-
«Duela hogeiurte Indiahorrela zelaesaten dute»NAIARA URKIZUYOGA
IRAKASLEA
Otsailaren 29an iritsi zen tolosarraIndiara eta apirilaren 22ra
arte luzatubeharko du egonaldia; ez dituzte kutsatuasko, baina hasi
dira neurriak hartzen //2
KOMIKIAGORKA SALABERRIAREN BEGIRADA KORONABIRUSARI //5
AMASA-VILLABONAEGIN DUTE AZOKA Aurreko asteko etenaldia eta
gero, Anoetako Sarobe eta Errezilgo Irure Txikibaserrietako
produktuak izan ziren atzokoan Villabonako Berdura
plazan;«Eskertuta» azaldu dira produktuak saltzeko aukera izan
dutelako //4
JON M
IRAN
DA
63 diraTolosaldeankoronabiruseanpositibo
emandutenherritarrakEskualdeko herrietatikhamarretan daudedagoeneko
positibokasuak; Gehienak Tolosandaude, 35, eta horietatikhamar
Iurreamendikoegoiliarrak dira //3
ASTEAZKENA2020/03/25
8. urtea, 1.212. zenbakia107.6 fm
www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €
AurtengoAtaria PilotaTxapelketa ere bertanbehera geratu
daSeigarrenez egin behar zen eskualdeko pilotarigaztetxoen bilgune
denekimena; pasa den urteko pilota txapelketan 300 pilotari baino
gehiagoaritu ziren lehian //7
-
Rebeka Calvo Gonzalez
Koronabirusak mundu mailansortu duen egoerak Indian ha-rrapatu
du Naiara Urkizu (Tolo-sa, 1983). Bikotekidearekin batera dago
bertan, eta egoera kezkagarria ezbada ere, egunetik egunera
neu-rriak zorrozten ari direla dio.Printzipioz apirilaren 22an
izan-go dute itzulerako hegaldia. Noiz joan zinen Indiara etazein
da orain zure egoera?Otsailaren 29an iritsi ginen In-diara,
apirilaren 8an bueltatzekoasmoz. Baina asko aldatu da ego-era
iritsi ginenetik, ez bakarrikIndian. Lehenik bueltarako he-galdia
atzeratu zuten apirilaren22ra arte, baina egoera egunetikegunera
asko aldatzen ari denezbeste bi hegaldi erostea erabakigenuen,
baina biak utzi dizkigu-te bertan behera. Zein da Indiako egoera,
koro-nabirusari dagokionez? Hemen egoera lasai dago eta ho-rregatik
ez ginen urduritu hegal-diak atzeratzean. Ez dago infek-tatu asko,
eta orain arte pertsonagutxi hil dira India osoan etapertsona asko
bizi dela kontuanizanda, kopuruak ez dira kezka-garriak. Baina
gobernua kanpo-an gauden guztioi etxera buelta-tzeko esaten ari da,
eta horrekpixka bat urduritzen du. Ondogaude eta onartu dugu jada
be-har bada luze geratuko garela he-men. Asko gara egoera
berean.
Familia eta lagunak ondo daude-nez, lasai gaude.Zein neurri
hartu dituzte In-dian birusa ez hedatzeko?Konfinamenduan gaude
mar-txoaren 22tik, hilabete guztiaemango dugu horrela.
Higieneneurriak hartzen ari dira, gerozeta gehiago. Indian
eskertzekoada! Nork esango zigun Indianahiko garbi ezagutuko
genuela! Nabaritzen dituzue neurriakegunerokoan, beraz. Leku
guztiak garbi mantentzensaiatzen dira, eta askok maskaradaramate.
Atzerritarroi hobetobegiratzen digute maskara edozapi bat eramaten
badugu. Lekubatzuetako sarreran eskuak le-horrean garbitzeko
alkohola es-kaintzen dute, eta noski, guztiokerabiltzen
dugu.Kanpotik badago irudipenakoronabirusa Indian zabal-duz gero,
Europan bezain ego-era larria edo larriagoa bizikolukeela
herrialdeak, jendeasko bizi da bertan, dentsitatehandia
du...Horrela da, eta hemen leku asko-tan desnutrizioa dago, eta
dago-eneko egoera nahiko larriak bizi-tzen dituzte. Birusa nola
zabal-tzen den ikusita, hemen eresegituan zabaldu liteke.
Badirahiru bat aste bisarik ez dutelaematen eta kanpotik ezin
delainor sartu ere. Alarma egoera honek etxetikkanpo harrapatu
zaitu, nolaikusten duzu distantziatik?
Europa dago orain, birusarenepizentroan, eta neurriak zo-rrozten
doaz. Esan bezala, hemen egoera la-saiagoa da, eta udara
datorreneztenperaturak asko igoko dira.Badirudi birusa 28 graduen
gai-netik desagertu egiten dela, horikontuan izanda espero dugu
ezdela horrenbeste zabalduko.Gehien kezkatzen nauena egoe-ra
soziala da. Hemen ere eskolaketa dendak itxi dituzte eta egu-nero
ospatzen dituzten ofrendakere bertan behera utzi dituzte etahori
oso arraroa da. Jendearenbegietan sumatu dezakezu ezdutela
normalean saltzen dute-na saltzen eta lan gutxiago dute-la. Egunean
bizi dira hemen,estu, eta egunean bertan saltzendutenaren araberako
jatekoaeraman dezakete etxera. Indiarrek betetzen dute be-raz,
etxean geratzeko agin-dua?Nabaritzen da jendea etxeetandagoela. Oso
jende gutxi dabilkalean, erosketak egin eta etxeraitzultzen dira,
han bezala. Giroalasaiagoa da, ez dago betiko zara-ta, eta askok
esaten dute Indiahorrela zela duela 20 urte, oso la-saia. Egia
esan, nolabait, luxu batda hemen isiltasun eta garbita-sun egoera
hau ezagutzea, aspal-dian bezala.Hemengo egoera ikusita, be-harbada
nahiago duzu han ge-ratu...
