A - 9: Duela urtebete Jabi Larreategi, Atxulo, hil zen, 57 urte zituela. Agur eta ohore, eusko gudaria! A - 13: Aberri Eguna 09: Irun eta Hendaia artean, muga zaharren gainetik zubi berriak eraiki genituen A-28: Lan Osasunaren Na- zioarteko Eguna: EUREN KRISIA, GURE OSASUNA- REN KONTURA p i z t u ! p i z t u ! Apirilaren 3a, ostirala: Harrera beroa egin zioten gure herrietako lagunek Korri- kari. Andrakan (Lemoiz) tokiko ezker abertzaleak hartu zuen lekukoa. Plentziako eta Gorlizko ezker abertzaleko eta tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko la- gunek elkarrekin korrika egin zuten hondartzaren paretik zihoan kilometroa. Apirilaren 9a, osteguna: Duela urtebete Jabi Larreategi, Atxulo, hil zen, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almi- rante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondo- rioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari. Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Pa- risera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon. Argazkian, Javier Larreategi Atxulo aulkian eserita, Fernando Etxegarai lagun minaren ondoan, honen ongi-etorrian, Barakaldon, 2008ko urtarrilaren 6an (Etengabe) Apirilaren 10etik 12ra: Plentziako gazte independentistek Independentziara lotuz, Gazte Martxara joateko deialdia zabaldu zuten martxoaren 21an. Plentziako portuan martxaren nondik norakoaz eta gaur egungo une politikoa dela eta, bertan parte hartzearen garrantziaz mintzatu ziren. Bertaratutako 20 gazte inguruk lunchaz eta kantautorez gozatu ahal izan zuten. Zabaldutako komunikatua irakurri: http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=10120&m ode=thread&order=0&thold=0 Apirilaren 12a, igandea: Irun eta Hendaia bitartean egindako Aberri Eguna «azken ur- teetako jendetsuena» izan dela nabarmendu du Nazio Eztabaida Guneak. «Pentsaera askotako eta sektore askotan dabiltzan ia ehun lagunen deialdiari milaka eta milaka la- gunek erantzun zioten». Aurretik, baita egun berean ere, deialdiak izan zuen babesa ikusita, balantzea «oso baikorra» dela adierazi du. Orain, ordea, milaka abertzalek egin- dako deialdiari bide eman behar zaiola ohartarazi du. «Estrategia nazional komun bat antolatzeko urratsak egin behar dira». Uda atarian nazio osorako ekimen berria antola- tuko duela iragarri du. APIRILA Apirilaren 14tik 19ra: Euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politikak 20 urte bete ditu hilabete honetan. Hori dela eta, apirilaren 14tik 19ra Dispertsioaren Aurkako Bira antolatu zuen Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak. Azken egun horretan nazio mailako ekitaldia egin zuten Durangon. Uribe Kostari dagokionez, hilaren 15ean heldu zen Bira eskualdera. Goizean abiatu zen auto karabana Urduliztik eta, eskualdeko herriak zeharkatu ostean, ordu batak aldera iritzi zen Algortara euskal preso politikoen sakabana- ketaren aurkako ekimena. Etxeratek salatu duenez, sakabanaketa politikak "sufrimendua besterik ekarri ez duen politika ankerra da. Euskal preso politikoak pertsona moduan suntsitu eta senide eta lagunak era guztietara xahutu nahi dituen politika". Hogei urte hauetan, 21 euskal preso politiko hil egin dira espainiar eta frantziar Estatuetako kartzeletan. Hori gutxi balitz, bisita egitera zihoazen 16 senide eta lagunek ere heriotza topatu dute.