2020-2021 ESKOLA KIROLA
Salbatore Mitxelena Ikastola
ESKOLA KIROLA 2020/2021SALBATORE MITXELENA IKASTOLA
Urruti geratu da 2019ko martxoa. 2019-2020 denboraldia,
lehiaketak amaitu gabe bukatu behar izan genuen. Covid19agatik
bertan behera utzi genuen lehen asteburuan, ez genuen inolaz ere
pentsatzen, aurten, oraindik egoera honetan izango ginenik.
Orain, 2020-2021 ikasturtea martxan dugun honetan, Eskola
Kirola ere martxan jartzeko unea da. Egoera oso ezegonkorra eta
aldakorra izango da. Honek, ikasturtean zehar, momentuko higiene
eta segurtasun neurrietara moldatzen egotea ekarriko digu. Garbi
dugu kirola, jolasa eta jarduera fisikoa oso garrantzitsuak direla
egunerokoan. Are eta gehiago pandemia garaiotan.
Egoera zail honen aurrean, Orio, Aia, Getaria eta
Zarauzko ikastetxeak eskaintza bateratua eskaintzea erabaki dugu.
Ez da orain arte ezagutu digun Eskola Kirola izango. Ezarrita
dauden baldintzak oso zorrotzak dira. Gure ikasleak martxan
jartzea eta orain arte jorratu ditugun baloreak
erakusten jarraitzea dugu helburu.
Horrela, funtsezkoa da kirolariek, familiek, teknikariek
eta erakundeko gainerako eragileek egoera ulertzea. Urte berezia
dugu hau, jarduerak egokitu egin behar izan dira edo beste era
bateko jarduerak egin beharko ditugu, eta denok jabetu behar dugu
hauek direla posible diren baldintza bakarrak eta onenak baldin eta
une honetan dugun errealitate honetan kirol-jarduera fisikoak
garatu nahi baditugu.
Hasiak gaude antolaketarekin, ondorengo asteetan fintzen
jarraituko dugu. Saioak sortu, izen emateak martxan jarri,
begiraleak formatu... Ikastetxe guztion artean osatutako
proposamena, ikastetxe bakoitzak bere egoera eta baldintzetara
moldatuko du. Eskola guztiek ditugun haur kopuru, azpiegiturak etab
ez direlako berberak.
Beraz, urte zail honen aurrean, zuen laguntza, pazientzia
eta jarrera baikorra beharrezkoak izango dira. Sentsibilitate
ezberdin asko biltzen dira Eskola Kirolaren inguruan gabiltzan
guztion artean eta denak errespetatuz eredu seguru eta duin bat
aurrera eraman nahi dugu.
Bide horretan elkarrekin egongo garelakoan, besarkada
bana denei eta animo!
Salbatore Mitxelena
La Salle
Zaragueta
Antoniano
Orokieta
Lardizabal
Iturzaeta
IZEN EMATEA
· Jolas saioetan parte hartu nahi duen orok izen ematea bete eta
protokolo, betebehar eta neurri guztien jakitun zaretenaren
ziurtagiria sinatu eta tutoreari eman. (mesedez, Urriak 7rako
entregatzea eskatzen dizuegu taldeen osaketari ekiteko)
· Jolas saioak aurrera eramateko gurasoak beharrezkoak zarete.
Saioak gidatzen laguntzeko prest zaudeten gurasoek bete
begiraleentzako fitxa. (talde berean guraso ezberdinak txandatzen
ibili ahal zarete. Lana banatzeko)
· Saioetan laguntzen jardungo zareten gurasoek 2 formazio saio
egin beharko dituzue:
1. Covid19-ari buruzko ikastaroa (online egiten da ordu
betean)
2. Eskola integratzailearen ikastaroa (saio presentzial bat)
PROTOKOLO ETA ANTOLAKETAREN LABURPENA.
Mesedez, laburpenaz gain, guraso guztiek protokolo osoa
irakurtzea beharrezkoa da.
www.salbatoreskolakirola.com
SAIOAK
· Talde bakoitzak astean jolas saio bat izango du.
· Saio hori egiteko eguna eta jolas eremua ikastolak zehaztuko
ditu.
