PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA AURKEZTEN DU MUSIKENEREN KOLABORAZIOAREKIN ESKAINIKO DITUEN BOST KONTZERTUREKIN • Talentu handia duten musikari gazte hauen emankizunek estilo guztiak jasoko dituzte, metal boskote batetik soprano eta piano jole batek konposatutako duo doinuetaraino • Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan oinarritutako lan propioak interpretatuko ditu Double Sined! Taldeak • Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazio lanetan zein konposizioan baliozko musikariak direla erakutsi dutenen karrera artistikoa sustatu nahi du. Emankizun guztiak BilbaoMusikako auditorioan, 19:30etan eta doako sarrerarekin izango dira Bilbon, 2011ko urtarrilaren 27an. Bilboko Udal Musika Eskolak Musikeneko azken kurtsoetako ikasleek protagonizatuko duten ohiko kontzertu ziklo zabalarekin emango dio hasiera aurtengo ikasturteari. Urtarrila eta otsaila bitartean, eskolako sail desberdinetako kontzertu-audizioekin eta Hika Ateneoan izango diren `jam session´ saioekin batera, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasle adimentsuek eskainiko duten Interprete Gazteen Zikloarekin gozatu ahal izango dute bilbotarrek. Bost kontzertutan, estilo zabala jasoko du zikloak, adibidez, Beethovenen klasizismoa, Fauréren erromantizismoa edo gazte autore hauek konposatutako jazz doinuak. Doako sarrera izango duten emankizun guztiak, BilbaoMusikako (Sorkunde 8) Auditorioan izango dira 19:30etan. BIHAR izango da lehen hitzordua, ostirala 28, Double Sided! laukotearekin eta eurek sortutako jazz doinuak eskainiko dituzte. Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazioan eta konposizioan musikari dohaina erakutsi duten gazte hauen karrera artistikoa nahi du bultzatu. Izan ere, parte hartuko duten zenbait taldek, zenbait lehiaketa irabazi dituzte eta Espainian zein atzerrian, kontzertuak ere eskaini dituzte. Hasiera emateko, belaunaldi berriko Jazza, BIHAR OSTIRALEAN Zikloari hasiera emango dion taldea Double Sided! izango da. Duela hiru urte sortu zen Takeo Takahashi bateria jolearen eskutik. Bere prestakuntza Musikenen amaitzear duen japoniar jatorriko kanariar musikari gazte honek, berak konposatutako zenbait doinu interpretatuko ditu bere ikaskideekin batera, Oskar Lakunza (saxo tenorea), Wilfried Wilde (gitarra) eta Alejandro San Pelayo (kontrabaxua). Hasierako jazz proposamenak, beste estiloetako musika-doinuekin uztartuko ditu ikusleen aurrean.