-
Sartzeko jarraibideak
Lagunsarea Euskadi lagunkoia Udalerrien Sareko
komunikazio-plataforma
bat da, udalerrietako parte-hartzaileak konektatzeko
helburuarekin sortua.
Parte hartzen duten kideek nahi dituzten gaiak lantzeko foroak,
udalerri
bakoitzerako eta lurralde-batzordeetarako talde pribatuak, eta
kide guztiek
parte har dezaketen Euskadi lagunkoia talde irekia hartzen ditu
barne.
Dokumentu hau tresna erabiltzeko moduari buruzko jarraibide
orientagarri
batzuk dira.
Nola sortu erabiltzaile bat
Nola jarri profileko argazki bat
Nola idatzi eta erantzun mezu pribatu bati
Nola batu udalerri batera
Nola idatzi zure udalerrian
Bideo deia nola egin
Nola idatzi foro batean
-
NOLA SORTU ERABILTZAILE BAT
1. URRATSA. Plataformara sartu. Esteka honen bidez egin
dezakezu:
http://www.lagunsarea.eus/.
2. URRATSA. Erabiltzaile bat sortzeko, erregistratu egin behar
zara. Hau bi eratara egin dezakezu:
A) "Sartu" hautatuz eta agertzen den leihoan "Kontu bat sortu"
aukeratuz.
http://www.lagunsarea.eus/
-
B) Orrialdearen behealdean "Parte hartu" hautatu eta zabaltzen
den orrialdean "Izena eman" klikatuz.
3. URRATSA. Bukatzeko, hutsik agertzen diren koadroak bete
beharko
dituzu zure informazioarekin. Amaitzean, "Osatu erregistroa"
sakatu
beharko duzu.
-
NOLA JARRI PROFILEKO
ARGAZKI BAT
1. URRATSA. Hasierako orrialdean "Sartu" sakatuta, sartu zure
kontuan
erregistratzerakoan jarritako erabiltzaile-izenarekin eta
pasahitzarekin,.
Jarraian, "Hasi saioa" sakatuko dugu.
-
2. URRATSA. Saioa hasi ondoren, klikatu zure profilean eta,
ondoren, "Nire
kontua" atalean.
3. URRATSA. Hautatu "Profila" jartzen duen ikonoa. Behealdean,
hainbat
aukera agertuko dira. "Aldatu profileko argazkia" aukera
hautatu.
4. URRATSA. Koadro hau agertuko da justu azpian, eta zure
argazkia
arrastatu beharko duzu gordeta duzun lekutik edo zure fitxategia
aukeratu.
-
5. URRATSA. Azkenik, irudia akoplatu zirkuluan ikusi ahal
izateko eta "Irudia
doitu" sakatu. Profileko argazkia aldatuta egongo litzateke
horrela.
-
NOLA IDATZI ETA ERANTZUN
MEZU PRIBATU BATI
1. URRATSA. "Nire kontua" atalean, hautatu "Mezuak" jartzen duen
ikonoa.
Behealdean, hainbat aukera agertuko dira.
- "Sarrera-erretiluan" beste erabiltzaile batzuengandik jasoko
dituzun mezu
pribatuak aurkituko dituzu.
- "Gogokoen" atalean, gogokoen dituzun mezuak aurkituko
dituzu.
- "Bidaliak" atalean, beste erabiltzaile batzuei bidalitako edo
erantzundako
mezuak aurkituko dituzu.
- "Idatzi" botoiari ematean, mezu bat bidali ahal izango zaio
plataformako
erabiltzaileren bati.
-
2. URRATSA: "Idatzi" botoiari ematean, koadro bat irekiko zaizu.
Bertan,
komunikatu nahi duzun erabiltzailearen izena sartu beharko duzu,
eta
izenburua eta mezua idatzi ahal izango dituzu. Azkenik,
bidaltzeko, "Bidali
mezua" sakatu besterik ez duzu egin behar.
Mezu bat idazteko beste modu bat:
1. URRATSA. Sakatu "pertsonak" eta orain arte erregistratutako
pertsona
guztiak agertuko zaizkizu. Izen bakoitzaren azpian, idazteko
klikatu beharko
dugun ikonoa agertzen da, "Mezu pribatua".
-
2. URRATSA. Beste orri bat agertuko da, ikusitakoaren antzekoa,
mezu bat
idazteko aurreko moduan, baina hartzailea zuzenean agertuko da
"Nori
bidali" atalean. Besterik gabe, beste atalak bete beharko dira,
eta
amaitzean, "Bidali mezua" sakatu.
Mezu bati erantzutea:
1. URRATSA. "Mezuak" atalean, bidali dizkizuten mezu pribatuak
agertuko
zaizkizu. Horietako edozeini erantzuteko, mezuaren gainean
aukeratu behar
da.
-
2. URRATSA. Mezua osorik irekiko da eta behealdean laukizuzen
bat ikusiko
dugu, non mezuaren testua idatzi ahal izango dugun. Azkenik,
sakatu "Bidali
erantzuna".
