainean erabaki dutenak
gugandik eta gure interesengandik oso urruti daude... (gogoratu
2.galdera) Guk bakarrik dakigu zerk aspertzen gaituen, zer ez
zaigun gustatzen klase batzuetaz, gure interesak eta zaletasunak
zeintzuk diren, gure kexak ditugu, aldatu beharrekoaren inguruan
ideiak ditugu... Ez dugu hau guztia adierazten eta aldatzen hasi
behar? 3 minutu.
ONDORIOA:
Momentu honetan beste norbaitek (ministro espainolek, zuzendariek,
irakasleek...) gure hezkuntzaren gaineko guztia erabakitzen dute, gure
nahia, izaera, zaletasunak eta gaitasunak kontuan hartu gabe. Ondorioz,
ikasgelan aspertu egiten gara, desmotibatuta gaude, 6 ordu pasatzen
ditugu eserita eta isilik, alferrikako etxerako lanak egiten ditugula
sentitzen dugu, ikasgai batzuei nazka hartzen diegu, azterketak pilatzen
zaizkigu, eskola porrota dago, ikasten duguna berehala ahazten zaigu,
ulertu gabe memorizatzen dugu...
Hau ekiditeko eskoletan jai batzordeetako edo gaztetxeetako autogestio
berdina praktikatu dezakegu. Dena den, kontuan hartu behar duguna
ikasleok eskolako espazioa eta hezkuntza haiek nahi duten norabidetik
askatu eta gure beharretara egokitu dezakegula da. Irakasleen aurrean
hitza har dezakegu, pertsona bezala dugun garapena baitago jokoan.
Baina honetarako, ikasleok erne eta antolatuta egotea da lehenengo
baldintza.
30
2. ATALA 30 minutu
Hezkuntza eredu hau ZAHARKITUA al dago?
Atal honen helburua eskolan aldatu nahi ditugun gauzak detektatzea
izango da. Horretarako lan-taldeetan jarraituko dute, proposatutako puntu
bakoitzaren inguruan hausnartuaz. Tarteka bideo zatiak jarriko ditugu
(adib.1.ariketaren hasieran). OSO GARRANTZITSUA da ariketa bakoitzean
haiek akta hartzea: hurrengo atalean alternatibak pentsatzean, erantzun
hauetatik abiatuko gara.
1. ARIKETA
ZERGATIK ASPERTZEN GARA?
BIDEO ZATIAK
1. 28:48 – 29:58 Haurrok ikasteko gogoa dugu hasieratik.
2. 5:38 – 7:34 Baina gero eskolan aspertu egiten gara. Zergatik?
1) Pentsatu ekintza atsegin batean. Adibidez, udalekuak, bidaiatzea,
filma bat ikustea lagun batekin, kirola egitea, kuadrilarekin
geratzea... Zer dute ekintza horiek dibertigarri? Zergatik ez zara
aspertzen? Saiatu ahalik eta ideia gehien ateratzen. 6-7 min.
(Galdera lagungarriak ataskatzen direnentzat: Mugimenduan zaude?
4 pareten artean ala kanpoan? Hitz egin dezakezu? Beste jendearekin
harremantzen ari zara? Elkarlana dago? Interesgarria da? Bizirik
sentitzen zara? Errealitatearekin/inguruarekin kontaktuan sentitzen
zara?)
2) Orain alderatu egoera horiek klase normal bat. Zer du klase batek
aspergarri? 5 minutu.
31
(Galdera lagungarriak bide beretik doaz: Geldirik zaude? Gela berean
eta aulki berdinean denbora asko ematen duzu? Hitz egin dezakezu
besteekin? Zein aditz erabiliko zenuke nagusiki egiten duzuna
adierazteko? Interesgarria da egiten duzun hori? Parte hartzea dago?
Errealitatearekin kontaktuan sentitzen zara, ala errealitatea hortik
kanpora dagoela iruditzen zaizu?)
Umetatik ikasteko gogoa eta jakinmina ditugu, baina eskolak
horiek desaktibatzea lortzen du, gu aspertuaz. Esan daiteke
eskolan ikasten duela ume batek ordu luzez aspertzen (lehen
elizan ere aspertzen ziren).
Lasai, eskolan aspertzea normala da. Oraindik ez dute lortu haien
betiko metodoarekin gu ez aspertzea. Dena den, klase batzuk
besteak baino aspergarriagoak direla nabarituko zenuten.
