-
ArteKalea Balma-sedak hainbat jar-duera artistiko ekarriko ditu
gure hiribildura, uda honetan, herritar guztientzat. 6. orr.
Bizkaiko Itzulia ziklismo-probaren XX. edizioa uztaila-ren
10etik 13ra egingo da, eta gure hiribilduan hasi eta amaituko da.
11. orr.
Uztailaren 4an, ohiko bilkura egin zen, eta hainbat mozio eta
mintza-gai aurkeztu ziren eguneroko gaiei buruz. 10. orr.
KARMEN JAIAKKARMEN JAIAK
DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA -
11. URTEA - UZTAILA 2014 - 175. ZK.
-
TRAMEINSATRANSFORMADORE
MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.
MetalgintzaBurdina
Altzairu herdoilgaitzaLetoia
Aluminioa
Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800
BALMASEDA
Espezialitatea:arkumeak eta
ekoizpenpropiokoharagiak
LaburkiUdalBerriak2JAIAK
BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014
EGITARAUA
Uztailaren 11, ostirala19:00 Luzaideko Maskarada, Eguzki Dantza
Taldearen eskutik.22:00 Pregoia, nesken Saskibaloi tal-deko
kadeteen eskutik. 22:00 Rioja Express-en Habanerak
Uztailaren 12a, larunbata10:00 XVII. Gastronomia txapelketa:
patata-tortilla eta marmitakoa, San Severino plazan.12:00 Kalejira,
Jatorrak Txistulari Tal-dearen eskutik.12:00 14:00 Haurrentzako
parkea, San Severino plazan.
14:00 Gastronomia-txapelketako sa-rien banaketa.15:00 Marmitako
herri-bazkaria, Kadagua SBT taldeak antolatuta. 17:00- 20:00:
Haurrentzako parkea, San Severino plazan.18:00 Zezen-jaialdia20:00
XXXV. Txalupen jaitsiera20:30 Txalupen jaitsierako sari-ba-naketa
20:30 Musika-animazioa Aita Zortziko fanfarrearen eskutik.23:00
Toom-Pak. Ikuskizuna San Se-verino plazan00:00 DJ Pako &
Ilia
Uztailaren 13a, igandea11:00 Gastronomia Azoka San Seve-rino
plazan
12:00: Musika-animazioa Folk/Fire taldearekin13:30
Herri-kirolak, San Severino plazan16:30: Mus azkarreko txapelketa,
Kadagua SBTk antolatuta Arratsaldean zehar: Urpeko bataioa,
Errotarenan18:00 Zaldi-ikuskizuna.
Uztailaren 16a, asteazkena, KARMEN EGUNA09:00
Arrantza-txapelketa Zubi Za-harrean18:00 Herri-zekorketa20:15
Perkusioa Kolpez blai tal-dearekin
Marmitakoa jai hauetako jakia da
XVII. Gastronomia Txapelketak: Marmitako eta
Patata-tortillaAurten ere, patata-tortillen eta marmitakoaren
gastronomia-txa-pelketak 10:00etan hasiko dira, uztailaren 12an
(larunbata), San Severino plazan. Nahi duenak izen-eman dezake.
Izen-ematea 11:00etan amaituko da. Egindako tortilla 12:00ak baino
lehen aur-keztu beharko da, eta marmitakoa 13:30ean. Bi platerak
plazan bertan egin be-harko dira, eta tortilla egiteko osagai hauek
besterik ez dira onartuko: arrautzak, olioa, gatza eta patatak.
Marmitakoa edozein ontzitan sukaldatu daiteke, eta epez kanpo
aurkezten bada, 5 puntuko zigo-rra ezarriko zaio.
Tortilla-platere-tarako lehenengo saria 90 eu-rokoa izango da,
bigarrena 40 eu-rokoa eta hirugarrena 20 eurokoa.
Marmitako-txapelketan, aldiz, le-henengo saria 120 euro eta
ga-raikurra izango dira, bigarrena 80 euro eta hirugarrena 30
euro.
Karmengo Arrantza-txapelketaUztailaren 16an (asteazkena), Karmen
egunean, 09:00etatik au-rrera egingo da arrantza-txape-lketa, gure
Zubi Zaharrean. Izen-ematea eta arau-irakurketa Zubi Zaharrean
bertan egingo da, txa-pelketa hasi baino lehen. Anima zaitez eta
parte hartu ezazu txa-pelketan!
-
BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014Laburki
3Uztaila 14
Txalupen XXXV. jaitsiera Kadagua ibaiatikAurten, txalupen
jaitsiera anima-tua uztailaren 12ko (larunbata) 20:00etan hasiko
da. Irteera-le-kuen zozketa 19:45ean egingo da, eta irteera-lekua
jakin aurre-tik uretan dagoen txalupa deska-lifikatu egingo da.
Halaber, zo-zketaren ondoren zenbakia al-datzeak deskalifikazioa
ekarriko du.Izen ematea 19:30etik 19:45era bitartean egingo da,
irteeraren alboan. Probaren aurreko egune-tan ez dago errekan
entrenatze-rik. Txalupak edozein material erabilita eraiki
daitezke, baina ezin izango da kanoarik erabili. Txalupa bakoitzeko
tripulazioa, gutxienez, bi pertsonak osatuko dute, eta helmugara
ere gutxie-nez bi taldekidek iritsi behar du-te, txaluparen
gainean. Epaimahaiak baloratuko du ma-teriala, eta kideen lanak eta
ani-mazioak ez du eraginik izango helmugara heltzeko hurrenke-ran.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.Parte hartzeagatik 12 euroko
dieta eskainiko da (uztailaren 14tik aurrera); zehazki, Kultur
Etxeko bulegoan emango da. Ba-da, dieta hori kobratu ahal izate-ko,
nahitaezkoa da txalupa eta bere hondakinak errekatik ate-ratzea.
Horretarako, bi leku pres-tatu dira: hiltegia eta Magdale-na.Ondoen
apaindutako txalupak 100 euroko saria irabaziko du, baina
horretarako nahitaezkoa da hiltegiko presara heltzea. Bestalde,
ontzi martxosoenak 80 euro jasoko ditu, eta kide gehien
daramatzanak 50 euro. 15 urte-tik gorako kideekin iristen den
lehenengo txalupari 20 euro emango zaizkio, eta beste ho-rrenbeste
emango zaio 14 urte-tik beherako kideekin heltzen den lehenengoari.
Txaluparen batean 14 urtetik gorako tripula-tzaileren bat badago,
nagusien taldean sartuko da.Zatoz animaziora, zatoz txalu-pen
jaitsierara!
Habanera jai hauetako tradizioetariko bat da
Tabernak ixteko orduaKarmen jaietan, tabernek honako or-dutegi
hau izango dute:2. multzoko lokalak:Uztailaren 11, ostirala:
04:30ak arte.Ekainaren 12a, larunbata: 05:00ak arte.3. multzoko
lokalak:Uztailaren 11, ostirala: 06:00ak arte.Ekainaren 12a,
larunbata: 06:30ak arte.Herritarrengandik jasotako eskaerari
erantzuteko asmoz, gure jaietan ta-bernak euskal musikaz girotzeko
gonbita luzatu nahi dugu Udalaren Euskara Zerbitzutik.Gogorarazi
nahi dugu tabernen ja-been ardura dela euren establezi-menduen
aurreko bide publikoa eta eraginpeko eremua garbitzea. Debe-katuta
dago establezimenduetatik kanpo beirazko edalontziak edo bes-te
objektu batzuk ateratzea.
Luzaideko MaskaradaEguzki Dantza Taldeak irekiko ditu Karmen
jaiak, Luzaideko Maskarade-kin, uztailaren 11n (ostirala).
Dantza-pieza hori inauterietarako
zegoen aurreikusita, baina egural-diak ez zuen egitea
ahalbidetu. 19:00etan Kultur Etxetik irten eta San Severino
plazaraino joango dira.Luzaide (gaztelaniaz Valcarlos) Nafa-rroako
iparralde menditsuko herri bat da, Ipar Euskal Herriko mugatik oso
hurbil dagoena. Mugaren hegoal-dean egon arren, folklorearen eta
geografiaren ikuspegitik, bertako dantzak Nafarroa Beherekotzat jo
daitezke; izan ere, Luzaide bortuez haraindi dago. Erraldoiak,
armada bateko zulatzaileak, bolanteak eta neskak dira dantza
horietako pertso-naietako batzuk.
HabanerakAurten, Rioja Express ganbera-txarangak habanera
tradizionalen XVIII. edizioa eskainiko digu ostira-lean, uztailaren
11n, 22:00etan. 18 abestiz osatutako errepertorioaren barruan, bi
abesti berri erakutsiko di-zkigute: En un palmar eta Hay unos ojos.
Gainerakoak denok ezagutzen ditugun abestiak izango dira, bes-teak
beste: Botecito, Torrevieja, Los Pasajeros, Flor de amor eta
abar.
