-
1
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK
ZUMAIAKO UDAL BARRUTIAN EHIZA-POSTU BERRIAK
EX NOVO SORTZEKO EGIN DUEN POPOSAMENARI BURUZKO
TXOSTENA
Zumaian, 2015eko maiatzaren 13an
Aurrekariak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udal barrutian ehiza-postu
berriak ex novo sortzeko
egin duen proposamena dela-eta Zumaiako Udalak eginiko
enkarguaren emaitza da txosten
hau. Zumaiako Udalaren jabetzakoa da.
Balio natural handiko bazterra da Urolaren itsasadarra. Europako
Batasunak Kontserbatzeko
Eremu Berezi izendatua du (ES2120004 kodea); Natura 2000 sare
ekologikoari atxikia da
beraz, eta Naturagune Babestu bihurtu zuen horrek automatikoki.
Badu Kontserbatzeko
Neurrien Dokumentu bat, Eusko Jaurlaritzak onetsia, eta badu,
halaber, Babesteko Plan
Berezi bat, Zumaiako Udalak sustatua eta Zumaiakoak ez ezik,
Getariakoak eta Zestoakoak
ere onetsia.
Azken tresna horren garapenaren ondorioz, ehizaren alorrean
indarrean diren neurriak eta
murriztapenak mahaigaineratu eta aztertu egin dira, bai lehendik
ere indarrean zirenak
(1970eko estatuko ehiza-legeak ezarriak eta 2011n EAEko
ehiza-lege berriak aldatuak; haatik
betetzen ez zirenak), bai Urolaren Itsasadarra 2012an
Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu
izanak eta Plan Berezia onartu izanak eragindakoak zein
bestelako arau eta planetatik
eratorritakoak. Testuinguru horretan, ehiza-elkarteen kexak
zirela eta, Zumaiako ehiza-
postuen kopurua handitzea proposatu du Gipuzkoako Foru
Aldundiak, Artadiko gaur egungo
biei beste bost gehituz Txantonerako bidetik gertu, eta lehen
posturik ez zegoen bi tokitan bi
lerro berri sortuz: bi postuko lerro bat Basustan, kanpin
berriaren ondoan, eta hiru postuko
beste lerro bat Talaimendin, hirigunetik hurre.
Sustatzaileak ipinitako dokumentu grafikoak eskura izan baditugu
ere, ez dugu izan
proposamena teknikoki zein juridikoki justifikatzen duen inolako
dokumentu idatzi eta
motibaturen berririk.
-
2
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena
Zumaiako udal barrutian 12 ehiza-postu berri, orain artean
existitu ez direnak, ex novo
sortzea da. Gaur egun Artadin badirenez bi postu, desagerrarazi
nahi direnak, ulertu behar
da bi postu horien kasuan lekualdaketa proposatzen dela, ez
zeharo berriak sortzea.
Esan bezala, dokumentu kartografikoak baizik ez dugu izan
eskura, ez baitago dokumentu
idatzirik. Proposatu diren ubikazioak biltzen dituzten hiru
ortofoto dira. 1etik 7ra bitarteko
postuak Artadin ipini nahi dira, 8 eta 9 postuak, berriz,
Basustan eta 10etik 12ra bitartekoak,
azkenik, Talaimendin.
1. argazkia: Artadi eta Basusta:
Aldundiaren ortofotoan ez dira adierazi gaur egun Artadin
existitzen diren bi postuak; 2.
argazkian adierazi ditugu guk. Ingurua Kontserbazio Eremu Berezi
izendatzearekin batera, bi
postu horiek fauna-babeslekuaren barruan geratu ziren.
-
3
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
2. argazkia. Artadiko postuak:
3. argazkia. Talaimendi:
-
4
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Hirugarren ortofotoan postu guztiak batera ageri dira.
4. argazkia. Plano orokorra:
-
5
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Analisia eta metodoa
Bi ikuspegitatik aztertu da auzia, ikuspegi legaletik eta
ikuspegi naturalista edo
kontserbazionistatik. Alde batetik, proposatutako puntuetan
ehizan legez egin daitekeen ala
ez diskutitu da; bestetik, horietan ehizatzeko baimena ematea
komenigarria den
ebaluatzeko, fauna esanguratsuaren presentzia aztertu da.
Horretarako, EAEn indarrean diren ehizari buruzko arauetan
xedatutako aginduek aipatzen
dituzten segurtasun-distantziak oinarri kartografiko batera
eraman dira. Zehazki, Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Lurralde Informazioko Zerbitzuaren datu-baseko
2014ko ortofotora
eraman dira distantzia horiek, zerbitzu haren geruza
tematikoetan jasotako elementuetatik
abiatuta. Zerbitzu publiko horrexek prestatu digu, izan ere,
materiala, kasu bakoitzerako
ehiza-legeak eta ehizaren inguruko gainerako arauek xedatutako
distantziak mapara pasaz
eta bakoitzari dagokion bufferra marraztuz. Artadin, Talaimendin
zein Basustan errepikatu
da prozesua. Gero, iturri horiez gain, hirigintzako,
lurralde-antolamenduko eta kontserbazio-
alorreko beste arau batzuek xedatutakoa ere gehitu da eremu
bakoitzean.
Talaimendi:
-
6
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Ehizaren inguruan indarrean diren lege-arauek ezarritako
murriztapenak
Hauek ezarritako betebeharrak hartu dira aintzat:
2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa
Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan
Teknikoa
2/2011 legea, martxoaren 17koa, ehizari buruzkoa:
13. artikulua.- Ehiza-lurren sailkapena.
Ehiza-jardunerako hiru lur-mota daude: ehiza-lurrak, ehizarako
ez diren lurrak eta
ehiza-araubide bereziko lurrak.
()
2. Ez dira ehiza-lur gisa joko faunaren babeslekuak eta
debekatutako guneak.
3. Ehiza-araubide bereziko lurrak dira naturgune babestuak,
nazioarteko lege-
bitartekoek babestutako guneak eta segurtasun-guneak.
Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia zein Zumaia
eta Deba bitarteko Biotopo
Babestua, biak ala biak, naturagune babestuak dira eta, beraz,
horien mugapeko lurrak
ehiza-araubide berezikoak dira.
III. Kapitulua. Ehiza-araubide bereziko lurrak
26. artikulua.- Gune babestuak.