Hemen egunero yoga praktikatueta janari ayurvedikoa jatendugu
eta horrek sistema immu-nologikoa indartsu mantentzenlaguntzen du.
Luxu bat da. Bainaez dakigu zer pasako den etaegoera soziala
larrituz gero, ezdakigu zer gertatu daitekeen,agian hobe etxera
joatea. Han ereegunero praktikatzen dugu yogaeta elikadura are
gehiago zain-duko dugu. Denok dakigu jana-ria osasuna dela, hori
jan huraizan. Yoga irakaslea zara Zarau-tzen, lagungarria izan al
daite-ke egun hauetan, etxetik ezinatera gauden honetan? Bai, asko
laguntzen du. YogaAsan praktikak sistema immu-nologikoa indartsu
mantentzenlaguntzen du eta ez da zertanaditua izan behar,
bakoitzakbere tamainan gauza asko eginditzake.Ariketa jakin bat edo
zerbaitberezia gomendatuko zenu-ke?Yogan buruz beherako
posturaklantzea gomendatzen da besteakbeste, baina esan bezala, ez
daburuz behera jarri behar! Zutikgaudela beti dugu burua
biho-tzaren gainean eta buruz behera-ko jarrerak dira bihotza
burua-ren gainean mantentzen dituz-tenak. Bularra zabaltzea
eregomendatzen da, eta arnasketaariketak egitea, Pranayama. Yo-gak
gorputza esnatu, burua la-
saitu eta ongi sentitzen lagun-tzen du, eta etxean gauden
bitar-tean, denbora arinago pasatzenere! Ondo datorkigu
oxigenatzeaeta mugitzea.Eta irakurketarako? Yogare-kin zerikusia
duen zerbait go-mendatuko zenuke? B.K.S. Iyengar egilearen El
arboldel Yoga liburua.
ATARIA
«Koronabirusadela eta giroalasaiago dago,ez dago betiko
zarata»NAIARA URKIZUYOGA IRAKASLEAIndian dago Naiara Urkizu
tolosarra.Otsailaren 29an joan zen eta oraindik ezin duitzuli.
Lasai dago ordea, eta egoera honekduela 20 urteko India ezagutzeko
aukeraeman diola esan du yoga irakasleak.
02 TOLOSA MUNDUA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko
martxoaren 25a
ETXETIK EZATERATZEKOAGINDUA
Indian 1.300 milioi inguru pertsonabizi dira. Oraindik kutsatu
eta hilda-ko gutxi dituen herrialdea da, bainahala ere, zonalde
batzuetan etxetikez ateratzeko agindua emana dugobernuak, baita
hiriburuan ere,Nueva Delhin, eta herrialdeko sar-tu-irtenak
kontrolatu dituzte ere.Hala ere, Gobernuak ematen dituendatuak ez
dira errealak, koronabi-rusa atzemateko proba gutxienegiten duen
herrialdeen artean bai-tago India. Muturreko desberdinta-sunak
ematen dira bertan, eta ho-rregatik egoera larriagotu daiteke-ela
diote; herritar guztiek ez duteosasun arretarako
eskubiderik.Kutsatutakoen datuei dagokienez,Indiako Medikuntza
IkerketarakoKontseiluak dio martxoaren 22an19.974 proba eginak
zituztela, eta482 positibo zeudela eta 10 hildako.
-
GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA,
2020ko martxoaren 25a
63ra igo da eskualdeko kutsatuen kopurua
Erredakzioa
San Jose egunez hasi zen EuskoJaurlaritzako Osasun Saila
koro-nabirusean positibo eman dute-nen herriz herriko datuak
ema-ten. Ostegunean 21 positibo zeu-den eskualdean, sei
herritanbanatuta. Atzoko datuaren ara-bera, ordea, guztira 63 dira
koro-nabirusarekin daudenak, hamarherritan banatuta.
Asteleheneko
gaueko zortziak bitarteko datuakdira hauek. Alkiza herria da
ze-rrendara gehitu den azken he-rria, positibo batekin.
COVID-19-arekin dauden gai-
xo gehienak Tolosan daude, ze-hazki, 35. Iruran kopurua
gorakadoa eta zazpi dira kutsatutakoak.Amasa-Villabonan bi kasu
gehi-tuta, bost dira positibo eman du-tenak. Ibarran sei, Anoetan
lau,Altzon bi, eta Alegia Asteasu etaZizurkilen,Alkizan bezala,
kasubana dute. Asuncion Klinikako solairue-
tan ospitaleratuta zazpi pertsonadaude, eta bat, ZIU-n dago.
Ospi-
taleratutako batek alta jaso du,eta ZIU-ko bik ere alta jaso
dute. Gipuzkoa osoan guztira 453
positibo agertzen dira OsasunSailaren datuetan.