Beharrezkoa da musika horrekin go-zatzera hurbiltzen diren
herritarrek parte hartzea; izan ere, txarangare-kin kantatzen
denean giro ezin hobea sortzen da jaietako ekintza horretan. Hitzak
ahazten dituzten despistatu horientzat, aurreko urtee-tan bezala,
pantaila bat jarriko dute, jotzen dituzten abestiekin. Horrela,
denek izango dute aukera txaranga-ren soinuan kantatu eta
dantzatzeko.
Herri-bazkaria: marmitakoaLarunbaterako (uztailaren 12a), gu-re
hiribilduko Saskibaloi Taldeak herri bazkaria antolatu du.
15:00etan ha-siko da, udaletxean. Menua honako hau izango da:
entsalada, marmi-takoa, ogia, edaria eta postrea. 9 eu-ro balioko
du. Eman izena taldearen txosnan, Kultur Etxean, Musutxun edo
Caranbolan. Txartelak salgai egongo dira bazkariaren egunera ar-te
edo guztiak saldu arte. Ekitaldi ho-netan parte hartu nahi baduzu,
mugi zaitez, lekuak mugatuak dira eta.
-
LaburkiUdalBerriak4JAIAK
BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014
Zezen-jaialdiaren kartela
Jose Ignacio Llagunori omenaldia Datorren uztailaren 16an Jose
Ignacio Llaguno balmasedar apai-zari omenaldia egingo zaio. Gure
Hiribilduko parrokiako Kontseiluak antolatuko du eta Udaleko
ordezkariak parte har-tuko dute.
Balmasedako Euskal EzkontzaEkaina oso hil aktiboa izan da,
kul-tur ekitaldiei dagokienez. Horie-tako bat izan da hilaren 14an,
la-runbatean, eginiko Euskal Ezkontza. Gure hiribilduko zenbait
elkartek parte hartu zuten, eta Eguzki Dantza Taldea aritu zen
an-tolatzaile. Musika, dantza, bertsoak, erromeria eta tradizioa ez
ziren faltatu antzinako moldera eginiko ezkontzaren antzezpe-nean.
Balmaseda osoa zegoen os-pakizunera gonbidatuta, eta ha-marnaka
pertsona bildu ziren, euskararen erabilera sustatzen duen eta
dantza-taldearen ikas-turteari azken puntua ematen dion jaian parte
hartzeko. Anto-latzaileek eskerrak eman nahi diz-kiete esku hartu
duten pertsona guztiei eta gure tradizio errotue-nak gogorarazteko
parte hartu zu-tenei.
San Juan gauaBere hitzorduan ordurako heldu zen, joan den
ekainaren 23an, udako solstizioa, urteko gauetan laburrena,
argiaren eta astro erre-gearen garaipena islatzen duena.
Kristautasunak San Juan gau bi-hurtu ondoren, gaur egun Balma-sedan
ere ospatzen da egun ma-giko hori. Eguzkiari eskainitako gaua: ekhi
gaua, Cadaguaren al-boan ospatu zen berriz ere, Casca-jalen, euskal
kantekin, euskal mi-tologiaren eszenekin eta sorginak errez
gozatzera bertaratutako ha-marnaka pertsonen aurrean. On-doren,
txokolate tradizionala ba-natu zen. Hori guztia zenbait elkarteek
antolatuta. Orobat, na-barmendu egin behar da Larrugin auzoan
prestatutako sua.
Balmasedako zezen-zaletasunari buruzko liburuaJaien hasiera
baliatuz, Harresi Kultu-rala Elkarteak, Balmasedako Ze-zenketa
Taldeak lagunduta, hiribildu honetako zezenketa-tradizioari buruzko
lehenengo liburukia aurkez-tuko du. Kultur Etxean izango da,
uztailaren 11n, 19:00etan. Ekital-dian egongo dira Vicente Ruz El
So-ro maisua (Karmen jaietan azal-duko da berriro), Vista Alegre
zezen-plazako presidente Matas Gonzlez, Bilboko Club Cocheritoko
Jos M San Vicente, Zezenketa Taldeko or-dezkari Antn Absolo eta
J.T. Sez Pikizu, Harresi Kulturalaren or-dezkari gisa. Lehenengo
liburukia da, eta 1528. urtetik 1960. urtera ar-teko informazioa
jasotzen du. Biga-rren liburukia datorren urtean argita-ratuko
da.
Zezen-jaialdia eta zaldi-ikuskizunaLarunbatean (uztailaren 12a),
18:00etan, El Vellosn ganadutegiko lau zekor toreatuko dituzte
Vicente Ruiz "El Soro", Julio Bentez "El Cor-dobs", Ivn Abasolo eta
Daniel Ollora "El Dani zezenketariek, eu-ren koadrilek
lagunduta.Zezenketa Taldeak zaldi-ikuskizuna ere antolatu du
iganderako (uztaila-ren 13a). 18:00etan izango da zezen-plaza
berean, eta jaietako ekintza berrietako bat da.Jaiak amaitzeko,
asteazkenean (uztailaren 16a, Karmen Eguna) ohiko herri-zekorketa
egingo da, 18:00etan. Hiru zekor toreatuko di-tuzte hiribilduko
zezenketen zaleek banderillen eta hiltzearen itxurak egiten,
animalia zauritu gabe. Ho-nako hauek parte hartuko dute: Ru-ben
Marcos Galerna de la Corre-ria, Marcelino Ibargen El del lu-
nar eta Marcelo Altamira El Cu-rro, euren koadrilek lagunduta,
Margarita "La Flor de la capea" Ko-lonbiarrak ordezko gisa jardungo
du.Hona hemen ekitaldi horiek gozatze-ko prezioak:-Sarrera
orokorra: 20 -Erretiratuen sarrera: 15 -12 urte arteko haurrak
(lagunduta): Doan-Sarrera aurretik erosita: 18 -Zaldi-ikuskizuna:
12 -Zaldi-ikuskizuna erretiratuentzat: 10 -Zaldi-ikuskizunaren
sarrerak aurre-tik erosita: 10 -Zaldi-ikuskizuna 12 urte arteko
hau-rrentzat: 6 -Herri-zekorketa: 5Ez dago abonamendurik.
-
BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014Laburki
5Uztaila 14
Garagardo AzokaEkainaren 19tik 22ra bitartean San Juan plazan
eginiko Garagar-do Azokaren bosgarren edizioko giroa ezin hobea
izan zen. Beroak garagardo freskoa hartzera bultzatzen zuen, baina
Alema-niako jaki tradizionalak ere eskai-ni ziren, hala nola,
ukondotxoa edo saltxitxak. Iigo Sastrek eta Dani Varak girotu zuten
jaialdia, irrati-ikuskizunarekin. Bestalde, argazkiak argitaratuz
eta #birra-balma hashtagarekin tuiteatuz zozketa sorpresetan parte
hartze-ko aukera eman zen. Plan zoraga-rria udako lehenengo
eguneta-rako.Azoka hori Balmaseda Ftbol Club taldeak antolatu du,
bere mendeurrenean. Taldeak eske-rrak eman nahi dizkie jaira
bolun-tario bertaratu eta guztia posible bihurtzeko lan egin zuten
pertso-nei. Guztien artean lortu dugu azoka hori egonkortzea. Eta
sei-garren edizioaren begira gaude jada.
San Roqueren omenezko mezaDatorren abuztuaren 16an be-rreskuratu
egingo dugu San Ro-queren omenezko meza egiteko tradizioa.
Kolitzako baselizan izango da, 12:00etan. Mendiza-leek tortoak eta
txakolina dastatu ahal izango dituzte, elizkizunen ondoren.
Giro paregabea Garagardo Azokan
Toom-PakToom-Paken ReciclArt emanaldia izango da, zalantzarik
gabe, jai hauetako berrikuntza. ReciclArt denentzako
musika-ikuskizuna da, eta ikuspuntu jakin bat du: antzerki kodean
egindako erakustaldi artis-tiko-didaktikoa da, eta bere asmoa da
ikusleak entretenitzea eta, aldi berean, birziklatzeko
kontzien-tziatzea eta horretara animatzea. Sentsibilizatzea lortzen
du era ezber-din eta dibertigarrian, eta, horreta-rako, instrumentu
biziak, mugimen-du pausatuak eta umore-dosi han-diak darabiltza.
Toom-Pak-ek bere ikuskizun guztietan erabiltzen ditu osagai
horiek.Euren erritmo energetiko eta itsas-korrek doinu brasildar,
arabiar-anda-luzak dakartzate gogora, bai eta te-chnoaren eta
musika klasikoaren be-reizgarri direnak ere. Toom-Pak konpainiako
musikariak liluratua daude perkusioarekin eta ikuskizu-narekin.
Taldea sortu zutenetik (2003ko maiatza) lorpen handiak egin
dituzte: lehenengo lekua perku-sioaren kategorian Camel Arte
(Tokyo, Berlin-Madrid) nazioarteko lehiaketan, Berlingo Festival
Um-spannwek Humboldt-en parte har-tu zuten, lehenengo gelditu ziren
Al-
cal de Henaresko Sortzaile Gazteen VII. Lehiaketan, hainbat
marka ga-rrantzitsuren publizitate-ekitaldie-tan parte hartu dute,
eta mundu er-dian izan dituzte emanaldiak, bes-teak beste.Euren
eszenaratzea ikusgarria eta deigarria da, eta perkusioarekin
ba-tera, ezohikoa; horrek oso berezi bi-hurtzen ditu, zalantzarik
gabe.Datorren larunbatean, uztailaren 12an, 23:00etan, S. Severino
plazan.