Lege honen ondorioetarako, ehiza-araubide bereziko lurtzat joko
dira naturgune
babestuak eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez
babestutako guneak.
Lur horietan ehizan aritzeko, kontuan hartu beharko da gune
bakoitzaren erabilera
arautzen duten xedapenetan eta lege honetan eta hura garatzen
dutenetan
jasotakoa.
Urolaren Itsasadarreko Kontserbazio Eremu Berezia Naturagune
Babestua da, eta bere
Kudeaketa Neurri bereziak zein Ingurune Hidrikoari lotuta dauden
Kontserbazio Bereziko
Eremuetarako (KEB) Arau Orokorrak (34/2015 dekretua, martxoaren
17koa) aurrerago
azalduko dugu horien edukia ditu garapen-tresna. Derragun
oraingoz faunaren babesa
sustatzen dutela, ehiza-babeslekuak deklaratzearen bidez.
-
7
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Bada, bestalde, ehizarako ez diren lurren kategoriako beste
modalitate bat, Faunaren
Babeslekua, hain zuen:
II. KAPITULUA. Ehizarako ez diren lurrak
23. artikulua. Ehiza-debekua
Ehizarako ez diren lurretan erabat debekatuta dago ehizan
aritzea. Foru-aldundiek,
salbuespen gisa, ehiza-espezieen zenbait ale harrapatzeko
baimena eman dezakete,
zientziari lotutako arrazoiak direla medio, edo pertsonei,
laboreei edo faunari egin
dakizkiekeen kalteak saihesteko. Baimen horiek erregelamendu
bidez arautuko dira.
24. artikulua. Faunaren babeslekuak
1. Foru-erakunde eskudunek faunaren babeslekuak eratu ahal
izango dituzte,
biologiaren, zientziaren edo hezkuntzaren arloko arrazoiak
direla medio, espezie
jakin batzuen biziraupena bermatu behar denean.
2. Ehiza-xedeetarako, faunaren babesleku gisa joko dira,
espresuki izendatu beharrik
gabe, azaleko ur-masak, urei buruzko araudian zehaztutakoaren
arabera, bai eta
horien aldameneko eremua ere. Aldameneko eremuen azalera
erregelamendu bidez
zehaztuko da.
15. artikulua. Zainpeko ehiza-eremuak
() 7. Zainpeko ehiza-eremuetan erreserba-eremu bat egon beharko
da. Zainpeko
ehiza-eremu osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du, eta
lege honen
ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.
Alegia, azaleko ur-masetan eta haien aldameneko eremuetan uneoro
dago debekatuta
ehizan aritzea. Haatik, definitzeko dago oraindik aldameneko
eremu izeneko kontzeptu
horren edukia. Aurrerago ikusiko dugu arauek ematen dutela horri
buruzko irizpidea.
27. artikulua. Segurtasun-eremuak definitu, horiei zer
distantzia dagokien finkatu
eta horietan ehiza mugatu egiten du.
27.1 Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak
babesteko neurriak
behar dituzten lurrei.
-
8
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
27.3 eta 27.4. Hauek dira segurtasun-eremuak:
a) Ibilbideak eta herri-erabilerako bideak eta trenbideak, bai
eta horien ertzak
eta zortasun-eremuak ere, hesiaz itxita daudenean. (50 metro
dagozkie,
ertzez eta zortasun-eremuez gain)
b) Bidegorriak eta bide berde izendatutako bideak. (20
metro)
c) Herri-urak, uren ibilgua eta ur-bazterrak barne. (Dagokien
plan sektorialak
finkatzen dituen zortasun-eremuekin bat dator; ulertu behar da
distantzia
hori ertzei gehitu egingo zaiela)
d) Hiriguneak eta landaguneak, nekazaritza-turismoko etxeak edo
landa-
etxeak, isolatutako eraikin bizigarriak, kanpalekuak, aire
zabaleko
kirolguneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta
horien
inguruak, aisialdiguneak, lehentasunezko
nekazaritza-ustiategien
instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo
industria-instalazioak eta
segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki. Lege
honen
ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa. (200
metro,
oro har; 100 metro, berriz, bizitzeko moduko eraikin bakarren
kasuan,
eskopeta bidezko ehiza xeheaz ari garela)
e) Aldian-aldian jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan
dagoen bitartean,
edo jabeak edo haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak,
bertan
lanean ari direnean hartarako gaituta daudela. (50 metro)
f) Sei metroko zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik
lehor aldera
neurtuta. (20 metro, ibiltzeko zortasun-eremuaren 6 metroei
gehitzekoak)
Errepara bekio e) epigrafeak ez duela esaten jende ugari hartzen
duten tokiak, baizik eta
jendea besterik gabe hartzen duten tokiak; ezinbestean
ondorioztatzen da ehiztari orok tiro
egiteari utzi behar diola beregandik 50 metro baino gertuago
inor agertu orduko.
Aurreko agindu legalek xedatutako segurtasun-distantzia horiek
kartografiatu egin dira eta
dagozkien bufferrak honekin batera doazen irudietan ageri
dira.
Horren emaitza eta GFAko Basafaunako Zerbitzuak (sustatzaileak,
hain zuzen) ekarritako
planoak elkarrekin alderatuz gero, hautematen da hark ez dituela
distantziak behar bezala
ekarri proposatzen dituen tokiak azaltzeko prestatu dituen
planoetara. Basustan, zehazki, ez
du irudikatu Puntanuetako dentsitate handiko bizitetxeekiko
gorde beharreko 200 metroko
-
9
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
segurtasun-distantzia. Talaimendin, berriz, iparralderantz
mendian gora eta gero ekialderantz
doan ibilgailuetarako bideak eragindako segurtasun-eremuaz
ahazteaz gain, ehiza-postuak
berak bide horren ondo-ondoan jartzea proposatu dute. Ez dute
halaber behar bezala
adierazi hiriguneko bizitetxetatik gorde beharreko 200 metro
zabaleko segurtasun-eremua.
Artadin, azkenik, postu berriak jartzea proposatzeko unean,
berriz baztertu da 200 metroko
segurtasun-eremu hori, oraingoan San Migelgo etxebizitzekikoa,
eta halaber baztertu dute
Txanton baserrirantz doan errepideak eragindako
segurtasun-eremua eta beste hainbeste
esan daiteke bide horren ondoan dagoen bizitzeko moduko
eraikinari dagokionez.