IURREAMENDIN, HAMARGipuzkoako Foru Aldundiko Ei-der Mendoza foru
bozeramaile-ak, atzo kasu berriak iragarri zi-tuen foru egoitza
sarean. Tolosa-
ko Iurreamendin beste bi positi-bo daude COVID-19arekin,
etaguztira hamar egoiliar dira.Adinekoen egoitzetan «ahale-
gin handia» egiten ari dela adie-razi zuen, egoiliarren eta
fami-lien arteko komunikazio bideak«zabalik eta aktibo
mantentze-ko», eta baita foru erakundeare-kiko ere; «oso gertutik
jarraitzenari gara guztien egoerak eta eska-erak, horiei ahalik eta
modu ego-kienean bide emateko».Atzo, Gipuzkoako suhiltzaile-
ak ere lanean aritu ziren Iurrea-mendi egoitzan. Egoitza
desin-fektatzeko lanak egin zituzten.
Hamar herritakoherritarrak dirakoronabirusa dutenak;gehienak
Tolosan daude
Birziklatzen jarraitzekoeta tentuz jokatzekodeia egin
duteTolosaldeko Mankomunitateak mezu zuzena bidali die, batez ere,
koronabirusa duten herritarrei
Erredakzioa
Tolosaldeko Mankomunitateakgaixo daudenen edota berro-geialdian
daudenen hondakinaknola jaso azaldu du, eta bertanbehera utzi du
bolumen handikoetxeko traste zaharren bilketa.Alegian, Anoetan,
Ikaztegietaneta Zizurkilen ez dute errefusaatez ate bilduko, eta
apartekoedukiontziak jarriko dituzte.Mankomunitateak ez ditu
bo-
lumen handiko etxeko tresnakbilduko abisu berriren bat zabal-du
bitarte. Herritarrei eskatu dietraste horiek etxean gordetzeko.Era
berean, esan du TolosakoGarbigunea udal zerbitzuentzateta
gremioentzat bakarrik dago-ela irekita, eta larunbatetan era-bat
itxita egongo dela. Koronabirusean positiboa
eman dutenen eta berrogeial-dian dauden pertsonen honda-kinak
kudeatzeko jarraibideakere eman ditu Mankomunitate-ak. Pertsona
horiek ez dute hon-dakinen bereizketarik egin be-har eta hondakin
guztiak errefu-saren edukiontzietara botabehar dituzte ondo
itxitako plas-tikozko poltsetan. «Debekatutadago, birziklatzeko
beste edo-zein frakzioren (organikoa, ontzi
arinak, papera, beira edo arropa)edukiontzietan sartzea edo
ingu-ruan lurrean uztea», argitu du.
POSITIBO DIRENEK HIRU POLTSAGaixo dagoen pertsonak sortuta-ko
hondakin guztiak (eskula-rruak, zapiak eta maskarak) gai-xoaren
gelan jarritako zabor-on-tzi batean sartu behar dira.Zabor-ontziak
poltsa bat izan be-har du eta ontziak, ahal dela, es-talkia izan
behar du eta irekitze-ko pedala duen horietakoa izateagomendatzen
da.Behin poltsa hori behar bezala
itxita, gelako irteeratik gertu jarribehar den plastikozko
bigarrenpoltsa batean sartu behar da. Bi-garren poltsa horretan
gainera,zaintzaileak erabilitako eskula-
rruak eta maskarak ere sartu be-har dira, eta behar bezala itxi
be-har da gelatik irten baino lehen.Bigarren poltsa hori
gainontzekohondakinekin batera sartu beharda (organikoa, ontzi
arinak, pa-pera...) eta hirugarren poltsa ba-tean sartu, behar
bezala itxiz. Aurreko hiru pausoak egin eta
berehala eskuak sakonki garbi-tzeko eskatu dute, ura eta
xa-boiarekin, 40-60 segundoz gu-txienez. Hondakin guztiak bil-tzen
dituen poltsa hori(hirugarrena) errefuserako edu-kiontzian sartu
behar da. Informazio gehiagorako 943
67 62 16 telefono zenbakira deitudaiteke, edo
[email protected] helbideraidatzi.
Koronabirusa dutenek erabilitako guztia errefusera bota behar
dute. J. MIRANDA
Euskara ‘online’praktikatzeko aukera,Galtzaundiren
eskutikKomunitatea Tolosaldea
Itxialdiak irauten duen bitarte-an, etxetik taldean euskara
prak-tikatzeko aukera zabaldu nahidu Galtzaundi Euskara
Taldeak.Orain arte, Mintzalaguna egitas-moan biltzen dira hainbat
herri-tar astero-astero ordubetez eus-kara praktikatzeko, baina
itxial-diaren ondorioz, hitzordu horiekezin dira presentzialki
egin. Horren ordez, euskara online
eta taldean praktikatzeko Itxial-dian euskaraz egitasmoa
zabal-du nahi du Tolosaldean Gal-tzaundik. Bi profiletako
jendea
bildu nahi da itxialdiak irautenduen bitartean: euskara
prakti-katu nahi dutenak, edo euskarapraktikatu nahi dutenei
lagun-tzeko prest daudenak (euskaraondo dakitenak). Saioak
bideo-deien bitartez
egingo dira Skype, Hangouts,WhatsApp edo antzeko tresne-kin.