Mus azkarreko txapelketaBalmasedako saskibaloi-taldeak mus
azkarreko txapelketa antolatu du, joko horren zaleentzat. Igandean
izango da (uztailaren 13a), 16:30ean. Izena eman nahi duenak
txapelketaren egunean egin ahal izango du, kirol-klubaren txosnan.
600 euro daude jokoan bikote iraba-zlearentzat, 250
bigarrenarentzat, 100 euro hirugarrenarentzat eta 50
laugarrenarentzat.
Sexu-erasorik gabeko jaiakSexismoa eta genero-bazterkeria
gi-zarte honetako gaitza dira, eta he-
rriko jaietan ere agertzen dira. Uda-leko Berdintasuna Arloak
gogorarazi nahi du pertsona guztiok, gizon zein emakume, eskubidea
dugula jaiak gozatzeko, bazterkeria-egoerarik edo erasorik jasan
behar izan gabe. Kontuan izan behar da urteko egun guztietan ezetz
ezetz dela, eta egu-notan ere borrokatu egin behar ga-rela
biztanleen erdia iraintzen duten estereotipo eta rol sexisten
aurka. Jaiek espazio seguruak izan behar dute, errespetua gailendu
behar da, eta neskek eta emakumeek euren ai-sialdiaz gozatzeko
aukera izan behar dute inongo indarkeriarik jasan ga-be,
indarkeria-maila edozein dela ere.
Oharra: Karmengo jaien egitaraua Jai Batzordeak landu du.
EHBilduk, gonbidatuta egon arren, ez du bilera hauetan parte hartu.
Talde honek as-paldian ez du parte hartu batzor-deotan, eta pasa
den uztailaren 4ko Udalbatzan bertan parte hartzeari uko egin zion.
Jai Batzordean parte hartzen duten elkarteei eskerrak eman nahi
dizkie-gu, egiten duten lanagatik.
Toom-Pak
-
Laburki6
Biblioteka zabalik egongo da abuztuanAurten ere, udal-biblioteka
zaba-lik egongo da abuztuan, zehazki, 10:00etatik 13:00etara.
Museoetara bisitak 2014ko bigarren hiruhilekoanPasio Bizidunaren
Interpreta-zio Zentroak 1.234 bisitari jaso ditu urteko bigarren
hiruhileko honetan. Aurreko ekitaldietan bezala, epe horrek
lehenengo hi-ruhilekoak (661 bisitari izan zi-ren) baino bisitari
gehiago eraka-rri ditu, nahiz eta apirileko bi as-tetan zentroa
itxirik egon zen, As-te Santua zela eta. Gogorarazten dugu
uztailean Javier Mara San-ta Coloma Memorialaren lehe-nengo
lehiaketaren argazkien erakusketa egongo dela ikusgai
zentroan.Hiribilduko Historiaren Mu-seoari dagokionez,
azpima-rratzekoa da urteko bigarren hi-ruhilekoan 1.436 bisitari
hurbildu direla. 2013ko epe berean erre-gistratu ziren (1.209
bisitari) bai-no bisitari gehiago izan dira aur-ten. Halaber,
hainbat jatorritako 34 talde bertaratu dira.Boinas "La Encartada"
mu-seoari dagokionez, bisitari-ko-purua iazkoa baino handixeagoa
izan da, batez ere maiatzean, Modaren Topaketari esker, eta
ekainean, ikastetxe askok museo hori aukerazten baitute ikasturte
amaierako irteera egiteko. Udan, La Encartadak aldi baterako
"Ba-lentziaga ezartzen" erakusketa eskainiko du. Bertan,
arkitektu-rako 11 ikaslek Balenciaga jostu-naren diseinuetan
oinarrituta egin dituzten lanak egongo dira ikusgai.
UdalBerriakKULTURA
ARTEKALEA BALMASEDA
Aldizkari honen aurreko zenbakian argitaratu genuen bezala,
ArteKalea Balmaseda, euskal eskultoreen inoi-zko erakusketa
handiena urrira bitar-tean izango dugu hiribilduan.Hirigune
historikoan aire zabalean ja-rritako 14 eskultura gozatzeko auke-ra
izateaz gain, Horkasitas jauregia irekita egongo da 11:30etik
13:30era, egunero, erakusketa
amaitzen den arte. Gure hirigune his-torikoko kaleetako zoruan
jarritako pausuek piezen inguruko intuizio-gi-da bat eskaintzen
diote bisitariari; bestalde, hauskorrenak edo txikienak Horkasitas
inguru ikusgarrian goza daitezke.Baina, horretaz guztiaz gain,
hainbat ekintza antolatu dituzte, jende guztiarentzat, eskulturaren
inguruan.
Horietako bi (Txokolartek eginiko proposamena, kamisetetan
graba-tuak egiteko kaleko tailerra eta Kera-miken eskutik kalean
zeramika egite-ko bi egunak) ekainean eta uztailean gauzatu dira
jada. Azken ekintza irai-laren 12rako eta 13rako antolatu dute, eta
egun horietan aukera izan-go dugu Recalde eta Sukibideren
pro-posamen artistikoan parte hartzeko.
Txokolarteren ekintza artistikoa
I. Argazkigintza Lehiaketa Tematikoa: Javier Mara Santa Coloma
Memoriala
Joan den ekainaren 30ean, jendau-rrean ikusgai jarri zen Javier
Mara Santa Coloma Memorialaren I. Arga-zkilaritza Lehiaketa
Tematikoaren ira-bazleen izena (Va Crucis Viviente elkarteak
antolatu du). Hona hemen irabazleak:-Lehenengo saria (1.200 euro):
Una mirada, David Enrquez Argello (Tra-paga).-Bigarren saria (800
euro): Caer para ascender, Juan Antonio Romeo Man-chorena
(Balmaseda).
-Accesita tokiko obra onenari (200 euro): Hacia la luz, Natxo
Etxebarria Sainz-Ezkerrarena.Gogorarazi nahi dizuegu sariak
uztailaren 11n emango direla, 20:00etan, elkartearen egoitzan. Era
berean, uztail osoan irekita egongo da 28 obraz osatutako
lehiaketako argazkien erakusketa (hiru lan iraba-zleak barne).
Epaimahaiak hautatuko ditu horiek eta Via Crucis Viviente
elkartearen egoitzan egongo dira ikusgai.
Lehiaketaren lehenengo edizioak arrakasta handia eta
parte-hartze handia izan ditu (guztira 67 obra aur-keztu dira), eta
obrak kalitate one-koak izan dira. Eskerrik asko jarduera honetan
parte hartu duten pertsona guztiei. Gogorarazi nahi dizuegu saririk
jaso ez duten obrak elkartearen egoitzan jaso ahal izango direla,
urriaren 31ren eta azaroaren 30ren artean.
Hiru irabazleak
-
LaburkiUztaila 14 7
Jai herrikoiak EnkarterrinHona hemen udan Enkarterrin os-patuko
diren jaien zerrenda:UZTAILA-Gordexola (Zaldu): Andra Mari,
uztailaren 11tik 14ra-Gordexola (Roballeda): Santiago Apostolua,
uztailaren 25ean-Otxaran (Zalla): Santiago Aposto-lua, uztailaren
25ean-Bolunburu (Zalla): Santa Ana, uztailaren 26an-Sollano
(Zalla): San Pantaleon, uztailaren 27an-Guees: Santiago eta San
Inazio, uztailaren 31n-Ambasaguas (Karrantza): San Inazio,
uztailaren 31nABUZTUA-Gordexola: San Esteban, abuz-tuaren
2an-Rebollar auzoa (Artzentales): Elu-rretako Andre Maria,
abuztuaren 5eanSodupe (Guees): San Lorenzo, abuztuaren
10ean-Galdames: San Roke, abuztuaren 16an-Alonsotegi: San
Bartolome, abuz-tuaren 24an-Galdames: Montellanoko jaiak,
abuztuaren 24an-Gordexola: San Joan Lepo Egina, abuztuaren
29anIRAILA:-Alonsotegi: San Antolin, irailaren 2an-Galdames: San
Antolin, irailaren 2an-Tuetxe auzoa (Artzentales): San Antolin,
irailaren 2an-Traslavia auzoa (Artzentales): Traslaviako Andre
Maria, iraila-ren 8an-Soscao (Karrantza): Andra Mari, irailaren
8an-Santa Cruz auzoa (Artzentales): Santa Cruzen gorespena,
irailak14-Karrantza: Sucesoko Ama Birjina, irailaren
18an-Gordexola: San Cosme eta San Damian, irailaren 26an-San Miguel
de Linares auzoa (Artzentales): San Miguel, iraila-ren 29an-Aedo
(Karrantza): San Miguel, irailaren 29an-Zalla Herriko jaiak,
irailaren 29an
INGURUMENA
Ezagutzen al duzu alkate jaun-andreen ituna?
