-
Handitzea kostatzen zaion haur bat omen zara.Zailtasunak ditut
mundu heldu honetan nireburua kokatzeko. Behin heldutasunera
iritsi-rik, gizarteak pertsona jakin bat izatea eska-tzen dizu,
arduratsua izatea, xelebrekeriakbaztertzea... Oso serioa da heldua
izatea,familia eta lanaren inguruan soilik mugitzendela dirudi, eta
haurtzaroak eskaintzen dituenehunka leiho espontaneoak pixkanaka
ezaba-tzen ditu. Nik, alta, elikagai bat nonbait topa-tzen badut
leiho zirrikitu horietan da. Horigutxi ez, eta gizonezkoen
erreinuan eraikirikohelduen munduan beti zerbait garela
frogatubehar dugu. Umeek ez dute filtrorik, adinbatera arte ez dute
aurreiritzirik, eta harrema-nean dena esan dezakezu.
Heldutasunarekin,aldiz, maskarak agertzen dira, gure buruariexijitu
eta besteak ispilu bihurtzen ditugu,besteek gugandik zerbait espero
dutela supo-satzen dugu, eta horixe da elikatzen duguna.Ni
gizonezko naizen heinean, ohartzen naizpublikoki gizon bati ezin
diodala “triste naiz,negar egiteko gogoa dut” esan, edo maitasu-nez
besarkada bat eman kalean. Zamaz bete-tako motxila daramagu, tabuek
setiaturik bizigara.
Motxila hustea baino harriak eramaten segi-tzea nahiago izaten
dugu batzuetan. Baina gure barneko sentsazioak ez dira hainestuak,
ezabatuak zaizkigunak dira esponta-neoki ateratzen zaizkigunak. Ume
bat jaioorduko bideratzen da, bera bakarrik ez delaizateko gai
pentsatuz. Okerrena da gurasoenarazoa dela, ez haurrarena, gurasoak
baitiraplaza publikoari euren umea zein txintxoaden erakutsi behar
diotenak plaza publikoakguraso onen onespena eman diezaien. Gero,ni
ez naiz 20 urteko mutiko bat. Baserri mun-
duan lana, lana eta lana baizik ez zen garaibatean sortua naiz.
Sasoi hartan, aitaren rolatokatzen zitzaion gizonezkoak
autoritatearenkapa jantzi behar zuen, hotz eta gogor ager-tu, behar
zenean zigortu. Hori zen aita, etabestaldean, ama zegoen, ezabatua
kasik.Holako mundu batean aterrizatzen duzuneanez dakizu zure
ereduak zein diren, ez dakizuzu zer deabru zaren, eta kanpoan
ikustenduzunaren arabera zure burua eraikitzen saia-tzen zara.
Alabaina, nik kanpoan ikustennituenak ehiza eta errugbia ziren, ez
kontuatsegin, goxo eta sentsibleak. Horregatik, minasko dauzkagu
gugan, lokatza bezala gurebaitan daramatzagunak, eta etengabe
galde-tzen dugu zer pentsatuko duten besteekgutaz. Denek nahi dugu
maitatuak izan, mai-tatuak izateko antzerki pixka bat ere
egitendugu, eta gure barne sentsazioetatik desbide-ratzen gara.
Barneko lokatz hori garbitzen lagundu zizutenParisen iragandako
urteek? 1980tik 1993ra egon nintzen Parisen. Gaine-ra, eta
publikoki lehen aldiz diot, prostituituegiten nintzen. Horrek
lagundu ninduen niremundutik ateratzen. Klase ertainetik
gorakobezeroak aukeratzen nituen, beste mundu bat
�10 2013KO OTSAILAREN 17A
NORTASUN AGIRIA
Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an.Xiberoko Botza
irratiko kazetari eta esatari izateaz gain,aktore eta idazle ere
bada. Beste lan batzuen artean, Xorafilmeko protagonistetako bat
da, eta Oiherkoren trajedia(2006) eta Belagileak pastorala (2009)
idatzi ditu.Oiartzunen bizi da, egun.
«Tamalez, Euskal Herrihau oso txintxoa da»
Korapiloa askatzean ez da sokarik eteten, luzatu egiten da.
