PRENTSA OHARRA UDAL TXISTULARIEN BANDAK TXISTU ETA PIANO ERREZITALDIA ESKAINIKO DU BIHAR EUSKALDUNA JAUREGIAN • Garikoitz Mendizabal, Bandako zuzendaria, Idoia Kareaga, Asier García eta Gorka Zabaleta bakarka arituko dira, txistu tradizionaletik urrundu eta klasizismo eta barrokotik hurbilagoko errepertorioarekin. Pianoan, Mariano Santamaria maisua izango dute lagun. • Kontzertua 20:00etan izango da Euskalduna Jauregian (A3 aretoa). Sarrera librea izango da edukiera bete arte Bilbo, 2012ko urtarrilak 24 . – Bilboko Udal txistularien Bandak BIHAR eguaztena 25, bere urteko bigarren kontzertua eskainiko du, ikuskizun intimistagoa izango da eta taldekide bakoitza bakarka arituko da bere talentua erakutsiz. Gainera, txistuaren kontzertu tradizionaletan ohikoa ez den errepertorio bat eskainiko dute, Mariano Santamaria pianoan lagun dutela, obra barrokoak interpretatuzko dituztelarik. Mariano Santamariaren kolaborazioarekin, Bandako kide bakoitza bakarka arituko da kontzertuan. Santamaria, Leioako Musika Eskolako irakaslea, Txistularien Bandako ohiko kolaboratzailea da eta ezaguna da, Euskaldunako aurreko denboraldietako kontzertuetara hurbildu direnen artean. Pianoaren laguntzak, txistuari bere ohiko errepertorio tradizionaletik urruntzen laguntzen dio eta klasizismo eta barrokora hurbiltzen da. Idoia Kareaga izango da eszenatokira igoko den lehena, Bandako bigarren txistua eta Jean Baptiste Loeillet de Ganteren ‘Sonata G txikian” interpretatuko du. Kareagak (Bilbo, 1970), jarduera handia izan du txistuaren interpretazioan, adibidez, Barakaldoko Udal Txistularien Bandan, `Laukote Berria´ (gero `Askiria´ deituko zena) Txistu Laukotean eta Gasteizko Udal Txistularien Bandan. Eta azkenik, bilbotar taldean. Gainera, pedadoga eta irakaslea ere bada. Ondoren Garikoitz Mendizabal, Udal txistularien Bandako zuzendariaren txanda izango da, eta Vivaldiren ‘Do nagusiko Kontzertua” interpretatuko du. Garikoitz (Zestoa, 1973), Azpeitiako “Izarraitz” txistulari taldeko zuzendaria, Elgoibarreko dultzainero taldeko kidea, `Izturi´ folk taldeko kidea eta `Aukeran´ dantza konpainiaren albokari bezala ere aritu da. 2004an, Donostiako Udal Txistularien Bandan denbora labur bat eman ondoren, bilbotar taldean hasi zen lanean eta talde honen zuzendaritza lana, zenbait bakarkako disko grabaketekin uztartu ditu. Asier García, Udal Txistularien Bandako atabala da eta bere taldekideek interpretatuko dituzten doinuetan, akonpainamendu gisara arituko da ia interpretazio gehienetan. Asier, 1999tik da Bandako kide eta jaialdi ugaritan parte hartzeaz gain, talde eta erakunde desberdinekin lan egin ohi du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Gaztea, Bilboko Udal Banda edota Arantzarte dantza-taldea tarteko direla. Jendaurreko emanaldi hauek irakaskuntza alorreko zereginekin uztartzen ditu. Eta Eta azkena Gorka Zabaleta silbotea izango da eta Norman Fultonen ‘Eskoziar Suitea´ interpretatuko du. Zabaleta (Azkoitia, 1977), interprete gisa, Donostia eta Errenteriako Udal Bandako kidea izan da, baita, Azkoitia, Txalkor eta Izarraitz Bandetakoa ere, eta Sahatsa, Itsasi eta Itxaropena dantza-taldeetan ere parte hartu du. 2000tik, Azpeitiako Juan de Antxieta Musika Eskolako irakaslea da eta 2004ko urtarriletik, Bilboko Udal Bandako kidea da. Mariano Santamaría piano jolea izango da Bandako musikariak lagunduko dituena. Mexikoko Kontserbatorio Nazionalean eta Holandako Rótterdam hiriko Musika eta Dantza Goi Eskolan egin zituen ikasketak. Nazioarteko hainbat piano lehiaketetan izan da saritua, ad¡bidez, Mexiko Hiriko Angelica Morales lehiaketan edo Pariseko Jean Françaix Nazioarteko