Negutegi-efektuko gas-isurien erdia baino gehiago hirietan eta
hirienga-tik sortzen dira. Biztanleen % 80 hi-rietan bizi dira,
bertan aritzen dira la-nean eta energiaren % 80 kontsu-mitzen
dute.Alkateek nazioko gobernuek baino kontrol hobea izan ohi dute
euren hi-rietan eragina duten gaien inguruan. Hori dela eta, tokiko
gobernuak ener-gia eraginkor eta iraunkorren politika aplikatzeari
buruzko eragile nagusi bihur daitezke, energia alternatiboak
garatuz, kutsadura kontrolatuz, ener-gia kudeatuz edo herritarren
jokabi-deak aldatuz.Bada, euren ahalegina babestu eta aintzatesteko
sortu da alkate jaun-andreen ituna, batzordeko anbizio handiko
ekimen gisa. Europar Bata-sunak 20-20-20ren bidez zehaztu di-tu
2012rako helburu energetikoak. Zehazki, estatu kideek hitzeman
dute
2020rako % 20 murriztuko dituztela euren CO2 isuriak. Alkate
jaun eta andreen itunak beste urrats bat eman du EBren konpromi-so
horretan, eta bere gain hartu du helburu horiek gainditzeko
konpro-misoa, alkateek sinatutako boronda-tezko akordioaren
bidez.Helburu horiek lortzeko, udalek Ener-gia Eraginkortasunerako
Ekintza Pla-na (EEEP) diseinatu dute, eta bertan ezarri dituzte
udalerri osoan 2020. urtera arte energia aurrezteko eta energia
berriztagarriak sustatzeko jarduerak. Helburuak lortzeko,
ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea.Euskadin, gaur egun arte,
17 udale-rrik sinatu dute ITUNA (gutxi gora be-hera, euskal
biztanleriaren % 50 di-ra). Balmaseda da horietako bat.Herriek eta
hiriek hitzematen dute alkate jaun eta andreen ituna si-
natzearekin batera, euren Ekintza Planak aurkeztuko dituztela,
itunare-kin bat egin ondorengo urtean. Itu-nean jasotako
konpromisoak herriko edo hiriko geografia-eremu osokoak direnez,
Ekintza Planean sektore pu-bliko eta pribatuei buruzko neurriak
ezarri beharko dira. Hasiera batean, Ekintza Planetan jarduteko
esparru hauek sartu beharko lirateke: Energia-eraginkortasuna
Energia berriztagarriak Hondakinak Ura Ingurumena Udalerriarekin
definitu beharreko beste alderdi batzukKasu gehienetan, ez da
industria poli-tika ezarriko; izan ere, normalean udalerriek ez
dute izaten horren ingu-ruko eskumenik. Herritarren parte-hartze
handia du-ten planek izaten dute aukera gehien epe luzera
jarraipena izateko eta ezartzen diren helburuak arrakastaz
lortzeko. EEEk Euskadin orientazio estrategikoa eta laguntza
teknikoa ematen die udalerriei, ituna sinatu aurretik zein
ondoren.Gainera, Europako Batzordeak alkate jaun eta andreen
itunerako bulegoa sortu du. Horrek laguntza teknikoa eta sustapena
ematen du, beste be-harrizan batzuen artean, alkate jaun eta
andreen itunak bilatzen dituen emaitzak lor ditzan.
22.800 euroko diru-laguntza, irisgarritasunerako
Udalak 22.800 euroko diru-la-guntza jaso du Eusko Jaurla-ritzako
Enplegua eta Gizarte-poli-tikak Sailaren eskutik, Irisgarrita-
sun Plan berri bat egiteko. Lehengo plana (2004koa) ia osorik
exekuta-tu ondoren, dato-zen hilotan ida-tziko da bigarre-na, gure
hiribil-duan atzeman-dako irisgarrita-
sun-beharrizane-kin. Zeregin horretarako 28.500 euroko
aurrekontu bat aurreikusi da; beraz, diru-laguntza zenbate-ko
osoaren % 80 da.
Euskadin, Energiaren Euskal Erakundeak orientazioa eta babesa
ematen die bat egin duten udalerriei,
Europar Batzordearekin bitartekaritza-lana egiteaz gain.
Eusko Jaurlaritzako Natur ingurugiroa eta In-gurumen-plangintza
Zuzendaritzak argitaratu egin ditu ingurumen-boluntariotzako
jardue-rak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteek eska
ditzaketen diru-laguntzak. Es-kaerak abuztuaren 7ra arte eskatu
ahal izango dira, eta elektronikoki besterik ezin izango dira
izapidetu, prozedurak arintzeko eta soiltzeko. Hain zuzen ere,
betekizun horrek ekarriko du erakunde onuradunek ziurtagiri
elektroniko onartua eduki behar izatea.Informazio gehiago
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/volamb/es/r49-4152/es/
webgunean.
Ingurumen-boluntario-tzako jardueretarako diru-laguntzak
Kaleen hobekuntza guztiontzat
-
Laburki8
Langabeak kontratatzeko diru-laguntzakGaur egun arte lau enpresa
aur-keztu dira Udalak Balmasedako langabeak kontratatzeko
es-kaintzen dituzten diru-laguntze-tara. Enpresa pribatu horietako
bakoitzak, batez beste, 6.000 eu-roko diru-laguntza bat lortu du.
Laguntza horiek jaso ditzakete enpresek, saltokiek eta
ostala-ritza-zerbitzuek, Balmasedan erroldatutako beste batentzat
jarduten duten langileak kontra-tatzen badituzte. Lehentasuna
emango zaie gizarte-egoitza Bal-masedan duten eskaerei. Eskariak
aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Informazio gehiago
946801002 telefono-zenbakian (Irene).
Gizarte Larrialdietako LaguntzakUdalak 53.005,79 euro banatuko
ditu uztailean, aurtengo lehenen-go hiruhileko Gizarte
Larrialdie-tako Laguntza kontzeptuari dago-kionez. 2014rako GLLren
aurre-kontu osoa 99.457 eurokoa da.
Denbora gutxirako egonaldiak Len Trucios egoitzanLen Trucios
egoitzan aldi bate-rako egonaldiak egiteko aukerak harrera ona izan
du, eta orain gaua igaro gabeko egonaldiak egiteko aukera emango
da; hots, bertan lorik egin gabe. Hain zuzen ere, horrek aukera
ematen du erakunde horrek eskaintzen di-tuen zerbitzu guztiak
erabiltzeko, baina egun batean bakarrik: me-diku- eta
psikologia-zerbitzua, errestaurazio-zerbitzua, fisiotera-pia- eta
errehabilitazio-zerbitzua, terapeuta operazionalaren zer-bitzua eta
eguneroko bizimodua-ren oinarriko jardueren zerbitzua.Jarri
harremanetan, 946800601 zenbakian, [email protected] email
helbidean edo egoitzara joan zaitezkete (Kubo kalea, 9).
UdalBerriakMERKATARITZA ETA OSTALARITZA
HIRU SALTOKI BERRI BALMASEDAN
AfirdAfird-ek, finken adminis-trazioari lotutako enpre-sak, Foru
plaza, 1, behea helbidean zabaldu du duela gutxi bere lokala.
Itziar Rey Davalillo aurki-tuko duzu bertan, astele-henetik
ostiralera, 09:30etik 13:30era. Hala ere, berarekin hitz egin nahi
baduzu zure bizila-gunen elkarteko gai bati buruz, 626864529
tele-fono-zenbakian hitzor-dua eskatu ahal izango duzu, gehien
komeni zai-zun orduan. Irailean or-dutegia zabaldu egingo
du: astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara ere zabalik
egongo da. Bere lana ahalik eta on-doena egiteko, Afird jabekideen
ko-munitateen kudeaketa espezializatu da (kontuak,
diru-laguntzak).Casa TxirinbolaUztailaren 3an inauguratu zuten Casa
Txirinbola, Enkarterri etorbideko 46 zenbakian. Denetarik aurkituko
duzu denda horretan: frutak, barazkiak, txarkuteria, glutenari,
laktosari edo fruitu lehorrei alergia dioten pertso-nentzako
produktuak, Menesako ogia, galletak, jogurtak, esneaHurbil zaitez
ezagutzera, astelehene-tik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta
17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 09:00etatik
13:30era. Harremanetarako telefonoa: 647559950Kubic jatetxeaKubic
jatetxea El Pramo industrial-dean dago. Jess M Crdenas da sukaldeko
buru (Gordexolako Ibaia eta Villasanako Hostal Cadagua) eta David
Morillo barrako buru (Ibaia ja-tetxea). Denetarik aurkituko duzu:
eguneko menuak (9 euro), menu be-reziak, asteburukoak, karta,
hanbur-gesak, ogitartekoak, anoak, gosa-riak 80 pertsonentzako
jangela eta terraza zabala ezin hobeak dira zure laneko edo aisiako
bazkariak egiteko. Erreserbatzeko, deitu 946102299
te-lefono-zenbakira edo igorri mezua [email protected]
helbide-ra. Ordutegia: astelehenetik ostegu-nera 07:00etatik
22:30era, ostirale-tan 07:00etatik 01:00era, larunbate-tan
10:00etatik 01:00era eta igan-deetan 12:00etatik 22:30era.