Hitzorduak eta taldeak au-rretik adostu eta koordinatukoditu
Galtzaundik. Printzipioz as-tean ordubeteko saioak izangodira.
www.galtzaundi.eus/itxial-dianeuskaraz helbidean emandaiteke izena,
edo 688 816 700 te-lefono zenbakian.
Euskal presoeielkartasuna azaltzekoekimena,
ostiraleanErredakzioa
Sare eta Etxerat elkarteak saioberezia ari dira prestatzen,
eus-kal presoen senideak espetxeeta-ra bisitan joan ezin
daitezkeelaikusita. Saioa ostiralean, hilak27, emitituko dute
19:00etatikaurrera, Sare-ren Facebook-ekoorrian. Ordu erdi iraungo
du etahainbat senidek bizitzen ari di-ren egoeraren inguruan
eurenesperientzia partekatuko duteetxetik. Kultura munduko hain-bat
kidek euren elkartasun me-
zuak helaraziko dituzte eta Jose-ba Azkarraga Sareko
bozeramai-leak irakurketa labur bat parte-katuko du.Ondoren,
19:30etik aurrera,
herritarren txanda izango da.«Etxetik senideei gure goxotasu-na
transmititu eta salbuespen le-gediarekin amaitzeko
aldarriaksareetan zabaltzeko deia luza-tzen dugu», esan dute.
Mezuakedota marrazkiak sare sozialetan#EtxeanNahiDitugu eta
#NiE-txeanGeratukoNaiz traolak era-biliz partekatzeko eskatu
dute.
Alkiza da kutsatuen zerrendara gehitu den azken herria.
ATARIA
-
Postugutxiagorekinbaina eutsidiote azokariVillabonanAurreko
asteko etenaldia eta gerobaserritarrek euren postuak jarrizituzten
atzo Berdura plazan etasalmenta egin ahal izan zuten
Jon Miranda Amasa-Villabona
Astearteetan lauzpabost postuizaten dira Villabonako
Berduraplazako azokan. Atzo, AnoetakoSarobe eta Errezilgo Irure
txikietxeetako baserritarrak gerturatuziren produktuak saltzera.
Baraz-kiak, fruta, ogia, arrautzak, es-nea, zukuak... Garaian
garaikoaeta bertakoa erosteko aukera izanzuten bertaratutako
bezeroek.
Euskal Herrian ezarritako alar-ma egoeragatik aurreko
astearte-an ospatzekoa zen azoka bertanbehera geratu zen, baina
Amasa-Villabonako Udalak aste honeta-koa antolatzea erabaki du,
beha-rrezko segurtasun neurriak har-tuta. «Larunbatean
Tolosakoabertan behera geratu zela ikusita,zalantza genuen gaurkoa
–atzo-koagatik– egin ahal izango otezen. Udalera deitu genuen eta
au-rrera egiteko erabakia zegoelaesan zigutenez gerturatu
gara»,baieztatu dute baserritarrek.
Atzo eskertuta azaldu ziren eu-ren produktuak saltzeko
aukera
izan zutelako eta bezeroen eskerona jaso zuten bueltan,
«asterokohitzorduari ez diotelako hutsikegin». Sarobe baserriko
ardura-dunek arbela bat jarri zuten azo-kan, garai honetan
baserrianekoizten dituzten produktuenzerrendarekin: zerba,
espinaka,porrua, eskarola, patata, kiwia,kuia, esne gordina, esne
pasteuri-zatua, behi eta ardi gaztak, baba-rruna... Eskaerak
egiteko telefo-no zenbakia zabalik dutela jaki-narazi du Sarobe
baserrikoarduradunak eta etxez etxeko ba-naketa egiteko
prestutasunaazaldu du.
«Hurrengo astean izango alda?». Hori da atzo Berdura plaza-ra
gerturatutako bezeroek azal-dutako zalantza. Aste honetanpostua
jarri duten baserritarrek,gauzak ondo bidean, jarraitzekoasmoa
agertu dute. «Bakoitzakahal duen moduan, baina egoe-rari eutsi egin
behar zaio». Natu-rak ez du bere zikloa eten eta uda-berriko
produktuak zain dituztebaserritarrek.
Bi baserritarrek jarri zuten postua atzo Villabonako azokan. J.
M.
Herritarrak ohiko erosketak egitera gerturatu ziren atzo Berdura
plazara. J. M.
«Garrantzitsua daguretzathorrelakosalmenta guneakedukitzea»
ANA AGIRRE BENGOETXEASAROBE BASERRIA
J. M. Amasa-Villabona
Anoetako Sarobe baserrian Gre-gorio Zuaznabarrek eta Ana
Agi-rrek ekoizten dituzten produk-tuak salgai izan ziren atzo
Villa-bonako Berdura plazan.Zein neurri hartu dituzue azo-ka egin
ahal izateko?Mahaiak distantzia jakin baterajarri ditugu. Bezeroa
eta gure arte-ko tartea errespetatzeko Berduraplazan egoten diren
eserlekuakbaliatu ditugu. Garbitasuna erres-petatzeko maskarak eta
eskula-rruak erabili ditugu eta uneorogarbitzen ditugu eskuak ura
etaxaboiarekin. Gure ustez, beha-rrezko neurri guztiak hartuta
ga-biltza.Baserritarrontzat garrantzi-tsua da azoka?Garrantzitsua
da guretzako ho-rrelako salmentarako guneakedukitzea. Bestela nola
aterakoditugu gure produktuak? Alperrikgalduko lirateke. Astero
azokaragerturatzen den jende askok ezdaki nola jarri harremanetan
gu-rekin. Etxez etxeko zerbitzu horieman dezakegu, baina ez
nahiadina.Ohikoa baino bezero gutxiagogerturatu al da?Jende multzo
handirik ez da izan.Gehienbat goizean goiz mugituda jendea;
08:00etan banuen be-zero bat zain. Gero gerturatu dirabanaka
batzuk. Aurreko egune-tan aritu zaizkigu galdezka telefo-notik ea
azokarik izango ote zen.Deiak probestu ditugu eskariakjasotzeko.