TTITTIKA REKALT
| SUSTRAI COLINA |
Argazkiak: Dani Blanco
PERTSONAIA
-
�12 2013KO OTSAILAREN 17A
TTITTIKA REKALT
irekitzen zidatenak. Mundu horri esker hasinintzen irakurtzen
eta musika entzuten, girohorretan deskubritu nituen opera eta
mundu-ko literatura. Hor jabetu nintzen askok ames-ten dutela
ondasun edo klase eskaileran goitijoatea, horrek zoriontsu eginen
dituelakoan,baina zoriona ez dela hori. Nire bezeroekohore guztiak
zituzten, postu ospetsuak jen-dartean, baina ez ziren zoriontsu,
zerbait faltazitzaien. Horrek nire baserritar, lur eta etxe-gabe
jatorria deskonplexatzen lagundu zidan.Nire gurasoek ez zuten
lurrik, ez zuten etxe-rik, etxeko sukaldea buztinezkoa zen,
komu-nak lau taula kanpoan... Ni hortik atera naiz.Jakina da
munduan jende desberdin asko iza-ten ahal dela, baina agertzen
zaizun munduanjende molde bakar bat baizik ez denean ezdauzkazu
mila bide: egokitu edo ospa egin.Memento batean, ezinegon bat nuen
Euskal
Herrian, osasun pertsonal-mentalaren ize-nean gainditu beharreko
gaizki izate bat. Ezduzu alde egiten ez dakit zer topatuko
duzulapentsatuz. Ez, bazoaz eta kito.
Zure errealitateak zerikusi gutxi du Benito Ler-txundiren
kantuetako Zuberoa bukolikoarekin.Xora filmak bezala, funtsean.
Hegoaldean ez dute onartu nahi Zuberoaberdea izateaz gain iluna ere
badela, euskaragaltzen ari dela, ez dela uste duten bezain-beste
abesten, pastoralak iruzur kulturaladirela kasik, bertan parte
hartzen dutenerdiari baino gehiagori bost axola zaiela Eus-kal
Herria eta euskara... Zaila zaie klixeetatikkanpo dena entzun eta
onartzea. Xora ikusitahorregatik galdetzen digute, “holakoa
daZuberoa?”. Hangoak garelako kontatu duguhori; urtean hainbatetan
entzuten dugulako20 urteko gazte bat istripuz hil dela edo
bereburuaz beste egin duela; ikusten ditugulakogazteak, bereziki
mutilak, astebururo moz-kortzen, ahanzteko, cocotte-minute-aren
tapaleherrarazteko. Badago bizi nahi bat, jendeakez du bertatik
alde egin nahi, baina ze gogo-rra den hain lotuta dagoen gizartean
norberetokia topatzea. Nik ez dut uste Zuberoarenarazoa ekonomia
denik. Problema nagusiabeste bat da: pertsona bat bere
osotasunean,bere ñabardura guztiekin, nola izan daite-keen onartua
hain jendarte lotu eta blokea-tuan. Zuberoan, ez bazara errugbian
ari, ezbazara ehiztaria, eta ez baduzu tradizio jakinbateko ildoa
segitzen, bakartia zara, bakarrikzaude.
Ez dakit Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zubero-an ere ez diren
beste lau probintziak idealiza-tzen. Zu Oiartzunen bizi zara.
Guretzat, Iparraldeko belaunaldi batentzat,euskaldun gisan irauteko
eredu bat zenHegoaldea. Bertatik elikatzen ginen,
bertakofantasiatik. Oiartzunera iritsi nintzenean, alta,“Little
Ipar-Amerika” iruditu zitzaidan hau.Harrituta nengoen jendea zein
kontsumistazen ikusita. Guk lasterka, mendira edo bizi-kletan
ibiltzera joateko jogging zahar bat etakamiseta zulatu bat jantzi
eta aitzina. Bainahemen ez, arropa bat bada bide gorrian
ibil-tzeko, beste bat mendira joateko, eskiatzekobeste bat... Oso
kontsumista da jendea, etaharrituta nago mundu kontsumista
horrekbere burua ezker abertzalean kokatzen duela-ko. Ni bizi
naizena ezker abertzale munduada, baina burgesa. Bestetik,
euskaldunak oro-korki horretan gauden arren, flash egin
zidanikusteak nola jendeak euskaldun sentitu nahiduen baina ez
baitezpada euskaraz hitz egin.Horrez gain, gertatu izan zait
inauterietaramozorrotuta joan, eta bide bazterrean mozo-
-
rrorik gabeko jendea ikustea mozorrotuoiargazkiak ateratzen.
Jende horrek gure ohitu-ra zaharrez hitz egiten du, baina ez ditu
bizi-tzen. Beraiengandik kanpo dauden euskarriakbehar ditu euskal
sentimendu hori elikatzeko,baina ez du sentimendu hori bizi.
