SARRERA Gelan ikusi dugu egiturei buruzko teoria osoa: zer diren, motak, elementuak, nola eraikitzen diren egonkorrak eta zurrunak izatea lortzeko, … eta orain “benetako” egiturak, ez argazkikoak, aztertuko ditugu, gure inguruan ditugun egiturak, egunero ikusten ditugunak. Hori egiteko Portugaletetik zehar paseotxo bat emango dugu. Normalean lagunei begira edo hizketan, edo lurrera begira ematen dugu paseoa baina gaur aurrera eta gora begira ibiliko gara. Beste Portugalete bat ikusiko dugu. LANA Herrian zehar 10 geldiune egingo ditugu eta bakoitzean egitura zehatz bat aztertuko dugu: elementuak, esfortsuak, egonkorra den ala ez, zergatik,…. Honetarako arretaz begiratu behar dugu. Argazkiak aterako ditugu gure ikerkuntza ondo laguntzeko, proba moduan. Gero guztia ordenagailuz lan idatzi batean jarriko dugu ondo ordenatuta, azalpen onak jarrita, argazkiak erabiliz Laguntza moduan hurrengo orrialdean gaiaren laburpen bat daukazue, behar duzuenean erabiltzeko. Gogoratu nik ez dudala ezer erantzungo, zuen lana da ikerketa egitea eta erantzunak topatzea. GELDIUNEAK 1.- Simon Bolivar eta General Castaños kaleen gurutzea 2.-Simon Bolivar kaleko jolasgunea 3.- Carlos VII kaleko metro geltokia 4.- San Roke jolasparkea Ander Cuevas 2011 TEKNOLOGIA DBH1. Egituren ikerkuntza
12
Embed
teknologiadbh.files.wordpress.com · Web viewHemen umeentzako jolasgune bat dugu baina ez gara etorri jolastera, jolasa horiek seguruak diren aztertzera baino. Azterketa hau egiteko
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
SARRERA
Gelan ikusi dugu egiturei buruzko teoria osoa: zer diren, motak, elementuak, nola eraikitzen
diren egonkorrak eta zurrunak izatea lortzeko,… eta orain “benetako” egiturak, ez argazkikoak,
aztertuko ditugu, gure inguruan ditugun egiturak, egunero ikusten ditugunak.
Hori egiteko Portugaletetik zehar paseotxo bat emango dugu. Normalean lagunei begira edo
hizketan, edo lurrera begira ematen dugu paseoa baina gaur aurrera eta gora begira ibiliko gara.
Beste Portugalete bat ikusiko dugu.
LANAHerrian zehar 10 geldiune egingo ditugu eta bakoitzean egitura zehatz bat aztertuko dugu:
elementuak, esfortsuak, egonkorra den ala ez, zergatik,…. Honetarako arretaz begiratu behar dugu.
Argazkiak aterako ditugu gure ikerkuntza ondo laguntzeko, proba moduan.
Gero guztia ordenagailuz lan idatzi batean jarriko dugu ondo ordenatuta, azalpen onak jarrita,
argazkiak erabiliz
Laguntza moduan hurrengo orrialdean gaiaren laburpen bat daukazue, behar duzuenean
erabiltzeko. Gogoratu nik ez dudala ezer erantzungo, zuen lana da ikerketa egitea eta erantzunak
topatzea.
GELDIUNEAK1.- Simon Bolivar eta General Castaños kaleen gurutzea
2.-Simon Bolivar kaleko jolasgunea
3.- Carlos VII kaleko metro geltokia
4.- San Roke jolasparkea
5.- San Roke GazteGela
6.- Santa Maria elizaren atzekaldea
7.- Santa Maria elizaren aurrekaldea
8.- Portugaleteko Zubi Esekia (hotel ingurua)
9.- Zubialde Polikiroldegiaren beheko plaza
10.- Bide osoa
Atzeko mapan agertzen dira puntu guztiak.
Ander Cuevas 2011
TEKNOLOGIA DBH1. Egituren ikerkuntza herrian zehar