UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA 2014 ETA 2015EKO AURREIKUSPENAK 1. SARRERA Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK), 2014-10-13ko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen 2014rako eta 2015erako. Era berean, FPEK-k diputazioek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenen aurreikuspenak ere onartu zituen. Aurreikuspen horietan oinarrituta kalkulatu dira, behin behingoz, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoarenak (UFFF). Datu horiek guztiak jaso ditugu txosten honetan, eta bere eranskinetan. 2014ko datuei buruz, kontuan izan behar da 2014ko UFFFaren behin betiko likidazioa 2015eko otsailean kalkulatuko dela, 2014ko behin betiko zerga-bilketan eta ekarpenetan oinarrituta. Hemen egiten den behin-behineko kalkuluak ez du eraginik izango udalek azaroan jaso behar duten ordainketan. Gainera, kupoa kalkulatzerakoan desadostasun nabarmenak daude, eta ez dira kontutan hartu 2014ko aurreikuspena egiterakoan, ezta aurreko urteetakoetan ere. 2015ko datuei buruz, txosten honetan jasotako UFFFaren aurreikuspena erabiliko du foru aldundiak 2015eko aurrekontuak osatzerakoan. Datu hauen arabera, UFFFa %3,58 haziko da 2014ko aurrekontuaren aldean, eta %3,83 2014ko itxiera aurreikuspenaren aldean. Hala ere, kontuan izan behar da kopuru hauek ere likidatu egin behar direla, behin betiko zerga bilketa eta ekarpenak ezagutzean. 2.- 2014ko AURREIKUSPENAK 2.1.- ZERGA ITUNDUEN BILKETA 2014. urtean, 12.402,1 milioi euro biltzea espero da itundutako zergengatik EAE osoan, eta horietatik 3.940,5 milioi Gipuzkoari dagozkio. Ondoko taula eta grafikoetan zerga-bilketa datu horiek jaso eta hasierako aurrekontuarekin eta aurreko ekitaldiko likidazioarekin konparatu ditugu: LURRALDEA AURR. AURREIK. LIKIDAZIOA BIL. AURREIK.14/ BIL.AURREIK.14/ 2014 2014 2013 AURR.14 LIK.13 Araba 1.865.932,22 1.914.152,68 1.797.412,44 102,58% 6,49% Bizkaia 6.547.378,72 6.547.470,24 6.220.358,52 100,00% 5,26% Gipuzkoa 3.960.818,96 3.940.480,08 3.734.344,98 99,49% 5,52% EAE 12.374.129,90 12.402.103,00 11.752.115,94 100,23% 5,53% 2014ko ZERGABILKETA
25
Embed
UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA 2014 ETA 2015EKO … · SARRERA Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK), 2014-10-13ko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA
2014 ETA 2015EKO AURREIKUSPENAK
1. SARRERA Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK), 2014-10-13ko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen 2014rako eta 2015erako. Era berean, FPEK-k diputazioek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenen aurreikuspenak ere onartu zituen. Aurreikuspen horietan oinarrituta kalkulatu dira, behin behingoz, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoarenak (UFFF). Datu horiek guztiak jaso ditugu txosten honetan, eta bere eranskinetan. 2014ko datuei buruz, kontuan izan behar da 2014ko UFFFaren behin betiko likidazioa 2015eko otsailean kalkulatuko dela, 2014ko behin betiko zerga-bilketan eta ekarpenetan oinarrituta. Hemen egiten den behin-behineko kalkuluak ez du eraginik izango udalek azaroan jaso behar duten ordainketan. Gainera, kupoa kalkulatzerakoan desadostasun nabarmenak daude, eta ez dira kontutan hartu 2014ko aurreikuspena egiterakoan, ezta aurreko urteetakoetan ere. 2015ko datuei buruz, txosten honetan jasotako UFFFaren aurreikuspena erabiliko du foru aldundiak 2015eko aurrekontuak osatzerakoan. Datu hauen arabera, UFFFa %3,58 haziko da 2014ko aurrekontuaren aldean, eta %3,83 2014ko itxiera aurreikuspenaren aldean. Hala ere, kontuan izan behar da kopuru hauek ere likidatu egin behar direla, behin betiko zerga bilketa eta ekarpenak ezagutzean. 2.- 2014ko AURREIKUSPENAK 2.1.- ZERGA ITUNDUEN BILKETA 2014. urtean, 12.402,1 milioi euro biltzea espero da itundutako zergengatik EAE osoan, eta horietatik 3.940,5 milioi Gipuzkoari dagozkio. Ondoko taula eta grafikoetan zerga-bilketa datu horiek jaso eta hasierako aurrekontuarekin eta aurreko ekitaldiko likidazioarekin konparatu ditugu:
2014ko ZERGABILKETA: BARIAZIOA 2013ko LIKIDAZIOAREN ALDEAN
%6,49
%5,52
%5,26
%5,53
%0 %2 %4 %6 %8 %10
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
EAE
• EAEn aurrekontua bete egingo da (%100,23), eta Gipuzkoan ia-ia beteko da (%99,49) • 2013ko likidazioarekin alderatuta, zerga-bilketa Gipuzkoan %5,5 haztea espero da,
EAEren bataz bestekoaren parean.. Azken urteetan zerga bilketak izandako bilakaera aztertuta, hiru epe bereiz ditzakegu: krisia piztu arte (2007ra arte) %8ko hazkunderekin, batez beste, urtetik urtera; 2008an eta 2009an, krisiaren ondorioz, zerga bilketak erorketa bortitzarekin; eta, 2010etik aurrera hazkunde neurritsuak gertatu dira.
ZERGABILKETA GARBIAREN HAZKUNDEA 2000 URTEAREN ALDEAN
2.2.- EUSKO JAURLARITZAREN ALDEKO EKARPENAK 2014ko ekitaldian, aurreikuspenen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.754 milioi euroko ekarpena egingo dio Eusko Jaurlaritzari, %0,6 gehiago hasieran aurreikusitako ekarpenaren aldean, eta %6,64 gehiago 2013ko likidazioaren aldean.
GIPUZKOA: EKARPENEN BILAKAERA
%6,64
%0,60
%0 %2 %4 %6 %8 %10
2013 AURRIK.
2014 AURR.
Ondorengo taulan zehazten da ekarpenen bilakaera:
2014ko EKARPENAK AURREKONTUA AURRELIKIDAZIOA
Ekarpen orokorra 2.606.730,87 2.616.316,55
Ertzaintza 10.018,16 9.426,41
Abalak 0,00 6.610,13
Osasun ezohiko gastuen f 446,95 446,95
Hezkuntzaren Lege org. 2.040,31 2.764,02
SAAD hitzartutako maila 0,00 0,00
Eskumen berriak 118.127,30 118.300,27
EKARPENAK 2.737.363,59 2.753.864,33
2.3.- DOIKUNTZA FONDO OROKORRA Doikuntza Fondo Orokorraren helburua da ziurtatzea lurralde historiko bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoaren zerga-bilketa osoan duen partaidetza erlatiboa bere koefiziente horizontalaren %99koa izango dela, behin Fondorako ekarpena gutxituta. Indarrean den Ekarpenen Legeak zuzkidura muga bat ezartzen du, hau da, eskura diren baliabideen %1. Muga horrek eragina izan duenez 2014n, ezin zaie erakunde guztiei %99 hori ziurtatu. Doikuntza horren ondorioz, Gipuzkoak 67,7 milioi euro jasoko ditu, garbi, Doikuntza Fondo Orokorretik, eta horri esker %96,11etik %97,76ra handituko du bere estaldura portzentajea.
KOEFIZIENTE HORIZONTALAREN ESTALDURA %
%96,11
%103,64
%96,46%97,76%97,91
%103,37
%90,00
%95,00
%100,00
%105,00
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
EFO aurretik EFO ondoren
99%
• Doikuntza Fondo Orokorraren zuzkidura ez da aski, oraindik, Arabako eta Gipuzkoako
zerga-bilketaren pisua koefiziente horizontalaren % 99ra iristea ziurtatzeko.
2.4.-UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA Ondoko modeloaren arabera kalkulatu da, behin behingoz, 2014ko UFFFa:
Beraz, 2014an, UFFFa %0,2 jaistea espero da, hasieran aurreikusitakoaren aldean, hau da, milioi bat euro gutxiago. 2013an likidatutakoarekin alderatuta, 29 milioi euro (% 7,5) gehituko da udalen finantzaketa.
Eta azkenik, gogoratu behar da kupoa zehazterakoan EAEren eta Estatuaren artean dauden desadostasunek eraginda, udalek ere badutela arrisku bat, 2014-12-31n, gehienez, 22,4 milioi eurotan kalkulatzen dena.
