-
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 921. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN
21A
Udaberriko jantzi bilduma daramate hegaletan; modelo txikiak
dira airearen pasarelan.
Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Tximeletak.
Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak,
olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).
ANNE
BAS
KARA
N
Berdintasunaren
alde
-
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN 21A
berria
Zorionak, Luka! Zu zara,ezta? Zorionak, gure txiki-
handia, zure 14. urtean. Musu
andana guztion aldetik!!!
Muaaak!
4 Urte bete dituzu, Eki!Zorionak eta urte askoan
Donostiatik, eta zaku bete
muxu guztion partetik.
Zorionak, Oihana! Gaur 4 urte handi. Muxupotoloak etxekoen
partez.
Amets! Datorren asteartean 8 urte!!! Zorionak eta
urteaskotarako!!! Aurtengoa desberdina izango da, baina
gozatu, gozatu asko!!! Besarkada estu-estua eta muxu
handi-handi bat!!!
Gure Hegoa handitzen ari da. Dagoeneko 10 urte!!!Zorionak,
Hegoa, eta ondo pasa etxekoekin!!! Lezoko
familiaren partez.
ZORiON AGURRAK
Zorion agurrakargitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte
arratsaldeabaino lehen jaso beharditugula. Asteartetikaurrera
jasotzen direnmezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko
ditugu.
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa:
[email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI.
Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05
Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez
Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g.
20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTAGORRIko
kideok. Liburuen
zozketan parte
hartzeko nire
marrazkia
bidaltzen dizuet.
Ea zortea dagoen!
Agur bero bat.
Paule.
-
MUNDUARI ADI AZAROAK 25
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN
21A
ZER DAINDARKERIAMATXISTA?
Azaroaren 25ean, batik bat indarkeriamatxista salatzen da; hau
da, emakume-ek emakume izate hutsagatik pairatzenduten indarkeria.
Irainak, mehatxuak, kol-peak, publizitate sexista, txiste
matxis-tak, gorputz estereotipoak... indarkeriadira.
1.
AZAROAK 25
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioar-teko Eguna da Azaroaren
25a. Proposa-mena Dominikar Errepublikak egin zuen,beste hirurogei
herrialderen babesare-kin. Nazio Batuen Biltzarrak 1999an onar-tu
zuen eguna ofizialki. Horrela, emaku-meek emakume izate hutsagatik
paira-tzen duten indarkeria salatu eta huradesagerraraztea da egun
horren asmoa.
Zergatik egun hori?
Mirabal ahizpen omenez aukeratu zenazaroaren 25a. Izan ere,
Patria, Minervaeta Maria Teresa Mirabal gogor borrokatuziren
1950eko hamarkadaren bueltan Ra-fael Trujillok Dominikar
Errepublikan eza-rritako diktaduraren kontra. Ekainaren14ko
mugimendua sortu zuten, eta txi-meletak ezizenez egin ziren
ezagun.1960ko maiatzaren 18an, Minerva eta Ma-ria Teresa atxilotu
zituzten, eta abuztua-ren 9an askatu. Senarrak, berriz, kartze-lan
geratu ziren. Mirabal ahizpak kartzela-ra senarrak bisitatzera
egindako bidaiabatean hil zituzten; hain zuzen, 1960koazaroaren
25ean. Egun, borrokaren sin-bolo dira Dominikar Errepublikan, eta
mu-gimendu feministaren erreferente mun-du osoan barrena.
2.
Bortizkeriariaurre egitea
-
m a n t a n g o r r i4
MUNDUARI ADI AZAROAK 25
ANNE
BAS
KARA
N
3.
Indarkeria matxista sailkatzeko,lau multzotan banatzen dira
erasomotak:Sexuala:Multzo honen partedira sexu jazarpena,
bortxaketaketa sexu abusuak. Psikologikoa:Mehatxuak, irai-nak,
kontrola eta xantaia emozio-nala dira, besteak beste, indarke-ria
psikologikoa.Ekonomikoa: Diruaren gainekokontrola, baliabide
ekonomikoenukapena edo horiek eskuratzekooztopoak jartzea.Soziala:
Bakartzea eta bestepertsona batzuekin harremanakedukitzea
debekatzea indarkeriasoziala dira.Fisikoa: Kolpeak, bultzadak,
zau-riak, zaplaztekoak... horiek denakeraso fisikoak dira.
