pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API 2016-02-12 07:56 Salabardoa Kultura Vassili Grossmanen azken gutuna Vassili Grossmanen azken gutuna Joxe Aranzabalek, Armada Gorriko erreportari izan zen Grossman judutarrari irakurri dion liburuaren berri eman digu Faroan; guk Rafaelen Ama Birjina Sixtotarra azaleratzeko baliatu duguna; azpian dituen aingerutxuengatik izango duzu ezaguna. Azken Gutuna Aurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu- dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrena bilduman. Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven gutuna eta Ama Birjina 0 Elkarbanatu Bilatu Euskal Herria Mundua Zuzeu.tv
20
Embed
Vassili Grossmanen azken gutuna - zuzeu · Delorean meets Mikel Laboa ... Try out the HTML to PDF API pdfcrowd.com KULTURA Zortzi argudio Pretty Woman Gorrotatzeko Santi Leone 2 ...
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
pdfcrowd.comopen in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
2016-02-12 07:56 Salabardoa Kultura
Vassili Grossmanen azken gutuna
Vassili Grossmanen azken gutuna
Joxe Aranzabalek, Armada Gorriko erreportari izan zen Grossman judutarrari irakurridion liburuaren berri eman digu Faroan; guk Rafaelen Ama Birjina Sixtotarraazaleratzeko baliatu duguna; azpian dituen aingerutxuengatik izango duzu ezaguna.
Azken GutunaAurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu-dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrenabilduman.
Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven gutuna eta Ama Birjina
pdfcrowd.comopen in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
Sixtotarra. Hirurak Felipe Juaristik ederki euskaratuak.
Azken gutuna horixe da, naziek hil behar duten ama batek seme bakarrari idaztendion azken gutuna. Hunkigarria gutxi esatea da, erabat astintzen zaitu-etakontakizunak. Antza denez, oinarrituta dago Vassili Grossman-en amaren kasuan,naziek hil baitzuten ghetto batean, semea gerra-berriemaile ari zenean ArmadaGorriarekin.
Ikonnikoven gutuna, berriz, bestelakoa da. Bertan egileak bere ikuspegia azaltzen du ongia eta ontasunabereizteko orduan. Egileak gizakiaren ontasunean sinesten du:
Gizabanako batek beste gizabanako baten aurrean erakusten duen ontasun haulekukorik gabeko ontasuna da, ideologiarik gabeko ontasun txikia. Pentsamendurikgabeko ontasuna. Gizon-emakumeen ontasuna, erlijioaz edo giza ongiaz kanpodagoena.
Ama Birjina Sixtotarra saio labur bat da Rafael Sanzio pintore errenazentistaren koadro baten inguruan,zeina Armada Gorriak Dresdengo museotik eraman baitzuen Moskura. Koadroak iradokitzen dio gizatasunadela gizakiaren altxorrik preziatuena.