Kontsultatu eguneko menuak face-book-en.
Afird, Casa Txirinbola eta Kubic Jatetxea
-
InstalazioakKonponketak
Aparatu sanitarioakSukalde eta komunetako
konponketak...
Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones JaviAldapa,
16/18
Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda
Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko
tresneria eta opariak
LaburkiUztaila 14 9
Udako ordutegia Merkataritza BulegoanMerkataritza Bulegoa
Enkartur-Behargintzaren eraikineko azken solairuan dago, eta
jendeari arreta emateko zabalik egongo da, uztai-lean eta abuztuan,
astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00eta-ra. Asteazken
arratsaldez itxita egongo da eta ostiraletan telefo-no-deiak
besterik ez dira artatuko (94639001).
Eskualdeko III. Enkardendak AzokaEskualdeko III. Enkardendak
Azoka Sodupen (Guees) egingo da aurten, datorren irailaren 6an
(larunbata), 10:00etatik 20:00etara. Gure hiribilduko sal-toki asko
eta Enkarterriko zenbait herri egongo dira Herriko Plazan, euren
produktuak preziorik one-nean eskaintzeko. Beste batzue-tan bezala,
hainbat jarduera eta sorpresa antolatu dituzte, eroske-ten egun
handia izateaz gain, eguna benetako festa izan dadin.Urteko sasoi
honetako salmentak sustatzeaz gain, azoka hori merkataritza
dinamizatzeko eki-menetan eskualdean lankidetzan aritzeko modu
berriak bilatzeko asmoz sortu zen. Txikizkako merkataritzaren
aldeko apustu argia da, eta espero bezala dago, berrikuntzari eta
lehiakortasunari dagokionez. Enkardenda Eusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Garapena eta Le-hiakortasuna Sailak babesten du. Horrez
gain, Enkarturrek, esku hartzen duten udalek eta Balma-sedako,
Zallako eta Gueesko Merkatarien Elkarteak hartzen dute parte, baita
gure hiribilduko eskualdea dinamizatzeko bule-goak ere. Ezin duzu
galdu zure erosketak deskontu garran-tzitsuarekin gozatzeko aukera
hau!
Merkataritza Berdea proiektuaBalmasedako Merkatarien Elkarteak
eta Udalak parte hartuko dute Merkataritza Berdea proiektuaren 4.
edizioan. Gure hiribilduko bizilagu-nek euren erosketak Balmasedan
egitea bultzatzeaz gain, asmoa da le-hiakortasuna areagotzea eta
bereiz-garri bat sortzea, ingurumenarekin konprometitutako saltoki
arduratsu gisa.Proiektuaren hasierako proba-aldia 2009an hasi zen,
eta orain arte hiri-bilduko 52 saltokik bat egin dute.
Merkataritza Berdearen eragina oso nabarmena izan da tokiko
txikizkako denden sustapenean. Tokiko garapen iraunkorrerako
estrategiak erabili di-ra, eta horiek jaso egiten dute tartean
dauden saltokien jarduerak inguru-menean duen eragina. Bestalde,
proiektuak aholkularitza pertsonali-zatuko fase bat jasotzen du,
parte-hartzaileentzat. Zehazki, go-mendioak emango zaizkie,
kontsu-moak murrizteko eta, beraz, energia aurrezteko eta
merkatarientzako kos-
tuak murrizteko.Merkataritza Berdea proiektua Bi-zkaiko Foru
Aldundiak % 100 fi-nantzatutako ekimena da. Zehazki, Ekonomiaren
Sustapena Sailaren bi-dez finantzatzen du. CECOBI da sus-tatzailea
eta Sostenalia institutuak babes teknikoa ematen dio. Pertsona
interesdunak Nagorerekin jar dai-tezke harremanetan, 946801002
te-lefono-zenbakira deituta edo [email protected] helbide
elektronikora idatzita.
Balmadendak eta Laborak Kutxak hitzarmena sinatu dute
Balmasedako Merkatarien Elkarteak (Balmadenda) eta Laboral
Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du-te. Joan den ekainaren
11n eginiko si-nadura-ekitaldian Juan Antonio An-
drade eta Javier Zubiaga aritu ziren elkartearen ordezkari, eta
Juan ngel Domnguez eta Javier Antnez Labo-ral Kutxaren ordezkari.
Hitzarmenak abantaila handiak
dakarzkio merkataritzari, hala pro-duktu espezializatuei (Pro
kontua, or-dainketak atzeratzea, finantzaketa aktiboko plana, EIF
finantzazio-le-rroa, Pro aseguruan, Online Pro banka, etab.) nola
balio erantsiko zerbitzuei (aholkularitza, mintegiak, newsletter,
etab.). Horri gaineratu egin behar zaio banku-erakundeak eskaintzen
duen tratamendua, ku-deatzaile adituen bidez, profesiona-len,
autonomoen eta mikroETEen segmentuan. Era horretako
lankidetza-hitzarme-nak ezarriz bilatzen den helburua da negozio
berri bat sortzen laguntzea, gure merkataritzaren eta
profesiona-len sarerako abantaila handiagoak lortzen aurrera
egiteko eta sakontzen jarraitzeko.
Merkataritza-establezimenduak modernizatzeaEusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Ga-rapen eta Lehiakortasun Sailak orain dela gutxi
argitaratu du merkata-ritza-establezimenduen moderniza-zioari
eragiteko 2014ko laguntza (MEC). Laguntza horien hartzaileak
merkataritzaren alorreko ETEak dira; zehazki, euren
establezimenduak hobetu dituztenak, lokalak erabe-rritzeko eta
modernizatzeko lanak eginez, merkataritza-jarduera gau-zatzeko
beharrezko altzariak eta eki-pamenduak erosiz (merkataritza-
errotuluak barne). Halaber, diruz la-gunduko da balantza
elektronikoen, informatika-ekipoen, aplikazioen eta horien guztien
gehigarrien erosketa.Gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da
(balantzak eta informa-tika-ekipoak salbu; halakoetan, gu-txienekoa
900 eurokoa izango da). 2013ko ekainaren 17tik 2014ko irai-laren
5era bitarteko fakturak onar-tuko dira. Bestalde, inbertsio-gaiak
berriak izan behar dira, ezin zaizkie hirugarrenei laga eta ezin
dira enpre-
sa eskatzaileak ekoitzitakoak eta sor-tutakoak izan. Aktiboak
gutxienez 3 urtez eduki behar dira enpresan eta diru-laguntzaren
zenbatekoa ezin da inola ere 12.000 eurotik gorakoa izan,
establezimendu eta urte bakoitzeko.Eskaerak aurkezteko epea
irailaren 5ean amaituko da. Informazio gehia-go www.euskadi.net
webgunean edo 946801002 telefono-zenbakian (Nagore).
Balmadenda eta Laboral Kutxaren ordezkarien arteko sinadura
Enkardendak Balmasedan
-
Laburki10
Hurrengo bilkuraHurrengo ohiko osoko bilkura irailaren 5ean
izango da, goize-ko 09:00etan, udaletxeko bilkura aretoan (1.
solairua). 09:00etan hasiko da.
Abiadura-kontrolaren kanpainaUda honetan Udaltzaingoak kanpaina
bat hasiko du, gune historikoan abiadura kontrola-tzeko. Asmoa da
oinezkoen se-gurtasuna babestea; izan ere, eguraldi ona egiten duen
aste horietan jende gehiago ibiltzen da kaleetan. Horrela,
koexisten-tzia duten kaleak egoki era-biltzen direla ziurtatuko da.
Izan ere, udan itxita egon ohi dira hor bizi ez diren edo garajea
hor ez duten pertsonentzat.
Gerra Zibileko obusakJoan den ekainaren 14an gizon batek hanka
zati bat galdu zuen, bere Muskizko etxean manipula-tzen ari zen
Gerra Zibileko obus batek eztanda egin zuenean. Era horretako
artefaktuen zalea bide zen, eta bere bizilekuan halako 300 baino
gehiago atzeman zi-tuzten. Gure mendietan ere aurki daitezke Gerra
Zibileko obusak, eta Muskizkoa bezalako gertaki-zunek gogorarazi
egiten digute oso artefaktu arriskutsuak direla eta hobe dela ez
manipulatzea, ez mugitzea. Baten bat aurkituz gero, aukera onena da
Ertzaintzari deitzea, lehergailuak desaktibatzeko brigadak neurria
har diezaion.