Eskolak, hortaz, ez du derrigorrez aspergarria izan behar. Orain
atera ditugun ideiekin hasiak gara ulertzen asperdura nondik
datorren! Hori ulertzea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko.
2.ARIKETA
ESKOLA ETA LANTEGIA, HAIN DESBERDINAK AL DIRA?
Bideo zatiak
22:12 – 22:59 Eskola fabrika bezalakoa da
1) Industria iraultzarekin batera, eskolak izugarri hedatu ziren. Garai
haietan fabriken eredura egin zituzten eskolak, azken finean langile
kualifikatuak lortzeko irekiak izan zirelako. Baina gaur egungo eskoletan ere
hainbat gauzak lantegia gogorarazten digute. Zer dago eskolan lantegi baten
antza hartzen diozuna?
32
(Dinamizatzaileek buelta bat eman eta galderen bidez behean datozen
erantzunak bultza ditzakegu. Adib. zerk seinalatzen du jolasgaraiaren
bukaera? Zein espazio fisikotan egoten gara denbora guztian? Ordutegiak
daude? Nork erabaki ditu? Joatera derrigortuta gaude? Norbaiten esana bete
behar dugu?...)
1. Ordutegiak betetzea
2. Arauak
3. Derrigorrezko asistentzia eta faltak
4. Txirrina
5. 2 denbora bereiztea: lana (aspergarria)-atsedenaldia (gustagarria)
6. 6-8 orduz 4 pareten artean egotea
7. Zuzendari/irakasle-ikasle hierarkia: batzuek aginduak, gehiengoak
esana bete
8. Isiltasuna
9. Protesta egiteko eta antolatzeko saiakerak zigortzea
10. Obedientzia
11. Konpetitibitatea (lanpostuagatik/notagatik...)
12. Jardun mekanikoa eta aspergarria (ariketa eta etxerako-lan
errepikakorrak)
Gu adinean aurrera joan ahala, eskola lantegi baten gero eta antz
handiagoa hartzen doa. Hori berez ez da beharrezkoa, eskola
motibagarriagoa eta dibertigarriagoa izan liteke.
Kontua da etorkizuneko lan mundura ohitu nahi bagaituzte, lan
astuna, aspergarria eta mekanikoa jartzen hasi behar dutela;
obedientzia eta isiltasuna exijitzen; kritikotasuna kamusten; 4
pareten artean egotera ohituarazten; antolatzeko eta protesta
egiteko gaitasuna zigortzen; konpetitibitatea sustatzen...
Irakasleak gehienetan ez dira azpi-asmo hauetaz kontziente.
Baina automatikoki horrela ematen dituzte klaseak; errazena
jendea aspertzea eta lokartzea da. Azkenean gure lana izango da
aldaketak eskatzea!
33
3. ARIKETA
BIZITZARAKO EDOTA BIZITZA EREDU HONEN ERALDAKETARAKO
PRESTATZEN GAITUZTE? ALA AZTERKETARAKO?
BIDEO ZATIAK
1) 12:42-13:00 Ordu asko dira, baina zer ikasten duzu azkenean?
1) Eskolan ze ikasgai mota nagusitzen dira (zientifikoak, teorikoak,
artistikoak, praktikoak…) ? Zein ikasgai desagertzen dira adinean
gora goazenen heinean? Horrekin ados al gaude?
(Eskolan gai zientifiko-teorikoek dute pisu gehien, eta artistikoek eta
praktikoek gutxien. Hori nabarmena da dituzuen ikasgaiei
begiratuta. Azken hauek denborarekin desagertzen doaz: plastika,
tekno, musika...)
2) Nolako gaitasunak bultzatzen dira? Nolakoak gehien eta nolakoak
gutxien? (Memoristikoak? Logikoak? Indibidualak? Sormena?
Pentsamendu originala? Ikerkuntza? Elkarlana?...)
(Sormena, ikerkuntza, elkarlana, pentsamendu originala... gutxien.
Logikoa pixka bat, eta nagusiki memoristikoa)
3) Uste duzu gaitasun memoristikoa dela bizitzan gehien balioko
diguna?
