-
Soziolinguistikaaldizkaria
DOSSIERRA
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Laburpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)
erakundearen hogeigarren urteurrenairistear zela, mankomunitatearen
arduradunek analisi eta gogoeta prozesu bat ireki nahi izan zuten
UE-MAren sorrera eta egindako ibilbidea aztertzeko eta etorkizunera
proiektatzeko. Gogoetarako ikerketaprozesuaren prestaketa lanak
2008ko amaieran abiatu ziren. Eten baten ostean, 2010ean berriro
proiektuariekin eta prozesua martxan jarri zen, eta
sistematizazioaren analisiak, talde fokalak, elkarrizketak,
datu-bilketak eta datu-analisiak egin ostean, Gogoeta Prozesuaren
Memoria izeneko txostena osatu eta aurkeztuzen 2011ko apirilean
UEMAk antolaturiko Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak
izeneko topaketan.Artikulu honetan UEMA burututako gogoetarako
ikerketa prozesu horren helburuak, planteamendumetodologikoa eta
azterketaren emaitza nagusiak azaltzen dira. • Hitz-gakoak:
erreisilentzia komunitarioa,komunitate sena, udalerri
euskaldunak
Abstract. When the Association of Basque-speaking Municipal
Councils (UEMA) was nearing its 20thanniversary, the people in
charge of the association wanted to open up an analysis and
reflection processto examine the birth and road covered by the UEMA
and to make future projections. The work to preparethe research
process for reflection started at the end of 2008. After a break,
the project was taken up onceagain in 2010 and the process was
started, and after conducting systematization analyses, focus
groups,interviews, data gathering and data analyses, the document
entitled Report on the Reflection Process wasproduced and presented
in April 2011 during the meeting on Language Ecology and Basque
Territories. Thisarticle covers the aims, methodological approach
and main results of the analysis of that research processfor
reflection carried out by the UEMA. • Key words: community
resilience, community instinct, Basque-spe-aking
municipalities.
Udalerri EuskaldunenMankomunitatea. Hogei
urteko ibilbidearen azterketa J. Inazio Marko Juanikorena
EHU/UPV - Euskal Herriko Unibertsitatea
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 203
-
SARRERA�
UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991n sortu zen,
so-ziolinguistikoki euskaldunak ziren udalerriak elkartu eta horiei
berenudal administrazioaren barne jardueran zein udalerriko gizarte
bizitzaneuskararen erabilera ahalbideratzeko eta herritarren
hizkuntza eskubideakbermatzeko zerbitzuak eskaintzeko. Bere xedeari
jarraikiz, mankomu-nitateak hainbat programa, zerbitzu eta ekinbide
antolatu eta bideratuditu urte guzti horietan.
Erakundearen hogeigarren urteurrena iristear zela,
mankomunita-tearen arduradunek analisi eta gogoeta prozesu bat
ireki nahi izanzuten UEMAren sorrera eta egindako ibilbidea
aztertzeko eta etorkizuneraproiektatzeko.
Gogoetarako ikerketa prozesuaren prestaketa lanak 2008ko
amaieranabiatu ziren, baina tartean Iñaki Arregi UEMAko
koordinatzaileazenaren gaixotasun larria eta zorigaitzeko heriotza
suertatu zen, etahorrek geldialdia sortu zuen. Gerora, 2010ean
berriro proiektuari ekineta prozesua martxan jarri zen, eta
sistematizazioaren analisiak, talde-fokalak, elkarrizketak,
datu-bilketak eta datu-analisiak egin ostean,Gogoeta Prozesuaren
Memoria izeneko txostena osatu eta aurkeztua izanzen 2011ko
apirilean UEMAk antolaturiko Hizkuntza-ekologia etalurralde
euskaldunak izeneko topaketan.
Artikulu honetan UEMA burututako gogoetarako ikerketa
prozesuhorren helburuak, planteamendu metodologikoa eta
azterketarenemaitza nagusiak azaltzen dira.
UEMAKO UDALERRIAK ERRESILIENTZIAKOMUNITARIOAREN ADIBIDE
Erresilientziaren kontzeptua zientziaren eta gizartearen arlo
ezberdinetanerabili izan da, presiopeko egoera zailei aurre egiteko
materialek edotasubjektu indibidual zein kolektiboek duten
gaitasun-ahalmena adie-razteko.
Hitzaren lehen aplikazio zientifikoak fisikaren arloan aurki
daitezke,materialek presioari eusteko eta malgutasunez bere
hasierako forma be-rreskuratzeko izan dezaketen kualitatea
izendatzeko (Fernandez eta Moran,2012). Ondoren ekologiaren arloan
aplikatzen hasi zen (Holling, 1973) al-daketen eta erasoen aurrean
sistema ekologikoek bizirauteko izan dezaketenpropietatea
adierazteko. Psikologiara ere iritsi zen, egoera gogor
edotatraumatikoak pairatu ostean egoera horiek gainditu eta
emozionalki be-
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMA - UdalerriEuskaldunenMankomunitatea1991n sortu
zen,soziolinguistikokieuskaldunakziren udalerriakelkartu eta
horieiberen udaladministrazioarenbarne jardueranzein
udalerrikogizarte bizitzaneuskararenerabileraahalbideratzekoeta
herritarrenhizkuntzaeskubideakbermatzekozerbitzuakeskaintzeko.
Berexedeari jarraikiz,mankomunitateakhainbatprograma,zerbitzu
etaekinbide antolatueta bideratu dituurte guztihorietan.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 204
-
rregiteko pertsona batzuk duten ahalmena azaltzeko (Bowlby,
1992; Theis,2003). Azkenik, erresilientziaren kontzeptua arlo
sozialera edota komunitarioraere hedatu da, eta Adger-ek (2000)
azaltzen duen moduan gizarte erresi-lientziak komunitateek euren
azpiegitura sozialean pairatzen dituztenkanpoko txokeak jasateko
duten trebetasuna azaltzen du.
Erresilientzia komunitarioa —edo soziokulturala— Hegoamerikandu
bere jatorri nagusia (Suarez Ojeda, 2001). Erresilientziaren
kontzep-tualizazio mota honen baitan oinarrizko hiru elementu
agertzen dira:txoke-egoera, egokitzapen positiboa eta prozesu
dinamikoa (Simpson,2010). Ikuspegi honen arabera, ez da soilik
desestrukturazioa edo galeraekarri duen kanpoko gertaerari aurre
egitea, baizik eta egoera horrengain dinamikoki eraikitzeko
ahalmena ere edukitzea. Zentzu horretan,erresilientea den
komunitate baten ezaugarrietako batzuk hauek lirateke:autoestimu
kolektiboa, komunitate sena, identitate kulturala, gizarte-umorea,
lidergo parte-hartzaileak sortzeko gaitasuna, solidaritatea, …
Horiek horrela, UEMAn elkartu diren udalerri euskaldunek
osatzenduten komunitatea, komunitate erresiliente gisa kontsidera
dezakegu,kontzeptu horiek biltzen dituen esanahi eta ezaugarriak
bereganatzenbaititu. Hau da, hizkuntza eta nortasun propioa duten
herri-komunitateegituratuak dira, hizkuntza horren egituraketa
soziala oztopatu edotadesegituratze arriskuan jarri duen kanpoko
gertaerak bizi izan dituzte,ondoren horretaz jabetu eta egoerari
aurre egiteko prozesu dinamikoakbultzatu dituzte errealitate
berriak eraikitzeko. Zentzu horretan, erresi-lientzia
komunitarioaren ikuspuntutik azter daitezkeen errealitate
etaprozesuak dira.
1. IKERKETAREN HELBURUA ETA PLANTEAMENDUMETODOLOGIKOA�
Aipatu moduan, ikerketa-lan honek UEMAren sorrera eta
egindakoibilbidea aztertzeko abiatu nahi izan zen gogoeta
prozesuari erantzutendio. Hori horrela, lanaren xede nagusi gisa
finkatu zen helburua honakohau izan zen:
• UEMAren izatea fundamentatzen duten indar-ideiak
berreraikitzeaeta bere etorkizuneko estrategia proiektatzeko
oinarriak ipintzea.
Helburua garatzeko, azterketa hiru tempus edota planotan
dimen-tsionatzea planteatu zen: a) UEMAk izan nahi zuena, b) UEMA
izan dena,eta c) UEMAk izan nahi duena.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Erresilientziarenkontzeptua
zientziaren etagizartearen arlo
ezberdinetanerabili izan da,
presiopekoegoera zailei
aurre egitekomaterialek edota
subjektuindibidual zein
kolektiboekduten gaitasun-
ahalmenaadierazteko.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 205
-
Azterketa bideratzeko erabili zen metodologia enfoke
kualitatiboanoinarritutakoa izan zen. Analisiaren ardatza
Esperientzien Sistematizazioadeitzen den metodologiaren aplikazioa
izan zen. Eman ziren urratsak etaplano bakoitzean erabili ziren
teknikak, berriz, ondoko hauek izan ziren:
a) UEMAk izan nahi zuena:1. Analisi dokumentala. UEMAren sorrera
argumentatu, justifi-katu, eztabaidatu, erregistratu eta argitaratu
zituzten doku-mentuak bildu eta aztertu ziren.2. Talde fokala.
Hasierako bultzagile zenbaitekin. UEMAren so-rrerako testuingurua,
proiektuaren zergatiak, hasierako asmoak,izandako eztabaidak eta
planteatutako diskurtso eta helburuakjasotzeko eta
berrinterpretatzeko. Protagonisten narrazioan azal-dutako
indar-ideiak identifikatu eta kategorizatu ziren.3. Elkarrizketak.
