raz? Ezer ez! Bi hizkuntza ofizial baditugu, delitu izan beharko luke bietan ez idazteak. Nik erdaldun ba- tek adina ordaintzen dut zerbitzua- rengatik ezta? Ba zerbitzu bera nahi nuke –hizkuntza barne–. Asko es- katzea da? Hori barneratzen ez ba- dugu, burla egiten jarraituko digute. –Beraz, euskarari hauspoa emateko merkataritza eta zerbi- tzuetan lan egin behar da? –Bai, eta baita hainbeste goraipa- tzen den sukaldaritzan ere. Nire le- hen hizkuntza erdara izanik, Bilbon beti entzun izan dut “porrusalda”. Geroztik, zenbat plater berriri jarri diote euskal izena gure sukaldari hi- per ezagunek? Sukaldaritza hiztegia ere egin nuen. Egin diote kasurik? Ez. Hori bai, gero “pincho” hitzari “tx” jarri eta erdarakada zabaltzen dute. Baina, hitzak badu euskarazko baliokidea: “txitxizotza”. Antzeko kasua da “Txakoli eguna”rena. “Txakoli” espainola da. Euskaraz “txakolin” da. Baina, bost axola! Euskaltzaindiak multarik ipintzen ez duenez... Isunak ez dira irtenbide, baina, udalek kartel publikoen neu- rriak mugatzen dituzten bezala, zer- gatik ez kontrolatu ondo idatzita dauden? Euskaraz egiten diren aka- tsen %2 erdaraz egingo bagenitu, urkaturik egongo ginateke. Erdaraz inork ez du “carnecería” edo “pesca- doría” idazten. Baina euskaraz, ba- tzuek “arategia”, besteek “okelate- gia”... hori kaosa da! –Euskara batua da akademia- ren lorpenik garrantzitsueneta- koa. Baina, bada oraindik erregis- tro estandarra artifizial eta eus- kalkien etsaitzat jotzen duenik. –Hizkuntza moderno guztiek batu behar izan dute administrazio edo komunikabideetan erabiltzeko. Bai- na, eredu batua bultzatzeak dialek- toen erosio bat dakar. Horrek ez du derrigor hizkuntza pobretzen. Dia- lektoak ez dira beti aberastasun. Le- ku batean “jauzi” eta bestean “erori” esatea aberasgarri da (bat eta bat bi dira). Aldiz, barri-berri edo hiri-uri ez. Horiek bariante lokalak dira. Deitura edo leku izenetan errespe- tatzen badira ere, bestelakoetan hiz- kuntza guztiek baztertzen dituzte. –Nolakoa da euskalki eta euska- ra batuaren arteko elkarbizitza? –Bakoitzak bere testuingurua du. Adibidez, nik baserritarrekin ez dut baturik egiten. Baina, txikitatik eus- kara jaso duten askoren arabera, ba- koitzak egin behar du bere herrikoa soilik. Eta ahal bada, ez du irakurri behar. Euskaldun analfabetoa ere- dutzat ipintzen dute. Erdaraz hitz egiten solik dakitenak (idazten eta irakurtzen jakin gabe) analfabeto- tzat baditugu, euskaraz zergatik ez? Egoera anomaloa santutzen dugu. Gero bada oraindik errua Frankori botatzen dionik... Baserritar bati ezin diozu aldatzeko eskatu, baina, kaleko bati bai. Ez nago euskalkien kontra. Baina, nartzisismorik ez, mesedez. Batez ere, milaka la- gun ari direlako “yo soy”tik “ni naiz”erako salto mortala egiten. No- la eskatuko diegu ahalegin hori, euskaldun asko ez badaude prest “ni naz”etik “ni naiz”erako pauso- txo hori emateko? Barregarri gera- tzen ari gara. –Gainditu al ditugu Euskara Batuaren harira erdiko eta ingu- ruko euskaldunen artean sortuta- ko mesfidantzak? –Nik uste gainditzen ari garela, baina, mito batzuk ondo datoz au- rrerapausorik egin nahi ez duena- rentzat. Adibidez, euskara Europa- ko hizkuntza zaharrena dela dioena. Euskara ez da erdara baino zaharra- goa salbu geografikoki. Hizkuntza batzuek denborarekin izena aldatu dute. Duela 2000 urte gaztelera lati- na zen bezala, orduko euskara ez zen gaurkoa bezalakoa. Baina hori ez da erakusten. Jendeak uste du hizkuntzak ez duela eboluzionatu. –Euskalkiak desagertzeko zo- rian al daude? –Bai, guztiak, baina ez euskara batuaren erruz, erdara batuaren era- ginez baizik. Batuak ez die kalterik egin euskalkiei. –Akademiak egiten dituen la- nen artean ezagunenak gramati- ka arauak dira. Zertan oinarrituz hartzen dira erabaki horiek? –Batetik, literaturan, hau da, nola esan den kontzeptu hori historikoki eta bestetik, egungo erabileran. Txosten sakonak egiten ditugu. –Noiz ekingo dio Euskaltzain- diak ahoskera arautzeari? –Hor, batez ere, Gipuzkoa da pro- blematiko, esaterako, “j”rekin. Eus- kaltzaindiak esana du hobe dela [yo- ta] esatea, hori baita bere jatorrizko fonema. Gainera Iparraldean ezin dute gaztelerazko [jota] esan. Baina, Gipuzkoan entzungor egiten dute. Euskaltzaindiak aitortzen ez duen arren, maiz dosifikatzen ditu eraba- kiak arrazoi soziologikoak tarteko. Xabier Kintanak erreparorik gabe zabaltzen ditu Euskaltzaindiaren ateak Xabier