Hemendantza eta abarrak ikusten ditudanean, osoartifiziala da dena,
umeen afera. Arropa fol-klorikoekin janzten dituzte haurrak
gurasoekargazkiak har ditzaten, baina gero herrikoplazan kaleko
jantziz dantza egitea, kulturabizitzeak dakarren plazerarekin,ez
zaio inori burutik pasatzen.Futbola bai, baina beste adie-razpide
kultural herrikoirik ezdago hemen. Nahiago dugunostalgia bati eutsi
oraindikhorretan gaudela sinesteko.
Kasik iruzur kulturaltzat dituzunpastoralak kritikatu izan
dituzu,baina era berean, 2009an emanzen Belagileak pastoralaren
egi-lea ere bazara. Pastoralaren forma oso konplikatu
etamurriztailea da. Forma horrek, Frantziarenhistoriako heroiekin
edo pertsonaia elizkoie-kin gertatzen zen bezala, euskal sujetak
onaketa txarrak, kristauak eta turkoak, binomioe-tara makurtu ditu,
eta euskaldun guztiak onakbezala agertuak izan dira beti. Horrek
desero-so sentiarazten nau. Edozein pertsona ez daona edo txarra
eta kito. Gainera, pastoralenbidez eskoletan irakasten ez den
historia ikas-ten dela diotenean, ez da egia. Adibidez,
pas-toralean erakutsi izan zaigu Antxo bihotzonekoa zela,
eskuzabala, buru argia, giristinomoro eta juduekin akomodatzen
zekiena,Konpostelarako bideak ireki zituena... BainaGartxoten argi
ikusten da zer ziren Antxota-rrak. Familiaren interesak kudeatzeko
mugituziren, ez besterik. Monzonekin ber gauza.Pastoralean Monzonek
ideal bat dirudi, bainadenek dakigu Monzon burges bat zela.
Bere
abestiak entzuten ditudalarik, garai bateankokatuak zirelako
agian, fatxa kutsu bat har-tzen diet. Beraz, jakina, aipa ditzagun
euskalsujetak, euskal jendeak, baina ez hola. Gaine-ra niretzat
pastorala ez da historia kurtso bat.Enetzat pertsonaia bat
hautatzea da gakoa,horren inguruan jokoan zegoena ikertzea,
etapertsonaia hori joko horretan nola mugitzenzen agertzea.
Pertsonaia aitzakia da testuin-guru zabalagoa aipatzeko. Hori da
konplika-tua. Nola erakutsi sujet bat, heroi bat, zuri eta
beltza, lokatza eta marroia, aldeguztietakoa dela.
Ez zenuen kasualitatez hautatu-ko emakumearen
presentzianabarmena ahalbidetzen zuensorgin-ehizari buruzko
pastoralaidaztea.Ez dut nire burua eredu eliz-koietan ezagutzen.
Egun Elizakdituen enpatiarik gabeko jarreraerreakzionario, bortitz,
esku-
matar eta gaizto horietan ez dut nire buruatopatzen. Are
gutxiago, gizonezko gerlari etamatxoan. Eredu horiek nire etsaiak
dira.Konbentzituta nago gizon-emakumeek uler-tzen ez duteno beraien
baitan feminitate etamaskulinitate eredu bat dagoela eta bien
arte-ko oreka propio bat atxeman behar dutela,munduko iraultza
guztiak eginda ere gauzabera izanen dela. Gizonezkoen ereduan
baga-biltza beti, indarra, lehia, konparaketa eta1etik 10erako
zerrendak hobesten, iraultzaguztiek porrot eginen dute. Ohartzen
naiz,horren aurka borrokatu arren, hainbat gauzanola barneratuak
ditugun. Gizonezkookobjektu bat bezala begiratzen dugu emaku-mea,
baina ez gara ausartzen gizonezko batenpatiaz begiratzera,
homosexualitatearentabua sortuko delakoan. Zerbait goxo ezdagoeno
gure baitan onartua, amorrua ezdeno baztertua, horixe elikatzen ari
gara.Kirol emankizunetako hitzak entzuten ditu-
2013KO OTSAILAREN 17A 13�
TTITTIKA REKALT
“Ez dut uste Zuberoaren arazoaekonomia denik. Problema
nagusia beste bat da: pertsonabat bere osotasunean nola
izandaitekeen onartua hain jendarte
lotu eta blokeatuan”
-
�14 2013KO OTSAILAREN 17A
TTITTIKA REKALT
OFF THE RECORD
“Nire bizilagunak bost hizkuntza menperatzen ditu,ingelesa
barne, eta beti dio Euskal Herrira etorridenetik ez duela inoiz
ingelesik erabili. Zer ari gara,beraz, eskoletan ingelesa sartu
nahian horri eskergure haurrek lanbide bat atxemanen
dutelasinetsita? Zergatik ez txinera sartu? Edo
turkiera,badaezpada? Nork daki, egun batez turkiarrek
hegandabiltzan alfonbra numerikoak asmatzen badituztesekulako
aukera ekonomikoa izango da, etafuntsean, ez al gara gure haurrei
eskolan munduekonomikorako ikasgaiak ematen ari?”.