Talde-eztabaidan parte hartzerik izan ez zuenbeste hainbat
protagonistarekin, elkarrizketa erdi-egituratuakanalisian
sakontzeko eta indar-ideien kategoriak osatzeko.
b) UEMA izan dena:4. Ibilbidearen sistematizazioa. Bulego
teknikoan aritutako tek-nikariekin. Gertaera edo ekinbide nagusiak
jaso, testuinguruarenbilakaeraren berreraikuntza egin, ibilbidearen
etapa nagusiakidentifikatu, etapa nagusi bakoitzeko protagonistak
identifikatuzeta emaitzak bildu ziren. Eta hori guztia
SistematizazioarenMapan jaso zen.5. Galdetegia. UEMAren urteetako
ibilbidean protagonista izanden hainbat pertsonari pasa zitzaion:
protagonista zuzenak(alkate eta zinegotziak) eta testuinguruko
protagonistak (insti-tuzioetako euskara arduradunak, euskalgintza,
alderdietako ar-duradunak…).6. Talde fokala. UEMAko zuzendaritzako
egungo protagonistazuzenekin, aurreko fasean identifikatutako
galdera gakoei eran-tzuna emanez sistematizazioa borobiltzeko,
bidean ikasitakoajasotzeko, eta, etorkizuneko planteamendu
teoriko-praktikoarenoinarrian egon zitezkeen ideia-giltzak,
indar-gakoak eta aspektukritikoak identifikatzeko.
c) UEMAk izan nahi duena:7. Talde fokala. Teknikariekin eta
zuzendaritzako eragile zuzenekin,aurretik jasotako ideia-giltzak,
indar-gakoak eta aspektu kritikoeninguruan eztabaidatzeko eta
UEMAren etorkizuneko proiekzioariburuzko hausnarketa
estrategikoaren oinarriak finkatzeko.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Zentzu horretan,erresilientea denkomunitate
batenezaugarrietakobatzuk
haueklirateke:autoestimukolektiboa,komunitate
sena,identitatekulturala,gizarte-umorea,lidergo
parte-hartzaileaksortzekogaitasuna,solidaritatea…
Horiek horrela,UEMAn elkartudiren udalerrieuskaldunekosatzen
dutenkomunitatea,komunitateerresiliente
gisakontsideradezakegu,kontzeptu horiekbiltzen dituenesanahi
etaezaugarriakbereganatzenbaititu.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 206
-
1.1 Esperientzien Sistematizazioa: praktika
sozialaberreraikitzeko metodologia
Esperientzien sistematizazioa gizarte-ikerkuntzarako metodologia
bat da,Hego Ameriketako herri-hezkuntzaren eta gizarte garapenerako
mugi-menduen inguruan 70eko hamarkadan sortu zena praktika sozialen
kuali-fikaziorako hausnarketa teorikoak artikulatzen laguntzeko
(Estrada, 2005).Bere sorrera hainbat gobernuz kanpoko erakundek
burututako esperien-tzietatik eratorritako arazo, zailtasun eta
aukerekin lotuta agertzen badaere, 80/90. hamarkadetatik aurrera
bere kontzeptualizazioa garatuz joanzen, arlo akademikoan gero eta
gehiago txertatuz eta gizarte-ikerkuntzarakoestrategia metodologiko
gisa indartuz. Sistematizazioaren metodologiakgarapen handia izan
zuen Latinoamerikan urte horietan eta harremanestuak izan zituen
ekintza-ikerkuntza parte-hartzailearen metodologiarekinedota
gizarte laneko unibertsitate eskolekin (Alboan, 2004; Jara,
2006).
Sistematizazioa zer den definitzerakoan azpimarratzen diren
ideianagusien artean ondoko hauek daude: sistematizazioa
hausnarketakritikoan oinarritzen da, prozesu ordenatua da,
esperientzia jakin batenberreraikuntza inplikatzen du, eta,
ezagutzaren sorrera ahalbideratzendu (PESA, 2004).
Sistematizazioaren xedea, beraz, bizi izandako espe-rientziaren
barne logika ulertzera heltzea eta horren inguruan ezagueraberri
eta baliotsuak lortzea izango da (Alboan, 2004). Zentzu
horretan,sistematizazioarekin bilatzen dena zera da: “Burututakoa
neurtzea,martxan jarritako proiektuen gaineko oroimena
berreskuratzea, emaitzak etapuntu kritikoak analizatzea, prozesu
konkretuak analizatzea testuinguruzabalago baten barruan,
praktikatik ikastea, ezaguera berri horiek sortzeapraktikatik
bertatik, praktikak hobetzea…” (Alboan, 2004: 21)
Esperientzien sistematizazioak burutzeko metodologikoki
kasuankasura egokitu behar bada ere, badira kontuan hartzeko pauta
edo ja-rraibide orokor batzuk. Oro har planteatuta, esperientzia
baten siste-matizazioa burutzeko jarraituko diren urrats nagusiak
honako hauekizango dira (Bickel, 2006; Borjas, 2003; Coppens eta
Van de Velde, 2005;Nina, 2006): 1) egin nahi den sistematizazioaren
xedea definitu, 2) Sis-tematizazioaren ardatza zehaztu, lortu nahi
den ezagutza adierazikoduen galdera gakoa planteatu, 3)
esperientziaren berreraikuntzarakojarraituko den eskema edo
formatua finkatu, 4) finkatutako ardatza etaeskema jarraituz
esperientzian bizi izandako etapa nagusiak identifikatu,datuak
bildu eta ordenatu eta prozesuaren historia berreraiki, 5)
espe-rientziaren analisia eta interpretazioa egin, faktore
giltzarriak ulertzensaiatu eta esperientziaren barneko logika
argitu, eta, 6) egindako analisieta interpretazioetatik
eratorritako ondorioak landu eta zabaldu.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Helburuagaratzeko,
azterketa hirutempus edota
planotandimentsionatzeaplanteatu zen: a)
UEMAk izannahi zuena, b)
UEMA izandena, eta c)
UEMAk izannahi duena.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 207
-
2. EMAITZAK: HOGEI URTEKO HISTORIARENSISTEMATIZAZIOA�
2.1 UEMAren Sorrera
UEMA, jakina denez, 1991n eratu zen ofizialki, Aizarnazabalen
burututakobatzarrean. Baina UEMA sortzera bultzatu zuen mugimendua
3 urtelehenago hasi zen, 1988an. Urte horretan Euskal Herrian
Euskaraz era-kundeak kanpaina bat abiatu zuen udal elebakarren
alde, mozio bataurkeztuz udalerri euskaldunetako udaletan. Mozioa
onartu zutenhainbat udalek elkarren artean koordinatzen hasi ziren
eta mozioanesaten zirenak abian jartzeko lehen urratsak ematen. Lan
guzti horrenondorioz, esan bezala, sortu UEMA-Udalerri Euskaldunen
Mankomu-nitatea.
UEMAko sorreran garaiko gizarte-mugimendu eta udaletako
or-dezkari gisa zuzenean inplikatuak egon ziren hasierako hainbat
prota-gonistarekin egindako talde-elkarrizketan jasotakoaren
arabera, horrelainterpreta daiteke UEMA bezalako erakunde baten
sorrera (eraketa, ja-sokundea, …) ezaugarritu eta eragin zuten
testuinguru soziolinguistikoaeta erakunde horren beraren zentzua
eta funtzioa.
Testuinguru soziolinguistikoa. Laurogeigarren hamarkadan
hiz-kuntzen egoerak Euskal Herriko lurraldean euskararen
galbiderakodesoreka-egoera argia erakusten zuen (“oraindik ere
gainbehera doa gurehizkuntza…”). Euskara, berezko hizkuntza bada
ere, oraindik menpekoagertzen da, ordezkatua eta minorizatua;
erdara, berriz, hizkuntza he-gemonikoaren posizioa eta funtzio
nagusiak bereganatuak ditu.
Hala ere, urte horiek euskararen aldeko dinamiken
loratzearenurteak dira. Euskararen berreskuratze-prozesuak gorpuztu
eta areagotzendira hainbat arlo nagusitan, ekimen egituratu eta
esanguratsuen bidez.Euskararen aldeko gizarte mugimenduak jardun
zabala eta eragileaerakusten du; administrazioan euskara sustatzeko
azpiegiturak, politikaketa programak areagotzen dira; euskararen
babeserako lege eta araudiakidazten dira. Eta gizartean euskararen
premiaren sentimendua etaaldeko giro zabala nagusitzen da
(“..momentu horietan, Franco hil ostekourteetan, sortu huan giro
indartsu bat euskararen aldekoa, neurri batean kon-bentzimendua
bai, baina beharra ere bai, .. Eta gure hasierako urte
haietanjendeak oraindikan bazeukan”).
Testuinguru zabal horretan bazeuden Euskal Herrian
errealitatepartikular batzuk, baziren udal lurralde batzuk biziki
euskaldunakzirenak. Udalerri euskaldun horietan euskarak berezko
egoera naturalabizi zuen, eta bertako pertsonen sozializazioa eta
komunitatearen izate
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Esperientziensistematizazioagizarte-ikerkuntzarakometodologia
batda, HegoAmeriketakoherri-hezkuntzaren
etagizartegarapenerakomugimendueninguruan 70ekohamarkadansortu
zenapraktika
sozialenkualifikaziorakohausnarketateorikoakartikulatzenlaguntzeko.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 208
-
kulturala euskaraz sortu, transmititu eta garatzen zen (“bai,
gauzanaturala zen; euskara oso naturala da herri horietan. Gaur
egun ere gureherrietan oso naturalki hitz egiten dugu euskaraz”).
Baina, hori horrelaizanik ere, herri horietan egoera disfuntzionala
gertatzen zen, gizarte bi-zitzaren arlo ez formaletan
komunitatearen berezko kultur eta harremanhizkuntza euskara izanik,
tokiko administrazio eta zerbitzu publikoenarlo formaletan euskara
ez ezik, erdara agertzen baitzen hizkuntza he-gemonikoa.
Eragileen kontzientzia, konpetentzia eta ekimen-gogoa.
Lurralde-komunitatehorietan bizi zen egoera disfuntzionalaren
kontzientzia indartzen joanzen, eta desoreka horren aurrean gerora
UEMA izatera iritsiko zen mu-gimendua gorpuzten hasi zen. Lehen
pausuak Euskal Herrian Euskarazerakundeak eman zituen, zonalde
euskaldunetako Udaletara euskarahutsez funtzionatzearen aldeko
mozioa onartzeko eskabidea luzatuzuenean. Egindako planteamenduekin
ados zegoen hainbat udalek,udalerri mailako erakunde gisa zuten
ahalmen politikoa eta konpetentziaerabiliz, mozioa onartu zuten,
eta, mozioa onartu ondoren, zenbaitenartean bertan jasotakoa
bideratzeko koordinazio tresnak egituratzearieta aldaketarako
ekinbideak antolatzeari ekin zioten (“eta horrek, sortugenuen
mugimendu horrek, jendea tentsionatu zuen, berehalaxe
konturatzenhasi ginelako arazorik gabe euskaraz bizi zitekeela. Eta
sentimentu hori,euskararen aldeko sentimendu hori zabaldu zen.
Beraz bai borondate politikoa,baina baita sentimendua. Eta
sentimendu hori ere joan zen indartzen”).
Horrela, hizkuntzaren kontzientzia eta sentimendu sozialak jaso
etaegoera disfuntzionalari soluzioa emateko konpetentzia
bereganatzerakoanerakutsitako borondate politikoa ekintzarako
ekimena bihurtu zuten udalhoriek, eta, horrekin guztiarekin,
udalerri mailako lurralde-komunitatearenburujabetza linguistikoa
dei genezakeena gauzatzen hasi ziren (“Gu hasiginen Euskal Herrian
Euskarazen mugimenduak deituta, oso gogo handiarekin.Gero,
elebakarrarena proposatu zenean, gure udaletxean eta inguruetan,
rekuerdoadaukatena da gogo handiarekin hasi ginela lanean, indar
handiarekin. Udaletxeanfoileto eta guztiak erdaraz zeuden, eta
kriston ilusioarekin hartu genuen, ‘haualdatu behar da’ eta bolkatu
ginela, eta arazorik gabe gainera”).