INDARKERIA
MATXISTA:
MOTAK
BA AL ZENEKIEN?
Martxoaren 8an Emaku-meen Nazioarteko Egunaospatzen da.
Emakume-en eskubideak aldarrika-tzea du helburu.
BITXIKERIA
LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN 21A berria
-
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN
21A
5.
Azaroaren 25ean, eguneroko lana islatu nahidu kalean mugimendu
feministak. Horrela,indarkeria matxista deuseztatu eta
gizarteparekide bat lortzea du helburu. Indarkeriamatxistaren
aldaera oro salatu nahi dute:adibidez, neskentzako eta mutilentzako
jos-tailuak bereiztea, futbolean mutilak bakarrikaritu daitezkeela
uste izatea, eskola liburue-tako erreferentzia gehienak gizonak
izatea...
ALDARRIKAPENA
7.
Emakunde: Emakumearen EuskalInstitutua Euskal Autonomia
Erkide-goko erakunde ofizial bat da.1981ean sortu zen, eta
gizonezkoeneta emakumezkoen arteko berdin-tasuna lortzea du
helburu. Nafarroako Berdintasunera-
ko Institutua: NABI NafarroakoGobernuko erakunde autonomo batda.
Genero berdintasunerako politi-kak politika publikoen esparru
oro-tan txertatzea du helburu.
ERAKUNDEAK
Elkarretaratzea Baionako Etxepare lizeoan Nafarroa lizeoan
gertatutako bortxaketa salatzeko. BOB EDME
IKURRA. Artizarrarenikur astronomikoa,Venusen ispilua ize-nez
ere ezaguna, mu-gimendu feminista-ren ikurtzat hartu da,emakumearen
ikurrabaita.
6.
Egitasmoak eta salaketa ekintzak an-tolatzen dituen mugimendu
feminis-ta handia dago Euskal Herrian. He-rrietako emakume
taldeetatik hasi,(Zikutak Iruñean, Emari Sestaon,Lurgatz
Amasa-Villabonan...) eta Eus-kal Herriko Bilgune Feministaraino.
Iazegin ziren Euskal Herriko V. Jardunaldifeministak dira
antolakuntzaren adibide.
ANTOLAKUNTZA
FEMINISTA
4.
Azaroaren 25aren bueltan, munduko hainbattxokotan egiten dira
protestak. Euskal He-rrian ere, azken urteetan mugimendu
femi-nistak manifestazio jendetsuak antolatuditu Euskal Herriko
hiri nagusietan. Horrekinbatera, herri askotan, tokian tokiko talde
fe-ministen eta, zenbait kasutan, erakunde pu-blikoen edota
ikastetxeen ekimenez, hitzal-diak, lehiaketak, kale apainketak eta
abaregiten dituzte.
EUSKAL
HERRIAN DUEN
OIHARTZUNA
106emakume eta 11 haur hil ditu
indarkeria matxistakEuskal Herrian
2003tik
JON URBE / FOKU
BELDUR
BARIK
PROGRAMA
2009an abiatuzen Beldur Barik.Indarkeria ma-txista
salatzeazharago, eraldake-tarako pauso bateman nahi du.Programaren
ar-datz nagusietakobat da Beldur Ba-rik lehiaketa. Aza-roaren
25arenbueltan antola-tzen dute, eta 13-26 urte artekogazteei
zuzendu-ta dago. Gazteekikuspegi positi-boz landu behardute
indarkeriamatxista; hau da,arazoari aurre egi-teko jarrera
etatresnak erakutsibehar dituzte.
-
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN 21A
berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu marrazkia. Leire marrazki bat egiten hasi da,azaroaren
25aren harira eskolan eskegitzeko, baina erdia faltazaio bukatzeko.
Lagunduko al diozu?
2. Nor ote da? Ikasgelan,historian izandako emakumefeministak
ezagutzen ari dira, eta,haien omenez, ikasleak mozorrotuegingo
dira. Ba al dakizu zerpertsonaia egokituzaion Izaskuni?