(Justu gutxien erabiltzen duguna da; gainera, eskolan garatzen dugun
memoria epe motzekoa izaten dela frogatua dago; oso gauza gutxi
gordetzen ditugu ematen dugun guztitik)
4) Jarraian datoz beste hezkuntza sistema batzuetan (adib. Finlandian)
lantzen diren ikasgai eta gaitasun batzuk. Gure eskoletan lantzen
ditugunak baino gehiago dira? Bizitzarako garrantzia dutela esango
zenukete?
34
Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa,
sormena...)
Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)
Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)
Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak,
eztabaidak...)
Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak,
eskumenak...)
Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)
Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)
Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)
Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa,
drogak...)
Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)
Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera,
eztabaidak...)
Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna,
prozesuak...)
Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)
Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib.
Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)
Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)
Atal honetan jaso nahi izan dugun ondorioa hau da: gure
hezkuntzak gai zehatz batzuetaz bakarrik hitz egiten digu, oso
modu abstraktuan eta gure herriarekin eta errealitatearekin
loturarik egin gabe. Gainera, gaitasun zehatz batzuk bakarrik
saritzen ditu. Beste herrialde askotan arrakastaren gakoa
kontrakoan datza: bizitzarako garrantzitsuak diren gai asko lantzen
dituzte, eta gaitasun desberdin asko sustatzen dira (sormena,
logika, eztabaidak, kritikotasuna, eskulanak...).
Eskola anitzago batean edozein ikaslek bere lekua topatuko du, beti
dagoelako errazago egingo zaigun alorren bat. Gainera, munduan
ibiltzeko pertsona prestatuagoak heziko ditugu, gaitasun
35
ugaridunak. Einsten eta beste genio asko eskolan oso ikasle txarrak
izan ziren, hain zuzen, eskola tradizionalak (guk dugunak) ez
dakielako pertsonon potentziala aprobetxatzen.
3. ATALA 30 minutu
Nola egin dezakegu, HONELA EZ bada?
BIDEO ZATIA
25:40-26:46 Alternatibetan pentsatzeko burua astindu behar
dugu
Atal honetan, 2.ataleko aktak biltzeko eta begiratzeko eskatuko diegu
lan-talde txikiei. Baina bideo zatiak zioen bezala, burua libre eduki behar
dute gaur egun existitzen ez den eskola bat eta klaseak imaginatzeko.
Aurreko ataleko 3 ariketak galdera bihurtuko ditugu, eta atera ditugun
ondorioekin alternatibak pentsatzera bultzatuko ditugu!
1.ARIKETA
NOLA LOR DEZAKEGU KLASEAN EZ ASPERTZEA?
Esan dugu, 4 pareten artean ordu luzez, leku berean eta aurrera begira,
mugitu gabe, isilik eta irakasleari entzuten, aspertu egiten garela.
1) Orduan, nola lortuko dugu ez aspertzea? Zein beste eratara ikas
dezakegu klase horren helburuak betez? Klasean esertzeko modua
aldatu behar da? Materiala da aldatu behar dena? Testuliburuari
jarraitu behar zaio beti? 10 minutu.
(Lan taldeek ahoz gora ideiak konpartitu ditzatela, eta zuek guzti-
guztiaren akta hartu, baina jarraian hurrengo galderara pasatzeko
esan)
36
Bestalde, esan dugu gaiak errealitatetik kanpo daudela iruditzen
zaigula. Badirudi edukiak “estatikoak” direla (ez direla urteekin aldatzen)
eta ez dutela inguratzen gaituen munduarekin zerikusirik. Ondorioz, gai
hauek interesik ere ez digute eragiten.
2) Nola lor dezakegu interesa piztea? Irakasleaz gain beste zerbait behar
dugu? Gure gaurko errealitatearekin paralelismoa egin beharra dago?
Albisteak eta informazio berritua behar dira? Multimedia erabili
behar da? 10 minutu.
Ikusiko zenuten klaseak aspergarri egiten dituena, nagusiki,
irakasleen irakasteko modua dela. Ahal den guztietan 4 pareten
artetik ateratzea bilatu behar da, hasteko. Askotan irteerak ez
planifikatzeko arrazoia ez da denbora falta, ideia edo gogo falta
baizik! Kurtsoa ongi antolatuta hiruhileko bakoitzean irteera bat
egin daiteke ikasgai bakoitzean. Baina horrez gain, metodologia
parte hartzaileagoa exijitu dezakezue.
Astean behin lan-taldetxotan jardutea, borobiletan eserita,
material batekin lan egiten. Irakaslea laguntzera pasa dadila
tarteka.