Ekimenaren egituratzea. Euskal Herrian Euskaraz erakundeak
1988anaurkeztutako mozioa onartu zuten udalak elkarren artean
koordinatzenhasi ziren, Udal Euskaldunak deitu izan zirenen
mugimendua sortuz.Hartutako erabakiak betetzeko azpiegitura feta
lan teknikoaren beharraantzeman zen berehala, eta horiek
bideratzeko Udal Elebakarreklaguntza eskatu zioten Euskal
Kulturaren Batzarrea - EKB erakundeari.Erakunde horrek BPZ -
Berreuskalduntzearen Planifikaziorako Zerbitzua
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMA, jakinadenez, 1991n
eratu zenofizialki,
Aizarnazabalenburututakobatzarrean.
Baina UEMAsortzera bultzatu
zuenmugimendua
hiru urtelehenago hasi
zen, 1988an. Urtehorretan Euskal
HerrianEuskaraz
erakundeakkanpaina bat
abiatu zuen udalelebakarren alde,
mozio bataurkeztuz
udalerrieuskaldunetako
udaletan. Mozioaonartu zuten
hainbat udalekelkarren artean
koordinatzenhasi ziren eta
mozioan esatenzirenak abianjartzeko lehen
urratsak ematen.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 209
-
sortu zuen, Udal hauek behar zuten zerbitzu tekniko eta
juridikoa es-kaintzeko. Zerbitzuak hasierako lehen urtetan iraun
zuen, gerokoUEMAk bere zerbitzu tekniko propioa sortu eta
teknikarien kontratuakbere gain hartu zituen arte.
Udalen arten sortutako koordinazio egiturak nortasun
juridikorikez zuenez, motz gelditzen zen eta hainbat arazo formal
sortaraztenzuen. Horrela, 1991ko maiatzean UEMA-Udalerri
Euskaldunen Manko-munitatea sortzea erabaki zen Aizarnazabalen
egindako ekitaldi berezian.UEMAren erregistroa 1992ko apirilean
gauzatu zen, Administrazio Pu-blikorako Ministerioan
erregistratzerakoan. Mankomunitatea eratzerakoanbi aspektu
azpimarra daitezke:
— Elebakarretik euskaldunera. Esan bezala, hasiera batean
udalerrihauek Udal Elebakarrak deitu izan ziren, baina gerora eta
UEMAsortzeko unean, udalerri berauek erabaki zuten Udalerri
Euskaldunizenpean agertzea (“..hasieran herri elebakarren
adierazpena eginbagenuen ere, berehala hasi zen ‘horrek politikoki
ez du behar bezala erre-flejatzen euskaldunon edo herri-hizkuntza
baten erreflejoa. Gainera, eleba-karrak ez ginela, ez gara
elebakarrak ere, eleaniztunak gara eta orduan ezda egokia, ez goaz
ghettizatzera ere, ez gara ghetto bat ere’. Eta orduan,askoz hobeto
adierazten duela gure izaera politiko-sozial hori, hobetoadierazten
duela genion, herri euskalduna izanik”). ‘Elebakar’
hitzamurriztaile eta erraz manipulagarri suertatzen zenez, ez
zuelabehar bezala agertzen Mankomunitatearen izaera eta xedea, eta
ho-rregatik Udal Elebakarrak deitzetik Udalerri Euskaldunak
deitzerapasa ziren: udalean bakarrik ez, udalerri osoan euskaraz
bizi nahiduten Udalerri Euskaldunak. — Mankomunitatea eta ez
elkartea. UEMA sortzeko garaian, egituraElkarte moduan ala
Mankomunitate moduan sortu behar zen sakonaztertu zen. Hasiera
batean, bere ezaugarriengatik eta berezitasu-nengatik, zerbitzuen
antolaketa hutsa ez zen neurrian eta horibaino gehiago hizkuntza
proiektu bat aurrera ateratzeko egiturazen neurrian, egokiago
zirudien Elkartearen forma juridikoa hartzea.Baina, dagoenekoz
beste Udal Elkarte bat bazegoenez, EUDEL,erakunde berria ez zela
inondik ere EUDELen aurka edota alternatibagisa planteatzen garbi
gera zedin eta, garaiko giroa kontuan hartuz,interpretazio eta
eztabaida politiko ustelak ez sortzearren, Manko-munitatearen
egitura aukeratu zen (“..udalen elkartea bazegoen, orduanelkartea
baldin bazen nolabait bikoiztu egiten zuela, eta ez zuen hori
nahi,eta orduan bereizteko…”).
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Testuingurusoziolinguistikoa.Laurogeigarrenhamarkadanhizkuntzenegoerak
EuskalHerrikolurraldeaneuskararengalbiderakodesoreka-egoeraargia
erakustenzuen («oraindikere gainbeheradoa gurehizkuntza…»).Euskara,
berezkohizkuntza badaere, oraindikmenpekoagertzen da,ordezkatua
etaminorizatua;erdara, berriz,hizkuntzahegemonikoarenposizioa
etafuntzio nagusiakbereganatuakditu.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 210
-
Proiektuaren filosofia eta xedea. Udalerri euskaldunen
mugimenduarenabiapuntuan herri horietan bizi zen egoera anormalari,
lehen aipatutakodisfuntzioari, buelta ematearen premia zegoen
(“..herri euskaldunakerabat, orduan, guztiz arrazoitsua eta beste
esplikaziorik behar ez zuena …,normala ez zena zen bizi ginen
bezala, udalean guztiz erdaraz eta herritarguztiei eskutitzak eta
erdaraz bidaliz; eta hori ez zen normala”). Herri eus-kaldunak hala
ziren izatez (“de hecho”), eta hala izan nahi zuteneskubidez ere
(“de derecho”), osoki eta arlo guztietan.
Zentzu horretan, proiektuaren filosofia hasieratik oinarritu
zuenerreferentzia garrantzitsu bat Euskararen Legearen 8.3
artikuluaren iz-piritua izan zen; hau da, Epaitegi Konstituzionalak
indargabetu zueneta euskaldun ziren udalerrietan euskara hutsez
funtzionatzeko aukerajasotzen zuen 10/82 Euskararen Legearen 8.3
artikulua, horrela zioena:“.. udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera
dela eta, herritarren eskubideenkaltetango gerta ez dedinean, herri
agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean,euskara bakarrik erabili
ahal izango dute”. Horrela, udal horien filosofiaaipatu
artikuluaren funtsa jaso eta Udal Arautegiaren forma
juridikoaemanez, praktikara eramateko erabakia hartzea eta bidea
egitea izanzen. Erabaki horretan, berriz, planteamenduaren
filosofia garbi adieraztenzuten bi ardatz azpimarratzen ziren:
— Bat, pertsonak errespetatuz euskarak herritar guztien
elementuintegratzailea izan behar zuela, eta hala izan zedin
saiatuko zelaUdala. Beraz, integrazioa eta diskriminazioa
(“..orduan, hor geneukan% 10-15 edo horrela erdelduna zena .. Hor
beti esaten zana edo esatengenduna, ideia zan behintzat, hor % 15
horrek probleman bat baeuken,berak eskubidea zuela erderaz
eskatzeko. Orduan bai euskeraz eta erderazitten zitzaion, orduan ez
zen diskriminatzailea. Ez zuen jartzen % 100euskeraz ingo dotzugu
eta zu hor konpon, ez, hori argi ipintzen zuen lehe-nengotik”). —
Bigarrena, epe bat finkatzen zela udal-administrazioko
zerbitzuakordenantza horietara xedatzen zenera egokitzako. Beraz,
prozesumailakatua eta epekatua.
Adierazgarri dira bi puntu horiek, bertan azaltzen baita nola
ulertzenzen prozesua: integratzailea eta epekatua. Herri horietan
ez zen inorbaztertua geldituko, alderantziz, euskara tresna ezin
hobea izango zenhurbiltzen zen guztia bertan integratzeko. Gainera,
erabaki horiekin ezzen dena bat-batean irauliko, epeak markatzen
ziren erabakitakoakprogresiboki prozesu leun eta gehitzaile baten
buruan gauzatzeko.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Lehen pausuakEuskal Herrian
Euskarazerakundeak
eman zituen,zonalde
euskaldunetakoUdaletara
euskara hutsezfuntzionatzearen
aldeko mozioaonartzeko
eskabidea luzatuzuenean.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 211
-
Filosofia hori oinarri, udalerri euskaldunen mugimenduaren
xedenagusiak hiru ardatz nagusiren inguruan definitu ziren:
1. Disfuntzio egoera gainditzearekin zer ikusia zuen ardatza.
Hauda, bertako komunitatearen berezko euskarazko izate
kulturalareneta herritarrek herri mailako espazio formaletan
erdaraz jardunbehar izatearen arteko bretxa gainditzea (“..euskara
oso naturala daherri horietan .. , baina bizi ginen egoera ez zen
normala ta naturala”).Eta bide horretan, herri horietan euskararen
erabilera arlo sozialguztietara zabaltzea eta erdarek betetzen
zituzten funtzio formalakere euskararako bereganatzea. Ardatz horri
Herrien Barne Trinkotzearenardatza dei dakioke.2. Euskaraz
naturalki eta osoki biziko zen lur-gune bat egituratzearekinzer
ikusia zuen ardatza. Hau da, udalerri euskaldun guztien
arteaneuskara nagusi izango zuen lur-gunea eratzea (“..euskarak
lurraldebat behar zuela, lurralde bat euskara hutsean biziko zena
euskerak iraunbehar baldin bazuen. Alde horretatik, kontutan izan
zen herri euskaldunekesfuertzo hori, lan hori egin behar genuela.
Eta lurralde hori ahalik etagehien zabaltzen joan, bestela
hizkuntza difuminatuta gelditzen dalako..”).Lur-gune bat, bertako
hizkuntzaren sorkuntza eta baliakuntza na-turalari eta hedatze
funtzional erabateko eta orekatuari esker, erre-ferentziala
bihurtuko litzatekeena Euskal Herrian maila globaleanagertzen den
desoreka linguistikoari kontrapisu bat jartzeko etanormalizazio
orokorrari laguntzeko. Ardatz horri Herrien arteko
Lu-rralde-sarearen Trinkotzearen ardatza dei dakioke.3. Garapen
sozio-ekonomikoarekin zer ikusia duen ardatza. Hauda, udalerri
euskaldunek herri gisa sozialki bizirik jarrai dezaten,herri horien
garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.Ardatz horri
Herriak Ahalmentzearen ardatza dei dakioke.
