1 SAIOAK FITXA 2. Bideoa: Inondik Inora. Alderantzizko mundua. GAIA. HELBURU ZEHATZAK DENBOR A EKINTZA MOTA “Genero rolak alderantzizkoak diren mundu bat imajinatzea, gaur egungo sexismoaz barre egiteko eta genero rolak zein arbitrarioak diren ulertzeko” “Genero rolik gabeko Beldur Barik mundu bat sortzea” - Ikaslegoari feminitate eta maskulinitate rolak direla eta emakume eta gizonei eragiten dieten desberdintasunak ulertzeko gakoak erraztea. - Pentsamendu kritikoa sustatzea, aipatutako rol horiei buelta emanez, zein arbitrarioak diren ulertzeko eta estereotipo eta mitoez aldendutako jarrera bat bultzatzea. 2 ordu 3 maila, aukeratzeko: - Eztabaida eta hausnarketa - Hausnarketa eta ikerketa - Abentura didaktikoa TALDEA LANDU BEHARREKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK BEHARRAK 14 urte baino gehiagoko ikaslegoarentzako gomendatua (DBH 3. mailatik aurrera) - Itxura fisikoa eta agintean dagoen edertasun idealaren modeloaren betebeharra, edertasun kanoiaren eragina neska-mutilengan eta zein alderdi eragiten duten desberdin haien artean. - Heteronormatibitatea eta bikoteko erlazio idealaren mitoa, bikote heterosexualaren bizitzatik aldendutako alternatiba desberdin bat aukeratzen duten pertsonenganako existitzen diren aurreiritziak aztertuz. - Noizbehinkako erlazio sexualak, neska- mutilei buruzko mito eta estereotipoak. - Feminitate eta maskulinitate alternatiboak. Genero rolak. - Ikus-entzunezko proiekziorako sistema. - PREZI aurkezpena - Folioak eta boligrafoak - Egia ala gezurra galdegaia (1. dinamika) - Aztertu beharreko istorioa (2. dinamika) - Abenturarako materialak (3. dinamika) PROZEDURA Unitate didaktiko honek Beldur Barik 2011 lehiaketan sarituak izan ziren bideon gaiak ulertzen eta aztertzean datza, haietan agertzen diren desberdintasun elementuak azpimarratuz. Saio didaktikoak aurrera eramateko, irakaslegoak honako baliabideak izango ditu: Prezi (aurkezpena). Saioa emateko adibideak, barneratu beharreko oinarrizko kontzeptuak azaldu ahal izateko eta bideoei sarrera emateko. “Inondik Inora” bideoko gaiak aztertzeko dinamikak. Dinamika hauek irakaslegoak landu dezan azalpen argiekin datoz. Gida didaktikoa. Ikaslegoak saioen ondoren deskargatu ahal izango duena, landutako gaietan gehiago sakontzeko. Irakaslegoak saioak baino lehen irakurri beharko du, formakuntzan hitz egingo duen gaiez ezagutza sakonago bat izateko. Terminoen glosarioa. Formakuntzan landutako kontzeptuak errazago eta modu laburtuago batean izateko deskargatu ahal izango da.
3
Embed
SAIOAK FITXA 2. Bideoa: Inondik Inora. Alderantzizko · PDF fileemanez: itxura fisikoa eta osasuna, rolak, heteronormatibitatea eta sexualitatea (10 minutu). Talde bakoitzak bilatu
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.