Astean behin gaiarekin zerikusia duen erreportaia edo artikulua
ekar dezala, gero zuekin eztabaida bat egiteko.
Astean behin multimedia materiala erabil dezala (filma,
dokumentala, bideo laburra, kantua, irratsaioa...).
Apunteak eta materiala berritu ditzala, eta testuliburu
desberdinak erabili.
Kanpotik norbait ekar dezala gaiaren inguruan hitz egiteko.
37
2.ARIKETA
ZER EGIN ESKOLA LANTEGI BAT IZAN EZ DADIN?
Asperduraren faktorea ezabatzen hasi gara. Baina oraindik asko dago
egiteko, jarrai dezagun!
Eskolako ariketak (gure jarduna) lantegian bezain mekanikoak dira:
irakasleari entzun eta liburuak galdetzen digunari erantzutera mugatzen
gara. Gainera, etxerako lanak klasean egiten dugunaren luzapena dira, eta
askotan ez dute zentzu handirik, errepikapen hutsa dira.
1) Etxerako lanak era batekoak izatea exijitu dezakegu? Testuliburutik at
etxerako lanak egitea interesgarriagoa iruditzen zaigu? “Ez ditugu
etxerako lanak egingo, ez dutelako zentzurik” esan duzue inoiz?
Irakasleak zein ariketa proposatzea nahiko zenukete? 5 minutu.
(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada
galdetu: bideoak ikustea eta kantak entzutea bidali dizuete inoiz?
Norbaiti, ikaskide bati edo herritar bati, elkarrizketa bat egitea?
Herriko leku bat bisitatzea? Gaurko albistegia ikustea? Egunkariko
ekonomia orriak irakurtzea? Ikusitakoaren gainean zure iritzia
azaltzen duen 10 lerroko testua idaztea?)
Eskola askotan oso zorrozki bereizten da “klase ordua” eta “atseden
ordua”. Badirudi klase orduetan ezin dela liburukoa ez den ezertaz hitz egin.
Entzun izan dugu, adibidez, Greba baten azalpena eman nahi genuenean
“horretaz hitz egiteko jolas garaia erabili”, “ez dugu klase denbora
horretarako erabiliko”, eta abar. “Hauek lan orduak dira, eta nik ez dizut
horretaz hitz egiteko ordaintzen” diotela dirudi. Baina horrela kanpoko
errealitateari ikasgelara sartzea ukatzen diote
2) Zer exijitu dezakegu ikasleok honen aurrean? 3 minutu.
Araudiak eta eskolaren egiturak oro har irakasleen eta gurasoen
onurarako eginak daude (besteak beste, ez genituelako guk egin).
38
3) Zer egin dezakegu honen aurrean? Zer exijituko dugu? 5 minutu.
(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada
galdetu: ikasleok araudiari zuzenketak egin ahal dizkiogu? Ikasle
ordezkarien mahai bat osatu dezakegu, hiru hilabetez behin, urtean
bitan edo hilero ordezkariek zuzendaritzarekin bilera bat izateko guk
nahi dugun gaietaz hitz egiteko? Gurasoen ordezkariekin zuzeneko
harremana eduki dezakegu? Aldarrikapen taula bat egin dezakegu?
Araudien aurrean errebelatu gaitezke?)
Kalifikazio-sistema nagusiki azterketetan oinarritzen da. Gainera,
askotan azterketa guztiak batera datoz.
4) Nola ekidin hau? Azterketak egingo zenituzke? Ezezko kasuan,
zergatik ez eta zer proposatuko zenuke horren ordez? Baiezko kasuan,
nolakoak? Idatzizkoak? Ahozkoak? Ekintzazkoak? Banakako
azterketak ala taldetxotan egitekoak? Memoria frogatzekoak? Denbora
luzea emanda ala laburra? Zein egunetan egingo zenuke azterketa
bakoitza? Eguna aukeratzea exijituko zenuke ala irakaslearen esku
egotea nahi zenuke? Azterketako notaz gain, zer gehiago hartuko
zenuke kontuan? Nola matizatuko zenuke bukaerako nota, zure
garapena adieraz dezan? 5 minutu
(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada
galdetu: Irakaslearen iruzkin bat eskertuko zenuke, soilik zuk
irakurtzeko egina, notarekin batera? Azterketetan memoriaz gain
beste gaitasunak eskatzea nahi zenuke? Idatzizko azterketak egingo
zenituzke, normalean baino denbora gehiago utzita? Klaseko lana,
partehartzea eta interesa baloratuko zenituzke?)
