Aitor, Maitane, Ander eta Imanol 1. AZALA: NAN elektronikoa. 2. INKESTA: Musika. 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Olerkiak. 5. EGURALDIA 6. ENTRETENIGARRIAK: Joko matematikoak. 1. ERREDAKTOREAK ERREDAKTOREAK ERREDAKTOREAK ERREDAKTOREAK Datorren urtean NAN elektronikoa martxan jarriko da. Dokumentu berria polikarbonatozko txartela izango da eta egungo agiriaren neurri berbe- rak izango ditu. Atzealdean txipa eduki eta berorren bidez jabearen nor- tasuna egiaztatuko da. Agiri berriaren bi- dez Interneten salerosketak eta beste hain- bat operazio egiteko aukera izango dugu. Ekimena Plan Conecta proiektuaren barruan dago eta honen bidez, teknologia berrien erabilpena sustatu nahi dute administrazio publikoetan. 2005/04/06 www.urdanetaikastetxea.org 16. zenbakia EDITORIALA Epa, lagunok ! Ba al dakizu dato- rren urtean NAN elektronikoa egiteko aukera izango du- gula? Gaurko inkestan zein musika duzuen gogokoen galdetu dizuegu. Ondo pasa gure egunkaria irakurtzen eta hurren arte!!!
6
Embed
UOE 16 - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/egun16.pdf · Bengalako tigreak oso espezie babestuak dira. Hauetako batek hiru kume eduki zituen eta bat akabatu egin zuen. Horregatik,
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Epa, lagunok ! Ba al dakizu dato-rren urtean NAN elektronikoa egiteko aukera izango du-gula? Gaurko inkestan zein musika duzuen gogokoen galdetu dizuegu. Ondo pasa gure egunkaria irakurtzen eta hurren arte!!!
2.
Zein duzu musika-talde edo abeslari gogoko-
ena?
Unai eta Patxi
Guk Ska– p .
Xabi eta Fran
Guk Santa Justa.
Aitor González
Nik Gatibu.
Estibaliz eta Maitane
Nik David Bisbal eta Mai-tanek La oreja de Van Gogh.
Ane eta Sara
Nik La oreja de Van Gogh eta Sarak –7.
Asier eta Mikel
Nik Mago de Oz eta Mi-kelek Dover.
Jon eta Gorka
Nik Caótico eta Gorkak Melendi.
Raúl eta Pablo
Guk El Canto Del Loco.
3.
MUSIKA EKINTZARIK GOGOKOENA
Musika entzutea da ekintzarik gogokoena Espai-
nian. Honen ondoren, zinemara edo antzerkira
joatea, irakurtzea eta, batez ere, telebista
ikustea dira atseginenak, inkesta baten ara-
bera.
Inkesta 15 urtetik gorako 12.000 laguni egin di-
ote, eta %86,2k adierazi du musika duela gustu-
koen.
Gehienek CDak edota kaseteak erabiltzen di-
tuzte musika entzuteko, baita irratia ere.
EUSKARAZ NABIGATZEN
Interneten euskaraz nabigatzen dutenak %12,4
dira Euskal Herrian.
Gehien erabiltzen duten zerbitzua posta elek-
tronikoa da eta hizkuntza erabiliena, gaztelera.
Ingelesa eta euskara dira gazteleraren atzetik
gehien erabiltzen diren hizkuntzak.
EAEko % 24k erabiltzen du ingelesa Interneten
nabigatzeko.
TIGRE-AMA BITXIA
Emakume batek jaiotako bi tigreei bularretako es-
nea eman die Birmanian.
Bengalako tigreak oso espezie babestuak dira.
Hauetako batek hiru kume eduki zituen eta bat
akabatu egin zuen. Horregatik, zoologikoko ardu-
radunek beste bi kumeak kendu dizkiote eta orain
emakume batek bere esnea ematen die.
Haur bat ikusi dut negarrez
globoa lehertu zaiola
amari esanez
Erosi beste bat, erosi beste bat....>>
Eta amak ezetz eta ezetz.
Eta gauean haur horrek
globo gorri–gorri batekin
egingo du amets.
Eta bihar goizean
esnatzen denean:
globorik ez!
Baina kalera ateratzen denean,
nik esango diot haurrari
Globo bat eskura emanez:
<Hau zuretzat da,
tori, hartu, Manex! >
MAITANE GARRIDO
4.
2. ZIKLOKOAK UDALEKUETAN
Gaur 2. Zikloko talde bat Pasaiako Piraten
Etxera joan da. Han ikasleek hiru egun
emango dute elkarbizitzan eta ekintza asko-
tan parte hartuko dute.
Ostiral arratsaldean bueltatuko dira, hu-
rrengo astelehenean bigarren taldea joa-
teko.
ONDO PASA!!!
Momentu honetako tenperatura: 17º Atzoko tenperaturarik beroena: Gau honetako tenperaturarik hotzena: Zerua: Lainotuta dago. Lurra: Ihintza dago. Haizea: Haize-mota: Haizea dabil. Haizearen norabidea: H-Ekoa. Euria: Euri-mota: Ateri dago. Zenbat litro jaso dugu m2ko? 0 litro. Presioa: 1004 mb. Hurrengo orduetarako aurrikuspena: Euri arriskua dugu.
ESAERA ZAHARRA:
Hego haizeak, gerora, euria dakar;
Ipar-haizeak, berriz, goialdea garbitzear.
5.
6.
ASIER INSAUSTI
Kobazulo berri bat aurkitu dugu. Bertan ibili ondoren, ate
bat aurkitu dugu. Bertan hau agertzen zen idatzita: urrea nahi baduzu, zenbakigrama egin beharko duzu! Aurrera! ERANTZUNA: