Top Banner
Pierre Buruzain 1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun zena (1896) 2 Kepa Altonaga Euskal Herriko Unibertsitatea Zoologia eta Animali Zelulen Dinamika Saila [email protected] Abstract This article makes three different contributions. First, it serves to reprint a forgotten essay written by Dr. Pierre Buruzain. Secondly, it emphasizes Buruzain’s evolution towards a style marked by German influences and an ecumenical language. Thirdly, it provides some excerpts from Buruzain’s biography, placing him within the periodization of Basque scientific writers made by J. R. Etxebarria. Laburpena Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Pierre Buruzain medikuaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu. Bestetik, haren idazkeran nabarmenduz joan ziren teutonizazioa eta euskara ekumenikoa azpimarratu ditugu. Hirugarrenik, haren biografiaren zertzelada batzuk ekarri ditugu, J. R. Etxebarriaren euskal prosa zientifikoaren periodizazioan kokatu ahal izateko. Hitz gakoak: prosa zientifikoa, prosa-eredua, aitzindaria, euskara ekumenikoa. 1. Sarrera Gure prosa zientifikoaren lehen urratsak XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran abiatu zirela onartzen bada ere (ikus esaterako [1] eta [2]), oso urria da oro har, abiapuntu horri buruz dugun informazioa, eta normalean aipatu egiten dira aitzindaritzat jotzen diren bizpahiru lagunen izenak, baina, bestelako argibide askorik eman gabe. Esate baterako, oso nekeza suertatzen da protagonista ia ezezagun horien idazlanak eskuratu eta irakurtzea. Nolanahi, Jose Ramon Etxebarriak euskal prosa zientifikoaren historiaren periodizazio bat mahaigaineratu digu [3]. Berorren ustez, euskal prosa zientifikoaren bilakaeran 1970. urtea jo behar da hasiera-puntutzat, alegia, “ekimen kolektibo modura planteatzen hasi zenean”. Urte hori baino lehenagoko aitzindari urriak sailkatzeko, Etxebarriak aro bi aipatu ditu, bata “historiaurrea”, eta “historiaurrearen aurreko garaia” bestea, eta Sabino Aranaren eten ideologikoa izango litzateke aro bion arteko mugarria. Ildo horretan artikulu bi argitaratu ditugu dagoenekoz, euskal prosa zientifikoaren lehen protagonista horiek eta euren idazlanak ezagutarazteko eta, bide batez, Jose Ramon Etxebarriaren periodizazioaren onezia frogatu aldera. Lehen ahalegin batean [4], Albert Constantin mediku zuberotarraren ekarpena plazaratu dugu. Bertan ikusi ahal denez, Constantin jaun medikuak nahikoa ondo betetzen du Joserrak “historiaurreko” aitzindarien gainean adierazitako baldintzetariko bat, alegia, Sabino Aranaren proiektu politiko berriaren ingurukoa (edo, hobeto, aldekoa) izatea, izan ere, oso ondo dokumentatuta dago Albert Constantin gaztearen abertzaletasun suharra. Alabaina, idazlan horretan erakutsi bezala, mediku zuberotarraren jarduna ezin da gizabanako baten lan isolatutzat jo, “ekimen kolektibotzat” baizik. Izan ere, idazlan horretan [4] “Atharratzeko taldea” izenaz ezagutarazi dugun lagun- multzoa aurkeztu genuen, Gerla Handiaren aurretik euskaraz gutxienez kongresu bi burutu zituena. Dena dela, guztiz azpimarratzekoa da, Constantin medikuaren obra idatziaren gainean gaur-gaurkoz dugun ezjakintasun galanta. Bigarren artikulu batean [5], “historiaurrearen aurreko garaiko” Arnaud Abadia jaun kalonjea aurkeztu dugu. Artikulu horretan Abadiaren obraren neurriaz eta garrantziaz mintzatu gara, eta nabarmendu egin dugu berorren antologia baten edota bilduma osoaren premia. Aipagarria da, halaber, Arnaud Abadia izan zela euskal literaturan herbiboro (= belarjale) eta karniboro (= xitxijale) lehen aldiz erabili zituena (1892), eta hari horretatik gure prosa zientifikoaren plebifikazio artatsuaren gaineko gogoeta proposatu dugu. 1 Broussain deitura grafia akademikora ekarri nahi izan dugu, euskal onomastikaren normalizazio-prozesuaren baitan. Hori egiteko orduan aukera biren arteko hautua egin beharrean aurkitu gara, alegia, Burguzain 7: 8 ala Buruzain 14: 50. Azken horren alde egin dugu, beraxe baita frantsesezko grafiatik gutxien urruntzen dena, eta horrenbestez, zailtasun txikiena edukiko bide duena. Ikus: Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordea. 1998. Nomenclátor de apellidos vascos = Euskal deituren izendegia. Bilbo. 279 orr.; eta bai: Gartzia, P. 2000. “Azkue Bibliotekaren Katalogoa (ABK): euskal deituren sarrera nagusiez”. Euskera 45(1): 319-342. 2 Eskerrik beroenak Olaso Dorrea Fundazioari, Lacomberen biblioteka kontsultatzeko eskuzabaltasunagatik, eta bai Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekari ere. Halaber, zorretan nago Piarres Xarritonekin eskaini dizkidan era askotako laguntzengatik. © Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 11 Euskalingua 2004,5,11-25
15

Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

May 26, 2020

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun zena (1896)2

Kepa Altonaga

Euskal Herriko UnibertsitateaZoologia eta Animali Zelulen Dinamika Saila

[email protected]

AbstractThis article makes three different contributions. First, it serves to reprint a forgotten essay written by Dr. Pierre Buruzain. Secondly, itemphasizes Buruzain’s evolution towards a style marked by German influences and an ecumenical language. Thirdly, it providessome excerpts from Buruzain’s biography, placing him within the periodization of Basque scientific writers made by J. R. Etxebarria.

LaburpenaHiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Pierre Buruzain medikuaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu.Bestetik, haren idazkeran nabarmenduz joan ziren teutonizazioa eta euskara ekumenikoa azpimarratu ditugu. Hirugarrenik, harenbiografiaren zertzelada batzuk ekarri ditugu, J. R. Etxebarriaren euskal prosa zientifikoaren periodizazioan kokatu ahal izateko.

Hitz gakoak: prosa zientifikoa, prosa-eredua, aitzindaria, euskara ekumenikoa.

1. Sarrera

Gure prosa zientifikoaren lehen urratsak XIX.mendearen amaieran eta XX.aren hasieran abiatu zirelaonartzen bada ere (ikus esaterako [1] eta [2]), oso urriada oro har, abiapuntu horri buruz dugun informazioa,eta normalean aipatu egiten dira aitzindaritzat jotzendiren bizpahiru lagunen izenak, baina, bestelakoargibide askorik eman gabe. Esate baterako, oso nekezasuertatzen da protagonista ia ezezagun horien idazlanakeskuratu eta irakurtzea.

Nolanahi, Jose Ramon Etxebarriak euskal prosazientifikoaren historiaren periodizazio batmahaigaineratu digu [3]. Berorren ustez, euskal prosazientifikoaren bilakaeran 1970. urtea jo behar dahasiera-puntutzat, alegia, “ekimen kolektibo moduraplanteatzen hasi zenean”. Urte hori baino lehenagokoaitzindari urriak sailkatzeko, Etxebarriak aro bi aipatuditu, bata “historiaurrea”, eta “historiaurrearen aurrekogaraia” bestea, eta Sabino Aranaren eten ideologikoaizango litzateke aro bion arteko mugarria.

Ildo horretan artikulu bi argitaratu ditugudagoenekoz, euskal prosa zientifikoaren lehenprotagonista horiek eta euren idazlanak ezagutaraztekoeta, bide batez, Jose Ramon Etxebarriarenperiodizazioaren onezia frogatu aldera. Lehen ahaleginbatean [4], Albert Constantin mediku zuberotarraren

ekarpena plazaratu dugu. Bertan ikusi ahal denez,Constantin jaun medikuak nahikoa ondo betetzen duJoserrak “historiaurreko” aitzindarien gaineanadierazitako baldintzetariko bat, alegia, SabinoAranaren proiektu politiko berriaren ingurukoa (edo,hobeto, aldekoa) izatea, izan ere, oso ondodokumentatuta dago Albert Constantin gaztearenabertzaletasun suharra. Alabaina, idazlan horretanerakutsi bezala, mediku zuberotarraren jarduna ezin dagizabanako baten lan isolatutzat jo, “ekimenkolektibotzat” baizik. Izan ere, idazlan horretan [4]“Atharratzeko taldea” izenaz ezagutarazi dugun lagun-multzoa aurkeztu genuen, Gerla Handiaren aurretikeuskaraz gutxienez kongresu bi burutu zituena. Denadela, guztiz azpimarratzekoa da, Constantin medikuarenobra idatziaren gainean gaur-gaurkoz dugunezjakintasun galanta.

Bigarren artikulu batean [5], “historiaurrearenaurreko garaiko” Arnaud Abadia jaun kalonjea aurkeztudugu. Artikulu horretan Abadiaren obraren neurriaz etagarrantziaz mintzatu gara, eta nabarmendu egin duguberorren antologia baten edota bilduma osoaren premia.Aipagarria da, halaber, Arnaud Abadia izan zela euskalliteraturan herbiboro (= belarjale) eta karniboro (=xitxijale) lehen aldiz erabili zituena (1892), eta harihorretatik gure prosa zientifikoaren plebifikazioartatsuaren gaineko gogoeta proposatu dugu.

1 Broussain deitura grafia akademikora ekarri nahi izan dugu, euskal onomastikaren normalizazio-prozesuaren baitan. Hori egitekoorduan aukera biren arteko hautua egin beharrean aurkitu gara, alegia, Burguzain 7: 8 ala Buruzain 14: 50. Azken horren alde egindugu, beraxe baita frantsesezko grafiatik gutxien urruntzen dena, eta horrenbestez, zailtasun txikiena edukiko bide duena.Ikus: Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordea. 1998. Nomenclátor de apellidos vascos = Euskal deituren izendegia. Bilbo. 279 orr.;eta bai: Gartzia, P. 2000. “Azkue Bibliotekaren Katalogoa (ABK): euskal deituren sarrera nagusiez”. Euskera 45(1): 319-342.2 Eskerrik beroenak Olaso Dorrea Fundazioari, Lacomberen biblioteka kontsultatzeko eskuzabaltasunagatik, eta bai EuskaltzaindikoAzkue Bibliotekari ere. Halaber, zorretan nago Piarres Xarritonekin eskaini dizkidan era askotako laguntzengatik.

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 11 Euskalingua 2004,5,11-25

Page 2: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Oraingo honetan Pierre Buruzain jaun medikuhazpandarraren 1896ko artikulu bat berrargitaratu dugu[6]. Idazlan hori plazaratzeaz gainera, euskal prosazientifikoaren beste aitzindari ezezagun horietarikobaten lana eta izana aurkeztu gura dugu, ahal delarikorduko koordenatuetan kokatuz. Zer esanik ez,Buruzain medikuaren kasua ere baliagarri suertatukozaigu Jose Ramon Etxebarriak luzaturikoperiodizazioaren onezia probatzeko, eta, azken batean,argi apur bat eroateko gure dibulgazioaren historiarengela ilun horretara.

2. Pierre Buruzain: Bizitza eta pentsaera

Zorionez, Piarres Xarritonek erreskatatu du PierreBuruzain ahanzturaren linbotik eta ezin ageriago utzi dumediku hazpandarrak XX. mendearen hasierako euskalmunduan buruturiko lan galanta, ezinbestekoa. Izatez,Xarriton euskaltzainak Pierre Buruzainen bizitza etaekarpen nagusiak zorrotz ikertu eta laburbiltzeaz landa[7], argitara eman ditu hainbat eskutitz-sorta, ordukoeuskaltzaleekin izandako hartu-eman estuen lekukoberebizikoak, era bizian erakusten dizkigutenakBuruzainen testuingurua eta sare intelektuala (ikus [8]-[25]).

Pierre Martin Buruzain Salagoiti 1859. urtean jaiozen (1859.08.05), Hazparnen, bost neba-arrebatanazkena eta postumoa. Aitak, Bartolo Buruzain,Amerikak egin zituen hogei bat urtez, eta, itzulitakoan,1849an ezkondu zen, 56 urteko arrantier zelarik. PierreBuruzainen ama beharrak 23 urte zituen orduan, etaberriro esposatu zen 1866an. Urte horretantxe hasita,eskolak lehenik Larresoron egin zituen, ikasturte batez,eta geroago Akizen eta Bordelen. Ostean, 1880. urteanmedikuntza-ikasketak hasi zituen Parisen, eta bertangelditu zen 1899ra arte; “Les manifestations nerveusesde l’alcoolisme” 83 orrialdeko tesiarekin doktoratuta,Hazparnera itzuli zen eta herrian mediku aritu.

Konturatu garenez, Pariseko egonaldia luzeegiasuertatu zen. Zilegia da pentsatzea, urte-mordo horretanestudiante tunantearena egiten jardun zuela etxetikurrun, baina, nahiz eta Buruzainen sasoi horretakogutundegian Mimi, Sylvie, Céline, Berthe edota Rosemoduko izen seduzitzaileak aurkitzen diren 7: 17,Xarritonen ustez, bestelako arrazoiak aipa daitezkeikasle "perpetuo” hori ulertzeko. Izan ere, ildo horretaragaramatzate Pierre Buruzainen ondoko lerroek:

“ Je songe avec mélancolie à cette bonneville de Paris, ma seconde patrie, où masensibilité d’homme s’est faite, où j’ai eu macrise intellectuelle et à laquelle me rattachent tantde souvenirs... ” [12: 165-166]

Arrazoi sakonak igarri ahal dira 1913ko aitorpenhorretan, eta Xarritonek zehazki garandu ditu [7: 15-25]. Geure aldetik zenbait puntu nabarmenduko dituguBuruzainen bizitzaldi eraginkor horretaz.

1. irudia. Pierre Buruzain (Hazparne,1859; Orthez, 1920).“Gizon xehea zen biziki eta ona, PierreBroussain. Bihotz onekoa bezain buruonekoa; buru onekoa bezain adimenduargitu, zabaldutakoa. Ixilegia orobat,bizitasunik aski gabea, onegiapolitikarako. Bainan Hazparnen bereanere, azkenekotz, handi ala ttipiek gorestenzuten bere dinean. Zernahi izanik, alderdihotako euskaltzale guziek, jauspenosoarekin, beren aitzindaritzat zaukaten.Laket zitzakon batzu ala bertzeei noizetiknoizera eskutitzño baten euskaraz igortzea,eta hain goxoa zen, bere errexean, hareneuskara garbia! Noizbait, bilduko direlarikharek milaka barreiatu eskutitzetarikzonbait ehun, jakinen du xeheki Euskal-Herriak nor zen zinez Pierre Broussaingaizoa, eta zonbat urrats, ez oro alferrak,dituen erabili bizi zeno, arbasoen lurramaite baino maiteagoz” [34: 216-217].

Ia zeharo paristartu den Buruzain horren lagunenartean, Euskal Herrikoez gainera Xarritonek ikaslequebectarrak azpimarratu ditu, eta neurri batean ikaslehoriengan kokatu du Buruzainen nazionalismoarenjatorria. Eragin quebectar horren ondoan, ezin daahaztu, Bizkaitarra Sabino Aranaren aldizkariaBuruzainek Parisen irakurri zuela dagoenekoz 1894an,bere lehengusu eta Ainhoako erretorea zen Xalbat

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 12

Page 3: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Etxegoienek bidalita 23: 220. Areago, Parisen bizidela Pierre Buruzain kontaktu zuzenean dago ordukoeuskal kultura-mugimendu guztiekin, dela Kaliforniakokazetekin nola Anton Abadiak sustatutako euskaljaiekin, eta, esate baterako, horrela ezagutu zuenResurreccion Maria Azkue 1897an, Donibane-Lohitzunen ospatu jaian, gerora bizitza osoan lagunmina izango zuena.

Halaber, Pierre Buruzain aldi berean-edo ohartu zenbere euskalduntasunaz edota, hobeto esateko, galdutakoeuskalduntasunaz eta berori berreskuratzeko premiaz.Honelaxe kontatu zion Lacombe-ri 1903an:

“ Hogoi urtetan eskuara guti banakien, seiedo zazpi urte arteko haurrek ikasten duten pochihura ikasirik eta gero eskolan hoimbertze urteegonik eskuaraz batere mintzatu gabe. Eneamaren belhaunetan ikasiriko mintzaiahaimbertze nuen arroztua nun ahalge bainintzeneskuaraz artzeko. Orduan buruan ezarri nuenbehar nuela ikasi eta emeki emeki hartan trebatuniz, ez ordean frantsesean bezembat. Hastekoliburu eskuarak irakurtu nituen, atcheman ahalakoro, eta gero eskualzale arrotzek eskuararengainetik izkiriatu dituzten liburuak eskuratunituen, salbu anglesez eta alemanez eginakdirenak, ez baititut ezagutzen zorigaitzez bimintzaire horiek ” [10: 95].

Hortaz, Buruzain Parisen hasi zen erdi ahaztutakoeuskara lantzen, eta horretarako Fedearenpropagacioneco urtecaria aldizkaria irakurtzen duzenbakiz zenbaki [23: 233], edota Eskualduna [21:144]. Areago, euskaraz idazten ahalegintzen da, eta,izan ere, 1895 urtean Parisetik bidali zuen bere lehenartikulua, hain zuzen hemen berrargitaratu duguna [6].

Hau da, Pierre Buruzain Parisen abertzaletu eginzen, eta orobat, Parisen euskaltzaletu egin zen, etahorrexek damaio sasoi horretako Iparraldeko idazleetannekez aurki daitekeen ikuspegi zorrotza, eraberritzailea,iraultzailea ia. Horretaz ohar gaitezen, ikus, kasurako,1913an Lacombe-ri idatzitako lerro hauek, harenpentsaera nahikoa ondo laburtzen dutenak:

“ Comme tous les linguistes qui potassent lebasque, il –Schuchardt– doit souhaiter seulementque l’eskuara vive assez longtemps (un siècle ouun siècle et demi) pour qu’on l’étudie à fond etqu’il livre ses plus profonds arcanes. Après quoiil pourra disparaître, comme un citron dont on aexprimé tout le jus.

Schuchardt n’a qu’une raison pour aimerl’eskuara: son intérêt scientifique. Un Azkue parexemple (et c’est mon point de vue) a trois

raisons d’être attaché à l’eskuara: 1º- Pour sonintérêt scientifique; 2º- Parce qu’elle est lalangue de nos ancêtres; 3º- Parce qu’elleconstitue le bouclier de notre nationalité et denotre originalité ethnique. (...)

L’eskuara en pourra vivre qu’à quatreconditions:

1. Si les classes dirigeantes adoptent lebasque comme langue usuelle.

2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles etdans les établissements secondaires.

3. Si on adopte dans tout le Pays Basque unseul parler commun: a) soit un dialecte central(guipuzcoan ou labourdin); b) soit une koinê.

4. Si on enrichit l’eskuara de tous les mots(plusieurs milliers) qui lui manquent et qu’on lamette en état de résister aux deux langues fortriches et fort évoluées qui la menacent, lefrançais et l’espagnol. ” [12: 168] Lerrootan irakurri ahal izan dugunez, besteak beste,

euskararen batasunaren defendatzailegarrantzitsuenetarikoa izan da. Nolanahi, orain arteaipatutakoez gainera, Parisen ukan zuen “krisiintelektualean”, bere fedea galdu zuen Buruzainek,Euskal Herritik urruntzen diren euskaldun gehienengisara-edo. Xarritonek jaso duenez [7: 18], 1895eanHiriart-Urrutik “un enragé de basque, qui ne sembleavoir perdu, par suite de son long séjour à Babylone-Paris, que sa religion” esanez deskribatu zuen Buruzain.Kontu horren gainean ez dakigu gauza handirik, salbu-eta etxekoek eta herrikoek haren fedearen galera zela-eta eskutitzetan kezka ia etengabea adierazten dutela.Hala ere, badirudi hein batean ideia eboluzionistekbeteko zutela hutsune hori, behintzat, horixe pentsarazididate hurrengo lerroek, 1904an eskutitz bateanLacombe-ri bidaliak:

“ Depuis l’époque immensément reculée oùl’anthropoïde devenu homme commença à seservir du langage articulé, Dieu sait le nombre delangues qui sont nées, qui ont évolué et qui ontdisparu sur cette planète! ” [10: 101]

Dena dela, aurreko pasartean luzatu dugun azalpenalan-hipotesi modura planteatu dugu soil-soilik, zerenBuruzaini ez baitiogu ildo beretik doan bestelakoaipamen eboluzionistarik aurkitu. Gainera, aztertzekedago darwinismoaren sarrera Euskal Herrian, eta beraz,ezin da ezer fermurik esan, non ez den oso errefusgogorra sortu zuela, esaterako Orixek berak 1950ekohamarkadan ederto erakusten duenez [26: 101-109].

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 13

Page 4: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Alabaina, itxuraz behintzat horretan ere Buruzainaitzindaria dugu, eta interesgarria litzateke jakitea bereinguruan norainoko zabalkundea eman zion teoria horri.

Konturatu orduko Buruzain guztiz paristartu zen,eta, arestian esan legez, Paris bere bigarren aberriabilakatu zitzaion. Buruzainen itzulera horrenbesteatzeratu bazen, hain zuzen ere Parisekiko atxikimenduhorrengatik izan zitekeen, edota, alderantziz esanda,Hazparne eta oro har Ipar Euskal Herriarenerakargarritasun-eza nabarmenagatik. Pariseko eraguztietako distiren aurrean, Buruzainek bazekienitzultzean ez zuela Lotiren irudimenezko herrialdeidilikoa aurkituko [27], jakitun zegoen ez zihoalaLotilandiara, baizik eta munduko bazter batera “nonaberastasuna nahikoa txarto banatuta dagoen, eta nonoso beso luzeko apaizteria batek tradizio kultural etaerlijioso zeharo hertsiak iraunarazten dituen” [7: 10].Jansenismoak kutsatutako giro triste eta ezinarnastuzkoan bizi zen orduko Ipar Euskal Herria [28].Ulergarria da guztiz, beraz, Buruzain Parisenhorrenbeste luzatzea bere lehen aberrira etorri eta bertanbehin-betikoz kokatu beharrean, nahiz eta EuskalHerriaz erabat maiteminduta zegoen.

Behin Euskal Herrian finkatu delarik, PierreBuruzainek lanbideaz gainera ildo nagusi bitan bideratuzuen bere ekina, alegia, politikaren alorrean etakulturarenean. Alde politikoari dagokionez, arin esatekoaipa dezagun Hazparneko auzapeza izan zela (1905-19)eta bai Hazparneko kontseilari jenerala ere (1919-20).Kulturaren munduan egindakoen artetik ondokoakazpimarratu ditu Xarritonek [14: 165-166], urtez urte:Hendaia eta Hondarribiako bilkurak ortografiareningurukoak (1901); Euskaltzaleen Biltzarraren sortzea(1902); euskal katiximaren aldeko mugimendua (1903);“Cercle d´Études Euskariennes” delakoaren burua(1912); Eusko Ikaskuntzak 2. Buruorde izendatu zuen(1918); Euskaltzaindiko lehen hamabieuskaltzainetariko bat (1919). Jakina, lerro telegrafikohauek nekez islatzen dute Buruzainen bizitza joria;izatekotan, hala-holako mugarriak dira, gehien-gehienez biografiaren zirriborrorako lehen hurbilketadamaigutenak.

Zernahi gisaz, biografia horretako alde publikoakalboratuta, hemen nahiago dut esparru pribatuaridoazkion kontu batzuk oratzea, Pierre Buruzainen izaeraeta pentsaera ageriago utziko dizkigutelakoan.

Pierre Buruzain 1904ko ekainean ezkondu zenAmélie Baratxart amenduztarrarekin (1879-1960)Bordelen, emaztegaia bertan bizi baitzen familiarekin.Kontua da Pierreren lagunak aspaldian hasita zeudelaharentzako etxe-oneko andregai baten bila, eta hainbateskutitzetan agertzen dira “hautagai interesgarriak”,adibidez 1892an Baigorrikoa [23: 235, 252] edota1902n Barkoxekoa [15: 575-576]. Alabaina, itxura

batean behintzat, Buruzain pozik zebilen ezkonge, eta,horren adierazgarri, Peru, mutil zaar, donado, sentonsinatu zuen oso umoretsu, sasoi horretan Azkueriigorritako eskutitz batean [14: 267]. Modu berean,kontu horrekin sarritan zirika egiten dion Azkueberberari “Ma fiancée est la langue basque” erantzunzion behin [14: 277]. Eta inork espero ez zuenean,1904ko udaberrian ezkontzaren berria zabaldu zeninguruetan, eta apirilean Buruzainek berak iragarri zienlagunei. Zenbait senidek, antza, ez zuten begi onezikusi, andregaia askoz gazteagoa baitzen, baina Azkuek,esate baterako, alegrantzia handia hartu zuen eta eztei-ospakizunetara joan zen Bordelera. Ildo horretan, osodeigarria begitandu zait Jean Etxepare medikuak edukizuen erreakzioa, 1904ko apirileko eskutitz batean irakurdaitekeena:

“ Eh bien, à vous dire la vérité toute nue –pardonnez-moi mon excès de franchise– halakobat egiten daut que vous vous mariiez. J´auraisété si heureux de vous voir toujours seul, seuljusqu´à la mort, d`avoir un culte spécial pourvous, prêtre laïque du Pays Basque qui agonise!...

Cependant, bien que je ne sache rien de vossentiments intimes sur quoi que ce soit, j´avaisprévu ce dénouement. Il me paraissait que vousfiniriez par céder –hélas!– aux influences detoutes sortes (ecclésiastiques même) qui voustravaillaient dans ce sens.

Puisque le sort en est irrévocablement jeté,malgré tout je vous félicite du fond du coeur d´avoir choisi pour compagne une jeune et belleBasquaise. Puissiez-vous, dans une union durableet toujours harmonieuse, étendre, autour deBarrandea que probablement vous habiterez, denombreux et solides rameaux!... ” [22: 695] Dena esateko, argiro, oso argiro mintzo dira

aurreko lerrootan barreiatutako izpi batzuk. Nire ustez,lehen pasarteko prêtre laïque du Pays Basque quiagonise!... horrek, besteak beste, ezinago garbi uztendigu Buruzainen jardun euskaltzale ezinbestekoa,maldan behera abiatu den Euskal Herri argizari-jalehartan. Eta zelan ulertu behar dugu bigarren pasartekosakada eklesiastikoaren aipamena? Etsenplu txarraematen al zuen herriko medikuak eta elizjendeekezkonduz eredugarri bihurtu nahi izan zuten? PierreBuruzain borondate onez esposatu zen ala orduko giroitogarriak erdi derrigortuta? Edozelan izanik ere,hirugarren pasartean, familiak ez bezala Jean Etxeparek,hain zuzen ere urte gutxi barru amodioaren gainekobere ideiak direla-eta eskandalua ereingo duen JeanEtxepare andrezaleak [29], zorionak luzatu dizkioeuskalduntsa gazte poxpolin bat aukeratu duelakoemaztetzat.

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 14

Page 5: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Ezkontideek ume bi eduki zituzten: Maddalen(1905-1982) eta Jenofa (1911-1987). Buruzainengutundegian sarritan aurkitzen dira alaben ingurukoaipamenak, baina, horietariko bat erakutsi gura duthemen, nabarmen uzten baitigu mediku hazpandarrareneuskaltzaletasunaren neurria, eta bai norainokoa zeukantransmisioaren kezka, hain justu orduan “norbait”zirenen artean inolaz ere agertzen ez dena. Lacombe-ri1912an, besteak beste, honako hau diotso:

“ Pour ma part, je vous avoue franchementque si je n’aimais le basque que comme un passe-temps linguistique, je me contenterais de le lire etde le parler, pour mon propre compte. Mais je medispenserais de la corvée ennuyeuse que je mesuis imposée en enseignant tous les jours lecatéchisme en basque à Maddalen, et en faisantl’effort continu et répété de lui parlerconstamment en eskuara, alors qu’il me seraitbien plus commode, bien plus facile de lui parlerfrançais. Si donc je parle basque avec ma fillette,ce n’est pas parce que c’est une langueintéressante et même captivante, mais bien parceque je veux lui transmettre ce que m’a laissé mamère et, avant elle, ma grand-mère. ” [11: 153]

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 15

Page 6: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

2. irudia.Hamabi urteko Maddalen Buruzainek R. M.Azkueri 1917an igorritako eskutitza (AzkueBibliotekako Artxibategia: RMA, 107.264).Gerla Handian bidalitakoa izanik, deigarria daeuskaraz egotea, zentsurak ez baitzuenhorrelakorik onartzen.

Irakurri duzunez, Pierre Buruzainek katiximaeuskaraz irakasten dio alabari egunero: horrek ez duesan nahi Parisen hoztu zitzaion federa berriro sutsubihurtu denik. Ez. Herriko erretorearen ardurapeankatixima ikastea izan da luzaroan euskaraz alfabetatzekobidea, eta horrela, neurri batean Iparralde horretako umeguztiek bazekiten euskaraz irakurtzen eta idazten, baina,1903tik aurrera Estatuak debekatu egin zuenirakaskuntza hori. Gorago laburki aipatu denez,Buruzainek katiximaren aldeko ekimen zabal bateanhartu zuen parte, baina arrakasta barik. Gauzak horrela,egunero-egunero tarte bat egiten du bere ataza guztienartean alaba berak alfabetatzeko [12: 183]. Osoadierazgarria delakoa daukat. Xehetasun txikia izanarren, Buruzain barru-barrutik arduratzen duen kontubat erakusten digulakoan nago. Eta, izatez, gorago ereLacombe-ri 1903an bidalitako eskutitzean ildo beretikdoan zeozer irakurri diogu: amaren belhaunetanikasiriko mintzaia. Alegia, oso zabalduta dagoen iritzi

batetik urrunduz, hau da, amaren bularretik esneagazbatera euskara berez jasotzen dela baztertuz, besteinplikazio bat adierazten du hizkuntzarentransmisiorako.

Alabaina, ez dakit Buruzainek noraino alferrikdiharduen, zeren, berak Maddaleni euskaraz egin arren,gainerako senideek frantsesez egiten baitzioten: amak,Amenduzeko amatxik, izeko guztiek eta osaba Pierrek[11: 140]. Horixe izango zen orduko handikienetxeetako giroa.

Kontuak kontu, Pierre Buruzain Orthez-ekogeltokian hil zen bat-batean, burmuineko odol-kolpebatez, 1920ko apirilaren 27an, Kontseilu Jeneralekobilkura batetik itzultzean. Geroztik, Xarritonek dioenez[7: 54], benetako isiltasun-konjurazio bat zabaldu zenharen ideia abertzaleen inguruan, eta horrenbestez,ahanzturak ezabatu du azkenik gizon handi horrenitzala. Orobat, nolabaiteko amnesia familiaraino iritsizen, eta izan ere, Jenofak, Pierre Buruzainen alabatxikiak, aita “gorde” digu amak aitortu zion Xarritoni,esaldi horrekin adieraziz haren pentsaera abertzale etaeuskaltzalea ezkutuan gorde ziola –Xarritonenkomunikazio pertsonala–. Ia hirurogei urte geroagoEuskaltzaindiak omenaldia egin zion Hazparnen [30],eta Xarriton haren paperak biltzen eta aztertzen hasi zen[31].

3. Pierre Buruzain: Idazlanak etañabardurak

Xarritonen arabera [7: 162], berrogeita hamarren batorrialde izango dira denetara Buruzainen euskal idazlanargitaratuak: hauteskundetarako programak, polemikapolitikozko artikuluak, obituarioak, dibulgazio-artikuluak [6] edota Euskaltzaindirako komunikazioak[30]. Zer esanik ez, ez da obra zabala, baina, baduinteresik, eta, izan ere, Xarritonek Larresoroko eskolanbildu du Pierre Buruzain [7: 166-167]. Areago, eurenurritasunean, Xarritonen arabera [7: 176], Buruzainenidazlanak oso maila onean gelditzen dira idazlegaraikideen idazki hoberenekin konparatzean.

Sei dibulgazio-artikulu argitaratu zituen EskualdunGazetaren Almanakan; sinadura argirik gabekoak izanarren, ondokoak dira Xarritonen arabera [7: 168-171]:1896koa [6], 1904koa (“Errabia”, 28-34), 1905ekoa(“Erien artatzeaz”, 35-41), 1912koa (Xarritonek ez dudaturik erantsi), 1913koa (“Osasuna”, 63-67) eta1914koa (“Ea zer dion?”, 50-58). Hemen berrargitaratudugunaz aparte [6], beste dibulgazio-artikuluak ezinizan ditugu irakurri, ez baitaude erraz eskuratzekomoduan.

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 16

Page 7: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

Xarritonek Buruzain du 1896ko artikuluarenegiletzat hainbat arrazoitan oinarrituta. Iritzi horretanguztiz ados egonda ere, esan egingo nuke tarteanbigarren idazle baten eskua ere badagoela, izan ere,artikulua irakurtzean, Lagunik hoberena azkenepigrafean makina bat zantzu eta izpi aurkitzen diraBuruzainen pentsaera sinesgogorrarekin nekezegokitzen direnak, sunda moralizatzaile-atzerakoinabarmena baitute. Nire ustez, Eskualduna aldizkarianmaiz gertatu bezala kasu honetan ere Hiriart-Urruti ezda jatorrizko idazlana orraztearekin konformatu, etabadirudi azken epigrafe hori bere gogara berridatziduela [21: 175], edo, areago, berak osorik erantsia dela.

Zernahi gisaz, bere lehen artikulu horretan Buruzainez da Larresoroko eskolaren ildotik urruntzen, eta nekezegiten da topo zagike(e)n moduko aditz trinkoekin,edota ez dira aurkitzen 1920ko idazlan postumoan [32]parra-parra agertuko diren bestelako berezitasunak.Alde horretatik, Pasteur jaun zena irakurtzean ez duguigarriko Buruzainek idealtzat joko duen euskara idatzia.Lehen artikulu horretan igartzen ez badira ere,Buruzainen idazkeraren osteko bilakaeran badaudeelementu bi hemen nabarmendu nahi ditudanak., alegia,teutonizazioa eta hibridismo dialektala.

Batetik, mediku hazpandarrak teutonizazioa [4: 143-144] zeukan euskararen hiztegi-hutsune itzelarenkonponbidetzat. Horixe diotso argi eta garbi Lacombe-ri1905eko eskutitz batean:

“ Avez-vous pu vous procurer un dictionnairecomplet japonais-français? Il serait curieux desavoir comment les Japonais ont formé lesnombreus mots qui leur manquaient pourexprimer les idées importées par la civilisationeuropéenne, si vite et si complètement assimiléepar eux. Il serait intéressant de savoir par quelprocédé ils ont créé dans leur langue des motscomme “algèbre”, “chimie”, “anatomie”,“psychologie”, “automobile”, “cuirassé”,“torpilleur”, “batterie”, “obus”, etc. Lorsque lemoment sera venu de fonder une AcadémieBasque et de créer les milliers de mots quimanquent à l’eskuara pour en faire une langued’intellectuels, les procédés dont ont usé lesJaponais pourront nous être utiles. Il est vrai que,sans aller si loin, la langue allemande peut nousdonner beaucoup d’exemples de mots créés.”[10: 107]

Ikus daitekeenez, Akademiaren gainean utzi duhitzberri horien guztien sorkuntzaren ataza, baina, halaere berak 500 bat eratu ditu 1913rako [12: 167-173],esaterako: bedarmulen (botanika), bedarterle(botanikari), lohimulen (anatomia), lohiterle(anatomista), bizimulen (fisiologia), biziterle(fisiologo), eloitilmulen (bakteriologia), eloitilterle

(bakteriologo), eloitil (bakterio), eta abar, eta abar. Eraberean, Euskaltzaindirako komunikazioan [32]honelakoak erabili zituen: bermolegin (kazetari),bermole (egunkari), euskalterle (baskologo),mintzaiterle (hizkuntzalari)... Dagoenekoz, beste inoneztabaidatu ditut teutonizazioaren argi-itzalak prosazientifikoari doazkiola ([5] eta [4: 143-144]).

Teutonizazioarenaz gainera, “hibridismo dialektala”aipatu nahi dut. Xarritonek dioenez [7: 173, 177],Georges Lacombe-ri ez zitzaion oso begiko egitenBuruzainen testu batzuetako hybridisme dialectaldelakoa. Euskaltzaindiak argitaraturiko idazlana daBuruzainen hibridismo dialektalaren epitomea, eta baibere joera teutonizatzailearen adibide praktikoa. Idazlanhorretarako, gipuzkeraren gainean eraikitako koine baterabili du, alegia, euskara “batu” batez idatzi duartikulua, eta bertan ia euskalki guztietariko ekarpenaktopatuko dituzu, hori bai neurri eta proportziodesberdinetan: zonbait, delakotz, zoin, edukiren, neure,bezenbatean, erabakiren eta beste asko. Argi dago:Buruzainek batuaz idatzi nahi du, eta horretarako batuegin ditu euskara desberdinak ardatz nagusi bateninguruan. Kontura gaitezen, euskalkia gainditu etaeuskaldun guztientzat idazten ari delarik, Buruzain,zelan edo halan, euskaldun guztien elementuez baliatuda euskaldun guztiengana heldu eta guztiengandikhurbil mantendu guran, hau da, inor senti ez dadinurruneko eta arrotz mintzaira horretan. Hala ere,euskara ekumeniko deituko dugun hori ez zen Lacombe-ren gustukoa suertatu, eta gaur egun ere gaitzespen etaerrefus franko jaso ditu: orduko hibridismo dialektalaegungo Marteko euskara-edo bilakatu zaigu [33: 137-152]. Nik neuk oraindik ezin izan dut begietaratueuskara ekumenikoaren aldean euskara parrokialakduen ustezko gailentasuna. Alabaina, hori bestelakoeztabaida bat da, beste une eta beste gune batean eginbeharko dena.

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 17

Page 8: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

4. Pasteur jaun zena (1896)

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 18

Page 9: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 19

Page 10: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 20

Page 11: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 21

Page 12: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 22

Page 13: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 23

Page 14: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 24

Page 15: Pierre Buruzain1 jaun mediku hazpandarraren Pasteur jaun ... · 1. Si les classes dirigeantes adoptent le basque comme langue usuelle. 2. Si l’eskuara est enseigné dans les écoles

5. Aipamenak

[1] ENSUNZA, M; ETXEBARRIA, J. R. eta J.ITURBE. 2002. Zientzia eta teknikarako euskara.Zenbait hizkuntza-baliabide. Udako EuskalUnibertsitatea. 458 orr.

[2] ALTONAGA, K. 2002. Saiakera zientifikoaidazteko abiapuntu bat. Ekaia, 15: 127-149. Ikus:http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/publica/ekaia/ekaia15.pdf

[3] ETXEBARRIA, J. R. 2002. Euskal prosazientifikoaren historiaren inguruan. Hegats, 30: 63-75.Ikus:http://www.idazleak.org/argitalpenak/hegats/hegats30.pdf

[4] ALTONAGA, K. 2003. Gure prosazientifikoaren lehen urratsak: Albert Constantin jaunmedikuaren Zuhainen eritarzunaz eta haienarraberrikatziaz. Ekaia, 17: 121-137. Ikus:http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/publica/ekaia/ekaia17.pdf

[5] ALTONAGA, K. 2004. Arnaud Abadia jaunkalonjearen Sathorra (1892). Ekaia, 18: argitaratzear.

[6] BURUZAIN, P. 1896. Pasteur jaun zena.Eskualdun gazetaren Almanaka: 33-38.

[7] XARRITON, P. 1985. Pierre Broussain, sacontribution aux études basques (1895-1920). Editionsdu Centre National de la Recherche Scientifique. Paris.331 pp.

[8] XARRITON, P. 1982. Manex Hiriart-Urruty-renlau gutun, P. Broussain adixkideari. Maiatz, 2

[9] XARRITON, P. 1982. Fonds Broussain, Leslettres de Georges Lacombe (1903-1921). Bulletin duMusée Basque, 98: 161-180.

[10] XARRITON, P. 1985. Fonds Lacombe duMusée Basque. Les lettres de Pierre Broussain àGeorges Lacombe (3-10-1903; 9-4-1920). Bulletin duMusée Basque, 108: 85-108.

[11] XARRITON, P. 1985. Fonds Lacombe duMusée Basque. Les lettres de Pierre Broussain àGeorges Lacombe (3-10-1903; 9-4-1920). Bulletin duMusée Basque, 109: 133-160.

[12] XARRITON, P. 1985. Fonds Lacombe duMusée Basque. Les lettres de Pierre Broussain àGeorges Lacombe (3-10-1903; 9-4-1920). Bulletin duMusée Basque, 110: 161-188.

[13] XARRITON, P. 1986. Fonds Lacombe duMusée Basque. Les lettres de Pierre Broussain àGeorges Lacombe (3-10-1903; 9-4-1920). Bulletin duMusée Basque, 111: 1-30.

[14] XARRITON, P. 1986. Resurreccion Maria deAzkue eta Pierre Broussain-en arteko elkarridazketa(1897-1920). Iker-4. Euskaltzaindia. 379 orr.

[15] XARRITON, P. 1989. Fonds Broussain: leslettres du docteur Albert Constantin (12-12-1899; 22-6-1919). Hommage au Musée Basque: 573-595.

[16] XARRITON, P. 1995. Fonds Lacombe: leslettres du docteur Jean Etchepare (2-6-1905; 4-3-1932).Bulletin du Musée Basque, 140: 49-100.

[17] XARRITON, P. 1995. Fonds Lacombe: leslettres du docteur Jean Etchepare (2-6-1905; 4-3-1932).Bulletin du Musée Basque, 141: 101-122.

[18] XARRITON, P. 1995. Fonds Lacombe: leslettres du docteur Jean Etchepare (2-6-1905; 4-3-1932).Bulletin du Musée Basque, 142: 153-172.

[19] XARRITON, P. 1996. Fonds Lacombe: leslettres du docteur Jean Etchepare (2-6-1905; 4-3-1932).Bulletin du Musée Basque, 143: 1-26.

[20] XARRITON, P. 1996. Fonds Lacombe: leslettres du docteur Jean Etchepare (2-6-1905; 4-3-1932).Bulletin du Musée Basque, 144: 53-82.

[21] XARRITON, P. eta J.P. OURET. 2002. ManexHiriart-Urruty eta Pierre Broussain-en arteko gutunak(1894-1906). Euskera, 1(47): 119-195.

[22] XARRITON, P. eta J. P. OURET. 2002. PierreBroussain-en gutundegia. Euskera, 2(47): 659-697.

[23] XARRITON, P. eta J. P. OURET. 2003. PierreBroussain-en gutundegia. Euskera, 1(48): 205-254.

[24] XARRITON, P. eta J. P. OURET. 2003. PierreBroussain-en gutundegia. Euskera, 2(48): 973-1025.

[25] XARRITON, P. eta P. GARTZIA. 2003.Sabino Aranaren zazpi gutun. Euskera, 2(48): 951-963.

[26] ORMAETXEA-ORIXE, N. 1950-52. Quito-narrebarekin. I. Segurolaren ed. Klasikoak 20. 224 orr.(1984)

[27] LOTI, P. 1897. Ramuntxo. M. de Montoliu-enitz. Ttarttalo. 183 pp. (1994).

[28] HARITXELHAR, J. 2003. Intxauspe Axularrenzentsuratzaile? Geroren gaurkotzaile? Euskera, 48(2):569-580.

[29] ARANBARRI, I. 1999. Miriku jaunarenbekatua. 25-26, in: Gure mendea: ehun urte euskalkulturan. Argia. 320 orr.

[30] ASKOREN ARTEAN, 1979. Pierre Broussain-en omenaldia. Euskera 23(1): 159-179.

[31] XARRITON, P. 1979. Piarres Broussain-enpaperak. Euskera 24(2): 167-170.

[32] BURUZAIN, P. 1920. J´ren otsa eta idazkera.Euskera, 2(2): 31-34.

[33] ZUAZO, K. 2000. Euskararen sendabelarrak.Alberdania. 223 orr.

[34] ETXEPARE, J. 1921. G. Lacombe euskaltzain.215-219, in: Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935)idazlanak. I. Euskal gaiak. P. Xarriton apal. Elkar.386orr. (1984).

© Mendebalde Kultura Alkartea, 2004 25