Saskiak prestatuta eka-rri ditugu multzoak ekiditeko.Nola sumatu
dituzu bezeroak?Orokorrean tristura sumatzendut. Bihar zer izango
den ez daki-gu eta egunean egunekoarekinbizitzen ari da jendea.
Ikusten daerrespetatzen direla neurriak.
04 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus
ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 25a
Azokak bai!
K oronabirusaren krisi la-rriaren aurrean, neurrizorrotzak hartu
dituztehainbat administra-ziok, esparru ugaritan. Eta azo-ketara
ere iritsi dira, udal dezen-tek aurreko astean beren herrie-tako
azokak bertan behera utzibaitituzte. Beste udal batzuek,ordea,
segurtasun neurri zorro-tzak ezarrita, azokak bestela egi-teko
aukera eman dute: Arrasa-
te, Azpeitia, Oñati, Ordizia… Kri-si hau lezio ugari ematen ari
zai-gu: osasun eta zaintza sistemapubliko indartsuen beharra
du-gula ez ezik, globalizazioak eka-rritako merkataritzak eta
ekoiz-pena kilometroetara eramateakondorio lazgarriak dituela
erebai, larrialdi egoera honen ka-suan bezala. Eta orain ere
bizi-tzeko elikagaiak behar ditugu-nez, ondoko baserritarrek
es-kaintzen dituztenak herritarreneskuetara iristea
aldarrikatzen
dugu, haien beharra izango bai-tugu orain eta etorkizunean,
etaaste batzuetako geldialdia, base-rritar askori ekoizpena
galtzeaekarriko baitio.
Horregatik, lerro hauetatik Gi-puzkoako Foru Aldundiari, Osa-sun
Sailari eta udalei eskatzendiegu, behar diren neurriak har-tuta,
aukera eman diezagutelaherritarroi azoken bidez, zuze-nean gure
baserritarrei bertakofruitu, barazki eta bestelako ja-kiak
erosteko, orain da garaia,
kanpaina ugaritan esandakoarieusteko: bertatik bertara,
garai-ko, bertako eta elikagai ekologi-koen alde! Trantsizio
ekologiko-aren bidean eta Klima Aldaketa-ren larrialdia
murrizteko,ekoizte eta merkaturatze zirkui-tu laburrak behar
ditugu, horienartean azokak, ahalik eta segu-ruenak, osasunari
dagokionezzein ingurumenari dagokionez.
Aitor Leiza, Aitziber Sarobe eta Edurne Huesa
Naturkon koordinakundeko kideak
GUTUNA
-
GORK
A SA
LABE
RRIA
DENBORA-PASAK TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA,
2020ko martxoaren 25a
-
GipuzkoaEncounterinoiz bainobirtualago2020an ere Gipuzkoa
Encounterrek ezdu hutsik egingo, eta ospatuko da,baina ez Usabal
kiroldegian. Jardueraguztiak online egingo dituzte aurten.
Erredakzioa
Martxoaren 26tik 28ra zegoeniragarrita 2020ko Gipuzkoa
En-counter jaialdia Usabal Kirolde-gian. Euskal Encounter
elkarte-ak, Euskaltel fundazioarekin el-karlanean ospatzen
dueninformatikaren eta eduki digita-len festan ere eragin du
osasunkrisiak. Ez dute bertan beherautzi, baina ez du ohiko
formatuaizango. Iragarritako daten arteanospatuko da, baina online.
14.edizioa berezia izango da, etaGE14: Geratu Etxean Edition le-loa
aukeratu dute, Osasun Saile-tik errepikatzen ari diren mezua-ri
keinu eginez. Jarduera ludiko-ak eta hezigarriak tartekatukodituzte
Twitch eta Discord kana-len bitartez. Antolatzaileek adierazi
dute-
nez, «online edizioak 456 plazabirtual izango ditu, Tolosan
gau-zatu behar zen lanpartyan eskai-niko zirenak bezain beste, eta
sa-rrera erosi zutenek izango dutetopaketa berrian parte
hartzekoaukera, kosturik gabe. Beharraizanez gero, libre geratzen
direnlekuak itxarote-zerrendako era-biltzaileekin beteko dira.
JARDUERA IREKIAKIzena ematen dutenek partykoarlo anitzetan parte
hartu ahalizango dute, etxetik mugitugabe. Horretarako, baina,
beha-rrezkoa izango dute Discord tres-na. Bertan, gaika bereizitako
are-to birtualak topatuko dituzte, etaarte digitaleko, software
libreko,hardwareko eta jokoetako lehia-ketetan izena emateko
aukeraizango dute. Orain, antolatzaile-ak lanparty presentzialetako
eki-menak kudeatzeko erabiltzenduten tresna propioa,
partyNetizenekoa, egokitzen ari dira, bereosotasunean internet
bidez era-bili ahal izateko.Era berean, aurten inor ez da
festatik kanpo geldituko. Izenaeman ez dutenek ere parte
har-tzeko aukera izango dute, edukibatzuk irekiak izango
baitira.Online eskainiko diren doakoprestakuntza-hitzaldiak eta
to-paketa birtuala gidatuko duenprograma doan entzun ahalizango
dira www.twitch.tv/eus-kalencounterkanalaren bitartez.Bihar,
osteguna, ekingo dioteaurtengo edizioari, 18:00etan,eta larunbat
gauerdian emangodiote amaiera.
Online eskainiko da‘Entzute aktiboa etaenpatia’ tailerra
Tolosatzen Eskola Irekia programaren barruan kokatzen daeta bihar
eta etzi izango dira lau saioak, bi euskaraz eta bigaztelaniaz.
Nahi duenak izena emateko aukera du oraindik.
Josu Artutxa Dorronsoro
Osasun krisiaren egoerak behar-tuta, hilaren 12az geroztik
mar-txan dagoen Tolosatzen EskolaIrekia programa ahalik eta
osota-sunik handienean gauzatzekolanean ari da Tolosako
Udala.Ondorioz, hasiera batean apirila-ren 16rako eta 23rako
iragarritazegoen Entzute aktiboa eta en-patia tailerra aurreratu
egingoda, eta gainera, online eskainikoda. Guztira lau saio
antolatudira, horietatik bi euskaraz etabeste bi gaztelaniaz. Bihar
etaetzi izango dira saioak, bietanere, 10:00etatik 12:00etara
eta17:00etatik 19:00etara. Guztira zortzi lagunentzako
lekua egongo da saio bakoitzean,eta parte hartzeko beharrezkoada
aurrez udaletxeko webgune-an (www.tolosa.eus) izena ema-tea.
Astelehenean ireki zen epea,eta plazak agortu arte egongo
dazabalik; gehienez ere saio bateaneman daiteke izena.
Ikastaroaformakuntza moduan emangoda, interaktiboki. Izena
ematendutenek, ikastaroa baino lehenirakurri beharreko dokumentubat
eta esteka bat jasoko dituzte.Saioa egingo duten unean
estekahorretan sartu beharko dira, etaorduan jasoko duten ID
kodeaerabiliko dute ikasgela birtuale-ra sartu ahal izateko. Behin
saioa
amaitzen denean, email bat jaso-ko dute saioaren edukiaren
in-guruko hausnarketa gida bate-kin, bete dezaten. Coaching eta
mindfulness alo-
rretan aditua den Larraitz Urres-tilla tolosarrak emango du
ikas-taroa. El lider mindful liburua-ren egilea da Urrestilla,
baitaGain coaching enpresako ardu-radunetako bat ere. Zenbait
en-presetarako programak garatuditu, baina batez ere, pertsoneneta
taldeen kudeaketan eta gara-penean jarduten du. Bere hitze-tan, «bi
erreminta horiek, norba-nako bakoitzaren abileziak eza-gutzen eta
indartzen laguntzendute, helburuak betez eta gogo-betetzea
asez».
UMORETIK AUKERA BERRIETARATrebetasun sozialak landu, sen-dotze
soziokomunitarioa susta-tu eta udalerria ezagutzera era-mateko
asmoz, hilaren 12an jarrizen martxan Tolosatzen EskolaIrekiaren
aurtengo edizioa. Vir-ginia Imazek, umorea eta emo-zioak uztartu
zituen Zerkausianeskainitako hitzaldian. Azkenasteetako egoera dela
eta, ordea,elkarteekin eta taldeekin aurrei-kusita zeuden saioak
bertan be-hera geratu dira. «Baina, egoerabehartuek aukera berriak
ere es-kaintzen dituzte. Horregatik, To-losatzen Eskola Irekiko
gainera-ko ikastaroak, ahal den neurrian,online eskaintzeko lanean
arigara», diote udaletik.
Virginia Imazek saio umoretsua eskaini zuen Zerkausian. TOLOSAKO
UDALA
06 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko
martxoaren 25a
Goian bego -
Ilobak: Mikel, M. Dolores, Joxean, Jose Luis(†), Mertxe Azkue
Idiakez,Pakita, Miren, Pedro M., Iñigo eta Arrate Azkue Berasaluze
eta gaine-
rako
ahaideak.Arren eskatzen dizuete otoitz bat haren alde, eta etor
zaiteztela
hiletara. ASTEARTEAN izango da, hilak 23, gorpua betsaldeko SEI
URRETXUn, 2020ko martxoaren 25ean
Oharra: Aurrerantzean egingo den agurra jakinaraziko
dizuegu.
Joxe LeundaAgirre
- Goian bego -
Urretxun, 2020ko martxoaren 24an hil zen, 82 urte zituela.
Ezkiek loretan diraute. Gero arte, Joxe
LEKAIO Kultur Taldearen Artisauak
-
Aurtengoan ez daAtaria PilotaTxapelketa egingo Egungo egoeraren
aurrean, txapelketa bertan beherauzteko erabakia hartu da. Datorren
urtean berriro erepilotari gaztetxoen elkargune izateko nahia du
txapelketak.
