Top Banner
NATUR ZIENTZIAK 1.DBH
13

Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

Oct 27, 2014

Download

Documents

MaiderGuerra

1.DBHrako zuzendutako material didaktikoa
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.DBH

Page 2: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

1

Page 3: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

1. UNIBERTSOAREN SORRERA

Gizateria sortu zenetik, gizakioi beti interesatu izan zaigu argizagien eta unibertsoaren ikerketa, baina begiekin baino aztertu ezin zirenean ezagutzak oso mugatuak ziren eta askotan errealitatean baino gehiago sinesmen magikoetan edo erlijiosoetan oinarritzen ziren. Denbora aurrera joan ahala, astronomoek eta beste zientzialari batzuek behaketak egin dituzte eta bai argizagiak bai espazioan gertatzen diren gauzak deskribatu eta azaldu dituzte.

Orain dela gutxira arte, unibertsoa gutxi gorabehera beti egoera berean existitu izan dela uste izan da, baina XX. mendearen hasieran gero eta handiagoa dela jakin genuen.

Egin diren ikerketen arabera, unibertsoa duela 15.000 milioi urte inguru gertatutako leherketa handi big-bang baten ondoren sortu zen. Une hartan dena nukleo kondentsatu batean bilduta zegoen eta, lehertu eta gero materia zabaldu egin zen, izar, planeta eta, azkenik, bizi bihurtu zen.

2. AINTZINAKO ETA ORAINGO USTEAK

Teoria geozentrikoa

Teoria geozentrikoa defendatzen zutenek, Lurra unibertsoaren ZENTRUA zela zioten. Ptolomeoren (II. mendea) arabera gainerako planetek zirkulu txiki bat osatuz puntu baten inguruan ere birak emateaz gain, Lurraren inguruan birak ematen zituzten.

Teoria heliozentrikoa

XVI. mendean, Nikolas Kopernikok eguzki sistemaren eredu heliozentrikoa sortu zuen, mila urte luzez onartu zen Ptolomeoren eredu geozentrikoaren kontra egiten zuena.

2

Page 4: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

Kopernikoren ustez, Eguzkia mugitu barik mantentzen da eguzki sistemaren erdigunean, gainerako planetek bere inguruan birak ematen dituzten bitartean.

Galileo Galileik teleskopioa asmatu zuen eta arrazoia eman zion Nikolas Kopernikori. Galileo Galilei Nikolas Koperniko

3. UNIBERTSOAREN OSAGAIAK

Unibertsoaren osagaiak hauek dira:

1. Galaxia kumuloak : Galaxia multzoa.

2. Galaxiak :

Izarrez, planetez, satelitez…osatuta. Gu bizi garen galaxia ESNE BIDEA deitzen da.

Esne Bidea, Santiago Bidea izenaz ere ezagutzen dena, Eguzkia barne hartzen duen galaxia da eta udako gau argitan, ilargirik ez dagoen gauetan, zeruan nondik nora doan ikus daiteke, bertan marra argiago bat antzeman dezakegularik.

ESNE BIDEA

3

Page 5: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

Hartz txikia

Hartz nagusia

Iparrizarra(Iparraldea erakusten du)

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

Eguzki sistema

3. GALAXIEN OSAGAIAK

Galaxiak astro edo argizagi ezberdinez osotuta daude. Astroak zeruan aurkitzen dugun edozein gorputz dira, hauek dira:

1) IzarrakGalaxia bakoitzean milioika izar daude. Izarrek argi propioa dute eta planetak haien inguruan biraka dabiltza. Gure Eguzki Sistemaren erdian dagoen izarrari Eguzkia deritzogu. Eguzkia existitzen diren izarretatik txikienetarikoa da, baina handia ikusten dugu gutatik oso hurbil dagoelako.

Izar asko elkartzen direnean KONSTELAZIOAK sortzen dira:

2) Planetak: Izarren inguruan mugitzen dira. Ez dute argi propiorik. Planetak multzotan elkartzen dira gure planeta multzoari

EGUZKI- SISTEMA deitzen zaio. (Begiratu aurreko orrialdeko irudia)

3) Planeta nanoak: Pluton adibidez.

4

Page 6: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

4) Gorputz txikiak: Kometak (izotzez eta harriz osotuta) eta asteroideak (gorputz harritsuak dira) adibidez.

5) Sateliteak: Planeten inguruan mugitzen dira. Ez dute argi propiorik. Gure satelitea ILARGIA da.