Aldiz, ondo aurreikusi dute Basustako kanpin berriari zor zaion
200 metroko segurtasun-
eremua; gure kartografian ezin izan dugu aintzat hartu, elementu
hori (kanpina, alegia) ez
baitzaio oraindik gehitu GFAko Lurralde Informazioko
Zerbitzuaren IGSari. Itzurungo
instalazioek eragindako 200 metro zabaleko segurtasun-eremua ere
ez dugu ekarri gure
kartografiara, oraingoan gure erruz. Nolanahi ere, biak ala biak
dira analisian aintzat hartu
beharrekoak.
Jakian, guztiak batera kontsideratuta lortzen den eremua da
kontuan izan beharrekoa
erabakitzeko ea postu bat toki jakin batean jartzea legezkoa den
ala ez.
Jarraian datozen ortofotoetan, Lurralde Informazioko Zerbitzuak
sortuak, adierazi dira bide,
eraikin, hirigune eta landaguneen presentziak eragindako
segurtasun-eremuak eta
sektorekako arauek xedatutakoak (ur-masa eta lasterrak,
itsasertza). Kategoria horietako
bakoitza irudi batean irudikatu da, eta bosgarren irudian
guztiak batera ploteatu dira. Hori
bitan egin da, behin Talaimendi eremuan eta beste behin Basusta
eta Artadi batera hartzen
duen enkoadre batean. Kontuan izan Itzurungo instalazioek eta
Basustako kanpinak
eragindako eremuak ez ditugula behar bezala adierazi, akats
baten ondorioz.
Ploteatzeke dago halaber BNAPak xedatutako erreserba-eremua,
zeinak baztertu egiten
baitu Talaimendi inguratzen duen bidearen eta itsasoaren artean
ehizan aritzeko aukera.
-
10
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Talaimendi- Bideak
-
11
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Talaimendi Herriguneak
-
12
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Talaimendi Eraikinak
-
13
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Talaimendi Sektorekako murriztapenak
-
14
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Talaimendi Sintesia
-
15
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Artadi/Basusta - Bideak
-
16
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Artadi/Basusta - Herriguneak
-
17
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Artadi/Basusta - Eraikinak
-
18
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Artadi/Basusta Sektorekako murriztapenak
-
19
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Artadi/Basusta - Sintesia
-
20
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Proposatu diren ubikazioak eta ehiza-legeak benetan xedatzen
dituen segurtasun-distantziak
aplikatuta lortzen diren segurtasun-eremuak batera aztertuta,
hautematen da ezen
Talaimendiko hiru postuak ibilgailuetarako bidetik oso metro
gutxira daudela, alegia, legeak
segurtasun-distantziak ezarrita babestu nahi dituen elementu
horietako baten gainean ia;
beraz, legea urratzen dute hirurek.
Basustako bi postuak, bestetik, gertuegi daude Puntanuetako
etxebizitzetatik, ez baitute
haiekiko 200 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen. Horiek
ere legearen kontra
jarriko lirateke.
Artadiko postuei dagokienez, berriz, 1, 2, 3, 4 eta 5
zenbakidunak hainbat segurtasun-
eremuren barruan leudeke, dela San Migelgo herriguneak
sortutakoa, dela Txantonerako
errepideak sortutakoa nahiz inguruan den eraikin isolatuak
eragindakoa. Gainerako biak, 6
eta 7 zenbakidunak, bi segurtasun-eremuren artean (KETAREN
beraren eta Txantonerako
errepideak definitutakoaren aretan, hain zuzen) mugatzen den
lur-zerrenda estuan kokatuko
lirateke. Aurrerago ikusiko dugu hori ez dela baldintza nahikoa
legalak izateko.
27.2 artikulua:
Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau
indarrean
jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak
aintzatetsita
dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber, foru-aldundiko
organo eskudunak
salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3. puntuko a), b) eta
c) idatzi-zatietan
adierazitako eremuak, betiere, ehiza-aprobetxamenduko titularrak
eskatzen badu.
Horretarako, eremu horiek ehiza-lur baten barruan egon beharko
dute, eta ehiza
antolatzeko planak hartarako bide eman behar du.
Lege hau indarrean hasi zen unean bi postu finko besterik ez
zegoen Artadin, eta bat ere ez
Basustan eta Talaimendin; haatik ez dago dokumenturik erakusten
duenik Foru Aldundiak
segurtasun-eremuetan diren bi postu horien kasuan goiko
artikuluan aurreikusten den
moduan salbuetsi dituela esandako debeku orokorretik. Ez dago
halaber dokumenturik
erakusten duenik, ez Artadin, ez Basustan ez Talaimendin, halako
neurria aurreikus lezakeen
Ehiza Antolatzeko Planik indarrean denik (Talaimendin indarrean
dena, Deba eta Zumaia
bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan Teknikoa, ez da
halakoa; aurrerago azalduko dira
haren xedapenak). Ez dago, halaber, dokumenturik erakusten
duenik ehiza
aprobetxamenduaren titularrak horrelakorik eskatu duenik,
besteak beste bertan egiten den
ehiza soziala denez ez dagoelako titular bat bakarrik, ezin
konta ahala baizik. Horren
guztiaren ondorioz, Artadin gaur egun dauden bi postuak,
segurtasun-eremuaren barruan
egonik, legearen guztiz aurkakoak dira, eta horiek KEBaren
eremutik kanpo ateratzea,
-
21
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Aldundiak proposatu bezala, ez da nahikoa legeztatzeko, ez
baitira haatik aterako beste
segurtasun-eremu batzuetatik: San Migelgo herriguneak,
errepideak eta eraikin isolatuak
definitzen dituzten segurtasun-eremuen barruan egongo dira
kokapen berriak.
Legearen xedapen hau, 27.2 artikulua, ez zaie aplikatzen zeharo
ex novo sortu nahi diren
beste bost postuei; horien kasua 27.5 artikuluak arautzen
du:
27.5 artikulua:
Segurtasun-eremuetan postu finko berriak jarri ahal izateko,
foru-aldundiko organo
eskudunak dagokion lurraren eta ondokoen jabeen baimena eduki
beharko du,
proiektuak ondoko etxeak edo nekazaritza- eta
abeltzaintza-instalazioak ukitzen
dituenean.