Horrela, eta une hartan kontzeptu hauek erabili ez bazituzten
ere,esan dezakegu udalerri euskaldunek euren burujabetza
linguistikoagauzatzerakoan, UEMA mankomunitatea egituratu eta
aipatu hiruxede-ardatzak landuz udalerri euskaldunek osatzen duten
Arnasgune(Zalbide, 2009) linguistiko kulturalen lurralde-sarea
osatzeari eta ahal-mentzeari ekin ziotela.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
1991komaiatzeanUEMA –UdalerriEuskaldunenMankomunitateasortzea
erabakizenAizarnazabalenegindako
ekitaldiberezian.UEMArenerregistroa1992ko apirileangauzatu
zen,AdministrazioPublikorakoMinisterioanerregistratzerakoan.Mankomunitateaeratzerakoan
biaspektuazpimarradaitezke.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 212
-
1. irudia: UEMAren jatorria, izaera eta funtzioa
2.2 UEMAren Ibilbidea
UEMAren ibilbidea gorabeheratsua eta hainbatetan konplikatua
izanda. Hogei urteko ibilbide horretan lan asko egin da eta,
zalantzarikgabe, erakundea sendotzen joan da, 1991ean zena eta
2011an izaterairitsi zena ez da gauza bera.
Gogoeta prozesuan UEMAko teknikariekin egindako
ibilbidearensistematizaziorako analisian, eta aurrera azaltzen den
sistematizazioareneskema zabalean ikus daitekeen moduan, UEMAren 20
urteko ibilbidehorretan izan diren aspektu nagusien datuek eta
informazioa jaso diramodu eskematikoan, hala nola: epealdi
bakoitzean lehendakari izandakoenizenak eta herriak, UEMAko kide
diren herrien altak eta bajak, ekipoteknikoaren bilakaera,
bideratutako egitasmo nagusiak, tarte horretanizan diren gertaera
esanguratsuak, eta ibilbidean bereiz daitezkeenfase nagusiak, eta
guztia denboran kokatuz.
Lehendakariak. Hogei urtetan eta 2011ra bitartean, UEMAk 6
lehen-dakari izan zituen. Lehena, Altzoko Antton Iztueta izan zen,
1991tik1995era. Bigarrena, Leitzako Mikel Ilarra, 1995etik 1999a
arte. Hirugarrena,
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 213
-
Bermeoko Kontxi Gabatxo 1999tik 2003 arte. Hurrengo epealdian,
2003tik2006a bitartean, bi lehendakari izan ziren, Lekeitioko Jose
Mari Cazaliseta Ondarruko Miren Urresti. Jarraian, eta 2006-2007ko
tarte laburrean,berriro Kontxi Gabatxo aritu zen. Azkenik,
2007-2011ko legealdian, Au-lestiko Jon Bollar izan zen UEMAko
lehendakari. Euren jatorriari dago-kionez, bat gipuzkoarra da, bat
nafarra eta beste lauak bizkaitarrak.
Ekipo teknikoa. Hasierako lehen urtetan, UEMAk ez zuen
berezerbitzu tekniko propioa izan, Euskal Kulturaren Batzarrea-EKB
era-kundearekin kontratatutako BPZ zerbitzua erabili zuen. Gerora,
1998an,UEMAk teknikarien kontratuak bere gain hartu eta bere
egitura teknikoapropioa sortu zuen. Hasieran bi langile izan
baziren, 2000. urtean jauzihandia eman zuen eta 2 langile izatetik
5 izatera pasa zen ekipoteknikoa, hau da, bikoiztu baino gehiago, %
250ko hazkundea. Hazkundehori lotuta dago urte horietan UEMAko kide
izatera pasa ziren herriengorakadarekin eta egitasmoen arloan
abiatu ziren lan eta ildoen area-gotzearekin. Teknikari batek
adierazi moduan “..erakundearen hazkundeaklangile gehiagoren premia
ekarri zuen, baina, pertsona gehiago egoteak aldiberean ekarri zuen
proiektu gehiago bideratzea ere”. 2003an beste bi langilekontratatu
ziren eta zazpi izatera iritsi ziren (% 350ko hazkundea
ekipoteknikoan 1999-2003ko legealdian), eta, horretaz gain, beste
hiru langilearitu ziren lanaldi mugatuarekin proiektu espezifikoak
bideratzen. Hu-rrengo legealdian gutxiagotu egin zen ekipo teknikoa
osatzen zuenlangile kopurua eta bost izatera pasa ziren. Azterketa
honek jasotzenduen azken legealdian, berriz, taldea indartu egin
zen berriro Nafarroakoherrien ardura duen teknikari berriarekin,
eta sei izatera pasa ziren.
2. irudia: UEMAren jatorria, izaera eta funtzioa
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Proiektuarenfilosofiahasieratikoinarritu
zuenerreferentziagarrantzitsu batEuskararenLegearen
8.3artikuluarenizpiritua izanzen; hau
da,EpaitegiKonstituzionalakindargabetu zueneta
euskaldunzirenudalerrietaneuskara hutsezfuntzionatzekoaukera
jasotzenzuen 10/82EuskararenLegearen 8.3artikulua, horrelazioena:
“…udalaren gizarte-hizkuntzazkoegoera dela
eta,herritarreneskubideenkaltetango gertaez dedinean,
herriagintariek, Toki-Arduralaritzarenalorrean, euskarabakarrik
erabiliahal izangodute”.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 214
-
Aipatzekoa da 2010ean gertatu zen Iñaki Arregi UEMAko langileeta
koordinatzailearen gaixotasuna eta heriotza. Iñaki Arregi
hasierahasieratik egon zen UEMAn eta funtsezko rola bete zuen
erakundearengarapenean. Bere galerak eragin handia izan zuen
UEMAren barrukofuntzionamenduan, beste langile batek esan moduan
“..Iñakirenak bifase markatu ditu UEMAn: Iñakirena eta Iñaki ostea,
sorreratik Iñaki gaixotuarte, eta ondorengoa. Bera zen UEMAko
pertsona erreferentea”.
Herrien bilakaera. UEMAren bilakaera azaltzen duen datu
garrantzitsubat UEMAko partaide diren herrien kopurua eta bilakaera
da. Urteguzti horietan 76 udal izan dira UEMAko kide. Horietatik
16k (% 21,1),uneren batean baja eman eta kide izateari utzi zioten;
hau da, inoizpartaide izan diren udalen bostenak utzi egin du. Baja
horretarakoarrazoi ezberdinak agertu izan dira, kasu batzuetan epai
baten ondoriozbehartuak izan dira, beste batzuetan beren borondatez
arazo ekonomikoakedo antzekoak direla medio, beste zenbait kasutan
berriz, erabakipolitikoa dei genezakeenaren ondorioz utzi dute.
Hori horrela, UEMAosatzen duten herrien partaidetzaren bilakaera
positiboa izan diralegealdiz legealdi, ondoko grafikoan ikus
daitekeen moduan. Lehen le-gealdian, 91-95 bitartekoan, 24 herri
izatera iritsi ziren, kopuru horiemendatzen joan zen eta
2007-2011ko legealdian UEMAko partaideziren herrien kopurua 60ra
iritsi zen.
3. irudia: UEMAren herriak, bilakaera
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMArenibilbidea
gorabeheratsuaeta hainbatetan
konplikatua izanda. Hogei urtekoibilbide horretanlan asko egin
daeta, zalantzarik
gabe, erakundeasendotzen joan
da, 1991ean zenaeta 2011an
izatera iritsi zenaez da gauza bera.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 215
-
EDB - Euskararen Datu Basearen arabera, Hego Euskal Herrian
140bat udalerri daude biztanleen % 70 baino gehiago euskaldun
dituztenak,hau da, udalerri euskaldun gisa kontsidera daitezkeenak.
Horrek esannahi du, UEMAko partaide izan zitezkeen udalen
euskaldunen % 42,9dela egun bertako kide, eta beste % 57,1 oraindik
ez.
2011ean UEMAko kide ziren herrien kokapenari dagokionez,
etaehunekoetan azalduta, Arabakoa zen bat, %2 suposatzen duena.
Nafarroaeta Bizkaia antzera zebiltzan, UEMA osatzen zuten herrien
%20Nafarroan kokatua zegoen eta %22 Bizkaian. Gehiengoa berriz, %
56,Gipuzkoan zegoen kokatua.
4. irudia: UEMAko herrien kokapena
Bideratutako egitasmoak. Ugariak izan dira hogei urte horietan
UEMAkbideratu dituen egitasmoak eta lan-ildoak. Lehen urtetan
egindakoaknagusiki udal barruko datu bilketak, hizkuntza
eskakizunak eta hasierakoerabilera planak lantzearekin zer ikusia
zuten, nahiz eta laster abiatuziren herri mailako beste ekimen
batzuk, hala nola Kultur ElejiraUEMAko herrietako artistekin edota
Merkataritzak Kanpainak. 1999kolegealdian, lehen aipatutako
hazkundearekin batera, egitasmoen gorakadanabarmena ezagutu zuen
UEMAk: planen ugaritzea AEBMET metodo-logia aplikatuaz,
trebakuntzak eta alfabetatzeak, espediente ereduenlanketak,
komunikazioa eta irudiaren berrikuntza, Iparraldean
elkarlanaKonfederazioarekin, merkataritza eta kultur kanpaina
berriak, .. etab.Gerora beste batzuk etorri ziren, hala nola,
ekintza planak eta herri txi-kietako plan egokituak, EBPNn sartzea,
alfabetatzeak herrietan, hizkuntzairizpideen dekalogoaren lanketa
edota etorkinen integraziorako Etorribarriak programa eta Auzoko
bezalako egitasmoak.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Teknikari batekadierazi
moduan«…erakundearenhazkundeaklangilegehiagorenpremia ekarrizuen,
baina,pertsona gehiagoegoteak aldiberean ekarrizuen
proiektugehiagobideratzea ere».2003an beste bilangilekontratatu
zireneta zazpi izaterairitsi.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 216
-
Egitasmo horiek guztiak sailka ditzakegu eta kokatu,
ondorengoirudian ikus daitekeen moduan, honako kategoria hauetan:
Hizkuntzapolitika, Esku-hartzea udaletan, Esku-hartzea herrietan,
Elkarlana, Formazioa,Baliabideak, Eragintza eta Komunikazioa.
5. irudia: UEMAk bideratutako egitasmoak
Faseak UEMAren bilakaeran. Teknikariekin egindako
sistematizaziorakoanalisiaren arabera, UEMAren hogei urtetako
bilakaeran hainbat fasebereiz daitezke. Fase horiek, hala ere,
ezberdin ikusten dira analisiaplano teknikoan oinarritua egin ala
plano politikoan oinarritua egin.
Plano teknikoaren enfokeari erreparatuz gero, lau fase
berezitudira egindako analisian: 1) Oinarriak, 2) Enfoke teknikoa,
3) Sendotzea etaespezializazioa, eta 4) Nora eza. Lehenak gutxi
gora behera 1991tik 1997rabitarteko tartea hartuko luke, hasierako
fasea da Oinarriak finkatzearenfasea, lehen gogoetak eta helburuak
finkatzearena eta lehen datuakjaso eta lanak abiatzearen unea.