Erredakzioa
Pena handiz bertan behera utzibehar izan da Ataria Pilota
Txa-pelketa. Aurtengoa seigarren al-dia izango luke eskualdeko
pilo-tari gazteak biltzen dituen txa-pelketak. Apirila inguruan
hasieta ekainaren bukaera alderairaun ohi du txapelketak, eta
bihilabetez eskualdeko hainbatfrontoi gaztetxoen
pilotakadazbetetzen dira. Beste hainbat kirolekitaldi eta
txapelketekin gerta-tu den moduan, Covid-19 birusaez zabaltzeko
ezarritako alarmaegoerak eta hortik eratorritakokonfinamenduak
eragin du txa-pelketa bertan behera uztekoerabakia. Konfinamenduak
noiz arte
iraungo duen ez dago argi, eztaondoren kirol ekitaldiak noiz
etanola egin ahalko diren, eta, be-raz, aurtengo txapelketa ez
egi-tea erabaki da. Hala nola, konfi-namendu egoera
bukatzerakoan
V. Ataria Pilota Txapelketaren finalistak, Berastegin, iazko
ekainean. IRATI SAIZAR
ere, parte hartzeko asmoa zutenpilotariek Ataria Pilota
Txapel-keta baino lehentasun handia-goak izango dituztela ere
aurrei-kusi daiteke, besteak beste, hez-kuntzarekin
loturikoak.Horietan egoki hasi eta bizitzabere normaltasunera
ahalik etaazkarren bueltatzea egokienadela iritzita hartu da
erabakia.
300 PILOTARITIK GORA IAZKOAN Txapelketaren prestaketa lanakaste
honetan hastekoak ziren,horretarako beste behin eskual-deko pilota
elkarte eta eskolekinharremanetan jartzea zen as-moa. Halere, sarea
ez da etengo,eta bizi den ezohiko egoera bu-katu eta gero,
antolakuntzanparte hartzen duten talde guztie-kin biltzeko asmoa du
TOLOSAL-DEKO ATARIA-k, aurrera begirakoerabakiak hartzeko. Bide
batez,azken bost urteotan txapelketaegiteko eta sendotzeko
emanda-ko laguntza eskertu nahi die TO-
LOSALDEKOATARIA-k pilota elkarteeta eskolei.TOLOSALDEKO
ATARIA-rekin ba-
tera eskualdeko hainbat taldekantolatzen dute txapelketa:Atzapar
(Asteasu), Behar Zana(Amasa-Villabona),
Intxurre(Alegia-Altzo-Ikaztegieta), SendiEkintza (Ibarra), Tolosa
CF Au-rrera (Tolosa), Txulobi (Aduna),Zazpi Iturri (Amezketa),
Ziotza(Zizurkil) eta Kuku (Anoeta) pilo-ta elkarteak, eta Albiztur,
Alegia,Alkiza, Altzo, Berastegi, Berrobi,Bidania-Goiatz,
Ikaztegieta, La-rraul eta Tolosako pilota eskolak.Horrelako sare
batek ahalbi-
detzen du txapelketaren partehartze zabala. Iaz, 316
pilotarihasi ziren lehian, eskuz eta pa-laz, eta 14 bikote iritsi
ziren Be-rastegin jokatutako finaletara.Aurtengo parentesiaren
ondo-ren, datorren urtean eskualdekopilotari gaztetxoen bilgune
izannahi du berriro Ataria Pilota Txa-pelketak.
KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren
25a @TOLOSALDEAKIROL
Mugerza laugarreneta Mercaderseigarren,
MundukoTxapelketanErredakzioa Tolosa
Ibon Mugerza tolosarrak lauga-rren postua lortu eta
kobrezkodomina leporatu du Ameriketa-ko Estatu Batuetan jokatu
denAmpSurf ISA World Para SurfingChampionship lehiaketan. Jose-ba
Mercader tolosarra seigarrenpostuan sailkatu da proba bere-an.
Gizonezkoen Stand 1 modali-tatean parte hartu dute bi
surfla-riek. Urrezko domina Mike Va-zentzat, zilarrezkoa
JonathanBorbarentzat eta brontzea An-tony Smythentzat izan
dira.Horrez gain, egokitutako surf
txapelketan, Espainiako taldeakurrezko domina lortu du
Ameri-ketako Estatu Batuak, Brasil etaHawaiiren aurretik.
T3T mendimaratoia bertanbehera geratu daErredakzioa
Aurtengo T3T, T2T eta T1T men-di lasterketak ez dira
egingo.Alarma egoerak ezarritako kon-finamenduak eraginda hartu
duerabakia antolakuntzak eta atzojakinarazi zuen.Aurtengoan T3T
mendi mara-
toiaren seigarren urtea zen, etahiru lasterketak ekainaren
14eanjokatzekoak ziren. Antolakun-tzatik azaldu dutenez,
erabakiahartzea «asko kostatu» zaie, bai-na «ezinbestekoa» izan
dela azal-du dute. Besteak beste, denboraaurrera doala, eta nahi
dituztenberme guztiak izateko «larri» da-biltzala azaldu
dute.Lasterketek suposatzen duten
ahaleginaren aurrean, parte har-tzaileen prestakuntza ere
zalan-tzan dagoela esan dute: «Bi hila-bete edo gutxiago ez dira
nahiko-ak proba hauei segurtasunezaurre egiteko». Bestetik,
gaur
gaurkoz, egunerokotasuna be-rriz noiz izango den oraindik ezdela
ziurra zehaztu dute.Bide batez, babesle, laguntzai-
le eta boluntarioei eskerrakeman dizkiete: «Denak ere
prestzeundeten aurtengo VI. Ekitaldihonetan guri laguntzeko.