Eskolan
gunean, “eraso egin dute”, “oldarkorrak izanbehar gara”, “ez
diegu minik egin”... Ostia!Non gaude? Zertan ari gara? 30.000
pertsonadoaz hori ikustera eta gero mundua aldatzekoiraultza nahi
dugu? Hor oker bat dago. Ezi-nezkoa da mundua aldatzea eredu
horiekaldatu gabe.
Horregatik ez duzu sekula bozkatu?Irratiko lanari esker, ikusi
ditut politikariak,ezkerreko zein eskuineko, sorbaldak elkarri
joeta aitzina. Bakoitzak heien ideiak, baloreaketa gizarte
ikuspegiak dituztela esango dizute,gizarte ikuspegi horiek obratzea
dela heienlana, baina gero tururu! Funtsean, zer duKontseilu
Orokorrak? Lau sos eta lau soshoriek kudeatzea da dena.
Sinetsarazten digu-te gure onurarako ari direla, baina ez,
kudea-keta lana baizik ez dute egiten: petatxoahemen,
elkarretaratzea han, hango inaugura-zio... Ez dituzte jendeen
zinezko beharraklantzen. Ilusioa pizten eta errotondak
egitendizkigute, besterik ez. Uste dute gu tontoe-giak garela
ñabardurak ulertzeko, ametshorretan mantentzen gaituzte, eta
izugarriada nolako jarrera dugun politikarien aitzi-nean. Heroiak
bezala ikusten ditugu. Pastora-lera Lasalle zikoina hanka-luzea
agertzendelarik denak hasten gara “hor da...” elkarribegira. Nolako
sumisioa daukagun! Guk ditu-gu ospetsu bilakatzen, beraiek ez dira
deus,guk ematen diegu direna. Jende horri delega-
tzen diogu gure ahalmena, eskolari gure hau-rren heziketa
delegatzen diogun gisan, etahola ez dugu gure egitateez
damutzerik.Haiek dira ustelak, haiek dute lana gaizki egi-ten. Beti
da besteen errua. Besteak bai, bainagu zer? Non kokatzen gara? Nik
ez daukatnire burua ekintzaile politikotzat, nahiago dutnire burua
esparru kulturalagoetan kokatueta hortik eragin.
Esparru kultural horretan hitza duzu lan-tresnanagusi. Nola bizi
duzu bere kamustea, beredebaluatzea? Minez. Hizkuntza bat gozatzeko
da. Etenga-be arraberritu behar da, birsortu, eta tamalezoso zaila
da hori gaur egun Euskal Herrianegitea. Euskalduntzeko dugun tresna
garran-tzitsuena eskola da, eta zoritxarrez, umebatentzat eskola da
munduko gauzarik asper-garriena. Handik ateratzean, kalean,
oxigenoaerdarekin kausitzen du. Hizkuntzak bizibehar badu,
eskolatik hainbat ikasgai ezdeuskendu beharko dira, eta horien
ordez argota,errespetu gabeko hitz kaskarrak eta jolasaksartu
beharko dira. Euskarak hori behar badubila ditzagun pornografoak,
anarkoidak etatxintxoak ez diren guztiak, umeek beraienhizkera
erabiltzeko gaitasuna ikasi eta gozatudezaten. Hizkuntzarekin
loturik bada askata-sun bat, norberea eta gainontzekoek onar-tzen
dutena, baina tamalez Euskal Herri hauoso txintxoa da, eta horrek
sortzeko liberta-tea kentzen du, baita hitzen arloan ere.
Gal-zorizko egoera bati lotuegi gaude, perfektukimintzatzeko
obsesionaturik. Baina ez, utzidezagun hizkuntza bere bidea egiten,
gozadezagun libreki. Hori bai, gozatzeko mugakapurtu behar dira,
txintxotasun bat hautsi,tabuak eraitsi... Debekuak hautsizdira
gauzak gozatzen, eta euska-rak bere esparru sozialean, debe-ku
horiek astindu, irauli, hautsi etagozatu behar ditu. n