Kintana, Euskaltzaindiaren idazkaria “Euskara batuak ez die euskalkiei kalterik egiten” Gorka Otaegi Uriya EUSKALTZAINDIA atzeratuta ge- ratu dela, gizartetik urrun dagoela eta etengabe gauzak aldatzen ari de- la dira jendartean sarri entzuten di- ren topiko tipikoetako batzuk. Ho- rien aurrean, euskararen akademia- ko idazkari Xabier Kintana ohituta dago deabruaren abokatuarena egi- tera, aho bizarrik gabe eta “ez oso era diplomatikoan”. Euskaldun za- har, politiko eta beste zenbaiten kontzientziak astinduz osatzen du hizkuntzaren egungo erradiografia, ehun urte betetzera doan eta Europar Hiritarraren Saria jaso berri duen akademiako talaiatik. –Kanpotik erakunde zurrun eta kontserbadorea dirudi Euskal- tzaindiak. Horrelakoa al da? –Akademia guztiak dira kontser- badoreak. Ezin dute ibili besterik gabe azken orduko berritasun eta modei kasu eginez. Are gehiago gu- re kasuan, berrikuntza asko erdara- kadak direnean. –Onuragarriak diren berri- kuntzak bere egiteko, ordea, den- bora asko behar izaten du Eus- kaltzaindiak. –Egia da, baina, kontuan izan eus- kaltzainak ez gaudela liberatuta. Ez dugu aurrekonturik. Ni jubilatuta nago eta neure gogoz pasatzen dut eguna hemen. Gainera, erabakiak hartzeko datu asko biltzen ditugu, eta horrek prozesuak luzatzen ditu. –Nahiz eta Euskaltzaindiaren erabakiak errespetatu, euskaldun askorentzat erakunde arrotza da. Zergatik? –Mito asko daude Euskaltzaindia- ren inguruan. Besteak beste, etenga- be ari dela arauak aldatzen. Hori ez da egia. Gertatzen dena da, askotan, erabakiak ez datozela bat jendeak gehien erabiltzen duen esamoldea- rekin. Baina, ahalegin handiena egi- ten dugu koherenteak izateko, beste- la adarjotzea izango litzateke. –Gero eta gehiago diren arren, emakume euskaltzainen propor- tzioak txikia izaten jarraitzen du. –Bost euskaltzain emakume ditu- gu jada. Logikoa da andreak sartzea, baina, ezin genuen horretarako mai- la jaitsi. Zorionez, emakumeen mai- la gizonen mailara edo gorago iris- ten den neurrian, onartzen ditugu. –Euskarak hamarkada gutxi- tan aurrerapauso itzelak eman di- tu beste hizkuntzekin alderatuta, baina, ez ote gara azken aldian ez atzera ez aurrera geratu, batez ere erabilerari dagokionez? –Denok uste dugu hori. Arazoa da Euskaltzaindiak hizkuntza nola era- bili erabaki dezakeen arren, ezin diola inori esan: “egizu euskaraz!”. Hori ez da gure egitekoa. Erabilera- ren kontrako torpedorik gaiztoena aurreko jaurlaritzak bota zuen mer- kataritza legea atzera botaz. Euskara eguneroko merkataritzan erabiltzen ez bada, jai dugu. Ez diezu eskatuko lehenbizi dendari txikiei euskaraz egiteko. Baina PSE eta PPk kendu zuten legea gune handietarako zen. Sutan jartzen naiz entzutean euska- raz ez dakien jendea diskriminatzen dugula. Pasa Plaza Berritik eta iku- siko duzu jatetxeetan menua espai- nolez, frantsesez, ingelesez eta ba- tzuetan alemanez ere bai. Eta euska- Eztabaida gutxiago HITZ bat nola idatzi erabakitzeko amaigabe luzatzen ziren konklabe eztabaidatsuak iraganeko kontua dira Euskaltzaindian. “Txostenak egiten ditugunetik, eztabaida gu- txiago izaten ditugu, ebidentziak ebidentzia direlako”, azaltzen du idazkari Xabier Kintanak. Asko- tan, bideokonferentzia bidez gain- ditzen dituzte ezinikusiak lurralde ezberdinetako egoitzak konekta- tuz. Bilbon dago nagusia akade- miaren sorreratik. “Hasieran, ko- bazulo moduko bat izan genuen Erribera kalean. Baina, gerora, Makua jaunak Foru Aldundiaren Plaza Berriko eraikina utzi zigun”. 29 euskaltzain oso ditu akade- miak. Kopurua aldakorra da, 75 urtera iristen direnak emeritu iza- tera pasa eta odezkoa bilatzen zaielako. Beste bi kategoria ere ba- daude: Euskaltzain urgazle edo la- guntzaileena (batzorde ezberdine- tan lan egiten duten espezialista gehienena) eta ohorezko euskal- tzainena, hots, atzerrian euskara- ren alde lan egiten dutenek osatua. GAKOAK: “Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena dela eta antzeko mitoak oso ondo datozkio aurrerapausurik eman nahi ez duen jendeari” “Dialektoak aberastasun iturri dira, baina bariante lokalak hizkuntza guztiek baztertzen dituzte. Ez nago euskalkien kontra, baina, nartzisismorik ez, mesedez” “Txikitatik euskara jaso duten askoren arabera, bakoitzak egin behar du bere herrikoa soilik. Eta, ahal bada, ez du irakurri behar. Euskaldun analfabetoa dute eredu” Bilbokoa da Euskaltzaindiaren egoitza nagusia 4 Bilbao 2013ko azaroa