ZAPATARIAK (Gerris lacustris) Materiala: - Arkatza - Argizaria - Erregela - Kartulina - Ura Nola egin: 1.- Kartoi meheko bi irudi berdin moztu behar dira, irudiak bi intsektu balira bezala hartu ditugu. Gorputza 4cm bider 6 cm-ko laukizuzena izango da, eta hankak 5 cm ingurukoak. 2.- Kandela baten bidez, argizariz estali behar dira baten hankak, altueraren erdiraino. Beste zapatariaren hankak estali gabe utzi behar dira. 3.- Bi zapatariak hankak ur gainean dituztela jarri eta hala utzi behar dira hamar minutuan. Gero, idatzi egin behar da zer portaera duten bi animaliek uretan jarri baino lehen, uretan jarri eta berehala, bi minutu igaro ondoren eta hamar minutu igaro ondoren.