UdalBerriakUDALBATZA
UZTAILAREN 4KO OHIKO BILKURAUztailaren 4an egin zen ohiko
bilku-ra. 2014ko apirilaren 30eko eta maiatzaren 9ko aktak aho
batez onetsi ostean, honako gai hauek jo-rratu zituzten:EAJren
aldeko botoekin, EHBilduren eta Talde Sozialistaren kontrako
bo-toekin eta CLIren abstentzioarekin onetsi zuten kreditu
gehigarrien bidezko kreditu-aldaketari buruzko espedientea.2013ko
aurrekontua likidatu ostean, egiaztatu zen Gastu orokorretarako
Diruzaintzako gerakin positiboa ze-goela; zehazki, 737.638,21
eurokoa. Hala, erabaki da zenbateko hori ho-nako gastu hauetarako
erabiltzea: 300.000 euro baino gehiago zorra amortizatzeko, 100.000
euro frontoi-ko estalkia aldatzeko, 50.000 euro
gasolina-zerbitzuguneko espaloia egiteko, 18.000 euro
lantegi-esko-lako teilatua konpontzeko, 12.100 euro Dorreko
parkinga alokatzeko, 30.000 euro Nievesen kioskoa izene-koa
erosteko, 2.1000 euro hiru hor-ma-hilobiren emakidaren zenbate-koa
itzultzeko, eta gainerakoa, exe-kuzio-egoera dela eta, ekarpen
gehi-garria behar duten partidetarako.2014-2015eko Ekonomia eta
Fi-nantza Plana EAJren aldeko bo-toekin, CLIren eta Talde
Sozialistaren abstentzioarekin eta EHBilduren kontrako botoekin
onetsi zuten.2014ko aurrekontu orokorra Gastua-ren Araua bete gabe
onetsi zenez (2013ari dagokionez, gastu konputa-garriaren igoera
muga gisa ezarri-tako % 1,5 gainditzen du), beha-rrezkoa izan da
Kontu-hartzailetzak Ekonomia eta Finantza Plana egitea. Horrela,
2015erako baldintza guztiak eta aurrekontuaren helburuak bete nahi
dira.Bi arrazoirengatik ez da bete Gastua-ren Araua. Horietako bat
da diru-sa-rreren aurrekontuan aurreikusitako baliabideak
egonkortzea, Udalkutxa-ren likidazio negatibo guztiak itzuli
ostean. Bigarrena, berriz, gastuen egoera aurreikusitako
baliabideen mailara egokitzeko aukera, aurreko
ekitaldietatik eratorritako diru-zaintzako gerakin negatiboak
erabat finantzatu ostean.Mankomunitateko Euskaltegia-ren estatutuen
aldaketaren be-rrespenak ordezkaritza duten talde guztien babesa
jaso zuen, EHBildure-na izan ezik, kontrako botoa eman baitzuen.
Halatan, berretsi egiten da EAEko kultura eta hizkuntza sus-tatzeko
zerbitzua ematea.Boto horiekin eurekin onetsi ziren to-kiko
erakundeak lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo
li-tezkeen egintzak saihesteko kontra-tatutako kanpoko zerbitzuak
behar bezala gauzatzeko jarraibideak.EHBIldu abstenitu egin zen eta
gai-nerako taldeek aldeko botoa eman zioten industria erabileran
bizigarri-tasun-baldintzen Ordenantzaren al-daketa behin betiko
onesteari. Gai hori maiatzeko osoko bilkuran jorra-tu zuten.Osoko
bilkuraren lehenengo zatiaren gainerako gaiak aho batez onetsi
zi-ren. Honako hauek izan ziren: Jos Puente Garcaren eskaria, baja
ema-teko 125 mendiko 51. zenbakiko lursailean; baja-eskaria
Cortazar familiaren izenean dagoen ema-kidan (124 mendiko La
Garbean15 zenbakiko lursailaren zatia. Hemen-dik aurrera zuzenean
kudeatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak); Eugenio de Francisco Mazen
eskaria, bere izenean mantentzeko 124 zenba-kiko EPMen, La Brena
pajarean, 28.779 m2-ko gehi 6.564 m2-ko lurs-ailaren emakida
(Bizkaiko Foru Al-dundiak zuzenean kudeatzen ez duen zatia), eta
Vctor Santamara La Sernaren eskaria, 124 zenba-kiko EPMen, La Brena
pajarean eta El Acebo, El Alisal eta Calleja Cerrada parajean,
2.460 m2-ko lursaila es-katzeko.Udalbatzako organoen kontrolari eta
fiskalizazioari buruzko zatian, EAJk hiru mozio alternatibo
aurkeztu zi-tuen. Lehenengoa BBKren eral-daketa-prozesuari buruzkoa
izan zen. EAJren aldeko botoa, CLIren eta
Talde Sozialistaren abstentzioa eta EHBilduren kontrako botoa
jaso zi-tuen.Mozio horretan aitortu egiten da Euskal Herriko
aurrezki kutxek egin-dako lana, eta BBK banku-fundazio bihurtzea
babesten da, legeek diote-na betetzeko. Eusko Jaurlaritzari es-katu
zaio banku-federazioen ingu-ruko lege propioa egin dezala ahalik
eta azkarrena, eta Foru Aldundiari, erakunde fundatzaile gisa,
Kutxaren gizarte-jardueraren etorkizuna ba-bes dezala. Halaber,
BBKren gober-nu-organoei eraldaketa honetan ahalik eta garduntasun
handiena izatea eskatu zaie.Bigarren mozioa onetsi egin zen EA-Jren
aldeko botoekin, EHBilduren kontrako botoekin eta CLIren eta Tal-de
Sozialistaren abstentzioarekin. Juan Carlos de Borbn jaunaren
abdikazioari buruzko da, eta esta-tuko Gobernuari eskatzen zaio
kons-tituzioaren erreformarako prozesua abiaraz dezala, estatuko
nazionalita-teek Espainiako Estatuarekin izan nahi duten
harreman-mota libreki erabaki dezaten: atxikitzea, bereiz-tea, edo
tarteko beste formularen bat, nazionalitate horiekin lotutako
lurraldeetako herritarren borondatea zuzenean adieraztearekin
amaituko dena.EAJren aldeko botoekin, EHBilduren kontrako botoekin
eta CLIren eta Tal-de Sozialistaren abstentzioarekin onetsi zen
azken mozioa, ezohiko gasaren ustiaketari buruzkoa. EAEn, batik bat
Araban, ezohiko ga-saren hobi garrantzitsua dagoenez, eskatzen da
luzamendu bat adieraz-tea ezohiko gasaren ustiaketan, eta
zientzia-batzordea sortzea, gas hori erauzteko teknologiaren
bilakaera-ren azterketa egiteko, bereziki, ingu-rumenaren gaineko
eraginak murriz-teari eta gaur egungo tekniken arris-kuak
deuseztatzeari dagokionez.EHBilduk aurkeztutako galde-eska-riek
eman zioten amaiera osoko bi-lkurari.
Obusa
-
LaburkiUztaila 14 11
Balmaseda Espainiako Ziklismo TxapelketanEider Merino Kortazar
bigarren sailkatu da 23 urtetik beherakoen kategorian eta
bosgarrena izan da sailkapen orokorrean, ekainaren 27tik 29ra
egindako Espainiako Ziklismo Txapelketan. Bestalde, Igor Merino
Kortazar 12. sailkatu zen 47 km-ko bakarkako erlojupe-koan, top
10etik 11 segundora besterik ez, eta aintzat hartu be-har da
lehenengo zazpiak Movis-tarreko txirrindulariak zirela (Val-verde,
Castroviejo eta abar).Lerro hauetatik, zorionak eman nahi dizkiegu
bi balmasedar ho-riei, lortutakoagatik.
Igerilekuak udanUdako udal-igerilekuak irekita egongo dira
irailaren 14ra arte (igandea). Ordutegia etengabea izango da,
11:00etatik 20:00eta-ra, asteko egun guztietan.
Mendi Taldearen irteerakBalmasedako Mendi Taldea egun osoko
irteera bat antolatzen ari da Aizkorrira (1.528 m). Arantzazun
(Gipuzkoa) dago. Irailaren 14an izango da.Jarduera horiei eta beste
batzuei buruzko informazioa jasotzeko, deitu 946800646
telefono-zenba-kira, jo Mendiko Etxera astelehen, asteazken eta
ostegunetan 20:00etatik 21:00etara edo idatzi
[email protected] helbidera.
Pilotazale elkarteaPilotazale elkartearen bulegoa itxita egongo
da oporretan; beraz, 2014. urteari edo aurreko urteei dagozkien
kuotak ordaindu gabe duten bazkideei mesedez es-katzen zaie
Kutxabanken bulego-ra jotzeko (6 euro). Elkarteak go-gorarazi egin
du entrenamendu-saioak irailean hasiko direla. Zazpi urtetik gorako
haur guztiak ani-matzen ditugu gure-gurea den ki-rol honetan izena
eman dezaten.
KIROLA
Bizkaiko XX. Itzulia
Joan den ekainaren 30ean, Balmase-dako Txirrindularitza
Elkarteak Bi-
zkaiko Itzuliaren XX. edizioa aurkeztu zuen. Aurten,
txirrindularitza-proba
berrikuntza handiekin iritsi zaigu, parte-hartzeari eta
ibilbideari dago-kienez. Hasteko, uztailaren 10etik 13ra ospatuko
dela esan dezakegu. Lehenengo etapak Balmasedatik Tra-pagaranera
eramango gaitu, bigarre-na Sopelatik herrian hasi eta bertan izango
du helmuga, hirugarrena Zal-dibarren hasi eta amaituko da,
lauga-rrena Lemoizko Andraka auzoan hasi eta amaituko da, eta,
azkenik, erloju-pekoa egingo da, gure hiribilduan ha-si eta
amaituko dena.Estatu osoko eta atzerriko 30 junior talde baino
izango dituen edizio hau, zalantzarik gabe, estatuan kategoria
horretako proba garrantzitsuena da.Txirrindularitzako zale guztiak
hitzor-du garrantzitsua dute proba honekin.