Bigarrenak 1997tik 2000 arteko tarteahartuko luke, gauzatze fasea
eta erabilera planak sortzearen tartea da,Enfoke teknikoa eta
metodologia jakin bat aplikatuz planetan zentratutakoa.Hirugarrenak
2000tik 2005a arteko tartea hartuko luke, UEMAren haz-kundearen
fasea da, teknikari kopurua areagotu egiten da eta horrekekartzen
du erakundea Sendotzea eta espezializazioa teknikarien
eginki-zunetan, administrazio alorrean ez ezik udalerrietako beste
arloetara
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 217
-
zuzendutako esku-hartzeak, gerora ekintza planak, indartu eta
ugarituegiten dira. Azken fasea 2005etik 2010era, norabide garbi
bat ez eduki-tzearen fasea izan zen, egitasmoek jarraitzen zuten
eta berriak ereabiatzen ziren, ekintza planak areagotzen ziren
herri txikietan, erabileraplanak udal sartu berrietan, EBPNn
sartzen zen, etorkinei zuzendutakoprogramak burutzen ziren, etab.,
Aldi berean nolabaiteko estankamenduaere antzematen zen, herri
batzuetan aurrera egin eta goia jo zutelako,eta zer gehiago egin
garbi ez zegoelako, beste herri batzuetan, berriz,aurrera egin
ezinik zebiltzalako. Oro har, beraz, fase honetan erakundeaindartsu
egon arren eta lanean gogor jardun arren, ipar baten falta
su-matzen ze, Nora eza sentitzen zen.
Plano politikoaren enfokeari erreparatuz gero, lau fase
orokorberezitu dira egindako analisian: 1) Funtsezko adostasuna -
Lankidetza, 2)Ilegalizazioaren gatazka eta ezintasun politikoa, eta
3) Sosegua. Lehenaproiektua abian jartzearen eta lehen urratsak
ematearen fasea izan zen.Fase honetan UEMAk planteatzen zuen
proiektuaren inguruan, gehiagoala gutxiago, Funtsezko adostasuna
agertzen zen UEMA osatzen zutenudaletako alderdien artean. Fase
hori asko markatu zuen estatuarekinizandako arazo juridikoak. Baina
horren aurrean, proiektuan sinestenzuten pertsonen, udal ordezkari
politikoen arteko lankidetza nabarmentzenzen. Fase honen amaieran,
bestalde, azpimarratzekoa da Lizarra-Garazikoakordioarekin
gizartean sortutako euforia politikoa eta alderdi abertzaleenarteko
adostasun maila, horrek ondorio positiboak izan baitzituen UE-MAren
garapen eta hazkundean. Bigarren fasea, Gatazkaren eta
Ezintasunpolitikoaren fasea izan zen. Batetik estatuak bideratu
zuen ezker abertza-learen aurkako ilegalizazioaren gatazka
politikoa gertatu zen, bestetik,UEMAren zuzendaritza organoetan
barne gatazka sortu zen. Kudeaketaeta gidaritza politikoaren falta
eta ezintasun politikoa nabaritu ziren.UEMAren agerpen publikoak
proiektuarekin lotuak baino liskar politikoeta gatazkarekin lotuak
agertzen zen. Horrekin batera, urte horietaneuskalgintzaren eta
beste hainbat euskal erakunderen aurkako erasoakgertatu ziren, eta
horrek UEMAko langileen artean bere lana beldurhandiz bizitzea
ekarri zuen, horrek egunerokotasunean duen eragin ne-gatiboarekin.
Hirugarren fasea, berriz, Soseguaren fasea izan zen.
Ilegali-zazioaren gatazkaren eragina UEMAko zuzendaritza organoetan
baretuzen. Bestalde, UEMAren hasierako proiektuarekin engaiatutako
sektorepolitikoak hartu zuen zuzendaritzaren ardura, gatazka giroa
desagertuegin zen eta zuzendaritza organoetara lasaitasuna eta
sosegua itzulizen. Proiektua berriro zentratu zela esan
daiteke.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMArenhasierakoproiektuarekinengaiatutakosektorepolitikoak
hartuzuenzuzendaritzarenardura, gatazkagiroa desagertuegin zen
etazuzendaritzaorganoetaralasaitasuna etasosegua itzulizen.
Proiektuaberriro zentratuzela esan daiteke.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 218
-
6. I
rud
ia:
UE
MA
, sis
tem
atiz
azio
aren
map
a
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 219
-
Ibilbidean izandako hutsuneak eta lorpenak. Hogei urtetan UEMAk
lanasko eta bide luzea egin du. Aipatu moduan, bide horretan eta
lan-ildougari jorratu eta egitasmo anitz gauzatu ditu. Egindako
lanak emaitzakizan ditu, lorpenak izan dira, baita hutsuneak ere.
Bileretan eta elka-rrizketetan jasotakoaren arabera, hauek dira
identifikatu diren hutsuneaipagarrienak eta erdietsi diren lorpen
nagusiak:
Lorpen nagusiak
Dokumentu honen hasieran azaltzen den moduan, udalerri
euskaldunenmugimenduaren xede nagusiak hiru ardatz nagusiren
inguruan definituziren. Ardatz horiei erreferentzia egiten badiegu,
zera esan dezakegu:
1. Herri horietan gertatzen zen disfuntzio egoera gainditzeari
da-gokionez, lorpenak nabariak eta esanguratsuak izan dira.
— Udalak. UEMArekin lanean jardun duten Udalen funtziona-menduan
urrats erabakigarriak eman dira, eta hainbatetan jadaudalaren
funtzionamendu formala (aktak, espedienteak, ira-garpenak, bandoak
…) eta herritarrekiko harremanak guztizeuskaraz izatera iritsi da.
Kontuan hartu behar da abiapuntuazela “beren jarduna erabat erdaraz
zuten udalak, jardun idatzianbehintzat, % 100 erdaraz” eta orain,
berriz, udal askoren “funtzio-namendua guztiz euskaldundu da”.
Adierazgarria da, esate baterako,Kontseiluaren “Udalen
Hizkuntza-politika Rankinga”ren lehen laupostuetan dauden udalak
UEMAko partaide direla edo izandirela. Eta horiek udal handiak
dira, emaitza hau askoz nabariagoada hainbat udalerri txikitan. —
Gainontzeko arlo publikoak. UEMAren jardunak eraginaizan du
herrietako gizarte bizitzaren bestelako arlo publikoetan,eta
urratsak eman dira bertako merkataritzan, jatetxeetan,
kulturekimenetan, …— Kontzientzia. Galdeketari erantzun dion
hainbat zinegotzirenustez, UEMAren planteamenduak eta egindako
lanak, hautetsienartean euskararen aldeko sentsibilizazioa
handitzea ekarri du.Hautetsiek eta udal langileek euskaraz
funtzionatzearen ga-rrantziaz kontzientziatzen lagundu du eta
horretarako bideaerakutsi du (“..aurretik inork ez zuen pentsatzen
hizkuntza eskubideetan,ez zitzaion garrantzirik ematen hizkuntzari,
duela urte batzuk bigarrenmailako kontua zen euskara, eta ez dut
esango orain dagokion garrantziaematen zaionik, baina agerikoa da
aurrerapauso nabarmenak egindirela. Bestalde, herritarrak
sentsibilizatzen ere lagundu du”).
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMArekinlanean jardunduten
Udalenfuntzionamenduanurratserabakigarriakeman dira, etahainbatetan
jadaudalarenfuntzionamenduformala
(aktak,espedienteak,iragarpenak,bandoak …)
etaherritarrekikoharremanakguztiz euskarazizatera iritsi da.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 220
-
— Egin daiteke. UEMA barruko udalen jardunak erakutsi dueuskaraz
lan egin eta bizi daitekeela, “posible dela euskara hutseanlan
egitea eta gainera herri horretako erdaldunen kexa barik, haiei
erezerbitzua emanez euren hizkuntzan, UEMAren aukera
baliagarriadela eta aurrerakoia”. Eta herri txikietan bezala, herri
handietanere funtzionatu duela, “herri batzuk txikiak dira, baina
beste batzukez txikiak ere badaude eta agian herri txikietan
lortzen dena % 100 da,baina herri handietarako ere formula
baliagarria da, azken finean eus-kaldunekin euskaraz funtzionatzen
duzu eta hala eskatzen duenarekinbietan bidaltzen diegu. Adibidez
gure udalean, igortzen duzu euskarazeta ez dakienak edo nahi duenak
eska dezake eta orduan bi hizkuntzatanematen zaio, lehenetsi
euskara eta gero gaztelera”. Eta udaleanbezala beste arloetan ere,
“gurea bezalako herrietan posible dabizitzaren arlo gehienetan
euskaraz funtzionatzea, normaltasundezentez eta naturaltasunez”.
Jasotako erantzunetan pertzepzioorokorra da normaltasun hori,
“euskara normaltasun osoz lan etazerbitzu hizkuntza izatea.
Herritarrek normaltasun osoz hartu duteudal administrazioaren
hizkuntza euskara izatea”. Ez hori bakarrik,zenbaiten ustez
herritarren aldetik aldeko jarrera izateaz gain,udalak hartutako
erabakiarekin nolabaiteko harrotasun senti-mendua ere antzematen
da: “herritarrek pozik hartu zuten erabakiaeta nik uste harro
daudela udalerri euskalduna delako eta euskarazizaten ditugulako
harremanak udalarekin”, “oro har aldeko jarreradagoela uste dut,
baita harrotasun puntu bat ere, kasu batzuetan”.Horrek guztiak,
bestalde, badu bestelako eragin bat, hizkuntzariprestigioa eta
kategoria ematen dion neurrian. — Prestigioa. Jasotako erantzunen
arabera, UEMAren jardunakeragina izan du oso garrantzitsua den
beste aspektu batean,hau da, hizkuntzaren prestigio sozialaren
aspektuan. Esandakoenarabera, UEMAren bidez egindako lanak
“seriotasuna eman dioeuskara munduari udal administrazioan eta
bertako agente garrantzi-tsuenetarikoa bilakatu da”. Horrek
udalaren “izaera euskaldunarikategoria” eman dio, eta
hizkuntzarekiko pertzepzioan euskararenprestigioa indartzea ekarri
du (“..euskararen prestigioak gora egindu nabarmen”, “..eta hori
zelan? Lan-hizkuntza euskara izanda,erabilera arrunteko hizkuntza
euskara izanda udal barruan”).— Burujabetza. UEMAko udalerriek
hartzen duten erabakiarekineta bideratzen duten prozesuarekin,
hizkuntzaren alorrean bu-rujabe izan nahi dutela erakusten dute.
Estatuaren aldetikurtetan jasan diren helegiteak eta oztopoak
handiak izan dira,
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Euskaraz lanegin eta bizi
daitekeela,«posible dela
euskara hutseanlan egitea etagainera herri
horretakoerdaldunen kexa
barik, haiei erezerbitzua emanez
eurenhizkuntzan,
UEMAren aukerabaliagarria dela
eta aurrerakoia».Eta herri
txikietan bezala,herri handietanere funtzionatu
duela.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 221
-
eta UEMAren jarduna baldintzatu dute hainbatetan, bainaemandako
soluzioen bidez eta hartu izan diren erabakiekin “le-gearen babesik
ez izan arren, herriei euskara hutsean funtzionadezaketela erakutsi
die”. Horrela euren burujabetza linguistikoagauzatuz.