Ikasleon eskubideak hamarkadaz hamarkada gutxitzen ikusi ditugu,
Frankismo ondorenetik gaur arte.
5) Zer egingo zenuke gaur etorkizunean eskolara datozen ikasleek egoera
duin bat izan dezaten? 3 minutu.
(Zuzendaritza eskubide zerrenda bat onartzera behartu eta Barne
Araudian sartu; gela guztietan panel batzuk jartzea ikasleen
39
eskubideekin, urtero ikasturte hasieran ikasleei haien eskubideak eta
betebeharrak zein diren ongi azaldu... )
3. ARIKETA
ESKOLAK BIZITZARAKO PRESTATUKO GAITU, BAINA NOLA?
Eskolako edukiez hitz egingo dugu jarraian.
Arestian esan dugu eskolan ikasgai zientifiko-teorikoak (geografia,
fisika, historia, matematika,...) nagusitzen direla eta askotan ez dugula
ikusten gai hauek gure errealitatearekin edo Euskal Herriarekin duten
lotura, besteak beste irakasleek testuliburuan datorren eduki abstraktu hori
datorren bezala memoriaz ikasiarazten digutelako.
1) Horiek mantentzearen alde zaude? Ezezkoa bada, zergatik? Baiezkoa
bada, zer aldatuko zenuke? Ikasgai teoriko-zientifiko horietan
hausnarketa eta Euskal Herriarekiko lotura bultzatu daitezke,
memorizatzeaz gain? Nola/zein ariketaren bitartez? 10 minutu.
(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Gai zaila da baina buruari
eragin behar zaio, klaseak nola irauli ditzakegun pentsatzeko! Norbait
trabatzen bada galdetu: matematika ikasteko denda bateko
kontabilitatea konpontzea proposatzea nahi zenuke? Ekonomia
lantzean egunero albistegietan entzuten ditugun ekonomiaz hitz egin
nahi zenuke, edo eskualdeko lantegien edo sektorekako egoeraz?
Geografia fenomenoez edo fisikaz hitz egitean gertuko lekuak edo
azalpen errazak erabiltzea nahi zenuke? Historian Euskal Herriko
historian sakondu nahi zenuke –garai bakoitzean nola bizi ginen-?)
Esan dugu ere, hemengo eskolak ez gaituela guztiz bizitzarako
prestatzen, ez behintzat beste herrialdeetako hezkuntza sistemek
bezainbeste.
2) Hortaz, diseinatu dezagun gure eskola idealeko ikasgai zerrenda.
Lehenago ikusi dugun ikasgai zerrendatik, markatu zeintzuk uste
40
duzun derrigorrezko beharko luketela eskolan ematen duzun denbora
guzti horretan. Berriak ere gehitu ditzakezue, noski. Batzuk hautazko
bezala eskaintzea egokiagoa dela usteko bazenu, adieraz ezazu. Baita
ere saia zaitezte pentsatzen ikasgai bakoitza zein adinetako
ikasleentzat litzatekeen egokia. Kontuz azken honekin: ez DBHko
ikasleak infantilizatu! 15 minutu.
Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa,
sormena...)
Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)
Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)
Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak,
eztabaidak...)
Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak,
eskumenak...)
Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)
Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)
Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)
Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa,
drogak...)
Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)
Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera,
eztabaidak...)
Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna,
prozesuak...)
Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)
Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib.
Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)
Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)
41
4. ATALA 10 minutu
Azken ideia-zaparrada eta eztabaida
Bukatzeko, lan taldeetan eman dezatela haien iritzia ondorengo ideia
hauen ingurua, ea beharrezkoak, aberasgarriak/onuragarriak,
interesgarriak, tontakeriak, aplikatu beharrekoak eta abar diren.
1) Adin desberdinetako ikasleak maizago nahastea (edozein egoeratan,
edozein ekintzarako)
2) Jendeari bere herriko egoeraz hitz egiteko aukera ematea klaseetan
3) Egunak 6 klasetan zatitu ordez, egun oso bat gai bati eskaintzea, edo
eguna bitan banatzea
4) 2 astez behin edo hiruz behin, “ikasleak irakasle” bihurtu
5) Ikasgelan biribilean esertzen hasi astean behin
6) Ikasgaietarako irakurgaien zerrendak ikasleen proposamenekin osatu
7) Irakasle guztiak astean behin multimedia materiala erabiltzera
behartzea
8) X denboran behin, ikasleei ebaluazio orri batzuk pasatzea, haien
irakasle bakoitzari buruz duten iritzia eman dezaten eta hobekuntzak
proposatzeko
9) Ikasgelak apaintzeko eskubidea onartzea, bertako ikasleen
gehiengoak hala nahi badu (posterrak, egutegiak, aldarrikapen
kartelak, argazkiak, albisteak, landareak...)