Ez dugu konstantziarik prozedura horri jarraitu zaionik ez
Artadin lekuz aldatu nahi diren bi
postuen kasuan, ez Artadin, Basustan eta Talaimendin ezerezetik
sortu nahi diren beste
hamar postuen kasuan.
Baina bada gehiago oraindik:
27.6 artikulua:
Oro har, debekatuta dago segurtasun-eremuetara tiro egitea, ez
bada toki horien
eta ehiztariaren artean jaurtigaia ez iristeko moduko tartea
dagoela edo tartean
den lur-zatiak segurtasun-eremuak babesten dituen elementuak
eraistea eragozten
duela. Ehiza-modalitate bakoitzaren ezaugarriak eta lurraren
orografia kontuan
hartuta, foru-organo eskudunek eremu horietan eta ingurukoetan
armak nola
erabili behar diren arautzeko araudi berezia emango dute.
Postu horietan funtsean pagausoa, txoloma eta birigarroak
harrapatzen direla aintzat
hartuta, ohiz 7 eta 10eko munizioa erabiliko dela jo da. Horien
segurtasun-irismena (ez
irismen eraginkorra), tiroa horizontalki joz gero, 150 metro
ingurukoa da lehen kasuan eta
120 metro ingurukoa bigarren kasuan (ez da aintzat hartu
chokearen eragina). Horrek
berekin dakar postu bat segurtasun-eremutik kanpo egonagatik ere
ezin izango dela zenbait
direkziotan tiro egin: baldin eta, tiroaren irismenaren arabera
eta distantziaren arabera,
segurtasun-distantzien bidez babestu nahi diren elementuak
harrapatzeko arriskua badago,
direkzio horretan ezin izango da tirorik bota.
Artadin segurtasun-eremutik kanpo ezarri nahi diren bi postuei
(6 eta 7 zenbakidunei, alegia)
eragiten die horrek zuzenean: horietatik ezin izango litzateke
inorantz tirorik egin, noranahi
botatzen delarik ere, kasu guzti-guztietan baitaude elementu
sentiberak (babestu
-
22
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
beharrekoak) tiroen irismenaren erradioaren barruan.
Gutxi-gorabehera SW-rantz doan
(KEBaren eta Txanton bideak sortutako segurtasun-eremuen artean
luzatzen den) lur-
zerrenda estuaren norabidean ere ez, zeren hura bihurria izanik,
erradioak bat libratu
orduko bestea harrapatzen baitu. Tiroek beti hartuko zuten
segurtasun-eremuek
babestutako elementuren bat beren baitan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, nolanahi ere, ez du arautu
artikuluaren azken esaldiak azaltzen
duen puntua; beraz, ez dago legeak xedatzen duen debeku
orokorrari ezein abardurarik
egiterik.
51. artikulua. Laboreak, ganadua eta instalazioak babestea
Debekatuta dago lur landatuetan ehizatzea, baldin eta uzta
jasotzeke badago.
Era berean, debekatuta dago berotegiak edo kaltetu daitezkeen
beste instalazio batzuk
dauden aldera tiro egitea, edo ganadua dagoen aldera edo
ganadutik hurbil.
Deba eta Zumaia bitarteko Biotopo Babestuaren Ehiza-plan
Teknikoa
Biotopo babestuaren BNAParen garapen-tresna bat da. Talaimendi
besterik ez du ukitzen,
biotopoaren barruan baitago eremu hura. Ez ordea Basusta eta
Artadi.
A) Ehizan aritzeko zonakapena.
Hemen azaldutako aginduak eta iritzi teknikoak kontuan hartuta,
ehizan aritzeko
zonakapen bat ezarriko da, gune hauek bereizita:
Gune ez zinegetikoak.
Gune ez zinegetikoetan ez dago baimenduta ehizan
erregulartasunez aritzea (ikus 4.
mapa):
Natura Baliabideak antolatzeko Planean ezarritako
erreserbaguneak. Zona
horiek ehiza-erreserba modukoak izango dira Biotopo Babestua
izango den
Ehiza Kontrolatuko Esparruan.
Segurtasun-zonak: Euskadiko Ehizaren 2/2011 Legean jasotakoak;
aipatutako
legean zehaztutako distantziak ezarriko zaizkie.
Hegazti migratzaileak postu finkoetatik ehizatzeko lerroak.
-
23
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Tiro-postuak zehazki zeintzuk izango diren erabaki bitartean,
lerro hauek finkatu
dira:
Santa Klara.
Pikote.
Iturritza.
Itsaspuru.
Arantzamendi.
Itsaspe.
()
Honakoa ez dago baimenduta:
* Plan honetan ezarritako gune ez zinegetikoetan ehizan
aritzea.
Alegia, ez dago ehizan egiterik gune ez zinegetikoetan, eta
kategoria horretan biltzen dira,
alde batetik, ehiza-legeak definitzen dituen segurtasun-eremuak,
eta, bestetik, biotopo
babestuaren BNAPak xedatutako erreserbaguneak. Ehiza-legearen
arabera definitutako
segurtasun-eremuak dagoeneko kartografiatuta daude.
Erreserbaguneei dagokienez, berriz,
ez da aise zehazten zertan gauzatzen diren Ehiza-plan
Teknikoaren aginduak. BNAPak eremu
bakar bat definitzen du halakotzat, zeinak nekez beteko baitu
esleitzen zaion zeregina:
biotopoa bilakatuko (omen) den Zainpeko Ehizagunearen
ehiza-erreserbarena egitea hain
zuzen. Egiatan, arauak ez dira behar bezala ehundu elkarrekin,
eta emaitza bera ere halakoa
atera da; izan ere, zainpeko ehizaguneek udal barruti osoak
hartu behar dituzte beren
baitan, eta kasu honetan ez da halakorik betetzen.
-
24
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Ehiza-plan Teknikoak, bestalde, ez du aurreikusten Talaimendin
ehizan egingo denik; ez da
harritzekoa noski, jakinik ezin duela BNAParen edukiaren aurka
egin.
4.2.1. Erreserba Zona.
4.2.1.1. Definizioa: Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari
Publikoak zedarritutako
ingurua da, jabaritik kanpo dauden itsaslabarren zonak nahiz
itsasaldeko
paisaiarekin lehorrekoarekin baino lotura handiagoa duten beste
zona batzuk
barne. Santiago, Lapari eta Itzurungo hondartzak kanpo utzi
dira..