2. Euskaraz naturalki eta osoki biziko zen lur-gune bat
egituratzearidagokionez, lorpen aipagarriak izan dira.
— Lurralde-sarea. UEMAk, mankomunitate gisa sortutako
az-piegiturarekin eta bideratutako jardunekin, udalerri
euskaldunenarteko sarea egituratzeko berebiziko urratsak eman ditu
(“UEMAkkezkak eta ekimenak partekatzeko gune bat ekarri dio
udalari”), etabertara bildutako 60 udalerrik barnebiltzen duten
lurralde-sarearen bitartez, naturalki eta tokiko funtzio-espazio
guztietaneuskaraz sortu eta garatzen den komunitate kontziente eta
ak-tiboaren eremua osatze bidean jarri da. Esan behar da hala
ere,eremu hori ez dela oraindik erabat trinkotu, eta ez duela
lurraldebaten konfigurazioa bereganatu. — Arnasguneak. UEMAk
udalerri euskaldunek euskararen be-raren biziraupenerako,
biziberritzerako eta erabateko normali-zaziorako duten garrantziaz
jabetzen lagundu du (“gunehoriengatik ez balitz, euskara askoz
ahulago egongo litzateke eta eus-kararen kalitatea kaxkarragoa
izango litzateke. Nik uste dut UEMAkoherriak eta oro har herri
euskaldunak direla euskararen bermea biharkoEuskal Herriarentzat”).
Udalerri euskaldunak hizkuntzaren arnasgunegisa kontsideratzen hasi
dira eta UEMAk osatzen duen lurral-de-sarea erreferentziala bihurtu
da erabat (“euskaraz bizi denudalerri erreferentziazko adibidea da,
batez ere gertuko herrientzat.Bizikidetza eredua ere bagarelakoan
nago. Euskararen garapenarenkatalizatzaileak izan gaitezke”). UEMA
sostengua izan da arnasgunehorien eremua babesteko, trinkotzeko eta
garatzeko: “gure herriaberez da arnasgune bat, eta Udalaren
helburua hori horrela mantentzeada; ildo horretatik, udalak
ezinbestekoa duen babesa eta laguntza es-kaintzen dizkigu
UEMAk”.
3. Herri horien garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala
bul-tzatzeari dagokionez, berriz, lorpenak ez dira hain
nabarmenakizan. Arlo sozio-ekonomikoan egindakoa, zerbait egin bada
ere,anekdotikoa izan dela esan daiteke, ez da arlo honetan
sakontzekomodua izan. Arlo sozio-kulturalean egindako gehiago izan
da, az-pimarratzekoa Kultur Elejira, herri hauetako artistei eta
kultur sor-tzaileei sarea eta aktuaziorako plazak eskainiz, herri
hauetako sor-
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMAk,mankomunitategisa sortutakoazpiegiturarekineta
bideratutakojardunekin,udalerrieuskaldunenarteko
sareaegituratzekoberebizikourratsak emanditu
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 222
-
kuntza eta bizitza indartzeko eman duen aukera. 4. Aurrekoaz
gain, elkarrizketetan aipatu diren beste lorpen batzukizan
dira:
— Zerbitzua. UEMAk udal askori bestela edukiko ez
lukeeneuskararen arloko zerbitzu eta laguntza teknikoa eskaini
die.Horri esker, udal barruko erabilera planak, EBPNko
planak,hornitzaileekiko harremanak, udal-langileen trebakuntza,
etaudalez kanpoko beste hainbat programa bideratu ahal izandira.
Zenbait kasutan gainera, gestionatutako laguntzen bidezUEMAk dirua
lortzeko ere balio izan die hainbat herri txikiei. — Aitzindaritza.
UEMA aitzindaria edo lehenetarikoa izan daekimen askotan: erabilera
planak egiten, Jaurlaritzaren programakbideratzen, etorkin etorri
berrien harrerarako lanketan, herritxikietako kulturaren
hedapenaren ikuspegian, …— Hizkuntza argia. Hasieratik bideratutako
administraziohizkera erraza eta argiaren filosofia eta egindako
lana trebakuntzaneta aplikazioan.— Norabidea markatzea. UEMAk
udalerri euskaldunentzakogida argia izan da, egungo GPSa, eta
nolabaiteko iparra eta no-rabidea markatu die (“UEMAk iparra
markatu du, euskaraz bizitzeasinesgarri eta lorgarri bilakatzen
lagundu du”).— Ametsa. Teknikariek egindako analisian jasotakoaren
arabera,UEMAk “engantxatu” egiten du, “topatzen duzulako foro bat
benetanlaguntzen dizuna”. Erakunde administratibo bat da, baina
proiektubat ere bai, ideia bat, amets bat, “eta horrek egiten du
erakargarri”.Beren esanetan UEMAk militantzia kutsua du, filosofia
batdauka atzean eta horrek “erakundeko partaide sentiarazten
du”.
Arazo edo hutsune aipagarrienak:
Egindako lanak asko izan dira eta erdietsitako lorpenak ere
ugari, ikusidugun moduan; baina hogei urtetako bide horretan izan
dira ere hu-tsuneak edota arazoak. Aipagarrienen artean honako
hauek:
• Sozializatzen ez asmatzea. UEMA zer den, zer nolako
funtzioabetetzen duen udalerri euskaldunen lurralde-sarea
osatzerakoan,ze lanak egiten dituen eta zer nolako lorpenak
erdiesten dituen so-zializatzen ez jakitea edo asmatzea (“herriz
herri hori egiten ez duguasmatu jendeari helarazten, jende gehienak
ez daki zer den UEMA etaberen herria UEMAn dagoenik ere, hortan ez
dugu asmatu, hutsegite la-rrienetakoa hori izan da”). Plano
teknikoan lan handia egin da eta
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Herri horiengarapen sozio-
ekonomikoa etasoziokulturala
bultzatzearidagokionez,
berriz, lorpenakez dira hainnabarmenak
izan.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 223
-
udaletan hasierako egoeratik gaur arte aurrerapen handiak
emandira, baina “ez da jakin hori saltzen edo jendeari horren berri
ematen”, ezeta arlo politikoan hori azaltzen: “ez da asmatu lurgune
euskaldunarenideia hori sozializatzen eta horren aldeko
atxikimenduak lortzen esparrupolitiko zabalean”.• Gatazka
politikoa. UEMAren baitan esparru politiko ezberdinenarteko gatazka
izatera iritsi den barne lehia politikoa egon da unebatean.
Kooperazio planteamendua baino, konpetentziarenakgailendu dira, eta
horrek ondorio negatiboak izan ditu proiektuarengarapenean eta
eguneroko lanean. Zinegotzi batek dioen moduan“banderizoen guduxken
irudia gailendu da mankomunitatearen inguruan;UEMAk, badakit esatea
dela errazena, horren gainetik kokatu beharkoluke, politikokeriak
gainditu, ahal den heinean”.• Estatuaren erasoa. Bi planotan,
lehenik UEMaren estatutuen etaudalek onartutako euskara ordenantzen
aurka helegiteak sartu izandituenean, horrek proiektua oztopatu eta
moteldu egin izan du etaerantzunak eta soluzioak bilatzen energia
asko desbideratu beharizatea ekarri du. Bigarrenik, ezker
abertzalea ilegalizatu eginduenean, horren ondorioz sektore
politiko oso bati udaletan partehartze normala eragotzi egin zaio
eta barne tentsioak eta gatazkakareagotzea ekarri du.• Zerbitzu
izaeraren gehiegizko pisua. Bere ibilbidean, oinarrizkoikuspegia
eta xedeak zabaltzearekin batera, UEMAk normalkun-tzarako
zerbitzuak eskaintzen eta garatzen joan da gero eta gehiago.Horrek
arrisku bat sortu du UEMA zer den interpretatzerakoanzenbait
kasutan zerbitzuak eskaintzen dituen bulego tekniko hutsgisa
ulertzera iritsi denean, bere oinarrizko filosofia eta xedeaahaztuz
(“nire ustez UEMA osatzen dugun herrietako hautetsi askok ezdute
argi zer den UEMA eta zertarako nahi duten, batzuek euskarazerbitzu
soil gisa ikusten dute, baina hori ez da
mankomunitatearenzeregina”). Horrela, esate baterako, bere
normaltze prozesuan goaijo duten udalen kasuan, gertatzen da
zenbaitek jada ez ikustea UE-MAren beharra: UEMA normalizaziorako
zerbitzu gisa ikustenbada, eta normalizazioa erdietsi bada, orduan
ez da UEMArenbeharra ikusten. Eta agian ahaztu egiten da Udalerri
horrek norma-lizazio orokorrari begira bete dezakeen funtzioa eta
antzeko besteudalerri batzuekin batera lurralde-sarea osatzeak
eduki dezakeengarrantzia. • Ez dago UEMAko kidetza gestionatzeko
protokoloa. Aurrekoarekinlotuta, UEMAko kide izatea zer esan nahi
duen Hizkuntza Irizpide
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMA zer den,zer nolakofuntzioa betetzenduen
udalerrieuskaldunenlurralde-sareaosatzerakoan, zelanak egitendituen
eta zernolako lorpenakerdiesten dituensozializatzen ezjakitea
edoasmatzea.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 224
-
eta Dekalogo batean jasota badago ere, herri bat UEMAn
sartzerakoanez dago Udalak sinatu beharko lituzkeen hizkuntza
irizpideetanoinarritutako protokolo moduko bat. Halaber, ez dago
ezta ere hiz-kuntza irizpideak beteko ez dituen udal bati UEMAtik
baja ematekoprozedura nolakoa izan behar duen. Hori ez izatearen
arriskuaizan daiteke oinarrizko xedeak eta filosofia bigarren
mailan gelditzea,zerbitzu izaera gailentzea hainbat udal
ordezkariren pertzepzioan,edota udal batzuen funtzionamendu okerrak
UEMAren desprestigioaekartzea.
2.3 Egoera: UEMA erakundearen AMIA analisia
Azterketa egin zen unean UEMAren egoera zein zen ezagutu eta
defi-nitzeko analisia egin zen teknikariekin eta zuzendaritzako
kideekin.AMIA metodologia aplikatuz, UEMAren uneko horretako
indarguneak,ahuleziak, aukerak eta mehatxuak identifikatu eta
garrantziaren araberasailkatu ziren, ondoren agertzen den taulan
zehazki jasotzen denmoduan.
Indargune nagusi bezala aipatzen ziren UEMAren eremu eta
herrikopuru zabala, euskararekiko sentsibilizazio maila altua,
herrietan eus-karaz egiteko ohitura, langileen inplikazioa,
diskurtsoaren indarra etaideia berriak.
Ahulezien artean azpimarratzen ziren diskurtsoa saltzeko
ezintasuna,alderdi guztiek bat ez egitea, baliabideen eskasia,
politikoen inplikaziofalta, lan antolaketan nora eza eta ikuspegi
estrategikoaren gabezia.
