1 ZER IKUSI, HA IKASI! URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako Eskualdeko Material Osagarria PROIEKTUAREN IZAERA DIDAKTIKOAZ Helburu eta eduki orokorrak Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta eskolarako material osagarria da (edo etxean gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko. Helburu orokor nagusiak hauek dira: eskualdean bertako gaztetxoak euren ingurune hurrekoan integratu eta partaide bihurtzea, euren-eurenak diren kultura- gizarteen izaera eta elkarbizitza erak ezagutu eta balioestea, eta bizimodu eta tradizioen gaineko gogoeta eragitea. Natura, gizarte eta kultura ingurunea ezagutaraztea hartzen da ardatz moduan, baina bestelako oinarrizko gaitasunak ere lantzen dira:
10
Embed
URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
1
ZER IKUSI, HA IKASI!
URIBE KOSTA
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako
Eskualdeko Material Osagarria
PROIEKTUAREN IZAERA DIDAKTIKOAZ
Helburu eta eduki orokorrak
Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta eskolarako material osagarria da (edo etxean
gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean
dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko.
Helburu orokor nagusiak hauek dira: eskualdean bertako gaztetxoak euren
ingurune hurrekoan integratu eta partaide bihurtzea, euren-eurenak diren kultura-
gizarteen izaera eta elkarbizitza erak ezagutu eta balioestea, eta bizimodu eta tradizioen
gaineko gogoeta eragitea. Natura, gizarte eta kultura ingurunea ezagutaraztea hartzen da
ardatz moduan, baina bestelako oinarrizko gaitasunak ere lantzen dira:
2
— Ikasten ikasteko gaitasuna
— Matematikarako gaitasuna
— Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
— Informazioa tratatu eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
— Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
— Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
— Norberaren autonomiarako eta ekimenetarako gaitasuna.
Ardura berezia hartu zaio, gainera, Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunari,
ahozkotasunaren eta erregistroaren trataeran.
Hara hemen curriculumetik diren-direnean hartutako edukien zerrendatxoa, gure
proiektuan berenberegi landu gura izan direnak:
- “Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide izatea aintzat
hartzea; norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako ezberdintasunak
balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea, eta giza
eskubideak errespetatu behar direla gogoratzea, hezkuntzaren kultura arteko
dimentsioa sustatzeko asmoz”.
- “Euskal Herriko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak
identifikatzea, ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta
ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta
konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko”.
- “Ikaslearen inguruko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunean denboraren
poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki
balioestea; eta aldaketa horien aldiberekotasun- eta segida-harremanak aztertzea,
hortik eratorritako ezagutzak gainerako memento historikoak ulertzeko unean
aplikatzeko”.
- “Arte-produktu eta ideiak, oro har, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko
eta adierazteko bide direla ulertzea, eta produktuok Euskal Herriaren ondarea
osatzen dutela ikastea. Horrez gainera, produktu horien funtzio sozialak eta
erabilerak ezagutu eta estimatu izatea”.
- “Euskal Herriko tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kiroletakoek duten gizarte-
eta kultura-usaina aintzat hartzea”.
- “Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak lantzea.
Norbere inguruko hiztunekin izan beharreko jarrera lantzea. Hizkuntza jakin bat
3
erabiltzea, nortasuna garatzeko eta talde linguistiko eta kultura kolektiboan parte
hartzeko”.
- “Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, gizartearen historian izan duen
eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartuta”.
- “Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasunak bizikidetza aberasten duela
aitortzea. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea.
Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarria eta ingurune hurbila
zaintzea eta errespetatzea”.
Ahozkotasunaren eta erregistroen trataera
Gorago aipatu dugun legez, berebiziko garrantzia eman diogu ahozkotasunari.
Lehenengotatik argi ikusten genuen ikus-entzunezko materiala izango zela aurkeztu
beharrekoa. Izan ere, egungo bizimoduak ekarritako aldaketak direla-eta, igarri-igarria
da ahozkotasunaren berezko transmisioa galdu edo erdi-galdu egin dela, eta ez dira
gutxi hezitzaile eta profesionalen artean, oinarrizko hezkuntza amaitu duten gazteen
berbaz komunikatzeko gaitasunik ezaz kexu direnak. Orain artean ikasgelan landutako
hizkuntza eredu (ia) bakarra idatzia izan da, batuarena, eta ikasleak idatzizkoaren
arauekin eta ezaugarriekin hezi izan dira, kontuan izan barik eredu idatzia eta ahozkoa
kode ezberdinak direla. Ohikoa da euskaraz hitz egitea bai, baina erdararen intonazioaz
eta erdararen ebakeraz egitea. Gero eta nekezago entzuten dira geure-geureak diren