ERROTAZIOA

TRANSLAZIOA

4.PLANETAK

Eguzki sisteman 8 planeta daude:

MERKURIO, ARTIZARRA, LURRA, MARTE, JUPITER, SATURNO, URANO, NEPTUNO.

ARTIZARRA

LURRA

EGUZKIA

ASTROEN MUGIMENDUAKAstro batzuk egiten dituzten mugimenduak hauek dira:ERROTAZIO-HIGIDURA: Astro batek bere buruari buelta ematen dionean.

TRANSLAZIO-HIGIDURA: Astro batek beste baten inguruan biratzen duenean.

5

Page 7: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

Planetak 2 multzotan sailkatzen dira:

1.) BARNEKO PLANETAK : Eguzkitik hurbilen daudenak dira: MERKURIO, ARTIZARRA, LURRA, MARTE.

Harritsuak eta txikiak dira.

SATELITERIK AL DU? ATMOSFERAREN OSAGAIAK

MERKURIO EZ Ez du atmosferarikARTIZARRA EZ Karbono dioxiodoa

LURRA BAI: ILARGIA Nitrogenoa eta OxigenoaMARTE BAI, bi ditu Karbono dioxiodoa

2.) KANPOKO PLANETAK : Eguzkitik urrunen daudenak dira: JUPITER, SATURNO, URANO, NEPTUNO.

Gasezkoak eta handiak dira. Satelite asko dituzte.

ARIKETAK

1. Esan hurrengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren, eta gezurrezkoak badira zuzendu itzazu.

a) Teoria geozentrikoak esaten du eguzkia unibertsoaren zentrua dela.b) Nikolas Kopernikok Teoria Heliozentrikoa proposatu zuen.c) Nikolas Kopernikok teleskopioa asmatu zuen.d) Galaxia kumuluak, galaxia multzoak dira.e) Gure galaxia eguzki sistema deitzen da.f) Eguzki sisteman sei planeta daude.g) Eguzki sistema Esne Bidearen ertz batean dago.

ARTIZARRA

LURRA

6

Page 8: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

h) Izarrek ez dute argi propiorik.i) Iparrizarra konstelazio bat da.j) Konstelazioak izar multzoak dira.k) Hartz Nagusia eta Hartz Txikia konstelazioak dira.l) Eguzkia kometa bat da.m) Pluton planeta bat da.n) Ilargia satelite bat da.o) Asteroideak hariak bezalakoak dira.p) Planetak hiru multzotan sailkatzen dira.q) Artizarra plantea harritsua da.r) Martek satelite bat du.s) Merkuriok ez dauka atmosferarik.t) Neptuno eguzkitik urrunen dagoen planeta da.u) Saturno planeta handiena da.v) Urano planeta harritsua da.w) Gure planeta Lurra deitzen da.x) Gure satelitea Ilargia da.y) Errotazio higidura astroak beste baten inguruan mugitzen da.

2. Esan ORDENEAN zeintzuk diren eguzki sistemako 8 planeten izenak.

3. Bete hurrengo hutsuneak.

a) Teoria geozentrikoaren arabera _________________unibertsoaren erdian zegoen, eta ez zen mugitzen.

b) Teoria heliozentrikoa ______________________ proposatu zuen.c) Galileo Galileik __________________ asmatu zuen.d) Galaxia ____________ galaxia multzoak dira.e) Gure galaxia ____________ _____________ deitzen da.f) Eguzki sistemako planeta guztiek _________________ inguruan mugitzen dira.g) Gure planeta ______________ deitzen da. Eta gure satelitea ______________ da.h) Unibertsoa sortu zeneko explosioari _____________ _____________ deitzen zaio.i) Eguzki sisteman ______________ planeta daude.j) _______________ harriak bezalakoak dira.k) _______________ buztana dute.l) Kometak eta asteroideak ______________ _______________ dira.m) Pluton planeta _________________ da.n) ______________ argi propioa dute.o) Izar multzoak _______________ dira.p) Hartz Txikian dagoen izar garrantzitsu bat __________________ da.q) Iparrizarrak esaten digu non dagoen _________________.r) Satelite eta Planetek ez dute ____________ propiorik.s) _______________ planeta baten inguruan mugitzen dira.t) Planetak _______________ baten inguruan mugitzen dira.u) ________________ eguzkitik hurbilen dagoen planeta da.v) Saturnok _______________ bat du.w) __________________ eguzki sistemako planetarik handiena da.x) Merkuriok ez dauka ________________.y) Artizarra planeta __________________ da.z) Lurraren atmosferan _________________ eta _______________ daude.