Yosu Gmez, hirugarren SkyracenYosu Gmez balmase-darrak parte
egin du 21 km-ko Skyrace-n, Vilaller-en (Lleida). Bada, Espainiako
Txa-pelketako lasterketa horretan podiumera igo da, hirugarren
le-kua lortu baitu. Horre-la, Yosuk erakutsi egin du zer nolako
egoera onean dagoen, men-diko lasterketen den-boraldiaren azken
txanpari ekiteko. Zo-rionak, Yosu!
Frogaren kartela
Mendiko Galarleiz XIX. maratoiaDatorren uztailaren 20an egingo
da Mendiko Galarleiz maratoiaren XIX. edizioa. Aurten ere, proba
horretan hiru modalitate egongo dira: men-diko martxa,
oin-lasterketa eta mountain bike. Ibilbidea da, za-lantzarik gabe,
maratoi horren ezau-garri gorena, eguna natur hutsean igarotzeko
aukera ematen baitigu. El Zalama, Maza del Tolo, Ilso de Esta-cas,
Burugueno, Kolitza, La Garbea, Basoaga edo Bolunburu dira
parte-hartzaileek ibiliko dituzten mendie-tako batzuk.
Izen-emateak uztailaren 14ra arte edo 1.000 izen-ematera heldu
arte egongo dira irekita. Kuota 40 eu-rokoa da eta korrikalariei
helmugan emango zaien poltsa barne dago. Aurten, aurreko edizio
guztietan par-te hartu dutenek ez dute kuotarik or-dainduko,
fideltasunaren sari gisa.Mendiko martxa 08:00etan hasiko da,
oin-lasterketa ordu eta erdiren buruan eta mountain bikekoa
11:00etan. Uztailaren 19ko 18:30ean hitzaldia emango da Zalla
Zine-antzokian, eta iazko edizioari
buruzko bideo-erreportajea emateaz gain, azken
argazkilaritza-txapelke-tako garaikurrak banatuko dira. Egun eta
toki berean, zenbakiak banatuko dituzte, 16:00etatik 21:00etara
bitar-tean.Interesdunek informazio gehiago du-te www.galarleiz.org
webgunean, [email protected] helbidean edo 946639196
telefono-zenbakian, as-telehenetik ostiralera, 09:00etatik
14:00etara eta 17:00etatik 19:00eta-ra.
Podioa
Berri onak ekarri dizkigu Balmase-dako futbolak. Bal-maseda Bk
liga irabazi du, Kade-teak liga eta kopa, eta B alebina li-gako
txapeldun berria da. Ez dago zalantzarik, lan handia egin dute
denboraldi hone-tan. Zorionak!
Denboraldi ederra futbolean
-
UdalBerriak12
Udako ekintzak Gazteria ZerbitzuanUda honetan, Gazteria
Zerbitzuak hainbat ekintza proposatu nahi di-zkizu, oporrez
gozatzeko. Datorren uztailaren 13rako, lehenengoz urpean igeri
egiten aritzeko saioa antolatu da, 12 urtetik gorako
nes-ka-mutikoentzat. Ez da beha-rrezkoa izango izena ematea eta
Errotarenan izango da.Hurrengo egunean, uztailaren 14an, 12 urtetik
16ra bitarteko neska-mutikoek, hala nahi badute, zuhaitzen
abenturaz gozatzeko aukera izango dute, Sopuertako Abenturari
esker. Tirolinak, zubiak eta aire zabaleko ekintza mordoa, 6 euroko
izen-ematearen truke.Amaitzeko, uztailaren 19an surf ikastaroa
egongo da, 17 urtetik 30 urtera bitarteko interesdunentzat. Izena
emateko 6 euro ordaindu beharko dira. Informazioa eta izen-emateak
Balmasedako Gaz-teria Zerbitzuan (Pio Bermejillo, 19 helbidean edo
946800240 telefo-no-zenbakian), eta uda gozatzera!
Elkartrukerako programakGazteria Zerbitzuak elkartruke-rako
hainbat programa antolatu ditu uda honetarako. Uztailaren 11tik
19ra egingo da Magiar Ex-press elkartrukea, hain zuzen ere,
Hungaria eta Txekiar Errepublika bisitatzeko (18 urtetik 30era
bitar-tean). Eta uztailaren 13tik 22ra, berriz, 15 urtetik 17ra
bitarteko neska-mutikoek Gaztetrukera elkartrukea egin ahal izango
dute, Flandriara joateko.
Hodei Egiluzi buruzko webguneaHodei Egiluz euskal herritar
gaz-tearen (Anberesen desagertu zen urriaren 19an) senideek
eskerrak eman nahi dituzte, Euskal Eskola Publikoaren Egunean euren
kau-sari eman zitzaion laguntzagatik. Gogorarazi egin digute
gaztearen bila jarraitzen dutela, eta bilaketa horretarako
sortutako webgune baten berri eman digute:
http://www.hodei-missing.com/es.
Laburki
Azokak Enkarterrin
Homofobiaren aurkako lehiaketaJoan den maiatzaren 17an ospatu
zen Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako eguna,
eta ekainaren 28an, berriz, Gay eta lesbianen harrota-sunaren
eguna. Hori dela eta, Berdintasuna Arloak hainbat ekintza antolatu
ditu; besteak beste, homofo-biaren aurkako ipuin-kontalari bat,
ortzadarraren bandera ezartzea udaletxeko fatxadan edo
homofo-biaren aurkako kartel- eta eslogan-lehiaketa. Azken jarduera
horren irabazlearen izena ekainaren 26an ja-kinarazi genuen, eta 14
eta 20 urte bitarteko parte-hartzaileei bideratuta zegoen. Nerea
Mena da, eta be-re kolore anitzeko kartelaren bidez eta Esto es
amor. Aunque no lo entiendas, resptalo (Hau maitasuna da. Ulertzen
ez baduzu ere, errespetatu) lelopean (euska-raz eta gaztelaniaz),
100 euroko saria lortu du. Eskerrik asko parte hartu duzuen eta
homofobiari buruz hausnartzea eragin diguzuen parte-hartzaile
guztiei.
BERDINTASUNA
San Roque hotelak Balmaseda sustatzen duSan Roque hotela,
familia- eta enpresa-ekitaldiak (ezkontzak, biltzarrak, etab.)
egiteko leku ideal gisa ezagu-tarazteko ekintzen artean, zenbait
jardunaldi antolatu di-tu, eta horietan gure hiribildua sustatu da,
hiribildu histo-rikoa ezagutzeko bisita gidadunen bidez. Horrela,
zenbait
enpresa, elkarte eta hedabidetako ordezkariek aukera izan dute
zuzen-zuzenean ezagutzeko Balmasedaren xarma, hotelaren
instalazioak eta gure gastronomia, putxera eder bat dastatuz.
HERRITARRAK
XXI. Ganbara Argazki LehiaketaJabier Barrutia balmasedarrak
irabazi du Sodupeko Ganbara Elkarteak antolatutako XXI. Argazki
Lehiaketa. Sonrisa (Irribarrea) izena du bere la-nak.Lerro
hauetatik zorionak eman nahi dizkiogu, sari ho-nengatik.
TURISMOA
Nerea Mena, lehiaketako irabazlea, Berdintasuna, Osa-suna eta
Immigrazioa Arloko zinegotzi Garbie Santama-riaren alboan; Alderdi
Sozialistako zinegotzi Basilia Ros
eta Leticia Borregn, Immigrazioa Arloko teknikaria.
Balmaseda BHIk The Big Challenge-an parte hartu duIES Balmaseda
BHIk berriz ere hartu du parte The Big Challengen, ingele-sari
buruzko ezagutzen DBHrako le-hiaketan. Bertan, gure 50 ikasle
na-zioko batez besteko mailaren gainetik gelditu dira. Lehiaketei
dagokienez, Mikel Garca Rodrguezek DBHko 1. mailan irabazi zuen eta
Bizkaiko 6. gelditu zen. Claudiu Stanciu 3. suerta-tu zen, eta Jess
Calleja, berriz, 4. Lei-re Garca Carrilek, bestalde, 2.
ikastur-tean irabazi zuen eta Bizkaiko txapel-dun izan zen, ondoz
ondoko bigarren urtez. Rauf Nawazek lortu zuen Twen-ty Award saria.
Congratulations! Mikel Garca Rodrguez Leire Garca Carril
Barrutia garaikurrarekin
Abuztuaren 31n, Alonsotegin nekazaritza-azoka egingo da San
Antolin jaien egitarauaren baitan. Zenbait produktu ikusteko,
dastatzeko eta pro-batzeko aukera egongo da.Irailaren 2an, Galdames
udalerriko San Esteban auzoak bere abeltzaintza-azokara gonbidatuko
gaitu. Ardi eta ahuntzen XVI. erakusketa eta erakustaldia gozatu
ahal izango dugu, eta elika-gaiak ikusteko eta erosteko aukera ere
egongo da.