Planoetan adierazi da erreserba-zonaren Talaimendiko hedadura,
Zumaiako Arau
Subsidiarioek ezarria. Ez dago bertan ehizan egiterik.
Ondorioz, esan daiteke Biotopoaren Ehiza-plan Teknikoak ez duela
habilitaziorik ematen
Talaimendin ehizan egiteko, eta, beraz, BNAPak eremu horretarako
xedatutakoak indarrean
jarraitzen duela.
Ehiza-arauei buruz gorago esandako guztiari gehitu behar zaio
debekatuta dagoela
hezeguneetan berunezko munizioa erabiltzea:
36. artikulua. Munizioak
()
3. Debekatuta dago beruna duen munizioa edukitzea eta erabiltzea
ondorengo
hezeguneetan ehizatzerakoan: naturagune babestuetan eta
nazioarteko
erakundeek babestutako eremuetan katalogatutako hezeguneetan,
hain zuzen.
-
25
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Lurralde antolaketari eta naturaren kontserbazioari buruzko
tresnetatik
eratorritako murriztapenak
215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko
atlantikoko hamalau
ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko
eta kontserbazio-
neurriak onartzeko dena.
34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta
dauden
kontserbazio bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes
bereziko eremuetarako
(BBE) arau orokorrak onartzen dituena
33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko
itsasertzeko Natura
Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena
34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko
itsasertza
Babestutako Biotopo izendatzen duena
Zumaiako AS (2004). Antolamendu-memoria, Hirigintza-arauak,
Hirigintza-fitxak, SG-20 planoa.
Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan
Berezia(2014)
215/2012 DEKRETUA, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko
atlantikoko hamalau ibai
eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko eta
kontserbazio-neurriak
onartzeko dena
Urolaren Itsasadarrek KEBaren helburutzat definitu du, besteak
beste, aisialdiko erabilera
eta presio urbanoa mugatzea, eta jarduera hauek proposatzen ditu
horiek erdiesteko:
Estuarioetako KEB guztietarako proposatutako baterako jarduerak
aplikagarriak
dira, eta bereziki, 8.D.4 jarraibidea, estuario-inguruneetako
gune ahulenetako
sarrera publikoak arautzeari buruzkoa, eta 2.JAR.14 eta 2.JAR.15
jarduerak,
ingurumen-heziketako proiektuak eta erabilera publikoa
kudeatzeko proiektuak
garatzeari buruzkoak.
Estuarioetako KEB guztientzat proposatutako jarduera komunen
artean hauek ditugu:
Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eta
horrek eragiten dituen
mugak aintzat hartuta, ur publikoak (ibilguak eta ertzak barne)
segurtasun-
eremutzat hartzen dira; eta lurrazaleko ur-masak (inguruko
eremuak barne) fauna-
babeslekutzat hartzen dira, inolako izendapen beharrik gabe.
Inguruko eremuaren
azalera zenbatekoa den zehazteko, KEBetan dauden eta Batasunaren
interesekoak
diren espezieak hartuko dira kontuan.
-
26
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko hegazti-faunako
espezieek
atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso garrantzitsuak diren
aldetik, alor horretan
eskumena duen erakundeak ehizatik babestutako guneak sortzea
sustatuko du, edo
antzekoren bat, ehizari buruzko araudia garatzen denean.
Alegia, Naturagune Babestuetan, lurrazaleko ur-masak
fauna-babesleku ez ezik, ur publiko
guztiak, beren ibilgu eta ertzak barne, segurtasun-eremu ere
badira.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari berariaz agintzen zaio
estuarioetan ehiza-
babeslekuak susta ditzala ezinbestean, estuarioetako
kontserbazio-xede diren hegazti-
espezieen elikatze- eta atseden-lekuak iraunarazteko. Halaber
ematen dira irizpideak
lurrazaleko ur-masen aldameneko edo inguruko eremu horiek
zehazteko: zer, eta
Batasunaren intereseko espezierik dagoen ala ez. Aurrerago
ikusiko dugunez, badira
kategoria horretako espezieak eremu horretan itsasadarraren
eskuin magaleko zuhaiztiaz
ari gara, eta horrek beren asmoa bertan behera utzarazi behar
lieke sustatzaileei.
Ondoko dekretu honetan areago jotzen da agindu horretan, eta
hitzez hitz berresten da
haren erredakzioa.
34/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta
dauden kontserbazio
bereziko eremuetarako (KEB) eta hegaztien babes bereziko
eremuetarako (BBE) arau
orokorrak onartzen dituena
KODEA EHIZARI ETA ARRANTZARI BURUZKO ARAUAK
() ()
4.A.5 Ehizaren alorrean indarrean dagoen araudiari jarraiki, eta
horrek eragiten dituen mugak aintzat hartuta, ur publikoak
(ibilguak eta ertzak barne) segurtasun-eremutzat hartzen dira; eta
lurrazaleko ur-masak (inguruko eremuak barne) fauna-babeslekutzat
hartzen dira, inolako izendapen-beharrik gabe. Inguruko eremuaren
azalera zenbatekoa den zehazteko, KEB eta/edo hegaztientzako
BBEetan dauden eta Batasunaren interesekoak diren espezieak hartuko
dira kontuan.
4.A.6 Estuarioen eremuetan, eta kontserbatu beharreko
hegazti-faunako espezieek atseden hartzeko eta elikatzeko toki oso
garrantzitsuak diren aldetik, alor horretan eskumena duen
erakundeak ehizatik babestutako guneak sortzea sustatuko du, edo
antzekoren bat, ehizari buruzko araudia garatzen denean.
-
27
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
33/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko
itsasertzeko Natura
Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena
Talaimendi 4.2.4. Landa Paisaiaren Babeseko Zona kategoriara
biltzen du, eta harentzat
helburu bat definitu eta hura erdiesteko hainbat jarraibide eta
arau xedatzen ditu:
4.2.4.3. Helburua: Nekazaritzako ekosistemen eta paisaien
kontserbazioa
bermatzea.
4.2.4.4. Jarraibideak:
f) Talaiamendiko gunean, gaur egun, lursail-zatiketak eta
txabolek paisaia
narriatzen dute, eta paisaia leheneratzeko jarduerak sustatuko
dira.
