1. PARTEHARTZAILEAK Lehiaketara 18 urtetik gorako interesatu guztiak aurkez daitezke. 2. LANEN AURKEZPENA - Kolore eta teknika libreak. - Neurriak: 50 x 70 zentimetro eta koadroak aurkezten badira bestelako neurriak ere onartuko dira. - Euskarri digitalean aurkeztu lana. (JPG, TIFF) 3. LANEN AURKEZPENA Lanak Sestaoko Udaletxean aurkeztuko dira, Kultura Sailean, CASTAÑOS etxeko 2. solairua, Las Llanas Zumarkalea, 4.- 48.910 SESTAO (Bizkaia). Kartelaren aurreko aldean itsatsitako gutun-azalean honako hau adieraziko da: SESTAOKO JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA 2015. Gutun-azal barruan honako hauek jasoko dira: - Izena eta bi abizenak, - Helbidea, - Telefonoa. - E-maila. Lanak entregatzen diren egunean bai lanei eta bai, halaber, gutun-azalei ere data eta zenbakia jarriko zaie, Sailean jasotzen diren hurrenkeraren arabera. 4. LANAK AURKEZTEKO EPEA Maiatzaren 11tik 22ra bitartean, biak barne. 5. TESTUAK Karteletan, ezinbestean, honako testu hauek agertu beharko dira: - SESTAO JAIETAN - 2015 - EKAINA 19 - 29 JUNIO Partaideek udal-logotipoa sartzeko espazioak sartu edo azalduko dituzte. 6. EPAIMAHAIA Epaimahai Kalifikatzailea honako kideek osatuko dute: Batzorde Burua: Sestaoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Atala Zinegotzia, edo berak eskuordetzen duena. Batzordekideak: Sestaoko Udaleko Kultura Batzordeko Alderdi bakoitzeko zinegotzi interesatuak, Artista plastiko bi, Gizarte Kultur Eragilea eta Jai Batzordeko bi pertsona, guztiak ere udalerrikoak. Idazkaria: Sestaoko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Atalburua. 7. EPAIMAHAIAREN EBAZPENA Kartela irabazlea Sestaoko Udalaren jabetzan geratuko da, egoki iritzitako kolore eta bitartekoen bidezko erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak beretzat gordetzen dituelarik. Epai-mahaiak maiatzaren 25ean, astelehena, erabakiko du Lehiaketaren irabazlea , 13:00etan CASTAÑOS eraikineko 2. Solairuan. Epaimahaiak saria hutsik deklara dezake, bere ustez, kartelek ez badute nahiko kalitate teknikorik, eta kasu horretan, modalitate honetan gaitasuna erakutsi duen udalerriko artista bati eman diezaioke hori egiteko enkargua. 8. SARIAK Irabazleari 900 euroko saria emango zaio. Indarrean dagoen legediak ezarritako zergen- kenketak aplikatu beharko zaizkio sariari. 9. SARIAK BANATZEKO DATAK Hautatuak izan ez diren lanak maiatzaren 26tik ekainaren 30era bitartean jaso daitezke Kultura Sailean, CASTAÑOS etxeko 2. Solairuan, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Data hori igaro ondoren Udalak erretiratu ez diren obrak nahi duen eran erabili ahal izango ditu. Sestaoko Jaietako Kartel Lehiaketa 2015 Sariaren banaketa Udal Liburutegiko Aretan egingo da, maiatzaren 26an, asteartea, 13:00etan. Saria Sestaoko Alkateak edo berak eskuordetzen duen pertsonak emango du eta bertan egongo dira Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia, Kultura Ataleko Burua eta Sestaoko Udaleko Kultur Eragilea. 10. PARTEHARTZEA Lehiaketa honetan parte hartzeak Oinarri Arau hauek onartzea adierazten du. SESTAOKO JAIAK 2015 JAIETAKO KARTEL LEHIAKETAREN OINARRI ARAUAK SESTAO JAIETAN – 2015 Lanak aurkezteko epea: Maiatzaren 11tik, astelehena, maiatzaren 22ra, ostirala, Castaños Etxeko 2. solairuan, Kultura Sailean, 9:00etatik 14:00etara. Epaimahaiaren ebazpena: Maiatzaren 25a, astelehena, 13:00etan. Sari banaketa: Maiatzaren 26an izango da, asteartea, 13:00etan, Udal Liburutegiko Areto Nagusian. Informazioa: Kultura Sailean, CASTAÑOS etxeko 2. solairua, Las Llanas Zumarkalea, 4.- 48910 SESTAO Telefonoa: 94 472 90 28, E-maila: [email protected] y www.sestao.net