Aukeretan, berriz, hauek agertzen ziren nagusiki: etor zitekeen
fasepolitiko berria, euskararen aldeko eragileekin elkarlana, giro
politikoberria, UEMAren proiektu estrategikoan konbentzimendua, eta
hurrengohauteskunde osteko politiko “freskoak”.
Mehatxuei dagokienez, azkenik, honako hauek azpimarratzen
ziren:kalean erabilera gutxituz joatea, adostasun politiko ezarekin
jarraitzea,hurrengo udal ordezkariak ‘epelagoak’ izatea,
Jaurlaritzarekiko ‘mo-rrontza’ eta herritar askok UEMA ez
ezagutzea.
Ondoko taulan agertzen dira zehaztuta eta zuzendaritzaren
etabulego teknikoaren analisiak bereizita, egoerari buruzko
interpretazioarenatal bakoitzean gehien aipatutako lehen hiru
aspektu nagusiak.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
AMIAmetodologia
aplikatuz,UEMAren uneko
horretakoindarguneak,
ahuleziak,aukerak etamehatxuak
identifikatu etagarrantziaren
arabera sailkatuziren.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 225
-
1. taula: UEMAren AMIA analisia
2.4 Etorkizunerako Proiekzioa
UEMAk egin duen ibilbidea eta azterketaren unean bizi zuen
egoeraaztertu ostean, etorkizunera begira zer nolako proiekzioa
egiten duenere aztertu eta jaso nahi izan zen. Egindako galdeketa
eta elkarrizketetanetorkizunerako ildo nagusiei buruz jaso diren
erantzunak atera eta ka-tegorizatu egin ziren; ondoren, ildoei
buruzko kategoria horiek etaaurreko ataletan agertu zirenak kontuan
hartuz, UEMAren hurrengolegegintzaldi-epealdirako izan zitekeen
plangintza estrategikorakooinarria jarri nahi izan zen.
Elkarrizketa eta galdeketetan jasotako eran-tzunetatik UEMAren
etorkizunari buruz kategoritzatu ziren proposa-menak honako hauek
dira:
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMAk eginduen ibilbideaeta azterketarenunean bizi zuenegoera
aztertuostean,etorkizunerabegira zer nolakoproiekzioa egitenduen
ere aztertueta jaso nahiizan zen.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 226
-
• Udalerri Euskaldunak Arnasgune gisa kontsideratu.—
“Normalizazioak aurrera egingo badu, ezinbestekoa da ar-nasguneen
garapen iraunkorra bermatzea”.— “Argi dago, gure ustez, euskararen
normalizazioa bilatzenduen ezein hizkuntza-politikek arnasguneei
izaera estrategikoaaitortu behar liekeela. Izaera estrategiko
horrek gune horiekbabesteko neurriak hartzean izan beharko luke
itzulpena. Bio-dibertsitatea mantentzeko zenbait guneri duten balio
ekologi-koarengatik babesa eskaintzen zaion bezala, arnasguneei
kulturaeta hizkuntza-aniztasuna mantentzeko babes-gune izaera
aitortubeharko litzaiekeela iruditzen zaigu”.
• Arnasguneen garapen orekatua babestuko duen lege-arautegiaren
aldelan egin.
— “Bide horretan, gune horien oreka linguistikoan eragina
izandezakeen ezein esku-hartze eragozteko neurriak hartu behar
li-rateke. Horrela, gune horien inguruan egin litezkeen
edozeinmotatako plangintzak: errepideetakoak,
etxebizitzetakoak,…izango luketen eragin soziolinguistikoaren
inguruko berariazkoikerketa garatu beharko lirateke”.— “Eustearekin
ez da nahikoa eta gaur egungo legediak eznahikoak izanik,
euskararentzat eta Euskal Herriarentzat legediberria eskatu eta
lortzeko borroka egin behar du. Udalerriosoan atzera bueltarik
gabe, inoren esku hartzerik eta oztoporikgabe, euskara hutsez bizi
ahal izateko bitarteko guztiak jarribehar ditu”.
• UEMAk Arnasguneen sustapenerako lan egin.— “Gure ustez
arnagusneen garapena eskualde, herri edoauzoez harago zabaldu
beharko litzateke. Horrela, ulertzendugu, euskara nagusi den gune
sozio-funtzionalak ere (lantoki,elkarte, ikastetxe…) arnasgune
tratamendua izan behar luketela.Bide horretan, UEMA bezala, horiek
ere eremuka antolatzeneta erakundetzen joan beharko litzateke.
Antolatze eta erakundetzehorretan, gure ustez, UEMAk paper aktiboa
izan beharko luke.Gainontzeko arnasguneekin harremanak izan eta
euren gogoetakpartekatu behar lituzkete. Bide hori segita, gure
ustez, arnasguneeninguruan ondorengo zeregin nagusiak garatu
beharko lirateke:
– Arnasguneak babestea lortzeko lan egitea.– Arnasguneak
saretzea eta elkar-harremanetan jartzea.– Arnasgune berriak
eratzea, antolatzea eta erakundetzea.– Euskararen normalkuntzaren
ikuspegitik arnasguneek
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Udalerrieuskaldunek
arnasgune gisaduten lekua eta
garrantziaikustarazteko, eta
UEMArenfuntzioa eta
lanaksozializatzeko
lan egin.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 227
-
duten garrantzia eta izaera estrategikoa zabaltzeko lanegitea.–
Arnasguneen inguruko ikerketa, bai eta euren inguruanegiten diren
mota desberdinetako esku-hartzeen inguruanikerketa bultzatzea”.
• UEMAren izatekoa eta funtzioak eraberritu eta zehatu eta
zentralitateairabazi.
— “Nire ustez, UEMA osatzen dugun herrietako hautetsi askokez
dute argi zer den UEMA eta zertarako nahi duten. Batzuekeuskara
zerbitzu soil gisa ikusten dute, baina hori ez da
man-komunitatearen zeregina. Helburu argiak markatzea eta
funtzioakzehaztea ezinbestekoa dela iruditzen zait, zer norabidetan
jobehar dugun jakiteko eta indarrak inplementatzeko”.— “UEMAk askoz
toki zentralagoa beharko lukeela iruditzenzait geroko Euskal
Herriaren konfigurazio politikoan. Euskal-gintzaren ‘ahizpa pobrea’
izateari utzi behar dio eta lortubeharko luke erakunde sendo
bihurtzea, aurrekontu eta bitartekonahikoz hornitua, eta proiekzio
publiko zabalarekin”.— “UEMAk euskararen aldeko borrokan geroz eta
gehiagoeragiten jarraitu behar du. Euskal Herriarentzat eta
berezikieuskalgintzarentzat, eredu eta ardatza izan behar du”.—
“UEMA indartu eta zabaldu egin behar da, barrutik eta kan-potik
trinkotu. UEMA zer den eta zertarako sortu zen birgogoratueta
ezagutzera eman”.— “Funtsezkoak izango dira euskara biziberritzeko
zein gizartekohesiorako. Hizkuntza politiketan garrantzia handiagoa
hartubeharko lukete udalerri euskaldunek, eta oro har, bide
erakuslediren eragile guztiak”.
• UEMAn elkarlanerako adostasun politikoaren alde lan egin—
“Agian falta zaio alderdi abertzale guztietara iristea
eta“consensus” bat lortzea euskaldun eta abertzale sentitzen
garenguztion artean. Baina horren errua, nire ustez, ezin zaio
UEMAribota”.— “Banderizoen guduxken irudia gailentzen da
mankomuni-tatearen inguruan; UEMAk (badakit esatea dela errazena)
al-derdien gainetik kokatu beharko luke, politikokeriak
gainditu,ahal den heinean”.— “UEMAri falta izan zaiona apolitiko
izatea izan da”.— “UEMA, denok dakigu bi ikuspuntu ezberdin daudela
honiburuz, eta horren isla egungo egoera, hainbat udalerri
kanpo-
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Beste Udal etagizarte-eragileekinkooperazio-saresoziala
ehundu.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 228
-
raturik (legea dela medio edo euren borondatea dela..). Eta
era-kunde honi dagokiona ezarri dakioke beste hainbati ere,
azkenbatean, “polítika” deitzen diogun estrategia ezberdinen
Ondorica.Nahiago nuke hau guztia bukatzear dagoela pentsatzea
etaabertzale guztiok bat eginik UEMA indartsu bat bultzatu
etagaratuko dugula sinestea”.— “PNV gero eta indartsuago ikusten da
indar abertzaleenartean eta horko zuzendaritzan ez dut ikusten
abertzale etaeuskaltzaleen indar eta apoio handirik euskal kontuei.
Horkojendea konbentzitzen eta horiekin harremanak hobetzen
saiatubeharko genuke, euskararentzat indar handia izango
litzateke-elako”.— “Administrazio(ar)en babesa ere lagungarria da,
indar askogaltzen da barne gatazketan; erdietsi beharreko beste
kontubat”.— “Ezin dugu ahaztu, EAJk UEMA utzi ondoren, egoera
politi-koak UEMAren etorkizuna baldintza dezakeela”— “Kontsentsu
zabalagoak bildu, kolore politiko guztietakoudalak sarera elkartu,
eta udalerrien arteko benetako elkartemoduan funtzionatu behar
luke”.
• Udalerri euskaldunek arnasgune gisa duten lekua eta garrantzia
ikusta-razteko, eta UEMAren funtzioa eta lanak sozializatzeko lan
egin.
— “Egindakoa eta lortutakoa “saltzen” ere jakin behar dugu.Maiz,
UEMAren “garaipenak” oharkabean pasatzen diren sen-tsazioa bizi
dut. Marketin kontua?”.— “Ez dakit zein neurritan den UEMAren
beraren kulpaz,baina ez du asmatu lurgune euskaldunaren ideia hori
sozializatzeneta horren aldeko atxikimenduak lortzen esparru
politiko zaba-letan”.— “UEMAk presentzia handiagoa izan beharko
lukeela kalean,herritarren artean, udalentzat eta
udal-ordezkarientzat ez bezala,bai baitirudi herritarrentzat
urruneko zerbait dela”.— “Euskaren normalizazioak bizi duen
“teknifikazioak” erehausnarketa merezi duelakoan nago; ez dezagun
gure hizkuntzateknikarien kontu soiltzat aurkeztu”.— “Komunikazio
egoki eta iraunkorra abian jarri behar da. Bo-rroka ideologiko
txukun bat egin behar da. Euskararen aurkakoeraso bat ere ez da
erantzunik gabe gelditu behar”.