4.2.4.5. Arauak:
Erabilera hauek bultzatuko dira:
a) Nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak.
b) Kontserbazioa, ingurumenaren hobekuntza, ikerketa eta
ingurumen-hezkuntza.
c) Onargarriak izango dira aisia estentsiboa nahiz jarraian
zerrendatuko diren
erabilerak, beti ere aurrez Organo Kudeatzailearen baimena
izanez gero:
NBAP onartzeko unean dauden azpiegiturak mantendu, hobetu
eta
handitzea.
Dauden airetiko lineak kentzea eta lurpeko lineak
eraikitzea.
Erabilera publikoko eraikinak eta instalazioak (mantentze- eta
handitze-
lanak barne) eraikitzea, eremuaren kudeaketa edo pertsonen
segurtasuna
bermatzeko badira eta eraikuntzen kokapenak natura- eta
paisaia-balioak
narriatzen ez baditu.
Dauden eraikinak mantendu eta finkatzeko ekintzak aurrera
eramatea eta
nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien lehiakortasuna
areagotze aldera
beharrezkoak direla egiaztatu diren instalazio berriak
eraikitzea.
d) Debekaturik daude bultzatuen eta onargarrien artean sartu
gabeko erabilera
guztiak.
Esan nahi baita, Biotopoaren BNAPak berariaz galarazten du
Talaimendin ehizan egitea.
Bertan ehiza baimendu nahi izanez gero, salbuespenak
erabakitzeko prozedurari jarraitu
beharko zaio, baldin eta halakorik badago.
-
28
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Aurrerago, Zumaiako Arau Subsidiarioek Talaimendi Sistema Orokor
izendatzen dutenez,
horrek dakartzan betebeharrekin harmonizatzen ditu BNAPak bere
xedapenak. Honela dio,
zehazki eta hitzez hitz:
4.2.10. Santa Katalina eta Talaimendiko Sistema Orokorren
Gainjarritako
Baldintzatzailea.
4.2.10.1- Definizioa: Santa Catalina eta Talaimendiko
kanpoaldeko parkeei dagokio,
Deba eta Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotakoak SF24 eta SG20
Sistema Orokor
gisa, hurrenez hurren, eta Talaimendiko gainjarritako
baldintzaren Sistema
Orokorraren mugaketa Erreserba Inguruarekin ez gainjartzeko
egokitu den arren.
4.2.10.2. Helburua: Inguru horietan erabilera publikoari eta
paisaia birgaitzeari
laguntzea, NBAPeko artatze helburuekin era bateragarrian.
4.2.10.3. Arauak: Inguru horiek Deba eta Zumaiako Arau
Subsidiarioetan jasotako
erabakien arabera gidatuko dira, NBAPek inguru horietarako
ezartzen dituen
helburu eta erabakiak txertatu behar dituen arren. Txertatze
hori Organo
Kudeatzaileari egindako txosten-eskaeraren bidez egingo da,
dokumentu horrekin
aurreikusi zitezkeen jardueren bateragarritasuna azalduko duen
txostenaren bidez.
Laster ikusiko dugunez, Zumaiako arau Subsidiarioek ere
debekatzen dute Talaimendin
ehizan egitea (ez dakigu beren kasa horrela erabakita ala
BNAParen helburuak eta
xedapenak bereganatuta, aipatu berri dugun puntuaren
ondorioz).
Gauzak horrela, BNAPek xedatu izanak Ehiza-plan Tekniko bat
erredaktatu behar dela ez du
eraginik Talaimendin:
4.4.4.2. Jarraibideak:
a) Organo Kudeatzaileak jarduera hau antolatzeko Ehizaren Plan
Tekniko bat (ikus
VI. eranskina) moldatuko du, eta haren xedea izango da
ehiza-probetxamendu
orekatu bat eta eremuaren aisialdi-erabilera bateragarri
egitea.
b) Isileko ehizaren aurka modu eraginkorrean borrokatzeko eta
indarrean dagoen
araudia zein Ehizaren Plan Teknikoa betearazteko beharrezkoak
diren giza
baliabideak eta baliabide materialak jarriko dira eremuan.
c) Gipuzkoako Ohiko Pasabide eta Postuen Erregistroan agertzen
ez diren eta
pasan erabiltzen diren postuak antolatu eta arautu, aipatutako
erregistroan
sartuz.
-
29
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko
itsasertza Babestutako
Biotopo izendatzen duena
BNAParen xedapenak berretsi besterik ez ditu egiten, eremua
biotopo babestu izendatuz.
Zumaiako Arau Subsidiarioak (2004)
Talaimendi Sistema Orokor izendatzen dute (SG-20, herri inguruko
parke) (planoa:
http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/sg-20.pdf), eta
berariaz debekatzen dute bertan
ehiza-erabilera (hirigintza-fitxa:
http://zumaia.eus/udala/arau-ordezkatzaileak/Hirigintza-
fitxak.pdf, 105. orrialdea).
Hirigintza-fitxan, zehazki, Talaimendin sustatu beharreko
erabilerak eta erabilera
baimenduak zerrendatzen dituzte, eta debekatutzat jotzen dituzte
propio bi kategoria
horietan aipatu gabeko beste guztiak. Ehiza ez da aipatzen ez
lehen kategorian ez
bigarrenean; beraz, automatikoki debekatuta geratzen da
Talaimendin.
Planoak argiro erakusten du Aldundiak proposatutako postu
guztiak horrela antolatutako
eremuaren barruan leudekeela.
-
30
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
-
31
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
-
32
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Hain biribila izanik berariaz aurreikusi gabeko erabilera
guztien debekua, ez dago
espekulaziorako aukera izpirik ere. Gogoan izan behar da debeku
hori Zumaiako Arau
Subsidiarioen agindua ez ezik, Deba-Zumaia bitarteko biotopo
babestuaren BNAParen
xedapena ere badela.
Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia
(2014)
Urolaren Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia
Urolaren Itsasadarraren
KEBaren hedaduratik harago zabaltzen da, eta antolamendu- eta
babes-tresna oso bat da,
zigor-araubide propioa duena. Artadin bakarrik du indarra.