-
Uztaila 14 13
-Garaje plaza alokairuan. Ateneo eraikina, 1. solairua. 50 .
652708759.-Etxebizitza alokatzen da Ateneo eraikinean. 629104339 -
653703551.-Logela bat behar da Balmasedan. 636555995.-Bizitzen
hasteko moduko etxebizitza alokatzen da. 652712435.-Garaje partzela
alokairuan San Severino zeharkalean. 946800228.-Garaje partzela
alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647.-Garajea
alokairuan Flix de la Torre kalean. 676917108.-Logela errentan
Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean,
Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.
Alokairua
Lana-Klaseak ematen dira: aljebra, kalkulua, jariakinen mekanika
617689452-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea
garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta
erreferentziak. 631447146-Klase partikularrak eta euskara
itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentu-dun irakaslea. Maila guztiak.
656710411 946087086-Emakumea neskame lan bila astearte, asteazken
eta ostiral goizetarako. Baita adinekoak etxean zein egoitzan
zaintzeko ere. Eskarmentuduna, titulu-duna eta erreferentziaduna.
697885689.-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea
garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta
erreferentziak. 603462387-Mota guztietako garraio-lanak egiten dira
furgonetarekin (altzariak, etxe-tresna elektrikoak, etxe
aldaketak). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Mota
guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak,
etxe-tresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta
prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du
etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna.
618379335.- Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8
eta 15 urte bitar-teko haurrei. Lokal propioarekin. Arkaitz -
665738777.
Salmenta-Karabanarako hozkailu bat erosi nahi dut.
626166439-Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa
eta zurkaitzekin. 4.850 m2. 946102258.-Moto-aitzurra erosi nahi
dut. 626166439.-Neskarentzat jaunartzeko soinekoa salgai: El Corte
Inglsen erosia, osagai guztiak barne. Erdi prezioan.
946800707.-Camping gaseko botila urdin handiak salgai. Hobiko
argizarizko burruntzali profesionala ere bai. 946800707.-100 m2-ko
lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56.
944434247.
HERRITARRAK
Datorren abuztuaren 18an amaituko da Nagusien Etxea antolatzen
ari den Andaluziarako bidaian izena emateko epea. Bidaia irailaren
9tik 16ra egingo da. Komunitate horretako hainbat leku ezagutu ahal
izango dituzte, hala nola, Linares, Nerja, Benalmadena, Mijas,
Almuecar, Salobrea, Gra-nada, Las Alpujarras, Malaga, Frigiliana,
La Guardia, Bailn eta Jan. Bidaia-ren prezioa 440 eurokoa da, eta
horren barnean sartzen dira luxuzko auto-busa zirkuitu osoan,
egonaldia hiru izarreko hotelean mantenu osoan, gida,
bidaia-asegurua, kobazuloetarako eta Nerjako museorako sarrerak,
eta bi-sita Jaengo olio-errota tradizional batera. Horrez gain,
dantzaldia egongo da gauetan. Informazio gehiago nahi izanez gero
edo izena emateko, zatoz Nagusien Etxera.
Errusiako eta Bielorrusiako haurrei harreraErrusiar Federazioko
eta Bielorrusiako umezurtz-etxeetako eta baliabide gutxiko
familietako 76 neska-mutiko iritsi dira uda honetan Euskadira,
Bikarte elkarteak sustatutako harrera-familien baitan. Gure lurrean
egon-da, adingabeek klimaren, elikadura aberats eta anitzaren, eta,
bereziki, fa-milia baten maitasunaren eta arretaren onurak jasotzen
dituzte. Horrek guztiak ahalbidetu egiten die euren garapena eta
hazkundea hobetzea, eta erradiazio nuklearra duten eremuetan,
muturreko klima dutenetan edo egi-turatutako familia batean
bizitzeak dakartzan ondoreak arintzea. Bikarte-ren jardueraren
inguruko interesa dutenek 946360431 edo 687860395
te-lefono-zenbakietara dei dezakete. Balmasedak bi mutiko eta
neskatila bat hartuko ditu. Mjate-Busti zaitez kanpaina
Datorren uztailaren 13an, Mjate-Busti zaitez kanpainaren 17.
edizioa egin-go da udal-igerilekuetan, Eugenia Epalza Esklerosi
Anizkoitzaren Euskal Funda-zioak antolatuta. Helburua da gizartea
sentsibilizatzea gaixotasun horrek dakartzan arazoen inguruan.
Oraindik ere sendaezina da eta pertsona gazteei eragiten die. Bada,
kanpainaren beste xede bat da funtsak lortzea, esklerosi anizkoitza
duten pertsonei eskaintzen zaizkien errehabilitazio-zerbitzuak
fi-nantzatzeko.
Zoko Maitearen bidaia CuencaraZoko Maiteak uda zoriontsua opa
die bere bazkide guztiei. Elkartea irailean jarriko da martxan
berriz ere, zenbait ikastarotako matrikulazioekin (pila-tes,
areto-dantzak, eskulanak, jostea eta pintatzea, besteak beste).
Halaber, Cuencara bidaia bat prestatzen ari dira, irailaren 26tik
28ra bitartean. Besteak beste, Santiago monasterioa, hiri zaharra,
Albornoz sendiaren ka-pera, San Pablo komentua, "etxe eskegi"
ikusgarriak, hiri sorgindua edo Er-di Aroko Albarracn hiria
bisitatuko dituzte.
Nagusien Etxearen bidaia Andaluziara
DVDa gure adindunen bizipenekinEzagutu nahi al dituzu gure
adindunen pasadizo eta bizipenak? Gizarte Ekintza Arloak aukera
ematen dizu Balmasedako adindunei egindako elkarrizketekin
osa-tutako DVD bat lortzeko. Bertan kontatzen digute nola bizi izan
zuten gerra, ge-rraondoa, trenaren etorrera eta abar. DVDak 4 euro
balio du eta lortu nahi dutenek Gizarte Ekintza Arloan eman
dezakete izena. Bildutako dirua oraindik zehaztu ga-be dagoen
gizarte-helburu batera bideratuko da.
-
Udaltzaingoak aurkitutakoakUztailaren 4an, Udaltzaingoak honako
hauek aurkitu ditu: betaurrekoak eta giltzak.
KZgunea uztaileanUztailean, KZguneak goizez irekiko di-tu ateak,
09:00etatik 13:00etara bitar-tean, astelehenetik
ostiralera.Ikastaroak eta mintegiak:-Internet (oinarrizkoa):
uztailaren 14tik 28ra (20 ordu), 11:00etatik 13:00etara.
KZguneak teknologia berriekin lotu-tako doako ikastaro eta
zerbitzuen ka-talogo handia eskaintzen dizu. Hurbil-du zaitez bere
instalazioetara: Martin Mendia, 15 (antzinako hiltegia).
Oporrak UdalberriakenUdalberriak udal-aldizkariak oporrak
hartuko ditu abuztuan. Irailean itzuliko gara, gure
informazio-lanarekin ja-rraitzeko.
UdalBerriak Uztaila 1414
ArteKalea Balmaseda: urrira ar-te hirigune historikoko kaleetan
eta Horkasitas jauregian, 11:30etik 13:30eraJavier Mara Santa
Coloma oroimenezko gaikako I. argaz-kilaritza lehiaketaren
erakus-keta: Uztailean, Pasio Bizidunaren
interpretazio-zentroanBizkaiko XX. Itzulia: uztailaren 10etik
13raGaikako I. argazkilaritza le-hiaketaren sari-banaketa:
uztailaren 11n, 20:00etan, Va Cru-cis Viviente elkartearen
egoitzaTradicin Taurina en Balmaseda liburuaren
aurkezpen-hitzal-dia: Uztailaren 11n, 19:00etan, Kultur
EtxeanKarmengo jaiak: Uztailaren 11tik 13ra eta uztailaren
16anMjate-Busti Zaitez kanpaina: uztailaren 13an,
udal-igerilekue-tanGaztezer urpeko bataioa: uztai-laren 13an,
udal-igerilekuetanGaztezer abentura zuhaitzetan: Uztailaren 14an,
Sopuerta Abentu-ranJos Luis Llagunori omenaldia: uztailaren
16anGaztezer surf-ikastaroa: uztaila-ren 19anGalarleiz XIX. Mendi
maratoia: uztailaren 20an, 08:00etatik au-rreraMeza San Rokeren
ohorez: abuztuaren 16an, 12:00etan, Ko-litzako baselizanEnkardendak
III. Eskualdeko Azoka: Irailaren 6an, 10:00etatik 20:00etara,
Herriko Plazan (Sodu-pe)Andaluziara Bidaia: irailaren 9tik 16ra,
Nagusien EtxeanArteKalea arte proposamena: Irailaren 12an eta 13an,
hirigune historikoanIrteera Aizkorrira: Irailaren 14an, Mendi
TaldeaCuencara bidaia: Irailaren 26tik 28ra, Zoko Maitea
Agenda
Bestelakoak
LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-
Foru plaza, 4-3F 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia)
Faxa 94 680 16 37