7

Page 9: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

aa)Gasezko planetak: ____________________, ____________________, ______________________ eta ___________________ dira.

bb) __________________ eguzkitik urrutien dagoen planeta da.cc)Barneko planetak: ___________________, __________________, __________________ eta

_________________ dira.dd) _______________ higiduran astro bat bere buruari ematen dio buelta.ee)Translazio higiduran astroak beste ______________ baten inguruan biratzen du.

4. Bete hurrengo taulak.

Argi propioa dute? Noren inguruan biratzen dute?

Izarrak

Planetak

Sateliteak

Sateliterik al du? Zeintzuk dira atmosferaren osagaiak?

MERKURIOARTIZARRA

LURRAMARTE

Planeta txikiak Planeta handiak

5. Borobildu letra etzanez dagoen aukera zuzena.

a) Teoria geozentrikoa/heliozentrikoa eguzkia unibertsoaren erdian zegoela esaten zuen.

b) Nikolas Kopernikok/Galileo Galileik teleskopioa asmatu zuen.c) Gure galaxia Esne Bidea/ Eguzki Sistema deitzen da.d) Eguzki Sisteman sei/zortzi planeta daude.e) Galaxiak/Izarrak astroak dira.f) Iparrizarra Konstelazio/izar bat da.g) Iparrizarra Hartz Nagusian/Hartz Txikian dago.h) Iparrizarrak Hegoaldea/Iparraldea adierazten digu.i) Sateliteek/Izarrek ez dute argi propiorik.j) Planetek/Sateliteek izar baten inguruan mugitzen dira.k) Pluton gorputz txiki/planeta nano bat da.

8

Page 10: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

l) Asteroideek/kometek “buztan” bat dute.m) Gure satelitea Ilargia/Merkurio da.n) Errotazio/Translazio higiduran astro bat beste baten inguruan biratzen du.o) Artizarra planeta harritsua/gasezkoa da.p) Urano planeta handia/txikia da.q) Neptuno eguzkitik hurbilen/urrutien dagoen planeta da.r) Merkurio eguzkitik hurbilen/urrutien dagoen planeta da.s) Jupiter/Saturno Eguzki Sistemako planeta handiena da.t) Saturnok/Martek eraztun handi bat du.u) Merkuriok/Artizarrak ez du sateliterik.v) Lurreko/Uranoko atmosfera nitrogeno eta oxigenoz osotuta dago.w) Merkurio/Marteko atmosfera karbono dioxidoz osotuta dago.

5. Bete hutsuneak dagokion planetaren izenarekin.

Bi satelite dituen planeta harritsua da.____________Eguzkitik urrunen dagoen planeta da. ______________Planeta urdin eta zuria da. ___________________Planeta handiena da. __________________Gure planeta da. ______________________

Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da. __________________Planeta harritsua da. _____________________Eraztuna duen planeta da. _____________________

6. Bete hutsuneak.

7. Lotu teoriak marrazki eta proposatutako pertsonekin.

Teoria Geozentrikoa Ptolomeo

Teoria Heliozentrikoa Nikolas Kopernikok

8. Jarri letra dagokion izenean ( edo izen bat baino gehiagorekin)

9

Page 11: Unibertsoa Eta Eguzki Sistema

NATUR ZIENTZIAK 1.GAIA: Unibertsoa eta Eguzki Sistema1.DBH 2011-2012

a) b) c)

Eguzki Sistema ______ Galaxia Kumuloa _______ Esne Bidea ________ Galaxia ______ Planeta multzoa ______

9. Lotu marrazkiak astroen izenekin

a) Planetab) Kometac) Asteroidead) Izarrae) Satelitea

10.Idatzi laukian dagokion mugimenduaren izena.

A) Errotazio MugimenduaB) Translazio Mugimendua

►____________________ astro bat bere buruari buelta emten dionean esaten da.

►____________________ astro bat beste baten inguruan mugitzen denean esaten da.

11.Zer dira konstelazioak?

12.Zer alde dago astrologia eta astronomiaren artean? Bietatik…zein da zientzia?

13. Zeintzuk eta nolakoak dira astro/argizagiek betetzen dituzten mugimenduak?

10