Hirigintza Arauetako 17. artikuluan, 44. orrialdean, hau xedatu
da hitzez hitz:
17. artikulua Ehizako erabilerari dagozkion jarraibide eta
araubideak:
Ehizaren arauketak bateragarria izan behar du esparruan diren
espezieen
kontserbazio-helburuekin. Indarrean den ehizari buruzko
araudiaren eta hortik
eratorritako mugaketen arabera, ur publikoak, haien uberkak eta
ertzak barne,
Segurtasun Zonak dira, eta urmasak, haien alboko eremuak barne,
Faunaren
Babesleku dira, espresuki izendatu beharrik gabe (2/2011 Legea,
otsailaren 12koa,
Ehizarena).
Arloan eskumenduna den organoari, Gipuzkoako Foru Aldundiko
Mendietako eta
Naturainguruneko Zuzendaritzari, eskaera luzatzen zaio Plan
Bereziaren esparru
guztia ehizaxedeetarako Faunaren babesleku izendatutako eremu
batean sar
dezan, arrazoi biologikoak eta zientifikoak (esparruaren
garrantzia hegazti-
faunarentzako) eta aisialdi eta jolaseko erabilera intentsoa
ikusirik (segurtasuna).
Debekatuta dago naturaingurunean ehizarako espezieetako aleak
aske uztea, hala
aloktonoak nola autoktonoak, baldin eta kontserbazioxede diren
espezieentzako
mehatxufaktorea izan badaitezke.
Alegia, legeak ez ezik, Zumaiako, Getariako eta Zestoako udalek
ere (bere egunean
onetsitako Plan Bereziaren bitartez) eskatzen diote Gipuzkoako
Foru Aldundiari ur-masen
aldameneko eremuak, baldin eta interes bereziko espezieak bizi
badira bertan, Fauna
Babesleku izenda ditzala, baina ez KEBaren eremura mugatuta edo
interes orokorreko
espezieak biltzen dituzten ur-masen ondoko eremuetara mugatuta,
ez: Plan Bereziaren
eremu osoa hala izenda dezala eskatu diote. Aldundiaren
proposamenak gaur egungo bi
postuak KEBetik atera bai (legez kanpokoak bailirateke), baina
uko egiten dio legeak eta
udalek eginiko eskaerari.
-
33
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Biodibertsitatea (hegaztiak) kontserbatzearen aldeko
irizpideetatik
eratorritako motiboak:
Gipuzkoako ur-hegaztien kontserbazioari dagokionez, aparteko
aberastasuneko eta
garrantziko tokia da Urolaren Itsasadarra. Azken urteetan haren
azalera urritzen eta urritzen
joan da, nekazaritzarako, industriarako eta urbanizaziorako
lurra lortzeko padurak lehortu
eta bete egin baitira. 1994. urtean eraso bortitza jaso zuen:
Santioko paduraren azaleraren
% 60 txikitu egin zuten kirol-portu bat egiteko.
Proposatutako ehiza-postuek izan lezaketen eraginari dagokionez,
jo da ehizak, normal
jardunez gero, Artadiko postuetan bakarrik izango duela
hegaztien gaineko kalte nabarmena.
Urolaren itsasadarrean, interes bereziko hegazti-espezieek
Beduko irlak, eskuin ertzeko
itxitura ureztatua eta eskuin magaleko zuhaiztia erabiltzen
dituzte batez ere, alegia, sortu
nahi den postu-lerro berriaren azpi-azpian. Izan ere, lerroaren
ondoz-ondoko eta azpiko
magal zuhaiztsuan bildu eta lo egiten dute koartza grisek,
koartzatxo zuriek, ugarroi handiek
eta arrano arrantzaleek. Koartzatxo zuria eta arrano arrantzalea
Hegaztien Zuzentarauaren I.
Eranskineko zerrendan datoz (Europar Batasunaren intereseko
espezieak dira), arrano
arrantzalea, gainera, kalteberatzat jo du Arriskuan dauden
Espezieen Euskadiko Zerrendak;
halaber hauteman da Hegaztien Zuzentarauaren I. Eranskineko
zerrendako beste zenbait
espeziek ere gaua eman izan dutela bertan, hala nola zikoina
beltzak, miru beltzak, miru
gorriak... ehizarekiko kalteberatasun handiena dutenak
aipatzearren. Gipuzkoa osoko
ardeida-lotegi handienetako bat da, eta arrano arrantzaleak
lotarako eta elikatzeko
erregulartasun handienaz erabiltzen duen puntua. Itsasadar osoan
nekez aurki liteke hau
baino puntu desegokiagorik ehiza-postuak ipintzeko.
Aipatutako I. Eranskineko beste zenbait espezie ere (horiek ere,
beraz, Batasunaren
interesekoak) irlak, itxitura ureztatua eta itsasadarreko
marearteko erriberak usu bisitatzen
dituzte: koartza gorria, abozeta, zankaluzea, hainbat limikola,
antxeta burubeltza, martin
arrantzalea, paparurdina... Toki horiek postuetatik urrunago
egonik, arrazoizkoa dirudi
haietatik eragin txikiagoa pairatuko dutela. Azkenik, badira
eranskin horretako bertako beste
espezie ugari ere hemen presente, baina haatik, itsasadarrarekin
halako lotura estu eta
zuzenekorik gabeak: eguneko zein gaueko harrapariak, paseriforme
txikiak, pikidoak, zata
eta abar, landa-lurretan eta mendian barrena barreiatzen
direnak, hots, tokiarekin aparteko
loturarik gorde gabe.
Beraz, ur-masaren ondoko eremuetan Batasunaren intereseko
espezieak izateak berekin
dakar, legeak hala aginduta, ondoko eremu horiek ur-masa berez
den fauna-babeslekuari
-
34
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
gehitu beharra. GFAko Basafauna Zerbitzuak uko egin badio ere
berari dagokion betebehar
horri.
Areago, Urolaren Itsasadarreko Plan Berezia onetsi duten udalek
eskaera hori bere egiteaz
eta berresteaz gain (Plan Berezia onestearekin batera),
horretatik haratago joanda, KEB osoa
ez ezik, Plan Bereziak antolatutako eremu osoa ere
fauna-babesleku izenda zezala eskatu
zioten Aldundiari. Horri ere egin dio uko Aldundiak.