-
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN
21A
1 azaroaren A okartnok
B airekradni
C nareiama
D anuge
E neraoraza
F neratsixtam
2 amaieran
3 indarkeria
5 kontrako
6 eguna
3. Hitzak osatu. Ezkerrekolerroan, hitzak zuzen idatzitaagertzen
dira; eskuinean, berriz,atzekoz aurrera. Eskuinekohitz
zerrendan,ezkerreko hitza bilatubeharko duzu.
Erantzunak:2.- Frida Kahlo.
‘Medusaren burua’Mozorro festa baten ondoren, Sofia eta Lu-pe
autoz bide bazter urrun batera eraman,eta bortxatu egingo dituzte.
Hori ez daizango beren zoritxarren hasiera baizik.Jendearen
begiradek ihes egiten dietelaohartuko dira, haiek balira bezala
lotsatubehar dutenak. Minigonaz joan izana aurpe-giratuko ote
diete? Salaketa bertan beherauzteko eskatu?
Marilar AleixandreArgitaletxea: Elkar
‘Tximeleta belarriak’Belarri handiak edo ile zail eta bihurria
iza-tea, altua edo txikia izatea edo gizena edoargala... Ezaugarri
ñimiñoena ere burla etahista iturri izan daiteke umeen artean.
Bes-teen burlak jasan beharrean egoten direnei,bereziki, mezu hau
ematen die ipuinak: bes-te batzuentzat iseka eta irain egiteko
arra-
zoi den horri beste begi batzuekin begiratu behar diogula.
Gureberezitasunak ez baitira akats, parerik ez duten pertsona
bere-zi egiten gaituzten ezaugarri baizik. Desberdintasuna
aitortuzeta ontzat hartuz, indartsuagoak egiten garelako; geure
buruagaren bezalakoak onartuz, geure nortasuna sendotzen
dugula-ko.
Luisa Aguilar eta André NevesArgitaletxea: Pamiela
‘Clara Campoamoremakumeen eskubideen defentsan’Clara jaio zen
garaian, gizonek sekulako pa-gotxa zuten. Emakumeek dilistak
prestatu,arropak garbitu eta galtzerdiak aurrez etaifrentzuz
lisatzen zizkieten. Lan haietatikaparte, emakumeek ez zuten ez
ahotsik ezboto eskubiderik. Clarak argi eta garbi ikusizuen: egoera
harekin bukatu beharra zego-en. Parean jarri zitzaizkion bibotedun
eta
bizardun guztiei aurre egin zien, eta ez zuen amore eman,
hariketa Espainiako ama, amona eta izeba guztiek berezko
ahotsaizatea lortu zuten arte.
Victor Volardell Balasch Argitaletxea: Txertoa
AZOKA
4 matxistaren
-
Atzo hasi zen Eus-karaldia Euskal He-rrian barrena. 15egunetan
zehar,
dantzan jarriko ditugumihiak, ahalik eta gehien,euskaraz. Baina,
nola hitzegiten dugu? Zer mugitzenda gure barnean
soinuakateratzeko? Hitz egin ahal izateko, beharrezkoak ditu-
gu arnasa, eztarri barruko muskuluak etaahoa. Beharrezkoa da
baita zerbait esatekogogoa ere. Denok ditugu esan nahi
ditugungauzak-eta. Dantzatu mingaina besteekinhitz egin nahi
baduzu!Biriketatik datorren aireak dantzan jar-
tzen ditu eztarri barruan ditugun ezpain
antzeko batzuk: ahots kordak. Ahora iritsiden aire zirimolari
forma emango diote min-gainak eta ezpainek; horrela, soinu
desber-dinak sortuz.b Hitz bakoitza beste bati lotuz sortzendugu
hizkuntza. Non egiten dizu dar-darzuri? Zer hitz maite duzu
gehien?b Egin proba m hizkia esanez: mmmmm…
Orain r-rekin errepikatu: rrrrrrrr…Non sentitzen duzu
bakoitzaren dardara?Saia zaitez hatzarekin topatzen lekua.b OZENAGO
EGITEN BADUZU, OOOOOOIHU!!!…goxo-goxo egiten baduzu, xuuuuxurla…Ez
al da harrigarria bakoitzaren soinu bere-zia?
Jatorrizko testua: Kati Olaizola.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO AZAROAREN 21AALEX
ORBEEztarriak
dar-dar