3.- 2015EKO AURREIKUSPENAK 3.1.- ZERGA ITUNDUEN BILKETA 2015eko ekitaldian 4.158,5 milioi euro biltzea espero da Gipuzkoan zerga itunduengatik, hau da, 197,6 milioi euro gehiago (%4,99 igoera) 2014ko aurrekontuan baino. 2014ko itxiera aurreikuspenaren aldean, 218 milioi gehiago (%5,53) biltzea espero da 2015ean. Ondoren aipatzen diren arrazoiak daude aldaketa horren atzean:
Ekonomiaren hazkunde erreala %1,7 izatea espero da Kontsumoaren hobekuntza, zeharkako zergen zerga-bilketan islatuko dena eta zenbait
aldaketa zerga araudian Koefiziente horizontalaren bariazioa (%33,06tik %33,03ra pasa da)
Ondoko taula eta grafikoetan zerga-bilketa datu horiek jaso eta 2014ko aurrekontuarekin eta itxiera aurreikuspenekin konparatu ditugu:
2015eko ZERGABILKETA: BARIAZIOA 2014ko AURRELIKIDAZIOAREN ALDEAN
%6,79
%5,53
%5,04
%5,47
%0 %2 %4 %6 %8
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
EAE
• Gipuzkoan aurreikusitako zerga-bilketaren hazkundea %4,99 izatea espero da 2014ko
aurrekontuaren aldean.. 3.2.- EUSKO JAURLARITZAREN ALDEKO EKARPENAK 2015eko ekitaldian, foru aldundi guztien artean 8.737,9 milioi euroko ekarpena egingo diote Eusko Jaurlaritzari, hau da, %5,53 gehiago 2014 aurrekontuaren aldean, eta %4,9 gehiago 2014ko itxiera aurreikuspenaren aldean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.886,14 milioi euroko ekarpena egingo dio Eusko Jaurlaritzari, %5,43 gehiago aurreko ekitaldiko aurrekontuaren aldean, eta %4,8 itxiera aurreikuspenaren aldean.
GIPUZKOA: EKARPENEN BILAKAERA
%4,80
%5,43
%0 %2 %4 %6 %8 %10
2014 AURRIK.
2014 AURR.
Gipuzkoaren ekarpen koefizientea %33,06tik % 33,03ra pasa da 2015tik 2014ra. Ekarpen horien detailea honako taulan ageri da:
2015eko EKARPENAK AURREKONTUA
Ekarpen orokorra 2.738.242,26
Ertzaintza 10.674,19
Abalak 0,00
Osasun ezohiko gastuen f -446,55
Hezkuntzaren Lege org. 5.942,56
SAAD hitzartutako maila 0,00
Eskumen berriak 131.726,19
EKARPENAK 2.886.138,65
3.3.- DOIKUNTZA FONDO OROKORRA Doikuntza Fondo Orokorraren helburua da ziurtatzea lurralde historiko bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoaren zerga-bilketa osoan duen partaidetza erlatiboa bere koefiziente horizontalaren %99koa izango dela, behin Fondorako ekarpena gutxituta. Indarrean den Ekarpenen Legeak zuzkidura muga bat ezartzen du, hau da, eskura diren baliabideen %1. Muga horrek eragina izango duenez 2015ean, ezin zaie erakunde guztiei %99 hori ziurtatu. Doikuntza horren ondorioz, Gipuzkoak 59,2 milioi euro jasoko ditu, garbi, Doikuntza Fondo Orokorretik, eta horri esker %96,25tik %97,62ra handitu ahal izango du bere estaldura.
KOEFIZIENTE HORIZONTALAREN ESTALDURA %
%96,25
%104,04
%95,11%97,62%97,05
%103,77
%90,00
%95,00
%100,00
%105,00
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
EFO aurretik EFO ondoren
99%
• Doikuntza Fondo Orokorraren zuzkidura ez da aski, oraindik, Arabako eta Gipuzkoako
zerga-bilketaren pisua koefiziente horizontalaren %99ra iristea ziurtatzeko. 3.4.- UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA Ondoko modeloaren arabera kalkulatu da, behin behingoz, 2015eko UFFFa:
2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 429,6 milioi euro emango dizkie udalei UFFFaren bitartez. 16 milioi euro gehiago izango dira (%3,83) 2014ko likidazioaren aurreikuspenean baino, eta 15 milioi euro gehiago (%3,58) 2014ko aurrekontuan jasotakoa baino.
Gipuzkoako zergabilketa 4.158.458,05 3.960.818,96 3.940.480,08 4,99% 5,53%
UFFF 429.584,68 414.752,38 413.728,52 3,58% 3,83%
ZERGABILKETA ETA UFFFAREN BILAKERA
2015rako zerga-bilketa %5,53 haztea espero bada ere, UFFFaren bariazioa %3,83 litzateke. • Udal Finantzaketarako Foru Fondoa %3,83 haziko da 2015ean, 2014ko itxiera