-
NOLA BATU UDALERRI BATERA
1.urratsa. Saioa hasi ondoren, hasierako orrian, sakatu
"Udalerriak".
2. urratsa. Behin barruan, Euskadi Lagunkoia Sarean sartuta
dauden herrien
zerrenda agertzen da. Talde pribatuak dira, eta, beraz,
interesatzen zaizun
udalerriaren afiliazioa eskatu behar duzu, "Bazkidetza eskaera"
sakatuz.
Onartu ondoren, udalerrira batuko zara.
-
NOLA IDATZI ZURE UDALERRIAN
1. urratsa. Talde bateko kide zarela dioen jakinarazpena
iritsitakoan, bertan
idatzi ahal izango duzu. Irudian klik eginez sartu beharko
duzu.
2. urratsa. Sartzerakoan agertzen den beheko laukian edozein
mezu idatzi
ahal izango duzu. Idatzi zure mezua eta sakatu "bidali
eguneratzea". Mezu
hori herri berekoak direnek bakarrik irakurri ahal izango
dute.
-
3. urratsa. Beste pertsona batzuen mezuei ere erantzun ahal
izango diezu.
Taldean idatzitako mezuak laukiaren azpiko espazioan agertzen
dira.
Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango
duzu.
4. urratsa. Klikatzean, lauki berri bat irekiko da behealdean.
Bertan, mezua
idatzi ahal izango dugu, eta mezu hori "Sarrera" hitza sakatuz
bidaliko da.
-
BIDEO-DEIA NOLA EGIN
1. urratsa. Behin zure udalerrian zaudela, "Bideo-Deia/Video"
sakatuz
bideo-deian sartu ahal izango zara, udalerriaren izenaren azpian
agertzen
den menuan.
2. urratsa. Hurrengo pantailan, "Sartu bideo-deian" botoia
sakatu besterik
ez duzu egin behar.
-
3. urratsa. Une horretan konektatzen diren udalerriko pertsona
guztiekin
harremanetan izango zara hemen.
Hitzordua hartzeko: mezu bat argitaratu beharko duzu zure
udalerriko
pertsonekin egin nahi duzun bideo-deiaren ordu eta egun
zehatza
zehaztuz, taldean bertan (udalerriko pertsona guztientzat bada)
edo mezu
pribatu gisa (pertsona jakin batzuekin egindako bideo-deia
bada).
Oharrak:
• Udalerri bakoitzak bideo-deien gune propioa du, eta udalerri
horretako
pertsonek erabili ahal izango dute.
• Beste udalerri batzuetako pertsonekin konektatzeko, dagokion
lurralde-
batzordearen taldetik berdin sartu ahal izango da, udalerria
lurralde
berekoa denean, edo Euskadi Lagunkoia taldetik, udalerria beste
lurralde
batekoa denean.
Bideo-deiak Jitsi Meet bideokonferentzia aplikaziotik egiten
dira.
-
NOLA IDATZI FORO BATEAN
1. urratsa. Saio hasita duzula, hasierako orrian, sakatu
"Foroak". Hainbat
gairi buruzko talde irekien zerrenda agertuko da.
2. urratsa: aukeratu parte hartu eta komentatu nahi duzun
foroa.
- Albisteak: Zure udalerriko ekitaldiak, informazio
interesgarria…
jakinaraztera animatzen zaitugu.
- Espazio fisikoa: Aire libreko espazioak eta eraikinak,
Garraioa eta
Etxebizitza
- Komunitatea: Partaidetza eta Gizarte-sarea, Herritarren
parte-hartzea
eta Errespetua eta Gizarteratzea
- Zerbitzuak: Komunikazioa eta informazioa eta Gizarte- eta
Osasun-
zerbitzuak
- Talde eragilea: talde eragilearen sorrera eta
funtzionamenduari
buruzko kezkak, zalantzak, arrakasta-gakoak …
- Faseak: diagnostikoa, plana, ekintzen inplementazioa eta
ebaluazioa.
-
3. urratsa: eztabaida bat hasi nahi baduzu, beheko aldean koadro
bat
agertuko da bete beharreko datuekin, eztabaida sortzeko eta
komentatzeko. Bertan izenburua eta ideien azalpena sartu behar
dira.
"Ondorengo erantzunen berri posta elektronikoz eman"
laukitxoa
markatzeko aukera dago, jakinaren gainean egoteko. Azkenik,
argitaratzeko, sakatu "Bidali".
4. urratsa: hasitako eztabaida batean erantzun nahi baduzu,
parte hartu
nahi duzun eztabaidaren gainean klikatu behar duzu.
-
5. urratsa: behin barruan, iruzkinei erantzun dakieke, haien
goiko aldean,
eskuinaldean, "Erantzun" botoiari emanda.
6. urratsa: azkenik, koadro bat irekiko da, non zure erantzuna
idatzi eta
"Bidali" klikatuz argitara dezakezun.