Milaesker benetan!». Datozen egune-tan izena emandako
guztiekinharremanetan jarriko direlaazaldu dute, eta dortsalaren
in-guruko xehetasunak argituko di-tuztela.
EHUNMILAK ERE EZ DA EGINGOBeasainen egoitza duen, eta
To-losaldetik igarotzen den Ehun-milak ultra traila ere bertan
be-hera geratu da. Goierriko 2Haundiak traila eta Marimuru-mendi
mendi maratoia ere ber-tan behera geratu dira. Antola-tzaileek
azaldu dutenez, izen-ematearen ehuneko ehunaitzuliko zaie
korrikalariei.
Ibon Mugerza eta Joseba Mercader, Munduko Txapelketan. SEAN
EVANS
-
Piztien gerra
‘Ipuinak ez dira geldituko’ ekimenarekin bat egin du ATARIAk,
etawebgunean eta irratian bezala, egunkarian ere ipuinak
irakurtzekoaukera izango da; lehengoa, Joxemari Carrerek
kontatua.
B ehin batean soroanbelarra jaten ari zela,kakalardoa hanka
az-pian hartu omenzuen zaldiak, edo ga-meluak, edo horrelako beste
ha-zienda handi batek.
«Ai! Ai! Hilko naukela!...Ken-tzak hanka hori hortik!...» -
oihuegin omen zion kakalardoak ha-ziendari, eta haziendak
kasurikez.
«Bai? - esan omen zuen kaka-lardoak; eta hankapetik atera
ze-nean, joan egin zen; eta azeritik
beitiko pizti guztiak bildu, etaazeritik goitiko guztiei gerra
de-klaratu omen zieten.
Elkartu omen ziren, ba, han-diak mendi batean eta
txikiakbestean; elkarri begira, aurrezaurre. Eta handiek azeria
bidaliomen zuten espiatzera; kontra-rioak zenbatsu eta nolakoak
zi-ren ikustera. Joan omen zen, ba,gure azeri hori eta…; ikusi
dutetxikiek…, hisiatzen zaizkio erle-ak eta eltxoak alde
guztietatik;eta…, hark eman zituen saltoak!Noski, berriz ere
lehengo lekura
eta harantz isatsa tente baldinbazuen ere, bueltakoan
ederkibeheitituta omen zeraman!
«Eta?.. - galdetu omen ziotenberetakoak. Eta?»…
«Mutilak! Txikiak, baino baibizkorrak!»
Eta horrela amaitu omen zenanimalien arteko gerra. Nork ira-bazi
ote zuen? Zuek erabaki!
Oiartzunen, Manuel Lekuonak jasoa 1928an.Joxe Migel
Barandiaran
bilduma.
Kakalardoa da ‘Piztien gerra’ ipuineko protagonista. ATARIA
www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO MARTXOAK 25Argitaratzailea:
Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua:
SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea:
Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20,
Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95.
E-posta:[email protected]: 661 678 818.
[email protected]
Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687
410 022. [email protected]:687 410
[email protected]:687 410 118.
[email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected]
Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua:
943 30 43 46
Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak:
Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa,
Anoeta, Asteasu, Baliarrain,
Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu,
Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama,
Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil
Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:
Tolosaldekogizarte
eragileak
ATARIA IRRATIA107.6FM
ASTEAZKENA 25ATARIA IRRATIA
10:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dirageldituko.12:00.Ahoz-Aho Ipuinak
ez dira gel-dituko.16:00.Zebrabidea. Arrosa
sarekomagazina.18:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez
dirageldituko.20:00.Ahoz-Aho Ipuinak ez dirageldituko.Gainerako
orduetan.Euskal musika.
28 KANALA13:30.Gaurkoan
Tolosaldetik16:30.Lotsagabe17:30.Gaurkoan
Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe22:30.1,
2,3 Hemen da Miru!23:30.Gaurkoan Tolosaldetik
FARMAZIAK
Gaur
VILLABONA.Egunekoa. J.M. San-chez. Kale Berria, 34. 943 69 11 30
.TOLOSA. Gauekoa. Lourdes Azpiroz .Larramendi, 6 behea 1. 943 67 51
18.
EGURALDIA
IKER IBARLUZEA
Gaur.Antzeko giroa izangodugu. Goizean hodeigunebatzuk
agertuagatik,
eguerdi arratsaldeko lehen orduakeguzkitsuak izango dira.
Berriro erearratsalde erditik aurrera hodeigu-neak areagotu egingo
dira, baina eu-ritarako joerarik hartu gabe. Haizeakiparretik joko
du eta maximoak jaitsiegingo dira, 14 eta 16 gradu arteanjoz
goia.ihar, eguna 00
Bihar.Giro motela eta nahi-ko hotza. Goizean zerua es-talirik
egongo da eta tarteka
euri zaparradaxka batzuk botakoditu, nahiz eta, euria ez den
protago-nista izango. Eguerditik aurreraatertu eta arratsaldean
ostarte ba-tzuk irekiko dira. Haizeak iparraldetikjoko du, tarteka
bizi eta tenperaturamaximoek nabarmen behera egin-go dute, eguneko
erdiko orduetan9-11 graduan joz goia.
TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian
adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.
ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak,
jaioberriak...
943 65 56 [email protected]
San Esteban 20Tolosa
Argazkia bi egun lehenago
ekarri mesedez