Legeak agindutakoa eta udalek eskatutakoa (alegia, ehiza-presioa
gutxitu) ez betetzea
nahikoa ez, eta, ehiza-presioa gutxitu beharrean, Aldundiak
presio hori handitzea proposatu
du Artadin eta, beraz KEBean, noiz, eta eremua Naturagune
Babestu izendatu berritan, hain
juxtu. Ez du ez hankarik, ez bururik.
Harrigarria da beraz Basafauna Zerbitzuak proposatzea
ehiza-postu berriak sortzea, nork, eta
Gipuzkoan mehatxatutako espezieak babesteko eta iraunarazteko
eskumena eta
OBLIGAZIOA duen erakundeak, hain zuzen; nork, eta estuarioetan
ehiza-babeslekuak
sustatzeko agindua jaso duen horrek (215/2012 dekretuaren
bitartez).
-
35
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
Ondorioak eta Zumaiako udalarentzako gomendioak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako udalerrian ehiza-postu
berriak sortzeko egin duen
proposamenak hainbat arau urratzen ditu, nola udal-mailakoak,
hala orokorrak. Horietako
urratze bakoitza, zein bere aldetik eta bakarrik hartuta,
nahikoa da Aldundiaren
proposamenaren aurka agertzeko; denak batera kontsideratuz gero,
ordea, luzez ematen
dute oinarria ikuspegi teknikoa bakarrik oinarri hartuta haren
aurkako jarrerari heltzeko.
Talaimendin proposatutako postuek Hiriaren hirigintza-arauak
urratzen dituzte, horiek hiri
inguruko parke izendatzen baitute Talaimendi eta debekatu egiten
baitute bertan ehizan
aritzea. Postu horiek, gainera, ibilgailuek erabiltzen duten
bide batetik oso distantzia
eskasera ezarri nahi dituzte, hura izanik ehiza-legeak
segurtasun-eremuen bitartez babestu
nahi dituen elementuetako bat; pertsonen segurtasuna arriskuan
jarriko lukete beraz.
Halaber urratuko lukete postu horiek Deba-Zumaia biotopo
babestuaren BNAPa, bat baitator
hori Zumaiako Arau Subsidiarioek diotenarekin.
Basustan proposatutako postuak ere segurtasun-eremuen barruan
ipiniko lirateke: gertuegi
daude Puntanuetako etxebizitzetatik eta kanpin berritik, eta
arriskuan jarriko lukete horiek
ere pertsonen segurtasuna.
Artadiko postuei dagokienez, berriz, proposatu diren tokietatik
bost (1-5 zenbakidunak)
segurtasun-eremuetan daude, bai San Migelgo herrigunearekiko 200
metroko distantzia ez
dutelako gordetzen, bai bizitzeko moduko eraikin batekiko 100
metroko aldea ez dutelako
gordetzen, bai Txantonerako errepidetik gertuegi daudelako.
Nolanahi ere, ezingo litzateke
tirorik bota ez KEBerantz, ez San Migelerantz, ez Txantonerako
errepiderantz. Gainerako bi
postuak (6-7 zenbakidunak) bateraezinak dira tiroak
segurtasun-eremuen bidez babestu nahi
diren elementuetaraino iristeko gauza badira haien norabidean
tiro egitea debekatzen duen
xedapenarekin; izan ere, horixe gertatzen da bi postu horietan
edozein delarik ere tiroaren
norabidea.
Hegaztien gaineko eragin negatiboa handia da Artadin, aintzat
hartuta Batasunaren
intereseko hegazti-espezie ugarik erabili ohi dutela ingurua
(nola zuhaitzez estalitako
magala, hala haranaren hondoa), eta haiek ez ezik, Batasunaren
interes berezikoak izan
gaberik ere Hegaztien Zuzentarauak zein estatu mailako eta
autonomia-erkidego mailako
arauek legez babestutako beste espezie ugarik ere bai. Eskuin
ertzeko magalari dagokionez,
nahikoa da esandako hori Gipuzkoako Foru Aldundiak mendi-magal
hori Fauna babesleku
izendatzeko prozedurari ekin behar izateko.
Neurrigabeko gogoa hautematen zaio Aldundiaren jarrerari,
esandako tokietan ehiza-
postuak ezartzea debekatzen duten hainbat lege-arau urratzen eta
halakorik ez egiteko biziki
-
36
Itsas Enara Ornitologia Elkartea - IFK: G20411542 - Anoeta
pasealekua, 28 - 200014 DONOSTIA - [email protected]
iradokitzen duten hainbat irizpide teknikoren kontra jarduten
tematzen baita. Bai eta
kontserbazioaren alorreko oinarri-oinarriko irizpide teknikoen
kontra ere: bereziki larritzat
jotzen dugu hori, organo horrek baitu Gipuzkoan natura eta
biodibertsitatea kontserbatzeko
ardura (eta obligazioa), horren eskumen politiko-administratiboa
berea duenez.
Are esanguratsua da esandakoa kontuan izanda Aldundiaren
proposamenak ez dakarrela
dokumentu idatzirik hura motibatu eta teknikoki justifikatzen
duenik; gogora dezagun,
kokapen-planoen bitartez baizik ez dela formulatu proiektua,
eta, beraz, forma-akats nabaria
dakarrela. Ekimenaren atzean bultzada politikoa besterik ez
dagoela da interpretazio
bakarra.
Zumaiako Udalari adierazten zaio proposamenaren inguruko txosten
teknikoak eska
ditzakeela bere iritzia sortu aurretik, ingurumenaren,
hirigintzaren, ondasunen eta
pertsonen segurtasunaren eta legalitatearen ikuspegitik (udaleko
Ingurumen saila, Hirigintza
saila, Udaltzaingoa eta Idazkaritza).
Esandako guztia kontuan izanda, azkenik proposatzen zaio
Zumaiako Udalari a) Gipuzkoako
Foru Aldundiak udalerrian hamabi ehiza-postu berri sortzeko
proposamenaren aurka ager
dadila, guzti-guztiak lege eta arauen aurkakoak baitira eta,
gainera, zenbaiten kasuan,
biodibertsitatea kontserbatzeko irizpide teknikoen kontrakoak
ere bai, eta b) berrets dezala
Urolaren Itsasadarreko Plan Bereziak antolatutako eremu osoa
Fauna Babesleku izenda
dezan Aldundiari eginiko eskaera.
Zumaia, 2015eko maiatzaren 13an
Rafael Saiz Elizondo
Itsas Enara Ornitologia Elkartea