10) Azterketa batzuetarako liburuak, apunteak edota interneta erabiltzen
uztea
42
11) Azterketa bat jartzeko beti X eguneko epea uztea exijitzea (abisatzen
denetik)
12) Eta abar.
5. ATALA 5 minutu
Akten jasoketa eta eskolaren amaiera
Akta guztiak jaso eta bildu diren erantzunekin ideia eta proposamen
zerrenda bat egingo duzuela esan. Laster zerrenda hori prest egongo da eta
ikastetxeei bueltatuko diegu, haien klaseetan zer martxan jarri daitekeen
eta zer ez eztabaida dezaten, baina gaur atera diren ideietatik abiatuta eta
ideia hauek gehiago garatuz!
Hezkuntzak iraultza bat behar du eta guk soilik dakigu iraultza hori
zein norabidetan eman behar den! Goazen hastera!
43
4. BIBLIOGRAFIA ETA
FORMAKUNTZARAKO
MATERIALA
LIBURUAK/ALDIZKARIAK
Sortzen-Ikasbatuaz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa saila, Kristau Eskola eta Euskal Herriko Ikastolen
Konfederazioa. DERRIGORREZKO ESKOLALDIRAKO EUSKA
CURRICULUMA, Oinarrizko Txostena.
hAUSnART Aldizkaria (Lapiko kritikoa).
Acaso, Maria eta Nuere, Silvia (2004). El curriculum oculto visual:
aprender a obedecer a través de la imagen. Universidad Complutense
de Madrid.
Nafarroa Bizirik (2009), Konkistak, 500 urte.
Del Valle, Teresa (1985). MUJER VASCA, IMAGEN Y REALIDAD.
Anthropos.
FRIEDRICH, ENGELS (1884), El Origen de la Familia, la propiedad
privada y el Estado. Zurich.
http://www.marxists.org/espanol/m-
e/1880s/origen/el_origen_de_la_familia.pdf
IKUS-ENTZUNEZKOAK
1512 NAFARROAREN KONKISTA, Hau da ezkutatu zaigun historia
Dokumentala. Nabarralde.
44
Nafarroa, Euskal Estatuaren historia (2013) DVD + Liburua. Aitor
Pescador, Bixente Serrano eta Gaizka Aranguren. Enneco, haritzaren
historia.
Orreaga 778-824 La chanson de Roland Dokumentala. Nabarralde
Komite Internazionalistak (2006). PALESTINA, hesien zirrikitutik.
(Dokumentala)
…
INTERNETEKO BALIABIDEAK
Lapiko Kritikoa. www.basque.criticalstew.org
Finlandiako eredua:
o http://www.argia.com/blogak/mikel-
garcia/2013/01/15/hezkuntza-finlandiarraren-gakoak-gurean-
aplikagarri/
o http://www.minedu.fi/OPM/Koulutus/perusopetus/index.ht
ml?lang=en
http://ikaskomunitateak.blogspot.com.es/
www.rebelion.org , Hego Amerikako egoera sozio-kultural eta
politikoa.
www.ahotsak.com
Orioko curriculuma:
http://oriokocurriculuma.wix.com/kurrikuluma
Nekazari Gazteak:
http://www.argia.com/multimedia/bideoa/nekazari-gazteak
Baxoa euskaraz:
http://www.argia.com/multimedia/bideoa/baxoa-euskaraz
Sexismoa iragarkietan:
http://www.argia.com/multimedia/bideoa/sexismoa-iragarkietan
MAN (Kontsumo gizartea):
http://www.youtube.com/watch?v=WfGMYdalClU
HikHasi: http://www.hikhasi.com/materiala
45
Ipar Euskal Herriko albisteak:
o http://www.kazeta.info/
o http://www.kanaldude.tv/
o http://www.eke.org/eu
46
Oharrak
47
Oharrak
48
Oharrak
49
50
top related