· Ikastetxe guztien artean osatuko ditugu eskaini beharreko
saioak. Material gutxi eta ahal den kontaktu gutxieneko jarduerak
izango dira. Eta momentuko higiene eta segurtasun neurriak
errespetatuz progresiboki egokitzen joango dira.
· Partaideak Covid19a izatearen sintomarik txikiena badu ezingo
da eskola kiroleko saiora etorri.
· Jarduerak beti aire librean egingo dira. Euria ari duenean,
bertan behera geratuko da.
· Saioetan begiraleak eta parte hartzaileak soilik egon ahal
izango dira.
· Ikasleek izerdia lehortzeko toalla edo eskuoihal bat ekarri
beharko dute.
TALDEAK
· Geletako talde naturaletatik egingo ditugu taldeak (gehienez
15 kideko taldeak, begiraleak barne). Taldeak mistoak izango
dira.
MATERIALA
· Materiala etxetik ekarri beharko dute ikasleek.
BEGIRALEAK
· Gurasoak izango dira begirale. DBH-ko ikaslerik ez dugu
jarriko lan hauetan, covid19 kasurik emanez gero, gela askori
eragingo liokeelako.
· Gurasoei formazio saio edo taldea zuzentzeko laguntza eta
aholkuak emango zaizkie.
· Saioak eta hauek gidatzeko irizpideak eginda emango
zaizkizue.
· Begirale bakoitzari higiene material bat emango zaio. Hala
nola, jolas saioetan osatu beharreko higiene ohiturak eta dinamikak
zehaztuta emango dira.
· Eskola kiroleko osasun arduraduna Kirol koordinatzailea izango
da. Hura arduratuko da Ikastolako osasun arduradunarekin koordinatu
eta protokoloak betetzen direla ziurtatzeaz.
BEHARREZKO DOKUMENTUAK
· Ikasleekin arituko diren begirale guztiek pasa beharko dute
Covid19aren aurrean prebentzio eta segurtasun ikastaroa. Internet
bidez egiten da eta ordu bete inguru irauten du. Ziurtagiri hau
gabe ezingo da haurrekin saioak gidatzen aritu.
· Eskola kirolean parte hartu nahi duten haur guztiek, gurasoak
protokolo eta prebentzio neurri guztien jakinaren gainean
daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri gabe
ezingo da parte hartu.
MUSUKOAK
· Musukoak erabiltzea derrigorrezkoa izango da jolas eremura
gerturatzean, azalpenetan eta jarduera fisikoa amaitu ostean.
Jarduera fisikoa egiten ari diren unean ez da maskararik beharko.
(musukoak lepo atzetik soka bidez lotzea gomendatzen da horrela
kendu eta zintzilik usteko moduan)
· Begiraleek beti eraman beharko dute musukoa.
JOLAS SAIOETARAKO DINAMIKA
· Tokatzen zaion egunean, ikasgelatik atera eta bere zelaira
joango da taldea.
· Bere jolas eremura iristean, eskuak garbitu (begiraleak izango
du higiene materiala), azalpenak entzun eta jolasten hastean
kenduko dugu musukoa.
· Saioa bukatu ostean, eskuak eta materiala garbituko dira eta
jolas eremua libre utzi beharko da. Irteera mailakatua izango da
eta txandak errespetatzea eskatzen da pilaketak eta beste
taldekideekiko harremanak mugatzeko.
· Hasiera eta bukaera orduak errespetatzea beharrezkoa da
ikastolako eremuaren kudeaketarako.
BESTELAKOAK
· Unean uneko higiene eta osasun aginduei moldatzen joango gara.
Protokolo, egokitze eta aldaketa guztiak eskuragarri izango dira
uneoro www.salbatoreskolakirola.com webgunean.
· Egoera berria da, moldatzen joango gara, baldintzak oso
gogorrak dira, beraz, jarrera positibo, ulerkorrak eta
kolaboratzaileak asko eskertuko dira.
· Eskolan egiten dugun jarduera fisiko kopurua nahiko genukeena
baino murritzagoa izanik, etxekoei, zuen aisialdian, ahalik eta
jarduera fisiko eta jolas gehien egitea animatzen zaituztegu.
Kirol AzpibatzordeaSALBATORE MITXELENA IKASTOLAEskola kirola
2020/2021
943831752 943833690 [email protected]
www.zarauzkoikastola.eus