• UEMA osatzen duten Udalerrien sarea areagotu.— “Udal/herri
euskaldunen inplikazio handiagoa”.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Berezko gizartebizitasunaren eta
sorkuntzarenalde lan egin.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 229
-
— “UEMAn ez dauden gainontzeko udalerri euskaldunak era-kartzea
falta zaio”.— “UEMAri dagokionez lortzen ez badu udalerri gehiago
in-plikatzea bere etorkizuna oso mugatua izango da”.— “Baldintzak
betetzen dituzten udalerri ahalik eta gehienbiltzea izan behar luke
ardatz estrategikoetako bat, ordenantzak,plangintzak eta ekimen
bateratuak landuz eta indarrean sartuz.UEMAn zenbat eta
sentsibilitate politiko gehiago egon, zenbateta udalerri mota
ezberdin gehiago egon, orduan eta indartsuagoa,zabalagoa eta
eraginkorragoa izango da”.
• Beste Udal eta gizarte-eragileekin kooperazio-sare soziala
ehundu.— “Euskal Herriko eta herri bakoitzeko eragile
guztiekinharreman dinamika zabala abian jarri beharko da.
Hausnarketasakon bat egin eta egitekoak elkarrekin bateratuz,
aurrera begira,lan eta borroka dinamikari heldu behar zaio”.—
“Harremanak indartu eta euskararen aldeko ofentsiba
politikoiraunkorra adostu, dispertsioarekin amaitu egin behar da.
EuskalHerriko egitura desberdinetako eragile anitzekin euskaraz
bizi-tzeko hitzarmenak sinatu eta jarraipen batzordea sortu”.—
“Euskal Herri euskaldunaren norabidean, UEMA etaEuskal Herriko
gainerako udalerrien arteko osagarritasunaindartu behar da:
udalerri denetan Euskal Herri euskaldunarenaurrerabidea bermatuko
duen hizkuntza politika aplikatubehar da eta”.— “UEMAko baldintzak
betetzen ez dituzten udaletan aurre-rapausoak eman daitezen
eragiteko gaitasuna behar luke. Eudeleta NUKF-ekin elkarlanean
garatu beharko litzateke lan ardatzhori. Kontuan hartu behar da
baldintzak betetzen ez dituztenudalerrietan bizi direla euskal
hiztun gehienak eta euskalherritar gehienak”.
• Berezko gizarte bizitasunaren eta sorkuntzaren alde lan egin.—
“Esan nahi dut, une baten ez dela nahikoa erdaraz dagoenaeuskaraz
eskaintzea, erdaraz ez dagoena eskaini behar dugulaeuskaraz”.
• Hizkuntza aniztasuna abiapuntu, eta arnasguneen garapen
orekatuaxede, etorkinen euskararako integrazio-bideetan
sakondu.
— “Azken urteotan gure herrietara kanpotik etortzen ari
zaigunjende andanak, batez ere Hego Amerikatik datozkigunek,
eraginzuzena du(te) gure herriotako bi hizkuntzen erabileran,
gazte-laniaren alde. Gai honek gogoeta sakona eskatzen du, eta
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Hizkuntzaaniztasunaabiapuntu, etaarnasguneengarapen
orekatuaxede, etorkineneuskararakointegrazio-bideetansakondu.
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 230
-
adostuko ditugun neurrietan asmatzea, eta geroko gerotangeratu
gabe ekitea, alegia gaiari lehenbailehen heltzea. Zerbaitegin da,
lehen ere, baina ez da nahikoa noski”.
3. LABURBILDUZ�
Euskal Herrian badira hainbat udalerri soziolinguistikoki
euskaldungisa definitzen direnak. Udalerri horiek euskararen gune
soziokulturalnaturalak dira, baina egoera disfuntzionala pairatu
izan dute erdareneraginpean eta hainbat arlo formaletan erdarak
hizkuntza hegemonikoarenlekua bereganatu izan du.
Hori horrela, 80. hamarkadan egoera horrekiko kontzientzia
etasentimendu indartsu bat kaleratzen joan zen, udalerri mailan
zegoenkonpetentzia sozial eta politikoaz jabetuz joan zena eta
ekimenakbideratuz burujabetza linguistikorako bidea egiten hasi
zena. HorrelaUdalerri Euskaldunen Mankomunitatea eratu zen, egoera
disfuntzionalakgainditu asmoz, eta udalerri euskaldun horiek
osatzen duten arnasgunelinguistiko kulturalaren lurralde-sarea
indartzeko eta ahalmentzeko.Udalerri hauek, globalizazio
uniformizantearen aurrean nortasunezkohizkuntza normalizazioaren
mugimenduari lagunduko dioten hizkun-tzaren energia-iturri
naturalak izango direla ulertzen da.
Hogei urteko ibilbidean gorabehera ugari egon da, hutsuneak
etalorpenak, baina egun hizkuntzaren normalizazioaren arloan
udalerrieuskaldunak eta UEMA mankomunitatea bera ezinbesteko
erreferentziizatera iritsi dira, euskararen transmisioaren eta
biziberritzearen gunebitalak. Zaindu eta beren garapenean indartu
beharreko guneak, EuskoJaurlaritzaren Euskara-21 dokumentuak
lehentasunezko ildoak finka-tzerakoan zehazten duen moduan:
“euskara ohiko hizkuntza izango dutenarnasgune eta funtzioak
zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez be-launeko
transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala
indartzeko”(Eusko Jaurlaritza, 2009: 50).
Baina UEMAren funtzioa eta ibilbidea ez da soilik
hizkuntzarennormalizazioaren parametroetatik aztertu behar, hori
baino gehiago ereba da, herri hauetan egiten ari den lana gizarte
berrikuntzaren eta dina-mizazioaren parametroetan koka baitaiteke.
Horrela, gizarte berrikuntzarenkontzeptuak komunitatearen
indartzearen ikuspuntutik (Azkarragaet.al., 2012) ezaugarri hauek
—partehartzea, kontzientzia, autokontrola,gizarte ahalmentzea,
autogestioa, konpromisoa, inklusibitatea, gaitasunengarapena,
identitate soziala…— dituela ulertzen bada, ondoriozta daitekeUEMAk
sustatzen duen udalerri euskaldunen mugimendua gizarte be-
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
UEMAren funtzioaeta ibilbidea ez da
soilik hizkuntzarennormalizazioaren
parametroetatikaztertu behar, horibaino gehiago ereba da, herri
haue-tan egiten ari denlana gizarte berri-
kuntzaren etadinamizazioaren
parametroetankoka baitaiteke.Horrela, gizarteberrikuntzaren
kontzeptuak komu-nitatearen
indartzearen ikus-puntutik
(Azkarraga et.al.,2012) ezaugarri
hauek dituela uler-tzen bada,
ondoriozta daitekeUEMAk sustatzenduen udalerri eus-
kaldunenmugimendua
gizarte berrikun-tzaren bidetik
doala eta, zentzuhorretan, euskal
gizarte orokorrariere ekarpen nabar-mena egiten
diola,hizkuntzaren ikus-
puntutik bezala,berrikuntzaren
gizarte garapena-ren ikuspuntutik
ere.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 231
-
rrikuntzaren bidetik doala eta, zentzu horretan, euskal gizarte
orokorrariere ekarpen nabarmena egiten diola, hizkuntzaren
ikuspuntutik bezala,berrikuntzaren gizarte garapenaren ikuspuntutik
ere. �
BIBLIOGRAFIA
Adger, W. (2000). “Social and ecological resilience: are they
realted?”Progress in Human Geography, 24 (3), 347-364
Alboan (2004). Sistematizazioa, gure praktiken gaineko begirada
berria. Gizatransformazioko esperientziak sistematizatzeko
gidaliburua. Bilbo: Alboan.
Alboan (2007). Participación ciudadana y sistematización de
experiencias.Bilbo: Alboan.
Azkarra, J. et. al. (2012). “Eco-localismos y resiliencia
comunitaria frentea la crisis civilizatoria. Las iniciativas de
Transición”. Polis RevistaLatinoamericana, 33.
http://polis.revues.org/8400
Estrada, V. M. (2005). “Fundamentos epistemológicos, teóricos y
meto-dológicos de la sistematización y la formación profesional en
trabajosocial.” In, Estrada, V.M., Torres, L. eta et al. (arg.),
Miradas sobre lasistematización de experiencias en trabajo social
(14-28 orr.). Cali,Colombia: Universidad del Valle.
Eusko Jaurlaritza (2009). Euskara-21. Itun berritu baterantz.
Gogoetairekiaren ondorengo txostena. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren
ArgitalpenZerbitzua.
Jara, O. (2006). “Sistematización de experiencias y corrientes
innovadorasdel pensamiento latinoamericano. Una aproximación
histórica.” LaPiragua. Revista Latinoamericana de Educación y
Política, 23, 7-16.
PESA. (2004). Guía metodológica de sistematización. Honduras:
FAO.Bickel, A. (2006). “La sistematización participativa para
descubrir los
sentidos y aprender de nuestras experiencias”. La Piragua.
RevistaLatinoamericana de Educación y Política, 23, 17-28.
Borjas, B. (2003). Metodología para sistematizar prácticas
educativas: Por lasciudades de Italo Calvino. Caracas: Federación
Internacional de Fe yAlegría.
Bowlby, J. (1992). “Continuité et discontinuité: vulnerabilité
et resilience”.Revue Devenir, 4, 7-31.
Coppens, F., eta Van de Velde, H. (2005). “Programa de
especialización engestión del desarrollo comunitario”. Curso
E-DC-6.1.: Sistematización,texto de referencia y de consulta.
Estelí, Nicaragua: CURN / CICAP.
Fernandez, J.L. eta Morán, N. (2012). “Cultivar la resiliencia.
Los aportesde la agricultura urbana a las ciudades en transición”.
RevistaPapales de Relaciones Ecosociales y Cambio Global, 119,
131-143.
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen
Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 232
-
Holling, C.S. (1973). Resilience and stability of ecological
systems. Pdf do-kumentua.
http://www.iiasa.ac.at/Admin/PUB/Documents/RP-73-003.pdf
(2013/09/26an irakurria)
Nina, A. (2006). Guía de Sistematización. El Salvador:
GTZ.Theis, A. (2003). “La resiliencia en la literatura científica”.
In, Manciaux,
M. (arg.), La resiliencia: resistir y rehacerse. Barcelona:
Gedisa.Simpson, M.G. (2010). Resiliencia sociocultural. Del ‘Yo
puedo’ al ‘Nosotros
podemos’. Buenos Aires: Ed. Bonum.Suarez Ojeda, N.E. (2001).
“Una concepción latinoamericana: la resiliencia
comunitaria”. In, Melillo, A. eta Suarez Ojeda, N.E. (arg.),
Resiliencia,descubriendo las propias fortalezas. Buenos Aires:
Paidós.
Zalbide, M. (2009). Aurrez aurreko jardunaren lekua
HINBE-saioetan.UdalTop, Udaletako euskara-zerbitzuen I. Topaketan
irakurritakohitzaldia.
http://www.udaltop.com/historikoa/2009/dokumenta-zioa/ponentziak/aurrez-aurreko-jardunaren-lekua-hinbe-saioetan(2012/02/15ean
irakurria)
BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 |
Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen
azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena
bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 233